Page 1

Euskaldun Gazteriaren gehigarria Encart Euskaldun Gazteria 2010eko Urriaren 21ekoa - 21 Octobre 2010 - 1,15 E - N° 3077-

ISSN 0767-7643

Biper-Besta Ezpeletan

“biper-jaun”

Manex Olhagaray Urte guziz Ezpeletak keinka huntan eskaintzen dauku bere BiperBesta, urte guziko besta jendetsuenetarik izaiten dena gure Iparraldean. Berrogoi bat urte sail horri plantatuak direla eta biziki kartsuki. Urriko azken igandeak ekartzen du holako besta, salbu igande hori Omiasaindu bezperan gertatzen delarik. Eta nola aurten hala den preseski, aste batez aitzinatua dute beraz. Igande huntan da bainan bezperatik hasiz, bi egun ez baitira batere sobera alimaleko mugimendua izaiten-eta! Karia hortarat, Biperraren Kofradiak ongi etorri guziz beroa eginen diote mugaren bi aldetarik jinen zaizkion adixkide eta ezagun guzieri. Urte guziz bezala, Biper-saria eskainiko dio fama handiko kirolari bati, eta “biperjaun” jarriko du aspaldian euskal ondareari errotik atxikia den herritar bat.

Aurten saristatuko den kirolaria deitzen da Yohann Diniz, oinezkari arraroa, Frantzia behere hortan sortua, motaz Hego-Ameriketakoa. Bi aldiz Europako xapeldun ateratua 50 kilometro luzeko ibilaldian, bigarren aldia joanden uztailean Barzelonan. 32 urte ditu, Postetako langilea, behar duen denbora uzten diote haatik bere kirolari sailean ahal bezen ongi heltzeko. Gizon argia eta sanoa Eta nor hautatu dute bada “biper-jaun” izaiteko? Ezpeletako alde hortan segurik denek ezagutzen eta ainitz estimatzen duten gizon bat, Manex Olhagaray, gure ondareaz eta gure euskaldungoaz beti axola handia ukan duen laborari bat. Gizon ernea, argia eta sanoa. 87 urte joanden astean beteak. Itsasun sortua, mugatik arras hurbil, Pekaden-Borda base­ rrian, bainan haurrean Ezpeletan kokatua, Basaburuko “unibertsitatean” ibilia eskolan, berak aski polliki kondatzen duen bezala. Luzaz eta luzaz Ezpeletan egona, lehenik Iturrartean, gero Mazondo-Beherean. Orai berriz Itsasun bizi, Latseko errekan, leku miresgarri batean, Bakea izeneko ohantze pollit batean, Joana bere andrearekin. A­rras pixkor dago, bi baratze oraino berak egiten. Badu zonbait itzuli eginik eta de-

Ezpeletako ohidura goresgarria, etxeak biper gorriz apaintzea…

urte) eta beti atseginekin, berak erran daukunaz. Gaztean, jadanik Eskualduna irakurtzen nuen… ”. Michel Labéguerie-ren adixkide handia, bai eta Pierre Duhour hazpandar be­ rriketariarena. Famaren arabera, kontrabandan ere arizana. Berak ez du haatik kontrabandarik aipa­tzen, irriño batekin aitortzen bakarrik “gauaz­ko lana ere izaiten zela batzuetan”. Ezpeleta eta Itsasu ondo hortarik guti urrundua Michel Darraidou eta Manex Olhagaray bere bizian. Gerla denboran haatik, mugaz nak xarmanki kondatzen ditu. bestalderat joana, Alema“Otoi, ez egin nitaz sobera es- niarat bortxuzko lanetarat ez pantu”, horra zer daukun haa- igorria izaitea gatik. Gero, tik galdetu. Bainan Michel frantses armadarekin segitua Darraidou kofradia-buruak Austriaraino. Behinere egin dion bezala, ez ditazke utz duen ateraldi luzeena. Berriholako gizon baten merexi- kitan eskuratua du funtsean menduak aipatu gabe. Frantziaren esker onezko Manex lehenetarik izan zen ageria, 65 urteren buruan Ezpeletan biperrari eman zi- beraz… Gerlatik landa, be­ renetan, bere osaba batek rriz Euskal-Herriratua, handik ideki bideari segituz. Beti izan zonbait urteren buruan Joada bere lana maite duen la- na-rekin esposatua, familia borari bat. Ardiak ere atxikiz, eder bat hazten zutela, bost hamar bat urtez Hazparnerat seme-alaba… Bai, Manex-ek eremaiten zituenak neguko merexitua du segur Biperpazketarat. Bestalde jendeki- Besta-kari egiten dioten ohona eta zerbitzu egilea. Gogoz rea, berari ez bazaio hala idueta bihotzez arrunt euskal- ritzen ere… duna. Bertsularieri luzaz biziki jarraikia. Herria-ren irakurle (Ikus bestalde guziz jarraikia: “Egundainotik, Biper-Bestaren egitaraua) Herria sortuz geroz (duela 66


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza Mambo, Alleluia ! Itsasuko elizan eskainiko du larunbat huntan Leinua taldeak “Sakratua” ikusgarria : dantza, kantua eta musika Euskal Herriko errepertorio sakratuan oinarritua. Hunen ikusteko atsegina ukan ginuen iragan apirilean Mugerreko elizan, lehen aldietarik emana izan zenean. Zinez po­llita ! Ikusgarri denboran, “bakea ez dela naturala” da bertsutan kantatua. Segur, hobeak gira gataskan aritzeko eta gerla egiteko ! Artetik noizean behin idekitzen da halere zorion leihoa.

Mundu zabalak telebista bidez segitu ahal izan ditu Txileko San Jose meategian, Atacamako basamortuan, 700 metroko barnatasunean kasik 70 egun huntan preso zauden 33 meatzarien salbatze urra­ tsak. Mirakuluzko salbatzea, 33 gizon be­ rriz bizirat ekarririk. Kritika batzu entzun dira, hala nola Sebastian Piñera Txileko lehendakaria gertakari hortaz baliatu dela frangotto histua zitzaion irudia loratzeko. Aitor dezagun halere kasu hortan obratu den elkartasun mugimendua bihotz altxagarri dela, jendarteak erakutsi baitu hor hoberenaz ere gai dela !

Badu bi aste nunbaitan bururatua dela Pauen pilotako mundiala. Han ez ginenek hedabide desberdinez ukan ditugu oihartzunak. Entzun dugu han zirela ber­ tzeak bertze Frantzia eta Espainia, han beraz frantses eta espainol pilotariak. Ez ote zen batere pilotari euskaldunik ? Beharrik, kaseta huntako Bego pilotazaleak ekarri dauku berri ona, euskal Hegoaldeko eta Iparraldeko pilotariak ere han gaindi bazabiltzala ! Eta, jakin dugunez, han ere togoles pilotari batzu, ikuska etorriak haatik eta ez xapelgoa jokatzeko. Brive eskualdeko pilota elkarteak zituen zortzi gazte ekarraraziak. Zorion hutsa horien­ tzat ! Togoko herri xume batean bizi dira. Noizbait, Togo 19 elkarte humanitarioak palantxa eta pilota batzu eskaini zituen hango eskoletan, eta gazte horiek pilota joko horri lotu murru zahar baten kontra. Ez dira oraindik xapelgo bat jokatzeko on. Baina nork daki pilotarentzat basamortu den Afrika hortan ez ote denetz hazi ona erein ? “Gu gira haur togolesak, Mambo, Alleluia !” dute alegeraki kantatu, beren himnoa. Peio Jorajuria

• Jerusalemen girixtinoek baderamate aitzina beren sinodo biltzarrea, gehiagoko ilusionerik gabe, egiazko bake bat nekez bururatzen den juduekilako palestinar herri hortan baina etsitu gabe halere eta betiko nahikarian. Bakotxak berea gogoan bai, hor duelarik Ramallatik hurbil, Mgr Rafic Khoury jaun erretor palestinarra eta David Rosen rabino judua buruz-buru bezala. Guti elgarretaratzen dira bi alderdiak baina batek bestearenak ezin uka. Han dute beti juduek egin muga berexgarri hura, bai eta heiek beti altxatzen dituzten koloniak. Eta, futxo, denak hor daude berearekin, ala judu, ala giristino, ala musulmano, eta denen mintzoaren beharra ba doi bat iraunkor ditakeen elkartasunik izaiteko. • Hamar mila giristino badira Hiri Sainduan berean, motaz arabeak bainan kristau erlisionekoak, ari direnak Olibetako Mendi ezagutuaren aldean, beren herrittoa egin beharrez ari hek ere, beren katiximak eta ofizioak han berean dauzkatenak patriarka latinoaren inguruan. Han ere dituzte familiak beren haurrekin eta, gehiago dena, ezin uka bizi direla, baldin-eta lana falta badute ere zenbaitek eta prezioak ehuneko hogoiez kariotuak azken urte huntan berean. Etxeak egiteko nekeziak beti hor dituzte baina zazpi ehun familia ba halere hor gaindi bizitzeari uko egiten ez duten girixtinoak. • Petrolioaren prezioak munduan gora­ tze bat bazuen herriarteko tratuetan, galdea gorakadan izanik industria haundiko herriak 300.000 barrilen goratzean. Dena den urre beltz horren zerbitzuek bederen %8-ko merkatzea ukanik azken huntan, iduritu zaie ekonomisteri berriz plomura­ tzeko mentura batera itzuli direla. • Grezian beti lanak dituztela beren krisia ondo huntan, badakigu. Eta orai berriz burdinbideetan dituzte greba edo lanuzte mehatxuak sindikaten partetik. Hauen kezka eta beldurrak, eta protestak, hango OSE konpainia pribatizatze batera doala. Hunek ere dirua nunbaitik behar, ehuneko 10,7-ren defizitean izanki-eta. • Libanon izan da bisitaz Mahmud Ahmanidejak Teherango presidenta espantu frangorekin, goretsiz Beyruten Libango herria, zinez gogor egiten diolakotz Israelgoari. Bazituen han aldeko oihukariak Hezbolak deiturik etorriak berotu nahi zituenak beren guduan. Beste aldetik haatik Hilary Cllinton amerikar segetariak bere beldurrak erakutsi ditu Ahmanidejak bezala bere nuklear armetan irrisku gehiegi hartzen dutenetaz. • Nazione Batuetan, bost partalier berri sartu dituzte joanden asteartean zortzi, hautuz herriarte horren seguritate kontseiluan. Heiek dira Alemania, Hegoafrika, India, Portugal eta Kolonbia. Haatik 15 kideetarik bostek badute ezaren «veto» podorea : USA, Xina, Frantzia, Errusia, Ingalaterra.

ONGI ETORRI Lurpean, preso ziren hasiz abuztuaren 5ean, urriaren 13a arte ; orotara 69 egun. Nola bizi izan dira hainbertze denbora, ilunbean, 33 zirelarik orotara ? Bereziki lehenbiziko hamar egunak, ez zutelarik harremanik beren familiekin. Elkartasuna nagusitu da, elgarrekilako atxikimendua esperantzaz betea, hain zuzen beren artean onartu baitute nagusi bat, bertute haundiko gizona, Urzua deiturakoa, holako deitura batek salatzen duela euskal jatorria. Bigarren bizi bat hasten da haientzat. Ongi etorri ! Gehexan Pontto

• Xileko 33 mineroak mirakuluzki bezala salbatzen segitu ditu mundu osoak beren 700 metra barnako mehategitik barra barra

jalgi dituztelarik 69 egun izialduraren buruan. Han zituzten, bixtan dena, familiak, presidenta eta oro ongi etorri berobero baten egiteko, denak osagarritan salbaturik berak. Ondotik, denak ospitalerat ereman dituzte baitezpadako soinen eta iker­ tzeendako baina ohartuak ziren ordukotz nehork uste baino osasun hobean heldu zirela pasatuak pasatu. Ez ahantz nola zituen meatzeko lurlehertze ikaragarri batek aterabide guzietarik eta mundutik berexirik ezarriak eta zer lanak egin behar izan diren beraz heien tokitaraino helduko zen beste zilo bat egiteko bakarzkako pasaiarentzat. Ez bide zen egundaino holakorik ikusi. • Espainiak sobera lan egin du azken urte hauetan etxegintzan. Auzotegi osoak badituzte orai hiri batzuek eraikiak eta eroslerik ez denentzat. Enpresek ere nunbaitik berea behar, huna beraz egoitzak aurki ditaz­ keela han eta hemen erdipreziotan. Horra orai bankoak ez direla gehiago ezin hurbilduak denbora batez bezala baina prezio abantailosetan dutela dirua behingoan. • Elixabet II Erreginak ere gisa hortako zerbait egin zezakeen, krisia ekonomiko denbora huntan baina ez da arras hortaratu halere. Hauxe du erabaki erregina andereak gaurko egoera txarrari eta herriari bere ikustatea egiteko : Eguberriz besta eder bat eskaintzen baitzien bere jende xeheari, besta hori du utziko aurtengoan batere egin gabe, gastu horieri uko eginez ekonomia aro hunen errespetuz. • Nelson Mandelak bere oroitzapenezko liburua atera du aspaldiko bizi aberats ho­ rren zernahi idazki, mintzaldi eta gertakizunez aberatsa. Bixtan da laguntzaile onak izan dituela bere Hegoafrikan eta munduan hortako. Orai berak 92 urte ditu, adinaren flakeziekin eta bera ez da gehiago hanbat ikusten. Dena den 22 herritako 20 mintzairetan itzulia da liburu hori eta miliun bat ale salduko direlako ustea bada. • Angela Merkel Alemaniaren gobernuburuak bere iritziak argi eta garbi erakutsi ditu imigranteri eta herritarreri buruz. Lehen horiek beharko dutela hango mintzaira eta ohiduren mamia errespetatu, hala nola ezkontzaren eta erlisionearen onarpenean (hau giristinoa bixtan dena) eta multikulturalismoari arrasta bat bezala eman. Erran behar da herritarren boz-on­ tzietan ere ez zela goiti ari beraz haxeratze baten beharretan. • Londresen eta Britania Haundian dirumailean eta ekonomian ez du ogi baino gasna gehiago hitzemaiten David Cameron gobernamenduburuak. Budjeta defizietan, ministroen irabaziak ttipituko ditu eta denek doi bat sofritu beharko dute haren neurrien arabera : bide berri gutiago eginen da eta eskola eta presondegi berri gutiago, enplegu berriak ttipituko eta deneri galdegina izanen zaie indar bat egitea, herria emeki emeki altxa dadin.


HAN ETA HEMEN

3

BERTSULARI XAPELKETA

Gabadin ariko diren bertsulariak Amets Arzallus Luhuson lehena

Luhusoko saioa Luhusoko Harri Xuri gelan juanden larunbatean iragan den saioa orokorki ona agertu da artean izan diren ahuldura ttipi bat edo besteren gatik.

