Page 1

Hegoaldeko abenturak

Zure Donostiako etxean zaude, dituzun bi lagun onenen zain, Koldo eta Miren. Neska-mutil hauek , 19 urteko bi anaiarreba dira, eta zure lagunik onenak izateaz gain, unibertsitatean, klase bereko adiskideak dira. Hori oso lagungarria izaten da, arlo desberdinen inguruko galderak egiteko edo apunteak uzteko azterketa eguna baino lehen. Etxeko txirrinaren soinua entzuten duzunean, ikaragarri pozik sentitzen zara, zure lagunak momentu batetik bestera sar ahal daitezke zure etxean, eta horretarako, egin behar duzun bakarra, atea zabaltzea da. Koldo eta Miren, zure etxean sartzen


dira, bakarrik bizi zara, jadanik, diru nahikoa eskuratzea lortu duzu bakarrik bizitzeko. Hirurok, egongelara abiatzen zarete, han lasai eseri, askaltzeko zerbait atera eta hitz egiten hasten zarete. - Ikasturtea bukatzen hari da, eta udan, nora joan pentsatzen gabiltza Koldo eta biok-. Azaldu du Mirenek! Unibertsitateko lehengo urtea amaitzen hasia da, eta natur zientziak ikasten zabiltzatenez, beraiekin, bidaia bat egitea proposatu dizute, toki desberdinetako natura ezagutzeko. - Uda honetan, gurekin etorri nahiko zenuke oporretan?- Galdetzen dizu Koldok. Hasieran ez dakizu zer esan, baina segundo batzuk isilean gelditu ondoren, baietz esaten duzu besterik gabe. Zure antzera, Koldo eta Miren, bakarrik bizitzen hasi dira. Munduko hainbat tokietara bidaiatu dute beraien gurasoekin, abenturazale batzuk dira, baina oraintxe, lagun batekin bidaiatu nahi dute, independenteak eta arduratsuak direla ziurtatzeko. Udako oporretan joateko lekuari buruz eztabaidatzen hasiak zarete, munduko hainbat leku daukazue pentsamenduan, eta denak merezi dute ikustea eta bisitatzea, Norvegia, Islandia, Groenlandia ‌ Denak toki naturalak dira, animaliak eta landareak behatzeko aproposak. Hurrengo ostiralean, ikasturtearen amaiera heltzen da, eta hirurok zaudete pozik, egindako lanarekin eta ondorioz, ateratako notekin. Ospatzeko, hiru lagunak, zerbait afaltzera joaten zarete, plazako taberna batera. Hurrengo goizean, bi neba-arrebek, deitu egiten zaituzte eta arratsalderako gelditzen zarete beraien etxean. Bostak aldera etxeko atea jotzen duzu, eta zabaltzerakoan, Koldo eta Miren ikusten dituzu egongelako sofan eserita, mahaitxoan, hainbat geografia atlas eta munduko mapa dituztelarik. Zuen artean pare bat orduz hitz egin ondoren, gainerako hainbat lurralde baztertzen dituzue: Antartika, Atakamako basamortua, Afrikako Sabana, Karibea, ozeano Bareko uharteak ‌ Eta amaieran, bi herrialderekin geratzen zarete. Brasilera joan nahi baldin baduzu, zoaz 2 orrialdera Australiara joan nahi baldin baduzu, zoaz 5 orrialdera

2.orria Aireportura heltzerakoan, eskanerretik pasatu, txartelak eman, maletak bertan itxi, eta hegazkinera igotzen zarete. Aire-hartzerakoan,


