Page 1

Makurrik handiena izaiten da ezin xuxendua den hura (Konfuzio) 2009ko Maiatzaren 21ekoa - 21 Mai 2009 - 1,10 E - N° 3008 -

MESKABATU Joanden asteko HERRIA-n, “Jainkoa, Bizia, Jendea” sailean, hauxe irakur zitakeen, idazleak gizon xahar bat aipatzeneta: “Denek usteko dute gaizo dohakabea ixtripuz meskabatu dela”. Irriño bat jin zait ezpainetarat “meskabatu” hitz hori ikustearekin. Aspaldian ez bainuen en­ tzuna edo irakurtua. Laguneri erran ere diotet denboran, Hazparneko alde hortan segurik, erabiltzen ginuela hitz hori bai­ nan hizki bat aldatuz haatik, “meskalatu” erraiten baiginuen. Eta hitz hori aipaturik egun hotan eskualde hartako norbaiti, haren ustez “meskabalatu” omen zitakeen izaitekotz... Gisa guziz hitz hori zen erraiteko jende edo abere bat errekontruz funditua izana zela, desagertua ere orobat... Oroit niz aditurik behi bat meskalatu zela, itsuski kolpatu, hesi baten gainetik arroila tzar batetarat erori ondoan. Badira hola hitz batzu galduak edo biziki gutti erabiltzen direnak, zazi zu zergatik, artetan arras egokiak litazkeelarik bizkitartean... Beste hitz batzu, eta baditake zerrenda luzea, galdu dira ez delakotz gehiago heien beharrik... Samatsa eman dezagun... Gazte horietan, nork daki zer zen? Etxe aitzinean ihaurkia nasai hedatua, gero urtean behin aitzurtu behar zena eta azkenean onkailu gisa baliatu... Saltsa handia izaiten zen eta zikin ere egiten zuen. 40-eko gerlatik landa oraino baserri bakar zonbaitetan izaiten zen samatsa... Garai hartan berean, baziren ere jendeak, ordukotz adin ederra bazutenak, erraiten bai­ tzuten hunenbeste luisetan egina zutela holako edo halako tratua... Luisak hiru libera balio bainan urrezko liberak naski... Eta nork daki orai zer zen “kintsena” Hazparneko zapatainek noiz nahi erabiltzen zuten hitza? Hilabete sariaren parte bat, hilabetearen erditsutan aitzinerat altxa­ tzen zutena... “Quinzaine” frantses hitzetik muntatua bixtan da... Zonbat aldiz ez dugu entzun hauxe : “egun, gizon horiek berantxago jinen dira etxerat, kintsena altxaturik geldialdi bat eginen baitute ostatu batean...” Bai, hitz asko galdu dira. Beste batzu sortu eta sartu. Ez hain aspaldi hemen berean aipu ginuen “askatasuna” bezala... Mintzaira guzietan gertatzen da hori. Mintzaira guziak aldatuz doatzi. Euskara ere ba besteak bezala... J-B D

ISSN 0767-7643

Sagarno eguna

Herritarrak hiriaren erdian

Etorria da momentua etxeko ekoizpenak dastatzen hasteko. Ekoizpen horien lehen lerroan datorkigu sagarnoa, Baionan larunbat honetan gozatuko du­ guna Sagarno egunaren karietara, aratsaldeko 6 etatik goiti, Espainiako Ate inguruan. Krisia han eta krisia hemen, euskal sagarnoak begitarte pollitena erakusten digu : iaz hamar milioi kilo sagar bilduak izan dira zazpi euskal herrietan, marka guztiak hautsirik ekoizpenean. Ondorio zuzena hamahiru milioi pinta sagarno egin dela negu honetan, aitzinagoko emaitza hoberena milioiaz gaindituz. Iparralde honetako sei ekoizleen artean 130  000 pinta sagarno atera dute. Dastatu duten adituen ustez aurtengo sagarnoak bi gau­ za baditu betan : gostua eta mamia.

Baso bat sagarnoaren probatzeko Beharrik antolatzailek sartzean ongi azaltzen dituztela gauzak. Ezen Sagarno­ aren egunak mila gauza desberdin aterbetzen baititu. Sartzea pagatzean baso bat eskainia da bi orenez pasa sagarnoa probatzeko. Badira hogeita zenbait sagarno egile lerrokatuak, eta hitz dizuet ez dituztela sagarno berdinak ate­ ratzen. Usaian iparraldekoek fruitu gostu gehixago dute, hegoaldekoek ka­ rats hura sanfrekiago erakusten dutelarik, aldi honetan ohitura berdinak diren jin beharko da probatzera. Behingoz ekoizpenean marka guztiak hau­ tsiak izanik, ekoizleen sagarno guztia edan orduko arratseko bederatziak ez dira urrun izanen.

Beste edarientzat baso berria Sagarnogile bakoitzari Baionako elkarte edo peña bat lotua zaio. Hauek pintxoak proposatzen dituzte, urtero desberdinak eta lantuagoak. Baionako elkarteak aspaldi ohartuak dira sagarnoak eta beren pintxoak elkarturik, mi­ rakuiluzko lotura bat sortzen dutela Euskal Herriko ohitura herrikoia eta baionesen artean. Avironeko errugbiak lotura horiek zortzi guztiez sendotzen dituelarik. Peña horietan badira entzute eta usu historia baiones luzekoak :

Baionako dultzaineroak, Oraibateko txixtulariak eta pre­ sentatzen ez den “Les Dauphins” txaranga.

Mugitzeko eta alkoholetik begiratzeko Errugbi partidetan abiatzen den ohitura jada beretua du Sagarno egunak baso berriarekin. Aizinara egoiteko ai­ nitz enganio proposatuak zaizkio publikoari, sagarnoa dasta­tzen bururatu ondoan. Patxi Perezek mutxikoak ani­ matuko ditu zortzi orenetan, eta ondotik bere konpaini­ arekin hemengo eta mundu guztiko folk dantzak gutar­ teko eginen ditu ; gaueko hamaiketan Baionako dultzai­ neroek “La­rrain dantza” enblematikoa joko dute. Handik aitzina bestan girotuak direnek segituko dute BUUZBU taldearekin, aurten deskubrituko dute euskal mashup akuztikoa. Bere buruari galdeka ari zaion irakurleak ez du beste e­rremediorik Sagarno egunera jitea baizik estilo be­ rri horren ezagutzeko. Eta antolatzailek aitzinetik guties­ ten dituzte mozkortzea goraipatzen dutela akusamendu­ ak. Burrasoek sagarnoa dastatzean haurrek Txotxttikia, alkoholik gabeko sagar jusa hartuko dute, eta bestalie­ rren autogidariek txotxofer sagar jusa badute sagar gos­ tua ahoan ukaiteko alkoholaren lanjerik gabe.


2

• Birmanian, armadak ditu gider guziak bere esku, dena larderia ! Libertate gehiago eskatzen dutenetarik da Aung San Suu Kyi “Telebixta Leihotik” sailean ere aipatzen d u g u n a . Aspaldian preso bezala atxikia, orai berriz auziperatua dute mendekio hutsez. Carla Bruni frantses presidentaren andreak ere dei bat zabaldua du libratua izan dadien. • Itsasoetan irriskuak emendatzen ari dira haundizki. Somaliako itsaso eta Ekialde hartakoetan, jada hemen aipatua dugun bezala. Adeneko golkotik harat Filipinetako mariñelek dute gehienik pekatzen basakeria hori, filipindarrak baitira alabainan munduko mariñelen hiruetarik baten heina orotara. Biziki aise bahitzen dute alde heietan itsasoetako jendea eta dituzten kargak ebasten edo dutena zorrozki bakantzen, itsasoetan leihorretik aski barna ere. Lapurren gai hortaz ari beharrak dira besteak beste nazione aitzinatuenen G8-ko herriak, helduden uztailean Italian Berlusconiren ardurapean, han baita lehen nazioarteko biltzar hori egitekoa. • Pakistan hartako taliban islamista ausartak eta herri hartako jende gaixoa behar ditugu berriz ere aipatu, zinez aipagarri baitira alde hartako berri txarrak. Herriko armada dute han osoki oihestatua taliban terrorista horien kontra, tirahala bonbardatzen dituztela sasitar horien guneak. Orduan hauxe da gertatzen : herritar jendea ere dutela tiroz kausitzen. Gaixo hauk iheska joaiten dira bataillaren gunetik eta baziren ondar berriekin 670.000 zibil bederen iheska joanak Swateko haranetik urrun, Mingora hiri aldean. Bere partetik Kurutze Gorriaren obra hor dute lagungarri, ahal duena eginez, bai-eta, oraino ofizialago, ONU-ko nazioneen batasuna bere partetik. • Aita Saindua Lur Sainduetan ibili delarik astetsu bat, bazuen behari mundu guzitik, eta lehenik handik beretik. “Lur Sainduetan ororen leku badela” erranez, munduaren Aita eginbidea bete du haundizki. Bazakien arras ontsa ororen eta elgarren errespetu zuzenaz behar zuela mintzatu, jadanik aitzineko Joanes Paulo bigarrenak egin zuen bezala, giristinoek judueri buruz egin huts edo behargabekeriez dolutua agertu zelarik hura. Etzituena hor, bi aldeetarik so, juduak batetik eta musulmanoak bestetik, bakotxa berea gogoan, lehenagoko giristinoak han gaindi armak eskuan ibili zirelarik halanola ! Oraikoan Israelgo armada ikusi du Aita Sainduak han, zaindari bezala egia erran,

juduek daukaten poderea lagun. Erromako Elizaren buruak ez du oraikoan erran bere aitzinekoaren dolu edo barkamendu galdezko hitza baina Salmoetako otoitz hau egin du denaden : “Bakezko zoriona goza dezala jauregi saindu honek”, gaineratekoak erranak baitzituen aitzinekoak. Orai aitzinaragoko segidan nahi ukan du urrats bat gehiago egin beste sinestunekin, bera ere Abraham eta Moisen seme den Elizaren buru katolikoak. Giristinoek eta besteek haundizki parte hartu dute urrats saindu horietan bestalde Zedrongo Jesusen azken otoitzen lekuetan bai-eta, haundizkiago, Galilean, Nazaretako meza kartsu hartan, Anuntziazioneko elizan bazirelarik 40.000 fededun bilduak Elizen batasun otoitzetan, bainan ere elizez kanpoko batzu juduen rabbin bat eta musulmanoen ordezkaria partalier eta lekuko. Otoitzez aparte, seinalatzeko da ere jestu ederrik izan duela Aita Sainduak hain meneratuak bizi diren palestinar zapalduen alde, nahiz ez nehoren kondenatzerat etorria horrarat. • Erlisioneak Europan. Gai hortaz egin diren inkesta batzuen arabera lau presunetarik hiru dira Europan erlisione bat badutela diotenak. Errumanian da erlisione sineste gehienik herritarretan : % 97. Eta Grezian gero : % 89. Txekian gutiena, % 63 dira hor, erlisionerik batere ez dutela diotenak. Europan % 34 katoliko dira, % 27 protestant, % 25 ortodoxo, % 12 musulmano, % 1 judu eta % 1 budista. Irlandesak dira debotenak : % 67 dira hor ilabetean behin bederen ofiziotarat doatzinak, italianoak gero (%53). Gutienik Suedan (%9). • Ingalaterran Gordon Brown lehen ministro ezkertiarraren travaillistak apalean dira % 23 aldeko zituztelarik doi-doia, 1943 urtetik hunat izan duten gutiena. Beren kontra dituzten kontserbadoreak aitzinean dituzte orai 22 ponduz. • Errusian burua gora ibili da podorea bitoriaren bestan, Dimitri Medvedev eta Vladimir Putin eskuz esku beren herriaren 64-garren urteburu hortan, desafiozko mehatxu batzu ere zerabiltzatela haien herriari jazarriko ziren nornahiri. Jakinean egon. • Sri Lanka ugartea da lehen Ceylan deitua zen ugarte haundi bat Indiaren hegoan bere 20 miliun bizitzailerekin auzi gogorrak dituena bere batasunarentzat. Han orai zingales herritarrek (%74) dute gehiengoa eta Tamulek minoria (%12,5) eta aste huntan gelditu dute azken hauk maioriari egiten zioten beren “Tigreen” gerla, milaka hil eginak dituena lehenagoko ingles kolonia huntan. Orai bakea eta justizia hitzemaiten du M. Rajapakse presidentak bainan izanen du zer egin : lehenik hor ditu tamulen 200.000 presoratu, hek nunbait ezartzeko, eta baketzeko. • Koweit herriko musulmano herrian lau emazte sartu dira deputatu lehen aldikotz bozetan, presentatuak ziren 16 emazteetarik, eta orai beraz lau emazte izanen dituzte 210 deputatuen ganbaran. 2005ean ziren onartu izan lehen aldikotz emazteak presentatzerat.

Iniziatiba Internazionalistaren hautagaitza baliogabetua Hiru aste barne eginen diren Europar legebiltzarrerako hauteskundetan, ezin izanen du Iniziatiba Internazionalistaren zerrendak parte hartu. Horrela erabaki dute Espainiar auzitegi goreneko epaileek. Arrazoina : Batasuna alderdi legez kanporatuak baliatzen duela hautagaitza bere aurpegiaren gordetzeko. Auzitegiko 16 epailetarik 11-k zerrenden debekatzearen alde bozkatu dute. Erabakiaren berri izan bezain laster, zerrendaren arduradunek dei egitea deliberatu dute.

Milaka lagunek krisiaren salatzeko maifestatu dute Bilbon Comisiones Obreras sindikatuak antolatu manifestaldian milaka lagunek parte hartu dute Bilbon. “Haien krisia ez da gurea” aldarrikatzen zuten parte hartzaleek. Antolatzaleek jakinarazi dutenaz maiatzaren 21-eko deitu greba orokorrak ezertarako ez du balio. Comisiones Obreras sindikatak ez du grebarik deitzen egun hortan.

Iruñea eta Zaragoza arteko AHT trenbidearen alde Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentak eta Jose Blanco Espainiar gobernu ministroak abiadura handiko trenbidea Iruñea eta Zaragoza artean eraikitzeko akordioa sinatu dute Iruñean. Sanzek dionaz, trenbide berriari esker Madriletik baztertuak ziren Nafarroa eta Iruñea hirinagusia hurbilduko ditu. Akordioa bi urteren berantarekin izenpetua izan da.

PSOE eta EAJ-ren arteko ulermena beharrezkoa ? Ikusmolde hori jakinarazi du Ramon Jauregi sozialistak erranez jeltzaleen eta sozialisten arteko elkarrizketak beharrezkoak direla. Euskal abertzaleekin ulermen politikoa beharrezkoa dela herriaren aldeko oinarrizko adostasunetara heltzeko dio Jauregik. Etorkizunean, bi alderdiek hitz egin beharko dutela onartu du Erkoreka(PNV) jeltzaleak. Bainan bitxia iduritzen zaio orain arteko bi alderdien arteko zubiak suntsitu ondoan, sozialistek zubi horiek berriz eraiki nahi izaitea.

Ezker abertzalearekin elkarrizketa Ezker abertzalearekin elkarrizketak hasi ditzan eskatu dio Lokarri bakearen aldeko plataformak lehendakari berriari. Gutuna bidali dio Patxi Lopezi galdatuz ETAren indarkeriaren bururatzearen alde elkarrizketaren bidez lan egitea.

Eroski Taldeak 97 milioi euro galdu ditu jaz Iragan urteko konduen arabera, Eroski Taldeak 97 milioi euroko galtzeak jasan dituela jakinarazi du enpresak. Galtze hoien arrazoinetarik : Caprabo saltoki handien taldea erosiz gastuak azkar emendatu dituela. Bestela, bere salmentekin, 208 milioi euroko irabaziak izan zituen. Jazko urtean, 164 saltoki ideki ditu eta 2.200 lanpostu sortu kooperatibak.

Artesiagako orroitharria zikindua Frankoren diktaduraren garaian, 1939 eta 1941 artean, Irurita eta Eugi arteko bidea preso-esklabo bezala eraiki behar izan zutenen omenez ezarri orroitharria zikindua izan da estreinatu eta 12 orenen buruko. “Bidegabeko bidea” izeneko eskultura tinduz bete dute ultra eskuindarrek, Cristo Rey, Falanjea eta faxisten aldeko izkribuekin. Iruritako eliza sartzean ere izkribuak ezarri dituzte “gorriak” eta herritarrak mehatxatuz, Arraiozen bezala eta Elizondoko karriketan paperrak hedatuz. Horrelako gertakariak ikusiak ziren lehenago ere Amaiur, Doneztebe, Bera eta Baztango beste zenbait tokitan.

Bilboko Arte Ederren Museoa haunditua ? Iñaki Azkuna Bilboko auzapezak, Olabarri jauregian kokatzen den portuko egoitza erosi nahi luke espainiar gobernuari Arte Ederren museoaren haunditzeko. Untsalaz portuko egoitza berria gobernuak Santurtzin egin behar luke. Auzapezaren arabera museoaren haunditzea behar beharrezkoa bilakatua da obra asko ezin baitituzte erakutsi toki eskasez.

AHULDU

MAKUR HANDIAK

Ekonomiaren aldetik, Frantzia ahuldu da azken denbora hotan. Eta hori mundu guzia jo duen “krisia” tzar horren gatik! Horra segurik zer erraiten daukuten hor gaindi eta aski gora elkorrak direnek ere aditzeko gisan! Dena den, ahultze hori nehork ez du aise ukatzen ahal. Azken egun hotan agertu konduek ere aski garbi erakusten dute badela sail gehienetan halako flakezia bat untsa gogoetagarria... François Fillon gobernuburua hein bat baikor dago halere. Dio Frantziak beste ainitz herrialdek baino hobeki ihardokitzen duela. Gure auzo gehienek baino hobeki zernahi gisaz. Fillon mintzo baita “ lehenik aitaren eta gero semearen” beihalakoak ziona, garbiki dauka hobeki ihardokitze hori egiten duela parte segurik gobernuaren joka-bideak, gisa hartako neurriak hartuak izan direla-eta... Hortan bixtan da ez direla denak ados... Ez hurbiltzekorik ere funtsean!

Azken egun horietan, gaitzeko ortziak izan dira hor gaindi, frango tokitan harria ere ba. Ondorioz, biziki makur handiak Frantzia behere hortan, hala nola Bordele aldeko mahastietan. Alimaleko eremuak itsuski fundituak, mahats gutiren mentura beraz, eta mahats gutirekin arnoa ere araberan izanen bixtan dena! Ainitzek badituzte beraz arrangura pisuak. Gainerat, Landesetan bereziki, urtarrileko ekaitzak oihana azkarki zafratu zuen tokietan, bazterrak kexu daude gobernuak hitzeman diru laguntza hartarik ez baitute oraino sos bat ere hunkia! Batzu arras lotsatuak, ez jakin zer egin behar duten, nola behar duten ihardoki... Hainbestenarekin, Michel Barnier minixtroak segurtatu diote delako laguntzek ez dutela gehiago hanbat luzatuko. Bere aldetik, Landesetako kontseilu orokorra bixi bixia deika ari da gobernuari, gisa guziz holako beranta ezin onetsia dela... Azken berrien arabera haatik, minixtroak hau erran edo hura errran, aferak ez doatzi hobeki. Gobernuak hitzeman laguntzak uste baino apalagoak izanen dira eta lehenik igurikatu behar Europa-mailean zer dioten...

LANA XUHUR Gobernuburuak beste bi arrazoin emaiten ditu beroan bero: bankoak sanoago ditugula Frantzian, batzuk petto larrixko batzu egin badituzte ere, eta bestetik jendea ez dela izitu, arrunt uzkurtua gelditu, kontsumoa xuhurtuz eta hola, hortan berean hori gertatu balitz ekonomia oraino gehiago ahultzen ahal-eta... Horiek hola, azken sei hilabeteak arras txarrak izan badira, gerlaz geroztik izan diren txarrenak diote batzuek, nork daki ondoko egunek zer ekarriko duten? Lana polliki eskasten ari baita, 138.000 lanpostu galduak aurtengo lehen hiru hilabetetan, hortarik beretik ezagun da egoera ez dela batere ona eta ekonomia ez dela aparantziarik ere berriz azkartzeko heinean... Zerua beti ilun beraz, ekaitzak iduri badu ere doi bat urrundua...

Agustin Gonzalez Azilu musikaria saristatua Nafarroako Gobernuak, Viana Printzea izeneko saria Agustin Gonzalez Aziluri eman dio musikari eta konpositore bezala egin lana saristatuz. 80 urte dauzkan altsasuar konpositoreak lanean jarraitzen du. Zazpi lan berri baditu abian, besteak beste opera bat. Madrile ala Parisen gaindi leku askotan ibilia da bere musikari esker.

Behobia-Donostiako 18.000 dortsalak, agortuta Beti bezala, sekulako arrakasta azaroaren 8an eginen den BehobiaDonostia arteko lasterkaldiarena. Hiru egunez salduak izan dira, antolatzaleek 18 miletara mugatu parte hartzaleen txartelak.

Athletikeko jokolariei omenaldia, Bilboko kaleetan Nahiz eta Erregearen kopako finala galdu, Athletic-eko jokalariak berotasun haundiz omendu dituzte Bilboko kaleetan. Autobusez lehenik, gero oinez karrikak zeharkatu dituzte besarkada eta txaloen artean.

XAPELA ETA KOPA, BIAK ! Nafarroan ere, eskubaloiak badu gero eta arrakasta gehiago. Aurten, Lizarrako neska gaztek egin dituzte gaitzeko balentriak ! Xapelgoa irabazi lehenik eta handik zonbait egunen buruko Europa maileko kopa beretu Alemanian ! Ongi etorri guziz beroa egina izan zaiote Lizarrarat itzultzean eta udalak omenduko ditu kartsuki igande huntan.

BERROGOI URTE Bordeleko feria-erakusketa handia ideki da joanden asteburu hortan eta segituko du helduden astelehen aratsa arte. Berrogoigarren urtea hiritik baztertxago muntatzen dutela, aintzira baten ondoko gune zabal batean, autoentzat ere ba alimaleko aparkalekua... Hamar egunez, bada hor nun zer ikus eta ikas, etxetako muntadura ala zer nahirentzat, laborantzak ere ba bixtan da bere tokia eta ez entraalekoa... J-B D

Mundu bat Lizarrako plazan eskubaloiko neska gazteeri ongi etorria egiteko !


3

MAIATZ ELKARTEAREN LITERATURA SOLASALDI ABERATSAK HIRU EHUN URTE...

Ana-Belen Garcia-Perez organo-joile gazte arraroa

Donibane Lohizunen, duela hiru ehun urte, 1709-an beraz, muntatu zuten elizan organoaren ohantzea edo kutxa, eta geroztik beti hura bera da, organoa aldiz kanbiatua izana delarik. Hirugarren mendeburu hori nahi dute ospatu eta igande huntan, maiatzak 24, aratsaldeko 4-etan, kontzertu berezi bat eskainiko da karia hortarat. Organo-joile, mugaz haindiko artixta gazte bat, biziki jeinutsua jadanik bildua daukan famaren arabera, Ana-Belen Garcia-Perez, Andoainen sortua. Musikaren sailean, mail goreneko ikasketak baditu eginak eta aitzina segitzen ere. Europa guzian gaindi azkarki kurritua da, denetan ukana du gaitzeko arrakasta. Kontzertu horren karietarat, irakurtze berezi bat ere eginen da, oroitarazteko aspaldiko gertakari aipagarri bat. Aldi huntan, nola 1745-ean Frantziako erregearen alaba etorri zen bisitaz Donibane Lohizunerat....

ARRANTZA LEHEN ETA ORAI Bi hitzaldi bat bestearen ondotik emanak izanen dira ortziralean, aratseko 9-etan, Donibane Lohizunen, Dukontenea egoitzan, 1609-a gogoan. Urruneko arrantza 16. eta 17. mendeetan eta euskal portuen arteko harremanak garai hartan, hori lehen gaia Joxe Antonio Azpiazu gipuzkoar ikerleak lantuko duena euskaraz. Bigarrena, arrantza zertan den orai Lapurdin, hizlaria Aña-Mari Verges, frantsesez mintzatuko dena.

Bi aratsez iragan dira joanden astean, asteazkenez eta ortzegunez, Maiatz elkartearen 25. Literatura solasaldiak, Euskal Museoko gela nasai batean, Baionan. Lehen aratsean, 40 bat laguneko multxoa da bildu. Emilio Lopez Adan-ek ongi-etorria eginik, eta bide beretik Xalbat Arbelbide heletar zendu berriaren euskaltzaletasun suharra agurturik, bi idazlek, Odon Noblia aihertarrak (“Ametsa”) eta Peio Jorajuria bidarritarrak (“Uzkinazo luma”) beren obra berriak laburki aurkeztu dituzte, Lucien Etxezaharreta Maiatz elkarteko arduradun nagusiaren galdeeri ihardetsiz. Ondotik, Eñaut Etxamendi da entzulegoaren aitzinera agertu. Maiatzek plazaratu berria du bere idazlan ugarien lehen liburukia (bertze seiren mentura badugularik). Lehen batean, euskaltzale batzuk – Piarres Aintziart, Koldo Amestoy, Manex Pagola, Iñaki Etxeleku, Beñat Achiary, Itxaro Borda, Maite Idirin – goraipatu dute, bakotxak bere gisa, ezterenzubiarraren ibilbide oparoa, Euskal Herriko jendearen sofrikarioa barnetik senditu duen idazle poeta, gizon hezgaitza, errebesa... Laudorio horiek guziak ez dituela merezi die umilki ihardetsi Eñaut Etxamendik, bere burua zerbitzari ttipitzat daukala... Horrelako “zerbitzari ttipi” gehiago balitu Euskal Herriak !

Manex Pagola gitarrarekin, Eñaut Etxamendiren goresle, Lucien Etxezaharretaren begipean

Biharamunean, Mixel Thicoipe amikuztarrak (“Gorrail azeria”) eta Xabaltx zuraidarrak (“Kantuak”) dituzte beren obrak aurkeztu, Antton Luku-ri tokia utzi aitzin. Hunek “Euskal kultura ?” gogoetaliburua du plazaratu berria Pamiela argitaletxearen bidez. Eztabaida zorrotzak piztu dituen obra, nahiko polemikatsua, Hiru Punttu taldearen Fauxto karrusa antzerkiaren hari berekoa. Bainan ez ote dira holako obrak behar, bideratzen ari giren euskal kulturaz gogoeta sakonak egiteko ?

