Page 1

Ahotsen Mintzoa Urtekaria

2013

IRURTZUN, ARAKIL, eta IMOZko gertaera nagusien Urtekaria

BULTZATZAILEAK:

IRURTZUNGO UDALA ARAKILGO UDALA AIZPEA ORRITZ


Urtekaria osatzeko lagun askoren babesa jaso dugu. Jende askok bidali dizkigu argazkiak eta bere herriko berriak ere helarazi dizkigu. Mila esker guztiei! Bigarren urtez, hemen duzue Ahotsen Mintzoa. Lehengo urtean dirulaguntza baten bidez finantziatu zen arren, proiektua herrigintzan duen interesagatik aurten ere aurrera ateratzeko modua aurkitu dugu, Irurtzungo AIZPEA Euskera taldea, Irurtzun eta Arakilgo Udaletxeen bultzada, Orritzen laguntza eta jende askoren inplikazioarekin (argazkiak bidaltzen, elkarrizketak egiten,...) proiektu hau luze jarraitzeko behar zen bermea lortu dugu. Zorionak!

Eskerrak: Egitasmoan parte hartu dugunon artean: • • • • •

Albisteak biltzen: Urko Mauduit, Mikel Goldarazena eta beste pertsona asko. Editore eta kazetari lanetan: Maialen Huarte. Maketazioa eta argazkiak: Urko Mauduit. Euskarazko Zuzenketak: Manolo Moreno. Argazkiak ateratzen eta eskuratzen lagundu dutenak: Doris Vicente, Sara Otxoa, Itziar Matxain, Sokorro Alzueta, Patxi Alegre,... eta Irurtzun Euskaraz blogera bidaltzen dituzten guztiei ere eskerrak.

IRURTZUNGO UDALA ARAKILGO UDALA AIZPEA ORRITZ

2013

TXARTEL PIKUXAR Proiektua aurrera ateratzeko babesa, diruz sostengua eta laguntza eman digu: SAKANAKO MANK. AIZPEA EUSKERA TALDEA

IRURTZUNGO UDALA ARAKILGO UDALA ORRITZ

2


Agurra

B

igarren urtez Ahotsen Mintzoa urtekaria duzu eskuartean. 2013. urteari begiratua emateko helburua du oraingoan ere, euskaraz, urte osoan gertatutako zenbait pasarte gogoratzeko xedea. Arakil eta Irurtzun, Sakanako herri erdaldunenak izan dira urte askoan. Asko gara ordea, egoera aldatu eta herriak euskaldundu nahi ditugunak. Pauso horietan, bat, urtekari hauxe izan daikete. Herrigintzan lagunduko duen errekurtsoa bihurtzea izanen litzateke gakoa. Urte osoan berriak biltzen eta pilatzen aritu gara, herrietako talde kulturalekin, erakundeekin eta udalekin solasean ere bai. Urtean egindako zenbait ekimen, ekintza eta ekitaldiren bilduma osatzen saiatu gara. Hauxe duzue emaitza.

IRURT ZUNgo ARAKIL go UDALA UDALA

http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz 3


2013 Negua

4


Negua Urtarrila Otsaila Martxoa

Argazkia: Sokorro Alzueta 5


elkarrizketa

ihabartik-argentinara

OIHANA OLABERRIA Agroekologian goi teknikatritza ikaslea

Duela urtebete joan zara argentinara, zergatik? Argentinara etorri ginen krisiaren ondorioz. Lanean egonkortasunik ez, eta alde egitea erabaki genuen. Krisia bultzada izan zen.

Putzu handi batek bereizten ditu Euskal Herria eta Argentina. Batzuetan baina, gurutzatu beharrekoa da putzua eta eskaintzen dituzten aukerak hartu behar izaten dira, urruti izanagatik ere.

Urtebetean, zer nolako esperientzia izaten ari dela esanen zenuke? Esperientzia oso aberatsa izaten ari da. Hasieran kosta egiten da: beste kultura bat, beste klima bat... Marari kostatu zaio gehien, alaba helduenari, adinagatik, baina, gerora begira, berarenzako ere oso baliagarria izan daitekeen esperientzia bat da. Ikuspegia zabaldu egiten dizu horrelako aldaketa batek. Egunerokoan, ezberdina al da hemengo bizimodua eta hangoa? Zertan? Egunerokotasunean ez da hain desberdina. Hugok eguna lanean pasatzen du (bikotekideak), ni goizez etxean eta arratsaldez fakultatean izaten naiz eta pixkat aldatzen dena, haurrak arratsaldez joaten direla eskolara. Eta beno, herri batean bizitzetik, hirian bizitzera pasa garela. Non bizi zarete zehazki? Posadasen bizi gara. Posadas Misioneseko hiriburua da, 400.000 biztanle dituen hiria. Misiones Argentinako iparraldean dago, Brasil eta Paraguayekin mugaturik. Ikasketak egiten zabiltza, agroekologiaz, zer da hori? Agroekologian goi teknikatritza egiten ari naiz. Nekazaritza eta abeltzantza beste modu batez jorratzen dituen ikasketa da: Natura errespetatuz,... Antropologia eta etnoekologia ditu iturri, eta ardatzak bioaniztasuna, agroekosisteman sinergiak lantzea eta horrela elikagai subirotasuna lortu ahal izatea... Ikasketa horiek ez dira ohikoak, esan nahi baita, irakasle eta ikasleen artean elkareragitea da helburua eta elkarrekin ezagutzak nolabait konpartitzea? Egia da oso erlazio estua daukagula bai ikasleen artean eta baita irakasleekin, baina helburua 6


agroekologian teknikari izatea da. Nekazaritza “industrialak� bere teknikariak dituen bezala, nekazaritza eta abeltzantza ekologikoak edo organikoak bere teknikariak behar ditu. Itxipuruk bigarren eskuko azokarekin lortutakoa bidali dizue. Ihabarren bazkaria ere antolatu zen dirua ateratzeko helburarekin. Zertarako baliatuko duzue? Itxipurun eta Ihabarren lortutako dirua Cemep-era doa. Cemep Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da. Ni ez naiz Cemepen partaide, Cemepek duen Multidiversidad Popular agroekologia fakultateko ikaslea naiz soilik. Fakultatearen bitartez eta bertako irakasle den Raul Aramendyren bitartez eta aurrera jarraitzeko laguntza behar zutela ikusi nuen. Raulekin hitz egin eta Itxipururi laguntza eskatzea erabaki genuen. Orain lortutako dirua ekarri dute eta Cemepen proiektuak ikusten dabiltza bai Oskar Gartzia Irurtzundarra eta bai, Miren Uharte Ihabartarra. Oinarrizko Hezkuntzan gabezia handia dute Argentinan? Hezkuntzan gabezia handiak dituztela iruditzen zait neri. Hezkuntza sistema oso konduktista da orokorrean eta gero badira oso atzerakoiak diren jarrera kultural batzuk eskolan asko goresten dituztenak. Baina tira, ez dut sakonean ezagutzen... Eta osasun arloan? Osasun alorrean nik ez dut ezberdintasun haundirik nabari. Egia da, lan administratiboa edo burokrazia, desesperantea izatera iristen dela bai hospitaletan eta bai orokorrean, baina medikuntza aurrerakuntzen aldetik, nik uste berdintsu gabiltzala han edo hemen. Zein asmorekin joan zarete, itzultzekoarekin? Asmoa itzultzea da, bai. Nik karrera bukatzerakoan bueltatuko gara seguroaski, hau da, bi urte barru. Dena dela, hemengo senitartekoekin eguneroko komunikazioa mantentzen duzue, ezta? Bai, Marak bere lagunekin kontaktua mantentzen du. Ihabarkoekin gehixeago baina klasekideekin ere eskutitz eta emailen bidez. Orain sorpresatxo bat prestatu du gelakoentzako. Facebooka dela whatsapa dela, konektaturik gaude, jaja. Eta zorionez familiak bisitatu egiten gaitu, ezin gara kexatu. Atzera bueltatuta, erabaki berbera hartuko zenukete? Ez daukagu atzera bueltatu beharrik... hau aukeratu genuen eta hau disfrutatzen ari gara. Egia da batzuetan herrimin izugarria sentitzen dela, baina herriminak norbera lurrari, familiari, zein gogor loturik dagoen erakusten du eta horretaz jabetzea politta da. Horrelako esperientzia batek asko aberasten zaitu.

7


erreportajea

Martinaren ametsak Martina film-laburra aurkeztu du Urko Mauduit irurtzundarrak. Sariak jasoak ditu eta herritarren harrera ona ere bai.

L

au urteko neskato pinpiri単a naiz, Martina dut izena. Lau urteko neska irudimentsua naiz. Amets egitea gustatzen zait eta horietako amets batzuetan murgilduta nagoela, hegan ere egin dezaket. Lo zein esna nagoela irudikatzen ditut ametsak. Hodeietan pasatzen dut eguna, hala esaten dit amak. Nire pentsamenduetan murgilduta nagoela esaten diot nik. Gauetan, lotan amets egin aurretik lagun batekin elkartu eta jolasean igarotzen dut denbora. Ilargia da nire lagunik bereziena. Handia bezain polita da. Ez du nirekin hitz egiten, baina, asko maite dut Ilargia eta berak ere bai neu. Oso ongi moldatzen gara. Gauero elkartu eta ongi pasatzen dugu elkarrekin. Ilargia batzuetan handi-handia egoten da, borobil-borobila. Eta nik orduan, nire etxeko jostailuekin alderatzen dut; baditut borobilak diren jostailuak! Baloiak Ilargiaren itxura du! Beste batzuetan ordea, borobil erdia baino ez dit erakusten Ilargiak. Baina nik, baditut itxura berbereko objektuak ere eta pozik begiratzen diot Ilargiari. Besteetan Ilargiak platanoaren itxura ere hartzen du eta zatitxo bat baino ez diot ikusten Ilargiari. Zeruaren hondoan, batzuetan ez dut nire laguna aurkitzen. Eta jakin badakit, Ilargia dagoela. Horregatik, gauero-gauero jolasean aritzen naiz nire lagun bereziarekin, majikoarekin: Ilargiarekin. Ametsen munduan murgilarazi du hemengo eta atzerriko jendea. Saritu ere egin dute irurtzundarraren lana. MARTINA Zenbat urteko neskatoa zara, Martina? 4 urte ditut. Amets asko egiten al duzu? Bai, ametsetan egan egin dezaket! Esna zaudenean ere bai? Beno, Amatxok aldioro esaten dit hodeietatik jeisteko.

8


Lagun berezi bat duzu gauetan... Bai, lagun berri bat egin dut, ilargia, oso polita da eta asko maite nau. Gauero elkartzen gara eta asko gustatzen zait berarekin egotea. Berarekin hitz egiten al duzu? Ez, nere lagunak ez du hitzegiten, baina oso ondo konpontzen gara elkarrekin. Zergatik zara bere lagun? Nere laguna oso berezia da, majikoa da. Bere forma duen edozein objetutan bihurtu daiteke. Oso dibertigarria da berarekin jolastea! Egunero irrikitan egoten naiz berarekin egoteko. Baina lagun hori batzuetan ez da zurekin izaten... Ez, beti hor dago, esan dizudan bezala nere laguna majikoa da eta batzuetan, ikustezina bihurtzen da! Ezin dugu ikusi, baina hor dago URKO

Zenbat denbora behar izan duzu laburmetraia egiteko? Finantziazioa aurkitzea 4 urte kosta zaigu baina behin hori lortuta, bost hilabete ingurua. 3 dimentsioekin lan egin duen lan taldearekin hilabete bat eta gero musika sartzeak edo soinu banda aukeratzea beste 3 aste,... Ordenagailuz sortzen da guztia? Bai, hiru dimentsioetako animazioa ia dena ordenagailuaren bitartez egiten da. Inglesez batzuetan CGI deitu ohi zaio, Computer Generated Images, ordengailuz sortutako irudiak, oso definizio egokia. Noraino iritsi da Martina, non aurkeztu duzue? Martina, nik sortutako laburmetraietatik distribuzio serioena izan duena da. Bisualki lanik zainduena izan da. `Banatu Filmak´ banatzailea arduratzen da Martina laburra jaialdietara bidaltzen. Sariak ere jaso ditu, zeintzuk? Iruñeko Zinemaldian Nafarroako labumetrai onenaren “Alternatif” saria jaso zuen. Oso pozik gaude horrekin! Nazioartera ere iritsi da... Bai, egia esan horrek piska bat harritu gaitu. Argentinako jaialdi batean aukeratua izan zen duela hilabete batzuk eta 2014ko otsailean Children’s Film Festival of Seattle-en proiektatuko da. Ez genuen espero gure mugetatik kanpo aterako zenik, oso maila altua dago eta munduan... halanola esanda “etxean” egindako Martina, nazioartean ikustea izugarria da.

9


albiste laburrak EZKABA Berriozar aldera abiatu ginen ibilaldia egiteko asmoz. Bertan, gida batekin hasi genuen paseoa. Baratza ekologikoak, errekuperatutako bi iturri, antzinako bideak... ezagutu genituen eta, ondoren, Ezkabara igo ginen. Tontorrera iritsitakoan, Alfonso XII.aren garaiko gotorlekua ezagutu genuen. Ondoren, “botillen hilerria� delakoa ikusi genuen herrira jaitsi aurretik. Oso eguraldi ona izan genuen oinez ibiltzeko, elurra izan arren. Herri zaharrean iturri/garbitegi zaharrean bukatu genuen bisita. Dozena bat lagun elkartu ginen txangoan.

Mari Gorri, eskolako inauteri panpina Nire izena Mari Gorri da, panpina itxura duen Inauteri - pertsonaia naiz. Ea festa honetarako polita izaten naizen, paper ugariz egina. Patxik su ematean, aho zabalik utzi nahi zaituztet, nire ke altuek eta sugar distiratsuak ikusiz. Mila esker nire nahiak betetzeagatik. Heldu den Inauteriak arte. Ongi izan. MARI GORRI

18. Korrika Ostiralean oso goiz pasa zen korrika Irurtzundik baina, horrek ez zituen animoak zapuztu eta jende asko animatu zen Euskarari bultzadatxo bat ematera. Pertsonaia mitologikoak ere menditik jaitsi ziren hitzordu berezi horretara eta Burgiren koheteak ere ez ziren faltan izan.

10


Mozorroak non-nahi (Irurtzun) Urtetik urtera gero eta koadrilla gehiago animatzen dira bai mozorro ta bai karrozak egitera. Bazkari herrikoiaren ondoren arratsaldean frontoian giro ederra egon zen desfilean!

motzean

Abenduaren 31-ean Erga Mendira jende asko igo zen urte bukaera ospatzera. Barrura Begiratzeko leihoak proiektatu zen Kultu Etxean. Urtarrilak 11-ean Bilboko manifa. Urtero legez, Santa Ageda koplak kalera atera ziren. Lehenengo aldiz, Mendi Jardunaldiak antolatu ziren. Emakumeen jardunaldiak, martxoko bi aste ekitaldiz beteak! Sakanan Greba eguna egon zen. Ira単etako iturburua gainezka. Ur jario handia zeraman eta pasaia ikusgarriak utzi zituen. 11


argaz klick

12


13


2013 Udaberria

14


Udaberria Apirila Maiatza Ekaina

15


elkarrizketa anotzetik-mexikora AITZIBER PAGOLA (1992, Anotz) Agronomo Ingeniaritza ikaslea

Noiz eta nora joan zara? Abuztuaren 13an etorri nintzen Mexikoko hiri batera. UharteArakilgo mutil batekin, Aritz Razkinekin, eta Hondarribiako neska batekin, Leire Otxandorenarekin joan naiz.

Ikasketak amaitzera Mexikora joan da Aitziber Pagola (1992, Anotz). Dena dela, abenduan eskolak hartzeari utzi eta bidaiatzeari ekin dio zenbait lagunekin batera. Ia bost hilabete izanen da La Puebla de Zaragoza hirian, Mexikon.

