Issuu on Google+

Ikasten ari zireno, etzira biziki xahartzen (Xinako erran zaharra) 2009ko Urtarrilaren 15ekoa - 15 Janvier 2009 - 1,10 € - N° 2990 -

3000 ILBELTZA Baztan aldean eta hor gaindi, urteko lehen hilabetea ez dute deitzen urtarrila bainan ilbeltza. Erran nahi baita “hilabete beltza”. Ardurenik keinka huntan baita senditzen neguaren ausiki handiena. Horma, elur eta gaineratiko... Izen asurtia beraz. Aurten usaian baino beltzagoa ote dugu ? Egia erran, ez gira baitezpada mintzo azken egun horietako elurteaz eta hotzaldiaz... Denen buru, ez direa alabainan sasoinekoak ? Negua negu izaitea ez dea bada gauza egokia ? Ez ahanztekotan haatik aterberik gabe bizi diren jende gaixo horiek... Eta biziki xuhurki ari behar dutenak, berotzekorik ez, jatekoa eskas eta hola... Beltza aipatzearekin, gogorat heldu ere, eta nola ez, delako krisia hori, gehienik orobat krisia horren gatik edo horren estakuruan hedatzen ari zaukun lan-gabezia. Ttipi eta handi, etxe frango ba jadanik inarrosiak, Ipar-Ameriketan, Europan ala nun nahi... Eskualde hortarik kasik denetan kantu bera, azken bizpahiru hilabetetan lan eskasa emandatu dela eta itxura guzien arabera ondoko egunak ez direla batere hobeak heldu, gobernuek hitzemanik ere indar bat ederra eginen dutela, eta jadanik abiatua ere, gaitz horri nolazpait ihardokitzeko... Beltza ere bestalde, eta beltza baino beltzagoa, Ekialde-Hurbileko egoera hori, oroz gainetik Israel eta Hamasen arteko gerla, Palestinako jendeak jasan behar duena eta bereziki Gaza lurraldekoak... Urrats balios batzu eginak badira ere aterabide zerbaiti buruz... Bainan hoinbeste hil, hoinbeste zauritu, hoinbeste bazter funditze, bi populuren arteko leizea ez baita emendatzen baizik... Eta zubigintzari atxikiak direnak baino ausartago baitabiltza arrunt bortizkeriari emanak diren batzu. Beltza ere bere heinean, eta arrunt beste gisa batean, hegoaldeko auzi bitzi hori, nola euskal-gobernuko lehendakaria, bai eta harekin batean sozialixta eta ezker abertzaleko batzu nahi ukan dituzten epaitu, auzia hasteraino funtsean, gero ez bada ere segitu, elgarrekin solasean arizan direlakotz, eta solasean bakeari buruz hain xuxen, iduri-eta ez den solasean egon behar bakebide bat nahi balinbada ideki... J-B D

Baionako portua, gero eta muntadura gehiagorekin, Aturri ibaiaren bazterrean

ISSN 0767-7643

Baionako portua hiritarren erdian Arrapartitzen da Baionako portua 2009 hastapen honetan ezjakin andana bat argiturik eta mesfidantzazko beste batzuk ere agerian. Azkenean bizi den entitate edozeinen egoera, baina kasu honetan, industria saileko 3000 lanpostu biziarazten dituelarik, inguru biziki hurbilean milaka hiritarrekin. Xantza bat erraiten dute batzuek, horrelako portu bat hirigunearen barnean izaitea, hiritarretatik sobera hurbil erraiten dute bestek kaltegarria dela azpimarratuz ; hurbil bizi diren hiritar horietatik ainitzek portuko lantegietan ateratzen dutelarik soldata. Kontradikzione horren elementuei behako bat eskaintzen die aste honetako HERRIAk. Bokaleko altzairutegiekin duela 150 urte baino urrunagodanik piztua da Baionako portuaren industria saila. Lehenbiziko altzairuari geroztik gehitu zaizkio gasolina, sofrea, zimenta, onkailuak eta artoa. Azken hogeitamar urtetan gehitzen zaizkio gero eta gehiago zerbitzu, administratiboak nola ez, bai eta ere portuaren zaintza eta osagarrian atxikitzeak galdatzen dituenak.

Urtean mila ontzi

Portua naturari ihardokiz egina da eta horrela dirau. Ur zola salbetzen delako gelditu gabe, ontzi bereziek karraskatzen dute urtean aldi bat edo bietan, urzola arrastelatuz sistematikoki. Azken hamabi urte hauetan merkatal ganbarak 100 milioi euroko inbeztizamenduak eginak ditu, kasik dena gure sakelatik, departamenduak bai eta ere Akitaniak (6,8 milioi euro), Estatuak eta behar bada Europak ekarri baitute dirutza hori. Beraz erran daiteke Baionako portua gu guziena dela. Angelu Barrako sargia handitua izan da, ontzien sartzen eta ateratzen laguntzen duten muntadurak berrituak izan dira, portuari hainbeste inguru ezarri diote non 20 000 tonako ontzi batek barnean itzuli osoa egin baitezake kaiak torratu gabe. Urtean mila ontziren mugimenduak kontatzen dituzte, gertatzen da usu batek atera behar duenean beste batek edo bik sartu nahi dutela ; trafiku hori oro ordenatu behar da, inori sobera denbora galarazi gabe. Ontzi horietako karga artoski kontrolatua da, zer den, zertarako den eta norentzat. Kontrola lan horietan ari diren sozietateak ez dira guti. Aipamen berezia merezi dute Ezkerretik hasiz : Philippe Ivandekics (LBC), Jean Dominique Dronneau “La Tour des Signaux” enpresako zazpi langilek : (SOTRAMAB), Henri Capdupuy (AGRIVA), Gerard Parreno (MAISICA), horietatik bost ontzi gidariak dira, gau eta egun François Caseille (PBA). gidatzen dituzte ontzien sar-jali mugimendu guziak, 2000 eragiketa urtean segurtatzen dute. Ez ditugu ere aipatu gabe uzten ahal « Société Coopérative Maritime » koperatibako zortzi langileak ; horiek dituzte ontziak kaian lotzen eta deslotzen, horretarako tresna eta soka berezien jabe direlarik.

