Issuu on Google+

Onestea dakiguna guti dela ez dakigunaren aldean hori da zuhurtzia (Lao-Tseu) 2011ko Urtarrilaren 27koa -

27 Janvier 2011 - 1,20 E - N° 3090-

ISSN 0767-7643

Natura 2000, urraska Larrun eta Xoldohogainako alhapideak ere begiratu behar, Natura 2000 ren gerizapean

Etsaigotik partxuergora

Elena Aguerre, EHLG-ko langilea, Natura 2000 proiektuaren biziarazlea

Badu hogei bat urte Natura 2000 proiektuaz mintzatzen entzuten du­ gula. Halako beldur batekin, egia erran, gainetik inposatu nahi dauku­ ten bortxazko gauza bat bezala. Ja­ kin gabe xuxen zer den Natura 2000 hori. 1990ko urtetan Europatik abia­ tua den proiektu handi bat da, na­ turgune aberatsenak zaintzeko eta gune horietan bizi ekonomikoa sus­ tatzeko, elgarrekilako harmonian. Frantses lurraldearen %12,5 beiratu behar lituzke Natura 2000k. Ipar Eus­ kal Herri huni doakionez, 29 gune dira berexiak, hots euskal lurralde hunen %60a.

Bainan biziki gaizki presentatua izan zen herrietan Natura 2000 hori, prefetaren gutuna baten bidez inposatua bezala, tokiko jendearen ikuspuntuak kondutan hartu gabe. Ondorioz, herri gehienak, mesfidati, Natura 2000ren kontra agertu ziren. Europak 2000garren urtetik goiti pentsatzen baitzuen xede hori obratuko zela, urrun gira hortatik. Frantses lurral­ dea arrunt gibel da alor hortan, Akitania dagolarik gibelenatuetarik, eta Akitanian gure departamendua. Biarnoan gauzak arrunt uzkurki joanki balinbadira, Ipar Euskal Herrian Natura 2000 ari da emeki emeki gorpuzten, tokika elgarrekilako partaidetza bat muntaturik, batzu eta bertzeen ikusmoldeak entzunez, gero­ rako fruitu on frangoren menturarekin.

Larrun-Xoldokogaina eremuan, baikorki aitzina Bi gune dira aitzinatuenak Ipar Euskal Herrian, Miarritzen Mariscot aintziraren inguruak, hau eremu arras ttipia, eta La­ rrun-Xoldokogaina, lau herri hunkitzen di­ tuena, Sara, Azkaine, Urruña eta Biriatu, 5780 hektara nunbaitan. 2005ean abiatu ziren hor urratsak. ONF-ak egin zituen lehen diagnostikoak, bainan gehien bat oihangintzari mugatuz, laborantzaren alorra baztertuz. 2008an, Hego Lapurdi herri elkargoak hartu zuen eskualde hortako Natura 2000ren ardura, hunek Euskal Herriko Laborantza Ganbarari galdegiten ziola diagnostiko sozio-eko­

nomikoak egitea, laborantzari emanez lehentasuna, diagnostiko ekologikoak al­ diz CREN egituraren gain utziz (Conser­ vatoire Régional des Espaces Naturels). Urte bat huntan, EHLG-ko Elena Aguerre lanean suharki ari da Larrun-Xoldokogai­ nako eremu hortan, sasitzen ari den ere­ mua, gero-eta artalde eta pottoka gutiago baitabil han gaindi. Nola beiratu mendia eta hunen baitako bio-aniztasuna, nola atxik alhapide sendoak, nola garatu iturri ekonomikoak, nola kurutzarazi mendi horren erabiltzaileak, laborari, artzain, oi­ hantzain, ibiltari eta bertze, hara Natura 2000ren desafioa. Lau herri horietako auzapezak gogo onez inplikaturik daude proiektu hortan, ikusirik onik baizik ez dezakela ekar gisa hortako xedeak, de­ nak eskuz esku aitzinatzen balinbadira, nehoren bizkar jokatu gabe. Jakinez diru laguntzak jin ditaizkeela Frantzia eta Eu­ ropatik, araberako neurrien berme.

Bertze gune batzutan lehen urratsak Ez dira kostalde hortan bakarrik gauzak aitzinatzen ari. Urte bat eterdi huntan, Al­ dudeko mendietan bai eta Errobi ibaiaren luzetasun guzian ikerketak aitzinatzen ari dira, helburuak finkatzen, gerorat neurri konkretuak hartzeko hor ere. Halaber Ar­ tzamendi-Mundarrain aldean, Bidarrai, I­tsasu, Luhuso, Ezpeleta, Zuraide eta Ainhoa arrunt deliberatuak daudela men­ di gune horren funtsezko kudean­tzan. Bertze gune guziak noizbait hasteko ar­ tean.


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza

Zoin luze! Badu kasik zortzi urte (hiru hilabete eskas) Espainiako polizak preso altxatu zituela hogoi bat lagun Udalbiltza hautetsi erakundea kudeatzen zutenetarik, horietan barne Xarlo Etxezaharreta hazpanda­ rra. Zendako ezarri zituzten hola itzalean? Baizik-eta ETA-koak zirela edo bederen ETA-rekin nolazpait partzuer plantatuak. Euskal-Herrian, denak harritu ziren hori jakin zelarik. Denek jakinki alabainan ixtorio horrek etzuela kolore mikorik eta Udalbiltzak zonbait urte hartan bazuela abiatua borroka harmatuarekin deus ikustekorik etzuen sail bat asko gisetarat arras goresgarria… Bizkitartean, hogoi lagunak preso atxiki zituzten zonbait hilabete, gaixtagin handi batzu balire bezala. Eta azkenean libratu bainan diru meta ederra bildurik, zonbait ehun mila euro, aska­tze horren berme! Libratu-eta ere haatik, hogoiak azterketapean izanki auzitegirat deituak izan arte! Auzia jin zen zazpi urte luzeren buruan, joanden udan alabainan. Egundainokotan, Madrilgo epaileek denbora asko hartu dute beren erabakiaren finkatzeko. Joanden egunean dute erabaki horren berri eman. Erranez denen buru Udalbiltzakoak e­tzirela ETA-kide bezala ekarriak izaiten ahal. Denak xurituak izan dira beraz eta ezin uka segur hori berri ona dela. Bainan zendako izan da hoin korda luzea? Zortzi urte behar zutena igurikatu holako erabaki baten hartzeko? E­tzena aski garbi ageri zentzugabekeriaz­ko mendekio hutsa izana zela hautetsi horien preso altxatzea eta auziperaturik atxikitzea? Beihalakoak ziona, irringarri ere litake ez balitz nigarringarri! Eta gero, hortan bukatzen dea afera? Denboran bildu dirua itzuliko zaiotea laster eta jesturik gabe? Eta hobenik gabe preso egon direnek ez ote dute har­ tze untsalaz damu-domai zerbait? Harrigarri da bestenaz hori ere! Oraiko mendean, zernahi gauza egiten da ta­ rrapataka, beti lasterka, beti presaka, zalutasun edo abiadura handienean! Kar­ kula batzuen funtsez egiteko behar den denbora batere hartu gabe! Ba, bainan batzuetan, manatari handi batzuen ara egitea gatik edo zazi zu, arrunt bestalderat ari dira hor gaindi! Zonbait egunez edo zonbait astez xuritzen ahal den aferak irauten ahal du, dena estakuru, urteak eta urteak! Eta biziki arrazoinki entzun-arazten direlarik ere aldarrikapen batzu, badakite hor gaindi luzaz eta luzaz ez adituarena egiten, iduri elkorrak direla! Harritzeko dea gero bazterrak kexatzen badira?  Janbattitt Dirassar

• Aljeriak ere badu zerbait pentsaketa egiteko Tunisian gertatua den ondotik eta bereak gogoan. Orai protesta mota berri batzu dira hor gertatzen direnak : gutienik ustean bere buruari su emanez hiltzen bai­ tute etsituek gobernuko palazio edo kar­ guetxe batzuen aitzinean. Protesta bideak ez dituzte eskas : prezioak goiti joanak, lana eskas eta beste. Gobernuak bere al­ detik ahal duena egiten du olio eta sukre prezioak apalduz jende behartsuaren ixila­ razteko, nahiz hori ez den jestu xume bat baizik. Horien gainerat, indarra ere baliat­ zen du, 1200 arrastatze eta 800 kolpatu bederen baititu eginak, izanak ziren mani­ festaldien ondotik, bai-eta hil zenbait ere. • Libanon ez dute gehiago gizonik ur­ katuko tribunaleko gaztiguen ondotik. Delibero hori bera hartua zuten xedetzat jadanik Arabia Sauditarrak, Turkiak eta Qatar herriak. ONU batasuna dute holako gauzetarat ekarle, funtsean hura delarik ere 2005eko hilketa hura xuritu beharrez ari, orduan baitzuten hil Rafic Hariri lehen minixtro sunita. Horien ondotik orai ez da soberarik fida Hezbolah eta bere kexua erakutsi ere du oraiko Saad Haririren go­ bernamendutik jalgiaraziz bere ministroak, horrek duelarik gobernu hori ero­rrarazi. • Pakistanen herriaren islamisatzea beti aitzinatzen ari da eta hori kezka latza da hango giristinoentzat haien libertatean. Er­ ran behar da ehunetarik hiru direla giristi­ noak hango jendetzan, hiru miliun orotara, 125 miliun pakistandarren artean. Jende xeheak dira han giristino fededunak, bai laborarietan eta bai hirietan bizi direnetan ere, eta zinez berex eta baztertuak. Badute herri hartan blasfemioaren kondenatzeko legea, aski kritikatua denetan. Jestu gutiz izaiten ahal da jendea kondenatua blasfe­ mio hortaz, ala islamisten Coran liburua ez errespetatuz, edo hango legearen xau­ xunkeria batzueri ez sumetituz. Badituzte holako asko kondenatu presondegietan ere, ahal nola ama familiako bat hiltzera kondenatua, urkatzea irriska­tzen duena. • Lepradunen Eguna da munduan urta­ rrilaren ondar huntan. Mundu guzikoa, aurten 58.garrena. Gure tokietan ezagu­ tua ez bada ere gaitz izigarri hori, jakin behar da badirela oraino zenbait miliun gorputzaren usteldura mota hortaz joak direnak, herri gibelatuetan, ez jan-edan onik ez garbitasunik ez dutenetan. Hots 244796 kasu berri agertu ziren 2009ko urtean artamenentzat. Badira 2-3 miliun sendatuak izanak, baina kasik beti ondo­ rioekin, orobat zango moztua edo beste. Eskeak badira beti. • Bolikostan ez dira orain arte gauzak argitu hango presidengoaz, non ez diren oraino ilunak nahasi. Oraiko president izendatua, Ouattara, beti inguratua eta kasik setiatua daukate Gbagbo bozen galtzalearen soldadoek, denbora berean ONU herriartekoa alde duelarik Ouatta­ rak eta manatzen ere Gbagbok utz dezan

Giza Eskubideak Nehork ez dezake uka demokraziak zerbait balio duela Frantzian. Frantsesek badakite eta, gehiago dena, aldarrikatzen dute erranez eta errepikatuz Frantzia dela «  giza eskubideen aberria ». Horrekin dena errana da. Demokrazia izanikan ere, iduri luke Frantziak maite dituela diktadoreak. Oroit zarezte nola agurtua izan zen Libiako jauntxoa etorri zelarik bere oihal-etxolarekin ; 23 urtez, Mitterrand lehenik, Chirac gero, Sarkozy azkenik, adiskidetu dira Tunisiako diktadorearekin ; 25 urtez aipatu ditudan hiru lehendakariek onartu dute aterbetua izan zedin Frantzian Haitiko gizatzarra. Halakoa da « giza eskubideen aberria » Gehexan Pontto

bere presidengorako tema. • ONU batasunak ere baluke zer erran Bolikosta hortaz munduko nazioneen izenean. Lehenik 2000 soldado gehiago­ ren Bolikostarat igortzea bozkatua du eta Gbagbori aiher hura ere. • Haiti dohakabean berriz bi president ohi sudurra erakusten hasiak. Lehena J.C. Duvalier diktadore ohia, hau berriz Haitirat sartua bat-batean baina zorrozki segitua ere eta berriz akusatua nolazpait, berak kargutan zelarik egin txarkerietaz konduak eman ditzan, baina libro dago mementoan. Eta azkena, Aristide apez eta president ohia berriz sartzekotan li­ takeena pasaportea ukanez geroz. • Teheran kapitala duen Irango herriak beti kezkatzen du Iguzkialde hartako mundua bai-eta hunatagokoa ere atomi­ karen beldur horiekin. Beste nazio indar­ tsuek Istanbul Turkiakoan egin duten el­ karrizketan dira kexamendu asko agertu gai hortaz. Iranek ez duela bere ametse­ tan amore emaiteko gogorik erakusten eta ez uko egin nahi bere xedeetan, ura­ nium aberasteko bidean segitu beharrez, harek ere dretxo duela besteren mailerat heltzea nornahik bezala. Lokia zerbait ere baluke hortako, berak dionaz beste sei naziok nuklearra duten bezala, erran nahi baita Estadu Batuetako Amerika, Errusia, Xina, Frantzia, Bretainia Batua eta Alema­ niak. • Airekoetan Airlines Group konpainia berria ere izanen da jadanik ezagutzen ditugunen gainera. Elgarretaratze batetik sortu da hori, hots Bristish Airways ingele­ sa eta Iberia espainiola josiz elgarrekin. Orai Europako bigarrena izanen da hori burtsan, Europan, Alemaniako Lufthansa­ ren ondotik. • Portugalen Presidentaren bozak zituz­ ten igandean. Pentsatzeko zen bezala

Anibal Cavaco Silva

Anibal Cavaco Silvak aise ereman du auzi hori % 55 boz beretuz, bigarrenak, Manuel Alegerek ez duelarik % 20 baizik bildu. Be­ raz lehengo president bera izanen dute. • Italian Berlusconi presidenta apal dute bere gobernuaren kudeantzan, beren iri­ tzia emaitera deituak izan diren ehunetarik 49ren arabera. Haatik baditu aldekoak ere, nahiz ainitzek deitzen duten bere kargua­ ren uztera, ainitz eskandala eta bitxikeriaz akusatua dagolarik.


HAN ETA HEMEN

3

Ofizioen foroa, Baigorriko Donostei ikastetxean Otsailaren 1ean, asteartez, iraganen da Garazi-Baigorri lu­ rraldeko Ofizioen foroa, 50 pro­ fesionalen presentziarekin. Bai­ gorriko PIJ (Point Information Jeunesse) da foro horren an­ tolatzailea, Donostei ikastetxea eta Frantsesenea laborantza lizeoaren laguntzarekin. Bi ur­ tetarik antolatzen da, aurtengo hau laugarrena, aldizka Garazi edo Baigorri aldean. Orain arte biga egin dira Izpuran eta bat Baigorriko Plazaxokon. Lehen aldia da haatik ikastetxe batean antolatzen dela, horrek abantail handiak ekartzen dituela, tokia eta muntaduren aldetik, bereziki informatika tresnerian. Foro horren bidez, eskualde hortako ikasleek bai eta orotako langilek eta lanbila dabilanek kurutzatzen ahalko dituzte pro­ fesionalak, geroko lanbideetaz ahal bezain bat xehetasun esku­ ratzeko. Eta gisa hortako foroek frogatua dute zein garrantzi­ tsuak diren gazteak lan mun­ duari prestatzeko. Donostei ikastetxeko zazpi gela izanen dira foroaren zerbitzuko, lan­ sailen arabera : osagarri eta

Laurent Elissondo (Donostei), Marie-Claire Castet (PIJ), Cécile Crouspeyre (Frantsesenea), Ofizioen foroaren aurkezpenean, lagun batzuz inguraturik (arg. P.E.)

soziala ; irakaskuntza, komu­ nikabideak, eremu artistikoa  ; laborantza, ingurumena, ki­ rola  ; zuzenbidea, komertsioa, kudeantza ; bastimendua, obra publikoak, ofizialgintza, indus­ tria ; administrazioa, sekuritatea, sokorriak... Eta ere gela berezi bat zeintan Biarnoko Gendre aita-semeek aurkeztuko duten

Poesia, musika eta pintura elkarrekin zuzenean “Eskuen sus­ traiak”, Oier Guillan-ek duela bi urte idatzi zuen poesia li­ buruan sustrai­ tutako errezitaldi dramatizatua, azken aldikotz eskainiko da ur­ tarrilaren 29an, larunbatez (18:00) Senpere Larraldean. Eki­ taldi hori Hatsa elkarteak anto­ latzen du, ‘Maite ditugun olerka­ riak’ proiektua­ ren barne. Hona hemen egita­ raua : 11:00 oi­ nezko ibilaldi Antton Gutierrez, Idoia Beratarbide eta Oier Guillan ‘poetikoa’ Amo­ tzen, 13:00 errezitaldiaren egituratzaile-aktoreen bazkaria, 18:00 “ESKUEN SUSTRAIAK” ikusgarria Larraldean.  Errezitaldian parte hartuko dutenak hauk izango dira : Asier Sa­ rasola eta Oier Guillan (ahotsak eta hitzak), Ander Fernandez (musika), Idoia Beratarbide (pintura). Azken emanaldi honetan ere bazterretik parte hartu duten artista guzien kolaboraziopiezak eskainiak izanen dira : Alvaro Ledesma (biolina), Amaia Corral (soinu paisaia antzeztua), Imanol Carballo (kantautorea), Iker Fernandez (poesia), Oscar Manso (poesia). Informazio gehiago:  http://eskuensustraiak.blogspot.com/

kap2koi websistema berria, berek pikoan emana, ofizioeri buruzko orientabidean arrunt lagungarri dena. Frantsesenea lizeoko ikasle batzu foroan izanen dira egun guzian, batzu eta bertzeak e­rrezebitzeko, gidatzeko, argi­ tzeko... Joko bat ere proposa­

tuko dute harat doazen guzie­ ri, galdeketa baten moduan, bisitaria eginahala erakusma­ hain guzietatik iraganarazte­ ko (alabainan, ofizio guziek badute beren interesa). Joko hortan parte hartuko dute­ nentzat sariak izanen dira, erosgai txartelak eta bertze. Foroko idekidura tenoreak : 9:00-12:30/13:30-17:00.

Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) Euskaldun Gazteria gazte batzuk animatu eta kudeatutako elkar­ tea da. Helburua du Euskal Herri barnealdean gazteek proiektuak kolektiboki plantan ezartzea, beren lurraldearen aktore bilaka daitezen. Euskaldun Gazteriako talde bat Baxe Nafarroan GALT bat (Gazteen­ dako Aurrezkirako Lekuko Taldea) plantan ezartzen ari da (frantsesez CLEJ - Comité Local d’Epargne pour les Jeunes). GALT-aren prin­ tzipioa 180E kotisatzen duten jen­ deak biltzea da, enpresa bat sortu, arramuntatu ala garatu nahi duten gazteen laguntzeko. %0 tasako diru prestatzeak direnez, GALT-ari dirua prestatu duten jendeek osoki

berreskuratuko dute. 2010eko azaroan GALT-a aurkezte­ ko komunikazio kanpaina bat egin zuen Euskaldun Gazteriak. Orain, urrats berri bat nahi dio eman proiektuari : GALT-a ofizialki sor­ tuko da, biltzar nagusi sortzailearen bidez 2011ko urtarrilaren 28-an ostiralez (20:30), Euskal Herriko la­ borantza Ganbararen egoitzan, Ainhize Monjolosen. Horrez gain, Euskaldun Gazteriak jakinarazten du ere kotisatzaileak oraindik xekatzen dituela. GALTan parte hartzeko xedea duten jendeak biltzar nagusira joaitera edo elkar­ tearekin harremanetan jartzera go­ mitatuak dira.

Bordeleko Euskal Etxetik

Gure aktibitateen iturri den Eus­ kal Herriari, euskalduner, Herriako kideer eta irakurleer, Urte berri on Bordeleko Eskual Etxearen partez ! Hemen gaindi beti jarraikiak gira euskal kulturari ! Urtarrilaren 9an urtearen lehen ekintza ginuen Olen­ tzero Egunarekin. Lehendabizi, “Entraide-laguntza” sailak antolatu­ tako adinekoen bazkariak 70 urtez goitiko kideak bildu ditu ; gero ipui­ nak Euskal Herritik etorritako Xan Errotabehererekin, ipuinez ipuin handiak nola ttipiak adi-adi, irri-kar­ kailaka edo aho zabalik atxiki gitue­ na giro ezin hobean ; eta bukatzeko

jokoak, krakada eta, nola ez, opa­ riak haurrendako Olentzerok berak ekarriak ! Zer egun goxoa !!! Urtarril ondarrean Biltzar Nagusia izanen dugu : Mixel Salagoity gure presidentak kudeaturik, 2010 ur­ tearen bilana, kontuak, sailen akti­ bitatea eta abar presentatuak iza­ nen zaizkie Eskual Etxeko kideer. Ondotik, zintzur-bustitzea, bazkaria eta besta ! Eta otsailaren 6an, igan­ dearekin, goizetik arrats, mus txa­ pelketa ! Bordeleko Eskual Etxea beti aitzina! David MUGICA


Hegoaldean

4 Udalbiltza: auzipetuak xurituak

tek torturak jasana salatu dute. Su-etenaren aldeko deklarazioaz Espainiako Auzitegi Nazion­ geroz, ETAren kontrako lehen alak xuritu ditu Udalbiltza auz­ operazioa polizak egin duena. ian inplikatu 20 pertsonak. Ez du a­rrazoinik aurkitu auzipetuen kondenatzeko. Ez dela frogatua Poliza operazioaren Udalbiltza ETAren adarra denik kontrako manifestaldia dio epaiak, ez eta ere talde hil­ Iruñean tzailearen zuzendaritzaren kon­ Espainiako Estatuaren jokabidea trolpean zegoenik. Epaiak dio salatu dute milaka lagunek, Iru­ ETAren helburu berak izaitea ez ñean egin manifestaldian “Bake dela delitua. 19 urteren preso bidea, aterabide demokratikoak zigorra galdatzen zuen Dignidad orain, atxiloketa gehiagorik ez!” y Justicia elkarteak auzipetuen­ lelopean. Gernikako akordioa tzat. 2003ko apirilean egin zuten sinatu eragilek deitu manifestal­ Espainiako Auzitegi Nazionalak dian Ezker Abertzale, EA, Aralar, agindu Udabiltzaren kontrako Alternatiba alderdietako ordez­ polizia operazioa. Joan den uz­ kariek parte hartu dute. ETAk ur­ tailaren 15ean abiatu zen epai­ tarrilaren 10ean ezagutarazi suketa, urriaren 26an bururatu eten iraunkor, orokor eta egiaz­ zena. tagarriaren ondotik, Estatuak ere urratsak egin behar dituela zio­ ten antolatzaleek, Euskal Herria Hamar pertsona bake eta normalizazio politikoari arrastatuak Ekin eta buruz egiten ari den bidean, az­ Askatasunarekin zerikusia ken poliza operazioa bezalako trabak ezartzeko orde. izanaz akusatuak Guardia Zibila eta Policia Nazio­ nalak 10 persona arrastatu di­ Urtarrilaren 27a : greba tuzte Nafarroa eta Araban, Ekin eta Askatasuna elkarteekin eta eguna beraz ETArekin zer ikusia izaiteaz Espainiar gobernuak proposatu akusatuak. Hoietan Iker Moreno, erretiroaren erreforma salatzeko Txelui Moreno ezker abertzaleko greba eguna deitua dute hegoal­ ordezkariaren semea. Polizak dean ELA eta LAB eta STEE Eilas uste du Jon Patxi Arratibel gaz­ sindikatek. CCOO eta UGT-k ez tea ETArentzat zerga iraultzailea dute parte hartu deialdian. Erre­ biltzeko lanetan, enpresak kon­ formak proposatzen du besteak trolatzen zituela eta ETAko ordez­ beste lanari dedikatu urteak 67 kariekin bilkurak eginak zituela. urte artino luzatzea. Terrorismoaren kontrako iturriek uste dute gazte hoiei ETAk gal­ datua ziela Ekin-en zuzendaritza Turismoaren arrakasta   berriz osatzea Ezker Abertzalea Urte arras ona izan da turis­ kontrolatzeko. Hamar arrastatu­ moarentzat jazko urtea hego etarik sei preso ezarriak izan dira Euskal Herriko hiru lurraldetan. eta besteak aske utziak. Zenbai­ Hoteletan 2.238.699 bisitari

izan dituzte jaz, aitzineko urtean baino 247.000 gehiago. Oro har, % 12ko emendatzea : Araban % 22 gehiago, Bizkaian % 11 eta Gipuzkoan % 10. Espainiar estatutik jin bidaiariek % 14az gora egin dute, Madril, Katalunia eta Kastilla eta Leone­ tik jinek bereziki. Atzerritarrak ere gehiago (%15a) izan dira. Ge­ hienak Frantziatik, Portugaletik, Italiatik, AEBetatik eta Kanadatik jinak.

arras gutiago erabilia da. Hala nola familietan, beti euskaraz egiten dutenak % 13 dira, gazte­ leraz berriz, % 68. Lagunartean, %9 dira bakarrik beti euskaraz egiten dutenak. Bestalde, publikoarekin lan egi­ ten duten funtzionarioek eus­ karaz jakitea «nahitezkoa» dela erantzun dute hamarretik zaz­ piek. 

Urriaz geroz zerga iraultzalerik ez

“Txiki” hil zuten balen azaRamon Jauregui ministroak dio­ lak, «herriaren esku» naz, urriaz geroz ETAk ez du zer­ Jon Paredes Manot  Txiki  ETAko militantea hil zuten balen azalak Lazkaoko artxibategian gordeak izanen dira familiaren aginduz. “Herriaren esku” daudela jaki­ narazi du Txikiren amak: “Txiki herriarena da, eta bala azalek ere hala behar dute izan” deklaratu du bere familiak, “jendeak ikusi nahi baditu, ikertu... gure he­ rriko historiarentzat dira” gehituz. 

ga ordaintzeko gutunik helarazi enpresa buruei. Hala ere Jaure­ guik ez du uste ETAk armen uz­ tearen erabakia hartua duenik.

622.125 biztanle Nafarroan

Azken kondaketen arabera, 2011ko urtarrilaren lehenean 622.125 biztanle bazituen Nafar­ Guardia zibilek, 1975eko irai­ roak. Urtebetez 3.112 biztanle laren 27an, Bartzelonan fusilatu gehiago. zituen Txiki eta Angel Otaegi, FRAP-eko beste hiru kideekin. Frankismoaren garaian fusilatu Euskara Madrilgo azken bost lagunak izan ziren. senadoan

Euskara jakiteak lanbideak emendatzen Euskaldunen % 85ak uste du eus­kara jakiteak lanbideak zabal­ tzen dituela, Eusko Jaurlaritzak egin inkestaren arabera. Inkesta 15 urtez goitiko 1806 lagunen artean egina izan da : 504 elka­ rrizketa Araban, 728 Bizkaian eta 574 Gipuzkoan. Bainan euskara, gaztelera baino

Madrilgo senadoan, Euskara, Galiziera eta Katalana baliatzen ahalko dituztela senadoreek baimendua izan da. Beren ama hizkuntzan mintzatzen ahalko dira senadoreak. Polemika bizia piztu du erabakiak jakinez neu­ rria 250 mila euro gostako dela itzultzaleen ordaintzeko. Neu­ rriaren aldekoek diote Europar Batasunean 23 hizkuntza ofizial badirela, mila itzultzaleei lana emanez eta 240 milioi euroko gastuarekin. Zoe Bray-ren begi kliska

Konfiantzan, ikastola Ikastoletako ar­ duradunek he­ mendik aitzina eremanen duten kanpainaren berri eman dute aste­ lehenean Donos­ tian. « Konfiantzan, ikastola  » lemare­ kin eremanen den kanpaina. Errepi­ katua izan da ikas­ tola dela sistema­ rik seguruena eta egokiena euskara­ ren ber-errekupe­ ratze bidean, eta konfiantza osoz jo behar dela aitzina ikastolekin. Ikastolen sareko arduradunak, Pello Mariñelarena, Koldo Tellitu eta Hur Gorostiaga, kanpaina berria aurkezterakoan.

Su-etena


Egun 65 miliun… Jende kondaketak, zonbait urte­ tarik xeheki egiten direnak, hasi dira egun hotan eskuin eta ez­ ker… Emaitzen berri urte ondar­ rean edo hola jakinen da… Dena hortakoa den INSEE erakundeak urte guziz agert­ zen ditu haatik bestalde bere konduak, jendetzearen gorabeherak ahal bezen hurbiletik segitzen baititu… Hola jakin da Frantzian badirela orai 65 miliun biztanle, eta kasik 66 kondatuz itsas-haindian frantses ekarri lurretan bizi direnak. Jaz emen­ datze pollita izan da, orotarat 358.000 jende gehiago. Alde ba­ tetik, hiltze baino sortze gehiago izan delakotz; 828.000 sortze, 545.000 heriotze. Bestalde, kanpotik sartu baita kanporat joan den baino jende gehiago, 75.000 gehiago nunbait han. Hau ere salatu daukute: jaz izan dira Frantzian 249.000 ezkontza, aitzineko urtean baino gutixago, PACS delako kontratu bereziak 195.000, aitzineko urtean baino %13 gehiago. Presaka “Treina bezen xuxen ibilki zira”: gisa hortako solasa entzun dukezue artetan, norbait e­rran tenoreko jiten zelarik xuxen xuxena…Treinek fama hori zu­

eta

Bihar

ten, Frantzian segurik, sekulan etzutela berantik! Bainan den­ borak kanbiatu dira hor ere… Treinek usu beranta dute hor gaindi! Batzuetan bixtan da zer­ bait errekontruren gatik, edo zerbait traba berezi kausiturik, eta hori denek konprenitzen ahal dute, bainan ainitzetan fun­ tsezko arrazoinik gabe! Treina usu hartzen dutenak kexu, hola ez dela manera! Bereziki lane­ rat joaiteko treina hartzen duten horiek! Azken egun hotan, Fran­ tzia iparraldean gehienik, beren arrangurak bixi bixia agertu di­ tuzte. Treinetako enpleatu ba­ tek galdetzen zaizkiotelarik be­ ren bideko txartelak, nehork ez erakutsi nahi, protesta gisa! Burdinbide sarearen burutzagi­ tza azkenean iratzartu da. Fran­ gotan treinek beranta biltzen baitute burdinbidea estatu txa­ rrean izanez, obra andana bat akulatuko da lehen bai lehen, presaka bezala, ikusiz nun diren behar-ordu handienak… Age­ riko da hitzekoek izanen dire­ netz… Zernahi gisaz, untsa ikusi dukete jendea zonbatetaraino nardatua dagon! Eta aitortzen dute luzaz ez dela aparantziarik ere behar zen guzia egin bur­ dinbide horien mantenuarent­ zat!

5

Goixko! President-hauteskundeak ez dira hemendik hamabost hila­ beteren buruan baizik bainan jadanik sondaia frango egiten da… Bainan ez dea goixko eta fidagarriak direa? Ba eta ez gure gostuko. Bixtan da hein ba­ tean segurik plantan erakusten dutela gauzak orai zertan diren bainan gogoan hartu behar da ainitz aldaketa izaiten ahal dela oraino bozak aitzin…Bestenaz ere, aitzineko aldietan jadanik, egiazko emaitzak arrunt beste­ lakoak izan ziren urte bat lehe­ nago agertu sondaien aldean… Dena den, urtarril huntako son­ daiek diote Marine Le Pen es­ kuinburukoak boz-alde ederra biltzen ahal lukeela, % 17 edo holako zerbait. Lehen boz-al­ dian, Nicolas Sarkozy eskuin­ darra litake halere lehen, sozia­ lixten hautagaia ez Dominique Strauss-Kahn izaitekotan, eta bestenaz bigarren. Sondaiek ez dute Ségolène Royal biziki gora ikusten. Ez dute ere garbi erakusten “erdiko” hautagaiak zer arrakasta ukan dezakeen. Bainan nor izanen da hautagai hori? Eta baten partez balinba­ dira bizpahiru? Gisa berean, arrunt ezkerraldean sozialixtak baino ezkerrago agertzen dire­ nek zer arrakasta ukanen duten,

Jean-Luc Melenchon

hori ere ez da garbi ezagun. Egun hotan preseski hor hauta­ gai atera da Jean-Luc Melenchon sozialixta ohia. Nahi luzke elgarretaratu egiazki “gorriak” diren guziak. Dio sozialixtak a­rrosa kolore daudela beren us­ tez bainan denen buru gero eta xuhailago direla… Ez omen dira beraz egiazko ezkertiarrak! 