Zein herritan zaudete? Pueblan, milioi eta erdi biztanle dituen hiria da. Berez Heroica Puebla de Zaragoza du izena, baina, denek Puebla esaten diote. 2.147 metrotara dago eta Mexiko DF-tik 2 ordutara, Hego Ekialderantz. Ikasten zabiltza? Ikasketak amaitzera etorri naiz, nahiz eta bueltan hainbat ikasgai, praktika eta gradu bukaerako lana faltatuko zaidan egiteko, nire azkeneko lauhilabetekoa da hau. Zer ikasi duzu? Ingenieria Agronomikoa ikasten ari naiz. Dena dela, hemen berria izan daitekeen ezer gutxi ikasten ari naiz. Horrek egia esan desengainatu nau. Hango hezkuntza ezberdina al da? Bai, zeharo ezberdina da. Egia esan gai horretan desmotibatuta nago, interesa galarazi dit. Hemen eskaintzen duten maila oso txikia da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskaintzen dutenarekin alderatuta. Ez dut gauza askorik egin eta inoiz baino emaitza hobeak lortu ditut. Zein diru laguntzarekin joan zara? Momentuz bakarrik Santanderreko beka jaso dut eta itzultzen naizenean espero dut besteak jasotzea. 16


Halako bekek murrizketak pairatuko dituzte heldu den urtetik aurrera. Horrek zer eragin izan dezake ikasleengan? Jende askok ez du atzerrira joateko aukera aurreikusi ere eginen, dirurik gabe ezin da halako bidairik egin. Mexiko adibidez, oso merkea da. Bi eurorengatik bazkaltzen ahal da. Baina badira garestiagoak diren herrialdeak eta kontuan hartu behar da, dirulaguntzak jasota ere, norberak aurreratu behar izaten duela dirua. Mexikon, bisitak egiteko aukera izanen duzue. Zer ikusi duzue? Gauza asko ezagutu dugu: herri txiki asko, oso bereziak, Mexikon “Los pueblos mĂĄgicosâ€? deitzen dituztenak; Quetzalan, Zacatlan, Xilitla, Tepoztlan, Cholula, Atlixco... Koltaldean ere izanak gara: Veracruzen, Tampiconen, Mazuntenen... Beste hiri askotan: Mexiko DF, Cuernavaca, San Luis Potosi, Oaxaca, Guanajuato... Mexikoko kultura ezberdineko piramide askotan ere izan gara, baina, harrigarrienak Tehotihuacanen daudenak dira (argazkian ikusten direnak). Oraindik geratzen zaiguna ere ez da gutxi: abenduaren 3an Leirerekin Cancunera noa, Quintana Roo estatua ere ezagutuko dugu (Playa del Carmen, Tulum...) eta bueltakoan, abenduaren 12an anaiarekin Chiapas aldera joango naiz. Gabonetan nire familia osoa hemen elkartuko garenez Guadalajara ezagutuko dugu eta bukatzeko 12 egun ditut nonbaiten bakarrik galtzeko... Zerk harritu zaituzte gehien? Matxismoak. Gizarte-mailen artean desberdintasun handiak daude: hezkuntza jasotzeko ohitura ezak kalte handia egiten duela esanen nuke. Dena dela, jendeak ahalmen ekonomiko txikia izanda ere beti dago eskaintzeko prest. Dagoen delinkuentzia eta arriskua ere ez da nolanahikoa. Bertako kulturan zer nabarmenduko zenuke? Oso bihotz onekoak dira eta beti laguntzeko prest daude. Egunerokoan dena dela, kaleko giroa arriskutsua da eta are gehiago emakumezkoa izanda. Tristea da baina aldi berean errealitatea. Ni ezin naiz kexatu sustoren bat bai hartu dudala baina ez didate lapurretarik egin. Beldurra bai pasa dudala, inoiz baino gehiago eta penagarria da egoera hau. Baina bidaietan ezagutu dugun jendea oso atsegina izan da gurekin, lagun asko utziko ditugu hemen. 17


erreportajea

Xota, harrobitik tiraka 6 jokalari irurtzundar ariko dira Magna Nafarroa Xotan

A

urtengoa maila gorenean dabilen 16. denboraldia izanen da Xotarendako. Ohorezko mailari eustea izanen da helburu garrantzitsuena Imanol Arregi entrenatzaileak dioenez, inoiz baino irurtzundar jokalari gehiagorekin arituta ere. Harrobiari erreparatu behar izan dio inoiz baino gehiago, ekonomikoki ezin izan baitu kanpotarrak erakarri. Horregatik Xotak gerrikoa estutu du: plantillan jokalari gutxiago eta jokalari merkeagoak ariko dira, eta harrobiaren aldeko apustua egin da, Alvaro atezainarekin eta Javier Saldiserekin. Araça, Ximbinha, Ivan, Jonathan eta Iraitz atera dira taldetik, eta Marc Tolrá, Barça Alusport utzitakoa eta Joni dira jokalari berriak. Talde oso gaztea du Xotak, 14 futbolariz osatutakoa. Horietatik 6 jokalari irurtzundarrak dira: Asier Llamas eta Alvaro Fuertes atezainak, Roberto Martil, Iñigo Amezketa eta Daniel eta Javier Saldise jokalariak. Gainontzekoak estatuko jokalariak dira. Hortaz, agur brasildarrei. Xota, nondik sortua? Kondairak dio 1978an koadrila bereko hainbat lagun elkartu zirela Irurtzunen (Nafarroa), futbol txikiko edo areto futboleko taldea osatu eta Sakanako eta inguruetako txapelketetan lehiatzeko. Urteak pasatu ahala, aisialdirako sortu zena kontu serioagoa bihurtu zen. Hala ere, inork gutxik imajinatuko luke orduan koadrila hark paratutako haziak orain egin duen balentria, eta lor dezakeena. Espainiako ligetan mailaz maila igo zen Xota, 1997-1998ko denboraldian Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen arte. Irurtzungo pista txiki gelditu zitzaion orduan, eta etxeko partidak jokatzeko Iruñera joan ziren. Kluba profesionaldu egin zen, eta MRA Nafarroa bihurtu zen, «bere erroak eta izaera galdu gabe», Arregiren arabera. Mailari eusteko helburua izan du normalean MRA Nafarroak, baina denboraldi onak ere egin ditu: 2005ean finalerdietara ailegatu zen liga titulurako kanporaketetan eta Espainiako Kopan, eta azken horretan langa berbera errepikatu zuen 2007an. 18


Magna Nafarroa Xota 2013-2014 • Jokalariak: Asier Llamas (atezaina), Victor Arevalo (hego-atzelaria), Marc Tolrá (atzelaria), Iñigo Amezketa (hegoa), Jesus Solano “Jesulito” (hegoa), J. Carlos Delgado “Carlitos” (hego-pibota), Roberto Martil (hego-atzelaria), Daniel Saldise “Dani” (hegoa), Rafael Usin (hegoa), Jonathan Delgado “Joni” (hegoa), Javier Eseverri (hego-atzelaria), Alejandro Perez “Alex” (atezaina), Javier Saldise (hegoa) eta Alvaro Fuertes (atezaina). • Entrenatzailea: Imanol Arregi. • 2. entrenatzailea: Migel Hernandez. • Medikua: Jose Maria Lamo. • Delegatua: Txuma Sangüesa. • Fisioterapeutak: Luis Pelluz eta Diego Murillo. • Materialaren arduradunak: Antonio Vilches eta Mikel Diestro. • Xotako presidentea: Tatono Arregi. www.xota.es Xota klubari eta Xota fundazioari lotutako informazio guztia. Ohorezko mailako egutegia, partiden kronikak eta beste. Twitterra: @cdxota. Facebooka: Club Deportivo Xota. Entrenatzaile onenari saria Imanol Arregik, Magna Nafarroa Xorta areto futboleko entrenatzaile irurtzundarrak, jaso du Ramon Cobo saria Las Rozaseko Futbol Hirian, Ohorezko Mailako areto futboleko aurreko denboraldiko entrenatzaile onena izendatzen duena. Bere ibilbideagatik eta bere portaera bikainarengatik saritu dute Arregi. Irurtzundarrak 13 urteotan egindako lana eskertu nahi izan dio, horrela, Espainiako Entrenatzaileen Komiteak. Izan ere, Ramon Cobo sariak aurreko denboraldiko entrenatzaile onenak saritzen ditu eta Imanol Arregirekin batera aurten Renneseko entrenatzaile baina aurreko urtean Errealeko entrenatzaile Philippe Montanier, Elcheko entrenatzaile Francisco Escribá eta Jumillako entrenatzaile Juan Francisco Gea saritu zituzten eta beste 5 teknikari saritu zituzten. “Ilusio handiarekin jaso dut saria, jakinda egindako lanagatik dela. Pozik nago”, adierazi du Imanol Arregik. Irurtzundarrak gaineratu duenez, bere lana taldearen laguntzarekin gauzatu du urteotan guztiotan eta saria guztioi zabaldu nahi izan du, taldekako kiroletan bakarrari ematea ez delako bidezkoa, bere ustez. “Saria nire bidearen parte bat besterik ez da, jaso ondoren denak berdin jarraituko duelako eta lanean segituko dugu, gogor” adierazi du.

19


albiste laburrak Autopista elektrikoaren aurka Maiatzaren 10ean, ostiralarekin, Autopista Elektrikoaren kontrako martxa iritsi zen Irurtzunera. Irurtzunen batu ziren bai Altsasutik abiatu zirenak bai Leitzatik atera zirenak ere (30 txirrindulari inguru). Arratsaldeko 8ak aldera irtsi ziren herrira eta harrera beroa izan zuten: txistorrada, trikitixak... Ondoren 100 pertsona inguru bildu ziren elkarretaratzean. Eguna bukatzeko afaria eta rock kontzertua izan ziren.

Irurtzun Telebista Jaio da. ITB. Aizpearen bultzadarekin, Irurtzunen proiektu gazte, umoretsu eta euskaldun berri bat jarri zuen lehen harria. Irurtzun Telebista. Lorena Zabaleta eta Itziar Iragi kamara aurrean, Itziar Matxain kamara atzean, Urko Mauduit laguntzaile bezala, abentura honi hasiera puntua eman zioten. Herrian gertatzen diren gauzak modu berri honetan ikusteko aukera dugu orain. Etxarrendarra txapeldun Jose Jabier Zabaleta apirilaren 27an, binakako norgehiagokan txapelduni zan zen Juan Martinez de Irujorekin batera. Jende andana joan zen Miribillara partida ikustera. Pablo Berasaluzek min hartu eta partida bertan behera gelditu zen. Txapela jantzi ondoren, pilotariak eta lagunak afari batean bildu ziren garaipena ospatzera.

Goxua Txapelketa aurrera. Atsegin handiz hartzen da negu-udaberri inguruan egiten den txapelketa berezi hau. Urteak dira ospatzen dela, hasieran ITXONDOren eskutik antolatua eta gaur egun Irurtzungo koadrilla batek antolatzen duena. Urte askotarako!

20


III. Slalom erakustaldia Apirilaren 13an Irurtzungo Akaborro poligonoan egin zen erakustaldia. Lau orduz aritu ziren motoekin gozatzen. Motoez eta abiaduraren munduaz disfrutatzeko parada izan zen. Larrazpi eta Motorclub Trinidad-ek antolatzen duten eguna da hau.

Udaberriko folklore jaialdia Orritzek urtero Irurtzunen Udaberri aldera antolatzen duen dantza jaialdia, apirilaren 20ean egin zen aurten. Hueskatik (EsplĂşs herritik) eta Gipuzkoatik (Lasarte-Oriatik) hurbildu ziren dantza talde gonbidatuak. Herrian barna kalejira egin ondoren, eskoletako frontoian ordu eta erdiko saioa eskaini zuten Irurtzungo Orritz dantza taldearekin batera. Arratsaldeko lanaren ondoren, talde guztiek batera, 130en bat lagunek, eskoletako jantokian afaldu zuten eta kantu eta dantzan gozatu.

Sakanako Ibilaldi Handia Apirilaren bukaeran ospatu zen Sakanako Ibilaldi Handia. Aurtengoa 24. edizioa izan zen. Ibilaldia epikoa, historikoa, gogoratzeko modukoa izan zela diote parte hartzaile askok. Denetarik izan zen bidean: izotza, elurra, haize bortitza, lokatza‌ Hala ere, 547 lagunek eman zuten izena eta 480 inguru atera ziren ibilaldia osatzera. Ikusgarriak izan dira Beriain mendian ateratako argazkiak. Zero gradu azpitik ibili ziren mendizaleak. Aurten nobedade bat izan zen Gaztelu-Larrazpil ibilbidea. Askoz motzagoa eta errazagoa. Ematen du modan jarri dela mendian ibiltzearena.

21


albiste laburrak Itxondo Eguna Kirola oso modu alai eta partehartzailean ulertzen duen Irurtzungo kolektiboa da Itxondo. Areto futboleko taldea da, baina, hori baino gehiago ere bai. Urte batzuk joan dira Emakumezkoen Frontenis txapelketari hasiera eman ziotenetik eta baita Goxua txapelketari ere. Kirola modu konpetitiboan ulertzeaz gainera, gozamen bide ere izan daitekeela uste dute eta hala erakutsi Joan den urtean, Itxondo eguna ospatu zen lehenengoz.. Bigarrena maiatzaren 4an izan zen. Arratsaldetik hasita partidak jokatu ziren, herrian barna tabernaz taberna ibili ziren, afaria izan zuten ondoren eta Itxondo gaua izan zen egitarauaren amaiera.

Zabor bilketa Sakanako Mankomunitateak zabor bilketaren sistema berria jarri du udaberrian. Bilerak egin dira herri guztietan eta zenbait zalantza argitu dira. Konpostatzearen aldeko apostua izan da eta batez ere, materia organikoa bereizteko beharra nabarmena dela agerian geratu da. Horrexegatik etxe bakoitzak konposta egin behar du etxean, soilik materia organikoa bereizita. Konposta ongi egin ahal izateko ikastaroak eskaini dituzte Irurtzunen. Dena dela, zabor bilketa berri hauez da guztion gustoko izan. Herrian sinadura dexente bildu dira sistema horren kontra.

motzean

“Pura Vidaâ€?, IĂąaki Otxoa de Olzaren inguruko pelikula proiektatu zen. Publikoari Gorroto Antzerkia etorri zen Irurtzunera, Ander Lipus-ena. Herri harresia antolatu zen Inasan, enpresatik materiala ateratzea eragozteko. San Joan Gaua ospatu zen, ihoaldun eta pertsonai mitologikoekin batera.

22


argaz klick

23


2013 Uda

24


Uda Uztaila Abuztua Iraila

25


elkarrizketa

erasotik-alemaniara JULE GOÑI (1985, Eraso) Filosofian lizentziatua

Zertara joan zara Alemaniara? Filosofiako Master bat ikastera etorri naiz hona. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofiako lizentziatura ikasi nuen, 2008an bukatu nuen eta orduz geroztik lanean ibili naiz gauza ezberdinetan. Baina ikasketekin jarraitzeko gogoa nuen, eta ikusita Nafarroan edo inguruan Masterrak oso garestiak direla, hona etortzea erabaki nuen. Hemen unibertsitatean ikasten ari naiz eta lan txikiak egiten, mini-

Filosofia ikasi du Jule Goñik EHUn. Orain Alemanian ari da ikasketak sakontzen. Bide batez kultura eta ohitura berriak ezagutzen ari da.

job direlakoak. Hango unibertsitateak eta hemengoak antzekoak al dira sistemaz? Ezberdintasun asko dago. Hasteko, Alemaniako unibertsitateetan bi klase mota eskaintzen dira: “Vorlesung” delakoa, guk ezagutzen dugun ikasketa, irakasleak ikasleen aurrean ematen duen eskola, alegia, eta bestetik, “Seminar” delakoa, horretan elkarrekintza oso garrantzitsua da. Filosofiaren kasuan, testuak irakurri behar dira eta ondoren horien inguruko kritika edota iruzkinak egin behar dira. Eztabaida da garrantzitsuena. Gainerakoan, klase ordu gutxiago daude eta ikasleek independenteago izan behar dute beraien ikasketa prozesuaren arduradun osoak direlarik. Horrek esan nahi du ordu asko sartzen ditugula liburutegian. Liburutegia haien santutegia da.

26


Zein hizkuntzatan aritzen zarete? Klasean, alemanez. Kalean batez ere alemanez, zenbaitetan gazteleraz, ingelesez gutxitan eta euskaraz inoiz ez! Non bizi zara? Pisu batean bizi naiz unibertsitatetik ez oso urruti, ikasle pisu batean, neska aleman batekin. Auzo lasaia eta “Neustadt” edo martxa dagoen auzotik nahiko urruti… baina tira, txirrindulaz edota tranbiaz edonora irits zaitezke!

