Issuu on Google+

Ainitz ofizio baduena ez da bihi batean untsa heltzen (Platon) 2011ko Urtarrilaren 13-koa -

13 Janvier 2011 - 1,20 E - N° 3088-

ISSN 0767-7643

Astoarekin oinez

Jerusalemeri

buruz

Jean Grenapin gaur Bidarrain, 20 urteko Bubu astoarekin

Jean Grenapin deitzen da, 69 urte ditu eta urte bat eterdi huntan Bidarrain bizi da. La Baule hirian sortua da, Loire-Atlantique departamenduan, haatik Nantes hirian egona luzaz eta geroago, familiaturik, Rennes hirian obragintza publikoetako enpresaburu izana. Zoritxarrez, 51 urtetan (1992an) larriki eriturik gertatu zen, “Gelineau-ren eritasunak” joa, eritasun arrado eta lanjeros bat, gizona noiznahi halako katalepsia batean sartzen, ezin kontrolatuzko loaldia batean, kontzientzia galdurik bezala, gisa hortan lana aldebat utzi behar... Orduan joan zen Vendée eskualdera bizitzera, Ile-d’Elle herrira, Arroxelatik goraxago. Garai hortan zaio bidetan barna oinez ibiltzeko tirria piztu, eta ez nolanahiko ibilbideak, Konpostelaraino, Bretainiako itzulia eta ere Jerusalemerateko beila, aldi oro Bubu astoarekin. Arbasoak euskaldunak Euskal Herrian bizi balinbada gaur Jean Grenapin, ez da arras kasualitatea. Amatxi Gipuzkoarra zuen, Saint-Nazairera ezkondua, hango argi-dorre baten zaindari batekin. Eta bazuen osaba bat Baionan bizi izana dena, hunen andrea orain Uztaritzera erretiratua delarik. Gaur loriaturik bizi da Bidarrain Jean Grenapin, trinket ondoko apartamendu batean, alaba eta hunen bi haurrak herri hortaraino segiturik. Gizon gozoa, xumea, urte guzian zapeta idekitan galtzerdirik gabe badabilena, urosa eritasunaren gatik ere. Hor zaiku bere ibilaldietaz sinpleki mintzatu. Fede handiko gizona izanki, Konpostelarainoko beila zuen 1995ean egin ahal izan, medikuek eta ingurukoek ez balinbazuten ere proiektu hori begi onez ikusten, hain zen ezindua eta artamendu beharretan. Bainan tematurik joan zen Bubu astoarekin, hain maite duen lagun minarekin, hau karro bati uztarturik, puskaketako eta lo egiteko karroa, gizona bera oinez zoala. Joan-jina kasik osoki bete zuten, 2500 kilometro, etxeratekoan Tyrosse eskualdean alditxarturik familiakoak etorri zitzaizkiola bila. 1997an Bretainiako itzulia zuten bi lagunek egin. Eta 2000 urtean, Elizarentzat urte saindua, Jerusalemera joaiteko ametsa nahi izan zuen bete, “amets eroa” berak gaur aitortzen duen bezala...

Bederatzi hilabetez Jerusalemerateko bidean 2000ko otsailaren 27an abiatu zen Ile-d’Elle herritik, 2600 libera sakelan, hots gaurko doi doia 400 euro, beti Bubu astoarekin, puskaketako karroa araberan moldaturik. Bederatzi hilabeteko abentura harrigarria, kasik egunez egun “Sur nos chemins de Jerusalem” liburuan hunkigarriki kondatzen daukuna. Gauzak beti baikorki hartzen ditu Jean Grenapin-ek. Eta erran daiteke baikortasun horri esker ainitz ate ideki zaizkiola bidean zehar. “Jende bakotxean, edozein erlisionekoa izanikan ere edo erlisionerik gabea berdin, bada jainkotasunetik” dio Jean Grenapin-ek. Harrigarria da zer ongietorri beroa egina izan zaion nun nahi, deus guti zutenen ganik ere, jatekoa, lo egitekoa eta batzutan dirua ere ukanez, nahiz frangok ez konprenitu nola frantses bat, hots aberats bat, hola bidetan ibil daitekeen. Haratekoan, bederatzi herrialde kurritu ditu, Frantzia, Suitza, Italia, Eslovenia, Kroazia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Turkia, bakotxetik oroitzapen onak trumilka atxikiz, artetik izan diren memento dorpeagoak haizatuz, hala nola Bubu ta biak harrikatuak izan diren haiek... Bidean aitzinatu arau, fama handia bildu dute bi lagunek, zernahi berriketarik erreportaiak eginez, kaseta, irrati ala telebistentzat,

norabait heltzean ja ezagutuak zirela, eta horri esker ere bihotzeko ateak errexkiago idekitzen. Zenbaitzuk “Profeta” deitzen omen zuten...

Siriako ateak hetsi Ez zuen maleruski Jean Grenapinek bere ametsa bururaino ereman ahal izan. Turkiatik ateratzean, Siriako polizak hango lurretan ibiltzeko baimena eman zion bainan aduanak ez, bere kristautasuna gatik iduriz. Eta nahiz molde batez edo bertzez entseatu izan, ez zuen kausitu urrunago joaitera, 450 kilometro baizik ez zitzaizkiola gelditzen helbururat heltzeko. 2000ko Eguberriz Jerusalemen izaiteko ametsa hortan ito zitzaion. Bihotza zauriturik, etxerat itzuli behar beraz, itsasontziz ala oinez, Greziatik iraganez (Chios ugarteko emazte bizardun harrigarriak kurutzatuz), gero Erromatik, Jean-Paul II elizaburua ikusteko hitzordua ere ardietsirik. Baina jakinik andrea eri handi bilakatua zitzaiola, nahiago izan zuen segidan etxera sartu, Vatikanoko pertsonai batek kamiun bat gure bi lagunen zerbitzuko utzirik Ile-d’Elle herriraino. 2000ko azaroaren 30a zen, 5000ko bat kilometro zuten Jean Grenapin eta Bubuk betea. Hastapeneko dirutze hura bera sakelan, 26 kilo gutiago haatik gure beilariak, baina izpiritua zenbatez aberatsago...


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza

• Estonia herria hamazazpigarrena da Euro diruaren batasunean, errana dugun bezala. Bazuen orain arte bere diru berezia, Korona deitua, eta hau utzi du besteen elgartean sartzeko. Korona delako horrek diru errusoa zuen ordaindu Frangotan gogoetatua egoiten niz ez ote lehenago, Baltetako herriek sobietar den ba mundu huntan gero eta zentzubatasuna zutelarik beren familia. 1992an gabekeria gehiago! Eta hola segituz norat utzia zuten hori. Atseginez egin dute ari ote giren! batasunean sartze hori Estoniarrek, Joanden egunean ikasi dutan gauza bat baitakite behartsu direla berez bere eta zentzugabekeria horietarik batto izan beukanen dutela denen beharra. Halere Antoine de Leocour eta Vincent Delory, bi erahilak har da. Denek badakigu zeruan badirela baziren denetarik : ehunetarik 50 euroren izarrak miliunka eta hain segur miliarka dira bahitzaileak Frantziako eta Niger alde eta 40 kontra. ere! Parrasta bat aise ikusten ahal gure hortako zaintzaleez bai-eta hilak ere • Kubako Habana kapitalean den begiekin. Beste ainitzen ikusteko tresnehan izan den bataila batean. Haatik bi Combirialeko presondegian, preso ria berezi zerbait behar… Horra nun beraz bahituak ordukotzat hilak omen zituzten politikoenean, eman du meza Mgr Ortega etxe bat muntatu den hor nunbait gaitzeko terroristek, Al Qaidakoak uste denaz. Bi kardinaleak Eguberriz. Bere mintzaldian negozioari plantatua dena. Deitzen duzu hil dohakabetarik bat ezkontzekoa zen ez du gorde bere esperientzia eta gutizia, eta etxe horren bitartez izar bati zure goshango batekin eta bestea haren ganat otoitza barne, presonier haiek libratuak tuko izena emaiten ahal diozu, zuhauren etorria. Beti bahitzaile horien beldurrak eta izan diten luze gabe. Bazituen han izena berdin, eta ondoko egunetan ageri kondenamenduak. 2003ko martxoan preso ezarriak izanak bat ukaiten duzu izarraren “bataiatzale” • Egipto-Alexandrian 21 hil eta 79 zauritu zirenak. Huntan zuen bere gutizia eta bezala!. Biziki polliki erraiten dautzute kasik delako izarraren jabe bilakatua ziegin ditu tiroketa batek copte-giristino esperantza finkatzen artxapezpikuak, rela… Azkenean, mintzatzen ahal zira erlisioneko batzuen mezatik ateratzen ari hitzemana baitu Raul Castro president beraz izar hura zurea balitz bezala! Eta zirenetan joanden abenduaren 31-n, heien ordeak libertatearen egun hori etorriko ez omen da gastu handirik izaiten! Untsa Eguberri eta Urtaskari. Ez da lehen aldia dela. konprenitu badut segurik, delako etxeak holakoak gertatzen direla han gaindi eta • Taiwan ugartean ezkila guziek jo ahala ez du 79 euro baizik galdetzen! Izar bapoliziak berak arras kezkatuak dabiltza, jo dute Xinako Errepublikaren ehungarren ten ukaiteko, ez da ez hain kario! Horiek Egiptokoa bezala Alemaniakoa eta urteburua ospatzeko : hango 100 eliza hola badira ixtorio hori ergelkeria huts Frantziakoa berdin. Horietan eta Bagdad katolikoetan, eta 100 segundaz, joanden daukaten frango, besteak beste astronoeta beste batzuetan, musulman herrietan urtarrilaren lehenean, 10 orenetan xuxen. mia sailean hein bat jakintsun direnak, dute beste erlisioneek gero eta gehiago Izan dira ere beste erlisioneetako elizak ez duela horrek kolore mikorik, ukaiten beldurra sartua, erlisione libertatea alaitasun horrekin bat egin dutenak beren duzun ageriak deusik ez duela balio eta dutelakotz haundizki ostikatua sendi. atabal eta musikekin. Auzoko ugartean denen buru ez dela hori sos biltzeko neHorien guzien aitzinean ikusten dena ez zen hori bainan badira naski Xinan gozio bat baizik! da ez copte erlisioneko multxo xumearen beren alaitasuna oraino doi bat ixilagoa Adixkide bati kondatu diotalarik ixtorioa, defentsa, baina zinez gizonarena, hau dutenak, ezinbertzez, giristinoetan. berehala ihardetsi daut haatik hori zozoizan dadin giristino, musulman, judu keria eder bat balinbada ere, jende eñul edo berdin erlisione gabekoa, bakotxa • Imigrazioa ainitz mihitan da oraiko batzuen enganatzekoa, badela bazterreberean uztea baita egiazko errespetua eta egunean, eta ez batere ustegabetarik. tan zentzugabekeria handiagorik, batere Mundu guziak badaki orain bi parte libertatea. izarrez-izar ametsetan ibili gabe! eginak gaudela lurraren gainean bizi • Hongariak, bere aldia etorria zuelakotz, girenak : iparralde huntakoak, gu, Hainbestenarekin, biak gogoetan ginauhartu du Europear Batasunaren aberatsenak. dela, kafeño baten edateko denboran, haHegoaldekoak aldiz mar bat segurik jin zaizkigu segidan gokudeatzeko kargua sei ilabeterentzat. behartsu gure aldean, eta haurtsu ere gorat! Eta lehenik, keinka gisa hartakoa Tenore txarrean gisa batez, herri horrek beltz horietarik ainitzak. Eta horra nolaz izanez, Aurore Martin abertzale gazteari preseski ordu berean baititu neurri diren hangoak beti indarka ari hunara gertatzen zaion hori! Ez dakigu nola burugogorrak hartu Hongarian berean, buruz, goseak hortaraturik gaixoak. ratuko den afera, bainan jadanik hameka aski dorpeak hango irrati-telebixtan Gu, hemen, ongietorri egile murritzak aldiz oihukatua izana den bezala, erranen eta prentsaren libertatea mugatu nahi izanez eta muga zerratzaileak, horra nola dugu berriz ere gisa hortan mendekatzea dutenak. Ez dira batere larderia mota diren ainitz, beltz edo ez beltz, hemen deus makurrik egin ez duen norbaiti, bahortarik ari Europearrak, bereziki Frantzia, sartu beharrez ibilki, biziaren irriskuan karrik agertu dituen ikusmolde batzu ez Alemania eta Luxenburgo batetik haste. maiz. Eta gertatu behar zena gertatzen. direlakotz manatari handi batzuen gosBeharrik baitu holako bat ikusirik Europak, Beren itsasuntzi zahar kargatuegietan, tukoak, hori ezin onetsia baino ezin one­ gerokoak geroko. pasatzaile batzuen abrekeriak gainerat, tsiagoa dela! itsas eta aro tzarrak bestalde, horra • Amerikar Estadu Batuetan ere Hainbestenarekin, jin da Xarlo Etxezaha­ bizipideak xuhurtu behar diren denbora aste huntan ere 80 lagun badirela itoak rreta hazpandarrari joanden egunean etorria daukate. New York estaduan bi untzitan Yemen eta Adeneko golko gertatu zaiona! Gaitzeko nahaskeria, paAndew Cuomo gobernadore berriak eman aldeetan, amaren umeak denak ere. per batek sei hilabete emanik omen Padu berak etsenplua bere jornala ehuneko • Aljerian beti nahasketak dituzte risetik Euskal-Herrirat heltzeko! Nahiz bostez apalduz. Orain arte, kargudun Kabiliaraino, jendea kexu bizia karioegia gerta ditakeen ere afera horrek ukaitea horren irabazia 179.000 dolarretan dutela eta manifestaldi gogorrak dituzte oraino beste buztanik… zen. Horren inguruko hurbilenek ere, saltegi, merkatu eta herriko bastiza ainitz Bai, holako berri batzu hedatzearekin, nausiaren etsenplua segituz, araberako xehatzen zituztela. Alde batetik, jendeak hauxe da gogorat aise heldu zaukun galapaltzea onartu dute Estaduaren ikusten du aberastasun aski baduela dea: bainan norat ari gira bestenaz? sustengatzeagatik. herriak eta denbora berean pobrezian  Janbattitt Dirassar bizi ainitz jende. Beste alde batetik jende hori atxik-ahala badu podoreak, eta bere larderiak hil zenbat baditu eginak eta 400 bat kolpatu bederen. Nahasmenduak ere Tunisian, langabeziak eraginak, Bai, zinez, bikote polita Laurent Gbagbo president ohiak deitu dituen bi abokatak hamarnaka hilekin. bere interesen zaintzeko. Lehenak 88 urte ditu, mundu guzian ezagutua, kanpo harremanetako ministro izana • Amerika-Arizonan hilketa bat izan Miterrand-en garaian eta frantses lege nagusiko zaintzaleen buru izana eta geroztik dute, tirokatze ta beste, nahiz ez den abokatu kargua harturik. Zer saltsan sartzen da ? oraino xuxen agertua hor gertatu dena, Bigarrena ezagutua da eta ez bakarrik Frantzian. Non dagoen istila, non dagoen 6 hil eta 12 kolpaturekin, heietan andere lohia, non baltsa eta non saltsa eta harat doa berehala, kriminalen defendatzaile hala deputatu demokrata bat handizki zauritua. Mexikaldeko auzo hortan beldurrak ere nola Barbie, maite baitu zirikatzea eta denen aitzinean agertzea. Baditu orain 86 urte. badira, arraza nahaste, imigrazio eta Argi dago zahartzeak ez duela deus onik emaiten. besterenak. Obama presidenta bera ere Gehexan Pontto kexu eta kezkatua.

Norat ari gira?

• Niger – Niameyn terroristek bahitu dtuzte bi frantses, biak 25 urteko herri berekoak. Berehala segituak izan

Bikote polita


HAN ETA HEMEN

3

Seaska, euskararen akuilua Abendo erditsutan lau euskaltzale ohoratu zituen Baionan Alkartasuna Fundazioak, euskararen eta euskal kulturaren alde beren bizian eginiko urrats handien sari. Lau horiek ziren Nestor Basterretxea, Libe Goñi, Ugutz Robles eta Andoni Iturrioz. Huna Libe Goñi Seaskako lehen andereñoak kari hortara egin zuen hitzaldia.