J-B D

Jainkoa Bizia Jendea

« EZ ALDE EGIN, EZTA IXILDU ERE » Aktualitateak bi liburu ekarri diz­ kit eskurat azken aste hauetan: bat gure apezpikuarena, «  La Charité du Christ nous presse » izenburuarekin (Artège), Pasto­ ral Idazki bezala presentatzen duena; eta bestea «  Les pieds dans le bénitier  » (Presses de la Renaissance), Anne Soupa eta Christine Pedotti andereek idatzia. Lehen ohar gisa, erran ne­ zake bi luburu hauetan aurkitzen dudala gaurko gure Eliz-barne­ ko eztabaidaren labur-bilduma bezala. Alde batetik gaurko Eli­ z-agintaritzaren jarrera: neretzat gibelkoia, murrizgarria, «  iraga­ nista  ». Eta bestetik fede pro­ fetikoaren lekukotasuna, espe­ rantzazko ereserkia. Sar gaiten piska bat xehetasunetan. Gure apezpikuak liburu hau presentatzen du Pastoral Idazki gisa. Egia erran, nik ez diot gure elizbarruti edo diosesa bereziari doakion pastoral egitasmorik aurkitzen. Ez eduki edo mami aldetik, ez eta ere jokamolde al­ detik. Mamia (edo edukia): hemen idatziak berdin-berdina balioko luke Marseille, Strasbourg, Lille, Nantes edo Bordeleko elizba­ rrutietarako. Zer da azkenean  ? Eliza katoliko erromanoaren

Katiximaren bilduma bat beste­ rik ez. Berrehun orrialdetarik bi besterik ez dira « tokiko » kultu­ rak aipatzen dituztenak. Eta zer erraiteko ? Edozoin arduradun politikori betidanik entzun izan diogun « diskurtsoa »: hizkuntza, ondarea, ohiduren zaintzea ai­ patzen du (arras ongi !), bainan halere ezinbesteko mesfidantza xortarekin (« laizista », « antikle­ rikala »). Eta zentzuzko baiezta­ penak gauzatzeko ez da nihun aipatzen neurri praktikorik, jaki­ nik urte bete baino gehiago dela «  Euskarazko Pastoraltzaren Zerbitzua » sortzeko eskakizuna bulego gainean duela... Bestalde, euskal gizarteak bizi duen egoera berezia eza­ guturik, hitzik ez « bakegintzaz » edo « adiskidetzeaz » adibidez... Aldi bat gehiago, Jesusen giza­ tiar izaitea bazterturik gelditzen da. Jokamoldea : nik dakidanez, berak bakar-bakarrik asmatu eta idatzi « pastoral » egitasmoa da. Nola eraiki ditaike pastoral egi­ tasmo bat laguntzaile hurbilene­ kin (apezak, laiko arduradunak) kondatu gabe ? Iduriz, arduraki­ detza, kolegialitatea, sinodalita­ tea bere jokamoldetarik kanpo gelditzen dira... Eta gauzak diren bezala

e­rraiteko, galdera hau ere sor­ tzen zait: norentzat idatzia dago liburu hau ? Nori zuzendua da funtsean ? Tokiko eliztarreri ala gehiago, nolabait erraiteko baz­ terbide batez, Erromako agin­ taritzari, helburu pertsonal jakin batekin ? (Norbait ausartu behar da goraki erraitera hainbestek « ixilean » pentsatzen edo lagunartean komentatzen dutena...) Hunekin bururatzeko, erran nezake gaurko munduak orai eta hemen igurikatzen duen Espiritualtasun berriztatuaren hatsik ez diotala aurkitzen gure apezpikuaren liburuari. Aldiz, bai, arnas hori aurki­ tzen diodala bi andereen urrat­ sari («  Les pieds dans le béni­ tier ») ! Hau, bai, dela zinezko esperantzazko ereserkia ! Oraiko munduaren eta kulturaren alda­ keta biziek sortu barne-herstura eta beldurrari buru eginez, bataiatuaren erantzunkizun osoa aldarrikatzen dute eta huntara deitzen gaituzte guziak « ez alde egin, ezta ixildu ere  » lematzat hartuz. Eta hortarako bide prak­ tikoak proposatzen, teologikoki argumentatuak. Hala nola hiru «  ministeritza  »: entzuketa, be­ nedikapena eta esperantzaren ministeritzak. Maitasunean oi­ narrituriko bihotz-berritze ba­ tera deitzen gaituzte, Jesu Kristo

galilear gizakia, Josep eta Ma­ riaren semea, Jerusalemeko gu­ rutzitzatua iturritzat hartuz (eta ez greziar filosofiak zizelkaturiko kontzeptu teologiko-filosofikoa). Bestalde, mundua «  etsai  » amorratutzat hartzeko orde, Jainkoa eskertzera deitzen gai­ tuzte gauden garaian eta tokian sortzeko eta bizitzeko « grazia » eman daukulako. Oh ! ez mundua dena xuri delako, bainan Jainkoa izadiaren eta gizadiaren Historian kokatzen delako. Eta etorkizunerako bideak eskaintzen dituzte: haurride­ tasunaren bidetik jo, pobreen alderdia hartu, Jainkoaren gain eskurik ez eman, gure jatorrizko nomadismoa (ibiltarismoa ?) ber-deskubritu, Jainkoaren bai­ tako konfiantza profetikoa ager­ tu eta bizi... Eta liburua bururatugabea bezala « idekirik » gelditzen da: denak deituak gira, biharko Eli­ za eraiki nahian, gure ideiak eta proposamenak aurkeztera za­ balik dagon webgunera. Hautuaren aitzinean gaude: zer-nolako kristauak izan nahi dugu  ? Tenploaren zaindari ala Jesusen jarraitzaile ?... Peio Ospital


Kostaldean

6 Bixintxo bestak ederki hasi Ziburun

Ziburun, herriko besten lehen asteburua xarmanki joan da. Aro hotza bainan idorra, denek edo kasik denek euria baino nahiago holakoa! Giro pollita bestak idekitzean, ortzirale ara­ tsaldez. Giro alegera biharamu­ nean, poteo delakoaren teno­ rean. Eta igandeko hori gaitza izan da goizetik arats. Ainitz jende meza nagusian, Jondoni Bixintxo kartsuki otoizten zutela. Aurresku airos bat ondotik. Odolki egileen xapelketak ukan du arrakasta! Amaturretan, na­

Hiru bertsulariak, Xumai Murua, Odei Barroso eta Sustrai Colina.

duayen. Artetik erraiteko, zoin atsegingarri entzutea gazte horiek gehienak euskaraz ari eta zoin polliki! Egia erran, hor ikusten da ere Piarres-Larzabal ikastegiaren eragina! Alta, izan da ere mugimendu Cathy jatetxean, han baitzen usaian bezala museko xapel­ keta. Irabazle, Ttotte Luro eta Michel Videgain, bigarren JeanFrançois eta Maritxu Rivera anai-arrebak, hirugarren Francis Cazeaux eta Beñat Maury, laugarren Frédéric Garat eta Patrice Daguerre. Eta i­luntxean, pilota plazaren bete dantzari, mutxikoen tenorean, Beñat Elizondo eta hunen la­ gunek aitzina airosten zituztela bazter guziak! Bestek segitzen dute asteburu huntan, besteak beste igande­ ko herri-bazkari jendetsuarekin!

Helduden uda jadanik gogoan… Kopak irabazi dituzten fandangolariak

Musean xapeldun atera direnak, Ttotte Luro eta Michel Videgain, Guy Poulou auzapeza eta Jojo Aramburu besta-komiteko lendakaria. Aspaldian eta aspaldian, musean artzea biziki maite duen emazteño bat, Mayi Aramendy, omendua izan da Cathy jatetxean

gusi Miarritzeko talde bat, Peña La Bardinguette izenekoa. Ofiziokoetan, Pantxoa Aizpurua zibu­ rutarra… Gero, Arran­ tzaleak trenpu gaitzean, lehen aldikotz xarame­ latzen zutela besta-komi­ tearen kantua. Han be­ rean, hiru bertsulari, hek ere segurki fleitean, Sustrai Colina, Xumai Murua eta Odei Barroso. Pilota partida deneri gus­ tatu zaiote (ikus bestalde). Fandangolarien lehiake­ tan, ttipienetan nagusi June Camps eta Andrea Aizpuru; artekoetan, Xan eta Jon Olazcuaga bi anaiak: helduenetan, Nahia Imaz eta Alima El-

Donibane Lohizunen, bainan beste ainitz tokitan ere hain se­ gur, jadanik oroitzen dira heldu­ den udako besta, lehiaketa eta ikusgarriez… Nihundik ahalaz gero eta jende gehiago biltzeko xedetan. Donibanen beraz, orai­ danik jakin-arazia dute aldaketa bat izanen dela usaiako egita­ rauan. Eta hori zezta-puntaren­ tzat. Aspaldian, hogoita-zonbait urte huntan, joko hortan gai­ tzeko zoin-gehiagoka munta­ tzen da jai-alai ezkerparetan. Astean bi aldiz, astearte eta or­ tziraletan. Aurten, bigarren egu­ na ez da ortziralea izanen bai­ nan ortzeguna. Ohartu baitira jende gutiago heldu zela ortzi­ raletan. Kanpotiar gutiago bere­ ziki. Eta zendako? Udatiar ainitz aste batentzat heldu baitira orai Donibanerat edo ondo hortarat, gehienetan larunbatetik ondoko larunbaterat. Biharamunean goizik partitu behar-eta, nahiago

dute beraz ortzirale aratsetan ez biziki ateratu. Ikerketa batek du hori salatu. Arranguraño bat halere kanbiatze horrekin: orai arte, herriko pilota-elkarteek ortzegun aratsetan pilota parti­ dak eta beste ausagailu batzu ere plaza laxoan eskaintzen zituzten. Eguna beharko ote dute kanbiatu ala ortzegunetan denetako izanen ote da jendea ausarki?

Beti arrangura bertsuak Ziburun, bururatu da herriko etxeak auzoaldeka muntatu bilkuren saila. Jendea po­ lliki bildu da bilkura horietarat. Batzuen eta besteen arrangurak entzun dira. Oro har, beti ber­ tsuak. Jende ainitz nardatuak sobera usu autoak badirela nun nahi eta nola nahika utziak, bes­ talde autoak zalutasun handie­ gian ibilki ainitz karriketan. Her­ rizainek behar luketeela larderia gehiago, hori dute askok gal­ detu. Beste batzuk azpima­rratu aldiz autoen aparkaleku eskasa, bereziki hiri erdi hortan… Arran­ gurak ere ainitz tokitan espa­ loiak estatu txarrean direlakotz. Auzapezak hitzeman du obrak eginen direla behar den tokian bainan erran ere ez direla dene­ tan betan egiten ahalko...

Txistu eta dantza Hendaian Hendaian, Bixintxo bestetako bigarren asteburua ere ederki joan da. Txistularien ibilaldiak ukan du arrakasta gaitza, sukal­ ki prestatzaileen lehiaketak ere. Bazen bestalde, eta gero eta parte hartze handiagoarekin, fandangolarien lehiaketa. Hau­ rretan irabazle, Naia Elissalde eta Luca Pourrut. Gaztetxoe­ tan, June Camps eta Maia Durañona. Helduetan, Milena Le Gardinier-Duhalde eta Perrine Seriol.

Lan ederra eta emaitza goresgarriak Ziburun, Ttiki trinketean bildu dira herriko elkarteen kudeatzaileak, herriko etxeak gomitaturik. Urtean aldi bat egiten den bilkura, beti ur­ tarrilean, urtea hasi berria delarik. Guy Poulou auzapezak goretsi du elkarteek deramaten lana, baliosa dela denentzat. Izan kirol-elkarteak ala kultura sailean edo elkartasuna gogoan bermatzen diren guziak. Berrogoi bat ohorezko medaila banatuak izan dira. Futbolari, rug­ bilari, arraulari, tirokari, tenislari eta beste, kirolari parrasta bat ohoratu dute, jaz zerbait balentria egina zutenen artean. Kultura mailean, beste askoren aldean goretsiak izan dira Jakintza elkarteko hiru

kide, Max eta Carmen Fischer senar-emazteak, egiazko artixtak, Ziburuko poteria famatuen sailean lan gaitza egin dutenak, bai eta Paul Bourrières, elkarte hortako kide xaharrena, 96 urte jaz beteak, aspaldian ziburutartua, biziki atxi­ kia gure kulturari eta gure historia­ ri. Euskara ere arras polliki ikasia du eta aste guziz HERRIA irakur­ tzen du arta handirekin… Bestalde, sari berezi bat, urrezko trofeoa deitua, Frantzia guziko el­ karteen federakundeak eskainia, ukan du Besta-Komiteak eta Jojo Aramburu elkarteburuak du esku­ ratu, han ziren guziek azkarki txa­ lotzen zutela…

Max eta Carmen Fischer senar-emazteak, Paul Bourrières “HERRIA”-ren irakurle jarraikia, hiruak Jakintza elkarteko kide bezala ohoratuak. Eskuinean, Guy Lalanne elkarteburua.


Kostaldean Euskalaklip bideo lehiaketa 17. Korrika laster hurbiltzen ari zaigu ! Trebiñutik apirilaren 7an hasiko da, Donostia arte apirila­ ren 17an. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xuberoako probintziak ze­ harkatuko ditu apirilaren 11n eta 12an. Aurten, berrikuntzak agertzen dira Korrika Kulturalaren programa­ zioan, besteak beste ikus-entzu­ nezko baliabideekin. Alabaina bi­ deo-klip lehiaketa bat antolatzen dugu : EUSKALAKLIP. Parte har­ tzeko, gehienez 3 minutuko bideo bat egin behar da, Korrikaren le­ loa guttienez behin erabiliz (“Mai­ tatu, ikasi, ari ... EUSKALAKARI”). Edozein tresnarekin grabatzen ahal da (mugikorra, argazkigai­ luarekin ...). Izen emaiteak otsai­ laren 25a arte egiten ahal dira www.korrika.org webgunean eta baldintza osoak han atxemanen dituzue. Saria Mac ordenagailu bat izanen da. Laster bozketa «on line» egingo da web gunean.

EHZ elkartearen 3 deialdi Euskal Herria Zuzenean elkarteak hiru deialdi luzatzen ditu gaurdanik. 1 – EhrZ lehiaketa : jaz Euskal Herri osoko 69 tamldek parte hartu zuten lehikatea hor­ tan, aurten ere deialdia luzatua da musika talde gazteetan talendu berriak aurkitzeko asmoz ; otsailaren 23a aitzin behar dira izenak eman EHZ-ri, musika grabapenak igorri eta EHZ-ri iduritzen zitzaien 12 ho­ berenak hautatuak izanen dira, publikoak haientzat bozkatuko du webgunearen bidez eta 3 lehenek kontzertua eskainiko dute apririlaren 1ean, xapeldunak iraba­ ziko duela zuzenean jotzeko baimena, bai EHZ festibalean Heletan (uztailak 1, 2 eta 3) bai Donostiako Aste Nagusian. 2 – Sorgin proiektua : Lekuineko Lagunarte konpainiak ikusgarri bat bidean ezarriko du, musika, antzerkia eta dantza uztartuz, hortarako ehun aktore behar dira ; ikus­ garri hori EHZ festibalean eskainia izan­ nen da. 3 – Sorkuntza grafikoak : grafista, argazkilari eta marrazkilarieri idekia den deialdia, EHZ-ren aurtengo “Mugetatik’at !” lema irudikatzeko, martxoaren 11 ai­ tzin igorriz lanak (jpg edo pdf formatuan). Argitasun guziak www.ehz-festibala.com webgunean.

7 KANTONAMENDUKO AURKEZPENAK JARRAIAN EHBAI hautagaiak plazara Abertzaleen kasuan lehenik aurkeztu dena Euskal Herria Bai koalizioa da ; biltzen ditu Ba­ tasuna, Abertzaleen Batasuna eta Eusko Alkartasuna ; zortzi hautagai presentatu ditu joan den larunbatean. Iparraldearen ezagupen instituzionala, euska­ raren ofizialtasuna, garraio bide publiko azkarrak, prekaritate­ ari buru egiteko politika ausar­ tak, eta lurrari buruzko delibero egokiak, industria eta laboran­ tzaren arteko oreka atxikitzeko

Berdeek sei hautagai eta bi sustengu publiko Europe Ecologie/Les Verts eti­ ketaren pean presentatzen dira sei hautagai Baionako hiru gunetan, Angelun, Miarritzen eta Hazparnen. Bestalde, Ipa­ rraldeko beste lau kantonamen­ duetatik bitan badakite berdek nor sustengatuko duten : Daniel Oltzomendi Iholdin, eta Basti­ dan Leopold Darritchon Basti­ dako auzapeza. Haatik Garazi eta Atharratzeko kantonamen­ duetan norbait presentatuko

Angelu Juzan-go larreak eko-eraikun­ tzara dedikatuak Badu berrogei bat urte Angeluko hiriak berezia duela “Landes de Juzan” deitu eremua, berrogei hektara lur badira, kokatuak aire­ portua eta Cantau lizeoa artean. Etiketa politiko desberdinetakoak izana gatik, Angeluko kontseilu guziek geroztik eta artoski gorde dituzte eremu horiek, lekuko eko­ nomiaren garapenerako. Hor da ISA BTP injinari eskola eraikia, bai eta ere Nobatek, eraikuntza iraun­ korrean berezitua den enpresa bere hogeita hamar injinariekin. Eremu horretan eraikitzen hasia du bere lantegi berria « Compa­ gnons du devoir » ikastegi tek­ nikoak. Aurtengo agiantzen kari auzapezak azpimarratu du Juzan

auzo horretan kokatu nahi dituela eko-eraikuntza saileko enpresa eta iker guneak. Hiru erronkak 2011 Hiru kontradikzione bizitzen ditue­ la Angeluk deklaratu du auzape­ zak agiantzen kari : lehena egoi­ tza sozialen eskasia ; hitzeman du sei urte barne mila egoitza sozial eraikiko direla Angelun, hala ere hori ez da aski izanen egoitza so­ zial kopurua ehuneko hogeieraino heltzeko ; bigarren erronka urare­ na : aspalditik tapatuak diren hiri barneko urbide eta errekak arra zabaldu behar direla, gero eta handiago diren uholdeak ekidi­ tzeko ; jendeen ibilpena beharko dela auto partikularrak utzirik ga­ rraio kolektiboetara pasarazi.

Miarritze Ecovie saloinak kalitatearen hautua Ehun eta hirurogeita ha­ mar erakusle bio eta eko ziurta­ tuak bilduko ditu aurtengo Ecovie saloinak Miarritzeko Irati erakus­ gunean, urtarrilaren 28tik 31 ar­ tean. Aurtengo edizioak leku han­ dia eskainiko die hazkurrigintza biologikoari, bai eta ekoeraikuntza

sailari. Ecovie saloinak bizitza na­ turala gauzatzeko parada emanen du ; haurrek sartzea urririk dukete baldin eta hiru botoila tapaki plas­ tiko ekartzen baldin badute, adin­ dunek lehen egunean sartzea urri­ rik dukete ; garraiotza elkartua eta hondakinen bereizketa saloineko bizi lege ekarriak direlarik.

Ongi etorri donibandar berrieri Donibane Lohizunen, jaz hiri hortan plantatu direnen ohoretan, bilkura bat egin da herriko etxean. 260 lagun izanki joanden urte hortan donibandartu direnak. Andana bat urrunetik jinak berdin, as­ paldian Donibanerat heldu oporretarat eta erretretan jarri-eta alde bat hor egon nahi… Beste frango aise hurbilagotik etorriak, EuskalHerri barne hortarik berdin. Deneri auzapezak ongi etorri beroa egin diote eta erran zer nolako zerbitzu eta errextasun kausitzen ahal den Donibanen.

Lan txarrak Donibaneko portuan! Donibaneko portuan, untsa lan txarrak eginak izan dira gauak gau, itxura guzien arabera mendekio hutsez. Muntadura batzu funditu dituzte, zonbait urerat bota ere, bi arrrantzale untziri, untzi horien ja­ beak izanki Anne-Marie Vergez eta Janbattitt Lahetjuzan. Gertakari peningarriak eta zinez ezin onetsiak!

Euskal Herria Bai koalizioko hautagaiak, Baionan, Lauga salan

barnekaldean. Hara zein puntu plazaratuko dituzten martxoko bozen karietara. Nor diren hau­ tagaiak ? Baiona ekialdean Mai­ te Etxeberri hautagai eta Jean Mixel Harostegi ordezko; Ipar Baionan, Pierre Noqueret hau­ tagai eta Janine Foix ordezko; eta Baiona Mendebaldean Peio Menta hautagai eta Stephanie Marriacia ordezko. Hazparnen Juliette Bergouignan hautagai, Filipe Saint Esteben ordezko ; Bastidan Sebastien Christy hau­ tagai, Martine Sala ordezko ; Atharratzeko kantonamenduan Gilen Iriart abian da hautagai, ordezko duelarik Aurore Martin Mauletarra, Espainiara estradi­ tua izaiteko arriskuan gordean bizi den Batasunako militantea. Donibane Garazin Dominique Bacho hautagai, ordezkoa Mai­ der Larrieu. Iholdi-Oztibarren Daniel Olzomendi hautagai, ordezkoa Anne Pagola. Konfi­ gurazio orijinalak ageri dira bi lekutan  : Miarritze mendebal­ dean Miarritze Bestelakoa udal taldearekin Maialen Etcheverry ikusia da hautagai eta Peio Abe­ berry ordezko  ; eta Angelun, Angelu Zainekin, Iñaki Saldum­ bide abian da hautagai. Bi kasu hauetan mikro klima bereziak emaiten du parada abertzale guziak ordezka ditzaketela bi hautagaiek.

duten ala beste hautagai bat sustengatuko, Berdeek ez dute oraino trenkatua. Bastidan Darritchon berriz abian Léopold Darritchon auzape­ zak dudamuda luzeen ondotik berriz presentatzea erabaki du Bastidako kantonamenduan. Jadanik kargu horretan aritua da 1992-tik 1998-raino. Inde­ pendientea dela azpimarratu du, eta sekulan irabazten badu kontseilu nagusiko bi multzoe­ tako buruak ikusi eta hautatuko du zeinen alde bozkatuko duen. Claire Revenu-Jomier kazetaria hartu du ordezko. Berdeek eta PNB alderdiak Darritchoni ekar­ tzen diote sustengu. Hazparneko hautagaiak Has gaitezen emazteetarik : Isa­ belle Gary aurkezten da Europe Ecologie/Berdeak taldearen izenean, Pierre Vedrenne duela ordezko  ; EHBai etiketarekin Juliette Bergouignan aurkez­ ten da, Filipe Saint Esteben ordezkoarekin ; alderdi so­ zialistaren izeneko hautagaia Thierry Guilbert da, Dominique Etcheverry-Duguet izanen du ordezko; Jean Paul Bire deitzen da hautagai komunista, Chris­ telle Cazaldis, ordezko ; Beñat Inchauspé, oraingo kontseilaria, berriz aurkezten da, Nouveau Centre etiketarekin, eta depar­ tamenduko eskuinaren susten­ guarekin, Isabelle Pargade du ordezkaria.


Herriz Herri

8 Donapaleu Amikuzen euskararen alde Aurten, ikastolak betetzen ditu 40 urte, gaueskolak 30 urte, Zabalek 15 urte, Gaztetxeak 10 urte. Hori ikusiz, 6 batasun elga­ rretaratu dira urte betetze horien elgarrekin ospatzeko. Holaxet jarraikitze bat emaiten da, iragan maiatzean Baxenabarreko 3 Herri Elkargoek antolatu zuten euska­ raren egunari.

Baigorri 18 orenetarik goiti, Arberatzen. Apirilaren 9an, haurren besta : haurren ikusgarria, desfilea, baz­ karia ikastolan. Apirilaren 12an, Euskal Herriko korrika handia, goizeko 5 orene­ tan iraganen dena Donapaleutik. Gaualdia Ruper Ordorikarekin, janaldia Gaztetxean. Ekainaren 2an, bi oinezkako ibi­ laldi, nekezia desberdinarekin.

Herri elgargotik. Joanden aste­ buruan, agiantzen karietara, Gara­ zi eta Baigorriko herriko etxetako hautetsi bai eta zerbitzu, zozial, kultur eta kirol elkartetako ordez­ kariak elgarretaratu dira Plaza Xo­ kon, hor zauden ere Herrialde eta Kontseilu orokorreko ordezkariak. J.M GALANT lehendakariak, ongi etorria eginik, berak laster ahantzi

Antolatzaile buruzagiak

Iragan ortziralean izan da bilkura orokor bat egingo diren ekital­ dien aurkezteko. Jendalde han­ dia bildu da eta nola buruzagiak diren edo antzerkigile, edo kan­ tugile, olentzero…, erran behar da bilkura omore hoberenean joan dela.

Ekainaren 25ean, ekitadi guzien bururatzea, Aiziritzeko herriko salan. Badira eskuorri pollitak banatze­ ko behar diren xehetasunekin. Ekitaldi horiek guziak deneri es­ kainiak eta idekiak dira. Denak gomit zirezte.

Bilkura nagusira etorriak

Amikuzen, euskara ikasi, erabili eta ahalgea sakelan utzi  : lelo horren pean iragaitekoak dira besta guziak. Hona hemen laburlaburra ekitaldien zerrenda. Berehala Otsail-ostegunak, min­ tzaldiak Zabal elkarteak antola­ turik. Xehetasunak irakur daitez­ ke artikulu honen bururatzean. Otsailaren 27an, igande goi­zean, Donapaleun, libertimendua, ihauteri moduan. Martxoaren 3an, kantaldia, Ai­ ziritzeko herriko salan, Pierpol Berzaitz eta beste batzurekin. Martxoaren 8an, pailasoak Donapaleun: Patxin eta Potxin. Hau haurrentzat. Apirilaren 4an, Sagarno eguna,

Aipa ditzagun, berehala heldu diren otsail-ostegunetako ohiko mintzaldiak. Hauek kokatzen dira Donapaleuko mediatekan, otsaileko lau ostegunetan, 20:30etan. Otsailaren 3an Joseba Kamio: “Marketing–a baliagarri ote eus­ kararentzat?” Otsailaren 10ean Joana Etxart: “Irlanda eredu Euskal Herriaren­ tzat?” Otsailaren 17an Jakes Bortairu: “Munduan finantza eta pobre­ zia.” Otsailaren 24an Patri Urkizu: “Jean Etchepare Donapaleuko bertsularia.”

P. Irigoin, J.M. Galant eta P. Setoain

nahi duen urte xaharraren arga­ zkia agertu du. Neke iturri eta a­rranguragarri izan zaizko krisia­ ren zimikoa, kolektibitateri buru­ zko Estaduko diru laguntza izoz­ tea, elkartea ahul dezaken tokiko kolektibitateen erreforma zabal eta beldurgarria ; aipatu du ere, berak pentsatzen duena publikoki oihukatu duen andre gaztearen ezinbesteko gordetzea, kanpoko erresuma batek preso sartu nahi duelakotz, ondorioz, egoera larri eta lerrakorrean sartzeko irriskua­ rekin. Horiek hola, izan dira gauzatu diren obrak. Kultur mailean, li­ burutegia eta mediateka lekuan e­maitea bere lanpostua atxikiz, orai toki berezia eta egokiagoa behar zaio haatik muntatu «  Rue des Bergers  » karrikan. Bertze herri elkargo eta elkarteekin « Scène de Pays » hemen segur­ tatzea bere hiru langileekin. - Zozial kapituluan «  CIAS  »-a bi­ dean eman da, hiru lan posture­ kin, beren etxetan dauden 54 behartueri 30 lagunek laguntza ekarriz, ikasketa egunez kanpo ere, haurren elgarretaratze eduka­ tiboak segurtatu. - Ekonomia aldetik, bosgarren lan eremua bururatu da Alduden eta bertze zonbaiten eskuratzea asmotan dago, hauekin batean ekitaldi eta zerbitzu gunea sor­ tzea, zointan bilduak bailitaizke kontseilu, formakuntza, informa­ tika, hots lekuko enpresa batek sortzeko behar dituen laguntzak. Hau, baitezpadakoa dauka lehen­ dakariak eskualde hunentzat, ga­ rapena nausiki kostaldean egiten delakotz. - Ingurumenari doakionez, sanea­ mendu berezkoaren arautegia xu­ tik emanik orai, huntaz arduratuko diren bi langileeri postua segur­ tatzea. Zaborren aldalekua ez da

oraino egin eremu eskasez. - Turismo bulegoak buxeta neurri sanora ekarri du, bere lehenda­ kariaren lan zintzoa dela medio, orai bide berriak nahi luzke ideki, “Campings cars“ errezebitzeko gunea, Bankako meategi balo­ ratzea etabar....Turismoari loturik ere dago igerileku berria, eraikitze baimena pausatzekotan delarik. Hau urraska eginen da, berekin izanen dituen barne bereziekin. Bidean emanak dauden lanak bai eta “La Rosée“ Bankako etxearen berritzea segitzeko, 17 langile eta 10 sasoinkari dauzka Herri Elkar­ goak. Denen kudeatzaile, Extebe Eyhe­ rabide hartua izan da azaroaren lehenean. Hautu hunen egiteak ekarri nahas­ menduen ondorioz lehendakari ordainetarik P. Irigoin eta P. Seto­ ain gelditu dira bakarrik bulegoan eta beren leialtasuna eskertu du JM Galant-ek. Diru iturriak ongi neurturik eta be­ har orduen lehentasuna finkaturik lehendakariaren nahia da 2011 urtea izan dadin garapenaren ur­ tea, orain arteko gogoeta eta es­ tudioen fruitu biltzailea. Nahigabe eta ezin eginak zeiharkaturik gure geroan azkar sinestea. Pilota Baionako Moderne trinketean, esku huska lehen mailan Fran­

P. Goicoechea eta J.M. Lamure txapeldunak

tziako txapeldun ditugu P. Goi­ coechea eta J.M Lamure, 40-34 garaiturik Atzarriko Sorhaitz eta Bessonart. Partida ederra eta jo­ katua izan da, lau pilotariek ongi merezituak zituzten ukan esku zarta luzeak. Gure partetik gores­ men beroak gure pilotarieri. Bertzalde, berezkoen final laurde­ netan, L. Lambert-ek galdu 23-40 Waltary-ren kontra partida ona eginik. A. Kurutcharry-k aldiz ira­ bazi 40-13. Alfaro-ren kontra. Orai, «liguilla» jokatuko du finalera hel­ tzeko esperantzarekin. Errugbia Baigorriko zelaian, irabazte ederra US Nafarroarentzat Mugronen kontra 27-6.

Ortzaize Heriotze Amélie Dagorret zendu da 91 urtetan. Hunen ehorzketak ortzegun aratsaldean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen ditugu haren familiari.


Herriz Herri Bidarrai Heriotze – Filitxoneko Beronika Etchegaray zendu zaiku 88 urte­ tan. Sortzez Antxordokikoa, Fili­ txonerat ezkondu zen 1950ean. “Emazte baliosa, umila eta fede handikoa”, horiek izan dira Léon Oxarango apezaren hitzak ehorzte elizkizunean, Beronika uros zagola ikusirik Filitxonea laugarren belaunaldiaz aberas­ ten, artetik bizian gertatutako nahigabe zorrotzak kuraia han­ diarekin jasanik. Filitxoneko fa­ miliari bihotz bihotzetik dolumin bizienak. Ixtripu – Bertze makur bat ere jasan dute Filitxonekoek. Peio Etchegaray etxeko seme labora­ ria, 34 urte, serioski zauritu da, bere amatxiren heriotzaren bez­ peran, oihanean zuhaitz botatzen ari zelarik. Arbola gainera erori zaio, zauri frango sustatuz, bizkar hezurrean, espaldan, kostetan, biriketan, buru kaskoan. Baio­ nako ospitalera altxatu dute lehen batean sokorritzaileek eta gero Bordelera ereman. Pixkor dadila ahal bezain laster, ez diogu ber­ tzerik desiratzen, Filitxoneak eta Tonperetxeneak ere bere beharra baitute. Mus xapelgoa – Union Basque batasunak antolatzen duen mus xapelgoa otsailaren 5ean, la­ runbatez, hasiko da gure he­ rrian, Noblianean. Izenak eman behar dira otsailaren 3a aitzin (tel.05.59.37.70.89). Partidak la­ runbat aratsetan jokatuko dira eta

9 Hazparne

beharrez igande aratsaldetan. Eskolako mus lehiaketa – He­ rriko eskolak mus lehiaketa bat antolatzen du otsailaren 6an, igandez (14:00), trinketeko sala berotuan. Irabazleentzat 400 euro, bertze finalistentzat 200 euro, sari frango bertzalde. Ize­ nak tokian berean eman behar dira, 10 euro presunaka. Han berean ere edari, ogitarteko eta matahami. Pilota – Kantonamenduko pilotari gazteen arteko lehiaketaren fina­ lak iragan dira urtarrilaren 16an, larunbatarekin, gure trinketean, Zaharrer Segik eta Jo Pilota el­ karteak antolaturik. 6tik 14 urte­ rainoko 70 gaztek dute bi hilabe­ tez lehiaketa hortan parte hartu. Huna xapeldunak nor diren : - hasi berrietan, buruz buruka : Jean Choury 30, Xalbat Bidondo 29. - xitoñoak, Esteban SabarotsBixente Izoco 30, Camille MonetJon Etchelet 28. - xitoak B : Gehexan Irigaray-E­ neko Ustaritz 30, Iñaki OçafrainAntton Oronos 25. - xitoak A : David Barreneche-An­ doni Larre 30, Mattin Erramun-E­ llande Orhategaray 7. - gaztetxoak : Franck Elgar-Xan Oronos 30, Mathieu Esain-Mikael Uhalde 25. - ttarroak : Battitt Bascans-Paxkal Elissetche 30, Xabi ArtiguebielleXabi Etcheverry 16.