Trafikua lau milioi tonetan

Badu dotzena erdi bat urte jada lau milioi tonetara heldua dela Baionako portuaren trafikua. Gorago aipatu obra horien ondorioa parte batentzat bakarrik, ezen industria sailak sekulako berregituraketa bizi izan du 1975/1990 urtetan, eta Baionako portu hegiko hainbat enpresek leher egin dute, Socadour eta Satec, bi izenen emaiteko. Ordainez, eta ainitz urratsen emaitza, ADA altzairutegia lurretik atera da. Gaur egun 230 langile badabiltza lantegi horretan, burdinkia urtzen duen labea gau eta egun ari delarik, hiru asteko pausa bakar bat hartuz urtean. Raffinerie du Midi enpresa hetsi berria dute, 2007 ondarrean. Ontziz ekartzen zituzten horko dupa erraldoietara 400 000 litro gasolina, kamioietan hemen gaindiko ezentzategien beharrentzat. Dupak, omen, biziki zaharkituak izanki, eta lanjerosak inguru hurbilarentzat, dena hetsia dute. Ingurumenak orokorrean irabazi duenez ez da argi, ezen, egunean berrogei kamioi jiten dira Bordeletik honat ezentzaz beterik errepidez. LBC sozietateari behako bat eman gabe ez gauzke. Industri kimikoan gaude sartuak enpresa horrekin. « Vigi pirate » plana indarrean izanki eta 2001az geroztik, enpresa horrek ezin ditu ateak ireki publiko zabalarentzat. Ezin ditu beraz inork enpresa horretako hamabi dupa erraldoiak hurbilenetik ikusi, hor ari diren langileek salbu. « Seveso bi » kategoriako seguritate neurri zorrotzak artoski betetzen dituen enpresa horrek bestalde, igurikatzen du bizpahiru urte honetan jada, Estatuaren baimen berezia bere eremuaren handitzeko, salmenta arazorik ez duelarik, obren egiteko dirua ba, dela aktibitate kimikoarentzat, bai eta ere seguritateak eskatzen dituen baldintza guziak beterik. Azkenik ikusirik sofrearen trafikua beti beheiti doala, eta artoarena hein bertsuan egonki, ez da harritzeko 2008an portuko trafikua 3,6 milioietara jautsi baldin bada.

Xantier berriak

Port Bayonne Avenir deitu elkarte bat sortu dute portuko industrilariek horko biziaren hobeki ezagutarazteko. Urtean pare bat aldiz kazetariak gomitatzen dituzte portuko biziaz puntuaren egitera. Gai guziei hunki xinple bat emaiten dioten hedabidekariek badute horrela parada, industria gune premiatsu hori bizitzen sentitzeko. Joan den urriko ikustaldian, argazkian ageri diren enpresaburuak baikor agertu dira, ezkor agertzeak ez du balio bistan dena baina, hala ere ingurumen gaiari guziz irekiak zirela erran dute, etsenplu batzuez hornitzen zutelarik beren engaiamendua. Agriva onkailuen enpresak hangar berriak ezartzen ditu, eguzkiaren eta egurraren indarra baliatuz ; ea Landesetako oihan erraldoian diren egurrek berant ala goizago trafiku berri baten gaia ekarriko dioten portuari ? Garaibi berriak ezarriko dituzte, kontatzen dute horiei esker urtean lau mila kamioi gutiago hurbilduko direla kaietara, dena ere on CO2a ekonomiatzeko. Hor dira ere bi proiektu, ikusi aitzin arrankura biziak sortzen dituztenak. Beltrame eta CELSA mehategiak. Lehenak zazpi hektara hartuko ditu, besteak 35. Beltrame Italiarren xedea da aitzinatuena, abendoaren hamaseian antolatu duen argitasun bilkuran 250 lagun hurbildu dira xehetasun eske. Zutik joanez geroztik hiru aldiz jabez aldatua den ADA altzairutegiak du bigarren mehategia begistatzen. Bi asmo horien artean bost ehun bat lanpostu irekitzea posible ikusten dute ekonomialariek, portuari milioi bat tonako trafiku emendioa ekar liezaioketelarik. Horiek denak zutik ikusteko denbora 2010 eta 2011 urtetan han hara joanak izanen gara. (Ikus 3. orri)


2

• George Bush Estatu-Batuetako presidentak bere azken prentsaurrekoa egin du, lekukoa Barack Obama-ri pasatu aitzin. Oro har, ez du deusen urrikirik, bere lana ahal bezen xintxoki egin duela, artetan zonbait huts ere nornahik egiten dituen bezala. Aitortu du nolazpait Irakiako gerlari plantatu zela berri batzu ez xuxenak bildurik. Bestalde, arrunt Israel-en alde agertu da, Hamas delakoa gaitzetsiz

• Inglaterrak euro hori ez du maite kondu guzien arabera. Ehuneko 71 dira herri hortan euroaren onartzearen kontra direnak hamar urteren buruan eta ehuneko 23 bakarrik daude han alde sondaia baten azken ikertzearen arabera. BBC delakoan % 69 dira Anglesetan erran dutenak heien sterling liberak apaltze bat egin badu ere, ez dela hor arrazoin bat euroan sartzeko eta % 14 ek ikusten dute hori arrazoin bat gehiago europear moneda hortan ez sartzeko. • Errusia eta Ukrainak ez dute batere konpontzen orainokoan segurik gazarekin duten auzi hori. Errusiako Gazpromek dei egin dio berriki Ukrainari berriz itzul dadin elgarrekin hasiak zituzten tratuetan, aldiz azken hortako Kiev kapitalak diolarik kalte haundiak izan ditazkeela europear batasuneko herrientzat auzi hortan. Eta hor dute Txekia, Europar batasunaren presidentzia duena orai. Hunek berriz deitu ditu bi herri gasailari horiek hautsi-mautsi batetarat erranez : « Guk ez dugu zuen gataskan parte hartuko, zeren baitira hor zuen arteko kondu batzu, zuek baizik xuri ez ditazkezuenak”. • Argentinan zer eginen ote zuten orai, lehengo laborari eta hazle euskaldunek ? Ahal bezalako zerbait hain segur, oraingoak egiten ari diren bezala. Jakin behar dena da ez zuketela lehengo denboretan egin izan zuten fortunarik eginen. Traba eta neke handiak dituzte alabainan hango panpa zabaletan behiarekin bizi behar dutenek, gero-ta-neke gehiago baitute hango tropak kudeatu behar dituztenek. Hots, behiak utzi eta soja transgenikoa egiten dute edo amesten hala

JUJE HORIEK...

Nihun ezin egona baitu eta denetan bere sudurra gutien ustean sartu behar, Nicolas Sarkozy presidentak erakusterat eman du, Pariseko gorte nagusiaren aitzinean egin hitzaldi batean, ikerketa akulatzaile ekarriak diren juje berezi horiek, frantsesez “juges d’instruction” deitu juje famatuak, kentzen ahal litazkeela edo bederen beste gisako sail bati lotzen. Berehala horren gatik ere sortu dira eztabada minbera batzu. Ainitzen beldurrra, untsalaz segurik arras beren gain diren juje horiek kenduz, ez denetz justizia gero eta gehiago gobernuaren eskumakil izanen. Bizkitartean, egia da ere batzuetan juje horien gatik izan direla gaitzeko saltsa nahasiak eta baditakeela hor nunbait zerbait aldaketa funtsezkoren beharra. Afera hortan, gogoetagarriena hauxe ditake: batzorde berezi bat bulta huntan ari delarik ikertzen nolako kanbiamenduak litazkeen preseski egokienik justiziaren mundu hortan, nolaz eta zendako, bat-batean eta batzorde horren txostenik igurikatu gabe, Sarkozy plantatu den holako hitzaldi bati. Delako juje horien saila Napoleon-en manuz abiatua da1811-n, badu beraz kasik berrehun urte! Orraztatze on baten beharra segurik badela hor gaindi, guk ez dugu ezetz erranen, bainan orraztatze hori ez nolanahika egitekotan...

ELURRA

Kasik Frantzia guzia elurpean, aspaldixkoan etzen hori ikusia! Eta hotzaldi bat ona denbora berean! Nahi bezenbat elur beraz elur-tokietan, eta nahi baino aise gehiago beste nun nahi! Ondorioz, bide asko zerratuak elurraren gatik eta lerrakor izanez. Idekiak egon direnetan autoak nekez ibilki eta errekontru frango, trein batzu geldituak, hegazkinen mugimendua ere lekuka trabatua, nahiko buruhausteak zonbait egunez segidan. Araberan gehiago elurra bakan aire izaiten duten eskualdetan, ez baitira alabainan gisa hartarat muntatuak. Gogoetagarriena, aterberik

nola Sergio Medail laborari hunek bezala, bere 350 behiekin Buenos Aires kapitaletik 350 kilometretan. Beren gobernamenduaz dira kexu, hunek peso batean ezarririk pinta esnea, neurri hori hautatu baitu diru arrazoinez, inflazioaren beldurrez. Lurraren jabeek aldiz 1,30 peso galdatzen pintako, beste herrien eta gostasariaren neurrian egoitekotz eta behar litakeen kontrolarik ez izaki, Emiliano Amondaray batek deitoratzen duen bezala. Eta horra nolako ondorioak dituen horrek jadanik : duela hogei urte 60.0000 behi tropa ziren lekuan 11.000 dira orai doi-doia. Nausi batek 12 langile kanporatu ditu… eta zenbat holako ! • Espainian gero-ta ixtripu gutiago dute bideetan urtetik urtera joan deneko bost urte huntan. Oraino ixtripuz 2.181 hilak bai haatik joan den urte hortan eta beraz beti sobera. Ez dira ustegabetarik holako ondorioak : lehenik ponduak ezarri zituzten han ere permisean, hemen bezala, hori baita hutsak eginez ttipitzen den kapitala. Eta badira beste neurriak, hala-nola bidetako larderia eta gaztiguak. Eta ere, hau betikoa, gero-tagehiago ikasten ari dela han ere bakotxa, kasu egiteari, eta hobe ! • Palestinarren Gaza beti supean da eta berriz ere 25 hil izan dituzte egun bakar, orotarat milako badirelarik hilak. Hamar egun oraino, Obama president berriak falta zituelarik bere kargu berriaren berak hartzeko bainan arte hortan deus mirakulurik ez ageri, nahi ala ez Amerikaren aldetik eta urrats zerbaitetan delarik gako bat igurikatzen. Denbora berean, jendea kexatuz bezala, horra manifestaldiak dituztela arabek eta beste protestariek, politika gizonak ere higi diten diplomazia bidez. ONU batasuna eta bazter guzietako manifestaldiek ez dute beste desirarik: geldi dadien Israel bere bonbardatzetarik, bai-eta Hamas ere tiratzetik, baina nola entzunaraz holako deiak ? • Sri Lanka da lehenagoko Ceylan estadu ttipia, India haundiaren izkina batean. Han dira elgarren arteko gerla gorrian Zingalesak eta Tamulak, azken hauk gehiago jendez. Bi herri, bi kultura, bi alfabeta. Eta huna zenbait egun bakarrez Sri Lankako armada izigarriak, Tigreak deituak sartu zaizkiela artean basa jestu hauekin : erredola edo « bouclier » orde, haurrak ezartzen dituzte. Gobernuak 2009 urtearen buruko meneratu gogo ditu Tamulak, baina mendeak ditu gataska horrek. • Londresen eta Inglaterran zernahi kanpotiar langaldatzale badute azken urte hautan beren lurrean sarturik, beste herriak baino laxoago izan baitziren han onartzeko. Daukate, holaxet badituztela miliun bat kanpotiar sartuak, Europan barna baina urrunagotik gehienak. Haatik hor ere ikasi dute sartze horien neurtzen eta mugatzen emeki emeki. Lege batzu ere eginak dituzte, kontrola bat neurtu gogo dutenak. Hots, harateko etorkineri galdatua zaie ahalaz ofizio bat ukaitea, ingles mintzaiaren ezagupen doi bat bederen eta holako gauzak. Ministro baten arabera, molde hoiekin, % 12 etorkin gutiago dituzte 2007an onartuak beren erresuman.

ez duten jende horien egoera. Gauza jakina bestenaz ere horietarik badela gero eta gehiago eta ez bakarrik hiri handi horietan... Laguntzaileak ere gisa hartarat bermatzen dira segur bainan zer egin behar da, horma ari eta elurpean berdin, laguntzarik onesten ez duten batzuekin? Holako kasuak gertatu baitira egun beltz horietan ere...

MINBERA

Palestinako gertakari latzek eta bereziki Gazako lurraldea zafratzen dutenek inarrosten dituzte bestalde ere bazter guziak. Frantzian gaindi konparazione, zernahi manifestaldi izan da ehun bat hiritan palestinarren sustenguz, ezin onetsia dela populu horrek holako erasoa jasaitea. Joanden asteburu hortan berean, barne-minixteritzaren arabera, 123.000 lagun izan dira manifestaldi horietan parte hartu dutenak, bainan aise eta aise gehiago ibilaldi horiek muntatu dituztenen gostuko. Denetan, biziki giro minbera. Lekuka, zonbait zalaparta. Bainan han eta hemen izan dira ere manifestaldiak Israel-en alde, Israel herrialdeko jendeari behar zaiola segurtatu bakean bizitzea, bakean eta ez Gaza aldetikako tiroen mehatxupean... Hots, batzueri iduritzen Israelgo gobernuak dituela hoben guziak, bere armada atrebituarekin, eta beste batzuk gauza bera erraiten Hamas delakoaz... Anartean, zonbat nahigabe Gaza aldean! Eta nolako itsuskeriak! Nazioarteko erakunde nagusia ari delarik dei eta dei bakearen alde bainan orainokoan segurik arrunt debaldetan! Hainbestenarekin, igande aratsean, Pariseko ondoan, Saint-Denis hirian, norbaitek lehergailu bat bota du zinagoga baten aitzinaldeari. Makur guti zinagogan berean bainan frango handiak sahetseko jatetxe batean, jatetxe hori judu batzuek atxikitzen. Eta hori da preseski ainitzen beldurra, Palestinako gertakarien gatik, juduen kontra eta mendekio hutsez tzarkeria batzu eginak izan ditazkeela hor gaindi eta berdin gutien ustean. Giroa aitzina nahasiz eta suminduz... J-B D

Ibarretxe auzia ezabatua Ibarretxe lehendakaria, PSE-EEko eta ezker abertzaleko kideen kontrako auzia ez dute eginen Euskadi Autonomia Erkidegoko auzitegi nagusiaren erabakiz. Prokuradoreak ala PSE eta ezker abertzaleko epaituen abokatek, epaileei eskatu zieten auziaren ezabatzea. Aldiz Ibarretxeren abokatak auziaren egitea eskatua zuen, zeren elkarrizketaren zilegitasuna eta eskubidea baitzen auziaren mamian. ETAren su-etena denboran, 2006ean, Batasunako ordezkariekin elkarrizketa politikoak egitea gatik auzipetu zituzten, Ermuko Foroa eta Dignidad y Justicia elkarteek galdeginik. Sekulako ikusmina sortua zuen auziak. Lehendakariak eta auziperatuek, auziaren zentzugabekeria salatua zuten. Nolaz, Euskal Herriko agintariak elkarrizketa gatik Juan Jose Ibarretxe eta Arnaldo Otegi solasean auziperatuak izaitea, beren astelehen goizean, Bilboko auzitegian… bete beharra, mila aldiz aldarrikatua hori bera delarik. Beren kontrako auzia, elkarrizketaren kontrako auzia zela salatua zuten. Auzia politikoa zela, zenbaitek bultzatua, lehendakaria auzipetuen alkian jarrita argazkiaren egiteko. Salatua zuten halaber, nolaz epaileek – eta ez hautesleek – erabakitzen ahal duten zein izan behar den agintari politikoen lana bakearen bidean. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria kezkatuta agertu da auzitegiak ez duelako auziaren mamia aztertu nahi izan eta beraz epaiketa berriro egin daitekelako interes politikoa baldin badago. Auzitegi Gorenak beharko du azken finean trenkatu zeren epaiketaren deia bidalia izanen da. Independentziaren aldeko plataforma “Demokrazia Hiru Milioi - D3M” izeneko plataforma aurkeztu dute, besteak beste Itziar Aizpurua, Julen Aginaga eta ezker abertzaleko pertsonalitate ezagun andana batek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxoaren 1ean eginen diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, herri plataforma berria aurkeztu dute, Euskal Herriko hiru milioi biztanleek, beren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren alde. Berehala Espainiako Estatuko prokuradore nagusiak, ANV, Batasuna edo EHAK alderdi debekatuekin zerikusia baduen ikertzeko agindua eman du. D3Mk gutxienez 17.900 sinadura beharko ditu hautagaitza aurkezteko : 9.500 Bizkaian, 5.700 Gipuzkoan eta 2.700 Araban eta hautagaien zerrenda urtarrilaren 21 eta 26 bitartean aurkeztu beharko du. Izenak herriko etxeetan eta notaritzetan bilduak izanen dira. Zentsura-mozioaren kontrako manifestaldia Azpeitian Iñaki Errazkin ANVko auzapezari sustengua emaiteko eta herriko etxean EAk eta EAJ-PNVk aurkeztu zentsura-mozioaren kontra egiteko ezker abertzaleak manifestaldia egin du Azpeitian (Gipuzkoa). Manifestarien artean, Errazkin bera eta ezker abertzaleko ordezkari ezagunak izan dira, besteak beste, Arnaldo Otegi, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko auzapeza eta Rafa Diez Usabiaga. EAJ-PNVk ezker abertzalearen proiektu politikoa zentsuratu nahi duela salatu dute. Larunbatean eztabaidatuko dute Errazkinen kontrako zentsura-mozioa herriko etxean. Lokarri : herritarren partehartzearen alde Lokarri, akordio eta kontsultaren aldeko mugimenduak, gogoeta epea abiatu du urtarrilaren 31n eginen duten biltzar nagusian bururatuko dena. Mugimenduaren lehentasuna : herritarren parte hartzearen bultzatzea. Indar eta sustengu bildu nahi ditu, herritarren ikusmoldearen aldarrikatzeko eta entzunarazteko. Mikel Iribarreni 170.000 euroko kalte-ordaina Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Mikel Iribarreni 170.000 euroko kalte-ordaina emaiteko agindu dio Espainiako Estatuari. Iribarrenek zauri biziki larriak izan zituen 1991n, Iruñean euskal presoen aldeko manifestaldian parte hartzen ari zela. Auzitegiak aho batez hartu du erabakia eta ordainketa datozen hiru hilabeteetan gauzatzeko agindua eman dio Estatuari. 97 milioi euro, 15 kultura azpiegitura laguntzeko Kasik 100 milioi euro gastatuko ditu euskal gobernuak heldu diren 5 urteetan, kultur azpiegitura berrien egiteko edo erreberritzeko eta hori hiru probintzietan. Orotara 15 azpiegitura berri edo zahar lagunduko ditu. Horietatik bost Araban, hala nola, Gasteizko Kongresu Jauregia edo Kirol Jauregia ; hiru Bizkaian : hoietan Historiaren Museo Nazionala edo Artxibo Historiko Nazionala ; zazpi Gipuzkoan : hoietan Balentziaga Museoa, Ekain Berri, txotxongiloaren nazioarteko zentroa, Hondarribiko harresia eta kultura garaikidearen nazioarteko zentroa. Bilboko Guggenheim Museoan bisitari gutiago iaz 50 mila bat bisitari gutiago pasa dira joanden urtean Bilboko museotik : %5 gutxiago. Atzerritarren kopurua gutitu egin da bereziki. Hala ere, museoko arduradunak ez dira kezkatuak zeren prebisioak bete baidituzte. Iazko urtean bisitariek 230 milioi euro utzi zituztela Bilboko egonaldietan. Hamar mila langileren lanbidea zalantzan Hodei beltzak hegoaldeko ekonomiaren panoraman 2009ko urte hasieran : Gasteizko Mercedes Benz enpresan 2.800 langile etxerat bidali nahi dituzte hirurogeitamar egunez eta ondoko egunetan enpresak lanpostuak murriztu nahi dituela jakinaraziko du. Pilak fabrikatzen dituen Cegasa enpresak, 360 langiletik 240 kanporatu nahi ditu Gasteizko fabrikatik. Sidenor, 3.114 langile dituen enpresa haundian 2.200 langileren lan postuak zalantzan dira Basauri, Gasteiz, Azkoitia eta Legazpin dituen lantegietan. Gipuzkoan, Transportes Catalan, 130 langile dituen garraio enpresa ateak hesteko zorian aurkitzen da. Eguzkialde fabrikak 40 langile, Egoki enpresak 120 langile eta Ureche taldeak 70 langile kanporatzeko asmoa jakinarazi dute.


3

Baionako portua hiritarren erdian (1.hasia) BIXINTXO-BESTAK ZIBURUN Herriko bestak ortzirale huntan hasten dira Ziburun. Egitaraua azken urte horietakoaren ildo beretik ezarria dute pikoan. Hasteko beraz, auzapezak eskoletako haurreri emanen daizkiote herriko giltza edo gakoak. Aratsean, mus lehiaketa Kathy ostatuan bai eta kontzertu bat Mikel Hats taldearekin. Larunbatean, tiro lehiaketa herriko tirogunean. Aratsaldean, trial motoen balentriak pilota plazan. Aratsean, kontzertua Moskori taldearekin bai eta ondotik dantzaldia Kolokarekin. Igande goizean, meza nagusia Jondoni Bixintxoren ohoretan. Ondotik, aurreskua Bixintxo taldearekin. Bai eta odolki prestatzaileen xapelgo nagusia, urtetik urterat arrakastatsuago dena. Eguerdi irian, odolki jastatzea eta herriak eskaini zintzur bustitzea, Arrantzaleak taldea partzuer. Aratsaldean, pilota partida, Paxkal de Ezcurra eta Thierry Harismendy, Gregory Aguirre eta Eneko Bessonnart. Eve Chevara neskatxak Bertsulariak, Errexil, Ezponda, Xumai Murua eta moldatu afixa. Xabi Soubelet. Fandango lehiaketa, mutxikoak, bestalde muslarien finalerdiak eta finala. Ondoko igandean, herri-bazkaria, Alaiak han izanen bazterren aitzina airosteko. Izenak eman behar turismo-bulegoan. TOKIA ESKAS Ziburuko bestek badutela arrakasta, huna uste-gabeko froga bat gehiago. Pesta-kari etortzen dira ausagailu mota frango eskaintzen duten ofiziale horietarik. Joanden astelehenean, goizeko 3etan, gauak gau beraz, batzu arribatu dira aski aitzinerat eta herriko plazaren erdian plantatu, toki bat behar zutela atsulutuki besta horien denborako. Bainan tokia eskas izanez herriak ezin ditu hartu. Bazterrak minberatu ere dira, herriko etxeak beti erraiten tokirik etzela gehiago eta ofiziale heiek ez amor emaiten, plazaren erdian egon nahi ! Azkenean lekuak hustu dituzte halere iluntxeari buruz… ARTIXTAK LEHEN Hendaian ere Bixintxoak hurbilduak dituzte bainan helduden astean dira hasiko, ez aste huntan, eta hiru asteburu iraunen dute. Lehen egunean, urtarrilak 23, ongi etorri egina izanen zaio Pellot itsasturi famatuari. Biharamunean, alimaleko atabalari elgarretaratzeak harrotuko du hiri guzia! Anartean, horra herriko margolarien erakusketa herriko etxean, egun hotan hasia, otsailaren lehena arte segituko dena. ZALDIA SALBATU Urruñan, ihizin zabilan gizon bat ohartu da zaldi bat bazela errekontruz erreka tzar bateratat lerratua eta toki lohitsu batetarik ezin ateratuz ari. Su-hiltzaileak deituak izanik eta maraxel bat ere heiekin, denen artean, behar zen denbora hartuz, salbatu dute gaixo zaldia! 14.074 BIZTANLE DONIBANEN Hortakoa den INSEE erakundeak Urtats-kari agertu ditu xifre batzu legezko jende kondaketa batzuen ondotik eta hor agertu da Donibane Lohizunek gainditua duela 14.000 bizilagunen ozka, ofizialki heldua baita 14.074-etarat. Hori izan da funtsean Peyuco Duhart auzapezaren lehen solasetarik, deneri ongi etorria egin bezen laster, joanden egunean, herriko etxean muntatu agiantza bilkuran. Hitzaldi berean azpimarratu du giro berezi batean hasi dela urte berria, krisia delako horren gatik, bainan nehork ez dakiela xuxen erraiteko zoin izanen diren ororen buru krisia horren ondorioak. Jadanik diru sartze gutiago herriarentzat; hori segura. Horrek ez du murrixten, hala erran du auzapezak, herria kudeatzen dutenen borondatea aitzinerat egiteko garapen sano baten griña azkar batekin. Bai eta zerga emendatzerik gabe, ez dela keinka preseski diru gehiagoren galdetzeko gutarteko jendeari. Gutiagorekin berdin untsa egitea eta ahalaz hobeki, hori da errepikatu duen leloa. Oroitarazi du obra asko akulatu dela iragan urtean, Hiri-Bihotz aparkalekua eta beste. Aurten ere gogo berarekin segitu behar dela. RENE THURIN OHORATUA ZIBURUN Ziburun ere jende frango bildu da Bordagaineko kaskoan egin den herriaren agiantza-bilkurarat. Guy Poulou auzapezak aipatu ditu jazko obrak eta aurtengo xedeak. Behar-ordu presatuenetan, Zokoa aldeko itsas-hegian ezponda batzuen azkartzea, aspaldiko arrangura, azkarki emendatu dena azken aste hotan, udazken ondarreko euritearen gatik. Bilkura berean, urte guziz bezala, ohoratu dira elkarte askotako langile jarraiki batzu. Ohorezko medaila ukan dutenetan, René Thurin erakasle eta hautetsi ohia, oraino biziki pixkor bere 91 urteekin. Denboran errient egona Pagolan eta Saran, gero Ziburun berean eta azkenik Donibane Lohizunen. Herriko etxean axudant izana hamabi urtez. Ohoratuetan ere Michel Imaz mereximendu ainitz baduen gizon ernea, Ziburu xaharra errotik René Thurin erakasle ohia ohoratu du Ziburuko herriak ezagutzen duena, parropiaren laguntzaile suharra eta Jakintza elkarteko kide argia. Bestalde, departamenduko kirol eta gazte zerbitzuen ohorezko medaila hiru lagunek ukan dute bilkura beraren karietarat. Horiek dira Roger Florane, herriko axudant ohia, luzaz kirol-sailaz arduratu dena, Guy Lalanne, tenislari hauta izana, ondareaz axola handia baduena, bestalde Jakintza elkartearen buru dena, eta Jean-Jacques Gouaillardet zinegotzia, herriko elkarteen gida-liburuxka bat ateratu berri duena, bestalde bera Itsas-Begia Michel Imaz saristatua izan da elkarteko buruetarik dagoena. Jakintza elkartearen laguntzaile bezala.

Ingurumenaren arrankura 1962/63 urtetan seriostu zirelarik Bokaleko altzairutegien hesteko susmoak, jendea milaka atera zen karriketara, apezpikua lehen lerroan, galduko ziren enpleguen eta galduko zen ekonomiaren bersustapena galdatzeko. Hetsi ziren lantegi haiek, eta gobernuak bultzaturik eta, menturaz diruz lagundurik ere, hemen gaindi kokatu ziren Turbomeca Tarnosen eta Dassault Angelun. Industria garbiak eta kasik ixilak. Jendea hasi zen bizitzera jiten brauki Tarnose eta Bokalera. ADA altxatzearekin piztu ziren lehen ingurumen elkarteak. Franko laster gobernuak zutik ezarri zuen S3PI kontsulta eta iker batzordea. Geroztik eta portuko ingurumenaren arrankura goitituz joan da. “Derivados Forestales” enpresa kimiko proiektuak gibelera egin zuen, bereziki Angeluko eta Miarritzeko hautetsiek interes guti eta traba franko ezarri baitzioten. Hori ikustearekin eta oharturik portuko ordezkari guziak biltzen dituen S3PI batzordean deusik ez zela aitzinatzen, industrialariek sortu dute Port Bayonne Avenir elkartea. Honek, bistan dena, enpresen interesak zaintzen ditu, baina, denbora berean ingurumenaren arrankura gero eta handiagoa izanki iduripen kolekti-

MIXU Aski eguraldi hotza zen joanden ortzirale goizean. Eta halere jende ainitz bildu da Urruñako hilerrietarat azken omenaldi suhar bat eskaintzeko Patrick Michelena denek Mixu erraiten ziotenari. Artixta frango besteak beste, kantari eta soinulari. Mixu-ren betiko adixkide batzu mintzatu dira erranez zoin zen lagunkina eta nolako bihotz ona zuen, lekukotasun guziz hunkigarriak. Kantuak ere entzun dira, hala nola Xabaltx eta Maialen Errotabeherek eman dutena. Denek gogoan zuten Mixuk ereman saila, Euskal Herria maitez eta euskara maitez, bide berriak ere idekiz kulturaren sailean.

boan, erakusten die enpresei elementu hori erregularki kontutan hartzen, eta berdin, ingurumenaren izenean mintzatzen erraztasun edo laguntza publikoak eskuratzeko. Desertu industrialen tratamendua Gaurko eguneko legeak zorrotzak dira, industria gune deserturatuen berriz baliatzeko baldintza biziki zailak ezartzen dituzte. Bokale eta Tarnosen ordea badateke dotzenaka familia lehenagoko altzairutegien eremuetan bizitegia eraiki duenik, leku haiek larre eta etxeleku ezartzerakoan botere publikoek zerbait kontrola eginarazi ote zuten ? Satec eta Socadour lantegiak hetsi ondoan, zer tratamendu eginik izan da ? Tratamendu legeak hitzez hitz betearazteko, ez litekea hor zenbait garbitzaile enpresentzat ixtant bateko lanbiderik ? Raffineries du Midi desegiten ari diren bezalako tratamendu zuhurra ez luketea bestek ere merezi ? Lan ainitzen mentura baliteke, baina nork pagatuko luke ? Haatik, horrelako gogoetak ingurumen elkartek gutixko plazaratzen dituzte ; portuko enpresei leporatzen dizkien arrisku berak bizi diren lekuetan agerian emanak balira zer egin behar lukete, beste norapait bizitzera joan ? Hor hunkitzen ditugu ingurumen arrankuraren mugak.