Haize berri baten indarra

Agur eta ohore hemen bildu zarezten guzieri, hautetsi, adixkide, lagun eta familia, egun on deneri. Manex Pagolak deiturik Alkartasuna Fundazioaren izenean, hemen nauzue oroitzapen zonbait gogoarazteko. Ene biziari behako bat ematen balin badiot, argi dago euskararekin eta berezikiago ikastolarekin uztartuta dagoela. Baina pentsatzen ahal duzuen bezala, ikastolaren mugimendua ez zen hemen hasi. Euskal Herrian, beste herrietan bezala haurren eta gazteen heziketa izan da, eta da, kezka nagusietako bat, gerla aitzin ere haurrei eta gazteei bertako kultura eta jakintza nola pasa arazi zen helburu nagusietakoa.

Kantaldiez eta ospakizunez gain, herrietan, dantzak, erromeriak eta gure pertsonai mitologikoak iratzarri ziren, Mari, lamiak, galtza gorriak, iratxoak, tartaro, jentilak eta nola ez aipa Olentzero. Oroit naiz nola, gerlaren ondotik, lehen aldikotz Lazkaon agertu zenean, herritarren zirrara nabaria zen… Begiak malkoz, pozaren pozez… Baita ere izua nabaritu nuen amaren ezpainetan, “txapel okerrak (guardia zibilak) etorriko ditun !!!! To ! Aldi hontan ez ditun azaldu…”

Gerlaren ondotik, hizkuntzak, kulturak, benetako zapalkuntza itogarria jasan behar izan genuen eta beldurra zen nagusi, baina 60.hamarkadan beldurraren ertsitasuna kras­katzen hasi zen… Benetako uholdearen lekukoak izan ginen : eletrikako harietan, mendi tontorretan, eliz dorreetan, non nahi ikurriñak azaltzen ziren, guretzat gauza haundia zen, eta gerla egin zutenentzat ezin sinetsia, beldurra gainditzen ari… Gertatzen ari zena, ez omen zen legezkoa, ez (Franco baitzen legea) !

“Ez dok hamairu”ko abeslariak eta olerkariak, Lete joan berria zaiguna, Lourdes Iriondo, Imanol, Lekuona, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta abar… herriz herri ibiltzen ziren kantuz, Mixel Labegueriren diskak gonapetan gorderik muga gainditzen zutela. Jendea karriketara jalgitzen hasi zen, Maiatzaren lehenetan, eta baita ere euskal bestetan, Aberri Egunetan, euskaldun egiten gintuen egunak ospatu nahian… Eta ospatzen !

Gu erakasle gazteok, itxaropenez, ametsez eta indarrez beteak ginen. Ikasleak naturan murgilduz, gure herriko mitologia, historioa, geografia, literatura eta abar erakutsiz, irakaskuntza euskalduna, bizia eta aurrerakoia egin nahi genuen, ikasgelak eta materiala urria bazen ere. Gure aitzindaria Elbira Zipitria izan zen, oroitzen naiz haren etxeko lan gelan zonbat gauza ikasi behar izan genituen  : nor, nori, nork… Lau biko eta bi lauko… Ni ez naiz zomorrua, Paristik natorren… eta abar, egun gauza arruntak direnak orduan dena egiteko zegoen. Elbira Zipitriak emandako prestakuntzari esker, eta baita ere Frantsizka Arregiri esker, 1964-1965 ikasturtean, Donostiako Egoitza kudeatu baitzuen, bertan euskal gramatika, historia, geografia, kantua, olerkia, ipuia, hots gure

Agour gasnategia saristatua Birmingham-en (Inglaterra) iragan berri den World Cheese Awards sariketan, bortz medaila ardietsi ditu Heletako Agour gasnategiak : - urrezkoa eta zilarrezkoa 12 hilabeteko Ossau-Iraty ardi gasnarentzat ;

zen : lehendakari Argitxu Noblia, idazkari hemen dugun Manex Pagola (milesker) eta diruzain Ramuntxo Kanblong. Euskara nola biziarazi haurren baitan, ardura nagusia zuten buraso gazte batzuk, eta horrela talde azkarra bezain aurrerakoia osatu zen Argitxuren inguruan : Jean Hiriart egun zendua dena, Etxebarria, Gallastegi, Munoa, Garate, Zabala, Oilatagerre… Hemendik eskerrak helarazi nahi nizkieke nigan ezarri zuten konfiantzagatik lehen buraso haieri, eta arrangoiztar laguntzaile guzieri. Seaskaren erro azkarrak sendotu bait zituzten.

- urrezkoa ahuntz gasnarentzat. Eta bertze bi Mendibeko gasnategian moldatuak diren gasnen­ tzat : - urrezkoa esne gordinetik eginiko St Sauveur gasnarentzat ; - urrezkoa ere St Sauveur gasna pasteurizatuarentzat.

1970-1971 ikasturtean, bertako andereño bat Marikita Tanbourin Baigorriarra, adixkide eta idazle oparoa gaur egun, hasi zen ere andereño lanetan. Ordutik 41 urte igaro dira eta… 29 ikastola, 3 kolegio, lizeo bat, orotara 2700 haur Seaskan.

Libe Goñi

jakintza, gure kultura jaso bait ginuen. Katalanekin harremanak baziren, eta irakaskuntzako metodo berriak aztertuz eta esperientziak trukatuz, udako oporrak pasatzen genituen.

Seaskaren lehen haziak Hoiek horrela 1969an Donibane Lohitzunera etorri nintzenean, jakin nuen Lazaroren bidez, bere emazteak, Argitxu Nobliak, beren haurrentzat pertsona euskaldun bat bilatzen zuela, eta Pariseko tren txartela sakelan utzita, Baionako Polo Beyrisen zuten bizitegira etorri eta beren jan gelan, Aitor eta Mikelekin, Seaskaren lehen haziak erein ziren. Urte berean, 1969an, apirilaren 30ean SEASKA Baionako suprefeturan deklaratua izan

Eta nola ez aipa, abenduan izanik, Olentzero  ! Ikastolari esker Olentzero toki guzietan jaun eta jabe da, hemen ere gure lamiak, galtza gorriak, jentilak iratzartu dira, ba nola ulert dezakegu bestenaz Baionako Herriko Etxeko areto nagusian gaur egun Olentzero aipatu, goratu egin dutela, eta arratsaldeko 5etan Euskal Erakustokian azalduko zaigula ? Ezin sinetsia zitekeen horrelakorik gertatuko zenik orain dela 41 urte. Erran dezaket beldurrik gabe Seaska izan dela, eta dela, hemengo Euskal Herrian, benetako akuilua, gure baitan iratzarrarazi baitzuen, eta jarraitzen du iratzarrarazten, elkarrekin lan egiteko beharra. Ez da aski hazia ereitea… Horregatik orain arte lan egin dutenei, lan egiten ari direnei, eta oro har euskara, kultura, hots gure jakintza erein eta zabaltzen duten guzieri ZORIONAK. Hor baita geure geroa. Milesker eta EUSKARARI MUGARIK EZ ! Libe Goñi

EHLG-ren 6. urtemugako besta eguna Larunbat huntan, urtarrilak 15, ospatuko ditu bere 6 urteak EHLG elkarteak Ainhizeko bere egoitzan. 9:45 “Lurrama 2010” filma. 10:00 2010eko bilana eta 2011ko aitzinikusiak (Natura 2000 La­ rrunen, behatoki ekonomikoa, laborantza lurren zainketa...). 11:30 EHLGren Lagunak el-

kartearen bilana. 12:30 zintzur bustitze eta bazkari herrikoia (20 eurotan izenak aitzinetik emanez tel. 05.59.37.18.82), Kantuz taldeak alaiturik. Arra­ tsean kontzertua : Ghep (folk irlandesa), Kalakan (perkusio eta ahots), 121 Krew (Bilboko rap taldea), DJ XA2.


Hegoaldean

4 ETA-k su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria iragarri du ETA-k su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria iragarri du, Gara  egunkariari igorri agiriaren bidez. Bere deklarazioan ETA-k dio behin betiko konponbide prozesurako eta borroka armatuaren gelditzeko konpromiso fermua hartzen duela. ETAk agirian, azken hilabetetan, Bruselatik Gernikara galdatua izan den mendeetako gatazkari konponbide zuzen eta demokratikoa aurkitzearen beharra azpima­ rratzen du erranez konponbidea elgarrizketa eta negoziazioa eta euskal herritarren borondatea iparrorratz duen prozesu demokratikoaren bidez etorriko dela. Gatazka politikoaren muinean dauden lurraldetasuna eta autodeterminazioaren eskakizunari erantzun behar die estaduak erakunde armatuaren erranetan, orain arte urratuak izan diren eskubideak errespetatuz. Euskal eragile politiko eta sozialei dagokiela dio ETA-k, Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenaren galdea adosteko akordioak ardiestea, Euskal He­ rritarrek beren etorkizuna muga eta esku-sartzerik gabe hauta­ tzeko hitza eta erabakia izan behar dutela gehituz.

Erreakzio ezberdinak Berri ona bezala hartu dute guziek ETA-ren su-etena, bereziki alderdi eta sindikatu abertzaleen aldetik. Bainan jadanik horrelako kasuak gertaturik historian, dudak erakusten dituzte zenbaitek. Zapatero gobernuburuak jakinarazi du ez duela ETA-ren neholako baldintzarik onartuko. Hala nola eskasa bezala hartu du iragarri su-etena, zeren ETA-ren desegitea baita espero duen gauza bakarra. Ez dela negoziaketarik izanen dio eta arrastatzeek segituko dutela. Urkullu EAJ-PNVko presidentak dio ETA-k egin behar duen gauza bakarra desagertzea dela. Ezker Batuak ere gauza bertsua dio armak behin betiko uzteko asmoa jakinarazi behar duela. Aralarrek jakinarazi du ETA-ren azken agiria, garrantzi handiko dokumentua dela, bainan Gernikako Akordioa bere osotasunean bete behar duela. Ezker Abertzalearen hitzetan ere garrantzi haundia dauka ETA-k plazaratu agiriak. Prozesu demokratikoa garatzeko eta bakea lortzeko aukera emanen duelako, Ezker Abertzalearen ustez, zeren bakerako bidean urrats atzeraezina egin baitu ETA-k.

Presoen aldeko manifestaldi erraldoia gazteek, bereziki neskek jasaiten dituzten indarkeriak dituena ai­ pagai. Aktoreetan, Andoni Robles iparraldekoa, Naia kantariaren semea.

Guggenheim museoaren arrakasta

Aspaldian Bilbon egin den manifestaldirik jendetsuena. “Egin dezagun urratsa” euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldiak milaka eta milaka jende bildu ditu. Alderdi politiko, sindikatu, elkarte edo kultura, ekonomia alorretako, edo gizarte eragile askok eta askok - 5 mila izenpe­ tzailez goitik - deitua zuten manifestaldia, azkenean onartua izan dena. “Egin dugu urratsa ; orain egin dezagun bidea. Euskal presoak etxera”, deklaratu du Marifeli Etxeandiak ekitaldia burura­ tzean. Marian Beitialarrangoitia ezker abertzaleko kideak, Pello Urizar Eusko Alkartasunako idaz­ kari nagusiak eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak azpimarratu dute zer-nolako inportantzia duen bake eta normalizazio prozesuan presoak Euskal Herriratzeak. Manifestaldiaren arrakasta aipatzean, sozialisten idazkariari damu egin zaio ETA ez aipatzeak, ETAri armak utzi ditzan ez galdatzeak. PNV-EAJko buruak, Urkulluk, deklaratu du halaber beste eskubideen aldeko horrelako manifestaldiak antolatu beharko luzkeela ezker abertzaleak.

“Gernika” Picassoren margoa Bethleemgo harresian

Nahiz eta krisi ekonomikoak ondorio kaltegarriak eragin, kasik milioi bat bisitari (956  417) hurbildu dira Bilboko museorat, jaz baino % 6 gehiago. Emaitza aipagarria jakinez zer nolako egoera bizi duten museoek, nola ez hegoaldean, berriki ateak he­ tsi behar izan dituen Txillida-leku musoearen kasuak erakusten duen bezala. Ikusleetan, % 62ak atzerrikoak izan dira, Fran­ tziar, Bretania Haundiar, edo Estatu Batuarrak  ; % 13-ak Euskal Herrikoak eta gaineratekoak % 25-ak espainiar estatukoak. Bisitari bakoitzak 223,9 euro gastatu ditu museoaren bisita kari, orotara 212 milioiko diru hartzeak, 26 milioi euro utziz euskal zerga instituzioari eta 3.853 lanpostu haziz.

Pablo Picasso margolaria­ ren  Gernika  koadroa Bethleemen ere ikus daiteke. Israeleko estaduaren apartheid-a salatzeko margoaren kopia ezarri du Aitzol Lasa musikari lasartarrak palestinarren baztertzeko eraiki paretan, Palestinako bandera eta ikurrina gaineratu dizkio, eta  Biladi Hadi elkartasun brigada ETB-ren emaitza eskasak 2011 sinatu du. EITB-2-k galdu du telebistako Sagarnoaren denboraldia berri sailetan zuen lidergoa. 2010eko urtarrila arte lehen le­ abian rroan kokatzen zen Teleberri (% Karlos Argiñano sukaldariak es- 14,9), gaur hirugarren kokatzen treinatu du aurtengo sagarno- da ikuslegoaren aldetik TVE aren denboraldia. Urte frango (%18,8) eta Telecincoren (%18) ona sagarneogilen hitzetan, bai ondotik. 2009ko urtea bururatzkalitate ala kantitatearen aldetik. ean % 20-eko ikuslegoa hurbil­ tzen zuen bainan geroztik emeki Sagarnozaleak abisatuak dira. emeki ikuslierrek ihes egin dute. Gaur egun euskarazko berri sailOsasun gastuak ak ere ikuslegoa galdu du %3tik, Euskal Erkidegoa da espainiar % 2,7 ra gutitu da. estatuko erkidegotan osagarria­ ren zaintzeko gehienik gastatzen duena. Urteko 1563 euro gasta­ tzen dira jende bakoitzarentzat, UPN (18) eta PPk (9) Euskadi eta Akitaniak euro Nafarroa 1528 eurorekin biga­ irabazi lezazkete rren postuan kokatzen da. erregioa Nafarroako hauteskundeak Helduden otsailaren 3an HenSigma Dos institutuak egin daian eginen duten bilkuran, Goierri fundazioa sondaldiaren arabera UPN-k 18 Akitaniako eta Euskal Erkidegoko agintariek, Euro-lurraldea Kutxa bankoak Ordiziako Goierri alki eta PP-k 9 alkirekin irabaz sortuko dute. Patxi Lopez lehen- fundazioari 525 mila euro emanen lezazkete helduden maiatzean dakariak eta Alain Rousset Aki- dizkio hezkuntza profesionala eginen diren hauteskundeak. taniako kontseiluko presidentak bultzatzeko, bai ingeniria eskola Iolanda Barcinak lortuko luke, bi 2009ko azaroan hartu erabakia bai aprendizgo ikasketak bai eta alderdien laguntzarekin, goberbideratuko dute. Badu 12 urte Ilortek zentro teknologikoa edo natzeko beharrezkoa lukeen 25 elkartzearen bidetik abiatuak Ikaslan ikastetxe teknologikoa hautetsien gehiengoa. Nafarroa zirela, bainan traba politiko juri- bultzatzeko Bai koalizioak botoen %20a hurdikoen gatik ezin izan zen egitura bilekin, 10-11 hautetsi luzke, azofizialik orain arte sortu. Egitura ken bozkaldian baino hautesi bat berriak nortasun juridikoa izanen “Zigortzaileak” filma edo bi gutiago  ; emaitza iduriak du eta bere egoitza ala bulegoak ikusgai hegoaldean lortuko luzkete sozialistek. EzHendaian kokatuko dira. Mugaz alderdi bakoitzeko 10 kideek - Zigortzaileak  Arantza Ibarraren ker batuak bi hautetsi lortuko hogeiek orotara - osatuko dute filma ikusten ahal da hegoal- luzke gaur egun bezala. Inkestak egituraren osoko biltzarra. deko zine aretoetan, eskoletan ez ditu kondutan hartzen ezker a­bertzalearen emaitzak.