motorren soinuak pixka bat beldurtzen zaitu baina zure lagunak bertan daude eta ez-larritzeko esaten dizute. Bidaiaren erdi-aldetik zoazte, ia lo baina bat-batean... - Lagundu mesedez!!!!! - esaten duzu larriturik. Hegazkinak turbulentzia batzuk ditu eguraldiaren ondorioz; motor baten eztanda entzuten duzu bat-batekoan ere, eta hegazkina okertu egiten dela igartzen duzu. -Aaaaaaaa!!!!! Hegazkinak talka egin behar du lurrarekin. - Ene!! 500 metro baino gutxiago falta dira!!! ... - Esnatu‌ Esaten dizu Koldok. - Miren ere zuri deika ari zaizu. - Ene, dena amets bat zen esaten diozu zeure buruari. Eskerrak... Rio de Janeiroko aireportuan gelditzen zarete, taxi bat hartu eta bat batean... - Hau, bahiketa bat da!!! -Esaten dizue taxiko gidariak. Ezin zarete mugitu pistola batekin seinalatzen baitizuelako. Begiak estali eta taxia ziztu bizian abiatzen dela igartzen duzu, denbora batera, autoa gelditu, estalkia kendu eta ontzi batean sartzen zaituzte. Ibai zabal batetik bidaia luzetxo bat egin ondoren, ertzeko etxetxo batzuetara eramaten zaituzte. - Zer leku da hau?- galdetzen du Koldok. Zu bitartean isilik zaude, beldurturik. - Isil zaitez!!!- Esaten dio bahitzaileak. - 10.000 Real eman beharko dizkidazue hemendik bizirik ateratzeko!! - Ba... ba... baina ez dugu hainbeste diru.- Diozu larriturikBa ... Zuen senitarteko bati eskatu beharko diozue!! 24 ordutan dirua ekartzen ez baldin badidazue, hil egingo zaituztet.Esaten dizuete bahitzaileak eskuetan laban bat duelarik. Dei bat egingo dutela esaten die, baina bat bakarrik. Gazteak larriturik, bere gurasoei deitzen die, nahiko saiakera egiten dituzte, Koldo eta Mirenen gurasoekin kontaktuan jartzeko baina, azkenean, ezer ere ez. Bahitzaileek, beste aukera bat ematen dizuete, eta bi anai-arreben aiton-amonen telefonora deitzen duzue, hauek ere, ez dute telefonoa hartzen. Azkenean, familia guztiari, deitu eta osabaren izebak hartzen dizue telefonoa. - Pakita! hor al zaude?- Esaten du Mirenek. - Zer nahi duzu polit hori?- Dio Pakitak Bilbotik. - 10000 Real behar ditut 3500 euro gutxi gora behera. - Beno, nik horrelako dirutza bat ezin dizuet eman. - Baina pakita, mesedez bahiturik gaude Brasileko baso batean! - Benetan? oraintxe bertan emango dizuet dirua. Bitartean, Bahitzailea, kanpora atera da airea hartzera eta ihes egiteko aukera bi dituzu

Lehiotik atera nahi baldin baduzu, zoaz 3 orrira Bigarren pisura joan nahi baduzu, zoaz 4 orrira


