iRRiA 105 - Irakurketa gida

Page 1

BIZITZA JOLAS BILAKATU

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA

Hilabete honetan jolasaren inguruan jardungo dira gure lagunak. Zuek askotan egiten duzue jolas? Nola jolasten zarete? Zuen bizitza, hau da, egunerokotasuna jolas bilakatuko zenukete? Zuen erantzunak familiako kideen artean partekatu. Hori egin ostean, gaiaren inguruan gehiago sakontzeko, goazen Irria irakurtzera!!

PUBLIA

Hona hemen TTARTTALO argitaletxeak argitaratutako liburuxka bat, “Nire Mundu Txikia” izenekoa. Ipuinaren inguruan gehiago jakiteko, sar zaitezte beraien web orrian eta bertan informazio gehiago izango duzue.

-1Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu


BIZITZA JOLAS BILAKATU

1. AURKIBIDEA

Zuen herrian ba al daude guneak jolasetara jolasteko? Beñat Gaztelumendik dioen bezala, gure herria jolasak hartu beharko luke. Beraz, gu ere jolas batekin hasiko gara! Nondik hasiko garen erabakitzeko, paper batean, banan-banan aurkibideko atalak idatzi beharko dituzue. Atal bakoitza paper txiki batean idatzi. Paper txiki horiek tolestu eta etxean duzuen plater edota edalontzi batera bota. Eta orain… Zozketa egingo dugu! Horretarako, zuen artean aukeratu nor izango den lehen papera aterako duena. Aukeratu duzue? Aurrera ba! Zein ataletara joango gara lehendabizi? Oharra: Atal hori irakurri eta gero, berriz ere paper bat atera beharko duzue eta paper horretan jartzen duen atalera joan beharko zarete.

2. LAGUN

Ba al dauzkazue zuek fruituak edota barazkiak etxean? Eta zer egiten duzue beraiekin? Jolastu al zarete noizbait? Zertara? Jakin nahi duzue Lagunek zer egiten duen etxean dituen fruitu eta barazkiekin? Goazen ba atal hau irakurtzera! Gustatu al zaizue bere jolasteko era? Animatuko zineten fruitu edota barazki batekin zuen etxeko familiako kide bat irudikatzera? Aurrera ba!!

-2Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu


BIZITZA JOLAS BILAKATU

3. PUPU ETA LORE

Pupu eta Lorek ez dute jostailu zehatzik behar beraien artean jolasteko. Etxean edota natur guneetan aurkitzen duten materialarekin jolasten dira. Zertara jolasten diren jakiteko, goazen beraien binetak irakurtzera! Behin irakurri eta beraiek nola jolasten diren jakinda, hona hemen galdera pare bat: Zuek Pupu eta Lore bezala jolastu zarete noizbait? Beraiek bezala, edozein materialekin jolasten zarete? Bineta horiei jarraitzeko, zuen jolas momentu bat marraztea proposatzen dizuet etxean duzuen paper batean.

4. TIRITATXO

“Jolasa” da gaurko honetan Tiritatxoren gaia, baina zer dio honen inguruan? Lehendabizi, irakurri arretaz eta ondo ulertu Tiritatxok dioena. Ondoren, segi bere hitz jokoak irakurtzen!

5. MARTINBERTSO

Martiber eta bere lagunek herriko gune ezberdinak jolaserako hartu dituzte bezala. Zu ere animatuko al zara berdina egitera? Lehendabizi, ikusi eta irakurri arretaz atal hau. Ondoren, zure familian edota lagunen artean, herrian zein jolas eta non egin dezakezuen pentsatu beharko duzue. Horrez gain, pentsatutako jolasak burutzeko beharko dituzuen material zerrenda egin. Behin guzti hori eginda, eguna pentsatu, material guztia batu eta goazen ba herria jolasez konkistatzera!!

-3Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu


BIZITZA JOLAS BILAKATU

6. HAURRENTZAKO YOGA

Hilabete honetan “arkuaren jarrera” nola egiten den ikasiko dugu. Jarrera honek, eguneroko ekintzetan indarra eta konfiantza mantentzen lagunduko dizu. Beraz, hau gauzatzeko, parte hartu nahi duzuenon artean, arkuaren jarrera egiteko pausoak azalduko dituen pertsona bat aukeratu beharko duzue. Ondoren, rol hau txandakatu dezakezue. Behin pertsona aukeratuta, etxeko gune edota natur gune lasai bat aukeratu beharko duzue. Esterila, toaila edota lurrean lasai-lasai etzan, eta begiak itxiz, hitz egin behar duen pertsonaren ahotsean bakarrik zentratu beharko zarete, berak esaten duen hori eginez. Lortu duzue egitea? Nola sentitu zarete? Egunero-egunero praktikatuz gero, konfiantza eta indar gehiago izango duzuela argi dago. Beraz, segi horrela!!

7. HAUR KANTAK

Jolas-molas, nahaste-borraste… Ba al dakizue zein abesti den? Bai! Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txatxilipurdi abestia da! Jarri musika eta goazen gozatzera!

