Page 1

 


Leire Saizar, okina.  

Leire Saizar,  Lohitzunen  ama,  okina  da.  Eguzki  Leiren  egiten  du  lan,  eta  izatez Amezketakoa da, bertan du bere lantokia.      Goizeko bederatzietan etxetik atera eta bere lantokira joaten da.   Goiz  goizetik,  ogia  eta  berak  egiten  dituen  beste  hainbat  produktu  egiten  hasten  da.  Produktuak,  ekologikoak  dira.  Arrautzak,  baserrikoak,  gatza,  Añanatik  ekartzen  du  eta  zerealak  eta  garia,  Nafarroako herrixka batetik.     Ia  egun  osoa  Amezketan,  bere  baserrian  pasatzen du, baina arratsaldean banaketa egiten  du  hainbat  herritan,  Lezotik  hasi  eta  Beasain  artean.     Larunbatetan  merkatuetara  joaten  da,  adibidez,  Tolosako  Zerkausiko  merkatura.  Han,  bere  amarekin  eta  batzuetan  Lohitzunekin  ere  ogia  eta  magdalenak  saltzera.  Bestetan,  merkatu  berezietara ere joan izaten da.    Ogia  egiten  Lohitzunek  txiki-txikitatik  laguntzen  diola  ere  kontatu  digu,  eta  Lohitzunek  3  urte  zituela  ogia  sartzeko  labea  eraikitzen  lagundu  zien.                        


Osagaiak:  

OGIAREN PROZESUA  Irina,   Ura,  

Gatza,   ama orea. 

Pausoak:   ● Lehenengo  ama  orea  egin  behar  da:  horretarako  ura,  irina  eta  gatza  nahastu  eta  hamabost  orduz  hartzitzen  utzi  behar  da  bakteriek  beraien  lana  egin  bitartean.  Prozesu  horri,  hartzidura  laktikoa  deitzen  zaio,  bakteriek “puzkarrak” bota eta orean burbuilak sortzen direnekoa da.     ● Hamabost ordu pasa ondoren ama orea egina dago.  ● Masa  horrekin  barruraka  tolestu  egin  behar  da  eta  piskabat  utzi  gero  buelta  eman  masari,  txurro  bat  bezala  jarri  eta  labera  sartu  behar  da  hamabost minutuz.     ● Gero  ateratakoan  egin  dela  jakiteko  termometro  bat  sartu,  eta  98​o​tan  baldin badago esan nahi du eginda dagoela.

Ogia  
Ogia  
Advertisement