Issuu on Google+

IRAKASLEEN FORMAZIOA Gai hau, ezezaguna izan ohi da askotan gurasoentzat, baina asko izaten dira urtero urtero irakasleek gauzatzen dituzten formazio saioak. Aurten, Andra Mari ikastolako klaustroak egingo dituen formazioak, bi ardatz nagusi izango ditu: konpetentziak eta teknologia berriak.

-Konpetentziak: Irakaskuntza konbinatuaren teorian oinarritzen da Europatik datorren molde metodologiko berriak dira konpetentziak. Modu honetan, dagoeneko helburua ez da ikasle batek matematikak, gaztelania, natur zientziak edo ingelesa era bereizian ikastea, baizik eta ikasleak, bizitzan aurki ditzaketen egoera errealen aurrean jartzea. Egoera erreal horiek askatzeko, ikasleak matematikan, naturren, ingelesean… ikasitako edukiak era konbinatuan aplikatu beharko ditu. Metodologia berri honetan trebatzeko, Andra Mariko klaustroak 4 urte daramatza formazioa jasotzen. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek, Nafarroako Ikastolen Elkarteko aditua den Jesus Mari Goñirekin dabiltza, konpetentzietan oinarritutako material propioa sortzen. Iazko ikasturtean, geure irakasleek sortutako materialak martxan jarri genituen HHko eta LHko gelen erdietan. Aurten, material gehiago sortzen ari dira gainontzeko geletan ere konpetentzietan oinarritutako edukiak txertatzeko. DBHn aldiz, datorren ikasturtean material berria izango dugu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan. material berri hori Ikastolen Elkartea prestatzen ari da, eta konpetentziak eta Euskal Kurrikuluma ditu oinarri. Hau dela eta, DBHko irakasleek material berri hau ezagutzeko Ikastolen Elkarteak Donostian prestatu dituen formazio saioetan parte hartuko dute.

-Teknologia berriak: oso tankera ezberdinetako formazioetan parte hartzen ari dira irakasleak. Aurten, 2 arbela digital gehiago jarri ditugu ikastolan, eta arbela digital hauek erabiliko dituzten irakasleak, berauen erabileran trebatzeko formazioetan parte hartzen ari dira. Gainera, HH, LH eta DBHko irakasleak, Googlek eskaintzen dituen aplikazioetan formatzen ari dira Iruñean, Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan. Formazio hauetan, Google aplikazioen erabileran sakontzen ari dira (sites, docs, calendar, picassa, blogger…).


Formatzailea, Nafarroako Ikastoletako teknologia berrien arduraduna den Fultxo Crespo delarik. Urtarriletik aurrera, gure irakasleentzako excell ikastaroa antolatu dugu ikastolan bertan. Kasu honetan, formatzailea ikastolako Zuzendari Administratiboa den Itziar Begiristain izango delarik.

-Bestelako formazioak: Teknologia berrietan eta konpetentzietan formatzeaz gain, irakasleak beste formazio batzuk ere ari dira jasotzen. Lehen Hezkuntzako andereñoak, matematikako mintegi batean parte hartzen ari dira Iruñean. Kurtso hasieran, DBHko gizarteko irakasleek 1512ko Nafarroako konkistaren inguruko formazioa jaso zuten, gai honen enfoke pedagogiko ofizilistarekin hautsi eta geure benteka historia kontatzeko. Haur Hezkuntzako andereñoek, urtarriletik aurrera, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolaturiko Psikomotrizitate ikastaro batean ere parte hartuko dute. DBHko matematikako irakasleek, ikasleekin geometria lantzeko erabilgarria den “Geogebra” aplikazio informatikoa ezagutzeko formazioan parte hartu zuten kurtso hasieran. Otsailetik aurrera, euskal dantzak ikasi eta hauek ikasleekin lantzeko formazioa ere jasoko dute gure irakasleek. Orientatzaileak ere, euren formazio saioak egiten ari dira. Honela, orientatzaileek, Javier Tirapuk aurrera eramandako “Trastornos de aprendizaje, Aspectos neurológicos relacionados con las dificultades de aprendizaje” ikastaroan parte hartu dute. Gainera, Gizarte Zerbitzuekin batera, “Haur eta nerabeekin tratu onak sustatzeko sarea” formazioan ere parte hartu dute. CAPek antolaturiko “Tuenti y correo electrónico aplicado a la convivencia y a la tutoría” formakuntza ere egingo dute. Bestalde, aulasmartek on-line egiteko aukera ematen duen “La orientación educativa a través de las nuevas tecnologías” eta “Las redes sociales: Comunidades virtuales de qprendizje colaborativo” ikastaroak ere egin dituzte. Amaitzeko, azaroan zehar, “Curso de aproximación a la intervención temprana, intensiva y conductual en el autismo” ikastaroan ere parte hartu dute.


-Urteroko formazioak: Formazio hauetaz guztietaz gain, ikastolako espezialistek, euren arloei lotutako formazioetan parte hartzen dute urtero. Ingeleseko espezialistek, Eleanitz proiektuko formazioa jasotzen dute. Soin Hezkuntzako espezialistek, Xiba proiektuko formazioa. Orientatzaileek, OMIn (Orientazio mintegian) Nafarroako gainontzeko ikastoletako orientatzaileekin. Laguntza irakasleek, LAIMIn (Laguntza irakasleentzako mintegian) Nafarroako

gainontzeko

laguntza irakasleekin. Teknologia berrietako

arduraduna den Luis Karlosek, DIMIn (dinamizatzaileen mintegian) parte hartzen du Nafarroako ikastoletako gainontzeko IKT arduradunekin‌ Beraz, ikus daitekeen moduan, asko dira urtean zehar irakasleek parte hartzen duten formazio saioak.


IRAKASLEEN FORMAZIOA