Page 1

1

2017ko urria 68 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


denboraren bizilekuak: bizitzako uneak Miren Agur Meabe

Aurkibidea 4 6 8 10

LAGUN Hostoak irakurtzen PUPU ETA LORE Bi minutu TIRITATXO Arnas Aparatua II MARTIN BERTSO Irudimenaren kapitaina

12

BARATZE NATURALA

14

HAUR KANTAK

18 20 23 26

Udazken koloreetan

Behin betiko PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Liburu batek orduak segundo EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Satorra FILOSOFO TXIKIAK

Mixinari iruditzen zaio batzuetan denbora azkar pasatzen dela... eta beste batzuetan poliki TXOKO TXIKI KUTTUNA Kleraren marka

28

MARIKALANBRE

31

LARGABISTA

34 36

Batetik bestera Agudo! MARIMATRAKAK Ongi etorri kirasduna MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Bolunta elkartea

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 68 zenbakia · 2017ko urria Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Xabier Etxeberria, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Miren Agur Meabe, Katti Olaizola, Ana Jaka, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Alex Orbe, Iosu Mitxelena, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Joseba Ponce, Ainara Azpiazu eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:

“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


Hara hemen, hosto gorria, zein ote eguzki-lorearen jatorria?

Testua: Miren Amuriza Marrazkiak: Eider Eibar

Hara, hemen, hosto berdea; zergatik hiltzen da gosez jendea?

4


Hara, hemen, hosto horia; zein ote ilargira gehien hurbildu den txoria?

5


Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6


7


Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe

Asma duten pertsonei, arnasbideak gogortzen zaizkie, kanpoko substantzien eraginez. Hautsa, eguraldi aldaketak… Zailago egiten da arnasa hartzea, eta itoaldia eragin dezake. Horregatik, garrantzitsua da ondo jakitea zerk eragiten digun estualdia, eta nola pasatu ikastea.

ARNASTEN DUGUN AIREA EZ DA BETI GARBIA IZATEN, ORDEA. HORREGATIK GORPUTZERA SARTU AURRETIK, PIXKA BAT IRAGAZI BEHAR DA.

SUDURRAREN BARRUAN DITUGUN ILEETAN HARRAPATUTA GERATZEN DIRA HAUTSA ETA ZIKINKERIAK, BIRIKETARA EZ IRISTEKO.

ARAZOAK LARRIAGOAK DIRENEAN, PLASTIKOZKO TUTU BAT ERABILI BEHARRA IZATEN DUTE PERTSONA BATZUK OXIGENOA GORPUTZERA IRISTEKO. MAKINATXO BATEK SORTZEN DU OXIGENOA, ETA TUTUAK BIRIKETARAINO ERAMATEN DU, HANDIK GORPUTZ OSORA ZABALTZEKO. 8


ARNAS APARATUA II Gure biriketan ia 5 litro aire sartzen dira. Minutuan, hartu eta bota, 12 aldiz egiten dugu. Baina beti ez da erraza airea sartuaraztea biriketan. Edo aire garbia sartzea. Gorputzak baditu bere bideak horretarako ere, ordea.

MUKIEK ERE LAGUNTZEN DUTE HORRETAN. HORRELA, BIRIKETARA EZ DA HAINBESTE ZAKAR IRISTEN. 9


Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

Irrien Lagunon begiak marrazkiz bete zituen Juanba Berasategik. Orain beste itsaso batzuetara bidaiatuko du, baina ehunka istorio utzi dizkigu bizi, sentitu eta gozatzeko. Ikusiz eta irakurriz gu ere ipuin horien parte izango gara! Irudimena ezin da ukitu baina badauka kolorea badauka usaina txalupaz laztanduaz ozeano gaina nora bidaiatuko dugu, kapitaina?

10

Galtzagorriak masta muturrera dira joango.

Lazkao Txikiri ispiluak zer ote dio esango?


Txirritak beste txuleta bat du jango.

Lamiak arrain isatsezko bi zango.

Juanba kapitainak nora ote gaitu eramango?

Aguazilari adar joka ari da Fernando!

11


Testua: Ainara Azpiazu. Marrazkiak: Ainara Azpiazu

12


13


o y

S

Testua: Herrikoia Marrazkiak: Joseba Ponce

14


15


Testua: Unai Elorriaga. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

16


17


18


19


20


Testua: OĂąatiko Natur Eskola Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

21


www.irrienlagunak.eus

Egin IRRIAren HARPIDETZA... eta jaso gure MANTA POLARRA!

NON EGIN HARPIDETZA?