TOPAKETAK Ziburun, Kulturen Topaketak festibala dute beraz aste huntan. Behin uste baino xuhurtxagoa parte hartzearen aldetik, Concarneau hiriko bretoinak ez baitira denen buru etorri. Korsikarrak hor dira haatik. Bi egunez, ortziralean eta larunbatean, erakusketa, taller eta gaineratiko, izanen da mugimendu. Merkatu bat ere portu hegi hortan, Euskal-Herriko eta Korsikako ekoizpen askorekin. Larunbat goizean, hitzaldi batzu, Ziburu eta Calvi bi herriak aipatuz. Aratsaldean, besta portu aldeko etxoletan, etxola horiek espresuki muntatuak besta horrentzat. Bestalde, bakalau prestatzaileen lehiaketa, bakalau-afaria, dantzaldi bat eta su-ziri botaketa. Igandean, ez festibalaren kondu, bainan ildo beretik nolazpait eta besta giro berean, Kaxkaroten lasterraldiak izanen dira. Abiatzea goizeko 10-etan.

ZER ATERABIDE ?

EUSKARAZKO DIKTAKETA LAKETA

Nahiko sukarra bada bulta huntan Donibane-Ziburuko portuan, bereziki arraina xuxenean saltzearen gainetik. Aldi bat baino gehiago aipatuak ditugu eztabada horiek, beti berdin samin daudenak. Aterabide bati plantatzeko menturan, kontseilu orokorrak bilkura berezi bat muntatzen du, ekainaren 3-an eginen dena Baionan. Komertsaldegia partzuer, arrantza elkarte guziak ere ba.

HENDAIA - Abbadia jauregian Maiatzaren 23an - 18:00etan

Hemengo eta urrungo kantu Apirilean “ Ixo ! ” folk musika taldeari ongi etorri egin ondoan, “ Kaperan, a kapela ” saileko bigarren emanaldia maiatzaren 23an, larunbatez, 18:00etan iraganen da, Hendaia Abbadia jauregiko kaperan. Kontzertua bi zatitan. Lehenik euskal kantuak eta ondotik hizkuntza desberdinetakoak. Pentsatzen dugu Antoine d’Abbadie zenak gogoko ukanen zuela, hark 14 hizkuntza baitzaizkien ! Hastapenean, Pantxika Solorzano ariko da eta berak egin kantuak emanen ditu, eta besteak, Mikel Laboak kantatzen zituenetarik izanen dira, berrikitan zendu artista handiaren omenez. Ondotik, Kenka eta Pavel “ Palenka bikotea ” osatzen dutenen aldi eta hizkuntza desberdinak erabiliko dituzte. Kenka Txekian sortua da eta Pavel Eslovakian. Beren ama hizkuntzetan kantatuko dute baina ere errusieraz, alemanez, frantsesez, gazteleraz. Musika tresna gisa gitarra edo/eta flauta erabiliko dute. Antolatzaileak dira : Euskal Kultur Erakundea, Hendaiako Herria eta Antoine d’Abbadie Fundazioa. Sartzea : 8 €. Lekuak aurretik atxikitzeko, deit : 05 59 20 04 51.

MAITE DITUGUN OLERKARIAK

CARMEN VALOIS ZARAUZTARRAREKIN Hatsa elkarteak “Maite ditugun olerkariak” saileko egun berri bat muntatzen du maiatzaren 23an. Aldi huntan Carmen Valois zarauztar olerkariarekin. Hitzordua, larunbat goizeko 9.30etan Senperen, Amotz Larraldean. Ondotik, oinezko ibilaldia Sarako Suhalmendin barna, 13etan bazkaria Zugarramurdin (izenak eman aitzinetik : hatsaelkartea@aol.com), 16etan Amotz Larraldean Carmen Valois-ren olerki irakurketa.

Diktaketa denboran

80 bat laguneko multzoa da Baionako Gaztelu Berrira hurbildu joanden larunbatean, Euskal kultur erakundeak eta AEKk antolatutako Hitzaditza diktaketan parte hartzeaz menturatuz. Laugarren aldikotz zen gisa hortako ariketa antolatua, jendea euskaraz idaztera bultzatu nahiz. Eta urtetik urtera parte hartzaileen kopurua goiti doa, bereziki gazteena. Hiru sail bazeuden : 13-16 urtekoena, Peio Jorajuriaren “Zetaren bidean,oinez” testuarekin, Antton Harignordokik irakurturik ; euskara ikasten ari dutenena, Jean Louis Davanten “Ongi zahartzeko” testuarekin, Mari Aines Gorostiaguek irakurturik ; eta euskaradun helduena, Itxaro Bordaren “Batekin ez aski” testuarekin, Kattalin Salaberryk irakurturik, idazki aski zaila, parte hartzaile askori entzun diegunaz. Emaitzak hauexek izan dira : - 13-14 urtekoetan, 1 Allande Etxeberri (4 huts), 2 Arkaitz Soubielle, 3 Leire Ihidoy. - 15-16 urtekoetan, 1 Amaia Hiribarren (2 huts), 2 Eztitxu Malharrancin, 3 Intza Arçuby, 4 eta 5 berdinean Ainhoa Boscq eta Ixa Hiribarren. - Euskara ikasleetan, 1 Elodie Barrennes eta Regine Sabatier (4 huts),

Xapeldun nagusia, Bea Urruspil donapaleutarra

3 Nadine Felix, 4 Dominique Hastoy, 5 Quentin Lavigne eta Ximuna Prevost. - Euskaradunetan, 1 Bea Urruspil (3 huts), 2 Sebastien Castet, 3 Gexine Thicoipe, Eulatz Zufiaurre eta Annie Etcheberri.

Gazteetan, Amaia Hiribarren (Itsasu) eta Allande Etxeberri (Zaro) irabazle

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETAK Urte oroz bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Paul Bilbao eta Ione Josiek 2008an Ipar Euskal Herriak ezagutu duen egoeraz pundu bat egin dute joanden astean Baionan, hedabideen aitzinean. Eta diote ez dela 2008an aldaketarik gertatu Frantses Estaduan, hunek hizkuntza eskubideak beti bezala ukatzen baidizkie bere lurraldeko populu desberdineri, frantsesa daukalarik hizkuntza ofizial bakarra. Eta “hizkuntza ttipiak Frantziako ondare direla” Frantses Konstituzioko 75.1 artikuluan sartzeak ez du egoera den mendrenez aldatu. Horren lekuko, Iparralde huntan, Euskararen Telefonoaren bitartez (tel. 05.59.59.49.48) Behatokiari eginak izan diren salaketak edo kexak, gehienek diotela herriko etxeek eta frantses administrazioak beti bezala ukatzen dutela euskararen presentzia beren zerbitzuetan, presentzia hori normala behar litaikeelarik. Eta Behatokiak galdegiten du euskaldun bakotxari behin eta berriz eskatzea bere hurbileko zerbitzuetan euskarak toki gehiago har dezan (Posta, banku, axurantza etxe, herriko etxe...). Bertzalde, EEPri aurkeztuko dio ondoko egunetan Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketen txostena eta maiatzaren 26an Nazio Batuen Erakundeko Haurren Eskubideen Batzordean parte hartuko du.


4

UZTARITZE

HAZPARNE

SENPERE

Idiak elkartearen pestak “Idiak” elkartearen pestak ditugu aste undar huntan Hazparnen. Ortziralearekin hasiko dira maiatzaren 22 an, aratsaldeko 7tan, Kolegioko haurrek egin 160 marrazkien erakusketarekin. Ondotik dantzaldi gaua. Larunbatean maiatzaren 23an, 11etan behi lasterrak behi joko plazan (Ganaderia Deyris) hiru gazterekin : Sofiane, Morgan eta Clément Dumecq ofizioko lasterkariekin. Aratxe bat emanen dute ondotik haurren jostagailu. Eguerditan bazkaria oihal aterbe baten azpian, “ KOSTALDE ” kantari taldeak alaiturik. Aratsaldeko 6 orenetan Peña elkartearen aitzinean behi lasterrak. Aratsaldeko 7 ak eta erdietan, Elgar Oinka dantzari taldea, ondotik aperitifa mutxikoak dantzatuz eta dantzaldia gauean “Didier Animation”-ekin. Igandean maiatzaren 24 an 10 orenetan karrikan “Paseo sevillan” Kanboko Izarra soinu taldearekin eta Hazparneko Joaldunekin ; 10-ak eta erdietan meza Idiak Peñako kideen parte hartzearekin. Mezaren ondotik Entzierro Ttiki eta Entzierro haundi Peña eta pilota plaza artean. Bazkaria aratsaldeko 2tan, oihal aterbe azpian, Barhenne anaiek alaiturik. Aratsaldeko 6 tan, “ Herrian Kantuz ”, Ezkia Kanta eta Idiak Peña-ko kantariekin. Dantzaldia gau guzian Salbatoreko pesten bukatzeko.

Jaun erretora eri - Egun hautan jaun erretora eritu zauku eta eritegirat altxatua izan da artatzeko. Desiratzen diogu laster gutartera itzultzea berriz osagarria kausiturik. Holakoetan senditzen da parropiako artzainaren behar samina. Eskerrak eskainiko ditugu zonbeit denboraz gure erretora ordainduko duten apezeri eta partikulazki Sarako eta Azkaingo jaun erretoreri.

Ballet Divertimento Maiatzaren 23 an larunbatarekin Mendeala antzokian aratseko 9 tan, “Ballet Divertimento” Montreal-ko gazte balet ospetsua hor izanen da, Trans Dantz festibalaren karietarat. Orain duela urte ainitz hasi lankidetza sendotzeko helburuarekin,

Taldeko hiru dantzari

mugaz bi aldetako Dantzaz eta Garazikus elkarteak elkartu dira Euskal Herriko dantzaren garapena sustatzeko xedez. Elgarrekin Elgarrekin kantari taldea Belokeko Abadian izanen da helduden igandean maiatzaren 24 ean. 30 gizonez osatua den kantore hau guziz preziatua da Euskal herri osoan, eta ere urrunago. Taldea hazpandarra da eta tokikoak badauzka bere sabelean bainan ainitz kantari badira ere auzo herrietakoak. Izan diten elizakoak ala herrikoiak, orotako kantuak abesten dituzte, españolak, italianoak eta berdin Errusiakoak. Orotarik osatua dute beren kantaldia. Talde hau, Ipar Euskal Herriko hoberenetarik da, bakarlari kantari ainitzekin. Kantaldi bakotxa lehena balute bezala moldatzen dute tokiak eta entzuleak galdatzen duenari egokituz. Ahurtiko abadiako elizan entzuteko aukera izanen dugu beraz helduden igandean aratsaldeko 3 orenetarik goiti. Jakinez lekua zoin egokia den horrelako talde baten entzuteko, dudarik ez da jendea nonbre haundian juanen dela Belokerat igande huntan. Sartzea urririk izanen da.

Hiruak Bat lotizamendua - Duela berrogoita hamar urte herriak sustaturik egin zen “Hiruak Bat” deitu zuten lotizamendua. Lehenik 15 etxe egin ziren oraiko sozial horien idurikoak. Emeki emeki bertze andana bat egin zen, orotarat 36. Ez orai ikusten diren bastiza handietarik bainan denak etxe berexak. Nere familiarekin lehenetarik sartu ginen, laster eginen du 48 urte. Azken denbora hautan herriak lan gaitzak egin dauzku. Elektrika eta telefona lurpez ezarri eta ongi behartua zen bidea arraberritu. Oinezkoentzat trotoarrak alde batean. Autoen pausalekuak bertze aldean eta erdian bide ederra. Lan horien bururatzearen ohoretan andere auzapezak gonbidaturik etxegune hortako biztanleak elgarretaratu gira ganden ortzirale iluntxean. Zinez ederrak diren lan horieri behako bat emanik San Josep eskolako haurren jostaleku aterbean egin da biltzarra. Hor andere auzapezak erran dauku lan horiek 500.000 euro hurbil gosta direla. Laguntza zonbait ardietsirik ere diru zama ederra herriaren gain da. Eskertu ditu herriko teknikalariak eta hor lan egin duten enpresak. Eskertu ere kartiereko jendeak lanen denboran hartu behar izan duten pazientziarentzat. Elektrika sindikatak eman du bere laguntza eta zindikata hortan departamenduko lehendakari den Sempe andereak goretsi du andere auzapeza herrian deraman politika dinamikoarentzat. Goresmenak ere Martxel Arribillaga axuantari, sindikata horren biltzarretan herriaren alde ekartzen duen karrarentzat. Horiek entzunik zintzur bustitze bat egin dugu herriak eskainirik. Hau ere erran behar dut, lotizamendu horren proiektua agertu zelarik inguruko jende asko kexu zen, hoinbertze etxe kasik denak elgarren gainean kalapita ederren bidea. Gainerat paga lan izigarria bizkarraren gainean. Luze gabe ainitzek peko erreka joko dute eta holako. Ez da hala gertatu. Jende bakotxak lan desberdinetan bere familiaren hazteko ogia irabazi du lanean xintxoki. Kalapitarik ez dugu izan. Errekarat nehor ez da joan. Urte sailaren buruan gure egoitza ttipiaren jabe egin gira. Kartiereko jendek elgar ezagutzen ginuen eta auzoen artean beti goxoki bizi gare. Beharra gertatu delarik frogatu dugu eta erakusterat eman denak osoki eta errotik elgarri josiak garela. Horra “Hiruak Bat” herriko lehen lotizamendua izan denaren ixtorio ttipia. Larrungo trein ttipia - Larrungo mazelan trein hori abiaturik aurten egiten ditu 85 urte. Trein hori kudeatzen duen zerbitzuko elkarteak nahi izan du urteburu hori zerbeit moldez ospatu. Hortakotz gomitatu ditu auzo herrietako 85 urte aurten egiten dituzten presunak. Horien adina ikusiz bakotxa laguntzaile batekin. Ni ere sail hortakoa izanez parte hartu dut nere etxeko laguntzailearekin. Beraz ganden larunbat aratsaldean 2 orenetako bildu gira orotarat 60 lagun. Treinaz joan gira Larrun kaskoraino. Xantzarekin zerua garbi zen eta bazterrak ongi ageri ziren. Argazki bat jende multxoarekin hartua izan da. Eta gero hor berean krakada bat ona eskaini daukute. Ondotik 4.30etan beti treinaz beheiti jautsi gira denak lorios aratsalde bat goxoa elgarrekin iraganik. Goresmenak eskaintzen ditugu ospetasun horren moldatzaileeri eta bereziki itzuli hortan gutaz arduratu diren bi andere gazteeri. Bai erdaraz eta bai euskaraz ezin hobeki J.I. lagundu gaituzte.

