__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

ZABORRIK GABE, ASKOZ HOBE!

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Badirudi hilabete honetako aldizkarian zaborrari buruz arituko garela, gaur egun toki askotan entzun dezakegun gai interesgarria da! Guztiok sortzen dugu zaborra, egunero. Eta zaborrak natura kutsatzen du, gauzak gaizki egiten baditugu. Baina badira moduak Ama Lurra zaindu eta gure mundu polit honetaz giro osasuntsuan gozatzen jarraitzeko. Esaterako, gutxiago kontsumitu daiteke, gauza ezberdinak berrerabili edo birziklapena landu. Egiten al duzue etxean honelako zerbait?

PUBLIA Hik hasi-ren webgunea bisitatu dezakezue, gauza interesgarriez beterik dago!

1. AURKIBIDEA Aurkibideko atalak irakurri ondoren, aukeratu gustukoen duzuena eta hasi gozatzen! Bestalde, eta orria pasatu baino lehen, eman begiratu bat Miren Agur Meaberen esaldiari. Zer esan nahiko du?

2. LAGUN Ai ene Lagun! A zer nolako objektu galduak! Itxi sudurra ondo, atal honi erreparatu baino lehen! Lagun ederto ibili da kaka ezberdinei izen xelebreak jartzen. Okurritzen al zaizu baten bat zuri?

-1Gida 95_Zaborrik gabe, askoz hobe!


ZABORRIK GABE, ASKOZ HOBE!

3. PUPU ETA LORE Pupuk eta Lorek ondo dakite nola birziklatu! Komikia irakurri ondoren, karratutxoetan moztu dezakegu eta gure etxeko zaborra ondo birziklatzeko, etxeko edukiontzi gainean itsasi. Horrela etxeko kide guztiek birziklatuko dute, nahastu gabe. Bestela, zure marrazki propioak ere sortu ditzakezu, zakarrontzi bakoitzera bota behar dena marrazkiz edo hitzez adierazten.

4. TIRITATXO Tiritatxok ondo daki nola zaindu ingurumena! Eta zuk, gomendio horiek jarraitzen al dituzu? Ama lurrari eskerrak ematea ideia polita izan daiteke. Zer iruditzen zaizu, sormena erabiliz, gure zaintza ekintzak aurkezten baditugu? Gauza pila bat egin daitezke: abesti bat, marrazki bat, gutun bat, artelan bat, bertso bat‌ Kontatu sortu duzuen horretan nola laguntzen diozuen zuek ingurumenari.

5. MARTINBERTSO Martinbertso lagunekin elkartu da eta erabiltzen ez dituzten gauzei bigarren bizitza bat eskaintzea erabaki dute. Lan ederra egin dute naturaren alde! Guk ere etxean berdina egin dezakegu. Bilatu, begiratu, erabiltzen ez dituzuen gauzak zeintzuk diren eta sormena erabiliz eman bizitza berri bat, berrerabili! Martinbertsok ideia batzuk eman dizkigu, agian baliagarriak izan daitezkeenak. Bestalde, bada gaur egun galtzen ari den berrerabiltzeko ekintza bat, arropak berrerabiltzeko egiten dena‌ Asmatu duzue zertaz ari garen? Josteari buruz, noski! Galtzerdiak, prakak, kuleroak‌ zulatzen direnean, beste batzuk erosi beharrean, agian apur bat josita berrerabili ditzakegu, ezta? Une polita izan daiteke josten ikasteko.

-2Gida 95_Zaborrik gabe, askoz hobe!


ZABORRIK GABE, ASKOZ HOBE!

6. HAURRENTZAKO YOGA Agian bada gure inguruan bizkarreko mina duen norbait, edo egun hauetan urduri samar dabilen baten bat‌ Atala ondo-ondo irakurri eta entseatu posturak. Ondoren, grabatu zuen burua yoga ariketa hau egiten eta bidali iezaiozue horrenbeste behar duen horri. Ziur eskertuko duela!

7. HAUR KANTAK Plastiker! A ze nolako kanta gaiztoa prestatu duen! Ulertu duzue esaten ari dena? Zakarra botatzeko eskatzen ari da! Itsasoa hondatu nahi du!! Baina guk ez diogu lagunduko, noski ezetz. Gu naturaren lagunak gara. Aztertu ondo zer esaten ari den. Zer sortu nahi du itsaso erdian? Plastikoa eta zakarra nora botatzeko eskatzen digu? Zuk uste esaten ari den hori egia dela? Hitz egin etxeko nagusiekin gai honi buruz. Ia nola dauden gure itsasoak eta zer egin dezakegun egoera hobetzeko.

