Page 1

HAS DADILA ABENTURA!

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Azaleko irudiak martxoko aldizkariaren nondik-norakoak erakusten dizkigu‌ zeri buruz arituko gara oraingoan? Zein abentura biziko dute gure pertsonaiek? Pentsa ezazue bion artean!

PUBLIA Egunkari bat zer den aurkeztu diezaiokezu haurrari, munduan gertatzen denaren berri ematen duen tresna bezala. Haurra ere tresna horren parte izan daiteke, Berriak larunbatero eskaintzen duen Mantangorri gehigarriarekin.

1. AURKIBIDEA Aurkibideko Miren Agur Meaberen esaldia irakurri ondoren, galdetu umeari bertatik zer ulertzen duen. Bion artean asmatu dezakezue esanahia. Jarraian, atzamar bat aurkibidearen gainean jarri eta begiak itxita, atzamarra mugituz, atal bat aukeratu dezakezue. Hori izango da zuen lehenengo irakurgaia! Amaitzerakoan, aurkibidera bueltatu zaitezkete eta jolas berdina erabili aldizkaria irakurtzeko.

-1Gida 93_Has dadila abentura!


HAS DADILA ABENTURA!

2. LAGUN “Lagun�en istorioa irakurri, eta ondoren, zuen istorio propioa pentsatu dezakezue. Etxe guztietan daude leku interesgarriak, eta pertsonaia interesgarriak ere egon daitezke! Pentsa bion artean zuen etxeko zein tokitan bizi dezakezuen horrelako abentura bat!

3. PUPU ETA LORE Zein polita den hilabete honetako gure bikotetxoaren komikia! Ziur aski, badira ezezagunak zaizkigun hitz batzuk, itsasoarekin eta piratekin lotutako hitzak dira. Azpimarratu edo borobildu ulertzen ez dituzuenak eta hiztegian bilatu istorioa hobeto ulertzeko.

4. TIRITATXO Tiritatxok ariketa fisikoa egunero egitea gomendatzen digu. Ahaleginduko gara, beraz, esanari entzuten! Hurrengo astebururako plan bat pentsatu dezakezue, ariketa fisikoa eta gorputz mugimendua erdigunean jarriz. Pentsatu zer atsegin duzuen gehien eta elkarrekin prestatu plana.

-2Gida 93_Has dadila abentura!


HAS DADILA ABENTURA!

5. MARTINBERTSO Oraingo honetan abenturez gozatzen gabiltza. Martinbertso eta lagunak kultur etxean egon dira ipuin kontaketa baten, eta ondoren beraien istorioa sortzen hasi dira. Probatu nahi duzue zuek ere? Jolas bat proposatzen dizuegu abentura berri bat bion artean eraikitzeko: hartu orri zuri bat eta baita margoak ere. Banan-banan hasi okurritzen zaizuen lehenengo gauza marrazten (txori bat, itsasoa, platano bat‌). Txandaka joan gauzak marrazten; lehenengo batek eta gero besteak. Orria beteta dagoenean, eman begiratu bat. Lotura bat izan ahal dute marraztu dituzuen gauza horiek guztiek? Marrazki horiekin istorio berri bat sortu dezakegu? Ziur zerbait asmatzen duzuela!

6. HAURRENTZAKO YOGA Elkarrekin irakurri ondoren, gorputz jarrera hau probatuko dugu. Erosoa egiten zaigu? Meditazioari laguntzeko, musika lasai eta polit bat jarri dezakezue.

-3Gida 93_Has dadila abentura!


HAS DADILA ABENTURA!

7. HAUR KANTAK Ane pirataren ataltxoa izugarri gustatu zaigu! Proposatutako abestia abestu ondoren, beste jolas hau luzatzen dizuegu: •

Gaur gauean piraten eta itsasoaren abenturekin amestu nahi baduzu, moztu aldizkariaren

marrazki

hauek

eta

itsatsi

zuen

ohe

gaineko

paretan.

Oheratzerakoan, begiak itxi baino lehen, begiratu berriz marrazkiari. Horrek lagunduko dizu ametsen mundu magikoan murgiltzen, eta agian, Anerekin egingo duzu topo. Ondo lo egin!

8. BARATZE NATURALA Karakola eta Barea ere abenturak bizitzen dabiltza, nahi al duzue zuek ere abentura hau berau bizi? Antzerki bat prestatu dezakezue, bata Barea izango da eta bestea Karakola. Dekoratua ere prestatu dezakezue etxean dituzuen tresnekin, eta ekin antzerkiari!

-4Gida 93_Has dadila abentura!


HAS DADILA ABENTURA!

9. ESKULANA Badator Txatxilipurdi eskulan polit eta erraz honekin! Behar den materiala etxean lortu daiteke eta, ostean, zuk erabaki lorategia edo ortutxo txiki bat egin nahi duzun. Hori hazien araberakoa izango da. Gure proposamena hau da oraingo honetan: Eskulana egin eta, ondoren, ikusi nola hazia landare bihurtzen den. Atera argazkiak egunak pasa ahala eta kollage bat egin dezakezue bilakaera zein den ikusteko!

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Uhandrea da hile honetan ezagutuko dugun animalia. Ziur noizbait baten bat ikusi dozuela Euskal Herriko mendietan zehar!! Arrautzak putzuetan topa ditzakezue eta animalia bera edozein lekutan: lur gainazalean nahiz uretan bizi daiteke. Metamorfosia aipatzen dute hemen, baina zer da metamorfosia? Gure proposamena: Bilatu informazioa interneten edo baten bati galdetuz. Zein animaliek jasaten dute hau? Zertarako balio du?

-5Gida 93_Has dadila abentura!


HAS DADILA ABENTURA!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Hona dator gure hirukotea!! Irakurri haurrarekin istorio hau. Saiatu bion artean istorioan kontatzen dena ulertzen eta solastu horri buruz. Genero jarrera estereotipatuei buruz hitz egiten da, maskulinitate edo femenitate ereduei buruz‌. Porrotxek ez du ulertzen zergatik bera mutikoa izanda ez duen estereotipo ereduekin bat egiten. Pirritx eta Marimototsen laguntza behar du egoerari buelta emateko eta genero eredu berriei buruz ikasteko. Adibide bana jarri genero estereotipoak jarraitzen dutenak: Neskek gona eta mutikoek frakak eraman behar dituzte? Neskak printsesaz eta mutilak pirataz mozorratzen dira?, Etxeko lanen ardura noren da? Solastu bien artean. Horrela sentitu al da noizbait? Nola jokatu du? Ados al zaudete Pirritx eta Marimototsen iritziekin? Zergatik?

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Hainbat ariketa egin ditzakezu. Adibidez, doinu bat erabaki eta bertsoa abesten saiatu erritmo horrekin. Posible al da? Zein da asmakizunaren erantzuna? Sortu dezakezu asmakizunen bat ingurukoen laguntzarekin? Ostean laguntxoei esan, ea asmatzen duten!

-6Gida 93_Has dadila abentura!


HAS DADILA ABENTURA!

13. MARIKALANBRE Marikalanbrek etxean elkartu da bere lagunekin. Fatimak puxika batzuk ekarri ditu eta ezinezkoak diren esperimentu bi planteatu ditu. Irakurri bien artean zeintzuk diren esperimentuak. Posible al da? Egia izango da? Bilatu interneten zergatik den posible puxikak ez puskatzea. Ondoren‌. Egin proba!

14. LARGABISTA Zuk ere abenturak bizi al dituzu mendian eta parkean? Ala zure ustez derrigorrezkoa da abentura bat bizitzeko abentura parke batera joatea? Zer da zuretzako abentura bat? Mendian zuk nahi duzunean jolastu zaitezke, jolasak asmatu gabe daude eta! Zenbat gauzetara jolastu daitekeen‌. Ezetz adibide bana jarri!!!

15. MARIMATRAKAK Irakurri soilik lehenengo orria eta gelditu irakurketa. Zer ikusiko du Noak zulotik? Abiatu zure abentura propioa gure pertsonaiekin eta istorioaren hasierarekin.

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Nola egiten diete haurrek ongi etorria laguntxo berriei? Zuk bizi izan al dituzu horrelako esperientziak? Eman gomendioak.

-7Gida 93_Has dadila abentura!

Profile for irrien lagunak

iRRiA 93 - Irakurketa gida  

iRRiA 93 - Irakurketa gida  

Advertisement