BAIONA Iparraldeko Sozial sektoreko langileak karrikan 100 bat langile sozial bildu da joan den ostegun goizean Baionan, Kontseilu Nagusiaren aitzinean. Hezitzaile, laguntzaile sozial, psikologo, erizain, familietako langile, zerrenda luzea da, beren lan baldintzak salatu dituztenena. Diote, gero eta lan gehiago badutela RSA edo “ Revenu de Solidarité Active ” deituarekin oraino gehiago ukanen dutela, eta parean mediorik ez zaiela emaiten. Ordezkaritza bat Christophe Martin eta Kotte Ezenarro kontseilari sozialistekin bildu da langileen kezken berri emaiteko.

Elgarrekin kantari taldea

Ezkia Oinez Jaz bezala, Hazparneko Ezkia ikastolak “Ezkia oinez” mendi ibilaldia antolatzen du, Urtsu mendiaren inguruan, heldu den elainaren 1.ean, astelehenez. Aurtengo berritasuna : bizikletazko ibilaldia ere eskainia da. Bi ibilaldi proposatuak dira : - itzuli handia, 12 km-koa ; izen ematea 8:30etan - itzuli tipia, 6 km-koa ; izen ematea 9:30etan Eguerditan, Kurutxetako Bordan, bazkaria (zikiroa ogitartean), animazioa eta ostatua. Abiatzea Kurutxetako Bordatik. Parte hartzea : 6 €.

MAKEA - LEKORNE Maiatzaren 23an “Harri Hitzak” erakusketa - Jada doi bat aipatua, bainan halere azpimarratu behar den besta, iraganen da Makea Etxehandian larunbat huntan. Hor aurkituko dira gure haurñoak beren burrasoekin eta erakasleekin eta ohartuko gira zer lan baliosa egin daukuten gure ondareaz. Aratsalde goxo eta alai bat iraganen dugu, han aurkitzen bagira, bixtan da ! Orai, goi mailerat iragana den Ganixtar klikaren entzuteko parada ukanen dugu ere, bai-eta ohiko dantzak eta Haurrock-en emanaldia nundik ez ! Eta hauk guziak urririk. Oraitik guzieri ongi etorri beroberoena, eta segur ez zauzue dolutuko gutarterat etorririk. Airetik - Gure pilotariak gogotik lotuak ditugu plaza laxoan. Batean irabaz, bestean gal, ikusiko zenbat bikote joanen diren helbururat. Dena den suerte on jokolari bakotxari, eta Herve Bonetbeltx bezala ardiets plaza gizon saria ! Eriak eta xaharrak - Orotan bezala baditugu gutartean, eta izendatzea aski balitz, batzuen sendatzeko eta erne idurikoen gazteP.I. tzeko, har nezake maiz luma hauk guzien goresteko !

Ospitaleko langileak Bachelot legearen kontra Estatu osoan joan den ostegunean deitua zen mobilizapenean parte hartu dute Baionako ospitaleko langileek. Goizeko hamaiketatik eta arratsaldeko hiruak eterdi artean, publikoari banatu dituzte beren mugimenduaren arrazoinak. Sud eta CGT sindikatuen sustenguarekin salatu dute, lege proiektu horrek ontzat emanen dituela osagarri saileko lanpostu murrizketak, hala nola erretretara doazen bi langiletatik bat bakarra ordezkatzeko ohitura berria. Egun bat animazio Baionan Maiatzeko laugarren larunbata beti berezia da Baionan, egun hortan iragaiten direlako Baionan Kantuz eta ondotik Sagarno Eguna. Aurten ere bi hitzorduak elgarrekin dira. Goizeko 11etan hasiko da eguna Lacarre plazan kantu berrrien errepikapenarekin, ondotik Merkatuko galeriaren betetzeko eta airosteko. Programak kantu berrixkak eta ezagunagoak proposatuko ditu, denek berena egiteko gisan. Arratsaldeko animazioak 4etan hasiko dira, Orai Bateko txistulariek eta Hiriburuko trikititxa eskolak karrikak alaituko dituzte, Sagarno Egunaren estrena ofizialerat heltzeko 6etan. Huntan Sagarno Egunean eskainiak diren 20 sagarnoen ekoizleek eta hauek xerbitxatuko dituzten 20 peñetako ordezkariek lehen basoa beteko dute oihukatuz “ gora Baionako Sagarno Eguna ”. Hitz hauek dute Espainiako atea idekiko eta publikoak hiru orenez, Sagarno Egunaren basoa eskuan, 20 sagarno ezberdinak jastatzen eta konparatzen ahalko ditu, elkarteen pintxoak edo Ikastolako taloak janez, euskal soinu, kantu eta bertsuak gozatuz. Hain zuzen talde ainitz ibiliko dira batetik besterat: Orai Bateko txistulariak, Jo Txistua, Les Dauphins txaranga, Gaiteroak, Ibaialdeko kantariak, Trik’ero eta Etxepare lizeoko bertsulariak (Txomin Elosegi, Ximun Cazaubon, Maiana Irigoyen…). Arratseko 8etarik goiti Patxi Perez eta bere konpainiarekin mutxiko eta dantza piko, eta gaualdiaren bukatzeko Buuzbu garaztar taldea.

Pala xapelketa - Ekainaren 20etik irailaren 5eraino iraganen da pala lehiaketa bat Hiribehereko pilota plazan. Ohiko bi maila izango dira, bai-eta hirugarren bat ekipo mixtoz osatua. Izenak eman ekainaren 8a aitzin, 12 euro pertsonaka. Xehetasunak : corine.har@voilà.fr edo 06.14.29.54.15. Antolatzaile, Ttirritta eta Latsa elkarteak.

ANGELU Xibertako golf guneko ziloak nahitara xehakatu dituzte. Xibertako golfeko hamaika zilo inguru aitzurtu dituzte ezezagunek asteartetik asteazkenerako gauean. Buruzagiek burutu lanei esker biga berehala konponduak izan dira, baina beste bederatziak hetsi behar izan dituzte hiru egunez. Hotel du Golf hoteleko paretetan “Euskal Herria ez da salgai” handizki idatzirik izan da. Momentuko inor ez da aitzurketa horretaz jabetu. Angeluzain elkarteak salatu ditu Chibertako golf zelaian eginak izan diren kalte horiek. Angeluzain elkarteak ohartarazten du golf zelaia ez dela saltzeko eta ez dela tratu imobiliariorik abiaturik. Hogei bat langile ari direla hor eta Angeluko ekonomiaren motore bat dela. Dassault enpresa kondenatua. 527 mila euro pagatu beharko dizkie hegazkingintzako lantegian ari diren langileei. Arrazoina : ohizko lan karrera eta honi doakion hilabetesari emendaketarik ez dutela langile horiek sekulan eskuratu, borroka sindikala eraman dutelako CGT sindikatuaren izenean. Diskriminazio sindikal hori kontutan hartu dute lan auzitegiko jujeek, baina Dassault Angeluko zuzendaritzak iragarri du dei eginen duela kondenu horren kontra. Behi esnea urririk banatua supermerkatu aitzinean ELB Sindikatuarekin berrogei laborarik salaketa operazio ” berezi bat antolatu dute joan den astelehenean, Angeluko BAB2 saltegiaren aitzinean : behi esnea dohainik banatu diete erosleei. Esne ontzi handi eta banderolekin jendeari esplikatu diote euskaraz eta frantsesez,

ELBkoak esnea urririk banatzen

laborariei esnea ehuneko hogeitamar apalago pagatua zaiela aurten iazetik, horrela behi esnetik bizi direnek ezin dutela iraun eta luza gabe laborantza utzi beharko dutela. Horren parean eta supermerkatuetan esnea ber prezioan saltzen da, berdin karioago ere, horrela artekariek sakelan gero eta diru gehiago sartzen dutelarik. Orotarat, 300 pinta behi esne eskaini dute, denbora hartuz jendearekin mintzatzeko. Eta erosleek, laborariekin bat egin dute : ELBk dio esne prezioak, ekoizteko gastuak kontutan hartu behar dituela, laborarien lana behar den bezala ordaintzeko, kota sistema atxiki eta hobetu behar dela, eta estatuari galdegiten dio, esnetegieri erosten duten esnearen prezio minimoa inposa diezaien, oroitaraziz galtzeetan saltzea debekatzen duen legea esne egileei ere aplikatu behar zaiela. Bideko jendeak Manonen ? Aste bakarraren epean bideko jenden harrera auziak begitarte bat arrunt berria hartu du. Hona non Michelle Alliot Marie barne ministroak, prefetak hartu erabakiaren gainetik airez aire pasatuz, gutun bat igorri dion Claude Olive Angeluko oposizio buruari, erranez azkenean Manongo eremu publikoa izanen dela gune hoberena uda honetan bideko jendeak errezibitzeko. Nahiz gutun horrek ez duen legezko deus indarrik, Jean Grenet BAM-eko presidentea atseginekin utzi du, eta alderantziz ulitxetan Jean Espilondo Angeluko auzapeza. Hori ez larriena izanik, hona non berrehun bat Manongo auzotarrek protesta manifestaldi bat burutu duten joan den larunbatean. Honen ordezkariak errezibitu dituelarik, Jean Grenet BAM-eko presidenteak deklaratu die, azkenekoz uda honetan ez dela leku bihirik hautatuko bideko jenden karabanen hartzeko, krisi zelula bat sortuko dela BAM-en aferaren kudeatzeko karabanak jiten hasiko direnean.


5

DONAIXTI Ezkontza - Ibar Agerreko Cecile Golphe eta Mathieu Lantenoiz esposatu dira. Goresmenak eta zorion agiantza hoberenak haiei.

HELETA Dolu - Partitua zen Xalbat Arbelbide Jondoni Jakobe bidean duela bi urte egina ez zuen partearen egitekotan, Marie Andrée bere andrearekin, han du junt egin herioarekin Josefateko baratzera doan bidearen hartzeko 71 urtetan. Gazterik asko mugimendutan engaiatua zen, J.A.C. sindikat ala kultur eremu edo girixtino urratsetan hor zabilan beti. Laborantxa munduan ere berrikuntzen segitzale edo berdin pizle hala nola Cuma baten sortzaile tresneriaren elgarrekin erosteko eta ibiltzeko. Elizan koka ahala jende bildu da Xalbaten ehortz egunean. 15bat apezen inguruan Xipri bere anaiarekin. Jinak otoitz egiterat sustengu ekarriz jada hunkia izana zen familia guziari. Mari Andree bere esposak, haur ala haur ttipiek, haurridek familiekin onhar ditzatela dolumin bizienak eta hi Xalbat adineko laguna goza ezak pausu eta bakezko zoriona. Mezak - Larunbat aratseko 7 orenetan Armendaritzen, igandean 9 orenetan HeletaMehainen, 11 orenetan Landibarre-Iholdin. Herritarra

IBARLA Dolu - Mundua utzi du 71 urtetan Roger Indaburu Indaburukoak. Familiaren doluari juntatzen gira.

AIHERRA Lehen komunionea - Komunione ttipia edo lehen komunionea egin dute 13 haurrek, joanden igandean, Aiherrako elizan. Horietan 9 aihertar, 2 izturiztar eta 2 donoztiritar, denak zoin pollitagoak ! Meza arras ederra zen. Goresmenak horien prestatzen laguntza

13 komuniantak, Xipri Arbelbide, Sylvie Minjou eta Françoise Aphal-ez inguraturik

ekarri duten katixima egileeri ! Ikus argazkia. Herriko pestak hurbiltzen ari… Aurten ekainaren 26tik 29ra iraganen dira, ortziral aratsetik astearte goiza arte. Hots Hazparnekoen ondotik eta Heletan iraganen den “Euskal Herria Zuzenean” aitzin. Manera hortan, denek kontent izan behar lukete. Egitarauaren xehetasunak ukanen ditugularik, hemen berean agerraraziko dauzkizuegu. Anartean, orroit orain beretik 4 egun horietaz, usaian bezala denetarik denentzat izanen baita ! Herriko trinketa obretan - Aiherra erditik dabilana, fite ohartuko da GAZTETXEA trinketa hankaz gora ezarri dutela. Alabainan, obra haundiak hasi dira, urte ondarreko bururatu behar direnak. Duela 40 urte eraiki zen trinketari freskaldi bat ekartzen diote… Teilatu, jartoki, pareta, aldagela berriekin, bai eta aterbe eta berinezko pareta batekin, trinket berri bat izanen dugula ez da dudarik. Gaztetxea, beti Gaztetxean, arras freskaturik !

