Page 1

B

adirudi azken urteotan indarra hartzen ari direla inauteriak Zestoan. Baina bada jendea aspalditik mozorrotu ohi izan dena, ia-ia Franco Xaharraren garaietatik. Beste batzuentzat, berriz, nobedadea da mozorrotzea. Batzuk talde txikian ibiltzen dira, beste batzuk soldadu tropa dirudite. Mundu bat dira inauteriak. Guk hiru koadrila aukeratu ditugu, ia-ia iritzira, eta euren ohiturak, motibazioak ezagutu nahi izan ditugu. Hori bili gara neskazaharkerian.

T

estua: Fernando Arzallus Elkarrizketa: Jone Bergara eta Joxeba Larrañaga

Ai ñs at eu at ri t Virjinia Anguera:

“SORGINEZ

MOZORROTUTA GEUNDEN, DENA PINTATUTA, SUDURRA IPINTZEN, AZKAZALAK PEGATZEN… ETA URAK BOTA NITUEN, ETA DONOSTIARA JOAN BEHAR, ETA ETXERA JOAN, DENA MAKILLAJEA-ETA KENDU, ARROPA KENDU… HALA IRTEN DU ALABAK… KARNABALERA”. Oktoberfest dirudi. Bavariar tankerako jantzia eta zerbeza eskuan (lastima, txikitxoa Oktoberfest-ekoa izateko, han txarro handiak usatzen dira-eta). Erreparatu gizonezkoei batez ere… Ezetz asmatu zeinek janzten duen norberak egindako mozorroa eta zeinek bestek egindakoa… Virjiniak jarri gaitu er-


3

Olga Goya:

1

[ZERTAZ MOZORROTU] PENTSATZEN ERE ONDO PASATZEN ZENBAT BARRE! HASERRETU ERE BAI TARTEAN, E!

DUGU.

e

ne: “Badaude bat baino gehiago, eguna iristen denean disfraza eman, jantzi eta kito egiten dutenak. Esaten du: «Eske ez dut bilatzen, eta jo… ez naiz jantziko», eta ematen diozu jantzia eta jantzi egiten da. Bestela ez lirateke jantziko eta guk nahi dugu denak janztea”. Ederra komeria! Goiz hasten omen dira prestaketa lanetan: “Gabonak pasa eta gero esaten degu: «Aurten zer?» Eta azkenean esaten degu: «Hau egingo degu». Juntatzen gera lau edo bost lagun eta hasten gera: «Hori ez, beste modu batean…», eta ideiak botatzen ditugu. Urte onena txarangarena izan zen, eta gero polita izan zen baita zirkoarena ere, kalea nola preparatu zen. Baina askotan jartzen da tema bat eta jendeak ez du nahi, limitatu egiten du-eta”. Solasaldian zehar, pasadizo eder askoak kontatu dizkigu Virjiniak: “Behin jantzi ginen pailazoz, dena espontexarekin-eta eginda, eta zapatak ziren handi-handiak eta sartu behar ziren gure zapatilak barruan. Eta [batek] egin zuen preparatu etxean; bere zapatilak pailazo zapaten barruan sartuta, baina alderantziz [ezkerrekoa eskubian eta eskubikoa ezkerrean]. Eta gau osoan: «Zer mina daukat hanketan»; eta guk: «Ba guk ez daukagu». Etxera joan zenean, goizeko seietanedo, orduan konturatu zen: «Mekaguenlaletxe, zapatilak alderantziz jantzi dizkit-eta»”.

Mojen historia mundiala da benetan, gure Benedikto txora-txora eginda geratzeko modukoa. Sei moja –Kontzilio aurrekoak, jakina– beren toka eta guzti: Sor Petra, Sor Mikela, Sor Karmen, Sor Eba, Sor Maria Angeles eta Sor Olga. Zer ordenetakoak ote dira? Auskalo. Eta Vatikanoko handikeriatan bizitakoak ez zirenez, hartu beren patroiaren irudia –etxeko panpina, mozorrotuta, alajaina!– eta kalera limosna eske. Baita pagotxa ederra bildu ere… Ez gero hogei duroko bakan batzuk, milaka batzuk baizik. Eta zer da-eta, afaritan edo gin-tonikatan gastatzeko kontzientzia-karga, eta Bernaberi eman omen zizkioten milaka pezetak. Horiek bai zerua merezi dutela! “Mojena urtetan pentsatuta zegoen, eta ideia izan zuenak nahi zuen seizientos batean sartuta etortzea moja guztiak (badakizu, Sor Seiscientos, Sor Citroen eta guzti hori) baina kotxe txikia ez genuen lortu, eta kotxe gabe”. Gaia nola erabakitzen duten galdetu diogu Olgari: “Normalean egiten dugu batzuk erabaki, eta beste batzuk jantzi bakarrik. Seiok egiten genuenean, ba, «Egingo al dugu?», eta lehenengo gauza beti «Ez». «Ez» eta gero «Bai», eta «Zer egin daiteke?» eta… gauza orijinala bilatu nahian baina ez da erraza, eta koadrila handia bazera, ba luzitu egiten du baina zaila da. Guk Pikapiedrarena urtetan pentsatuta geneukan baina jantzita bakarrik irtetekotan… Egin behar zen beste katxarro hori dena, eta lana zen hura egitea eta laga eta laga eta behin esan genuen: «Aurten irten egin behar dugu» eta horrelaxe”.