8. BARATZE NATURALA Hor daude berriz ere gure bihurri parea! Ze leku berri ezagutuko dute aste honetan? Supermerkatu kooperatiboa. Zer esan nahi du kooperatiba hitzak? Zein denda mota da hau? Bilatu informazioa Interneten eta ostean solastu horren inguruan. Badago zure herrian holako dendarik? Eskuratu oihalezko poltsa bat eta joan egun baten hara erosketak egiten. Ea beste dendekin ezberdintasunak topatzen dituzun. Saiatu 2 ezberdintasun topatzen.

-3Gida 95_Zaborrik gabe, askoz hobe!


ZABORRIK GABE, ASKOZ HOBE!

9. ESKULANA Aste honetako eskulana oso interesgarria da. Gure gorputzaren forma etxean ditugun materialekin egin daiteke. Edozein gauza erabili. Eta ostean, material hauek berrerabili daitezke! Zure gorputzaren forma egin ostean, beste gauza batzuk egiten ere saiatu gaitezke. Familiako kide guztien formak egin edo forma berriak asmatu ditzakezue: lore bat, etxe bat‌. Gora irudimena!!

IRRIA ALDIZKARIA Krisi egoera hau luze egiten ari zaigu, ezta? Aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko, Irrien Lagunen aldizkariaren harpideduna egitea. Horrela, edonora eraman ahal izango duzue: lagunekin irakurri, konpartitu, denbora pasak elkarrekin egin, Euskal Herriko asteko animalia bilatu.. Milaka aukera daude eta denak dira posible!

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Aste honetako animalia Zirauna da. Irakurri ezazue txandaka. Batek zati karratuak eta besteak borobilak. Ezagutzen al duzu animalia hau? Narrastia da, baina narrasti gehienen ezaugarri ezberdinak ditu. Eguzkia gustuko du? Zenbat urte bizi dezake? Noiz du gustuko ateratzea? Kalera atera gaitezkeen honetan, zergatik ez goaz baten bat topatzera? Saiatu baten bat topatzen eta, ostean, emea edo arra den asmatzen, hemen azaltzen dituen ezaugarrien arabera. Prest? Zoazte gure belardiak esploratzera!

-4Gida 95_Zaborrik gabe, askoz hobe!


ZABORRIK GABE, ASKOZ HOBE!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Hona datoz gure laguntxoak istorio berri batekin. Irakurri astiro-astiro ipuina. Batek narrazioa irakurriko du eta besteak pertsonaien elkarrizketak. Ahots ezberdinak jartzen saiatu zaitezkete. Solastu ea ondo ulertu dugun. Ostean, solastu zein den aukerarik egokiena. ONDO ETA AHALIK ETA GEHIEN BIRZIKLATZEA, EDO AHALIK ETA ZABOR GUTXIEN SORTZEA? Gure laguntxoen artean ere zalantzak sortu dira. Zer uste duzu zuk? Azkenean, madalenak erosten dituzte bai, baina plastikozko poltsan sartuta daudenak? Egokiagoa izan daiteke hori? Topatu bi adibide zabor gutxiago sortzeko eta beste bi ondo birziklatzeko. Ideia bezala: badira leku batzuk non etxetik kristalezko botila eramaten baduzu, esnearekin betetzeko aukera ematen dizuten. Eta badira herri batzuk non esne freskoa makina batetik ateratzen dena botila eramanez gero! Jakinmina baduzu Elizondon badago bat. Bilatu Interneten!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Asmatu al dituzu hitz ezkutuak? Txandaka irakurri; lehenengo bi olerkiak batek eta azkenekoa besteak. Zuen artean solastu, dena ondo ulertu duzuela ziurtatzeko. Zergatik da altxorra ipurditik ateratzen dena? Berrerabiltzen al da? Zertarako? Zergatik uste duzue kexatzen direla baleak? Topatu etxean erabiltzen ez duzuen zerbait eta sortu beste gauza berri bat. Ideia bezala, komuneko paperaren bi tutu margotu eta itsasten badituzu, Largabistak lez prismatiko batzuk edukiko dituzu. Edo tutu bat margotu ostean, beheko zuloa kartulina batekin tapatuz gero, arkatza eta margoentzako pote bat sortzeko aukera duzu! Gora sormening-a!!

