__MAIN_TEXT__

Page 1

10 URTE ETA 100 IRRI

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Badirudi Irrien Lagunek 10 urte betetzen dituztela, ZORIONAK!!! Hilabete honetako aldizkaria Irrien Lagunen 10. urteurrenaren inguruan arituko da. Jakin nahi duzue hamar urte hauetan zenbat irri sorrarazi dizkieten haur, gaztetxo eta familiei? Aurrera ba!!!

PUBLIA 1995. urtean sortu zen Hik Hasi aldizkaria eta dagoeneko badira 25 urte geroa elkarrekin idazten dutela! Aupa zuek, zorionak!!! Hori dela eta, Hik Hasik duen webgunea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, izugarrizko gauza interesgarri pila bat baitaude bertan. Ikusi, ikusi!!

1. AURKIBIDEA Ondo behatu aurkibidea eta bion artean puntuz puntu aurkibideko atal guztiak irakurri. Zein atal da gehien erakarri edo gustatu zaizuena? Hasi gehien gustatu zaizuen puntu horretatik eta gozatu hamargarren urteurren hau!!

-1Gida 100_10 urte eta 100 irri


10 URTE ETA 100 IRRI

2. LAGUN “Mila kilo zorion” deritzon abestia aurkeztu digu Lagunek. Ba al dakizue zein den abesti honen doinua? Lehendabizi letra irakurri eta ondoren, doinua erabiliz, abestu ezazue Lagunek aurkeztutako abesti motz hori!!!

3. PUPU ETA LORE Zer nolako komiki polita Pupu eta Lorerena! “Zertarako?” deitzen den komikia dugu hau. Haurrekin irakurtzera eta jolas bat egitera animatzen zaituztegu. • • • • •

Lehenik eta behin, etxean duzuen pegatina, aldizkari zati bat, kola eta guraizeak hartu eta mahai gainean utzi. Behin material guztia esku artean duzuela, guraizeak hartu, eta komikiaren karratu guztiak moztu beharko dituzue. Karratu guztiak esku artean dituzuela, aldizkari, pegatina eta kola hartuz, karratuan dauden zenbaki horien gainean itsatsi beharko dituzue. Ondoren, karratu bakoitzeko informazioa familian irakurri beharko duzue txandakatuz, astiro-astiro eta ondo ulertuz. Azkenik, irakurri ostean, komikia sortu beharko duzue. Prest ahal zaudete? Aurrera ba!!

4. TIRITATXO Tiritatxok hilabete honetan bertso sorta bat ekarri digu 10. urteurrena ospatzeko. Irakurri banan-banan bakoitza eta disfrutatu!!!

-2Gida 100_10 urte eta 100 irri


10 URTE ETA 100 IRRI

5. MARTINBERTSO Ba al dakizu Irrien Laguneko aleak sortzeko zenbat pertsona aritzen diren lanean? Begiratu arretaz marrazkia eta aurki itzazu borobilean dauden pertsonaiak bertan. Pertsonaiak bakoitzak zer egiten du? Zein uste duzue dela pertsona bakoitzaren lana? Beraien lan guztiagatik eta zuen irakurzaletasunagatik dena da posible!!! Aupa zuek, segi horrela Irrien Laguneko aldizkariak irakurtzen!!!

6. HAURRENTZAKO YOGA Hilabete honetan ere erlaxazio saio bat egin behar dugu. Horretarako, arnasak izango du berebiziko garrantzia. Honen bitartez, gure barneko emozioak baretu eta gure barruarekin konektatuko dugu, bihotza lasaituz. Horretarako, musika lasai-lasaia jarri, esterila hartu, lurrean etzan eta lehendabizi familiako kide batek besteari puntuz puntu, lasai eta baxu hitz eginez, zer egin behar duen adieraziko dio. Ondoren, erlaxazio ariketa egin duen pertsonak, besteari berdina egin beharko dio. Etxean, ludotekan edota zaudeten leku horretan beste pertsona bat egonez gero, eskatu laguntza beraiei, eta horrela, elkarrekin erlaxatu zaitezkete.

-3Gida 100_10 urte eta 100 irri


10 URTE ETA 100 IRRI

7. HAUR KANTAK Gure lagun Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Irrien lagunak” izeneko abestia dugu hilabete honetan! Ezagutzen al duzue? Jar ezazue abestia eta guztiok elkarrekin dantza eta abestu ezazue. Zer moduz pasa duzue? Dantza asko egin duzue? Primeran, goazen aurrera ba!!

8. BARATZE NATURALA Karakola eta Barea abenturak bizitzera atera dira naturara. Nahi al duzue zuek ere beraiekin batera abentura bizi? Horretarako, irakurri arretaz berauen istorioa. Ulertu duzue? Irriondo bat hazi dute gure Karakol eta Bare lagunak!! Nahi al duzue zuek ere irriondo bat sortu? Gure proposamena honako hau da: • • • • •

Kartulina edota kartoia handiak hartu. Margo, rotulki, boligrafo edota arkatzarekin aipatutakoen gainean irriondo bat marraztu. Ondoren, poliki-poliki guraizeekin zuhaitza moztu. Behin moztuta, zuhaitza apaindu edota marraztu dezakezue nahi duzuen bezala. Azkenik, etxean aurretik dituzuen Irria aldizkari guztiak hartu, guraiza edota zulagailu batekin aldizkariaren goi aldean zulo bat egin, haria hartu eta korapilo bat eginez zintzilikatu ezazue zuek sortutako irriondoen adarretan. Zuhaitzak pisu handia hartzen duela ikusten baduzue eta erortzen hasten bada, aldizkarien azala moztu eta zuloa berari bakarrik egin diezaiokezue, berau bakarrik zintzilikatzeko. Zer nolako irriondoa atera zaizue? Gustatu zaizue?

-4Gida 100_10 urte eta 100 irri


10 URTE ETA 100 IRRI

9. ESKULANA Hilabete honetan, naturgunera ere salto egingo dugu. Bertan, natura elementuekin solastuko gara. Horretarako, lurrean aurkitu ditzakegun makilei zukua aterako diegu eta etxean edozein hormatan jartzeko argazki edota marrazkien koadroak sortuko ditugu. Irakurri arretaz Txatxilipurdiko lagunek proposatzen diguten eskulana eta goazen gozatzera!

IRRIA ALDIZKARIA Irrien Lagunen aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Horrez gain, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonork eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Euskal Herriko animalia hau Ipurtatsa deitzen da. Neurri txikia baina gorputz luzexka duen animali haragijalea da. Noizbait ikusi ahal duzue animalia hau? Horrela bada, non ikusi izan duzue? Eta ba al dakizue zer jaten duen? Irakurri arretaz Ipurtatsaren inguruko lehen orriko informazioa. Pentsatzen zenuten animalia berbera al da? Eta, ba al dakizue animali honi zer gertatzen zaion beldurtuta dagoenean? Aurrera ba! Irakurri bigarren orria eta bertan ezagutuko dituzu animalia honen beste ezaugarri batzuk!!

-5Gida 100_10 urte eta 100 irri


10 URTE ETA 100 IRRI

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Pirritx, Porrotx eta Marimotots pozez lehertzen daude!! Irrien Lagunak-en hamargarren urteurrena dela eta, ospakizun bat prestatu dute. Hainbat lagun hurbildu dira jaira eta jolasean dabiltza, alde batetik bestera!! Irakurri familian istorioa. Animatzen zarete zuek ere beraiek bezala Irrien Lagunak-en 10. urteurreneko ospakizuna egiten? Gure proposamena, etxeko sukaldera joan, bakoitzak edalontzi bat hartu, etxeko 3 fruta aukeratu, zatitxoak egin, edalontzira bota eta prest duzuenean, gure protagonista eta lagunak bezala topa egitea da!!! • • •