Egun

eta

Bihar

Stéphane Hessel

Oihu bat!

Hervé Morin

Kasik bat-batean, zonbait aste barne alabainan, joanden urrian agertu liburuxka batek ukaiten du zernahi aipaldi! Liburuxka horren idazlea da Stéphane Hessel, 93 urteko gizon bat, oraino biziki pixkor dena eta aspaldian ere frango ezagutua bai Frantzian eta bai Frantziatik kanpo. Bera alemana sortzez, hau­ rra zelarik familia guzia Frantzian kokatua, hamabi urtetan paperez frantsestua. Aitamak erlisionez protestantak bainan aitaren aldetik polones juduetarik. Gerla denboran, Stéphane Hessel gaz­tea Londreserat joan zen De Gaulle jeneralaren deia entzunik. Haren hurbileko laguntzailetarik izan zen. Frantziarat gordeka jina zen batez arrastatua izan zen eta alemanek Buchemwaldeko herio-kanpo deitoragarrirat igorri zuten. Han ere ez baitzen aski umila, zigortua izan zen aldi bat baino gehiago eta gutik egin zuen ez baitzuten hil-arazi. Doidoietarik salbatua izan zen. Gerlatik landa, politikari eman zen bai eta, biziki suharki, giza-eskubideen aldeko sailari. Bulta huntan frango ixil zagon, erakutsiz bakarrik helduden urteko president-bozetan sustatuko duela Martine Aubry sozialixta, hautagai agertzen balitz bixtan da...

Eta horra nun bazterrak harritu dituen plazaratu duen liburuxka horrekin! Hogoitahamar bat orrialde bakarrik bainan oihu samin bat, titulua bera ere gisa hartakoa : “Indignezvous!”. Ez dela sekulan etsitu Stéphane Hessel behar, ez dela nagusikeria soberakinik onartu behar, jakin behar dela azkar ihardokitzen, horra nolaz­ pait hedatu nahi duen mezua! Bazterrak harrotzen dituen mezua, batzuk erranik ere denen buru ez dela hor deus hain arrarorik! Dena den liburuxka hortarik zortzi mila ale ateratu ziren iragan udazkenean eta berehala saldu. Geroztik, beste bederatzi argitalpen izanak dira eta bost ehun mila ale salduak! Hamekagarren argitaldia oraintxe manatua dute…

Erdi hortan bada beti Modem alderdia bainan ere erdiko alderdi be­ rria, duela hiru urte sortua eta beti be­rria deitzen d e n a … Buru duela Hervé Morin minixtro ohia. H u n e k berriz ere Hervé Morin erakusterat eman du hautagai izanen dela helduden urteko presidentbozetan. Berak ez du hori hain garbiki erraiten bainan bere inguruko lagunek ba haatik… Nola François Bayrou ere xede beretan dagoen, erdi hortan izanen da naski saltsa bat ederra… Denen buru, noren onetan ote?

Hamabost urte… Denbora nola johan den! Eta gu harekin, beihalakoak ziona… Hamabost urte beraz, jadanik hamabost urte, François Mi­ tterrand presidenta hil zela. Joanden larunbatean, jende frango bildu da Charente aldeko Jarnac herrian, Mitterrand zena-

5 ren hobiaren aitzinean, urtebetetze horren ospatzeko bezala. Oroitzapen eguna eta omenaldi eguna. Han ziren sozialixta alderdiko buruzagi gehienak. Falta haatik Michel Rocard eta Lionel Jospin gobernuburu ohiak, bai eta Dominique StraussKahn, ardura Frantziatik kanpo dena. Han ziren guziek beren hura zuten gogoan eta bereziki helduden urteko president-bozak. Sozialixtek irabazten ahal dutenetz partida hori, eta norekin? Aurten hautatu behar-eta beren hautagaia, badute buruhauste frango! Beren artean ba ere, nahitez, bai eta oraino ukanen, eztabada frango. Joanden eguneko elgarretaratze hortan hein bat estali dituztenak, nahiz batzuk ez duten gorde etzituztela batere gostukoak Ségolène Royal-en solas batzu, bere burua agertzen zuela Mitterrand zenaren ondoko egokiena balitz bezala… Hots, segur izanen dela oraino eztabada, jakinaren gainean bestalde sozialixtak baino ezkerrago direnak ere ez daudela lo eta heietarik batek ukan dezakeela nehork uste baino arrakasta gehiago, tanto parrasta bat gal-araziz sozialixteri… J-B D

Jainkoa Bizia Jendea

Apez, Atacamako basamortuan José Sirvin Txileko Antofagastan dago 22 urte hautan; Aveyroneko Vitrac-en sortua, langileen munduan murgildurik darama bere apezgoa 1964-etik hunat. ACO-JOC mugimenduaren omonier luzaz, 50 urtetan erabaki zuen gaztelera ikastea eta Txilera gatea. Zerk bultzatu ote zuen holako erabaki baten har­tzera? Berdin bere eskualdekoa zen Jarlan apezaren e­tsenpluak. Andre Jarlan, apez langile izana Rodez aldean, gan zen Txilera 1983-an. Santiagon, La Victoria auzo hixtorikoan hasi zuen bere lana, jende xumeeneri hurbil hurbila. La Victoria hortan iragan ziren kataska frango, hor egin baitziren lehen «  toma de terrenos  » famatuak; horiek dira jende pobreak, eremu huts batzuetan kokatu eta, borroka luze batzuen ondotik bereganatu dituen lurrak. Margo eta idazki ederrez ornituak dira hango kaleak; Jarlanen aldekoen artean hauxe: «  Si tu viera que eligir entre el pan y la libertad, elegiria la libertad para luchar por el pan ». Pinocheten kontrako protesta egun batean

erahil zuen armadak Andre Jarlan 1984-ean. Arpillera xinple eta pollitetan kondatua da haren bizia erakustegi egina duten bere azken egoitzan. José Sirvin, beraz, Iparraldeko desertuan bizi da. Chuquicama mehategi erraldoieko langileen familiekin ari da lanean. Antofagastako buruzagien ganik ongi ikusia (Txilear egin beharra dute), langileek (girixtino ala ez) maitatua, ez da erretreta hartzekotan gure José. Auzo pobreetako jende «  ahantzien  » ardura duen elkarte bat sortu zuen eta André Jarlan zentroa eraiki. Hunen obra nagusiak dira haurrak eskolatzea, jatera ematea, helduen formatzea, drogaren kontrako borroka... Hots Estatu edo Eskualdearenak litazkeen ardurak… Txileko elizari begira Josek dio pasatuak direla Raul Silva kardinale gorriaren garaiak (hau Allenderen alde eta Pinocheten kontra agertu zen). Oraiko eliza gero ta gehiago Vatican 2 kon­ tzilioaren kontra ari omen da. Ainitz apezpiku Opus Deikoak dira.

José Sirvin familia xume batean murgildua

Giza eskubideen aldeko bo­ rroka irabazi du elizak Pinocheten garaian bainan orai ekonomia munduko partidaren galtzen ari da. Gizarte guzia neoliberalismoan pulunpatua da osoki. PIB hori garatu da ederki, urtean % 7-taraino; maluruski ainitz jende aberaste hortarik kanpo gelditu da. Mehategietan amerikano eta ingles buruzagiek langileak ez dituzte uzten antolatzen. Langile batzuek 4 egun lan segidan dituzte et 2 pausa, bertzeek 7 egun laneko jarraian. Paga onak zonbeitek, bertzeek

ez. Denek errauts pozointsuen eragina jasan behar... Kutsadurari buruz aterabideak aurkitzen dituzte nagusiek! Hauxe pollitena: Chuqui herrixkako arazoa konpontzeko, herria bera dute tokiz aldatu! Ez dira lanik gabe José Sirvin bezalako apez goraipaga­ rriak! Jarlan ordezkatu duen Dubois apez frantsesak dio egunetik biharamuneko emaitzak nahi dituela Elizak. Haren ustez lan premiatsuena dela biziari kasu ematea. Oraiko Eliza eskandalizatua dela pobreeri ebasten zaiotenaz, gutiengo bat aberastasunaren % 40-az jabetzen ari baita; arrazoin duela hortan bainan ez duela aski kasu ematen pobreen artean sortzen ari diren baloreeri. Ez etsi beraz José eta zure kideak! P.S. Joachin Jauregui-ri gorain­ tziak Joséren partez. Harremanetan sartu nahi duenarentzat, Jarlan zentroa laguntzeko edo bertze: josesirvin@hotmail.com  Mandio


Kostaldean

6 Daniel Poulou zenatur? Urruñako auzapez ohia, Daniel Poulou, aspaldixkoan deputatu dena, Michèle Alliot-

Daniel Poulou

Marie minixtroaren ordezkari gisa, nahi litake helduden iraileko zenatur-bozetan hautagai agertu. Garbiki erran du hori joanden egunean, oroitaraziz eskuinaldeko bi zenatur badirela ez direnak berriz hautagai izanen, Didier Borotra Miarritzeko auzapeza eta Auguste Cazalet biarnesa, eta beraz berritze baten tenorea jina dela. Bainan Kostaldeko beste bizpahiru hautetsik ez ote du ba xede ber-bera? Eta Jean-Jacques Lasserre ere hor, zenatur alki bat begistatzen bultta huntan… Gauzak argixago ezagunko dira martxoko hauteskundeen ondotik, hots kontseilu orokor edo jenerala berritzearekin…

Obra handiak akulatu behar Urruñan Urruñan, urte berria agurtuz, Trufania egunean herriko etxean egin da agiantza-bilkura, jende frango bildurik Odile de Coral andere auzapezaren inguruan: hautetsi asko, Urruñako eta auzo herrietako, elkarteburu eta beste kargudun, bazen ainitz jende. Auzapezak deneri egin diote ongi etorri bero bat. Gero, mintzaldi bat, betiko ohidurak

manatzen duenaren gisakoa, herria zertan den, jaz nolako obrak akulatu diren eta zoin diren aurtengo xede nagusiak. Nahas-mahas nolazpait, huna zoin izan diren aipatu dituen pundu larrienak, azpimarratu ondoan egoera ez dela hain arraroa, dirua xuhur aire, gobernuaren ganikako laguntzak ere ttipituz johaneta. Xahar-etxe bat eraikiko da Urruñan, paperen egiten ari dira eta legezko baimen guzien galdetzen. Baimen horiek ardietsiz geroz, obrak hasten ahalko dira, ez lehenago haatik. Xahar-etxe hori 70 pentsunerentzat egin beharra dute. Behin kondatu ginuen bezala, herriak erosia du Kamietako eremua eta hor baditu orai bost hektara lur, aski toki ederrean gainerat, bizitegi berri batzuen egiteko baliatuko direnak gehienik. Aztertzen ari dute leku hortan zonbat bizitegi eraikiko den, eta nolakoak, denbora berean Leclerc etxeak bere muntadurak Kamietako eremu horren ondo-ondoan beharrak dituelarik handitu, bi hektara lur ba beretuak hortarako. Horrek erran nahi du eskualde hortan aldaketa handiak izanen direla denbora guti barne. Lanzelai baten muntatzeko xedea ere badute herriko etxean, gai horri buruz ikerketak aitzina segitzen dituzte, Donibane aldeko herrierkidegoarekin eskuz-esku. Gai bat biziki minbera, burdinbide berriarena. Auzapezak garbi eta gora erran du haste hastetik proiektu horren kontra dela eta beretik nahi duela segurki segitu: “Baionako suprefeta jitekoa zen gure bilkura huntarat eta denen buru ez da agertu, bainan jin balitz erranen nion argi eta garbi ez dugula batere burdinbide berri baten beharrik, burdinbide bat itsuski gosta litakeena eta bazterrra frango fundituz!”

Odile de Coral auzapezak bazuen zernahi gauza erraiteko agiantza-bilkuraren karietarat.

Auzapezak aipatu du ere autobidearen largatzea, ez duena baitezpada berantetsia, horrek ere ekarriko baitu makur parrasta bat. Hau ere erran du haatik, autobideko obrak kudeatzen dituen etxeak hitzemana diola bi biribilgune moldatzea autoen mugimendua errextu behar luketenak, autobidearen junta batzuetan, bereziki uda betean… Herriko lur-antolaketa pikoan ezarriko da eta burgoa arramoldatuko, hori ere proiektu pizkorra eta ez dena gauzatzen ahalko urte xoil batez, bainan bizpahiru urtez edo hola… Beste xede batzu: Pausun eta Zokoan hilerriak handituko dira. Herriak Ibardingo zolan erosiko ditu luzaz aduanak baliatu hiru etxeak, orai deusetako ez direnak, eta ondo hartako lur peza bat, bizitegi berri batzu egiteko Herburuko xoko pollit hortan. Elkartetxe bat ere eraikitzekoa dute, obrak zonbait egun barne hastekoak. Auzapezak bere solasaldia bururatu du eskertuz herriko kontseiluan barne direnak, bai eta goretsiz herriko elkarteek deramaten sail ederra. Nehork ez baitu denen ara sekulan egiten, baditake batzuk bilkura hortan agertu xedeak

holako edo halako sailean eskasegiak kausituko dituzten, edo ez hain egokiak, bainan gauza bat ezin ditakeena aise uka hauxe da: herriko etxean ez daudela lo eta ez direla ere lo egoitekoak!

Bixintxo bestak Hendaian Hendaian, herriko bestak dira ortzirale huntarik goiti, beti bezala egitarau sano eta airos batekin. Ortzirale huntan beraz, urtarrilak 14, aratsaldeko 5-etan merkatu xaharrean arroltze moleta lehiaketa. 6-etan, portutik abiatuz, Pellot kortsario famatuaren omenez moldatu ibilaldia. 7-etan, besten idekitzea herriko etxe aitzinean. Aratseko 9-ak eta erdietan, Beltzeneko plazan, Canta U Populu Corsu korsikar taldea. Larunbat aratsaldean, danborrada famatua, atabalari elgarretaratze erraldoia. Aratsean, herritarren afaria. Igandean, goizeko 10-ak eta erdietan, meza nagusia Jondoni Bixintxo hiriko patroinaren ohoretan. Ondotik, Hendaian Kantuz. Aratsaldeko oren batean, ziklokros lehiaketa. 6-etan, Jondoni Bixintxo elizan, herriko kantari eta musika taldeen kontzertua.

Zonbat biztanle Hendaian? Hilabete hunen 20-etik goiti, legezko jende kondaketa eginen da ainitz herritan, edo herri guzian edo herriaren zati batzuetan, nola gerta… Hendaian, erran ditake berantetsia dutela kondaketa hori, ikusteko hamabost mila biztanleren ozka gainditua duten ala ez. INSEE etxeak azkenik agertu konduen arabera, 14.534-etan zitazkeen berrikitan. Kosta-hegoaldeko herri erkidegoa hirigune erkidego bilakatzen ahal litake herri batek, Hendaiak edo Donibane Lohizunek, gaindituz geroz hamabost mila horren ozka. Gobernutik laguntza gehiagoren ukaiteko menturarekin… Hendaian, Rodolphe Orstynowicz, Amandine Motteux, Emilie Minvielle eta Patrice Leguia ibiliko dira etxez-etxe jende kondaketaren karietarat…


Kostaldean Berrehun bat bazkaltiar Ziburun, urte berriaren ohoretan, herriko etxeak bazkari batetarat gomitatu ditu hirugarren adinerat helduak direnak. Bazkari bat hauta, parropiako gelan iragan dena. Guy Poulou auzapezak deneri egin daizkiote konplimenduak. Bazkaria hasi da “Agur Jaunak” kantatuz eta bururatu fandango batzuekin. Xanpaña kopaño baten edateko tenorean, azkarki txalotuak izan dira jatekoa prestatua zutenak, Jojo Aramburu eta hunen lagunak! Biharamunean, herriko etxeak muntatu agiantza-

bilkura zen Bordagaineko dorrean. Auzapezak aipatu ditu jazko obrak, besteak beste Bordagaineko dorre horren berritzea, eta aipatu aurtengo xedeak. Santa-Terexa etxegunean 157 bizitegi berri egitekoak dira, denak sozialmailekoak. Akulatuko da ere itsas-hegiko ezponda batzuen azkartzea eta organo berri bat muntatuko elizan… Elkarte askotan lan egiten duten batzu saristatuz, beste agiantzabilkura bat eginen da helduden astean, Ttiki trinketean.

7 Hendaiako Antxeta Irratian, ate idekiak eta irrati maratoia

Lur miaketak ez ohizkoen begipean Segur telebistentzat hostokadak asmatzen dituztenek baluketela parada ederrik ideiak hartzeko joan den astean Mugerren eta Arrangoitzen iragan diren lur miaketetan. Fondasol sozietateak ditu miaketa lan horiek egiten RFF-en manuz, bigarren trenbidea pasarazi nahi duen ibilbidean. Arrangoitzeren kasuan Herriko Etxeak joko bikoitza badarama, batetik deklaratu bigarren trenbidearen kontra dela bera ere, baina denbora berean Fondasolen miaketak egitera utzi. Heldu baita defentsa elkartek ezin dutela jakin aski aitzinetik non zer eremu beharra Fondasol ari da miaketen egiten gisa duen Fondasolek ikertu huntako tresnekin herriko lurretan. Ondorioz joan den astean miaketa maxinak berehala gelditu dira. horiek abentura aire bat hartu Auzapezak ekarrarazi uxerak dute Luis Marianoren herrian. ongi markatu du eremuaren Beranta handiarekin ohartu zazpi jabeetatik batek baizik dira defentsa elkarteak non ez zuela baimena izenpetua, zuzen hasia zen Fondasol Fondasolek herriko ura hartu miaketa lanean, lehen zuela baimenik galdatu gabe. egunean ez dute deusik ekidin Bi orenen buruko, jandarme ahal izan, bigarren egunean buruak prefeturaren izenean hurbildu dira herriko etxera manatu dio Fondasoli miaketa ken zezan, eta eta eskuratu ahal izan dute materiala horrela gelditu da afera egun miaketen kokaguneen plana. Mugerreren kasuan hostokada horretan Mugerren. guziz desberdina izan da  : Beste gisa batera iragan miaketa eremu pribatu batean dira aldiz miaketak Jean hasi du Fondasolek, herriko Marie Berckmans merkatal etxeari deusik erran gabe, eta ganbarako president ohiaren Arrangoitzen. bi oren barne berrogeitamar ontasunean, elkarteei eremu zentimetro lur atera du. Tarte Defentsa pribatura sartzea debekatu die horretan auzapezak tresna handien ibilpena debekatzen jandarmek, ezin jakin beraz duen ageria prestatu du, ea lur miaketarik egin duen eta berrogei bat defentsa hor Fondasolek  ; gisa oroz elkartetako kiderekin eskuz miaketako tresneria parte bat esku hurbildu da miaketa hor atxikia da gauaz. Defentsa gunera. Fondasol-eko langileei elkartek ez dute lokiarik batere eta hauek zaintzen zituzten kasu horretan, dena eremu iragaiten baita jandarmei eman diote debeku pribatuan ageria, orduan eta miaketako jabearen baimen osoarekin.

Antxeta Irratiak X. urtemugaren kari ateak ideki ditu joanden larunbatean. Egun hortaz baliatu da ere irrati maratoi bat molda­ tzeko. Irratiaren entzule, kolaboratzaile eta elkarte frango bertaratu dira eta irratia ezagutzeko eta zuzeneko emankizunak nola egiten diren ikusteko aukera

izan dute. Besteak beste, egin dira jokoak, «Antxetamina» berezia,  Gazte Mugimenduaren irratsaioa. Eta Arrosa sareko Info7, Xorroxin, Hala Bedi, Antxeta Irratia eta Euskal Irratiekin herri komunikabideei buruzko eztabaida egin da.

Biarritz Irakurketa Klub : Mattin Irigoyen Biarritz Irakurketa Kluben ondoko hitzordua urtarrilaren 15ean larunbatarekin izanen da, 14:30etik 16:00etara,  Biarritzeko mediatekan. Jorratuko den obra : Mattin Irigoienen «Jendeen jende» (Alberdania, 2010). Saioa urririk da eta publikoari idekia.

Europako Irrati Txomin Peillen Komunitarioen protestantismoaz mintzo topaketak Otsailaren 3an eta 4ean iraganen dira Hendaian, Irunen eta Donostian Europako Irrati Komunitarioen topaketak (min­ tzaldi, mahaininguru, tailer...). Huna laburbildurik hiru egun horietako mamia. Hendaian, komunikazioa eta hizkuntza gutxituetaz eztabaidatuko da, Martxelo Otamendi, Aitor Zuberogoitia eta Josu Amezagarekin. Donostian, “globalizazioa, informazio-komunikazioaren aroa eta komunikazio eskubidea” gaia da aztertuko, Pia Matta eta Emmanuel Boutterinekin. Irunen, Ramon Zallo, Angel Garcia Castillejo, Mariano Fernandez Cabarcos eta Mikel Estarroneak eginen dute komunikazio eskubidearen baitako alor legalaren azterketa ; irratien gatazketaz ere hitzeginen da, Irlandako kasua sakonduz ; eta Europako i­rrati esperientziak aipatuko dira, hortaz bertzeak bertze ariko delarik Radiokulturako Mikel Etxebarria.

Eusko Ikaskuntzak antolaturik, hitzaldi berezi bat beharra da urtarrilaren 15ean, larunbatarekin (17:00) Baionako Elkar dendan. Hizlaria : Txomin Peillen xiberotar euskaltzaina. Gaia : “Protestantismoa eta eskola jakitatea Euskal He­ rrian”. Hauxe dio hizlariak berak, aipatuko duen gaiaz: “Nafarroa betidanik hiru erlijionen   ideien bidegurutzean izan da. Ez da harrigarri 1565an haren erregina zen Joana Labritekoak protestantismoa edo E­rreforma   ofizialdu zuenean eta orduko intelektualak, Oihenart izan ezik, higanautak baldin baziren. Aipatuko ditut euskaraz idatzi zuten Zalgize, Buztanobi eta Leizarraga, baita frantsesez ari izan edo erauntsi zuten Jakes Bela, Beltran eta Joanes Ezponda. Zerbait erranen dut katoliko Kontraerreformaz, Axularrez, Etxeberriz, Maitia eta Belapeyrez, ezen ideia horiekin baitzen euskaraz liburu egitea suspertu. Azkenik Egiategik eta Intxauspek zer zioten aipatuko dut”. Sartzea urririk.


Herriz Herri

8 Sara Agiantzak - Gure auzapez

Auzapezaren agiantzak, kontseiluarekin (Arg. JP)

Battit Labordek bere kontseiluarekin urte onak desiratu ditu Saratar guzieri. Helduden ortzegunean emanen ditut berriak. Ardien primen paperak Herriko Etxean dira, etorri behar duzue bila hilabete huntan faltarik gabe. Ganden hilabetean gertatu heriotzeak - Fernand espos Jorajuria Angèle 85 urte Sorondoa 2010/12/07. Pradere Peio 81 urte Arburukoa 2010/12/27. Ganden urtean izan da - 24 heriotze, 28 sortze, 14 ezkon­ tza. Konparazionea egiteko, 2009an : 21 heriotze (2 gutiago), 42 sortze (14 gehiago) eta 16 ezkontza (2 gehiago). Kirolak: Pilota. Pasaka: Lehen mailan Eliceiry Jean Jacques eta Alli Andoni galtzaile 13-06 Noizbait-en kontra. Igandean Saran Pleka trinketean buruz buruka esku huska bi partida beharrak dira arratsaldeko 5 orenetan Lambert - Lazcanoren kontra eta 6 orenetan Larrechea - Alfaro El-

lande saratarraren kontra. Eskubaloia  : 11 urtekoak gal­ tzaile 29-16 Lescar-en kontra. 13koak irabazle 27-17 Lee Oussen kontra. 15koak irabazle 2517 Kanbo-ren kontra. 18koak irabazle 21-13 Coarrazeren kontra. Seniorrak galtzaile 29-17 Lasseubes-ren kontra. Errugbia : Pomarezen, Sara irabazle 25-05 Pomarez-en kontra. Paris Dakar lasterkaldia Aurten ere gure Saratar Beñat Errandoneak parte hartu du kurtsa hortan 7garren aldikotz, Jean Pierre Garcin bere lagunarekin. Hunek Beñatek baino esperien­tzia gehiago badu, 12 aldiz egina du. Beti nahi dute hobeki egin, ganden urtean 16garren bukatu zuten beren kategorian, ez da hain gaizki, zeren ez baitute ainitzek bukatzen. Aurten izigarriko esperantzarekin joanak ziren beren “BUGGY“ be­rriarekin turbo diesel motorduna, espresuki desertuetako sablean kurri­tzeko

Baigorri Goxoki Joanden ortzegun arratsaldean, Plaza Xokon, hirugarren adineko 65 lagunek ospatu dituzte « E­rregeak ». « Osagarri on zuri » : hauek ziren urte hastapeneko lehen elgarretaratze huntan agurreko hitzak. Arratsaldeko askari on baten inguruan, alegeraki iragan da aratsaldea, solasean karta joko eta ixtorio kondan. Datorren elgarretaratzea, biltzar nagusiarentzat izanen da otsailaren 20an. Musa Euskal Herriko mus txapel­ ketaren kondu, bi egunez, kanporaketak jokatuko dira Bixentainean  : otsailaren 4ean or­ tziralarekin eta otsailaren 12an larunbatarekin. Baxenafarroako azken kanporaketak, Heletan jokatuko eta finalaren egun haundia Urruñan izanen da martxoaren 12an. Izenak eman daizke lehen kanporaketa hasi aitzin, deituz Bixente 06.15.51.48.30. edo Ellande 06.10.19.93.42.

Parte hartzearen gosta saria  : 20 E bikotearentzat. Pilota Herriarena trinketean, esku huska berezkoen buruz burukako txapelgoaren lehen kanporaketek arrakasta ttipia ukan dute joanden igandean. Jarlekuak murritx zauden eta partidek ere itxura berdintsua erakutsi dute. Lehenean, Laurent Lambert-ek gaina hartu dio frango errexki Gregory Aguirre-ri 40 – 20, haste hastetik abantail haundia harturik. Bigarrenean, Olivier Larrechea nagusitu 40 – 23 Ximun Lambert-eri. Hau, doi bat gurdo agertu da, Olivier-ek aldiz, erakutsi du baduela beti begi eta beso. Helduden igandean, L. Lambert-ek V. Lazcano eta O. Larrecheak E. Alfaro aurkituko dituzte beren bidean. Errugbia US Nafarroak Garaziko zelaian jokatu du igande arratsaldean Peyrehoraden kontra eta galdu 15 – 16.

muntatua. Maluruski beren autoaren motorrak azken hatsa eman diote. Aste bat kurritu dute bakarrik. Ongi partituak ziren, 6garren egunean 17ga­rren ziren, bainan azken eguneko etapan 49-garren bukatu zuten beren motor hautsiarekin. Pena da, ongi hasia zinuten zuen kurtsa, helduden urtean hobeki eginen duzue, hartu kuraia. Ganden urtean gertatuak - Portuko lan zelaian bi bastimendu 10 lantegik eginak Herri Elkargoaren eskutik. Herriko enpleatuen ateliera zaharra urratu eta berria egin, Omordia auzoko bidea zabaldu eta hiriko gasa eman, hilarri eta elizako pareta berritu, horra lan haundienen­ tzat. Kulturan izan dira usaian bezala, Idazleen biltzarra, margo eta lantegien erakusketa. Bainan izan ditugu bi arratsalde

Heleta

Sortze – Joanden urteko ondar egunetan izan ditugu hiru sortze. Jokin Dublanc bikote gaztearen lehen haurra Ixtilartean. Eve eta Emilie Michèle Ainciart eta Mougica Christophek munduratu biritxi nexka parea Kaminoan. Gure zorionak aitameri eta bizitze luze uros bat sortu berrieri. Horrek emaiten du joanden urtearendako 10 sortze, 5 ezkontza eta 5 heriotze. Dolu – Bi menderen gainean bizi izanik, Margaita Noblia Harretxekoak utzi du mundu hau ehun eta laugarren urtean. Bere bizian ez da baitezpada gastatuetarik izana, 8 haurren ama, etxetiar etxean haziz familia, bainan lanaren beldurrik ez baitzuen eta fedezko indar batek lagundurik beti omoretsu ikusi dugu Margaita. Fede berarekin ihardoki du lehenik bere

ikusgarriak, alde batetik Euskadiko Orkestraren kontzertu berezia eta bertzetik antzerki bat xoragarria, bi erakusketa horiek ezin ahantziak. Eskolako haur horiek egin dituzte erakusketa eder batzu eta elkarte horiek ere sasoin ona egin dute. Ez ditugu ahantzi behar itzalean lan egiten duten jendeak, eskola eta elkarte horietan badute merezimendu, haur eta gazte horietaz okupatzea gatik. Zernahi gauza onak eta txarrak, hala nola Marie Jeanne Chapartegui-ren 100 urte betetzeak, zer zorionak familiarentzat eta 10 egunen buruan gure Jaunak bere ganat bildu, hor berriz tristezia. Ber­ tze urtetan bezala holako gorabehera frango izan da. Orai ikusi behar aurtengoak zer ekarriko duen, hobeagotik, pentsatzen dut. Ganex senarraren itzaltzea, gero errena bat eta suhi bat, segitzeko bere seme apezarekin eta undarrik alaba ttipi baten senarra. Undar urte hotan adinarekin ahalak ttipitzean Hazparneko xahar etxean zagon. Han izan zako hoinbeste aldiz otoiztua Jauna ezti eztia eremaitera bere loriara, maitaturik bera aitzindua zutenen aldera. Dozena bat apezen inguruan, eliza bete batean, iragan dira Margaitaren ehorzketak, otoitz eta kantuekin lagunduz betiereko pausu eta zorionera. Doluminak bere zazpi haurreri familiekin, 19 haur ttipi eta 26 arra haur ttipieri. Mezak – Ibiakoitzean, aratseko 7 orenetan, Mehainen. Igandean, 9.30etan Landibarre Behaunen, 10.30etan Heletan familien meza. Herritarra

Aiherra Trinketa arraberriturik Badu aspaldi obrak hasi zirela Gaztetxea trinketean. Joan den urtean estrenatu beharra zen, eta ofiziale batzuekin nekeziak izanik, zola 3 aldiz arra hasi dute, eta azkenean iduri du kausitu dutela. Teilatuko plaka batzu haatik kanbiatu beharrak omen dituzte oraino, itaxurak baitira teilatu berrian, euria denean. Horiek hola, joan den larunbat eta igandean izan da mugimendu Gaztetxean, sare-ko finalerdiak hor jokatu baitira, Euskal Herriko Pilota Ligak antolatu xapelketaren kondu. Eta, aini­ tzentzat parada izan da lehen aldikotz trinket arras berrituan sartzeko, gibeleko berinezko murruaren preziatzeko, hots trinket berriaren ezagutza egiteko. Gaztetxea trinketean, berriz pilotan ar ditaike hemendik goiti. Hobe segur !

Larunbat eta igandean, sareko finalak Sare jokoa ezagutu nahi duenak, larunbat eta igandean parada izanen du Aiherrako trinketean, pilotari hoberenen ikusteko. Eus­kal Herriko xapelketako finalak izanki eta, munduko xapelketan parte hartu izan duten sareko pilotari hoberenetarik ikus ditaizke hor. Larunbat a­rratsaldean, 4etarik goiti, junior mailan, Amikuztarren arteko finala, 5etan paletaren aldi, Garaztarrak U­rruñarren kontra, eta 6etan, Lopetegi eta Funosas Hazpandarrak, Hardoitarrak Angelu-ko Driollet eta Sistiaguen kontra. Igandean aldiz gazteen aldi arratsaldeko 2ak 1/2tik goiti. Itzuli baten egitea balioko du. Larunbatarekin, sartzea 10 eurotan, eta igandean urririk. Aba­ rratia pilota batasunak eda­riak salduko ditu joan den asteon­ darrean bezala. Ongi etorri deneri !


Herriz Herri

9

Hazparne Bi kusiek bedera liburu idatzi

batek asmatuari lotzen dio lekukotasuna, bertzeak aldiz ixtorioa hartzen du osoki bere aments gogoetan. Bi kusiak gazte denboretan udan baizik ez ziren elgarretaratzen, Xoritean hain xuxen hau izan baita familia horren biltokia. Bi andere hauen liburuak kausituko dituzue Pascale Istillart-en « Xoko Berri » liburutegian. Xuriatea gehiago

ostatu

bat

baino

Xuriatea ostatua osoki berritu dute. Astelehen huntan zen toki berrituaren estrena. Oro berriz egin dituzte, sahetseko murruari harriak agertarazi dituzte eta hunen erdian supaster bat eraiki

dute. Gelaren erdi erdian zagon edateko lekua tokiz aldatu dute, jartokien emendatzeko. Philippe Saint Esteben-ek zaukan asmua zen jendea eginahalaz jarririk emaitea, egoiten den denbora goxoki iragaiteko molderik hoberenean. Ostatu hortan adin guzietako jendea kausi ditaike, haurrak beren aitamekilan etorriak edo berdin ere beren aitatxi amatxiekin. Gizarte guzien biltoki da Xuriatea, gaur kolore bero batzuekin airostua da, parte, zahar itxura batekin eta bertzaldetik apaindura moderno batzuekin. Tokia ederrago da, zabalago. Bertako langileak dira bakarrik lehengoak berak eta zinez hobe denentzat.

Ezkerrean Añamari Michaud Duhour eta eskuinean Denise Lassartesse Xoriteiko errebotean jarriak beren liburuen aurkezteko.

Bi kusi dira Añamari eta Denise, biak Piarres eta Dominika Duhour Hazparne Xoriteikoen alaba ttipiak. Egun hauetan biek bedera liburu argitarazi dituzte. Añamari Michaud Duhour, Ximunen alabak bigarren liburua du agertzen. Berak erraiten duenaz : « Neure gazte denbora guzian Marokan ginenean, ikusi dut aita aste oroz idazten Herria kasetarentzat, beren aitetamer eta arreber idazten ere zuen ber denboran. Ordutik finkatu zait gogoan idaztearen beharra baitezpadakoa zela eta hau gabe bakartasunak guaitatzen nauela, eta hunek huzkur utziko nauela bizirako  ». Lehen liburuan ipuin batzu kondatzen ditu, ezagutu dituen jende batzu ekai hartuz, ipuina moldatzen du bere amentsaren arauka, oso polliki, arinki, ezpain xokoan irri pollit batekin. Bigarren ekintzan kondatzen du amaren partetik zuen bere amatxiren bizia, nola josle ofizioan bizia

eremaiterat ekarria zen emazte gazte bat, egun batez gertatu zen mila hektarako laborantxa baten buru, Marokako eremu zabaletan. Denise Lassartesse, Mayi Duhour eta Robert Lassartesseren alaba da, hunek badauka ere asko idatzirik, bainan liburu hau, lehen du salgai agertzen duena “ Euskal Herriaren itxura duen gizon baten ezagutza egin dut” (erdaraz) ; hau osoki berak asmatua den ixtorio bat da. Emazte bat, margolari eta xixelkaria da, espos egitatetaz askatua den bat, bere lanari osoki eta plazerrekin emana. Bainan gizon batek aterako du bere askabidetarik eta Euskal Herriaren aldean eremanen du ohidurak irauliz bizi berri baten ikerka. Bi kusi hauen ekintzek ez dute elgarrekin zer ikusterik, bainan biek emazte baten bizia kondatzen dute,

Donaixti

Dolu – Gure «  Pitxi  » Pierre Ourthiague 57 urtetan joan da. Herri guzia, urte hatsarre hontan, penetan utzi du, denek maite baitzuten. Atsegabe hontan Etxegoineko familiarekin gaude.

Lasa Urte berri, urte xahar – Ohiturak jarraikiz garai huntan urte ona desiratzen dugu elgarri, osagarria lehenik, egokitasun batean bizitzekoarekin gero nor berak nahi luzkenak ukaitea galdatuz. Nere partetik bakotxak galdatzen duenaren araberakoa dauziet orori desiratzen xahar ala gazte, urte hoberena izan dadien denentzat. Ez dugu amensten gure agiantza hoberenen gatik aurtengo urteak ere ukanen dituela bere pizu eta nekeak, norentzat ez jakin eta hobe. Hortakotz ongi denak jakin dezala nahigabeak edo ez

beharrak joak direneri bere begi bihotzen idokitzen, hitzak baino aise baliosagoak baitira obrak. Huna urte xaharraren ondorioak. 3 sortze : Lutxi Goyenaga, Julen Ovrel, Clara Inchauspe. 4 ezkontza : J. Pierre Inçargarat eta Irina Gucorguievona, L. Hélène Nortier eta Henri Chevrat, Cécile Etcheverry eta Marzel Bidart, Sandrine Bidondo eta Alain Palomes. 4 heriotze : Jan Battitt Haiçaguerre, Peio Choutchou­ rrou, Mixel Jauregui eta Lucien Alfaro. M.G.

Philippe Saint Esteben Xuriateko arduraduna, obren kudeatzaile

Luhuso

Dolu – Eguberri bezperan segitu dugu bere azken egoitzarat Joseph Pochelu «  Biltzarrea  » etxekoa. Bulta bat gaitzarekin borrokan arizanik, 83 urtetan zendu da. Gazte gazterik engaiatua zen armadan eta gerla frango bazuen hatxemanik, Indoxinatik haste. Ondar urteak hemengo Jandarmerian eginak zituen erretretarat heldu arte. Egun hortan berean, Hiriburuko elizan egin dira Leon Damestoyen ehorzketak, kasik hilabete bat barne

gaitzak bereganatu du, 84 urte zituelarik. Ainitzek ezagutu dute « auto-ecole » gisa denboran, eta orai dela ainitz, Luhuson bizi zen bere lagunarekin. Gure dolumin bizienak doluan diren bi familia haueri. Urteko gora beherak – Joanden urtean izan dira 9 sortze, 7 heriotze eta 5 ezkontza. Hasten dugun urte berri hau izan dadila egin ahala ona denentzat, kuraia eta esperantxak lagunduz behar orduetan.

Azkaine Urte berri on bat guzieri beranta aire batekin kazeta hunen bidez. Osasunak ere segi dezala. O­rroit gaiten bakarrik eta eri diren guziez, gure herrian bada andana horietarik. Heriotze – Jainkoak bere ganat deitu du Jacques Zoy jauna, 67 urte zituela doi doia. Goza dezala zeruko zoriona. Doluminak familiari. 100 urte – Albertine Elissaldek egin urte betetze hori berrikitan jakinik da, bainan ere badirela bortz jenerazione, familia handietan gertatzen dena. Urtebetetze horren ospatzeko bildu dira berrogoi bat lagun,

adixkide, familia, auzoko. Biba zuek  ! Atxik, adixkide amatxi, zure omore ona, zure familia ederraren erdian. Xuxentze – Abendoaren 23ko Herria kasetan, heriotzeen sailan, irakurtu behar zen andere Vouve eta ez Jouvé eta Raymond Triffault eta ez Crifault. Istripu - Zelaiko nagusia, DUNAT jauna, 55 urte, eroriko bat eginik lau metro goratik, oren bat egonik laguntzaile gabe, Samu eta su-hiltzaileek ereman dute eritegirat. Jakiten dugu ondoriorik gabe ateratzen dela. M.L.


Herriz Herri

10 Itsasu Heriotze - Bertze bi heriotze izan ditugu gure herrian : abendoaren 24ean zendu da René CLERMONT jauna, 89 urtetan. Plaza Berri etxegunean bizi zen. Urtarrilaren 4ean zendu da Joséphine IRIBARREN, sortzez IPUTCHA, 86 urtetan. Dolumin bizienak bi familieri. Mintzaldi-eztabaida - Herriko CCAS erakundeak mintzaldieztabaida interesgarri bat antolatzen du urtarrilaren 14an, ostiralez, Sanoki gelan. Hizlaria izanen da Sophie Schumacher anderea: familia artatzailea da. Jorratuko duen gaia: « L’estime de soi et la confiance en soi  » (Bere buruaren baitako estimua eta konfiantza). Sophie

Izturitze Schumacher gure artean ezaguna da: molde atsegin eta baikorrean tratatzen ditu eguneroko bizitzari doazkion gaiak. Gaueko 8:30etan. Erakusketa - Marc Bréard argazkilariaren erakusketa ikusgai dugu otsailaren 17a arte Ateka gunean. Nepal lurraldean gaindi eginiko argazkiak dira. P.O. Doluminak – Kaseta hunen bidez gure dolumin bizienak helarazten dizkiogu Peio Ospital gure berriketariari. Joanden astean pausatu zaio Lucie ama, 91-garren urtean. Gure atxikimendua familia osoari. Herria

Donapaleu Amikuzeko mediatekan urtarrilean Amikuzeko mediatekan, Donapaleun, huna urtarrilak zer eskainiko duen harat hurbildu nahiko duten guzieri. Urtarrilaren 15etik 28ra erakusketa gormandizaz, jateko atseginaz eta gostuak sustatutako emozioneaz. Erakusketa horri datxikola, ostiralero film bat (17:00) : Marco Ferreri-ren “La grande bouffe”, Bernard Rapp-en “Une affaire de goût”, Tsui Hark-en “Le festin chinois”... Urtarrilaren 15ean (larunbata, 10:00) berriz hasiko dira idazkera tailerrak, Sophie Pavlovsky-rekin. Urtarrilaren 19an (asteazkena, 16:00) Xan Errotabehere euskal kondalaria. Urtarrilaren 22an (larunbata,10:30) Itxaro Bordak aurkeztuko du “Ezer gabe hobe” liburua.

Kanbo Herriko etxeko agiantzak Joanden igandean iragan da urte hastapen guziez egiten den elgarretaratzea herriko etxean. Auzapezak bere izenean, baita kontseilu osoaren izenean, urte berri on bat desiratu die herritar guzieri. 2010 urtean eginak izan diren obrak eta gertakari nagusiak orroitarazi ditu. Hala nola Chantecler antzerkiaren sor­ tzearen mendeurrena ospatua izan dela bai Arnagan eta bai herrian berean. Herriko etxean obra haundiak egin dira bulego berri batzuen sortzeko gaineko estaian, hirigintza eta kudea­ tze zerbitzuentzat. Igogailu bat ezarria izan da elbarritu eta mugikortasun urriko jendeek ere ukan dezaten zerbitzu horietara heltzeko ahala. Laborde etxea erreberritua izan da. Etxebizi­ tzari doakionez, 20 etxe egiteko lur eremu, 5 etxe, 24 alokatzeko bizitegi eginak izan dira Azantza auzoan Kanboko familia gazteentzat eta berdin, bertze 34 bizitegi Balentria auzoan, hila­ rrietako ondoan. Ekialdeko desbideratzea, termak eta Itsasuko bidearen artean, idekia izan da joanden uztailean. Arnagan, kontserbadore berri bat hartua izan da. Eta azkenik, joanden abenduan, euskal kultur aste bat antolatua izan da. Auzapezak azpimarratu du ere animazio frango izan direla joanden urtean eta bereziki eskertu ditu ka­ rrikako besta komiteko gazteak bestetako igandeari eman duten itxura berriarentzat, animazioak karrikan ezarriz. Eskertu du ere

Amaia Bidegain, azken urte hauetako karrikako besta komitearen lehendakaria, egin duen lanarentzat, kargu hori berriki utzi aitzin Anthony Gravouil-eri. 2011 urteko proiektuak hauek dira : Azantza etxearen erostea, igerilekuaren erreberritzea, Herriko Jendarte Laguntza Zentroan zuzendari berri baten hartzea, epe luzeko obrak hastea Arnagako baratzeetan, energia gutiago erretzeko behar diren neurrien hartzea herriko alor guzietan, osagarriaren munduari lotu lana hein berean atxikitzeko kasu egitea, camping-car aparkaleku baten sortzea. Herriko ohorezko medailak ukan dituzte bi herritarrek : Maialen Echevarria Behereko Plazako artistak eta Ma­ ttin Zubieta txistulari eta Arraga abesbatzaren sortzaileak. Mendiko suteen prestatzeko bilkura - Urtarrilaren 14ean, ostiralean, aratsaldeko 3etan, herriko etxean bilduko dira mendia edo lur eremu batzuen garbitzeko sua erabili behar duten guziak. Xehetasun guziak emanak izanen dira bilkura hortan egin behar diren urratsetaz sua eman aitzin. Sua emaiteko galderak bilkuran berean betetzen ahalko dira eta ondotik aztertuak izanen dira. Jandarma, suhiltzaile, ihiztari, mendietako ibiltari, hautetsi, lur eremu jabe edo baliatzaile, laborari, mendiko suek hunkitzen dituzten guziak bilduko dira eta elgarrekin ahal bezain ongi antolatuko dituzte aurtengo su emaiteak.

Mus lehiaketa Urtarrilaren 23an dugu, igandean zortzi, Arberoako ikastola antolatzaile, trinket ondoko gela berotuan. Sari ederrak izanen dira irabazteko : 400 euro txapeldunentzat, 200 euro finala galduko dutenentzat eta bazkariak, arno kesak, janari saskiak

eta beste gainerat. Izenen har­ tzea aratsaldeko 2etan. Muslariak gomit dira bereziki, bainan beste nornahi ere hurbil ditake, denentzat izanen baita ausarki talo ta xingar jateko eta edateko. Beraz ongi etorri aratsalde goxo bat iragan nahi duten guzieri!

Banka Zer berri ? Urtea joan zauku eta jin da berria Gure partetik eginez ongi etorria Desiratuz deneri bake ta osagarria 2011ko urtea izan dadin pozgarria Zer erresto utzi du 2010ak ? - Bertze urtetan bezala jendeak segitzen du bere etxeko lanetan, segur ez dira errexak bainan herriak badaki oraino buru egiten. Lehen ere izan dira urte txarrak eta onak, eta jendeak beti ihardoki izan du. Denboraren partetik abendoko ilabetea aski bipil eta hotza izan dugu, orai iduri luke primaderako iduri bat ari duela hartzen, agian urtean zehar aroak lagunduko gaitu.

Herriko etxeak eta kontseiluak ere segitzen dute serioski beren herriko gorabeheretan. 4 heriotze ukan ditugu eta 2 sortze. Gure jaun erretora Leon Erramouspek ere segitzen du oraino bere elizkizunetan, segi dezala ahal bezain luzaz. Kirol – 3 lehiaketa izan dira, bi palaz eta bat esku huska. Funtsean Chantal Arambelek ari du palantxazko lehiaketa aitzinatzen. Mus – Lehiaketak fite hasiko dira, musean nahi duenak arizan izena eman lehen bai lehen telefonatuz Batitainerat : 0559374292. F.J.