···


···

Beste batean, berriz, zera gertatu omen zitzaien: “Ez genuela irten behar, eta nik egun batzuk lehenago esan nion senarrari: «Ez degula irten behar?» Deitu nien lagunei eta esan nien: «Gaur gauean hamarretan Mollergira e!» Eta umeak sartu ohean eta pentsatu. Eta ea zer egin zitekeen azkar eta erraza, eta horrela hasi ginen eta… de bebes. Oso erraza: tokillak eta mañanitak, etxekoak, amamarenak eta hortik inguratuta, eta egin genituen baberoak puntillarekin, gorroak eta gonak dira baserritarraren gonazpikoak, eta ez dauka besterik. Eta bakoitzak bereak egin zituen e! Eta gizonek bereak! Umeak lotaratu eta gaueko hamaikatan juntatzen ginen ordu biak arte, eta hurrengo goizean lanera…”

June Alberdi, Oihane Larrañaga eta Aroa Vazquez: “MOZORROTU

EGIN BEHAR DA, BETI JANTZITA ZAUDENETIK PIXKA BAT ATERATZEKO”

Behin arabiarrez jantzi omen ziren, eta oso polita izan omen zen. Pirataz ere jantzi ziren. Aurten, berriz, erlez: “Erlez mozorrotu ginenean, telak-eta erosi eta josi –amak edo ahal den bezala–, gero antenak erosi...” Eta erlez jantzita zebiltzala, La abeja Maya jarri omen zuten Uztapiden… En un país multicolor / nació una abeja bajo el sol / y fue famosa en el lugar / por su alegría y su bondad. / Y a la pequeña abeja la llamaron Maya, / la pequeña y dulce abeja Maya. / Maya vuela sin cesar / a su mundo sin igual. Oso neska prestuak dirudite, gauzak garaiz egiten dituzten horietakoak, baina kontuz: “Lehenengo hasten gara bi hilabete lehenago, edo denbora asko lehenago, ideiak botatzen baina azkeneko astera arte-edo ez dugu erabakitzen”. Zazpi bat lagunek osatzen dute koadrila, denak neskak: “Neskak bakarrik, mutilak ez dira animatzen normalean. Beraien artean nahi izaten dute”. Zer daukaten Zestoako inauteriek galdetu diegu, azkenik: “Ba, jendea ezagutu egiten da, eta herriko jendea dago, denei kasu eta denak ezagunak…”, barre egiten dute. Auskalo zer esan nahi izan duten “denei kasu eta denak ezagunak” barrez esaten dutenean. Argazkiak eskatu dizkiogunean, neska modernoak bezala mailez bidali dizkigute. Oraingo gazteak digitalak dira, atera argazkiak eta denei bidaltzen dizkiete telefono bidez edo/eta mailez. Super-heroi gisa jantzita dauden argazkiari begira-begira jarri eta pixka bat komentatzeko gogoa sartu zaigu. Anekdotaren bat eskatu diegu, baina mutu geratu direnez, asmatutako historia bat jartzeko atrebentzia izan

dugu. Zer demontre, inauterietan dena libre da, ezta? Sei super-heroi beste super-heroi bati begira: mutila da (jakina!), berauen edadekoa, ederra, erakargarria… Mutilak irribarrerik erakargarriena duen super-heroia hautatu behar du; irabazleari musutxo eztitsu bat oparituko dio. Super-heroi bakoitzak mutila konbentzitzeko ahalegin guztiak eta bi egingo ditu, eta bera erosten ere saiatuko dira. Batek mundu guztiko boterea eskainiko dio; beste batek jakinduria; besteak maitasuna… Gau eta egun pentsatu eta pentsatu jardun ondoren, epaile super-heroiak hartu du erabakia: denak hautatuko ditu. Eta zoriontsuak izango dira. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Zestoako plazan.

Asteart Iñauti  
Asteart Iñauti  
Advertisement