Issuu on Google+

CHOCOLAT PELIKULAREN LABURPENA Vianne eta Annuck bere alaba, beti zebiltzaten herriz herri aldatzen. Egun batean Frantziako Lansquenset herrira heldu ziren. Herri txiki horretan Reinorreko Kondeak kontrolatzen zuen herri osoa eliza barne. Viannek eta bere alabak txokolate denda bat ipini zutez, garizuma garaian, eta kristau erlijioak garizuma garaian ezin da ezer jan egunean zehar. Viannek txokolate denda jarri zuelako, kristaua ez zelako eta gizonik ez zuenen ez zen ondo ikusita herri txiki horretan. Hasieran inork ez zuen berarengana joan nahi, eta Armande txokolate denda alokatu zion andre zaharra joan zen lehen aldiz. Viannek pertsonen gustuak asmatu zezakeen. Herrian bazegoen Joshepine andrea, herriko taberna jabearekin ibiltzen zena, baina gizon horrek tratu txarrak egiten zizkion eta horregatik egun batean gizona utzi egin zuen, eta Viannek aurretik laguntza eskaini zionez berarengana jo zuen eta Viannekin egon zen txokolate dendan lanean. Armandek bazuen biloba bat baina bere alabak ez zion ikusten uzten , horregatik Viannen esker bilobari erretratu bat egiteko kontratatu zion eta azkenean Armanderekin hau da bere amamarekin elkartu zen, azkenean oso erlazio ona zuten. Bitartean Reinor Kondea oso arduratuta zegoen Viannek herriko jendearen konfiantza hartzen hasia zelako. Egun batean ibaitik nomada batzuk heldu ziren, eta herriko inork ez zuen beraiek han egotea nahi, baina Viannek bai. Viannek bertako jefearekin maitemindu egin zen, eta berak atea konpondu zion. Armande andra zaharrak 70 urte betetzeagatik festa bat egitea nahi zuen, eta orduan Viannek antolatu zion eta herriko jendeari gonbidatu zioten baina festa Kondeari ez zitzaion ondo iruditu. Gau hartan nomaden itsasontzian egon ziren eta maltratu txarrak egin zion gizonak itsasontziari sua eman zion. Gau hartan Armande hil egin zen.Azkenean Vianne eta bere Alaba Annuck herri frantses horretan geratu ziren hor bere lekua aurkitu zutelako. PERTSONAIAK Armande: andra zaharra zen, osasun arazo askorekin ; baina bizitzari buruz asko zekien, oso pertsona borrokalaria zen eta baikorra ez zuen inoiz esperantza galtzen. Gainera bere bilobarentzat hoberena nahi zuen, berak esperientziagatik zekien gauza guztiak erakutsi nahi zizkion eta bukaerara arte ez zuen aukerarik izan. Vianne: oso emakume baikorra, langilea, laguntzeko prest dago beti, dituen gauza guztiak elkarbanatzen ditu, inoiz ez du bere helburua lortzeko borroka egiten uzten, oso borrokalaria da eta beste pertsonen hoberena nahi du. Bere alaba Annuck ordea oso nekatuta dago hainbeste leku desberdinetan egoteaz, baina oso irekia da lagunak egiteko gainera berak ere bere amangatik ikasi egin du besteak laguntzen eta besteei bere onena ematen. Conde de Reinor: oso gizon berekoia da, bere ideiak ez ditu ezergatik aldatzen eta ez dago ideia berrietara zabalduta , erlijioa mugaraino betetzen du edo hori egiten duela pentsatzen du behintzat, ez du herriko pertsonei beraiek nahi dutena egiten ez die askeak izaten usten, berak kontrolatu beharra du dena. Joshepina: andre koitaua maltratu txarrak jaso ditu, ahula da eta besteek zer esango duten asko inporta zaio, jendeari laguntzea ere gustukoa du bera laguntza jaso behar izan zuelako gizonarena eta lapurkeriena pasatzeko.

LOREA BERECIARTUA


PELIKULA ETA GAIAREN ARTEKO LOTURA Nire ustez pelikula honetan ikusi dezakegu pertsona guztiok behar dugula gure familia osotasunean hazteko, adibidez Armanderen bilobari amamarekin egongo ez balitz gauza asko ez zituen ikasiko eta gauza horiek oso baliagarriak dira bizitzari begira. Gainera ikusten da pertsonak izaki sozialak garela eta behar dugula beste pertsonekin harremanetan egotea Vianne eta Annukek beharra zeukaten jende gehiago ezagutzeko eta jende horrekin harremanetan egoteko, gauza berriak eta baliogarriak ikasteko ere, biak bakarrik ez zutelako bizitzaren gauza asko biziko eta ikasiko. Nik uste dut horregatik hainbeste bidaiatzen zutela leku batetik bestera, pertsona desberdinengatik gauza asko ikasi nahi dituztelako. Baita ere ikusten dut esperientzia handiko pertsonak hau da jende nagusiak asko dakiela bizitzari buruz eta gazteentzat onuragarria da beraiekin harremanetan egotea gauza asko ikasteko. Ikusi dut ere badagoela jendea ez duela berak uste duena egiten hau da ez da bere burua aske uzten nahi duena egiteko eta ez dauka autonomiarik erlijioko arau guztiak errespetatzen ditu, askatasun gabe; eta nik uste dut ez duelako ezertarako balio askatasunarekin zuk nahi duzuna aukeratu dezakezulako.


Chocolat lorea bereciartua