Un blenblen… Kopa hori… TOPA!!!!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Hainbat ariketa egin ditzakezue Miren Amurizak eginiko testu hauekin!! 1. Gustuko duzuen soinu bat aukeratu dezakezue eta ageri diren bertsoak erritmo horrekin abesten saiatu. Lortu duzue? 2. Sortu zuen Txoko Txiki Kuttuna. Horretarako, orriaren diseinua pentsatu beharko duzue lehenengo eta marrazkia egin, koloreztatuz. Ondoren, letrak asmatu dezakezue. Horretarako, bertsotan hasi beharko zarete: doinua, letra, errima… asmatzen. Animo, ziur nago eta lortuko duzuela!!

-6Gida 100_10 urte eta 100 irri


10 URTE ETA 100 IRRI

13. MARIKALANBRE Marikalanbre etxean dago lagunekin, aurreko hilabeteetako Irria aldizkariak irakurtzen. Konturatu dira, aldizkari guztietan eguzkia ageri dela. Baina, zertaz hitz egingo dute gure lagunek? Zertaz arituko dira hilabete honetan? Irakurri pasartea elkarrekin. Eta pentsatu ea zuei ere, beraiei bezala, eguzkira joatea gustatuko litzaizuekeen ala ez‌ Uste duzue eguzkira joanez gero kiskaliko ginatekela? Euria egingo ote du eguzkian? Zer nolako kolorea du eguzkiak? Horia? Laranja? Informazioa bilatu nahi baduzue, interneten bila dezakezue.

14. LARGABISTA Largabista eta Lagun mendian dabiltza. Eta Lagun dagoeneko nekatzen hasia da‌ Ezin da gehiago ibili‌ Eta esertzea pentsatu dute. Esertzean, pentsamendu pila bat etorri zaizkie burura. Zenbat bizipen izan ditu bikote honek 10 urte hauetan? Nondik nora ibili izan dira? Gogoratzen al zarete? Egin zerrenda bat aurreko hilabete guztietan Lagun eta Largabista egondako lekuena. Ondoren, irakurri bineta guztiak eta ea zer kontatzen duten!! Zuen zerrendan dauden leku berberetan egon al dira hauek? Edo leku batzuk jada ahaztuta zeneuzkaten?

-7Gida 100_10 urte eta 100 irri


10 URTE ETA 100 IRRI

15. MARIMATRAKAK Zer egingo dute gure matrakatxoek hilabete honetan? Irrien Lagunak-en 10. urteurrena denez, antzokira joango dira festa batera!! Beren aitarekin batera joan dira bertara, izan ere, aita baita aretoa txukun jarri eta prestatu behar duena. Baina, Marimatrakak geldi geratuko direla uste duzue? Zer gertatuko da gaurkoan? Oihalak, jausiak, trapezistak ‌ Irakurri arretaz, ziur nago barrez lehertuko zaretela beraien istorioa irakurtzen duzuenean!!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ane Piratak gaur ez du oso ondo lo egin, bere lagun Patakonekin amets egin du eta nahiko aztoratuta ibili da. Batzuetan, ametsak lagun berriak egiteko balio dute, baita abentura ezberdinak bizitzeko ere. Zuek egiten duzue amets? Eta gogoratzen zarete azken egun hauetan egindako ametsez? Zer moduz pasa duzue? Dibertigarriak izan dira? Eta lagun berriak egin al dituzue? Nahi baduzue, zuen ametsak familian partekatu dezakezue eta ondoren marrazkitxo bat egin bisitakoarekin. Ondoren, Aneren ametsa irakurri dezakezue. Ea zer gertatu zaion berari!!

-8Gida 100_10 urte eta 100 irri

Profile for irrien lagunak

iRRiA 100 - Irakurketa gida  

iRRiA 100 - Irakurketa gida  

Advertisement