Entzulea ere ederki bazen eta pozik gelditu da saio bukaeran. Sailkapena hauxe izan da: 1) Amets Arzallus 377p 2) Eneritz Zabaleta 345,5p 3) Odei Barro­so 337p 4) Ekhi Erre­mundegi 316,5p 5) Xumai

Egun loriagarriak Aldudeko ibarran Arrakasta handiz iragan dira Aldudeko ibarraren aurtengo ate idekiak, aldi guziz bezala funtsean, jendea saldoan joanik iluska eta bisitaz, hain dira lau egunetako animazioak abera­ tsak izan eta ibarreko jendeek erakusten duten bizinahia handia, proiektu berriekin beti ai­ tzina joz. Bizinahi horren lekuko, joanden ostiralean estreinatuak izan diren proiektu eta gune be­ rriak, Bankan arraintegiko bisita eremu berria, Alduden Erreka Gorri lanzelai berria eta huntan abiatua den Belaun kooperatiba, bai eta haratago Aldudeko xingar idortzeko gela berriak. Aldi huntan, Bankako arraintegiaz ariko gira hemen, ondoko batez Belaun kooperatibari hurbilagotik behatuz.

Laster museo bat Bankako a­rraintegian 50 urte ditu nunbaitan Bankako arraintegiak, Janbattitt Goicoecheak sortua, Mitou semeak segida hartua eta orain hunen seme Peiok, 5 langilerekin, zaharrena Frantxua Juanicotena, hurbil hurbila sortua, 40 bat urte huntan hor lanean ari. Ostiralean, jende ainitz bazagon arraintegiaren bisitaldian, tartean politikari frango, Castaings, Lassalle, Lasserre, Maitia, Galant, Berckmans, Darretche, Nunez suprefeta, batzuk baizik ez aipatzeko, bai eta kontseilari orokor eta auzapez frango. Mitouk deneri ongietorria egin ondoan, Frantxua Juanicotenak eman ditu argitasunak, Aldudarrak

Frantxua Juanicotena Bankako arraintegiaren bisita eginarazten

Murua 305,5p 6) Gillen Hiriba­ rren 296p. Araudien arabera bi lehenbizikoak zuzenean doaz finalera. Bertzek bigarren final­ erdiaren emaitza beharko dute guaitatu. Helduden larunbatean, urriaren 23an, bigarren

Bideo elkarteak landutako bideo bat berme, negu huntako pikoan emanen duten bideoteka/fototekan, ondoan egingo dutelarik ere amarrainaren museoa, oraindik holakorik nehun ez dagona, Kanadan dagon izokin museotik inspiratuz. Frantxuak azpimarratu du kalitateari zaiola lehentasuna emana arraintegi hortan eta ez kantitateari, urtean 600.000 arroltzetatik sortutako amarrainak elikadura

finalerdi hori Gabadiko herriko gelan, han ariko dira: Mixel Aire ‘’Xalbador’’, Miren Artetxe, Ximun Cazaubon, Sustrai Colina, Joanes Etxebarria eta Patxi Iriart. Saioa aratsaldeko 5etan. Ongi etorri deneri. B.S.

ekologikoz haziz, industrialki egin litaikeenaren denbora doblea emanez. Funtsean fruitua hor dute, jatetxe handienak Bankako arraintegiko arrainen galdegile dira, modu desberdinetan landutako amarraina, amarrain keztatua barne. Haatik behar da jokatu mozkinak segurtatzeko, Frantxuak oroitarazten zuela gaur amarraina bi eurotan saltzen dela... duela 20 urteko prezio berean !

Irisarrin,

Otaño bertsulari zena gogoan

Uztailaz geroz “Euskaldunen Argentina” erakusketa ikusgai dugu Irisarri Ospitalean eta animazio andana bat antolaturik izan da. Azkenak, Pedro Mari Otaño gipuzkoar bertsulari zena ohoratuko du. Hori urriaren 30-ean, larunbatarekin aratsaldeko 5-etan. Pedro Mari Otaño 1857an sortua zen Zizurkilen. Argentinako Rosario hirian hil zen 1910ean. Aurten beraz, haren heriotzaren mendeurrena dugu. Emanaldiak, Otañoren ber­ tsurik hoberenen antologia bat eskaintzen du (75 bertsu), kantuz, hitzez eta errezitapenez.

Zer duten Otañoren bertsuek, hain maiteak eta kantatuak izateko Euskal Herri osoan ? Ez da dudarik, atzerriko oroi­t­-mina izan zela haren gogo-e­ragile indartsuena. Urtez-urte, milaka eta milaka Euskaldun Ameriketara joan baitziren, eta frango betikotz han gelditu. Otañoren bertsu minberak eta sorterriarentzat maitasunez beteak kantatzeko, bi ber­ tsulari handi ukanen ditugu  : Xabier Amuriza eta Angel Mari Peñagarikano. Antolatzaileak dira : Ondare Hezkuntza Zentroa eta Euskal Kultur erakundea. Partaidea: Lanku. Sartzea urririk.


Hegoaldean

4 EAJ-PNV eta Zapateroren arteko akordioa Espainiako aitzin konduetaz, PSOEk eta EAJ-PNVk  hitzartu duten akordioari esker, Zapateroren gobernuak gehiengoa izanen du legebiltzarrean 2012ko hauteskundeak arte. Sustengu horren truke, PNVk ardietsi du gobernutik orain arte,   31 urtez Euskal Gobernua ezin bilduz egon den, Gernikako estatutuak hitzeman konpetentzia edo eskumen andana ederra. Eskuz aldatu gabe gelditzen ziren 32 etarik 20 : hoietan portu, aireportu, trenbide, errepide hezkuntza profesional, turismo eta beste hanbat konpetentzia.  Bestalde eskumenak eskuzaldatzeaz gain, Espainiako Gobernuak onartu du azpiegiturak laguntzeko 112 milioi euro e­maitea : abiadura handiko trena, Pasaiako kanpo portua eta Bizkaiko Neutroi zentroa. 112 milioi euro ere emango ditu, zientzia eta teknologia arloetako ikerketetarako. Akordioaz arras kontent agertu dira jeltzaleak, ardietsi dutena pisu haundikoa izan delakotz. Hegoaldeko sozialistek ez dute entzun nahi beren buru gainetik egina izan dela akordioa. Aber­ tzale zenbaiten aldetik, kritikak entzun dira PNV-EAJri galdatuz autonomiaren aldekoak ala independentziaren aldekoak diren. Urkulluk deklaratu du autodeterminazioaren eskubidearen alde izaiten segitzen dutela.   


Otegi: « independentziaren aldeko bidea eta indarkeria bateraezinak dira »

ez dute ezker abertzalea hauteskundetan parte hartzera utzi nahi, zeren Euskal Herriko jendartearen zati nabarmena aber­tzalea eta autodeterminazioaren aldekoa dela onartu beharko bailukete. Urte bete preso dagoela, Batasunaren zuzendari­tza berrantolatzeaz akusatuta  eta 2004 eko  Anoetako agerraldia gatik, auzi berria jasan beharko du laster.

ETA Venezuelan Iragan astean hemendik aipa­ tzen ginizuenaren haritik, ustez ETAri Venezuelako estaduak eman laguntza aktualitatearen argitan izan da astean zehar. Espainiako gobernu ala justiziak galdatu diote Venzuelari gaia iker dezan lehen bai lehen. Azken poliza operazioan arrastatu, ustez ETAko Xabier Atristain eta Juan Carlos Besancek polizari deklaratua dute Venezuelan trebatuak izan zirela armen erabilerari Jose Arturo Cubillasen eskutik. Torturatuak izan zirela ere salatu dute. Espainiako gobernu ala justiziaren galderi erantzunez, Venezuelako president Chavezek deklaratu du bere gobernuak ez duela – bere jakinean- lagun­ tzarik bideratzen ETAri. Ortega Diaz Venezuelako Prokuradore nagusiak ikerketak abian eza­ rriko dituela hitzeman du bainan, Cubillasek nazionalitate venezuelarra izanez, ezin izanen dutela estraditatu. Cubillas, ETAko kidea ihes Venezuelara 1990ean joana zen eta han he­ rritartsa batekin ezkondurik, nazionalitatea ardietsia zuen.  

Ordizian Eskozia eta Euskal Herria autodeterminazioaren alde

Euskal Herri eta Eskoziako abertzaleek bat egin dute Ordizian, autodeterminazioa aldarrikatzeko, kirol ala kultura uztartu dituen ekitaldian. Alderdi abertzaleetako ordezkari ainitz bildu ditu ospakizunak : besteak beste, EAJko Xabier Arza­ Arnaldo Otegi llus, Joseba Egibar eta Markel Olano; ezker abertzaleko Rufi Independentzia bide baketsu Etxeberria, Joseba Permach eta eta demokratikoen bidez soilik Jone Gopirizelaia; EAko Peio lortuko dela deklaratu du Arnal- Urizar; Aralarreko Jon Abril eta do Otegik, independentziaren Oxel Erostarbe; eta Hamaikabaaldeko bidea eta indarkeria era- teko Juan Ignacio Galdos. Anjel biltzea bateraezinak direla. Ez- Oiarbide Nazioen Munduko ker abertzaleko buruak, Naval- ordezkariak erabakitzeko eskucarneroko presondegitik, El Pais bidea helburu politikoa ez dela egunkarian agertu elkarrizketan  erran du, bainan bai proiektu egin ditu deklarazio hoiek. ETAk politiko guziak eztabaidatu daibihar norbait hilko balu, ezker tezkeen oinarria baizik. abertzalea kontra agertuko litza- Euskal Herri eta Eskoziako kirol tekela dio Otegik, nahiz eta bere eta folklore ekitaldi ainitz izan ustez suetena iragarri-eta, nekez dira, hoietan musika kontzertuak mundu bat erakarri dutenak. gerta laitekela holakorik.  Arma guziak betirako desagertu behar direla euskal politikagin­ Birminghameko tzatik dio Otegi-k, halaber kale unibertsitatean euskara borroka ala zerga iraultzailea eta ikasgai   gainerateko mehatxuak.   Otegiren ustez, PP ala PSOEk Euskal gobernuak eta Etxepare

institutuak, Birminghameko unibertsitatearekin izenpetu akordioari esker, euskara eta euskal kultura ikasgai izanen dira 2013a arte. Erresuma batuan euskara ikasteko leku bakarra izanen da. Birminghameko unibertsitateak euskarazko bibliografia aberatsa badauka, Larry Trask amerikar hizkuntza adituaren eskutik bildua.

 Nafarroa Oinez Atarrabian Nafarroa Oinez ibilaldietan, jende ainitz goizetik arats

Amaiurren, hiru hil hegazkin ezbeharrean Otsondoko parean, Alkurruntzeko mendia jo du Frantziar hegazkin pribatu batek. Hiru pertsonek bizia galdu dute istripuan. Marseillatik Hondarribiara zoan eta iduriz lanoa gatik bidea galdu du.

Milaka jende Iruñan independentziaren alde      Milaka jendek parte hartu dute Iruñan, Independistak taldeak deitu manifestaldian. Independentzia eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute parte har­ tzaleek.

Gipuzkoa eta Baionako merkataritza ganbarak elkarlanean Bihartean izeneko egitura sortu dute mugak gaindituz bi lu­ rraldeen arteko elkarlana bul­ tzatzeko. Badu bi urte proiektuaren aldeko ikerketak abiatuak zirela. Hala nola inkesta egina izan da hegoaldeko 900 eta iparraldeko 400 enpresetan. Honek erakustera eman du hegoaldeko enpresen %42ak iparraldearekin loturak badituela eta iparraldeko %23ak hegoaldearekin. Europan egiten den horrelako lehen ekimena izanen da.   

Ama Kandida gipuzkoarra saindu egin du Aita Santuak

Vatikanon egin ekitaldian, Ama Kandida saindu egin du Aita Sainduak. Candida Maria de Jesus Cipitria y Barriola, Andoaineko baserri batean sortu zen eta “ Jesusen alabak” kongregazionearen sortzailea izan zen. Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikuak eta Estanis Amutxastegi Andoaineko auzapezak Gipuzkoako eta Hegoaldeko ordezkaritza jendetsuaren buru parte hartu dute ekitaldian. Bosgarren Gipuzkoarra da saindu egina dena. Ignacio de Loyola, Martin de la Asunción, Domingo de Erkizia eta Miguel de Aozaraza dira besteak.

Pasaiako portuaren trafikua %13-z emendatu da Irail ondarra arte 2,8 milioi toneladako trafikua ukan du aurten Pasaiako portuak, jaz epe berean baino %13,6 gehiago, hots 340 mila tonelada gehiago eta urte bururako 4 milioi toneladako trafikura heltzea espero du portuko zuzendaritzak.

  Milaka eta milaka euskaltzalek parte hartu dute Nafarroa Oinez ikastolen aldeko ekitaldian. Aurtengo edizioan bildu diruaren parte bat Lodosako Ibaialde ikastolarentzat izanen da eta bestea Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolarentzat. Helduden urtean Tafallako ikastolaren aldi.

Anjel Lertxundi : Espainiako saio liburu onenaren saria   Estatuan argitaratu   saio liburu onenaren saria eman dio Espainiako kultur ministeritzak Anjel Lertxundi idazle oriotarrari, 2009an argitaratu Eskarmentu Paperrak obrarentzat. Bere liburuaren literaturaz gogoeta egiten du idazleak, bere autobiografiarekin ere zer ikusia duena «Idazle baten liburua baino gehiago, irakurle baten liburua izaitea nahi nuen», deklaratu du saridunak. 


Euskal itsasontziaren kontrako piraten erasoa  « Ortube berria » izeneko  euskal atunontzia erasotu dute piratek, Indiako itsasoan Somaliako kostatik 700 miletara. Untziak zeraman zaintzaile pribatuek tiroka lotsatu dituzte erasotzaileak.


Egun Samindu! Denen buru, zeri buruz goatzi erretreta ixtorio horiekin? Egunak jin eta egunak joan giroa samindu da, bai eta sumindu. Greba eta manifestaldi frango. Langile ainitz arras kexu. Eta gazteria ere oldartzen hasia, bereziki ikasleak. Gazte horien a­rrangura, nahiago dutela jendeak hein batean har dezan erretreta, ondotik heldu direnen­ tzat ere lana aiseago segurtatua izaiteko gisan… Beren geroaz direla oroz gainetik griñatsu eta nehork ez diotela burua beroarazten, minixtro batzu dena erasia arizan badira ere baiziketa ezkerreko politikari batzuk dituztela gazteak beren eskumakil baliatu nahi! Dena den, lekuka izan dira tira-bira batzu frango bortitzak, kolpatuak ere ba. Kolpatuetan, ikasle parrasta bat eta polizako zonbait lagun ere. Mutiko gazte bat gehienik hunkia, buruan flash-ball delako baten tiroa harturik. Geroztik, barne-minixtroak berak galdetu dio polizari ez tresna hori erabil­ tzea holako manifestaldiak badirelarik. Egundainokotan, eztabadak ere minberago gataska horien ondotik, ez baita batere harri­tzeko…

Eta orai? Gobernuak bere aldetik ez barkatu nahi, Nicolas Sarkozy beti bere hartan, hartua duen bidea dela egokiena eta azkenean

eta

Bihar

besterik ez dela. Martine Aubry sozialixten alderdiburua deika ari haatik, erretreta kutxek hein on batean irautekotan aldaketa batzu beharrezkoak direla segur bainan ez gobernuak nahi dituen horiek, arrunt bere baitarik asmatuak, batzuekin eta besteekin batere funtsez min­ tzatu gabe… Azen ontzeko, sukarra petrolaki iraztegietan, lekuka ezantza eta gasoila xuhurtzeraino… Iraztegi batzu geldituak alabainan, langileak greban plantaturik. Giro nahasia beraz bainan nola jalgi behar da orai saltsa hortarik? Larunbateko manifestaldien ondotik – berriz ere ainitz jende bildurik, beti bezala kasik denetan arrunt xifre desberdinak agertu badira ere – manifestaldi horien ondotik beraz, hori da usu adi­ tzen den galdea. Arrangura handiz jauntzia dagoen galdea… Eta oraino arrangura gehiagorekin ikusiz kamiunzainak ere kexatu direla eta bide zerratzen hasi hor gaindi… Ainitzen gostuko, aste hunen ondarrerat hobeki ezagunko da afera hori nola itzulikatuko den. Bazterrak doi bat lasaituko diren ala aitzina suminduko.

Ba ote? Hauxe da berri harrigarria hau berriz! Brigitte Bardot, denbora batez aski famatua izana den artixta, hautagai izaiten ahal omen litake 2012-ko presidentbozetan. Berak berrikitan jakin-

5

Brigitte Bardot

arazia Nicolas Sarkozy-ri igorri gutun batean. Ekologista talde baten kondu ager litake naski. Sarkozy-ri deplauki errana dio ez dela hitzeko gizona eta dituen minixtroek ez dutela beti egia erraiten… Brigitte Bardot ez da ez hain gaztea. 76 urte irailean beteak. Bainan ba omen luke aski bertute eta aski kalipu hauteskunde horien karietarat Frantzia guzian gaindi ibiltzeko bazterrak azkarki harrotuz… Ekologista talde berak jakin-arazi ere du deputatu-bozetan hautagaiak denetan ukanen dituela, jendeak jakin dezan nor diren “egiazko” ekologistak… Egiaz­ koak izanki talde hortan barne

direnak bixtan da eta beste nehor ez… Bakoitxak bere hura baizik ez ikusten-eta…

Gutiago eta gehiago Parisen, auto berrien saloina bururatu da igande aratsean. Aitzineko aldian baino jende gutixago ibili da aurten: orotarat, 1.260.000 ikuslier, duela bi urte 1.430.000 izanik (saloina ez da urte guziz egiten bainan bi urtetarik). Jende gutixago beraz bainan denen buru tratu gehiago, hala diote behin, eta auto-etxe gehienak arras baikor dira beren solasetan, feria ederra izan dela burutik buru…. J-B D

Jainkoa Bizia Jendea ALLAH AKBAR

Lyonen eliza katoliko berri bat eraiki düe. Harginen bürüa müsülman bat da. Sinadüra bezala, hegatz bazterreko harri tzurruta (gargouille) batetan zizelkatü dü «  Allah akbar  » eta « Dieu est grand ». Lyones elibat kexatü dira, izkiribü horrek haien «  identité  » delakoa kolpatzen züala erranez  ; berak ez zirela joaiten beste errelijionetako « divinités » edo jinkoen otoizgietan « Ave Maria » idaztera… Lyones horik hirur aldiz tronpa­ tzen dira. Lehenik, ez dira denak nahastekatü behar, bereziki fedea eta politika, mintzajea eta errelijionea, Eliza katolikoa eta frantziar naziotarzüna… Frantsesetan (eta eüskaldünen artean ere) badira bospasei errelijionetako herritarrak, eta errelijione gabekoak ere franko nasaiki. Bigerrenik, « Allah » ez da beste Jinko bat : Jinkoa da, bakoitxa,

laster aipatüko düdan bezala. Hirurgerrenik, müsülmanek Mariarenganako etxekimentü handia düe  : Koran libürüan ager­ tzen da Miriam (Maria) Issaren (Jesüsen) ama dela, Gabriel aingürüaren arartez birjinalki amatürik. Müsülmanen libürü saintü hortan, Issa hanitx gora dago, haatik ez Jinko. Bena zonbatek badakie haien Issa eta gure Jesüs ber gizona dela ? «  Allah  » Jinkoa da arabieraz, hots arabiar popülüen hizkun­ tzan. Müsülmanen ahotik üsü entzüten dügü. Haatik arabiar güziak ez dira müsülman, haien artean badira kiristiak ere, bereziki Palestinan  : lehen kristozaleen ondokoak. Arren «  Allah  » da arabiar katolikoek mezan erabilten düen izena, eüskaldünek eüskaraz «  Jinkoa  » delako hitza egarten dügülarik. Bat dira jüdüen Yahwé/Jéhovah,

gure Jinkoa, eta müsülmanen Allah, bat baizik ez beita, kateximako lehen hitzetan ikasi dügün bezala. Galtoa : « Zonbat jinko dira ? » Arrapostüa : « Bat baizik ez da. » Hori da Bibliak, Ebanjelioak eta Koranak aipatzen düen Jinko bakoitxa. Jesüs-gizona da hirur errelijione monoteistak (jinkobakoixtiarrak) bereizten deizgüna. Bena hori beste gei bat da, beste behin aipatzekoa. Egünkoa, Jinkoaren handitarzüna düt. «  Dieu seul est grand, mes frères » : hola hasi zen 1715ean Louis XIV «  le Roi Soleil  » handiaren ehortzeta mezako perediküa. Peredikariak bazakien zer ari zen : Aristokrata goren eta kardinal handios andana bati mintzo zeion, haien ürgüilü ezinagoa hein bat gaur-egün ere, han beita «  ürgüilü gora  » (Etxahun-Barkoxeren hitzetan)

gobernatzen gütüan oligarkia miliardüna, bere Bursa loriosarekin eta politikari erosiekin. Mezüak Elizaren barneko ere balio dü. Ebanjelioak debeta­ tzen deigü bürüzagier «  Aita  » edo «  Irakasle Jauna  » titülüen emaitea, Jesüs beitügü Jaun (mon Seigneur) bakoitxa, Salbazale bakoitxa, Artzain bakoitxa. Beste güziak zerbütxari arruntak dira eta gira, batak lehen orenekoak, besteak azkenekoak. Zertako hainbeste diferentzia egin baten eta besteen artean, Ebanjelioak ez bezala ? Ez günüke ahatze behar : Allah est grand, Dieu seul est grand, Jinkoa bera da handi. Beste güziak prefosta franko txipi gira, kilo eta kargü galkor zonbait gorabehera. Jean-Louis Davant


Kostaldean

6 Euskal-Herriko ixtorio harrigarriak

Bidarteko elizan Ortzegun huntan, urriak 21, aratseko 8-ak eta erdietan, Bidarteko elizan entzuten ahalko da kantari bat arraroa, Roula Safar, sortzez Liban herrialdekoa. Xoragarriko boza omen du, hala diote ezagutzen duten guziek. Gitarra ere berak joiten bai eta perkusio batzu erabiltzen. Kantuak sarkorrak, elkartasun sano baten mezulari. Lehengo mintzaira xahar batzu erabiltzen

prestatua. Bazkariko txartelak hartzen ahal dira oraino ortzegun huntan, urriak 21, aratsaldeko 5-ak eta erdietarik harat, 7-ak arte, AEK-ren biltokian ( tel. 05.59.26.46.02). Bazkaria 25 euro helduentzat (haurrentzat 7 euro). Bazkari denboran eta ondotik ere Begiraleak eta Ziburu Euskaldun kantari… Dugun erran ere xoko bat izanen dela haurrentzat, denbora pasa askorekin, Uda-Leku-ri esker.

Donibanetik Miarritzerat

Alexandre de la Cerda

Liburu gotor bat, arras herrikoia, agertu da berrikitan, frantsesez idatzia bainan burutik buru Euskal-Herriari dagoena, idazlea Alexandre de la Cerda berriketari ezagutua. Titulua, “Les histoires extraordinaires du Pays basque”, eta mamia segurki izenaren araberakoa. 130 orrialde orotarat eta gaitzeko itzulia egiten da lehengo ixtorio xahar frango harrotuz eta kondatuz, sail guzia Gernikako haitz famatuaren itzalpetik abiatuz. Aspaldiko ixtorioak, batzu leienda gisakoak, besteak historiari lotuak. Gai asko aipatuz, Hiriburuko herensuge beldurgarri hura, Nafarroako lehen e­rregeak, duela lau mende izan ziren sorgin auziak, Iruriko jaunaren balentriak, Xikito kanboar pilotari famatua, Joxe Migel Barandiaran apez jakintsun handiaren ikerketa guziz baliosak, bai eta, arrunt beste sail batean, Elhuyar anaienak! Ahantzi gabe Frantses Xabierrekoa, Xinaraino joan zena Ebanjelioaren lekuko, aita Armand David, hau ere Xinan gaindi ibilia, Garat anaiak eta Antton d’Abbadie d’Arrast, duela xuxen berrehun urte sortu zena. Bestalde oraino, Baiona eta Miarritzeko gertakari batzu, arras bereziak, denak biziki po­ lliki kondatuak. Liszt musikagile famatuak nolako egonaldia egin zuen gure Kostaldean, Ho Chi Minh zergatik jin zen Miarritzerat, Baionako xokoletak nundik bildu zuen ikaragarriko arrakasta, eta zonbat holako… Liburu aberatsa beraz, gaia ere gisa hartakoa funtsean, irakur erre­ txa eta argazki ederrez apaindua. Bada ere kapitulu bat gure lege zaharrez eta gure ohidura aipagarri batzuetaz… Ainitzek kausi dezakete hor, hoinbeste gai desberdinen artean, denak elgarri hari berak josten dituela halere, Euskal-Herriaren hobeki ezagutzeko eta gehiago maita­ tzeko parada bat hauta!

kin. Ez omen dute ere nehor enganatu atun gorriarentzat beste arrain mota bat sakatuz. Nahiz eta, bi motak elgarren eite handikoak izanki, noiztenka zerbait nahasketa gertatu ditakeen… Kasua ikusiz, ez dena trenka­ tzeko hain erretxa iduriz segurik, jujeek hartu dute denbora poxi bat beren karkula guzien egiteko. Beren erabakiaren be­ rri ez dute bost asteren buruan baizik emanen, azaro erditsutan beraz…

Donibane Lohizunen, polizaren burulehena, Nicolas Bedin, bost urte huntan hor zena, badoa Miarritzerat, han ere polizaren buru izaiteko. Gazte gaztea zen (29 urte) Donibanerat jin zenean, gisa hartako ikasketak eginik. Segidaren hartzeko Donibanerat jitekoa da emazte bat, Heloise Pruche, Baionan dena buru-ordezko bezala. Lehen aldia izanen da emazte batek holako kargua hartzen duela Donibane Lohizunen.

Urrezko xixterak

Roula Safar

ditu, besteak beste aramearra, Jesusen mintzaira, Jesusen denboran Palestinan ainitz min­ tzatzen zutena…

AEK-ren deia Ez ahantz Donibane Lohizunen AEK elkarteak bere 30 urteak ospatzen dituela hilabete hunen 31-n. Goizean, herriko etxe ai­ tzinean, mutxikoak, ber­tsulariak eta txalapartariak, Begiraleak partaide. Ondotik, tenisgune estalia zen tokian zintzur bustitzea, ikasle ohi zonbaiten lekukotasunak eta bazkaria Ereintabil-ek

Atun ixtorio… Donibane-Ziburu portuko 26 lagun, gehienak arrantzaleak, deituak izan dira Baionako auzitegirat baizik-eta duela hiru urte, 2007-ko udan, sobera atun hegal-labur edo atun gorri ekarria zutela - orotarat 383 tona, 250 tona baino gehiagorentzat etzutelarik ukana baimena - eta bestalde atun gorri bezala saldua beste atun mota bat, arruntagoa omen dena. Berek diote haatik ez dutela deusetan huts egin. Ez dira ados agertu xifre horie-

Donibaneko zinemaldia xarmanki joan da. Jendea ere po­ lliki bildu. Orotarat, 3629 ikuslier. Hiru aldiz, ezin dira denak sartu Select zinegunerat, toki guziak hartuak izanez. “Nowhere Boy” ingles filma da lehen ateratu, urrezko xixtera ardiesten zuela. Beste bospasei filma ere saristatuak izan dira. “Le grand moment de solitude” izan da publikoaren saria ukan duena. Aymen Saidi-k ukan du jokolari hoberenaren sari berezia. Gaz­ te horrek eginen omen du bide hola segitzen badu segurik…

Edouard Solorzano Donibane Lohizunen, herriko etxearen babespean, erakusketa berezi bat idekitzen da ortzirale huntan, urriak 22, Ravel plazako Rotonde erakustegian. Edouard Solorzano donibandar artixtak agertuko ditu hor hogoita-hamar bat xixelkadura. Luzaz buztingintzan arizanik, gero brontzezko ederlan xixelkatzen, beste bide batzueri ere plantatua da eta bereziki metalezko obra moldatzen artzen da, metalea plegatuz eta bihurtuz, bereziki kobrea. Urtarrilaren ondarra arte, erakusketa hori idekia izanen da aratsaldetan, asteazkenetik iganderat, idekia ere larunbat goizetan. Sartzea urririk. -Edouard Solorzano


Kostaldean Henri Etchevers Donibane Lohizunen, denak harritu dira iragan asteburu hortan berria hedatu delarik, Henri Etchevers supituki hil zela Ibardingo alde hortan gostuan ibilki zelarik bazter ikuska. 71 urte zituen. Biziki ezagutua zen Donibanen eta inguru horietan, familiak aspaldian erro azkarrak eginak hor gaindi. Euskaltzale suharra ginuen Henri Etchevers, luzaz eta luzaz Begiraleak elkartean ainitz bermatua, urte askoz elkarte horren buru ere izana. Azkarki atxikia euskarari, bai eta euskal ohidureri, gure dantza eta kantueri bereziki. Beti arizana Begiraleak elkarte horrek sanoki segi zezan bere

bidea, gure ondarearen axola handi batekin. Biziki jendekina bestalde, ezagun eta adixkidekin kurutza­tzea maite zuena. Duela urte bat, inarrosaldi gaitza ukana zuen, bere andrearekin bertute handiz jasan zuten nahigabea, alaba galdu zutelarik mendian gertatu errekontru baten ondorioz. Fedea lagun, gaitzeko kuraiarekin ihardokia zuen bainan ezagun zen a­rrunt barna hunkia izana zela. Donibandar eta beste, ainitz izan dira azken agur kar­ tsu bat egin diotenak, eskerrak emanez ereman duen sail baliosa gogoan. Familiak har ditzala gure dolumin bizienak.

