Page 1

LAN ETA LAN

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA

Pentsatu orduko ikasturte hasierara iritsi gara. Eta dagoeneko lanean hastea tokatzen da. Pixkanaka-pixkanaka hasiko garen arren, prest al zaudete? AURRERA, BA!

1. AURKIBIDEA

Aurkibideko atal guztiak irakurri ostean, aukeratu zein atal den zuentzako deigarriena edo erakargarriena. Behin aukeratuta, Alaia Martinek sortutako bertso txikia irakurri eta aukeratutako atalera joan. Has gaitezen gozatzen!

2. LAGUN

Ikasturte berriko lehen egunak dira eta Lagunek medikuarenera bisita egin du. Ez da bakarra izan bertara joaten. Zer gertatuko zaie?

-1Gida 107_Lan eta lan


LAN ETA LAN

3. PUPU ETA LORE

Nora joaten zarete ikastera? Eta bertara joateko garraiorik erabiltzen duzue? Zein? Eta zuen ikastetxean zein hizkuntzatan mintzatzen zarete elkarrekin? Uste duzue Porrotxek zuena bezalako ikastetxeetan ikasi zuela? Jakin nahi baduzue, irakurri arretaz Pupu, Lore eta osaba Porrotxen arteko elkarrizketa.

4. TIRITATXO

Ba al dakizu zenbat lanbide ezberdin dauden munduan? Ezer irakurri aurretik, paper txuri bat hartu eta, aurretik aipatutako galdera erantzunez, zerrendatu itzazu ezagutzen dituzun lanbide guztiak. Zerrenda osatu ostean, Tiritatxoren lanbideen atala irakurriko duzu. Berak aipatutako lanbide guztiak zuk ere zerrendatu dituzu? Edo berriren baten pentsatu duzu? Aipatu eta irakurri dituzun lanbideen artean al dago zuri gehien gustatzen zaizuna? Edo aipatu gabekoren bat gustatzen zaizu? Dena delakoarekin, marraztu ezazu paper batean, zure lanbide gustukoena.

5. MARTINBERTSO

Ba al dakizu zer den aroztegia? Eta nortzuk uste duzu egiten dutela lan bertan? Zer egiten dute? Martinbertsok badaki galdera horiek erantzuten. Segi bere atalera aurrera egin ahal izateko!

-2Gida 107_Lan eta lan


LAN ETA LAN

6. HAURRENTZAKO YOGA

Gaurkoan, arnasa orekatzeko saio txiki bat egingo dugu. Hasi aurretik, irakurri arretaz, egin beharrekoak. Ondoren, etxeko txoko txiki ttukun bat aukeratu eta bertan egin itzazue arnasa orekatu eta lasaitzeko ariketak.

7. HAUR KANTAK

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen TIRITATXO abestia da hilabete honetako kantua! Ezagutzen al duzue? Interneten bilatu ezazue abestia eta, letra esku artean duzuela, eman hasiera abestiari eta gozatu!

8. BARATZE NATURALA

Baserriko ortuetan lan ugari dago egiteko. Hainbat dira bertan landatu eta ereiten direnak produktuak. Zuen etxeetan baratzeko zein produktu jaten dituzue? Ba al dakizue nola iristen diren zuen etxeetara? Hori jakiteko, Karakola eta Barea baserriko baratzera irten dira. Eta beraiek badakite zer egin behar den. Jakin nahi baduzue, segi aurrera!

9. ESKULANA

Txatxilipurdiko lagunek naturan eta kanpo espazioan hainbat lan eta eskulan sortu daitezkeela erakutsiko digute. Gaurkoan, naturan idazten arituko gara. Animatzen?

-3Gida 107_Lan eta lan


LAN ETA LAN

IRRIA ALDIZKARIA

Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

Euskal kostaldeko animalia berezi bat duzue hemen gaurkoan. Oskol beltz eta gogorra duen animalia da. Zein uste duzue izango dela? Irakurri ezazue arretaz berari buruzko informazioa.

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Larunbat eguzkitsu honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots mendira joan dira. Pixkanaka-pixkanaka gailurrera iristea lortu dute. Eta bertan daudela, bideo bat egitea pentsatu dute, sarera igo eta lagunek ikus dezaten. Zuek igotzen al dituzue bideoak sarera? Edota sareko bideoak ikusteko ohitura duzue? Gure proposamena, asteburu eguzkitsuan, familia edota lagunekin mendira joatea da, naturaz gozatzera. Behin gailurrera iristean, bideo bat egitea proposatzen dizuegu, ondoren, sarera igo edota zuek edukitzeko. Animatzen al zarete?

-4Gida 107_Lan eta lan


LAN ETA LAN

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Hurrengo atalera salto egingo dugu eta, horretarako, ondorengo lau testutxoak irakurriko ditugu. Segi horrela!

13. MARIKALANBRE

Marikalanbre eta amona telebistan agertzen den lagun zientzialari bat entzuten aritu dira. Marikalanbreri izugarri gustatu zaio lagunak telebistan esan duena. Hortaz, etorkizunean zertan lan egin nahi duen pentsatzen hasi eta, afal ostean, komiki bat egingo duela pentsatu du. Zuek ere komiki bat egitera animatzen zarete? Komikia zuen gustuko lanaren ingurukoa izan daiteke, edota beste gustuko duzue istorio baten ingurukoa. Baina, lehendabizi, Marikalanbreren istorioa irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

14. LARGABISTA

Largabista eta lagun herriko portura joan dira arrantzara. Kainabera luzera bota eta denbora eman dute arrainak arrantzatzen. Baina, beraiez gain, beste zenbait langile ari dira portuan lanean. Ba al dakizue zeintzuk diren? Jakin ahal izateko, irakurri arretaz atal hau.

-5Gida 107_Lan eta lan


LAN ETA LAN

15. MARIMATRAKAK

Marimatrakak Joxean lagunarekin batera aitona bisitatzera joan dira zaharren egoitzara. Sarreran, aitonarengana joan aurretik, eskukada bete gozoki hartu du bakoitzak. Zer uste duzu gertatu zaiela gozokiekin?

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Atal hau irakurri aurretik, betaurreko more batzuk sortuko ditugu. Horretarako, paper bat hartu eta arkatzarekin betaurreko batzuk marraztuko ditugu, gure aurpegira egokitzen direnak. Ondoren, margo edota errotulagailu morea hartu eta barrutik koloreztatuko ditugu. Azkenik, guraizeekin moztu eta soinean jarriko ditugu. Prest al zaudete atal honekin hasteko? Gaurkoan, Alboan Fundazioan zer egiten den ikasiko dugu.

-6Gida 107_Lan eta lan

Profile for irrien lagunak

iRRiA 107 - Irakurketa gida  

iRRiA 107 - Irakurketa gida  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded