Page 1

Euskararen egunaz... Euskarak ez zuen idazteko balio, ahozko hizkuntza baino ez zen. Euskaraz egiten zutenak basatiak, bihozgabeak, kultura gabekoak ziren. Euskara zikina zen. Euskara ez zen Kristauen hizkuntza. Euskaraz egitea delitua zen.

Euskara ez da guaya. Euskaraz ezin da txiste barregarririk kontatu. Euskarak ez du balio ekonomiaz berba egiteko. Euskara osatugabea da. Gazteok euskaraz ezin dugu dena esan. Euskaraz ezin zaitezke haserretu eta ezin da inor iraindu. Euskaraz ezin da zehaztasunez berba egin. Euskara pobrea da. Euskarak ez dizu balio munduan ibiltzeko. Euskara baserri munduarekin lotuta dago, beraz, ez du balio bizimodu modernorako. Euskarak umeei eta txakurrei lau gauza esateko baino ez digu balio. Euskarak ez du balio etorkinak gure herrian integratzeko. Euskara gure altxorra da eta guretzat baino ez da Euskara oso hizkuntza zaila da. … Noiz arte jarraitu behar dugu euskarari eta euskaradunoi buruz esaten direnak sinesten? Euskara dugu eta aberatsak gara,. gainera, munduari aberastasun hori ematen diogu, ikuskera ezberdin bat eskaintzen baitiogu euskaraz ari garen bakoitzean. Hortaz, harrotasunez erakutsi dezagun nor garen, eta Berbaroko lagunek egin duten kanpainari erreferentzia eginez urtean 365 EGUNEZ BIZI GAITEZEN EUSKARAZ. Eunate Irazabal 32

2011ko abendua, 46. zenbakia

bÇwÉ tÅt|àâ ét{tÜÜt xàt {ÉuxàÉ {tá| uxÜÜ|tAAA

AAAàt éÉÜ|ÉÇÜàtáâÇxé uxàx wtw|Ät Xâá~tÄ [xÜÜ|t4


2011-12 2. alea

K-ZRIAK

Elkarrizketa

Noizbait ikasle batekiko erakarpenik sentitu ahal duzu? Urtero-urtero. Iaz adibidez txora-txoratuta egon nintzen. Obsesio puntu bat be baneukan Paul Usabelekin, baina kalabazak eman zizkidan. Aurten oraindik fitxatzen nabil. Zein da azterketetan inoiz esan dizuten astakeririk handiena? Asko eta handiak irakurri behar izaten ditugu azterketak zuzentzean. Eskerrak, astakeriak eta gure barre terapia direla momentu horietan. Aurten Geografiako kontrolean esaterako…. Danimarkako kapitala “Netherlan” zela enteratu nintzen edo Italiarena Vatikanoa. Baita Galizia, Gironak, Pontevedrak, Huelvak eta Leonek osatzen dutela ere..

AURKIBIDEA Editoriala ............................................................................. ......3. or

Azken mozkorra? Ez ditut mozkorrak harrapatzen, baina azkenekoan, urriko azkeneko astelehenean sagardoaren poztasuna nabaritu nuen. Ardoa ere gustatzen zait, txikiteo eder bat lagunekin egitea bizi poza da.

Berri Laburrak ..................................................................... ..............4 or R- portaiak........................................................................... ......6. or Iritzia ..................................................................................... ....8. or Hi haiz hi............................................................................... ..........12. or

Neska batean zer da gehien gustatzen zaizuna? Duda barik, begirada eta irribarrea dira seduzitzen nautenak. Eta umorea be oso garrantzitsua!

Kuxkuxeroak....................................................................... ...........15. or Gabonetarako prest..18.or Bitxikeriak.............................................................................................20. or Umorearen txokoa.21.or Ibaizabal argazkietan...22.or Sexulapikoa..................................................................................................23 or Kulturaren txokoa....26. or Horoskopoa.28.or Elkarrizketa..30.or Euskararen egunaz...32.or

2

Zer da zure gorputz ataletik gehien gustazten zaizuna? Nire abdominalak, nahiz eta forma biribila eduki, asko maite ditut! Giz(o/e)na sentiarazten naute, jeje. Ligatzeko zein teknika erabiltzen duzu? Askotan galdetzea eta azkenean baten bat beti “konfunditzen” da, probabilitate kontua. Beñat Iturbe eta Lander Etxeita 31


BERBETANXenkigaz

EDITORIALA

Definitu zure burua 3 hitzetan: Jatorra naz ezta? Lagun ona Ironikoa naizela dio Etxeitak, adarjotzailea.

Editorial hau gazteleraz hasteko gogoa eman dit, edo ez idazteko gogoa ere izan nezakeen; edo sinpleki arkatzez zirriborro bat egin nezakeen. Momentu batez hiru aukera honek izan ditut belarri eta belarri artean. Baina ni, originalagoa naiz.

Irakurrixu irakurrixu

Noiz etorri zinen Ibaizabalera eta zerk bultzatu zintuen hona etortzera? Orain dela 4 urte etorri nintzen. Astebete lehenago Iratxe etorri zen eta hartu zutela ikusitakoan bere atzetik etorri nintzen. Arrazoi sinplea ulertzeko eta azaltzeko ezinezkoa, maitasuna. Beste leku bateko eskaintza bat izango bazenu hemendik joateko prest egongo zinateke? Eta joango bazina zer botako zenuke faltan? Urtean 10 hilabetetako oporrak eskainiz gero, pentsatuko nuke jeje. Bien bitartean oso gustura nago hemen, asko mimatzen naute, Izaskunek batez ere. Horregatik Europako unibertsitate garrantzitsuenen eskaintzei ezetz esan diet. Messin modura. Irakasle gelako barreak eta ikasleekin edukitako eztabaidak eta haserreak botako nituzke faltan. Ederra da hori. Zergaitik zure lankideekin parrandan irteten zarenean, ez duzu beraiekin inoiz amaitzen? Ez zait lankideak kaltetuta ikustea gustatzen eta errazena tentazioari muzin egitea da. Zin egiten dut Gaztainerren neu izango naizela azkena etxeratzen. 30

