Issuu on Google+

Erdiko bidea har-azu, hura da hoberena (Konfuzio) 2010eko Urriaren 7koa - 7 Octobre 2010

Batek baino gehiagok sineztezina dela usteko du, baina Agenda 21 lemaren pean Baionan abiatua den urratsak utopia eskuz harrapatzeko xedea du helburu. Harrigarri baita ikustea horrelako urrats kolektibo parte hartzailea martxan, hemen Iparraldean. Urrats horrek badu bere izen bikoitza : Martine Bisauta /Bernard Causse. Ainitzentzat oraino ezin konprenitua da nola bi ekologista horiek utzi zuten Berde alderdia Jean Grenet zerrendara sartzeko 2008-ko hauteskunde munizipaletan ; dudakorrenek uste dute bi hautetsiek betidanik zeramaten borroka antzuari uko egin ziotela ; kontutan hartu behar da bi puntutan bederen Jean Grenet ehunez ehun aldarazi dutela ordu artinoko bidetik : aglomerazioko garraio publikoak eta Agenda 21 sailetan.

- 1,15 E - N° 3075-

ISSN 0767-7643

Agenda 21 Baionan, herritarrak (lehen) lerroan

Hiru urte eta erdi garraio publikoetara itzultzeko Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoa eskutan hartua duela jendea garraio publikoetara itzularazteko, eta lehia hori duela bere agendan handiena, hara zer erakustera eman duen prentsarekin bildu delarik aitzineko astean. Dozier teknikoak 205 milioi euroko pisua du, horretan kondatzen baitute, Tarnosetik eta Bidarte artean (140  000 biztanle), hiru autobus pasaguneren irekitzea, nondik ez baita auto partikularrik iragaitera haizuko. Oroit gara autobus pasagune berexa ireki zutelarik joan den udan 810 errrepidean nolako auto galkadurak gertatzen ziren San Leongo itzulgunean, pentsa beste hiru izanen direnean ! 205 milioi euro atzemaitea baino aise konplikatuago aterako da partikularrak lehiatzea beren autoa utzirik autobusetan ibiltzera. Beharko dira eguneroko ohiturak ehunez ehun aldatu. Urrea eta zilarra (700  000 euro) gostaia den ikerketa batek erakusten du argiki partikularrek beren autoa ez dutela atsegin hutsez hartzen BAM-en ibiltzeko, baizik eta gauza ainitz betan egiteko : lanera joaitean haurra eskolan utzi, lanetik landa erosketak eta hitzordu praktikoak bete. Denak itzuli berean egite hori auto partikularrak ahalbidetzen du ; autobusa hartzeak eguneroko antolakuntzaren aldaketa osoa eskatzen du. Jean Grenetek dio sei urte beharko direla hiru autobus pasaguneak irekitzeko, aski izanen ote da epe hori eguneroko ohituren erabat aldatzeko ? Hauxe da utopiaren parioa. BAM hiri elkargoko buru hiru urte eta erdi egonen dela pario horren kausitzeko, hara zer erran duen aglomerazio elkargoko presidenteak, geroagokoak geroko.

Agenda 21 urratsa Baionesen esku Garapen iraunkorraren mendean sartuak gara Agenda 21 urratsarekin. Hona hor iraultza bat gaitza, planetaren beroketa… Zerbait han nonbait, milioika kilometrotan urrun iruditzen zaiguna, behar dugu zuzendu gure eguneroko bizian, hurbileneko gauzetan eta eguneroko jestuetan. Ekologistek aspaldidanik inarrausten

dituzten mehatxu beltzak bat batean hor ditugu gure ondo ondoan. Eta Agenda 21 lemaren pean Baionan, herritarrak sarraraziak dituzte planetaren maila handiena eta eguneroko gauza ttipienen lotzeko erronka horretan. Dotzenaka baiones ibili dira jada bilkuretan auzo desberdinetan, duela urte eta erdi herriko kontseiluak aho batez onartu du “Charte de la participation citoyenne” urratsa, zinez harrigarri baita ikustea Jean Grenet auzapeza horrelako xantier korapilatsua irekitzen. Bi urte oso dirauen urrats horrek etapa bat markatu zuen irailaren hogeita hiruan, Baionako diagnostikoa presentatu delarik hiru ehun presunen aitzinean (argazkia). 125 orrialdeko katxarro batean biltzen ditu hiriko zerbitzu guzien laguntzarekin, Baiona gurutzatzen duten dozier mamitsu guziak, zer den jokoan, zer den zuzendu behar. Ateratzean hogei bat lagunek izena eman dute auzoz auzo eta gaiez gai urrengo bilkuretan parte hartzeko. Utopia eskuz hunkitzen zela emaiten zuen. Martine Bisauta eta Bernard Causse hautetsiek, hirugarren aktore bat martxan eman nahi dute, “College des partenaires” izen ordenarioarekin  ; bilduko dira horretan Baionan konda diren egitura, enpresa eta elkarteak. Ideia da, eritegi guziek elkar ikustea pentsatzeko beren bi mila langileak nola antola daitezkeen hiru edo launazka auto berean jiteko lanera ; antolabide berdintsuak asma daitezkea zerbitzu publikoetara hurbiltzen diren langileentzat ? Hara zer izanen diren “partaideen lantalde” berriaren solasak, teoriatik praktikara zalu pasatzeko kezkarekin. Hona beraz hitz laburretan deskribitzen saiatu garen Agenda 21 urratsaren kuadroa mahai gainean ; herriko etxeko zerbitzuek dozier guziak irekiak handi handia, larogeita zenbait baiones biltzen hasiak bilkura berezituetan eta “partaideen lantaldea” langose. Intelektualki atsegingarria dirudien konfigurazio horrek zer emanen duen ? Ikusteko dago datorren urtean Jean Louis Borlooren ministerioari presentatuko zaion gogoeta erraldoi horren fruitua nolakoa izanen den ; egingarria ala nahasia. M.L.


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza

Ur garbia Ondoko egunetan, urriaren 11n xuxen erraiteko, eginen du ofizialki apezpiku sartzea Mario Izeta bizkaitar elizgizonak, Bilboko Santiago katedralean. Ez haatik bizkaitar ainitzen atsegina betez, kontserbadore hutsa den 45 urteko gernikar apez hori ez baitzaiote frangori batere laketa. Aitortu behar da Euskal Herri osoa buruzagi kontserbadorez gakatzen ari duela Benedikto XVI elizaburuak, Francisco Perez Gonzalez Iruñen, Marc Aillet Baionan, Jose Ignazio Munilla Donostian... eta orain Mario Izeta Bilbon. Bada kezkatzekoa, azken hamarkada hautan Elizaren baitan ideki diren bide berri asko behin betikotz hets bailaitezke. Gizartean integrismoa eta fundamentalismoa azkarki indartzen ari diren garai huntan, Elizak ere bilakaera bera ezagutu behar ote du, tolerantzia bidetatik urrunduz ? Gipuzkoan, Joxe Arregi frantziskotarraren kasuak krudelki argitzen du kristau elkargo batzuk beren buruzagietatik jasan behar duten intolerantzia hori. Jose Ignazio Munilla duela urtetsu bat Donostiako apezpiku izendatua izan zelarik, gipuzkoar kristau ainitzekin altxatu zen Joxe Arregi izendatze horren kontra, apezpiku berriak ordu arte erakutsia izana zuen ibilbide eskasa gatik. Bainan horregatik ixilarazia izan zen Joxe Arregi. Hilabete luzez onartu duen ixiltasuna. Haatik, Munillaren ganik entzun duelarik Eliza kutsatzen duen “ur zikina” dela – horixe jujamendu gogorra ! –, debekatua zitzaion hitza berriz hartu du. Eta, bere anaiditik ere ez zukeelakotz hain segur igurika­tzen zuen sustengu hura ukaiten, fraidetza uztera behartua senditu da, bere hitza libreagoki zabal dezan bazterretara. Kristau askorentzat, balinbada ur garbirik, Joxe Arregi euskal teologoarena hala da, mendietatik turrustan heldu zaigunaren gisakoa. Ez Elizak gaur egun maizegi, mota guzitako kutsaduren beldurrez, edanarazten daukun ur “hiper-javelizatu” hura, ezin edana bilakatzen ari zaikuna. Eta guk mendietako ur sendo hura hain maite ! Peio Jorajuria

• Pakistanen ukana duten aroaren o­rrona-tenpesta ikaragarriaren ondotik, ONU batasunak deitu ditu ororen buru herrietako kanpoko zeren ministro arduradunak, ororen beharretan baita herri hori: uztailaren 29an zen gertatu eurite haundia, geroztik oraino ere miliun bat hurbil biztanle aterberik gabe dauzkana 180 miliuneko herrialde hortan, munduko seigarrena jendetzez, Indus ur-haundia gainditurik itsuski, lurralde osoa burutik buru trebesatzen duelarik. Hori zen, India ondoan Benazir Butto andere presidenta hil zuten herria, haren senarra, Zardari baitute orai presidenta, horgo hiri haundienak Karachi, Lahore, Islamabad. Ezindua dute beren miserien artean beren gobernamendua, eta areago herritarrak eta jende xehea. • Mexikan ere eurite haundiak egin ditu azken huntan aspaldiko makur haundienekilakoak, 80 hil eta miliun bat kaltetu. Besteak beste, horra Santa Maria Tahmitalpetec eskualdean ilabete huntan ater­ tzen ez zaizkoten euriak. Eta ere Sierra Juarezen, 2.500 metretaraino gora, egin dituenak. Haratxago, badira hamar mila biztanle Santa Marian, laborari eta xapelegileak, arras ezin-bertzean. Batzu eta besteak laguntzeaz ele onak izan ditu Felipe Calderon presidentak bainan, bainan!... • Netanyahu Israelgo lehen ministroa eta juduak berak ere beti beren elkarrizketak aitzinatu beharrez dabiltza bake xedetan palestinarrekin, iduri badutela denen ezagutza eta bakerako nahikariarik. Beste alde batetik halere ONU batasunak ez du menaiatzen batere Israel, hunek itsasoz Gazako alderat egin zituen mehatxu heietaz, besteak beste. • Paludisma sukar gaixtoaren kontrako xertoa beti hain beharra asmatzera doa­ tzila diote Afrikan eta orai epea ere aitzinatuz, naski eta agian 2015 urterako balitakeela mentura zerbait. Hori erran du Joe Cohen ikertzaile jakintsunak. • Brasilean president aldatzea zuten u­rriaren 3 huntan eta egungo huntan iraganaren aipatzea dugu hemen. Nor zen Luiz Inacio Lula de Silva bere zortzi urteko presidengoa ereman duena? Herri ho­ rren Nordesteko deputatua, bere ama eta 7 haurride ttipirekin zorritik ateraia, hots, deus gabeko familiakoa: 2002an, hiruga­ rren entseguan presidengorat heldua eta berehala 30 miliar maileguren eske hasia FMI delakoan. Berehala jende xehearan eta gabeziaren alde hasi zen, haur sortuberrien hiltzeak ttipituz eta zortzi urtez pobrezia %38tarik %24tara beheititu du Brasilen, 14 miliun enplegu sortu, jornalak 90 eurotarik 225etara goratu, enpre-

Zahar eta gazte

Hauxe idazten zuen joanden irailaren 30-eko «  Enbatan  » Jean Louis Davant euskaltzainak: « Hain zaharrak ere ez gara : bana bertze 60 urtekoa dugu euskaltzain osoen adin ertaina, Frantziako Akademian 80 urtekoa dutelarik ». Iduri luke entzuna izana dela Parisen gure euskaltzain zuberotarra. Hain zuzen, egun hauetan Frantses Akademiak erabaki du ez daitekela hautatua izan 75 urtez goitiko gizon ala emaztea. Zer balentria! Euskaltzaindian, aldiz, 75 urte betetzen duen euskaltzaina « emeritua » izendatua da, erran nahi baita botere guziak badituela bilkuran delarik bakarrik eta denbora berean gazteago bat izendatua dela haren alkian. Beti gazteagoa izanen da Euskaltzaindia. Gehexan Pontto

Dilma Roussef

sen benefizioak ere %35ez goratu. Horiek diote Brasilen leku bat eman haundiagoen artean, krisiari ihardokitzean eta beste. Gizon abil horrek ez ditu halere oro egin ez eta deneri kausitu. Aberatsen eta pobreen arteko maila badago han oraino, laborari eta familien politika bat eskas, injustizia batzu ere haundikeria tratuetan, batzuen ura baztertuz beste ainitzen lurren produktibitateagatik. Eta orai, nork hartuko du Lula-ren segida? Lehen bozaldia igandean zuten, gutik egin du Dilma Rousseff, Lula-ren alderdikoa, ez baita president alkirat hupatu. Bozen %46 ukan ditu. Bigarren, Jose Serra (%32) eta hirugarren Marina Silva « berdea » (%19). Nehork etzuen uste azken hunek hoinbeste boz bilduko zuela. Bigarren bozaldia, hilabete hunen ondarrerat. • Venezuelan Hugo Chavezek 94 boz bildu ditu bere aldeko deputatuenak 165tarik baina badute kontrarioek ere berea, hek baitiote ehuneko 52 boz bazirela heien aldekoak. Orai bidea libro du gisa batez Chavezek gobernatzeko maioria horrekin. Haatik ez osoki ere, bozen hiruetarik biak behar baitzituen bere erreformen pasarazteko. Beste alde batetik ere, oposiziokoek badute berea: heiek zutela gaina bozemaileak oro elgarretaratuz, deputatuen maioria ez izanik ere. • Errabiaren eguna zen joanden irailaren 28 huntan munduan ONU herriarteko batasunaren lehiazkoa, gaitz hori oraino badela eta horren kontrako alderdien jakinarazteko. Behar da jakin preseski, baditazkeela 55 miliun jende hiltzen direnak munduan gaitz horren ondorioz estimuen arabera. Aurkitua dute hain zuzen gaitz hori badutela Amerika-Perun gau-ainarek. • Taiwan eta Xinak pasaia ideki dute itsasoz beren arteko itsaso hortakoak bien arteko kurutzamenduetarako. Joanden 1949 urteaz geroz hetsia zuten pasaia hori Mao komunistarekilako paperak errez geroztik. • Xilen berri on bat atera da lurpean preso geldituak diren 33 mehategiko minero heiena. Bi ilabete du lur-lehertze batek tapatua duela heien lurpetik jalgitzeko aterabidea. Nahiz biziak ez zituzten irriskutan, erran izan zen berehala Eguberri hurbilduko zela heien libratze egunerako. Gogotik bermatu baitira heien alde kanpoko lurzilatzaileak, orain atera da berri ona, urri horren erditsutik goiti izanen bide dutela jalgitzeko manera: guziak bederaz­ ka omen, zilo ttipitik.


HAN ETA HEMEN

3

Azkainen, Pastore Lore Orain ohikoa bilakatua da Pastore Lore besta Azkainen, ehunka pottoka eta zaldi menditik jausten direla herriko plazarat. Asteburu huntan beharra den besta, urriaren 9an eta 10ean, larunbat eta igandez, mundua dela hain segur bilduko, aitzineko urtetan gertatutakoari fidatzen balinbagira. Larunbatean, 18:00 meza Bollendorf-eko adiskideekin eta Pastore Lore-ko partaideekin, 19:00 bi desafio, bat pilotan plaza laxoan,

J.Laduche-M.Berasategui / Berasaluze IX -P.Oçafrain (euria balitz, trinketean), bertzea indar jokoan, Urruña / Jutsi. Igandean, 7:30 Harrobietan abere hazle eta laguntzaileen elgarretara­tzea, 9:30 Larrungo mazeletan pottoken bil­ tzea eta herrirat jaustea, 9:0012:00 herrian sagar-pastiza lehiaketa, 10:00 Harrobietako bidean, joaldunen eta dantzarien ibilaldia, haiekin ere Sagarraren erregina, segalariak bai eta Peña Andaluza, 10:15 euskal eta okzitandar dantzak

BERTSULARI XAPELKETA Euskal Herriko nalerdiak aitzin jokatu dena. Sarako saioa Jendea oso polliki etorri da hor mus ere nahiz gehiago igurikatzen zuten antolatzaileek. Saioa bera xapelgoa orain artinokoen mailekoa, Aitor Renteria ‘’Txato’’ gai jartzaileak laster erne ernea ereman duena. Sailkapena bukaeran honela geldibidean tu da: 1) Eneritz Zabaleta 214p Eneritz Zabaleta

Sarako ikastola eta Gaztetxea ziren juanden larunbatean Lur Berri gelan bertsu saioaren ai­ tzinean zerbitzatu den afariaren preparatzaileak. Xapelketako kanporaketetan azkena zen fi-

2) Mixel Aire ‘’Xalbador’’ 204p 3) Ekhi Erremundegi 186p 4) Maindi Murua 178p 5) Xan Alkhat 172p 6) Bixente Lucu 172p. Helduden asteburuan ez da xapelketaren saiorik izanen bainan urriaren 16an eta 23an jokatuko dira finalerdiak, lehena Luhuson eta bigarrena Gabadin. Helduden astean hitz bat agertuko dugu hemendik beretik saio horietaz. Goraintziak bertsuzale guzier. B.S.

ELB-ko laborariek

irailaren zortziaz geroz okupatzen duten “Confe­ deration Paysanne” sindikatuko kideei, eskatuz behi esneko interprofezioan leku bat. ELB-koak administrazio bulegotik atera dira, zuzendariak baieztatu ondoan beraien eska­ kizuna ministeriora

martxoaren 12an, Urruñan, he­ rrialdetatik ateratako ordezkarien artean. Huna nun iraganen diren Ipa­ rraldeko kanporaketak. Xiberoan, Urdiñarben. Baxenabarren, Heletan, Baigorrin, Donapaleun eta Donibane Garazin. Lapurdin, Hendaian, Urruñan, Ziburun, Donibane Lohizunen, Miarritzen, Baionan, Azkainen, Senperen, Arbonan,

Jazko xapelgoan, bi lapurtar muslari pare

laborantzako bulegoak okupatu

Hogeitamar bat la­borarik ELB sindikatuarekin okupatu dute Baionan laborantzako administrazioko egoitza joan den ostegunean arratsalde parte osoan. Horrela beren sustengua ekarri diote Parisen behi esnearen interprofezioaren egoitza

eliza gibeleko soroan, bitartean pottokak herriratzen ari direlarik, 11:00 zaldizkoen ikusgarria andaluziar giroan. Eguerditik harat, “Pastore Lore” bazkaria herriko ostatuetan. 15:00 segalarien desafioa, ardi xakurren erakustaldia migak biltzen, bai-eta pottoka ikusgarria emazte zaldunekin. 16:30 Gogotik taldearen kontzertua. Egun osoan, bertzalde, animazio, erakusketa, baserriko mozkin, talo eta edari.

heldua zela. Hemen bezalaxe beste hogei bat departamendutako laborariak sartu dira DDA bulegoetan arrazoin beraren gatik. Biharamunean eta besterik gabe bururatu dira jujeak manatuak zi­ tuen negoziaketak parte guzien artean, Pariseko esnetxeko ordezkariek galdatua baitzioten okupatzaileak kanpora zitzan. Astearte honetan mintzo da be­rriz jujea negoziaketa horien menturan dilingo utzia zuen kanporaketa galdeari arrapostu bat ekartzeko.

Urri huntan hasiko da orain ohiduretan sartua den Euskal Herri osoko mus xapelgoa, ipar eta hegoaldeko bi milako bat muslarirekin. Hiru elkarte balinbaziren orain arte xapelgo ho­ rren antolatzaile, Iparra Hegoa, Bai Euskal Herria eta Orreaga, orain egitura bakar bat sortzeko zorian dira, Euskal Herriko mus federazioa. Aitzineko urtetan bezala, lehenik iraganen dira kanporaketak, herrialdeka, urritik urtarrila arte, zazpi euskal lurraldetan barna beraz. Herrialde horietako finalak otsailan iraganen dira, Euskal Herri osoko finala aldiz

Itsasun, Kanbon, Uztaritzen, Hazparnen eta Beskoitzen. Partehartzea 20 eurotan finkatua da pareka. Irabazteko : lehen saria, xapela, oroitzapen bat, aste bateko bidaia 4 presunen­ tzat, 3000 euro ; bigarren saria, oroitzapen bat, aste bateko bidaia 2 presunentzat, 1500 euro ; hirugarren saria, asteburu bat 2 presunentzat, 500 euro  ; laugarren saria, AEK-n urte baten inskripzioa, 500 euro  ; eta bertze guzientzat opari xume bat. Xehetasun guziak www. euskalherrikomustxapelketa. org webgunean.

Saiak Ilharren Berriz ere saiek behi bat bizirik atakatu dute, Amikuzeko Ilharren. Jabeek ez dezakete erran segurki erasoaren mementuan erditzen ari zenez, harrapariak oldartu zazkolarik. Auzo batek ikusi ditu eta dio ehun bat zirela. Laborariek nahi dute orroitarazi kabalari odol hartze bat egiten baldin bazaio, jakiten ahal dela erasoa bizi edo hila zelarik egin den. Jakin behar da Ilharreko hazle horiek bi behi eta aratxe bat galdu dutela saien gatik hiru urte hauetan.


Hegoaldean

4 Milaka eta milaka jende giza eskubide eta eskubide politikoen alde, Bilbon Zenbat ziren  ? Sekulako jendetza : milaka eta milaka jende, alderdi eta ikusmolde ezberdinetako erakunde abertzaleek bilduak : EA, Aralar, EB, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna, EAJ-PNV, legez kanpo dagoen ezker abertzale, ala LAB eta ELA sindikatak. Aspaldi egin den manifestaldirik jendetsuena, Bilboko karriketan ikusi dena. Eskubideen guzien aldeko uholde koloretsua. «  Giza eskubideak - eskubide zibil eta politikoak - ez manifestazioen debekuei - inolako inposioketarik ez inolako indarkeriarik ez - giza eskubideen, eskubide zibil eta politikoen alde » ziren ahozkatu lema nagusiak. Manifestaldian, demokrazia eta askatasun osoko egoera berriaren beharra azpimarratu dute. Eider Rodriguez idazleak eta Ramon Agirre aktoreak egin dute azken hitzaldia.

pean. Antolatzaleek egin lehen balorazioa arras baikorra izan da. Pasaia-Lezo Lizeoak, Azpeitiko Ikasberri ikastolari pasatuko dio lekukoa 2011n.

Lezon, jendea milaka euskararen alde, ikastolen alde...

Donostia Europako kultur hiriburua 2016ean ? 2016ko Europako Kultur Hiruburua izaiteko lehen hautaketa gainditu du Donostiako hiriak. Aldiz Iruñako kandidatura baztertua izan da. Sei hiriburu dira lehen hautaketa gainditu dutenak : Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia, Zaragoza eta Donostia. Biarritzetik Bilbora bitarteko edukiak izanen ditu Donostiako hiriak aurkeztu proiektuak. 2011ko uztailean jakinen da Espainiako zoin hiriburu izanen den 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Poloniako beste hiriburu batekin batera.

Euskadik 440 milioi euro eskuratuko ditu inbertsioen egiteko

Manifestaldian «traidore espainolak» deitu izana kritikatu du EAJk Eskubide zibil eta politikoen aldeko Bilboko manifestaldian, EAJ- PNVko kideei ‘traidore espainolak’ deitu izana kritikatu du Iñigo Urkullu alderdiko presidentak. Bazirudien EAJ-PNVren presentziak zenbait   «gogai­ tzen» zituela dio jeltzaleen buruak, manifestaldiaren helburua eskubideak aldarrikatzea bazen, giza-eskubide ala eskubide zibil eta politikoen alde, EAJ-PNV lehen lerroan egonen dela, bai bakarrik baita lagunduta ere gehituz.      Bestalde, giza eskubide guziak eta erabaki eskubidea defendiatuko dituztela adierazi du Joseba Egibar Guipuzkoako jeltzaleen buruak ‘Batu gaitezen’ egitasmoaren aurkezpenean. 2011ko maiatzean eginen dira herriko etxetako ala probintzietako hauteskundeak.

Askapena taldearen kontrako poliza operazioa Askapena izeneko talde internazionalistaren kontrako operazioan, 8 pertsona arrastatu ditu espainiar polizak. Hoietarik bost presondegira igortzeko agindua eman du epaileak. Beste biek fidantza ordaindu beharko dute libre gelditzeko. Poliza iturriek diote ezker abertzalearen nazioarteko taldea osatzen zutela eta ETArentzat sustengua ardiesteko nazioarteko lotura lanak egiten zituztela. Ezker abertzaletik gogor salatua izan da operazioa, bakearen aldeko urratsen egitea beha­ rrezkoa agertzen delarik.

 Ustez ETAko hiru kide

a­rrastatuak, lehergaiak eta armak aurkituak Ustez ETA ko hiru kide arrastatu ditu polizak Usurbilen eta Billabonan : Xabier Atristain, eta Juan Carlos eta Jesus Mari Besance anaiak. Azken hau libro utzia izan da. Ikerketa iturriek diotenaz Donostian Imanol izeneko ETAren komandoa osatzen zuten. Billabonako gordagian, 70 bat kilo lehergai harrapatu dute eta duela urte zenbait ebatsi autoa. Bestalde Donostiako lokal batean, baliatuak izaiteko prest ziren lehergailuak eta armak aurkitu dituzte. 


ETAri su-eten iraunkorra eskatu diote Bruselako adierazpenaren sinatzaleek ETAri su-eten iraunkorra, egiaztagarria erabaki dezan, galdatu diote behin eta berriz, Bruselako adierazpenaren sinatzaleek. Irailaren 19an plazaratu agirian, ETAk ikusmolde baikorra adierazia zuen «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak egiteko prest » dagoela erranez. Irailaren 5ean, ETAk jakinarazi zuen «eraso ekintza armatuak» ez egitea erabaki zuela. Bainan bai ezker abertzaletik, bai beste alderdietatik, ETAren urratsa ez zen nahikoa bezala agertu.
 Bruselako Adierazpeneko ki­ deek bost laguneko taldea sor-

tuko dutela jaikinarazi du, Brian Currin Hegoafrikako abokatu eta nazioarteko gatazken bitartekariak. Urrian jakinaraziko dituzte talde horren partaideak eta egitekoak.

Arrasateko kooperatifa Txinan Jose Maria Aldekoa, Arrasateko kooperatifako presidentak jakinarazi du Txinako Kunshan Park izeneko gunean, Shanghai ondoan, hiru lantegi berri eginen dituela Ormazabal enpresak ere gune berean 10 miliun euroko inbertsioa eginen du. Arrasateko kooperatifak 40 milioieko inber­ tsioa egina du eta 500 langilek lan egiten dute bere lantegietan.

Grebari erantzun epela Espainiar estatu guzian deitu greba orokorrari erantzun epela egin da Hegoaldean. Nafarroan eta Araban izan du eragin haundiena, Bizkaian gutiago, eta Gipuzkoan   kasik ez du eraginik izan. LAB ala ELA sindikatek ez dute parte hartu eta CCOOk eta UGTk erantzuna egokia izan zela diote.

Gipuzkoako ikastolen besta arrakastatsua Milaka lagun hurbildu dira Lezora, Gipuzkoako ikastolen besta ospatzeko. Aurtengo edizioa, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatua zuen, «Hona bostekoa» lelo-

Mikel Cabieces   Gobernuaren ordezkariak iragarri duenez, espainiar gobernuak 440 milioi euroko inbertsioak eginen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan 2011 urtean. Horietatik 135, Abiadura Haundiko Trenaren (AHT) lanetarako izanen dira, nahiz eta lehen proiektuari 83 milioieko murriztea egina izan zaion gobernuak dirurik ez izanez. Hala ere, Abiadura Haundiaren aldeko apustua berma­ tzen duela, erakutsi nahi izan du gobernuak. Bilboko eta Gasteizko aireportuetako errebe­ rritze eta aldaketa lanetako 24,4 milioi eta 12 milioi euro eman ditu, Bilboko portuak 42 milioi euro eta Pasaiakoak, berriz, 18 milioi eskuratuko dituzte.

Otegi agurtzea gatik, PSOEtik kanporatua? Jose Luis Uriz Atarrabiako zinegotziari PSOEtik kanporatzeko auzia aztertuko du alderdiak. Urizek bere herriko bestetako txupina botatzean, Arnaldo Otegi legez kanpoko ezker aber­ tzaleko agintariari eskaini zion, besteak beste. Urizek bere agirian, bost per­ tsona goraipatu ditu ; Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Odon Elorza Donostiako auzapeza, Tomas Gomez alderdi kidea  eta Montse Tura Kataluniako sozialisten zerrendako bigarren hautagaia. Otegiri egin aipaldian «urteetan egin lanari esker, Batasuna bakearen bidetik eraman duela” dio Urizek. Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak, Urizen azken helburua «bakea bultzatzea» zela azpimarratu du.


Egun Indar bat! Bai, indar bat eta indar handi bat, hori dauku gobernuak galdetzen, edo galdetuko segurik ba! Helduden urteko aurrekontuak ari dituzte alabainan aztertzen eta jazko kantu bera atera daukute bainan jaz baino aise ozenkiago ere emana! Gobernuak dirua falta! Gobernuak dirua eskas! Hori da beltza eta beltz horren gatik dira komediak! Hots, ez da haratik ez hunatik, gobernuak nahi du alde batetik gutiago xahutu eta bestetik sos gehiago nunbaitik bildu, konduetan hein bat moldez heltzeko gisan! Dena den, ez daukute batere gordetzen egiteko den indar hori aspaldian galdetu den handiena dela, be­ rrogoita-hamar urte naski etzela holakorik gertatu! Indar pizkorra egin behar eta halere zerga goititzerik gabe, hala errepikatzen daukute. Bainan biziki polliki ari dira hor gaindi: zergarik ez da xuxenean goratuko bainan baz­ terretik ba halere. Denen buru, oraiko apailuen arabera behin, gobernuak bere laguntza asko ttipituko ditu, emaiten zituen errextasun batzu kenduko edo apalduko. Bestalde, azken denbora hotako ildo beretik segituz, langile gutiagorekin ariko da, erretretarat johan direnen erdiak ez baititu ordainduko…

eta

Bihar

Zerua ilun…

Azkenean, oraiko ustez, gobernuak zazpi miliar euro gutiago behar luzke xahutu, denbora berean bederatzi miliar gehiago sakelan ezarri… Zorrak ere ttipi­ tzeko gisan. Europa-mailean ere ez diotela besterik galde­ tzen… Horiek hola, kondu horiek denak ateratuak dituzte heduden urtean ekonomia doi bat azkartuko dela karkulatuz. Eta hortakoak diren ainitzek diote hortaz ez dela aparantziarik ere segurtamen osorik, sail frangotan ekonomia hinki-hanka doala, mainguka bezala, zernahi gisaz ezin espantu handirik egin! Batzuen beldurra beraz, indar handia galdetua dela bainan oraino handiagoa ere beharko dela orobat! Horrek erran nahi du zerua untsa goibel dagoela… Eta Europa guzia gaitz berak joa, aspaldian denak ere handizkiegi bizi naski, sobera xahutuz, ez aski kasu eginez! Hola da hogoita-hamar urte huntan segurik, diote aditu zonbaitek.

“Frantses onak”

Deputatuen artean eztabada­ tzen ari dute legegai bat arrangura frango sor-arazten duena. Frantzian bizi diren estranjerak dira gehienik aipu. Eta besteak beste paperez frantsesten direnak. Batzuk orai arte dituzten

errextasun batzu galtzen ahal luzkete. Kasu berezi batzuetan, frantsestu ondoan ere frantses nortasuna galtzen ahal… Askok diote legegai horrrek ostikatzen dituela giza-eskubideak. Eric Besson minixtroak dauka aldiz ez dela baitezpada deus be­ rriagorik, pondu batzu direla bakarrik hobeki pikoan ezartzen, ez omen zirenak orai arte hain argi. Dio ere frantsesten diren horiek behar direla gero izan “frantses onak”. Bainan zer da “frantses on” izaitea?

Ainitz!

Berriz ere elgarretaratze eta ibilaldi nasaiak izan dira salatuz gobernuak finkatu nahi duen bidea erretetraren hartzeko adina gibel-araziz. Aldi huntan larunbatarekin, jendea bil­tzeko grebarik egin gabe, jende gehienentzat larunbata ez baita laneko eguna. Zonbat izan dira parte hartu dutenak? Ainitz! Eta “ainitz” hori erranik, goazen paso! Ezen aitzineko aldietan bezala arrunt xifre desberdinak agertu dituzte, gutaz ederki trufatuz!

Charpak

Jakintsun handi bat Parisen i­tzali da 86 urtetan, Georges Charpak. Motaz judua, Polonia ekialdean sortua, orai Ukraina-

5

Georges Charpak

ren kondu den herri batean, familia Frantziarat jina berak zazpi urte zituelarik. Dachau-ko heriokanpo izigarri hartarat eremana 19 urtetan, han ahal bezala ihardokia zuen. Gerlatik landa, paperez frantsestu zen. Nuklearjakintzan ausartenetarik izana, Nobel saria ardietsi ere baitzuen 1992-an. Ikerle gaitza, alde bat lan eta lan ari zena. Liburu asko bazuen idatzia eta besteak beste erakastegi ainitzetan baliatzen diren batzu, Frantzian berean baino gehiago orobat Frantziatik kanpo. Gizon argia, izpiritu “idekia”, bakeaz eta populu guziek elgar untsa aditzeaz griña handia bazuena... J-B D

Jainkoa Bizia Jendea Aurten ere, Loiolan iragan «  Gogoeta Astean  », Joxe A­rregi frantsiskotarra izan dugu hizlari. Aurtengo gai nagusia ginuen: « Gaurko krisiak Jesusen testigantzatik begiratuz  ». Joxe Arregi-k zehazkiago tratatu behar zuen gaia zen: «  Kristautasunaren krisia zertan den ». Berehala adierazi zuen zein alderditik lotuko zen gaiari: «  Kristologiaren krisia  » aipatuko zuen. Erronka edo desafioa da Jesusen jainkotasuna eta gizatasunaren arteko lotura nola egiten den molde berrian, gaurko hizkuntzan, adieraztea. Beste gisa batera erranda: Nizeako eta Kaltzedoniako dogmak nola molde eta hitz berriekin adierazi. Joxe Arregi-ren teologiaren eta erakaspenaren muinmuina hauxe dago: «  ...gizakia/ mundua eta Jainkoa ez daitezke elkarren kontra izan, elkarrentzat baizik; ez daitezke elkar gabe izan, elkarrentzat baizik. Baina Jainkoak ez du gizakia/mundua lotzen, askatzen baizik; ez zaio inposatzen, eskaintzen baizik. Zenbat eta Jainkoa munduari eta

Joxe Arregi : egiazko lekuko gizakiari emanago (ageri den), are Jainkoago (ageri da). Eta gizakia/mundua ez da Jainkoa­ rengan galtzen, aurkitzen baizik; ez du Jainkoarengan bere burua ukatzen, « burutzen » baizik. » Leonardo Boff-ek erranaldi zoragarri batean hau guzia biltzen du: « zenbat eta gizakia gizatiarrago, are jainkotiarrago; zenbat eta jainkotiarrago, are gizatiarrago ». Nola beraz adierazi gure garaikideeri Jesusen baitan burutzen den gizatasun eta jainkotasunaren arteko batasuna? Hori da galdera. Eta erantzuna: «  Eliz Gurasoek  » beren denboran dogmak definitzeko agertu zuten kreatibitate berdinarekin jokatuz. Ez da aski « formulak » besterik gabe errepikatzea. Guri dagokigu dogmek beren barnean daramaten bizi-muina berraurkitzea eta, garai bokotxean berri on (ebanjelio) izan diren bezala,

berri on bihurtzea gaurko munduan eta kulturan, «  azken hi­ tza »ren pretentziorik izan gabe. «  Kreatibitatez eta askatasunez bakarrik izan gakizkioke gaur leial Eliz Gurasoen garaiko kris­ tologiari edo, hobeto esan, kris­ tologiei » dio Joxe Arregi-k. Eta horixe du hain zuzen egiten Joxe Arregi-k. Eta hortarako dauka dohain eta karisma berezia. Zeren Joxe-ren erakaskuntzak ez bait dauka jakituriaren hoztasuna eta zorroztasuna, baizik eta bilaketaren eta kreatibitatearen berotasuna, umiltasuna eta xamurtasuna. Ez jakitatearen urruntasuna, baizik eta bizipenaren hurbiltasuna. Azkenean lekukotasunaren indarra eta egiatasuna du Joxeren hi­ tzak eta jarrerak. Agertzen digun Jesus hori beretzat bide delako, Jainkoaren ganako bide, «  gi­ zaki eta izaki bakoitzaren iturri agortezina, oinarri tinkoa, barne­

muin gordea, helmuga ziurra  » den Jainkora eramaiten gaituen bidea. Eguneroko bizitzaren apaltasunean xertatzen den Jainkoaren ganako bidea da Joxek agertzen digun Jesus-a. Horra zergatik aska­ tzaile egiten zaidan Joxeren teologia, eta bietan askatzaile: mamia (edo edukia) gatik, eta ere hizkuntzagatik, nire amahizkuntzan, bihotzeko hizkun­ tzan (euskera) adierazia delako. Hori horrela izanik, nola izan daiteke «  heretikoa  » edo «  ur zikina  » horrelako bidea erakusten digun « erakaslea » ? Norek dauka gisa hortako kalitatiboak erabiltzeko eskubidea ? Zergatik dute bada hastio Joxe Arregi tokiko Eliz-agintarittoek ? Jose Antonio Pagola (beste «  gaztigatu  » bat - «  Jesus Hurbilketa historikoa  » (Idatz) liburuaren idazlea) teologoa ausartzen da galdera huni erantzuna salatzera: « Agian Je­ sus erronka arriskutsuegia izan daitekeelako gaurko Elizaren­ tzat »... Peio Ospital


Kostaldean

6 Larrun kaskoraino! Joanden egunean, Larrun mendiaren gaineko puntaraino, gai­ tzeko itzulia egin dugu 33 urteko emazte gazte eder batekin. Egia erran, gure zapetak ez ditugu biziki higatu eta guhaur ez gira batere akitu. Ziburun ginen alabainan, gostu gostuan jarriak Betaniako frailetxean, Jakintza elkarteko lagun andana bat, eta xeheki kondatua izan zauku, argazki asko eta asko ere agertuz, nola Eugenia inperadoresa, Napoleon III-aren andrea, igo zen Larrun kaskorat 1859-ko irailaren 30-ean. Handik urte baten buruan egunez egun kasko hartan oroit-harri bat eraikia izan zen, gero ere denek jakiteko noiz gertatua zen hori. Oroitharria beti han da, duela 17 urte berritua, histua zelakotz. Joanden egunean beraz ospatu da delako eraikitze horren 150. urteburua. Kondalari gintuen Guy Lalanne elkarteburua eta Paul Badiola, gai horri buruz ainitz ikerketa balios akulatu duena. Hain xuxen Jakintza-k helduden udaberriko edo hola zenbaki berezi bat ateratzekoa du horiek oro gogoan.

Sarako leizean ere… Lehenik oroitarazia izan zauku Eugenia bera, sortzez española, biziki atxikia zela EuskalHerriari. Gazte-gaztea zelarik ere usu heldu zen alde hotarat. Gero, esposatu ondoan, uda gehienak Miarritzen iragaiten.

Gaitzeko egoitza bazuten hor muntatua, gaztelu baten parekoa, 1902-an erre zena bainan berriz eraikia izan zena eta orai Miarritzeko palazio famatuena duguna, Hotel du Palais deitzen dena. Eugenia-k itzuli frango egin zuen gure herrietan gaindi. Sarako harpetarat berdin, eta han ere bada preseski oroitharri bat murru pareta bati lotua. Baionako zezen-lasterretarat ere, joko horiek arras bereak omen baitzituen. Ainitz bermatu zen bestalde, bere gizona ere gisa hartarat mugi-araziz, Donibane Lohizune eta Ziburu hobeki gerizatuak izaiteko itsasaldetik. Behin, gutik egin zuen bera ez baitzen Ziburun ito, Hondarribiatik itsas-untziz heldu zen batez… Bi aldiz segurik igo zen ere beraz Larrun kaskorat, 1858-an eta 1862-an. Bigarren igotze hortaz ez da hainbeste berri jakin bainan lehenaz ainitz idatzi zen denbora hartan berean eta geroxago ere.

Mandoz eta kakoletan Eugenia Miarritzetik abiatu zen zaldi karrosa batean. Baziren denetarat berrogoita-zonbait lagun haren segitzaile. Donibane Lohizunetik Azkainerat zirga-bidetik joan ziren, Ziburu aldetik beraz, denbora hartan orai ezagutzen dugun errebidea ez baitzen oraino egina. Gero jo zuten San Iñazio alderat eta handik jautsi Sararat. Zendako

Argazkien agertzeko tenorean, Guy Lalanne, Paul Badiola, Claude Louvigné eta Jean-Michel Sallaberry, denak Jakintza elkarteko langile kartsuetarik…

jautsi, jadanik Larrun mendi mazelan polliki goiti egina zutelarik? Sarako zolan, Hautziartea baserrian baitzuten hitzordua hango nagusiarekin. Handik aitzina joaiteko haren mandoen gainean eta kakoletan… Goiti polliki abiatuak zirelarik, laborarisa batek Eugenia-ri eskaini baso bat behi esne eta artogi zerra bat. Gogotik hartu omen zituen. Goraxago, denak bazkaldu pentze batean, oihal xuri eder batzu lurrean hedaturik… Goraxago oraino, Azkainda­ rrek bazuten arku apaindu bat muntatua Eugenia-ren ohoretan. Itzuli hetako jende andana bat bildu omen zen Eugenia-ren agurtzeko. Ba omen ziren ere Bera-tik etorriak. Dantzan ere arizan ziren naski, Eugenia bera fandangoetan! Eta pilota partida bat eskainia izan zitzaion, laxoan bixtan da, toki gisa hartako joko egokiena hura izanki-eta alabainan! Azkenean kaskorat heldu eta gero Azkainerat jautsi, han mandoak utzi eta berriz igan karrosetarat… Ordukotz iluna omen zen edo i­luntxea, eta denak biziki akituak! Horiek oro kondatuak izan zaizkigu beraz xeheki eta biharamunean Jakintza-ko berrogoi bat kide igan dira Larrun kaskorat, kasik burutik buru segituz Eugenia-ren bide bera, ez arras denetan haatik, lekuka lehengo bidexka batzu baitira galduak edo baztertxagotik eginak…

“Herritarrak” arrangura Urruñan, Herritarrak elkarteak eman du bere arrangura batzuen berri. Herriko auzapezak sobera larderia baduela salatuz. Diotenaz, abertzaleak lausengatzen bezala ditu heien sustengua nahi duelarik segurtatu, beste orduz ez du heien aldarrikapenez axola handirik. Besteak beste, abertzale horiek diote Iduzkilore antzerkiaren emaiteko toki bat galdetu-eta gaitzeko trabak kausitu dituztela, dena estakuru. Oroitaraz­ ten dute ere Herritarrak elkartea duela 32 urte huntan ainitz bermatzen dela euskararen eta euskal kulturaren alde.

Donibaneko Zinemaldia

Claude Brasseur artixta famatua izanen da epai-mahaiaren buru…

Aurten hamabosgarren urtea Donibane Lohizunek bere Zinemaldia eskaintzen duela u­rrian. Filma-egile berriak, gehienak arras gazteak, laguntzeko eta sustatzeko xedetan. Estreinaldia helduden asteartean, urriak 12, bururapena ondoko larunbatean, urriak 16. Bost egunez beraz, izanen da mugimendu eta hamar filma agertuko dituzte lehiaketa berezi horren kondu. Itxuren arabera, biziki hein oneko filmak behar ginuzke ikusi. Aurtengo berritasuna, filma guziak emanen dira Select zinegunean. Toki arraroa, duela zonbait hilabete estreinatua. Aitzineko urtetan, filma asko ikusten ziren jaialai ezkerparetan, pilota plaza hori gisa hartarat beztiturik, gisa hartako muntadurak ere harat joanik zinegela bat izan zadien. Aise egokiagoa da bixtan da Select hori. Salbu, jai-alai delakoan, tokia antolatzen zuten moldean, aldian zortzi ehun ikuslier kokatzen ahal ziren eta Select gune hortan bost ehun bat. Bainan emanaldi gehixago izanen da eta denak xarmanki joan behar litazke.

harrigarria! o i r o t Ix Hendaian, helduden astean, ortzegunarekin (urriak 14) antzerki bat emanen da Variétés gelan. Titulua, “Vénus, il était une fois maintenant”. Izen berezia bainan gaia ere segurki gisa hartakoa. Ixtorio harrigarri bat kondatzen da hor, egiazki gertatu ixtorio bat, 18. mende ondarrekoa. Denbora hetan Hego-Afrikan agertu zen neska gazte bat gorputzez etzena batere beste jendeen idurikoa. Berak nahi ala ez ereman zu-

Vénus Hottentote deitu neskaren ixtorioa kon­ datuko duten jokolariak…

ten Londreserat eta Pariserat, feria batzuetan erakutsia izaiteko, abere bitxi bat izan balitz bezala. Hil ondoan ere ukan zuen zernahi aipaldi. Kasik ezin sine­ tsia den ixtorioa, ainitz gisetarat harrigarria. Orai antzerki baten gai bezala lantua izan dena beraz…


Kostaldean Nun zer toki ibilkari horientzat? Beti izaiten da eztabada frango ibilkariak diren jende horien gainetik. Gehienak gitoak dira, alde bat herriz-herri ibilki. 5000 biztanle baino gehiago duten herri guzieri legeak manatzen diote leku berezi bat muntatzea ibilkari horientzat. Haatik, herri bakoitxak hori egiteko partez bere kondu, elgarren auzo diren zonbait herri elkartzen ahal dira hortarako, denen artean toki bat eskaintzeko beraz. Kostaldean, orainokoan ez da aski toki legez-lege behar litakeenaren aldean. Hainbestenarekin, Guy Poulou Ziburuko auzapezak eskaintza bat egin dio Donibane alde hortako herri-erkidegoari. Herri bakoitxak 50 auto eta ka­ rroren lekua muntatzeko partez,

batto egitea bakarrik denen artean, eta 250 karroren lekua balukeena. Bixtan da, gisa hartako tokia behar da kausitu. Eta gero, ez dira denak ados. Batzu alde, bestenaz ere gitoak noiz nahi andana handika etortzen direla eta denak elgarrekin egon nahi, aski toki handia muntatuz aise hobeki litakeela beraz. Beste batzuen errefera, hori urtean aldi bat edo hola dela gertatzen, usuago andana ttipika jiten direla, aski dela eta erretxago toki ttipixko batzuen muntatzea… Ondoko egunetan ageriko nola apailatuko diren. Gisa guziz, zerbait egin beharko dela, hori segurra, legeak manatzen baitu eta jendetasunak ere ba…

Miarritzeko latino-amerikar festibala

Patricio Guzman-ek altxatu du publikoaren saria

Igandean bururatu da Miarri­ tzen, latino-amerikar zine eta

kultura festibala, sekula baino ikusliar gehiagorekin, 25.000 bisitariren kopurua gainditurik. Luze-metraietan, Amat Escalant zinegilearen « Revolución » filmak (Mexika) du Abrazoa edo sari gorena ardietsi. Laburmetraietan, Janaina Marques Ribeiro-ren «  Los minutos, las horas » (Kuba) garaile. Eta dokumentaletan, epai-mahaiaren saria Flavia Castro-ren « Diario de uma busca » (Brasil) filmari zaio joan. Publikoarena aldiz Patricio Guzman-en «  Nostalgia de la luz » filmari.