Antxeta Irratiak 10 urte

Hendaian kokatzen den Antxeta Irratiak 10 urte beteko ditu heldu den otsailaren 14ean. Badu beraz 10 urte bere boza entzunarazten duela Honda­ rribia, Irun, Pausu eta Biriatun gaindi ere. Gure Irratia eta Pausumedia elkarteen bidez sortu zen Antxeta Irratia. Ho­ rrenbestez, hamar urte hauetan euskaldunek euskaraz informatuak izateko eta komunikatzeko duten eskubidea bermatzeko lan egin du. Hamar urteetako bidean, gorabeherak izan ba-

ditu ere, emankorrak izan direla ezin uka, 70etik gorako lagun­ tzaile sarearekin, irrati-tailerrak eta formazioak ere eskainiz... Gaurtik aitzina eta datozen hilabetetan, Antxeta Irratiaren X. urteburuaren karira abiatuko du kanpaina berri bat, “Entzun, esan, adierazi... Antxeta Irratia luzaroan bizi!” lelopean. Ekimen hauk ditu bertzeak bertze bidean ezarriko hemendik aitzina : logo lehiaketa, irrati-nobela lehiaketa, Zorion jaia otsailaren 14ean, urtemuga egunean...

Erretreten erreformaren kontrako mobilizapena iraunkor Astearteko greba orokorrarekin batera sartu dira greba luzakorrean hainbat kategorietako langileak  ; treinetako langileak lehen lerroan. Berehala lizeotarrek eta gaztek erreleboa hartu dute, manifestaldiak, okupamenduak burutu dituzte egun oroz, nahiz ez duten xeheki segi­ tzen langileek geltoki ondoko

gelako biltzar nagusietan finkatzen dutena  ; biltzar nagusiak burutu zituzten ikaslek, Donibane Lohizunen Ramiro Arrue lizeoan, eta Garaziko lizeoan  ; erretreten iparraldeko kolektiboak karakoi operazio bat muntatu zuen ostiral arra­tsaldean, Mañongo bide kurutzean.

Presoen insertzio formakuntza eskuz aldatzen Heldu den urtarrilaren lehenetik aitzina Akitaniako lurraldeak bere gain hartuko du presoen formakuntza. Gaur egun badira bi mila presoz goiti Akitaniako zazpi presondegietan. Jada

lurraldeak hartzen zuen presoen formakuntza gastuaren ehuneko 58a, heldu den urtetik aitzina dena bere esku izaitearekin milioi bat euro ezarriko du sail horretan.

7 Garaipen Arkuko afera auzitara Pariseko Arc de Triomphe edo Garaipen Arku kaskotik hogei metroko erorikoa egin zuen Xabier Tubal Abrisketa militante euskal gazteak. Lau gazte ziren Garaipen Arku kaskoan zintzilikaturik, elkarren artean binaka loturik. Bi lehenak suhiltzaileek askatu zituzten, bainan Xabier Tubali lotua zen beste kidea askatzera joaitean, polizak suhil­ tzaileei erran zioten ezetz, berak hupatuko zirela haien askatzeko. Orduan zen ustegabean gerizarik gabe gertatu euskal gaztea eta erori hogei metro beherago. Salaketa bikoitza pausatu du Xabier Tubalen izenean Filipe Aramendi abokatuak, jakiteko heriotz saiakera bat izan den, ala bortizkeria akta bat nahitara

larriagotua. Salaketa honen helburua, inkesta baten abiatzea da. Ez baitakite nor ziren Xabier Tubal Abrisketa eta beste kidea askatzera igan ziren polizak. Espainolez mintzo ziren, baina ezin jakin espainolak ziren ala espainolez ari ziren frantsesak. Salaketa egina, ikusi behar orain zer segida emaiten dion afera honi Pariseko prokuradoreak. Jon Anza kolektiboak bere sustengu osoa adierazi die ekintza hau burutu zuten gazteei. Jon Anzari zer gertatu zaion ikertzen segituko du kolektiboak, eta ekintza mota honekin afera horren inguruan den isiltasuna haustea dela helburua oroitarazi du behin eta berriz.

Ofizialeen ganbara eta Ikaslan mugaz gaineko elkarlanean Elkarlan iraunkorraren puntua egin dute Baionan, departamenduko Ofizialeen ganbarak eta Ikaslan, Gipuzkoako lan heziketa ikastegi publikoen sareak. Hiruga­ rren urtean da elkarlan hori eta hasieran finkatu etapak aitzina doazela deklaratu dute mugaz bi aldetako entitateek. Erakaskuntza profesionalaren kasuan hemengo eta hegoaldeko sistemen artean desberdintasun larriak badirela zioten, elkarlan horri esker elkarri hurbiltzeko metodoak pikoan eman dituztela. Ofizialeen ganbarako Ezkerretik eskuinera : Inigo Alonso (Jaurlaritzabozetatik aterako den ren ordezkaria) ; Frantxua Maitia (Akitaniaren ; Jean Castaings (Kontseilu nagusiko kargudun multzo berriak izenean) presidentea) ; Bernard Cazala (Ofizial ganbaieztatu beharko du el- barako presidentea) ; Inaki Mujika (Ikaslan karlan hori, eta heldu den sareko kidea) urtean Baionan estreinatuko duten « Ofizioen unibertsitateak » elkarlan horri dedikatu sekzio bat izanen duela finkatua da hitzarmen horretan. Hamazazpi urteren buruan presidente kargua uzten duen Bernard Cazalari ustegabeko opariak egin dizkiote bai Gipuzkoarrek bai Jean Castaings departamendu buruak.

HANDIK kolektiboa haserre HANDIK kolektiboak bere haserrearen berri eman du, ahalmen urriko haurren eskolatzeko ahalbideetan gibelpausu handiak ematen ari baitira, eta salatu du integratzeko baldintzen okertze sistematikoa, profesionalizatzetik eta iraunkortzetik gero eta urrunago ezarriz integratze urratsak : gaur Ipar Euskal Herrian, ahalmen urriko 38 haurrek ez dute AVS (Auxiliaire de Vie Scolaire) laguntzailerik ukan Akademiako Ikuskaritzaren ganik, ondorioz laguntzarik gabe eskolatuak dira, ikastoletan dauden 13ak salbu, hauek AVS laguntzaileak ukanki Integrazio Batzordeak urtero antolatzen duen diru kanpainak lagundurik ; bertzalde, haur

ainitzek EVS (Employé de Vie Scolaire) laguntzaileak ukan dituzte, formakuntza eskasegikoak haatik, haurreri behar den guzia ekar ez dezaketenak. Handik kolektiboak gutun bat igorri du Akademiako Errektoreari, hori guzia salatzeko eta gomita zabaldu dio eskualde huntara etor dadien errealitatea zer den ikustera. Bestalde, 15 familiek auzitegi administratibora jotzeko lehen urratsa egin dute. Jazko ikasturtean, 7 familiek urrats bera egin zuten, Errektoretza kondenatua izan zela formaren aldetik, funtsari buruzko auzia azaroaren 4ean beharra delarik. 


Herriz Herri

8 Donibane Garazi Kantaldi-musikaldi Haitiko eskola batentzat – Urriaren 23an, larunbata (17:00-21:00), Garaziko Ikastolak kantaldi-musikaldi bat antolatzen du Izpuran, Bentaberri gelan. Taulen gainean : ikastolako haur kantariak euskaraz eta kreoleraz, Iparalai koroa,

Sara Zurbeltz taldea eta Haurrock. Artetik, Haitiko Michineau herriko eskolaz diaporama, «  Konbit pour Haiti  » elkarteak presentatua, zeren gaualdi osoa eskola horren fagoretara antolatua da. Bururatzean, talo ta xingar.

Haitiko ikasle hauek lagunduko dira, bildutako diruarekin

Makea-Lekorne

Sortzeak – Hiru sortze ukan ditugu iragan egunetan gure xoko maitean. Neska bat, Malentzin, sortu da Makea Urrunian, Duprén familia gaztean. Eta Zeziliri egin dakote ongietorria Atizane Peruñonian Jérôme Merle eta Bérénice Balligandek. Eta huna bigarren neska bat sortu dela Jean Michel Mougica eta Nathalie Miranda, Gerezieta Garaltxuko egoitza berrian, Jeanne Marie deitu dutena. Hiru haurño nimiño hauk handi ditela osasun eta zorion betean, ahalaz bi hizkuntzak menperatuz eta pilotan jokatuz, bixtan da, Gerezietan bederen ! Ganixtar soinularien 40 urteak – Duela 40 urteko soinularien zerrenda beti berrituz, azkarrik dago gaurko egunean ere, eta segur hobetuz, eta hau da azpimarratu behar dena ! Bai, talde guziek, ba pilotan, ba eskuba-

lonean, igerika eta gaineratiko, guzien nahia da bizirik egoitea, beti hein onean, eta azkenean xapeldun, bixtan da ! Urriaren 30a eta 31 ez huts egin, eta 31ko apairua bereziki ! Hau iraganen da Mindegian, eta izena behar litake eman Mañu Duharti 25 eurorekin helduentzat, eta haurrentzat 8 euro. Behako bat Lekorneri – Lagunarte konpainiak, Aldudarrak Bideo elkarteak eta Radiuokulturak “Artekatik’han” aste berezia antolatzen dute Lekorne Hodian (elizako bidean). Gogoan har bereziki urriaren 22an, ostiralez (19:00) “Behako bat Lekorneri” ekitaldia estreinatuko dela, eta urriaren 24ean, igandez (15:30), Kanaldudek presentatuko duela “Tokika Lekorne” telebista emankizuna. Jendea gomitatua da hitzordu horietara. P.I.

Hemen diren gehienak ezkonduak dira eta haurñoekin gaurko egunean, eta biga zeru aldean soinulari segitzen dutenak. Ez adiorik Mattin eta Laurentx, eta milesker guzien partez

Zahar-Etxe berria  - Urriaren 8an, arratsaldeko 6 orenetan, Battit Laborde auzapezak eta Vincent Bru gure kontseilari orokorrak pausatu dute zahar-etxe berriaren lehenbixiko harria. Zahar-etxeko buruzagiak, Isabelle Sarciart-Lafaurie andereak, kargudun batzu gomitatuak zituen, Laurent Nuñez Suprefeta, Daniel Poulou deputatua, Georges Labazée eta Kotte Ecenaro kontseilari orokorrak, herri elkargoko lehendakariordea Guy Poulou, Philippe Etcheverria OFFICE 64ko buruzagia eta lehengo auzapeza Jean Aniotzbehere. Auzapezak eskerrak eman ditu deneri ahantzi gabe arkitektoak egin duen lana. Vincent Bru, Sarciart, Laurent Nuñez eta bukatzeko mintzaldia Philippe Etcheverriak, arkitektoari erranez pentsa­ tzen duela erran denboran etxea bukatuko dutela eta badituztela bi zahar etxe proiektu Urruñan eta Hendaian. Kontseilua, auzo herritako jaun andre batzu eta zahar etxeko enpleatuak hor ziren. Ondotik Lur Berri gelan izan da zintzur busti­ tzea. Nola sortu zen zahar-etxea: 1883an JeanMartin Laurent Dithurbidek utzi zuen bere e­txea, Zuharriaga, he­ rriko zaharren azken egunentzat, ospitalea erraten ginion. Geroztik 1965an eta 1980an handitu zuten, 2004ean EHPAD horrek hartu zuen. Orai berri berria izanen dugu. Kantu afari  - Urriaren 9an iragan da Lur Berri gelan. Gela ongi edertua zen. 120 bat baginen elgarretaratuak kantu eder batzu entzuteko. Sarako kantariek aperitifa denboran eman dute beren errepertorioa. Afari eder bat izan da kantariek eta beren lagunek zerbitzatua, ongi airostua kantari guziekin, Amaiurreko edo Sarako, eta bi kantari Bankakoak beren boz ozenarekin eman dituzte lehengo kantu zahar batzu, afaltiarrek ere kantariekin batean eman dugu boz. Dena aski ongi pasatu da alaitasunean. Milesker zueri. Abisu - Urriaren 23an Ikazkinaren ondoan antolatua, eguerditan, ikusgarri bat. Hor izanen dira joaldunak, Sarako kantariak, txalaparta, 2 gaitero eta errekia. Urriaren 24ean igandez, Euskal Downhill elkarteak antolaturik, San Iñazioko lepoaren jaustea (lera, rollers edo skatez) goizeko 9 orenetatik arratsaldeko 6ak arte. Parte hartzeko medikuaren ageria. Informazioarentzat deitu 06/77/56/47/42.

-Griparen kontrako xertoen emanaldia iraganen da urriaren 28an Herriko Etxean, goizeko 10etatik 11k eterdiak arte, otoi zuen xertoekin etorri. Usotegia - Paul Pradere-k 60 urte usotegietan lan egin eta aurten utzi du bere lekua. Bere aitarekin joaiten zen 13 urte zituelarik, memento haietan 400 bat dozenetaraino atxematen zituzten. Orai 20 bat dozena biltzen dituzte, ez zuen lan nekea sare saindatzen, 3, 4 aste urtean uso ihizia hola da, bainan begira edo so egonez aspertzen da. Usotegiez aparte oihantzainarekin lan egina zuen eta bai ere gauazko lana ! Orai 73 urte eginak ditu, azkeneko urte hauk bere artalde ttikiaren zain pasatuko ditu Pello anaiarekin. Urriaren 2an usotegietako lagunek eta Henri Dutournier lehendakariak eman diozkate opari batzu. Kuadro bat, artzain palto bat eta bertze.

Paul Pradere saristatua

E­rretreta on bat pasa ezazu zure anaiarekin osasunean. Pilota - Palantxa trinketean, gizonak: Sein Christophe eta Saint Jean Christophe irabazle 40-37 Arbonarrak-ekoen kontra. Arotzarena Pierre eta Branger Iñaki irabazle 40-27 Cherubinots-ren kontra. Mounho Guy eta Iribarren Jean François galtzaile 4035 Les Aiglons-en kontra. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthoni irabazle 40-17 Adixki Pompa-ren kontra. Neskatilak  : Jauregui Maia eta Arotzarena Amaia irabazle 4015 Urruñarren kontra. Kadetak, Balaire Maeva eta Etchegaray Joana galtzaile 40-11 Senpereren kontra. Hausseguy Maialen eta Blanco Oihana galtzaile 4014 Itsasuarrak-en kontra. Eskubaloia - 11 urtekoak irabazle 26-06 Kanbo-ren kontra. 13 koak galtzaile 27-20 Irisarriren kontra. 15 koak irabazle 3522 Bordes-ren kontra. 18 koak irabazle 35-16 Lons-en kontra. Seniorrak irabazle 20-13 Luc de Béarn-en kontra. Errugbia: Saran, Sarak berdinketa 12-12 Arrangoitzeren kontra.  Ganex


Herriz Herri

9

Xiberoa

Bidarrai

Jean Lassalle berriz lehendakari Mündüko Bortüetako Popülüen”

hilabeteko irrati emanaldi bat egin nahi dü. Beste ürratsetan, Xendak “Jakile” izan nahi dü. Egün oroztako bizian adinetako jentek ezagützen dütüen trabak jakin nahi dütü. «Jakile» izatez, trabak konpontü nahi dütü beharrüner hobeki ihardesteko.

Xiberoko erreken kalitatea aztertürik Omore onean iragaiten den ibilaldia

Auñamendiren ibilaldia – Urri­ aren 3an iragan da Auñamendiren 38garren ibilaldi neurtua, 150 bat oinezkorekin, herritar multxo bat barne, hiru bidexka desberdinetan, 15 km, 20 km eta 27 km-takoak, bakotxean guti edo aski 50 lagun. 22 bolondresek kudeatu duten eguna aro ederraz iragan da, gain horietan haize puska bat balinbazen ere. A, zer atsegina bidexka horietan, Zerkanbiden barna, I­tsusiko peñetatik Irazelaiko xendran behera jautsiz Itsusikobordarat, eta gero Sumusenborda eta Bidegorrietatik harat, Iparla kaskorat xendra zut bat iganez ! Herrirat itzultzean, mendizale

Uztaritze

Ikusgarri Helduden igandean 24ean ara­ tsaldeko 5etan Fred Fort eta Maxence Fermine-n ikusgarri bat emana izanen da Heraitzeko santa Katalina kaperan. Musika tresna ezberdinekin lagundurik ikusgarri hori, ‘’Neige’’ deitua, moldatua izan da Maxence Fermine-k idatzi izen bereko elebe­ rri batetarik. Ongi etorri hoberena egina da deneri.

guziek trinketa ondoko gelan zutela Auñamendikoek prestatutako bazkari atsegingarria ! Helduden urtean Banka/Aldudeko inguruetan iraganen omen da Auñamendiren 39garren ibilaldi neurtua, 2012an aldiz berriz Bidarrain, 40 urteak ospatuz. Jean Pierre Irissarry – Kalifornian zendu den Osiarteko Jean Pierre Irissarryren oroitmenez, meza emana izanen da urriaren 23an, larunbat aratsean (20:00), Bidarraiko elizan. Gazterik joana zen Ameriketara eta 60 urtez bizi izan da hau, noiztenka bisitaz etortzen zela hunarat. Segur herritar ainitzek nahiko dutela haren oroitzapena ohoratu ! Brikabrak Heldu zaigun asteburu huntan 23 eta 24ean «brik à brak» handi bat antolatua da Bilguneko salan goizeko 9etarik aratsaldeko 7ak arte. Hortik aterako den irabazia joanen da Integrazio Batzordearen alde. Xehetasun gehiagorentzat deitu Intza Labeguerie 06 20 87 43 16 edo e-mailez: intza@cegetel.net . Hemen ere deneri ongi etorria.

Izturitze Izturitze Rando Joan den igandeko ibilaldiek ukan dute arrakasta gaitza, 300bat parte hartzaile izan dira, 132 oihaneko pirripitaz eta 170bat oinezko, ez baita guti. Duela bizpahiru urte abiatu

Izturitzeko ibilaldien fama hobetuz doa. Erran behar da aroa ere aldekoa zela, freskoa eta euririk gabe. Gisa hortan denek atseginekin egin dute beren itzulia.

alkarteko topaketak eta biltzar nausia igaran dira aitzineko asteko ostiralean Oloruen. Topaketan 5 kontinentako berrogei bat ordezkari jüntatü da eta parte hartü ateleria ezbardinetan. “Lü­rraldea eta bere baliabideak”, “Ekoizpena eta trebetarzüna” edo “Ekintza politikoaren berriz esküratzea” izan dira aipageiak. Biltzar nausiaren aipagei nausia, « Lürraldeak eta baliabideak bortüan » manisfestü xedea izan da. Testua nazioarteer, gobernüer, leküko podereer züzentzen da. Baliabide natüralen kudeaketa aldarrikatzen da eta bioainiztarzünaren pribatizazioa salatzen. Horrez gain, bortü lürraldeetan bürütü nahi düen hainbat mehategi, urtegi edo turisma saileko xedeak salatzen dira. Manifestüa honartürik izan da eta igaran astelehenean Pariseko UNESCOko ordezkaritzari eman deioe. Bestalde, aho batez Jean Lassalle depütatüa berriz haütatürik izan da, Mündüko Bortüetako Popülüen alkarteko lehendakari kargüan.

Xenda alkartea leküz aldatü Xenda alkartearen biltzar nausia iragan berri da. Xendak urteko lanak presentatü dütü : adinetako jenteer eta familier bürüz eraman düen lan güziak, informazio bilküra antolatzez, egünkari bat lagüntzaileer zabaltzez, jenteak beren artean algar kürütxaraztez eta adinetako jenteer bürüzko gaüzen antolatzez. Aktibitatetan, orekaren hobetzeko tailerak proposatü dütü eta hobeki xahartzeko aholküak ekarri dütü. Xendako lagüntzale zonbait adinetako jenteen etxerat joan dira aste oroz bisita egitera. Berritarzünetan, Xenda alkartea egongiaz kanbiatü da setemeraren 22tik harat. “Clos des dominicaines”, leheneko komentüalara joan da. Egongia berria H.A.D (Hospitalisation à domicile) alkartearekin partekatzen dü. Bestalde, komünikazioaren azkartzeko eta osagarri saileko arrenküren aipatzeko, Xendak

«Departamentüko Hurzainak» edo «Office National de l’ Eau et des Milieux Aquatiques»ko kideek, Mendikotako Ühaitz bazterrean, arrainak ikertü dütüe. Arrainak biribilkatü ondoan, sare bati esker bildü dütüe kontatzeko, pezatzeko, neurtzeko eta mota ezbardinen biltzeko. Ikertze lana egin eta, arrainak ühaitzean arrezarri dütüe, arrantzükatzeko izateko gisan. Urte oroz, departamentüko erreka ezbar­ dinen üngürüa egiten düe, beti ber leküan konparaketen egiteko. Aurten, Gael Denis, Pariseko «Historio Natüraleko Müseoko» ikerlaria hor günüan, Ühaitzatik Aturri ibaira artino arrain süerte zonbait hor baizik ez beitira atzamaiten : txipa eta talamazoka. Alain Borda hurzainak erran deikünaren araberan, departamentüan Ühaitza da erreka xahüena.

Ossau-Irati sormarkaren bilküra Maulen Ossau-Irati sormarkaren bil­ tzar nausia aitzin, ohi den bezala, sormakaren familia ezbardinen biltzarrak egin ziren igaran astean. Etxe gazna egileen jünta astelehenean egin zen Mauleko Ansoenean. Biltzarrak, aipagei andana baten eztabadatzeko parada eman dü, hala nola, sormarka zertan den, bazkatzeko manerak, sormarkaren ükeiteko bete behar berriak, edo merkatüetan gazna arrasalzaleekin dütüen arrenkürak. Etxe gazna egileen ikusmoldea ekarriko da, OssauIrati sormarkaren biltzar nausian, ürrietaren 28an ostegünarekin Aretan arrestiriko 14etan. (Xiberoko Botzatik bilduak)


Herriz Herri

10 Ortzaize Heriotze Bere azken egoitzarat segitu dugu Mokarteko Jean Noel Aguerre; 93 urtetan zendu da. Ehorzketako elizkizunak,

Senpere joanden ortziralean, Ortzaizeko elizan iragan dira. Gure doluminak eskaintzen ditugu haren familiari.

Ezpeleta Bi egunez, Biper-Besta Bi egunez Biper-Besta izanen da. Larunbatean eta igandean, urriak 23 eta 24. Bi egun horietan, biperra salgai bixtan da bainan ere beste ekoizpen asko eta asko. Larunbatean, aratsaldeko 5-etan, Michel Tellechea kantari. 7-etan, merkatu estalian, zintzur bustitzea eta afaria. Igandean, goizeko 10-etan, meza nagusia, herriko kantorearekin, eta

Marixoxe eta Christophe-n ezteiendako Airea : Zazpiak oihal batetik 2010-eko urriaren 16a Marixoxe ta Christophe zuentzat Nahi gero bat sendoa Zuen artean beti maitasun Leiala eta zintzoa Bi lili eder dira juntatzen Hartuz lekuko Jainkoa Batasun horri ezkontzak dio Uzten dizdira goxoa Baratze hortan landu behar da Oraina eta geroa Hemendik goiti zuen esku da Zorionaren gakoa Christophe laguna guretako da Gizon bihotz haundikoa Oi zoin ixila, zoin den umila Eta beti hitzekoa

biperren benedikatzea. Ondotik, jauregi sahetsean, biper-kofradiaren biltzar nagusia eta ohorezko kide batzuen omentzea. Bai eta sarien e­maitea, BiperSaria alde batetik, eta “biperjaun” saria bestetik. Gero, bazkaria herriko jatetxe guzietan. Aratsaldean, «banda» delakoen ibilaldiak, Santa Maria taldearen kontzertua, pilota partida eta Xuberoko dantzak.

Iholdi

Ohoratze - Duela zonbeit egun herriko erretira etxean Janpiarre Franchisteguy Ithu­ rriotxekoak izan du ohorezko ageri bat gerlari ohien minixteritzak helarazirik gerla denboran egin engaiamenduen oroitgarri. Beñat Cachenaut auzapeza izan zaio horren eremaiten, guziz hunkitua, milesker bero bat erantzun dio, halere bere boz ozenarekin kantatu du soldado denboran ikasi «  C’est nous les africains  ». Kantari iholdiarrak hor ziren, hilabetero jiten diren bezala jinak airostasun doi baten ekartzera. Karia hortara denek zintzurrak busti ondoan ohar­tzekoa zen denak airoiskiago ari zirela. Goraintzi guzieri. J.P.C. Beñat Cachenaut Auzapeza eta Janpiarre Franchisteguy

Pilotan, berdin euskararentzat Borrokatzeko gogoa Zuen fruituek, har dezatela Aita ta amen ildoa A.A. (Itsasuko Christophe eta Kanboko Marixoxe-ri)

Bainan gureek erakutsi dute badutela gaztetasunaren karra eta pilotako jeinu ederra eta elgarrekin pare bat guziz ederra egiten dutela. Zinez atsegin egin dautate. Zeren badu 20 urte itzulixerik biak beren pilotak eskuan lehen urratsen egiten ikusi izan ditudala. Ohore beraz Pantxo eta Eneko eta ere goresmenak galtzaileeri finalerat heldurik. Beti pilota mailean – Salatu behar dut gauzak aski ongi jakin eskasean egin berri ditudan bi petto. Bat, Munduko xapelgo horietan agertu nuen nola Jean Michel Mendy hautatua izan zen ezker paretako gure plekarien kudeatzaile. Erran behar dut Jean Michel egiazki hor zela bainan birazkako pareentzat. Eta geroztik jakin dutana horren anaia Jean Bernard ere hautatua zela baina hau buruz burukarien kudeatzaile. Emaitzak zer izan diren badakigu baina iduritzen zaut bi anaiek hartu berria duten kargua segituz geroari buruz zerbeit kanbia ditakela. Biga­rren pettoa, udako pilotariek Aste Handian xapeldun izan dugun talde hortarik eta erreboteko plekari guzien artean gure he­ rritar eta hor botari egiten zuen Didier Lacroix hautatua izan da aurtengo «  Plaza gizona  ». Ohore Didieri bai eta ere horren lagun xapelduneri.

Luhuso Dolu – Joanden ortzegunean gure eliza bete-betea egin da, Leon Saldumbide, Xantxotegiko nagusi xaharrari azken agurra egiteko. 80 urte zituen eta bazuen 29 urte elbarrituen kadera batean zagola laborantxako ixtripu baten ondorioz. Ixil ixila jasan du ezinbertze izigarri hori, etxekoez gain gainetik artatua eta inguratua. Gure dolumin bizienak

familia guziari eta Leon-ek kausi dezala orai zorion osoa. Sortze – Aspaldi ez zen izan Luhuson berean sortzerik (Baionarat joan gabe). Huna beraz muttiko ttipi bat sortu dela Merkapide-Arribillaga bere aitamen ohantzean. Zorionak aitameri, eta bizi uros bat Kemen ttipiari !

Heleta

Baigorri Pilota - Igande huntan hasiko da Zaharrer-Segi eta E.P.B.ek antolatu 2010eko Herriarena trofeoa. Aratsaldean, 16.30tan, lehen kanporaketa : Ibarrola eta Lambert – Alfaro eta Ezcurra-ren kontra. Hemen ditugu Ibarrola eta Ezcurra jazko irabazdunak bat bertzearen kontra. 17.30tan, bigarren kanporaketa : Bielle eta Harismendy – Inchauspé eta Oçafrain-en kontra. Irabazdunek, finalerdiak jokatuko dituzte azaroaren 7an. Mail huntako pilotariak ez ditugu ardura ikusten

Xorte lagunak – 1950eko urtean sortu Senpertarrek elgarretaratze bat eginen dute beren 60 urteen karietarat. Elgarretaratze hori eginen da hazilaren 27an Amotzen Mendionde ostatuan apairu baten inguruan. Hor gomit dire urte hortan sortu he­ rritar guziak, bizi diten herrian edo berdin herriz kanpo. Bai eta ere bertzetan sortua izana gatik orai gure herrian bizi diren klasa hortako xorte lagunak. Horri buruz izenak hartuko ditu Paxkal Haroçarenek. Zoinak emanen baititu egun hortako tenore eta xehetasunak. Huna Paxkalen telefonaren zenbakia : 0559541854 Pilotaz – Ganden larunbatean Arbonan egin den Bil Tokiko lehiaketaren finala nahi dut aipatu. Bixtan da final hori aipatua izanen dela kazeta askotan. Bainan arraro gertatzen den bezala final hortako lau plekarietarik hiru gure herritarrak ziren. Pantxo Valencia eta Eneko Bessonartek irabazi dute bertze herritar Olivier Haroçareneri zoina ari baitzen Fabien Itoizekin. Final hortarat heltzeko bi pare horiek garaituak zituzten zonbeit pare aski gotorrak. Partida hortan gure bi gazteek aitzinean zituzten bi pilotari arras joko­ tsuak eta axeri xaharren malezia guziak ezagutzen dituztenak.

gure xoko huntan, beraz hiru igandez, hemengo pilotazaleek izanen dugu heieri beha egoiteko parada ederra. Errugbia - Garaziko zelaian jokatu du U.S. Nafarroak, Bizanos multxoko lehenaren kontra eta galdu 13 – 19. Parropiatik - Artzain ona eta Jondoni Jakobe parropietako berrogoita bost gazte konfirmatuak izanen dira igande goizean Irisarrin. Ondorioz, igande goiz huntan Baigorrin 9.00tan izanen da meza nagusia.

