Page 1

MUSUA

           

0. AZALA Azalarekin jolasteko,  zera  egin  dezakezue:     Animatu   azalaren   letrak,   hitzak…irakurtzera.   Horretarako,   komentatu   haurrari,   letrak   irakurri   ezkero,   amaitzean,   muxuen   jolasa   egingo   duzuela.   Muxuen   jolasa   zertan   oinarrituko   den?   Bada,   zuen   artean,   muxuak   emango   dituzue.   Baina,   aldez   aurretik,   nolako   muxuak   gustatzen  zaizkizuen  eta  zergatik  komentatu  beharko  duzue.   Eman  elkarri  muxu  eta  gozatu!  

KATXIPORRETA Orri honetan,   liburu,   diska…ezberdinak   ageri   zaizkigu.   Nola   animatu   dezakezun   umea   irakurtzera?   Galdetu   haurrari,   agertzen   diren   objetuetatik,   zein   izan   edo   jasotzea   gustatuko   litzaiokeen.  Horietatik  bat  edo  bi  aukera  ditzala  eta  irakur  ditzala  lasai  asko.   Amaitzean,  azalduizkiozu  agertzen  diren  materialak  eta  komentatu  bion  artean  denak.  

1. AURKIBIDEA Atal honetan,   eskuinaldeko   bertsoan   zentratuko   gara.   Bertsoa   hartuko   dugu   eta   nahi   duzuen   moduan   irakurri   ostean,   komentatuko   diozu   haurrari,   bertsoko,   2.,   4.,   6.   eta   8.   paragrafoetan  agertzen  diren  azken  hitzak  hartu,  eta  horiek  asmaturiko  beste  hitz  batzuetatik   aldatu  beharko  dituela.   Ea  zer  nolako  bertso  berria  ateratzen  zaizuen!  

Gida 80_Musua  

Orria 1  /  6  


MUSUA

2. LAGUN Atal honetan,  irakurritakoaren  tonua  exajeratuz  irakurriko  duzue.  Hartu  beraz,    Miren   Amurizak  eraturiko  elkarrizketa  eta  irakurri  altu!  Eman  bolumena  zuen  ahotsei!  

3. PUPU ETA LORE Atal honetan,  Pupu  eta  Lorerekin  jolas  bat  egingo  dugu.   Zuk   Pupu   eta   Lorek   egiten   dituzten   galderak   egin   haurrari.   Haurrak,   asmatu   behar   duena  da,  zuk  egiten  dizkiozun  galderekin,  umeen  zein  komikiri  dagokion.   Amaitzean,   gehien   gustatu   zaion   galdera-­‐erantzunaren   inguruko   marrazkia   egingo   duzue.  

4. TIRITATXO Oraingoan, Hormonen  inguruan  hitz  egiten  digu  gure  Tiritatxok.   Egingo   duguna   zera   da:   Hormonak   zer   diren   interneten   begiratuko   dugu.   Bideoak,   irudiak,  azalpenak…irakurriko  dituzue.   Amaitzean,  Tiritatxoren  azalpena  irakurriko  duzuela  komentatu  umeari.   Ikusiko   dugu,   ea   Tiritatxoren   azalpenean,   interneten   ikusi   dugun   zerbait   ageri   den.   Informazioa  errepikatzen  da?  Ala  informazio  berria  eman  digu  Tiritatxok?   Amaitzean,  irudi  baten  bidez,  Hormona  irudikatuko  duzue.  Ea  zer  marrazten  duzuen!  

Gida 80_Musua  

Orria 2  /  6  


MUSUA

5. MARTINBERTSO Bertsolariaren atal   honetan,   Maskaraden   inguruko   hiztegia   ezagutzeko   aukera   izango   duzue.   Gure   gomendioa   honakoa   da:   irakurri   nahi   duzuen   eran   testua.   Ohartuko   zarete,   ezagutzen   ez   dituzuen   hitzak   irakurriko   dituzuela.   Hitz   horiekin   internetera   jo   dezakezue   eta   hitzen  esanahiak  arakatu.   Amaitzean,   hitz   horiek   hartu   eta   bertso   bat   egin   dezakezue.   Ea   zer   nolako   bertsoa   eratzea  lortzen  duzuen!  

6. BARATZE NATURALA Karakola eta   Bareak,   neguan   egiten   duguna   erakusten   digute.   Zer   egiten   dugun?   Etxean   gorde,   babestu…   Komentatu   haurrarekin   zergatik   eta   zertarako   egiten   dugun   neguan   hori,  hitz  egin  horren  inguruan.     Amaitzean,   animatu   haurra   komikia   irakurtzera   eta   bukatzen   duzuenean,   irudikatu   zuen  babeslekua.    

7. HAUR KANTAK Atal honetan  zera  egin  dezakezue:  kantak  irakurri  eta  irakurtzen  ari  zareten  bitartean,   gorputz  bidez  adierazi.  Ondoren,  bion  artean  beste  abesti  bat  asmatu  beharko  duzue.   Amaitzean,  errezitatu  asmatu  duzuen  abestia  beste  pertsona  batzuen  aurrean.  

Gida 80_Musua  

Orria 3  /  6  


MUSUA

8. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Atal honetan  badago  zer  irakurri.     Gure  gomendioa,  bion  artean  testua  irakurtzea  da.  Batek  testu  erdi  irakurri  eta  besteak   beste   testu   erdia.   Garrantzitsua   da   irakurritakoa   ondo   ulertzea.   Beraz,   ondo   irakurri   arte,   ez   diogu  irakurtzeari  utziko.   Testu  osoa  amaitzean,  bakoitzak  ulertu  duen  hori  azaldu  beharko  dio  besteari.    

9. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Testu honetan,   haurra   irakurketara   animatzeko,   zera   egin   dezakezue.   Hasieran,   letra   txuriz   dagoen   testua   bion   artean   irakurri,   eta,   ondoren,   galdera   erantzunak   banatu.   Batek   galdera  irakurriko  du,  eta  besteak  erantzuna.     Amaitzean,  Hartzaren  inguruan  interesgarriena  iruditu  zaizuena  batak  besteari  kontatu   diezaiola.  

IRRIA ALDIZKARIA Atal honetan,  irakurzaletasunari,  baloreei...  buruz  hitz  egiten  da.  Zera  egin  dezakezue   haurra   irakurketara   animatzeko:   komentatu   haurrari,   testu   honetan,   irakurzaletasunari,   baloreei…  buruz  hitz  egiten  dela  eta  zer  diren  jakin  nahi  badu  testua  irakurri  beharko  duela.     Irakurtzera  animatzen  bada,  utzi  lasai  irakurtzen.  

Gida 80_Musua  

Orria 4  /  6  


MUSUA

10. FILOSOFO TXIKIAK Gure laguntxo  Filosofoen  testuan,  debekuen  inguruan  hitz  egiten  da.     Gure   gomendioa   honakoa   litzateke:   testua   irakurri   aurretik,   aurreratu   haurrari   debekuaren  inguruan  irakurriko  duzuela.     Aldez   aurretik,   ziurtatu   debekua   zer   den   ulertzen   duela.   Ez   badaki   azalduiozu.   Ondoren,  galdetu  haurrari  ea  nola  irakurri  nahi  duen:  bakarrik,  bion  artean...     Irakurtzen  amaitzean,  eztabaidatu  irakurritakoaren  inguruan.  

11. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testu hauek   irakurtzera   animatzeko,   komentatu   haurrari   lau   olerki   hauek   irakurriz   gero,  gehien  gustatzen  zaizuen  hori  hartu  eta  horren  marrazki/irudi  bat  egingo  duzuela.     Ea  irakurtzera  animatzen  den!  

12. MARIKALANBRE Haurra testu   honetara   gerturatzeko,   komentatu   haurrari   testu   honetan   ipurtargiak   nola   egin   ikusi   eta   ikasiko   duela.   Irakurtzera   animatzen   bada,   utzi   lasai,   nahi   duen   moduan   irakurtzen  eta  amaitzean  egin  zuen  ipurtargi  pertsonalak!  

13. LARGABISTA Largabistaren atal   honetan,   esan   haurrari   Largabistak   makilaren   erabilera   ezberdinak   azaltzen  dituela.     Testua  irakurri  bion  artean  eta,  amaitzean,  asmatu  makilaren  beste  erabileraren  bat.     Ea  zer  bururatzen  zaizuen!  

Gida 80_Musua  

Orria 5  /  6  


MUSUA

14. MARIMATRAKAK Atal honetan,   gure   gomendioa   honakoa   litzateke:   irakurriozu   haurrari   testuaren   honako   zatira   arte:   “Marimatraka   txikia   kezkatu   egin   da:   eta   Mari   Domingik   ez   baditu   bere   zirrimarrak  ulertu?”     Ondoren,  bion  artean,  testuak  nola  jarraitzen  duen  imajinatu  beharko  duzue.     Imajinazioari  bide  eman  ondoren,  bukatu  testua  guztiz  irakurtzen.    

15. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Komentatu haurrari  testu  honetan  superheroi  bat  ezagutzeko  aukera  izango  duzuela.     Irakurri  nahi  duzuen  moduan  eta,  amaitzean,  asmatu  dezala  haurrak  beste  superheroi   bat:  Nolakoa  da?  Zein  botere  edo  indar  du?     Egin  superheroi  horren  irudia  eta  bidali  guri!  

Gida 80_Musua  

Orria 6  /  6  

Profile for irrien lagunak

Irakurketa gida - iRRiA 80  

Irakurketa gida - iRRiA 80