BAIGORRI Sortze - Joanden astean, Bixente Telletchea eta Mélanie Eletti, Juantorena ostatua atxikitzen duten bikote gaztearen ohantzean sortu da beren lehen haurra : Antton Edouard Jean deitu dutena. Gure ongi etorriarekin, osagarrian eta maitasunean haundi dadila sortu berria eta goresmen beroak aitameri. Heriotze - Larrazkena xahar etxean zendu da Marianne Almonecil 87 urtetan. Ehorzketak iragan dira hurbil-hurbileko familiak inguraturik. Doluminak bere bi semeeri eta hauen familieri. Asteburu aberatsa - Joandean astean kazeta huntan aipatua izan den bezala, asteburu hau mugimendutsua izanen dugu ; ortziralean eta larunbatean bi egunez izanen diren bi hitzorduekin : Irulegiko sotoaren besta eta Euskal Trail-ek antolatu hiru lasterkaldiak. Bi gertakariek gisa batez izpiritu bera daukate : xoko huntako bizia hobeki agertzea. Sotoak mahastiak eta arnoa, lasterkaldiek aldiz ingurumena, herriak eta lekuko ekoizpenak ezagutaraztea. Orroitarazten dugu Sotoko arduradunek

bi egunentzat xutik emana duten egitaraua. Ortziralean eta larunbatean, goizetik arrats, mahastien bisitak oinez, 4 x 4 autoetan edo zaldiz. Sotoan berean bisitak, jastaketak, barrikagintza eta harri zizelkatze erakusketak, barrika pirripitatuz zoingehiagoka. Haurrek ere izanen dute beren xokoa. Gose direnek, errekia jaten ahalko dute tokian berean. Ortzirale eta larunbat aratsean (20.00tan) afaria izanen da Sotoan, hortan parte hartu nahi duenak, behar du tokia atxiki deituz 05 59 37 41 33. Bertzalde, ortziralean 18.30tan Barik Arythm-ek emanen du kontzertua eta larunbatean 18.15tan Tokia taldeak “ L’Elixir des frères Groom ” antzerkia mitologiaz.

Bortüaren Egüna Ahüzkin Behien bortürat eremaitea eta huni doakion besta igaran neskenegünean ospatü da Ahüzkin 10 garren urtekoz. Abiatzea oinez kabaleekin doatzinendako goizeko zazpiak eterditan, eta autodunak ez dira Altzaitik baizik iragan beste bideak zerratüak baitziren. Egüerditan üsatü apaidüa egin da. Ahüzkira joaiten diren behiak gorrastak dira, üdan belar honik atzemaiten düe eta Mauleko abere hiltegiak lan jarraikia biltzen dü horier esker.

Gamere/Zihigako eskolaren gainetik Mixel Arhancet Atharratzeko kontseilariak François Fillon lehen ministroari eta Xavier Darcos hezkundekoari letera batetan galtatü die kontütan har dezen Gamere/Zihigako herriak eginahalak oro egiten dütüela familia gazteak jinarazteko, horrengatik merezi düela horko eskolak zabalik egoitea.

XANTXOTETIK IZURARA Hogeitahamar bat eskultura agertzen ditu, ederki ordenatuak, aldizkatuak lehengo gailu xaharren artean, Mikel Amade izturiztar artistak, jendeak ederresten duela erakutsia zaion bilduma ohargarria. Gutiz gehienak haritz-zur hutsean zizelandu ditu, biño uharrian eta aurkezten ditu ere beste bi buztin berotuzko eskultura ttipi. Ez dira zurlan arruntak bainan bai gordinak Mikelenak, ez da jendeari laket izan nahi duen zizelkaria. Zuzenki sartzen da ekaian, beharrena egiteko eta heinean gelditzen da leunkerietan eta luzamenetan etsitu gabe. Koloreztatzen dituenean obrak ez ditu pintzel xehez milikatzen, tindu hunki sendoa emaiten diote. Izuran erakusten dituenetan, nola ez izan liluratua erdialdean xutitzen den, jende itxura eta apaindura orekatuez osatu, zur eskultura bizkor polikromatu ikusgarriaren ganik ? Haren gainaldean

altxatu dituenak, izari ttipikoak badira ere, deigarriak dira : ezpel aldaxkan libratu duen ibiltari meharra eta itzaletik argira bermarazten duen gatibu dohakabea, asmoaz, eta lanaren lanaz landua… Batetik bestera joanez hor daude : Ama-alaben batasun maitagarria, Aralarko Mikel Goiaingeruaren kemena, alde bitarik argia hartzen duen agerkizunez osatu diptiko esoterikoa… Tinduz gorritua da hau, mihi erraldoia iduri, argia ixurtzen zaio beherean egileak hustu dion askan ; lurrean den zur arrunt zangoduna da, haren berezitasuna hegiak marrazten diola jende soslaia. Zinez ikustekoak dira Amadek bildu lehengo gauzak eta hain artoski zizelandu obrak. Erakusketa Haize Berri kulturetxean ageri da, astelehenez salbu, 15etarik 19etara, maiatzaren 30eraino, denentzat eta urririk. Ez hutsegin ! P. Errekarte.

IRISARRI Eskubaloia - Helduden ibiakoitzean jokatuko da xapelgoko azken partida Trebes Badens-en. Irabaziz geroz, Nazionala 2 mailan litaizke irisartarrak datorren sasoinean. Bi autobus joan beharrak dira harat, lehena 13.30 etan jokolari, trebatzaile eta arduradunekin. Bigarrena 14.30 etan sustengatzaileekin. Oraindik toki batzu badira. Gazteetan, nesken hiru taldeak sailkatu dira finaleko : finalak Oloruen jokatuko dira maiatzeko azken asteburuan, 29 an eta 30 ean, hor ere sustengaitzaleak saldoan joanen direlako menturan.

IZTURITZE Biltzar nagusi - A.E.P. elkartearen urteko biltzarra maiatzaren 22an, ostiral aratseko 8:30tan iraganen da, parropiako gelan usaian bezala. Kide guziak gomit dira bereziki, bainan elkartean sartu nahi duten beste zonbeit presuna balire ongi etorriak litezke. Lehen komunionea - Joanden igandean zen Aiherran bi herrientzat, Izturitzetik 2 zirelarik Amaia Dachary Gaineko Etxekoa eta Maeva Durruty Etxeparekoa eta bestalde Antton Balavoine laster gure herritarra izanen dena etxe berrian sartzearekin.

BIDARRAI Bidarraiko lasterketa – Maiatzaren 31n, Mendekostez, iraganen da 16,5 km-ko mendi lasterkaldia, Baztandarrak elkarteak antolaturik. Aurtengo hau, 12garrena. Abiatzea igande goizeko 8etan, Onjoenetik (parte hartze gastua : 12 euro). Egun berean beharrak dira ere oinezko ibilaldia (abiatzea 8etan plazatik), zaldizko ibilaldia (abiatzea 9:15etan Onjoenetik) eta haurren 3 km-ko lasterkaldia (abiatzea 9:30etan plazatik). Herriko trikitilari gazteek plazako bazterrak alaituko dituzte. Pilota partidak ere beharrak dira arrabotean. Eguerditan, lasterkariak saristatu ondoan, bazkari nasaia trinket barnean 20 eurotan ; bazterren alaitzaile : Iruritako Fernando. Egun osoan, edari eta talo. Lasterkaldirako, xehetasun gehiago eta izen emaite : www.baztandarrak.fr

Egun beretan kurrituko dira ere Euskal Trail-ek antolatu hiru lasterkaldiak. Mugaren bi aldetarik ibiliko dira, haatik, bazterreri so eta janari onetaz bertzalde, beharko dute kurritu. Ortziralean, Baigorritik Urepelera eta larunbatean Urepeletik Baigorrira. Ibilbide horietan ez da mugimendurik faltako, 700 lasterkari eta 150 laguntzaile izanen baitira hor gaindi. Bi egun horietan lasterkaldiak tenore berean abiatuko dira : 1 : 5.00tan “ Endurance Trail ” (2 x 65 km), 2 : 7.00tan “ Trail des villages ” (2 x 45 km), 3 : 8.00tan “ Trail gourmand ” (2 x 25 km). Lasterkariak ikusten ahalko dira ortziralean Izpegin (1 eta 2) 6.30 eta 10.30ak artean, Bankan (1-2 eta 3) 8.00 eta 12.30ak artean, Alduden (1,2 eta 3) 9.15 eta 15.30 artean, Elizondon (1) ; 10.45 eta 14.00en artean, Esnasun (1 eta 2) 12.20 eta 15.45 artean, Urepelen heltzea (1, 2 eta 3) 11.15 eta 18.00ak artean. Larunbatean, Alduden (1, 2 eta 3), 5.15 eta 9.15 artean, Meharroztegiko lepoan (1 eta 2) 6.15 eta 9.15 artean, Luzaiden (1) 7.50 eta 10.00ak artean, Arnegin (1) 8.00 eta 10.50 artean, Ehuntzaroiko lepoan (1,2) 9.15 eta 12.30 artean, Bankan (1, 2 eta 3) 9.40 eta 14.00 artean, Urdantzian (1) 11.00 eta 15.30 artean eta Baigorrin heltzea (1, 2 eta 3) 11.15 eta 18.00 artean. Bidean, lasterkariek jan edanak izanen dituzte, ortziralean : Izpegin, Bankan eta Alduden, larunbatean : Otsaxarreko lepoan eta Bankan. Arratsean aldiz afaria denentzat Plaza Xokon 20.00tan.

Jazko hiru lehenak, Xemartin Auchoberry (3°), Herve Bros (2°), Patxi Iratzoki (1°), aurten nor ote ?

UREPELE Baigorriko Baleako behien marka - Urte oroz bezala, Baigorriko Baleako behien markatzea eginen da aurten maiatzaren 30ean, larunbatarekin, Sorogain mendi eta bazka lekurat joaiteko helduden buruila arte. Ongi etorria zabaldua zauzue deneri, laborari ala bertze, Balea kaxko huntarat itzuliño bat eginez egun goxo bat pasatuz eta agian iguzkia lagun ! Ohar bat nahi nuke egin Urepeleko Marka huntaz, urran urteri buruz ; badu jada zonbait urte kabalen markatze hau egiten dela larunbatarekin. Beti maiatzaren azken larunbatez iragaiten da. Aurten segurtasun neurriak hartuak izanen dira kabalen markatzeko leku bazterrean. Zuhurtziaz, ikusleek beharko dute azinden pasaiatik baztertu edo urrundu. Laster arte beraz.


6

ELIZONDOKO KANTALDIA

Ze kopeta ! Apezeri prediku ? Eta zer oraino ? … Gisa hortako solasak ahozkatuko dira segur… hanbat gaixto neretzat. Egia erran, ez naiz nihoren atakatzen ariko bainan zer egiten ahal dugun elgarrekin aztertzen. Denak zahartzen ari gare, ba apez eta ba elizatiar. Ondokoeri zerbeit jasta emateko nola egin? Predikuek eragin guti dute eta gainera predikariaren ahotik urrunxko gelditzen dira beharri gehienak, urrun edo nahitara elkor. Zer gelditzen zaigu? Lekukotasuna. Hitzik gabekoa. Jendearen baitan ohar, harridura edo galde sortzen duena. To holakoa, holako ekitalditan, obretan… bestetan parte hartzen duena, mezan ibiltzen da oraino? Fededuna da beti? Jendearen alde onaz ohartzea, hortan finkatzea gure harremana. Jendeak egiten duena, eta gauza on frango egiten da alde guzietan, izan bakarka, izan elkartetan, goraipatuz, sustengatuz, lagunduz. Otoitza. Ez mekanikoa, formulazkoa… bainan sendimendu onez bete betea, baikorra eta oilo larrua ematen duen zinezko esperantzez orratua. Gaineko hiru punduak girixtino guzieri zuzendua baldin badira ondoko bizpahiru adibideak apezeri edo elizetan erabakiak hartzen dituzteneri zuzenduak dira. Hiru toki desberdinetan hartuak. Ez nehork gaizki har otoi ; “correction fraternelle” aipatzen genuen semenarioan nintzelarik, bizi ditake oraino el-

Apezeri prediku. garrekin bide egite hori. Eliza nagusian. Gertatu da kantaldi bat bazelakoan eliza nagusian, larunbat arratseko meza, kartier batetako kapera batean egitea. Kantaldia 5 orenetan zen. Elkarte baten 40 urteen karietara egina zen. Parada ona 40 urtez jendek bizi izan duten elkartasun eta gainerateko gauza on guzien goraipatzeko, meza emateko taula gaina partekatu behar baldin bazen ere artistekin. Musika tresna edo mikro batzuek etzioten otoitzeri traba haundirik eginen. Kartier batean. Aspaldi du kartier batetako jendea, gazte ta zahar, mugitzen dela bizia atxikitzeko pilota plaza eta kaperaren inguruan, urte guziz muntatuz pilota lehiaketa, konzertu, meza eta zikiro jate. Alta gan den urtean, gaztek entzun duten gauza bakarra, beren lanaren goresmenaren orde, erasialdi on bat nahigabeko petto bat gertatu baitzen mezaren tenorearen inguruan. Herriko plazan. Erramu egunez, egiten da lasterketa pollit bat emazteri eta neskeri baizik idekia. Edozoin adinetako lasterkariak izaten dira. Ahalmen hurriko haurren Integrazio batzordearen alde egiten da. Abiatu aitzin beroketa egiten dute herriko plazan, umore onean musika ta guzi. Erramuak benedikatzen dira toki berean. Antolatzaileek egitaraua finkatzen dute erramuen

benedizionearen tenorea errespetatuz. Aurten azken hau, zoko batean egin da, eliza gibeleko aparkalekuan… Herriko plazan 195 lasterkari eta beren sustengaitzaleeri hurbil egiten ahalko zen, usaian bezala errespetatuko zuten elizkizuna, eta ze parada ona berena eta gurea baloratzeko… Holako adibideak baditazke hor gaindi. Ez gare horien metatzen ariko. Da baizik, nere iduriko ez dugula “geto” batean sartu behar, guk girixtino zaharrek transmizio zerbeit egin nahi badugu. Barkatu apez lagunak! Zuekin gaude! Ez dut batere gutiesten zuen lana, goretsi baizik bainan… badakizue beti hobeki egiten ahal dela… Eta atxik! (Gogoan dut P. Aintziarten “Azken apeza”, literatura obra ederra bainan, morala azkar atxikitzeko, hori bururatu eta segidan irakur liburu baikor bat, lehen bai lehen). Harrigarria da ehorzketetan egiten duzuena: hoinbertze kantaturikan ere, zuen solasak badu pisu, sendimendu, itxaropen, errespetu… Biba zuek! Holakotan muinetaraino sartzen dira erranak eta beharri frango izaten da entzuteko. Berriz ere atxik! Apez batek errepusta bat egin nahi badio huni, egin dezala. Nere ondoko aldia uzten diot. Han artean, nere burua prestatuko dut erasialdi baten hartzera!!!! Ez baldin bada holakorik, Kuxkurriori emanen nioke hitza. Zer diok Felipe hire egoera berriaz? Zer bizi duk CIMADE horren baitan? Mandio.

EUSKAL IRRATIAK Maiatzaren 20a, astezkena • 20.00 : Angeluko Pilotarienak lehiaketako finala Xala Waltari /Ibarrola Oçafrain Maiatzaren 21a, osteguna Salbatore • 8.00: Alduden, 2001an grabatua izan den Xalbador kantatuz • 9.00 : Maiatz solasaldiak • 10.00 : Musikaren besta bezperako musikaldia • 11.00 : X. Leterekin egin elgarrizketa • 12.00 : Ahobete Hots Mikel Markezekin • 13.00 : Hamakaren deia liburu irakurketa • 14.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosarekin Maiatzaren 24a, igandea • 9.30: Gure bazterrak Hendaiatik • 10.30: Meza Azkainetik • 12.30: Gure arbasoak, Julen Madariaga

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Maiatzaren 23a, larunbata : 14.00 : “Euskal sinesmen zaharrak” Josepa Aurkenerena Barandiaran Historio erakaslea (3. Partea) Berrriz zabaldua : Maiatzaren 25 (23.00); 26 eta 28an (14.00 eta 20.15) Maiatzaren 24a, igandea : Iratzeder, euskal idazle eta olerkilariari omenaldiaren soinuak (2009-05-09 Donibane Lohitzune). Berrriz zabaldua : Maiatzaren 27 eta 29an (14.00 eta 20.15) 7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero : Asteartea 26 : Jondoni Paulo Apostolua – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 27 : Liburuen alorra – Elkar Megadendatik Peio Etxeberri-Aintxart. Osteguna 28 : Irunea-ko elizbarrutiaren berriak Ostirala 29 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Nafarroarekin zerbait lotura duten 26 abesti miresgarriki kantatuak izan dira Bazko xahar arratsaldean Elizondoko “ Lur ” dantza lekuan. Entzun-ikusgarri hortan elgarretaratu dira eskualde eta belaunaldi ezberdinetako kantariak : Baigorriko ibarrekoak, Iholdi, Garazikoak, Amikuztarrak, Aezkoarrak, Amaiurtarrak, Iruña, Leitza, Lizarra eta Tutera aldekoak. Adin handikoenak 82 urte ditu eta gazteenak 18. Abeslari ainitzek plazetan kantatzeko parada gutti ukaiten baitute, estimatu dute ukan eskaintza eta entzuleek ere bai kantarien agerraldia. Bidenabar sekulan edo biziki bakan kurutzatzen diren kantariek elgar hobeki ezagutzeko okasione bat izan da. Hortako bereko kantarientzat orroitzeko eguna geldituko da. Kantuen artetik ongi irakurtu Bidarraitar Peio Jorajuria-ren olerki sakon batzuer jarraikiz, eredu guzietako abestiak entzun araziak izan dira : bertsu zaharrak, jotak, ahots hutsez kantatzen direnak, musikaz lagundutakoak. Badakigu lehen aldi huntan bazterrean gelditu direla beste kantu eder asko, eta halaber beste kantari handi asko, bainan nahitez, bi oreneko epea ez gainditzekotan, hautu bat egin behar zen nolazpait. Bi kanturen artean entzuleer denbora mikorik gal arazi gabe, halako bikote eta talde andana baldintza hoberenetan taula gaineratu da. Oraingo teknikak ahal-

Jean Louis Laka eta Eñaut Etxamendi

bidetzen duen gisan, nahi zuten ikusleek pantaila handi batean ikus zitzazketen arizaleak. Orok betan kantatu azkenaren aitzinekoa Xalbador zenaren “ Nafarroari ” bertsualdi osoa izan da, egunari zoakion bezala. Ondarrik, entzuleek berek ere nahi baitzuten parte hartu, “Urepeleko artzaina” Xabier Lete-ren olerkia apuñatik abestu dugu. Nahiz ordurako Auritzeko Kultur Etxeak egina zuen bere ikustatea Auritzen kantarien ariketa apailatuz, eta Ortzaizeko ofizialeek pentsatua zuten bakar zonbait beren bestarat gomitatzea, Elizondoko entzule batzuek zioten kantaldi horrek merezi lukeela den bezala, oso osoan Nafarroako edo Baxenabarreko beste herri zonbaitetan errepikatzea. Ageriko beste elkarte antolatzalerik agertuko den Baigorriko BASAIZEA-ren funtsarekin eta euskal sen berdinarekin ! Ez da dudarik baliosa litaikela kantu horiek oraino jende gehiagori ezagut arazteko, eta kantarier beren sailari jarraikitzeko gutizia emaiteko. Burdina jo behar da bero deno ! Ene Eiheratik

EUSKALTZAIN OSO ETA EUSKALTZAIN EMERITU Euskaltzaindiak 2006an hartu duen erabaki baten ondorioz, 75 urtera heltzen diren euskaltzain osoak euskaltzain emeritu bihurtzen dira, haatik euskaltzain oso gisa zuten kargua atxikiz. Gaur badira bortz euskaltzain emeritu : Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Emile Larre, Jose Antonio Arana Martija eta Txomin Peillen. 70 urte betetzen dituen euskaltzain osoa ere emeritu bilaka laiteke, bere nahikariz. Eta euskaltzain bat emeritu bilakatzen delarik, automatikoki euskaltzain oso berri bat izendatzen da. Hala gertatu da Txomin Peillen emeritu bilakatu ondoan, Xarlex Videgain euskaltzain oso izendatzearekin. Izendapen desberdin horiek haatik halako nahasmendu bat sortu dute jende frangoren baitan. Gauzak ageri hunen bidez argiago izango direlakoan gaude.

Bahituak : Nork ezagutzen du Suu Kyi ? Deiturak berak erakusten du ez dela Europarra, are gutiago euskalduna. Birmanian bizi den emazte bat da, agintarien taldearen aurka agertu dena aspaldian. Badu orai hamahiru urte bere etxean bizi dela, bainan ezin jalgiz etxetik. Nahiz etxean bizi, egiazko bahitua. Bake-Nobel saria emana izan zaio bainan ez dio deus aldaketarik ekarri, hain bortitzak agertzen direlarik agintariak. Preso politikoak ugari dira Birmanian. Aldiz, alegera gaitezen Roxana Saberi irandar eta estatu batuetar kasetari anderea libratua izana da joanden astean. Zortzi urteren presoaldia emana zioten barrandari gisa jokatu zelakotz, omen. *** 1905 : Urte hartan bozkatua izan zen Elizen eta Estaduaren bereiztearen legea, Xuri-gorrien arteko gatazkaren bukatzeko. Hori zen helburua, bainan sekulako eztabaidak sortu ziren orduan, armadak ere parte hartzen zuela legearen aplikatzeko, bereziki Bretainian eta Euskal Herrian. Behar ziren gurutzeak kendu eskoletarik, auzitegietarik, ospitaletarik, hots Estaduak zaintzen zituen toki guzietarik. Gerla zibila idurikoa sortu zen orduan, bereziki eskolaren gatik. Ez dezagun ahantz borrokak izan zirela ez bakarrik jendeen artean, bainan ere familietan. Hauxe erakutsi digu hain zuzen France 2 gateak eskainitako telefilmak joanden astean. Errientsa bat, eskola publikoko errientsa ezkondua Estaduko funtzionaria batekin eta haren anaia erregetiarra, legearen kontrakoa. Bien artean erakusten du, giristinoa izanez, zer den tolerantzia. Eskola zen bereziki gai zatikorra, eskola publikoa eta eskola pribatuaren artekoa. Ehun urte baino gehiago iragan dira. Dirudianez, eztitua da giroa bi eskolen artean eta sortu da hirugarren bat, ikastola euskararen onerako. *** Ekialde hurbila : Benedikto XVI.-k egin du bere itzulia Ekialde hurbilean argi eta garbi erranez han daudela hiru erlisione : juduak, musulmanak eta giristinoak. Hasi da Jordaniatik eta gero bisitatu ditu Israel eta Palestina. Bidaia zen, omen, irriskuz betea, bainan goraki aldarrikatu du hiru erlisionek bizi behar dutela askatasun osoan eta han bizi diren Israeldar eta Palestindarrek bakearen alde jokatu behar dutela, bakotxa bere lurraldean. Hori izan da Eliza Katolikoaren mezua. Ez dakit entzuna duten hiru erlisionetako “integristek”, denetan baitira holakoak. *** Errugbia : Top 14 delakoa bururatu da igandean. Miarritzek jo du Montauban (38 eta 10), Baionak irabazi Parisen kontra (31 eta 27). Aldiz, Akizek eta Mont de Marsan-ek gadu dute. Azkenak izanez, Pro 2-ra joaiten dira, Miarritze bosgarren sailkapen orokorrean Euro-kopan sartuko da datorren J.H. urtean.


7

IPARRALDEKO ORDEZKARITZA BAT NAZIO BATUEN ERAKUNDEAN, NEW YORKEN

PILOTARIENAK : BETI BERAK HAATIK ONDARREAN ETCHETO KOLPATU Xala - Waltari . . . . . . . . . . . .40 Etcheverry - Harizmendi . . .20 Angelun, Haizpeko itsas hegi hortan maite ginuke pilotaren besta horietarik maizago eta gehixago, gauzak hoin ederki egiten dituzten arduradunekin. Holako arats batzuek erakusten dute dudarik gabe bere lekua duela pilotak hor ere, hor ikusten diren pilotazale, pilotari eta jende guziekin. Ala pilotariak ditugu ote eskas, mailik hoberenekoak. Baina zertako ibil beti haundienen ondotik. Ariz dira hauk ere hobetzen. Bertsulariekin ere hori gertatu zen denbora batez : denek Mattin eta Xalbador nahi, hoberenak. Aldiz jin ziren beste batzu ere, ariz ariz. Ez duguia berdin egiten ahal pilotarekin, hoberenak eta besteak gehiago nahasiz ? Partida huntan, 5-0 hasirik gazteak, 10etan berdin ziren, eta 25-18 ere beste alderat, Xalak 8 sake eta Etcheverryk 6. Xalak ez du ahantzia trinketa. Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . .40 Sorhuet - Etcheto . . . . . . . .36 Hau partida ederra, berriz ere : 18tan berdin, 19tan ere, eta 33tan azkenik. Eta xapeldunak berriz ere nausitu, bainan lau pilotari eder behar ziren holako partida baten egiteko. Horiek hola, oren bat eta erdi baino gehiagoz jendea loriatua zuen partida hori gaizki finitu da, Echetok azken kintzean aztalzaina zartaturik artamen etxerat joaitera behartu baita. Eta ez egun batentzat : sei bat hilabete beharko ditu berriz trinketerat itzultzeko lapurtar pilotari haundi horrek. Kuraie on Thierry eta zorionak, agian ! GARAZIKO TROFEOA Ezcurra - Kurutcharry . . . . .40 Sorhuet - Jeanots . . . . . . . .23 Finalerdia zen hau, jendea polliki, eta partida bat arras prestua, erran nahi baita holako karietan ikusten den su hura gabea, Sorhuet batere ezagutu ez duguna. Botean berean Patrik Ezcurra nausi zuen, 6 sakerekin eta urruñarrak 4 bakarrik. Hots, 14-0 ziren berehala Ezcurraren 4 sakerekin, eta gerokoa gero. Bielle - Harismendy . . . . . . .40 D. Saldubehere - Lazcano .23 Bigarren huntan, Etcheto kolpaturik, Lazcano arizan dela, hori dugu erran behar zena. Eta Biellek 8 bote sartu dituela, eta bat bakarrik Saldubehere gazteak. Helduden astelehenean jokatuko da Garatenean aurtengo Trofeo horren finala. Bi finalistak ezagutzen ditugu orai : Bielle Harismendy batetik eta EzcurraKurutcharry bestetik. Partida 5 orenetan hasiko da astelehenean 50etarat. Parioa libro ! BAIONATTIPIAN Aguirre - Benesse . . . . . . . .50 M. Gonzalez - J.C. Dermit . .20 Ez beha halere sobera kondu huni, ixtripu bat izan baita hor ere. Mikel Gonzalezek kaska bat harturik matrailan, nahi ukan du segitu halere, bainan ez baitzen berdina haren ondotik. Kuraia eder da, bainan ez aski. PLAZALAXOAN Xapelgoak hemen, 6 partida, Bidarrin, Arberatzen eta Hazparne Zelaian jokatuak. Huna

