Irritsu 4

Page 13

FAMILIA BATEN KONTAKIZUNA

Uda bakoitzeko laburpena egingo bazenute, zer esango zenukete? Jose Luis.- Lehenengo udan oso harrigarria izan zen zein erraz moldatu eta egokitu zen. Gainera gehien kostatzen zaiena jatea izaten da, baina hori ere oso ondo. Bigarren udarako Mikel jaioa zen, eta Karinari ez genion ezer esan eta ustekabean harrapatu zuen. Ez dakigu horrek eraginen bat izan zuen edo, baina harrez geroztik askozaz maitekorragoa izan zen. Konfiantza-kontua izango zela pentsatzen dugu; beraz, ondo, baina horrek aurreko udan jaten zituen gauza batzuk ez jatea ekarri zuen; zerbait nahi ez bazuen, ez zuen jaten konfiantza gehiago zuelako edo. Ekartzen duzuen haurraz gain, semealaba gehiago dituzue. Konta iezaguzue nolakoa izan zen egokitzapena.

Karina J.Etxeberria

Karina ailegatu, eta nolakoak izan ziren lehenengo egunak? Raquel.- Egia esan, ez ziren zailak izan. Horrelako egoera berri batek, modu batean zein bestean, inguruko guztiak harrapatzen ditu: familiarrak, lagunak, bizilagunak‌, baina esan beharra dago oso laguntza ederra izan dugula denon aldetik. Garai hartan astebururo lan egiten nuen, eta Jose Luisen gainean geratzen ziren lan guztiak, baina inguruko guztiek laguntzen zioten eta ez genuen aparteko arazorik izan. Gainera, hasieran esan bezala, haurrak dituzten lagunekin ateratzen gara mendira joateko batez ere, eta hori oso lagungarria izan da beti. Detailetxo bat azpimarratu nahi dut. Hasieran Karina oso lotsatia zen gizonezkoekin, eta horregatik ez zen ondo moldatzen Jose Luisekin. Gero jakin dugu oso normala dela jokaera hori, etxe gehienetan berdintsu gertatzen delako, baina denbora pasa ahala konfiantza hartzen dute eta aurrerantzean oso ondo, etxekoa bezalakoa.

Raquel.- Maialenekin, zaharrenarekin, agian adinean oso hurbil daudelako edo, primeran moldatzen da, eta lagun moduan ibiltzen dira. Nerearekin diferentzia handiagoa du adinean eta nabaritzen da, baina dena dela Nereak ez du ahazten, eta eguneko komentario gehienetan agertzen da Karina. Mikelez ez dut ezer esango zortzi hilabete besterik ez du eta. Zuek lagundu diozue Karinari, eta jarraituko duzue laguntzen, baina berak zein ekarpen egin dizue? Raquel.- Guk ez genekien zehatz-mehatz non sartzen ginen saltsa honetan hasi ginenean, baina garbi zegoen denon artean gainditu behar genuen erronka batean sartzen ginela, bakoitzak bere indarrekin eta egoeretan. Esan nahi dut oso pozik gaudela dagoeneko erronka irabazten ari garelako. Nola animatuko zenukete zalantzan dagoen bat? Jose Luis.- Beldurrik ez edukitzeko esango nioke, eta urte batez, esate baterako, saiatzeko. Egia da askotan aspalditik gaudela ideia edo proiektu batekin, eta lehe-

asociaciĂłn CHERNOBIL elkartea

13


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.