__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Azala ikusi eta bertako hitzak irakurrita, zertaz arituko garela uste duzue hilabete honetan? Goazen aurrera!

PUBLIA Hik Hasiren liburu berria aurkezten da atal honetan. Naturako elementuak eta bestelako materialak erabiliz esperimentatzeko aukera ematen duen liburu zoragarria da hau. Eskuratu nahi izanez gero, Hik Hasik duen webgunean aurkituko duzue. Animatu eta gozatu esperimentatuz!

1. AURKIBIDEA Azala ikusita soilik asmatu duzue? Agian, aurkibidean dauden atal hauek ikusita ere zertaz hitz egingo dugun jakin dezakegu. Asmatu duzue dagoeneko? Bai, hori da! Zaintza eta elkar zaintzaren inguruan arituko gara! Eta lehendabizi gure lagun Lagunen berri izango dugu. Zer gertatzen zaion jakin nahi? Goazen ba aurrera!

-1Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza


ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

2. LAGUN Lagun alde batetik bestera etxeko lagun guztiei laguntzen ari da. Batak min duela, besteak jatekoa behar duela… Jakin nahi al duzue zer pasa zaien aldizkari honetako protagonistei? Aurrera!

3. PUPU ETA LORE Pupu eta Loreren biñetak irakurri aurretik, lan bat egingo dugu. Guraizeak hartu eta banan-banan moztuko ditugu. Zenbakia ere moztu egingo diegu biñetei ordena zein den ez jakiteko. Ondoren, biñetak ordenatzen hasiko gara. Ea istorio zuzena egiten duzuen! Animo!

4. TIRITATXO Tiritatxo aholku batzuk ematera etorri da. Aholku interesgarri eta oso baliagarriak dira. Guk nahi ditugunak zaintzeko zer egin beharko genukeen adierazten du. Izan ere, garrantzitsuena gu geu ondo egotea da. Zuek zaindu al duzue noizbait familiako kideren bat? Eta nola sentitu zarete? Ondo egon zarete besteak zaintzen ari zineten bitartean? Eta ez al zarete inoiz haserretu? Ea ba, goazen Tiritatxoren aholkuak irakurtzera.

-2Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza


ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

5. MARTINBERTSO Martinber zaharren egoitzara joan da gaur bere lagunekin batera jostailu eta ipuinak besapean hartuta. Zer egin duten jakin nahi? Adi-adi argazki biak ikusi. Ondoren, bilatu itzazue aldizkari azpian dauden irudi txikiak argazkietan. Bestalde, ondorengo hauek ere bila itzazue: • • • • •

Lagun eta bere buztan koloretsua. Kirola egiteko bizikleta. Aitonaren kokotean dagoen karta. Dardoetan jolasteko diana. Puzzlea.

6. HAURRENTZAKO YOGA Atal honetan “Natarajasana” izeneko oreka mantentzeko eta lantzeko yoga jarrera egiten ikasiko dugu. Horretarako, ezinbestekoa izango da lehendabizi puntuz puntu eta arreta osoz irakurtzea, dena ondo ulertzeko. Ulertu ostean, has gaitezen ba oreka mantentzeko probak egiten!

-3Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza


ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

7. HAUR KANTAK Ba al dakizue zein abesti den “Irri egiten duenari”? Katxiporretako lagunek abesten dute hau! Horretarako, youtubeko sarean sartu abestiaren izena eta letra parean duzuela, abestu ezazue elkarrekin. Amaitzean, nahi izanez gero, berriz jarri dezakezue eta abestiak dirauen bitartean, zer sentitzen duzuen marraztu dezakezue. Bukatzean, zure ingurukoekin konpartitu eta azaldu marraztutakoa.

8. BARATZE NATURALA Karakolak eta Bareak gaurkoan zaintzaren inguruan hitz egin digute. Zuek etxean, lagun artean, eskolan edota familian zaudetenean elkar zaintzen duzue? Zer egiten duzue elkar zaintzeko? Zuen artean hitz egin ostean, irakurri Karakola eta Barearen kontakizuna. Amaitzean, joko bat egin dezakezue etxekoek! Hemendik aurrera elkar zaintzeko bakoitzak zer egin dezaken pentsatu dezakezue. Eginkizun horiek paper batean idatzi ditzakezue adibidez eta hozkailuan itsatsi egunero ikusi eta elkar zaindu dezazuen.