3.orria -Aukera ona da- pentsatzen duzu eta soinu handirik egin gabe, kristalik gabeko leihora egiten duzu salto. Sasiek soinu pixka bat egiten dute baina bahitzaileak ez dizu entzuten. -Eskerrak… Ufffff ia harrapatu nau- Esaten duzu lasaiturik.- Bide luzea dago hemendik herrixka bateraino beraz korrika joango naiz- pentsatuz, ziztu bizian joaten zara erreka ertzean korrika. Baina… -Ene!!! Nire lagunak bertan ahaztu ditut!! Kaka zaharra!!- Eta berriro kanpamendura bidean zijoazela, - Kli kli kliEneeee!! Arratsaldeko bostak ez! Esaten duzu erlojuari begira. Arratsaldeko bostetan, Pakitaren dirua zetorren kanpamendura. - Jadanik helduko zen- Zeure buruari esanda berriro korrika bizian zoaz. Nekatuta eta beldurturik zaude ezin duzu gehiago eta lurrean seko botatzen zara. Zorabiaturik zaude soinu handi bat entzuten duzunean - Piummmmm!!!- Ene mesedez eeez laguunaaak…- Esan eta ahalegin handia eginez, jaikitzen saiatzen zara. - Ezin dut ia hil naiz- Esan eta guztiz konortea galdurik lurrera jausten zara. … -Noon nanago?- Esaten duzu. - Lasai… Orain ospitalean zaude, seguru eta ongi.- Esaten dizu Koldok. - Bababaina ni seko jausi nintzen ohinan horretan… - Bai, baina Pakitak poliziei deitu eta berarekin joan ziren kanpamendu hartara eta joaterakoan zu aurkitu eta ospitalera ekarri zintuten. - Babaina pistola soinu bat entzun nuen… - Eeezzz.. Bengala bat besterik ez zen izan bahitzailea ikaratzeko. - Eskerrak…- Diozu lasaiturik Ospitaletik irteterakoan, seguru sentitzen zara, guztiz lasai zaude eta Brasil osoa ezagutzeko prest, baina … -Aizu! Nora zoaz? Aireportua beste bidetik da!!- Esaten dizu Mirenek barrezka. - Ezezezezez… Nik Brasil ikusi nahi dut! - Nik ere, baina Donostirako txartelak erosita ditugu eta 2 ordu barru bagoaz.- Dio Koldok. Hegazkinean, otartekoa hartzen zenuten bitartean… -ESKUAK GORA HAU LAPURRETA DA!!! - Eneeee a ze nolako bidaia!!!


4.orria Bahitzaileak konturatu gabe, bigarren pisura igotzen zarete.Han tirolona bat aurkitzen duzue, ibaia zeharkatzen duena. Bahitzaileak konturatu gabe tirolena hartu eta ibaia zeharkatzen duzue. -Bizirik gaude! -esaten diezu lagunei. Horko momentuen txirrina joten du. -Bahitzaileak ihes egin dugula konturatu dira!! -esaten du Koldok. Zuk eta zure lagunek ibaian zegoen lantza hartu eta ibai-tik ihesi a hazi zarete. Ordu bete jota zoazte ibaitik lantzan baina gasolina bukatu eta oinezika ibili behar zarete. Oinezika zenbaitzela txakur batzuen zaunkak entzuten duzue: -Hurbil daude! -Esaten duzu. Korrika hazten zarete bahitzaileak ikusi egiten dizue eta tiroka hazten zaizue. Galduta zaudetela pentsatzen duzu baina horko momentuan bahitzaileak dei bat eduki zuen eta bere kanpamentura joaten da. Ez duzue ezer ulertzen: -Zergatik ez gaitu akabatu? – galdetzen duzu.-Ez dakit baina goazen hemendik behingoz- esaten du Koldok. Ordu bete oinesika zoazte.Ezin duzu pauso bakarra eman, egarria eta gosea duzu baino horko momentuan. -Hegazkin bat!!!! Aireportu batera heltzen zarete, baina momentuan konturatzen zarete bahitzaileak han daudela. -Kaka hutsa – esaten du Koldok.-Orregatik guri segitzea utzi zioten, bazekitelako hemendik irteteko modu bakarra aireportuko hegazkinetik joatea zela. Han ordu erdi bat pentsatzen gelditzen zarete.Zu aireportura begira gelditzen zara eta 15 minutua bahitzaileak aldaketak egiten dutela konturatzen zara. -Badakit -esaten diezu lagunei- 15 minutura zaintzaileak aldatu egiten dira eta aldaketa horren bitartean gu hegazkina hartuko dugu eta hemengo basotik irtengo gara. Beste 15 minutu itxoiten zabiltzate.Azkenean zaintzaileak joaten hazten dira eta horko momentuan ‌ korrika hazten zarete eta hegazkinera igotzen zarete. -Ondo - esaten duzu.- Baina norbait badaki zelan gidatzen den hegazkin bat? Horko momentuan bi bahitzaile hegazkinera igotzen dira.Zuk eta zure lagunak ezkutatu egiten zarete. -Beno hegazkina piztu eta bagoaz Rio de Janeirora -Esaten du batzaileak Riora heldu zietenean hegazkinetik ihes egin eta euren hotelera joan zire. -Azkenean bukatu da sufrimendu hau ezan duzu. Falta ziren egunak oporretan pasatzen ibili ziren ezer gertatu ez bazan bezela eta olan bukatu zuten lagunak bizirik oporretan eta zegutu.


5.orria Aireportutik atera berria zarete, eta denon artean adostu ondoren, Australian dagoen Canberra hirira ezagutzeko hegazkina hartzea bururatu zaizue. Hurrengo goizean, zortziak aldera, etxe parean gelditzen zarete, Koldok eta Mirenek maletak prest ekartzen dituzte, biak oso zoriontsu daude, zu bezala. Kalera ateratzen zarete, parketik paseatu, eta ordu erdi beranduago Hondarribiko aireportua abiatzen zarete, taxiaa hartuz. - Hemen gaude! - esaten duzu Hondarribiko airoportura heltzerakoann. Zuen ametsetako bidaia da, eta ahalik eta atsegina izatea da zuen helburu, Australiako paisaia ezezagunak ikertuz lagun artean ondo pasatzea nahi duzu. - Canberra hiriko azkenengo hegazkina, bost minututan aterako da.- Entzuten dugu megafoniatik. - Azkar, bestela, ez gara inoiz helduko gure helmugara.- Garrasi egiten dute, Koldo eta Mirenek kasu egiteko. Momentu horretan, maleta guztiak hartu eta korrika hasten zarete, ekipai guztia arazorik gabe pasatzen dituzte, eta laster heltzen zarete hegazkinaren barnera. Hirurok batera, erlojua ikusten duzue, eta honek, 08:59 adierazten du, justu hegazkina atera baino minutu bat lehenago. - Eskerrak garaiz iritsi garela! - Esaten du Koldok arnasestuka. Bidaia hogei ordu baino gehiagokoa da, horregatik, hegazkinean lo egin beharko duzue, eta ozeano Barea, ez da toki aproposa, gabez zeharkatzeko. Gaueko zortziak aldera, afaltzeko zerbait eskatzen diozue azafatari, hego-hemisferioan sartu zarete jadanik, horregatik, Uruguay inguruan negua da. Miren, mapak eta aldizkariak ikusten ari da, eta konturatzen hasiak zarete, munduko lurralde arriskutsuenetariko batetik, hegan egiten ari zaretela. Hornos-eko itsasoa da leku hori, Argentina eta Antartika bitartean kokaturik dagoena. Ordu horretan, Hego Amerika zeharkatzea ezinezkoa izango lirateke, Ande izeneko mendikatearekin talka egiteko arrisku handia baitago. Baina hegazkinak hartu duen ibilbidea ez da hobea, munduko itsasorik arriskutsuena da, 12 metroko olatuak sortzen dira eta 120 km/h-ko haize bortitzak. Momentu horretan, kolpe bat sentitzen duzu, haizea gero eta azkarragoa da, eta soinu oso arraroa entzuten da hegazkin osoan, momentu horretan, aulkitik jauzi eta zorabiatu egiten zara. -Esnatu, esnatu!- Esaten dizute Koldok eta Mirenek kezkaturik. - Non gaude?- Esaten duzu ezer ere ez jakin gabe. -Atzo, Hegoamerika zeharkatzen, ekaitz elektriko bat jaso genuen, eta zu, zorabiatu egin zinen.- Azaldu egiten dizu Koldok. Orduan, benetan gertatutakoaz ohartzen zara, hego bat, guztiz erreta dago, baino Australiara heltzen ari zarete, eta ez daukazue inolako kezkarik buruan; orduan megafonotik ‌ - Bidaiariak, hegazkina erori egin behar da!- Esaten du pilotuak.

