Issuu on Google+

etorkinak Ikasle etorkinen hazkundeak ez du etenik Hego Euskal Herrian. Derrigorrezko hezkuntzan ari direnak kontuan hartuta, ikaslegoaren % 4,4 etorkinen seme-alabek osatzen dute. EAEn urtero 2.500 inguru dira eskolara hasten diren ikasle etorkinak. Halere, batez besteko handiena Nafarroan ematen da: han 10 ikasletik bat etorkina da.

Inmigrazioaren fenomenoa indartzen ari den neurrian, gero eta gehiago dira Euskal Herriko eskoletan ikasten hasten diren etorkinen semealabak. Beste herrialde batzuekin alderatuta kopurua nabarmena ez den arren, ikasle etorkinen hazkundea etengabekoa da eta bide beretsutik jarraituko duela dirudi. Jatorri, kultura eta hizkuntza ezberdinetatik datozen haur eta gazte horien integrazioa erronka bilakatu da hezkuntza sistemarentzat, hizkuntz ereduak tarteko


Etorkinak