Gaixo Otaba – Buruari hazka ari zen gure gizona mahats despullan, ondo baten aitzinean, eskuineko aihenak besteak bezala egina zuen, bainan ezkerreko horrek dako kezka emaiten, ondoko botoina ahul aire, hori behar dakota kendu ala urrunagoko azkar hura, xuxenez hurbileko horri behar diot utzi, aitak hola erakutsia baitaut, mahastia hoin azkar bada, beti untsa ibilia izan delakoan eta despullatze lanak inporta zuela errana zion aitak eta segur aitak ere aitatxitarik ikasia zukeela, beraz ondokoa utziko diot, bestela urruntzearekin flakatuko baita eta gainera beste urteko aihen gaia hantxe harat eskapatua.

Gaixo Otaba, Besteberriren espos suharra Bortxatua kaprizaz berextera Fuera igande batetik bestera Hor bil dezakezu bihotz juandura J.P.C. Eriak – Joan jinka baditugu eritegietan, Jean Paul Duhart Uhaldaikoa operaturik sartua, Jean Pierre Etcheverry Kontzolokua orai han. Gure goraintziak eta laster senda zaizte. Mezak – Larunbat aratsean 7 orenetan Iholdin, igandean 9 orenetan Armendaritzen, 11 orenetan Heletan, Xipri 50 urte apez. Herritarra


Herriz Herri

11

Irisarri

Hazparne

Biltzar nagusia eta palantxako finalak

Aste kulturala bukatu da

Orokorki jende ainitzek parte hartu dute, Eihartzea kultur etxeak antolatzen zuen zor­ tzigarren aste kultural hortan. Astea, aitzineko larunbatean bukatu da, lehenik 10ak eta erdietan izan den Jamattit Di­rrassar herritar kasetalariaren mintzaldi ederrarekin. « Han eta Hemen » zuen gaia eta jendeari osoki gustatu zaio. Erran behar da eleketari pollita eta biziduna dela Jamattit, demendreneko gertakaria, badaki hitz ederrez apaintzen eta nolaz ez, gaurko gai haundi eta zabal huntan.

rekin tokian tokiko kulturari josiz asmatu dute ikusgarria eta Hazparnen, beren ohidurari segitzeko tokiko kantari eta musikari batekin bukatu dute emanaldia. Hau zen Beñadin Lohiague, Benito Lertxundi abeslariaren ‘Sasi intelektuala » kantatu duen elizaberritar artista gaztea. Elgarretaratze 34 eta 35 klasakoak diren guziak gomit dira beren lagunekin, Berria ostatuan izanen den elgarretaratze bazkarirat. Pesta hau urriaren 23 an izanen da larunbat eguerdiarekin. Hitzordua 11-k eta erdietan finkatua da. Gomita bereziak helaraziak dira gehieneri bainan nehor ez dadien ahantzia izan egina da dei hau. Egun hortan parte har­tzeko deitu behar da Berria jantokirat telefona zenbaki huntarat  : 05-59-29-11-10. Giro onean Hazparneko suhiltzaile andana bat juntatu da ofizio huntan ari-

Suhiltzaileak elgarretaratu dira zikiro baten inguruan.

Aratsaldean bazen Hazparneko historiaz ‘pista joko bat’ karriketan, bainan hunek zorigai­tzez ez du aroa alde ukan eta jende guti baizik ez da etorri. Joko hau laster berriz antolatua izanen da herriko ikastegiekin, hauetarik zenbeitek galdea egina baitute jadanik. Mendeala gelan zagon zinezko bukaera, txalaparta kontzertu miresgarri batekin. Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez txalapartan, Mixel Ducau eta Iñigo Egia musikari eta kantaria Aziza Brahim Aljerianoa, ikusgarri gaitza eskaini dute Hazparnen, jendeak xutik txalotu ditu kontzertu horren azken musikaldian. Talde hortako bi txalapartariek munduan barna pidaia bat egin ondoan, toki askotako soinu eta kantu bildu dituzte, hauek beren musikari uztartuz ikusgarri berri bat eraiki dute, ikustekoa dena. Kontzertu denbora guzian filma bat erakutsia da Japonia, India ala Saharako bortuko jendeen bizimoldea eta musika aipatzen duena. Bi euskaldunek beren txalaparta-

turik erretreta hartua duten batzuekin, jandarme zenbeit eta Azpeitiako suhil­tzaileekin, pesta egun goxo baten iragaiteko. Elizaberri Erreluko kaskoan bildu dira duela zenbeit egun, goiza birletan iragan ondoan, zikiro bat jan dute eguerditan. Giro alegera eta pesta egun ede­rra ukan dute Bittor Lohiague adixkidearen gune ezin ederragoan. Estreina Pedrito Choribit hazpandar margolari eta xixelkariaren erakusketa badoa aitzina. Juanden ortzirale aratsean egin da hunen estreina eta 50 bat ikusliar etorri dira karia hortarat Hazparneko erakustokiko gelarat. Herriko etxeak antolatzen zuen estreina hau herriko semearen omenez. Axun margolariaren alarguna etorria zen, Yven Wright bere gaurko senarrarekin eta hunen alaba Melisa andere gaztearekin. Patxi Arotçarena kulturaz eta euskaraz arduratzen den au-

Andereen finala: irabazdunak, Beñat Bordagaray, galtzaleak.

Urri hastapen huntan iragan zauku Irisartarrak pilota batasunaren biltzar nagusia. Urte guziz aberatsa, emaitza arras onak gure herriko pilotarientzat. J. Michel Guichandut lehendakariakpilotari eta pilotako arduradunak eskertu ditu, urtean zehar daramaten lanarentzat. Aurtengo berrikuntzetan, «Loisirs» deitutako lizentziaren sortzea, doi bat egina lehiaketetan parte har­ tzaileentzat, eta xitoentzat xapelgoaren ordez elgarretaratzeetan parte hartzea. Beraz emaitzak arras onak gure pilotari gazteentzat, xitoak (Sissoko-Oillarburu) trinketean eta gaztetxoak (Indaburu-Poutcou Hourcade) plaza laxoan Union-Basque xapelgoaren finaletan eta gure gazteak (Bereterbide-Guichandut) Frantziako xapeldun trinketean eta Euskal Herrikoan plaza laxoan. Ahantzi gabe gure batasuneko bi pilotarik (Roger eta Brigitte Etchevers anai-arrebek) parte hartu dutela Munduko xa-

pelgoetan Biarnoan. Orroitarazia izan da ere udako lehiaketen lekua Irisarriko herriko plazan. Nesketan, 35 bat jokolari beti serioski ari. Ttipiagoetan, ostegun aratsaldez, C. Heguy herri elkargoko kirol langileak 15 bat haurreri pilotako lehen urratsak erakasten die. Biltzar nagusi hortan ere, eskertuak izan dira he­ rriko eta auzoko Herriko-Etxeak beren diru laguntzarentzat eta halaber Irisarriko ofizaleak. Eta bururatzeko huna palantxako finalen berri Joko-Berrin. Andereetan: Arotcarena-Argain 50, Etchepare-Etchemendy 35. 3’mailan gizonetan : BarhenneBiscay 50, Narbaitz-Lucu 32. 2’ mailan Goity-Arbeletche 50, Mirande-Cachenaut 41. 1’ mailan Moutrousteguy-Irastorza 50, Darrieumerlou-Arricau 21. Plaza-gizon saria Mazain-Alberro pareari! Beñat Bordagaray arduradunak bihotzez eskertzen ditu sari emai­leak.

zapezordeak egin diote ongi etorria. Artixtaren ekintza nasaiak goretsi ditu, hauetarik asma ditaike zer gizon argia zen Pedrito, osoki euskalduna. Oraino

helduden igande arte iraunen du erakusketa horrek, zenbeit ma­rrazki eta margo gehiago ikusten ahal dira aste huntan.  J.A.

Erakusketaren estreinan jende ainitz.


ABISUAK

12

Jon Cazenave HERRI IXILEAN erakusketa

FLEUR D’EAU SOCIETE A RESPONSABILITE LIMITEE AU CAPITAL DE 7 500 EUROS SIEGE SOCIAL : 11 RUE JACQUES LAFITTE 64100 BAYONNE (PYRENEES ATLANTIQUES) 509193355 RCS BAYONNE AVIS DE PUBLICITE LEGALE D’un procés-verbal d’assemblée générale extraordinaire du 30 septembre 2010, il résulte que : -Les associés, statuant dans le cadre des dispositions de l’article L. 223-42 du Code de commerce, ont décidé de ne pas dissoudre la société. Dépôt légal au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE. Pour avis, le représentant légal

Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Getxophoto-ren zuzendaritzapean, ‘’Herri ixilean’’ Jon Cazenave donostiar argazkilariaren erakusketa berria antolatu dute. Getxon urriaren 14ean hasi den «Iparra galdu gabe!» kulturaldian estreinatu da. Gehiago jakin www.eke.org, Euskal kultur erakundearen atarian.

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : E. LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : R. Camblong Imprimeur : Imprimerie du Labourd 29, Chemin de Casenave Z.I. St Etienne 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

SCI BOULOUS & CHEVALLIER Société d’Avocats 15 rue Perpère - 64100 BAYONNE Tél : 05 59 31 21 21 / Fax : 05 59 31 21 29 «ALGART» Société à responsabilité limitée au capital de 1.000 euros Siège social : 22 Le Forum 64100 BAYONNE RCS BAYONNE B 451 627 152 L’ Assemblée Générale Extraordinaire a décidé, en date du 24 Septembre 2010 et à compter de cette date, la dissolution anticipée de la Société et sa mise en liquidation amiable sous le régime conventionnel dans les conditions prévues par les statuts et les délibérations de ladite assemblée. Elle a nommé comme liquidateur Monsieur Michel JUDDE, pour toute la durée de la liquidation, avec les pouvoirs les plus étendus tels que déterminés par la loi et les statuts pour procéder aux opérations de liquidation, réaliser l’actif, acquitter le passif, et l’a autorisé à continuer les affaires en cours et à en engager de nouvelles pour les besoins de la liquidation. Le siège de la liquidation est fixé à BAYONNE (64100) - 22 Le Forum. C’est à cette adresse que la correspondance devra être envoyée et que les actes et documents concernant la liquidation devront être notifiés. Pour avis. Le Liquidateur

« Abere migrazioak » erakusketa Antsoteko zelaian Urri erditan idekirik, urtarrilaren 30eraino zabalduko da «  Abere migrazioak  » erakusketa berria Antsoteko zelaian, Baionan, natur historiaren museoan. Xori, arrain, orein eta bertze, bisitariak ikasiko du zergatik eta nola migratzen duten abere horiek, milaka kilometro eginez batzutan… Erakusketa idekia da asteartetik ostiralera (13:30-17:00) eta larunbat-igandetan (11:00-12:30 / 13:30-17:00). Erakusketari datxikola, bi mintzaldi eskainiko dira Glain auzoaldeko Elkartetxean : azaroaren 3an, asteazkenez (18:30), “Arrainen migrazioa Euskal Herrian eta Gaskoiniako golkoan”, eta abendoaren 8an, asteazkenez (18:30), “Xori migratzaileak”, sartzea urririk.

Biblia lapurtarrez interneten Elizen Arteko Biblia euskara batuan agertu zen

1994an. Biblia lapurtarrez ere argitaratua izan da. Parropietako apezetxetan edo Belokeko liburudendan galdegin daiteke. Biblia hau interneten sartua da. Diosesako webgunean irakurtzen ahal da, bai eta ere esteka hunen bidez : http://amarauna.org/biblia/ Lapurtarrezko Biblia hunek erabil-sistema bat badu. Horren bidez edozoin liburu, kapitulu, bertset edo hitz, laster aurki daiteke. Irakurlea gida batek lagunduko du urratsez urrats. Lehen orrialdean gida horri dei egiten ahal zaio begi urdin baten gainean klik eginez. Errexa, ernea, atsegina.

Amnistiaren Eguna Urriaren 24ean, igandez, ospatuko da Amnistiaren Eguna Makea Mindegian, Errepresioaren Kontrako Batzordeak eta Ahaideak elkarteak antolaturik. Eguerditan, aperitifa eta bazkaria, txarangak alaitzaile. Arratsaldean mitin handia, besteak

beste Gilles Simeoni, Yvan Colonna-ren abokatarekin. Arratsean, Zezena taldearen kontzertua, ondotik dantzaldia Holakorekin. Oroitarazia da ere urriaren 22an iraganen dela Baionako IUT-an Autonomia Eraiki-ren forua.

ELBren bestarat ongi etorri Irulegin Aurtengo ELB sindikataren besta Irulegiko Denen Etxean iraganen da igandean, urriaren 24an. Baigorriko laborariek antolatu egunaldia gozatzen ahalko da eguerditik goiti, aperitifa eta bazkariarekin. Lekuko ekoizpenekin eta laborariek berek prestatu etxe bazkaria jastatzeko gai izanen da : amua­rrain fileta, atzarki saltsa, gasna, etxe bixkotxa, kafe eta arno. Bazkaria 15 eurotan finkatua da. Aratsaldean

kantariek eta Kiki Bordatxok animatuko dituzte bazterrak. Aratsean afaria izanen da ere. ELBko laborariek eta gazteek partikulazki beste hitzordu bat dute ostiral arats huntan. ELBko Gazte Taldeak gaztaina gaua antolatzen du Donaixtiko Bota Gaztetxean. Gaualdia musikan segituko da. Laborari eta lagun guziak ongi etorriak dira asteburu huntako bi hitzordu horietarat. 

J-B Hiriart-Urruty omendua Baionan J-B Hiriart-Urruty Hazpandarra fama handiko matematika erakaslea da hor gaindi, bereziki Tolosako Paul-Sabatier uniber­ tsitatean. Hiru egunez segidan, helduden aste hortan, urriak 25, 26 eta 27, bere adixkide eta ezagunek omenaldi bat eskainiko diote Baionako IUT ikastegian. Batzorde berezi bat muntatua izana da sail horri buruz. Orota-

rat, hogoi bat erakasle, ikerle eta jakintsun mintzatuko dira kolokio horren karietarat. Badakigu bestalde J-B Hiriart-Urruty zoin atxikia dagon Euskal-Herriari, bereziki Hazparneko alde horri, zoin atxikia ere gure euskarari eta gure kulturari. Har ditzala oraidanik gure goresmenik beroenak. Ez ditu segurki eba­ tsiak! Zoe Bray-ren begi kliska

Hil ondotik, bizia


asteburuko hitzorduak Ortziralean -Baionan, Elkar dendan (19.30), liburutegiaren 10 urteak. Eta IUT-an (20.00) “Autonomia eta eskumena” forua, Autonomia Eraiki-k antolaturik -Angelun, Barojako zalditegietan (20.00), musikaldi berezia, Urban Drum eta Zic Zazou. -Ahetzen, elkarteen gelan (20.30), “Eskimal kabiliarra” -Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), Angel Pazos kantari, Luis Mariano omenduz. Eta Koliseoan (21.00) Mexikako kantuak eta Kolonbiako dantzak. -Baionan, Luna Negra kabaretean (20.30), “Encore debout” ikusgarria. -Donaixtin, Bota Gaztetxean, gaztaina gaua musikan, ELBko gazte taldeak antolaturik -Donibane Lohizuneko elizan (20.30) Baionako musika ikastegiko orkestra nagusia

Larunbatean -Baionan, Lakarre plazatik abiatuz (11.00), Baionan Kantuz. -Izpuran, Bentaberri gelan (17.00) Iparalai koroa, Zurbeltz, Haurrock, Haitiko eskola baten alde -Gabadin, herriko gelan (17.00), Iparraldeko bertsulari xapelketaren bigarren finalaurrekoa. -Azkaine Jauregian (17.00), Fandangoa dantza ikusgarria, Elirale konpainiak eskainia Kukai taldearekin. -Miarritzen, geltoki xaharrean

(18.00), Boris Godounov, NewYork hiriko antzoki nagusitik xuxenean. -Itsasuko elizan (21.00), “Sakratua” ikusgarria. -Ezpeletako elizan (21.00) Argileak koroa -Angelun, kukuso merkatua Quintaou plazan. -Ziburun, Kurutze-Gorri auzoaldeko besta. Afaria, A­rrantzaleak eta Esperantza taldeekin.

Igandean -Irulegin, Denen Etxean, ELBren besta -Saran, San inazioko lepoan, roller eta skate eguna -Donoztiriko arrabesta. -Makean, Amnistiaren Eguna -Uztaritzen, Santa Katalina kaperan (17.00), Fred Fort eta Maxence Fermine-n “Neige” musikaldia -Miarritzen, Koliseo gelan (18.00), gitarra kontzertua Sanchez anaiekin. -Bastidan, kermeza.

Asteburuan -Ezpeletan, larunbatean eta igandean, Biper-Besta -Miarritzen, larunbatean eta igandean, Txokolatearen besta -Uztaritzen, Bilgune salan, Brikabrak, Integrazio Batzordearen alde -Altzumartan, herriko bestak. Bestak ere Urdiñarbeko Garaibi auzoaldean

PETTO OLHAGARAY APEZAREN LEKUKOTASUNA

Petto Olhagaray apezak, zendu ai­ tzin, nahi izan zuen bere bizi ibilbidearen kondakizun bizia utzi bere amahizkuntzan. Lapurdi Irratiak 2005an grabatu zuen haren lekukotasuna. 30 minuta inguruko zatitan banatu du lekukotasun hori, eta irrati bidez zabaldua izanen da hainbat zatitan.

Lehen zatia zabaldua izanen da urriaren 24ean, igandez, 20.15 orenetan; u­rriaren 27an, asteazkenez, 14 orenetan eta 20.15 orenetan  ; eta urriaren 29an, ostiralez, 14 orenetan eta 20.15 orenetan. Segidako zatiak zabalduak izanen dira ondoko asteetan, egun eta tenore beretan.

Biarritzeko Mediatekan Urriaren 30ean, larunbata (14:30-16:00), Bernardo Atxagaren « Euskal behi baten memoriak » du landuko Biarritzeko euskarazko irakurketa taldeak. Publikoari idekia.

Foro bat eskumen politikoez Autonomia eraiki elkartearekin «Autonomia eraiki» elkarteak foro bat, erran nahi baita eztabaida ireki bat pentsatzen du antolatzea ostiral arrats honetan. Eztabaida horren hasteko eta hazteko, Korsikako, hego Euskal Herriko eta Kataluniako esperientzia politikoen eragileei emanen diete hitza antola­ tzaileek  ; Korsikatik hor izanen da Gilles Simeoni (Femu A Corsica), Kataluniatik Joan Ridaura

(ERC) eta Sabin Intxaurraga (EA). Bigarren partean galde/ arrapostu zehatzen jokoan sartuko dira hemengo hainbat eragile : Max Brisson (UMP), Christophe Martin (PS), Aliz Leiziagezahar (berdea) eta Alain Iriart (AB). Hitzordua proposatua da urriaren hogeitabian, ostiral a­rratseko zortzitan, Baionako IUT gelan.

13

“Amoureuse” filma Bazen mugimendu joan den aste hortan Marengo karrikan, Baionan, zernahi jende bildurik. Kuriostatez hurbildurik, konturatu gira Nicolas Herdt zinegile frantsesa “Amoureuse” izeneko filma egiten ari Baionako Euskal Erakustegia (ezkerrean) polizetxe bizela. Irailaren lakatua filmaren beharrentzat... hastapenaz geroz, Parisen lehenik eta Eus- baten elgarrizketatzen ari da ; kal Herrian gero ontzen duen elgarrizketa denboran haatik, filma, Jean-Hugues Anglade ezezagun batek tiroz erahiltzen eta Julie Gayet aktore nagusi du adiskide hori, hau ETAko gisa, aktore arruntetan eus- kide ohia izanki. Martial Verdier kaldun batzu ere, hala nola polizgizona da inkestaz arduezagutu dugun Bidarraitar bat. ratzen, Martial eta Ionaren artePolitiko-polizial filma : Iona, ko amodio eta traizio ixtorioek sortzez Euskalduna, Pariseko dena korapilatzen dutela... egunkari handi bateko kaze- Ondoko hilabetetan telebistan tari izanki, aspaldiko adiskide agertu beharra den filma.

Telebixta Leihotik Bahituak : Hamar hilabeteak hurbiltzen ari dira eta beti bahiturik daude bi frantses kasetariak beren Afganistar hiru lagunekin. Halaber Mali herrialdeko bazterretan nonbait bizi dira Aljeriako Al Qaidak bahitu dituenak. Noiz gertatuko da haien guzien libratzea. Irri eta nigar : Txileko basamortuan zauden 1200 kasetari beren irrati eta telebixta tresnekin, beha noiz lurpetik jalgiko ziren 69 egunez lurperatuak izan ziren gizonak. Urriaren 13a, zer egun ederra! Zorion irriak, zorion nigarrak, irri eta nigar gizonen eta emazteen artean. Nola egon deus senditu gabe holako mirakulu baten aitzinean. Ez dakit behar den mirakulu gisa hartu holako gertakaria. Emeki emeki, bat bertzearen ondotik argira etorri dira 33 gizonak eta, berehala, irrati eta telebixtei esker mundu guziak jakin du salbatuak zirela denak betaurre beltzez apaindurik behar baitzuten bixta zaindu, hainbertze denboraz ilunbean egonik. Besarkadak aitamen eta semeen artea, besarkadak ere senar-e­ mazteen artean, telebixtek biltzen zituztela argazkiak, Txileko presidentak ere bakoitzari emaiten ziola besarkada. Teknologia berria lurpetik jalgitzeko igogailu berezi bati esker. Azkenik agertu da ilunbeko nagusia, Urzua jauna, merezi baitu jaun izendatzea elkartasunaren zaindari ona izanik denbora guzian. Eskerrak bihurtu dituzte denek, batzu belaunikatu otoitz bat eginez. Teknologia berriak, telebixtak bereziki hedatu du berehala berri ona, gehienetan berri txarrak hedatzen dituelarik egunero, gerla, bahitze, hiltze eta bertze... jakiten ditugularik. Nola ez dugu guk ere parte hartuko jende zoriontsu haiekin erranez gu ere alegeratu girela berri on horiek entzunik eta ikusirik. Goresmenak denei, ahantzi gabe haien jalgiarazteko jokatu diren guziak. Des racines et des ailes : Joanden asteazkenean Aran deitzen den ibarretik itsasoraino segitu dugu Garona deitzen den ibaia. Ur xirripa lehenik, emeki emeki emendatuz doa. Okzitaniako Tolosan zauden telebixtako kasetariak eta ikusi ahal izan ditugu Tolosak duen altxor miragarria, Capitole deitu antzoki eta udaletxea, Saint Cernin deitzen den eliza erromanikoa. Bi urte han egonik ene gazte denboran, atsegin haundiz berrikusi ditut toki miresgarriak Alliere eta Bareil adixkide zenak nituela gogoan. Gero Marmandeko ingururetako lurretan ibili gira eta azkenean itsasoratzen den Gironda ibai zabala Bordelen iraganik. Oren pare bat xarmagarria enetzat. Errugbia : Eurokopa dela-eta, Baiona jokatu da Irlandar Connachten kontra eta galdu du 16 eta 13. Agileran Ulster irlandar probintziaren kontra Miarritzek irabazi du 35 eta 15. J.H.


HAN ETA HEMEN

14

Tortura ez da kultura ! Zezenketak ez dira sinesten duzuen bezala, kolore batzu, musika, hor izaitea pozik den zezen baten inguruan urrats dantzak. Zezenketa, ez da tradizio bat, geografikoki mugatua den ohitura bat baizik ez da, 18 ga­rren mendean sortua dena, gerlati eta militar arrazoibideendako. Zezenketa, belarjale baten torturaren ikuskizuna da bere hiltzea arte, irri eta oleen artean. Ikusgarri nazkagarri hori posible da, Españan, Frantzian bezala, diru publikoz lagundua… Dirulaguntza horiek, egiazki, zergadunak pagatzen duen dirutik jatortzen dira, barbaria horren aurka baldin bada ere. Zezen hiri ainitzetan, zezentokiaren sartzea eskainia da 15 urte baino gutiago duten haurrentzat. Adin honetan, sentikortasuna azkarra da eta moralezko baloreak eraikitzen ari dira. Tauromakia eskoletan, haurreri ikasten diete aratxeen torturatzea, heien malkoeri kasu egin gabe. Baionako herriko etxeak ez digu sekulan zehastasunik eman kondueri buruz. Sud Ouest egunkariari esker, badakigu adibidez, 2009 urtean, Tauromakia akitibitateen defizitoa 40 000 eurokoa izan dela eta 2010 urtean, 92.000 eurokoa. Zaila da Grenet jaunarentzat diru hori zergadunei hartua dela aitor­ tzea. Duela zenbait urte, Olivier Barachart, Baionako zezentokiaren zuzendariak aitortu zuen zezenketa ezin defendituzko pratika bat zela. Publikoaren informazio eta ohituren aldaketek erre­bolta bat sortarazi dute, munduan zehar gorroto horren aurka. Españan, Kanariak eta Kataluniak deia debekatu dute. Frantzian, deputatu batzuek lege proposamen bat aitzinatu dute 2010eko uztailean : MurielMarland-Militellok (UMP) eta Genevière Gaillard-ek (PS). Lobby-ak antolatzen dira. Laguntza eman, gure petizioa izenpetu ezazue. Gure borroka abereentzat sustenga ezazue. Humanista borroka bat da baita ere. 50.000 izenpetzaileekin eta Euskal Herriko 205 pertsonalitateekin batu zaitezte (heien artean Mixel Berhocoirigoin, Peio Serbielle, Xalbador eta Ihidoy, Aire Ahizpak, hautetsi batzu eta bertze). Itziar Pinat CRAC Europaren kide www.anticorrida.com/

Kantu zaharren etorkizuna

Aitzineko igandean 70 bat kantuzale bildu dira Senpere -Larraldean, gure euskal gizartearen kultural funtsetan ditugun kantu zahar paregabeeri hats berri bat emateko. Ikustekoa eta entzutekoa zen, izan gazte, izan erretiratu, nola eta zer kemenarekin ohoratuak izan diren, hor, gure aitzinekoek asmatu aire eta erranak. Bazkari bat hauta, Frantxua eta Ma­ ddik moldatua, ‘Artxeloak’ taldekoek zerbitzatua. Deneri kantatzeko enbaia sustatzeko eta zintzurrak idekitzeko, “Kosteletak errerik, birikak egosirik, ogia muflerik, arnoa gozorik, hor ez zen deus eskasik…” Ohi den bezala, esperientzia dutenak hasi ziren abesten, Peio Minaberri, Gabi Fagoaga, Janpier Soudre eta bereziki, haren boz ozen paregabearekin, Fifin Billon-Zamora. Haukien ondotik, beste guzien bozak laister elgarri lotu dira, kantuzko soka luze bat, gaua arte luzatzeko. Gehienak ahohots hutsez eta besteak Xarlex Sabarotzen akordeoia eta Martxel Brave-n gitarraren musikarekin lagunduak, nork ote daki ma-

hainean zonbat kantu eman diren ? Denen gainetik zortzigarren “Kantu zahar egun” hau berezia izan da, zeren lehen aldikotz ikusi baita belaunaldi berri bat lotzen deplauki eta nahimen aditu batekin, euskal kantu herrikoiak duen altxorrari. Talde batek, Eneko Bessonart eta Sebastien Etxeberriren inguruan, ereman baitu egunaren egituratze osoa, hori geroari pentsatuz, ez dirudi gauza ttikia dela ! Ikusiz gainera bi kantari multxo, “Senperen kantuz” eta “Artxeloak”, azken denbora hautan Senpereko herrian sortu direla ! Etorkizunari begira, aipa dezagun ere “Oxtikenekoak” elkarteak argitaratuko duen “XIX garren mendeko kantu ahantziak” bilduma. Liburu hortan, Musumigeleneko Martzel Arribillaga zenak kaier batean ­zauzkan 1900 inguruko kantu galdu ba­ tzuren testuak, abendo aldera aurkitu behar gintuzke. Egun bat ederra eta aberatsa, liburu berri bat, bi kantari talde,… “Kantu zaharrek” oraino luzaz gure artean bide on egin dagigutela !  A. Z.