Gidariak hegazkina airean mantentzea nahi baduzu zoaz 6 orrialdera Gidariak paratxutearekin hegazkinetik salto egitea nahi baduzu zoaz 7 orrialdera Protagonistak paratxuteekin hegazkinetik salto egitea nahi baduzu zoaz 8 orrialdera


6.orria Pilotuaren kabinara joaten zara hegazkina pilotatzeko asmoz, han ikusten duzu pilotua han dagoela aparatua airean mantendu nahian, baina ez duela denbora luzez mantenduko. Halako batean esaten dizu: - Mutiko joan hemendik, hegazkina orekatu egin behar dugu, bestela muturrez jausiko gara!-.ahh Zuk, pilotuari kasu egiten diozu hegazkina orekatu nahian eta zure lagunen ondora bueltatzen zara. Bat- batean zerbait susmatzen duzu: hegazkina lurreratzeko zorian dago! - Bidaiariak eskuineko motoren matxura bat daukagu, lurreratzen ari gara !-. Koldo, Miren eta zu estu zaudete, ez dakizue zer egin, bakarrik oihu egitea bururatzen zaizue baina inpresio handia sartzen zaizue. Halako batean zarata handi bat entzuten duzue. - Bidaiariak Papuan edo Ginea berrian lurreratu gara, barkatu eragozpenak!- adierazi du kapitainak. Zu, hegazkinetik jaisten zara eta paisaia ikusten duzu: kolore askotako loreak, - Gainera hemen oso arriskutsua den tribu bat bizi da- adierazten dizu zure lagunak. Zuk txantxa bezala hartzen duzu baina halako batean oihu handi bat entzuten duzu : -Senik-eko papuen gerra hotsa da!- Oihu egiten du Koldok. Bat batean hainbat papu joaten dira zuengana eta lantzak jaurtitzen dizuete, lantza horietako batek Koldori ematen dio eta beste bat Mireni, zuk ihes egiten saiatzen duzu baina papu batek ustekabean harrapatzen zaitu eta bere aizkorarekin buruan ematen dizu eta konozimentua galtzen duzu. Minutu batzuk geroago begiak zabaltzen dituzu lapiko handi batean zaude sokaz loturik, situazio horretan zaudela gauzak argi daude papuek jan egin behar zaitue eta euren hizkuntza ez dakizunez.


7.orria Iragarkia entzuten duzuenean, oso urduri jartzen zarete. Hegazkin batean zaudete eta irratitik entzuten ari zaretenez erortzeko zorian dago Australiako Ekialdeko kostan. Beldurraren preso, gidariaren eserlekura joatea erabakitzen duzue eta hara non, pilotua, hegazkinetik behera bota dela ohartzen zarete.


- Zer egingo dugo orain?- Esaten duzu bildurturik. Zure lagunek, Koldok eta Mirenek, ideia bat eduki dute: - Umeak ginenean, gure aitak, hegazkinak pilotatzen erakutsi zigun-. Adierazten dute biek batera. Orduan, hiruron artean hegazkina pilotatzeko gai ikusten duzue zuen burua. Miren, gidatzen hasten da, eta Koldok eta zuk, paneleko botoiak sakatzen dituzue, hegazkina airean mantentzeko esperantzaz. Azkenean, altuera hartzen hasten da eta zuzen jarraitzen duzue Canberrarako bidean. Pare bat ordu pasatu ondoren, mapa eta zuen ingurua konparatzen dituzue. -Hori, ezin da Australiako hiriburua izan-. Esaten dizu Koldok mapa guztiak behatu ondoren. Egia esan, arrazoia du, zuen azpian, uharte bat ikusten da, eta herri txiki bat bere hegoaldean. Momentu horretan, altuera galtzen hasi zarete, hegazkinean, bakarrik zuek zaudete, pilotuak, tripulazioak eta gainerako bidaiariek salto egin dute paratxutearekin. Inork ez daki makina hori lurreratzen orduan, basotik 30 metrotara zaudetenean, motorrak gelditu eta hegazkina erori arte itxaron egiten duzue. Hegazkinak, zuhaitz baten aurka talka egin eta guztiz gelditu da. -Non gaude?- Galdetzen duzu harriturik. Mapak behin eta berriz begiratu ondoren, Australiako Hego Ekialdean dagoen uharte batean zaudetela ikusten duzue zalantzarik gabe: Tasmanian. Koldo, Miren eta zu, bidaiari hegazkinetik ateratzen zarete, eta momentu horretan, basoan zehar ibiltzen hasten zarete janaria bilatzen. Ez da zuek nahi zenutena, nahiago zenuten, Shark-eko arrezife korala edo Simpson-eko basamortua ikustea, baina, Tasmanian, badaude animalia arriskutsuak eta paisai naturalak ere bai. Ordu bat pasatu ondoren, laku natural batera heltzen zarete, ura oso gardena da, kristala ematen du eta zure ustetan edangarria dela esango zenuke. Hirurok kantinplorak betetzen dituzue eta oinez jarraitzen hasi behar zaretenean, laku azpian zerbait ikusten duzue mugitzen. Ura hobeto ikusten duzuenean, izugarrizko sorpresa hartzen duzue, marrazo zezen bat dago aintziran igeri egiten.Zuk, irakurrita daukazu, marrazo hauek ibai sakonetan eta lakueta bizi daitezkeela. Seguruenik, marrazo honek, ibaian maldan gora igeri egingo zuela eta lakuan bukatu. Argazki bat ateratzen diozue. Ibaia zeharkatu eta hegoalderatz jarraitzen duzue, airetik ikusitako herria aurkitzeko nahian. Basoan zaudetela, soinu ezezagun bat entzuten duzue, lurreko zulo batetik. Arratoi baten soinua dirudi. Orduan, Koldok makil bat hartzen du eta bere ezkutalekuan dagoen animaliari kilimak egiten hasten zaio. Momentu horretan, animaliak Koldoren aurpegira salto egiten du. Miren eta zu, basapiztia hori Koldori aurpegitik kentzen laguntzen diozue Arratoi erraldoi bat ematen du eta beltz kolorekoa da, orduan konturatzen zarete Tasmaniako deabru bat dela eta ez diozue minik eman nahi, desagertzeko zorian dagoelako,baina, Koldoren aurpegitik kendu behar duzue. Azkenean, animalia hori Koldoren gainetik kentzea lortzen duzue eta bat batean, zulotik ehundaka deabru irtetzen dira. Koldok, Miren eta zu, korrikan hasten zarete. Baso sakonetik atera, eta zuen parean ia 2 metro altuerako kanguro erraldoi bat ikusten duzue. Ez dakizue zer egin, basora bueltatzen bazarete, Tasmaniako deabruek harrapatu egingo zaituztete, aldiz, jarraitu egiten baduzue, kanguroa hasarretu eta honek hostiko bana joko dizue bakoitzari. Une horrtean, ideia bat bururatzen zaizu. - Kanguroa despistatu egingo dut eta zuek korrika hasiko zarete!- Esaten duzu beldurrez beterik-. Orduan, momentu horretan, eskumatara korrikan hasten zara eta zure lagunak ezkerretara. Bi anai-arrebak, gaizki sentitzen dira eta zure bila joatea bururatzen zaie, orduan, malda batetik korrikan agertzen zara. Koldok eta Mirenek lagundu egiten dizute eta azkenean, kanguroa atzean utzi duzue. - Eskerrik asko salbatzeagatik!- Esaten dute biek batera. Hegoaldeko hondartza batera heltzen zaretenean, eguraldia, aldatu egiten da, ekaitz bat dator ozeano Antartikotik. Palmera batera igotzen zarete baina, zuhaitzetik igotzen arizaren momentuan, koko bat erortzen zaizu buru gainera, kostara erori eta korronte Antartikoak itsasora eramaten zaitu. -Ezin dugu gure laguna bakarrik utzi!- Esaten dio Koldok bere arrebari. Momentu horretan, palmeratik jaitsi egiten dira eta besoetatik heltzen dizute. -Eskerrik asko, lagunak!- Esaten duzu ikaraturik. Hala ere, Hegoeldetik datorren haizea oso bortitza da eta azkenean itsasoan bukatzen duzue denok. Uretan, arrisku larrian zaudete, Australiako Hegoaldea marrazoz beterik dago eta horietatik beldurgarriena zalantzarik gabe, marrazo zuria da. Olatuek 9 metroko altuera hartzen dute momentu horretan, zu eta zure lagunak egur zati batera heltzen zarete, itsas-korronteen zain, eta gainera, iluntasun osoa dago Tasmaniako kostaldean. Hurrengo goizean, beste hondartza baten agertzen zarete, baina ez da Tasmaniakoa, mapa hartu ondoren, Campbell uhartean zaudetela ohartzen zarete, Zeelanda Berritik soilik 100 bat kilometrotara. Momentu horretan, fruituak hartzen dituzue eta hondartzako harean S.O.S idazten duzue, handik bi ordutara helikoptero bat zegoen Miren, Koldo eta zu erreskatatzeko. Momentu horretan gogoratzen zara, urtero, balea urdinen familia bat uharteko Hegoaldetik pasatzen dela. Orduan, helikpteroko lehiotik begiratu eta balea urdinak ikusten dituzu. Azkenean, Canberrara eramaten zaituztete eta Australiko lurralde gehiago bisitatzen ditzuzue Tasmania ikusi ondoren: Arrezifekorala, Victoriako basamortua eta Papua Ginea berriko kobazuloak.

8.orria Koldo, Miren eta zu ezin zarete mugitu beldurrarengatik. Bat-batean salto bat eginez esaten duzu: - Gogoratzen naiz hegazkinetan beti paratxuteak daudela honelako istriputarako!! - Arrazoi duzu – esan dizu Mirenek – goazen bilatzera paratxuteak hegazkinetik Koldok oraindikan ez du erreakzionatu, zuk ur bote bat hartu eta Koldori burutik behera botatzen diozu. Bat-batean Koldok salto bat egin eta oihuka esaten dizu: - Zoratuta zaude!! Mela-mela utzi nauzu!! - Ez nuen beste aukerarik, ez zenuen erantzuten!! – esaten diozu zuk ere oihuka. - Hurrengoan belarrira oihu egin eta listo


Koldo eta zu borroka hasten zarete baina Mirenek banandu egiten zaituzte. Pixka bat lasaitu ostean ezer esan gabe paratxuteak bilatzera joaten zarete hirurok. Hegazkinean pertsona guztiak zutiturik daude eta ezin zarete oso ondo hegazkinetik mugitu, azkenean paratxuteak aurkitzen dituzue. Paratxuteak jantzi ostean Mirenek esaten du: - Zure ideia izan denez, zu hegazkinetik lehena bota beharko zara - Bale neu izango naiz lehena hegazkinetik botatzen – erantzuten diozu. Zu beldurrez hegazkineko atera gerturatu, eta zabaldu ostean behera begiratzen duzu. Koldok ezer esan gabe hankarekin hegazkinetik kanpora bultzatzen zaitu. Zu airea egon bitartean gora begiratzen duzu ea Miren eta Koldo hegazkinetik bota diren ziurtatzeko. Bat-batean Koldo zuregana datorrela ikusten duzu eta oihu batean esaten duzu: - Koldo!! Ez etorri hain azkar niregana, bestela paratxuteak korapilatu egingo dira!!! Koldok kasu egin gabe gero eta azkarrago doa zuregana baina zuk lurra ukitzen duzu, Koldo harrituta eta gelditu ezinik lurraren kontra talka egiten du. Miren lasai-lasai lurrera heltzen da, eta zuri galdetzen dizu Koldo lurrean dagoelako: - Uste dut Victoria desertuan gaudela - Desertuan!! – Harritzen zarete Koldo eta zu. Hirurok ez dakizuenez zer egin nora ezean ibiltzen hasten zarete. Hiru ordu pasatu ostean gamelu baten aztarnak ikusten dituzue. Oihuka hasten zarete norbait egonez gero, entzuteko baina inork ere ez du erantzuten. Koldo oso kantsatuta dagoenez lurrera jauzten da, Miren eta zu Koldo ikustean besoetan hartu eta aurrera segitzen duzue aztarnak segituz. Zuk burua altxatu eta pertsona eta gamelu baten irudiak ikusten dituzu eta oihuka hasten zara berriro ere. Mirenek zoro bati modura begiratzen dizu baina esaten diozu: - Ez begiratu horrela, pertsona bat dago gure parean!! Mirenek burua altxatu eta zure berdina ikusi du eta oihuka hasten da zurekin. Gizona oihuak entzuterakoan zuengana doa laguntza eskainiz. Australiako aborigen izeneko tribu bateko nagusia da eta borondatez, zuri, Mireni eta Koldori laguntza eskaini dizue. Ingelesez hitz egiten hasten da eta azkenean, pare bat esaldi ulertzen diozue. Esaten du, mendien atzean, hiri bat dagoela soilik 10 kilometrotara. - Thanks you - esaten duzu ingelesez. Momentu horretan, oinez hasten zarete, eta mendi igo baino lehen, bi metroko suge erraldoi bat ikusten duzue. - Kontuz! - Esaten dizu Koldok kezkaturik - Hori, taipan sugea da. Biologiako liburuan ikusten hasi zarete eta horrek esaten duenez, taipan sugearen pozoiak, pertsona bat 5 minututan hil dezake. Orduan, ideia bat bururatzen zaizu, lurreko makil bat hartzea eta sugea harekin ikutzea. Narraztia, makilera heldu da eta ondoren, erasotzen hasi, momentu horretan makila eskuetatik kendu duzu eta zuk eta zure lagunek ihes egiten duzue. Segitzen duzue mendia igotzen, puntara heltzen zaretenean, oso urrutian hiria ikusi eta denok korrian hasten zarete baina adapa behera denez denok bueltaka jausten zarete. Lurretik jaiki ostean esaten duzu: - Ze burutatik pasatzen da adapa behera korrika egitea desertu batean. Hiru ordu pasatu ostean hiriko sarrerara eltzen zarete, denok ezin duzuenez gehiago ibili lurrera jausten zarete. Zu esnatzen zarenean ospital batean zaudela konturatzen zara. Hiritar bat dago zure ondoan eta galdetzen diozu: - Zergaitik nago hospitalean? - Desertutik irtetzerakoan zorabiatu egin zara eta nik ospitalera deitu dut - esaten du hiritarrak. - Eskerrik asko, eta nire lagunak? - Ospitaleko beste logela batean daude. - Bale, orain deskantsatu beharko nuke. - Arrazoi duzu, Beno ba, agur. - Agur. Gizona joan ostean lo hartzen duzu. Hiru ordu pasa ostean medikuak esaten dizu joan ahal zarela. Miren eta Koldo zuri itxaroten ari dira hospitalaren kanpoan. Mirenek esaten dizue: - Promesa bat egin behar dugu, ez kontatzea inori gertatu zaiguna. - Bale - esaten duzue Koldok eta zuk. Aireportura joan, hegazkina hartu eta etxera itzultzen zarete lasai-lasai.

AMAIERA


Unibertsitateko ikasturtea bukatu berri duzu eta zure bi lagun onenekin Koldo eta Miren anai - arrebekin oporrak pasatzera zoaz, opzioak infinituak dira: Antartika, Atakamako basamortua, Afrikako sabana, Karibea, Ozeano bareko irlak ezetera‌ azkenean bi leku bakarrik gelditu zaizkizu: Brasileko oihana eta Australia. Zure hautapenen arabera abentura ikaragarri bat bizitzea lortuko duzu zure lagunekin edo ez zara etxera bizirik bueltatuko. Brasileko oihanak ikusteko aukera 2.Orrialdean izango duzu eta Ozeaniako kontinente ezezaguna bisitatzera joan nahi baduzu 5.Orrialdean. Prest al zaude abentura bizitzeko?

Hegoaldekoabentura  
Hegoaldekoabentura  
Advertisement