Senpere Herriko etxearen Urtatsak – Urte guziz bezala Herriko Etxearen gomitarekin ganden ortzirale aratsean elgarretaratze bat izan da Elkartetxean. Hor aurkitzen ziren andere auzapeza bere axuant eta kontseilariez inguratua, jaun erretora, Bernard Auroy uztariztarra, Jendarmeria, herriko lan eta zerbitzuetaz arduratzen direnak, su-hiltzaileak eta herriko elkarte guzien lehendakari edo ordezkariak. Lehenik andere auzapezak bere agu­ rrarekin, urte berriaren desira hoberenak eskaini ditu. Gero sartu da bere konduetan. Gure herriko jende kopurua beti goiti doa. Azken jende kondaketaren arabera 6391 biztanle baginen. Bainan egun hautan abiatua den kondaketak agertuko du gaurko egunean zonbat giren xuxen. Ganden urtean izan ditugu 61 sortze, 44 heriotze eta 18 ezkontza. Eskertu ditu bere lanean lagundu duten guziak eta ere herriko lanetan edo zerbitzuetan diren guziak. Bai eta ere herriari bizia ekartzen duten gisa guzietako elkarteak. Aipatu du Luberriako urtegiak askotan ekarri duen geriza. Bai eta karrikaren kanpotik eginen den bide berria. Zubiarteko bide borobila eginik hor berean orai ari dire karraskan lehen zubiari buruz. Gero proiektu bikain asko atera dauzku. Etxegintzak ere aipatu ditu erranez sozial mailean herritarrek baliatuko dituzten egoitza asko badela eginik edo eginen dela. Ondotik Kontseilu Oroko­ rrean gure gizon den Auroy jaunak eman ditu urte berriari buruz

bere agiantza hoberenak. Erran dauku ere beren bizkar duten karrikaren itzuliko bide berriak bururatzea ikusi behar lukeela makurrez kanpo errana izan den bezala 2013 urtean. Erran du ere andere auzapezak agertu dituen proiektuak orai artekoak bezala lagunduak izanen direla. Azkenik denek zintzur bustitze bat egin dugu pastiza poxia janez. Euskal telebista gure elizan – Euskal Telebista bere teknikari guziekin ginuen ganden larunbatean. Hor izanen dugu ere larunbat huntan eta bertzean. Hiru aldiz gure elizan larunbat aratsean 7:30etan izaiten dugun meza hartuko dute beren sarean eta gero biharamunean igande goizeko 10 orenetan zabaldua izanen da. Teknikalari horietan bat behar dut aipatu, Peio Ospital kantari ezagutua. Ikusi dugu talde hortan zer saila deraman. Lehenik zeremoniaren molda­ tzaileak lagunduz eta bertzalde herriaren presentatzean. Igande goizean mezaren zabaltzeko aitzin solasetan agertu du gure herria nola den, bainan ere duela ainitz mende zer izarikoa zen. Eta hori guk ezagutzen dugun jauregi zahar hori sortu aitzin. Guk ere arbasoetarik edo liburu zaharretarik ikasi gauzak berritu dauzkigu. Eskerrak Peio bainan ere zure taldeko laguneri. Eta orai egiten duzuen lan baliosean segi luzaz. Pentsatzea da etxe xokoan geldituak diren xahar eta ezinduek atseginekin behatuko dutela beren etxetarat heldu zaioten meza horri.


Herriz Herri Irisarri

11

Zuraide

Urtats iragan da, urte berriko ateak idekiz, xede onak trumilka ekarriz eta jaz gertatu diren harat hunateri pausaldi bat eginez. Huna urte hastapen jazko aipamen batzu :

huntan,

2010eko urtean, gure herrian 6 ezkontza izan dira, 22 sortze eta 21 heriotze, jakinez  horietan kanpoko jendeak badirela ETXETOA erretreta etxera heldu direnak pausatzerat.

Artekoetako xapeldunak : Xabi eta Peio

Pilota – 2010eko urtea ongi bururatu da Irisartarrak pilota batasunarentzat. Lehenik, artekoek (Xabi Bereterbide - Peio Guichandut) guziz xapelgo ederra eraman dute, multxoko partidak irabaziz eta finalean BAC-eko pilotariak garaituz 40-13. Xabiren boteek (18 bote) eta Peioren jo bortitzek hastetik diferen­tzia egin zuten. Euskal-Herriko xapela zuten eskuratu. Orain, urtarril erditsutan, Frantziako xapelgoko finalerdiak jokatu beharko dituzte  Senperen. Anartean,  gure bi pilotariek 2010-eko urtea goi mailekoa izan dute, bai trinketean, bai plaza laxoan. Biba horieri ! Lehen mailan, kurios ginen jaki-

teaz gure herriko pareak (René Muscardits - Julien Arbeletche) zer xapelgo eskainiko zaukun. Ororen buru, multxoko 5 partidetarik 4 irabaziz, finalerdietan Atzarrikoak kanporatuz, Irisarta­ rrak finalean ginituen. Egia e­rran, finala uste baino errexagoa suertatu zaiote, Urruña aldeko Itoiz anaiak ez baiginituen usaiako fleitean ! Euskal-Herriko xapela jauntzi dute René eta Julien-ek publiko eder baten aitzinean eta horietan Irisartar frango. Orain pausatu ondoan, Frantziako xapelgoko finalerdiak jokatu beharko dituzte Arrangoitzen. Haundienak jokoan, ttipiagoek aldiz beren usaiako itzulia egin dute Angeluko lerratokirat. Ara­ tsalde goxo eta alaitsua !

Hozta

Sortze – Ellande ttipiari ongi-etorri egin diote Haraneko familian. Luzaz eta ongi bizi bedi.

Sortze – Pierre Ibar (Artzelaizttipia), Jade Mendiboure (Etxeparea), Maylis Ibar-Failyau (Artzelaizttipia), Alizia Aizpuru (Oihan Xola), Idoia Seychal (Ekutenea), Miren Barbaste (Etxebeltzenea), Amaia Etchegaray (Filitxoenea), Nora Iturbide (Bordaberria), Lily Van Nguyen (Nevada), Itoiz U­rrizaga (Dominixenea), Maika Etcheverry (Maingianea). Ezkontze – Thierry Anchordoqui eta Fabiana do Carmo Silva, Patxi Sallaberry eta Maylis Irigoyen, Patrick Hobraiche eta Emilie Spiewak, Lionel Campane eta Audrey Le Coadou. Heriotze – André Grenade (Eguzkian, 72 urte), JeanPierre Cedarry (Xabadinanea, 82 urte), Pedro Anchordoqui

HERIOTZE • BENGOECHEA ELORGA José Domingo • DUHARD Jean François • ELICEIRY Bruno • FERREIRA Philippe • HALSOUET Pierre • PIGNARD Gilbert Jean • REYE Charles • ROBRIEUX Philippe Jean Louis (François MITERRAND-en adixkidea, Zuraidera erretiratua) • VIDEAU Fernand Louis Andereetan , • ACHIARY Raymonde • DAVID Andrée • MALDA Marie Angèle • ARBURUA Maria Del Carmen • PINEAU Simone • SALHA Marie Jeanne • DUHART Jeanne • ETCHEVERRY Marie • MILLOX Louise • HERNANDEZ Jeanne • SEGURE Marie Claire • DABBADIE Marie Catherine

SORTZE • AGUERGARAYSENACQ Hegoa • BAYAUD Romane • CACERES Louise Amalia • CARTELLA Maëlle Alice Marie • COSTE Luna Chantal Monique • DROUILLET Ainhoa Mathilde Isabelle • ETCHEVERRY Mathias • ETCHEVERS Morgane • GARRIGUES Xan • GENIN Margaux • GENIN Marie • IROSBEHERE Gaby • ITHURRY Joritz • JAGUT MERLET Flavien Jean Marc Gilbert • LARRECHEA Jon • NAURA- SAUVAGE Léo • OURLIAC Hegoa • POMMIEZ Delphine Sarah • RICHARD- BENGOECHEA Ilian • RICHARD- BENGOECHEA Unai

MUS LEHIAKETA Jondoni Jakobe eskolaren alde, urtarrilaren 15ean Eskola pribatuko burasoek dute berriro antolatzen mus lehiaketa, larunbat aratsean. Gaueko 7etan hasiko dira izenen hartzen sala handian eta sari ainitz izanen dira irabazteko : 500E eta 200 Euroko txekeak, eta gauza ainitz bestalde. Aurtengo berrikuntza, gazteak ere, 14 urte petik lehiatzen ahalko dira. Izenen emaiteko, 5 Euro galdegina zaizue eta aitzinetik deitzen ahalko da bi zenbaki horietara  : 06 20 87 20 49 edo 06 79 25 27 03. ZATOZTE gostuan, izanen da edari eta janari ugari, talo ta ogitarteko denentzat !

Lokoti eskualdean osagarria antolatzen

Arbaillak eskolaren haidürü

Izan dadin Kameruneko edo Frantziako agintarien ganik, Les chemins de Lokoti alkartea bere lanaren balioa ezagütarazten ari da. Bada hiru urte orai osagarri sailaren garatzeko lanean ari dela Kameruneko Lokoti eskualdean. Beharren neürtzea izan zen lehen ürratsa. Gero egoera txarrean zen ospitalea berritürik izan zen. Materiala ere igorririk izan zen eta emazte bolondres gazte bat han egon da, formakuntza, ur ala osagarri mailan diagnostika baten egiteko. Anartean gaüaldiak antolatürik izan ziren hemen sosaren biltzeko. Ber denboran, Lokotiarrek alkarte bat sortü düe han, desmartxaren jabe izaiteko gisan. Lana izigarria da zeren eta artatze lanetan hasi aitzin baldintza honak sortarazi behar beitira. Ur küdeaketan, eritarzünen prebentzioan eta formakuntzan izanen dira urteko lan ardatz nausiak.

Mendikota, Ozaze, Zalgize, Altzürükü eta Idauze Mendiko eskolak biltzen dütüan Arbailla botingoa, Idauzeko eskola handi­ tzen hasia da. Obrak dagün setemereko eskola sartzearentako ü­rrentürik izan behar lüküe. Oraiko eskolari 325 metra karratüzko beste eraikin bat gehitüko zaio. 600 000 euro kosteko dü eskola berriak bena ehüneko 70 heineko sos lagüntzak ükenen dütüe. Eki taulak pausatüko dira hegatzan eta informatika klase bat eginen düe non ere, arbel nümeriko eta bederatzi ordenagailü badiratekean. Orain bezala lau erakasle ariko dira lanean, bi eüskaraz eta besteak frantsesez, Arbaillako eskola püblikoa elebidüna beita. Eskualde hortako ikasle gazteak baldintza ezinago onetan ikasten aritzen ahalko dira düdarik gabe.

Xiberoa

Bidarrai Iragan urteko gora-beherak

EZKONTZA • DASSIE Dominique eta BENGOECHEA Marie Isabelle • ETCHEBASTER Xavier eta DITURBIDE Patricia • HERNANDO Philippe eta LE FORESTIER Brigitte • LAFITTE Thibault eta ETCHEVERRY Yoana • PAULMIER Jean Philippe et REMANDE Mélanie • SEIN Didier et PINAQUY Myriam

• SCHOENDORF Léotilde Louison • SEGUIN Oihan Reinold Gilbert

(Mendixola, 77 urte), François Quinet (Tipinanea), Albert Arrabit (Brunonea, 81 urte), Justin Moustirats (Pagondoa, 69 urte), Eugenie Elissetche (Barberaenea, 95 urte), Albert Barnetche (Xuhurranea, 81 urte). Gogoan atxik ditzagun ere gure herrian ehortzia izan den Françoise Delabrusse (Mendiburuko Amaury-ren ama, 81 urte) eta herriz kanpo zendutako herritarrak, hala nola Marie Iturbide Gazte­ ttonbordako serora (92 urte), Catherine Heguy Xurrutako serora (91 urte) eta Kalifornian zendu den Jean Pierre Irissarry Osiartekoa (85 urte). Bihotzez desiratzen dugu ere ez dadien gehiago auto ixtripu hilkorrik gerta gure herriko bideetan, maleruski usuegi gertatzen den bezala, hiru joan den primaderaz geroz, aldi oroz adin gazteko jendea joz.

(Xiberoko Botzaren partaidetzarekin)


ABISUAK

12 SARL ENECA Société à Responsabilité Limitée au capital de 10 000 Euros Siège Social : 8 rue des Bergers 64220 SAINT JEAN PIED DE PORT 443 - 391 - 800 BAYONNE Avis d’augmentation de capital et modification de l’objet social Aux termes d’une décision de l’assemblée générale du 20 Décembre 2010, le capital social est porté à 10 000 Euros et l’objet social est complété par adjonction de l’activité de prestataire de formations professionnelles. Les articles 3 et 7 des statuts seront modifiés dans ce sens. Pour avis. La gérance SARL INDA BI Société à Responsabilité Limitée au capital de 88 000 Euros Siège Social : Maison Bixta Eder 9 Rue Capilla 64120 SAINT PALAIS 490 241 494 BAYONNE Avis de transfert de siège social Aux termes d’une décision de l’assemblée générale du 21 Décembre 2010, le siège social est transféré du 32 Rue du Palais de Justice - 64120 SAINT PALAIS à Maison Bixta Eder - 9 Rue Capilla - 64120 SAINT PALAIS. L’article 5 des statuts sera modifié dans ce sens. Pour avis. La gérance

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 54 E Laguntzaile saria 64 E Europan 65 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 99 E edo 129 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 99 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

ETUDE DE Me JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAIGORRY AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 27 décembre 2010, en cours de publicité au 1er bureau des hypothèques de BAYONNE, a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes : Dénomination : «SCI SOR HERRIAN» Siège : ITXASSOU (64250), maison Sor Herrian, quartier Panecau. Durée : 99 ans Objet : La propriété et la gestion, à titre civil, de tous biens mobiliers et immobiliers, la prise de participation dans toutes sociétés immobilières, la construction, la réfection, la rénovation, l’administration par bail ou autrement des biens sociaux. L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire. Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société. Capital social : 234 000 euros d’apports immobiliers divisé en 2340 parts sociales de 100 euros chacune, numérotées de 1 à 2340, réparties entre les associés en proportion de leurs apports respectifs. Gérante : Madame Joëlle MAILHARRAINCIN née LARRONDE, demeurant à SAINT MEDARD EN JALLES (33160), 7 allée des Marronniers, pour une durée indéterminée. Cession entre vifs de parts sociales - agrément : Cession libre entre associés uniquement. Toute autre cession est soumise à l’agrément d’une décision de l’Assemblée Générale Extraordinaire de la société prise à l’unanimité. La Société sera immatriculée au RCS de Bayonne. POUR AVIS ET MENTION Me Jérôme GOUFFRANT EUROBUS SARL au capital de 7.622,45 Euros Siège Social : Rue des Magnolias 64990 ST PIERRE D’IRUBE RCS BAYONNE 350092797 Aux termes d’une délibération en date du 7 décembre 2010, la collectivité des associés de la société EUROBUS, SARL au capital de 7.622,45 Euros dont le siège social est à SAINT PIERRE D’IRUBE (64990) Rue des Magnolias, RCS BAYONNE 350092797, - n’a pas décidé qu’il y avait lieu de dissoudre la société par application de l’article L 223-42 du Code de Commerce ; - a décidé d’augmenter le capital social de 203 911,20 Euros en numéraire pour le porter à 211 533,65 Euros. Pour avis, La gérance

Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : E. LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : R. Camblong Imprimeur : Imprimerie du Labourd 29, Chemin de Casenave Z.I. St Etienne 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

HARPIDE ZAITEZ HERRIA

ASTEKARIARI - urtesaria, IPARRALDEAN HEGOALDEAN

54 y 65 y

Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial «Central Forum» - Bayonne (64100)

FIDUCIAL SOFIRAL Cabinet d’avocats 66 bis av. de Verdun 64200 BIARRITZ

AVIS DE TRANSFORMATION

IMPRIMERIE DU LABOURD SCOPARL au capital de 24 016 euros Siège social : 8, quai Chaho 64100 BAYONNE 562 721 092 RCS BAYONNE

ORBEA FRANCE SASU transformée en SARL au capital de 37 000 euros 243, allée Théodore Monod 64210 BIDART 385083324 RCS BAYONNE Par une décision du 15 novembre 2010, l’actionnaire unique a décidé la transformation de la Société en SARL à compter du même jour, sans création d’un être moral nouveau et a adopté le texte des statuts qui régiront désormais la Société. L’objet social a été étendu aux activités de recherche, développement et d’innovation. La dénomination de la Société, son siège, sa durée et les dates d’ouverture et de clôture de son exercice social demeurent inchangés. Le capital social fixé à la somme de 37 000  E, divisé en 2000 parts sociales de 18,50 E chacune. Cette transformation rend nécessaire la publication des mentions suivantes : Sous la forme de SASU, la Société était dirigée par un comité de direction constitué par : M. Jésus BARANDA HERAS, M. Miguel OCANA ARIZCORRETA (Président), Mlle Christine REMAZEILLES, et M. Angel SORIA. Sous sa nouvelle forme de SARL, la Société est gérée par M. Miguel OCANA ARIZCORRETA, gérant, demeurant à (20012) SAN SEBASTIEN (Espagne), Tolaregoia 28, pour une durée illimitée. La Société n’étant plus tenue d’avoir de commissaire aux Comptes, il a été mis fin aux fonctions de la SA SOREGOR audit, commissaire aux Comptes titulaire, et de M. BEGENNE, commissaire aux Comptes suppléant. Les mentions prévues par l’article R. 210-4 du Code de commerce et qui ne concernent que les sociétés par actions sont frappées de caducité. La Gérance

TRANSFERT DU SIEGE L’assemblée générale extraordinaire du 07/01/2011 a décidé de transférer le siège social du 8, quai Chaho à BAYONNE (64100) au 29, chemin de Cazenave ZI St Etienne à BAYONNE (64100) et ce à compter du 05/08/2010 et de modifier, en conséquence, l’article 5 des statuts. CHANGEMENT DES COMMISSAIRES AUX COMPTES L’assemblée générale ordinaire du 07/01/2011 a constaté la nomination de M. Jean-Pierre GOUZY domicilié 34 bis, rue Chalosse 40990 ST PAUL LES DAX, en qualité de Commissaire aux Comptes titulaire et de SARL BOUDALE DUFAU AUDIT ET CONSEILS domiciliée 22, av. Edouard VII – 64000 PAU, en qualité de Commissaire aux Comptes suppléant en remplacement de M. Gérard LAGUNE Commissaire aux Comptes titulaire et de M. Jean-Louis CONSTANT Commissaire aux Comptes suppléant, démissionnaires. Le dépôt sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE. Pour avis EURL Eric DUPOUY OMNIGESTION 40, allée du Moura 64600 ANGLET RCS de Bayonne N° 522 852 276 Aux termes de l’assemblée générale extraordinaire du 15 décembre 2010 à ANGLET (64600), il a été décidé : - D’attribuer à la société le nom commercial «ERIC DUPOUY OMNIGESTION» - D’étendre son objet social à l’activité de conseil en optimisation des achats et des charges. Pour avis, le représentant légal

EUSKAL IRRATIAK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5 Urtarrilaren 14a, ostirala • 16.00 : Mintza leku • 17.00 : Kantaire: Trastornados taldea • 19.00 : Aitzur eta Jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna Urtarrilaren 15a, larunbata • 11.00 : Airesta, Itxaro Saldubehere erizain liberalarekin Kintoko erien etxeetan • 12.00 : Berriak • 12.05 : Xapin • 17.00 : Pilota, Frantziako xapelketako finalerdiak Arrangoitzetik: Lehenik • Zuraide (Soraitz-Bessonart) Irisarri (Muzkarditz-Arbeletxe) Ondotik • Baigorri (Goikoetxea-Lamure) Landesetako HiriberrondeLarroquette • 20.45: Eskubaloina, Irisarri / Tolosa Urtarrilaren 16a, igandea • 09.15 : Gure bazterrak,

Ibarlatik • 10.30 : Meza Ortzaizetik             • 12.15 : Gure arbasoak, Domintxineko Mixel Tikoipe • 13.00 : Kantu xaharrak, emanaldiaren errepika. • 15.00 : Errubia Federale 1, Donibane Lohitzune / Castanet • 18.00 : Kirolak Urtarrilaren 10a, astelehena • 16.00 : Zuria beltzez, Halabedi irratiak eskainia. • 19.00 : Hegoaldeko ostatua • 20.00 : Frantses mintzaldia Eta ez ahantz euskalirratiak.info emankizunak entzuteko edo deskargatzeko


asteburuko hitzorduak ORTZIRALEAN

Euskara Teknikari bat denbora erdiz kontratatzea Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) partaidetzan, Errobi Herri Elkargoak euskara teknikari bat xerkatzen du denbora erdiz Bere lana : - Herri elkargoaren hizkuntza politikaren obratzean parte hartu  (ekin­ tzen egitaraua, partaidetzak, gidaritza batzordea) ; - Kide diren herriak lagundu euskararen erabilpena sustatzeko (lagun­ tza teknikoa, itzulpenak, formakuntza plana) ; - Euskararen sustapena helburu duten ekintza batzuen antolaketa, prestaketa eta jarraipena segurtatu ; - Itzulpenak egin. Eskakizunak : - euskara menperatzea idatziz eta ahozkoan (EGA maila ahalaz) ; - esperientzia hizkuntza politikan eta proiektu bideratzean  ; - harremanetarako gaitasuna eta talde lanerako izpiritua ; - autonomia, seriostasuna, iniziatibarako izpiritua eta proposameneko gaitasuna ; - gaitasunak animazio eta komunikazio alorretan ; - idazteko eta ahozko adierazpenerako gaitasunak, sintesirako trebetasuna ;

Postuaren deskribapena : - 2 urteko epe mugatuko kontratua, zuzenbide publikoko kontratupeko estatutuarekin ; - Asteroko lan denbora  : 17:30 oren ; - Denbora oso batera pasatzeko ahala - Postua 2011ko martxoaren 1.ean hastekoa da. Hautagaitzarako baldintzak : - Hautagaitza txostena, euskaraz eta frantsesez idatzirik helarazi beharko da, motibapen gutuna eta C.V. zehatz batekin, ondoko helbidera : Errobi Herri Elkargoko Lehendakaria Zerbitzugunea 41 PK 64 250 Kanbo 2011ko urtarrilaren 20a aitzin. - Beste edozein argitasunarentzat Errobi Herri elkargoarekin harremanetan sar : 05.59.93.50.72. edo errobieuskara@orange.fr

LA VILLE DE BIARRITZ Recrute BIARRITZEKO HERRIKO ETXEAK XERKATZEN DU

Euskararen sustapenerako Hiriaren politika sortu eta obratzeko misio karguduna Zure eginkizunak : Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorrarekin loturan, euskara sustatzeko Hiriaren hizkuntz politika obratuko duzu, besteak beste euskararen erabilpena garatuz Hiriaren komunikazio idazkietan, euskaraz egiten den seinale­ tzan, herriko etxeko langileak euskara ikasten lagunduz, euskalgintzako elkarteak sustengatuz, Euskararen Erakunde Publikoak zehaztu hizkuntz proiektuari jarraipena emanez. Zure perfilea : Baxoa + 3 urte eta euskara perfektuki jakitea (EGA diploma edo heinekoa), bulegotiko eta Interneteko logizialekin ongi konpontzen zara, idazteko gaitasunak, harremanaren zentzua, iniziatibak hartzeko jitea, esperientzia esanguratsua arlo horretan. Milesker zure hautagaitza (motibazio gutuna + CV euskaraz eta frantseseraz + zure diplomen kopia) 2011ko otsailaren 1a baino lehen ondoko helbidera igortzea : Biarritzeko Auzapez Jauna – Giza Baliabide Zuzendaritza – 12 Edouard VII etorbidea 64202 Biarritze Cedex.

UN CHARGE DE MISSION POUR LA CONCEPTION ET LA MISE EN ŒUVRE DE LA POLITIQUE DE LA VILLE POUR LA PROMOTION DE LA LANGUE BASQUE Vos missions : Rattaché(e) à la Direction Générale des Services, vous mettrez en œuvre la politique linguistique de la Ville pour la promotion de la langue basque, notamment les actions destinées à intensifier l’usage du basque dans les documents de communication de la Ville, densifier la signalétique intégrant la langue basque, favoriser la formation du personnel municipal en langue basque, soutenir le monde associatif dédié à la langue et à la culture basque, relayer le projet linguistique défini par l’Office Public de la langue basque. Votre profil : Vous possédez un bac + 3 et une parfaite maîtrise de la langue basque (diplôme EGA ou niveau), vous avez une bonne pratique des logiciels de bureautique et d’Internet, des capacités rédactionnelles, le sens du contact, l’esprit d’initiative, une expérience significative dans ce domaine. Merci d’adresser votre candidature (lettre de motivation + CV en basque et en français + copies de vos diplômes) avant le 1er février 2011 à Monsieur le Maire de Biarritz – Direction des Ressources Humaines – 12 avenue Edouard VII 64202 BIARRITZ CEDEX

- Izpuran, Bentaberri gelan (10.00 eta 15.00) “Kamishibai” ikuskizuna, Pestacles et Compagnie taldeak emanik - Miarritzen, Versant antzerki taldearen biltokian (20.00) “Anges de la rue” gaualdia, Mexikoko ka­ rriketako haurren fagoretara - Baionan, Antzokian (20.30) “Donka, une lettre à Tchekov” an­ tzerkia, Teatro Sunil-ek emanik - Itsasun, Sanoki gelan (20.30) “L’estime de soi et la confiance en soi” mintzaldia, Sophie Schumacher terapeutak emanik - Kanbon, AIEC gelan (21.00) Vincent Martin-en “Mise en pièces” antzerkia - Hendaian, ezkerparetan (21.30) Canta U Populu Corsu

LARUNBATEAN - Ainhizen, EHLG-ren 6. urtemugako besta - Miarritzen, Mediatekan (14.30) Mattin Irigoien-en “Jendeen jende” liburuaren aurkezpen-irakurketa. Toki berean (16.00) mahainingurua “irudiaren erabilpenaz euskal hedabideetan”, Eneko Gorri, Remi Rivière eta Ximun Carrèrerekin. Eta Midi geltokian (20.30) Eric Assous-en “Les hommes préfèrent mentir” antzerkia

13 - Azkainen, Jauregia egoitzan (15.30) Elirale konpainiaren “Ninika” haur ikusgarri berriaren lehen entsegu erakustaldia, tokiak aitzinetik atxikiz - Baionan, Glain auzoaldeko Elkartetxean (10.00-18.00) istudianteen Studyrama saloina. Eta Elkar dendan (17.00) “Protestantismoa Euskal Herrian”, Txomin Peillen-en mintzaldia - Alduden, Esnaasu Mentan (19.00) kantu afaria Astezkenekoak eta Sarako kantariekin - Hazparnen, Mendeala gelan (21.00) Canta U Populu Corsu, Kantuz eta Kuxkuxtu - Urdiñarben, herriko gelan (21.00) Angel Ramos Sanchezen “En attendant Julio” ikuskizun i­rringarria - Arbonako elizan (21.00) «Sakratua» ikusgarria

IGANDEAN - Larresoron, Elkartasun eguna - Angelun, Lamothe plazan (11.00) Mutxikoak

ASTEBURUAN - Hendaian, Bixintxo bestak - Baionan, Luna Negran, ortziralean eta larunbatean (20.30) “Marcial remet une couche” ikusgarria, Marcial kantari-humoristarekin

Sexualitatea eta presondegia Urtarrilaren 13an, ortzeguna (19.00), hitzordu berezi bat eskain­ tzen du Baionako Mediatekak. Hor beharra da Arnaud Gaillard soziologoa, idatzi berria duen “Sexualité et prison” liburuaz min­ tzatzeko. Ondoan ukanen du Gabi Mouesca, Presondegietako Nazioarteko Behatokiko lehendakari ohia.

Telebixta Leihotik Bahituak : Larunbat goizean entzun dut frantses irratietan Nigerreko herrialdeko Niamey hiri nagusian bi frantses bahituak izan direla zerbaiten edaten ari zirelarik ostatu batean. Orotara hamar ziren, hamar frantses bahituak Asian eta Afrikan, taliban delakoak alde batetik eta Afrikako Al Qaida bertzetik bahitzaile agertzen direla. Gogoan ditugu, baita ere munduan diren bahitu guziak. Larunbat aratsean jakiten dugu Niamey-ko bahituak hil dituztela. Bolikosta : Egunero zain gaude ikusteko nola bururatuko den Bolikostako auzia, betetzen dituelarik prentsa, irrati eta telebixtak. Laurent Gbagbo bost urterentzat president izendatua izan zen 2000 urtean eta bost urte horiek hamar bilakatu dira. Azkenean, deitu ditu herritarrak president alkiaren hartzeko pentsatuz bereganatuko zuela airez aire. Ez da hala gertatu eta bigarren itzulian Ouattara jauna garaile izan da. Pentsa daiteke alki edo besaulki hori goxoa dela ez baitu Laurent Gbagbo-k utzi nahi, denbora berean demokraziaren kontra baitoa. Bolikostak bi president baditu orai, bainan gerla zibila baten aitzinean daude. Kasik mundu guzia Gbagbo-ren kontra dago bainan ez du amor eman nahi. Denek baino hobeki egiteko Sarkozy-k bota dio lekuen husteko « ultimatum » bat, hots hordago idurikoa. Hamar egun iragan dira eta oraindik han dago Gbagbo. Hobe zukeen ixilik egoitea gure Sarkozyk. Berri ona : Gehienetan berri txarrak agertzen dira komunikabideetan. Joanden astean, aldiz, jakin da ixtripu gutiago izan dela errepideetan eta, beraz, hil gutiago, 4000 petik, 3994 hain zuzen. 17000tik 4000ra jautsi da kopurua eta dudarik gabe zaurituak ere gutiago dira. Beribil erretzea : Berrikitan sortu den ohidura da urte zahar eta urte berriaren arteko gauan beribil erretzea. Ez dugu gehiago jakinen zenbat erre diren Hortefeux ministroak pentsatzen baitu ez duela balio holako berrien hedatzea. Berri txarrak direlakotz ? Errugbia : Asteburu ona Top 14 xapelgoan jokatzen diren euskaldun bi taldeentzat. Miarritzek aise irabazi du Agen-en kontra hamar entsegu markatuz (65 eta 22). Nekezago ereman du partida Baionak Castres-en aurka (25 eta 22). J.H.


HAN ETA HEMEN

14

XIX. mendeko kantu ahantziak

Mendiondotik Louisianarat Lan interesgarri bat plazaratua du Marcel Marc Douyrou ikerleak Ekaina aldizkarian, arrunt ezezaguna zaukun Mendiondoko Dartaguiette familiaz. Eze-

Panpi Zamora, Maixan Arribillaga, Auxtin Zamora, Mixel Arribillaga eta Mixel Mendiboure, ”XIX. mendeko kantu ahantziak” liburuaren paratzaleak

1910ean hasi zen orduko euskal kantu andana baten idazten kaier batean Senpere Musumieleneko Marcel Arribillaga. Mende baten buruan, hara Senpereko Oxtikenekoak eta Hatsa elkarteek kantu bilduma hori argitaratzen dutela, “XIX. mendeko kantu ahantziak” tituluarekin. Kaieraren kopia zen bezala agertzen da alde batetik, eta gaurko idazmoldean ezarririk bertze aldetik. 110 kantu ditu. Marcel Arribillagaren kantu kaiera Piarres Lafitte euskaltzainaren artxibategitik jalgia da ez hain aspaldi. Argiki ageri da Lafittek “Charamela”, “Kantuz” eta “Kantu Kanta Khantore” bildumak osatzeko Senpereko kantu kaier hori baliatu zuela, beste iturri batzuren artetik. Kaier hortan, badira kantu oso ezagunak, bertze batzu Senpere aldean bereziki ardura kantatzen zirenak, hala nola Ganizon Bergara “Txistu” zenak, eta kantu arrunt ahan­ tziak. Kaier hori esku bakar batek baino gehiagok idatzia du, bilduma urtetik urtera osatuz joan da, ehun bat o­rrialde baino gehiagotaraino. Lapurtar euskalkikoak frangotto, bainan ere euskalki hortaz kanpokoak ere bai zen-

baitzu. Jean Barbier beraren izenpetzeak ere aurki­tzen dira kaier hortan, 1913an Senperen apez izendatua izan ondotik. Jabetasuna agertzekotan haatik, kaierak Marcel Arribillaga izena dakar lehen orrialdean eta, nola ez, etxearen izena, Musumielenea. Marcel Arribillaga eta haren anaia kantari oharga­ rriak omen ziren, behiak deizten ari zirela jendea egoten omen zitzaien behitegiko atetik haien entzuten. Haien arreba Marie Jeanne-ri esker dira aldiz idatzi gehienak, eskola emaile, Barbier apezaren idazkari eta elizan organo joile baitzen. Nahiz XX. mende hastapenean idatzia izan, kaier hortako kantuak XIX. mendekoak dira, zenbaitzu askoz zaharragoak ere. Kantu bakan batzu baizik ez dira datatuak, gehienek sahetsean ohar bat badute, kantua historian ontsa kokatzen duena. Egunean eguneko gertakizunez gain, kaier hori lekuko historikoa dugu. Karlistadak, Hego Ameriketarat emigra­ tzea, Frantziako barne politika, lehen mundu gerlako aipamenak, 1914-1918ko gerlaren itzala agertzen zaigula zenbait kantutan...

