Issuu on Google+


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

2

1. EGOERA: MUNDUA, ESTATU ESPAINOLA, EUSKAL HERRIA 1.1.- MUNDUA Hamarkada askotan, Estatu Batuak eta Europa munduko “periferiaren” kontura eta ondasun natura­ lak suntsituz bizi izan dira. Nagusi den sisteman, halaber, ugalketari eta bizitzaren iraunkortasunari lotutako emakumeen lana estalia eta ordaindu gabea izan da, eta, askotan, oso baldintza txarretan egin da. Horren ondorioz, pobreziak eta desberdintasunek gora egin dute munduko bazter guztietan. Ondasun naturalak agortu, lehengaiak garestitu eta merkatuak ase izanaren ondorioz, sistemak sek­ tore publikoari eraso egin dio eta interes pribatuak babestu ditu. Ongizate-estatua desagerrarazi du, eskulana merkatu du, langileek eta herri-sektoreek lortutako eskubideak ezabatu ditu, eta bizitzaren iraunkortasunari lotutako lana ordaindu gabe eta/edo oso baldintza txarretan eduki du irabazi-marjinen etengabeko igoerari eusteko. Edonola ere, sistema horren hedapena muga-mugan dago gaur egun. Dena dela, krisia ez da ekonomia- eta finantza-alderdietara mugatzen. Izan ere, gaur egungo krisia, ekonomia- eta finantza-krisia ez ezik, gizarte-krisia, gainprodukzio-krisia, munduko hegemoniari lo­ tutako krisia, elikadura-krisia, energia-krisia eta krisi ekologikoa ere bada. Nolanahi ere, adierazi beharra dago testuinguru horretan garrantzi berezia hartu duela finantzakapitalismoak. Aberastasuna eta boterea nazioarteko finantza-oligopolioetan biltzeko prozesuaren ondorioz, oligopolio horiek munduko ekonomiaren jaun eta jabe bihurtu dira, langileen eta kapital ez-finantzarioaren kaltetan. Gaur egun, finantza-kapitalak zuzentzen ditu, eta erabateko boterearekin gainera, munduko ekonomia, hartzen ari diren erabaki nagusiak eta eraso neoliberal berria. Hori guztia, edonola ere, espekulazioan oinarritutako ekonomiak eragin du. Lehman Brothers konpainiarekin batera finan­tza-munduak eztanda egin zuenean, agerian geratu zen finantza-merkatuen ezintasuna eta ezgaitasuna. Mota orotako iritziak agertu ziren: kapitalismoa birsortu behar zela, kontrol publikoko mekanismo zorrotzak ezarri behar zirela, zerga-paradisuak ezabatu behar zirela, ekonomia errealean oinarritutako sistema batera jo beharko genukeela eta abar. Antza, inor ez zen konturatu kapitalismoaren krisiaren jatorria sistemaren oinarrian bertan zegoela eta dagoela. Hainbat bilioi euroko laguntzak eman ziren merkatuak hornitzeko, eta adreiluaren bur­ builaren ondoren zorraren burbuila iritsi zen, zor publikoarena edo subiranoarena bereziki. Etorkizuneko zorrari aurre egiteko gastu publikoa murrizteak hiru ondorio larri izango ditu: sektore publikoa eta gizarte-zerbitzuak nabarmen ahulduko dira, langileen eta herritar guztien bizi- eta lanbaldintzek okerrera egingo dute (emakumeen eta egoerarik txarrenean dauden sektoreen kasuan be­


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

3

reziki), eta, azkenik, ekonomia propioaren garapen erreala eragotzi eta etorkizuneko krisi ekonomikoak eta sozialak sortzeko baldintzak sortuko dira. Horrek guztiak zor publiko handia sorrarazi duela alda­ rrikatzen dute zenbaitek orain, baina gastu publikoaren zati handi bat obretan, azpiegituretan eta/edo kapital handiaren mesederako diru-laguntzetan erabili izan da, eta horrek sorrarazi du zor publikoa. Bestela esanda, kontua ez da zor publikoa berez ona ala txarra den, zertarako, noren mesederako eta zer ondoriorekin sortzen den baizik. Jakin badakite dagoeneko ezinezkoa dela mendebaldeko herrialde jakin batzuetako zorra kitatzea. Beste zorpetze batzuk ezarriko dizkiete zorra ordaintzeko, eta etorkizunean herstura-politikak es­ katzen jarraituko dute. Politika horiek ez dute eraginik izango finantza-sisteman, herritarrengan eta egitura publikoetan baizik. Horrela, beraz, erabaki politiko eta ekonomiko larriak hartzea deliberatuta daukate. Politikari asko eta asko finantza-boterearen mendean jarri dira argi eta garbi, eta demokra­ ziaren oinarrizko arauak sistematikoki urratzen dira jadanik.

1.2.- ESTATU ESPAINOLA Estatu espainolak gaur egungo krisia hasi aurretik izan zuen garapen ekonomikoa nazioarteko ekono­ mian gertatu denaren adierazgarria da oso. Azken urteetan, PP eta PSOE alderdiek politika neolibe­ ralak bultzatu dituzte, bertsiorik espekulatiboenean gainera; adreilua eta lurzorua dibertsifikazioaren ordez, “pelotazoa” epe ertain eta luzerako plangintza industrial eta teknologikoaren ordez, eta soros­ pena zerbitzu publikoak zabaldu ordez. Nekazaritza eta arrantza ahaztuta geratu dira, industriaren zati handi bat zaharkituta dago eta zainketa-lanak emakumeen esku geratu dira berriz Mendetasuna­ ren Legearen bidez. Gizarte-ongizatea hobetzeko goi-mailako tek­nologian eta I+G+Bn inbertitu ordez, Estatu espainolak etxebizitzaren merkatua eta azpiegitura erraldoiak erabili ditu ekonomiaren eragile gisa. Horrek ez du etorkizunerako garapena bermatzen, eta, gainera, egundoko zor publikoa sortu du. Ekonomia erreala (hots, produkzio-ekonomia eta erreprodukzio-ekonomia azken helburua gizarteongizatea lortzea delarik) bultzatu nahi ez den heinean eta, bereziki, sistema ekonomikoaren oinarriak zalantzan jartzen ez diren heinean, etorkizunean beste krisi batzuk eragiteko baldintzak sortzen dira. Bitartean, gaur egungo krisia langileek eta herri-sektoreek jasan beharko dute. Horiek, kasu askotan, ez dute lan-eskubiderik izango miseriazko soldatak ekarriko dituen ezkutuko ekonomia batean, eta erosteko ahalmena galduko dute. Halaber, politika neoliberalen ondorioz, familiak zorpetu egingo dira. Hortaz, epe laburrean, Estatu espainolak zorpetze gehiagorekin egin beharko dio aurre zorraren ki­ tatzeari (Raxoiren gobernua hasia da sektore publikoa desegiten, langileen eskubideak murrizten, “kafea denontzat” esaeran adierazitako ikuspegia suntsitzen eta abar); epe ertainean, berriz, ekono­


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

4

mia errealaren ahultasuna areagotuko du, ez baitu egin hori saihesteko inbertsio nahikorik. Krisiak hainbat urtetan iraungo du, benetako depresio sozioekonomiko bat izango dugu, eta horrek ondorio larriak ekarriko ditu.

1.3.- EUSKAL HERRIA Lehenik eta behin, diagnostiko labur bat egingo dugu sektorez sektore. Lehen sektoreari dago­ kionez, nekazaritzak eta arrantzak oso indar txikia dute gure ekonomian, baina, hala ere, oso garrantzitsuak dira gure herrialdeko eskualde askotan garapen integrala eta dibertsifikatua nahiz beharrezkoa den elikadura-subiranotasuna lortzeko. Nolanahi ere, Bruselan hartutako erabakien eta Nekazaritza Politika Komunaren ondorioz, sektore horren garapena oso negatiboa izan da azken urteotan. Industria-sektoreari dagokionez, Estatu espainoleko batez bestekoaren gainetik gaude zalantzarik gabe, baina gurearen antzeko beste errealitate batzuen azpitik. Egia da urte askotan industriak indar handia izan duela gure ekonomian eta industria handitik industria berrietarako jauzia egiteko gai izan garela, baina egia da, halaber, munduan atzera egin dugula nabarmen. I+G+Bko inbertsioei dagokie­ nez ere, Europatik oso urrun gaudela esan beharra dago, eta egindako inbertsioen kudeaketa, oro har, interesatua izan da, iruzurrak eragin ditu eta ekarpen txikia egin dio gizarte-onurari. Hori dela-eta, ez da baliagarria izan ikertzaileak eta tokiko ekimenak sustatzeko. Horren guztiaren ondorioak bistakoak dira: enpresa-etekina bermatzeko, soldatak murriztuz lehiatu nahi da, eta soldatak murrizten ez diren kasuan, deslokalizaziora jotzen da, hau da, gure kapitala kanpora joaten da. Zerbitzu-sektoreari dagokionez, azpimarratu nahi genuke enpresetarako zerbitzuek ez dutela eduki beharko luketen garrantzia. Bestalde, eta Kutxabank sortu berriari dagokionez, herritarren eta he­ rrialdeko gizarte- eta ekonomia-plangintzaren zerbitzuan jardungo duen banka publiko batera jo be­ harko litzateke. Ildo horretan, paradigmatikoa da Banca Cívica erakundearekin gertatutakoa. Izan ere, Banca Cívica erakundearen bategiteak, ondorengo pribatizazioak eta la Caixa erakundearen egungo esleipen-prozesuak Caja Navarra erakundeak garai batean izan zituen helburu sozialak eta publikoak alde batera uztea dakarte. Sektore publikoa azken urteotako zarrastelkeriaren biktima izan da. Diru-kutxa publikoak oso egoera larrian daude, zerga-politika irmoak bultzatzeko borondatea falta da, eta Yolanda Barcinaren eta Pa­ txi Lopezen gobernuak ez dira gai gaur egungo errealitateari aurre egiteko. Azken urteotan, Estatu espainoleko eta munduko gobernuek bultzatutako politika neoliberalei jarraitu diete itsu-itsuan, eta dagoeneko hasiak dira sektore publikoa ekimen pribatuaren esku uzten.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

5

Gure ekonomia dibertsifikatuagoa izateak eta Estatu espainolean gure produktuen herena baino ez saltzeak atzeratu egin du krisia gure herrialdean, neurri batean bederen. Nolanahi ere, ahultasun sozial eta ekonomikorik handieneko sektoreak gogor jasaten ari dira krisia jadanik. Etengabeko po­ bretze-prozesuaren ondorioz, pobrezia-tasak gora egin du, langabezia-tasa handiagoa da hilabetetik hilabetera, eta enplegu-erregulazioko espedienteen kopurua ikaragarria da hainbat azpisektoretan. Gainera, gazteek, goi-mailako prestakuntza izanik ere, oso langabezia-tasa handia dute, eta ez dute lana aurkitzeko aukerarik. Adierazi beharra dago, halaber, mendeko pertsonen zaintza eta bizitza­ren iraunkortasuna oraindik konpondu gabe dagoen eta erakundeek behin eta berriz alde batera uzten duten arazoa dela gure gizartean. Hala ere, dena ez da negatiboa Euskal Herrian. Gure ekonomia dibertsifikatuagoa da oraindik, higiezinen burbuilak ez du garrantzi bera izan, ETEak, industria-kultura, kooperatibak eta gizarte-ekonomia oso garrantzitsuak dira oraindik, gazteen prestakuntza-maila handia da eta, batez ere, garapen propioa eta gizarte-antolamendua oso garrantzitsuak dira herrialde txiki honetan. Bestalde, krisi ekonomikoaren eta aldaketa politikoen ondorioz, beste garapen-eredu baten inguruko akordioak lortzeko eta gure herrialdea beste era batean antolatzeko aukera dugu zabalik. Euskal Herrian, gehiengo sozialei eta kontzientziazio- eta antolamendu-mailei esker, pertsonak eta onda­ sun naturalak harrapatzen dituen sistema hau bertan behera uzteko eta justizian, elkartasunean eta iraunkortasunean oinarritutako sistema bat abian jartzeko aukera dugu. Horretarako, gure herria eta ekonomia gure nahi eta premietan oinarrituta antolatzeko, subiranotasuna behar dugu. Krisi sozioekonomikoaren aurrean, alternatiba integral bat osatzea ezinbestekoa da gaur egungo egoera politikoan. Premia horrek, berez, akordio estrategiko bat justifikatzen du, ekin­tza-aliantza mi­ litante baten oinarriak finkatuko dituen akordio estrategiko bat, ezkerreko indar politiko eta sozial abertzaleak produktu sozialaren banaketa-eredu solidario bat ezartzeko helburuaren inguruan biltze­ ra eta kohesionatzera bideratutako akordioa, alegia.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

6

2. PROIEKTU ESTRATEGIKOAREN OINARRIAK Proposamen zehatzak azaldu aurretik, beharrezkotzat hartzen dugu gure herriari eskaini nahi diogun proiektu estrategikoaren ezaugarri orokorrak finkatzea.

2.1.- EUSKAL HERRI BURUJABEA Identitate-eskubideak lortzea ez da gure lanaren helburu bakarra. Herritarren premiei erantzuteko aukera bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak lortzea da gure helburua. Jakina, su­ biranotasuna behar dugu horretarako. Subiranotasuna ezinbestekoa da beste estatu eta herri batzuekin ezarri nahi diren harremanak ze­ hazteko. Halaber, barne-dimentsio bat du subiranotasunak: herri batek subiranoa izan behar du bere antolamendua zehazteko eta bere helburuak eta garapen-eredu propioa adostu eta ezartzeko. Azken batean, gizartearen antolamendua da baliabiderik garrantzitsuena etorkizun ekonomikoa ziurtatzeko.

2.2.- EUSKAL HERRI EUSKALDUNA ETA JENDARTE KOHESIOA BILATZEN DUENA Euskal Herri euskaldun bat eraiki nahi dugu, non euskara hizkuntza bizia izango den. Bizi­tza euska­ raz antolatuko duen herria. Euskaldun eleaniztunez osatutako herria, euskal identitatea eta munduikuskera propioa bultzatu eta garatuko duen herria, gure artean bizi diren gainerako identitateak eta hizkuntzak errespetatzeko eta garatzeko baliabideak jartzen jakingo duen herria nahi dugu.

2.3.- ALTERNATIBA INTEGRAL BAT BEHAR DU EUSKAL HERRIAK Garapen-eredu berriaren helburua Gizarte justu bat eraikitzea eta, horretarako, gizarte-eskubideen eta, oro har, emakumeen eta gizonen eskubide guztien berdintasunean eta lanaren, boterearen eta aberastasunaren banaketan oinarritzea. Eta, hori guztia, ama lurrarekin bat eginik, harmonian.

2.4.- ALTERNATIBA ERAIKITZEKO PRINTZIPIOAK ETA ALTERNATIBAREN OINARRI DIREN BALOREAK • Printzipio demokratikoen defentsa; horretarako, zuzeneko demokrazia, parte-har­tzean oi­ narritutako demokrazia eta demokrazia ordezkatzailea uztartu behar dira, besteak beste. • Hezkuntza-prozesu kolektibo eta solidarioa: herritar askeentzako hezkuntza sendoa eta integrala.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

7

• Betebehar, eskubide eta aukera berdinak izango dituzten emakume eta gizon askeez osatu­ tako gizarte bat. Printzipio feministetan oinarritutako gizarte bat. • Aukera-berdintasuna eremu guztietan eta inolako diskriminazio edo bazterkeriarik gabe ber­ matuko duen askotariko gizarte bat. • Gizarte-justizia lortzeko aberastasunaren banaketa handiagoa bermatuko duen gizarte bat. • Gizarte-eskubideak (osasuna, hezkun­tza eta abar), berdintasun-politikak, gutxieneko errentak eta lan-harreman zuzenak eta orekatuak bermatuko dituen gizarte bat. • Lidergo-zeregin garbia beteko duen sektore publiko batez hornitutako gizarte bat. • Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan arduraz jokatuko duten eta Ama Lurra­ ren iraunkortasuna bermatuko duten enpresak. • Garapen dibertsifikatu eta askotarikoa ekarriko duen eredu bat. • Ama Lurrari lotuta egongo den eta baliabide naturalen tokiko garapen iraunkorraren alde egingo duen gizarte bat. • Aniztasunean, elkartasunean eta internazionalismoan oinarritutako gizarte bat.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

8

3. BURUJABETZA EKONOMIKOAREN BEHARRAZ 3.1.- EGUNGO MARKOAK ERAKUSTEN DIZKIGUN MUGAK Bizi dugun krisialdi sakon eta luzeak aukera paregabea eskaintzen digu gaur egungo erakunde-espa­ rruak Euskal Herriaren zati honetan ezartzen dizkigun mugak aztertzeko. Europar Batasunak, Estatu espainoleko gobernuak eta EAEko eta Nafarroako gobernuek krisiari aurre egiteko hartutako neurri gehienek helburu garbia eta zehatza izan dute: enpresen kostuak murriztea, sektore publikoa desegi­ ten jarraitzea eta gizartean kontsumorako pizgarriak ezar­tzea. Azken batean, dagoen eredua suspert­ zera bideratutako neurriak izan dira. Azterketa zorrotz bat eginez gero, argi eta garbi ikus daitezke gaur egungo eskumenen mugak eta subiranotasunik ezak hainbat esparrutan dakartzaten premia praktikoak.

3.2.- ZERTARAKO DUGU MARKO INSTITUZIONAL BERRI BATEN BEHARRA? Herri honen gehiengoak onartzen du gaur egungo autonomia-estatutuen eredua agortuta dagoela, eta hainbat arrazoi aipatzen ditu: diseinuaren mugak, eskumenen transferentzian izandako murri­ zketak, inboluzio autonomikoa, eta ekonomiak gaur egun aurrean dituen erronkak direla-eta tresna berriak behar izatea. Erakunde-esparru eta tresna berriak behar ditugu honako helburu hauek lort­ zeko, besteak beste: • Lan-harremanetarako esparru baten bidez garatuko den gizarte- eta ekonomia-ere­ du zuzen, demokratiko eta solidario bat, eta herritarren ongizatea hobetuko duen gizartebabeseko sistema unibertsal bat sortzea. Eredu horren barruan, ekonomiaren helburua giza garapen iraunkorra izango da. • Gure herrialdearen barruan eta eskualdeen artean kohesio soziala eta ekonomikoa an­ tolatzea eta sendotzea. • Zerbitzu publikoen eta gizarte-zerbitzuen bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak bermatuko dituen eta aberastasuna elkartasun-printzipioaren arabera banatzeko aukera emango duen zerga-politikaren eredu orekatu, moderno eta solidario bat sortzea. • Gure produkzio-sareari erronka berriei aurre egiteko eta balio erantsi handiaren eta produktibitatearen mailetan hobeto kokatzeko aukera erraztea, eta, horretarako, gizarteonura lortzeko helburua izango duten I+G+Bko politikak sustatzea.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

9

• Europan hitza izatea (ECOFIN Kontseiluan, adibidez), gure lurraldeetako zerga-egitura propioa kontuan hartuta. • Lan- eta bizi-baldintza duinak bermatuko dituen lan-harremanetarako eta gizartebabeserako esparru propioa garatzea. • Gure produkzio-sarean gizarte-eran­tzukizuna (arauen betetzeaz harago), lurraldearekiko lo­ tura, osasunaren eta ingurumenaren errespetua, genero-berdintasuna, demokrazia ekonomikoa eta gizarte-ongizatea hobetzeko zerbitzuak bermatzea. • Autonomia politikoa eta finantza-nahikotasuna bermatuko dituen benetako udal-autonomia baten alde jardutea. • Gizarte-kohesioa, genero-berdintasuna, diskriminazio ororen desagertzea, ingurumenaren zaintza, pertsonen arteko harremanen sendotzea, munduko beste herrialdeekiko errespetua eta elkartasuna, benetako aukera-berdintasuna, lanaren eta aberastasunaren banaketa eremu guztietan, pobreziaren desagertzea, pertsonen zoriontasuna, lan eta bizi-maila duina eta gaitasun indibidual guztien garapena etengabe bilatuko dituen eredu bat demokratikoki sortzea. Herrien Eskubideen bidea egin nahi dugu helburu horiek guztiak lortzeko beharrezkoak diren tresnez, gaitasunez eta subiranotasunaz horni gaitezen.

3.3.- INDEPENDENTZIA POLITIKO ETA INSTITUZIONALAZ Independentziaren hautua gure nazioaren, gure herriaren eta gure kulturaren biziraupena berma­ tzeko eta nazio honetako biztanleen ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzeko egiten dugu.

