Page 1

Iris Blazquez Bermejo

iblazquez007

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena2

SARRERA

Ekintza ikerketa , batez ere guregan, garrantzi handia duen proiektu bat dela uste dut. Izan ere, etorkizunean Lehen Hezkuntzako irakasleak izateko helburua izanik, garrantzitsua da jakitea nolakoa izan behar duen irakasle-guraso arteko harremana. Harreman hau ez da beti seme alabei buruzko berri onak emateko, Xabierren kasuan gertatzen den bezala: bere amari azaldu behar zaio bere semeak 4.maila errepikatu behar duela. Gauzak horrela, etorkizunean honelako arazoei eta beste batzuei aurre egiteko prestatu dut ikerketa hau. Escuderoren hitzetan (1990), ekintza- ikerketa proiektua zenbait fasetan zatitu daiteke: - Arazoa identifikatzea edo aldatu nahi den zerbaiten inguruan hausnartzea. - Ekintza plan bat garatzea eta hau aurrera eramateak sortu dezakeen inpaktua kontrolatzea. - Modu kritikoan, gertatutakoaren inguruan hausnarketa bat egitea.

Bestetik, Elliot-ek (1993) dion bezala, "ideia orokor" batekin ematen zaio hasiera ikerketa prozesuari. Ideia hau adostearen helburua, arazo bat hobetzea edo aldatzea izango da.

Lagungarria izaten da honelako ikerketetan beste pertsona batzuk inplikatzea. Kasu honetan, I単aki Arizagaren inplikazioa jaso dut ikerketa burutzerako orduan. Honek, lehendabizi kritikoaren papera jaso duelarik eta ondoren irakaslearena. Azken finean, ikerketa honen bidez irakasle eta gurasoen arteko harremana lantzeko aukera izan dut . Alde batetik, zenbait metodo bereganatu nire ikasleen gurasoak eroso senti daitezen eta bestetik ni irakasle bezala ikasi nola egin aurre ikasleengan eman datezken alderdi negatiboei, hala nola, Xabierren kasua dugu.

2


Ekintza Ikerketaren txostena3

KONTESTUALIZAZIOA

Ni Iris Blazquez naiz, 18 urteko gazte bat. Gaur egun, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan etorkizunean Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasketak burutzen ari naiz. Lehenengo aldi da honelako ekintza-ikerketa bat egiten dudana eta, egia esan, etorkizunerako oso baliagarria izan daitekeen proiektu bat dela uste dut .Izan ere, prest egon behar dugu etorkizunean, irakasle bezala, Xabierrenak bezala eta antzekoak diren arazoei aurre egiteko; arazoei baino, gurasoei, izan ere, Lehen Hezkuntzan ezinbestekoa da errespetuan oinarritutako irakasle-gurasoen arteko erlazioa. Errespetu hau bereganatzeko ere lagungarria izango zaigu ikerketa hau burutzea.

METODOA

Metodologiari dagokionez, ekintza-ikerketa proiektuaren bidez arazoa aurrera eramatea erabaki dut. Ikerketa-ekintza proiektua,situazio edo arazo praktiko batekin hasten den proiektu bat da. Arazoa aztertu ondoren, situazio hori hobetzea edo aldatzea helburu duen proiektu bat da. Metodo hau haurtzea erabaki dut iruditzen zaidalako eskolan eman daitezken milaka arazoei aurre egiteko, oso egokia den metodo bat delako.

