Page 1

GURE HERRIA

0. AZALA Iritsi zaigu 87. zenbakia. Oraingo honetan gure haurrek beraien herria “GURE HERRIA” ezagutzeko aukera bikaina izango dute, aldizkarian hainbat eta hainbat txoko agertzen baitzaizkigu. Ea bada, has gaitezen gure herria ezagutzen! Zer deritzozue azala azkenerako uzten badugu? Hau da, aldizkaria irakurri ondoren, haurrari honako proposamena egingo diogu: •

Galdetu haurrari: “Zein izenburu jarriko zenioke aldizkariari?”

Marraztu ezazue orri zuri batean, aldizkariari jarriko zenioketen marrazki, irudi…

Amaitzeko, izenburu bat jarri eta begiratu aldizkariko azala. Oso ezberdin atera al zaizue?

1. AURKIBIDEA Ea zer egin dezakegun aldizkariko aurkibidera iristen garenean! Ez ahaztu garrantzitsua dela atal honetan geldialdi bat egitea, izan ere, bertan hainbat pista aurkituko dituzue aldizkariaren nondik-norakoak antzeman eta ulertzeko: •

Arakatu ezazue lasai-lasai banaka, ahoz gora… nahi duzuen bezala.

Irakurri kakotx artean duzuen testua ahoz gora eta ondoren galdera hau konpartitu dezakezue: “Zeri buruz ari da?”

Aldizkariarekin jarraitzeko, aurkibidean dugun zerrendara joko dugu eta bertan honakoa proposatzen dizuegu: o Agertzen diren zenbakiak banan-banan orri batean idatzi eta zatitxo txikietan moztu eta tolestu. o Tolestutako zati horiek nahastu egingo ditugu eta aldizkariko beste atal bat irakurri behar duzuen bakoitzean, zoriz orritxo zatia aterako duzue. Orria 1 / 7


GURE HERRIA

2. LAGUN Jolas dezagun apur bat irudiekin: •

Galdetu iezaiozu haurrari ea jolasteko prest dagoen. Modu honetan haurraren irrika piztuko dugu.

Lagunen atalean agertzen diren lekuen irudi errealak mahai gainean prest izatea proposatzen dizugu. Internetetik, liburuetatik… lortu ditzakezue.

Jarraian, haurrari azaldu zer egingo duzuen: o Lehenik eta behin, irudi bakoitzaren testua irakurriko duzue banan-banan. o Ondoren 1, 2, 3 esandakoan mahai gainean dituzuen irudi errealen artean aurkitu beharko duzue, irakurri duzuen horri dagokiona. Ados? o Amaitzean, galdetu haurrari ea zein den gehien gustatu zaion irudia eta interneten informazioa bilatzeko edo bertara gerturatzeko proposamena luzatu iezaiozu.

3. PUPU ETA LORE Irakurtzen ari garena gure ingurukoekin konpartitzea jarduera bikaina eta aberatsa da, elkar gehiago ezagutzeko balio diguna. Pupu eta Loreren atalera iristean: •

Orriaren kopia bat aterako duzue.

Ondoren, atal edo laukitxoak moztuko ditugu.

Jarraian, haurrari honakoa esango diozu: “Begira, Pupu eta Loreren komikia nola agertu den?” (moztutako zatiak erakutsi haurrari) “Lagunduko didazu ondo jartzen?”.

Ondoren, komikia ordenatuko duzue

Amaitzeko, irakurri komikia eta irakurri bitartean egin geldialdi batzuk eta luzatu galdera batzuk haurrari, adibidez: “Zuk zer egingo zenuke?” Orria 2 / 7


GURE HERRIA

4. TIRITATXO Tiritatxoren aholkuak irakurri aurretik, irudiari erreparatzeko proposamena luzatzen dizuegu: •

Irudia aurrean duzuelarik eta ondoan orritxo bat hartuta, bertan aipatzen diren mugimenduak zerrendatzen joango zarete.

Ondoren, orritxoa apainduko duzue, horma batean zintzilikatzeko.

Amaitzean, jarri praktikan mugimendu guztiak!

5. MARTINBERTSO Jarraian, detektibe lanak burutzeko beta eskainiko dizuegu: •

Lehenik eta behin, Martinbertsoren atala irakurri.

Jarraian, detektibe lanak burutuz, protagonista bakoitzaren testutxoa irakurri ostean, irudian aurkitu beharko dituzue.

Ea nork aurkitzen dituen azkarren!

6. HAURRENTZAKO YOGA Haurrentzako yoga atalera iristean honakoa egin dezakezue: •

Zuek aukeratu, nork irakurriko duen eta nork egingo dituen ariketak.

Jarraian, bata irakurtzen ari den bitartean, besteak entzun eta gorputza mugitu beharko du.

Ondoren, rolak aldatu ditzakezue. ONDO PASA!

Orria 3 / 7


GURE HERRIA

7. HAUR KANTAK Zer deritzozue kantari zuek jartzen badiozue doinua? Ariketa interesgarria, ezta? Gure proposamena honakoa izango da: •

Atal honetara iristean, esan iezaiozu haurrari kanta honek ez daukala doinurik eta zuek asmatu beharko duzuela. Honez gain, grabatzeko aukera baduzue, grabatu ezazue!

Ondoren, doinuak asmatzen hasi, aproposena aurkitu arte.

Amaitzeko, grabatu eta entzun zuen kanta!

8. BARATZE NATURALA Hau da hau informazio festa! Jarraian, orri zuri bat hartuko dugu baratze urbanoan agertzen zaiguna txukun-txukun idatzi ahal izateko: •

Lehenik eta behin, utzi haurrari nahi duen bezala irakurtzen.

Ondoren, orri zurian izenburua idatzi eta koloreztatuko dugu.

Jarraian, udazkeneko fruituen izenak zerrendatuko ditugu.

Amaitzeko, gure inguruko norbaiti azalduko diogu udazkenean zein fruitu izaten ditugun.

Orria 4 / 7


GURE HERRIA

9. ESKULANA Ondorengo honetan, esan haurrari buztinarekin jardungo duzuela lanean eta jolasean! •

Lehenik eta behin, esan izenburua irakurtzeko eta, amaitzean, galdetu ea zer uste duen egingo duzuela buztinarekin.

Asmatzen duenean, irakurri iezaiozu zuk zeuk testua eta irakurtzen bukatzen duzunean, galdetu ea zer ulertu duen.

Ondo ulertu ahal izateko, proposatu berriz irakurtzeko testua.

Eta amaitzeko… joan mendi eta basoetara, eta ekin buztin eta zuhaitzekin jolasteari!

BIZIPOZA JAIA Bizipoza ospatzeko, honela irakurtzea proposatzen dizuegu: bata bestearen ondoan jarri, gogor heldu elkarri eta bion artean ozen irakurri txuriz dauden hitz eta esaldiak. Amaitzean, irakurri duzuena berriz irakurriko duzue, baina atzetik aurrera! Animatzen? 10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Bertako sai txikienaren inguruan gehiago jakiteko, zuetariko batek testuaren izenburua eta sarrera irakurriko du, lehenik eta behin. Ondoren, besteak jarraian datorren informazio guztia irakurriko du. Hala ere, esan haurrari ez dela irakurketa normala izango, ez horixe! Oraingoan ere, jolasean jardungo dugu. Irakurketa modu jostagarri batean egingo duzue. Nola? Irakurtzen duzuen horri, tonu barregarri bat jarriaz… Baietz ingurukoei barre eragin? Orria 5 / 7


GURE HERRIA

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Oraingoan, binaka irakurri dezakezue testua. Hala ere, modu berezi xamarrean egitea proposatzen dizuegu. Nola? Bada, batek irakurri egingo du, nahi duen arte, eta besteak irakurtzen jarraitu dezan, “txanda pasa!” esan beharko dio bikoteari. Ea ba, jolas polita egitea lortzen duzuen! 12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Gure Herria, Euskal Herria-ren inguruko poema/olerki hauek irakurtzeko, honakoa egin dezakezue: irakur dezala batek olerkia, eta, ondoren, besteari irakurri duenaren esanahia, ulertu duena, bururatu zaiona… kontatu beharko dio. Ondoren, rolak aldatuko dituzue. Amaitzean, denon artean Euskal Herriari buruzko olerki berri bat sortu beharko duzue. Eta noski, sorturiko hori gurekin partekatu nahi izanez gero, bidali iezaguzue. 13. MARIKALANBRE Irakurketa testu honetan, klima aldaketari buruz eta horrek izan ditzakeen ondorioen inguruan irakurriko duzue. Gure gomendioa, batek testua irakurtzea eta besteak ondorio horiek jasotzea eta azaltzea da. Amaitzean, egoera aldatzeko egin ditzakegun gauzen inguruan hitz egin eta pentsatu…

Orria 6 / 7


GURE HERRIA

14. LARGABISTA Komiki honetan Lepidoptero familiako tximeleten inguruan ikasi ahal izango duzue. Gure proposamena ondorengoa da: irakurri bakoitzak isilean komikia eta, amaitzean, egin besteari bururatzen zaizkizun galderak. Ondoren, tximeleta bat marraztu eta elkarri erakutsi egindakoa. 15. MARIMATRAKAK Zuetariko batek testua irakurriko du, baina ez du dena irakurriko. “Irakasleeeee etorriiiiii-ohiu egin du� esaldira arte irakurri beharko du. Horra iritsitakoan, ondoren zer gertatuko den asmatzeari ekingo diozue. Horretarako, irudiak/marrazkiak begiratu eta aztertuko dituzue, eta zuen burutapenak egin. Amaitzean, pentsatu duzuen hori batak besteari luzatuko dio. 16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Komikia irakurtzen hasi aurretik, irakurri azken orrian eskuinaldean Down Sindromearen inguruan ageri dena. Hau irakurri ostean, eta, ulertu duzuena batak bestearekin partekatu ondoren, komikira jo dezakezue. Nola irakurri dezakezue komikia? Bada, testuak estali ditzakezue eta testuak asmatu. Edo bakoitzak pertsonaia bat har dezake eta esaldia irakurri. Ondoren, besteak esaldia irakurri beharrean, beste bat asmatuko du, eta, horrela, nahi duzuen moduan eta komikia amaitu arte. Ekin, irakurri eta jolastu elkarrekin!

Orria 7 / 7

Profile for irrien lagunak

iRRiA 87 - Irakurketa gida  

iRRiA 87 - Irakurketa gida