Page 1

Hezkuntza euskaldunaren alde lanean

urte

Irakurrixu Ib a i z a b a lg o e u ska ra t a l dea r en a ld i z ka ri a

2010eko m a i a t z a h em er et z i ga r r e n zen bakia


Etorkizuna eskuan

B Enrike Alaña Kapanaga Ibaizabal ikastolako Lehendakaria Aspaldi entzuten nuen Urretxindorra musika taldearen kanta bat datorkit burura… “...Euskara xurga gendun amaren bularran, erderaz eman digute harrezkero janak. Zerengatik euskaldunak uzten du euskera? Zergaitik sartu zaigu kanpoko erdara? Zergaitik ez baliatu guk gure eskolak?...”

ai, eta sortu ere sortu ditugu euskaldunok ikastolak, eta sortzen jarraituko. Aurten betetzen omen ditu Ibaizabal Ikastolak hamar urte, gure zilborrari begira, egindakoaren handikeriaz mintza gaitezke, bai eta ospakizun handietan gure burua galdu, baina iragandako hamar urte hauek historia dira, Txomin Artolaren kantak dioen bezala hitz hauetan laburbiltzen dira hamar urte hauek “…beste denok bezala, erori altxa, erori eta altxa, erori eta altxa egin genuen behin eta berriro zangoak indartu zireneraino…”.

Ibaizabal Ikastola osatzen dugun hezkuntza komunitatea sendo baino sendoago dagoelako, ikasle, irakasle, guraso eta Benitoren kantak aipatzen dituen “… ilunpetako lantegi latzetan gure lurra iraultzen ari zarena … ilunpetako gizon zaitut gogoan …”, bai aipamen berezia eta askotan ahaztu egiten ditugun Errota sekziokoak, eta itzaletan lan egiten duten guzti horiek, sekulan argazkietan agertzen ez diren horiek, osatzen duten hezkuntza komunitatea. Harreman berezia du hezkuntza komunitate honek, elkar begirunezko, errespetuzko harremanean oinarriturikoa, askatasunean oinarriturikoa, ezberdintasunean berdintasunean oinarritutakoa, arduratsu izatean oinarritutakoa, Oskorriren hitzetan “…inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa, hau da gure urguilua altxor guztien iturria…”, horrek egiten du Ibaizabal Ikastola bestelako.

urte

Harrotasunez begiratuko dugu atzera, hamargarren urteurren hau lortutakoaz harrotasuna adierazteko baliagarri bazaigu ere, aurrera begiratzeko, etorkizunera begira egiteko dugun horretan, lortzeko dugun horretan erreparatzeko unea dugu. Bakoitzak egin behar dugunaz hausnartzeko. Egia da, egia borobila zangoak indartu zaizkigula, batxilergoa indar betean dugu eta Lanbide Heziketako Goi mailako zikloa abian, baina hezkuntza proiektua sendotu behar dugu. Hamar urte ez dira ezer ikastolen ibilbidean, Ibaizabal Ikastola gazte koxkorra da, eta Aita semeak kantak dioen bezala “…baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan…”. Bai datozen urteetarako baditugu erronkak, eta ez makalak, batxilergoa indar betean mantendu, lanbide heziketako goi mailako zikloaren eskaintza egonkortu eta erdi mailako zikloak martxan jarri, eta nola ez guzti hau hartuko duen eraikin berria altxatu.

Ikastolaren egunerokotasunean inplikaturiko giza taldea dinamikoa delako, konprometitua delako, nekaezina delako, Loquillok “memorias de jóvenes airados” kantan esaten duenaren kontra, zuek egunerokoak, ez zaudete etorkizunaren iparraldean eta itxaropenaren hegoaldean, zuek proiektu honen etorkizuna eta itxaropena bera zarete.

Hezkuntza euskaldunaren alde lanean

Erronka hauek ez dira nolanahikoak, aurrera dugun bidea ez da erraza izango, baina beste batzuk ez dituzten abantaila paregabeak ditugu: Ikastolen mugimenduaren parte gara, Euskal Herri mailako ikastolok eratu dugun erakunde berriaren partaide.

Egunerokotasunean adierazten diguzuelako, Lauaxetak idatzi bezala, eta gerora Antton Valverdek edo Ken 7k kantatuta “…dena emon biar yako maite den…”.

Eta bukatzeko, Benitorekin jarraituz ziur naiz “… gure asmoak, esperantzak, herria, askatasuna, justizia, pakea, maitasuna…” ez direla izango “… mitoak, hitz hutsak…” zuek Ibaizabal Ikastolaren egunerokotasunean zabiltzanok zaretelako Mixel Labéguerieren ahotan “… Euskadiko gazteri berria…”.

Editoriala


Errotatik ikastolara U

ndagoitiako errota Durangoko Tabira auzoan dago, Intxaurrondo kaleko 54. zenbakiko Undagoitia izena daraman etxean. Gaur egun Ibaizabal Ikastola aurkitzen den eraikina, aspaldidanik enpresa desberdinen egoĂ­tza izan da. 1920ko hamarkadan gaur egun LogroĂąon dagoen Ramoncin kortxo-egile enpresa frantsesaren gune izan zen. Enpresa Durangotik Tolosara mugitzean, gerra ostean Rosario Imazen ekimenez errota martxan jartzen da horretarako aurreko enpresak utzitako ur kanalaz baliatuz. Errota bera 20-25 urte bitartean lanean aritu zen. Gerra osteko garaiak izaki janari eskasia nabarmena zen eta baita gari eta arto produkzioa ingurutako baserrietan. Undagoitiako errotak halere Rosario Imazek Valladolideko gobernadorearekin zuen harremana zela eta, oso ondo funtzionatu zuen eta berehala aberastu zen. Aberastasun horren adierazle dira harrizko horma sendoekin egindako ubidearen kanalizazioa, etxe aurreko jardin eta paseoa,... Rosario Imaz trenak San Faustoko pasoan harrapatuta hil zen eta harrezkero errotek geldirik diraute. Errota ondoren okindegi industriala zabaldu zen eraikinean baina hark ere ez zuen luzaroan iraun. Ondoren behi ustiapen ere bihurtu zen Undagoitia. 1975. urtetik aurrera punta-puntako gimnasio bihurtu zen, Tenis , Squash eta Paddel-eko kantxa eta guzti. Etxearen mendebaldean eraikin berria altxa zen eta etxeak bere betiko itxura aldatu zuen. Azkenik 1998. urtean zenbait ikastolek eraikina eta lurrak erosi eta guztiz berritu ostean 1999. urtean Ibaizabal Ikastola zabaltzen dute. Ikasturte honetan hortaz, bete du hamargarren urtemuga Ibaizabal ikastolak. Haur txikia jada ez da hain txiki. Hazi egin da, indartu eta sendotu. Bere kabuz oinez, aurrerako bidea egiten dihardu. Hasieran bezala ilusioz eta gogoz gainezka, egindakoa

asko izan bada ere aurretik gelditzen dena gehiago dela jakinda. Hala ere hamargarren urtemuga betetzea posible egin dutenak ezin aipatu gabe utzi data berezi honetan. Ezerezetik horrelako proiektu sendoak sortzeak dituen zailtasunen berri ondo dakigu jada. Eta egindako bidea ezinezko litzateke langile talde utopiko eta nekaezinaren parte hartzerik gabe. Esker txarrekoak ginateke beraz, guzti hau posible egin dutenak aipatu gabe utziko bagenitu. Haur txikia sortu, erditu eta sendotzen egunerokotasunean lanean aritu diren langile anonimo horiei beraz, eskerrik beroenak Ibaizabalen partez! Eskerrik asko hasierako urte ilun eta zail haietan lan eskerga egin zenuten guztioi. Eta nola ez ikastolen proiektuari jarraipena eman asmoz, egindako ahaleginagatik , ikastola sortzaileoi. Mila esker umea sendotzen egunero lanean jardun duzuen Errotako eta inguruko langile nekaezinoi. Ilusio eta gogoz, zailtasunik handienak ere gaindi daitezkeela erakustearren. Ezin aipatu gabe utzi atzo eta gaurko zuzendaritza taldeak, lan ikusezin eta askotan esker txarrekoa egitearren, mila esker bihotzez. Haurrari oinez irakasten, irakasle talde ezberdinekin batera proiektuan sinistu eta guztia aurrera ateratzeko indarra erakustearren. Eta nola ez, ezinbesteko konfiantza jarri duzuen guraso eta ikasle guztioi. Zuok gabe ez litzateke posible izango. Guztion artean eman diogu bizia errota zaharrari. Zuek lagundu duzue orain hamar urte jaiotako haurra hazi eta sendotzen. Herritik herriarentzat sortutakoak dena herriari zor! Mila esker beraz, amets hau errealitate bihurtu duzuen guztioi, aurrerantzean ere gurekin egongo zaretenoi. Mila esker eta ZORIONAK IBAIZABAL!