Zein laguntzekin joan zara? Etorri baino lehen beka bat eskatu nuen DAAD erakundean (Alemaniako eta atzerriko ikasleen interkanbioak antolatzen dituena), baina ez nuen eskuratu. Beraz, laguntzarik ez! Ditudan sos apurrekin biziraun behar dut! Zenbat denbora izanen zara bertan? Ikasturte amaiera arte izanen naiz hemen (dena ongi badoa, gutxienez!). Hemen klaseak uztaila amaieran bukatzen dira eta azterketak eta lanak emateko epea iraila izaten da. Zer bisitatu duzu? Oraindik gauza gutxi. Berlinen izan naiz pare bat aldiz, baina bertan izana nintzen jada. “Sächsische Schweiz” delakora egin genuen ateraldia, “Sajoniako Suitza” izenez ezagutzen den toki polit batera. “Suitza” esaten diote “mendiak” daudelako, baina ez dira Euskal Herrikoak bezain garaiak, bertako harkaitz garaienak 500 bat metro ditu! Baina oso toki polita da eta sajoniarrak oso harro daude haien “Suitzaz”. Zer iruditu zaizu bereziena? Alemanian izan nintzen aurrenekoan gauza asko iruditu zitzaizkidan ezberdin eta arraro. Esaterako, alemanak, agurtzerakoan, “besarkada” bat ematen diote elkarri, baina ez dira guk ematen ditugun besarkaden antzekoak, baizik eta hurbilpen motz bat, sorbaldan zaplada pare bat emanez. Hasieran hori izugarri arraroa egiten zitzaidan. Izan ere, euskaldunok agurtzerakoan nahiko hotzak garela esango nuke, buruarekin keinu bat egin eta alde. Edo bestela, norbait atxutxatu nahi baduzu, zukua atera arte egiten duzu. Eta hemengoa tarteko gauza bat da, mundu guztiarekin egin behar duzun zerbait da, formalitatez, baina ez dira benetako besarkadak. Bertako kulturan, zer aipatuko zenuke? Gauza asko aipa daitezke, baina azken egunotan, batez ere, alemanen zehaztasuna eta kritika egiteko joera ditut buruan. Galdera bat egiten dizutenean, ez dira bakarrik usteen mailan geratzen, iritziak ongi argumentatzea eskatzen dizute. Bestetik ere, oso kritika zaleak direla esango nuke, beti ere kritika positiboa, eta inoiz

27


ez pertsonala. Badakite emozioak eta egindako lana ezberdintzen kritikatzerako orduan. Eta kritikak onartzen ere badakite. Beraiek kritika aurrerapausoak egiteko gida edo tresna bezala hartzen dute, pistak balira bezala, ez dute gaizki hartzen halabeharrez. Nire ustez, hori da guri falta zaiguna, oro har. Erasmus bekak, eta antzeko beste zenbait murriztu nahian dabiltza, zer iruditzen? Estatu espainiarrean hezkuntza, osasuna eta gainontzeko zerbitzu publiko guztiekin egiten ari direna sarraski hutsa iruditzen zait. Erasmus bekak, aldez aurretik ere, ez ziren inolako dirutza, eta ziur beste nonbaitetik ere murrizten ahal zutela (guztioi bururatzen zaizkigu pare bat gauza) hori mantendu ahal izateko. Eta gauza bera iruditzen zait ongizate-estatuko murrizketa guztiei dagokionez. Aukerak murriztuko dituztela esanen zenuke? Hezkuntzan murrizten den xentimo oro aukera murrizketa bat da. Errepikatzeko esperientzia iruditu al zaizu? Oraindik nahiko hasiberri naizenez, ez dakit balantzea egiten dezakedan, baina Alemaniara ziur bueltatuko naizela beste noizbait. Bueltakoan zein asmo? Bueltatzerakoan bertako bizitzarekin jarraitzea espero dut, ahal den moduan. Iruditzen zait kanpora joaten garenok asko eskatzen diogula bueltatzerakoan etxeko giroari. Kanpoan izan garen garaia bezalakoa izatea espero dugu. Eta erlatibizatzea beharrezkoa dela uste dut.

28


erreportajea

Elikagaien bankua Eguneroko otorduak bermatzeko otzarak

H

ilabetero banatzen dituzte Irurtzunen elikagaiez beteriko saskiak edo otzarak. Gehien behar dutenentzat ezinbetsekoa da halako bat jasotzea, bestela ezin izaten baitute egunero hiru otordu egin.

Elikagaien Bankua beharrak dituzten familiei laguntzeko helburua duen egitasmoa da. Duela hamabi urte hasi ziren Irurtzunen elikagaiak behartsuenei banatzen. Hasiera haietan sei familia ziren janari eskean eurengana joaten zirenak; aurtengo udan, ordea, 70 familiari eskaini behar izan diete laguntza. Une honetan 59 dira hilabetean behin Irurtzungo Elikagaien Bankutik janaria jasotzen dutenak; gehienak bertan bizi direnak izan arren, badira inguruko herrietatik datozen batzuk ere. Bizilagunen beharrak ikusita jarri zuten abian Elikagaien Bankua. Hasieran lan txikia zen egiten zutena, xumea. Sei familiarentzat elikagaiak biltzea ezin da oraingo 60 familiarentzat biltzearekin alderatu. Erraz molda zitezkeen lau lagunen artean, (Basi Dorronsoro, Antonio Ortiz, Mari Carmen Cruz eta Luis Martil), baina orain, lan garrantzitsua egiten dute, euren esku baitago, hein batean, familia askoren otorduak bermatzea. Elikagaien Bankuak beharrezkoa duen janaria Nafarroako Elikagaien Bankua Fundaziotik jasotzen du. Erkidego osora banatzen du janaria, eskualdeka osatu diren taldeen bitartez ahalik eta jende gehien artatzeko. Hilabetean behin Irurtzuna hurbiltzen da kamioia 1.200 kilo inguru janarirekin. Horrez gainera, Europar Batasunetik ere iristen da laguntza, lau hilabetean behin. Irurtzungo boluntarioek 29


egiten dutena da, elikagai multzo hori sailkatu eta familia bakoitzari hilean-hilean ematen dietena kutxetan banatzea, familiari berea, pertsona kopuruaren arabera. Aipatu moduan, lau lagunek egiten dute hori. Hasieran, ez zitzaien lan zama handia egiten, sei familiari prestatzen baitzizkieten janari-kutxak. Orain, ordea, lana pilatzen zaie hilabetetik hilabetera eta ordu asko behar izaten dituzte horretarako. Lanik astunena kamioia iristen denean izaten da. Kamioia hustutzeak sortzen die zailtasuna. Lan boluntarioa da. Dena dela, gero eta familia gehiagoren laguntza eskaera jasotzen hasi zirenean Irurtzungo Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jarri ziren. Bi urte dira elkarlanean ari direla; beraiek familien datuak aztertu eta erabakitzen dute Elikagaien Bankuaren laguntza dagokien ala ez, kudeaketa lana egiten dute batez ere; eta aipatutako lau bizilagunek iristen den janaria antolatzen eta banatzen segitzen dute. Laguntza behar izaten dute lan horretarako eta herritarrei deia luzatzen diete parte har dezaten. Otzara bete otordu Denetarik izaten da banatzen dituzten kutxetan, hilabetearen arabera betiere. Faltan ez direnen artean: arroza, dilistak, babarrunak eta lekak. Gainera, olioa eta esnea ere banatzen dituzte baita gailetak, kontserbako latak, tomatea, jogurtak... Produktu freskoak ere iristen dira, batez ere fruta eta barazkiak, eta horiek ahalik eta azkarren banatzen saiatzen dira zaborretara bota behar ez izateko. Europar Batasunetik datorrenarekin oinarrizko produktuak eskuratzen dira, eta Nafarroatik datozenekin osatu egiten dute saskia. Hilabetean behin banatzen dituzte otzara horiek. Gehienetan hilabete erdialdeko ostegunarekin iristen da Iru単etik Nafarroako Elikagaien Bankuko janaria. Kamioia hustu eta gauzak txukundu egiten dituzte arratsaldean. Ostiral goizean egiten dute banaketa. Horrela, familiak janaria duten egoitzara joaten dira bila, gizarte zerbitzua zegoen egoitzara. Krisiaren eragina Elikagaien Bankuan ere antzeman dela diote. Eskarian esaterako. Hamabi urte joan dira elikagaien banaketa egiten hasi zirenetik, eta, ordutik hona, hazi egin da bertakoen egoeraren zailtasuna. Esan nahi da hasiera batean gehiago zirela atzerritarrak laguntza eske joaten zirenak, baina duela zenbait urte parekatu egin da hori, eta, orain, etorkinak zein bertan jaiotakoak hurbiltzen dira eurengana. Familien artean behar handia dagoela uste dute. Saskiak jasotzera etortzen direnen artean behintzat bai. Oinarrizko errenta jasotzen dute zenbait familiak eta 400 euro ingururekin egin behar izaten diote aurre egunerokoari. Ezinezkoa zaie saski hauetako bat jaso gabe aurrera egitea, askok seme-alabak ere badi-


