__MAIN_TEXT__

Page 1

GURPIL GAINEAN

0. AZALA Hona hemen, ale honetako azalarekin jolasteko egin dezakezuena: •

Hartu aldizkaria esku artean eta, haurra inguruan duzula, azalari begira jarri eta hasi barrez.

Haurra gerturatzen bazaizu, bere arreta deitu duzunaren seinale izango da. Eta, bide batez, irakurketara gerturatzea ere lortuko duzu.

Orain, utzi haurrari azala arakatzen eta galdetu ea zer irakurtzen duen orrian. Interesgarria zaio agertzen dena? Galdetu, zirikatu... Entzun haurra eta hitz egin azalean ikusten duzuenaren inguruan… Zer datorkizue burura?

PUBLIA Aldez aurretik, esan iezaiozue haurrari atal hau Rap musika erritmoarekin irakurriko duzuela. Horretarako, eta testua ondo irakurri ahal izateko, aurretik apur bat praktikatu beharko duzue irakurketa. Eta behin praktika eginda, Rap estiloarekin irakurtzeari ekingo diozue!

1. AURKIBIDEA Betiko lez, aurkibidearen atalean aldizkariaren gaia jorratzen da. Beraz, interesgarria litzateke bertan idatzitakoak haurrak ondo ulertzea. Horretarako, oraingoan gure proposamena testutxoa haurrari irakurtzea izango da. Behin testua irakurrita, haurrari galde diezaiokezu irakurri duen horretatik zerekin gelditu den, zer iruditu zaion interesgarria edo zer iritzi duen irakurri diozunaren inguruan etab.

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 1 / 8


GURPIL GAINEAN

2. LAGUN Lagunen atala irakurtzeko honakoa egingo duzue: •

Esan haurrari zuk irakurriko diozula komikia eta berak begiak estali beharko dituela komikia hobeto entzun eta ulertzeko.

•

Azkenik, animatu zaitezte komikiari nahi duzuen izenburua jartzera! Hartu orri txuri bat, idatzi izenburu bat eta egin azpian nahi duzuen marrazkia! Irudimena erabili eta sortu nahi duzuen hori!

3. PUPU ETA LORE Oraingoan, imajinazioarekin egingo dugu lan eta jolas. Horretarako, komikia irakurtzen hasi aurretik, elkarrizketa batzuk estali egingo dituzue orri zati zuri batekin. Ondoren, testua irakurriko dugu. Eta, azkenik, orri zuriz estaliriko ataletan, zuek sorturiko esalditxoak txertatuko dituzue. Amaitzean, denak irakurriko dituzue. Politak atera al zaizkizue esaldiak? Honekin bukatzean, orri zuriak kendu itzazue eta testuak idatzirik zeuden moduan irakurri.

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 2 / 8


GURPIL GAINEAN

4. TIRITATXO Gaizki ala ondo irakurri? Atal honetan, komikia irakurtzeko zera proposatzen dizuegu: •

Irakurri zuk testua haurrari, baina gaizki irakurri ezazu! Ea ohartzen den eta zer esaten dizun!

Gaizki irakurtzen ari zarela esaten badizu, zera esan diezaiokezu: Kontxo! Ez dakit zer gertatu zaidan… ez dut ondo irakurtzea lortzen! Irakurriko duzu zuk mesedez? Seguru nago nik baino hobeto irakurriko duzula eta…

5. MARTINBERTSO Atal honetan, zera egin dezakezue: •

Komentatu haurrari jolas bat egingo duzuela. Esan haurrari testua berak irakurtzeko eta, ondoren, irakurketatik hitz bat aukeratu beharko duela. Zuk ez duzu jakingo hitz hori zein den. Hitza zein den asmatzeko, galderatxoak egingo dizkiozu.

Ondoren, alderantziz egingo duzue. Zuk testua irakurri, hitz sekretua aukeratu, eta berak zuri egingo dizkizu galderak. Ondo pasa bikote!

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 3 / 8


GURPIL GAINEAN

6. HAURRENTZAKO YOGA Yogaren atalean, haurrari utziko diogu protagonismoa. Galdetuko diogu ea nola gauzatu nahi dituen irakurketa eta yogaren praktika.

7. HAUR KANTAK Haur kanten atala lantzeko, lehenik eta behin, esan haurrari abestia entzungo duzuela. Ondoren, bertako letrak irakurri eta jolastu hauekin. Nola? Bertako letrei haurrak beste batzuk gehituko dizkio. Modu honetan, letra berria jarriko diogu abestiari. Gogoratu, baina, erritmoa eta doinua errespetatzeaz gain, abestietan errima ere errespetatu beharko duzuela. Sortu abesti berriak eta gozatu!

8. BARATZE NATURALA Atal honetako izenburua Benito Lertxundiren abesti baten izenburuaren berdina da. Hori horrela, lehenik eta behin, esan haurrari izenburua irakurtzeko. Irakurri duzuenean, esan izenburu horrek abesti bat ekarri dizula burura‌ galdetu ea abesti hori entzun nahi duen. Entzun ostean, irakurri testua eta hitz egin udazkenaren inguruan. Amaitzeko, udazkenari buruzko marrazki polit bat egin dezakezue.