nola joan diren : Etcheto-Maitia (Noizbait) 40, LaducheBerasateguy (Azkaine) 25. Aguerre-St Esteben (Itsasu) 40, Latchere-Iturralde (Maule) 25. Lucu-Jaureguy (Amikuze) 40, Elissalde-Saldumbide (Itsasu) 14. Palomes-Arambel (Baigorri) 40, Mariluz-Endara (Sara) 10. Etchebarne-Arue (Denak Bat) 30, Etcheveste-Sasco (Lau Herri) 21. BonetbeltcheEtchebarne (Airetik) 30, Etchevers-Arbeletche (Irisarri) 15. HEGOALDEAN? IRUJO FINALEAN ETA BEROIZ ERE ! Martinez de Irujo . . . . . . . . .22 Oinatz Bengoetxea . . . . . . .15 Xala - Zubieta . . . . . . . . . . . .22 Gonzalez - Laskurain . . . . .17 Galarza V - Arruti . . . . . . . . .18 Ongay - Urberuaga . . . . . . .11 Hiru partida hauk Donostian jokatu dira Atano III-an eta bildu dute jende ainitz holako partidekin alabainan, eta bereziki xapelgoko finalerdi bikain horrekin. Lehen partidan, birazka, Xalak eta Zubietak aitzinaldea harturik goizik, lanean ari behar besteek, ezin harrapatuz. Bainan buruzburuka hori izan da gaitzekoa dena den. Irujok 6-0 hastean baina 11etan ados, baina Irujoren besoa, eta gero jokoa, nausitu holako Oinatz bizi bati.

Jaz bezala, aurten ere Ipar Euskal Herriko ordezkaritza bat – Terexa Michelena, Mailis Iriart, Jokin Irungaray, Audrey Hoc eta Xan Marguirault – joan da New Yorkera, Nazio Batuen Erakundearen egoitzan maiatzaren 18tik 29ra iragaiten den Jatorrizko herrieri buruzko eztabaiden 8. batzarra egonkorran parte hartzeko. Batzar hortan nahi lukete Ipar Euskal Herriaren egoera hobeki ezagutarazi, hortik kanpo ere konferentzia batzu antolatu bi bideoren bidez (Nomada Tx, Bidaia intimoak) eta munduko jatorrizko herriekin lokarriak indartu eta sakondu.

ABERTZALEEN BATASUNARI BULEGOKO MATERIALA OSOKI EBATSIA

Nork eta zergatik eraman ditu, joan den ostegunetik ostiralerako gauean, alderdi abertzalearen hiru ordenagailuak eta Internet/Telefono materiala alderdiak pleinta ekarri du, gauzak kurioski iragan baitira : AB.ren ondoko geletan den EKAITZA astekari politikoaren bulegoak ez baitira hunkiak izan, sarbide errazagoa ukana gatik. Europako hauteskundetan AB buru eta beharri lotua den momentuan, ohointza horrek ahal tekniko guztiak galdurik uzten ditu. Alderdi abertzaleak bere kidei eta adiskidei laguntza presatuaren deia zabaltu die bere ibilmoldea lehen bai lehen normaleratzeko.

BATERA BERRIZ BIDEAN

Batera batasunak hedabideak bildu ditu joanden astean Baionan, bere ikusmoldea emaiteko bereziki Balladur txostenaz. Hunek proposatzen duen lurralde antolaketa berriak tokiko indarreri duten botere poxia kenduko die. Hori goraki salatzen du Baterak eta euskal populua bere ikusmoldea ozenki emaitera deitzen. Horretarako lehen bilkura bat beharra da ekainaren 6an, larunbat goizeko 10etan Ezpeletan, Herriko Etxeko gelan. Eta hortik ateratuko diren proposamenak eztabaidatuko dira ekainaren 27an, larunbatez, toki eta tenore beretan.

GAZTE EGUNA BAIONAN

Abertzale gazte kolektibo batek Gazte Eguna antolatzen du Baionan maiatzaren 23an, egitarau honekin : 16:30 manifestaldi alaitua Herriko Etxe aitzinetik abiatuz, 18:00 bertsu poteoa, 22:00 kontzertua Napoleon gelan, Esne Beltza taldea eta bertze…

HAMABIGARRENA...

Nagore - Larramendi . . . . . .22 Bengoetxea VII - Garmendia20 Hau berriz Berrioplanon jokatua. Mikel Beroiz . . . . . . . . . . . . .22 Mikel Olazabal . . . . . . . . . . .14 Capellan - Lasa . . . . . . . . . .22 Mikel Goñi - Eulate . . . . . . .20 Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . . .18 Apezetxea . . . . . . . . . . . . . . .13 Gaitzeko partida egina du lehen hori Beroizek bigarren maileko finalerdian Tolosan Olazabal bezalako pilotari finari irabazteko. Eta ikus Mikel Goñi ere, bainan maiz galtzale. Olaizola I - Mendizabal II . .22 Titin - Pascual . . . . . . . . . . .15 Mendizabal I - Beobide . . . .22 Belloso - Oteiza . . . . . . . . . .15 Ireguan galdu du haatik Titinek Pascualekin Asier Olaizola eta Mendizabal on batzuen kontra. CHARLES TOULET JOAN ZAIGU Pilotaren gizon baliosa zen egun hauetan joan zaigun adiskide hau. Hiriburuko seme, esku huskako pilotari bikaina izana gaztetan, Louis bere anaia berdin suharrarekin, hau liburu eder batzuen egile ere izana pilotaz eta pilotariez. Aldiz Charles izan da Baionan, Sant Andreseko trinketaren, Ligaren, Federazionearen eta Pilotarien Biltzarraren eta hainbeste gazteren erakasle eta arduradun, kaseta, irrati eta telebistetakoak bestalde, bere biziaren bururaino kasik, eta bazituen 92 urte zendu delarik. Ehorzketa kartsu eta hunkigarriak izan ditu berak arrotz etzuen Hiriburuko elizan, Boutineau jaunaren esker onezko mintzaldiarekin. Gure doluminak onhar ditzatela familiak eta pilotako arduradun adiskideek, hauk ere gurekin zirenak azken hortan. Bego

ERLEGINTZAK SUFRITZEN

Euskal Herriko erleek negu hotz eta luze honetan ainitz sufritu dute, erlezainek kofoinetan erle galtze handiak izan dituzte, usaiako herena baino askoz gehiago. Erleak bizirako ezinbestekoak dira, ezti, ezko, lore hauts eta erregin eztia ekoizten baitituzte, baina ere munduko landareen polinizazioa % 80an segurtatzen baitute. Heldu den irailean, munduko erlezainak Monpellier-en elkartuko dira, Apimondia kongresuaren karietara: Euskal Herriko erlezain batzuek honetan parte hartuko dute erlegintza zertan den aipatzeko zientifikoekin batera

Munduan gaindi, hamalau mendi dira orotarat 8000 metro baino gehiagokoak. Edurne Pasaban euskaldun mendigoizalea horietarik hamekaren kaskoraino heldua zen jadanik eta oraikoan garaitu du hamabigarrena, Kantchenjunga deitzen dena (8586 metro gora). Edurnek nahi luke joan oraino igotzekoak dituen beste bi mendien gaineko puntarat. Hori egiten balu, lehen emaztea litake hamalau kasko horietan izana...

OIHANA IKASTOLAREN GOMITA

Baionako Oihana ikastolak bere besta ospatuko du ekainaren 20an. Aurten ezohiko moldean. Seaskaren 40. urtemuga kari eta ere ikastolako 3 irakasleren erretretara joaitea kari. Irakasle horiek omenduko dira egun hortan, eguerdi aitzinttoan, ikasleek Joselu Berasategirekin prestatutako ikusgarritik landa, ondotik lerrokatuko direlarik aperitifa, mutxikoak eta bazkari alaitua (izenak eman maiatzaren 31ko). Ikastolak gomitatu nahi ditu besta hortarat ikasle, erakasle eta burraso ohiak ere. Zenbaitzuk ezin juntatuak direlakoan, gomita hori luzatua zaie hedabideen bidez. Harremanetarako, tel. 05.59.55.41.72.

LAN ESKAINTZA Erakats elkarteak 2 gazte bilatzen ditu ikerlan batzuentzat. Lanpostu horiek gobernuak lagundutakoak dira. Horri buruz, doi bat zohitu jakitate handiko ikerleen ondoan formatuko dira gazte horiek, denbora berean izanen dutela parada gustukoa luketen lan baten egiteko : bada xede leku izen biltzeari jarraipen baten emaitea, azterlan zenbaiten eremaitea, beren ikuspegirako ikerpenetan moldatzea… Interesatuek idatz dezatela helbide honetara : Erakats, 34 Kamelia etorbidea, 64600 Angelu.

IKAS euskal pedagogia zerbitzuaren ohiko biltzar nagusia 2009ko maiatzaren 30ean, larunbatarekin, 09:30etik eguerdi arte, Uztaritzeko Lapurdi salan. Solas gaiak : • Alazne Petuya elkarteburuaren sarhitza : IKASen egoera euskarazko ikasmaterialgintzan, agintaritza publikoarekilako harremanei buruzko puntua, bai eta egoitza berriaren proiektuaz, segidan gai honetaz Dominique Lesbats, Uztaritzeko auzapezaren mintzaldia, eta ondotik erakunde publikoen ordezkarien hitzaldia • Iragan urteko lan bildumen eta konduen aurkezpena, eztabaida eta bozka • Aurtengo egitasmoen eta aurrekonduen aurkezpena, eztabaida eta bozka • Administrazio kontseiluaren berritzea • Bakoitzak ekar lezakeen gaia. Xehetasun gehiagorentzat, IKASera dei : 05 59 93 24 80

LEGEZKO ABISU MAITRE Olivier GANET - NOTAIRE B.P. 6 - 64250 ESPELETTE AVIS DE CONSTITUTION Suivant acte reçu par Me Olivier GANET, Notaire à ESPELETTE, le 15 Mai 2009, en cours d’enregistrement à la SIE de BAYONNE, a été constituée la société civile de moyens dénommée “ARTAMUGI”, siège social : SAINT JEAN DE LUZ (64500), 77 avenue André Ithurralde. Capital social : DEUX MILLE EUROS (2.000,00 € ), divisé en 200 parts sociales de DIX EUROS (10,00 €) chacune, numérotées de 1 à 200. Objet social : la mise en commun de tous les moyens matériels nécessaires en vue de faciliter l’exercice des activités professionnelles des associés, et notamment l’acquisition ou la prise à bail de tous les immeubles et droits immobiliers nécessaires à l’exercice de ces professions, ou au logement de ses membres ou de son personnel. Durée : 99 ans à compter de son immatriculation au R.C.S. de BAYONNE. Cession de parts sociales : Cessions de parts soumises à l’agrément des associés. Nommés gérants de ladite société : Monsieur Xavier LAFITTE, kinésithérapeute, demeurant à GUETHARY (64210), 442 Chemin Inta. Et Mademoiselle Leire ECHEVERRIA usage ECHEVERRIAIDIARTEGARAY, kinésithérapeute, demeurant à CIBOURE (64500), 63 avenue Jean Jaurés. La société sera immatriculée au RCS de BAYONNE. Pour avis, Maître GANET. Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial «Central Forum» - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 05 Mai 2009, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination sociale : NEA Piscines & Spas Forme sociale : Société à responsabilité limitée Siège social : 1, rue de Houndaro, 64600 ANGLET Objet social : Achat, vente, installation et rénovation d’équipements de loisirs. Durée de la Société : 99 ans à compter de la date de l’immatriculation de la Société au RCS Capital social : 15 000 euros Monsieur Paul SECRETAIN, et Madame Régine SECRETAIN demeurant 1, Rue de Houndaro 64600 ANGLET, sont nommés premiers Gérants de la Société pour une durée indéterminée. Immatriculation au RCS de BAYONNE. Pour avis. Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial «Central Forum» - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) AVIS DE MISE EN LOCATTION-GÉRANCE Aux termes d’un acte sous seing privé en date à ANGLET du 05 Mai 2009, M. Paul SECRETAIN, loueur, a donné à titre de location-gérance à la Société NEA PISCINES & SPAS, SARL en cours d’immatriculation au RCS de BAYONNE, au capital de 15 000 €, dont le siège social est 1, Rue de Houndaro, Un fonds commercial et artisanal d’achat, vente et installation de piscines et spas, mise aux normes et détection des fuites, pour lequel il est inscrit au RCS BAYONNE sous le N° 394 560 072, Pour une durée de cinq ans à compter du 1er Mai 2009. Pour avis. Scop COPELECTRONIC Z.A. du Hillans - 64990 - St Pierre d’Irube Les associés de la scop Copelectronic sont convoqués en : Assemblée Générale Ordinaire Annuelle, le 04 juin 2009, à 17 h 30, Au siège social de Copelectronic, à St Pierre d’Irube, à effet de délibérer de l’ordre du jour suivant : - lecture du rapport du Conseil d’Administration, - lecture du rapport du commissaire aux comptes, -présentation et approbation des comptes, - affectation des résultats, - démission-admission de nouveaux administrateurs, - renouvellement du mandat du commissaire aux comptes titulaire et suppléant - variation de capital. Le Conseil d’Administration TYAX SNC Société en Nom Collectif au capital de 1.000 € Ancien siège : 220 rue du Pommarin 38430 MOIRANS Nouveau siège : 162, Rue Belharra 64500 SAINT JEAN DE LUZ RCS GRENOBLE 487 539 173 AVIS DE TRANSFERT DE SIÈGE Il résulte de la décision des actionnaires de transférer le siège social du 220 Rue du Pommarin, 38430 Moirans au 162, Rue Belharra, 64500 Saint Jean de Luz, à compter du 30 avril 2009 et de modifier en conséquence l’article 5 des statuts. La société sera désormais immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne. Pour avis, Le gérant