Ibaizabal 1 0 u r t e ...

Hamar urte argazkitan Ibaizabaleko errota zaharrari bizia eman dioten langile eta ikasleen hamar belaunaldiak mereziko lukete argazkientzako tartetxo honetan tokia. Baina horretarako aldizkari osoa beharko genukeenez, aukeraketa egin behar. Ez dira onenak beharbada, nolanahi ere Ibaizabal komunitatea osatzen duzuen guztioi egindako omenalditxoa izatea nahiko luke. Ibaizabal 10 urte‌

Ibaizabal

Ibaizabal

10urte...

10urte... Ibaizabal

10urte...

urte

Hezkuntza euskaldunaren alde lanean


Ibaizabal

10urte...

Ibaizabal

10urte...

10urte...

10urte...

Ibaizabal

Ibaizabal

rte... Ibaizabal10u

Ibaizabal

10urte...

urte

Hezkuntza euskaldunaren alde lanean


Arbolatutako landarea 10 Urte I

LUSIOA behinik behin ez zen falta 1999an Kurutziagara bildu ginenon artean; karga-karga eginda geunden eta topo egiten genuen bakoitzean kargatuago ateratzen ginen; ilusioarena ez zen altxor handiegia, baina ibilbiderako -beste gauza batzuen gabezian- lagungarri izan zitzaigun. Egia esan, ilusiorik barik ze proiektu berritzailek egin dezake helmugara bidean pauso sendorik?.

Natxi Aranburu Ibaizabal ikastolaren sorrera-taldekoa

B

RODATUZ, eta elkarrekiko animoak pilatuz urre-mihesezko pieza osatzeari ekin genion; mihisegintza izan baitzen abian jarri genuen lana. Fin-fina zen esku artean genuen proiektua; artesautza hutsa. Ibaizabal errekan aldiro ura torpe eta braustaka mugitzen zaigu; IBAIZABAL ikastola berriak, ostera, brodalari ariketa eta haien esku jostalari eta abilen esijentzia lehenesten zuen.

A

USARDIAZ ekin zitzaion/genion han eta hemen bildutako informazioa trukatu, mahai gainean jarri, aholkularitza eskatu, 窶ヲ Pasa den mende amaieran 窶電enbora zelan doan!- ikastolok izandako krisitik ateratzen ari ginela ilusioaren aktiboa ausardiaz kudeatzea ezinbestekoa zen.

I

NTEGRATUTAKO indar metaketaren jarduketa garrantzizkoa izan zen. Heziketa munduko sare desberdinak bildu eta irakaskuntzatik at zeuden sektoreak gure langintzarako irabaztea erronkatzat hartu genuen. Berria eta berritzailea ere bazen IBAIZABALen bueltan integratu behar zen mundua.

Z

EDARRITUTAKO amets bat hala ere. Ilusioa eta ausardia aktiboaren ale batzuk zirelarik, ezinbestekoa -nola ez?- itxiturari muga modukoak edo erreferentziak edo ikurrak izendatzea: euskaraz, euskalduna, IKASTOLA ereduan, kudeaketa partehartzailea, irekia, lanbide munduari lotua; zelanbait, ordurako IKASTOLA sortzaileek 0tik 16ra arteko ibilbideari gehitutako beste urrats bat.

A

UZOLANAK mugiarazi gintuen Elorrioko Txintxirri, Durangoko Kutrutziaga, Zornotzako Andra Mari, Ondarroako Zubi-Zahar eta Lekeitioko Resurreccion Maria Azkue. Oiz mendi gailurra bihurtu genuen ekarpen berriaren lekuko. Gure auzo eta herrietan bideak berritzeko, esate baterako, ohitutako metodo tradizionala bihurtu genuen tresna baliotsu. Hau da, beti-betiko lanabesa helburu berrietarako bitarteko sendoa.

urte

hamaika iritzi

B

ALOREEZ hornitutakoa izan ezik, zertarako hainbesteko erretolika?. Gure Herriarekiko konpromezuan gazteek elkar lanean hezi, euren buruaren jabe izanik inguarekiko eta jendartearekiko hobebeharrean jarduteko.

A

RBOLATU DUGU urteen eta etengabeko lanaren poderioz. Ez dira alperrik izan langileen, gurasoen, ikasleen eta hainbat herritarren ahaleginak; arbola bihurtu dira 10 urteotako zereginak. Denetik behar izan du IBAIZABALek: askoren dedikazioa, batzuen sufrimendua, IKASTOLA taldearen hauspoa, 窶ヲ arbolatze bide oparoan. Gaur egun babes eta itzal espezialak eskaintzen ditu.

L

ANDAREA zena fruituz bete zaigu. Emankorra, deabrua halakoa!. Bizi-bizia, etxeko mintegian ernemina eman ondoren.


Ibaiak zabaltzen darrai Duela 10 urte‌ Gogoratzen dozue lehenengo egune? Ezezagunek eragiten deuen urduritasun eta poza, klasekide barriek topatzearen lotsa, buruan ondino udako oporren hotsa. Abentura barri bat hastera gindoazen nahiz eta oso konziente ez izen! Halan da be errotara heldu ta segiduen bajatu ginen gure lainotik errealitatera, ikastola bat baino gehiau taller klandestino bat emoten zeuen harek! Ikasgelak squash kantxak ziren, azkeneko partidaren pelota zaratak entzuten ziren ondino. Tabernak, jantoki lana hartzen zeuen eguerditan, eta auzolaguneko deliziak jateko aukera eukiten gendun. Ta zer esan komunaz! Komun bat bakarrik gendun danontzat. Halan da be nik behintzet ez dekot lerroan itxaroten egoteko akordurik. Hori bai, ia ikasle baino ordenagailu gehiau zeuzen, informatikarako prest geunden!

Aitziber Agirre Lehenengo Promozioko ikaslea

Behin gure egunerokora ohitzen hasi ginenean‌ obrak hasi ziren. Obreroen kantuen artean emoten genduzen euskarako klaseak, eta mailuen kolpeen artean matekoak. Behintzet obrak direla ta Sanfaustotan opor luzeauak euki genduzen! Bai, jaleo honen erdien ezagutu gendun elkar. Elorrio, Atxondo, Usansolo ta Zornotzatik Durango Cityra egin gendun salto. Ezin ahaztu Ondarruko balienteak, egunero Bizkaibusez joan-etorrie eiten zabienak. Bakoitzak bere berezitasunek genduzen baina ondo konpontzen ginen ez? Klasean barre batzuk botaten genduzen behintzet norberan eta ondokoan konture. Eta irakasle eta langileen konture bebai! Pedropa, Olatz, Urko, Isa, Aitziber, Julen,..zarata batzuk botaten zabiezan baina ez dakit askotarako balio izan zabien‌ Asteak paseu eta astiro astiro nobedadeak agertzen hasi ziren. Sortu zan IET euskara taldea, zabaldu zan taberna, heldu zan futboline (itzelezko aurrerapena) eta squaheko gela klaustrofobikoetan lehioak agertu ziren. Gogor eiten gendun lan klasean baina halan da be, beti zeuen parrandarako aitzaki ta astie. Gaztainerre ta Udabarri festa bere dantza ta tortilla txapelketa ta guzti. Eta ezin ahaztu Zarautzera egin gendun lehenengo asteburu pasako irteera. Aste guztien ikusteaz aspertu ez eta asteburuen be batera egoteko gogoa euki behar da gero! Ez ginen jende asko, dana zan barrie, dana eiten gendun lehenengoz eta horrek eragiten deuen grina ta gogoagaz ibilten ginen alkarregaz lanean ikasle zein langile. Nik behintzet oso oroitzapen onak dekodaz. Hemen kontatutakoagaitik eta beste mila arrazoigaitik izan dire errotan emondako gure bi urteak hain bereziak. Ibaizabal PROIEKTUTIK ERREALITATE izatera nola pasatu dan bizi izen dogulako, ta aldaketa horren parte izen garelako. Honetaz danataz eta beste hainbestetaz berba eiteko batuko garelakoan, LASTER ARTE!!

urte

hamaika iritzi


Hezitzaileak heziz, gure geroa garatu Haur Hezkuntzako zikloarekin Ibaizabalek sorrerako ametsari erantzuten dio 0tik hasi eta lanean hasi arteko heziketa prozesua eskainiz.

Haur hezkuntzako irakasleak

Hau hirugarren ikasturtea izaten ari da, ibilbide laburra dugun arren, hau da, haurtzaroko etapa oraindik amaitu gabe egon arren tinko eta gogor jardun dugu, ume honek autonomoki martxan hasteko. Oraindik bide luzea geratzen zaigulakoan gogotsu ekin genion erronka honi eta gogotsu eta maitasun osoz zaintzeko gogoekin jarraitzen dugu. Dagoeneko belaunaldi bat lanean dago, Euskal Herriko ikastola eta eskola desberdinetan eta laster baten bigarren promozioari agur ekitaldia antolatu beharko zaio. Lanean dauden ikasle ohiak pozik eta gogotsu dihardute eta lanean ez daudenak ere erronka berrietan dabiltza (ikasten, bidaien osteko hausnarketa egiten etab). Momentu honetan ikastolan lehenengo mailako ikasleak daude, bigarrenekoak aldiz praktiketan daude Bizkaiko herri desberdinetako ikastola eta eskoletan. Ikastolan Haur Hezkuntzako zikloan ikasten dauden ikasle batzuen komentarioak: “Gelako giroa ezin hobea, motibazioa sortuz, eta ikasten nagoenaren informazioa ezin hobea. Oso gustura. Pilo bat ikasten nago” “Esperientzia polita, etxetik hurbil eta gainera gustuko dudana ikastea.” “Nire burua hobeto ezagutzeko balio izan dit. Errebolta txiki bat hasteko hain zuzen. Eskerrik asko!” “Oso esperientzia polita eta gustuko gauzak ikasten.”

urte

hamaika iritzi

“Ikastola honetan dagoen giroa, laguntasuna, motibatu nau ona etortzera eta batez ere gure gelan dagoen giroa irakasle eta ikasleen artean. Oso gustura nago.”

“Oso gustura nago ikasketa hauekin; eta beste ikuspuntu batetik pertsonak eta bizitza ikusteko balioko didala ziur nago.” “Oso gustura nago, gizakia oinarri hartzen duen hezkuntza eta hazte pertsonala da, beti ere modu globalean.” “Laguntasuna klasean; honek asko lagundu nau gelara etortzeko orduan (motibazioa). Honetaz aparte ezjakina zen gai/arlo baten inguruan informazioa jasotzea.” “Betidanik, irakaskuntzan dagokionean, aldaketa baten beharrizana dagoela pentsatu izan dut, beraz hemen ikusitako guztiak izugarri poztu nau. Umeari buruz neukan sentsibilizazioa areagotu eta sendotu egin dizkit. Nire bizitza honekiko ilusioa berpiztu, ez dela gutxi.” Bai beraiek eta bai guk (irakasleok) ikaste modu honetan sinisten dugu: ikasleak aktiboak diren prozesuan, hausnarketarako bideak irekiz horrek ikertzera animatuz. Gelako espaziotik irten haurrekin eta eskolarekin zuzeneko harremanak bultzatuz. Ikasketak amaitu baino lehen eta praktiketaz aparte errealitatearekin kontaktatzeko aukera desberdinak eskainiz ipuin kontaketak, antzerki emanaldiak, guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldiak, … Haurraren hazte prozesuaz jabetu alor desberdinetan maila teorikoan, praktikoan eta pertsonalean. Behin Argentinako irakasle batek esaten zuen bezala “ haurraren hazte eta garapen prozesua bermatzeko, lehenengo ume horiek zaintzen dituzten helduak zaindu behar dira, azken finean inork ezin du ez daukanik eman. Ezin daiteke lagundu, babestu, errespetatu, eutsi eta afektua eskaini norbera ez bada maitatua, lagundua, babestua, eutsia eta errespetatua sentitzen. Umeengan sinistea, beraien gaitasunetan eta beraien adierazpena errespetatuz. Haurraren adierazpena errespetatzen baldin badugu ahozko mailan zein ez ahozkoan, ikaslea haur bat bezala ikusteko aukera izango dugu.


Iritziak Laburrean “...Langile eta gurasoen arteko elkarlana eta elkartasuna izan dira ikastolen ekarpen nagusienetakoa eta gerora begira ere hori izango da gure lanabesa...” “...Sortzaileak izaten jarraitu behar dugu, eta baliabide bezala elkarlana eta elkartasuna behar ditugu aurrera egiteko...” Imanol Igeregi Ibaizabal ikastolaren sorrera-taldekoa

Josune Etxeita Ibaizabaleko gurasoa eta artezkaritza kontseiluko kidea

Ametsa egia bihurtuta Ibaizabal hamar urte bete berri dituen ikastola gaztea da. Guraso moduan oso gustura gaude gure seme eta alabak pozik eta ilusioz beterik ikusten ditugulako. Proiektu berean hezitako gazteekin elkarbizitzen eta lanean aritzea oso aberasgarria da. Ikastola dinamikoa ikusten da, ikasle eta irakasleen arteko elkarlana etengabea da, eskolak ematetik haratago doana. Ikastolaren bizitza da, aurrera ateratzeko denon indarra beharrezko duena; gurasoena, ikasleena, irakasleena. Ez da erraza Ibaizabaleko irakasle izatea, edonork irakasle izateagatik bakarrik, ezingo luke proiektu hau aurrera eraman. Ezin ditugu ahaztu Errotako langileak guztion partaidetza, dedikazioa, ilusioa ezinbestekoa baita. Hemendik eskerrik asko , zuek denon artean egi bihurtzen duzuelako Ibaizabal ikastola.

“...Hautarkia apurtzen ahalegindu ginen...” “...Jendearen motibazioa proiektu berriek pizten dute...” Andres Osa Sakona Ibaizabal ikastolaren sorrera-taldekoa

“...Proiektua oso biszerala izan zen, ilusiñoz beteriko proiektua…” Jesus Landia Arkitektoa

“...Ikastola baten taberna? Horrek arropa urraketak ekarri ebazan hasieran...” “...Administrazioa urduri jarri zen Ibaizabalen sorrerarekin, eta hori seinale ona zen...” “...Pozik ez ezik, harro nago Ibaizabalen sorreran parte hartu izanaz...” Anttonmari Aldekoa-Otalora Ibaizabal ikastolaren sorrera-taldekoa

“...Sorrera magia momentu bat izan zen, hainbat konstelazioren elkarketa...” “...Ibaizabal jende oso ilusionatua eta oso konprometituaren fruitua da...” “...Leialtasun dosi oso handiak egon ziren...” Andoni Mujika Ibaizabal ikastolaren sorrera-taldekoa

urte

hamaika iritzi


Ikastola taldearen apostua Ikastola berriak zabaltzea izan behar du Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakaria

“...Ikastolek ez dute eliteko irakaskuntza eskaini nahi, herritik gertu egotea dute helburu, herriaren zerbitzura...” Enrike Alaña Ibaizabaleko Lehendakaria

“...Ero puntu bat gabe ezin da holakoproiektu bat aurrera atera...”

“...Proiektu honek balio dau bizitza osorako...”

Jose Luis Sukia Ikastolen elkarteko zuzendaritzakoa

“...Oso inportantea izan da ikasleak esan eta transmitidu dabiena...” Josune Etxeita Ibaizabaleko gurasoa

“...Ibilaldia etxeko ateak zabaltzeko modu ona eta polita izan zen...” Idurre Gaztañazatorre Ibilaldia 2005 koordinatzailea

“...Ikastolen jaien antolamendu eran pausu handi bat izan zen 1998ko ibilaldia...” Esther Marcos Ibilaldia 1999, koordinatzailea

“...Ibaizabal Ikastola niretzat da ezagutu Bizkaia zuk zeuk zeure gelakideekaz...” Jon Gomez Ibaizabaleko ikasle ohia

“...Esfortzu handi bat suposatzen du...” “...Baina giroa oso atsegine dalez, horrek konpensetan dotzu...”. Izaskun Dominguez Ibaizabaleko irakaslea

“...Nire ustez bihotzarekin lan egiten jarraitu behar dugu, hori izan delako betidanik gure filosofia eta gure lan egiteko estiloa...” Karlos Rodriguez Ibaizabaleko irakaslea

“…Gure ikasleak garairik konprometiduenetan beste batzuk hezitzen zituela ikusirik, gure ereduan jarraitzea nahi genuen” Miguel Angel Landaribar Ibaizabal ikastolaren sorrera-taldekoa

“… Ibilaldia antolatu genuen Elorrion Ibaizabal egiteko diruak biltzeko…” Blanca Lazkano Ibaizabal ikastolaren sorrera-taldekoa

urte

hamaika iritzi


Hi haiz hi

urte A t z e ra b e g i ra

1. 2. 3.

1.– Zer da Ibaizabaletik sekula ahaztuko ez duzuna? 2.– Ibaizabal pelikula bat balitz, zein izenburu jarriko zenioke? 3.– Zer da irakasle batek inoiz ahaztu beharko ez lukeena? 4.– Zein ikasle ez duzu sekula ahaztuko? Zergaitik? 5.– Ibaizabalen bizitakotik gogoratzen duzun gauza barregarriena? 6.– Zelako usaina du Ibaizabalek?

Jendeak proiektu batean sinisten duenean eta motibatua dagoenean ezinezko dirudienak ere aurrera egiten duela.

Urko Kolomo

Pelikula baino telesail luze bat dela esango nuke drama, komedia, amodioa, maitasuna,… zer ez ote da izan hamar urte hauten! Goenkale.

4.

5. 6. 3. 5. 1. 4. 6. 2. Errespetua eta enpatia, bere lanak eta jarrerak eragin zuzena duela hainbat pertsonengan, berak ere asko duela ikasteko,...

Bertako bizitasuna. Pertsona desberdinen topalekua delako. Aldi berean filoko liburu baten, jubilatuen partidatxuen, gimnasioko zapatilen, etxe bila datorren pertsona baten eta kafe baten ostean ostontzen diren berben babesleku delako.

Iratxe Bernedo

Bizitzako une ezberdinetan pertsona ezberdinak datozkit burura.

Zarata handia sortzen zuelakoan ikasleei futbolina kanpora atera arazten genien hasieran, gogoan dut errotan zegoen 50 kg-ko pisua sartu eta pezeratik begira nola egoten ginen ikasleak airean ikastolatik nola berau atera ezinean ibiltzen ziren. Pedro Pablok ni komunean nengoelakoan petardoa ate azpitik sartu eta jubilatu bat garrasika atera zenekoa, hainbat play-back, ikasketa bidaia, Olatzen despisteak,…uff! Une asko izan dira.

Freskoa, goxoa, bariatua,…

ba….oraindik ez naz oso esperimentatua. Suposatzen dut komunikatzen jakitea eta aurrean duzuna ulertzen saiatzea. Akatsak onartzea be ezin dugu inoiz ahaztu!

Lehenengo promozioko ikaskideak

“ Noizko zan? Atzorako!”

Irakasleen playback-ak, Urkoren mateko adibideak, ikasleen kopiatzeko erak, ikasleen batallitak entzutea…

Freskoa. Urtero haize berriak ekarritakoa.


Rosa Elizburu

Bertara etortzeko eskaini zidaten eguna.Beste toki baten urte asko igaro ondoren, erronka berri baten aurrean jartzea, proiektu berri bat eraikitzeko aukera guztiak nire aurrean izatea eta transmititu zidaten konfiantza. Eta hiru urte pasa ondoren, sentsazio guzti haien aurrean jarriz, horrela izan dela ikusteak damurik gabeko erabakia dela ziurtarazten dit.

1.

3. 4.

Gelan dagoen aniztasunaren errespetua. Ulertu, lagundu eta elkarrekin lan egiteak nahi ditugun helburuak lortzeko bidea direla sinistea. Usaina baleuka, berde kolorearen usaina izango luke, Lehenengo ikasturteko ikasle freskoa, berritasuna, guztiak, hasiberriaren sentsabelar berri eta zioak elkartrukatzeko aukera ugarien usaia. izan genuelako

6.

5. 1. 3. 5. 2. 4. 6. 1. 4. 2. 5. 3. 6.

2.

Asko izan daitezke, aipatzekoak momentu ez formaletan sortzen diren egoerak ( udaberriko jolasetan, gaztañerreko karaokeak,...)

Luzemetraia honen produkzioan gaude oraindik, argudio dotore, baliotsu eta erakargarri baten buru belarri lanean eta oraindik bukaera ikusi ez arren, berarekin lotura txikia izan da ere zoriontsu sentitu araziko diguna .

Lortu ditudan lagunak.

Nahiaren historia.

Pedro Pablo Arrinda

Ikasleak, bere osotasunean, pertsonak direla.

Izenik jarri gabe, burukominak sortutakoak.

Hemendik pasatu diren pertsona guztiak beti izango ditut gogoan, eta batez ere elkarrekin bizi izan ditugun momentuak: onak zein txarrak, barregarrik zein tristeak… “Con la muerte en los talones I, II, III, IV…”, beti amaitu ezinean gabiltzalako, beti dagoelako zerbait atzo egin behar zena.

Ana Vidal

urte A t z e ra b e g i ra

Argi izan behar du pertsonekin lana egiten duela, sentimenduz beteriko enteekin, aldakorrak: batzutan guztiz errezeptiboak, bestetan itxiak; eta momentu bakoitzean bestearen lekuan jartzen jakin behar du. Laguna, zentzu guztietan baina Iparra galdu gabe, bakoitza bere tokian.

Komunean jarritako petardoa. Komunean, barruan, Urko zela pentsatuz, baina beste pertsona bat izan zen, sustoa pasatu ondoren denok barreka hasi ginen. Gozotik behar den freskotasunera.

Ni berez, oso txarra naiz aurpegiak eta izenak lotzen, eta ikasleen izenak askotan nahastatzen ditut baina ikasle ohi bat ikusten dudanean beti zerbait gogorarazten dit, denek utzi didate zerbait ahaztezina

Barre asko bota ditut nik Ibaizabalen. Askok ikasleekin, tabernan eta klase barruan, baina batez ere irakasleen gelan: Urkoren burutapenekin, Pedro Pabloren txiste eta pasadizoekin, eta batez ere Olatzekin, akordatzen naiz behin bidali zuela metrora azterketa bat kopiak ateratzeko eta hurrengo goizean azterketak banatu zituenean ikasleen aurpegiak, ikusi zituenean paperetan agertzen zena ez ziren hitzak baizik eta zentzugabeko sinboloak. Momentu bakoitzean usain ezberdinak dauzka Ibazabalek: literak, pintaketak, garbiketak, montaiak etabar egiten ditugunean izerdi usaina, goizeko zortziretan kafe eta boiloen usaina, maiatzean logabeziaren eta urduritasunaren usaina eta opor bueltan, ikasleak bueltatzen direnean freskotasunaren eta berriaren usaina.


Karlos Rodriguez

Gauza asko. Egia esan bizipen, momentu, anekdota eta pertsona ugari ez ditut sekula ahaztuko, baina… Ibaizabalen nire lehenengo urtea azpimarratuko nuke. Urte oso berezia izan zen arrazoi desberdinagatik, dena deskubritzeko zegoen eta horrek kutsu berezia lagatzen dizu.

1.

2. 3.

La guerra de las galaxias: el regreso de los clones. Ja,ja,ja,ja… Apunteak, liburua, boligrafoa…. Batez ere irakasle batek argi eduki behar du ikasleekin harremana pertsonatik pertsonara dela, horrek esan nahi duen guztiarekin.

Izenak gogoratzeko nahiko txarra naiz. Ikasle baten izena edo irudia baino ikasle eredu bat ez dut sekula ahaztuko, eta hori bi urteko ziklo honetan ibaizabal ikastolari probetxua ateratzen dion ikasle eredua da, hau da, ikasketetan esfortzuak egiten ditu ahalik eta ondoen egiteko eta, aldi berean, Ibazabal ikastolak eskaintzen dituen beste hainbat aukerak aprobetxatzen dakiena, ikas bidaia, irteerak, proiektuak, irakasle eta gainontzeko ikasleekin harremana… Eredu hau sekula ez dut ahaztuko.

4. 6.

Usain bat…. Moztu berria dagoen belarraren usaina.

Uf!! Batzuk ezin dira kontatu! Oso barregarria adibidez olentzeroz jantzita gazteñerre egunean irten nintzen momentua izan zen.

5.

I

baizabalen Ikastolaren 10.urtemuga dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira aurtengo kurtsoan zehar. Azken hilabete honetan, horren harira, bi hitzaldi antolatu dira. Goiko irudian, haurraren adierazpenean ipuinak duen garrantziaz hitz egiteko antolatutako tailerra agertzen da. Haur hezkuntzako ikasleek gidatu zuten eta bertaratutakoen iritziz, benetan interesgarria izan zen. Beheko argazkian bestetik, Andoni Egaña bertsolari eta komunikazio aditua ageri da, Ikastolako zuzendari Idurre Maortua eta komunikazioan aditu den Jasone Agirrerekin batera. Berbaldiak seme-alaba eta gurasoen arteko komunikazioa izan zuten ardatz eta jende andana bertaratu zen Hizkuntza Eskolako areto nagusira. Horrez gain, urtemuga ospatzeko Maiatzaren lehenean egingo den ekitaldi nagusia ere prestatzen dihardugu dagoeneko. Jaialdia antolatu da bazkari, erromeri, bideo emanaldi eta guzti. Beraz denok zaudete partehartzera gonbidatuta, beti bezala eskuzabal hartuko zaituztegu. Animatu eta ospatu gurekin batera urtemuga berezi hau!


M

artxoaren 24a. Azkenean heldu da hegazkina hartzeko ordua. Denbora asko zain egon ostean, bagoaz ikasbidaian. Hegazkina hartu eta Tenerifera, 19:30ean geunden Loiun geldituta. Guraso, irakasle eta ikasle guztiok, “punto de encuentro” delakoan bildu ginen. Nor baino nor maleta handiagoarekin! Batzuk etxetik bota zituztela zirudien! Gerora igarri genuen zer zeramaten maletetan, “Cibelesen” desfilatzeko hamarnaka modelito.

Ika

Gurasoak agurtu, maletak fakturatu, skanerretatik pasa eta hegazkinera gindoazela…ehh! “Itxoin, itxoin”… ohiuka hasi zen Mikel! “zer gertatzen da?” Baina bere aurpegiak dena zioen. Kaka aldean egin zuela zirudien. “Billetea galdu dut”! korrika baten skanerra zegoen lekura bueltatu eta hura bai lasaitua. Guardia zibilari eskerrak eman, hegazkinean lekua hartu eta airera. Bagoaaaaaz!

Gerrikoa lotu orduko lokartu ziren lehenengoak. Lo egiteko pilulak ez zuen hutsik egin oraingoan ere. Jubilatu koadrila handi batekin batera gindoazen, eta ez genien aspertzeko betarik eman. Oihu eta txaloen artean egin genuen hegaldia eta 3 orduren ondotik, heldu ginenerako jubilaturen batek tortikolis zantzuak nabarituko zituen, atzera begira marmarrean bidai osoa egin ostean. 00:30ean (Tenerifeko ordua) heldu ginen Reina Sofia aireportura. Autobusean sartu eta Puerto La Cruzen geunden ordu bete beranduago. Tatxan! Hau da zuen hotela, “apartahoteles Girasol”, esan zigun “guaguako” txoferrak. Hartu maletak eta gelen banaketa hasi genuen. Mutilak mutilekin eta neskak neskekin. “Baina zein komentutara etorri gara?” Galdetu zuen baten batek. Azkenean, Karlos eta Xenkirentzako lekurik ez zegoela lehenengo gauerako eta pareko hotelera joan ziren, marjinatuta. Maletak geletan utzi, tortilla frantsesa jan eta herria ezagutzera irten ginen. Batzuek beste batzuek baino hobeto ezagutu zuten gainera!

ida

sb 10 0

Hurrengo goiza, martxoaren 25a, osteguna. Egun librea. Herria egun argiz ezagutu, hondartzara buelta egin, hoteleko piztina ezagutu, girien pare kaleetan zehar paseatu… eta bazkaritan elkartu ginen denok. Orduan ezagutu genuen kariño handia hartuko zigun Bugs Bunny eta Tenerifeko uraren zapore berezia. Gerora aste guztian zehar jango genituen oilasko, patata eta entsalada ondo sartu ziren lehen bazkari hartan.

ia

Bazkalondoren batzuk geletara, besteak igerilekura, hondartzara pare bat “kuadrila”… Eta Karlos, Iker eta Aitor lehenengo lagunak egiten hasi ziren. Aurreko gauean Aitorri mugikorra lapurtu zioten eta James Bond-en film onenetako jarraipena egin ostean berreskuratzea lortu ez zuenez, salaketa jartzera joan ziren komisariara. Komisario buruak hartu zituen han eta nongoak ziren galdetu ostean… “vahcoh”! Orduan hasi zen gure hiru lagunen odisea. Komisario buruaren diskurtso politikoa entzun, ikastolak nola ETAren harrobi diren ulertu eta 2 orduren buruan “libre”


(txapatik) zeuden, salaketa jarrita. Ez dute hiru hauek, kotxea lapurtzen badiete ere, salaketa gehiago jarriko!! Barre batzuk egiteko behintzat balio izan zigun komisariako arratsalde pasak. Lasai joan zen eguna eta gauak, osteguna izanagatik, prometitzen zuen. Afalostean “Cibeles” Tenerifen egiten zela konturatu ginen. Alkandora, takoi, gona motzak jantzi eta hoteleko harrera-gelan bildu ginen irten aurretik. Eta irakasleak “betiko” oharrekin hasi ziren: “Gogoratu bihar akuaparkera goazela eta egun gogorra izango dala!” Eta guztiok batera etxean asko entrenatutako esaldiaz erantzun genien: “Baaai!”. “Ama” falta zen bakarrik! Ostirala, goizeko 9:15en dira. Gosaltzen jende gutxi jaitsi da. Gosea ez dakit, egarririk ez dute edukiko batek baino gehiagok, itsasoak edan osteko aurpegia dakarte. Bainujantziz txankleten hotsaren erdian, burumakur eta aharrausika hartu dugu autobusa. Irlaren hegoaldean dago ur parkea eta eguraldi ezin hobea egiten du. Krema eman beharko da, oilasko erreak bezala ez amaitzeko. Ur parkea ez zen handia, jende gutxi zegoen baina eguna lagunartean pasatzeko primeran. Krema eman, eguzkia hartu, toboganetan gora eta behera ibili, piknik “goxoa” jan… Kriston eguna izan zen. Ikasbidaiako onenetarikoa. Txapelketa bat ere inprobisatu zuen Xenkik tobogan urdinetan. Launaka jarri eta lehenengo heltzen ziren biak hurrengo txandarako sailkatzen ziren. Partehartzaile mordoa animatu eta besteok behean jarrita animatu genituen. Azkenean txapelduna Aitor Alfonso izan zen, teknika ezin hobea erakutsiz. 14:45ean, delfinen erakustaldia ikusi ostean guagua hartu eta hotelera! Ostirala izanda, juerga tokatzen zen. Beraz, afaldu, dutxatu, litro erdi kolonia bota, eta berriro domekako arropa jantzita irten ginen kalera. Cubanoa, Sheriff, Metro, Penaguay… taberna denak estreinatu ostean formal-formal oheratu ginen. Gaueko onena Alaitz eta Amaiak autoktono harroputz biri irabazitako billar partida izan zen. Futbolariak bailiran ospatu zutena. Larunbata eta igandea, egun libreak ziren. Bazkal eta afalorduan ziren “kedadak”. Gainerakoan Martianez lakuetan ibili ginen gehienok. Itsasertzean, berdegunez inguratuta zeuden laku/igelaku/ige rileku ku ikusgarriak iku kusg sgar arri riak k ziren. zirren en. Eguna Egun Eg una a lasai la i igaro ig gar aro o eta et spa ssp pa eder ed batekin bat atek e in disfrutatzeko di isf sfru ruta ru tatz ta tzek tz eko ek o paregabeak. pa are rega g be ga beak ak ak. k. Hura Hura bai Hu bai a bizimodua, biz izim im mod o ua ua,, paseatu, p se pa seat atu, u,, eguzegu uzz

kiak berotutakoan bainutxo bat, afaldu eta kalera, bueltaska ematera. Urte osoak behar luke holakoa. Hala ere iluntzeko “asanbladak” tentsio puntua hartzen hasi ziren. Lapurtutako (galdutako) telefonoak, hegan egiten zuen janaria, pasilloetako arrastoak, neurrigabeko erantzunak, petardo hotsa… Irakasleen pazientzia jada amaitzen hasia zen. Bati baino gehiagori kokoteko eder bana emateko gogoarekin geldituko ziren segur aski. Hala ere, larunbateko festa, ederra izan zen. Batzuk metron hasi ziren. Besteek kubanoan. Kaipiriña eta mojito artean, Karlos eta Usabelen txisteekin barre ederrak egin genituen. Gauari amaiera emate aldera Pena Way-ra hurbildu ginen. Hura bai koadroa. “Tractor amarillo” entzunaz trenarena egitea benetako plazera izan zen. Igandea lasai igaro genuen. Hura bai biaramona. Martianez lakuetan eguna pasa eta gauean lotara goiz joatea tokatzen zen. Astelenean irlari buelta emateko plana genuen eta 9tan geunden guagua-rekin geldituta. Irlako Drago zaharrena ezagutu, Garachikoko bista ederrez gozatu eta ostean heldu ginen kristauena omen den hondartzara. Mokadutxoa egiteko aprobetxatu genuen geldialdia eta baita piragoa edo pedaloan ibiltzeko ere. Uretako motorrekin ere animatu zen espabilaturen bat eta guaguara bueltan gindoazela… “Quien me ha robado mi camara”? ohiuka hasi zitzaigun burusoil bat. Gaizki ulertua argitu eta Puerto la Cruzera bueltan ezagutu genuen benetako gurutzea: autobuseko gia, jatorra baina benetan astuna. Igarri orduko heldu da gure azken eguna. Batzuentzako onena eta kalbario itzela besteentzat. Teide genuen helmuga eta hausartenak bertarantz habiatu ginen. Alferrenek egun polita galdu zuten, Tenerifera joan eta Teide ez ezagutzea ere!? Botatako izerdi hotzak eta egindako ahaleginak merezi izan zuen, ilargia zirudien leku hartara heltzeko. Polita benetan! “Ikasbidaia bukatu da!”. Hotelera jeitsi, etxerako erosketak egin, maleta kostata itxi (ez dakit amak nola egiten duen!), afaldu eta goizeko 4ak aldera habiatu ginen berriz aireportura. Hiru orduren buruan ametsa bukatu zela ohartu ginen. Agur g g Tenerife eta eta kaixo ama/aita! am ma/ a/aita ta!! “Zelan?”, “Zelan lan?” ?”, “ Ondo”. Ondo On do” ”. “Formal “Form mal ibili iibi b li zarete?”, zarette?”, ” “ noski!”. n sk no ski! i!” ”.


udaberri

festa udaberri

festa

udaberri

festa

Goizetik joan ginen ikastolara, beti bezala, baina egun hura ez zen beste guztiak bezalakoa suertatu.

udaberri

Lagunekin orduak pasa ondoren aparkalekura joan ginen denak euskal dantzak ikustera. Bertan gure lagunak ikusi genituen dantzan gero errugbian zelan moldatzen ziren frogatzeko eta batzuek nolako kolpeak jasotzen zituzten ikusteko. Eguerdi partean, eguraldiak lagundurik, bazkari ederraz gozatu genuen. Mota askotako paellak dastatu zituzten epaileek baina denak gozoak. Gero batzuek atsedena hartzeko eta barre batzuk egiteko olinpiadak egin genituen: abestu, korrika egin, busti, pepinoak ‌ Egunari bukaera emateko playbacka eduki genuen, non irakasle eta hainbat ikasle aztoratuta, hasiak ziren gaueko martxa hartzen. Ez da ahaztu behar hainbat ikaslek Oinez dabilen jende eskasa antzeztu zutela baina informazio faltagatik Ibaizabaleko ikusle gutxi izan zituela.

festa

udaberri

festa

uda

ri ber

a

fest

Udaberri festa Saioa Romero (BT1)


festa

festa

udaberri

festa

festa

udaberri

udaberri

udaberri

udaberri

festa

udaberri

udaberri

festa

festa

udaberri

udaberri

udaberri

festa

festa

festa

udaberri

festa

udaberri

festa


Kresala Ikastolan

Ostiral arratsaldean hasi genuen asteburua harrera beroarekin. Lekeitioko neskak harrituta zeuden Ibaizabal ikastolako mutilekin. Emozioa gorputzean, zakuak eta motxilak logeletan uztera joan ziren Lekeitioko neskatoak, besteokin batera. Gero taldeka antolaturik Ikastola erakutsi genien Kurutziaga, Lekeitio eta Ondarruko ikasleei; jantokia, gimnasioa, ikasgelak, soloa‌.. Instalakuntza guztiak ikusita, aldageletara joan ginen funky egiteko prestatzera. Guk funky-a egiten genuen bitartean, kanpoko ikasleek Gotzon Barandiaranekin izan zuten elkarrizketa, eta bertan euskal musikaz hainbat kontzeptu berri ikasi zituzten. Dena bukatuta, ibilaldia egin genuen Durangotik, leku eta gunerik garrantzitsuenak bisitatuz. Amaiera Kafe Antzokian izan zen. Bertan trago batzuk hartu eta gosea lagun genuenez, ikastolara abiatu ginen janari goxoa jatera, makarroiak eta solomoa. Afaldu ostean, Rosak, Mariak eta Alaitzek antolatu ziguten gau-bela burutu genuen, bertan elkar ezagutzeko jolasak zeuden, eta oso ondo pasa genuen jolasekin, gure adinerako ondo egokituak baitzeuden. Ondoren, hortzak garbitu eta ohera, hurrengoko eguna gogorra izango zen eta. 8:30ean jaiki, mendi irteerarako dena prestatu eta gosaltzera joan ginen. Ikaragarrizko haizea zebilen, lagun berri bat egin genuelarik; Ziklogenesis explosibue!!! Ondo babestuta, Abadiùorako bidea hartu genuen, Ibon, Karlos, Irati eta Idurrerekin batera. Bidean geldialditxo bat eginez gaztak zelan egiten diren ikusi genuen Abadiùoko baserri batean, eta gazta erosi eta gero, Mendiolarako bidea hartu genuen. Mendiolara heltzerakoan, bertan dagoen txokoan gazta ebaki ziguten eta dena jan genuen. Atsedenaldia pasatuta Muntsaratzera abiatu ginen bertako dorretxea ikusteko asmoz. Muntsaratzeko dorretxea ikusita, Matienara joan ginen, kanpoko ikasleek Autobusa hartu behar zutelako. Eta horrela bukatu zen asteburu mundiala, gure artean elkar ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera eman ziguna. Mikel Karrazedo (1go maila)


Anita, Anita, nor da kotxean eramaten zaituen mutila? Admitidu behingoz! “Pop & Rock”, Rock” fan sutsuak dituzu! Zuk badakizu nor naizen, guapo! Aurrekoan mutila zenuela esan zidaten. Ez nuen sinistu nahi. Hau bai penea! Ni zuretzako ez naiz. Baina beti egongo naiz..ZURE ZAIN! A-ko mutila Olatz Patiño, Patiño Ibaizabaleko mutilak txora-txora gaituzu! (2.mailako bat) Itxaso ederregia zara niretzako, baina zure gerriaren mugimenduak txora-txora eginda nauka. Zure erantzunaren zain gelditzen naiz. Zure admiradore sekretua. Aii peru… klasean igertzen da alkorta gustuko duzula.Hor rollotxoa dago… Joanes lagunduko al zaitut H&Mko barne jantzietako sekziora? Prest nago! Patxus Negu, Chester edo Malboro? Isme… “donde vas, triunfas!” Alex eta Cristina. Gora ezkonberriak! ¡Qué viva Jaén! David zure kotxea dut gogoko, eta baita zu ere. Noiz eramango nauzu Artxandara? Zure mezua heltzearen zain gelditzen naiz, ez du balio tuentitik bakarrik hitz egitea. Maitane(2C) Gimnasiora ba al zoaz? Zure gorputza landuta dagoela nabarida. Nahi al duzu nirekin entrenatzen jarraitu? Izerditan jarriko zaitudala zin dagizut. BT1eko mutil guapuena. Ane Arbeo zu zara goizetan ikastolara etortzeko arrazoi bakarra Paul Usabel tapatu zure parteak JODERR! Igor Mendo zure ipurditxoa oso polita gelditzen da kantzontillo transparente hoiekin, baina aurrekoa txikitxoa duzula entzun dut.

Joanes, oanes, Joanes… ilea moztu duzunetik txora-txora eginda naukazu. Gustura sartuko nukeen eskua ile-manapil horretan..

Joanes ezkurrak gustuko dituzu? Aurpegian ikusten zaizu zure zaletasunetako bat dala.

Nire gorputza salgai! Tlf 661138898 Deitu (Peru)

Zer gertatuko jatzu arrantzalea bazara eta elurra badau? Claramente… arrainak hil! Made in averias!

Paula Arrinda, Arrinda esan didatenez entsalada mota bat oso gustuko duzu. Onartuko al zenuke afari baterako gonbidapena? Eunate nor da zure maitale platonikoa? Euskaltzaindiako liburua ezta? Nabaritzen da… Michel Shummaker, Michael Jackson.. baña guk maite duguna Michel Artabe da! Leire Zurinaga zure sexy lencery-ak 100ean jartzen nau. Nahi duzunean hartuko dugu zure kosetxako zerbeza bat!

Unai Agirrezabal, Udaberri festan rubgyra jolasten egon zinenean nire amets bakarra zure etsaia izatea zen zuk niri plakaje bat egiteko. 1mailako bi maitale Unai Agirrezabal, lehenengo mailako neskak txora-txora dituzu!! Mendo eta Rebo manins! Ordaindu duzue faktura? Bingen! Badakigu zergatik etzaizun odola burura iristen.

Irati(2A) Jony maiteminduta utzi duzu Tenerife aldetik!

Maria, Maria, Maria… ze polita den maitasuna ehhhh?

Patiño, Ainhoa, Laura eta Irati 1. mailakoak oso majak zarete orgia bat egingo nuke zuekin.

Goizalde: “ Karlos noiz ezkontzen zara?” Ze pena!

Artabe baja la kresta ke te las estas buscando. Badaezpada diñotzut! Argi ibili Manin! Haritz Bilbao sudurran daukazu piercing-a ala beste nonbaiten? Ainhoa, Iratí eta Ane (1.mailakoak) amorante bila zabiltzate? Mendo zure piercinge la ostia da, iguel holako bat eingot. Bidane Larrañaga, maite zaitut! Utzi zure tuentiko mutil laguna eta esaizkidazu niri horrelako gauzak.. TE AMO! Nerea ez zaitez hainbeste pikatu, haserretzen zarenean zure aurpegi ederra itsusi bihurtzen biata. Zure lagunak Aritz (2B) zure ipurdian ikusten ditut George de la Jungla eta Tarzan lianatik lianara

Ibon (mate) begiak orbitatik aterako zaizkizu!

Latxaga, zure irribarrearekin EGITEN NAUZU! Ummm….

URTU

“Ttorri el barbas”, itxizu bizarra! Sex apeal!

Alkorta ez lorez lore ibili! Etorri nigaz (Mikel).

Enerito Lapazaran, zer dela eta begirada horiek? Izan ezazu lotsa apur bat eta ez izan hain prepotentea.

Duñabeitia hemendik pare bat urteetara Duñabeitia, Joseina Etxebarria izango zara. Garbitu zak ile horii! IMPRESIONANTEEE! Itsas Barrene zure xolomoak gogoko ditut!

Iratí irakaslea: egingo al dugu errefortzuren bat bakarka? Izas zure alaba izatea nahiko nuke! Egoitz Zestu! Zure arkatzari ezin zaio punta gehiago atara! Zorrozkilo! Rosa Rosa Rosa: aiiiiiiiiii, Rosa. Zu zara nire poza loratzen duen larrosa. Ibon bonbon! Izerdia sikatu ta lasai egon, lasaaaaaai! Aitor haur hezkuntza! Zu arrapatzeko “kaña”rik badau?? Kili kili eitteoztezu. Arantxa Pesquera, zegaitik ezinen ikasbidaira joan? Deklaratzeko asmoa nuen, baina tira…oin ezer ez! Usabel wapo! Ipurdi zurixe baina politte deukezu ta egunen baten hainke eingotzue. Alaitz begiratzen doztezun bakoitzien ni be odol barik gelditzen naz zamatik gora!Asier Eneritz (1. maila) . Ilea zuk ebaki duzu? A zelako goraberak! Goxencia eta Carracedo! Ixiltzen zarienien majo majoak zarie. Benetan ehh?! Arta(be)buru! Txoritxuek diño kaiolatik urten nahi dabela, wapisimo! Anita Cervantes! Cuando hablas con tanto tecnicismo me confundes mutxo! Paul.


Literaturara hurbilduz, zilar astea.

Eski irteera

Duela aste batzuk Durangoko Plateruenak Zilar Astea ospatu zuen eta Ibaizabal ikastolako lehenengo mailakoak bertara joan ginen. Aurtengoa izan da lehenengo edizioa eta Joseba Sarrionandiarekin hasi dute urtero errepikatuko den jardunaldi kultural hau. Zonaldeko beste eskola batzuekin batera, ikuskizun bat ikusi genuen, non ikuskizun hartan Joseba Sarrionandiaren poemak irakurriz antzerki txiki bat egin zuten. Literaturaz zerbait gehiago jakiteko beste modu bat izan da eta era berean oso baliagarria hain hurbilekoa den idazle honen inguruan gehiago jakiteko. Klasean Joseba Sarrionandiaren poemak aztertzen egon ginen egun batzuk lehenago eta berak idazten zuenean zertan oinarritzen zen ikusi genuen. Gehienbat erabiltzen zituen gaiak bere bizitzaren ingurukoak ziren

Gainera, egun batzuk lehenago, Gotzon Barandiaran ikastolan izan zen eta berarekin ordu eta erdiko proiektu bat egin genuen. Euskal musikaren inguruan aritu ginen,garai bakoitzeko kanten gaiak aztertu genituen eta horrekin batera musika talde bakoitzak zer esan nahi digun abesti bat egiten duenean. Antzina Euskal Herriko idazleek idazten zituzten olerkiekin sortzen dituzten abesti asko daudela ikusi genuen eta gaur egungo musika talde asko letra horietan oinarritzen direla. Ekintza oso interesgarria izan zen eta euskal kulturaren inguruan zerbait gehiago jakiteko balio izan digu. Ia datorren urtean zein idazleren inguruan egiten dugun lan. Ibane Anderez (1go maila)

Martxoaren 25 eta 26an ( Ostegunetik Ostiralera) egindako irteera izan zen. Lehenengo batxilerreko ia ikasle guztiak joan ginen hiru irakaslerekin batera. Bertara heldu ginenean denok eskiatu nahi genuen baina pistak itxita zeudela enteratu ginen, beraz egun guztia hotelean egin genuen. Ikasle batzuk paisaia ikustera joan ziren eta besteak bitartean bazkaltzen eta deskantsatzen geratu ziren. Gau hartan, euria egin zuen eta hurrengo egunean ez genuela eskiatuko pentsatu genuen, baina zorte pixka bat eduki genuen eta pistak zabalik zeuden ! Eskiatzeko ez zen elur aproposa egon baina pozik ibili ginen. Eguerdian bertako taberna batean bazkaldu genuen eta eskiatzen jarraitu genuen. 16.30ean handik etxerako bidea hartu genuen. Bidaia luzea eta neketsua izan zen baina hamarretarako bertan egon ginen. Bidaia polita iruditu zitzaigun baina ostegunean ez genuenez eskiatu dezepzioa hartu genuen. Olatz Pati単o eta Olaia Martin (1go maila)


Biodibertsitatea, arazo larria!!!

I r i t z i a k

Euskaldunak?

Euskal kulturaren berezko ezaugarriak bultzatzen ditugu: herri kirolak, euskal dantzak, bakailaoa pil-pilean, Basajaunen ipuinak…eta hainbat eta hainbat ohitura, janari, denbora-pasa; batzuk zabalduagoak, besteak garrantzi gutxiagokoak. Oso ondo iruditzen zait horiekin guztiekin harremanetan egotea, gal ez daitezen lan egitea, gure bizitzaren parte izatea…guk bilatu ditugulako edota betidanik ondoan izan ditugulako. Lagun batek, bertsotan hasi zenean, Euskal Herrira lotuago sentitzen zela esan zidan. Dena dela, ez dugu ahaztu behar horietako bat bera ere ez dela behar-beharrezkoa euskaldunok euskaldun izan gaitezen. Buruan ditugun adibide horiek guztiak ez dira baldintza euskalduntasunarentzat, euskalduntasunaren parte diren arren. Eta, era berean, buruan ez ditugun adibide ugari daude, kontuan hartzen ez ditugunak, eta eurak ere euskalduntasuna osatzen dutenak. Lehengo ildotik jarraituz, euskal kultura osatzen duten milaka ezaugarri izan badirela onartu arren, ezin dugu benetan esan nor den euskaldun. Nahiko urrun joatea dela ematen duen arren, ez dut uste euskaraz hitz egitea ere (hizkuntza gure kulturaren zutabe sendoenetakoa izanik) beharrezkoa denik euskaldun izateko. Euskara heldutasunean ikasten duena, bat-batean egiten al da euskaldun? Euskaldun moduan aberastu eta garatu egiten da, baina ez eraldatu. Euskaldun da euskaldun sentitzen dena; Euskal Herriarekin lotuta dagoena; euskaldunok nolabait elkartuta gaudela sentitzen duena; ondo definitu ezin den, baina historiatik datorren eta gure izaera eta ingurua baldintzatzen duen berezitasuna dugula badakiena; euskaldun izatea bere izanaren parte dela dakiena.