tuztelako. Beste askok oinarrizko errenta ez dute jasotzen, baina egoera antzekoa dute. Irurtzungoak izatea eta diru-sarrera txikiak jasotzea da otzara jasotzen dutenen perfila. Elikagaien Bankua, laguntza eske Hilabete batzuk dira boluntarioen zerrenda osatzen ari direla Gizarte Zerbitzuan. Arazoa da, jendeak izena eman duela bai, baina, oraindik inork ez duela Elikagaien Bankua proiekturako bere burua eskaini. Laguntza behar dute, hilabetean behin kamioia iristen denean janari guztia deskargatzeko eta udalak uzten dien pisuan antolatuta uzteko. Familia bakoitzari bere kutxa prestatzeko ere laguntza ongi etorriko litzaieke lan handia baita lauren artean egiteko. Azaroaren 17an elikagaien bilketa handia antolatu eta arrakasta handia izan zuten. Irurtzungo jendea ohar zedin nahi zuten, euren lana zertan zetzan eta eurek ere parte har zezaten. Pilota partidak antolatuta jende asko hurbildu zen pilotalekura. Helburua bete zuten: hurbildutako guztiek elikagaiz beteriko poltsa bat eraman zuten eta horren truke gozatu ahal izan zuten partida eta, oro har, arratsaldeaz. Ahal duten heinean herritarrek ere laguntzea da xedea. Egunean bertan, gainera, zozketa baterako txartelak saldu zituzten eta atera den diruarekin sortzen diren gastu txikiak betetzea da zeratarakoa. Gainera aipatu behar da azaroaren 29an eta 30ean Iru単ean egin dela elikagaien bilketa erraldoia Nafarroa mailan eta hori ere arrakastatsua izan dela oso. Irurtzungoaz gain, zoritxarrez, Sakanan bada beste Elikagaien Bankurik. Uharte-Arakilen duela sei hilabete hasi da jubilatu talde bat elikagai bilketa egiten. 7 familiari eskaintzen diete halako saskia hilean, 20 pertsonari. Etxarri-Aranatzen ere 30 familiari ematen dizkiete otzarak eta Altsasun ere hasiak dira lan berean.

31


albiste laburrak Eskubideen aldeko mobilizazioak Azken urteotan jasandako oinarrizko eskubideen galera gero eta handiagoa da. Eskubideak kendu, murriztu edota ordaintzera behartzen gaituzte. Horren ondorioz herritar asko egoera oso larrian daude. Gure bailarari begira, argi ikusten dugu nola gure ehun industriala desegiten ari diren. Gaur egun, Irurtzunen 220 langabe daude eta Arakilen 87. Hau da, populazioaren %25 lan egin ezinik dago.Inasaren kasua, esaterako, onartezina da. Martxan jarraitzeko aukerak egon arren, 115 lanpostu bermatzea ekarriko lukeena itxi eta desengin dute. Beste sektore batzuk ere murrizketetan oinarritutako politikak jasaten dituzte. Herriko saltokiak kasu.

Orritz Egiarretan Egiarretako plazan jendetza bildu zen dantzariek eskaintzeko zituzten dantzak ikustera. Zieko eta arkudantzak izan zuten arrakastarik handiena. Kolorez, musikaz eta ikuskizun politaz bete zuten Egiarretako arratsaldea.

Arakildarren eguna Uztailaren 25ean ospatzen dute Arakildarrek euren eguna, Santiago Egunarekin batera. Goizean, Itxasperriko Elizan meza izaten dute. Ondoren hamaiketakoa eta erraldoiak ikusteko aukera ere bai. Aurreskua dantzatzen diete eta dantza emanaldia ere izan ohi dute Elizaren alboan. Bazkarian biltzen dira, ondoren, eta arratsaldean musika eta dantza izaten dute gozagarri.

Euskaraz bizi nahi dut Asteburua hautatu dute Irurtzun eta Arakilen Euskaraz Bizi Nahi dut ekimenarekin bat egiteko. Ibilaldian oinez egin zituzten zenbait kilometro, euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu bitartean. Dozenaka lagun elkartu ziren. Bi ibilbide ere prestatu zituzten: bata luzexeago, helduentzat eta bestea laburragoa eta animazioarekin, haurrentzako. Ion Barbarinen laguntzarekin haurrek ibilaldia antzerkiarekin gozatuz egin ahal izan zuten. 32


Orritz Goldaratzen Herriko festetan ezin dira musika eta dantza faltan izan. Orritzek jarri zituen pausoak. Frontoian eskaini zuten ikuskizuna eta bazkarian bildu ziren bertaratutakoak.

Autopista elektrikoa; bai ala ez? Hogeita hamabost herritan egin ziren herri galdeketak tentsio handiko lineari buruz. Nafarroan eta Gizpuzkoan egin ziren herri kontsultak. Herri guztietan irabazi zuen ezezkoak. Parte hartzea oso handia izan zen % 62-a eta parte hartutako 100% linearen kontra azaldu zen. Ganadu Feria Irurtzun eta Arakileko udaletxeak bultzatuta aurten Bertoko arrazen Ganadu Feria antolatu zen.

motzean

Irurtzungo Festak betiko moduan oso jendetsuak izan ziren eta giro ona izan genuen. “Udan Euskaraz� egitasmoarekin, txikientzako eta euskeraz, abuztuko bi aste bete zituzten. 33


argaz klick

34


35


2013 Udazkena

36


Udazkena Urria Azaroa Abendua

37


elkarrizketa

irurtzundik-slovakiara Goretti Iriarte (1992, Egiarreta) Geomatika eta Topografia ikaslea

Noiz joan zara Bratislavara? Irailaren 19an hartu nuen Hondarribitik Bratislavarako bidea. Momentuan bertan ez nuen oso argi zertan nenbilen, ez nora ez zenbaterako nentorren. Hegazkina hartu eta denbora luze batez etxera ez nintzela bueltatuko zen nekien gauza bakarra!

Irailan egina du Goretti Iriartek Bratislavarako bidaia. Ikasketak atzerrian egiteko aukera aprobetxatu eta hiruhilekoa eginen du bertan.

Zertara joan zara? Erasmus beka aprobetxatuz karrerako lauhilabete bat atzerrian egitera etorri naiz. Gainera bide batez nire inglesa lantzeko etorri naiz, beno inglesa ikasteko egia esan‌jaja! Esperientzia berri bat bizitzera, gauza berriak probatzera‌ Norekin joan zara? Ba bakarrik etorri nintzen‌ A lo loko!! Unibertsitateko gelako dezentek bota genuen Erasmus bidez joateko eskaera eta denok leku desberdinak aukeratu genituen. Bakarrik etortzeak beldur pixka bat ematen zidan, egia esan, hasteko hizkuntzagatik, eta hegazkinagatik, baina arazorik ez azkenerako! Zein ikasketak egin dituzu eta han zertan ari zara? Gasteizen Geomatika eta Topografia Gradua ikasten nabil. Hau nire laugarren urtea izango litzake eta maila honetan hautazko ikasgaiak direnez orokorrean horietako batzuk Bratislavan egiten nabil. Bratislavan hala ere ingeniaritza zibila egiten nabil. Hemen dena da desberdina! Hango unibertsitatea eta hemengo antzekoak al dira sistemaz? Buff‌ez! Berez biek Bologna aplikatua dute, baina oso desberdinak dira biak. Hala ere, batzuetan kulturalki

38


desberdinak garelako dela iruditzen zait. Bratislavakoa askoz handiagoa den arren harreman estuagoa dute ikasle-irakasleen artean. Azterketak ikasleak nahi duenean egiten dira, hasteko, bakoitzari hobekien datorkionean: gauza bera gertatzen da lanak aurkezteko datekin eta praktikak egiteko egunekin. Gasteizen hori ez da posible!! Datak zuzendaritzak edo irakasleak jartzen ditu eta, orokorrean, ez dira aldatzeko prest egoten. Zein hizkuntzatan aritzen zarete? Ai hizkuntza… Ni hona nire ingelesa praktikatzeko asmoz etorri nintzen, bai; Europa erdialdea zenez ba pentsatu nuen beno ingelesarekin ongi moldatuko zirela... Ba bai zera! Slovakian jendeak ingelesa Euskal Herrian bezalaxe edo gutxiago daki! Baina beno, ni bezalaxe, leku desberdinetako Erasmus pila gaude, Polonia, Lituania, Alemania, Frantzia, Turkia, Kroazia, Belgika, Espainiakoak… Eta gure artean elkarrekin komunikatzeko ingelesez moldatu behar! Hala ere espainiarren artean (gehiengo absolutua dira) katalan mordoa dago; beraz ingelesaz gain katalana ikasten nabil baita ere, jaja. Eta beno, klaseak ere ingelesez ditut. Hori bai, keinu eta eskuen hizkuntza ez da sekula ahaztu behar ee! Slovakieraz hitz gutxi batzuk ikasi ditut dagoeneko baina ez gehiegi… Ahoj (Kaixo), dovidenia (egun on), dobre (ongi), ano (bai), ryza (arroza), kuraci (oilaskoa)… Non bizi zara? Ikasle egoitza batean bizi naiz, ohikoena da hemen. Prezioz sekulako aldea dago pisu baten eta ikasle egoitza baten artean. Bizia hemen Euskal Herrikoa baino askoz merkeagoa da eta ikasle egoitza horrekin bat dator; pisuak, berriz, Euskal Herrian bezain garesti daude. Ikasle egoitzak oso handiak dira. Ni nagoenean ezingo nuke zenbat bizi garen esan, asko! Bostehun bat erraz… Hori bai, bakarkako gelak aurkitzea ia ezinezkoa da, bi edo hiruko gelak izaten dira normalean. Zein laguntzarekin joan zara? Beno, hau kontu zaila da. Oraingoz Europar Batasunak ematen duena dirulaguntza eta Espainiako Gobernuak ematen duenarekin etorri naiz. Susto ederra izan dugu Wertekin, egia esan… Eta ia Nafarroako Gobernutik zerbait jasotzerik ere badudan. Bankuek ere eman ohi dituzte baina Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten dudanez ezin Nafarroko bankuen laguntzarik jaso eta nafarra naizenez ezin Euskal Autonomi Erkidegoko bankuen laguntza jaso.

39


Zenbatekoa da diru laguntza? Europar Batasunak 115€/hilabeteko emateko konpromisoa du 2013/2014 ikasturterako. Datorren urtean ikusi beharko; konpromisoa aurten bukatzen da eta berritu ala ez eztabaidatzen omen dabiltza. Espainiak zenbat emango, ikusi behar, Wertek erabakiko du, baino 100€ ingurukoa izan beharko luke. Aukerak murriztuko dituztela esanen zenuke? Beno hori jakina da baietz. Alde guztietatik geroz eta diru gutxiago ematen dute. Ez dakit noiz arte izanen den aukera hau, baina diru laguntzarik gabeko unibertsitateen arteko trukean geratuko delakoaren itxura osoa du. Zenbat denbora izanen zara Slovakian? Sei hilabetetarako etorri naiz hona, otsaila erdialdera arte. Baina eguberritan Irurtzunera itzuliko naiz Olentzerorekin batera, jiji. Egia esan, denbora konturatu gabe igarotzen da… Zer bisitatu duzu? Ba egia esan lekuak bisitatzeko toki aproposean nago. Lehenago esan bezala bizitza hemen askoz merkeagoa da. Bratislavak hiri bezala egia esan ez du ezer, alde zaharra eta Slavinen monumentua. Slovakiako zenbait hiri bisitatu ditut dagoeneko, Nitra, Travna, Kosice, Trencin, Zilina… Slovakiatik hala ere politena gazteluak dira. Herri eta hiri gehienetan gaztelu bat dago. Horien artean Oravako gaztelua eta Spissko gaztelua izan dira oraingoz ikusi ditudan politenak. Izugarri handiak biak eta zoragarriak. Cicmany-ko herria ere oso polita da, hau slovakiako herri tipiko bat da, etxe guztiak egurrezkoak eta margoz beteak dira. Vienan behin baino gehiagotan egon naiz (ordubetera dago), Brnon, Txekiar Errepublikan, Slovakian, Serbian, Krakowian... A ze nolako hotza!!!! Auscheitzera joan ginen bertatik eta benetan joan beharreko lekua da, ez da bisitatzeko leku batere xamurra baina hori ikusita gauzen benetako dimentsioaz errazago konturatzen zara. Baina beno Praha eta Budapest bisitatzea geratzen zait oraindik…ea badudan astirik! Zer iruditu zaizu berezien? Beno egia esanda bereziena Slovakiako herri txikiak iruditu zaizkit. Xarma berezia dute. Bestalde bisitatu ditudan leku guztietatik, hemengo gaztelu desberdinak izugarri gustatu zaizkit. Auschwitzek asko in-

40


presionatu nau ere egia esanda. Bestalde, bereziena hemengo ordutegia iruditu zait, hori iada bitxikeri moduan. Goizeko 7tan denak beren lanpostuan daude eta arratsaldeko 5etan denek bukatua dute zeregina. Bazkal ordua hamaika terdietan hasten da‌ uff hori ezinezkoa da niretzat! Bertako ohituraz zer aipatuko zenuke? Edateko ohitura handia dutela. Eta kontrolik gabe gainera! Bueno bai, asko edaten dute eta sekulako mozkorraldiak harrapatzen dituzte! Ez dira atzerritarrekin oso irekiak orokorrean, hirian bertan ez behintzat. Baina hizkuntzagatik izan daiteke. Jendeak slovakiera baino ez daki gehiengoan, eta hau arazo txiki bat da guretzat. Errepikatzeko esperientzia iruditzen zaizu? Bai! Gauza eta kultura desberdinak ezagutzeko bide bikaina da. Leku guztietako jendearekin elkarbizitzan gauza desberdin asko ikasten dira. Pertsona benetan jator eta onak ezagutu ditut hemen. Baliteke horietako asko sekula gehiago ez ikustea, batek daki, baina betirako oroituko dituzun horietako batzuk izanen dira. Kultura eta pentsamolde desberdina edukiz elkarrrekin nola konpartitu dezakegun ikustea bikaina da. Leku berri eta desberdin ugari ikusteko primerako bidea da gainera. Erasmusen distantziak motz geratzen dira!! Bueltakoan zein asmo? Bueltakoan Gasteizen marroi ederra daukat! Oraindik beste urtebete igaroko dut bertan; ikasgai batzuk bukatzea geratzen zait, beraz, hemengo ikasle bizitza ona ahaztu (ez baitut ia- ia ezertxo ere egiten) eta karrera bukatu beharko dut. Eta horren ondoren, batek daki! Gero gerokoak!


erreportajea

Taupada guztiak bat egindako agurra Irurtzungo kiroldegian, Fran Idareta, Haize Berriak banda eta Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko abesbatzak elkarrekin entzun eta ikusi ahal izan zituzten herritarrek emanaldi berezi batean.