Sozialistek hautagaiak bozkatu zazpi kantonamendutan Baionako hiru kantonamenduetan, Angelun, Miarritzen, Garazi eta Atharratzen presentatzen diren hautagaiak oro bozkatu dituzte militante sozialistek. Marie Christine Aragon, Christophe Martin eta Henri Etcheto Baionan, Robert Cazaux Angelun eta Frantxua Maitia Garazin. Militanteek beren sustengua bozkatu diete, Arnaud Villeneuve Atharratzeko auzapezari eta Miarritzen PRG, ezkerreko alderdi erradikaleko militante bati. Hazparne, Bastida eta Iholdiko kantonamenduetan ez dago mementuan hautagai sozialistarik. Kantonamenduetako hautagaien ordezkorik ez dute militantek bozkatu. Karta elektoralaren osatzeko negoziaketak badaramatza alderdi sozialisteko bozka batzordeak, berak dioen bezala «ezkerreko alderdi partaideekin ».

Akitania hasarre gorrian SNCF-aren kontra Sobera sobera dela deklaratu du Alain Rousset Akitaniako presidenteak, SNCFarekin dituen arazoak zehaztuz. Lurraldeak berritzen ditu jada TER treinetako lokomotiba guziak, urtean 175 milioi euro gastatzen ditu SNCF-arentzat ; Akitaniak ere Baiona/ Garazi treinbidearen berritzeko lanen laurdena beregain hartzen du, ordea treinek oren bat eta hogei minuta emaiten dute beti Baionatik Garazira heltzeko, hots lanak hasi baino lehen bezala ; Kanboraino ehuneko 50-ean kurritzen dira 70-etaraino pusatzen ahal luketelarik ; Kanbotik Garazirateko partean ehuneko berrogeian dabiltza ehuneko berrogeitamarren ordez. Horien gainetik orain, SNCFak osoki pasatzen dio Akitaniari RFFak treinbidetan treinak kurriarazteko eskatzen dion alokairua, ukaldian ehuneko 48an emendatu dena aurten. Alain Rousset aztertzen ari da serioski ez ote duen SNCFa auzitegi administratiboaren aitzinean auzipetuko.

7

Mundu berria gaurdanik martxan 2010eko urriaren 10a (10/10/10) egun berezia izan dadien nahi dute gobernuz kanpoko erakunde askok, egun hortan munduan gaindiko 170 herrialdetan ekintzak antolatuz, jendeari beroketa klimatikoaren kalteetaz kontzientzia bizia ha­ rrarazteko, kutsadura urtero ahalaz %10ez apalarazteko xedez. Ipar Euskal Herrian, Bizi! mugimendua da egun hortaz arduratzen, Baiona Ttipian Alternatiba herrixka eraikiz. Igandean izanen da beraz mugimendu Errobi baz­ter hortan, egun hortako Suzan George altermondialista gozama Suzan George be- famatua Baionan izango da igandean harra delarik, munduan gaindi oso ezaguna den altermon- dad erakaslearen euskarazko dialista kartsua, liburu askoren mintzaldia (“Iraunkortasuna : idazlea eta Frantziako Attac XXI. mendeko erronka”) eta erakundearen ohorezko lehen- Elkar dendan Suzan George dakaria. mintzo, “Haien krisiak, gure aterabideak”. 12:30 Xaho Huna igandeko egitaraua. kaian mutxikoak Patxi Pereze10:00 Alternatiba herrixkaren kin. 13:30 bazkaria han heestreinaldia Suzan George-re- menka. 14:30 Ibaialdeko neskin. Herrixka horrek Baionatti- ken traineruak Errobian. 15:00 piko karrika eta plaza andana Xan Errotabehere kondalaria bat inguratuko du, Xaho, Ga- Elkarren. 16:00 Mintzaldi-ezluperie, Coursic, Tonneliers, tabaida AMAP-ekoekin. 17:00 Patxa, Pannecau, Cordeliers, Beroketa klimatikoari buruzko Santandres. 10:00-13:00 Bio joko handia Santandres plaeta tokiko ekoizpen merkatua. zan. 18:00tik goiti bestak aitzi11:30 Robles Aranguiz funda- na joko du Sankaran, Patxokin zioaren egoitzan Iñaki Antigue- eta Txiribogan.

Borloo denen gostu mintzatu Jean Louis Borloo garapen iraunkorreko ministroa gisa ainitzetara mintzatu zen aitzineko astean trenbide berriaz Bordelen. Proiektu erraldoi horren alde eta kontrakoak betan lasaitu nahi izan balitu bezala, erran du obrak hasiko direla bakarrik oraingo trenbidea betea izanen denean, anartean ikerketak segituko direla, beti ere gogoan izanez Euskal Herriari ez kalterik ekartzea. Memento berean estatuaren laguntza segurtatu dio Bordeleko auzapezari Akitaniako hiriburuaren inguruetan zerbitzugune erraldoi baten sortzeko, bere ingurura 120 000

biztanle tirriatuko dituena. Iparraldean trenbide berria gaitzesten duten hautetsiak dudakor utzi dituzte ministroaren hitzek  ; CADE kolektiboa bezala, honek atxikitzen du fermuki abenduaren hamabian proiektuaren gaitzesteko manifestaldiaren ideia. Bere aldetik Jean Grenet auzapezak uste du bakoitzak entzun nahi zituen hitzak erran dituela ministroak, hots denbora berean atsegin eman nahian trenbide berriaren aldekoei eta kontrakoei. Jean Grenetek ozenki gehitu du bera sekulan bezainbat bigarren trenbidearen aldekoa dela.

Abokatak greban galdeketaren erreformaren kontra Abokatek greba egin dute joan den asteazkenean Baionako auzitegian ; Michelle Alliot Mariek ministroen kontseiluan aurkeztu duen galdeketaren erreforma salatu dute. Suprefeturan izan da abokaten ordezkaritza bat salaketa ageriaren pausatzen. Gobernuaren proposamenari leporatzen diote nagusiki, polizetxean edo jandarmerian galdezkatua denaren defentsa eskubideak murrizten dituela. Zehazki atxilotuak abokata ondoan ukaiten ahalko du galdezkatzen duen polizak onartzen baldin badu  ; abokatak onartua delarik ez du mintzatzeko ahalik izanen, atxilotu pobreen laguntza judiziala oraingo heinean uzten du lege xedeak.


Herriz Herri

8 Luhuso Harri Xuri gelan antzerki - U­rriaren 2tik 9rat, Bilboko Gai­tzerdi an­ tzerki konpainia Luhusoko Harri Xuri kultur gelan da, astebeteko egonaldian, «Euria esan eta euria erortzea» sorkuntza berria lantzeko, Borja Ruiz-en zuzendaritzapean. Antzerki hori emanen du publiko aitzinean urriaren 9an, larunbat aratsez (20:30). Iraupena  : 70 mn. Sartzea 5 eurotan, urririk 12 urtez petik. Bertze antzerki batzu ere eskainiak izanen dira azaroan (1ean «Errau­ tsak» eta 12an «C.A.F.I.») eta abendoan (3an «Albatros» eta 4ean «Osaba Vania»).

Izturitze Besta ondo Arrakasta pollita ukan dute autengo bestek, ostiral aratsean 40bat pare musean, larunbateko zikiroan 260bat lagun (joan den urtean baino gehixago), dantzaldian ere jendea polliki, igandean plazaren bete haurrek beren gostuko aratsaldea zuten Orekarekin nola ez, trinketean pilota maite dutenen plazerra egiten zutela Amestoy-Bonetbeltche eta Etcheto-Olaizolak partida gustagarri bat eskainiz, gaueko aingira auhariak ere usaiako arrakasta (80bat lagun), horiek oro giro onean eta aro ederra lagun aurten sasoiko haize hegoarekin. Berdin burura ditela heldu den igandean herritarren arteko egunarekin!

Gaitzerdi talde bizkaitarraren emanaldia

Izturitze rando Urriaren 17an igandez beharra dugu kirol gertakari hau herrian Erberua elkartea antolatzaile. Izenen hartzea goizeko 7:30tarik haste trinketean. Oinezkoentzat 12 edo 20 km.ko ibilaldia 3 euro ordainduz bakotxak, abiatzea 8:30tan. Pirripitaz, 20, 30 edo 40 km.ko itzulia, 5 euro ordainduz, abiatzea 8:00tan. Ibiltzean, behar diren jan edanak segurtatuak dira, bai eta gorputzaren eta tresnen garbitzea itzuli eta. Ondotik, jan aintzinekoak eskainiko dira deneri, nahi dutenek lekuan berean jaten ahalko dutelarik prezio onean. Antolakuntzan laguntza ekar dezaketenek behar dute Dominique Casemajor-ri deitu 05 59 29 41 52rat, urriaren 12ko bilkuran jakinen du bakotxak nun zer egin. Ongi etorri kirolari guzieri!

Sara Sarako Izarra-Pilota : Biltzar nagusia iragan da buruilaren 25an larunbatez arratseko 8 orenetan polikiroltegian. Guy Thibault mintzatu da urteko kontuez, manifestazionez eta pilotarien jokoaz. Daniel Mariluz lehendakaria izigarri kontent da bere pilotariez. Herriko Etxeak besta igandez eman ziozkaten medailak finaletara ailegatu direneri, bakotxak beren mailetan. Pilotako elkarteak 15 pilotari ohoratu ditu, kopa gaitzak izan dituzte. Denetara 117 jokolari badira, pilota eskolakoak barne (20). Ondotik izan da janari eta edari, dena omore onean bukatu da. Orai kontent gintazke ganden sasoinean bezen ongi egitea aurtengoan eta zertako ez hobeki, goazen esperantzarekin, biba zuek gazteak, segi hola! VTT itzulia  : Buruilaren 26an iragan da igandez. Bi ibilaldi baziren, 20km eta 30km. Denetara 111 ibiltzaile ziren. 20km-ko ibilaldikoek bukatu dute 11k eta eguerdi artean. Pierre Vacquie arribatu da 11k eta laurdenetan,

eta bi saratar gazte eguerditan Paul Machicote eta Kevin Etchegaray. Denek bukatu dute ibilaldia arratsaldeko oren bat inguruan. Lehenbixikoek opari batzu bazituzten. Ondotik ogitarteko eta zintzur bustitzea. Milesker turismo bulegoari eta laguntzaile guzieri holako ibilaldi bat antolatzea gatik. Quad ibilaldia: Marokano Azekka taldearen laguntzarekin, 12 lagun Armand Saint-Esteben lehendakariarekin joan dira Marokako Erg Chébi alderako deserturat. Urriaren lehenetik 16a arte bi mila kilometro eginen dituzte hego Marokako herriska batzuetan gaindi, laguntza batzu ekarriko diozkate. Sarako eskola publikoko haurrek ere burasoen laguntzarekin bi pakete haundi antolatu dituzte, eskolako gauzez beteak, bai ere beren eta eskolemaileen argazkiak, letra batzuekin taldeari eman diozkate eremateko Merzouga eta Erfoud-eko bi herrietako hau­ rreri. Pentsatzen dute marokano haurrek errepusta eginen diotela eta adiskidantza azkartuko dela.

Eskola publikoko haurren paketak

Pilotarien trofeoak

Bertsu txapelketa: Ganden larunbatean Saran ginuen 3ga­ rren ber­tsu txapelketaren kanporaketa. Saioaren emaitza. 1-Eneritz Zabaleta, 2-Mixel Aire “Xalbador“, 3-Ekhi Erremundegi, 4-Maindi Murua, 5-Xan Alkhat, 6-Bixente Luku. Bertsu ederrak eman dituzte, Lur Berri gela ongi betea 140 bat jenderekin. 80 bat lagunek elgarrekin afari on bat egin dute. Niñien zentroa: Senpereko auzapeza aspaldian ari zen kataskan eta azkenean asmatu du. Ganden uztailean iriki da ñiñi ttikientzat zentro bat. Orai Sarako ama familiakoak Donibanerat gateko orde Senperen berean badute. Lekua izaiteko behar duzue deitu 05/59/93/50/50. Hilabeteko 3garren asteartetan ateak zabalduak dira goizetan 9 orenetarik eguerdi arte, pediatra bat eta haurtzain andereño bat hor izanen dira haurrak kontsultatzeko bai ere kontseilu batzu emateko ama familakoeri.

Pilota: Palantxa trinketean gizonak: Sein Christophe eta Saint Jean Christophe galtzaile 40-34 Senpereren kontra. Arotzarena Pierre eta Branger Iñaki irabazle 40-38 Lehunztarren kontra. Mounho Guy eta Iribarren Jean François irabazle 40-20 Adixki Punpa-ren kontra. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthony gal­ tzaile 40-38 Olharroa-ren kontra. Neskatilak  : Jauregui Maia eta Arotzarena Amaia irabazle 40-07 Societe Nautique-ren kontra. Kadetak, Balaire Maeva eta Etchegaray Joana gatzaile 40-30 Hendaiarrak-en kontra. Artekoak, Olazagazti Miren eta Oronoz Oihana galtzaile 40-35 Abarratiaren kontra. Eskubaloia: 11 urtekoak irabazle 16-08 Aviron Baionaren kontra. 15 ekoak irabazle 26-14 Ousseren kontra. 18koak irabazle 3404 Monteaut-ren kontra. Errugbia  : Campet-en, Sarata­ rrak galtzaile 15-09 Campet-en kontra. Ganex


Herriz Herri Hazparne margo batzuen ikusten. Hauek bide gainetan dilingan ziren eta ere etxe paretetan lotuak. 17 margo horiek Hazparneko 6 toki berezietan lotuak ziren : Eihartzeko parkean : Hazparneko eskola pribatua -gaia: Bidaia eta topaketak (India)  ; Lekuineko eskola (burdin hesi gainean)gaia : Kulturak eta nahasketa. Mediatekan : Isturitzeko eskola pribatu eta publikoa (bi ttipiak) - bidaia eta topaketak - Euskal Herria – Afrika; Hazparneko eskola publikoa – Nomadak  ; XAKUR ERAKUSKETA - Jende Beskoitzeko Urgazietako eskola ainitz etorri da Hazparnerat juan- publikoa - bidaia eta topaketak den igandean. Xakur erakusketa - EH / Afrika. Francis Jammes bat antolatua zuen departamen- karrikan  : Heletako eskola pu­ duko xakur lehiaketa antolatzen blikoa, Aiherrako eskola pribatduen elkarteak, hunen buru ua (recto verso) - Heleta: Bi­daia Matin Lagarde Larresorokoa. eta topaketak Txile, Aiherra: 600 bat zakur aurkeztuak izan Kulturak eta nahasketa; Mendidira epaileen aitzinean, arraza ague artekan: arteko karrikan: guzietakoak, eta hauetarik ai- Beskoitzeko Urgazietako eskola: Bidaia eta nitzek parte hartu dute topaketak EH / zoingehiagoka batean. A­frika. Huntan epaitua da, xakur Eliza aitzinean  : jabearen manueri ani-Beskoitzeko maleak nola ihardesten eskola pribatua duen, enegu eta traba -kulturak eta naaskotaz artekatua den hasketa ; Herriko ibilbide batean, xakurrak etxeko karrikan ez du huts bihirik egin Mendiondoko behar. Gertakari hau Haeskola pu­blikoa: rana plazan iragaiten zen N o m a d a k ; eta pilota plazan. Herritar Donoztiriko esainitz etorri da ikusgarri kola — kulturak hortarat, ez ziren baka­ eta nahasketa; rrik, orotarat 2000 ko bat Jats karrikan: ikusliar izan dira iganEzkia Ikastola dean Hazparnen. kulturak eta nahasketa. BaraASTE KULTURALA - Aste tze publikoan: hau ongi hasi da iragan Donoztiriko eslarunbatean. Estrena gisa kola - kulturak eta eguerdi aitzinean herriko itzulia egin dugu, ikas- Hazparneko ikastolak nahasketa; Beskoitzeko estegietako haurrek egin egin margolana kola - kulturak eta nahasketa. Zorigaitzez igande eta asteleheneko gauean izan den haize eta ekaitzak zenbeit funditu ditu. 70 URTE - 1940 urtean Hazparnen sortuak direnak edo herrian bizi direnak, gomitatuak dira 70 garren urte mugaren ospatzerat elgarrekin, azaroaren 7an, eguerditan, Berria trinketean. Nahi dutenentzat, goizean 10ak eta erdietan, meza bat izanen da karia hortarat, parropiako elizan. Urte mugako elgarretaratze hortan parte hartzeko, izenak eman behar dira urriaren 30a aitzin ostaturat deituz: 05-59-29-61-85 edo 05-59-29-11-10.

Aste kulturalaren estrena larunbata goizean

9

Xiberoa

Xiberoko Sindikataren bilküra Auzibide ezbardinetan galdü ondoan, iragan üztailaren 27an departamentüko prefetak agintü düan bezala, Xiberoko Sindikatak, Iratiko etxoleen “saneamentü zentroa” be­ rriz egin beharko dü. Setemer on­ darreko obreen joanarazlea izentatü behar züan, lanak 2011ko üztaila aitzin hasi beharko dira eta urte ondarreko ürrentürik izan. Bestalde, setemearen 18ko biltzarrean jakinarazirik izan da, uraren sanotzeko lanak 6 oletan eginen direla. Mikro filtrazio moldea haütatürik izan da eta obrek 8000 euro olakal kosteko düe, sos lagüntzak ehüneko 70ekoak izanen direlarik. Azkenik, berriki Ligin aurkeztürik izan den Xiberoko bortüaz inkestaren emaitzen segida emanik date. Horrengatik, Xiberoko Sindikatak bilkürak eskualdeka antolatzen dütü : Igelun ürrietaren 7an, Iratipean ürrietaren 14an, Iratigainean ürrietaren 21an, Ahüzkin ürrietaren 28an eta Bostmendietan azaroaren 4an. Azia «Point Info Jeunesse» güne bat

Azia alkarteak PIJ edo «Point Info Jeunesse» onespena üken dü eta bere egoitzan Atarratzen estrenatürik izan da aitzineko neskenegün goizan. Azia 1998an sortü zen gaz­ teen bilgüne izateko, informazioen biltzeko eta hedatzeko, gazteen beharren aipatzeko, lagüntza ekarteko edo xedeen eraikitzeko. Hebentik aitzina, Azia «Réseau d’Information Jeunesse» sarean date. Orai artino egiten düan lana aitzina jarraikiko dü bena sarearen ahalak eta informazioak baliatzen ahalko dütü. Aziako langileak sareko beste langileekin harremanetan dirate. Lanaz, formakuntzaz, ikasketetaz edo ikastaldi egiteko xehetarzün eta lagüntza güziak emanen dütüe. Ber denboran, informazio eta norabide zentro bat izanen da. PIJ edo «Point Info Jeunesse» zabalik da asteartetik ostiraleala. Permanentzia bat etxekiko dü ere bere egoitzan neskenegün goizez eta Mauleko Pitzgarri alkartearen egoitzan asteazken arrestiez oren bakotx eterdietarik 16etara. Gazteetarik hüllantzeko eta bere eskentza berria ezagütarazteko, AZIA gazteen ganara joanen da, kolegio eta lizeo güzietan. Artzainen eraistea Ligin Aitzineko neskenegünean, «Artzainen eraistea» ospatü zen Ligin. Ardi saldo andana bat ikusi ahal izan da bortütik iraisten. Orotarat, 2 500 ardi bazen eta tzintzarrada ederrak ezagün ziren. Denbora ebitsü izanik ere, jenteak Bouchet ostatüaren aitzinean bildü ziren ardi troperi so egiteko eta gozatzeko. Arrestiriko

animazioetan, botülüze partida, erakusketa eta filma baziren. «Ar­ tzainen eraistea» ürrentü da gaüan axurki aihari batekin eta giro hoberenean. Artzain zonbaitentako bortütik eraistea memento hunkigarri izan da, lau hilabeteko bortüko sasua ürrentü beita eta ziklo berri bat arrahasten beita. Maule barneko komertzioak bekantzen ari Azken urtetan ideki komerzioak hiri bazterrean egin direlakotz, jendea ez da gehiago hiri erdirat jiten erosketen egitera. Ondorioz, nekeziak bizi dütüe zentroko komerzioek. Herriko kontseiluak neurriak hartü dütü. Lehenik, estudio bat eginen da komerzioaren geroaz. Bestalde, saltegi bat salduko delarik herriak erosteko lehentarzünaren ukaitea deliberatu du kontseiluak. Xiberoko CLEJak 10 gerren urtebürüa Horren kari, Aziaalkarteak bürütü düen CLEJen bildüma egin dü. CLEJ delakoetan, partaide bakotxak urte batez hilabete oroz 15 euro e­maiten dütü, hots 180 euro urtean. Bildü sosarekin, enpresa sortzeko edo arrahartzeko xede düen gazteak lagüntürik dira, interes gabeko mailegü baten bidez. Bildüma hortarik ohart etxekitzen ahal da, orotara 5 CLEJ delakoak izan dira. 316 jenteek sosa prestatü düe 37 xedeen lagüntzeko. Orotara 123 000 euro prestatürik izan da, bata besteko lagüntza 3 400 eurokoa izan delarik. Xede eramaileak ber heinean partekatzen dira Xiberoko bi kantonamentüetan. 37 xede eramaileetan, 8 emazte bazen, 26 gizon eta 3 senarremaztek eraman düe beren xedea. Xede haboroenak salerospenean eta ofizialegintzan bürütürik izan dira. Azkenean, lagüntürik izan diren gazteen heren bat sos prestazale bilakatü da ondotik. Bostgerren CLEJaren lagüntzeko edo xede eramaiteko, Azia elkartea deitü behar da. EPFLaren Biltzar Nausia E.P.F.L edo Eüskal Herriko Lür Eremüen Begiratzeko Erakunde Püblikoaren biltzar nausia Maulen igaran da. E.P.F.L egitüra 2006an sortü zen, lür arrenkürari ihardesteko gisan. Hein batetan, espekülazioaren kontra düan balioa erakutsi dü, mügak ere bai, bereziki etxebizitza arrapizten den memento hontan. 2009an lür-presionea amiñi bat ttipitü bada ere, E.P.F.Leko kideak, He­ rriak edo Alkargoak, ez dira egoeraz aski baliatü lürren baztertzeko. Ondorioz, 2009an galtoak apaltü dira. Erosteak, 4 miliu euro heinekoak izan dira, 2008an kasik 6 miliu eterdikoak zirelarik. Etxebizitza mailan finkatü zütüen helbürüetara heltü bada ere, ez da ber kasüa garapen ekonomikoan finkatü zütüenentako. E.P.L.Faren eremüa handitüz joan da 2009an, Iholdi-Oztibarre eta Xiberoa Herri Alkargoen parte hartzearekin eta sekülan beno haboro lür antolatze koherente baten beharra ager­ tzen da gure 3 probintzientako  (Xiberoko Botzari esker bildutako berriak)


Herriz Herri

10 Azkarate

Ixtripu latza Gertakari latza Azkarate aldean gertatu den hori, joan den astean. Donibane Garaziko Lionel Lacouare, 33 urte, zendu da moto ixtripuan, zubi baten kontra leherturik zalutasun handiegiaren gatik. Berarekin zeraman Olivier de Castro Costa Izpurarra, 35 urte, larriki zauritu da. Baionako ospitalera eremana izan da.

Hozta

Dolu 70 urtetan zendu da Dominique Lascor, Nekolakoa. Familiaren doluminari juntatzen gira.

Lasa Sortze Atseginekin jakin dugu Gaineko Bidondoan bizi diren Marianne Aldacourrou eta Battitt Ovrel-en ohantzean sortu dela buruilaren 29an Julen beren lehen haurra. Gure goresmen beroenak Ma-

rianne eta Battitta, aitatxi amatxi eta etxeko guzieri. Aldiz denak zorionean ezarri dituen sortu berria haundi dadien osagarrian, horien guzien maitasuna gozatuz diogu bihotzetik desiratzen. M. G.

Heleta Gaixo otaba Astekari hunen bidez jakin dugu EHZ gure herrian ginuela beste urtean. Bat baino gehiagok griñak bagintuen, nere partetik durduzatua gelditu naiz. Jakinean uztail lehen igande hori Otaba zela ez ginuen sekulan pentsatuko, erreka eskualde batetik bestera, besainka bota­ tzen den harri baten pare igor zitakeela ehunka urteak dituen ohidura, girixtinoa gainera, aldi huntan ostiko batez igande batetik bestera. Ahurtara bat jendek egin hautua!!! Ez ote dira, iduriz bederen, herritar guziak interesatuak? Ez ote da denen egitekoa? Batzuek ezin alda igandez, gainera kanpokoak, eta herritarrek egin behar, apezpikuteiko parasola idekirik enkas euri uharrik heldu bazen ere. Gogorat heldu zaizkit jaun e­rretorrak sartze egunean erran hitzak predikuan «  gure izaite ala nortasuna, dauzkagu gure arbaso eta aitzinekoetarik eginbide dugu atxikitzeaz bezenbat

emendatzea  ». Ez ostikatzea gauza gutiagorentzat herri kon­ tsulta galdatzen baita, uste dut hortan ere on litakela abiatua den maneran amore guti baitauka gaixo gure Otabak, adin hortan tokiz higituz bihotz joandura izan baitezake. J. P. C. Eri Gure goraintziak dauzka Dominique Arotçarena Poxolukoak, etxeratua baita Donapaleuko klinikan operaturik. Etxeko goxoak eta kozina onak denborari uztarturik eginen baitute gaineratikoa. Ateraldia Adin ederrekoek urteko undar ateraldia eginen dute helduden ostegunean 14ean. Plazatik partitzea 8ak et’erditan haskaiteko Xixtulari ostatuan. Izenak eman igande huntako edo Mentabe­ rrian, edo Mariclaire saltegian. Mezak: ibiakoitz aratsean 7etan, Heletan; igandean 9 orenetan, Iholdin eta 11 orenetan, Armendaritzen. Herritarra

Gazteekin Neguari buruz egiten diren kirol berezitasun guziak abiatuak dire beren xapelgoetan: - Errugbia: Adineko bi taldeek arras serioski segitzen dute beren bidea. Badute denetarik. Artetan galduz, behin segurik Landesetan pondu xoil batez eta berdin bertze landestar batzuri pondu batez irabazi dute. Mail hortan talde gehienak elgarren bete dire. Gazteak ere ari dire. Hor beraz taldea egiteko ez aski izanez Ur Xuri gure ibaiaren inguruan diren bizpahiru herri elgarretaraturik ari dire aski ontsa. - Eskubaloia: Mutiletan biga eta nexkatoetan lau talde karraskan abiatuak dire. - Pilota: Ezkerparetan: . Xixteraz: helduak eta gazteak lau pare dire. . Esku huska: xitoetarik kadet gaztetaraino zortzi pare.

Trinketean - Palantxan: . Nexkatoak: helduetarik eta benjamin ttarroetaraino 10 pare. . Mutilak: hor ere helduetarik benjamin ttarroetaraino berdin 10 pare. Jokolari horien guzien kudeatzen erakasle eta arduradunek izanen dute lan. Munduko xapelgoak Egun hautan Pauen eta inguruetan eginen diren Munduko xapelgoetan baditugu zonbeit herritar. Lehenik jokolarietan esku huska Damien Aguerre gaztea ariko da ezker paretako joko zail hortan. Eta preseski berezitasun hortan Frantziako federakuntzak erakasle eta partida horietan segitzaile hautatu du Jean Michel Mendy gure herritarra. Bertzalde partida horietarik andana batean «  epaile  » eginen du Paxkal Haroçarene gure he­ rriko plekari taldeen lehendakariak.

Senpere

Aldude Baleako 10 garren ate ideki­tzeak Ortzegun 14an gustuaren eguna Coutanceau jaunarekin Baleako hiru eskoletan. 16-18:00 Baleako mozkinen jastatzea Coutanceau-rekin, Oteizaren enpresan. 18-19:30 Eztabada publikoa : ardi buru beltza desagertzeko lanjerean ote da? Ardi buru bel­ tzaren aurkezpena historikoki, bere egoera Balea huntan. -Natura 2000 proiektuaz min­ tzaldia. Partaide: M.Valadier, Mixel Bidart, Mixel Ocafrain, Pantxo Hirigarai, Lasalle anderea. Ortzirale 15an 15:00 Erakusketen ate ideki­ tzeak, Baleako eskolen bisitarekin. -« Village des artisans » delakoaren ate idekitzeak feria denbora guziko André Arambel-en tokian. -Inaugurazioa Baleako enpresa batzutan: -Aldudeko ofizialeen eremu be­ rria, -Belaun kooperatiba, -Baleako idortegi kolektiboaren hedatzea, -Bankako arraintegia. Larunbat 16an 9:00-12:00 -Behiak, ardiak, behorrak, ahun­ tzak... Aldudeko plazan. Euskal xerriaren aurkezpena. Lehiaketa

hau aurkeztua Pantxika Maitearekin. 10:00-19:00 -Lekuko mozkinen merkatua, Alfaro ostatuaren ondoan. 16:00 -Pilota desafioa : lehenik Baleako gazte hoberenak Aldudeko ezker paretan, ondotik : Bielle-Harismendy/Ibarrola-Oçafrain. Sartzea 5 euro. Igande 17an 9:00 Baleako ate idekitzeen lasterkaldia 15 kilometrokoa, 1000 metra desnibel. Izen emateak 7:30 eta 9:30 artean zenbaki huntarat deituz : 06-73-00-33-16. 14:00-19:00 -Lekuko mozkinen merkatua Alfaro ostatu ondoan 15:30 -Artzain txakur lehiaketa Esnasun. 18:00 -Antzerkia Daniel Landart-en obra « Noiz » Aldudeko zinema gelan « Hospitalité basco bearnaise » batasunaren alde. Horra zoin izanen diren animazione desberdinak Alduden, zatozte denak kopuru handian hogoi-garren ate idekitzeak ospatzeko urriko haize hego epel horrekin... Meza solas Hemendik goiti ibiakoitz arra­ tseko mezak ez dira zazpiak eta erditan iraganen bainan zazpi orene-tan.  G. S.

Itsasu Ataitze dantza taldea Herriko dantza taldeak ere bere erakasturtea abiatzen du. Larunbat huntan, urriaren 9an, dan­ tzak ikasi nahi dituztenek izenak emaiten ahalko dituzte Atharri ezker paretaren ondoan dagon errepika gelan, aratsaldeko 2etarik 4ak arte. Urte osorako saria 30 eurotan finkatua da haur bakarra gatik, eta 50 eurotan bi haur edo gehiagoren gatik. Jakin behar

da ere errepikak astero izaiten direla, ostiral aratsetan, salbu bakantza denboretan. Beste gauza bat: 7 urte eta gehiagoko haurrak onartuak dira bakarrik. Erakusketa Maite GABELLI eta Céline CAMBOT LARREGLE-k (BABko artistak) beren margolanak erakusgai jarriak dituzte hilabete osoan Ateka gunean.

Baigorri Arrolaren biltzar nagusia Duela zonbait egun, Arrola dan­ tza taldearen biltzar nagusia iragan da Plaza Xokon. Bilduman, agertzen da egin diren ateraldiak xuhur izan direla iragan urtean. Hauek egin dira Bizkaiko Lekeitiora, Baztango Elizondo eta Iruritara, Nafarroako Noain eta Tuterara, Zuberoan Eskiulara. Bestalde gaztetxoek Dan­ tzari ttikin parte hartu dute. Ehun bat dantzarirekin, hunen kopurua azkar dago haatik, gainera larrazken huntan 6 eta 7 urteko hogeita hamabost haur hasi dira lehen dantza pikoen ikasten. Alderdi hortarik, ez da beraz arranguratzekorik. Helduden azaroaren ondarrera, Ukrainako Lviv herriko dantza taldea etorri beharra da Euskal Herrira zenbait erakustaldiren emaitera. Dan­ tzari horiek Baigorriko familie-

tan errezebituak izanen dira eta harreman hau jarraikitzeko, helduden agorrilean Arrola taldea harat joanen da euskal dantzen ezagutaraztera.   Parropiatik Lisieux-ko Santa Terexa-ren erlikia Baionako diosesan dabila egun hauetan. Helduden astearte goizean, urriaren 12an, Garazitik Baigorrira etorriko da, gero aratsaldean Ortzaizera joaiteko. Elizan, 9.00tan eginen da errezebitzea, 9.30tan meza eta ondotik otoi­tzaldia eta bildutasuna.   Errugbia US Nafarroa, Bagnères-de-Bigorre-ko zelaian izan da joka­ tzen eta hangoak nagusitu 16 – 9.


Herriz Herri Zuraide BURUILA iragan zaiku, eta denbora berean, ikasurtearen erritoak martxan jarri dira. IRAILA dugu erabiltzen usu, ira­ tzearen hilabetea : laborari gutti dira iratzetan ageri orain. Aldiz, sartzearen hilabetea dela, dene-

Elixabet eta Gaxux

tan sendi da : • Izan dadin ikasleen­tzat, zakua bizkarrean eskolako bidean. Zuraideko lehen mailetan, 84 bat ikasle dira JAKOBE Ikastegian, 35 bat inguru eskola publikoan, eta 8-10bat inguruko ikastoletan. • Katixima hasi zauku aitzineko astean ; • KOSTA GARAIAn ere abiatu dira aktibitateak, Gorputz Heziketa astelehen eta ortzegunetan, Yoga eta Zaltza asteazkenetan, Zirkoa ostiraletan, 5-6-7 urteko haurrentzat, kartetan ere hasi dira, musean edo « belote » jokoan, baita ere josten treba­ tzen. Lanki guzi horiek martxan jarrita, euskal dantza ere hasiko da urritik goiti, 80 bat gazte baiti-

Azkaine

Heriotze Nicky RUSSEL, 48 urte, astearte huntan ehortzia izan da gure herrian.  Doluminak familiari. Selauru hustea Heldu den larunbatean gure plazan AD elkarteak izanen du maihana saltzeko puskekin, beti

11

Makea-Lekorne ra karraskan ikasten ari, Ainhoatik ere jinik, ALAIKI dantza talde alaia osatuz. • CHILAR Trinketean, pilota fitexko hasiko da asteazkenetan esku huskan, betiko Alexandre ERVITI rekin, semea Patrik ERVITI ari zaiolarik larunbatetan neskatxoen entrenatzen, Jean Julien ELICEYRIz lagundurik. ATZARRI, Zuraideko pilota eskolak jarraikitzen du borondate onak irauten baitu. Bestalde, zenbat balentria ez den egiten kirol mundu huntan, bai mendietan edo lasterketan  : Zuraiden ere bagira batzu, gure burua ta gorputzarekin desafioka. Haietan, Panpi eta Caroline ETXEVERRY, 70 kilometro pasa, lasterka, Saint Lary aldeko gailurretan gaindi. Beste batzu, gu bezala, maratoi bat egin beharrez, Pauillac he­ rriaren inguruan ibili gira. 42,195 km-ko lasterkaldia, delako MEDOC aldeko jauregi ta gaztelu ederretan geldituz arno xorta jasta, eta jo aintzina. Ha­ tsanturik, izerdi lapetan, leher egina, bainan zoriontsu, helmuga eskuz esku zeharkatu dugu. Giro goxoan iragan da munduko maratoi luzeena omen, 8500ko lasterkariren artean, bi Zuraidar, Gaxux eta nihaur, Mickey eta Minni Sagu famatuetaz jantzita. Aurtengo lema zelarik liburuetako marrazki biziduna. Ez ote dira kirola eta irria osasunaren osatzaile ! E.A. bere obrarentzat. Bertzalde Heldu den larunbatean arratseko meza 6 orenetan eta ez 7-etan. Ortzirale 8an MCR direnen hilabeteko bilkura apezetxean, erretretatu berriak ere jin gostuan. ML

Aiherra Birletako finalak, larunbatean Auxotean - Duela zonbeit aste hasi biranazkako lehiaketa berezia, Auxotean urte guziz antolatzen dena, bururatzera doa. Helduden larunbat arratsaldean dira finalak iraganen, urriaren 9an. Horra beraz arratsalde goxo baten pasatzeko parada. Ez ahantz, finala horien ondotik, afari alaitu batekin bururatzen ahalko dela eguna, Auxotea ostatuan. Hobe haatik izenen aitzinetik emaitea, Auxoteira berera deituz : 05 59 29 64 07. Ongi etorri guzieri !! Ezkontza - Joan den larunbatean ezkondu dira Aiherrako Herriko Etxean, Anai Arteko Jenofa BIDE eta Philippe LOYATTO irisartar laborari gaztea. Elizkizunak Lekuineko elizan, eta aperitifa ta afaria Heletako ostatuetan iragan dira, alaitasun hoberenean. Bikote gazte hunek bere ohantzea Irisarri Arikaberrian segurtatua du, Jenofak ahuntzekin bere lana Aiherran segitzen duelarik. Gure goresmenak 2 gazte hauieri !!

Makea oinez

Makea eta Senpereko eskubaloilariak

Huna beraz urriaren 10eko igande huntan dugula eta jendea etorriko dela alde orotarik, haur, gazte eta adineko, Makea oinez ibilaldian parte hartzeko! Dena den, 4 euro haur eta gaztetxoek eta 16 urtez goitikoek 7 euro askiko duzue eskutan! Izena emaitean txartelak banatuak izanen dira eta hola geldialdietan jan-edanak ukanen dituzue. Nahiz hobe halere jateko hotza etxetik ekartzea. Hiru abiatzeak Etxehanditik 8ak eta 10ak artean eta itzultzea halaber Etxehandirat. Luhusoko elizatik hurbil dago. Dena den, Urtsu alderat 19 km, haur, haurño eta adinekoentzat, Baigura alderat 24 km eta Urtsu eta Baigura gaindituz 37 km diote. Bai, maite ditzagun gure bi mendi xoragarriak eta garbiki atxik; eta garbiki atxik ere kirolentzat eraiki trinketa, ezkerpareta eta

plazak, eta egon plaza gizon eta plaza andere, eta bil zuen peatzu eta gaineratiko. Bai, joka pilotan eta eskubaloian serioski eta zintzoki, eta helbururat hel­ tzea maiz egiten da penatuki; hau sar behin betikotz buruan; badakite gazte gehienek! Baigura ikastolaren idekitze pesta Urriaren 9an, larunbatean beraz, Baigura ikastola berriaren estreinaldi besta iraganen da: 11:00etan estreina ofiziala (bertsu, triki, dantza), 13:00etan Gerezietako plazan aperitifa, ondotik bazkari alaitua, lekuko musikari eta kantariekin, 17:30etan haurrendako antzerkia, Ezkia ikastolako burasoek emanik. Bururatzeko, Kantuz, Mister Saguak. Egun osoan haurrentzat puzgarri, zaldi ibilaldi eta bertze.  P. I.

Artzain Xakurrak Euskal Herriko txapela Alduderat Aurtengo Iparraldeko ar­ tzainetan bi lehenak be­ rriki ibili dira Hegoaldean, beste probintzietako hoberenekin neurtzen ; eta markagarria da Marcel Hualde Aldudarrak eskuratu duela Bizkaian (Axpe herrian) Euskal Herriko txapela, Txiko xakurrarekin. Iholdiko artzaintsa, Michèle Achéritogaray ere arras ohorezki atera delarik, 4 garren postuan Alai-ekin. Bigarren aldia da txapel hori Iparraldera datorrela. 1991n J.Michel Bidart Bankarra izan zen irabazle. Biba gure ar­ tzainak xakurren hezten Marcel Hualde txapeldun, Txiko xakurrarekin. ez baitiote nehungoeri zorrik ! Nahiz bizitzeko’re askotxo lanetan Artzainak lanarekin hor dabiltz jostetan  Hegoaldean ginen Bizkaiko lurretan Iparraldea baita izan ohoretan, Kartak nola daitezken aldatu artetan ! F.M


ABISUAK

12 Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociÊtÊs & droit commercial  Central Forum  - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) AKZIO SARL au capital de 10 000 euros Siège social : Technopôle Izarbel 64210 BIDART 509 018 792 RCS BAYONNE L’associÊ unique, en date du 24/09/2010, statuant en application de l’article L. 22342 du code de commerce, a dÊcidÊ qu’il n’y avait pas lieu à dissolution de la sociÊtÊ. Modifications : RCS BAYONNE. Pour avis : La GÊrance AVIS I-MATH SociÊtÊ à responsabilitÊ limitÊe au capital de 7.500,00 Euros Siège: 3 Avenue Armand Toulet Centre d’Affaire Le Capitole RCS BAYONNE-SIREN 483743365 Par dÊcision du 23 septembre 2010 et suite au dÊcès du gÊrant Monsieur Didier LAILHEUGUE survenu le 3 aoÝt 2010 à ANGLET, Mademoiselle Delphine MOINIERDUCASSE, demeurant à ANGLET (64600) RÊsidence Moulin Barbot, 74 Rue du Moulin Barbot, a ÊtÊ nommÊe gÊrante jusqu’au 18 aoÝt 2014. Pour avis, La gÊrance

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA TĂŠl. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : E. LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : R. Camblong Imprimeur : Imprimerie du Labourd 29, Chemin de Casenave Z.I. St Etienne 64100 BAYONNE/BAIONA

TĂŠl. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

SELARL Cabinet COURREGELONGUE et AssociÊs Avocat au Barreau de BAYONNE 2 Rue du 49ème RI - BAYONNE TÊl. 05 59 59 79 08 TÊlÊcopie 05 59 59 05 80 E-mail : remy.COURREGELONGUE@wanadoo.fr

Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociÊtÊs & droit commercial 64100 - Bayonne ERREXKI Sarl au capital portÊ à 15 400 euros 24, avenue d’Espagne 64250 CAMBO LES BAINS 507642601 RCS Bayonne

Euskara ikasteko deialdia

LOCATION GERANCE Suivant acte sous seing privÊ en date du 21 septembre 2010, enregistrÊ à BAYONNE le 23 septembre 2010, Bordereau 2010/1182, Case n°1, La SARL XURIO, dont le siège social est à ESPELETTE (64) - Kukosoteia - 120 Otsobidekobidea, immatriculÊe au RCS de BAYONNE sous le numÊro 438 494 254 A confiÊ à l’association XOKOA, association dÊclarÊe rÊgie par la loi du 1er juillet 1901, dont le siège social est à BAYONNE (64) - 22 rue des Cordeliers, sous le numÊro 442 419 628 L’exploitation à titre de location-gÊrance du fonds de commerce de bar (licence IV) situÊ à BAYONNE (64) - 22 quai Chaho Pour une durÊe d’une annÊe à compter du 21 septembre 2010, pour se renouveler d’annÊe en annÊe par tacite reconduction. Toutes les marchandises nÊcessaires à l’exploitation du fonds dont il s’agit seront achetÊes et payÊes par le gÊrant, et il en sera de même de toutes sommes quelconques et charges dues à raison de l’exploitation dudit fonds, qui incomberont Êgalement au gÊrant, le bailleur ne devant en aucun cas être inquiÊtÊ ni recherchÊ à ce sujet. Pour unique publication Le locataire-gÊrant Etude de MaÎtres JÊrôme GOUFFRANT et Yon ALONSO Notaires à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY Aux termes d’un acte reçu par Me JÊrôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 25 septembre 2010, enregistrÊ à BAYONNE le 28 septembre 2010, bordereau 2010/1205, case n° 4 a ÊtÊ constatÊe la VENTE par, Monsieur Philippe TROUNDAY, artisan, demeurant à OSSES (PyrÊnÊes-Atlantiques) maison Ur Hegian, cÊlibataire, nÊ à BAYONNE (PyrÊnÊes-Atlantiques) le 6 juin 1976. AU PROFIT DE La SociÊtÊ dÊnommÊe EURL PHILIPPE TROUNDAY, SociÊtÊ à ResponsabilitÊ LimitÊe au capital de 20.000,00 euros ayant son siège social à OSSES (PyrÊnÊes-Atlantiques) quartier le bourg - maison Ur Hegian identifiÊe sous le numÊro SIREN 524 195 104 RCS BAYONNE. D’un fonds artisanal situÊ et exploitÊ à OSSES (64780), quartier Ahaice connu sous le nom de Philippe TROUNDAY, sous le n° SIRET 424 777 373 00012, consistant en l’exercice et l’exploitation de travaux de natures diverses tels que travaux de menuiserie et pvc, de fourniture de bois et matÊriaux associÊs, travaux relatifs aux bâtiments, charpente, plomberie, zinguerie, peinture, plâtrerie et tous travaux d’amÊnagements et d’agencements intÊrieurs. Avec ses ÊlÊments incorporels et corporels. Moyennant le prix principal de 210.000 euros, payÊ comptant, s’appliquant aux ÊlÊments incorporels pour 80.000 euros et aux ÊlÊments corporels pour 130.000 euros. Transfert de propriÊtÊ immÊdiat et jouissance rÊtroactivement à compter du 1er juillet 2010. Oppositions en l’office notarial, dans les 10 jours suivants l’insertion ou la publicitÊ au Bulletin Officiel des Annonces Commerciales. POUR AVIS Me JÊrôme GOUFFRANT, notaire.

Aux termes d’une dÊlibÊration en date du 28/09/2010, l’assemblÊe GÊnÊrale des associÊs a dÊcidÊ: 1. D’augmenter le capital d’une somme de 400 euros pour le porter de 15 000 euros à 15 400 euros, 2. De modifier l’objet social en dÊveloppant les activitÊs suivantes : promotion immobilière, constructeurs et marchand de biens, 3. Accepter la dÊmission, sans remplacement, de M. Jean-Paul ALAMAN de sa fonction de gÊrant de la SociÊtÊ, à effet du 01/10/2010, Mme HIRIGOYEN Eliane restant en fonction. 4. PrÊciser que le siège social est au n°24 de l’avenue d’Espagne. Les statuts ont ÊtÊ modifiÊs en consÊquence. DÊpôt : RCS Bayonne. Pour avis : La GÊrance

Euskararen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Baionatik jende heldueri zabaldu diote deialdia, ahal bezain batek euskara ikas dezan, euskaltegietan ala gau eskoletan. Orain da izenen emaiteko tenorea. Euskarak aitzina egin behar du mail guzietan, eta Euskal He­rriari atxikiak diren guziek euskal hizkuntzaz jabetzeari ezin diote uko egin... Hortarako, bideo bat ere ontua izan da, Ikasi euskara, eskertuko dizute, www.kontseilua.org webgunean ikus daitekeena.

LAN ESKAINTZA HEMEN elkarteak bilatzen du Industriaren zerbitzuetan ari den lantegi bateko zuzendaritza Ardura: Zuzendaritza orokorra. Lan tokia: Iparraldea Betebeharrak Zuzendaritza orokorra, zerbitzuetan eta hornitzaile bezala (osagai arruntak eta bereziak), azken hiru hamarkadetan aritua izan den lantegi batean. 2008tik, adar berri bat bideratua energia berriztagarrietan. Langile taldea osatzen dute 9 kidek. Eskarmentu handikoak, lantegiko beharretan adituak eta, gehienak, bazkide. Ardurak: kudeaketa 3 eremutan: - Industria zerbitzuetan, - Energia berriztagarrietan, - Administrazioa. Aitzindaritza, dagoen taldean, betiko eginbeharretan: bezeroen aurkikuntza eta jarraipena, eskaeren azterketa, beharren zehaztea, osagaien bilaketa mundu zabalean, negoziaketa. Langileen artean, ondoko hizkuntzak menperatuak dira, euskara, frantsesa, gaztelera, ingelesa.

Garatu zer egin berriak, hegoaldeko sorkuntza industrialari lotuak. Oinarrizko eskakizunak Ingeniari edo aginte mailako heziketa tekniko eta komertziala. Frogatutako eskarmentua agintean eta kudeaketan Zerbitzu ganora, jakin-mina teknologia berrikuntzetan, irmotasuna Arduratsu Euskal Herriko lantegi baten garapena dela eta Hizkuntzak: euskara, gaztelera, frantsesa Hautagaitzaren araberako ordainsaria (oinarria + emaitzei lotutako saria) Aurkezpena: 2010 urriaren 15a baino lehen

Hemen elkartea

Alliance egoitza Jorlis gunea 64600 ANGELU tel : 05 59 52 56 02 faxa : 08 71 72 56 08 hemen@hemen-herrikoa.org




asteburuko hitzorduak Ortziralean -Hendaian, Abbadiako

eremuetan (14.00), sagar biltzea. -Bestalde, Biharko Hendaia elkartearen biltzarra, ondotik zikiro jatea bertsulariekin. -Kanboko elizan (20.30), Arraga koroa. -Biriatun, Xoldo plazan (20.30), “Eskimal kabiliarra” antzerkia. -Baionan, I.U.T.an (20.30), Geneviève Azam-en mintzaldia: “Nola atera krisia ekologiko eta sozialetik”.

Larunbatean -Lekornen, Baigura ikastola berriaren estreinaldia. -Azkainen, herriko plazan, selauru-hustea. -Senperen, Amotz Larraldean (18.00), Zoe Bray artixtak egin bertsulari potreten erakusketa estreinatzen. -Donibane Lohitzunen, Baratze botanikoan (18.30), Mixel Etxekopar eta Pierre Vissler-en musikaldia, “Natura eta gizakien hotsak”. -Ziburun, parropiako gelan (20.00), Euskal-Astearen kondu, dantza ikusgarria Pas à Pas elkartearekin. -Saran, Lur Berri gelan (20.00), kantu afaria. -Behorlegin (20.00), sagarnotegi afaria. -Luhuson, Harri Xuri gelan (20.30), “Euria esan eta euriaren erortzea” antzerkia, Gaitzerdi bizkaitar taldearekin. -Donibane Lohitzunen, herriko etxetik abiatuz, “Olinpiada jokoak”.

Igandean -Arrangoitzen, mutxikoaren eguna. -Azkainen, Pastore Lore eguna. -Senperen, Kantu xahar eguna. -Makean, Makea Oinez ibilaldiak. -Baionan, Xaho kaian (12.30), mutxikoak Patxi Perez-ekin. Elkar bilgunean (15.00), Xan Errotabehere euskal ipuin kondari. Egun osoan, Alternatiba herrixkan animazioak. -Kanbon, AIEC gelan (16.00), Michel Etcheverry kantuz bere lagunekin. -Urruñako elizan (17.00), Thomas Ospital organo-joilearen kontzertua. -Mugerreko elizan (18.00), Izarrak taldea kantari.

Asteburuan -Hazparnen, igande arte, Euskal Kulturaldia. Larunbatean, herriko etxean (10.30), Janbattitt Dirassar-en hitzaldia, “Han eta Hemen”. Aratsean, Mendeala gelan (21.00), Nomadak TX. -Urepelen, larunbatean eta igandean, Xalbador Eguna, Xalbador eta Xanpun omenduz. -Hendaian, Nekato-Enea baserrian (14.00), larunbatean eta igandean, sagar tinkatzea. -Angelun, Barojako eremuetan, ostiraletik igandera, “Big Up 5” festibala, arte garaikidea eta musika. -Miarritzen, Hondartza handiko baratzetan, “Brouillarta” erakusketa. -Lohitzunen eta Amorotzen, herriko pestak.

Radiokultura.com sekula baino modernoago

Radiokultura.com karraskan doa aitzina. Webgune berritu bat eskaintzen dauku irailaz geroz, “itxura hobea, ederragoa eta erabilpen errexagoarekin”. Artxiboetan aurki daitezke 3500 soinu grabaketa, eta euskarazko kurtsoak telekarga laitezke. Hiru hilabeteko proiektu bat ere abiatzen du, EEPrekin partxuergoan : ikasleekin elkarrizketa laburrak egin, beren

ikastetxetako ikasgeletan, galdera hunen inguruan : “Zein da zure ametsik handiena ?”, eta erreportai horiek zabaldu webirrati hortan. Hunekin bi helburu bete nahi ditu Radiokultura.com-ek : euskararen erabilpena indartu tresna moderno eta ludiko baten bidez, eta ikasleeri tokiko hedabideen garrantzia erakutsi.

EUSKAL IRRATIAK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5 Urriaren 7a : Osteguna • 19.00 : Mintza leku, Alzeimer eritasunaz, mediku eta hunkiak diren familiekin Urriaren 8a : Ostiralea • 19.00 : Aitzur eta Jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna • 20.45 : Foot , Aviron / Pacy vallée • 22.00 : Zezta puntako finala zuzenean Pauetik Urriaren 9a : Larunbata • 11.00 : Airesta, Dominique Pokorena biperraren lanaz • 17.00 : Ezker pareta, esku huska, binazka • 21.00 : Trinketa, paleta gomaz, nesken finala • 22.00 : Trinketa, esku huska, binazka buruz buru Urriaren 10a : Igandea Munduko pilota xapelketako finalak

zuzenean • 10.00 : Trinketean, esku huska, buruzburu • 11.00 : Larruzko paletan •12.30 : Gure arbasoak Ezterenzubiko Pettan Curutcharry • 15.00 : Frontenis neskak • 18.00 : Ezker pareta, esku huska, buruzburu. Urriaren 11 : Astelehena • 16.00 : Zuria beltzez musika emanaldia • 19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa • 20.00 : Gazte zaparrada •21.00 : Kanpoko mintzaldia

Langile Gazteen Aterbeak 50 urte Euskal Kostaldeko Langile Gazteen Aterbeak (Foyer des Jeunes Travailleurs) 50 urte betetzen ditu. Hendaiatik Baionaraino, 100 bat etxebizitza kudeatzen ditu. Egoitza horiek aprendiz, sasoilari eta langile gazteeri alokatuak dira, bai eta prekaritatean direneri, beren irabaziaren araberako prezioan. Izan diten hemengo ala urrunagoko, berdin kanpo herrialdeko, Txina, Japonia, Mexika, Senegal, Tunisia ala bertze... Urriko lehen aste huntan iraganen dira 50. urtemugako ospakizunak, ostiral a­rrats arte : ate idekiak Baionako Lachepaillet harresien 42an kokatzen den Langile Gaz­ teen Aterbean (10:00-20:00) ; erakusketa auzo hurbilean dagon Montaut plazan ; eta plaza hortan berean, urriaren 7an, ortzegun arratsean (20:00), Ray Layzelle ingles musikariaren kontzertua, groove, funk, soul...

13 Arropa biltze, Miarritzen Miarritzeko Lions Club elkarteak eta Lafayette saltegiak partxuergoan antolaturik, arropa berri eta bigarren eskukoen biltzea eginen da urriaren 8an eta 9an, ostiralez eta larunbatez (10:00 - 19:00), Lafayette saltegiaren ai­tzinean. Arropa bakoi­ tza erospen txartel baten kontra trukatuko da (txartelaren balioa arroparen balioaren araberakoa izanen da), txartel horiek Lafayette saltegian erabilgarri izanen direlarik. Bildutako arropak Marokorat igo­rriak izanen dira, Casablancarat, han dagon haur umezurtz zentro batera.

Euskal Herriko herrien biltzarra Saran

Euskal Herriko Herri Biltzarra Saran bilduko da, urriaren 16an, igandez, Christine Bessonart Senpereko auzapez eta Biltza­rreko lehendakariak kudeaturik. Goizeko 9  :30etarik harat iraganen da biltzarra Omordian, ondotik aperitifa eskainia izanen da Lurberri gelan.

Telebixta Leihotik Bahituak: Bederatzi hilabeteak iraganak eta beti Afganistango zoko batean gorderik daude bi frantses kasetariak beren Afganistar lagunekin. Bahituen multzoa emendatu da joanden astean Nigeriako bortz frantsesekin eta haien bi lagunekin. Jakinarazi da ez direla hilak. Ikusi behar noiz hasiko diren Afrikako Al Qaida eta frantses gobernuaren arteko harremanak. Ez ditzagun ahantz munduan gaindi bahituak direnak, frantses ala arrotzak, denak jendeak baitira eta familiak baitituzte edozein he­ rritan. Halaber gogoan ditugu ere lurperatuak diren 33 Txiletarrak. Mots croisés: Ezaguna da Yves Calvi kasetariak deraman emankizuna. Joanden astelehenean bilduak zituen zenbait jende « Roms » delakoez mintzatzeko eta haien artean Eric Besson ministroa eta Valls diputatu sozialista. Bien arteko eztabaida gogorra izana da. Oroit gaiten Besson sozialista zela, idatzi zuela liburu bat Sarkozyren kontra eta 2007an president hautatzeko bi itzulien artean utzi zuela alderdi sozialista eta Sarkozy-ren alde jarri. Geroztik U.M.P. alderdiko kide da eta ministro Sarkozy-ri esker. Sozialistentzat traidorea da. Egiazko guduka beraz Besson eta Valls-en artean eta laster lerratu da Yves Calvi-k bere eginahalak eginez behar den bezala kudeatzeko, bainan debaldetan. Adibidez: Besson-ek Valls-i irringarria zela bere erranetan, eta Valls-ek Besson-i gezurti bat zela. Holakoa zen gau hartako giroa. Zer izanen da bi urteren buruan? Ingrid Betancourt: Aspaldian ez ginuen haren berririk bainan idatzi du bahitza denbora kondatzen duen liburu bat. Karia hortara France 3 gateak zabaldu du Angus Mac Queen ingelesaren emankizuna. Ez da bakarrik mintzo Ingrid Betancourt, mintzarazi ditu ere harekin bahituak zirenak hala nola Clara Rojas, Marc Gonsalvez Amerika­ rra, Luis Eladio Perez Kolonbiar senadorea, bai eta ere F.A.R.C.-eko sasi-gudari batzu. Hobeki senditu dugu zer den bahituek jasaiten duten giro berezia, nola adiskidetzen diren eta nola etsaitzen, nola Ingrid eta Clara-ren artean, emeki emeki sortu den ixiltasuna lehenik, aiherkundea gero. Emankizun zinez hunkigarria entzunez zenbat pairatu duten bahitu horien lekukotasuna. Errugbia: Miarritzek irabazi du Baionan, gutiz (22 eta 19). Partida atakatua, entsegu emendatua talde bakoitzarentzat, gaztigu ostiko bat gehiago Miarriztarrentzat, bortz lauen kontra. Miarritzeko 22 punduak Yachvilik markatu ditu: entsegua, emendioa eta bortz gaztigu-ostikoak. J. H.


14

Xiberoan Eüskaraz Bai

Marie Jose Thornary, Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko teknikalaria

Xiberoan Eüskaraz Bai dinamika presentatü düe Eüskararen Kontseiluak, Herri Alkargoak eta Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak. Igaran urtean Herri Alkargoak gogoeta bat eraman züan Ikastola, Xiberoko Botza, AEK eta beste eüskalgintzako taldeekin eta Eüskaraz Bai kanpaina baten abiaraztea proposatü zen. “Sail horren eramaiteko, Herri Alkargoak 5.000 euro eman deitzo martxoan alkarteari” dü erran Allande Sokarrozek, Herri Alkargoako Eüskara batzorde bürüa da hau eta ondoko ürratsa ere aipatü dü : Bai Eüskarari ziurtagiriaren esküalatzeko lanean sartzen da Herri Alkargoa. Allande Etxartek, Xiberoan Eüskaraz Bai alkartebürüak, lehen lana aipatü dü, hala nola 50 bat saltegik Eüskaraz Bai Akordioa sinatü düala eta ondoko ürratsen egiten lagüntzea izanen da urteko lana : eüskara ageriago izan dadin saltegietan. Akordioaren siñatzaile bakotxaren ikustera joanen da teknikalaria, hau delarik Zalgizeko Marie Jose Thornary. “Xiberoko kanpaina ez da lehena Iparraldean” dü azpimarratü Ihintza Aldana Kontseilukoak, “Sara, Ezpeleta, Azkaine, Senpere, Ziburu, Uztaritze eta Baigorriko kantonamenduaren ondotik heldu da Xiberoa”. Epe lüzeko saila da, urte zonbaitez iraünen dü Eüskara ageriago ezarteko xedeak. Eüskarazko alkarteekin antolatü besta batek markatüko dü urteko lana, honenbeste bat animazio eta ikusaldi proposatüz : “Xiberoko karriketan eüskara ikusi, entzün eta mintzatü nahi dügü, hots eüskaraz haboroxe bizi !!”

HAN ETA HEMEN

Liburu berrien xokoa... Atlantica argitaletxeak helarazi dauzkigu lau liburu berri. Lauak frantsesezkoak bainan ez interesgabeak : Jean Sauvaire Senpertarraren Marguerite et Wellington, Jean-Marie Beuzelin Bordelesaren Saint-Jacques de Compos­ telle de A à Z, Anne-Marie Michaud-Duhour Angeluarraren La Jarre brisée, bai-eta Nathalie Rougeau eta hunen lagun batzuren Flore & Saveurs, nature et jardin. Bestalde, hor ditugu ere bertze bi liburu mamitsu, Jean Amestoy Beskoiztarraren Paroles d’un croyant pour une nou­ velle civilisation (bereber publikatua) eta Ur Apalategi erakasle gaztearen Fikzioaren izterrak (Susa argitaletxea), hau zorionez osoki euskaraz, zerrenda huntako bakarra. Inperio gerla garaian – Marguerite et Wellington

eleberria hasten da 1813ko azaroaren 13 batez. Wellington jenerala Larrun kaskotik dabil, Napoleonen armada gainditu nahian. Jadanik bere armadak Gasteizen zafraldi bat ede­ rra emana zien frantseseri. Oraikoan Senperen iraganen dira gudu bortitzak, hil ainitzekin. Gudukada horien artetik, Senpere A­rroxaineko Margarita eta Joseph soldado italiano zaurituaren arteko amodioa... Gustura irakurtzen den eleberria (13 euro). Maghreb-en sortu eta hil – Liburu guziz hunkigarria, autobiografikoa, dauku eskaintzen AnneMarie Michaud-Duhour Angeluarrak. Bere amatxi Mathildaren urratsetan dabil. Familia baten ibilbidea,

ibilbide gogorra askotan, Alicantetik Casablancara, Aljeriatik iraganik, abarrak Euskal-Herrirat ere zabalduz... Alabainan, idazlea, Ximun Duhour Hazpanda­ rraren alaba dugu. Bere aitak, Hazparne Xoriteikoak, garai batean Ximun Xori izenordez izenpetzen zituen HERRIA kaseta huntan Marokotik idazten zituen kronikak. Familia baten gora-beherak kondatzearekin batean, Maghreben gaindiko bizimolde eta ohiduretaz dauku ere hitzegiten autoreak. Funski irakurtzea merezi duen liburu sakona (19 euro). Jakobe bideetan – Atik Z-rainoko 26 kapitulu labu­rretan, autoreak Konpostelarateko beilabidea aurkezten dauku, flash gi-

sako argibide sinple batzu e­manez. Liburu anekdotikoa funtsezkoa baino (16 euro). Pirinioetako lore eta usainak – Talde liburu huni hurbiletik interesatuko dira landareen eta sukalde onaren maitaleak. Alabainan, gure baratzetan eta inguruetan dauden lore, landare eta fruituak sukaldera badera-

mazte lau botanistek, usain eta gostu oneko errezetak proposatuz. Ideia frango emanez horiek guziak kozinatzeko moldeetan. 25 eurotan salgai, doi bat kario menturaz, bainan paper eder eta koloretsuko liburua da. 28 urteren militantismoaren lekuko – Noizean behin argitaratzen ditugu kaseta huntan Jean Amestoy beskoiztar laborariaren testu batzu, munduari begira dituen oihu eta minen adierazgarri. 28 urtez, ainitz badu idatzia. Bere kondu plazaratzen duen liburu huntan irakurleak aurkituko ditu urte horiek

guzietan zabaldu dituen frantsesezko gutun eta testuak. 200 orrialde mamitsu, Beskoiztarrak dauzkan nahikari eta sinesteekin. Militante zintzo baten solasak, idazten duen guziarekin ez balinbada ere irakurlea beti adosean aurkituko. Liburuaz interesatua denak aurki lezake 10 eurotan edo Belokeko liburutegian, Ahurtin, edo idazlearen etxean berean : Oihartzabalekoborda 64240 Beskoitze (tel.05.59.31.72.54). Zazpi kondaira – Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak liburu berri hunek fikzioz­ ko zazpi narrazio dauzka, Azken fandangoa Bue­ nos Airesen, Epaimahaia, U­rrezko vespa eta bertze. Fikziozko kondairak bainan errealitateari aski hurbil daudenak, doi bat trufako­ rrak bainan gertagarri izan daitezkeenak...


