Page 1

SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK

Egileak: Larrea, Ainhoa MartĂ­nez de Estarrona, Irune Ugartemendia, Jone Uranga, Mireia

1


SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK 1.

SENTIMENDUAK.......................................................................1

2.

SARRERA..................................................................................3

a.

Justifikazioa.........................................................................................3

b.

Kokapena............................................................................................3

3.

KONPETENTZIAK...............................................................................4

4.

HELBURUAK.......................................................................................5

5.

EDUKIAK.............................................................................................5

6.

METODOLOGIA..................................................................................6

a.

Estrategia metodologikoa....................................................................6

b.

Espazioaren antolaketa.......................................................................6

c.

Denboraren antolaketa........................................................................7

d.

Baliabideak..........................................................................................7

e.

Aniztasunari arreta..............................................................................7

7.

JARDUERAK.......................................................................................8

8.

EBALUAZIOA......................................................................................11

a.

Ebaluazio mota....................................................................................11

b.

Ebaluaziorako baliabideak...................................................................12

9.

ERREFERENTZIAK............................................................................13

2


2. SARRERA Dokumentu honen bidez sentimenduei eta emozioei buruzko unitate didaktiko bat aurkeztu nahi dizuegu.

2. a. JUSTIFIKAZIOA Gure unitate didaktikoa aurrera eramateko aukeratutako gaiak sentimenduak eta emozioak izan dira eta helburu nagusiak hauek identifikatzea eta adierazten jakitea izango dira. Askotan, sentimenduak emozioen sinonimo bezala erabiltzen ditugu; hau da, berdinak balira bezala eta hori ez da horrela. Izan ere, sentimenduak emozioen ondorioak dira. Bestalde, ezinbestekoa iruditzen zaigu haurrek sentimendu eta emozio ezberdinak zeintzuk diren eta hauek adierazteko modu ezberdinak daudela ezagutzea. Adibidez, mimikaren bitartez edo aurpegiarekin soilik adierazten. Gainera, bakoitzak bere burua hobeto ezagutzeko garrantzitsua da bakoitzak zer sentitzen duen aztertzen jakitea. Baina ez bakarrik norberaren sentimenduak identifikatzeko, baizik eta ingurukoak nola sentitzen diren jakin ahal izateko.

2.b. KOKAPENA Unitate didaktiko hau haur hezkuntzako umeei zuzenduta dago, 5 urte ingurukoei nagusiki. Beraz, adin horretarako egokia izango den bideraketa egiten saiatuko gara hauen garapen kognitibo eta psikomotorra kontuan hartuz. Gure kasuan, klasea nahiko anitza da, izan ere, 20 umeko klase bat izango da. Gehienak haien adinetara egokitzen den garapen etapan daude, hala ere, bakoitzak bere erritmoan asimilatzen ditu edukiak. Ezberdintasun hauek orekatzeko, umeak taldekatzean bakoitzak behar

3


duen denbora kontuan hartuko da eta hauek nahastuz, denbora gutxiago behar duenak besteei laguntzeko aukera izango du. Horrez gain, unitatea kurtso erdian kokatuko da eta horrela, umeak haien artean behar beste ezagutuko dira. Hau aurrera eramateko, guztira sei klase egingo dira, aste bakoitzeko bat; ostiraletan hain zuzen ere. Horren bidez, astean zehar izandako sentimendu eta emozioez hitz egin dezakete. Klasearen iraupena 45 minutu ingurukoa izango da eta bakoitzean jarduera ezberdinak egingo dira kontzeptuen asimilazioa errazteko.

3. KONPETENTZIA Helburu nagusia sentimenduak identifikatzea eta hauek adierazten ikastea izango delarik, zenbait jarduera burutuko dira oinarrizko konpetentzia espezifiko batzuk eskuratuz. Curriculum ofizialean agertzen diren zazpi konpetentzietatik lau hauek jasotzea izango da xedea: hizkuntza eta literatura- komunikaziorako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, konpetentzia motorra eta arterako konpetentzia. Lehenik, hizkuntza eta literatura- komunikaziorako konpetentziari dagokionez, hainbat jarduera ezberdinen bitartez landuko dugu. Esaterako, azkenengo egunean egingo duten antzerkiaren bidez, komunikazioa eta hizkuntzaren erabilera jorratuko da. Bigarrenik, norberaren egoera pertsonala edo ingurukoena aztertuko ditugunez konpetentzia sozial eta zibikoaren helburuetako bat eskuratuko da. Horretarako, egoera batzuk planteatuko ditugu eta taldearen aurrean umeek sentimendu nagusia zein den plazaratuko dute, bakoitzak bere arrazoiak emanez. Bestetik, konpetentzia motorra barneratutako sentimenduak adierazteko erabiliko da. Alde batetik, lehen aipatutako antzerkia aurkezterakoan eta bestetik, beste klase batean, sentimendu bat antzeztuko dute mimikaren bitartez, besteek zein den asmatu dezaten.

4


Azkenik, arterako konpetentzia gehienbat landutako kontzeptuak asimilatu dituztela ziurtatzeko erabiliko da. Horretarako, jarduera batean sentimenduak marrazkien bidez espresatuko dituzte.

4. HELBURUAK Hauek dira unitate didaktiko honen helburu didaktikoak: 1. Mimika eta antzerkia erabiliz, komunikatzeko edo adierazteko era ezberdinak

aztertzea. 2. Sentimenduak zeintzuk diren ezberdindu eta gero, egoera pertsonala behatzea. 3. Hainbat egoera planteatzea umeek identifika dezaten zein den ematen den

sentimendu edo emozioak. 4. Sentimenduak adierazteko modu ezberdinak aztertzean, norberaren eta ingurukoen

sentimenduak zeintzuk diren antzematea. 5. Mimikaren bitartez, landutako sentimenduak antzeztea, besteek identifikatzeko. 6. Antzerki baten bidez, aurreko klaseetan barneratutako sentimendu batzuk aurkeztea

egoera ezberdinetan. 7. Marrazkien bidez aurreko klaseetan landutako sentimenduak adieraztea.

Horrez gain, hauek egiteko abiatu garen helburu orokorrak behatu ditzakezute.

5. EDUKIAK Gure unitate didaktikoan gai nagusia sentimenduak izan arren, beste hainbat eduki landuko ditugu, hiru ataletan banatu ditugunak: â—?

Prozedurazko edukiak:

-

Adierazteko modu ezberdinak lantzea: marrazkien bidez, mimika bidez, aurpegia soilik erabiliz, etab.

-

Arrazoitzeko gaitasuna garatu.

-

Egoera ezberdinak espresatu dezaketena antzeman.

â—?

Kontzeptuzko edukiak:

-

Sentimenduen eta emozioen arteko bereizketa.

5


-

Sentimenduak zer diren, noiz agertzen diren, nola igertzen diren eta nola adierazi daitezkeen azterketa.

-

Bost sentimendu sakonduko dituzte: poza, tristura, maitasuna, gorrotoa eta beldurra.

â—?

Jarrerazko edukiak:

-

Taldelanean aritzea.

-

Kideen txandak errespetatzea.

-

Haien burua ezagutzea.

6. METODOLOGIA A.

ESTRATEGIA METODOLOGIKOA Unitatearen metodologia proiektuetan oinarritutako ikaskuntza da, izan ere, gai baten inguruan arituko da konpetentzia ezberdinak landuz. Horretarako, azkenengo saioan antzerki bat egingo dugu landu ditugun sentimenduak identifikatu diren jakiteko. Hala ere, unitatean zehar sentimenduak eta emozioak lantzeko jarduera ugari egin ditugunez, jardueretan oinarritutako ikaskuntza dela ere esan dezakegu.

B.

ESPAZIOAREN ANTOLAKETA Unitate didaktiko hau aurrera eramateko orduan, jarduera gehienetan gela bere osotasunean erabiliko da. Batzuetan, umeak taldekatzen direnean, besteei ez molestatzeko talde bakoitzak bere lekua hartuko du klasean. Bestetan, aldiz, ume guztiak batera daudenean, klase osoa hartuko da. Horrez gain, jarduera zehatz batzuk egiterakoan, ikastetxeko beste gune batzuetara abiatuko dira; hala nola, patiora edota aretora.

