Page 1

31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria

Askotan entzun izan dugu irakurketa plazera izan daitekeelako baieztapen edo komentarioa. Behin eta berriz esan izan digute, bai etxean, bai eskolan eta bai kalean ere, irakurketak gozamena daramala. Baina zertan oinarritzen dira pertsona horiek hori baieztatzeko orduan? Nola lortzen da plazer hori irakurketa bidez? Bada, urte honetako gure helburua hori izango da, galdera horiei erantzutea, gure irakurketa gidan proposatuko ditugun ariketa eta jolasekin. Urtea hasteko modurik aproposena, beraz, Irrien Lagunen aldizkariko abenturan murgiltzea dela deritzogu. Ez ahaztu Irrien Lagunek gozamena, ezagutza berriak, bestelako balioak eta abar sentitu eta ezagutzeko aukera bikaina ematen digutela. Horrela, urteari ekiteko eta “Euskal Herria, itsas herria” izenburupean, euskal herritarrok itsasoarekin izan dugun harremanaz gehiago jakiteko aukera bikaina eskaintzen digute. BERAZ, ANIMATU ZAITEZTE, GURASO ETA HEZITZAILE ORO, GURE HAURRAK IRAKURRIZ GOZATZEKO BIDEA EGITEN!!

0. AZALA Haurra irakurketara animatzeko estrategiarik bikainena jolasa dela uste dugu. Beraz, oraingo honetan ere jolasarekin ekingo diogu: • Aldizkaria esku artean dugularik, bertan ageri diren irudietan erreparatuko dugu; noski, haurrak ikusi gabe. • Gero, orri zuri batean, bertan ageri diren irudiak marraztuko ditugu, adibidez: Getariako San Anton (sagu itxurakoa), itsasontzia, balea, pertsona bat arrantzatzen… • Ondoren, moztu egingo ditugu irudiak. • Irudiak moztean, eguneko momentu ezberdinetan irudi bat itsatsiko dugu, haurrak ikusiko duen leku batean. • Irudi bakoitza ikustean, galde iezaiozu: “Marrazkirik ikusi duzu? Nolakoa da marrazkia? Zer esan nahi ote du?”. • Irudi guztiak ikusi ondoren, galdetu: “Zein ote da hilabete honetako aldizkariaren gaia?”

Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 1/7


31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria EUSKARAZKO FILMAK IKUSIZ GOZATU NAHI DUZU? Egin galdera batzuk haurrari: •

Gustatzen zaizkizu filmak ikustea?

Zein da zure gustuko filma?

Ikusiko dugu bat?

1. AURKIBIDEA Azalean proposatutako jolasa amaitzean, aukera bikaina izango da aurkibidean agertzen zaizuen laburpena irakurtzeko. Modu horretan, haurrak gauzaturiko ideiak egiaztatu egingo ditu, ezeztatu, antolatu... Hala, aldizkarian murgiltzerako, egina izango du hain garrantzitsua den ideia orokorra

2. ROKE TEXABEREN ARPOIA Aukera bikaina dugu Pirritx, Porrotx eta Marimototx eta lagun berriak Roke Etxaberen arpoiaren inguruan bizi izandakoa lasai-lasai irakurtzeko. Utz iezaiozu haurrari aukeratzen noiz eta non irakurri.

3. DOZENAN 13 Hona hemen gure proposamena: “Balearen Eztarria” izenburuko ipuinaren fotokopia bat atera. Gero, esaldi batzuk estali egingo ditugu ipuinean zehar. Jolasaren helburua, beraz, hutsune horiek betetzea izango da. Haiek betetzean, konpartitzea izango litzateke egokiena; aproposa litzateke jolasa bi pertsona edo gehiagok egitea, aberatsagoa izango da eta.

Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 2/7


31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria

4. BALEA Oraingo honetan, Euskal Herriko animalien atalean “Euskal Balea” ageri zaigu. Galdetu haurrari elkarrekin irakurri nahi duen. Baiezkoan baldin bada, kontuan hartu honako puntu hauek: • Lagundu haurrari ondo irakurtzen, hau da, komak, puntuak, galdera eta harridura markak errespetatzen. Askotan, ez diegu behar adinako garrantzirik ematen marka horiei. Kontuan izan behar dugu testuaren egitura definitzen dutela eta guztiz garrantzitsuak direla testua ulertzeko. • Testu batetik bestera geldialdiak egin eta galdera batzuk komentatu, testua ulertzen ari garela ziurtatzeko. Irakurketa amaitzean, hitz berriak sartuko ditugu aurreko ataletan hasitako hitz bilduman: hitz arraroak, ezezagunak, ekintza adierazten dutenak, 'nolakoa' galderari erantzuten diotenak…

5. LARGABISTA Zuhaitzen inguruan hitz egingo digu Largabistak. Jolas gaitezen apurtxo bat. Bildu zaitezte bi pertsonatik gora. • Fotokopia batzuk egin. • Gero, moztu itzazue lainotxo batzuk. • Ondoren, borobilean zaudetelarik, jarri itzazue erdialdean moztutako lainotxoak. • Ea sei minututan nork jartzen dituen bere lekuan (komikian) lainotxoak. Amaitzean, aldizkariko komikia hartu eta kontrastatu ea nork asmatu duen gehien.

6. MARIKALANBRE Haurrei esperimentuak egitea izugarri gustatzen zaizkie. Marikalanbreren atalera iritsi aurretik, egin galdera hau haurrari: “Zergatik ez dira hondoratzen itsasontzi handi horiek? Gu uretan hondoratu egiten gara, eta itsasontziak ez? Guk baino gehiago pisatuko dute, ezta? Irakurriko dugu ea Marikalanbrek zer dioen?". Irakurri ondoren, egin ezazue esperimentua.

Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 3/7


31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria 7. PUPU ETA LORE Herriko kiroldegira joateko aukera bikaina, ANIMATU! Bertara joan aurretik, irakurri Pupu eta Loreren komikia. Gero, galdetu haurrari: “Probatuko al dugu igerilekuan?”.

8. TXOKO TXIKI KUTTUNA Jolas gaitezen apur bat gehiago! Oraingo honetan, ”txoko txiki kuttunean” agertzen zaiguna irakurtzen hasi aurretik, esaiozu haurrari: “Irakurri adi-adi; izan ere, amaitzean gauzatxo bat proposatuko dizut! Animatuta? Ea bada!”. Horrela, haurraren irrika eta motibazioa piztuko duzu, eta, horri esker, gehiago erreparatuko du irakurketan. Irakurtzen amaitzean, orri zuri batean, bertan dauden zenbait hitz zerrendatuko dituzu, nahastuta. Baina hitz horietako bat magikoa dela azalduko diozu haurrari. Noski, testuan garrantzi handiena duen hitza izango da magikoa. Adibidez, 'balea'. Hitz zerrenda egin ondoren, emaiozu haurrari orria, eta esaiozu: “Orain, nahasturiko hitz batzuen zerrenda emango dizut! Ados? Baina kontuan izan hitz hauetako bat magikoa dela; zein den asmatuz gero, zerbait gertatuko zaizu! (Haurrari gehien gustatzen zaion zerbait prestatu, jolasa, janaria…) Beraz, zure lana hitz hori zein den asmatzea izango da!".

9. LAGUN Azaldu haurrari irudiek zer-nolako garrantzia izaten duten komikietan. Gure proposamena honako hau da: • Komikia aurrean duzuelarik, begiratu bost segundoz lehen irudiari, eta gero orri zuri batean apuntatu ikusi duzuena. • Gero, idatzitako zerrenda konpartitu. • Beste hainbeste egin dezakezue ondorengo irudiekin. • Amaitzean, irakurri komikia goitik behera.

Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 4/7


31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria 10. SAN JUAN BALEONTZIA Altxorraren jolasa ezagutzen duzue? Atal honetan, itsasontziarekin zerikusia duten zenbait elementuren azalpenekin topatuko gara. Gure proposamena hau izango da: • Elementu bakoitzaren izena idatziko dugu aparteko orri batean. • Gero, moztu egingo ditugu. • Moztutakoan, jolasa egingo duzuen lekuko zenbait txokotan ezkutatuko dituzue. • Ondoren, elementuen izenak aurkitzeko arrastoak idatziko dituzue. Pista horiek ezkutaturiko hitzen leku berean jarri beharko dira, lehena izan ezik. • Hitz guztiak aurkitutakoan, bakoitzari dagokion deskribapenaren gainean jarri beharko dituzte. EA NORK AMAITZEN DUEN ONGI! JAKINA, ZENBAT ETA TALDE GEHIAGO, ORDUAN ETA INTERESGARRIAGOA IZANGO DA JOLASA!!

11. OSASUNA GURE ONDASUNA Ziur gaude Gabonetan jandako txerrikeriak oraindik hor dabiltzala tripan bueltaka, ezta? Gure lagun Tiritatxoren aholkuak betetzeko moduan gaudela deritzogu; izan ere, oraingo honetan, informazioa emango digu gure elikadura osasuntsuaren inguruan! Gure proposamena hauxe izango da: • Lasai-lasai irakurri Tiritatxoren aholkuak, aholku bakoitza ongi azalduz. • Gero, galdetu ea berak berrirakurri nahi duen zuk irakurritakoa. • Ondoren, galdera batzuen inguruan hitz egitea proposatzen dugu: o Zein aholku eman dizkigu Tiritatxok? Gogoratzen dituzu? o Zuk betetzen dituzu Tiritatxoren aholkuak? • Amaitzeko, hurrengo eguneko otorduak bion artean erabakitzea proposatzen dizuegu. Noski, Tiritatxoren aholkuak betez!

Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 5/7


31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria 12. MARTINBERTSO Martin Bertsok bere komikian egiten dituen hausnarketak edo gogoeta labur eta sakonak kontuan izanik, guk hauxe proposatzen dugu: • Lehenik eta behin, irakurri komikia nahi duzuen bezala. • Jarraian, irakurketa amaitzean, galdera hauetaz hitz egin: o Hizkuntza ez al da hitz hutsa? o Zer da euskaraz mintzatzea? o…

13. ALBAOLA ETA IRRIEN LAGUNAK TXOKOA Ziur gaude haurrari zenbait zalantza sortuko zaizkiola irakurtzen ari den bitartean. Zalantza horiek argitzeko biderik zuzenena eta errazena zuri galdetu eta zuk erantzutea izango litzateke, ezta? Gure nahia, hain zuzen, haurrari poliki-poliki estrategia batzuk erabiltzen irakastea da, sortuko zaizkion zalantzen aurrean bide bakarra izan ez dezan. Horretarako, zerbait galdetzen dizun bakoitzean, ahalegindu erantzuna berak aurkitzeko estrategiak eskaintzen, adibidez: hitz baten esanahia ez badaki, hiztegia edo Interneteko nabigatzailea erabiltzen irakatsi, edo, bestela, testua irakurtzen jarrai dezala adierazi; izan ere, ondoren datorrenak argitu dezake hitzaren esanahia.

14. ZENBATAK • Oraingo honetan, Zenbatak nabigatzen ari dira. Jarraian, pauso hauei jarraitzea proposatzen dugu: • Lehenik eta behin, aldez aurreko ezagutzak landuko ditugu: o Zer da nabigatzea? Zuk badakizu? • Gero, egin galdera hau haurrari: o “Ikusiko dugu zer darabilten oraingo honetan gure Zenbatek?” • Jarraian, irakurri komikia lasai-lasai. • Amaitzean, irakurritakoa nola jaso dugun kontrastatzeko, galdera batzuk egingo ditugu: o Zer esan nahi ote du aitonak, itsaso zabalean nabigatzen duela esaten duenean? o… Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 6/7


31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria 15. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Komikia lasai-lasai irakurri ondoren, egin galdera hau haurrari: “Gehiago jolastu nahi?”. Jarraian proposatzen dugun jolasaren helburua, hain zuzen, komikian ezkutatuta dauden arrastoak aurkitzea da. Sortuko ditugun arrastoak ezberdinak izango dira, kontuan izanik haurraren adina edo gaitasunak. Adibidez: • A eta B letraz hasten diren hitzak aurkitzea. • Koloreak. • Izenak. Horrez gain, muga batzuk jarri beharko dituzue, hau da, hitz kopurua, denbora… Amaitzean, emaiozu besarkada goxo-goxo bat. Hori baita saririk hoberena, bai zuentzat eta bai haurrarentzat ere.

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT IZAN BEHARKO LUKE Egun-pasa zorigarri bat egitea proposatzen dugu oraingo honetan; ahal izanez gero, Pasaiara. Erakutsi haurrari nolakoak diren ontziolak, nola egiten dituzten itsasontziak! Egun-pasa egitea erabakiz gero, bertara joan aurretik irakurtzea gomendatzen dugu. Irakurtzen amaitu ondoren, galdetu haurrari: “Gustatuko litzaizuke benetako ontziola bat ikustea?” Ziur erantzuna baiezkoa dela!

17. HIK HASI ETA IRRIEN LAGUNEN ALDIZKARIEN HARPIDETZA Hik Hasi eta Irrien Lagunen aldizkarien inguruan informazioa helarazten digute. Azaldu haurrari zer adierazten duten.

18. “ROKE ETXABEREN ARPOIA” IPUINA ERREALITATE AREAGOTUKO FORMATUAN IKUSTEKO AZALPENA. Gure proposamena hau da: • Oraingo honetan, gidari lana haurrari utziko diogu. • Zuk sakelako telefonoa esku artean duzularik (aurretik aplikazioa jaitsi), esaiozu haurrari irakurri eta azaltzeko nola egin behar duzun. • Ea azalpenak aproposak diren eta asmatzen duzuen!

Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 7/7

Irakurketa gida - 31. aldizkaria  

Irakurketa gida - 31. aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you