Hurrengo lerroak irakurtzeko adore eta indar nahikoa baduzu, aurrera. Ez baldin baduzu, esan ondokoari irakurtzeko (musika kaskoak jarrita baldin badituzu, abesti eran eska dezakezu ikastolako idazkaritzan). Idazkaritza ikastolako sarreran ezkerretara dagoen bulegoa da, Mertxe aurkituko duzu bertan. Ikasleon pasibotasuna hari legez har dezaket hurrengo lerroak betetzeko, baina ez. Ikasleon alferkeria, errebeldia edo besterik gabe, pasotakeriaz mintza nintekeen, baina ez. Gaur gehiago nahi dut; gehiago eta gutxiago. Hurrengo lerrook irakurtzearekin konforme (eta ez espero diru saririk bueltan). Irakurrixu ere irakurtzen ez den mende honetan gauza bat eskatzen dut. Egin gazteleraz goizeko Buenos días-etik arratsaldeko ¡Hasta mañana!ra. Ez dezagun parte hartu ekintzetan. Ez Gaztainerren, ez irteeretan, ez Ateneoan (horrela deitzen dela uste dut, oraindik bere horretan jarraitzen badu) ez horrelako huskerietan. Joan gaitezen begiak gorri-gorri eta neuronak Walt Disney baino loago egunero klasera. Egin diezaiegun irakasleei garrasi (klasera joatera behartzen gaituztenean, noski). Jantokian erabil ditzagun platerak “frisbi” antzera eta ez dezagun ezertxo ere ez probatu (sukaldera sar gaitezen izozkia lapurtzera, espabilatu gaitezen!). Borroka gaitezen ganoraz behingoz pasilloetan, tontokeriarik gabe. Egin diezaiogun garrasi elkarri, bizitzako azken liskarra balitz bezala (txistu tantaren bat arerioaren aurpegira iristen bada, hobeto). Egin dezagun guztion artean zigarrokinez alfonbra eder bat ikastola (edo hori diote) honen aurrean. Batez ere gorrota gaitezen, ze broma da hau bestela? Gauzak gaizki egitekotan, gaizki egin ditzagun edo bestela etxean gera gaitezen... Originala izango nintzela zin egin dut hasieran, baina nire hitza jan dut (Jainkoarren!). Gauzak erdizka egiten ditugun egun hauetan, benetan espabilatzen hasteko ordua da (eta ez dugu txirrinaren beharrik). Zezena adarretatik hel dezagun, ez buztanetik. Esan, egin eta bizi ikastola, ganoraz. ...eta etxean, ni behintzat, aspertu egiten naiz eta ez naiz bizi... eta hau, ez da nire ikastola. (Portzierto, sinetsi edo ez, mezu ezkutu positiboa luzatzen dizuet oraingoan. Aurrera! –abesti bezala entzun baduzu “Editoriala”, eman “pause”-ri eta ohartuko zara kanpoan ere mundua badagoela, eta irakurtzen baldin bazaude, altxatu begiak, gorantz begiratzeko ordua da! Irakurri ez baduzu, ez noa gomendiorik ematera, hau ere ez baituzu irakurriko.)

3


BERRI LABURRAK MUNDUAN

Ipar Afrikan gertatzen ari denarekin hasiko gara. Ipar Afrikan egoera oso larria da. Bertan, krisi ekonomikoa da nagusi eta hori momentu honetan duten egoera politikoarekin nahastuta, izugarrizko haserrea sortu du herritarrengan. Herritarrak gobernuaren aurka daude eta horren kontra daudela eta demokrazia lortu nahi dutela adierazteko kalera irten dira, manifestazioak, grebak sorraraziz. Beraz, istilu larriak gertatzen ari dira eta aste honetan ehunka hildako eta milaka zauritu egon dira... Munduko lurralde gehienak krisi ekonomikoan sartuta gaudela denok dakigu, baina berri izaten jarraitzen du, eta horrela jarraituko duela pentsatzen dugu. Krisiak jendearengan beldurra eragin du, negozioak sortzeko beldurra Gainera, “La monde” egunkariak honako hau esan du: “Europan krisiak hamar urte gehiago iraungo du eta Espainiaren kasuan txarrena etortzeko dago.” Hau aperitibo bat baino ez dela esaten dute. Hasi zaitezte prestatzen EUSKAL HERRIAN

Eragile politiko, sindikal eta sozialek baraualdia egingo dute presoen eskubideen alde. Haien eskaerak hauek dira: presoak Euskal Herrira ekartzea, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten presoak askatzea eta gaixotasun larriak dituztenak aske uztea. Konponbide bat behar dugu! AMAIUR-ek gogor egin du azken hauteskundeetan. Euskal Herrian garaile atera eta 7 diputatu lortu ditu. Horrela jarraituz gero, indar handia hartuko du talde honek.

4

.Osasuna: Kontuz ibili txokolatearekin, ez dela ura edatea bezalakoa. .Zortedun eguna: Urtarrilaren 7a GEMINIS .Amodioa: Geminisak lorez lore zabiltzate, gaur hau eta bihar bestea. Bada garaia da bat aukeratzeko. Dirua: Ezin duzu diru guztia juergetan gastatu beste gauza batzuetarako erreserbatu. Osasuna: Gimnasian utzi Ikerren ipurdiari begiratzeari eta egin ezazu kirol pixka bat, alper hori! Zortedun eguna: Otsailaren 6a SCORPIO Amodioa: Gogoratu beti esaldi hau: hobeto da gosea pasatzea txarto jatea baino. Ez joan edozeinekin. .Dirua: Diruak itsulapikoan ez du ezer egiten, ez da ezer gertatzen pixka bat gastatzeagatik Zortedun eguna: Urtarrilaren 18a SAGITARIO Amodioa: Utzi fitxak sartzeari eta kontzentratu zaitez ikasketetan,dagoeneko bigarren ebaluaketa hasi da eta! Dirua: Dirua ez da zuk uste duzun bezain garrantzitsua, beste gauza batzuk ere balora itzazu. Osasuna: Zerbait gertatuko zaizu, seguruenik istripuren bat, ez du zertan larria izan , baina zaindu zaitez! Zortedun eguna: Otsailaren 2a LIBRA Amodioa: Hor ibiliko zara ligeekin jairik jai. Ze ondo pasatuko duzun! Baina norbait berezia ere aurkituko duzu. Dirua: zure itsulapikoko krisialdiari soluzioa aurkituko diozu, ez zara batere txarto ibiliko. Osasuna: Kirolak egiteak emaitza ona eman dizu, nabari da atzean dituzun lige guztiekin. Zortedun eguna: Urtarrilaren 25a TAURO Amodioa: Mutil/neska ugari dituzu atzetik eta ez zara ohartzen, mutil horrekin hitz egiten, eman ezazu lehenengo pausoa! Dirua: Ez ezazu diru guztia gasta jolasaldietan eta eguerdietan goxokiak eta pintxoak erosi. Osasuna: Zaintzen hasi beharko duzu, zure gorputza ez dago trote askotarako eta! Zortedun eguna: Abenduaren 26a 29

