Page 1

34. ZENBAKIA Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

Zein ederra den maitatzea eta maitatua sentitzea ezta? Apirileko atalean gure lagunak maitasunean murgilduko zaizkigu, honela diote “MUNDU HONETAKO GAUZARIK EDERRENA, MAITASUNA!”. Hori esanda, ezagutzen duzue E. Fromm? E. Fromm psikoanalista bikain bat izan zen, eta hainbat liburu idatzi zituen; horien artean, “Maitasunaren artea”. Liburu honetan, argi adierazten digu Frommek maitatzea ikasi beharreko zerbait dela eta ongi maitatzea artelan bikain bat bezalakoxea dela. Beraz, Frommentzat, ezagutza eta ahalegina eskatzen duen artea da maitasuna; hain zuzen, jakituria teorikoaz gainera praktikoak berebiziko garrantzia duen artea. ADOS ZAUDETE E. FROMMEKIN?

0. AZALA Aldizkaria arakatzen hasi aurretik, estali egingo dugu azalean dagoen lainotxoko testua. Ondoren, emaiozu haurrari berri on bat: “Begira iritsi da Irrien Lagunen aldizkari berria! Baina ikusi duzu nola dagoen lainoa estalirik? Jarriko dugu zerbait? Baina, badaezpada, irudian erreparatuko dugu, ea zer ikusten dugun!”. Aldizkaria aurrean duzuelarik, bertan ageri zaigun irudian erreparatuz, galdera batzuk egitea proposatzen dugu: • Zer ikusten duzu irudian? • Zergatik ageri dira guztiak poz-pozik? • Zer du Pupuk eskutik lotuta? • Zer esan nahi ote du bihotz gorri horrek? •… Galderekin amaitzean, aldizkariko zati hori betetzeko garaia iritsi da; beraz, anima zaitezte izenburua jartzera. Aldizkariarekin amaitzen duzuenean, itzul zaitezte azalera, eta galdetu haurrari: “Aldatuko dugu izenburua?”. Baiezkoa bada, aldatu, eta, ezezkoa bada, ez. Ondoren, estalirik zegoen testua ikusteko garaia izango da. Oso ezberdina da zuek jarritako izenburuarekin alderatuz?

Gida_ 34_Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna.doc

Orria 1/7


34. ZENBAKIA Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

1. IRRIEN LAGUNEN UDALEKUA Jolas dezagun apur bat: • Lehenik eta behin, informazioa irakurri, lasai-lasai. • Irakurri ondoren, irakurgaiko informazio garrantzitsua sailkatuko dugu. Adibidez: ZER: Udalekuak, NOIZ: Ekainaren 29tik uztailaren 6ra, NON: Zerainen… • Gero, idatzi informazioa orri zati txikietan. Ondoren, moztu, tolestu eta erdian utzi. • Amaitzeko, zoriz, hartu orritxo bat, eta ea nork aurkitzen duen azkarren informazio hori aldizkarian.

2. AURKIBIDEA Hilero bezala, oraingoan ere, laburpentxoari tartetxo bat eskaintzeko proposamena egiten dugu. Irakurri patxadaz bertan ageri dena. Ondoren, honako ariketa hau egitea proposatzen dugu: • Orri zatietan, galdera hauek idatziko ditugu: o Zein edo zer da zuretzat munduko gauzarik garrantzitsuena? o Jasotzen al duzu maitasunik? o Nahikoa al da egunean gurasoekin edo haurrekin igarotzen duzun denbora? o Jasotzen ahal duzu laguntzarik, zure beldurrei eta kezkei aurre egiteko? o Zer da zure gertuko batek zuri gehien egitea gustatzen zaizuna? o… • Familian, lagunartean eta abarrean zaudetelarik, jarri borobil batean. Orritxoak kutxa txiki batean sartuko ditugu. • Ondoren, ahulki jolasean bezala, musika jarriko dugu. • Musika ari den bitartean, eskutik eskura kutxa pasatuko duzue. Musika amaitzean, kutxa eskuan duena borobilaren erdialdera irtengo da, eta orritxoa aterako du kutxatik. Ondoren, berak hautatuko du galdera hori nork erantzungo duen. Gida_ 34_Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna.doc

Orria 2/7


34. ZENBAKIA Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

3. PUPU ETA LORE Galdera interesgarriak egiten dituzte Pupuk eta Lorek. Zalantzez beterik daude. Oraingoan zuen lana zalantza horiei erantzuna aurkitzea izango da. Gure proposamena hauxe da: • Atal honetara iritsi aurretik, esaiozu haurrari: “Badakizu nork deitu didan? Pupuren eta Loreren amatxok! Eta badakizu zer esan didan? Pupu eta Lore zalantzaz beterik daudela eta ea laguntzeko prest gauden! Lagunduko diegu? • Ondoren, joan zaitezte Pupu eta Loreren atalera, eta hasi komikia irakurtzen. • Irakurtzen ari zaretela, ohartuko zarete Pupuk eta Lorek zenbait galdera egiten dituztela. Saiatu galdera horiei erantzuten eta horri batean idazten. • Esaiozu idatziriko erantzunak Pupuri eta Loreri bidaliko dizkiozula. • Eta ez ahaztu zure haurra Pupuren eta Loreren erantzunaren zain geldituko dela; idatzi ezazu eskutitz bat eskerrak emanez; gutun-azal batean sartu eta utzi haren ohe gainean, bera ohartu gabe.

4. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Komikia irakurtzen hasi aurretik, bertan ageri diren lainotxoetako elkarrizketak estali egingo ditugu orri zati zuri batekin. Ondoren, irakurri lasai-lasai komikia. Irakurtzen zoazten bezala, joan laukitxoak betetzen, zuen irudimena eta sormena erabiliz. Irakurtzez amaitzean, alderatu egingo dugu estalitako lainoetan jartzen zuena guk idatzitakoarekin. OSO EZBERDINA ATERA ZAIZUE? • Atal honekin amaitzeko, galdera batzuk egiteko denboratxo bat hartzea proposatzen dugu: • Zuk zer egingo zenuke Pupuren lekuan? • Triste jarriko zinateke, Lore bezala? • Gaixo zaudenean, nor gustatzen zaizu ondoan egotea? •…

Gida_ 34_Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna.doc

Orria 3/7


34. ZENBAKIA Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

5. OSASUNA GURE ONDASUNA Norberaren autoestimua osasunaren balantza erregulatzeko pisu astuna delakoan gaude. Hau da, autoestimu txikiak osasunaren balantza kinka larrian jarriko du; aldiz, autoestimu on bat ezinbesteko izango da balantzaren orekari eusteko. Hala, Tiritatxoren aholkuak gure egunerokoan presente izan ditzagun, jarduera hauek proposatzen dizkizuegu: • Kolore askotako orri edo kartulinetan, Tiritatxoren aholkuak idaztea, koloreztatzea eta egunero ongi ikusiko ditugun lekuan itsastea. Idatzi eta koloreztatzen ari zareten bitartean, elkar maitatzeko uneak aprobetxatu, laudorioak, besarkadak…; izan ere, horiek ezinbestekoak dira gure autoestimua elikatzeko.

6. ELEFANTE BAT HEGAN Aukera bikaina, irakurketa lasai eta patxadatsua gauzatzeko. Hartu ipuina oheratzeko momentu goxoan edo eguneko momenturik lasaienean, leku lasai eta patxadatsuan zaudetela —adibidez, ohe gainean—, eta irakur iezaiozu ipuina haurrari. Ez ahaztu, haurraren erreferente garela; beraz, irakurri zuk dakizun moduan (ikurrak errespetatu, tonu bat baino gehiago erabili, ahozkotasuna…). Amaitzean, emaiozu muxu goxo-goxo bat, eta esaiozu zenbat maite duzun!