Trinketean lehiatu diren pilotari gazteak

Ahetze 2010 urtean Ahetzen sortu dira 28 haur eta zendu 11 presuna. Huna horien izenak... SORTZEAK : Gosselin Sarah, Giraud Romane, Foglia Yanis, Foglia Mathias, Vilaverde Alice, Grenier Emy, Lassaguette Raphaël, Perarnaud-Miraux Lorena, Albarede Charline, Cardy Iban, Irachabal Oihan, Murua Julen, Petit Maïwenn, Ardohain Oihan, Larramendy Thibault, Albandos Nélyah, Saubagne Elaia, Jovenez Lina, Savoye Maxime, Crechet Pellizzoni Maï-Lée, Le Hir Jamin Milann, Dubroca Mattin, Gilbert Mathis, Loustalo-Ponlot Sarah, Cocagne Louis, Menanteau Firmin, Metge Tiana, Iciaga Lorea. HERIOTZEAK : Ugarte Antoinette, Ithurria Jeanne, Sarrosquy Amélie, Pouyal Yves, Peyre Nelly, Felipe Ruben, Anza Ortunez Juan Maria, Herry Jeanne, Tolstoï Elie, Saint Martin Jean-Pierre, Barraque René. Panpili

Adinekoen bazkaria - Urte orokorki aske uzteko pagarazi guziz bezala, Herriko Etxeak dituzten 700.000 euroak gibe­ bazkari bat eskaintzen du Ha­ lerat itzultzea. Bainan hau ez da zparnen bizi diren erretretatu oraino aipatua izan. guzieri, hauek 65 urte beteak dituzten ber. Bazkari hori Bil-Toki Kantonamenduko bozak- Be­ ostatuan izanen da helduden ñat Inchauspe, 6 urte huntan otsaila­ren 9an, eguerditan. Jan­ kontseilari nagusi dena Haz­ kantonamenduan, aldi hori urririk da bainan izenak parneko eman behar dira aitzinetik Herriko E­txean o­tsailaren 3a aitzin. Ohiz, Bethi-Gazte elkarteak egun hori hautatzen du bere urteko biltzar nagusia egiteko. Hau 11 orenetan eginen dute toki berean. Elkarte Beñat Inchauspe eta hunen zuzendari­ Isabelle Pargade tzan sartzeko deia egin behar da, Mayi Parrot Cardo­ so lehendakariari idatziz lehen berriz hautagai da helduden martxoko bozeri buruz. Jean bai lehen. Jacques Lasserre Bidaxune­ Xarlo Etchezaharreta - Zelaitar ko hautetsiak moldatua duen “Force 64” elkartean parte hart­ zen du eta bere burua «  Nou­ veau centre  » politika taldekoe­ tan barne ezartzen du. Hautes­ kunde hauetako berritasuna da, ordezkari bat behar dutela be­ rekin, hau Isabelle Pargade da, berekin Hazparneko kontseiluan ordezkari daukana. Isabelle Par­ gade bera ezkertiarra dela errai­ ten du. Hautesgaiak dionaz, nun zer politaka partidoetan izaiteak ez duela gauza haundirik erran nahi kantonamenduko bozetan. Xarlo Etchezaharreta Hemen eguneroko gauzetaz arduratu behar da, jendeen as­ moeri eta beharreri erantzunen kide hau, Udabiltzaren aurka ekartzeko, haueri hurbil ego­ egin auzian barne zagon bertze nez. Auzapez eta kontseilari 21 lagunekin. Euskal Herriko nagusi izaiteak bat bertzearen 22 hautetsiren bizkar emana bete dira, batek bestea osat­ zaioten elkarte debekatu hortan zen duena. Herrieri ekartzen parte hartzea. Duela 8 urte 6 ila­ dituen laguntzak hain berekoak betez kartzelatua izan zen Xarlo, dira, ukan galdearen araukoak 60.000 euro ordaindu behar eta bat bertzearen berexkunde­ izan zituen aske izaiteko. Bertze rik gabekoak. Herri guziek la­ hautesiek aldiz urte bat preson­ guntza beren beharrak dituzte degi egin ondoan 600.000 eu­ berexkunderik gabe eta lehen­ roz goiti utzi zituzten kartzelatik tasunik gabe. Kanto­namendueri ateratzeko. Geroztik auzia eta buruz egin beharra duten erre­ hunen ondorioen beha ziren. formaren aurka jazartzen da Be­ Hau iragan da 2010-eko urtean, ñat Inchauspe, hau bururatzen bi zatitan, uztailean eta irailan. bada, hiri haundietarik berex Xarlo hazpandarrari, auzi horta­ diren herrialdeen akabantza rat galdea igorria zakoten Madri­ izanen da. Ordezkari gutiago letik bainan hau ez zizaion etorri eta hauek Pabe eta Bordale ar­ berrikitan baizik, auzia bukatu tean ausatuak izanen direnak, hurbiltasunaren eta 3 ilabete berantago. Beraz, hautetsiaren ezin zitaken auzi hortarat joan kaltetan. Hautesgaiak dionaz, galderik ukan gabe, hunen gatik lurralde autonomo baten alde ondorioak ezeztatuak izan zaiz­ da, Frantziaren barnean, berak ko. Auziaren erabakia jakinara­ bere zergak altxa lezazkenak, beiratu zia izan da joanden ortzegu­ kultura eta euskara nean eta jakin dugunaz Udabil­ eta bultzatu lezakeena, mugaz tzako 20 kide xurituak izan dira. haindirakoekin hartu emanak Xarloren egoera ez dute aipatu finkatuz. Erran daukunaz, hau­ hau ez baitute epaitu Madrilen, tagaiak laster bere egitaraua ez baitzen han. 8 urteren kez­ agertuko du webgune batean. kak, beldurrak, auzi gastuak, Bertze hiru hautesgai badira debaldetan jasanak izan dira. Hazparneko kantonamenduan, Gaur botereduneri gelditzen aipatuko ditugu dei eginen dau­ J.A. zaiote makurren zuzentzea eta kuten arauka.


Herriz Herri

10 Aiherra Lunetak edo betaurrekoak Madagazkarrera - Hirugarren adi­ nekoek jakinarazten dute joan den urtean egin zuten bezala, aurten ere baliatzen ez diren edo soberakin diren luneten edo betaurrekoen bilketa bat eginen dutela, Madagazkar ugartera igortzeko. Zuen emaitza J-Pierre Sainte Marie Xedarrikoari helarazten ahal duzue, hilabete hunen on­ darreko. Nahikaria da urrats xinple hau eginez gure sobe­ rakinekin, bixta guti edo txarra duten hango anai arreber iguzki pixka baten ekartzea, hots gu­ tiz kontent den jendeari. Azken epea otsailaren 3a da, hiruga­ rren adinekoen biltzar nagusi eguna. Aitzinetik eskerrak ! SOS Laborari-ren deia - Joan den asteko abisuaz orroit ! SOS Laborari elkarteak galdatzen du bere laborari partaideer, urte sariak ahal bezain laster pa­ gatzea Aiherrako Pascal Minjou Etxebazterrekoari edo J-Marie Dartaguiette Etxaikoari, beran­ tenaz urtarrilaren 31ko. Abisu hau entzuna izan dadila ! Xebax CHRISTY kantonaletan hautagai ! - Herritar gazte bat aurkezten zaukula martxoko bozetan, hain xuxen Bastidako kantonalentzat, horra aste hun­

Zuraide tako berria. Orain arte CAS­ TAING jauna dugu gure kontsei­ lari orokorra eta departamendu hunen nagusia. Osasun ene­ guak izan baditu ere, nahiz eta kontseilari orokorretako xaha­ rrena den, berriz presentatzeko gogoa duela jakinarazia du. Pa­ rrean izanen duen herritar hau­ tagaia, Sebastien Christy dugu, denek Xebax Christy deitzen du­ guna, 31 urteko informatikari in­ jeniorea. Hau EUSKAL HERRIA BAI koalizioarekin abian zauku.

Itsasu

 Xebax Christy joan den larunbatean prentsari aurkezten

Ordezkari gisa, hunekin presen­ tatzen da Martine Salla Beskoiz­ tar kondu egilea. Joan den larunbatean Baionako prentsaurrekoan bere motiba­ pen eta nahikarien berri eman dauku Xebaxek. Ondoko egu­ netan hauien kanpañaren berri emaiteko parada izanen dugu.

Uztaritze Afari Integrazio batzordeak eta gau eskolak antolatzen dute otsailaren 4ean sagardotegiko moldean afari bat Latsa elkartean. Tokiak segurtatzeko deitu e mailez: ustaritzekogau-eskola@wanadoo.fr edo telefonoz zenbaki huntara: 05 59 70 30 74 berantenaz otsailaren 2ko. Afariaren saria bere animazioarekin finkatua da 22 eurotan. Ongi etorri deneri. Arruntzako bestak Arruntza kartiereko bestak iraganen dira otsailaren 4a, 5a eta 6an. Deneri plazer egitea gatik muntatu dute egitarau bat pollita. Ortzirale aratsean Chicana-n eginen

den aperitifaren ondotik mus lehiaketa bat izanen da Aldacourrou gelan. Izenak eman daitezke zenbaki hauetara: 06 35 43 39 69 edo 06 82 18 20 87. Larunbat aratsaldean zangobaloi zoingehiagoka eta haurrentzat pilota plazan mozorrotze lehiaketa. Aratsean zintzur bustitze Chicana-n eta afari Leku Eder jatetxean izenak emanez: 05 59 93 01 50. Gauean kontzertu Lotsa Gabe taldearekin eta dantzaldi Xitoak taldearekin. Igandean 10etan meza nagusia eta eguerditan zikiro jatea Aldacourrou gelan izenak emanez 06 28 47 45 14 edo 06 28 59 31 83 zenbakietara. Bestak iragan ditela giro onean eta ongi etorri.

Azkaine Sortze – Aritz Garate haurra ba­ taiatua izanen da aste huntan gure elizan. Parte hartzen dugu zuen bozkarioan eta zorionak familia guziari. Heriotze – Adina xahar etxean izan ditugu bi heriotze, Paul Jeandreau bere denboran ainitz ongi egin duenarena, bigarrena Marie Louise Etxebaster Doni­ bane Lohizunekoa zena, bixkotx egilea, eta biak otoitzari arras jarraikiak zirenak. Doluminak otoitzarekin bi familieri.

Biltzar nagusiko deialdia - Zuraideko Kosta Garaiko elkarteak, urtarrilaren 29an, larunbatarekin, arratsaldeko 6ak eta erdi­ tan, Kosta Garaian iraganen den BILTZAR NAGUSIRAT gomitatzen zaitu. Aipatuak izanen diren gaiak hauek dira: 2010 urteko bilan orokorra, aurre bi­ lana, izen emaite prezioaren finkatzea, administrazio kontseiluaren bozkatzea. Laguntzaile taldean sartu nahi baduzu, zure izena, biltzar nagusia aitzin, helaraz ezazu B.Champagne-ri, zenbaki honetara 06.63.39.75.84. Karia hortara, trago bat eskainia izanen zaizu. Zure zain gira eta milesker aitzine­ tik!! Kaskarotak - Urte guziz bezala, ihauteriak hurbiltzen zaizkigu eta kaskarotak ere. Hor ditugu finkatutako datak jakinez alda dai­ tezkela aroaren arabera. Hitzorduak  : larunbatetan, arratsaldeko

Appel Detresse – Elkarte hor­ rek iragan arazi du kamiuna Nantes hirirat, 1395 kilo gauza garrea­tzen zituela. Bertzalde ja­ kin arazten du Reketenia idekia den guziz merke saltzea dutela egiten. Selauru hustea – Heldu den 30ean Ur Ertxi deitu leku ede­ rrean izanen da saltze hori. Iza­ nen da beti bezala auto aparka­ tzeko tokian. Talo eta ogitarteko, edari, behar diren guziak ; etor gostuan, ez zauzue dolutuko. M.L.

Heriotze - Odette LANDA zendu da Baionan joanden larunbatean 86 ur­ tetan. Ehorzketa elizkizuna iragan da joanden asteartean herriko elizan. Odette-k bere biziko urte gehienak eraman ditu Heletenian Erramun bere senar zenarekin, hiru alaba haziz. Doluminak familia osoari. Gure pilotariak xapeldun - Frantziako xapeldun ditugu bigarren mailan An­ tton Monce eta Baptiste Ducassou ! Aise nagusitu dira (40 eta 12) Haram­ boure eta Yustède Hendaiarreri. Hel­ duden urtean lehen mailan jokatzeko parada izanen dute. Bestalde neskak palantxan eta Gazteak trinketean ha­ siak dira Frantziako xapelgoan. Iku­ siko dugu nola aterako diren. Diaporama - Diaporama bat ikusteko parada emana zaiku urtarrilaren 29an, larunbat huntan beraz, aratseko 7etan Sanoki gelan. NEPAL-eko lurraldeari eskaini diaporama da, eta ondotik izanen da lurralde hortako janaria

batak eta erditan Kosta Garaian 5etan bukatzeko. Igandetan, goizeko 9ak eta erditan hasi, oren bata inguru arte, be­ rritz abiatzeko 2ak eta erditan 5ak arte. Haurrak zirtzilez jantziak dira  : kolore anitz, oihal koloretsuak dilindan, xape­ lak… Aroa dudakorra baldin bada deitu zenbaki honetara : Eztitxu: 06 07 52 40 38. Urtarrilaren 29  : Bannecau auzoa, Urtarrilaren 30  : Biak auzoa, auzape­ zaren auzoa, Otsailaren 05 : Amezpetu auzoa, Hirigoinea, Mehax, Mendigaraia, Otsailaren 06 : Harrobia – Zuraide zen­ troa, Otsailaren 12: Pinodieta auzoa, Ordotz auzoa, Otsailaren 13: Agorreta auzoa, Zuraidegaraiko bidea, Otsailaren 19-20: pausa, Otsailaren 26an: Ihauteriak Zurai­den !! Gero eta haur gehiago, gero eta motibazio gehiago ! Izanen dela giro ! jasta­tzeko parada ere. Orroitu lurralde horri eskaini erakusketa bat ere ikus­ gai dugula otsailaren 17raino: Marc Bréard argazkilariak egin argazkiak. CCAS batzordearen gomita - Herriko CCAS batzordeak, urte guziz bezala, bazkari bat eskaintzen du 60 urte goi­ tiko herritarreri: aurten otsailaren 3an, ostegunez, eginen da bazkari hori Sanoki gelan. Parte hartu nahi dute­ nek, izena eman behar dute Herriko Etxean urtarrilaren 31 barne. GAU ESKOLAk antolatu mus lehiaketa - Itsasuko Gau Eskolak anto­ latu mus lehiaketa iraganen da aurten otsailaren 5ean, larunbatez, Sanoki gelan, aratsaldeko 6etarik goiti. Sari ederrak eskainiak izanen dira lehen bost irabazleeri. Joka-saria 8 eurotan finkatua da presuna bakotxa gatik. Izanen da, arats osoan, tokian berean zer jan eta zer edan. Izenak oraidanik eman daitezke Gau Eskolara deituz, tel: 05.59.93.40.83

Senpere Aste huntan ere izan dugu heriotze – Lehena, Claude Garcie, Ortzanen Martzilainearen ingu­ ruan bizi zena, Frantzia iparralde­ koa. Gure eskualde hau ezagutu eta maitaturik, duela 40 bat urte etxe berria eginik gure arterat bizitzera etorri zen familiarekin. Barkatzen ez duen gaitzarekin borrokan arizanik pausatu da 82 urtetan. Bigarrena, Gaxuxa Lafitte, Karrikan edo karrikari hurbil bizi garenek ongi ezagutzen duguna. Hori zen gure karrikako Lafitte­ nea jatetxekoa, Hendaian bizitu izan den semearen alaba. Gaxuxa Hendaian bezenbat Senperen bi­ zitu izan da bere ahaide eta lagu­ nen inguruan. Pausatu da 83 ur­ tetan. Hirugarrena, Mixel Jorajuria gure adixkidea. Mixelek ereman du bizi bat orratza bezain xuxena. Sortzez saratarra, Pantxo pilotari zenaren semea. Aitak bezala pi­ lota maite izan du. Xixteraz joko garbian eta errebotean bai eta ere pasakan askotan xapeldun izan da. Pilota plazetan beti etsenplu emaile, Plaza Gizon arraroa izan da. Bere semeeri ere maitarazi du pilota eta ganden udan plazer handia izan du ikusiz bere bi seme ttipi xixteraz arras molde pollitean ibilki. Bere denboran ezkondu zen

gure karrikako bolanjer alaba An­ gele Perezekin. Hiru seme alaba ukan zituzten eta arras ohorezki altxatu. Behin plaza Iturbidean egonik, hor berean etxeko lurretan etxe berri bat egin zuten. Mixelek bere sorterriaren amodioa bere bihotzean izanez etxe hori deitu dute « Sara Alde ». Bere lan den­ boran urte sail ederra iragan du Estaynou enpresaren bulegoan, horko gora beheren kudeatzaile. Bere lanaz kanpo, asko gisetarat arduratu da. Zonbeit urtez herriko kontseiluan. Bertzalde parropian O.G.E.C. delakoan eta SPUC ki­ rol elkartean diru mailean lan egin du, beti xuxen eta xintxo. Osaga­ rriarekin aspaldixkoan bazituen arrangurak. Batean pairamenak eztixago, bertzean samintxago edo arras samin. Orai pairamen samin aldi batek bentzutu du. Pausatu da 76 urtetan pena handi­ tan utziz osagarriaz azkar ez den Angele emaztea, bere seme alaba eta horien familiak, bere haurri­ deak eta hurbileko jendaki guzia. Ehorzketa egunean bere alde gu­ zietako ezagun eta adixkideekin gure eliza tanpez betea zen. Hiru heriotze horiek dolutan ezarri di­ tuzten guzieri eskaintzen ditugu gure dolumin bizienak.