Ane eta Itziar


HOROSKOPOA

2011-12 2. alea

KAPRIKORNIO: .Amodioa: Aldaketa erradikala eman behar duzu bizitzan, ligatzeko metodo zahar horrek ez dizu funtzionatzen eta. .Dirua: Argi dago krisiak zure itsulapikoko ekonomiari eragin diola, aurrezten hasteko garaia da. .Osasuna: Negua hasi da jada, bada garaia berokia janzteko. .Zortedun eguna: Urtarrilaren 3a LEO: .Amodioa: Kontuz Leo guztiekin! Ibaizabaleko “kasanoba” guztiak atakatzeko asmoarekin zaudete, eta itxura denez, arrakastarako bidean zoazte. .Dirua: Bada garaia arratoia izateari uzteko, gasta ezazu zeure dirua. .Osasuna: Erretzeak zure osasuna eta zure ondokoena kaltetu dezake, kontuz tabakoarekin! Jada ez bazara tabakoa erretzen hasi, kontuz ibili! .Zortedun eguna: Urtarrilaren 2a CANCER: .Amodioa: Minbizia bezalako mina eragiten diozu azken aspaldian begira duzun neska/mutil horri. ATAKA! .Dirua: Igartzen da ekonomiako klaseetan adi zaudela, etekinak maximizatzen ari zara etengabe Osasuna: Ez zaizu txarto etorriko vodka botilari deskantsu pixka bat ematea, zure gibelak eskertuko dizu. Zortedun eguna: Otsailaren 13a ARIES .Amodioa: Askotan maitasuna gutxien espero duzun lekuan aurki dezakezu. Lasai, iritsiko da, ez izan presarik. .Dirua: Zure amari sakelatik dirua lapurtzea ez da lan ofíziala kontsideratzen, topa ezazu beste zerbait. Osasuna: Osansuntsu ikusten zaizu azkenaldian, zorionak lortu duzu zure helburua, kiroletan ere gehiago errendituko duzu. .Zortedun eguna: Abenduaren 31 PISCIS Amodioa: Piscis hori gogoko duzula konturatu gara denok, disimula ezazu! .Dirua: Zure paga handitzeko eskatzea ez zaizu txarto etorriko

IBAIZABALEN

28

berri laburrak

Iritsi da azkenean gutako asko beldurtzen gaituen eguna : osteguna, abenduaren 1ean lehenengo ebaluazioko notak jaso zituzten Ibaizabal Ikastolako neska-mutilek. Batzuk oso ondo, betiko martxan, beste batzuek, ordea, kalabaza ederra eramango dute etxera Ikasleek taktika desberdinak jarri dituzte martxan dagoeneko: "Ama nota onak atera ditut, beraz zapatuan utzidazu berandurarte gelditzen" "Nik ez ditut notak astelehenera arte emango, nire azken parranda bota nahi dut zapatuan". Dena dela, aholku bat: hasi zaitezte pilak ipintzen, kurtso bukaera eta ikas bidaia hemen ditugu laster!! Urtero bezala, Abenduak 23an Gaztañerre eguna ospatuko da Ibazaibal Ikastolan. Lehenengo mailako ikasleentzat ekitaldi berria da, beraz espero dugu bikain pasatzea eta rollo ona sortzea. Horretarako, beharrezkoa da denon parte hartzea, bai kiroljokoetarako, bai karaokerako...Anima zaitezte! Ligoteorik egongo da aurten? Egin zuen apustuak!

Olatz eta Lucia 5


2011-12 2. alea

R-PORTAIAK

kt.

THE MOCKER´S ILARGIAK ZERGATIK EZ DUEN JANTZIRIK Behin batean Ilargiak amarengana hurbildu eta, hauxe esan zion : - "Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut. Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak bezalako soineko bat eduki nahi dut". - "Ongi da, alabatxo -erantzun zion amak- Zoaz jostunarengana eta esaiozu neurriak hartzeko". Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera. Hark neurriak hartu zizkion eta handik bost egunera itzultzeko eskatu zion. Bost egun igarota, han joan zen Ilargia jostunaren etxera lasterka bizian. Soinekoa janzten hasi zen, baina ezin: laburregi eta estuegi zeukan. - "Dirudienez, erratu egin naiz", pentsatu zuen jostunak bere arterako, eta neurriak hartu zizkion berriro. - "Itzuli bost egun barru"- esan zion Ilargiari. Ilargia bost egun geroago itzuli zen, soinekoa jantzi eta berriro gauza bera gertatu zitzaion: laburregi eta estuegi zeukan.Jostunak berriz ere neurriak hartu, handik bost egunera itzultzeko eskatu eta, beste barik, lanari ekin zion. Bost egun haiek igaro ziren. Jostunak soinekoa amaitu zuen baina Ilargia bere etxera sartzen ikusi zuenean....... ez zuen jantzi beharrik izan: bazekien ez zuela sekula ondo edukiko, une hartan Ilargia gazta bezain biribila baitzen.Jostuna etsita zegoen erabat: -"Ezin dizut soinekorik egin, Ilargi, orain laurdena, gero erdia eta ondoren osoa zaudelako. Neurri asko hartu arren, inoiz ez duzu soinekoa ondo edukiko". Horrexegatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe eta horrexegatik dago oraindik ere biluzik. Dena dela Ilargia, soinekoarekin edo gabe, beti eder. Zer esanik ematen dizue ipuin honek? Zuen ondorioen erantzunaren zain geratzen gara. Espero dugu hurrengo Irakurrixun erantzunen bat jasotzea. 6

Eneritz Eskurza eta Joanne Garate

The Mocker's Durangon sortu zen 2010eko otsailean. Taldea hiru mutilek osatzen dute; Gartzik (baxua), Asier Eliasek (bateria) eta Ritxik (gitarra). Bere eskualdeko Punk jatorriak ahaztu barik, desagertutzat jotzen zen Rock estiloa jorratzen du taldeak. Musika estilo desberdinen haritik, blues edota psikodelia bezalako estilo desberdinak lantzen dituzte. Denbora gutxi izan duten arren, The Mocker's -eko taldekideak buru-belarri ibili dira maketa berria prestatzen, inork zabaldu ez dituen bideak zabalduz eta bide berriak eraikiz. Azkeneko maketa Durangoko jaietan kaleratu zuten eta kontzertua eman zuten aurkezteko. Taldekidea, beraien musika ezagunago egiteko, lehiaketa batean parte hartzea pentsatu zuten, Banden Lehian, hain zuzen. Lehiaketa honetan, Euskal Herriko hainbat taldek hartu zuten parte beraien kantu batzuk web orrian jarriz. Honen ondoren jendea web-ean sartu eta gustukoen zuten taldearen musika bozkatzeko aukera zuten. Mocker's-en musikak izugarrizko arrakasta izan zuen eta ondorioz 1go postuan geratu zen. Lana ez zen batere erraza izan beste berrogeita hamar talde baino gehiago baitzeuden lehiaketa honetan. Finalera pasatutako taldeak, The Mocker's, Damudot, Namek Planek eta B Flat izan ziren. Talde hauek kontzertu bat eman zuten Bilbo Rocken eta bertan erabaki zen nor zen garailea. Abenduaren 3an ospatu zen. Bozkatzeko telefono batera dei galdu bat egin behar zen, eta dei gehien jaso zituenak irabazi zuen. Namek Planetek irabazi zuen. Irabazleek izugarrizko saria izango dute: BBK LIVEN jotzea 2012ko ekainean. Bertan talde famatuekin jotzeko aukeraz gain, beraien musika munduko hainbat musikazaleri erakusteko aukera izango dute. Gainera, 2.000 eurotako opari-txeke bat jasoko dute, musikamaterialetan gastatu ahal izateko. Bigarrenak, hau da, The Mocker´s-ek “Ipod touch” bat izan dute opari. Gaur egun, gazteek sortzen dituzten taldeek, ez dute famatu egiteko aukera askorik. Lehiaketa honek aukera bikaina eman die The Mocker´s-ekoei famatuagoak bilakatzeko, baina ez dute zorterik izan. Ibaizabaletik animoak bidaltzen dizkiegu eta gerorako zorte honena opa diegu.

Ander Arin, Hilargi Macho eta Anes Baños. 27


KULTURAREN TXOKOA

2011-12 2. alea

r-portaiak

GABONAK, BESTERIK EZ? ESKORBUTO Eskorbuto 1980 sortu zen punk talde bat izan zen. Taldekideak Santurtzikoak ziren eta Euskal Herrian 80. Hamarkadako punk talderik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Talde honek hamaika diska atera zituen guztiak batera zeuden bitartean. Taldekideak 3 izan ziren, Iosu, Juanma eta Pako. Iosuk gitarra jotzen

zuen baita koroak egin ere. Juanmak aldiz, baxua jo eta abeslari nagusia izan zen. Pako bateriajolea izan zen. Hori nahiko lotsatia zen. 1983an Madrilen poliziak atxilotu egin zituzten beraien ETA, la calavera del rey eta Maldito Pais España abestiek zuten letrengatik. Honen on-

dorioz 36 ordu eman zituzten ziegan eta lege antiterrorista ezarri zitzaien abestiei. Taldekideak oso haserre jarri ziren Euskal Herriko sektore batzuekin, ezker abertzalearekin eman ez zieten laguntzarengatik. Laugarren diska, Zona Especial Norte izan zen. Hau PSOEk egindako plan bat zen. Plan honen helburua poliziei eta militarrei botere bereziak emateko egin zen. Hauek plan horren kontrako iritzia azaldu zuten album honetan. Impuesto revolucionario ETAk euren borroka armatua-

rekin jarraitzeko eskatzen duen dirua zen. diskaren azalean, “por buen camino” irakur daiteke, hau PSOEren eslogana izan zena 1986an. Drogarekin arazoak zituztela eta taldeko gitarrista, Iosu, eta baxujolea eta abeslaria, Juanma, hil egin ziren, biak drogak utzi ostean. Hain zuzen ere, Iosu 1992ko Maiatzaren 31n hil zen. Juanma, berriz, urte bereko urriaren 8an hil zen. Bateria-joleak bizirik irauten du. Honek ezagun batzuekin batera Eskorbuto taldearekin jarraitzea erabaki zuten eta beste hiru disko argitaratu zituzten.

Iskander Moreno, Ibai Legorburu eta Ander de Regil

Gau-on moduan ezagutzen ditugu guk gabonak. Familiarekin, lagunekin eta suaren inguruan ospatzea gustatzen zaie batzuei. Beste batzuk, berriz, maleta hartu eta eguzki bila joaten dira. Baina bi familia mota hauek, gabonetan, bat dira. Nahiz eta haize hotz eta elur artean pasa edo eguzki eder eta bero baten azpian, ohiturak, ohiturak dira, eta egun berezienak denok pasatzen ditugu batera. Hori baita gure ohiturarik zaharrenetarikoa, Jesusen jaiotza ospatzea. Baina hori al da guk ospatzen duguna? Ausartuko nintzateke esatera gehiengo batek aiton-amonei poztasuna emateko gogoratzen direla historia aitzindari horietaz, besterik ez. Beste guztiek, bataio, jaunartze edota azken aspaldian ezkontzak ospatzen diren arrazoi berdinarengatik ospatzen dituztela : dendara joan eta nahi beste gauza erosi eta “... baina gabonetan gaude motel, ez du axola ” lasai esateko, besterik ez. Baina hori al da gabonen kutsua? Ez al dugu lehen esan “helburu” nagusia familian gau-onak pasatzea dela? Eta bada, non gelditzen dira gau-on horiek, opari eta antzekoetaz bakarrik arduratzen garenean? Bilatzen al dugu ingurukoen poztasuna, gutxienez, egun hauetan? Saiatzen al gara kontsumismoa alde batera utzi eta benetan garrantzitsua denean enfokatzen gure oporraldia? Ba nik erantzun asko ditut, bakar batean laburbilduko nituzkeenak : EZ, besterik ez. Eta zergatik “EZ” galdetuko didazue. Hemen doa erantzuna. Imajina ezazu zeure burua gabonetan. Egizu mentalki egun baten laburpen azkarra. Orain pentsa ezazu ea udaran, zein beste edozein jai egunetan, egiten duzunarekin alderik dagoen. Aber..... Aja! Hortxe dago koska. Egun guztiak berdinak dira, besterik ez. Beraz, non geratzen dira gau-onak, familia zein lagunekin poztasunean pasa beharko (ez da zertan derrigorra izan) genituzkeen jai egunak? Pentsamenduetan, ideietan, “datorren urtean...egingo dut” horietan, besterik ez. Horregatik animatzen zaituztet urte honetan gauza desberdinak esperimentatzera. Hamabost egunetan bada ere, zuen arimak indartu eta ingurukoak, zu barne, zoriontsuagoak egiten saiatzera, besterik ez.

Miren Castilla 26

7


2011-12 2. alea

IRITZIA

r-portaiak

2011-12 2. alea

sex

HERRI BAT, GAZTETXE BAT

A

B

C

Betidanik Euskal Herrian gazteri aktibo baten indarra izan dugu, gazteak izan dira alternatibak eraiki eta horren alde lanean egon direnak, espazioak sortuz haien jarduna garatu ahal izateko. Gazteek espazio horiek beharrezko dituzte eta herriko udaletxeak hauek erabiltzeko aukera ematen ez badie, gelditzen zaien irtenbide bakarra erabiltzen ez diren leku publikoak okupatzea da. Hala ere, udaletxe gehienei ez zaie interesatzen gazteek autogestionatutako lokalak edukitzea, euren ideia propio batzuk udaletxeetakoekin bat ez datozelako. Zintzoak izanez, isilik nahi gaituztelako.

1

10

1

5

2

1

10

5

3

5

10

1

4

10

1

5

5

5

10

1

6

10

5

1

7

10

5

1

8

5

10

1

Aspalditik ezagutzen da horrelako egoera bat Galdakaon. Orain dela hamar urte benetako gaztetxe bat zegoen herrian, baina eraikina udaletxearen aginduz hustu egin zen, ordenaziotik kanpo zegoelako, eta bertatik poligono batera zihoan bidea errazteko. Egun hainbat urtetan erdi geldirik egon den mugimendua, “Bagabiz Gazte Asanblada�ren izenpean birsortu da. Honen helburu nagusia, Galdakaoko gazteriak gazteentzat eta herriarentzat aukerak eskaintzea da. Baina, horiek ere helburuak lortzeko, hainbat oztopo izan dituzte udaletxearen aldetik.

9

5

10

1

10

10

1

5

11

1

10

5

Lehenengo desalojoa udaletxeak ahaztuta zuen espazio publiko bat okupatzean gertatu zen. Lekua zaharra zen eta egoera tamalgarrian zegoen urteetan hutsik egon zelako. Gazteek izugarrizko lana egin zuten eraikina berritzen. Hala ere, udaletxeak handik hiru egunetara desalojatu egin zuen inolako azalpenik gabe eta era bortitzean. Egun hartatik aurrera udaletxearekin azalpenak eta akordio bat aurkitzeko hainbat ekimen egin zituzten, baina udaletxetik urtebetean ez zen erantzunik atera.

11tik 54ra:Gehiago entrenatu beharko duzu, ez zara oso seduk-

tore ona. Lotsatiegia zara ligatzerako orduan, aska ezazu melena! Konfiantza gehiago izan behar duzu zuregan, ez izan beldurrik. Ondo dago barrukoa baloratzea, baina ez duzu zertan munstro guztiekin joan behar. 55etik 95ra:Nahi dituzun ia guztiak lortzen dituzu, baina pasatu gabe, umila zarela igartzen da eta horregatik zaituzte gogoko. Fisikoa kontuan hartzen duzula nabari da, baina, pertsona baten izateko erari garrantzi handia ematen diozula ere nabaritzen da, orekan mantentzen duzu. Segi horrela! 85etik gora:Abila zara sedukzioaren munduan, baina batzuetan larregi sinetsi eta harrotasunarekin pasatu egiten zara. Ahohandiegia zara, ligatzerakoan gehiago disimulatu behar dituzu zure nahiak. Gakoa erreserbatuagoa izatean dago, interesantearena gehiagotan egin beharko zenuke.Fisikoan larregi fijatzen zara, ez diozu barrukoari garrantzirik ematen. Hilargi eta Maialen

8

25


2011-12 2. alea

Sexul.

8) Imajina ezazu gaizki ez dagoen norbaitekin egunero gurutzatzen zarela, zer egingo zenuke? 1.- Azkenerako, agurtzen amaituko nuke, ezagutuko banu bezala 2.- Berarekin hitz egiten saiatuko nintzateke 3.- Lel@ aurpegiarekin begiratuko nioke egunero 9) Zure ustez, zein da pertsona bat konkistatzeko modurik onena? 1.- Isilean hurbiltzea gauza ederrak esanez 2.- Harrotasunez zure burua aurkeztea eta lotsarik gabe hitzegiten hastea 3.- Hurbildu gabe irribarre eta begirada sexiak botatzea.

10) Zenbat denbora behar duzu pertsona bat interesa duzun pertsona bat konkistatzeko? 1.- Ordu gutxi batzuekin nahikoa da 2.- Uff . Hori kontaezina da! 3.- Egunak, asteak, hilabeteak, pertsonaren arabera

11) Zertan fijatzen zara pertsona batekin ligatzerako orduan? 1.- Izateko eran 2.- Janzteko eran 3.- Fisikoan

2011-12 2. alea

iritzia

Gauzak horrela, eraikina berriro okupatu zuten. Oraingo honetan egun bakarrekoa izan zen egindako okupazioa. Goizeko 3:00etan, kaleko jantzitako udaltzain eta ertzainak gaztetxea desalojatzeko helburuarekin gerturatu ziren. Barruan lotan zeuden bi gazteak modu bortitzean aterarazi zituzten eta azken hauei usurpazio delituak egotzi zizkieten. Bitartean, gazteen abokatua bertaratu zen eta bitartekari lanak egin ostean, epailearen aginduren bat zuten galdetu zien, poliziek idatzizko agindurik ez zegoela eta haiek zirela autoritatea eta ,beraz, agintzen zutena egiteko erantzun zieten. Azkenean deslojatua eta agindu judizialik gabe prezintatua geratu zen. Gazteak irtenbideak bilatzen jarraitu zuten alkatearekin bilera bat lortzekotan. Orduan ere, ez zuten udaletxetik erantzunik jaso eta bi gaztek gazte asanbladaren babesarekin, gose greba mugagabea abiarazi zuten. Honek 10 egun iraun zuen, alkatearekin bilera bat izatea lortu baitzuten. Hauteskundeak eta gero, alkate berriarekin harremanak hasi dira eta akordio bat lortu arte horrela jarraituko dute. Badirudi, 3 urtetan hainbat oztopo gainditu ondoren, Galdakaoko herria hurbilago dagoela Gaztetxea lortzetik. Argi daukagu, gazteria aktibo baten alde jarraitu behar dugula lanean, bakoitzak bere herrian eta ahal duen neurrian. Gaztetxeak ametsa direlako oraindik, baina lortuko dugu ametsak egia bihurtzen diren momentua ere. Baditugu irabazteko arrazoiak eta inongo debekurik ez dadila aitzakia izan gure proiektuen alde borroka egiteko. GU ERE GAZTETXEAREN ALDE! Oihane Apellaniz eta Be単at Elias

Babesleak: 24

9


2011-12 2. alea

2011-12

Iritzia 90-60-90-DUN BARBIAK

Gaur egun kalean zein ikastolan gazteok dugun janzteko era edo ''estiloa'' berdina bihurtzen ari da guztiontzat, pertsonalitate gabeko manikiak izango bagina bezala. Jarrera honen eragile nagusia gizartea da eta honekin batera, telebista edo publizitateak saltzen digun irudi faltsua. Hauek baitira emakume zein gizonezkoen prototipo "perfektua" sortzen dutenak. Gaur egun jarrera hau gizonezkoek ez dute emakumeon beste jasaten, azken baten gurea baita ezagunena eta exigenteena. Emakumea, sexy, sensual eta kurba perfektuduna izan behar da. Umetatik erakutsi diguten bezala. Besteak beste horietako eredu famatu bat, Barbiak dira. Panpin horren helburua zer da umea entretenitzea edo bere edertasuna adieraztea? Gazteleraz Canon Ideal deitzen zaion honek ondorioak izaten ditu, arazoak hobeto esanda. Hainbat emakume izan dira, gaitz edo gaixotasunak sufritu dituztenak; depresioa, bulimia, anorexia, etab. Tamalgarria benetan, perfektua bihurtzeko ahaleginetan, gure bizitza arriskuan jartzea.Baina noiztik ezagutzen da irudi hau? Lehen, emakume bete eta kurba arruntak zituztenak izaten ziren esaera moduan erabiltzen den, etxera eramateko modukoak. Azken batean, ez ziren irudiaz horrenbeste arduratzen. Ezagunak dira Rubens margolariaren pinturetan agertzen diren emakumeak. Orain pentsatzen jarrita zer gara emakume edo panpinak? Zer bihurtu nahi gaituzte? Modei, publizitateari, telebistari... GURI PROTOTIPO FALTSU HONEK BOST! Perfekzioak ezingo gaitu garaitu.