-4Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza


ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

9. ESKULANA Baduzue eskulanak egiteko gogorik? Ea ba, Txatxilipurdiko gure lagunek zer proposatu diguten. Paperezko itsasontziak!! Irakurri arretaz eta atalez atal joan zaitezte zuen itsasontzi propioa sortzen. Ondoren, animatzen duzuenean, herriko gune ezberdinetan putzu bat bilatu eta probatu bertan itsasontzia!

IRRIA ALDIZKARIA Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

-5Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza


ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA (Ezer ikusi aurretik irakurri) Horma-sugandila da hile honetako Euskal Herriko animalia. Ba al dakizue zein animalia den? Bere izenak esaten duen bezala, hormetako sugandila da. Sekula ikusi al duzue honelako sugandilarik hormetan? Uste duzue arriskutsuak direla? Eta zertaz elikatzen dira? Orain bai, zabaldu Euskal Herriko animalien atal hau eta goazen pixkanakapixkanaka irakurtzera. Irakurri eta bere informazio zehatza jakinda, txamarrak jantzi, oinetako aproposak gainean jarri eta goazen herriko txoko ezberdinetako hormetan hormasugandilak bilatzera! Gozatu!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Goza ezazue Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Pre-ka-ri-e-ta-te-a”-ren istorioaz. Aurrera!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Miren Amurizak eginiko bi poesia eder ageri dira. Batetik, amonari zuzendua eta, bestetik, zaintzari zuzendua. Irakurri arretaz eta, ondoren, jolas ezazue azpiko bi asmakizunekin. Ba al dakizue zer diren? Asmatu al dituzue? Animo!!!!

-6Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza


ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

13. MARIKALANBRE Gaurkoan ere badator Marikalanbre bere istorioekin. Irakurri arretaz. Ostean, erantzun ondorengo galdera hauei: • • • •

Nor dira Lupe eta Karmen? Zer gertatu zitzaion aurreko batean Karmeni? Sukaldeko mahaiaren gainean zer hiru elementu edo osagai daude? Zein eskulan egin dute Marikalanbre eta amonak Lupe eta Karmen lagunekin? Bai, Kandelak egin dituzte. Primeran!! Zuek ere egin nahi al duzue? Aurrera

ba!!!

14. LARGABISTA “Beste aldea” da atal honen izenburua. Ezer ikusi aurretik eta izenburua soilik irakurrita, zer etortzen zaizue burura? Zer izango da beste aldean dagoen hori? Hartu paper txuri edo berrerabilgarri bat eta joan zaitezte imaginatzen duzuen hori idazten. Ondoren, komikia irakurri beharrean, joan zaitezte irudiz irudi zuen ideiak kokatzen eta istorio bat sortzen. Ikusten baduzue zuen ideiak irudiarekin bat ez datozela, lasai. Berriz ere imaginazioa aktibatu eta sor ezazue Lagun eta Largabistaten beste aldeko istorioa. Egin al duzue? Desberdintasunik ikusi al duzue irudi batetik bestera?

-7Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza


ELKAR ZAINDUZ, ELKAR GOZA

15. MARIMATRAKAK Marimatrakak ez dira parkera joan. Zergatik? Irakurri aurretik, elkarrekin eta irudimena erabiliz, hartu bost minutu eta pentsatu ea zergatik Marikatrakek ez duten parkera joan nahi. Uste duzue biek ez dutela joan nahi? Edo aitak ez die joaten uzten? Listo! 5 minutuak pasa dira… Beraz, hartu ezazue istorioa eta txandakatuz irakurri ezazue arretaz. Irakurri duzue? Ulertu duzue? Zuek pentsatu izan duzuena pasa zaie? Zuen pentsaerek badute gertatutakoaren antzekotasunik? Noizbait izan diezue, Noak bezala, txakurrei beldurra?

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Bada urtebete pandemian sartu ginela. Ordutik, teknologiek pisu eta garrantzi handia hartu dute. Gehiengoak ordenagailu, mugikor edota tablet bitartez aritu izan gara lanean, etxerako lanak egiten edota familiako kide zein lagunekin hitz egiten bideo dei bitartez. Zuek ere horrela ibili izan zarete? Bideo deirik egin al duzue? Norekin? Beno ba, gaurkoan, Ane pirata eta Nuala Elkartekoen laguntzarekin, Patakon pirata teknologia berriak ikasten hasi da. Zer gertatuko da? Uste duzue lortuko duela? Horrez gain, ezagutzen al duzue Nuala elkartea? Irakurri arretaz eta goazen ezagutzera Patakonen istorioa eta baita Nuala elkartea ere.

-8Gida 103_Elkar zainduz, elkar goza

Profile for irrien lagunak

iRRiA 103 - Irakurketa gida  

iRRiA 103 - Irakurketa gida  

Advertisement