__MAIN_TEXT__

Page 1

ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

0. AZALA Iritsi zaigu 90.zenbakia, has gaitezen aldizkaria lantzen! Zer deritzozue azala azkenerako uzten badugu? Hau da, aldizkaria irakurri ondoren, haurrari honako proposamena egingo diozu: • • •

Galdetu haurrari: “Zein izenburu jarriko zenioke aldizkariari?” Marraztu ezazue orri zuri batean aldizkariari jarriko zenioketen marrazki, irudi… Amaitzeko, izenburu bat jarri eta begiratu aldizkariko azalari!

1. AURKIBIDEA Aurkibidearen atalean eskuinaldean ageri den testuan zentratuko gara. Atal honetan egin ahal dezakezuna zera izan daiteke: • • • • •

Lehenengo, kakotxen artean dagoena irakurri eta bertan adierazten duena ondo ulertzen saiatu. Testua irakurri haurrari. Irakurritakoa ulertu duen edo ez galdetu. Behin ulertu duela ziurtaturik, azaldu diozuna bere hitzetan azaltzen saiatzeko eskatu. Amaitzean, esan bere ahotsa entzun nahi duzula eta eskatu testua berak irakurtzeko zuri. Entzun iezaiozu adi, noizean behin feedback positiboa eskainiaz.

Gida 90_Eroriz ikasten da oinez

Orria 1 / 7


ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

2. LAGUN Jolastu dezagun letrekin: • •

• •

Galdetu iezaiozu haurrari ea jolasteko prest dagoen. Modu honetan haurraren irrika piztuko dugu. Jolasak letrak aldatzean datza. Hau da, irakurtzen ari zareten bitartean zenbait letra beste letra batekin aldatu beharko dituzue, eta entzuten ari denak aldaketa horrekin jabetu beharko du. Beraz, irakurketa konpartitu bat beharko duzue. Amaitzeko, galderatxo bat landu dezakezue istorioa hobeto ulertzeko.

3. PUPU ETA LORE Irakurtzen ari garena gure ingurukoekin konpartitzea jarduera bikaina eta aberatsa da, zeinak elkar gehiago ezagutzeko balio digun. Pupu eta Loreren atalera iristean: • • •

• •

Orriaren kopia bat aterako duzue. Ondoren, atal edo azpiko idatziak moztuko ditugu. Jarraian, haurrari honakoa esango diozu: “Begira, Pupu eta Loreren komikia nola agertu den?” (moztutako zatiak erakutsi haurrari) “Lagunduko didazu ondo jartzen?”. Ondoren, komikia ordenatuko duzue. Amaitzeko, irakurri komikia eta irakurri bitartean egin geldialdi batzuk eta luzatu galdera batzuk haurrari. Adibidez: zuk zer egingo zenuke ezinaren aurrean?

Gida 90_Eroriz ikasten da oinez

Orria 2 / 7


ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

4. TIRITATXO Tiritatxoren aholkuak irakurri aurretik, irudian erreparatzeko proposamena luzatzen dizuegu: • • •

Irudia aurrean duzuelarik eta ondoan orritxo bat hartuta, “akatsei kosk” irakurriko dugu. Ondoren, gure ustetan zer esan nahi duen adieraziko dugu. Amaitzean, Tiritatxoren aholkuak irakurri itzazue lasai-lasai eta zuek sortutakoekin alderatu.

5. MARTINBERTSO Gure laguntxoak zer dion irakurtzeko prest? •

• •

Esan haurrari zuk irakurriko duzula! Baina adi! Izan ere, berak paper garrantzitsu bat izango baitu: zuk irakurtzen diharduzun heinean, bera zure irakurketa kontrolatzen egongo baita. Alegia, ondo irakurtzen duzun edo ez ziurtatu beharko du. Zerbait gaizki irakurtzen duzun bakoitzean, STOP! Esan beharko du! Bera ere irakurtzen ari dela ziurtatuko dugu, baldin eta zuk gaizki irakurtzen duzunean, akatsa egin duzula esaten badizu! Beraz, irakurri, baina akatsak eginez tarteka! Ea nola irteten den irakurketa jolasa! Amaitzeko galdera hau konpartitu: akats bat egiten duzunean zer sentitzen duzu?

6. HAURRENTZAKO YOGA Lasaitzeko unea iritsi da. Aukeratu ezazue eguneko momentu bat gure lagunek proposatzen diguten kontzentrazio ariketa hau egiteko. Jarraian, txandakatuta batek irakurri eta besteak bitartean kontzentrazio ariketa egingo du, eta gero alderantziz.

Gida 90_Eroriz ikasten da oinez

Orria 3 / 7


ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

7. HAUR KANTAK Jolastu dezagun apur bat letrekin: • •

Galdetu iezaiozu haurrari ea jolasteko prest dagoen. Modu honetan haurraren irrika piztuko dugu. Jolasa, letrak aldatzean datza, hau da, irakurtzen ari zareten bitartean zenbait letra, beste letra batekin aldatu beharko duzue eta entzuten ari dena aldaketa horrekin jabetu beharko du. Beraz, irakurketa konpartitu bat beharko duzue. Amaitzeko abesti originala entzuteko proposamena luzatzen dizuegu.

8. BARATZE NATURALA Egin galdera hau zuen haurrei, “Zertan dabiltza gure lagunak?” • • • •

Lehenik eta behin utzi haurrari nahi duen bezala irakurtzen. Ondoren, orri zurian izenburua idatzi eta koloreztatuko dugu. Jarraian, ulertu duen horren marrazki bat irudikatzeko proposatu. Amaitzeko, gure inguruko norbaiti azalduko diogu orrian marraztu duguna.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Oraingo honetan, Euskal Herriko animalien artean, basakatua azaldu zaigu; ia gehienontzat ezaguna egiten dena, baina oso gutxitan ikusi duguna. Haurrari honakoa esatea proposatzen dizuegu: •

Basakatuaren nondik-norakoak irakurri ondoren, ibilalditxo bat egingo duzuela esan dezakezue. Baina horretarako animalia honen gaindiko hainbat galdera erantzun beharko ditugu! Ados?

Galderak zuek sortzea proposatzen dizuegu. Izan ere, aurrean dugun haurraren adina eta gaitasunak guztiz ezberdinak izango dira.

Gida 90_Eroriz ikasten da oinez

Orria 4 / 7


ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Irakurri ezazue komikia lasai-lasai eta, jarraian, asmakizunekin jolastuko dugu. Komikian zehar ageri diren hitz edo irudietan oinarriturik, asmatu itzazue asmakizun batzuk. Hemen adibide bat: • •

Kolore biziko eta forma borobila duen gauza baten bila gabiltza, ia, komikiko zati guztietan agertzen da. …

Jolas honek, modu dibertigarrian, komikiaren errepaso bat egiten lagunduko du, beraz animatu!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Jarraian, detektibe lanak burutzeko beta eskainiko dizuegu: • • •

Lehenik eta behin, irakurri. Orri zuri batean, detektibe lanak burutuz, protagonistaren baten izena jarriko duzuen inortxori erakutsi gabe. Amaitzeko, bat, bi, hiru esan eta bakoitzak idatzi duena erakutsi beharko du.

Gida 90_Eroriz ikasten da oinez

Orria 5 / 7


ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

13. MARIKALANBRE Marikalanbreren atala beti datorkigu gauza ezberdin eta interesgarriekin. Gure haurrentzat garrantzitsua izango da gauza ezberdinen inguruan informazioa eskuragarri jartzea. Izan ere, modu honetan, beraien interes eta motibazioa pizten dugu. Eta ez ahaztu, ezaugarri hauek ezinbestekoak dira ikasten ikasteko. Honakoa egin dezakezu esperimentua egin aurretik: • • •

Irakurri lasai. Irakurketarekin amaitzean, ulertu ez diren gauzak azaltzeko denbora hartu. Jarraian, hausnarketarako galdera bat konpartituko dugu: “Askotan, zergatik botatzen diogu errua elkarri? Eta garrasika?”

14. LARGABISTA Galdetu haurrari: “Zertan dabiltza Largabista eta bere lagunak?” “Zure ustez hondartzan bainu bat hartuko dute? Irakurriko dugu zertan dabiltzan?” • • •

Ondoren, irakurri ezazue komikia. Jarraian, norbaiti irakurriko diozue komikia. Horretarako, erabaki nori eta nola irakurriko diozuen. Amaitzeko, egin zuen azalpena nahi duzuen pertsonari eta animatu zuek ere zuen hondartzan eta inguruan dauden plastikoak jasotzera!

15. MARIMATRAKAK Marimatraken istorioa irakurtzeko, honako jolasa proposatzen dizuegu: •

Aukeratu nork irakurriko duen testutxoa eta esan, irakurtzen doalarik, Noa eta Learen izenak ateratzen diren bakoitzean, ahots doinua aldatu beharko duzuela. Hau da, pertsonaia bakoitzarentzat bestelako doinu bat auketau beharko duzue.

Doinua esajeratzen baduzue hobe, horrela, umore puntua emango diozue jolasari. Gozatu! Gida 90_Eroriz ikasten da oinez

Orria 6 / 7


ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Atal hau irakurtzeko: • • • •

Lehenik eta behin, irakur iezaiozu testutxo urdina haurrari eta hitz egin testuaren gaiaren inguruan. Ondoren, esaiozu komikian ageri diren pertsonaiak ezagutu behar ditugula eta irakurtzen jarraitu behar dugula. Gero, eskuinaldeko testua irakurri. Vass elkarteari buruz hitz egiten du. Galdetu ea nola irakurri nahiko lukeen eta gozatu bion artean testua. Amaitzeko, beraien web orrialdea arakatu dezakezue!

Gida 90_Eroriz ikasten da oinez

Orria 7 / 7

Profile for irrien lagunak

iRRiA 90 - Irakurketa gida  

iRRiA 90 - Irakurketa gida  

Advertisement