__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

MENDIAN GORA

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA

MENDIA hitza entzun edo irakurtzean, zer etortzen zaizue burura? Hartu tarte bat lasai-lasai bakarka horretan pentsatzeko. Ondoren, konpartitu ingurukoen artean zuen ideiak. Pentsamendu berdinen bat izan al duzue? Ariketa hau eginda, zeren inguruan jardungo dugula uste duzue hilabete honetan? Bai, hori da, MENDIAN GORA da hilabete honetako gaia. Hasteko prest? Aurrera ba!

PUBLIA

Ezagutzen al duzue HikHasi-ren webgunea? 2021-2022 ikasturterako hainbat formazio eskaintzen dituzte 0-6 urteko etapetarako. Gehiago informatzeko, sartu beraien web gunean eta informa zaitezte! Animatu!

1. AURKIBIDEA

Atal honetan eskumaldean dagoen Katti Olaizolaren esaldia irakurri eta goazen bere hitzak betetzera! Jantzi itzazue botak, ondo estutu, motxila gainean jarri eta goazen, atal guztietaz gozatzera!

-1Gida 106_Mendian gora


MENDIAN GORA

2. LAGUN

Badator Lagun txaluparekin! Txalupa bat sortu du eta errekan zehar jaurti du. Noraino iritsiko da? Zuek ere, Lagunek bezala, txalupa bat sortu eta errekan barrena jaurti nahi al duzue? Gure proposamena honako hau da: o Naturgune batera joan. o Bertan, lurrean dauden makila, hosto, belar eta bestelakoekin sortu ezazue txalupatxoa. o Ondoren, prest duzuenean, herriko erreka batera eraman eta jaurti ezazue. o Amaitzeko, nahi baduzue, erreka hori pasako den herriko beste puntu batera joan zaitezkete, txalupa pasatzen ikustera. Errekaren beste aldera txalupa baino lehenago iritsiko zaretela uste duzue? Goazen frogatzera!!

3. PUPU ETA LORE

Bizi-bizi basoan, nor bizi da basoan? Basoko animaliak ezagutzeko prest? Ageri direnez gain, besterik ezagutzen al duzue? Horrela bada, egin ezazue bikotea beste animalia batekin eta sortu ezazue beste txarteltxo bat.

-2Gida 106_Mendian gora


MENDIAN GORA

4. TIRITATXO

Tiritatxo familia eta lagunekin mendira joan da. Bertan, naturaz gozatzeko zer egin genezakeen azaldu digu. Zuek ere probatu nahi? Familian goza dezakezue. Horretarako, guztion artean pentsatu zein menditara joan zaitezketen asteburuan. Ostean, prestatu motxilak, apropos jantzi eta joan zaitezte bertara! Bertan hainbat ekintza egin ditzakezue; lurrean etzan eta bedarra sentitu, begiak itxi eta inguruan entzuten duzuena aztertu, zuhaitzak ukitu eta besarkatu, hostoekin mandalak sortu… Prest?

5. MARTINBERTSO

Omako basoa ezagutzen al duzue? Bertan, hainbat zuhaitz marrazturik ageri dira. Zuhaitzen hizkuntza da hori. Hizkuntza hori ezagutu nahi duzue? Agian, basora joan eta enborretan marrazkiak ikusten badituzue, zer esan nahi duten uler dezakezue. Goazen ba Martinbertso eta lagunen atal hau irakurtzera.

6. HAURRENTZAKO YOGA

Yoga Mudra da gaurkoan praktikan jarriko duguna. Egiteko prest?

-3Gida 106_Mendian gora


MENDIAN GORA

7. HAUR KANTAK

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Baratzea Dantzan” abestiaz gozatuko dugu gaurkoan. Horretarako, interneten abestiaren izena jarri eta aurkitu dezakezue. Ondoren, etxean duzuen paper txuri edota berrerabilgarriak batu, margoak mahai gainean utzi eta musika martxan jarri dezakezue. Zuen lana, abestia entzun eta esaten ari den hori marraztea izango da. Bizkorra izan, abestiak erritmo bizia du eta!!

8. BARATZE NATURALA

Karakola eta Barearen komikia irakurri nahi? Zer kontatuko digute gaurkoan? Goazen ba!

9. ESKULANA

Inguruak apainduko ditugu Txatxilipurdiko lagunen ideiekin! Klarionak eta paperezko zeloa izango da beharko dugun material bakarra. Horiek esku artean dauzkagunean, ondo jantzi eta goazen herriko txoko, lur edota pareta ezberdinak ezagutu eta apaintzera! Animatuko al zarete?

-4Gida 106_Mendian gora


MENDIAN GORA

IRRIA ALDIZKARIA

Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

Ezer irakurri eta begiratu aurretik, animalia honen izena esango dizuet: ESKINKO HIRUHATZA. Zer izango ote da? Zer etorri zaizu burura izen hori entzutean? Ideia guzti horiekin, paper txuri bat hartu eta marraztu ezazue, izen hori entzun ostean, burura etorri zaizuen guztia. Marraztu al duzue? Orduan, elkarbanatu ondokoarekin. Behin hori eginda, eta zein animalia den ziurtatzeko, segi atal honetara! Egin duzuen marrazkia eta pentsatzen zenutena, benetako Eskinko hiruhatza al da? Segi irakurtzen!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Mendira joaten zaretenean, inguruak txukun eta garbi uzten al dituzue? Gaurkoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots mendira joango dira. Tontorrean, hamarretakoa egin dute. Zer uste duzue egin dutela sortutako zakarrarekin? Zer egin beharko lukete? Zer egin duten jakiteko, irakurri arretaz eta astiro beraien istorioa.

-5Gida 106_Mendian gora


MENDIAN GORA

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Atal honetan Miren Amurizak eginiko hiru kontu motz eta eder ageri dira; mendia, harri jaioberri bat eta animaliak. Jakin nahi al duzue zer kontatzen duen bakoitzean?

13. MARIKALANBRE

Marikalanbre bere lagunekin mendian ibili da egun osoan zehar. Izugarri ondo pasa dute jolasean. Baina, etxera iritsi direnean, zekarten uraren botila guztiz desitxuratu dela konturatu dira. Zer gertatu ote zaio? Zergatik desitxuratuko zen? Amonak horren azalpena eman dio. Jakin nahi al duzue?

14. LARGABISTA

Mendian barrena doazela, historian gertatutako zerbait bilatu dute. Halako batean, Lagun desagertu egin da… Non ote da? Zer topatuko zuten Largabista eta Lagunek?

15. MARIMATRAKAK

Marimatrakak Iñaki irakaslearekin mendira joan dira. Bertan, nortzuk bizi diren hitz egiten hasi dira. Halako batean, eguraldia aldatu da eta euria hasi du… Zer gertatuko da?

-6Gida 106_Mendian gora


MENDIAN GORA

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Largabista, Ane Pirata eta Martin basoan zehar dabiltza. Bat batean kukua entzun dute, baina txanponik ez poltsikoan… Martin kukuak bere haurrak nola hazten dituen kontatzen hasi da eta bera ere berdin hazi dela esan du. Jakin nahi al duzu nola hazten diren kukuak? Irakurri arretaz ondo ulertzeko. Behin irakurri eta ulertuta, Martin ere Beroa elkartean hazi dela uler genezake, Martinek esaten duen bezala, kukuak bezala. Elkarte hau Harrera familien elkartea da eta Martin bezalako haur pilo bat egoten da bertan.

-7Gida 106_Mendian gora

Profile for irrien lagunak

iRRiA 106 - Irakurketa gida  

iRRiA 106 - Irakurketa gida  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded