Page 1

DEBEKATU DITZAGUN DEBEKUAK!

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Haurrak irakur ditzala azaleko esaldi guztiak. Ostean, irudia begiratu eta galdetu bat egiten duten. Izenburuko esaldia ulertzen al du? Jolastea debekatzea…. Hori posible al da? Ados al zaudete?

PUBLIA Bi izen azaltzen dira…. Amets eta Lur. Pelikula baten izenburua. Baina… zein izan daiteke pelikularen gaia? Zer ikusten duzue irudian? Non daude? Eta norekin? Zer adierazten dizuete euren aurpegiek? Saiatu pelikularen laburpen bat egiten zuen ideia eta pertzepzioekin. Agian domekako plana eginda duzue jada!! Ostean, konparatu zenbat hurbildu zareten.

1. AURKIBIDEA Zer da aurkibidean arreta deitzen dizuena? Esaldia. Haurrak irakurri dezala. Ulertu al du Uxue Alberdik esan nahi duena? Debekatuta dagoen guztia egitea txarto al dago? Eta alderantziz? Bestetik, 4 emakume agertzen dira irudian. Oso ezberdin jantzita eta adin ezberdinekoak. Zer egingo ote dute hor? Zer uste duzu?

-1Gida 91_Debekatu ditzagun debekuak!


DEBEKATU DITZAGUN DEBEKUAK!

2. LAGUN Hara, gure “Laguntxoa”! Hainbat gauza debekatuta daudela ikasten ari da. Proposatzen dugun ariketa hurrengoa da: •

Ez irakurri ezer. Estali letrak eta soilik debekuaren seinaleei begiratu, ea asmatzen duzuen zer debekatzen duten. Zeri esaten dio “Ez, Ez, Ez” seinale bakoitzak?

Debekatuta txapelarekin igerilekuan sartzea? Debekatuta landareak ureztatzea?

Zenbat asmatu dituzue?

3. PUPU ETA LORE Gure bikotetxoa debeku ezberdinak badirela ikasten ari da. Izan ere, badaude beharrezkoak diren debeku batzuk eta errespetatu behar ditugunak; semaforoen argienak, adibidez. Beste batzuk, aldiz, ez dute zentzu handirik. Proposatzen dugun ariketa hurrengoa da: Komikia irakurri barik, fotokopia atera. Binetak moztu eta poltsa batean sartu. Astindu eta, ostean, joan zati bakoitza bananbanan ateratzen, komikia era egokian osatzeko asmoz. Erraza izan al da?

4. TIRITATXO Tiritatxok beti zainduko gaitu eta, oraingo honetan, gosari osasungarri batek zertan datzan azalduko digu pausuz-pausu. Irakurri bakoitzak koadro bat eta proposatu erronka bat haurrari. Hurrengo eguneko gosaria berak prestatuko du Tiritatxok esandako elikagai guztiekin. Guk geuk gosaria egiten badugu, zaporea goxoagoa izango da!! -2Gida 91_Debekatu ditzagun debekuak!


DEBEKATU DITZAGUN DEBEKUAK!

5. MARTINBERTSO Gure ingurua; herria, eskolako patioa, plaza... debekuz beteta dago. Kontutan hartu batzuk beharrezkoak direla, baina, batzuetan, kalea debekuz josita dago‌ Martinbertso eta bere lagunek buelta eman diote kaleari, debekuei eta mundua begiratzeko moduari!! Aurretik ikasi duguna kontutan hartu behar dugu eta praktikan jarri. Gure proposamena: bai helduek eta bai haurrek, adibideak jarri beharko dituzue bidezkoak iruditzen ez zaizkizuen debekuak azalduz, bakoitzak bere ikuspuntutik. Aldi berean, hauei bueltan nola eman azalduko diozue elkarri. Etxeko debekuek ere balio dute kasu honetan! Bestearen zapatetan jartzeko prest?

6. HAURRENTZAKO YOGA Helduak irakurriko du atala umearen laguntzarekin. Hori egin ostean, irudiak ikusi eta mugimendua behin edo birritan elkarrekin egingo dugu, baina denbora asko galdu barik horretan. Jarraian, haurra animatuko dugu bakarrik egitera eta, ostean, berriz ere paperean begiratuko dugu era egokian egin dugun. Hala bada, ikasia dugu gerlariaren mugimendua laguntxoei erakusteko!

7. HAUR KANTAK Bien artean irakurriko duzue abestia; lerro bat bakoitzak, adibidez. Ostean, beste herrialde bateko haur kanta bat topatuko dugu eta doinu horrekin gure kanta abesten saiatuko gara. Zein polita den kultura ezberdinekin hartu-emana izatea! -3Gida 91_Debekatu ditzagun debekuak!


DEBEKATU DITZAGUN DEBEKUAK!