Horren

harira, krisi honek erakusten digu independentziaren egitasmoa ezinbestekoagoa dugula, gure eko­ nomia eta jendartea eredu berri batera eramateko beharrezkoak ditugun tresna propioak lortu eta garatzea ahalbidetzen digulako. Hortaz, Euskal Herriak ez du etsitzen estatuen inposaketen aurrean ezta merkatuen aurrean ere. Horregatik, herri gisa dagokigun autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dugu eta Nazio gisa buru­ jabetza osoa eskatzen dugu. Herritar burujabez osatutako nazioa izan nahi dugu, askatasun zibiletan eta eskubide ekonomiko eta sozialetan islatuko den burujabetza nahi dugu.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

10

4. EUSKAL HERRIAN EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BERRIA EZARTZEKO JARDUN EREMUAK ETA PROPOSAMENA Euskal Herriko egungo egoerak berehalako erabakiak eskatzen ditu, oinarriak beste eredu sozioproduktibo baterantz eramateko. Ildo horretan, garapen-eredu berri baten aldeko apustua egin nahi dugu: endogenoa, planetaren mugak errespetatuko dituena eta lurraldearen eta herritarren barnegaitasunak indartu nahi dituena, produkzio-sare berria sortuz.

4.1.- KRISI EKONOMIKOARI AURRE: INBERTSIO ONENA, EUSKAL HERRIA A – SEKTORE PRODUKTIBOAK 1.- Eredu produktiboa: EUSKAL HERRIKO EHUN PRODUKTIBOAN INBERTITZEA. Kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzeko eta datozen belaunaldiei etorkizun duina bermatzeko, zera pro­ posatzen dugu, batetik, ondasun eta zerbitzuen produkzioan eta euskal produkzio-sarearen garapen eta eraldaketan inbertitzea, eta, bestetik, Euskal Herriko lurraldeen arteko sinergiak bilatzea, sektore publikoa apustu horren ardatz bihurtuta. Halaber, berrikuntza, dibertsifikazioa eta sektore arteko eta ingurumeneko oreka sustatu nahi ditugu, eta gure ekonomiarentzat estrategikoak diren sektoreak babestu. 2.-Lehenengo sektorea Lehenengo sektorea estrategikoa da guretzat, eta horregatik nekazaritza- eta abeltzaintza-eredu sendoak proposatu nahi ditugu, sektorearen iraunkortasuna bermatzeaz gain, kalitatearen alde egin­ go dutenak eta natura behar bezala ustiatuko dutenak, biodibertsitateari kalterik eragin gabe. Halaber, arrantza-baliabideak zaindu nahi ditugu eta baliabide horien iraunkortasuna ziurtatu, biodibertsitatea errespetatuz, “arrantzatutako ezer ere ez baztertzeko” politika bultzatuz eta kuoten arrazoizko ku­ deaketa eginez. Orobat, merkaturatzeko egitura eta bide berriak ireki nahi ditugu, gure nekazaritzaeta abeltzaintza-produktuei eta arrantza-produktuei balio erantsia emateko 3.-Bigarren sektorea: Eredu industriala Euskal Herriko industria-sarea egituratzea: Industria-sektoreari lagundu nahi diogu elkarta­ sunean, gizarte-berdintasunean eta irizpide ekologikoetan oinarrituta, industria-sektorea indartu, mantendu eta biziberritzeko helburuarekin, sareko industria-harremanak indartuz eta produkziodibertsifikazio deszentralizatua handituz, eskualdeen mesedetan.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

11

Industria-politika aktiboa indartzea: Jardun publiko estrategikoa bultzatu nahi dugu sektore jakin batzuetan, eta zenbait neurri osagarri abiarazi nahi ditugu esku-hartze hori indartzeko, besteak bes­ te: kapital publiko eta pribatuak antolatzea, industria arteko harremanak hobe­tzeko; gorantz doazen teknologia-eduki handiko sektoreak eta handituz doazen merkatuak ain­tzat hartzea, betiere gizarteonurarentzat mesedegarri badira; bioindustriaren, energia berriztagarrien eta “hiri-ingeniaritzaren” alorretan industria-enpresa publiko edo erdipublikoak bultzatzea; eta gure herriko enpresen zientziaeta teknologia-alorreko garapena sendotzea. Horretarako honako bi neurri hauek proposatu nahi ditugu: • Inbertsioko eta enplegua sortzeko egiturazko funts bat abiaraztea, I+G+Bko baliabide publikoak hobetu, produkzio-inber­tsioa sustatu, energia-aurreztea bilatu, lanbide-prestakuntza hobetu, lan-merkatuan bereizkeriarik eza bermatu eta lanbide-heziketa hobetuko duena. • Teknologia-zaintzako zerbitzu adimenduna, ETEak informazioa tresna estrategiko gisa era­ bili beharraren inguruan sentsibilizatzeko; informazio estrategikoko arazoak konpontzeko balio handiko sare gisa jarduteko; enpresen informazio-premiei buruzko kontsulta zehatz eta adituei erantzuteko; eta ETEen neurrira egindako informazio estrategikoko sistemak diagnostikatu eta ezartzeko. Nazioarteko merkataritza-harreman justuak, berdintasunean oinarrituak: kapitalen ihesaren aurka gaude, esplotazioko lan-baldin­tzen eragile diren neurrian, baita deslokalizazio-prozesuen aurka ere. Ekonomia irekia da gurea, eta horregatik inportazioen eta esportazioen mendean dago. Horre­ gatik, kanpo-merkataritza bultzatu nahi dugu eta bidezko merkataritza-harremanak sustatu, gurekin harremanetan dauden herrialdeen eta langileen eskubideak errespetatuz, eta, horrela, LANE/OITren gizarte- eta lan-eskakizunak betez, tokiko soldata-mailak errespetatuz, sortutako plusbalioak lurral­ de-mugen barruan inbertituz eta bertako sindikatuen askatasuna errespetatuz. 4.- Hirugarren sektorea: Zerbitzuak 4.1.- Lan erreproduktiboa, zaintzaren ekonomia eta bizitzaren iraunkortasuna: Zain­tzazereginak funtsezkoak dira gure gizartearen bideragarritasuna bermatzeko. Alabaina, normalean emakumeek egiten duten lan hori ikusezin bihurtu da, eta gehienetan ez da ordaintzen. Horregatik, zeregin horiek gauzatuko dituzten zerbitzu publikoak sortu nahi ditugu, zerga-sistema orokorraren bitartez finantzatuak. 4.2- Sektore publikoa: Sektore publikoak lider­tza-zeregina bete behar du, eta, estrategia integral baten bitartez, produkzio-eraginkortasuna igoarazi, bikoiztasunak ezabatuz eta langileen lan-bal­ dintzak hobetuz. Gainera, sektore horretako langileek pairatzen duten aldi baterakotasun sistemikoa


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

12

ezabatu behar da, eta langile horien lan- eta soldata-baldintzak hobetu. 4.3.- Komertzioa: Komertzio-sektorea kinka larrian dago, hirigunetan eta horien inguruetan batik bat. Tokiko merkataritza bultzatu eta babestu behar da, saltoki txikiak bereziki, merkatari-elkarteen arteko elkarlana sustatuz, teknologia berriak erabiltzen lagunduz, tokiko produktuei lehentasuna emanez, herrien bizitza sendotzen duten ekimenak bultzatuz, sektoreko langileen eskubideak babes­ tuz eta abar. 4.4.- Finantza-sektorea: finantza-sistema publikoa sortu nahi dugu, aurrezki publikoak Euskal Herriko gizarte-premietara eta produkzio-inbertsiora bideratzeko. Finantza-politika publikoa behar dugu, banka pribatuaren esku dauden euskal herritarron aurrezkiak, espekulazioan inbertitu beha­ rrean, berriz ere Euskal Herrian inberti daitezela eskatzeko, horretarako zerga- eta kontrol-neurri egokiak aginduz. B.-LANA ETA ENPLEGUA Langileen eta herri-sektoreen zerbitzuan egongo den eredua: Aberastasunaren bidezko ba­ naketan, kalitatezko enpleguen sorkuntzan, ordaindutako zein ordaindu gabeko lanaren benetako banaketan eta gizon eta emakumeen aukera-berdintasunean oinarritutako eredu baten aldeko apus­ tua egin nahi dugu. Eredu hori bideratzeko, hainbat neurri hartu beharko dira, lan-harremanetarako eta gizarte-babeserako eredu propioa bermatzeko. Euskal Herrian, eta gure herriaren ekonomian eta langileengan inbertituko duen eredua nahi dugu. Kalitatezko enplegua sortzeko eta lanbide-prestakuntzako politika eraginkorrak adostea: Soldata-lehiakortasunean oinarritu beharrean, teknologiak eta prestakuntza hobetzeko helburua izango duen eredua aldarrikatu nahi dugu. Kalitatezko enpleguak aberastasunaren bidezko banake­ ta eskatzen du, honako hauek ahalbidetzeko: lan denbora oro har murriztea, enplegua banatzeko eta lan-bizitza eta lanetik apartekoa uztartzeko; soldaten arrazoizko oreka, desberdintasunak eza­ batzeko; etengabeko prestakuntza bultzatzea; laneko teknologia berriak eta prestakuntza hobetzea; kontratazioan kausalitatea berreskuratzea azpikontratazio-katea eteteko; eta ezkutuko ekonomia azaleraztea. C.- POLITIKA FISKALAK Politikari fiskalari dagokionez beste eredu bat bilatuko duen sektore publikoa: Zerga politika­ ren alorrean proposatzen dugun ereduaren arabera, politika publikoen aldaketa-estrategiari heltzeko erabili behar dira baliabide ekonomiko publikoak, eta aurrekontuek eduki sozial argia eduki behar dute, produkzio- zein birprodukzio-sisteman ditugun premiei erantzuteko helburuarekin.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

13

Demokrazia soziala eraikitzeko beharrezko zerga-sistemak honako hauek bete behar ditu: errenta guztien zerga-tratamenduan berdintasun-printzipioa eta gehikortasun- edo progresibitate-printzi­ pioa berreskuratzea; zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko konpromiso sendoa hartzea; PFEZaren erreformari ekitea, zerga hori gehikorragoa eta solidarioagoa bihurtzeko; ondarearen gaineko zergari eustea; zerga-lehiari eta sozietateen gaineko zergaren beherapenari amaiera ematea; zerga-arloko subiranotasuna berreskuratzea; eta zerga-pribilegioak eta barkamen diskrezionalak bertan behera uztea.