Haurren irakurzaletasuna sustatu. Haurrak balioetan hezi. Babestu Irrien Lagunak Kluba egitasmoa! Urteko harpidetza 45 euro. Hilabetekaria, urtean 10 zenbaki, etxean. 44 orrialde, koloretan, komiki eta denborapasekin! Jaso klubeko bazkide txartela. Sustatutako proiektua

1. Elkar dendetan 2. Katxiporretaren Ikuskizunetan 3. 902820806ra deituz 4. harpidetza@irrienlagunak.eus 5. www.irrienlagunak.eus/ harpidetza orrian


Elkarrekin pentsatzeko kuadrila!

FILOSOFO TXIKIAK

Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

MIXINARI IRUDITZEN ZAIO BATZUETAN DENBORA AZKAR PASATZEN DELA… ETA BESTE BATZUETAN POLIKI EZ NUEN JOAN NAHI. OPORRETAN EGOTEN JARRAITU NAHI NUEN.

BAI, MOTZEGIAK IZAN DIRA… EZ DIRA BENETAKO OPOR LUZEAK IZAN! BADA BAI, LAGUNAK, URTEKO OPORRIK LUZEENAK DIRA, ETA ZER AZKAR PASA DIREN. AI ENE!

GERRA!

1

NAZKATUTA NAGO KARTA JOKOAZ. ZE LUZEA DEN BIDAIA HAU.

NI ERE ASPERTUTA NAGO. ASKO FALTA DA IRISTEKO?

OINAK TXINDURRITUTA DITUT. JOANGO GARA PASEATZERA? 2

BATEKOA! IRABAZI DUT! ZER AZKAR PASATZEN ARI ZAIDAN BIDAIA.

23


IEPA! MUGITU EGITEN DA. IUPI! ZE AZKAR DOAN TREN HAU!

ASKO FALTA DA IRISTEKO?

ZER? ORDUBETE BESTERIK EZ?

ORDUBETE, XERRI! ORDUBETE?!

3

4

ORDUBETE ASKO DA ALA GUTXI?

5

24

PRIMERAN! OSO GUTXI FALTA DA…

ORDUBETE LUZE EGITEN DA ASPERTUTA GAUDENEAN…

6

ETA MOTZ DIBERTITZEN ARI BAGARA!


MIXINA

IKUSI! BESTE TREN BATEKIN GURUTZATU GARA. ZER AZKAR DOAN! BAI! BEGIETAKO MINA EMATEN DU!

PERU

XERRI

MOKOFIN

HANTXE… USTE DUT ARDIAK IKUSI DITUDALA!

HAN! ZALDIAK!

NON?

ETA ZALDIKUMEAK!

BEHIAK ZIREN, XERRI!

7 8

TRENAK ABIADURA MOTELDU DU…

OH, EZ! USTE DUT IRISTEN ARI GARELA…

AI, ENE! AZKARREGI PASA ZAIT!

HAIN AZKAR?

9

ETA ZURETZAT, FILOSOFO TXIKI HORI, NOLA PASATZEN DA DENBORA, AZKAR ALA MANTSO? 25


TXOKO TXIKI KUTtUNA Testua: Miren Agur Meabe Marrazkiak: Eider Eibar

DENBORAREN BIZILEKUAK

Non bizi da denbora? Goizero, neure buruari “egun on” esateko hartzen dudan segundoan. Enara ezezagunen hegadaz galdetzeko behar dudan minutuan. Gaixorik delako aitona bisitatzen ematen dudan orduan. Igeri egiten, txistua jotzen, berba eder hura ikasi nuen egunean. Denboraren bizilekuak: bizitzako uneak.

26

KLERAREN MARKA

Denbora, lurrean kleraz eginiko marka bat. Izan liteke zuzena edo okerra, zuria edo ñibirri-ñabarra, luzea edo laburra, baina gure oinkadek ez dute inoiz zeharo ezabatzen.


Diamantea Elefantea Ninia Bolidoa Orkestra Robota Arnasa

DENBORAREN FAMA

Sarritan entzuten dut esaten, aurpegi tristez: “Denborak dena du ontzen eta txartzen”. Sarritan entzuten dut esaten, aurpegi larriz: “Denborak dena du argitaratzen”. Monumentua merezi omen du denborak. Artista neu banintz, plastilinaz edo txiklez egingo nioke. 27


Marikalanbre BATETIK BESTERA

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

E

uria bota eta bota ari du, eta Marikalanbre eta lagunak aspertuta daude, ezin baitute kalera joan jolastera. Amona Txinpartarengana joan dira, kexuka. —Ez dakizuela zer egin? Nik jarriko dizuet lana. Hemen dituzue bi edalontzi, bat urez betea, bestea hutsik. Ea gai zareten ura batetik bestera pasatzeko, edalontziak ukitu gabe! 28


Guztiak pentsatzen jarri dira, eta, halako batean, Ingeri aurpegia argitu zaio: —Badakit! —esan du. Sukaldeko papera hartu, eta bihurritu egin du, txurro bat egin arte. Txurroaren mutur bat edalontzi betean sartu du, eta, bestea, hutsik dagoenean. Poliki-poliki, ura papera bustitzen joan da, eta beste muturretik edalontzi hutsa betetzen hasi da, tantaz tanta. —Lortu duzu! —esan dio Marikalanbrek, txaloka.