10

Anes Ba単os eta Edurte Landaluze

SEXULAPIKOA I. alea

Iritzia

Seduktore ona al zara? 1) Goizean, esnatzerakoan, zer da pentsatzen duzun lehenengo gauza? 1.- Gaur nire bizitzako mutil edo neska aurkituko dudala 2.- Itzelezko logura dudala 3.- Eder jartzeko gogoa daukadala 2) Okupatuta egon arren, fitxak sartzen jarraitzen duzula pentsatzen al duzu? 1.- Ez, okupatuta baldin banago ez dut hori sekula egiten 2.- Egia esanda bai, besteengandik maitatua sentitzea gustuko dut. 3.- Ez dago txarto noizean behin miretsia sentitzea.

3) Piropo asko botatzen al dituzu? 1.- Era kontrolatuan, normala den moduan 2.- Bai, gustuko dudan pertsona bati gauza ederrak esatea asko gustatzen zait.

3.- Ez, errespetu falta bat iruditzen zait. 4) Zuri piropo bat esanez gero.. 1.- Irribarre batez erantzuten diet, eskerrak emanez 2.- Ez diet kasurik egiten, nire gauzekin jarraitzen dut 3.- Urduri jartzen naiz, desagertzeko gogoa sartzen zait 5) Zergatik uste duzu zugan fijatzen direla 1.- Nire hitz egiteko era eta nire izaera naturalagatik 2.- Nire fisikoagatik 3.- Ez dira nigan fijatzen

6) Ligatzeko asmoa baduzu, ze taktika erabiltzen duzu? 1.- Irribarre bat botatzea, hitz polit batzuk esanez 2.- Aurretik prestatutako esaldiak erabiltzea, barregarriak direnak 3.- Nire lekuan norbait nigana hurbiltzearen zain geratu

7) Gauez,jaietan, ligatzea gustatzen al zaizu? 1.- Noski ! Galdetzea ere 2.- Ditudan animoen arabera 3.- Ez, nirea beste estilo bat da 23


IBAIZABAL ARGAZKIETAN IKASLEAK EKINEAN

2011-12 2. alea

Iritzia

AZAROAREN 20ko HAUTESKUNDEAK Azaroaren 20an, Gorteetarako hauteskunde orokorrak egin ziren. PPk lortu zuen gehiengo osoa 186 eserlekurekin, PSOE gaindituz, honek 110 eserleku lortu zituen eta. Hurrengo presidentea, PPko buru den Mariano Raxoi izango da.

AULESTIRA IRTEERA BATZAR NAGUSIA

GAZTAĂ‘ERRE PRESTATZEN!

Euskal Herriari erreferentzia eginez, Amaiur koalizioak argi eta garbi irabazi zituen hauteskundeak. Koalizio hau, Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Eak eta Alternatibak osatzen dute. Honek 7 eserleku lortu zituen, PP-UPN, PSOE eta EAJ atzetik zituela 5 eserlekurekin. Nabarmentzekoa da ere, Geroa Bai-k,Uxue Barkosek gidatutako koalizioak, eserleku bat atera zuela. Bizkaian EAJ izan zen garaile 3 eserlekurekin, Amaiur atzetik zuela 2rekin. Gipuzkoan aldiz, Amaiur gainditu zen erraztasun handiz, 3 eserleku lortuz. Araban eta Nafarroan, eserleku bakarra lortu zuen Ezker Abertzalearen koalizio honek. Borobiltzeko, Amaiur koalizioak 7 diputatu eta 3 senatari lortu ditu. 1996.urtetik ez zegoen Ezker Abertzalearen presentziarik hauteskunde orokorretan, eta aurtengoetan, historiako emaitzarik onenak lortu dira. 2000.urtetik 2008ko hauteskundeetara, Ezker Abertzaleak ez du parte hartu, berau ilegalizatuta egon delako. Ezagutzen diren aurreko emaitzarik onenak, 1986.urtekoak dira, Herri Batasunak 5 eserleku lortu zituenekoak. Gaur egun, Ezker Abertzalearen presentzia nabarmenagoa da Espainiako kongresuan 2 eserleku gehiago ditu eta. Amaiurren emaitza onak, eta ETAk armak uzteko hartutako erabakia oso garrantzitsuak dira herri honen etorkizunerako, oraindik asko falta zaigun arren herri normalizatua izateko.

Ander Aperribai 22

AUZOLAN EGUNA

11


HI HAIZ HI! 1. 2. 3. 4. 5.

Noiz hil zen Bon Jovi? Badakizu aurten gabon zaharra asteartea eta 13 dela ? Jarraitu esaldia: “Ogi gogorrari... Zein da Madagaskarren hiriburua? Ibaizabal Ikastolako norekin izango zenuke harreman sexual bat? 6. Posiblea al da gizon bat bere alargunaren ahizparekin ezkontzea? Iker Mollinedo (BZ2)

1. 2. 3. 4. 5.

Ez da hil. Benga, tontoa zara? Ez dakit. Antananarivo. Naroa Martinezekin. 6. Posiblea da, baina putada bat izango litzateke. Andere Erezkano (GGB1)

1. 2. 3. 4. 5.

Ez dakit. Ez, nik ez dut egutegia begiratzen. Mmm Patatalandia Txominekin. 6. Ez, ez da mutil batekin ezkonduko ez?

