Page 1

EMAKUMEA*

0. AZALA Azalean, koloreekin jolastuko dugu. Kolore ezberdinak ditugu. Beraz, aukeratu zuetariko bakoitzak kolore bat eta, ondoren, kolore horren barruan dauden hitzak edo esaldiak irakurri beharko dituzue. Ondoren, marraztu azaleko irudia beste orri baten. Marrazkiak kolore ezberdinekin margotu beharko dituzue! Margotu eta sortu zuen koloretako eguzki polita! TTARTTALO Oraingoan, zera egin dezakezue: Irakurri hitz, esaldi‌ guztiak nahi dituzuen moduan. Ondoren, begiratu beheko irudiei eta hitz egin horien inguruan: Zer ikusten duzue irudietan? Zertarako direla uste duzue? Zer da irudimena? Nola uste duzue arindu daitekeela irudimena? 1. AURKIBIDEA Oraingoan, alde batetik, aurkibidea bion artean irakurriko duzue. Bakoitzak kolore bat aukeratuko du, eta hori irakurri eta ondoren, eskuineko Miren Agur Meaberen emakumearen definizioari eutsiko diozue. Irakur dezala haurrak eta, ondoren, ulertu duena adierazi dezala. Amaitzean, esaldi/definizio hori irudikatzea proposatzen dizuegu. Zein irudi/marrazki egingo zenioke esaldi horri? 2. LAGUN Gure txakurtxo Lagunen atalean, hitz eder askoak eskaintzen zaizkie emakumeei. Hartu momentu bat, hitz horiek zuen artean irakurri eta aztertzeko. Ondoren, irakurritakoaz gain, aztertu irudiak ere bion artean. Amaitzean, aukeratu gehien gustatu zaizuen esaldia eta sortu beste bat aukeratu duzuen horrekin lotura duena.

Gida 83_Emakumea*

Orria 1 / 5


EMAKUMEA*

3. PUPU ETA LORE Gure haurren testuan ere, aurrekoan bezala, ideia oso interesgarriak eskaintzen dizkigute! Oraingoan, aldiz, ama izateari buruzkoak dira! Irakurri nahi? Gure gomendioa honako da: Irakurri eta aztertu esaten dutena. Horretarako, haurrak irakur dezake eta zuk berak irakurtzen duen bitartean, noizean behin, esaldiak dioena zure hitzekin azal diezaiokezu. 4. TIRITATXO Tiritatxoren atalean, alua eta zakilaren inguruan ikasiko dugu. Horretarako, gure gomendioa (nahi izanez gero eta eroso sentitzen bazarete behintzat) bertan egiten dutena egitea litzateke. Gure sexu organoak, naturaltasunez ezagutzea, ikustea‌ gure burua onartzeko bide ere izan baitaiteke! 5. MARTINBERTSO Atal honetan honakoa egin dezakezue: Begiratu bion artean irudiari eta, ezer irakurtzen hasi aurretik, pentsatu bion artean; Zer ikusten duzue irudian? Zertan ari direla uste duzue? Ondoren, irakurri ezkerraldeko testua eta, amaitzean, hitz egin testuaren gaiaren inguruan. Zer iruditzen zaizue, gaur egun emakumeak ere bertsotan jardutea? Zein beste eremutan eman da aldaketa hori emakumearentzat? Non indartuko zenukete emakumearen presentzia? 6. HAURRENTZAKO YOGA Atal honetan zera egin dezakezue: Irakurri, lehenik eta behin, testua nahi duzuen moduan eta, ondoren, egin bertan agertzen diren yoga ekintzak. Gozatu eta‌ testuan dioten bezala: gorputza lurrean eta burua zeruan!