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 4 / 8


GURPIL GAINEAN

9. ESKULANA Atal honetara iristean, galdetu honakoa haurrari: “Mendira txango bat egiteko prest?” “Baina lehendabizi gure lagunek zer proposatzen diguten jakin behar dugu, ados?” Jarraian, honakoa egin dezakezue: •

Irakurtzen hasi aurretik, laukitxo bakoitzean dauden zenbakiak estaliko ditugu.

Ondoren, irakurtzen hasi zaitezkete eta haurrari hau esango diozu: “Adi irakurri behar dugu. Izan ere, ez dakit zein ordenetan egin behar ditugun arkua eta gezia.”

Irakurketarekin amaitzean, galdetu haurrari ea zein ordenetan gauzatu behar dugun arkua.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Irakurtzen hasi aurretik, zera egin dezakezue: •

Esan haurrari testu honetan marigorringoaren inguruko informazioa emango digutela. Proposatu iezaiozu, irakurtzen hasi aurretik, marigorringoaren argazkia ikusita zer kontatuko diguten asma dezala. Ea zer esaten dizun.

Jolas hori eginda, zuk zeuk irakurri iezazkiozu hasierako testutxoak. Amaierako testuak, berriz, berak irakur ditzala.

Amaitzean, irakurritakoan jaso duzuen informazioarekin egin marigorringoaren marrazkitxoa.

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 5 / 8


GURPIL GAINEAN

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Jarraian detektibe lanak burutzeko beta eskainiko dizuegu: •

Lehenik eta behin, komikia irakurri.

Orri zuri batean, detektibe lanak burutuz, protagonistaren baten izena jarriko duzuen inortxori erakutsi gabe.

Amaitzeko, “bat, bi, hiru” esan eta bakoitzak idatzi duena erakutsi beharko du.

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testutxo hauek irakurtzeko zera proposatzen dizuegu: •

Lehenik eta behin, irakur dezala haurrak izenburua. Ondoren, zu zeu testuetan zehar jorratuko den gaia ondorioztatzen saiatuko zara, izenburu horretatik abiaturik.

Ondoren, gauza bera egin beharko duzue testutxo bakoitzarekin. Alegia, esan haurrari batek testu bakoitzaren izenburua irakurri beharko duela, eta besteak testuaren muina asmatu eta ondorioztatu. Amaitzeko, zuen ondoan ez dagoen norbaiti zerbait idazteko tartetxo bat hartzea

proposatzen dizuegu.

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 6 / 8


GURPIL GAINEAN

13. MARIKALANBRE Gure lagun Marikalanbreren atala irakurtzeko zera proposatzen dizuegu: •

Galdetu haurrari ea zer esan nahi duen “Zaratik gabe eta kerik gabe” esaldiak.

Ondoren, irakurri bion artean.

Amaitzean, kartulina batean irudikatu dezakezue irakurri duzuena. Eta, ondoren, jarri ezazue ondo deritzozuen txokoan.

14. LARGABISTA •

Hasteko, galdetu haurrari: “Zertan dabil Largabista?” “Lagunduko al diogu txoko ezkutua aurkitzen?”

Ondoren, irakurri ezazue komikia.

Jarraian, norbaiti azalduko diozue irakurri duzuena. Horretarako, erabaki nori kontatuko diozuen eta zer esango diozuen, orritxo batean zerrendatuz.

Amaitzeko, lagundu Lagabistari txoko ezkutua aurkitzen!

15. MARIMATRAKAK Noa eta Lea marimatraken istorioa irakurtzeko, honako jolasa proposatzen dizuegu: Aukeratu nork irakurriko duen testutxoa eta esan, irakurtzen doalarik, Noa eta Lea izenak ateratzen diren bakoitzean, tonua igo beharko duela eta eten txiki bat egin beharko duela arnas hartzeko. Tonua esajeratu beharko duzue, horrela, umore puntua emango diozue jolasari. Gozatu!

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 7 / 8


GURPIL GAINEAN

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Atal hau irakurtzeko: •

Lehenik eta behin, irakur iezaiozu testutxo urdina haurrari eta hitz egin testuaren gaiaren inguruan: Badakizu non dagoen Senegal? Zergatik dute beraien lagunen elkarte bat? Zer deritzozu ama Bergarakoa eta aita Segenalekoa izateaz?

Ondoren, esaiozu komikian ageri diren pertsonaiak ezagutu behar ditugula eta irakurtzen jarraitu behar dugula.

Amaitzean, eskuinaldeko testua irakurri. Bergarako senegaldarren elkarteari buruz hitz egiten du. Galdetu ea nola irakurri nahiko lukeen eta gozatu bion artean testua oso polita da eta.

Gida 88_Gurpil gainean

Orria 8 / 8

Profile for irrien lagunak

iRRiA 88 - Irakurketa gida  

iRRiA 88 - Irakurketa gida  

Advertisement