Jean-Baptiste Martin Dartaguiette

zaguna gaur, alta garai batean fama handia ukana du familia horrek. Mendiondo Etxeberri­ ttoko seme ziren Jean-Baptiste, Pierre eta Gratian. Jean-Baptiste Dartaguiette (1657-1720) Mendiondon berean ezkondu zen, Irunia etxeko premuarekin, Dartaguiette d’Iron deitura hartuz. Mendiondo Urrutira ezkondu zen Pierre, eta Gratian Makea Zurrurtera. Lapurdiko Biltzarraren kondu, diruzain kargua beteko du zenbait urtez Jean-Baptistek, 1685etik goiti. 1709an, Heleta Agerrea erosiko du, horri esker Nafarroako Estaduetako kide bilakatuz, Age­rreko baroia tituluarekin. Eginiko zerbitzu handieri esker, Erregearen aholkulari-idazkari ere bilakatu zen, eta 1719an Poitou eskualdeko La Mothe SaintHéray-ko jauregia zuen erosi,

Irunia gaur egun, Mendiondoan

hango markesa zela gisa hortan bilakatzen. Bainan aski laster zendu zen, 1720an, eritasunak 63 urtetan bentzuturik, Mendiondo Irunean. Mendiondoko elizan ehortzia izan da Jean Baptiste Dartaguiette, Agerreko baroia, La Mothe Sanit-Héray-ko markesa, Erregearen aholkularia. Hunen hiru semek ere fama handia bilduko dute, Louisiana eta ugarte batzutan gaindi ibilirik, fortunaren bidean, zoritxarraren bidean ere. Gerla eta esklabotza garaiak ziren. JeanBaptiste Martin Dartaguiette seme zaharrena (1682-1729) gazterikan Louisianako komisario izendatua izan zen, hots gobernadore-orde, ontasunak beretzen zituela han gaindi bai eta Frantzian berean, Parisen eta bertze, Frantziako hirinagusiko dirudun handienetarik bilakatzeraino. Parisen zendu zen 47 urtetan eta han bereko San Eustakio elizan ehortzia izan zen. Bernard bigarren semea (1683-1742), Erregearen lotinanta, Louisianan gaindi ere ibili zen, bereziki New Orleans eskualdean, bai eta Illinois estaduan. Santo Domingon zendu zen 1742an, 59 urtetan. Pierre hirugarren semea (1684-1736) ere ibili zen beste biekin eta bere ber ere, armadako kapitain gisa. Chicachas indianoen kontrako guduka bat galdurik, preso hartua izan zen eta bizirik errea. 52 urte zituen. Huna beraz Marcel Marc Douy­ rouren artikulu mamitsua laburbildua, oraindik xehetasun asko daukala bestalde. Harrigarri da Louisianako historia liburuetan zenbat aipatuak diren Dartaguiette-tarrak eta baterez hemengoetan ! (Ekaina n° 113 – 2010, 43 Erromardiko bidea 64500 Donibane Lohizune).


KIROLAK pilota

15

Buruz-buru : Bi Lambert eta Larrechea bat

Laurent Lambert................. 40 Gregori Aguirre.................. 20 Hasi dira beraz burukak, Lambert anaienak Baigorrin eta beste biak Saint Martin de Hinx Landesetakoan. 50 minuta aski izan dituzte ezbaian bi anaien hauk jende aldeño bat (ez sobera) eta pariatzaile suharrak ere hor zituztelarik, nahiz hauk ez duten sobera lan izan lehen zalantza heien ondotik. Partida huntan, Urruñarra oraino berri berezkoetan, erditan gelditu da. Hor zuen Lambert gehienaren botea (12 orotarat eta berak 3 bakarrik, hunek zuen airearekin ederki ekarriz bestearenak) eta hola ez da desmasiarik izan parioetan ere. Olivier Larrechea................ 40 Ximun Lambert................... 24 Bigarren huntan oro gerta zitaz­ keen eta nehor ezin fida. Lehenik jakin behar zen Larrechea nola zen pasatuak pasatu. Eta ainitz igurikatzen ginuen Ximu-

nen molde pollitaren ganik. Eta ez da beldurrenik gertatu. Batetik, Larrechea funtsezko bat ikusi dugu berriz, aire segurtatzeko batekin eta ez moztekoa lehen bezala. Baina, beste aldetik, ez dugu Ximun ezagutu. Nekez plantatu, nekez ekarri, nekez plazatu, salbu sare pollit batzu hastean, eta ez bere buruaz fida ere. Gisa hortan 15 bote Larrecheak eta bi bakarrik Ximunek. Beharko dugu beste Ximun baten beha egon joko hortan bainan ez utz denbora joaitera ! Herve Bonetbeltx................ 40 Peio Ducassou................... 24 Landesetako trinketean ahal oneko bi pilotariren artean zen auzia. Biek besoa ba, biek pilota maite eta ez amor emaiteko gogorik, haatik baginakien lehenak Oçafrain garaitua zuela doidoia, ustegabeko bat eginez, nahiz Harizmendi baten kontra aisexka galdu bazuen ere (Garaziko Super hartan). Aldi huntan haatik Makearraren jo finak ditu bere ondorioak ekarri eta abantail ederra ere irabazle kineari. Olivier Jeannots................. 40 Patrik Ezcurra..................... 33

Huntan ere bi joko mota ziren. Hainbertze partida irabazirik duen 40 urteko urruñar axeriarena eta beso haundiko landestarrarena. Haste hobea ukan du hunek (14-7) eta gero xakurra bere buztana ezin ha­ rrapatuz bezala ibili behar ukan du beti « xaharrak », gaztearen 8 sakeak bestalde, haatik 26etan berdinean izanak zirelarik. Waltari – Saldubehere........ 50 Bielle – Oçafrain................. 46 Hau astelehen huntako partida, Garatenean. Jendea, usaiakoa, ez gehiago, beti besterik ere ateratzen baita, eta gauza hobereneri ere usatzen jendea. Guk ere, hau osoan ez ikusia gatik, erran dezakegu ez dela beste batzuetako desmasia izan, botean ere (16 eta 9, lehen hori irabazleena, eskuak ase artean). Baina apuñatik edo erdi besagainka sakatze hortaz zer erran, Waltarik hoin ontsa dakiena ? Hori ere ez baita deneri emana. Inchauspe – Ducassou......... ? Ezcurra I – Lambert.............. ? Hau da helduden asteleheneko prestatua den partida, zerendako ez ?

HEGOALDEAN TITINEN ITZULIPURDIEKIN Xala – Barriola.................... 22 Gonzalez – Laskurain......... 18 Rico IV – Argote.................. 22 Urrutikoetxea – Iza............. 17 Olaizola II – Begino............ 22 Bengoetxea – Patxi Ruiz.... 16 Diaz – Otxandorena............ 16 Mendizabal I eta II.............. 10 Aritz Lasa – Merino II......... 22 Titin – Pascual.................... 21 Apezetxea – Zezilio............. 22 Jaunarena - Larrinaga......... 8 Partida ederrik ikusi da aste hortan, Logroñon ala Iruñean bereziki. Lehen hortan oren bat eterdi behar ukan dituzte Rico eta Argotek irabazteko 878 pilota jorik orotara, bi aitzinekoek segurik bataila gogorra eremanez irabazteko. Eta zer erran Titinen hortaz ? Batez galdu bainan zer eginik, eta nundik jinik ? Eta ikus ere beren « jaunen jaunak » atxeman dituztela Aimar Olaizolak eta Beginok. Iruñean beti ! Bego

Burua gora Lasterkari

Beñat Errandoneak lasterkaldia utzi

Argentina eta Txilen gaindi iragaiten ari den Paris-Dakar lasterkaldian ginuen Beñat Errandonea saratarra, Jean Pierre Garcia zaukala sahetsean. Beren bide zoatzin, bainan buggy-aren motorra hautsi dute, lasterkaldia aldebat uztera beharturik izanez. Hamar lehenetan bururatzeko ametsa Atacamako basamortuan ito zaiote gisa hortan, Txileko lurretan, Peruko mugan.

Esku baloia Bilboko Athletic burua gora ateratu da Errege kopan Bar­ tzelona erraldoiaren kontra jokatutako partidetatik. Joaneko partidan berdinketa ardietsi zuen Katalunian, osoki defentsan arizanik. Iztulerakoan, joan den astean, San Mamesen, 40.000 sustengatzaile beroren aitzinean, suharki jokatu dute euskaldun futbolariek,

Bartzelona kasik kanporatuz. Partida bukaeran zuen lehenik tantoa sartu katalandar taldeak (Abidal), Bizkaitarrek (Llorente) aski laster berdinduz. Talde guziek katalandar horien ganik zafraldia hartzen duten garai huntan, ez da balentria ttipia !

Larunbatean, partida gogor baten mentura

Joanden asteburuan, adiskidantzako partida jokatu du Irisarriko talde nagusiak Angelu/Miarritzeren kontra, Miarritzen galduz 26-24. Larunbat huntan aldiz, xapelgoa berriz hasiko da. Irisarrik Tolosako talde gotorra errezibituko du Airoski gelan (20.45). Bigarren taldea aldiz Chanpcevinel-era joanen da. Neskek Escoubes herriko biarnesak errezibituko dituzte (18.30). Joanden asteburuan, hauek Bruges taldekoekin ziren neurtzen eta 19-19 bururatu zen partida. Mementoko, neska seniorrak hirugarren dira sailkapenean.


Inbido

16

Txileko hiri nagusia, Santiago… Hiru astez ibili gira denetarik biziki urrun den Pazko ugartean. Harat heltzeko, ardurenean Txilen gaindi joaiten da. Egun, geldialdiño bat eginen dugu beraz Santiago herrialde hortako hiri nagusian. Txile herrialde hori dena xirrixta luze-luze batean

beste bi miliun, heldu da badela hor zazpi miliun biz­tanleko hirigunea, Txileko jende­tze guziaren herena hor kokatzeneta… Hiri ederra, fama handiko erakustegi batzuekin…

Gernikako arbolaren umetxo bat

Santiago, alimaleko hiria…

dago, iparraldeko puntatik hegoaldekorat lau mila kilometro dituela, Santiago nunbait han erdi-erdian… Mendietarik hurbil, bera ere bost ehun bat metroko goratasunean, itsasotik ere ez urrun. Hamaseigarren mendean sortu zen hiri hori eta laster handitu. Sortzaile, Pedro de Valdivia español ai­ tzindaria, 1541-ean heldu zena eskualde hartarat, ehun eta berrogoi bat lagunekin, eta tokia gostukoa kausitu hiri baten eraikitzeko. Santiago eman zion izena Konpostela gogoan eta Jondoni Jakobe apostoluaren ohoretan. Ameriketako hiri handienetarik bilakatua da Santiago. Pentsa, hirian berean badira bost miliun biztanle, inguruko herrietan

Hemeretzigarren mendean bereziki, ainitz euskaldun joan zen Txilerat eta han segidatu. Heiek eta heien ondokoek ez dute Euskal-Herria ahantzi edo ahanzten. Elgarretara­ tzen ere dira gure ohidurak gogoan. Santiagon bada plaza bat Plaza Vasca dei­ tzen dena. Plaza hortan duela 80 urte landatu zuten haitz ttipitto bat, Gernikako arbolaren umea. Eta han berean duela Gernikako arbolaren umetxoa 18 urte estreinatu oroit-harri bat denen bixtan ezarria. Harri bat zointan idatzia baita biziki polliki plaza hartan landatu arbolak, bere hostoak galtzen dituenean, haizeak hosto horiek

1992-an estreinatu oroit-harria

eremaiten dituela Euskal-Herriaren mezulari eta hosto horiek, usteltzearekin, ontzen dutela Txileko lurra… Arbolaren aitzinean ikusten da ere ikurriña eta han berean badira zazpi jar-toki gure zazpi probintzien izenekin… Pazko ugartean izan berriak diren euskaldunek arras egonaldi laburra egin dute Santiagon bainan plaza hortan izanik arras hunkituak ziren eta iduritu zaiote beharrenak hor berean ikusi dituztela…  Muslaria

EUSKAL DIASPORA Gazte euskal argentinarren haztegia Iragan larunbatean bururatu zen Buenos Aires probintziako Chascomus herrian 2011ko ‘Udaleku’, 12-15 urteko haur euskal argentinarrendako herrialde hartan sekula antolatu den bigarren udalekua (ez ahantzi mementu huntan uda sasoin betean direla Argentinan). Iazko urtarrilean  lehenengoa arrakastaz antolaturik, Chascomuseko ‘Zingirako Euskaldunak’ Euskal Etxekoek (Chascomus zingira edo laku baten ondoan den herria da, hortik izena) ekimenari segida ematea deliberatu zuten eta hogeita hamar bat gazte bildu dituzte aurten, Buenos Aires probintziako herrietatik baina baita ere mila bat kilometrora dagoen Mendoza probintzia eta hiritik etorriak.   Astelehenetik ibiakoitza bitartean -  urtarrilaren 3tik 8ra - euskara klaseak, pilota, herri kirolak, euskal usadioak, musika, dantza, gastronomia eta kultura tradizionala ikasten eta praktikatzen arizan dira, Euskal Herritik heldu begiraleak zein Chascomus berekoak gidari. Euskal Herriko begiraleak, guziak ziren  Gipuzkoako ‘Eziko Udalekua’ elkarteko kide: Ainhoa Lujanbio (Donostia), Irati Maiztegi (Oñati), Eli Larrañaga (Zizurkil)  eta Gorka Aierbe (Zegama); begirale chascomustarren izenak: Ana  eta Maitena Etchepare, Lucia Murias, Federico Redin, Augusto Infante eta Daniel Etchepare. Udalekuko koordinatzailea, Maria Laura Eguren izan da, euskal etxeko  andere presidenta. Laguntzaileak, euskal etxeko

Argentinako Udalekuko partaideak heien diplomekin Chascomuseko Euskal Etxe aitzinean iragan larunbatean. Arg. EuskalKultura.com 

familia eta kideak, eta Chascomuseko Herriko Etxea eta elkarteak. Babesle, hein handi batean, Gipuzkoako Foru Aldundia.  

Udalekuko lehenengo egunean, ‘Zingirako Euskaldunak’eko auzapezak, Juan Pedro Urrutibehety-k,  bisita egin zien parte hartzaileeri euskal etxeko egoitzan. Geroztik, euskal egoitzaz gain, herriko Pilota Elkartean, Gouaillard Plazan, Chascomus zingirako uretan, Club Atletico-n, Libres del Sur Parkean eta beste zenbait lekutan  gauzatu dituzte programako ekimenak. Lehenengo helburua, haurrek izigarri ongi pasatzea, aise lortu dute, eta baita bigarrena ere, euskal kultura puxkat ikastea, lagun eta adiskide berriak egiten zituzten bitartean. Bakotxa bere etxera joateko mementua heldu delarik, malkoak eta begi hunkituak izan dira nagusi, partikularzki urrunekoen kasuan.   Ondarreko egunera, eta besteak beste partaidetza diplomak banatzeko, FEVAko (Argentinako Euskal Etxeen Federazioa) lehendakaria, Ricardo Basterra,  La Pampako Santa Rosa hiriburuko Euskal Etxeko lehendakaria ere badena, heldu da Chascomusera. Eskerrak eman dizkie haurreri eta antolatzaileeri Argentinako euskaldun komunitateak geroa ukan dezan ematen duten laguntzagatik. Erran bezala, azken egunean, bozkarioa eta laguneri agur edo ‘heldu den arte’ erran beharraren tristura nahasi dira, uros eta ber denboran triste egoteak hainbaten begiak busti dituelarik. Hori aitortzen dute antolatzaileek dela heien pagamendu politena.   Joseba Etxarri


Herria 3088