Page 1

ZER DAGO LUR AZPIAN?

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA

Unibertsoan dauden hamaika planetetako batean bizi gara gu. Gure planeta Lurra deitzen da eta, mapa batean ikusiz gero, borobil borobila dela ikusi dezakegu. Baina, ba al dakizue zer dagoen gure planetaren azpian? Bakarrik pertsonak, animaliak, landareak, hau da, bizidunak bizi garela uste duzue? Gehiago jakin nahi?

PUBLIA

Hona hemen TTARTTALO argitaletxeak argitaratutako liburuxka bat, “Gauza baliotsuak” izenekoa. Naturaren aldeko ereserki soil bezain ederra da. Honen inguruan gehiago jakiteko, sar zaitezte beraien web orrian eta bertan informazio gehiago aurkituko duzue.

1. AURKIBIDEA

Zer ote dago gure azpian? Aztertzeko prest al zaude? Lehendabizi, Beñat Gaztelumendiren hitzak irakurri eta, ondoren, aurkibideko atal guztiak. Zein dauzkazue gustukoen? Hasi ba atal horretatik!

-1Gida 108_Zer dago lur azpian?


ZER DAGO LUR AZPIAN?

2. LAGUN

Lagun gorde-gordeka jolasean ari da Marimototsekin. Laguni ezkutatzea tokatzen zaionean, lurrean gordetzeko tokia bilatzen hasi eta… Zer gertatu zaion jakiteko, segi atal honetara eta disfrutatu!

3. PUPU ETA LORE

Guk oinez egitean harriak, zementoa, belarra… zapaltzen ditugu. Jolasean belargune batean gaudenean, belarra zapaltzen dugu edo bere gainean esertzen gara. Esan edota asmatuko zenukete lur sail horien azpian zer egon daitekeen? Eta azpi horren azpian? Eta beherago? Ezer irakurri aurretik, zerrenda ezazu zuen ustez, itsasoan gaudela uraren azpian zer egon daitekeen. Baita zelai batean etzanda gaudenean ere, gure azpian zer egon daitekeen. Prest?

4. TIRITATXO

Azalaren azpian zer ote dugula uste duzue? Ezer irakurri aurretik, zerrendatu itzazu. Behin zerrenda eginda, irakurri Tiritatxoren atala. Zuek idatzitako zerrendan badaude Tiritatxok aipatutakoak? Gehiago jarri dituzue? Dagoeneko, badakizue gure azalaren azpian zenbait gauza daudela. Aurrera jarraitu nahi? Goazen, ba!

-2Gida 108_Zer dago lur azpian?


ZER DAGO LUR AZPIAN?

5. MARTINBERTSO

Gaurkoan, Martinbertso, bere lagunekin batera, lur azpira joan da, bertan dagoen bizitasuna ikustera. Horretarako, Ekaingo kobazuloa bisitatu dute. Ba al dakizue zer diren estalaktitak? Eta estalagmitak? Aurkitu itzazue irudian. Zer gehiago ikusi edota aurkitu dezakegu kobazulo batean? Bilatu irudian, borobildu eta aurkitutakoak zerrenda itzazue.

6. HAURRENTZAKO YOGA

Arnasa sakon hartu eta lasaitzeko prest? Binaka zaudetenez, batek ariketa egiten duen bitartean, besteak gidatu egingo du. Eta ondoren, alderantziz. Gaurkoan “Aire askearen jarrera” praktikatuko dugu. Horretarako, garrantzitsua da espazio zabal eta lau bat bilatzea. Bilatu duzue? Dagoeneko prest zaudete? Aurrera ba!

7. HAUR KANTAK

Zaudeten tokian zaudetela, tentsio guztiak askatu eta gure barruak dantzan jarriko ditugu. Jarri musika altu (nahi duzuena), eta utzi barruan duzuen hori ateratzen. Nola? Gidatu gabeko dantza eginez. Mugimendu askearen bitartez, dantza ezazue! Etxean egonez gero, abestiak esaten duen bezala, zabaldu leihoak, sentitu berotasuna/freskotasuna… DISFRUTATU!

-3Gida 108_Zer dago lur azpian?


ZER DAGO LUR AZPIAN?

8. BARATZE NATURALA

Ziurrenik, lur azpian dauden hainbat intsektu ezagutuko dituzue. Zein da bururatzen zaizuen lehenengoa? Marraztu ezazue paper batean. Gehiago bururatzen al zaizkizue? Guztiak marraztu itzazue. Ondoren, atal honetan, Karakola eta Bareak zer bisitatu eta zer ikusi duten ezagutuko dugu. Zuek egindako marrazkiekin bat egiten dute? Gehiago ezagutzen dituzula esango zenukete?

9. ESKULANA

Munduko etxerik handiena egiteko prest zaudetela uste duzue? Hartu ba kartoia, guraizeak, kola, hazi eta lekaleak eta goazen sortzera!

IRRIA ALDIZKARIA

Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

-4Gida 108_Zer dago lur azpian?


ZER DAGO LUR AZPIAN?

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

Zuhaitz igel arrunta da gaurkoan ezagutuko dugun euskal animalia. Ezer irakurri aurretik, paper bat hartu eta, irudimena martxan jarriz, marraztu ezazue animalia hau. Kolorea, tamaina, bizitokia… kontutan hartu eta osotasunean marraztu. Amaitu al duzue? Goazen ba, orain, animalia honen nondik norakoak irakurtzera. Zuek marraztutakoaren antzarik al du?

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Inurritegirik ikusi al duzue noizbait? Ziur nago baietz! Eta inurri horiek nora joaten direla esango zenukete lurrean sartzen direnean? Gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri arretaz Pirritx, Porrotx eta Marimototsen atal hau. Zer kontatuko digute?

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Atal honetan, olerki batzuk aurkituko ditugu. Sua, iragana, etorkizuna… Irakurri eta begiratu arretaz irudiak. Zer ote dago?

-5Gida 108_Zer dago lur azpian?


ZER DAGO LUR AZPIAN?

13. MARIKALANBRE

Marikalanbre salto batean esnatu da, urduri. Amonaren lagun batekin eta amonarekin batera, Hernion dagoen erreka bat ikustera joan behar delako. Ez da kalean ikus daitekeen erreka bat. Hau berezia da. Horretarako, bere amonaren lagunarekin kobazulora jaitsi dira eta… liluraturik geratu da! Zuek ere liluratuta geratzeko prest? Aurrera ba!

14. LARGABISTA

Largabista eta Lagun Donostiako hondartzara joan dira bainua hartzera. Bertan egon ostean, Lagunek sabelean zuloa sumatu du. Baina ez sabelean bakarrik! Begiratu zer gertatu zaien bi lagunei!

15. MARIMATRAKAK

Marimatrakek, bere lagun Yukerekin batera, bidaia fantastiko bat abiatu dute. Nora joango ote dira?

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Ane Pirata eta Patakonek lagun berri bat egin dute: Mikel. Mikel, unibertsitateko ikaslea da, eta plastikoa hartu eta birziklatzeko makina sortzen hasi da. Ba al dakizue zertarako? Jakin nahi al duzue? Irakurri arretaz eta ezagutu Bergarako Ndank Ndank elkartea.

-6Gida 108_Zer dago lur azpian?

Profile for irrien lagunak

iRRiA 108 - Irakurketa gida  

iRRiA 108 - Irakurketa gida  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded