__MAIN_TEXT__

Page 1

ZUEN SEMEALABEI LAGUNDU NAHI AL DIEZUE? HONA HEMEN AHOLKU BATZUK…

2020-21


Kaixo, familia! haurrentzat, pertsona guztientzat bezala, hizkuntza aberatsa izatea oso lagungarria da. Hizkuntza gabeziak arazoak ekar ditzake eta eskolan egiten dena ez da beti nahikoa izaten. Are gehiago, gaur egun bizi dugun egoera berezi honetan. Euskara jakin ala ez, etxean egiten denak eragin handia du. Aholku batzuk kontuan hartuta, asko lagunduko diezue, errazago ikasiko dute. Horregatik, liburuxka hau prestatu dugu zuentzat. Ikasturte osoan gordetzea eskatzen dizuegu, lagungarria izango zaizue eta! MANTTO (euskara batzordearen izenean)

2019 urtean egin zen kale erabileraren azterketaren arabera, ehun urtean lehen aldiz, euskararen erabilerak gaztelaniarena gainditu duela herriko kaleetan? Tolosako hizkuntzen erabileraren kale-neurketa 1985etik egiten da, eta azken hamarkadetan euskaldunak %51 izatetik %71 izatera pasa dira.

Euskararen gorakada hori, neurri handi batean, haurrei esker (eta, ondorioz, haurrekin egindako lanari esker) eman dela? bideo hau oso argigarria da: https://www.youtube.com/watch?v=yCZpAKgYtuQ&t=368s (Euskararen 100 urte Tolosaldean).

COVIDak eragin duen egoera berezi honetan, gure eskolako lehentasunetako bat euskara indartzea izango dela?

Gaur egungo protokoloak kontutan hartuta, ikasturtero egiten ditugun ekintza gehienez gain berriren bat ere aurrera eramango dugula? idazleen bisitak, bertsolaritza, irratsaioak, jolasak… hori bai, egokitzapen batzuk eginda eta taldeak eta espazioak errespetatuta.

Ikasturte honetan euskararen aldeko bi ekimen aurreikusita daudela (EUSKARALDIA eta KORRIKA) eta behar den informazio guztia bidaliko dizuegula?


- IRAILEAN HARRERA PLANA: lehenengo egunetarako plangintza intentsiboa (kohesio dinamikak, hizkuntza jolasak…). -MANTTO: ipuina berritu dugu Haur Hezkuntzakoentat. Ikasle batzuen sarrera aldatu denez, tarteka gelaka gure laguntxoa bisitatzera joango gara. Bertsoak kantatzera, kontuak esatera, sorpresatxoak jasotzera… -EUSKARA HAUR HEZKUNTZAN: arratsaldero, tutoreek hizkuntza landuko dute bereziki: jolasak, kantak, errimak, bertsoak, ipuinak… -EUSLE (euskarari bereziki eusten dioten ikasleak) kanpaina 5. eta 6. mailakoekin, Euskaraldiarekin lotuta. -IRRATSAIOAK: 4., 5. eta 6. mailakoek, hilean behin eta gelaka, irratsaio bat egingo dute. Irratsaio bereziak: ikasturteko lehen eguna, ostegun gizena, Santa Ageda, literatur astea. emakumearen eguna, indarkeriaren aurkako eguna… tarteka, gonbidatu bereziak eta lehiaketak. -BERTSOLARITZA 4. mailatik gorakoak Bixente Gorostidi bertsolariarekin arituko dira hamabostean behin. Ekintza berezietan bertsoak erabiliko dira. -SANTA AGEDA BEZPERAN: koplak eta irratsaioa. -EUSKAL ERREFERENTEAK: geletako errotulazioetan presentzia, gonbidatuak eskolan (bertsolariak, idazleak…). -UEMAK prestatutako materiala: Euskaraldia eta korrika. -TOLOSALDEAPEDIA: proiektu honetan 3. zikloko ikasleekin parte hartuko dugu, gure eskualdeko ezagutza guztia, elkarlanean, Wikipedian eta Txikipedian jartzeko.


Zenbat gairen inguruko DEKALOGOAK ezagutzen ditugu? Osasuna, elikadura, ingurumena, … Horien guztien ondoan, zergatik ez haurrak euskaraz hazteko dekalogoa? Hona hemen: ETXEAN… 1. Erabili hizkuntza jolasteko eta jolasa hizkuntza barneratzeko: aho korapiloak, jostailuak, onomatopeiak, haurren hizkera … Dena izan daiteke jolas, gozatu! 2. Baliatu euskarazko kantuak etxeko edozein egoera festa bihurtzeko. Estresaren kontra, seme-alabekin dantza egin eta ozenki abestu! Hurrengo orrietan aurkituko dituzun web orrietan zerrenda asko topatuko dituzu adinka sailkatuta; etxeko kontuetarako, jolasteko, urtebetetze eta sehaska kantuak… 3. Aukeratu telebista euskaraz (ETB1, ETB3, 28 kanala). Telebistaren aurrean pasatutako orduak hizkuntza aberasteko denbora izango da. Pantaila txikietarako ere bilatu app-ak euskaraz! Zuek entzuten duzuen irratia ere… 4. Haurrak lotara doazen unea magikoa izan daiteke. Zabaldu irudimenaren atea ipuinekin edo lotarako kantuek gordetzen duten poesiarekin. Handitzen direnean hurbildu komikien mundura, irakurzaletasunerako zubia izan daitezke. Tolosako Haur liburutegiko bazkide txartela egin. Dohain da, eta material interesgarri asko dago. 5. Izan eredu zure seme-alabentzat egunerokoan eta euskararekiko interesa eta maitasuna adierazi. Txikitxikitatik hasi zaitezke kontzientzia linguistikoa lantzen, duten adinera egokituta. Hizkuntzei buruz hitz egin, interesa piztu eta euskaldun izateari balioa eta prestigioa eman.


SEME-ALABEN EREDUA IZATEKO AUKERA BAT -Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da EUSKARALDIA ariketa soziala. -Aurreko edizioaren datuen arabera, erabileran eragiteko balio du, ohiturak aldatzen laguntzen duelako. -Samaniego ikastetxeak jada ekimenean izena eman du. Horrek esan nahi du irakasleek eta begiraleek rol bat hartzeko konpromisoa hartu dutela. -Zeintzuk dira rolak? o Ahobizi: Hau aukeratzen dutenek, euskaraz egingo diete ulertzen dutenei, beraiek gaztelaniaz erantzun arren. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. o Belarriprest: Hau aukeratzen dutenek, euskaraz dakiten guztiei euskaraz egiteko gonbitea egingo diete. Euskara ulertzen dutela adieraziko dute txaparekin.

Zuk ere izena eman nahi al duzu?

-IZEN-EMATEA: https://euskaraldia.eus/ web orrian duzu aukera. Aukeratu zure rola, datuak bete eta erregistratu. Aurrerago jasoko dituzu zehaztapen gehiago. BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=KzYyU7RPjLQ


HONA HEMEN PROPOSAMEN GEHIAGO!

EUSKAL PRODUKTUAK SEME-ALABEN ESKURA:  IRRIEN LAGUNAK” ALDIZKARITXOA: oso egokia umeentzat; erabiltzen duen hizkuntzagatik, lantzen dituen gaiengatik… eskolan jasotzen dugu. Harpidetuz gero, etxean jasoko duzue hilean behin. Lotura honetan duzue informazio guztia: http://www.irrienlagunak.com/

 3TXULO KLUBA (haur eta gazteentzat): telebistako saioa. www.eitb.eus/eu/hiru3/3txulo/  ENE KANTAK: http://www.enekantak.org/

 IPUINAK,

KANTAK,

FILMAK,

GOMENDIOAK…:

http://www.eranafarroa.eus/baliabideak     

ESKOLAKO INFORMAZIOA: www.samaniego-tolosa.hezkuntza.net EUSKAL MUSIKA: http://www.badok.eus HAURRENTZAKO IPUINAK: www.etxegiroan.eus GURASOEN PREMIAK ASETZEKO: http://www.guraso.eus/ EUSKAL HERRIKO HIZKERAK: https://ahotsak.eus/  FILMAK EUSKARAZ, ADINKA SAILKATUTA: http://www.euskal-encodings.com/marrazkiak/


 EUSKARA ON LINE PRAKTIKATU NAHI BADUZU, EDO NORBAITI PRAKTIKATZEN LAGUNDU: http://mintzanet.net/  BERTSOLARITZA: http://www.bertsoikasgela.eus  EUSKAL KANTAK, JOLASAK, IPUINAK: https://www.hitzketa.eus/

EUSKARAK BADU BERE HAUR-HIZKERA. SAIATUKO AL GARA PRAKTIKATZEN? Azkenaldian, askotan entzuten ditugu “ito/a”z bukatzen diren hitzak: “frutita”… Baina haurrekin euskaraz betidanik erabili izan ditugun hitzak badauzkagu. Ea gai zaren 1. zutabeko hitz guztien esanahia eskubiko koadroan aurkitzen! 1. apapa 2. apatxo 3. tapa-tapa 4. api/aupi 5. tato 6. punba 7. mañak egin 8. bapo 9. kiski-kaska 10. pa eman 11. tas-tas 12. plast eman 13. pupua 14. plisti-plasta 15. dar-dar 16. txalo-txalo 17. dinbi-danba 18. fu-fu 19. kos-kos 20. dan-dan 21. trakatan-trakatan 22. kili-kili 23. txirrist egin 24. plost 25. kas-kas

beroa, sua/ eseri / zaldizka/ lepoan hartu / erori / negar egin / nahikoa-aski / ipurdikoa eman / mina-zauria / atea jojeitsi/ kanpora/ uretan ibili, busti / ilara / txaloa jo / kolpeka / zaplastekoa eman/ atea jo ozenki / kilimak egin / ilea moztu/ irrista egin / putzuan sartu / kaskarrekoa/ oinez/ musu eman


Aitzol euskaltegiak bereziki zuentzat ikastaroak antolatu ditu. Kontutan hartu udaletxeak bekak eskaintzen dituela. Matrikula epea bukatuta dago, baina norbait interesatuta egonez gero, agian talderen batean lekua egon daiteke…hau da euskaltegiko telefonoa: 943651006

MINTZALAGUNA IZAN Helburua, euskararen erabilpena bultzatzea da. 3-4 pertsonez osatutako taldeak sortzen dira, astero ordubetez elkartu eta euskaraz hitz egiteko. Zure maila hobetzeko, hitz egiteko beharra dutenei laguntzeko, lagun berriak egiteko… Izena emateko, deitu 943655004 telefonora (Galtzaundi).

ABIZEN EUSKALDUNA BADUZUE, EUSKAL AZENTUAZ AHOSKATU (Etxéberriá, Izágirré…). Pena da, baina herri handietan, galtzen ari dela dirudi. Seme-alabak ohitzen badira…

EUSKAL PRENTSA

(helduentzat):

Berria:euskarazko egunkaria.www.berria.eus Argia: euskarazko aldizkaria www.argia.eus Ataria:Tolosaldeko informazioa www.ataria.eus

GALTZAUNDIKIDE EGITEKO

(Tolosaldeako euskara taldearen berriak jasotzeko…):www.galtzaundi.eus/elkarrekinahaltsuago-zatoz/


HAURRA ESKOLATIK ATERATZEAREN BERRI EMATEA Gaur goizean Mikelek dentistarengana joan behar du. Eskolara 11:00etan joango naiz bila. Mikel arratsaldean itzuliko da eskolara. Maite Arruabarrena 2018ko urtarrilaren 7an

ZERBAIT GALDU DELA AZALTZEA Kaixo, Rosa: Kirola egiteko poltsa galdu du Iratik. Etxean begiratu dugu baina ez dugu aurkitu. Eskertuko nizuke eskolan begiratuko bazenu eta ea norbaitek ezer badakien galdetuko bazenu. Mila esker Jon Iturriotz (Iratiren aita) Tolosan, 2019ko urriaren 3an

HAURREN BILA JOATEA Kaixo, Axier: Gaur ‌‌(izena eta abizena)ren bila joango naiz eskolara, beraz autobusera (jangelara) ez bidaltzea eskatzen dizut. Mila esker, Miren Etxaspe Tolosa, 2019ko azaroaren 17a


Egunak: 1ean; 2an; 3an; 4an; 5ean; 6an; 7an; 8an; 9an; 10ean; 11n; 12an; 13an; 14an; 15ean; 16an; 17an; 18an; 19an; 20an; 21ean; 22an; 23an; 24an; 25ean; 26an; 27an; 28an; 29an; 30ean; 31n. Hilabeteak: apirilaren (1. eredua); apirilean (2. eredua) maiatzaren (1. eredua); maiatzean (2. eredua) ekainaren (1. eredua); ekainean (2. eredua)

URTEBETETZEA-GONBIDAPENA Urriaren 6an nire urtebetetzea izan zen eta hori ospatzeko merienda egingo dugu datorren ostiralean Alkartu txokolategian, arratsaldeko 5etan. Zu han egotea nahi nuke, ondo-ondo pasako dugu eta! Zure laguna‌ Maite


ELKARRIZKETA ESKATZEA Kaixo, Ana: Elkarrizketa bat izan nahi dut zurekin, nire seme/alaba _____________ (ri) buruz hitz egiteko; izan ere aspaldian nahiko aztoratuta (urduri, triste, gogo gabe...) ikusten dut. Mesedez, adierazi gehien komeni zaizun eguna eta ordua. Besterik gabe, laster arte. Itsaso Etxabe Ibarra, 2018ko martxoaren 18a

HAURRA ESKOLATIK ATERATZEAREN BERRI EMATEA ......................ikasle....................... (e)tan irten behar du eskolatik, bazkal ondorengo atsedenaldia,.........................................(e)ra/arengana joateko. Hau egiaztatzeko izenpetzen dugu.

eta

jantokiko

zaintzaileak

jakiteko,

behean

IZPTA.: Maite Arruabarrena ________________ikaslearen ama 2018ko otsailaren 11n

HAURRA ESKOLARA EZ JOATEA Kaixo, Lourdes: Bihar goizean, asteazkena, ospitalera eraman behar dugu gure seme/alaba _____________ (izena); beraz arratsaldera arte ez da eskolara joango. Besterik gabe. Miren Aranburu Tolosa, 2018ko apirilaren 22a


DENON ARTEAN, ERRAZAGO! PROPOSAMENAK EDO ZALANTZAK BADITUZUE…

euskara@samaniego-tolosa.com

Profile for irakasle

EUSKARAREN BERRIPAPERA 20-21  

EUSKARAREN BERRIPAPERA 20-21  

Advertisement