Herriz Herri Sara

11

Makea – Lekorne

Erretreta  : Gure faktur Bruno A­rruti Ziburutarrak erretreta har­ tu du. Ainitzek ezagutu duzue horren ama, Estefana hezur antolatzailea. Saran 20 bat ur­

Bruno Arruti fakturra (arg. J.P. )

tez banatu ditu gutunak. Bere ofizioa hasia zuen Hendaian, Parisen barna ibili-eta etorri zen Azkainerat eta hortik Sararat. Hainbat zerbitzu egin ditu, par­ tikulazki Telethonarentzat bere « Harley Davidson » motoarekin. Ainitzek ikusi duzue zaldien gai­ nean, motoa eta zaldiak izigarri maite ditu. Agian osasunak la­ gunduko zaitu, zure bi aisialdi maitagarriak baliatzeko, bai eta zure familiaren goxotasuna ai­ nitz urtez. Abisu  : Herriko Etxeak jakina­ razten du, apirilaren lehenean hasteko, behar dutela enpleatu baratzezain bat kalifikatua. In­ teresatua denak eman behar du izena otsailaren 15a barne. Hortako behar du Herriko Etxe­ rat etorri eta hor emanen dituzte xehetasun guziak. -Portuko itzulguneko eskole­ tako haurren autobusa hartzeko leihorra lekuz sanjatua izanen da. San Pedroko aparkalekuan

Heleta

Eriak – Goraintziekin, laster sen­ datzea dugu desiratzen ditugun eri guzier, Dominique Poxolukoa etxera sartua operaturik, trata­ menduz Baionan, Marie-Jeanne Xarreta, Marie-Jeanne Haixtoa, Itsasun Añamari Ioldoa, Kattalin

eginen dute. Itzulgune hortako lanak egiteko denboran, bidea trabatua izanen da. -Saraskatasuna elkarteak anto­ latzen du Omordia gelan urtarri­ laren 29an larunbatez arratseko 8 orenetan afari bat euskal pre­ soeri atxikimendua ekartzeko. Txartelak salgai izanen dira  : Herriko Etxeko edantegian, Ple­ ka trinketean, Urtxola jatetxean eta Beran Kataku ostatuan. Beraz etorri preso horien sus­ tengatzerat. Jakinarazten dute, elkarretatze hori berotzeko DJ BULL hor izanen dela. Xeheta­ sun gehiagorentzat deitu Mixel Guerendian 05/59/54/24/66. Kirolak : Pilota. Esku huska bi­ naka: Gaztetxoak, Iribarren Unai eta Sarie Bastien irabazle 40-15 Senpereren kontra, Lecuona Aritz eta Iribarne Iñaki irabazle 40-10 Urruñarren kontra. Fagoa­ ga Eneko eta Arribillaga Eneko irabazle 40-26 Urruñarren kon­ tra. Pasaka : Final laurdenak: Saran Pleka trinketean, 2. mailan, Za­ harrer Segi irabazle 13-01 Hiri­ buruko Ainhara-ren kontra. Beti 2. mailan Hazparnen, Saratarrak Etchegaray Patrick eta Berrouet Mathieu irabazle 13-09 Hiribu­ ruko Ainhara-ren kontra. Beraz Patrick eta Mathieu-k finalerdia jokatuko dute Urruñarren kon­ tra. Suerte on zueri. Eskubaloia: 11 urtekoak ira­ bazle 19-10 Urruñarren kontra. 13 koak irabazle 26-22 Nafarroaren kontra. 15ekoak irabazle 3713 Urruñarren kontra. 18koak irabazle 23-12 Paue-ren kontra. Ganex Eihera, eta etxean berean dau­ dener. Mezak – Ibiakoitz aratseko 7 orenetan Armendaritzen, igan­ dean 9.30etan Heletan eta 10.30etan Iholdin. Herritarra

rian, jende ospetsu batzuen ar­ tean eta hoien zerbitzuko, sukal­ daritzan eta beste. Gure amatxi baliosak maite zuen bere sorterria eta gutarterat maiz etor­ tzen zen, gehienetan Jean Louis Dunaten etxerat. Euskaldun egon da odolez eta hitzez eta lurpera­ tzea galdegina zuen bere anaia Felix zenaren aldean, Makeako hilhobian. Zure arrahaur eta segida guziari gure Huna gure amatxi zaharrena Augustine Gabrielle bere euskal bihotzeko alabaren arrahaurrekin, Jean Louis Dunati begira sendimendu leia­ (1990eko buruilan). lenak eta hauk ere Amestoy, Makea Bidegainean egin dezatela bide luzaz, zu sortua. 109 urte egiterat zoan bezela egonez lerden eta osa­ otsail hunen 13an. Denbora sun betean, alaiki, zintzoki eta gehiena iragan du New York hi­ euskaldunki ! Heriotze – Urtarrilaren 17an segitu dugu larunbateko azken egoitzarat Augustine Gabrielle

Luzaide Heriotze – Berriz ere herioak jo ditu gure ateak. Joanden astean lagundu dugu bere azken egoitzarat Angela Caminondo, Luzaide Aldatseko etxeko anderea. 76 urte zituela utzi gaitu zazpi seme alaben amak. Errege egunetan ereman zuten Iruñeko eri etxe batera, eta ezin izan dute deus egin biziaren salbatzeko. Osagarria mendratua zien urte bat huntan, eta azkenean ezin gainditu du eritasuna. Bazien 20 bat urte zerbait gora behera alargundua zela. Orai doluminak eskaintzen ditugu familiari. A.A.

Aiziritze Imanol kantatuz Urtarrilaren 30ean aratsaldeko 3etan, Aiziri­ tzeko gela berotuan, Irulegiko irratiaren alde.

grans (akordeoia). Ondotik talo ta xingar eskainiko da.

1995az geroztik Aldudarrak ba­ tasunak daraman sailaren 7ga­ rren kantaldia da Imanol kanta­ tuz. Manex Pagola, Etxamendi Larralde, Mixel Labéguerie, Xal­ bador, Xabier Lete eta Pier Pol Berzaitzen ondotik, aurten Ima­ nolen aldi da. Lehen emanaldia Alduden ema­ nik eta ikusiz zer arrakasta haun­ dia bildu zuen, Irulegiko irratiak bere urteko kanpañakari delibe­ ratu du ikusgarria emanaraztea Amikuzen. Kantariak dira : Kattalin Indabu­ ru, Kantiruki, Izarrak, Lauburu, Astezkenekoak, Maider Lerissa eta Leire Uhalde 2008an Haur Kantu Xapelketan parte hartu dutenak, Magali Zubillaga, Miren Tristant eta Guy Saldubehere, Xendari Ahizpak, Maitena Mo­ naco, Aurelie Etchepare, Thierry Biscary, Amaia Riouspeyrous, Mathilde Etchebarren. Kostal­ detik ere etorriko dira, Maddi Zubeldia Ziburutik, Maider Ziga­ rroa eta Brave anaiak Senperetik eta Aiziritzen izanez ikusgarria, Irulegiko irratiak gomitatu ditu Amikuzeko Etxart ahizpak be­ ren botz loriagarriekin. Hiru musikarik zuzendaritza ar­ tistikoa segurtatzen dute : Ni­ colas Vielle  (pianoa), Sebastien Luc (gitarra) eta Sebastien Des­

Ongi etorri beraz kantuzale gu­ zieri Aiziritzeko gela beroturat urtarrilaren 30an, igandearekin, aratsaldeko 3etan. Sartzeak salgai dira Irulegiko i­rratian berean eta irulegikoirratia.com webgunean 10eurotan, edo tokian berean.


ABISUAK

12 SARL L’ECHO PAIN Société à responsabilité limitée Au capital de 10 000 euros 2, Place Beaurivage Appt N° 1 64200 BIARRITZ RCS BAYONNE 481 677 318 Aux termes d’une Assemblée Gé­ nérale Extraordinaire en date du 4 Octobre 2010, les associés, statuant conformément à l’article L. 223-42 du Code de Commerce, ont décidé de ne pas dissoudre la société. Le dépôt légal des actes sera ef­ fectué au Greffe du Tribunal de Com­ merce de BAYONNE. Pour avis. AVIS DE CHANGEMENT DE GERANCE SARL « Friterie Artisanale du Labourd F.A.L » Au capital de 13000 euros Maison Hamilaga, Chemin Hamilaga 64310 St Pée sur Nivelle RCS de Bayonne 523272417 APE 5610C Aux termes de l’assemblée des associés en date du 31/12/2010 il résulte que : madame Marie-Hélène ASTIGARRAGA Demeurant : Maison Hamilaga Chemin Hamilaga Quartier HERGARAI 64310 St Pée sur Nivelle démissionne de ses fonctions de cogérante. Par suite de cette démission, Monsieur Christophe TEXIER Demeurant : Maison Hamilaga Chemin Hamilaga Quartier Hergarai 64310 St Pée sur Nivelle demeure seul gérant de la société Pour insertion, La Gérance

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 54 E Laguntzaile saria 64 E Europan 65 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 99 E edo 129 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 99 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : E. LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : R. Camblong Imprimeur : Imprimerie du Labourd 29, Chemin de Casenave Z.I. St Etienne 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

SELARL AURNAGUECHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT Société d’Avocats inscrite au Barreau de Bayonne Résidence Adour - 4 Rue de Gramont 64100 BAYONNE Tel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62 21 place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT E-mail : aurnague-bonnecaze@orange.fr AVIS DE CONSTITUTION Suivant acte sous seing privé en date à BUSSUNARITZ du 31 Décembre 2010, en­ registré à la SIE de BAYONNE le 20 janvier 2011, Case n° 17, Bordereau N°2011/90, il a été constitué un Groupement Agricole d’Exploitation en Commun reconnu par le Comité d’Agrément des GAEC présentant les caractéristiques suivantes : DÉNOMINATION : «ETXEHERRI» SIEGE SOCIAL : Maison «Etxeberria» - BUSSUNARITZ (64220) DURÉE : 99 ans à compter de l’imma­ triculation au RCS de BAYONNE. OBJET SOCIAL : l’exploitation des biens agricoles apportés ou mis à sa disposition par les associés, achetés ou pris à bail par lui, et généralement, toutes activités se rattachant à cet objet, pourvu qu’elles ne modifient pas le caractère civil du groupement, et soient conformes aux textes régissant les GAEC. APPORTS : Apports exclusivement en nature pour un total de 100.000,00 Eu­ ros avec entrée en jouissance fixée au 01/01/2011 CAPITAL SOCIAL : 100.000,00 Eu­ ros divisé en 1.000 parts sociales de 100,00 Euros chacune, CESSIONS DE PARTS : Toute ces­ sion de parts entre associés est libre lorsque le GAEC comprend deux as­ sociés. Dans tous les autres cas, toute cession de parts, même entre associés, est subordonnée à l’accord unanime des autres associés. CO-GÉRANCE : Monsieur TEILLERIE Marcel, exploitant agricole, demeurant à BUSSUNARITZ (64220) - Maison «Etxe­ berria» et Mademoiselle TEILLERIE Pantxi­ ka, exploitante agricole, demeurant à BUSSUNARITZ (64220) - Maison «Etxeber­ ria», pour une durée non limitée. RCS : La Société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE. Pour avis, LA CO-GÉRANCE Suivant acte reçu par Maître Olivier COUSTOU, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 24 Janvier 2011, Monsieur Jean Joseph Félix ANDRE, retraité et madame Germaine TEILLE­ RIA, retraitée, son épouse, demeurant ensemble à URRUGNE (64122), 19, rue Ithurbidea Quartier Béhobie, Nés savoir : Monsieur Andre à PONTA-MOUSSON (54700), le 5 juillet 1928, Madame TEILLERIA à UR­ RUGNE (64122), le 8 janvier 1932, Mariés tous deux en premières noces à la mairie d’URRUGNE (64122), le 6 mai 1955 sous le régime de la com­ munauté de biens meubles et acquêts à défaut de contrat de mariage préa­ lable. Ont adopté pour l’avenir le régime de la communauté universelle avec clause d’attribution intégrale au conjoint survivant. Les oppositions pourront être faites dans un délai de trois mois et devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice à Maître Olivier COUSTOU, notaire à SAINT JEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en ce cas, les époux pourront demander l’homologation de ce changement au tribunal de grande instance.

SARL LA COMPAGNIE DES PAINS AU CAPITAL DE 15 000 E 1 CHEMIN PAOLOENEA 64210 AHETZE RCS BAYONNE 494 147 309

AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé établi en date du 2 janvier 2011 à LUXESUMBERRAUTE (64120), il a été consti­ tué une société présentant les caracté­ ristiques suivantes :

AVIS DE MODIFICATIONS AUGMENTATION DE CAPITAL DEMISSION GERANCE D’un procès verbal de décisions extraordinaires de l’associé unique, en date du 15 JANVIER 2011 il résulte que : 1/ le capital social de 15 000 E est passé de 15 000 E à 45 000 E par apport en numéraire de l’associé unique et augmentation de la valeur nominale de la part, passant de 30 à 90 E Ancien capital 15 000 E Nouveau capital 45 000 E Les ART 7 et 8 des statuts ont été modifiés en conséquence. 2/ démission de la co-gérance à compter du 28 septembre 2010 Demeurant seul gérant MR PIERRE LABAN associé unique L’ART 16 des statuts a été modifié en conséquence 3/ ouverture d’un établissement secondaire à 64500 SAINT JEAN DE LUZ 129 avenue de JALDAY Dépôt légal au GREFFE DU TRIBUNAL DE COMMERCE DE BAYONNE POUR AVIS LA GERANCE Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial « Central Forum » Bayonne (64100) AVIS DE CESSION D’UN FONDS ARTISANAL DE TAXI Suivant acte sous seing privé en date, à Bayonne, du 08/12/2010, enregistré au pôle enregistrement de BAYONNE, le 06/01/2011 (bor­ dereau 2011/23 case n°2), M. Christian THEARD et Mme Marie-Josée BURGUETTE épouse THEARD, demeurant tous deux à URRUGNE (64122), rue Bernard de Coral, Ont cédé à M. Jean-Daniel AU­ RISSET, demeurant à CIBOURE (64500), 8, avenue Francis Picherit, Un fonds artisanal de transport privé de taxi, exploité sur la com­ mune d’HENDAYE, sous l’enseigne « ABADIA TAXI », moyennant le prix de 90 000 euros. L’entrée en jouissance a été fixé au 08/12/2010. Le contrat de location gérance du fonds artisanal vendu, sui­ vant acte sous seing privé signé le 02/04/2009, et enregistré à Bayonne (bordereau 2009/457 case n°14) le 08/04/2009, est résilié à ef­ fet du 08/12/2010. L’acquéreur sera immatriculé au RM de BAYONNE. Les oppositions seront reçues dans les dix jours suivants la der­ nière date des publicités légales, à l’adresse du cabinet de Maître Christophe CAUSSADE, avocat à BAYONNE (64100), 10, place André Emlinger. Pour avis.

FORME : Société Civile d’Exploita­ tion Agricole DENOMINATION : D’ARTHEZ SIEGE SOCIAL : Jauregia ‐ LUXE‐ SUMBERRAUTE (64120) OBJET : l’exploitation et la gestion des biens agricoles apportés, achetés, créés, pris à bail par elle ou mis à sa dis­ position par les associés DUREE : 99 années à compter de son immatriculation au Registre du commerce et des sociétés CAPITAL SOCIAL : 2 000 euros APPORTS EN NUMERAIRE : 2 000 euros GERANCE : Madame Aliette MER­ CIER DE LACOMBE demeurant à Jaure­ gia à LUXE-SUMBERRAUTE (64120). IMMATRICULATION : au registre du commerce et des sociétés Pour avis, le représentant légal AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution d’une Société présentant les caractéristiques suivantes : DENOMINATION : JOEL TAFER FORME : Société à responsabilité li­ mitée SIEGE SOCIAL : Quartier Bascassan - Maison Ospitaletxea – 64220 Ahaxe Al­ ciette Bascassan OBJET : Le Négoce de Matériels Agri­ coles DUREE : 99 ans CAPITAL : 2000 euros GERANCE: Monsieur Joël TAFFER­ NABERRY demeurant Quartier Bascassan – Maison Ospitaletxea – 64220 Ahaxe Al­ ciette Bascassan IMMATRICULATION : au RCS de Bayonne Pour avis Fabienne BARNECHE Avocat à la Cour 3 Rue Faget de Baure 64000 PAU AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution, par acte sous seing privé du 28 décembre 2010, d’une société à responsabilité limitée à associé unique présentant les caractéristiques suivantes : -dénomination sociale : SARL BELAUN -capital social : 1200 E -siège social : Zone Artisanale Erreka Gorri – Route d’Urepel – 64430 LES ALDUDES -objet : l’achat, la transformation, le conditionnement, la vente et la distri­ bution de tous produits alimentaires, notamment produits de la « ferme ». -durée : 99 ans à compter de son im­ matriculation au RCS de BAYONNE -gérant : M. Michel OCAFRAIN de­ meurant à BANCA (64430), Irionia Pour avis.

Abisu Joan zauku Régine Pello Harman, Arnegiko etxalde gorenetan eginik ohantze. Euskaldun aztaparra, laparra bezala lotzen zen egiteko zenari, alfer baliatzen ezin asma ere. Izigarrikeria da ixtante erkin den ama baten ehortzea haurrak galdeka utziz. V.A.E.M.R.-ek erreberritzen du jendek har ditzaten bizi-herio asegurantzak galdeak helaraziz Garaziko elkarteen etxerat edo herriko etxerat otsailaren 15a aitzin. Bata da 5 eurokoa ilabetean, bestea 50 eurokoa. Hunen apalarazteko kopuruan behar da izan. Gero ere, beharrez kapitala bere interesekin dena altxa daiteke.


asteburuko hitzorduak ORTZIRALEAN - Baionan, Bonnat erakustokian (15:00) “Euskaldunak 1914-1918ko gerlan” Eric Mailharrancin-en min­ tzaldia. Artxibotegian (18:00) lan­ bide zaharren inguruko solasaldiak. Herri antzokian (20:30) “Jaz” antzer­ kia, Lézards qui bougent taldeak emanik - Azkainen, Xoko Ona ostatuan (20:30) Mathieu Mendizabal labora­ ri-okinaren lekukotasuna (filma eta solasaldia) - Ainhize Monjolosen, EHLG-ren egoitzan (20:30) Euskaldun Gazte­ riarekin GALT berriaren biltzar na­ gusi eraikitzailea

LARUNBATEAN - Donostian, Alde Zaharrean eta Kursaalean, Bertsu Eguna - Irulegin, herriko besten azken eguna - Baionan, St Bernard ikastextean (9:00-12:00) Ofizioen foroa, 150 profesionalen presentziarekin - Ainhize-Monjolosen, EHLG-ren egoitzan, Euskal Herriaren historia ezagutu : 10:00 Peio Etcheverry “1789 aitzineko Euskal Herria”, 14:30 Peio Etcheverry-Ainchart “1789 ondoko Euskal Herria» - Senperen, Amotz Larraldean (18:00) “Eskuen sustraiak” ikusga­ rria, Oier Guillan-ekin - Itsasun, Sanoki gelan (19:00) “Nepalen gaindi” dokumentala eta

solasaldia - Azkainen, Txopinondo sagarno­ tegian (20:00) Txotx berri - Jatsun (Garazi), Bordatto egoi­ tzan (20:00) “Les fumeurs de gi­ tane” taldearekin afari-kontzertua - Baigorrin, Bixentainean, Uda gaua - Maulen, Zinka ostatuan, Mopish Moment reggae taldearen kon­ tzertua

IGANDEAN - Aiziritzen, herriko gelan (15:00) “Imanol kantatuz” kantaldia - Donibane Garazin, Vauban gelan (17:00) “La balle rouge” txotxongilo musikaldi-antzerkia - Angelun, Herriko Etxeko besta ge­ lan (17:30) “El condor pasa” ikus­ garria - Hendaian, Mendi Zolan (19:00) Petit Théâtre de Chechenia tal­ dearen irakurketa askea

ASTEBURUAN - Ligi-Athereien eta Ziburun, he­ rriko bestak - Miarritzen, igande arte, FIPA fes­ tibala. Eta ere, Irati azokagunean, ortziraletik igandera, Eco’vie feria, ekologiarena - Sunbillan, ortziraletik igandera, iñauteriak - Baionan, Luna Negran, ortziralean eta larunbatean (21:20) Reynier Silegas & Conga Libre taldearen dantza ikusgarria

49. mus xapelgoa

Ja bidean da Union Basque batasunak antoltazen duen 49. mus xapel­ goa, 146 gune desberdinetan jokatuko dena. Xapelgo orokorraren on­ doan, beti bezala gazteen eta andereen xapelgoak ere jokatuko dira. Gazteen xapelgoa (1990ean eta ondoko urtetan sortutakoena) hasiko da larunbat huntan, urtarrilaren 29an (19:00) hiru tokitan : Larzabalen (Es­ pellet ostatua), Urkoin (Paota ostatua) eta Urruñan (Dongaitz trinketa). Eta andereen xapelgoa urtarrilaren 30ean hasiko da, igandean (14:30) : Buzunaritzen (Gamia ostatua) eta Arbonan (Eskualduna ostatua).

EUSKAL IRRATIAK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5 Urtarrilaren 26a, ostirala • 16.00 : Mintza leku, ardi esne prezioaz • 17.00 : Kantaire Nekez ari tal­ dearen diska berriaz • 19.00 : Aitzur eta Jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna Urtarrilaren 27a, larunbata • 11.00 : Airesta, urzain batekin • 12.00 : Berriak • 12.05 : Xapin • 13.00 : Aitzur eta Jorra • 14.00 : Presoen oihartzuna Urtarrilaren 28a, igandea • 09.15 : Gure bazterrak. Ibarlatik 3 • 10.30 : Meza Urkoitik • 12.15 : Gure Arbasoak xerri hiltzeaz, Erramun, Maider, Peio, Piarre, Gaxuxa eta Jean-ekin •13.00 : Zuria beltzez

• 15.00 : Errubia Maule / Casta­ net eta Nafarroa / Bagnères • 18.00 : Kirolak Urtarrilaren 29a, astelehena • 16.00 : Zuria beltzez Halabedi irratiak eskainia. • 19.00 : Hegoaldeko ostatua • 20.00 : Frantses mintzaldia Eta ez ahantz

euskalirratiak.info

emankizunak entzuteko edo des­ kargatzeko

13

Florence Gastellu erizainaren lekukotasuna Uharte Garazin “Femmes 3000” elkarteak biltzar berezi bat antolatzen du otsailaren 1ean, asteartez (19:00-20:30), Uharte Garaziko Herriko Etxean. Biltzar hortan, Florence Gastellu erizaina 9 urtez munduan gaindiko 9 he­rrialde desberdi­ netan eginiko lanaz mintzatuko da. Alabainan, Uganda, Afganistan, Burun­ di, Etiopia, Kongo, Indonesia, Hego Sudan, Darfur eta Tchad herrialdeak kurrituak ditu, misio humanitarioak betez, ‘Mugagabeko Medikuak’ eta ‘Action contre la faim’ erakundeekin. Lekukotasun aberatsa beraz zabal­ duko du, argazkiak ere erakutsiz. Sartzea urririk. Gaualdia nahiko dutenek luzatu, afari bat izanen da ondotik Donibane Garaziko Txitxipapa jatetxean, 15 eurotan, izenak aitzinetik emanez (tel. 05.59.37.28.32–06.87.08.50.82.

Otsail ostegunak Donapaleun - Otsailaren 3an (20:30)

Euskalgintzaren Komunikazio Estrategiez Joseba KAMIO, Komunikazio enpresaburu aditua

Joseba Kamio, Harman komunikazio enpresaren zuzendaria da. Aitzin, 2005eko Bertso Txapelketa Nagusiaren Komunikazio Zuzendari arizana da, Mondragon Unibertsitatean irakasle, EHUn kolaboratzen eta ikasta­ roak eman ohi ditu jendaurreko komunikazioaz, marketing interaktiboaz... Euskalgintzako erakunde ezberdinendako lan egiten du horrela. Publizita­ tean eta Harreman Publikoetan lizentziatua dago, baita Antropologian ere. Gipuzkoarra da, Pasaitarra. Josebak zehazten dauku : «Euskalgintzaren komunikazio estrategiez arituko naiz, ez euskararen komunikazio estrate­ giez.» Bigarren indize bat emaiten dauku inglesezko azpi-tituluan «Orches­ tral Manœuvres in the Dark». Erakusten dauku, helburuak eta estrategiak finkatzera heltzen bagira ere (noizbait), komunikazioneari azken puntan eta desloturik balitz bezala pentsatzen dugula. «Ilunpeko orkestra-maniobrak fini behar du. Komunikazioaren menpeko garelako, komunikazioak estra­ tegiaren definizioan egon behar du, hasieratik, komunikazioa delako jen­ dartearekin harremanetan jartzen gaituen tresna.» Baina badaki gaizki pen­ tsatu komunikazio eta marketingek kontrako efektuak izan ditzazketela. «Hizkuntzen berreskurapenerako marko teorikoen orkestran jo behar du ezinbestean«. Ikus dezagun beraz, zein izan ditazken euskalgintza­ ren komunikazio plantako baten ezaugarriak...

Telebixta Leihotik Bahituak : Munduko bahituen artean badira zortzi frantses : biga Afganis­ tanen, bortz Maliko erepublikan, bat Somalian, gogoan ditudalarik berriki­ tan zenduak izan diren biga, gaizki iraganik haien askatzearen entsegua. Bahitzaileen eta frantses gobernuaren arteko harremanetan sartu da orain Ben Laden. Galdegiten dio Frantziari joan dadien Afganistan-etik frantses bahituak libratzekotan. Iraganen da denbora... nahi ala ez. Tunisia : Aste baten buruko ohart gaiten zenbat eta zenbat gertakari mun­ du osoan, bainan bereziki Tunisian. Manifestaldiek segitzen dute ez baitute onartzen Tunisiarrek gobernu berria, jakinik gobernu buru dena orain, go­ bernu-buru izana zela hameka urtez Ben Ali-ren garaian eta bertze ministro batzuk (orotara zortzi) ministro kargua bete zutela lehenago. Horrek erakus­ ten du nahi zukeela berriz sartu Ben Ali-k, bere zerbitzari ohiak atxikiz behar diren tokietan. Bai, bainan... Giscard-ek erraiten zuen bezala, ikus daiteke zerbitzari ohiak ez direla beti leialak, badakitela neurtzen non dauden beren interesak eta, azkenean, karriketan oihukatzen diren mezuak entzuten eta aditzen dituztela. Emeki emeki demokrazian sartuko dira. Iraultza : Lore izenez bataiatzen dira orain gertatzen diren iraultzak. XX. mendean Portugalen, Salazar baztertu zutelarik, Julufria iraultza deitu zu­ ten. Aurten XIX. mendeko, 2011 urteko urtarrilean Tunisiako iraultza deitua da «  Urkitz iraultza  ». Zertako lore izen horiek ? Dirudianez, hilik gabeko iraultzak direlakotz, nahiz Tunisian Ben Ali-ren poliziak 78 hil egin dituen. Sua : Sugarretan bere buruaz bertzerik egin daiteke. Hala gertatu da Tuni­ sian eta hasi da iraultza, hala ere Pragan Jan Palachek egin zuena Errusoek Txekoslobakian sartu zirelarik eta ez dezagun ahantz nola, Donostian, Fran­ co-ren aitzinean, Joseba Elosegi abertzaleak jauzi egin zuen frontoi balkoie­ tik sugarretan zelarik. Suak dauka bere mezua. Errugbia : Miarritzek irabazi du joan den larunbatean Bath-en kontra (26 eta 19) lau entsegu markatuz, Ingelesek hiru markatzen zituztelarik. Partida ederra bere zazpi entseguekin. J.H.


HAN ETA HEMEN

14

Zelan zaude Zornotzan ?

Aurten ere, Cassin-eko bigarren elebidunak Bizkaian izan gara Zornotzako trukakideen etxean. Egonaldi bikain honek bi une nagusi ukan ditu: egunaz bisitak eta arratsetan mementu goxoak trukakideekin. Bisitek hiru helburu zituzten: Bizkaiko ekonomia eta kulturaren ezagutzea eta euskaraz mintzatzea. 2010 biodibertsitatearen urtea izanki, natura eta industriaren garapena nola orekatu erakutsi nahi izan digute. Hortarako, Ma­ dariaga zentroa bisitatu dugu eta leku babestua den Urdaibaiko paduretan ibili. Ondotik, Zornotzako industri aldean, Bierko enpresak ongi etorria egin digu lan mundua deskubri-araziz. Enpresa hortan, burdinezko atalak egiten dituzte. Gu han gine­ larik, treineko eta metroko ateak egiten ari ziren langileak artoski eta zorroztasun handirekin. Kultur sailean, bisita ugari egin ditugu: halanola, Bilbon, zazpi kaleetarik abiatuz, nola sortu eta hedatu den hiria. Bestalde, Alondiga, kirol eta kultur gune aberatsa ikusi dugu baita ere Guggenheim famatuan, klasean landu Bodegoi artikuluan, Au­ relia Arkotxak aipatzen zituen obrak miretsi. Horrezgain, Euskal telebista-ko bisita interesgarriak arreta piztu digu. Bizkaian iza­ nez geroz, ezin geldi Gernikan pasatu gabe. Han, Bizkaitarren batzar etxea ikusi dugu eta arbolaren inguruan Iparragirre-ren euskal himnoa kantatu. Sail berean, AEK-ko bulegoetan, animatzaile umoretsuari esker, korrikaren antolaketak hunkitu gaitu eta helduden martxoan prest izanen gara korrikan parte hartzeko. Bisita aberasgarri horien ondotik, zer atsegina trukakideekin el­ kartzea “lokala” deitu tokian! Zenbat solas eta irri gure artean elgar ezagutzeko eta gure ha­ rremanen azkartzeko! Eta nolako giroa gure trukakidearen familian! Hor aurkitu bai­ tugu goxotasuna, anaitasuna. Agurtzeko tenorea sobera fite etorri zaigu. Euskaraz bizi izan di­ tugun mementu alai eta aberats horiek ez ditugu sekulan ahan­ tziko. Orai, martxoaren beha egon beharko elgar berriz ikusteko Baionan. Gure esker beroenak Anabel Izpizua eta Miren Amestoy antola­ tzaileeri, Cerlo andereari, diruz lagundu gaituzten Euskal Jaurla­ ritza eta Cassin-eko koperatibari. Eskerrak ere, gure eta trukakideen aitameri, onartzen baitute parte har dezagun “oso ondo” den proiektu hortan.  René Cassin-eko bigarreneko elebidunak

Ekialde dizka berria Ekialde konpakt dizka berria plaza­ ratzen dü egün horietan Hebentik alkarteak. EKIALDE ikusgarria Xibe­ roan sortü zen ibar aüzoekin lotüra bat izan nahiz : Erronkari, Alto Ara­ goia eta Biarnoko Aspe eskualdere­ kin. Dizkak bi parte dütü. Lehena, Pierre Visslerek ekoiztürik argazki soinüdüna da, non ere Erronkari, Hecho, Aspe ibarreko eta Xiberoko botzak eta eüskalkiak entzüten ahal diren, müsikaz beztitürik. Bigerren partean, Xiru festibalaren kari sor­ türik izan zen “Ekialde” ikusgarria da. Bertan Mixel Etxekopar, Peio Ca­ chenaut, Jeremi Garat, Jean Xarles

Sans eta Amaren Alabak ezagün dira. Ekialde dizka, Mauleko Herri Ekoizpen saltegian, Bürgübürü os­ tatüan Santa Grazin eta Hebentik alkartearen internet günean atza­ maiten ahal da.

Baigorri Donosteiko ikasleak lerrazkian

Urtarrilaren 3tik 7ra, seigarreneko eta bosgarreneko ikasleak joan gira Gouretterat autobusez. Gure lo egiteko lekua Béost herrian zen. Aste batez, lerrazkia egin dugu. Batzu biziki onak ziren eta ez ziren usu erortzen. Beste batzu haatik hasten ziren ikasten eta gehiago erortzen ziren. Lau egun horiek irringarriak ziren eta ez ditugu sekulan ahantziko.

Aratsetan, tripa betetzen ginuen eta elgarrekin jostatzen ginen. Ostiralean, elurrik ez baitzen, Paueko zinemarat joan gira azken Harry Potter-en ikusterat. Aste hori fite pasaturik triste ginen berriz kolegiorat itzultzea. Milesker ikasle, erakasle eta laguntzaileeri. Aste on bat pasatzeko, etorri Donostei-ra ! 6.eko eta 5.eko ikasleak

“Aita artzain zen” libürüa agertü da - xiberotarra zen, Ligina­ ga-Astüen sortürik. Panpeia ETXEBAR­ NEk egin la­ nak hütsüne hori bete dü. Xiberotar eüskaraz den libürü hori bildü nahi ba­ düzüe, 20 eurotan sal­ gei edire­ Panpeia Etxebarne, Sü Aziako kide elibatekila nen düzüe honenbeste Urte berri honaren emaiteare­ lekütan : Mauleko  ‘Herri Ekoiz­ kila batean, hona gitzaizüe penak’ salgian, Sohütako ‘Inter­ jakinaraz­tera SÜ AZIAko kide marché’ salgüne handian, bai den Jean-Pierra ‘Panpeia’ eta ‘Irrintzina’ prentsa salgian ETXEBARNEk Xiberoko eüs­ ere, Baionako ‘Elkar Megaden­ karalat ezarri düan ‘Aita artzain dan’, besteak beste. zen’ libürüa agertü dela. SÜ AZIAko egongiala ere jiten Robert LAXALTek 1957an izki­ ahal zira xüxenka erostera ribatü züan ‘Sweet promised Mauleko Hondarearen Etxearen land’ obra famatüa, frantsesez alde gaineko partean jarririk gira agertü da berritan - azken aldian - eta, gisa horrez, zurekila min­ 2009 urtean - ‘Mon père était tzatzeko atsegina badükegü. berger’ titülüarekila, eta berri­ ‘Aita artzain zen’ libürüari eginen tan euskara batuaz, bena ez deiozüen batzarri honaz oraida­ eta behin ere xiberotarrez. Alta, nik eskertzez, har itzazue, be­ Robert LAXALTek libürü hortan rriz ere urte berri hona emaiteaz aipü düan Dominique LAXALT - gain, gure goraintzi eüskaldüne­ Ameriketetara artzain joan zena nak.