-5Gida 95_Zaborrik gabe, askoz hobe!


ZABORRIK GABE, ASKOZ HOBE!

13. MARIKALANBRE Marikalanbrek haserre galanta ekarri du hondartzatik. Auzolan eguna zen eta hondartza garbitzera joan da. Ipuinaren izenburua “Zuritik beltzera, ehun urtetan� da. Irakurri aurretik, zer adierazten dizu izenburu horrek? Ostean, irakurri ipuina. Zati bat irakurri ostean, geldialdi bat egin eta solastu zaitezte. Horrela bukatu arte. Amonak Marikalanbreren haserrea ulertzen du, baina badauka erakusteko zerbait ere. Plastikoa bere garaian asmakizun ona izan zen. Nor izan zen Leo Baekeland? Plastikoa ona da edo natura kutsatzen du? Aste honetan zalantza galanta du plastikoaren erabileraren inguruan. Gauzak ez dira ez onak ez txarrak, guk ematen diogun erabilpenean dago gakoa. Ezetz asmatu bi adibide. Bakoitzak bat. Adibidez, arauak.

14. LARGABISTA Largabista eta Lagun etxean daude, eta mendi buelta bat ematera atera nahi dute. Baina Lagunek prismatikoak eta etxetik topatu dituen gauza guztiak armairu batean pilatuta ditu, edozein modutan. Largabistak armairuaren atea ireki duenean, dena gainera erori zaio. Lagunek pentsatu du, ez ikustean, arazoa ez zegoela bertan. Baina erratu egin da eta Largabistak haserre batean azaldu dio gauzak agerian ez egoteak ez duela esan nahi bertan ez daudenik. Istorioa irakurri aurretik, gure proposamena: Aukera baduzu inprimatu orri hauek eta ostean binetak moztu. Irakurri aurretik, komikia birsortzen saia zaitezte. Ostean, irakurri eta begiratu zuzen egin duzuen. Zer nolako ondorioak atera dituzue? Solastu horren inguruan!! Aukera duzu binetekin beste istorio berri bat sortzeko. Aukera ezberdin bat sortu ezazue!!

-6Gida 95_Zaborrik gabe, askoz hobe!


ZABORRIK GABE, ASKOZ HOBE!

15. MARIMATRAKAK Zer egingo dute gure matrakatxoek aste honetan? Auzolanarekin jarraituz, Noa eta Lea hondartza garbitzera joan dira gurasoekin. Geldi egon ezin direnez, uretan bukatu dute gauza harrigarriak topatzen. Irakurri gure istorio txikia. Lehen narratzailea izan denak orain ahots ezberdinak jarriz elkarrizketak irakurriko ditu, eta alderantziz. Behin ipuina irakurrita eta ulertuta, egin ezazue lista bat: “zer egon behar da hondartzan edo itsasoan? Jarri 3 adibide.” Eta “zer ez da egon behar hondartzan edo itsasoan?” Horrela motorrak berotuko ditugu hondartzara joaten garenerako! Animo!!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Patakon gure pirata maitagarriak sentimendu gaiz-gozoak ditu. Ane Piratari bere barne sentimenduak azaltzen saiatu da. Mendira joan nahi du Joxe Mari Auzmendi lagunari agur esatera, hil egin baitzen orain dela urte batzuk. Horregatik, tristura sentimenduak ditu. Baina mendian dagoela, pozaren sentimenduekin elkartuko dira; zenbat gauza eder konpartitu zituen bere lagunarekin. Horrela sentitzen garenean ez da erreza, barruan duguna azalaraztea. Horrela sentitu al zara noizbait? Normala al da Patakon horrela sentitzea? Nor zen Joxe Mari Auzmendi? Zer egin zuen haurren mundua ezagutarazteko? Ezagutzen duzue Hik Hasi aldizkaria?

-7Gida 95_Zaborrik gabe, askoz hobe!

Profile for irrien lagunak

iRRiA 95 - Irakurketa gida  

iRRiA 95 - Irakurketa gida  

Advertisement