8. BARATZE NATURALA Hemen dira berriro gure Karakola eta Barea. Oraingo honetan, ohartu dira askotan haurrek debekuak jasotzen dituztela azalpen gutxi jasota eta zentzu handirik gabe. Irakurri istorioa, eta solastu honen zentzuaz eta, debekua jaso ostean, eurak hartutako erabakiaz. Bidezkoa al da? Gure proposamena: Bai helduek eta bai haurrek marraztu komiki labur bat edo marrazkitxo bat norberarentzako bidezkoa ez den debeku baten egoerarekin. Noiz sentitu duzu bidezkoa ez den debeku bat jaso duzula?

9. ESKULANA Eskulana egin baduzue eta, gehiago egiteko gogoz bazaudete, jarraitu itzalekin jolasean! Etxean dauden tresnekin forma dibertigarriak sortu ditzakezue, edo baita zuen gorputzeko atal ezberdinekin ere. Konturatu al zarete argitik gertuago egon ezkero itzala handiagoa dela eta alderantziz? Zure gurasoak baino handiago izan zaitezke itzalean!

IRRIA ALDIZKARIA Gustuko al duzu Irria aldizkaria? Agian proposamenen bat daukazu guri luzatzeko‌

-4Gida 91_Debekatu ditzagun debekuak!


DEBEKATU DITZAGUN DEBEKUAK!

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Kontxo! Antzaretan ere familia mota ezberdinak aurkitu ditzakegu. Guk bezala, animalia batzuk sexu bereko bikoteak osatzen dituzte; besteak beste, lehoiek, pinguinoek, jirafek, txakurrek, hartzek‌ Eta beste askok eta askok. Konturatu zara gure inguruan zenbat familia mota ezberdin dauden? Guraso bakarra dutenak, sexu bereko gurasoak dituztenak, amonarekin bizi direnak‌ ziur zure inguruan ere familia ederrak daudela, guztiak maitasunez beteak. Pentsatu, baietz segituan aurkitu!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Izugarri gustatu zaigu gure lagunek egin duten ariketa, eta zuri? Probatu dezagun berdina egiten, gauza berriak ikasiko ditugu! Elkarbizitzarako debekuak sortu ditzakezue. Adibidez: debekatuta dago jolas parkeak haur guztien beharretara egokituta ez egotea. Ea zer bururatzen zaizuen.

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Lehen olerkian debeku mota ezberdinak agertzen dira: beharrezkoak, erakargarriak eta zentzurik ez daukaten debekuak. Jakingo zenuke bakoitzaren adibide bat aurkitzen? Gainera, beste jolas bat ere proposatzen dizuegu: falta diren beste hiru olerkiak irakurri eta bakoitzaren marrazki adierazle bat sortu. Horrela irakurtzen ez dakiten edo ezin dutenei ere erakutsi ahal izango diezue, beraiek ere olerkiaz gozatu dezaten.

-5Gida 91_Debekatu ditzagun debekuak!


DEBEKATU DITZAGUN DEBEKUAK!

13. MARIKALANBRE Zein interesgarria Marikalanbreren komikia, emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasun eta berdintasunez hitz egin dezakezue familia giroan. Gainera, gure aldetik ere jolas bat proposatzen dizuegu. Begiratu azken marrazkia. Lau emakume agertzen dira, ezta? Bata medikua da, bestea zientzialaria, hurrengoa biologoa eta azkena arkeologoa. Zure inguruan ba al dago antzeko lanik duen emakumerik? Ziur segituan identifikatzen dituzuela bat baino gehiago!

14. LARGABISTA Largabista dbekuak ezartzen ari da etengabe. Baserriko bisita hori debekuz betea dagoela dirudi, ezta? Zein iritzi duzu zuk? Uste duzu ondo dabilela gure laguna? Ala debeku horiek guztiak soberan daude? Pentsatu zer eskatzen duen: animaliak zaintzea, ortua ez zapaltzea‌ zein dabil txintxo haurra edo Largabista?

15. MARIMATRAKAK Ai gure Marimatrakak! Ez dute aitak esandakoa bete‌ Goazen istorioarentzat amaiera polit bat prestatzera: idatzi, marraztu, pentsatu‌ Zuk zer egingo zenuke hau pasa ondoren? Kalera joango zinake jolastera? Ala aitari egia esango zenioke? Agian dena ahaztu eta beste toki batera joan zinateke?

-6Gida 91_Debekatu ditzagun debekuak!


DEBEKATU DITZAGUN DEBEKUAK!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Karmele ez da trabak dituena, gizarteak jartzen dizkio trabak. Ideia honen inguruan hitz egin dezakezue familian. Eta gogoeta hori kontutan izanda, agian gure inguruan daukagun lagun edo familiako kide bat etorriko zaizue gogora. Berarekin konpartitzen dituzuen momentuak berdin gozatzen al dituzue guztiok? Aukera berdinak al dituzue jolas egiteko? Moldatu ditzagun gure jolas edo dinamikak denon parte-hartz

-7Gida 91_Debekatu ditzagun debekuak!

Profile for irrien lagunak

iRRiA 92 - Irakurketa gida  

iRRiA 92 - Irakurketa gida  

Advertisement