6


C.

DENBORAREN ANTOLAKETA Sarreran aipatu dugun moduan, sei saio burutuko dira eta hauetako bakoitzak 45 minutu iraungo ditu. Hala ere, ordutegia nahiko malgua izango da, horrela ume bakoitzak bere erritmora egin ditzake jarduerak; baina, beti muga batzuekin hurrengo jarduera egiteko denbora izan dezaten. Klase bakoitzean denbora tarte bat emango zaie umeei haien iritziak adierazi ahal izateko; bai jarduerari buruz, baita astean jasandakoari buruz ere.

D.

BALIABIDEAK Giza baliabideei dagokionez, jardueraren araberakoa izango da; izan ere, umeak taldekatzen direnean, irakasleak laguntzaileren bat beharko du klase modu egoki batean aurrera eraman ahal izateko. Baliabide materialak askotarikoak dira: kolore ezberdinetako bost kartulina, margoak, paperak, ordenagailua, proiektorea, bi baloi, itsagarria eta pelikula ezberdinetako zatiak.

E.

ANIZTASUNARI ARRETA Jarduerak gero eta praktikoagoak izan, orduan eta talde txikiagoak egiten dira; horren bidez, ume guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Teoria gehiago

dauzkatenetan,

aldiz,

esaterako

galderei

erantzutean

edota

kartulinak betetzerakoan ikastalde osoa batera arituko da. Espazioaren aldaketei dagokionez, jarduera gehienak gelan egiten dira, baina umeen motibazioa handitzeko bitan leku aldaketak egingo dira. Esaterako, azkenengo saioan burutuko duten antzerkitxoak aretoan egingo dira eta lehenengo saioan, aldiz, unitateari buruzko interesa pizteko patiora aterako dira jolas bat egitera. Jardueren konplexutasunak garatzen doaz unitatea aurrera doan heinean, adibidez, erdiko saioetan egiten duten lehenengo jarduera hasieran

7


irakaslearen laguntzarekin egiten dute eta azkenengo egunean beraiek bakarrik.

7. JARDUERAK Unitate didaktikoa aurrera eramateko hainbat jarduera prestatu ditugu sei saioetarako.

1. SAIOA Unitatearekin hasteko klasearen lehenengo 20 minututan gaia aurkezteko, “Zer dakigu eta zer ikasi nahi dugu” jarduera egingo dugu. Horretarako, talde osoa batera borobil batean eseriko da eta irakasleak sentimendu eta emozioei buruz zer dakiten galdetuko die. Hauek ematen dituzten erantzunak kartulina batean idatziko ditu irakasleak. Hala ere, ikasleek parte hartzen ez badute, irakasleak galdera ezberdinak egingo dizkie; hala nola, ze sentimendu edo emozio ezagutzen dituzue? edo, zein da emozio eta sentimenduen arteko ezberdintasuna? Zati honekin bukatuta, beste galdera bat planteatuko die “ Zer ikasi nahi duzue gai honen inguruan?” eta beste kartulina batean erantzun hauek jasoko ditu. Ariketa honen bidez, irakasleak haurren jakinduria noraino dihoan eta zeintzuk diren haien interesak jakingo du eta horretatik abiatuko da hurrengo egunetan. Lehenengo eguna izanik, haurren interesa pizteko eta dinamikoagoa izan dadin, hauek patiora irtengo dira eta “Nola sentitzen zara?” jolasa egingo dute. Horretarako, bi taldeetan jarriko dira eta bakoitzak borobil bat osatuko du. Irakaslea borobil baten erdian jarriko da baloi batekin eta laguntzailea bestean; orduan, hauek bere izena eta nola sentitzen diren esango dute. Ondoren, borobilean dagoen beste pertsona baten izena esan eta baloia gora botako dute. Haur hori erdira joango da eta berdina egingo du; horrela, borobileko kide guztiak pasa arte. Joku honek 25 minutu inguru iraungo ditu.