4.2.- KRISI EKOLOGIKOARI AURRE: LURRALDE ARTIKULAZIOA: Lurraldea antolatzeko eredu berria Ahalik eta lurralde-antolamendu deszentralizatuena behar dugu, garapen endogenoan oinarritutako parte-hartzea erraztu eta Euskal Herriko egituraketa kontuan hartuko duena. Eskualdea eta/edo kua­ drilla ardatz hartuta, lurralde-antolamendu egokia proposatu nahi dugu, kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetzeaz gain administrazio desberdinen eskumenak gainjar­tzea saihestuko duena. Bestetik, herrien, hirien eta eskualdeen araberako eredu orekatua behar dugu, naturarekin ha­ rremanetan bizitzea ahalbidetuko duena, autohornidura eta autokudeaketa bultzatuko duena eta herri bakoitzaren garapena, gizarte-premietara, eta ez merkatuaren eskakizunetara, moldatuko duena. Mugikortasun naturala ziurtatuko duen garraio publiko baten eskutik, zerbitzuen eta he­ rriguneen arteko arrazionaltasuna bultzatuko duen eredua behar dugu. Garraio-eredua: Azpiegitura-estrategia berria: mugikortasun-premiak gure gain hartuz, garraio publiko soziala eta funtzionala indartu behar dugu, ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eraginez. Eskualde-ardatzak eta trenbidea indartuko dituen eredu baten premia dugu, eskualdeen bazterkeria saihestuz lurralde eta herrialdeen arteko kohesioa bultzatuko duena. Azpiegitura faraonikoen aurka gaude, eta azpiegiturak garatzerakoan pertsonak ditugu gogoan, gizarte-premiei erantzuteko enpre­ sen interesei men egin beharrean. Energia-eredu berria: energia-eredu natural eta deszentralizatuak jarri nahi ditugu abian, ongi kudeatuak, eraginkorrak, efizienteak eta iraunkorrak, osasunari eta naturari ahalik eta kalterik txikiena eragingo diotenak. Energia berriztagarrien erabilera garatu eta zabaldu nahi dugu, baita produkzio­ rako energia-maila txikiko iturriak erabili ere, garraio-tarteak ahalik eta gutxien murriztuz. Biodibertsitatea eta baliabide naturalak babestea: Ikusmoldea aldatzeko ekimena izan behar dugu, eta ingurumen-jarduneko eremu guztiak erregulatzeko arau multzoa sortu, ingurumen-ze­ harkakotasuna ezarriz Euskal Herri iraunkor eta ekologikoa eraikitzeko.


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

14

Hondakinen politika eta ekonomia berdea: Hondakinak kudeatzeko ereduari dagokionez, jar­ dunbide eraginkor guztiek honako hiru ezaugarri hauek dituzte: ahalik eta hondakin gutxien sortzea, hondakinak birziklatzea, eta benetako hondakinak ez direnak berrerabiltzea eta/edo elkartrukatzea. Hortaz, ezaugarri horiek guztiak biltzen dituzten ereduen aldeko apustua egin nahi dugu, “zero zabo­ rraren” kontzeptura ahalik eta gehien hurbiltzeko.

4.3.- KRISI SOZIALARI AURRE Ekonomia sozialaren eta solidarioaren aldeko apustu eta konpromiso argia hartu dugu. Horregatik, parte-hartze aktiboan, elkartasunean, berdintasunean, gizarteratzean eta feminismoan oinarritutako ekonomia-eredua eraman nahi dugu aurrera, pertsona guztien premiei erantzuteko helburuarekin. Gizarte zerbitzuen sistema. Zerbitzu publikoak eta gizarte-zerbitzuak: Gizarte-zerbitzu pu­ blikoen eskaintza aldarrikatu nahi dugu, eta ez gizarte-zerbitzuen eskaintza publikoa. Horrek esan nahi du administrazio publikoak zuzenean eskaini behar dituela zerbitzu horiek. Hortaz, gure ustez, zerbitzu publikoak eta gizarte-prestazioak zabaldu eta hobetu behar ditu sektore publikoak, eta, ho­ rrela, langileen eskubideak bermatu. Gizarte-zerbitzu unibertsalak, publikoak eta kalitatezkoak: kalitatezko gizarte-zerbitzu pu­ blikoen sarea sortu nahi dugu, beste arlo batzuekin (osasuna, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, kul­ tura) integratuta eta koordinatuta, pobrezian, bazterkerian eta gizarte-marjinazioan eragiten duten elementu guztien gainean jardungo dutenak eta herritar guztientzat eskuragarri izango direnak. Hezkuntza-sistema propioa. Hezkuntza funtsezko tresna bat da, balioetan oinarritutako prestakun­ tza, pertsonaren garapen integrala eta bizi-baldintza duinak lortzeko beharrezko mekanismo kolekti­ bo eta indibidualak lor­tzea ahalbidetzen duen neurrian. Horregatik, hezkuntza-sistema publikoa eta propioa bultzatu nahi dugu, gaur egun gure herrian ezarrita dauden ereduen akatsak zuzentzeaz gain egungo administrazioekiko mendetasuna gaindituko duena. Osasuna publikoa, unibertsala eta doakoa. Pertsona guztien osasunerako eskubidea bermatu nahi dugu, kalitatezko eta doako gizarte- eta osasun-sistema publikoa eta unibertsala abian jarriz. Pertsona ardatz hartuta, osasun-politikak gizartearen ebaluazioaren eta parte-hartzearen mendean jarriko dituen sistema. Osasuna sustatu nahi dugu eta gaixotasunak prebenitu, arlo horiei lehentasuna emanez, eta, ildo horretan, osasun publikoaren aldeko interes politikoa berreskuratu nahi dugu. Genero-bereizkeriarik gabeko eredua: eredu ekonomiko, kultural, politiko eta sozial alternatiboa aldarrikatu nahi dugu, gizartearen, lanaren, ekonomiaren, produkzioaren eta erreprodukzioaren alo­ rretako eskubideak bermatuz, egungo sistema patriarkalean emakumeek arlo horietan guztietan pai­


PROPOSAMEN SOZIOEKONOMIKOA

15

ratzen duten diskriminazioa errotik kentzeko, publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia hautsiz berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko. Etxebizitza: gure apustua etxebizitza-eskubidea bermatzea da, ez etxebizitza jabegoan izatea. Bide horretan, etxebizitza duina guztiontzat aldarrikatuz, alokairu sozialeko etxebizitza sustatuko da eta, oinarrizko eskubide soziala den heinean, administrazio publikoak izango dira eskubide horren ber­ mearen arduradunak. Parte-hartzean oinarritutako demokrazia: Boterea herriaren eta herriaren kontrolaren esku uztea ahalbidetuko duen eredua da gurea; eredu horri jarraiki, herritarren eta erakundeen arteko harrema­ nak eraldatzeko asmoa dugu, boterea herriaren esku uzteko eta herria botereaz jabetzeko. Erabakiak hartzeko ikuspegi demokratikoa bultzatu nahi dugu, parte-hartzeko prozesuek gardenak, barne-har­ tzaileak, eta, ahal den neurrian, lotesleak behar dutela barneratuz.

4.4.- HIZKUNTZA ETA KULTURA SOZIOEKONOMIAREN IKUSPEGITIK - Kultura Kultura ikuskizun moduan saltzen zaigu, kontsumitzeko produktu huts –eta garesti- gisa. Egoera hori errotik aldatzearen aldeko apustua egiten dugu, horretarako, azpiegiturak herritarren zerbitzura jarriz; kaleetan gara­tzen den kultura aitortuz eta bultzatuz; kultura herritar ororen eskura egongo dela bermatuz. Bestalde, kultur sormena abiapuntu eta ardatz izanik, kultura-politiketan ekoizpenen, kultura-industrien eta sustapenaren arteko oreka bila­tzearen alde egiten dugu. - Hizkuntza Euskal Herrian, euskarak estatuen aldetik pairatzen duen zapalkuntzaren gainetik, munduko hainbat herrialdetan pisu ekonomiko adierazgarria duen hizkuntzaren industriak badu ezarpen tradizionala eta, egun, sektore ekonomiko industrial moduan antolatzen ari da. Hortaz, beharretik birtute eginez, sekto­ rea euskal erakunde publikoen I+G+B inbertsio-planetan lehentasunezkotzat jo­tzearen aldeko apustua egiten dugu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planean ildo estrategikoen artean birkokatuz.


AURKIBIDEA 1. EGOERA: MUNDUA, ESPAINIAKO ESTATUA, HEGO EUSKAL HERRIA............................................. 2 1.1.- MUNDUA.................................................................................................................................. 2 1.2.- ESPAINIAKO ESTATUA............................................................................................................. 3 1.3.- HEGO EUSKAL HERRIA........................................................................................................... 4

2.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAREN OINARRIAK..................................................................................... 6 2.1.- EUSKAL HERRI BURUJABEA ................................................................................................. 6 2.2.- EUSKAL HERRI EUSKALDUNA ETA JENDARTE KOHESIOA BILATZEN DUENA.................... 6 2.3.- ALTERNATIBA INTEGRALA BEHAR DU EUSKAL HERRIAK.................................................... 6 2.4.- ALTERNATIBA ERAIKITZEKO PRINTZIPIOAK ETA HORREN OINARRI DIREN BALOREAK..... 6

3.

BURUJABETZA EKONOMIKOAREN BEHARRAZ................................................................................ 8 3.1.- EGUNGO MARKOAK ERAKUSTEN DIZKIGUN MUGAK............................................................ 8 3.2.- ZERTARAKO DUGU MARKO INSTITUZIONAL BERRI BATEN BEHARRA?............................... 8 3.3.- INDEPENDENTZIA POLITIKO ETA INSTITUZIONALAZ........................................................... 8

4.

EUSKAL HERRIKO EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BERRIA. JARDUN-EREMUAK ETA

PROPOSAMENAK...................................................................................................................................10 4.1.- KRISI EKONOMIKOARI AURRE:INBERTSIOARIK ONENA, EUSKAL HERRIA.........................10 4.2.- KRISI EKOLOGIKOARI AURRE................................................................................................12 4.3.- KRISI SOZIALARI AURRE.......................................................................................................13 4.4.- HIZKUNTZA ETA KULTURA SOZIOEKONOMIAREN IKUSPEGITIK.........................................14

ezker abertzalea


Proposamen sozioekonomikoaren laburpena