3


Ekintza Ikerketaren txostena4

IKERKETA PROIEKTUA

PLANIFIKAZIOA Gure ikerketan zentratuz, Xabier izango dugu honen protagonista nagusia. Xabier, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasle bat da. Aurten, ez du lortu bere mailan beharrezkoak diren ezagutza minimoak bereganatzea eta klaustroa egin ondoren, ikasturtea errepikatzea izango dela egokiena pentsatu dute. Gauzak horrela, irakaslearen lana izango da Xabierren gurasoei hau azaltzea. Horretarako bi elkarrizketaz baliatu gara. Lehenengo elkarrizketan, irakaslea inongo ezagutzarik jakin gabe burutu du eta gurasoenganako urruntasuna antzematen da. Aldiz, bigarren elkarrizketan, irakaslearen inplikazioa askoz handiagoa da eta gertutasuna erakusten die Xabierren gurasoei, laguntzeko prest dagoela erakutsiz. EKINTZA Esan dugun bezala, Xabierrek ez da gai izan bere gainontzeko gelakideek bereganatu dituzten kontzeptu berdinak bereganatzeko eta egokiena ikasturtea errepikatzea izango dela erabaki dute. Hortik abiatuta, gure proiektuaren ekintza, bere gurasoei egoeraren berri ematea izango da. BEHAKETA Bi elkarrizketak egin ondoren, hauek behatuko ditugu banan banan bien arteko ezberdintasun nabarmenei erreparatzeko: Lehenengo elkarrizketan, irakaslea klaustroak hartutako erabakia azaltzen dio Xabierren aitari, berarengan urruntasuna eta enpatia gutxi erakutsiz. Ondorioz, Xabierren aitak ez du klaustroan hartutako erabakia onartu nahi "dena den, niri errepikatzea ez zait soluzio egokia iruditze" eta eskolaren atentzio falta dela eta gertatu dela azpimarratzen du. Aldiz, bigarren elkarrizketan, irakaslearen jarrera guztiz ezberdina da. Irakaslea, gertutasun gehiago erakusten du Xabierren aitarengan eta egoeraren berri ematen, Xabierren arlo negatiboak azaltzeaz gain, bere indar-guneak ere azpimarratzen ditu. Gauzak horrela azalduz, gurasoek egoera ulertzen dute eta bere irakasleak hartutako erabakiarekin bat datoz. Gainera, elkarrizketa guztiak zehar, irakasleak azaltzen du prest dagoela edozein momentutan Xabier laguntzeko.

4


Ekintza Ikerketaren txostena5

HAUSNARKETA Bi elkarrizketak behatu ondoren, argi ikusten da bigarren elkarrizketa izan dela egokiena. Izan ere, irakasleak detaile guztiak zaindu ditu: Alde batetik, gertutasuna erakutsi du, laguntzeko prest dagoela azaldu du, galderen bitartez Xabierren aitak duen iritzia adi entzun du eta honi garrantzia handia eman dio, jarrera guztiz positiboa... Bestetik, komunikazio ez berbalak ere garrantzi handia du: keinuez laguntzea, nola eseri, nola agurtu... Ondoren , nire laguntzailea I単akik proposatutako zenbait galderei erantzun nien. Hala nola, nola sentitu nintzen irakaslearen paperean, ze jarrera hartu zuen Xabierren ama... Horrez gain, egoera honetatik ateratako alde positibo eta negatiboen inguruan hitz egin genuen. https://dl.dropboxusercontent.com/u/102094958/record20131219112358.ogg

ESANGURATSUTASUNA

Ikerketa hau burutzeak asko lagundu didala uste dut. Egia da, irakaslearen paperean sartzea zaila iruditu zaidala eta, etorkizunean, lehenengo aldiz honelako arazoei aurre egitera behartuta ikusten naizenean, askoz zailagoa irudituko zait. Gure kasuan, irakaslegurasoen harremanean zentratu gera, hain zuzen ere, nola azaldu guraso bati irakasleak hartzen duen erabaki zail bat. Hala ere, ekintza ikerketa proiektu hau oso baliagarria iruditzen zait bai honelako arazoei aurre egiteko eta bai irakasle bezala aldatu nahi ditugun zenbait aspektu aldatzeko. Hau, pixkanaka pixkanaka lortzen den zerbait da baina, jarraitu beharreko pausoak behar bezala jarraituz gero, ez da lan zaila izango.

Iris Blazquez

5

Txantiloia ekintza ikerketa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you