-4Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu


BIZITZA JOLAS BILAKATU

8. BARATZE NATURALA

Baratzeko bihurri pareak zertan jolastuko dira hilabete honetan? Ezer irakurtzen hasi aurretik, galdera bat egingo dizuet. Galdera hori, Karakola eta Bareak egingo dutenaren ingurukoa izango da. Erantzuteko prest? -

Taldean jolastu behar da eta mahai baten bueltan edota gune zehatz baten bueltan jolastu behar da. Zein jolas mota da?

Bai, mahai jolasez arituko dira bihurri parea gaurkoan! Prest beraien kontakizuna irakurtzeko? Aurrera ba!

9. ESKULANA

Txitxilipurdiko lagunekin kale natura izeneko egitasmoa ezagutzeko prest? Beharrezko materiala motxilan edota poltsoan sartu eta goazen gure herri edo hiriko landare xelebreak izendatzera!

IRRIA ALDIZKARIA

Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

-5Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu


BIZITZA JOLAS BILAKATU

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

Ba al dakizue zer diren kaparrak? Non aurki ditzakegu? Zein tamainakoak izaten dira? Zer jaten dute? Galdera guzti horiek eta gehiago jakiteko, irakurri arretaz atal hau. Noizbait izan al duzue zuen gorputzeko atalen batean kaparrik? Izan baduzue, nolako tamainakoak izan dira? Handiak, garbantzuaren tamainakoak bezala, edota oso txikiak? Eta animaliak badituzue etxean, noizbait kendu al diozue horrelako kaparrik?

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Zenbat jostailu dituzue zuen etxean? Eta beti jolasten al zarete berdinekin? Ez al zarete aspertzen beti berdin jolasten? Orduan, zer egin genezake ez aspertzeko? Agian, betiko jolasetara jolas gintezke? Ba al dakizue zeintzuk diren horiek? Irakurri arretaz hiru lagun hauen istorioa. Ondoren, animatuz gero, beraiek bezala, bete motxila eta utzi etxean dituzuen jostailuak beste egun baterako. Ziur betiko jolasetara jolasten bazarete ederki pasako duzuela!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Ixilik, zintzilik, xixilik… Zer kontatuko digute gaurkoan Txoko Txiki Kuttun atal honetan?

-6Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu


BIZITZA JOLAS BILAKATU

13. MARIKALANBRE

Marikalanbrerekin sukaldean esperimentatzen ariko gara. Prest al zaudete Marikalanbrek Beñat bere lagunarekin egin duena egiteko? Goazen ba!

14. LARGABISTA

Largabista eta Lagun basora joan dira. Bertara iristean, ezkutaketan jolasean hasi dira. Largabistak Lagun aurkituko duela uste duzue? Goazen ba irakurtzera!! Hara! Lagun aurkitu du, baina baita beste lagun batzuk ere! Zuen herrian, zein animali aurki ditzakegu natur guneetan? Animatzen al zarete ibilaldi bat egin eta ezkutaketan jolastera? Ziur ederki pasako duzuela!!

15. MARIMATRAKAK

Marimatrakak aitarekin batera parkera joan dira. Bertara iritsi direnean, beren ikaskideekin topo egin eta jolasean hasi dira. Zertara jolastuko direla uste duzue? Hori jakiteko, irakurri arretaz eta astiro Marimatraken atal hau. Behin irakurrita, zuek parkean zaudetenean zertara jolasten zareten jakin nahiko nuke. Horretarako, ezinbestekoa da bakoitzak gehien gustatzen zaion jolas bat aukeratzea. Ez esan inori zein izan den zuk aukeratu duzun jolasa. Hortaz, jantzi arropa erosoa eta zuen herriko parke, berdegune edota zelai batera jaistea gomendatzen dizuet. Horrela, bakoitzak bere unea eta momentua izango du jolasa azaldu eta guztiok batera jolasteko. Prest? Hartu ba zuen herriko kaleak eta gozatu!!

-7Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu


BIZITZA JOLAS BILAKATU

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Largabista eta Ane Piratak “Oporrak Bakean” deituriko elkarte bat ezagutu dute gaurkoan. Oporrak Bakean elkartetik, 10 eta 12 urte arteko haur sahararrak Euskal Herrira udako oporrak pasatzera ekartzen dituzte. Izan ere, uda oso gogorra pasatzen dute Saharan bertan bizi direnek. Hori dela eta, egoera hori pixka bat errazteko asmoz, Euskal Herrian prest dauden familiengana etortzen dira uda lasaiago bat pasatzeko. Horietako haur bat, Galia da. Ezagutzen al duzue Saharatik uda pasatzera Euskal Herrira datorren Galia bezalako beste haurrik? Gustatuko litzaizuke Galia bezalako haur bat zuen etxean udaran izatea? Irakurri arretaz komikia. Amaitu duzuenean, zuen komiki propio bat sortuko duzue, horretarako galdera hau erantzungo duzue komiki hori sortzeko: zer egingo zenuke Galia bezalako ahizpa, anaia, lehengusina, lehengusu edota lagun bat etxean uda pasatzen egonez gero? Aurrera!!

-8Gida 105_Bizitza jolas bilalkatu