Page 1


Komunikazioa pertsona batengandik beste batengana informazioa transmititzea da.

Komunikazioa gauzatu ahal izateko, igorlea, mezua transmititzeko bidea eta hartzailea behar dira.


Alfabetoko hizki bakoitza puntu eta marra multzo jakin batez adierazteko kodea asmatu zuen. Puntuak iraupen txikiko bulkada elektriko moduan bidaltzen ziren eta marrak, berriz, bulkada luzeagoen bidez.


Pilaren polo positibotik irteten den korronteak bi telefonoak zeharkatzen ditu, eta pilaren polo negatibora itzultzen da. Mikrofonotik hitz egiten dugunean, soinu-uhinek eragindako bibrazioek mikrofonoaren erresistentzia aldatzen dute, bai eta, horren ondorioz, B telefonora iristen den korrontea ere.


Telefono mugigarriek ez dute haririk behar, eta edozein lekutatik ezar dezakete komunikazioa. Garai bateko telefono mugigarrien ordez, telefono digitalak, GSM telefonoak. Sistema berri batek, UMTS esaten zaionak, gainera, irudiak bidali eta jasotzeko eta internetera konektatzeko aukera ematen du.


Harri bat hartu eta putzu batera botatzen dugunean, uhinak agertzen dira urazalean. Horren antzera hitz egiten dugunean ere aire-partikulen bibrazioa eragiten dugu eta distantzia batean zabaltzen da.

Elkarrizketa batean erabiltzen den bandazabalera 3.100 Hz da. Irudidun informazioa transmititzen denean, halere, zabalera handiagoko banda behar izaten da. Telebistaren kasuan, esate baterako, 5 MHz zabaleko banda behar izaten da.


Banda zabalera hertzetan neurtutako frekuentzia tartearen zabalera da, zeinean seinalearen potentziaren gehiengoa biltzen den. Fourierren analisiaren bidez kalkulatua izan daiteke, behin-behineko seinale bat erabiliz. Tarte honetan sartutako frekuentziek frekuentzia eraginkor izena ere hartzen dute.

Irudia :Banda zabalera f1 eta f2 balioek borratzen duten tartean barneraturiko frekuentziek osatzen dute.


Deiak egin ahal izateko, komunikazioan parte hartzen duten elementu guztiek elkarrekin konektatuta egon behar dute. Elementu fisikoen bidez egin daiteke konexioa hori edo airearen bidez.

Gure telefonoari konektatuta dauden kableek kobrezko bi hari izaten dituzte, harpidedun bakoitza tokiko zentralarekin komunikatzeko erabiltzen direlako :harpidedunbegizta edo tokiko begizta da hori.

Pare kableek zenbait alde txar dituzte :seinaleak asko ahultzen dira distantziagatik, transmiti daitekeen banda zabalera ez da oso handia eta interferentziak sortzen dira beste kable batzuekin.

zuntz optikoa ahultzegaitasun txikiko transmisio-bidea dela aipatu behar dugu


Espektro elektromagnetikoaren 3 kHz eta 300 GHz bitarteko zatiari espektro erradioelektrikoa esaten zaio LF eta VLF bandak MF eta HF bandak Vhf eta uhf bandak Mikrouhinak


Irrati emisioak soinu, ahots eta musikako urrutiko transmisioak dira. Uhin elektromagnetikoen bidez gauzatzen da transmisioa, eta irrati hargailu batek jasotzen du. Irrati-instalazioak Irrati-intalazioek ezin dute mikrofonoan sortutako seinale elektrikoa zuzenean igorri: frekuentzia oso baxuak direnez, transmisioaren hedapena txikia izango litzateke, eta frekuentzia-bitarte berdinean emititzen duten beste irratiekin interferentziak sortuko lirateke.


Telebistaren pantailari hurbil-hurbiletik, zentimetro gutxira jarrita, begiratuko bagenio, konturatuko ginateke irudiak kolore berde, gorri eta urdineko milaka eta milaka puntu argitsuz osatuta daudela.Hiru kolore horiek konbinatuz, gainerako kolore guztiak sortzen dira. Halaxe margotzen da pantaila osoa, eta la sortzen dira irudiak.

Telebista hargailu baten pantaila fosforoz estalita dago. Fosforoak argi egiten du elektroi batekin inpaktu egitean. Hori gertatzeko, elektroiak bidaltzen dira pantailara, bonbilla itxurako hodi baten (izpi katodikoen hodi edo irudi-hodi esaten zaion hodiaren) amaieran kokatutako hiru kanoiren bidez. Puntu bakoitzaren disdira inpaktuaren abiaduraren araberakoa izaten da.


Erradiazio elektromagnetikoa espazioan zehar hedatzen den eta osagai elektriko eta magnetikoak dituen uhina dugu. Osagai elektriko eta magnetiko hauek elkarren perpendikularrak dira.


Izaki bizidunak betidanik erradiazio elektromagnetikora egon dira agerian : eguzkiaren argira eta haren izpi ultramoreei, izpi kosmikoei eta jatorri anitzeko beste erradiazio naturalei. Gehienetan minbizia sortzen du.


komunikazioa  

komunikazioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you