Page 1

JATEN DUGUNA GARA

0. AZALA Aldizkaria esku artean duzuelarik, utzi haurrari bost minutu aldizkaria arakatu ahal izateko. Bukatzean, azalean ageri dena irakurtzeko tartea hartu. Erreparatu irudian eta konpartitu ikusi eta sentitzen duzuena. Horretarako, galdera batzuk ondo etor daitezke: • • •

Zer ikusten duzu irudian? Zergatik agertzen dira haurrak janariz mozorroturik? Zeri buruz jardungo dugu aldizkarian?

Amaitzean, utzi lasai nahi duena irakurtzen, eta, irakurtzen amaitzen duenean, komentatu dezala irakurri duena.

1. AURKIBIDEA Eman begirada bat eskuineko irudiei eta saiatu pentsatzen zer gertatzen ari den irudi bakoitzean. Amaitzean, irakurri goiko izenburua. Aztertu irudi bakoitza eta hitz egin gaiaren inguruan. Bukatzean, ezkerraldeko zerrenda irakurri; binaka edo txandaka, nahi duzuen eran.

2. LAGUN Lagunen atalera iristean, agertzen diren irudi eta esaldiak lasai irakurri eta arakatzeko tartea hartzeko proposamena luzatzen dizuegu. Hau da, irakurri esalditxo bakoitza eta erreparatu irudietan. Momentuan agertzen diren galdera eta ideiak konpartitzen ahalegindu. Amaitzean, hitz egin irakurritako horren inguruan: egin galderak elkarri, komentatu…

Gida 84_Jaten duguna gara

Orria 1 / 7


JATEN DUGUNA GARA

3. PUPU ETA LORE Izenburua irakurrita: zertan jardungo dira gure haurrak? Irakurtzen hasi aurretik, hitz egin haurrarekin “garaian garaikoa” esamoldeari buruz: duen garrantziaz, etab. Amaitzean, banan-banan irakurri eta aztertuko duzue laukitxo bakoitza.

4. TIRITATXO Tiritatxoren atalean, hilekoari buruz ikasteko, irakurtzeko… aukera izango dugu. Irakurri komikia eta esan haurrari adi irakurri behar duzuela. Izan ere, jarraian jolastxo bat egingo dugu. Honetan datza jolasak: • • •

Letra zopa bat sortuko duzu. Letra zopa horretan, irakurri dituen testuetan agertzen diren 5 hitz sartuko dituzu. Letra zopa horretan, bost hitzok aurkitu beharko ditu!

5. MARTINBERTSO Martinbertsoren atala, honela irakur dezakegu: • •

Sarrera, berak irakur dezala, nahi duen moduan. Amaitzean, Martinbertsoren beheko bertsoa irakurtzeko denbora har dezala. Testua, doinu eta erritmo batekin abestuko du, bertso bezala. Arintasuna bereganatzeko, testutxoa behin eta berriz irakur dezake. Bertsoa abestean, amai ezazu zuk zeuk ondorengo esaldiak bertso eran irakurri eta abesten.

Gida 84_Jaten duguna gara

Orria 2 / 7


JATEN DUGUNA GARA

6. HAURRENTZAKO YOGA Yoga pixka bat egingo dugu. Horretarako, esan haurrari katuaren jarrera imitatzeko, lehenik eta behin, testuan agertzen diren azalpenak irakurri beharko dituela. Bakoitzak, jarrera bat imitatu beharko du. Beraz, horretarako, bakoitzak testu zati bat irakurri beharko du. Ondoren, bakoitzak irakurri duen hori egin dezala eta besteari azaldu.

7. HAUR KANTAK Kanta hauek irakurri eta abestea proposatzen dizuegu. Hala ere, hori egin aurretik, zera egin dezakezue lehenago: •

Galdetu haurrari ea, zer ikusten duen marrazkietan: o Txoria pozik ala triste dagoela uste duzu? o Zergatik uste duzu egon daitekeela txoria triste?

Irakurri abestia eta kantuak zein doinu duen jakin nahi izan ezkero, begiratu interneten. Ondoren, abesti tristea abesti alai bilakatzea proposatzen dizuegu. Sortu abesti polit eta alai bat!

Gida 84_Jaten duguna gara

Orria 3 / 7


JATEN DUGUNA GARA

8. BARATZE NATURALA Gure laguntxoak zertan ari diren ikusteko, honakoa proposatzen dizuegu: •

Jolastxo bat egingo dugu. Lehenik eta behin, esan haurrari testua modu ezberdin baten irakurriko duzuela. Nola? Bada, geldialdi gabeko irakurketa eran! Esan haurrari, gelditu gabe irakurri beharko duela testua, ahal duen azkarren! Irakurketa hori gainera, kronometratu egingo diozu! Seguru gaude, primeran pasako duzuela! Haurrak amaitzean, zuk ere berdina egin dezakezu. Oraingoan, haurrak kronometratuko zaituelarik!

9. ESKULANA Esaiozu haurrari honakoa: “Apaingarri bat egiteko prest? Ea zer proposatu diguten gure lagunek!” • • • •

Lehenik eta behin, haurrari arakatzen utziko diozu. Ondoren, galdetu iezaiozu zurekin batera irakurri nahi duen. Jarraian, galdetu haurrari: “ulertu duzu nola egin duten?” Amaitzeko, zerrenda bat egiteko proposamena luzatzen dizuegu. Zerrenda horretan, egin beharreko pausuak idatziko dituzue labur-labur.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Hau da hau informazio festa! Jarraian orri zuritxo bat hartuko dugu atalean agertzen zaiguna txukun-txukun idatzita jarri ahal izateko: • • • •

Lehenik eta behin, utzi haurrari nahi duen bezala irakurtzen. Ondoren, orri zurian izenburua idatzi eta koloreztatuko dugu. Jarraian, esanguratsua egin zaiguna jarriko dugu puntuz-puntu. Amaitzeko, gure inguruko norbaiti azalduko diogu orrian idatzi duguna.

Gida 84_Jaten duguna gara

Orria 4 / 7


JATEN DUGUNA GARA

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Irakurri ezazue komikia lasai-lasai, eta, jarraian, asmakizunekin jolastuko dugu. Komikian zehar ageri diren hitz edo irudietan oinarriturik, asmatu itzazue asmakizun batzuk. Hemen adibide bat: •

Kolore biziko eta forma borobila duen gauza baten bila gabiltza, ia, komikiko zati guztietan agertzen da.

Jolas honek, modu dibertigarrian, komikiaren errepaso bat egiten lagunduko du. Beraz, animatu!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Jarraitu dezagun irakurketarekin gozatzen! • • • •

Lehenik eta behin, hasi olerkitxoak irakurtzen. Galdetu haurrari ulertzen ari den edo ez. Izan ere, zenbait bertso ulertzeko zailak suerta dakizkioke. Jarraian, utzi denbora haurrari bere kabuz kantei berriro begiratzeko. Amaitzeko, zuek jarri doinua bertso bakoitzari!

Gida 84_Jaten duguna gara

Orria 5 / 7


JATEN DUGUNA GARA

13. MARIKALANBRE Marikalanbreren komikia irakurtzeko honakoa proposatzen dizuegu: • • • •

Haurrari komikiaren lehen irudia bakarrik erakutsi beharko diozu. Gure helburua, lehen irudi horretaz baliatuz, haurrak istorio txiki bat idaztea izango da. Istorioa idazten amaituta, bion artean irakurri haurrak idatzirikoa. Amaitzean, irakurri Marikalanbreren komikia eta hitz egin irakurri duzuen horren inguruan: egin galderak haurrari, eman erantzuna berak egiten dituen galderei, etab.

Eta noski! Marikalanbrek eta bere lagunek egindako esperimentu zoragarria egin zuek ere etxean bat!

14. LARGABISTA Irakurtzen ari garena gure ingurukoekin konpartitzea jarduera bikaina eta aberatsa da; elkar gehiago ezagutzeko balio diguna. Largabistaren atalera iristean: • • •

• •

Orriaren kopia bat aterako duzue. Ondoren, atal edo laukitxoak moztuko ditugu. Jarraian, haurrari honakoa esango diozu: “Begira nola agertu den Largabistaren komikia” (moztutako zatiak erakutsi haurrari). “Lagunduko al didazu ondo jartzen?”. Ondoren, komikia ordenatuko duzue. Amaitzeko, irakurri komikia. Irakurri bitartean, egin geldialdi batzuk eta luzatu galderak haurrari. Adibidez: “zer gertatu zaio gizonari?”

Gida 84_Jaten duguna gara

Orria 6 / 7


JATEN DUGUNA GARA

15. MARIMATRAKAK Testutxo hau zuk haurrari irakurtzea proposatzen dizugu. Horretarako, baina, intrigaz beteriko tonuaz kutsatu beharko duzu irakurketa. Helburua? Haurra istoriora gogoz hurbiltzea. Ea ba lortzen duzun! Amaitzean, istorioaren inguruan hitz egin dezakezue.

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Istorio honetara gerturatzeko, zera proposatzen dizuegu: •

Irakurri iezaiozu haurrari lehenengo esalditxoa: “Ane pirata eta Patakon trenean doaz lagun bat bisitatzera. Parean eseri zaizkie Felix eta Ander, aspaldiko lagunak.” Eta galdera luzatuko diogu: “ zure ustez zer gertatuko da?”. Honekin haurra testura gerturatzea lortzen dugun. Komikia irakurtzera animatzen bada, irakurri ostean, galdetu zer irakurri duen, ea zerbait ikasi duen… “Zer gertatzen zaio Anderri?” Esaiozu, zerbait gehiago ikasi nahi badu, eskuineko testuan dagoela informazio guztia adierazirik. Testutxoa irakurtzen amaitzean, hitz egin gai honen inguruan.

Gida 84_Jaten duguna gara

Orria 7 / 7

Profile for irrien lagunak

Irakurketa gida 84 - Jaten duguna gara  

Irakurketa gida 84 - Jaten duguna gara