2011-12

UMOREAREN TXOKOA I. alea

Iritzia

ANAren Zuzenketa Zoruek Inor ez dadila iraindua ez baztertua sentitu bere astakerien bat agertu delako, ez baitugu horren asmoz sortu eta ez baita inoren izena aipatu ez eta jakingo ere. Bistan da irakasleei zuzenketak pozten dizkiegula gure okurrentziekin. Besteak beste hona hemen lehenengo ebaluaketan gazteko azterketetan agertu diren perletako batzuk. Palabros: -espicificar (nos vendrá bien para despertar) -enborratza (jejeje, borratzoo) -havuja (grande) -halluda (tengo muchos quereseres) -enverde -hazí (así) -ahún En fin: -Como ya he dicho antes (entonces porque te repites) -Utilización del presente de indicativo “ha hecho” ( ) -Es un texto extraído de un periódico de tirada “universal”(¿?) -Es un texto dirigido a un lector medio alto (los bajitos no pueden leerlo!) -Sustantivos abstractos: incoloro y fuerte (bien) -El tiempo verbal que utiliza es la 1ª p. del plural (mejor) -Utiliza mucho el verbo se, ejemplo: “se sabe que...” (somos todos unos lingüistas) -Se usa el condicional con se: “se sabe” (se sabe que sí) -Ejemplo de perífrasis de obligación (tener que): “el agua hierve” (tenemos que serlo, porque descubrimientos ya hacemos...) -Usa la 3ª p. atemporal (¿¿??) -Ejemplo de adjetivo especificativo: “esa agua” -El autor recurre al presente de modestia (genial, me parece superbién) -Es un texto publicado en el Nacional Geographic por Heidi (Aitona esaidazuu..) -Se usa el imperativo con se: “se sabe” (ya se sabe bien que somos lingüistas de nacimiento, estamos hechos para esto, lo sabe hasta el lector más bajo). Eñaut Landaribar, Iratí Muñoz eta Ana Vidal

12

21


2011-12 2. alea

BITXIKERIAK

hhh

Ba al zenekiten 1.Nesken %16 ile argiarekin jaiotzen dela, baina %33 direla gerora ile argikoak. 2. Errusiarrek deiei “entzuten nabil” esanez erantzuten dietela? 3. Shakespeare-ren alaba analfabetoa zela?

Aitor Jalon (GGB2)

1. 2. 3. 4. 5.

Ni jaio nintzenean. Bai? De puta madre. Ez egin hainke. Apatamonasterio 2ºC-ko neska guztiekin. 6. Eh? Ez, baina ez dut esango zergatik.

4. Elefantea dela munduan lau belaun dituen animalia bakarra? 5.AEBetako nesken %15ek bere buruari bidaltzen dizkiote loreak maiteminduen egunean? 6.Txindurriek ez dutela lorik egiten? 7.Krokodiloak ezin duela mingaina ahotik atera? 8.Eskumatiak batez beste ezkertiarrak baino 9 urte gehiago bizi direla?

Txomin Marañon (GGB 1)

1. 2. 3. 4. 5.

Ez dakit nor den. A bai? Ez dut jakin hagin zorrotzak Ljubljana. Jon Vallerekin. 6. Ez, hilda dagoelako

9.Ezin daitekeela doministikurik egin begiak zabalik direla?

Maialen Madariaga (GGB 1)

10.Koka-kolaren lata originala kolore berdekoa zela?

1. 2. 3. 4. 5.

11.Neskek mutilen bikoitza hitz egiten dutela? Ba al zenekiten bizartxuri lehen berdea zela? 1800etik 1931ra esan daiteke bizartxuri berdea zela, baina 1931n Koka-Kolak Jonhy Nitrori bizartxuri gorriz margotzeko agindua eman zion. Ordutik aurrera bizartxurik kolore gorria eta zuria hartu du.

Ez dakit Hori ezin da izan 31 delako. Puff .ideiarik ez. Ez dakit... Martxelekin 6. Bai ezta?

Txomin, Aitor eta Aritz 20

13


2011-12 2. alea

hhh

1. 2. 3. 4. 5.

Noiz hil zen Bon Jovi? Badakizu aurten gabon zaharra asteartea eta 13 dela ? Jarraitu esaldia: “Ogi gogorrari... Zein da Madagaskarren hiriburua? Ibaizabal Ikastolako norekin izango zenuke harreman sexual bat? 6. Posiblea al da gizon bat bere alargunaren ahizparekin ezkontzea?

2011-12 Ii. alea

Gabonak

ARRATSALDE PASA Gabon hauetan ez diozu utziko alde egiten Bilbon, Euskalduna zubiaren behe aldean, Deuston jarri duten patinaje pistari. Urtero lez abenduaren 30etik urtarrilaren 10era arte irekita izango duzu, eguberri egunean eta gabon zahar egunean baita ere. Bertan, nahi duenak monitore bat edukiko du eta honek hobeto patinatzen irakatsiko dio. Anima zaitez eta erakutsi zein ondo patinatzen duzun!

Iratxe (Irakaslea) MUSIKAZ BLAI

1. 2. 3. 4. 5.

Buff ez dakit Ezin da 13 izan hagin zorrotzak”. Buff (Egoitz: Antananarivo) Eñautekin eta Jon Vallerekin 6. Ez, gizona bera hilda dagoelako.

Azken boladan musikan bi estilo oso ezberdinak nahastea modan jarri da, hip-hopa eta pop-a. Lehenengo Eminem eta Rihanna izan ziren “Love the way you lie” abestiarekin, baina orain Travy McCoyren tande, Gym Class Heroes eta Adam Levineren arteko abestia “Stereo Hearts” geroz eta gehiago entzuten den abestia da. Esan bezala hip-hopa eta pop-a nahasten ditu eta irratian behin eta berriz jartzen dute. Oraindik ez baduzu entzun irratia piztu lehen baino lehen, entzun beharrekoa da eta.

Iker Erezkano (BT2)

1. 2. 3. 4. 5.

Ez dakit Zelan izango da 13, 31 bada? Zer? Ez dakit Antananarivo Naroa Martinezekin 6. Ez, baina ez dakit zergatik.

Ainize Bustamante eta Oihane Rodriguez

Naroa Martinez, Ane Santamaría Miren Arribas 14

19


GABONETARAKO PREST

hhh

Ane LarraĂąaga eta Lander Cano : aber ze eiteozuen zuek biok e?

