Issuu on Google+

BABESA: Nire gorputza eta nire sentimenduak mindu ez diezazkidaten eskubidea. BAKEA: Indarkeriarik gabeko gizarte baketsu batean bizitzeko eskubidea. BERDINTASUNA: Diskriminatua ez izateko eskubidea eta trataera eta atentzio bereziak jasotzekoa, behar izanez gero. ELKARTASUNA: Herriek munduko haur guztien garapenean lagun dezaten eskubidea. FAMILIA: Maite eta orientatzen nauen familia batean bizitzeko eskubidea HAURRAK AURRETIK: Erabakiak haurren premietan oinarrituta har daitezen eskubidea. HEZKUNTZA: Besteekin batera bizitzen ikasteko eta hobea izateko hezkuntzarako eskubidea JOLASA: Jolasteko denbora, lekuak eta jolaskideak izateko eskubidea NORTASUNA: Naizen moduan errespetatua izateko eskubidea ONGIZATEA: Nire gurasoek ni duintasunez garatu eta bizitzeko behar besteko baliabideak eskuratu ahal izateko eskubidea. OSASUNA: Zainketa medikuak izateko eta bizitza-aztura osasungarriak garatzeko eskubidea PARTE HARTZEA: Informazio egokia jasotzeko eskubidea, beste haur batzuekin bildu eta parte hartzekoa


Umeen eskubideak