2. SAIOA

8


Klasearekin hasteko, aurreko saioan “zer ikasi nahi duten� galdetzerakoan, sortu ziren bi galdera aukeratuko ditu irakasleak eta hauek erantzuten saiatuko dira. Klase honetan eta hurrengo bietan sentimendu zehatz batzuetan zentratuko dira. Kasu honetan, hasierako 20 minututan poza eta tristura landuko dituzte. Horretarako, irakasleak bi kartulina eta paper batzuk prestatuko ditu; paper horietan hautatutako bi sentimenduei buruzko ezaugarri batzuk idatziko ditu, adibidez, irribarrea edo negarra. Orduan, ikasle guztiak batera irakaslearen laguntzarekin, paper bakoitza dagokion kartulinan itsatsiko du. Jarduera honen bidez, sentimenduak nolakoak diren eta hauek ezberdintzen ikasiko dute. Azkeneko 25 minututan, mimikaren bitartez sentimenduak adieraziko dituzte. Horretarako, talde txikietan banatuko dira (4-5 kidekoak) eta irakasleak talde bakoitzari paper batzuk emango dizkie, non sentimenduen izenak ageri diren. Orduan, taldeko batek paper bat hartuko du eta bertan ageri dena adierazten saiatu beharko da bere gorputza erabiliz. Asmatzerakoan, taldeko beste batek beste paper bat hartu eta berdina egingo du. Beti ere, irakaslea haurrak behatuko ditu eta laguntza behar izanez gero eskainiko die.

3. SAIOA Aurreko saioaren antzera, lehenengo bi galdera hautatuko dituzte eta hauek erantzuten saiatuko dira. Ondoren, beste bi sentimendutan zentratuko dira: maitasuna eta gorrotoa. Kasu honetan, irakasleak paper gutxiago emango dizkie kartulinetan jartzeko eta horrela, ikasleek ere, sentimendu horiei egokitutako ezaugarri gehiago pentsatuko dituzte. Bigarren jarduera azkenengo 25 minututan egingo da, umeak talde txikietan banatuko dira (4-5 kidekoak) eta irakasleak egoera bat planteatuko die (talde guztiei berdina). Orduan, hauek egoera horretan zer sentitzen duten pentsatu beharko dute eta talde txikietan erantzun orokor batera heldu beharko dira. Adibidez, demagun parkera joaten zaretela zuen lagunekin jolastera, nola sentituko zinateke?

9


Denak ados daudenean, talde txiki bakoitza beste taldeen aurrean azalduko du; horrela, bakoitzak bere ikuspuntua eta arrazoiak emanez.

4. SAIOA Aurrekoetan bezala, beste bi galdera erantzuten saiatuko dira. Oraingoan, bi sentimendu landu beharrean, sentimendu bakarrean zentratuko dira: beldurra. Kartulinen ariketa egingo dute, baina ikasleak izango dira ezaugarriak pentsatu beharko dituztenak. Horretarako, bakoitzak ezaugarri bat edo beldurrarekin lotzen duten zerbait pentsatuko dute eta gero, kartulinan idatziko dute (irakaslearen laguntzarekin). Bukatzeko, azkenengo 25 minututan, irakasleak zenbait filmetako zati batzuk erakutsiko dizkie proiektorea erabiliz eta hauek zer sentiarazten dien esan beharko dute. Adibidez, film hauek izan daitezke: Monstruos S.A. : https://www.youtube.com/watch?v=kUejAr-tPDo Doraemon: https://www.youtube.com/watch?v=3CZZ__-S6Tk

5. SAIOA Klase hau hiru zatitan banatuko da: aurpegiekin adierazpena landu, soinu ezberdinak transmititu dezakeena aztertu eta marrazkien bitartez espresatzea. Lehenengo zatian, ikasleak talde txikitan banatuko dira (4-5 kidekoak) eta irakasleak paper batzuk emango dizkie, non sentimendu ezberdinak ageri diren. Talde bakoitzeko batek paper bat hartuko du eta hori aurpegiarekin soilik adierazten saiatuko beharko da. Beste taldekideek zein den asmatu beharko dute eta gero, hurrengoak berdina egingo du. Adibidez, poza irribarre bat eginez. Bigarren zatian, irakasleak soinu edo zarata ezberdinak jarriko dizkie eta ikasleak horiek transmititzen dietena azaldu beharko dute.

10


Adibidez, hauek izan daitezke: https://www.youtube.com/watch?v=iPV9gUUAmd8 https://www.youtube.com/watch?v=BfuscGoIVjk Azkenengo zatian, umeak berriz ere taldeka jarriko dira eta irakasleak talde bakoitzari sentimendu bat esango die (desberdinak guztiak). Orduan, talde bakoitzari kartulina bat emango zaie eta bertan, sentimendu horrek adierazten diena interpretatzen saiatu beharko dira, margoak, gometxak, etab. erabiliz. Ondoren, talde bakoitzak beste taldeen aurrean azaldu beharko du egindakoaren arrazoiak.

6. SAIOA Unitate didaktikoaren azken eguna izanik, umeak talde txikietan banatuko dira eta sentimendu zehatz batzuk adierazten dituzten egoera batzuk antzezten saiatuko dira. Horretarako, ikastetxeko aretora joango dira eta bertan 20 minutu inguru emango zaizkie antzerkitxoak prestatzeko, bertako material bereziak erabiliz. Gero, beste klasekideen aurrean haien aurkezpenak egingo dituzte. Bukatzeko, azkenengo 10 minututan ikastalde osoa borobil batean eseriko da eta egindako jarduerei buruz hitz egingo dute. Nola sentitu diren, zer gustatu zaien gehien eta zer gutxien aipatuko dute. Horrez gain, galdera zerrenda bat egingo zaie unitatean zehar landutakoa barneratu duten ziurtatzeko.

8. EBALUAZIOA A.

EBALUAZIO MOTA Unitate didaktiko honetan ebaluazioa jarraia izango da, hau da jarduera osoan zehar ebaluatuko zaie.

B.

EBALUAZIORAKO BALIABIDEAK

11


Ebaluazioa egiterako orduan, hitzezko eskala erabiliko da, horrela, haur guztiak indibidualki baloratu ahal izango dituzte jardueran zehar. Taula bat egingo da haur bakoitzaren izenarekin eta galderak izango ditugu, non, inoiz ez, batzuetan, askotan eta beti erabiliko ditugu baloratzeko.

IZENA: GALDERAK Parte hartzen du? Materiala zaintzen du? Jarrera egokia du? Lan giroa sustatzen du? Gaia menperatzen du?

INOIZ EZ

BATZUETAN

ASKOTAN

BETI

Horrez gain, azkenengo saioan ebaluazio orokor bat egingo da galdera zerrenda erabiliz, aurretik prestatutako galdera batzuk egingo dizkiete umeei unitatean zehar landutako materiaren asimilazioa nolakoa izan den aztertzeko.

1. Zer sentitzen duzue opari bat ematen dizuetenean? 2. Zer sentitzen duzue inguruko norbait gaixo dagoenean? 3. Zer sentitzen duzue norbaitek musu ematen dizuenean? 4. Zer sentitzen duzue burla egiten dizuetenean? 5. Zer sentitzen duzue txakurrak zaunka egiten duenean? 6. Zer sentitzen duzue futbol partidua irabazten duzuenean? 7. Zer sentitzen duzue lagun batekin haserretzen zaretenean? 8. Zer sentitzen duzue lagun bati besarkada bat ematen diozuenan? 9. Zer sentitzen duzue mina ematen dizutenean? 10. Zer sentitzen duzue irakasleak errieta egiten dizuenean?

Bukatzeko, ebaluazio orokor hori egin eta gero, unitatearen ebaluazio bat egingo da umeen iritzia jakiteko. Horretarako galdera ezberdinak egingo dizkiegu, hala nola, "Zer da gehien gustatu zaizuena?", "Zer da gutxien gustatu zaizuena?", "Zer ikasi duzue?"...

12


9. ERREFERENTZIAK http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_in novacion/eu_curricul/adjuntos/14_curriculum_competencias_300/300014e_Compete ncia_social_ciudadana_ESO_e.pdf

13

Pinpilinpauxa unitatedidaktikoa  
Pinpilinpauxa unitatedidaktikoa  
Advertisement