Issuu on Google+


LABURPENA “Chocolat� filmean emakume baten, Vianne Rocher, eta bere alaba, Anouken, istorioa kontatzen da. Bikote hau Frantziako herrialde batera heltzen da, Lansquenet-era, hain zuzen ere. Vianneren bizimoduak, alde batetik bestera ibiltzeak, eta katolizismoarekiko axolagabetasunak gogor astintzen du herrialde horretako gizarte tradizionala. Lansquenet-eko biztanleak beti ari dira itxura zaintzen eta ez dute onartzen euren bizitzan sartzen den gauza berririk edo ezezagunik. Viannek herrira heltzeaz bezain laster txokolate denda bat zabaltzen du, gozokiz beteta, alde batetik txokolategia zabaltzearekin, apurka-apurka, herriko jende asko liluratzen du eta konfiantza irabazten hasten da, baina bestetik alderatzeak sortzen ditu herrikoek duten tradizioarekin. Gure protagonista ospe bat lortzen doa, baina etsai batekin egiten du topo, Reynaud Kondearekin. Azken honek pentsatzen du txokolateak hondamena ekarriko duela herrira eta eurek daukaten giza heziketaz bukatuko duela. Herritarrek mehatxu bat bezala ikusten dute gure protagonista. Euren arteko alderatzeak areagotzen dira Viannek, Pazko Igandean, txokolate-jaialdi bat antolatzen duenean, katolizismoaren ospakizun garrantzitsuenean. Viannek bere antzeko pertsona bat aurkitzen du herri horretan eta berarekin gustura sentitzen da. Azkenean Viannek eta bere alabak herri horretan gelditzea erabakitzen dute, lan sendo eta nekaezin bat egin ondoren bertan leku bat edukitzeko eta gainera nagusitasuna lortzen du txokolateen elaborazioaz.


PROTAGONISTAK ARMANDE VOIZIN: Ez ditu hartu nahi sendagileak bidaltzen dizkion medikamentuak. Nahi duen bizimodua darama eta hau ez zaio gustatzen bere alabari. Bere alaba, abadearen laguna da, eta beti saiatuko da, berentzat bide ona den arrastotik eramaten. Emakume oso ausarta da. Hasieratik Vianne ulertzen eta ezagutzen saiatzen da. Bere ilobarekin galduta zeukan harremana berreskuratzen du. •

LUC CLAIRMONT (Armanden iloba): ume oso trebea da margotzen. Hasieran amama-iloba bikotearen artean ez zegoen harremanik. Bere amari ez zaio gustatzen umea amamarekin egotea, ezta txokolategira joatea. Txokolategira joaten da amamarekin egoteko. Mutil ongi hazia da. Vianneri mesede bat egin zion, umeak bere amamari erretratua egin zionean. Azkenean lotura estua lortzen du bere amamarekin.

VIANNE ROCHER: emakume “desberdina” da. Bere amarengandik gauza asko oinordetzan hartu ditu: etorkizuna karten bidez asmatzeko trebetasuna, noiz alde egin behar den haizea aldatzen duenean, …. Bizitza osoa gizon batengandik alde egiten pasatu du, baina orain gauzak ondo joatea nahi du. Heldu diren herrian gelditu nahi du, bere alaba Anouk-ek beste etorkizun bat edukitzeko. Beti dago prest lagunei laguntzeko eta bere konfiantza eskeintzeko. Ahalmen bitxi bat dauka, bakoitzari ze txokolate mota gustatzen zaion asmatzea. •

ANOUK (Vianneren alaba): kanguru batekin hitz egiten du. Aspertuta dago hara eta hona ibiltzeaz. Batzuetan triste sentitzen da, sentitzen duelako bere amak ez duela kontutan hartzen berak esandakoa.

REYNAUD KONDEA: iragan misteriotsua duen gizona da. Ezin du jasan Vianne eta gustatuko litzaioke herritik alde egingo balu. Abadeari sermoiak idazten dizkio, nahi duena jarriz. Hala eta guztiz ere ez da gaiztoa, eta hau pelikularen amaieran ikusten da. Koldarra da une batzuetan. JOSEPHINE MUSCAT: bere senarrak tratu txarrak ematen dizkio eta lapurretan egiten du, gaixotasun bat duelako, baina esker onekoa da. Vianneren txokolategira hurbiltzen da bonboi pakete bat osteko, azkenean primeran eramaten dira. Viannek lortzen du Josephinek berarengan konfiantza jartzea, eta bere senarrarengandik urruntzeko animatzen du. Azkenean pozik dago, ez dagoelako bakarrik. Viannerekin bizi da.


ZE LOTURA DAUKA PELIKULAK GAIAREKIN, IZAKI SOZIALAK GARA? Gu izaki sozialak gara, besteekin harremanak izatea behar dugulako eta talde desberdinetako partaide izateko beharra daukagulako. Batzuetan bidean zailtasunak aurkitzen ditugu; mugatuta aurkitzen gara gure izaera, interesa, … dela eta. Film honetan oso ondo ikusten da, jendeak laguntza behar duela bizitza aurrera ateratzeko, hemen Josephinen adibidea erabiliko nuke. Hasieran herritarrek begi txarrekin ikusten dute gure protagonista, euren bizimodu tradizionala eta pentsaera mehatxuan ikusten dutelako. Lotura bat lortu nahi du herritarren artean izaki sozial moduan, adiskidetasunaren bidetik. Lan gogorra egin ondoren gizarte horretan sartzea lortzen du. Beste pertsona batzuekin konpartitu behar ditugu gure ilusioak, lorpenak, … Konfiantza eskaintzen diguten pertsonekin harmonian bizi behar dugu, gure bizitzaz gustura bizitzeko, Luc-ek, adibidez, ezin zuen bere amamarekin harremanik izan, amak ez ziolako usten, baina azkenean amamarengatik gauza asko ikasten ditu, eta konfiantza transmititu ziren elkarri, lotura sendoa eraiki zen euren artean. Amamak bere ilobarekin harremana zaintzeko konpromisoa zuen. Josephinentzat Vianne erabakigarria izan zen, arrastoa utzi zion eta gai izan zen senarrarengandik alde egiteko. Josephinek Viannengandik jasotakoa dohainaz, opariaz, bizitzaz gozatzeko balio izan zion. Kanpoko jendearen laguntza behar izan zuen bere izaerari garrantzia emateko, eta horrela bere nortasun pertsonala garatzeko; ezin zen bakarrik gelditu. Guk dakigunez, familia oso garrantzitsua da gure bizitzan asko irakasten digutelako, eta Viannen bizitzan familia-heziketa islatzen da, berarekin amak egin zuena, orain Viannek bere alabarekin egiten du, alde batetik bestera “ihes” egitea. Filme honetan ondo ikusten da nola gure protagonistak, oso azkarra eta trebea, “lan” egiten duen “herriko taldean” sartzeko, gainera ahalmen bitxi bat dauka, bakoitzari ze txokolate mota gustatzen zaion asmatzea eta horrela bakoitzaren bihotzera sartzea lortzen du. Azkenean, bonboien bidez herritar guztiek geratzen dira, erderaz esaten den bezala “con buen sabor de boca”. Laburpen bezala, esan dezaket, beste pertsonen hurbiltasuna, laguntza, kidetasuna, esperientzia, … behar dugula gure nortasun pertsonala garatzeko eta sendotzeko.


Chocolat lana izaro diaz