29


—Niri beste modu bat bururatu zait —esan du orduan Unaxek. Lehen bezala, bi edalontzi jarri ditu bata bestearen ondoan, bat urarekin eta bestea hutsik. Gero, lastotxo bat hartu du, eta mutur luzea ura duen edalontzian sartu du. Mutur laburretik airea hartu, edalontzi hutsean jarri, eta, hara, badator ura batetik bestera!

Unax txaloak jasotzen ari dela etorri da Amona, etxeratzeko ordua dutela esanez. Azkenean, azkar joan zaie denbora! 30


Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

31


32


33


Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena

L

ONGI ETORRI KIRASDUNA

ea oso-oso urduri dago. Gaur kanpalditik itzuliko da Noa, eta Leak uste baino gehiago bota du faltan... Bi egun bakarrik igaro ditu kanpoan, baina Lea txikiari oso luzeak egin zaizkio. Gaurko arratsaldea ez zela inoiz iritsiko ematen zuen! Gainera, sukarrarekin esnatu da Lea eta etxean eman du egun osoa. Baina amak agindu dio berarekin eramango duela kotxean Noaren bila. Ateratzear daudela, etxeko telefonoak jo du. Amak hartu du eta berriketan hasi da. Azkar pasatzen zaio denbora amari hizketan dagoenean... Berritsua da gero! Ez da konturatzen berandutzen ari direla?

34


–Amaaaaaa... Kotxean sartu dira azkenean. Eta orduan presak! –Ama, hau ez da anbulantzia! Zorabiatzen ari naiz! –kexatu da Lea. Eskolara iristen ari direla, mugikorra hasi da jotzen. Leak ezin du sinetsi. –Nik hartuko dut! Zu gidatzen ari zara –esan du berehala. –Autobusa! –esan du amak une horretan bertan. Noaren autobusa da! Alboko kale batetik hurbiltzen ari da eskolako aparkalekura. Lea hain jarri da pozik, non leihoa jaitsi eta agurtzen hasi den, mugikorra eskuan, eta, halako batean, eskutik ihes egin dio leihotik kanpora. –Lea, hori nire mugikorra al zen?! –oihu egin du amak. Baina Learen aurpegi zurbila ikusi duenean, errietarik ez egitea erabaki du. Learen aurpegia zuritik berdera igarotzen ari da. Abiadura eta emozioa, dena nahastu zaio tripan. Amak kotxea gelditu du ahal izan duen azkarren. Baina berandu da: Leak kotxe barruan egin du oka. Noa, bitartean, autobusetik jaitsi eta kotxera etorri da korrika. Atzeko aldean bota du motxila eta musu ematera hurbildu zaie. –Puaj, ze nazka! Hau kiratsa! Inporta ez bazaizue, oinez joango naiz etxera. 35


munduak guztiontzat beharko luke BOLUNTA Anek Patakon topatu du herriko plazan. Ezagutzen ez duen emakume dotore batekin dago. Baina, nor da?

Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

elkarlanean

36


37


38


2002. urtean abiatu zen bolunta, boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, bbk eta EDE Fundazioak elkarlanean bultzatuta.

Bizkaiko erakunde solidarioen eta euren boluntarioen sustapen-beharrak betetzea da proiektuaren helburua, haiek egiten duten lanaren berri zabaltzea eta bidean topatzen dituzten beharrekin laguntzea.

Zerbitzu integrala, doakoa eta kalitatezkoa ematen die irabazi-asmorik gabeko erakundeei, boluntarioei eta boluntario-tzan lan egiten hasi nahi duen orori. Horretarako, instalazioak eta gizartegintzan esperientzia handia duen talde profesionala jartzen ditu euren eskura. Zarategi Pasealekua 68 atzealdea. 20015, Donostia 943 245 600 / info@ademgi.org

www.bolunta.org

39


iRRiA 68 - Non bizi da denbora?  
iRRiA 68 - Non bizi da denbora?