E

Alize Goiria (2.maila)

Bizi garen XXI.mendean, gizakiok gure kontsumitzeko nahi eta beharrak aitzakiatzat jarrita natura, animalia eta baita gure suntzipen totalera goaz. Gure aldetik erremediorik jarri gabe, hau geratzeko edo behintzat hau atzeratzeko. Denbora luze bat daramagu telebistan, irratian edota edozein lekutan biodibertsitateari buruzko arazoa entzunez. Arazo hau ez dator atzotik ezta orain dela urte batzutatik, baizik eta orain dela mende batzuetatik. Mende batzuk badira biodibertsitateari kalte larriak egiten hasi ginela, baina arazoaren errua nori bota behar zaio? Zer da biodibertsitatea? Jende askok uste du biodibertsitatea leku batean zenbat animalia dauden dela, baina pertsona hauek ez dakite ondo zein den biodibertsitatearen definizio zehatza ezta nola ikusten edo analizatzen den. Egia da aldi batean biodibertsitateak landareak eta animaliak leku berean analizatzen dituela baina ez da hori soilik, baizik hauen zenbatekotasuna, irauteko duten portzentaia, baita kalkulu matematiko bidez hauek guztiak ehunekotan kalkulatzea. Baina kalkulu matematikoak alde batera utzita gaur egungo arazo larrian zentratu beharko ginateke. Gaur egun globalizazioa dela medio biodibertsitate aniztasuna galtzen ari gara planetako edozein tokitan, dana konektatuta dagoenez gero eta kanpo espezie ugariago ikusten ditugu gure larreetan edota pinu gehiago lehengo haritzak zeuden tokietan, eta arazo hau gero eta ugariagoa egiten ari da. Gure jaioterria azken finean gure bizitzaren atal bat da eta nire ustean ez da oso polita alboetako mendietara joan eta kanadatik ekarritako zuhaitzak ikustea. Batez ere pago-

ak, haritzak eta abar beti egon izan dira hor baina gaur egun dirua nahi da, ez da gurean pentsatzen eta pinuak arinago hazten direnez arinago jasoko dute dirua bertokoa bistatik kenduz. Guzti honek ez digu bihotzean soilik afektatzen, bertako animalia eta espezieak antzinako zuhaitzetatik elikatzen ziren eta bertan ez badaude, hauek ere desagertuko dira, hortaz ekosisteman kalte handiak sortuko ditu. Bai lurrean bai elikagaietan bai mila lekutan. Hau gertuen daukagun kasuetako bat da baina adibidez Amazoniako basoan milaka hektarearen mozketa gertatzen hari da momentu honetan. Multinazionalen interesak tarteko, bertako animaliak eta landareak suntzitu eta suntzitzen ez dituztenei beraien habitata suntzituz zail egiten diete bizitza. Honek horrela jarraitzen badu urte batzuren buruan lau espezie mota desberdin biziko dira mundu guztian. “Behar beharrezkoak” direnak. Honek kultura desberdinen suntzipenera eramango gaitu eta hortik aurrera denok berdin jantzi, berdina jan eta berdina egingo dugu. Hau guztia ez gertartzeko eta dena lehen zegoen bezala jarraitzeko geurea dena defendatu eta suspertu behar dugu. Gure kulturak eta mitoak bertan jarraitzeko eta boteretsuen zuhaitzak gureak direnengatik aldatu. Guzti hau ikusita zuk zer diozu? Globalizazioaren alde edota beste aldetik gurea dena defenditu nahi duzu eta bertoko espezie autoktonoak salbatu? Ondo pentsatu zure erantzuna! Lur eta ingurugiro taldea. Ibai Belar

uskararen aurkako azken erasoa Isabel Celaák, EAEko hezkuntza sailburuak, martxoaren 3an hizkuntza ereduak aldatzeari ( A,B eta D) buruz aurkeztutako proposamen berriaren aurrean, Ikasle Abertzaleak-ek ondorengoa adierazi nahi du: Ikasleok euskaldunduak izateko dugun eskubidearen kontrako eredua da. Jakina da, egun, hiru ikasletik bakarra dela euskaldundua eskolaldia bukatutakoan. Egindako proposamen españolista hau, gaur egungo “B” ereduarekin parekatu daiteke eta jakina den bezala, honek, ikasleon %33a besterik ez gaitu euskalduntzen. Beraz, aurrerantzean ere euskara ezagutzeko, finena, euskaldunduak izateko eskubidea erabat urratua izaten jarraituko dugu. Euskararen eta Euskal Herriaren kontrako erasotzat jotzen dugu. Azken matrikulazio kanpainak argi

erakutsi duen bezala, Euskal Herritarron gehiengo batek “D” ereduaren alde egiten du. Proposamen españolista honek, aldiz, “B” eredurantz egiten du jauzi. Ondorioztatzen dugu, beraz, ingelesa ikastearen aitzakiapean, euskara desagerrarazteko estrategian beste aurrera urrats bat dela, hots, Euskal Herriaren kontrako beste eraso bat. Hezkuntza komunitatea kontutan hartu barik hartutako erabakia da. Celaá sailburu inposatzaileak, adostasuna eta kontsentsua bere politikaren ezaugarri nagusiak izango zirela adierazi zuen. Baina ikasleok, badakigu, neurri guztiak PPk ordezkatzen duen eskuin-españolistarekin adostuta dituela. Gainera, gure aburuz, gutxiengo argia diren guraso batzuek aldarrikatzen duten “erabakitzeko eskubidea”, ikasle orok

euskaldunduak izateko dugun eskubidearen gainetik jarri dute. Hezkuntza komunitatearen gehiengoaren nahia, inolako lotsarik gabe baztertu dute, alegia. Eraso honen aurrean, ikasleok, ezin dugu eskuak gurutzaturik gelditu. Borrokan hasiak gara jada. Gainera, orain inoiz baino indar gehiagorekin, bestelako hezkuntza sistema baten alde, Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde, hezkuntza komunitate osoa bildu eta kalera irteteko garaia da. Beraz, inposaketei aurre egin eta bestelako hezkuntza aske eta euskaldun baten alde borrokatzeko dei egiten diogu euskal ikasleriari. Ikasle Abertzaleak


Galderak no zka

5. 8.

7.

Estresa

9.

as r r A Pe r u

ate

Batzuetan energia Marilyn Monroe

6.

1.

Dedo egitea

Lana

8. 10.

Toaila bat, krema eta eguzkia hartzeko gogoa. Lasaitasuna

Jurgi Oiarzabal

Tenerife

Nire lagunak egiten dituzten penak

2. 3.

5.

6.

10.

Chicago-ra

Norbaiti zerbait eskatu beharra

2.

4.

Kotxe bat gidatu

4.

7.

Zentimetro batzuk

ez nintzen oporretan joango zuekin hobeto.

Barre asko egiteko batenbat, irrati bat eta nire alaba

Comsumer bat, lantza bat eta “Xagua Klub”-a

Nire amaren ohean

Unai Mendez (informatikoa)

Xenki

1.

4. 6. 10.

Txokolatez beteriko jakuzzi batean Elsa Patakirekin

Dohain bidaiatzea

8.

Sukaldean

Banku bat lapurtu

“Pacha”-ko gogoa

ize Ha

4. 5. 7. 9.

3.

Athletiken jolastea adibidez

Nire ohean

a

La

2. 3.

Zoriontsu izatea

Ura, janaria eta konpainia ona

Ezagutzen ez dudan pertsona batengana hurbiltzea

al zab irre i Ag

1. 2.

1.

Una

1.– Zerk lotsatzen zaitu gehien? 2.– Zein da zure ametsa? 3.– Zer egingo zenuke ikusezina bazina? 4.– Ze hiru gauza eramango zenituzke irla desertu batera? 5.– Non gustatuko litzaizuke amodioa egitea? 6.– Zer duzu faltan? 7.– Zer duzu soberan? 8.– Ikastolako sexiena? 9.– Beste bizitza batean nor izango zinateke? 10.– Nora joango zinateke oporretan?

9.

7. 8.

Neskak

George Clooney

9. 10.

Neu

Ezer

s Iza

ku

o D n

min

e gu

z

Hi haiz hi Zoriontsu izatea

3.

Ez dut behar ikustezina izatea

5. 6.

Lekua da gutxienekoa Denbora

Julen Maguregi

Edonora, munduko leku askotara


Hezkuntza euskaldunaren alde lanean

urte

Laguntzaileak

Irakurrixu  

2010 maiatza

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you