8

BUENOS AIRESEKO EUSKAL ETXEA EUSKALDUNEN ENBAXADA BILAKA DADILA

ALBANIA SARTU NAHI EUROPA BATUAN Europa Batuak ukaiten du aipaldi hor gaindi, bestenaz ere arras hurbilduak direlarik ekainaren 7-ko hauteskundeak, orduan hautetsi behar-eta Europa maileko deputatuak... Nahiz jendea ez den orainokoan biziki berotua boz horieri buruz... Ez du batere hala iduri segurik... Eta ardura solasgai izaiten da bestalde Europa Batu horren aitzina zabaltzea. Ez badute ere hori denek hain begi onez ikusten. 27 herrialde jadanik batetaratuak, ez dela baitezpada gehiagoren beharrik… Alta, badira kanpo direnak eta sartu nahiak. Joanden abendoan hemen aipatzen ginuen kasu hortan den bat, Islanda. Eta duela bi aste “Herriak eta Jendeak” sailean erraiten ginuen Albania ere ateari joka ari dela...

Lurralde menditsua, dena patarra !

“ARRANOEN LURRA” Albania izenak berak hala omen dio, Albania “arranoen herrialdea” dela. Egia erran, nahiz Adriatika itsasoaren hegian den, kasik dena mendia da! Eta zernahi arrano ba mendi horietan! Eremuz, EuskalHerri osoa baino handixagoa. Jendetzez ere ba, orotarat 3.600.000 biztanle nunbait han, %25 bizi Tirana hirinagusian eta haren itzuliko herrietan. Europako herrialde pobreenetarik da eta jendearen erdia oraino laboran­ tzatik bizi. Garapen pollita segurtatua haatik azken urte hotan. Ikusiak ikusi eta jasanak jasan. Eta hobeki heltzeko menturan sartu nahi Europan. Galdea berriz egina joanden hilabete hortan. Bainan lehen urratsak, xede hori bera gogoan, duela ja 17 urte abiatuak. Orduan jalgi berriak zirelarik komunixt larderiatsu batzuen aztaparretarik... Harrigarri da albaniar populuak zer pekatua duen mendeak jin eta mendeak joan... Turkoek menperatua hamabosgarren mendean eta azpitik atxikia zonbait ehun urtez, 1912-an baizik ez baitzuen ardietsi bere gain jartzea! Gero, Mussolini faxistaren legepean ere egona. Komunixtak nagusi jarriak 1946-an. Bainan izan zitazkeen komunixta borti­ tzenak! Beste komunixtekin ez batere ako- Gaztelu eta gotorleku frango meatzen. Tito eta Stalin bera ere ez baitziren aski komunixtak Enver Hoxha diktadorearen gostuko! Ondorioz, mende laurden batez Albania arrunt zerratua bezala egona da, denetarik berex! Azkenean, 1990an, jendea jazarririk, ixtudiantak denen aitzinean, ahal bezala demokraziari bide bat ideki zen... AINITZ MUGIMENDU Denbora batez, mugak idekitzearekin, albaniar frango joan da herritik kanpo, bizi hobe zerbaiten menturan. Ainitz Greziarat eta Italiarat. Geroxago aldiz, arras berrikitan funtsean, mugimendu gehiago izan da bestalderat. Kosovo herrialdetik sartu da jendea Albaniarat, gerlari iheska. Aise horkotu ere dira, mintzaira bera baitute. Kosovo delako hortan, jende gehienak motaz albaniarrak dira alabainan. Egia erran, Albanian berean ere ez da denetan albaniar DURRESI hiria, itsas-hegian mintzaira arras berdina. Komunixten denboran albaniar ba­ tua sustatu bada ere. Eta horren gainetik badituzte beren artean eztabada batzu. Ba­tzuk iparraldeko albaniar mintzairari zerbait lehentasun eman nahi, eta beste batzuk iparraldekoari... Bien artean berdintze bat ona izana delarik, erakaskuntza mailean bereziki... FEDEAREN BERPIZTEA Erlisionea aipatu behar, dugun erran lehen mendekotzat bazirela girixtinoak Albanian, gure eskualdetan baino aise lehenago beraz! 16. mendean, turkoek gaina hartu zutelarik, ainitz girixtino musulmano bilakatu ziren haatik, beren nahitarat edo bortxaka, bada hortaz ikusmolde desberdin asko... Komunixten agintaldian, erlisionea arrunt debekatua izan zen. 1967-an, gobernuak erabaki zuen herrialdea ofi­ zialki jainko-gabekoa jartzea! 1990-eko iraultzaren ondotik, elizak berriz ideki dira, musulmanoen otoitz-lekuak ere ba. Fedea hein bat berpiztu. Ikertzaile askoren ustez, gehiengo bat fedegabe balinbadago ere... Fededunetan, baditake girixtino baino musulmano gehiago. Girixtinoetan, % 35 nunbait han katolikoak dira. Tirana hirinagusian katedrale berri bat eraikia izana da (2002-an estreinatua). Erlisionearen alorretan segur, bainan beste guzietan ere, Albania azkarki inarrosia izana da azken 60 urtetan. Mututua bezala egonik, berriz iratzartua eta idekidura gose. Ez da harritzeko Europa batuan sartu nahi gorria balinbada... Muslaria

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxearen historia oso berezia da. 1877an “Laurak Bat” euskal etxea Hego Aldeko euskaldunek eraiki zuten. Araudietan Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik jinikako euskaldunei baizik ez zela zabaldua izango zioten egilek. Iparraldeko euskaldunek ez zuten beraz toki hontan sartzeko eskurik. Ondorioz, 1895eko apirilaren 1ean, Iparraldeko euskaldun batzuk “Centro Vasco frances” etxea eraiki zuten Lapurdi, Xubero eta Baxenafarraoko euskaldunen arteko lotura eta ha­ rremanen indartzeko. Jean eta Pierre Hourcadek Almagro auzoan zuten larru apaindegian finkatu zuten. Lantegiko langile guziak euskaldunak ziren eta lantokian berean pilota a­rrabotea eta ostatua izanki. Euskaraz eta frantsesez idatzi zituzten araudiek zioten iparraldean sortuak baizik ez zirela partaide izaiten ahalko. Urte batzu geroago Iparraldeko euskaldunen semei zabaldu zieten. Eta berantago, seme eta alabei. Lehen urte haiek biziki dorpeak izan ziren. 1901eko urtea igurikatu zuten Calla Morenon dagon gaurko Euskal Etxea eraikitzeko. Garai hartan modan zen itxura frantsesean egina, urrez jantzizko Versailles estiloko mirailez apaindua. Orduko trinketa bera hor dugu oraino bere zurezko galeriaz hornitua. Argentinako Euskal etxetan dagon zaharrena. Urtetan Euskal Etxearen kirola eta kultura eginkizunek gora behera asko izan dituzte. 1992tik geroztik, Simon Soroet eta Guillermo Arosagaray Muruaren gerizapean bizi kultural jarraikiagoa daramagu. Euskal Herriaz mintzaldiak, filmak, dantza erakusketak, sareko pilota taldeak. Kantu ikasketek arrakasta handia dute, euskal pestek halaber : Aberri Eguna, Herri Urrats, Baionako pestak, Olentzero etabar. 1990ez geroztik Pierra Lako eta Euskal Argentinarekin harreman segituak daramazkigu ala Argentinan ala Euskal Herrian ikerketak akulatuz. Frangotan eskatzailen ganik emaitza eskasak eskuraturik ere beti zerbaitetara heltzen gira. Urte guziz Semana Vascaren karietara Iparraldeko talde bati ongi etorria egiten diogu. Lehengo denboretan itsasoak ez ditu sekulan euskaldunak ez izitu ez eta elgarren ganik bereizi. Gaurko egunean are gutiago. Ongi etorri beraz gutartera etorri nahi luketen euskaldun guzieri. Gure Euskal Etxea Iparraldeko Enbaxada bilaka dadila. Buenos Airesetik. Euskal Etxeko Norma Rios. (Itzulpena Euskal Argentina)

EZIN ASEAK

Sekulako krisia mundu osoak jasaiten duelarik, lan gabeziari kondenatuak direlarik ez dakit zenbat jende, bertze batzu, aldiz, lotsagabeak eta denbora berean nagusi handiak, ari dira beren soldaten emendatzen. Liberalak dira, omen, eta baliatzen dute daukaten libertatea, kasurik egin gabe zertan diren beren langileak, egunero handitzen dela desberdintasuna, aspaldian hasia bainan egun hauetan sekulan baino gehiago agertzen dena. Adibide baten emaiteko : Alstom-eko nagusi handiak irabazi ditu jaz : 18.830.000 euro. Ezin aseak ! Noraino joanen dira ?

Gehexan Pontto

-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Itsasoa abesbatza. -Ortziralean (21.00), Urruñako elizan, “Brass Attac” laukotearen kontzertua. -Ortziralean (21.00), Maulen, MauleBaitha zinegelan, eta larunbatean (21.00), Hazparnen, Mendeala gelan, dantza ikusgarriak Trans Danz festibalaren kondu. -Ortziralean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Arin, Arrantzaleak eta Aritzak taldeak kantari, Arin elkartearen ehun urteak ospatuz. -Ortziralean (21.00), Donibane Lohizunen, Dukontenea gelan, 1609-a gogoan, hitzaldiak, gure eskualdeko arrantza eta arrantzaleak 16. eta 17. mendeetan, bai eta gaurko egunean. -Ortziralean (21.00), Angelun, San Leon elizan, kontzertua, Chevilly-Larue-ko soinulariak, Argileak koroa eta Fasiladoré taldea. -Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, kantu eta musika, Thierry, Andde eta Mirentxu Aguerre. -Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, “ Du bon usage des mecs” antzerkia. -Ortziralean eta larunbatean, Ziburun, “Kulturen Topaketak” festibala -Ortziralean eta larunbatean, Baigorrin, Irulegiko sotoaren besta. -Ortziralean eta larunbatean, Baigorrik Urepelerat eta berriz Urepeletik Baigorrirat, “Euskal Trail” lasterkaldiak. -Ortziralean eta larunbatean, Donibane Lohizunen, jai-alai ezkerparetan, zinemaldi berezia, surf jokoaz egin 16 filma aurkeztuz. -Asteburu guzian, Hazparnen, Peña Idiak elkartearen besta. -Asteburu guzian, Baionan, Xokoletaren bestak.

-Asteburu guzian, Miarritzen, hiri guzian gaindi, “Ederlanak Karrikan” festibala. -Asteburu guzian, Arbotin, Zohaztin, Urdazubin, herriko bestak, eta Uztaritzen, bestak Heraitze auzoaldean. -Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan. - Larunbatean (9.30) Senperen, Amotz Larraldean, “Maite ditugun olerkariak” eguna, Carmen Valois olerkariarekin -Larunbatean (11.00), Baionan, Baionan Kantuz Lakarre plazatik abiatuz. - Larunbatean (17.30) Baionan, Elkar dendan, Xabi San Sebastianen kontzertua, “Ospela” diska berria aurkeztuz -Larunbatean (18.00), Hendaian, Abbadiako jauregian, Pantxika Solorzano kantari, Xano Halsouet gitarrarrekin eta ondotik Palenka bikotea. -Larunbatean, aratsaldeko 6-etarik goiti, Baionan, Espainiako atean, Sagarno Eguna. - Larunbatean (20.30) Maulen, Maule Baitha zinegelan, Mendiz Mendi eta Chantelousse koroak -Larunbatean (21.00), Baionan, Kalostrape ostatuan, Xabi San Sebastian. -Larunbatean (21.00), Pausuko elizan, A Tempo bikotea, Filipe de Ezcurra-rekin. - Larunbatean (22.00) Angelun, Barrako zelaigunean, The Berg eta John & Johnen kontzertua -Igandean (10.00), Ziburun, Kaxkaroten lasterraldia. -Igandean (16.00), Donibane Lohizuneko elizan, organo kontzertua, organo-joile Ana-Belen Garcia-Perez. -Igandean (18.00), Urruñan, Oletako kaperan, “Arte Ederrak” laukotearen kontzertua. - Igandean (15.00), Belokeko komentuan, Elgarrekin koroa

Herria 3008  

Herria 3008

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you