KIROLAK pilota

15

Xapeldun eta xapeldungai

Agusti Waltari.........................40 Laurent Lambert.....................24 Senperen jokatuak hau eta bes­ tea, gosta zaio haatik lehen jokal­ di huntan Urruñan bizi den Agus­ tiri, Lambert aitzinean joaiterat utzi ondoan berriz berdintzeko. 17-taraino batere beldurrik gabe joz eta zanpatuz trinketeko sareak eta besteak sistatuz, behar ziren irriskuak hartu ditu holako batekin behar den bezala. Bainan bixtan da irabazleak etzuela etxean u­tzia bere gisako sake firuritu hura. Horra nola den 17tan adosturik 25etaraino ere hats kolpean joan eta handik harat bazakien berak ere segurean jarria zela besteekin ere egiten duen bezala. Bazituen 13 bote sartuak, eta bat falta. Andde Kurutcharry.................40 Ellande Alfaro.........................13 Zenbaitek dudak balinbazituzten, jakinik Alfarok ez duela aise bar­ katzen bainan beti entseatzen, hor, Senperen, dudak airatu dira baigorriar artistarekin. Hunek du ereman burutik buru berea e­rraiteko maneran. Horra nola lau irabazle hauk jokatzen ahalko duten azkenen laueko pula Arran­ goitzen, Garindainen eta Donapa­ leun. Izanen ahalko da hor nun josta. Herve Bonetbeltche...............40 Patrik Oçafrain........................34 Berriz ere beraz Oçafrain-ek gal­

du partida delikatu hau. Hemen bi pilotari gustagarri, jestuz eta gos­ tuz ari direnak, nahiz ez duen Pa­ trikek lehengo gordin hura bere jakitate xuxen eta esperientziare­ kin. Besoa fermu haatik makea­ rrak Lapurdiko euskara hura aski erakutsi ez daukunak ondotik. Ustegabea egin du irabaziz eta goresmenak bi pilotari haueri. Thierry Harismendy................40 Paskal Ezcurra II....................37 Hau izan da zinez partida gogorra bi pilotari desberdinen artean. Besoz nausi Donamartirikoa, eta nahikaria ere partikularra, bai gibelerat eta denetarat bortxa­ tzeko eta bai ere lasterka ikus­ garri batzuetan pilotarat heltzeko urruñarraren joko finari ihardoki beharrez. Hunek ondarrerat gibe­ latu batzu ordaindu ditu sakez eta oroz bainan bestearen eguna zen aldi huntan. Berezkoetan lau irabazle horiek ditugu aurtengo xapeldun gaiak, Garazin otsailaren 27an jokatuko den finalerako. Anartean lehia­ keta bat jokaturik lauen artean, Arrangoitzen, Garindainen eta Donapaleun. Eta bi hoberenak finalean.

bat eta laurden pasaz. Lascor – Lucu.........................40 Arricau – Christy.....................18 Junior mailean Larzabalekotz ari ziren gazteek dute ederki jokatu­ rik Mauleko parea garaitu, horiek denak ere ikusi behar zirenak, badituztelarik bi herriek ere hain­ bertze pilotari emanak, eta agian ez hauk azkenak. Monce – Ducassou.................40 Haramboure – Yustede...........12 Hau zen bigarren maileko fi­ nala, bi irabazle gazteak laster lehenean ere ikusi behar gin­ tuzkeenak. Galtzaleetan aldiz J.F. Aramburu ezin ari kolpaturik, zer domaia, adin hortan ! Goraintziak!

Bessonart eta Monce-Ezcurra II. Parioa libro !

GARATENEAN

Retegi – Beroiz.......................22 Lasa – Peñagarikano..............21

Ezcurra I – Lambert II.............50 Bielle – Saldubehere..............48 Partida pollita, nahiz pindarrik ga­ bea astelehenean, 48-40 ziren, berdintsu ibilirik eta 48tan berdin­ du galtzaleek bainan gero galdu. Helduden astelehenean Aguirre-

HEGOALDEAN Berasaluze – Apraiz................22 Bengoetxea – Patxi Ruiz........17 Irujo – Merino II......................22 Gonzalez – Laskurain.............10 Olazabal – L. Galarza.............22 Jaunarena – Larrinaga...........17 Mendizabal I – Zearra.............18 Diaz – Eskudero......................12 Xala – Barriola........................22 Titin – Pascual........................10

Urrutikoetxea – Iza.................22 Lemuno – Oteiza.....................14 Xapelgo horretan sofritu dutenak, Gonzalez, Bengoetxea, Titin eta beste. Azken bi partida hauk Hen­ daian ziren. Bego

Pilota Ziburuko bestetan

MODERNEKO XAPELDUNAK Goicoetchea – Lamure...........40 Sorhaitz – Bessonart..............34 Baigorriarrak eta milafrangarrak beraz amaturren xapela ontsa gostaia 28tan ados izanik eta 37-34 bainan Goicoetchearen bi sake hor eta 8 orotara eta So­ rhaitz-en sua beti, aldiz bi gibe­ lekoek behar den bezala, ikusle saldoa ere ona eta gustatua oren

Haize on, Mariñel ! Pilotariak, ttipi eta handi, Ziburuko plazan, berekin dituztela Patrick de Ezcurra eta Beñat Urcelayeta, bai eta besta-komiteko burulehena, Jojo Aramburu.

Pascal Bidego­ rry-ren itsasun­ tzia, Jules Verne trofeoarentzat espresuki eraikia

Pascal Bidegorry euskal mariñela azkenean abiatu da, luzaz aroaldi baldintza hoberenak igurikaturik, munduaren itzulia itsasoz egiteko, ahal bezain laster. Delako Jules Verne trofeo honen jabe da Franck Cammas frantses mariñela, jaz marka guziak hautsirik, 48 egun, 7 oren eta 44 minutuz. Urtarrilaren 2an abiatu da Brest-eko portutik Pascal Bidegorry, 14 kiderekin, Banque Populaire V maxitrimaran erraldoiarekin.

Esku baloia

Irabazi, bainan espanturik gabe

Xapelgoko itzulerako lehen partida jokatu dute irisartar eskubaloilariek Airoski gelan joanden ibiakoitzean, Balmaren kontra. Irabazi duten partida, 37-32, aiseago irabazten ahalko zutena, ez balire aisekeriara lerratu. Partida erditan 19-13 aitzinean ziren bainan bigarren zatian utzi dituzte kontrakoak hubiltzera, hala nola 24/22tan ziren memento batean. Helduden larunbatean, Floirac/Cenon-en kontra jokatuko da Irisarri, hangoen zelaian.

Bixintxo bestetan Ziburun, pilotak beti ukan du bere tokia eta lehen igandean urte guziz eskainia da parti­ da bat karana. Arrunt euria edo elurra behar da partida hori ez jokatzeko! Aurten, burutik buru biziki atakatua izan da, bi pareak elgarren bete! De­ nen buru, Peio Tellier eta Bixente Lazcano doi-doietarik dira nagusitu Vincent Elgart eta Olivier Jean­nots-i, 30 eta 29! Bainan lehenik jendeak ederki txalo­

tuak zituen zortzi esku-huskari gazte, Urruñarrak eta Luzaz-Gazte elkar­ teetan ari direnak eta jokatu dutenak gaztetxoen Bixintxo trofeoa, lehen al­ dikotz muntatua, Patrick de Ezcurra eta Beñat Urcelayeta bezalako pilo­ tazale suhar batzueri esker. Bi urruñar irabazle, Felix Moreau eta Hugo Zubieta. Bigarren, Benoit Alcayaga eta Nicolas Lapix. Hirugarren, Xan eta Denis Tellechea. Laugarren, Xabadin Bilbao eta Jon Celhaya.

San Marti Harrian, erraketa ibilaldi Urteroko Pyrénées Trap asteburua iraganen da urtarrilaren 29an, la­ runbatez, eta 30ean, igandez, San Marti Harrian. Ekitaldi horren bitar­ tez jendea gomitatua da neguan mendiaz gozatzea, elurretan erra­ ketak erabiliz. Larunbatean, hitzor­ dua finkatua da 18:30etan San Marti Harriko turismo bulegoaren aitzinean. 19:00tan oinezko ibilal­ dia erraketaz San Martiko ingurue­ tan, gidari profesional batzuekin. Bi oreneko ibilaldia, ilunabarrean, bazterrak deskubrituz. Igandean, ongi etorria goizeko 9:30etatik ai­

tzina San Marti Harriko elurgunean, handik garraioa San Marti Harriko leporaino, nundik bizpahiru orene­ ko ibilaldia eginen den, erraketaz, hor ere gidari profesionalekin. Hiru abiatze eginen dira egun hortan, 10:00, 13:00 eta 15:00etan. Bukae­ ra 17:00tan. Dela larunbateko, dela igandeko, izenak behar dira aitzinetik bai­ tezpada eman turismo bulegora deituz  : tel.05.59.66.20.09. Parte­ hartze saria : 7 euro. Tokiak haatik mugatuak dira. Publiko zabalari idekia.


Inbido

16

Jauziño bat Patagonia eskualderat… I- Bazter miresgarriak eta zernahi mixterio

Chiloe ugartean ibilirik joanden as­ tean, goazen orai jauziño batez Patagonia eskualderat. Hego-Ameri­ karen “behereko puntan” kausitzen da eskualde hori, behereko puntan diogu usaia hartua delakotz kasik karta edo mapa guzietan iparra gaineko aldean ezartzeko eta hegoa behereko aldean… Eremu zabalak dauzka Patagoniak. Parte handiena, bi aldiz Frantzia osoaren heinekoa, Argentinako egiten da eta gaineratikoa, Frantziaren erdi­ tsua nunbait han, Txileko, bainan erran behar da ere lekuka segurik, mendi mazela batzuetan bereziki, bi herrialde horien arteko muga ez dela xuxen xuxena finkatua…

ere, besteak beste, hor badirela jende batzu izi­ garri handiak, hiru metro gorakoak, zinez erraldoiak edo ziganteak beraz! As­ paldixkoan badakigu haa­ tik holakorik ez dela…

Itsas-hegian, zernahi pinguino, hango mota berezi batetakoak. Urte guziz toki bererat heldu dira. Arrak presta­ tzen du ohantzea, emeak han pausa­ tzen bere arroltzeak…

Patagonia da mundu guziko es­ kualdetan eremu arau jende gu­ tiena dutenetarik. Doi-doia lau mi­ liun biztanle orotarat eta alimaleko zatiak ba zointan ez baita batere segidako egoi­ liarrik! Luzaz eta luzaz biziki kanpotiar guti ibili da hor gaindi. Ar­ runt beste mundu bat balitz bezala! Hortako da ere beharbada aditzen eskualde hori dena mixterio dela. Egia erran, badira hor abere eta landare batzu beste nihun ez direnak ikusten. Den­ Elurra eta hormaguneak ez hain urrun, bainan gaitze- boran, kondatu da ko lore pollitak ba begien aitzinean…

Elkano gogoan Patagonia hoin hedatua izanez, ez dira zonbait egun bakarrez hango xoko pollit guziak ikusten ahal. Harat doatzin kanpo­ Aintzira baketsu baten erdian, mendiak bixtan, tiar gehienak leku beretarat Patagoniako udaleku pollitenetarik batto! Bakarjoaiten dira. Hango bos­ rik oinez heltzen ahal, zubi pollit hertxi batean gapasei toki famatuenetarat. indi, parabisu hortarat! Arrunt bazter desberdinak badira Patagonian. Itsas-hegitik dira. Eta han berean da Magellan bost mila metro bainan goragoko edo Magallaes deitu itsas-arte xo­ mendi kaskoetarat. Oro har, toki ragarria. Magellan portuges itsas­ hotzak eta euritsuak bainan egiazki turi famatuaren izena daukana. miresgarriak! Oihan, erreka, aintzi­ Magellan hori lehena izan zen mun­ ra, harkaitz eta gaineratiko, denak duaren itzuliaren untziz egiterat apailatu zena, 265 gizon berekin. xoragarriak! Hango jende ainitz arrantzatik eta Berak etzuen haatik itzulia buru­ abere hazkuntzatik bizi dira bainan ratu. 18 mariñel izan ziren bakarrik turismoaren garapena handia izan bururaino egin zutenak, aitzindari da azken hogoi urte hotan eta sail zutela euskaldun bat, Sebastian hori polliki azkartzen ari da urtetik Elkano! Magellan, Elkano eta heien lagunak lehenak izan ziren urterat! Txileko aldean Punta Arenas da beraz delako itsas-arte hori zeihar­ hiri handiena, bakarra ehun mila katu zutenak. Euskaldun bat ezin biztanle baino gehiago baduena. da joan eskualde hortarat Elkano Ibilaldi ainitz handik abiatuz egiten getariar ospetsuaz oroitu gabe!  Muslaria

EUSKAL DIASPORA Donostiar eta euskaldunen danborrada munduan barreiatua Kuban ere heien danborrada antolatu dute aurten

  Segitu dute joanden asteburuan ere munduko euskal etxeetan San Sebastian eguneko danbor hots, zarata eta azantzek. Ez nuen aste huntan hortaz gehia­ go mintzatzeko asmorik, baina heldu zazkit  iragan astean  Ku­ ban lehenengo aldiz hala anto­ latu duten danborradaren argaz­ kiak eta pentsatu dut balio zuela horietarik bat hautatu eta hemen erakusteak (beste mementu­ ren batean e­manen ditut Shan­ ghaiko Euskal Etxearen danbor­ radaren argazkiak, hauek ere bi­ txiak, ezin guzia eman). Izan ere, Kuban bizi den gipuzkoar talde batek, Habanako Athletic futbol taldezale ‘AthletiKuba’ peñak eta heien lagun kubatar batzuk, de­ liberatu zuten ber denboran, ur­ tarrilaren 19an berean, ospatzea Kubako hiriburuan Sebastian sainduaren besta, Donostiako maneran, Sarriegiren musikak lagun eta mahai gaineko egur xafla batzuk danborren ordain.   Bilkura eta afaria --zer litzateke euskal hitzorduez mahairik eta jaterik ez balitz-- Habanako ‘Centro Vasco’ jatetxean egin

Habanako danborrada. Afaria bururatzen, sukaldari kapelak buruan, ondoren danborrada jotzen hasteko prest (argazkia Josemi Arrugaeta-EuskalKultura.com)

zen eta 25 jende bildu zituen, ohiko sukaldari kapelak buruan. Danbor nagusi lana Kubako hi­ riburuan bizi den azpeitiar ba­ tek [Gipuzkoako Azpeitian ere danborrada ospatzen dute urte guziz], Jose Luis Astigarrragak, egin zuen. Eta, hara hau sorpre­ sa munduko gainerako danbo­ rrada-jotzaile guziendako, Ha­ banan bai afaldu zituztela angu­ lak, angulak eta bildoskia! Hau

jeloskeria anitx jenderendako! Jende aberatsaz aparte, mun­ duan leku bakarretarik izanen ziren talde oso batek San Se­ bastian egunean angulak jateko usadioa atxikitzen. Deserta pas­ tiza izan zen, Donostiako kolore diren xuri eta urdinarekin.   Eta danborrada eta San Sebas­ tian bestako kontuez ari girenez gero, behar dut erran joanden

asteko artikuluaren karietara Noel Elorga lagunak izkiriatu dautala zuzenketa bat eginez lagun gisa, eta nik halaxe onar­ tzen dakot, xuxen delako bistan da. Zioen Noelek Donostiako danborradan aire nagusia den San Sebastian martxako musika Raimundo Sarriegirena dela, baina hitzak aldiz («Sebastian bat bada zeruan, Donosti bat ba­ karra munduan...») haren lagun Serafin Barojarenak, Pio Baroja idazlearen aitarenak. Batzuetan gertatzen da idatzi duzuna ez duzula behar bezala  ber begi­ ratzen, donostiar bezala ongi dakitan gauza baita nor den hitzen egilea, baina, egia erra­ nik, bestela idatzi nuen. Beraz, lerro hauekin zuzentzen dut. Ber denboran, mezu berean, Noelek gauza interesgarriak kontatzen zituen bere arra aitatxiri buruz, hala nola bere arra aitatxi Ma­ nuel Elorga Salaberri amaiurta­ rrak Raimundo Sarriegirekin ika­ si zuela musika, eta horrendako Baztanetik  Donostiara zaldi eta karrosarekin joaten zela bere ai­ tarekin, erran nahi baita Noelen arra arra aitatxirekin. Istorio po­ lita. Mila esker partekatzeagatik eta goraintzi, Noel.


Herria 3090