E

txean eta etxerako, ibarrerako, sortutako ikuskizunarekin oholtzetatik despedituko da Fran Idareta musikaria. Irurtzundarrak sortu, moldatu eta ekoizturiko Taupadak ikuskizunaren azkeneko emanaldia izan da. Akordeoilariak bere aldamenean 140 abeslari eta musikari izan ditu “euskararen jatorri mitologikoetan sakontzen duen ikuskizun musikala” eskaintzeko. Gainera, Gorka Hermosa (bandoneoia), Garikoitz Mendizabal (txistua) eta Joaquin Taboada (pianoa) izan ditu lagun. Ekitaldia Irurtzungo erraldoi eta buruhandien konpartsa omentzeko ere izan da. Haien pertsonaietako batzuk ikuskizuneko protagonista dira, gainera. «Euskararen jatorria Sakanan dago» esaldia etxean aditu izan du Idaretak. Hitz horien oinarrian euskararen jatorri mitologikoa dago. Soinu jotzaileak esan duenez, XVI. eta XVII. mendeko eleberrigile ospetsu batzuen adierazpenak ditu oinarri. Haien esanetan, euskaldunak Aitorren eta Noeren ondorengoak ziren; haien biloba Tubalenak, hain zuzen. Genesiaren arabera, Noeren ontzia Ararat mendian gelditu zen, baina, eleberrigile horien ustez, Aralar mendiarekin nahastu ziren. «Horregatik, gizateriaren lehenengo biztanleak Sakanan kokatu zirela uste izan zuten, eta Aitorrek eta Tubalek euskara irakatsi zietela», azaldu du. Hor du abiapuntua ikuskizunak, eta, horregatik, hemengo bertako taldeek parte hartu dute: «Euskara hemen sortu zela abestu dugu elkarrekin», dio Idaretak. Mezu hori zabaltzeko, berriz, musika erabili dute, hitzekin azaldu ezin litekeena beste hizkuntza batekin ezagutarazteko asmoz: «Euskara euskaldunon bihotza da, gure bizitzaren taupada, gure taupadaren bizitza». 42


Era berean, Aralar mendia pertsonaia mitologikoen gune nagusia izan dela uste du soinu jotzaileak, nagusiki Marirena. Horregatik, hari mintzo zaion kantuarekin hasi du ikuskizuna. Bestalde, euskarak taupadarik sendoenak egin dituen herriei so jarri da Idareta: Lantz, Jaurrieta eta Orreaga. Haiei ere kantu bana eskaini die, berak ondutakoak denak. Kantu gehiago izanen dira, harik eta ikuskizuna Lingua Navarrorum abestiarekin bukatu arte. Aitorren hizkuntza zaharra kantuaren bertsio «bitxia» dela azaldu du soinu jotzaileak. Emaitzarekin kontent Idareta pozik da ikuskizunak izan duen harrerarekin. “Altsasun, aurreneko saiorako sarrerak bezperan agortu ziren eta bigarren saioan hiru laurdenak saldu ziren. Etxarri Aranatzen, 250 sarrera inguru. Jendea hunkitzea lortu genuen: ezinbestekoa zen Taupadak lelopean prestaturiko ikuskizun batentzat”. Idaretak esan duenez, eurak ere hunkitu dira oholtza gainean. Ikusleen aurrean emaitzak harrigarriak izan zirelako eta entseguetan jendea asko ahalegindu delako. Baina zuzeneko saioetan, emaitzei so eginez, ahalegina biderkatu egin dela argi geratu da”. Orain dela gutxi Suediako unibertsitate bateko zientzialari batzuek abesbatza batean abesten duten pertsonen bihotzek aldi berean taupada egiten dutela argitaratu dute. Horren arabera, abesten hasi eta segundo gutxitara, bihotz guztiek erritmo berdina daramate. Hau da, bihotz asko taupaka, baina hala ere, guztiak bat izanen balira bezala jokatzen dute. Hau da egun hauetan eurei gertatu zaiena: bihotz askoren taupaden bitartez gauzak adierazi arren, bihotz bakar baten taupadak izanen balira bezala sentitu dituzte. Hau da, musikariena eta entzuleena bat eginda. Idaretak, bihotzez, bere esker ona azaldu die ikuskizuna posible egin duten musikari eta abeslari guztiei. Abesbatzetako zuzendariei: Fermin Idareta, Alicia Armendariz eta Inma Arroyo. Esker oneko hitzak izan ditu baita ere “erantzunkizun garrantzitsua” hartu duen Luis Orduñarendako. “Horiena guztiena izan da Taupadak ikuskizunaren meriturik aipagarriena”. Betisa Anda, Amaia Ijurra eta Patxi Mikeo kultur teknikariei eta lan egiten duten udalei ere luzatu dizkie eskerrak musikariak. Alberto Gonzalez moldatzailea, Mikel Mendibil diseinatzaile grafikoa, Amaia Erdozia eta Oscar Corroza kamerak, Amaia Amilibia argazkilaria eta Jorge Cordon soinu eta argi teknikariaren lanak ere eskertu ditu proiektuaren sortzaileak. 43


albiste laburrak Txep taldearen emanaldiak Ihabarren, Irurtzunen eta Egiarretan aritu dira Txep taldeko musikariak oholtza gainean. Beti euren jarraitzaileak alboan dituztela. Jende asko animatzen da abestiak kantatzera edo jotzera.

Etxaleku dantzan jarri zuten Herriko festetan gonbidatu zituzten Orritz dantza taldeko kideak. Ordu beteko ikuskizuna eskaini zuten, zinta dantzarekin edo Tuterako jota dantzarekin. Bikoteka dantzatutako jota eta porrusaldak ere txalo zaparrada handia eraman zuen.

Iskidi taldearen emanaldiak Aurten ISKIDI, Txantreako Ihoaldunekin batera Gernikako Euskal Festan aritu ziren

44


Elkartasunaren txondorra Latasan Elkartasunerako txondorra altxatu dute Latasan. Hamar egunen buruan ikatza eskuratzen hasiak ziren eta asmoa, ateratako ikatz hori saltzearena da. Lortutako dirua Iru単eko Paris 365 jantoki solidarioari ematea da. Mikel Oki単ena eta Mario Goyenek antzinako ogibidea berreskuratu dute. Helburua elkartasunerako dirua lortzea izan bada ere, jendeari erakutsi nahi izan diete zer nolako ogibidea zen ikazkinarena. Bide batez, Imozko Bidexken Ibilaldia erakargarriago egiteko beste ekimen bat ere izan da txondorrarena.

Kaxeraz.com Ihabartar baten proiektua abian da dagoeneko. Azaroaren azken egunetan aurkeztu zuten kaxeraz.com webgunea. Lur, Amaia, Ane eta Maritxu dira protagonistak. Panpinak dira, kaxera jantziak soinean daramatzatela. Bakoitzak berea: kolore desberdinak, marradunak, koadrodunak nahiz puntudunak. Denak dira desberdinak eta denak dira bakarrak. Kaxeraz.com-en daude neskatxa guztiak ikusgai.

Kalakan, Irurtzunen Madonnarekin fama lortu ondoren, aurtengo FolkAmetsetan zikloaren barruan, Irurtzungo Kultur etxean aritu ziren. Jende asko hurbildu zen bertara talde berezi hau ezagutzeko.

45


Mari単elarena Txapeldun! Azken lasterketa oso txukuna egin zuen pilotu irurtzundarrak eta aukera handiekin heldu den urterako. Alex Mari単elarena Espainiako txapelduna izendatu da kategoria pribatuan eta 6. sailkapen orokorrean.

Larrazpi Udazken honetan hainbat gauza antolatu dira Larrazpitik: Partxis eta Mus txapelketak, Monologoak (Kultur Etxean) eta asteburu batean, Puenting eta Espeleologia praktikatzeko aukera.

Evaristo Noveleta eta Ismael Makeda Etiopian Etiopiako Jinbar ur-jauzia lehenengoz jaistera joan ziren Nafarroako 5 espeleologo. Horien artean Irurtzungo bikotea zegoen. Ondoren Monte Ras Dashen mendia (4.533 m) eskalatzea da erronka, Etiopiako mendirik handiena.

Guan Taldea. Futbito 24 ordu.

motzean

Nafarroa Oinez Tuteran izan zen aurtengoan. Irurtzundik autobus bat bete zen. P!KUROCK X!! berriro ere posible izan zen! Eskerrikasko lagundu zenuten guztioi! Euskeraz Bizi Nahi dut ekimena antolatu zen Irurtzun eta Arakilen artean. Iratxon Bertso Afarian Uxue Alberdi eta Erika Lagoma izan dira aurten. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots polikiroldegia txiki utzi zuten 1500 sarrera inguru salduta. Olentzeroa urtero bezala gurekin izan da.


argaz klick

47


2013 http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz


Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2013  

Irurtzun, Arakil eta Imoz-eko gertaera nagusien URTEKARIA. 2012. Aurten finantziaketa urteetan iraunkorra izan dadin saiatu gara horretarako...

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you