Hona hemen Peio Minaberrik egun horren karietara idatzi dituen 3 bertset. Agur bero bat adiskideak ! Urriaren hamarrean Gaur zortzigarren kantu eguna, gaude omore onean Euskal mintzaira susta dezagun gure ahalen heinean Egun goxo bat iraganez Amotzeko Larraldean ! Egun berezi hunen begira aspaldian baiginauden Orai, helduak garenaz geroz, har dezakegu atseden Probintzietan jakin bezate zer giroa dugun hemen Egundainotik aire zaharrak kantatzen dira Senperen ! Bozkarioa heda dezagun hemen guziek elkarri Bakoitzak bere alaitasuna orai behar du ekarri Norbera bere dohainarekin izan dadien kantari  Peio Minaberri Lagun maiteak, bihotz bihotzez, egin zazue bazkari ! (2010.10.10)


KIROLAK pilota

FEDERAZIOAK BOST BEREZKO BERRI BADITU

Olivier Jeannots, Alexis Inchauspe, Gregori Aguirre, Ximun Lambert, Herve Bonetbeltx Ezkurra – Lamure............... 50 Elgart – Jeannots................ 27 Baiona Sant Andresen hasi dira ortzegunetako partidak. Ttipitik hasi, gero haatik gorago joaiteko. Ez dea hala, Jeannots, Sainte Marie de Gosse-ko landestar berezko berria ? E­tsenplua hor duk, Patrik Ezcurra etsitzekotan ez den pilotari abila. Monce – Ducassou............. 30 Carricart – Etchebarne....... 11

Eskupilotaren plazalaxoko lehiaketa igandean bururatu da Lakarrako plaza txukunean. Sobera besta han eta hemen, mereziko zuten ikuslari gehiago gazte horiek holako dohainekin. Sobera nausi hasi dira halere irabazleak, 16-4 eta deusik ez barkatzen. Halere Jon Carricart gazteak eta gibeleko lekondarrak erakutsi dute hori baino gehiago balio zutela. Baina

Aihertarrak eta Itsasuarrak sokatiran abilak Jadanik aski lan bazuten harturik he­ rriko besten apailatzeko, dena pikoan emaiteko  ; herriko etxeen ingurua egitearekin artoski beharrietan hartuak zituzten herritarren nahikundeak, asmoak eta behar bada ametsak ere. Nork daki solas arin baten kari ez ote zuten buruan ongi hartua he­ rriko gertakari bat, historio bat egiaz­koa edo alegiazkoa. Bestak hor dira, jotake murgiltzen dira gazteak, mutikoak eta berdin neskak, besta egun bakoi­ tzeko ekitaldietan  ; biharamunak, nahi eta ez, zailak izaiten dira ho(rre)lakoetan  ; berdin du, gure gazteak zaila onarekin estalirik badoatzi aitzina. Besten azken eguna ongi joaiten da, azken gaua ere bai… Hara bestak fini, har dezagun bada pausa piska bat… Zorigaitzez pausa ez da luzarako, komiteko presidenta jiten da euskal irratien proposamen batekin  : «  ea bestetan hain ongi zerbitzatu duzuen herria berdin defendatuko duzuen sokatira  jokoan  ?  » Eta hara berriz lana haste gure gazten­ tzat  : behar dituzte galderak pentsatu, ahalik eta konplikatuenak pareko he­rriko gazteak ez jakinean atzemaiteko ; baina beste lan bat ere behar

15 zer pilotariak, jadanik, irabazle hauk, Habas eta E. Detchart batzuek zioten bezala ! Bielle – Harizmendi............ 45 Inchauspe – Oçafrain......... 37 Aldudeko ferietan bazela behari, ez bakarrik hainbertze kabala eta laborarien ontasunentzat bainan ere gure herriko pilotari on hauentzat ere. Amulet – Lambert............... 50 Loquillo - Cabello............... 23 Ez dute uste zen gostu bera ekarri Donapaleuko trinketeko partidek, lehenik, ez direlako aitzinetik erranak jokatu ahal izan, gero berriz ikusi direnak ere alderdika. Beraz, ez da hemen ikusi Paueko mundialeko hetarik mexikarrekin, eta gure pilotariek zuten orduan auzia libro. Damurik halere ez baitute gehiagoko balentriarik egin Munduko xapelgoetan, behingoan Pauen izanen-eta. Alain Heguiabehere............ 40 Jeannots landestarra......... 21 Eta hau ere ez usteko zen partida Jeannots berezko berriaren lehen partidan. Goazen hor ere biharko, edo etziko, menturan. ARBONAN Valencia – Bessonart.......... 40 Itoiz – Haroçarene.............. 20 Jokoberriko finala jokatu da joanden ostiralean, hiru senpertar bazirelarik kantxan. Eta bi gazte trebeek aisexko ereman dute partida, emaitzari fidatzen balinbagira segurik. GARATENEAN IHIZTARIEN FINALAKO Inchauspe – Lambert.......... 50 Aguirre – Lamure................ 46 Astelehenean oren bat eta hiru laurden arizan dira bigarren finalerdi huntan hauk ikusle alde

dute asumitu  ; sokatira zuzenean iragaiten dela irratian, zuzenean izpiritua eta mintzoa biak berdin artexak agertzeko on izan behar da  ; mikroaren aitzinean ezin duzu ihes egin, ahalik eta zaluenera ihardetsi behar diozu antenatik Pantzoren boz ozenak egina duen galdeari. Aiherra eta Itsasu agertu dira hoberenak irratiko sokatira horretan  ; Baxenabartarrek tanto batez gaina hartu diete Ataiztarrei (Errolanen ateka gaitz leku izena denborarekin borobildua). Finalera heltzeko bitartean batzuek eta bestek garaituak zituzten  : Armendariztarrak, Zuraidarrak, Banka­ rrak, Gotaindarrak, Kanboa­ rrak, Baionesak, Saratarrak… eta beste zenbait herri. Euskal Irratiek eman dizkioten sariak ongi merezituak dituzte  : xapeldun ordeek Urdazuri ibaian kanoe ibilaldiak, eta Aihertar xapeldunek Bidarrai aldean E­rrobin gaindiko kaiak ibilaldiak.

Esku baloia

nasai eta berotu baten aitzinean 46etan adosturik oraino. Orduan Lambert arras indarrean zen eta Alexis Inchauspek ez batere dudarik, aldiz Lamuren eskuak aski eta sobera bazuelarik. Sakean ere nausitasuna irabazleek 17 boterekin, eta 12 galtzaleak. Horra beraz nor izanen den helduden astean finala Bielle eta Battitt Ducassouren kontra jokatzeko. Ez hori bakarrik, zikiroa lehenik, eguerditan urririk eskainia pilotazale leialeri urtero bezala, horrek ekarriko bide baitu gero publiko berotu bat Jai Alaitik Garatenerat. Ongi etorri besta hortarat. HEGOALDEAN GONZALEZEN GRIÑEKIN Merino II.............................. 22 Gorka.................................. 18 Bengoetxea VI.................... 22 Beroiz.................................... 3 Diaz..................................... 22 Olaizola I............................... 8 Aritz lasa............................. 22 Lemuneau........................... 17 Berasaluze VIII – Apraiz..... 22 Arretxe – Begino................. 15 Mendizabal I – Mendizabal II.2 Rico IV – Beloki.................. 18 Retegi – L. Galarza II.......... 22 Idoate – Eulate.................... 13 A. Lasa – Pascual............... 22 Gonzalez – Goñi III............. 18 Lehen horiek lauterdiko xapelgoan. Eta azken huntan, Gonzalezen kezkak lauterdiko xapelgoko, jazkoa irabazi zuelarik. Bego

Kintze xoil batez Irisarrik jo du Olorue joanden ibiakoitzean Airoski gelan, 3029. Kintze xoil batez beraz. Xapelgoko bosgarren partida zuten hor. Elgarren bete ibili dira bi taldeak partida osoan, nahiz partida erditan Irisartarrak aitzinean izan lau tantoz, 15-11. Bigarrenean haatik bertzeak hurbildu, berdinketa ardiesteraino, baina bururatzean tokikoak aitzinean, tanto xoil batez, xoila baina zoin inportanta. Laugarren dira Irisartarrak sailkapenean.

MARTIN IRAZOQUY


Inbido

16

Alsaziari behako bat… V- Vosges mendietan gaindi… “Alsaziari behako bat”, hori da sail huni emana diogun izena. Bosgarren eta azken zati huntan haatik, ez gira beti Alsazian egonen, Vosges deitu mendietan ibiliko baigira eta mendi horiek baitira eskualde bat Alsazian eta beste eskualde bat Lorraine lurraldean. Ez dira hain gora. Gorena, Baloin Handia, 1424 metrotarat heltzen da, beste dotzena bat kasko badirelarik kasik hein berekoak. Mendi horiek “baloinak” deitzen dituzte, ainitzen ustez punta xut eta xorrotxik ez dutelakotz, edo biziki guti, bainan kaskoak frango xabal eta errondan bezala… Horren gainetik badira haatik eztabadak. Ikerle batzuen gostuko, Vosges izen hori heldu ditake izaitekotz edo eskualde hetako xori batentzat alemanaren eiteko hango mintzairan erabiltzen den hitz batetarik edo bestenaz Keltoen erlisione xaharreko jainko izen batetarik… Dena den, mendi horien izen bera dauka ere Lorraine lu­ rraldearen zati on bat estaltzen duen departamenduak.

Xutez eta eztiki Mendi horien berezitasun aipagarrienetarik bat, beharbada ai-

 

pagarriena ere, hauxe ditake: ekialderat, Alsazia alderat beraz, arras xutez jausten direla, mendealerat aldiz, Lorraine eskualderat, kasik denetan biziki eztiki… Dena oihana dira, salbu gain batzu, izaia eta pinoa nagusi, nahiz baden ere haitz eta pago… Zuretik ateratzen dute hor gaindi mozkin gehiena. Lehen bazen zernahi segeria ttipi, Le Valtin herrixka, dena mendiz inguratua eskoletako haurretarik haste… bospasei lagunekin ari lanean. Orai bakar batzu Eta ainitz kanpotiar, toki horri bainan ikusteko tresneria ba- egina baitzaio gisa hartako dutenak eta zernahi zur trata- “erre­klama”… zen, zernahi egur ere berogailuentzat, lekuka egurrarekilako berogailuek arrakasta berri bat Gasnategi eta jatetxe biltzen ari-eta naski… Lehengo segeria ttipi heiek denak desa- Denetan, turismoa azkarki susgertuak beraz, azkenak hetsiak tatzen dute. Urte guzian gaiduela mende erdi bat hurbil, nerat. Neguko, elur-toki batzu salbu batto Ban-sur-Meurthe badituzte ederki muntatuak. herrixkan kausitzen dena. Hor, Bainan sasoin guziz bada mugilehengo molde ber-berean ari mendu. Toki xoragarriak baitira. dira lanean bainan hori da de- Hein oneko mendiak oinezko partamenduak bere kondu har- ibilaldiak maite dituztenentzat. tua duen lantegitto bat, erakus- Oihan paregabeak, ainitz iturri tegi bat nolazpait, eskualde eta ur-jauzi, aintzira asko. Peña horietako ofizio xaharren lekuko eta harpe, dena xoko pollit ha­ bezala begiratua dena. Jende rrigarri! Herri ttipiak ere, gisa frango ibiltzen da hor ikuska, hartako lekuan izanez, turis-

moari gero eta gehiago emanak. Zonbait egun egon gira Le Valtin herrixkan, 750 metroko goratasunean. 95 biztanle bakarrik, herri ttipi-ttipia zinez, bainan bi hotelekin eta biak betetzen direnean (autobusez dabiltzan kanpotiarrekin ari dira gehienik lanean) orduan he­ rriko jendetzea kolpez bikoizten da! Bada bide bat kasik mendien kaskoz-kasko doana. Alsazia eta Loraine lurraldeen juntan. Han izaiten da alde bat gaitzeko pasaia. Eskualde guzietarat bixta gaitza ere baita. Bide hori ederki baliatzen dute turismoa sustatu nahiz. Etzen batere hortako egina. Duela ehun bat urte, soldadoek idekia, kasko hetarik mugaren zaintzeko, denbora hartan Alsazia Alemaniaren kondu baitzen eta muga han berean beraz… Gain heietan, uda guzian badira laborariak behizain. Ez lehen bezenbat segur bainan batzuk beti segida atxikitzen. Behi esnearekin egiten “munster “ izeneko gasna. Gehienek, abere hazkuntzarekin batean, beste lan bat ere badute hartua: jatetxe bat idekia dute eta hango gauza onetarik sanoki eta fazoinik gabe emaiten jaterat… Muslaria

EUSKAL DIASPORA Kantari Eguna Rocklinen, Berri Txarrak Asian, eta NY

Urri huntako bigarren asteburuan, larunbatez, Estatu Batuetako NABOk  urteroko Euskal Kantari Eguna ospatu zuen, aurten Kaliforniako Rocklin herrian, Sacramento ondoan. Herriko ‘Iparreko Ibarra’ euskal etxeak antolaturik, ber egunean izan ziren Rocklingo Euskal Piknik edo Besta eta NABOko larrazkeneko bilkura. Hamalau kantari bildu ziren, gazteena zortzi urteko Ambroise Curutchague-Clark haurra. Mus txapelketa ere egin zen, Mikel eta Jon Vizcay anaiak irabazle, eta Jean-Pierre Goyhenetche eta Arnaud Bidonde bigarren. Rocklingo dantzariak eta Kaliforniako Hartza dantzariak ere arizan ziren heien dantza ikuskizuna erakusten. Euskal Herritik gomitaturik, Erramun Martikorena eta haren arreba Angéle heldu ziren kantuz ari­ tzeko, baita Mikel Markez kantari errenteriarra ere. Iluntzean, Jean Flesher musikariak ekarri zuen dantza egiteko musika, René Caballerok eta Christian Iriba­ rrenek lagundurik. Egun ederra iragan zen eta afaltzeko hirure-

hun bat jende bildu ziren, Allyn (Goyhenetche) Terpstrak HE­ RRIAri erran dionez.   Musika gaia atxikiz, baina Ameriketan ezezik Asian, aste huntan, ostegunean, hasiko du bere ‘2010 Asian Tour’ delakoa Berri Txarrak talde nafartarrak. Txina, Korea eta Japonian barna ibiliko dira heien euskarazko kantuak herrialde horie- Mikel Markez, Erramun Martikorena eta hunen arreba AnKaliforniako Rocklinen kantuz urriaren 9an, Euskal tako jendeen ai­ géle, Kantari Egunean (arg. EuskalKultura.com) tzinean kantatzen modan dira eta iduri du kanpoan eta jotzen. Ibiliak dira lehenik ere, arrakasta po- ere zaleak biltzen dituztela. Jalitez. Oraikoan ‘Payola’ disko ponian, bertako Brahman talde berria aurkeztuko dute, Chica- ezagutuarekin batera arituko gon grabatua eta Roadrunner dira. Euskaldunak herri tipia Records disketxe ezagunak pla- gira, baina elgarri atxikiak, eta zaratua. Euskal Herrian moda- bistan da posible dela gure kul-

tura eta lengoaiarekin munduan barna duintasunez ibiltzea, Berri Txarrak-ekoek erakusten diguten bezala.   Eta azkenik gaurkoz, Estatu Batuetara berriro. New Yorken abiatua da, urri huntan ere, Bar Basque, euskal sukaldaritza eta gastronomia eskaintzen duen jatetxe berria. Amerikarra du sukaldari nagusia, baina Bizkaiko gobernuarekin --Bizkaiko  Foru Aldundiarekin-- sinatu duten akordio bat kari, euskal sukaldariek eta euskal sukaldaritzak beti izanen dute presentzia jatetxe huntan. Menua euskalduna eta euskal eraginduna du Bar Basquek, eta oihartzun handiz hasi du bidea. Luxuzko jatetxea da, modernoa arras, eta Seiga­ rren Abenidan kokatzen da, aurten berean bortak idoki dituen Eventi Kimpton hotelaren barnean.  Heldu diren  hilabetetan, Bizkaiko chef onenetarik pasatuko dira jatetxeko sukaldetik, eta euskal sukaldaritza iraka­ tsiko diete hor diren sukaldarieri. Joseba Etxarri


Herria 3077  

Herria 3077

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you