7. OLIBATXO Olibatxok, sukaldean erabilitako olioarekin zer egin beharko genukeen azaltzen digu. Irakurri haurrarekin komikia, eta gero hau egitea proposatzen dugu: • Esaiozu haurrari afaltzeko zer nahi duen. • Gero esaiozu bere laguntza behar duzula afaria prestatzeko. • Afaria prestatu bitartean, ekarri gogora Olibatxoren aholkuak. Horretarako, galdera batzuk egin ditzakezu: “Badakizu zer zioen Olibatxok? Zer egin behar dugu olioarekin? • Amaitzean, esaiozu haurrari oso ondo pasatu duzula!

8. TXOKO TXIKI KUTTUNA Ez al da egia irakurketa lekuak beti berdinak izan ohi direla? Etxean, ikastetxean… Zenbat aldiz irakurri diozu haurrari ipuin bat herriko parkean? Udaberrian sartu gara, eta anima zaitezte; joan zaitezte gertuko jolastoki, zelai, belardi batera, eta erakutsi haurrari irakurketa lekuak askotarikoak izan daitezkeela.

Gida_ 34_Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna.doc

Orria 4/7


34. ZENBAKIA Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

9. LAGUN Lagun txakurraren istorioa irakurri aurretik, zera proposatzen dizuegu: Esaiozu, marrazkiak begiratzeko gainetik, eta galdetu ea zer bururatzen zaion, zeri buruzko istorioa izan daitekeen… Eskatu istoriotxo bat asmatzeko eta istorio hori orri txuri batean idazteko. • Behin istorioa asmatuta, irakurri iezaiozu benetakoa eta komentatu: berak sorturikoa eta benetako istorioa. • Amaitzeko, eta istorioko gaia lantze aldera, egin honako galdera hauek haurrari: • Zenbatetan esaten diozu jendeari maite duzula? • Gustuko duzu zuk hori entzutea? • Nola sentitzen zara “maite zaitut” esaten dizutenean? • … Ez ahaztu, maitasuna ematea eta jasotzea, pertsona behar bezala hezteko ezinbesteko bidea dela; beraz, gogorarazi haurrari, maitasun hori adieraztearen garrantzia.

10. IZOKINA Euskal Herrian, animalia asko eta askotarikoak ditugu. Oraingoan, Izokinari buruzko informazioa eman nahi izan dugu. Bide hau har dezakezu informazio hori zure haurrari helarazteko: • Erakutsi haurrari, arrainaren irudia eta esan irudia bakarri ikusiko duela. • Irudia ikusita, zein arrain izan daitekeen asmatzen hasi beharko da. • Seguruenik izena ez duenez asmatuko, esan, Interneten arrain motak sartuz, marrazkiaren antzeko arrainak aurkitzen hasteko. Ea izena zein den aurkitzea lortzen duzuen! • Behin, izena asmaturik, esan, eskatzen den informazioa irakurtzeko. • Irakurtzen duen informazio horretatik, aukera dezala gehien gustatu zaion informazioa edo datua eta eskatu ozenki etxekoen aurrean irakurtzeko! Seguru, etxekoek ez dutela informazio horren berri.

Gida_ 34_Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna.doc

Orria 5/7


34. ZENBAKIA Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

11. FILOSOFO TXIKIAK Gure filosofoak ere maitasunari buruz hitz egiten ari dira elkarrizketan. Batzuek diote pertsonak maita ditzakegula; beste batzuek gauzak ere maita ditzakegula. Proposatu haurrari filosofoen testua irakurtzeko, eta, hori irakurri ondoren, egin galdera hauek haurrari: • Perurekin ados zaude? Uste duzu gauzak maita ditzakegula? • Zer edo nor maite duzu zuk? Adieraz dezala maite duen pertsona bat eta maite duen gauza bat. • Norbait maite duzunean, nola adierazten diozu maitasun hori? • … Galdera hauek erantzun ondoren, egin maitasun adierazpen jokoa zure haurrarekin: Esan haurrari joko bat egingo duzuela. Joko hori egiteko, orri txuri bat beharko duzue, zuk bat eta zure haurrak beste bat. Orri horretan, esaldi hau idatziko duzu: “Maite zaitut, honako honengatik:”, eta, esaldi horren ostean, zergatiak adierazi beharko dituzue. Behin zergati horiek adierazita, batek besteari emango dio orria. Eta, orria ematean, elkar besarkatuko duzue! Eman maitasuna elkarri!

12. MARTIN BERTSO Izugarriko mezu politez beteriko komikia eskaintzen digu Martinek bere istorioan. Horiek irakurtzen hasi aurretik, galdetu haurrari: • Jaso ahala eman, eman ahala jaso. Zer esan nahiko du esaldi honek? Azaldu haurrari, esaldiak zer esan nahi duen. Esan zenbat maitasun eman hainbeste jasoko duzula. • Trukean ezer eskatu gabe. Azaldu maitasuna baldintzarik gabe eman behar dela.

Azalpen horiek eman eta gero, proposatu haurrari lasai asko irakurtzeko komikia.

13.

MARIKALANBRE

Marikalanbreren istorio polita irakurri ondoren, bi ekintza hauek egitera animatzen zaituztegu: • Marikalanbrek puxikarekin egin duen gauza bera egitea. Orritxoak apurtu eta puxika puztean, orri zatiak puxikara gerturatzea. • Ondoren, maitasuna adierazteko, zerbait sortzea: marrazki bat, lore bat, istorio bat, esaldi bat.

Gida_ 34_Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna.doc

Orria 6/7


34. ZENBAKIA Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

14. LARGABISTA Oraingoan ere, inguruan ditugun zuhaitzez eta landareez hitz egitera etorri zaigu Largabista. Ale honetan, haltzari buruz dihardu. Haltzak, funtzio asko betetzen omen ditu. Horiek ezagutu nahi? Bada, horretarako, lehenik eta behin, testuko informazioa irakurtzea proposatzen dizuegu. Ondoren, testuan eskaintzen zaiguna ondo ulertu duen ala ez ziurtatzeko, egin honako galdera hauek haurrari: • Zeri ematen diote babesa haltzek? • Zertarako balio dute haltzaren hostoek uretan? • Zertarako erabiltzen dugu haltza? Ondoren, landarea gertuagotik ezagutzeko, zera proposatzen dizugu: Interneten, begiratu haltzak non egon daitezkeen, eta asteburuan, egin haltzak ezagutzeko irteera txiki bat.

15. ZENBATAK Zenbat-en “kantuan” —izan ere, kantuan dabiltzala dirudi—, esan haurrari lehenik bion artean irakurriko duzuela komikia eta komikia irakurtzen amaitzean gure lagun zenbat-ek esan duten antzeko esaldi bat sortu beharko duela. Esaldi horretan, maitasun adierazpen bat egon beharko da, eta, esaldia asmatzean, orri txiki batean idatzi beharko du. Animatu orria margotzera, apaintzera, esaldia letra politez adieraztera… eta, amaitzean, esan polita izan daitekeela sortutako esaldi apaindua etxeko bati oparitzea!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Proposatu istorio hori gelan lasai irakurtzeko. Irakurri eta gero, galdetu zalantzarik ote duen. Seguruenik, ez du oso ondo jakingo gorrek berezko komunikatzeko bidea dutela eta ez dela entzuten dugunok erabiltzen dugun berbera. Hori dela eta, argitu iezazkiozu honako kontu hauek: • Gorrak eskuen bidez komunikatzen direla. • Eskuen bidez komunikatzeko keinu hizkuntza erabiltzen dutela. • Ez dutela, berez, arazorik. Arazoa dela beren zailtasunetara egokitzen ez den gizarte batean daudela: eskoletan hezkuntza erantzun egokia emateko baliabiderik ez dagoela, medikuei haurren beharrei erantzuteko beharrezko baliabideak falta zaizkiela... • Euskal Gorrak: entzumen arazoak dituzten pertsonentzat, gizartean egon ahal diren oztopoak txikiagotzen laguntzen duen elkartea. Gida_ 34_Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna.doc

Orria 7/7

Irakurketa gida - 34. aldizkaria  

Irakurketa gida - 34. aldizkaria