ERREZETA ON EGIN GAZTA FLANAREKIN OSAGAIAK: - 3/4 litro esne - 250 gramo gazta bigun - 6 arrautza - 250 gramo azukre EGITEKO ERA: Lehenengo esneak irakin behar du, ondoren, sutatik kanpo, gaztarekin nahastu eta birrindu behar da. Geroago, ontzi batean sartu eta arrautza eta azukrearekin nahastu egiten da. Krema hau prest egoteko iragazkitik pasatzea da gomendagarriena. Jarraian, sei molde prestatu karameluarekin; hauek, ontzi baten sartu eta sutan ipini azukre eta ur apur batekin gorritu arte. Ondoren moldeak gazta-kremaz bete eta moldeak (paper baten gainean) ontzi baten ur hotzetan sartzen dira, ura erdiraino betez. Ontzia labean sartzen da, baina urak ez du irakin behar. Gainetik erre ez dadin noizbehinka ur bero apur bat kendu eta ur hotza gehitzen da, eta moldea aluminiozko paperaz estaltzen da. Bukatzeko, 20 minutu igaro eta gero orratz bat sartzen da eta siku badago eginda dagoen seinalea da. Nerea Zarate

18

KUXKUXEROAK Itziar EreĂąo: Nigaz diskoteka baten liau zinan Irlandan. Errepikatu gure badozu pribatu bat bidali tuentire. Nora : Egiozu fabore polit bat Xabiri begi polit horiek zoratu eiten baitute. Irene : Joan buelta bat emoten Markel Aranbururekin desiratzen dagoela zure gorputza ezagutzea. Oso ondo pasako zenuke berarekin bizikleta gainean. Pello 2a : Sueltate la melena eta esaiozu lehenengo batxilergoko neska horri sentitzen duzuna. ATAKA ! Ibai Belar : Badakigu entrenamenduetan Anes eta zure artean sutxo bat piztu zela eta oraindik piztuta darraiela. Animatu eta eman aurrera pauso bat. Joanne Garate : Lupak ikustie ez da normala, ez zaitez hainbeste desfasau ! Aritz Criado BT1 : Zure begiek imnotizatuta naukate eta tintin itxurako uleak ÂĄMe ponen a cien ! Txomin : Bajatu ezazu kresta ez dugu nahi ikastolako teilatua apurtzerik. Alazne eta Aitorma : ez lotsatu ! Iratxe irakaslea: Aurrekoan zer zenbiltzan kotxe gainean mutil batekin Zornotzako parkinean?

Ander Sagardoi: Txoratuta naukazu, ba al daukat aukerarik? Edurte eta Elias pareja ofizial berria ! Ane Gabilondo : Enaitz gustuko duzula badakigu baina okupata dago. Andere Erezkano: Saiatuz lortzen dira gauzak atzera pausorik ez! Lander Cano : Zure bizar horrek titi punti jartzen nau. Kale ilun batean aurkituz gero edozer gauza egingo nizuke. Elo :Txora txora eginda naukazu (humanistikoko neska bat) Maria irakaslea: Doritosak, medikuarengana bidaiak, humore aldaketak... Sorpresa dator ala? Jalon : Ezin dut sinetsi zu bezalako mutil bat ezagutu dudanik, txora-txora eginda naukazu. Ibai Legor : Utzi zure aparato puzka nire esku! Lander Lejarza : Espero dut gaztainerre festan nigana etorri eta denetik egitea, badakizu nor naizen! Etxeita : Ez gaitezela entera zure ipurdi polit horrek gosea pasa dezakeenik.

15


2011-12 2. alea

Endika GGB1 : Astunegia zara, holan pretendiduten dozu ligatie ala? Iker Ormaetxea : Utzi ezazu Rap-a eta etorri zaitez nirekin. Ane Gabilondo. LARRUS SEXY ! Ibai Ibarrondo : Txoratuta gaituzu (ibaizabaleko neskak) Elias,Elias,Elias lehenengo fisika,gero ekono Zein izango da hurrengo ikasgaia? Arrazola : Hitz egiten duzun bakoitzean pierdes todo el encanto ! Jon Ayerdi :Nahiz eta egunero despistatuta egon zuregatik sentitzen dudana ezin didazu ukatu.

kuxkux

Xabi Onandia: Titi punti jartzen naiz ikusten zaitudan bakoitzean Lander Lejarza: Begiratzen dizudanean nire gorputzean jasatzen ditudan erreakzioak ez dira normalak.Mosu bat guapo! (BZ-ko neska eder bat) Joanne : Ander ez zaizu komeni ! Itziar GGB1 : Gehiago hitz egingo bazenu zozer lortuko zenuke, eman pauso bat mutilegaz baten bat atzetik duzu eta. Markel Bilbao : Ezin zaitut begiratzeari utzi. Olatz Ibarra : Lagunduko al didazu etxerako lanak egiten? Zurean ala nirean? Olaia Sarasua : Medikuntza ikasi behar duzu ezta? Praktikak egiteko nire gorputza ikuskatzen uzten dizut ! Irati Alberdi : Relaja la raja ! Tensa zabiltza azken aldian (GGB1). Larra : Etorri ikasbidaira guapo! (2.batxilergoko neskak) Molli eta Irantzu MANDAANLander Cano : Utzi nesken GAA ! aurrean gogor itxura egiteari, Mikel Cid : Lelotuta geratu zihorrela ez duzu ezer lortuko nen nire bularrei begira. Hurren- eta. goan disimulatu pixkat ! Nora Aiert muxuka nazazu beldurrik gabe !

16

2011-12 2. alea

Korrontzi : Utzi zure neska eta etorri nirekin ohera sexy Jonander: Zure ile kixkurra ikutzen utziko? Nora : Mutil ugari daude zure zain nahiz eta zu ez konturatu etorri nirekin! Sueltate el pelo ! Larrus Ander De ReGil : Klasera sartzen zaren bakoitzean kuleroak blai jartzen zaizkit Enaitz : Lasaitu zaitez Maialenekin zaudenetik oso berotuta zabiltza eta. Edurte : Utzi Elias begiratzeari eta kontzentrau zaitez klasien ! Naroa : Zurea den zerbait nirea izan beharko zuen . Martxel : Ez zait normala iruditzen Maialenekin egotea, hamen nago ni, ez al naiz ezer zuretzat? Josu (BT1) : Ez al zara konturatzen zure atzetik nabilela lehen egunetik? Etorri nigana! Aratz : klaseko begiada gurutzatuek guztie esaten dabe utzi zure neska baketan eta etorri nirekin badakit nahi duzula eta.

kuxkux

Aperri eta hilargi utzi bromak alde batera eta AKZIOA! Maialen galarza : genio horrek mutilak usatzen ditu. Irati bejarano : Kejako zara dekozun mutil katxarruegatik buff ! Nora : Oso polite zara danak dauz zure atzetik baina ez dire esatera ausartzen. Akakuso : Humanistikoko klasien egon beharko zinateke, aburriduta pasaten dotezelako klasiek zu alboan ez bazaude. Julene : Zure bihotza zabalduko duen nonor fijo badauela. Larrus : Nagusi egin da ya gure Larrus mattia ! Aritz Bikandi : Beti bezala Ibaizabaleko guapuenak okupata. KAKA! Mikel garcia : Ez zara konturatu ere egiten neska guztiak atzetik dekozuzela . Julene : Zu zara behar dudana ! Maren : Zurekin bakarrik pasa dezaket ondo eta horrek zozer adierazi nahi duela uste dut ! Eneritz Eskurza : Hamen naukazu naizunerako polit !

Andere ,Garazi, Ander eta Lander 17

2011-2012_2.alea  

2011-2012 ikasturtean Irakurrixuko 2.alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you