KIROLAK pilota

Arrosakoa Bielle-Oçafrainek

Bielle - Oçafrain...................40 Ibarrola - Harizmendy.........27 Finala hunekin bururatu dira Arrosako trinket berriaren aurtengo hiru egunak. Aitzineko bi pare irabazleen azken auzia zen hau, herriko pilotari ezkerrak irabazi duena Oçafrainekin. Jendea ederki jina igande goizkari eta bazkaria gainera, partida on batean beren nausitasuna finkatu dute biek, Ibarrola akiaraziz, eta hunen kolpe tzar batekin gainerat, hainbertze irrisku hartzen baitu Bengoetxea baten gisan. Harizmendyren jo haundiak hor ziren beste aldetik baina ez aski, bi irabazle trinketlari on horiekin. Ibarrola - Harizmendy.........40 Lambert - Kurutcharry.........18 Beste bi partida hauekin hasia zen dena ortzirale aratsean. Ezcurra ezin jinez Kurutcharry zuen ordaina eta hunek egin ditu bere ahalak bainan lan guzia beregain zuen hurbil, aitzinekoek ere ez baitute beti egun haundia nornahiri gerta ditakeen bezala.

Bielle - Oçafrain...................40 Etcheverry - Ducassou..........8 Bigarren partida hunek ere gose batekin utzi du jendea. Nola egin bestela, aspaldian kolpaturik egona zen Etcheverry batekin alta hau ere tokikoa. Eta bi kontrarioak hoberenean. Igandeko finala on baten menturan gelditu zen orduan jendea. Hasteko, orai denak joanak baitira, ez dute duda izpirik Arrosatarrek helduden urtean beste hainbeste egiteko. Bielle - B. Ducassou II.........50 Larrechea - Saldubehere....41 Garatenean Ihiztarien lehiaketako finalalaurdenetan zen hau astelehenean eta zerbait susmaturik hori segur, aro hits batekin gogotik etorri da tokiko jendea, ez baitzaio dolutu. Lehen ere gertatu dena, bi partida ikusi ditugu batean: lehena, galtzaleen alde, 23-10, Bielle bezperan arizana Arrosan eta Battitta Ducassou gaztea nekez plomuratzen zirelarik. Handik harat denak elgarren bete ibili dira, emeki emeki berdintzekotan, 30-34taraino. Baieta berdindu ere 34etan, Biellen boteeri esker (14 orotara). Gero du hu-

Azkainen, desafio bikoitza Pastore Lore ekitaldiaren karietara, bi desafio handi beharrak dira Azkainen, Xurio plazan, larunbat huntan, bat pilotan, bertzea indar jokoan. Pilotan (19:00), esku huska, Jon Laduche eta Marc Bera-

sategui azkaindarrek desafiatuko dute Xabier Berasaluze IX - Patrick Oçafrain parea. Eta indar jokoan (20:30) Urruñak du Jutsi desafiatuko. Euria balitz, desafioak trinketean jokatuko lirateke.

15 nek bortiztu jokoa, Larrechearenak larderia eztitua zuelarik eta asetzen hasia Saldubehere azken hartan ontsa arizanik. Ducassou gaztea ontsa lagundu du orduan Arrosako ezkerra, sarerat hobeki plegatuz eta eskuin hura miratuz ere. Helduden astelehenean xurituko dituzte horiek aferak, finalerdian Petoteguy eta Etchetorekin. Izanen ahal da orduan ere jende. Arbonan jokoberri Muscarditz - Dermit.............40 Heguiabehere anaiak..........15

Gauza bat badute ona xapelgo horiek: lehenik Paueko pilotalekuak ederrak direla eta jende ainitz badabilala partidetan. Hegoaldean eta Hendaian Xala - Laskurain...................22 Gonzalez - Zubieta..............14 Retegi - Arruti......................22 A. Lasa - Galarza.................12 Irujo - Laskurain..................22 Xala - Zubieta.......................19 Bengoetxea - Beloki............22 Urrutikoetxea - Apraiz.........20

Itoiz - Haroçarene................40 Belascain - Yustede.............34

Cabrerizo -Arruti..................22 Gorka - Zezilio.....................17

Valencia - Bessonart...........40 Itoiz anaiak..........................37 Hola doa beraz Arbonakoa. Eta orai finalerdien aldi.

Titin - Merino II....................22 Gonzalez - Beroiz................21

Munduko xapelgoak Pauen

Idoate - L. Galarza...............22 Olazabal - Goñi III................19

Alexis Inchauspe

Inchauspe - Lambert...........40 Serralde - Lopez..................34 Ontsa hasi dira gureak, xapeldunak, Mexikarrak, garaituz Alexisen 14 sakeekin besteak beste. Irigoyen - Untonia................22 Gogni - Aguerre.....................3 Suerte gutiago haatik gureek Hegoaldekoen aitzinean. Bakotxak bere jokoa. Cabello mexikarra ..............40 Jeannots landestarra..........38 Buruzburuka haatik Mexikarra nausi Jeannots aitzinean ibilirik. Beste partidetan, pala, paleta eta frontenis, gorabeherak.

Esku baloia

Retegi - Zubieta...................22 A. Lasa - Pascual...................9 Irujo - Goñi...........................22 Titin - Pascual......................20 Barriola................................22 Irujo......................................21 Bengoetxea..........................22 Patxi Ruiz.............................21 Horiek oro Hendaian, Oñatin, Iurretan, Sorian, Zallan, Ziabenan, Ereñon... besteak beste. Horra Gonzalez berriz hasia gogotik, eta buruzburuka horiek ere, zolan, Bengoetxea, Titin, Irujo eta beste. Bego

Irisartarrak jaun eta jabe

Multxoko mementoko lehena errezebitzen zuen Irisarrik Airoski gelan, joanden larunbatean, hots Begleko taldea. Eta ez da soberakin erraitea erraustu duela, 37-24, partida osoa gainez gain eremanik. Partida erditan 1512 ziren aitzinean Mikel Idiar-

ten mutilak. Bigarrenean aldiz airatu dira, garaipen ederra ardietsiz, tanto gehiago ere sar zezaketela, errexkeriara ez balire erori. Markatzaile hoberenak: Alexandre Mellouk 14 tanto, Beñat Urruty 4 eta Florian Ranza 4. Larunbat huntan, Tolosa aldera doatzi Irisartarrak, l’Union-eko taldearen kontra jokatzera.


Inbido

16

Alsaziari behako bat… III- Riquewihr, Eguisheim eta holako batzu… Ondare nasaia dauka Alsaziak. Biziki nasaia. Norat nahi joan, laster ohartzen zira horri. Zernahi jauregi, batzu artoski begiratuak, beste batzu erdi lu­ rrerat joanak. Zernahi eliza eta kapera. Etxe ederrak, hango moldean eraikiak, beren teilatu xut eta zureria aberatsekin. Herri ainitzen izenak berak ere arras bereziak: Riquewihr, Eguisheim, Guebwiller eta holako batzu… Guk berdin e­rranen dugu bitxiak ere direla. Guretzat hala iduri baitute alabainan. Bainan hango mintzairatik ateratu izenak dira, hori behar da konprenitu. Hazparne, Makea eta Ezterenzubi berdin bitxiak ditazke Frantzia behere hortarik Euskal-Herrirat heldu den norbaitentzat... Bazterrak ere denetan untsa atxikiak. Mahastiak besteak beste. Mahastiz-mahasti preseski gaitzeko itzuli ederra egiten ahal da. Artetan geldituz, arno xorta baten jastatzeko berdin xaia bat bisitatzearekin. A­rrazoinki ariz bixtan da, aldian bi ditaritara arno basoaren zolan, ez gehiago! Hori dei­ tzen dute “ Arnoen bidea”. Gu han gaindi pasatzearekin, mahats-biltzeko apailueri ari ziren karraskan, Arno xuri ezagutu batzu dituzte gehienik egiten,

Kasko airos batean, Koenigsburg!

batzuk fama handia ere badute, hala nola Gewurztraminer delakoak…

Kasko batean, Koenigsburg… Bada Alsazian, arno leku famatuenetarik frango hurbil, jauregi bat biziki urrunetik ere ikusten dena, arrunt kasko batean baitago. Hango toki ezagutuenetarik da, asteburuetan bereziki zernahi jende ibiltzen da gain hartan, hango bereko ala kanpotiar. Jauregi hori deitzen da Koenigsburg edo Haut-Koenigsbourg. Alimaleko arkaitz baten puntan eraikia da, 720 metroko goratasunean. ErdiArokotzat bazen han gaztelu bat. Zernahi kalapita izan zen jauregi horren gainetik eta 15.

garren mendean kasik dena suntsitua izan zen guduka baten ondorioz. Laster berriz xutik ezarri zuten haatik, handiago eta ederrago. Geroztik ere izan da gora-behera frango. 1865ean Selestat herriak erosi zuen, kasik balentriaka, xuxen ez jakin ere nola zertan baliatzen ahalko zuen. Handik zonbait urteren buruan Alemaniak beretu zuen Alsazia eta 1899-ean Alemaniako inperadorea, Gilen II, Alsazian ibili zen, dena espantu. Usu aditzen da, biziki polliki errrana, Alsazia alemanen eskutan zelarik ere hango jende gehienak bihotzez frantses zaudela… Baditake, baditake… Bizkitartean, Selestat herrian gaitzeko ongi etorria egin zioten aleman inperadoreari eta beroan bero oparitu zioten Koenigsburg jauregia! Gilen II tokiaz biziki gustatu eta erabaki jauregiaren dena xaharberritzea, ahal bezenbat berriz emanez ErdiAroan zukeen itxura. Obra gai­ tzak, gostaia gosta zortzi urtez akulatu zirenak (1900-1908) eta ez omen zituenak haatik inperadoreak bere sakelatik pagatu, nahiz jauregia bere izenean ezarria zuen… Orai, Bas-Rhin departamendua da jauregiaren jabe. Egoitzan berean bada zernahi gauza ikusteko, iragan

mendeak gogoan, erakustoki arraroa baita muntatua, eta gain hartarik bada ere ikaragarriko bixta…

Nun dira amiamokoak?

Horiek hola, beti erran da, eta oraino ere erraiten, Alsazia dela amiamoko edo zikoinen parabisua. Hango etxe gainetan, ximinea kaskoetan, nun nahi badirela amiamoko ohantzeak. Hegazti horiek harat jiten urte guziz, negua Afrika aldean iraganik, gure eskualdetarat ai­ narak bezala. Bai, hori hola zen lehen, eta oraino ez hain aspaldi, bainan bulta huntan amiamoko guti ikusten da. Kasik baterez hirietan. Arras guti herrixketan. Han-hemenka zonbait eta hortan kito… Haatik, berrehun bat badira Hunawihr herrian, duela 34 urte han muntatua baitute amiamoko haztegi bat. Han atxikiak direnek ez dute haatik Afrikarik behinere ikusi. Alsazian berean sortuak dira eta hiru urtez eremu ze­rratu batean atxikiak, ez dezaten ukan urrun hegaldatzeko gutiziarik… Zer egin amiamokoak lehen bezala ibiltzeko Afrikatik Alsaziarat joan-jinka? Ikerketa batzu eginak dituzte eta oraino segitzen omen, bainan aitzinamendu funtsezkorik gabe…  Muslaria

EUSKAL DIASPORA Baigorri, Montreal, Rocklin eta Frankfurt  

Iragan astean utzi genuen lekuan hartuko dugu gaur. Baigorriko amerikanoen besta aipatzen genuen, eta aste huntan behar dugu erran arrakastatsu joan zela. Be­rrehun bat jende bildu ziren he­rriko Plaza Xoko gelara. Zintzurra busti, musika eta euskal aireak lagun bazkaldu, kantuz ari, dan­tzan ari, eta partikularzki solastu, elekatu eta lagunekin Ameriketako eta hemengo kontuez min­tzatu: gisa hortan joan zen eguna. Bazen adineko hainbat jende, Ameriketan ibilia eta han urteak emanik gibelerat etorria, egun erretreta harturik hemen bizi dena; eta baita ere han bizi denik, hunat aste batzuendako bakantzetan jina. Baziren gehiago, baina aipatuko ditugu horien artean Aña Iriartborde San Frantziskoko Eihelartarra, Chinoko Isidor Camou eta emaztea, eta Monique Berte­ rretche ‘Centro Basco’ ostatuko nagusi izpurarra, eta Parisetik jina, frantses hiriburuko euskal etxeko kide, Arlette Oçafrain, San Frantziskon sortua  eta aspaldi Pariseratua. Besta antolatu zuen Henri Oçafrainen iloba da

Rocklin-go NABO Euskal Kantari Egunaren afixa eta egitaraua (arg. EuskalKultura.com)

Arlette eta ondoan ginenok estonatu gintuen, jakin  genuelarik bi urtez Tokion bizi izan zela eta japoniera pixka bat mintzo duela. Izan ere, ‘Hegoak ebaki banizkio’ kantu famatua kantatu zigun, bainan japoniarrez! Haren ondoan zen Bea Echeveste, Arletteren adin berekoa, Kalifornian sortua eta Nafarroako Donezteben bizi dena, Firebaugh-en ‘Leku Ona’ euskal ostatua duen Ramon Echeveste lagunaren alaba.

  Quebec-en ‘euskal musikaren hilabetea’ ukanen dute urria, Montrealgo ‘Euskaldunak’ euskal etxea antolatzaile.  Joan den ostiralean ‘Musika Euskal He­ rrian’ hitzaldia ukan zuten, Adelaide Daraspe historialari eta antropologoak eta Ane Arregi egun hirian bizi den txalapartariak emanik. Euskal musika zahar eta berria aipatu zuten. Eta larunbatean txalaparta ikastaroa hasi, aste guziz segituko duena. Ez dakigu xuxen aurten ere hala eginen dutenez, baina, bestalde, Argentinako Mar del Platan goaitatzen dituzte Euskaldunak-eko presidenta, Monique Béhaxéteguy eta haren senar Ernest, hilabete baten buruan kostaldeko hiri argentinar hortan eginen duten Euskal Astean.   Estatu Batuak aipatuz, helduden asteburuan, larunbatean, eta Kaliforniako Rocklin-en --San Fran­ tzisko eta Sacramento artean--, herriko euskal piknik edo besta, NABO Kantari Eguna eta NABOren larrazkeneko bilkura eginen dituzte, guziak ber egunean.

Euskal Herritik, Erramun Martikorena eta Mikel Markez kantariak ari dira. Gaueko dantzaldiko musika Jean Flesherren bandak joko du. Egun polita pasatuko dute doaike.   Eta bururatzeko Europara itzulirik, ezin aste huntan aipa gabe utzi asteazkenean hasia dela Frankfurt-en 2010eko Liburuaren Azoka. Urte guziz bezala, euskaldunak ere partaide dira, euskal idazleen eta euskal literaturaren berri ematen. Badira zenbait euskarazko liburu alemanera itzuliak (ikus zubiak.de webgunea) eta idazleek eta itzultzaileek liburuak aurkeztu eta komentatuko dituzte. Euskal Herritik Edorta Jimenez, Irati Jimenez eta Patxi Zubizarreta  idazleak heldu dira Frankfurtera. Hiriko Euskal Ikasketen Etxea-k, Martin Petrus koordinatzaile, programa oso bat prestatu du irratian eta irratitik kanpo euskal idazleen errezibitzeko. Tartean literatur afari bat alemaniar sagardotegi batean. Egia bihurtzen ari Oskorriren diskoak aipatzen zuen hura: Alemanian euskaraz? Joseba Etxarri


Herria 3075