Gida 83_Emakumea*

Orria 2 / 5


EMAKUMEA*

7. HAUR KANTAK Kantua, amari dedikaturikoa dela kontuan izanda, zera gomendatzen dizuegu: Esan haurrari amari idatziriko kanta dela eta ea irakurri nahi duen. Irakurri nahi badu, utzi lasai irakurtzen. Ondoren, doinu bat jarri kantari eta proposatu haurrari kanta ozen kantatzeko. Amaitzeko, bion artean (beti ere, haurrari protagonismoa utzita) amari dedikaturiko abesti bat sortuko duzue. Amaitzean, oparitu amari kanta: idatziz, kantatuz, dantzatuz‌ nahi duen moduan egin dezala. 8. BARATZE NATURALA Gure laguntxoen testua bion artean irakurtzea gomendatzen dizuegu. Irakurri lasai, ozen eta gozatu elkarren arteko elkarrizketa. Amaitzean, Karakola eta Barearen artean beste elkarrizketa bat sortu dezakezue! 9. ESKULANA Eskulanen atalean, ondorengoa da gure proposamena: Lehenik eta behin, ezkerraldeko testua irakurri (bion artean) eta, ondoren, Itsas Maskorrekin egindako irudiak erreproduzitzen saiatu. Horretarako, aurretik, Itsas Maskorrak aurkitu beharko dituzue. Ondo pasa!

Gida 83_Emakumea*

Orria 3 / 5


EMAKUMEA*

IRRIA ALDIZKARIA Testu hau zuk zeuk irakur diezaiokezu haurrari. Uler dezala ondo testuaren esanahia. Amaitzean, galdetu haurrari: Irakurtzea gustuko duzu? Noiz irakurtzen duzu gusturago? Nola gustatuko litzaizuke irakurtzea? Zer egin dezakegu irakurketa gogokoago izateko? Animatu haurra bere ideia zaparrada luzatzera! 10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Txori honen inguruan irakurtzeko, zera egin dezakezue: Lehenik eta behin, irakurri iezaiozu sarrera zuk haurrari. Ondoren, irudiekin dauden testuak harturik, irakurtzen hasi aurretik eta irudia begiraturik, testuan agertuko dena asmatzen saiatuko zarete! 11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Animatu haurra testu osoa irakurtzera eta, amaitzean, azaldu diezazula ulertu duena. Amaitzean, marrazki dotore bat egin bion artean irakurri duzuen horren inguruan! 12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testu eder hauek, nahi duzuen eran irakur ditzakezue. Hori bai, esan haurrari irakurketa gozatzen, sentitzen‌ saiatuko garela! Amaitzean, asmatu, EMAKUMEA hitza erabilita, beste olerki polit bat!

Gida 83_Emakumea*

Orria 4 / 5


EMAKUMEA*

13. MARIKALANBRE Jarri haurra zure ondoan eta esan testu polit-polit bat irakurriko diozula. Irakur iezaiozu testua eta joan azaltzen testuan agertzen diren ideia garrantzitsuenak. Amaitzean, hitz egin dezala testua entzutean ulertu eta jaso duen horren inguruan. 14. LARGABISTA Galdetu haurrari e, Zugarramurdiko Leizea ezagutu nahi duen. Erakutsi irudiak horretarako. Ondoren, erakutsi letra larri eta gorriz dauden orriak eta galdetu ea irakurri nahi dituen hitz horiek! Irakurtzen baditu, amaitzean, azaldu zer irakurri duen eta hitz egin sorginen inguruan berarekin. Amaitzean, Leizeen eta sorginen marrazkiak egin ditzakezue! 15. MARIMATRAKAK Gure gomendioa honakoa litzateke: Irakurri izenburua eta hasierako paragrafoa haurrari. Ondoren, animatu haurra istorioari amaiera ematera. Asma dezala zerbait! Amaitzean, irakurri testu erreala. Badu asmaturikoarekin antzekotasunik? 16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Esan haurrari Guztiok elkartea ezagutuko duzuela. Horretarako, testua irakurri beharko du. Komentatu, irakurtzen amaitzean duenean, Guztiok elkartea zer den azaldu beharko dizula. Ea irakurritakoa ondo ulertzen duen eta ulerturikoa, ondo azaltzeko gai den!

Gida 83_Emakumea*

Orria 5 / 5

Profile for irrien lagunak

Irakurketa gida 83 - Emakumea*  

Irakurketa gida 83 - Emakumea*