Issuu on Google+

III. Argazki lehiaketa Haritz zaharren ibilbidea

Sari banaketa ekitaldia 2012-11-20


2012-2013 ikasturtean, Andra Mari Ikastolako 5. eta 6. mailakook urriaren 5ean egin genuen lehen txangoa. Goizean oinez abiatu ginen egun eguzkitsu eta goxoaz lagunduta. Etxarriko “Haritz Zaharren ibilbidea” egitera. Paisaiaz eta lagunarteaz gozatu ahal izan genuen eta milaka aukera paregabe topatu genituen argazki ederrak ateratzeko. Argazki rallya antolatu genuen eta bakarka zein taldeka aurkeztu genituen antolatu genuen lehiaketara, aurtengoaren hirugarren urtez. Anaitz Igoa eta Amaia Montes irakasleek eta Jone Areta ikasleen gurasoen ordezkariak osatu dute aurtengo epaimahaia. Originaltasuna, edertasuna, kolorea eta beste hainbat irizpide izan dituzte kontuan aurtengo lehiaketako argazkiak aukeratzerakoan. Jada baditugu aurtengo hirugarren zikloko argazki lehiaketaren saridunak! Hauexek dituzu: · 5. maila: o Lehen saria: Igor Arrietaren “Armiarma sarea” argazkiari. o Aipamen berezia: Elai Gomezen

“Basoa guri begira”

argazkiari. · 6. maila: o Lehen saria: Urko Gorritiren “Ispiluaren islada” argazkiari. o Aipamen berezia: Garazi Corrozaren, “ Ezkurren lorea” argazkiari.

ZORIONAK!!!


DIPLOMA BANAKETA EKITALDIA Beheko argazkian dituzue Amaia eta Anaitz, epaimahai-kideak, saridunekin.

ZORIONAK irabazleei eta zorionak parte hartzaile guztiei!! Eskerrik asko epaimahaikideei! Jarraian dituzue ikusgai argazki sarituak:


1. SARIA (5. maila)

“ARMIARMA SAREAK” Igor Arrieta


AIPAMEN BEREZIA (5. maila)

“BASOA GURI BEGIRA” Elai G.


1. SARIA (6. maila)

“ISPILUAREN ISLA” Urko G.


“AIPAMEN BEREZIA” (6. maila)

EZKURREN LOREA Garazi C.


Kide guztien argazkien aurkezpena gure blog-ean topa dezakezue, helbide honetan: http://www.andramari3.blogspot.com.es/ ala bestela, beste honetan: http://youtu.be/uK93RKMek5U

MILA ESKER GUZTIEI!


ARGAZKI LEHIAKETA