__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

AMAREN INTXAURRAK

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Azaleko irudiek azaroko aldizkariaren nondik norakoak erakusten dizkigute. Zeren inguruan arituko dira hile honetan gure pertsonaiak? Irakurri izenburua eta goazen hausnartzera. Zer izango dira amaren intxaurrak?

PUBLIA Hona hemen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amaren intxaurrak� ipuin eta diskoa. Naturak heriotza ulertzen lagunduko dien sorta ederra.

1. AURKIBIDEA Irakurri elkarrekin aurkibidearen puntu guztiak. Baita Imanol Urbietaren esaldi motz hori ere. Izenburua aintzat hartuta, Imanolen esaldia kontutan hartuta eta aurkibidea irakurrita, zeren inguruan uste duzue ari direla? Oraingoan agian errazagoa izan zaizue asmatzea azaroko alearen nondik norakoak. Hori dela eta, has gaitezen lehen atalarekin! Aurrera!! 2. LAGUN Lagun eta osaba Balendin elkarrekin daude, deskantsatzen. Baina, Lagunek berehala ikusi du osabak jaramonik ez diola egin. Zer gertatu da? Irakurri estrofak lasai-lasai eta, amaierara iristean, Lagun animatzeko beste estrofa bat sortzen animatuko al zarete?

-1Gida 99_Amaren intxaurrak


AMAREN INTXAURRAK

3. PUPU ETA LORE Zer nolako komiki polita Pupu eta Lorerena! Irakurri arretaz eta gozatu elkarrekin!

4. TIRITATXO Batzuetan, mina sentitzen dugu gure bihotzean eta tapatu nahi izaten dugu. Baina, nola sendatu genezake hutsune bat dugunaren mina? Ezer gehiago irakurri aurretik, pentsatu elkarrekin galdera horren erantzuna. Horrez gain, pentsatu baita honako galdera hauek ere: Zulo horretatik zer irteten da? Eta zer irensten du? Ondoren, behin zuen artean hitz eginda, egin aurrera orrian eta irakur itzazue txandaka Tiritatxok adierazitako aholkuak. Ostean, egin ezazue berak esaten duena: -

Jarri eskuak bihotzaren gainean, itxi begiak eta hartu arnasa sakon bost aldiz. Zer kolore dauka zure bularrak? Hartu eskuetan bularrean duzun kolore hori, bildu goxo‌ Zer usain dauka?

Behin galdera horiek egin eta pentsatuta, hartu kolore hori eta usain hori gograrazten dizkizun etxeko objektu bat marraz ezazu paper batean. Nahi izanez gero, marrazki zein objektu hori zure logelan utzi dezakezu oroitzapen politak izan dezazun.

-2Gida 99_Amaren intxaurrak


AMAREN INTXAURRAK

5. MARTINBERTSO Martinber eta bere senideak elkartu dira amonari agur esateko. Guztiek zer esana dute egun honetan, baina zer egingo du bakoitzak? Irudia ikusi gabe, paper bat hartu eta besteak irakurtzen dizuna marraztu behar duzu. Irakurtzen hasi denak, ingurua nolako den deskribatuko dio marrazkilariari eta, ondoren, irudiaren azpian dauden borobiletan dagoena irakurriko dio. Marrazkilariak, entzuten duena marraztu beharko du. Zer nolako jaia sortu duzue zuek? Antzekorik badu liburuxka honetako marrazkiarekin?

6. HAURRENTZAKO YOGA Gaurko honetan, soinuak entzunez erlaxatzeko jarrerak zeintzuk diren ikasiko dugu. Horretarako, biok elkarrekin puntuz-puntu zer egin behar den irakurriko duzue. Behin irakurrita, saia zaitezte pausuak jarraitu eta inguruko soinuak entzuten 10 minutuz, inongo atentzioa bertan jarri gabe. Ziur nago ikaragarrizko lasaitasuna bilatzea lortu duzuela. Aupa zuek!

-3Gida 99_Amaren intxaurrak


AMAREN INTXAURRAK

7. HAUR KANTAK “Agur bat, lagun maite� da gaurko abestiaren titulua. Hori dela eta, atal hau begiratuz gero, zenbait irudi, zenbaki eta letra ageri direla ikus dezakegu. Baina, ez dakigu nola ordenatu guztiak. Lagunduko diguzue abesti bat sortzen? Horretarako, lehendabizi ikusi eta ondo aztertu argazkietako mugimendu bakoitza, baita letrak ere. Behin irakurrita, atal guztiak moztuko ditugu; argazkiak alde batetik eta letrak bestetik. Ondoren, ordenatzen hasiko moztutako atal guztiak. Ordenatzerakoan, nahi izanez gero, hasteko mahai baten gainean ordenatu ditzakezue, inon itsatsi gabe. Baina behin abestiarekin pozik zaudetenean edota sortutakoa egoki dagoela ikusten duzuenean, hartu paper, kartoi edo kartulina bat eta bere gainean itsasten hasi. Ondoren, hori, zuen logelan zintzilikatu dezakezue. Azkenean, zuek sortutako abestia izango duzue ikusgai etxean, edozein momentutan abestu eta dantzatu ahal izateko.

8. BARATZE NATURALA Karakola eta Barea, hilabete honetan ere paseatzera atera dira. Udazkenero bezala, zuhaitzetik gaztainak erortzen hasi dira. Berauek, gaztaina baten bizi zikloa behatzen jardun dute, benetan paregabea! Zuen herrian ba al dago Gaztainondorik? Nahi izanez gero, kalera irten eta gaztainondoak ikustera joan zaitezkete. Zenbat gaztainondo daude zuen herrian? Eta zenbat gaztaina daude lurrean? Uste duzue, lurrean dauden gaztaina guzti horietatik gaztainondoak aterako direla? Hausnartu elkarrekin galdera horiek. Horrez gain, interneten gaztainondoaren informazioa ere bila dezakezue eta ondoren mural bat egin.

-4Gida 99_Amaren intxaurrak


AMAREN INTXAURRAK

9. ESKULANA Gaurko honetan, basora, mendira edota herriko edozein naturgunetara joango gara bertako natura elementuekin gozatzera; hostoak, harriak, loreak, makilak‌ Elementu hauekin, edozer gauza egin dezakegu gure sormena erabiliz. Baina, hala ere, hona hemen gure proposamena: makila eta labana erabiliz, zaldiko lagun arma, edota haurrak sortutako beste edozer izan daiteke. Adi! Kontuz labanarekin minik hartu gabe. Laguntzarekin, zuen sormena erabiliz, solas egin ezazue biok elkarrekin!

IRRIA ALDIZKARIA Irrien Lagunen aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Horrez gain, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonork eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

-5Gida 99_Amaren intxaurrak


AMAREN INTXAURRAK

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Zer da Kukurutxa? Kukurutxa, Euskal Herriko animalia da. Irakurri ezazue elkarrekin atal honetako ezkerraldean dagoen zatia (beltzez dagoena), eta ondoren, ordenagailua, tableta edota telefonoa erabiliz bila ezazue Kukurutxaren ondorengo informazio hau: -

Non bizi da? Nola elikatzen da? Noren elikagaia da? Nola ugaltzen da?

Galdera hauen erantzuna atal honetan jarrita dagoen arren, ez irakurri eta ahalegindu sarean informazio aurkitzen. Ondoren, atal honetan dagoen informazioa irakurri eta parekatu.

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS 3 lagunak iritsi dira hilabete honetan ere istorio batekin; heriotza. Hori horrela, irakurri arretaz pasartea eta, ondoren, solasalditxo bat egingo dugu elkarrekin. Behin irakurrita, jarri bakarka, tarte bat hartu eta Marimotots bezala, pentsatzen jarriko gara. Nola esango genioke agur, asko maite dugun pertsona bati hiltzen denean? Elkarrekin, elkarbanatu zuen iritzi eta ideiak, eta egin zerrenda bat ideia guztiekin. Baliagarri izan al zaizue? Edota baliagarria izan daiteke?

-6Gida 99_Amaren intxaurrak


AMAREN INTXAURRAK

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Heriotzaren inguruko lau poesia motz ageri dira bertan. Lauak benetan ederrak! Aurreko atalean pentsatu dituzuen ideiak hartuz, animatuko zinateke poesia motz batzuk sortzera? Animo!!

13. MARIKALANBRE Marikalanbre triste dago. Amonak berehala sentitu eta ikusi du Marikalanbreri zerbait gertatzen zaiola. Baina zer izango ote da Marikalanbre triste sentiarazten duena Irakurri pasartea elkarrekin. Amaieran, interneten bilatu Mikel Laboaren “Izarren hautsaâ€? abestia. Abestiak iraun bitartean entzun lasai-lasai eta, paper bat hartuz, marraztu sormena erabiliz bururatzen zaizuena; izarrak, zerua, ilargia, natura, belarra, eguzkia, lagunak ‌ Zer marraztu duzue?

14. LARGABISTA Largabista eta Lagun mendira joan dira; garai edo sasoi honetako onddoak bilatu nahi ditu Lagunek. Baina, azkenean, zer aurkituko dute hauek? Zer gertatuko zaio bilatzen duten honi? Horretarako, ezer irakurri aurretik, komikia hartu eta borobiletan dauden beraiek hitzak estali. Izan ere, oraingo honetan, zuek izango zarete kominia sortuko duzuenak! Aurrera, ziur nago istorio paregabea asmatuko duzuela!!!

-7Gida 99_Amaren intxaurrak


AMAREN INTXAURRAK

15. MARIMATRAKAK Marimatrakek amonari beraien etxera etortzeko esan diote, berak erositako bi landareek ez baitute itxura onik. Guztiak batera hasi dira lanean, baina‌ uste al duzue lortuko dutela landarea ongi jartzen? Irakurri arretaz istorioa eta gozatu. Behin irakurtzen amaituta, animatuko zinateke zuek ere elkarrekin zerbait landatzera? Nire proposamena hauxe da: baba, garbantzu edota lenteja bat landatzea. Horretarako, lehendabizi yogurt pote utz bat hartu eta ondo garbitu. Ondoren, algodoi bi kapa hartu. Ostean, nahi duzuen lekalea aukeratu (bat bakarra) eta, amaitzeko, baso bat ur hartu eta guztia mahaian utzi. Behin material guztia mahaian duzuela, jogurt potea hartu eta barruan algodoi kapa bat jarri. Algodoiaren gainean, aukeratu duzuen lekalea jarri eta bigarren algodoi kapa lekalearen gainean jarri, berau estaliz. Azkenik, edalontzian dagoen ura (pixka bat) bota, eta etxeko leiho batean utzi. Noizean behin, 2 egunetatik behin, apur bat ureztatu. Irtengo ote zaigu landarea? Ea zortea dugun!!!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ane eta Patakonek Guztiok elkarteko kideekin bat egin dute gaur. Zer da Guztiok elkartea? Hasi aurretik, irakurri atal honetako ezkerraldean dagoen testutxoa kokatzeko. Behin kokatuta, irakurri bineta guztiak tentuz. Gustatu al zaizue? Irakurri ostean, hausnartu elkarrekin galdera hauen inguruan: -

Zuek ere haserretzen zarete batzuetan? Zergatik haserretzen zarete? Zer egin genezake guztiok elkar ulertzeko?

-8Gida 99_Amaren intxaurrak

Profile for irrien lagunak

iRRiA 99 - Irakurketa gida  

Advertisement