Ikus arte laguna Ta segi bidea Guk ere hi gogoan Eginen gurea Betiko zoriona Hire ondarea Ekiaren distira Orai duk hirea Denborak erreposki Beretzen dik dena Urteekin eztituz Arimaren pena Bizirik atxik beza hire orroipena Ausarki eman dukan Maitasunarena Eskerrik asko Mixu Bihotz bihotzetik Hainbeste kantu, irri Eskaintzea gatik Goza ezak ba phesta Izarren eskutik Aingeruñoak kuxkux Dituzkek engoitik Jojo Bordagarai

AGIANTZA-BILKURA URRUÑAN Urruñan ere, kasik herri guzietan bezala, agiantza-bilkura bat egin da herriko etxean. Astelehen iluntxean bildu dira beraz asko jende, hautetsi eta beste kargudun. Odile de Coral auzapezak aipatu ditu jazko gora-beherak bai eta ahal bezen laster gauzatzekoak diren xede zonbait. Hala nola herriak nahi lukeen erosi Camieta etxaldean salgai den eremua, sozial-maileko bizitegi andana baten hor eraikitzeko. Oleta-ko aldean ainitz etxe berri egin baita, auzoalde hortako eskola handituko dute. Bestalde, elkartetxe bat eraikiko Urruñako plazatik arras hurbil. Auzapezak garbiki erran ere du toki gehiago nahi diola herriak eman euskarari. Hain xuxen Internet sarean gune bat ideki da herriaren kondu eta gune hori elebiduna. Bestalde, oroitarazia izan da elizako organo berria Odile de Coral auzapezaren inguruan, Ziburu, Donibane, estreinatuko dela uda Biriatu, Ahetze eta Getariako auzapezak, Kotte Ecenarro hastean eta xaharra, hein kontseilari orokorra, Sylviane Allaux, Akitania-Lurraldeko bat berriturik, joanen dela hautetsia eta Germaine Hacala, Urruñako lehen axudanta, euskararen sustatzeaz ere azkar arduratzen dena. Pausuko elizarat.


4

AZKAINE Heriotze - Duela bi aste segitua izan da bere azken egoitzarat Jean Joris jauna. Bertzalde, Aitzetxeberriko Veronique Albistur, sortzez Beirys, 77 urtetan zendu da. Familia handi baten ama eta emazte langilea. Jainkoak bere lorian har ditzala eta doluminak bi familieri.

SENPERE

ITSASU

Herriko Etxearen Urtatsak - Ganden ortzirale aratsean Elkartetxean elgarretaratze bat egin da andere auzapezak bere kontseiluarekin gomitaturik. Hor aurkitzen ziren gure kontseilu orokor Auroy jauna. Herriko 50 bat elkarteetako ordezkariak. Eskola guzietarik. Herriko zerbitzu guzietako zuzendariak edo ordezkariak. Herriko enplegatuak eta jandarmeria. Guzieri urte berri eta osagarri ona desiraturik ander e auz a p e z a k z a b a l d u d i tu b e re berri ak. U rte xaharreko egintzak eta urte berriari buruz proiektuak. Eskertu ditu bere laguntzaile guziak.

Heriotze - Urtarrilaren 8an zendu da Baionan J. Baptiste VESCEMBES, Xarraenian bizi izan dena, bainan aspaldisko huntan Kanboko “ Bon Air ” xahar-etxean zuen egoitza. Doluminak familiari.

Eguberri - Gure herrian zeremonia ederrak izan ditugu. Jendea ibili da mezetan oste handian, korala ere beti erne izan da, otoitz eta kantu guzien xoragarri.

Ardi hazle eta artzaineri - Urte guziz bezala, hilabete huntan bete behar den ardi prima (edo saria) ardiesteko txostena Herriko Etxean eskura daiteke. Bakotxak DDEA laborantzako zuzendaritzari helarazi beharko du bere eskaera otsailaren 2a aitzin. Interesatuak diren guziek jakin dezatela Herriko Etxeko idazkaritzak bere laguntza eskaintzen duela nahi duenari txosten hunen betetzeko.

Adin goxoa eta CCAS - Erregeak ospatzeko gomitatuak ginen Txopinondo sagarnotegirat, 150 lagunez goiti gira han aurkitu. Multxo ederra, Michel Teilletxea animatzaile, jaun auzapezak berritu ditu bere zorionak urte berriko. Ohoretan ziren hiru jaun andere bikote, bi 50 urte eta hirugarrena 60 urte ezkonduak direla.

Ganden urtean izan ditugu 65 sortze, 25 eskontza eta 45 heriotze. Hauteskundeak ere bere alderat ongi joan zaizko. Eginak izan diren obra guzietan gotorrena Luberriko ur arrasta. Diru laguntzak handizki ukanez. Bertzalde arras beharrezkoak diren obra zonbeit bururatuxeak dire. Eskoletako haurren jateko gela handia Gantxikiri lotua eta Amozko eskolaren handitzea. Etxegintza asko izan da, horietan andana on bat sozial mailekoak. Urte berriko proiektuak – gure karrikaren erditik den autopasaiaren arintzea. Bortz kantoinetarik Urguriko landetan gaindi Ibarrun alderat bide berri bat eginez. Hortako gure “ Ur Xuri ” ibaiaren gainetik beharko dire egin bi zubi handi. Lehena aurten eginen da. Gainerateko lanek segituko dute. Kontseilu Orokorrak diru laguntza handiak emanen ditu. Lizardiko zelaian orai diren saltegi eta lantegi horien aldean bertze zonbeit egiteko lur peza bat erosigogo dute. Plaza gibelean Dokhelar eta Dourisboure familieri er os i lur r ea n o b ra a s k o e g i te k o x edetan di re. Haurtzaindegia handitu behar da. Lakuan sozial etxe multxo bat egin gogo dute. Horiekin arrangura bat erakutsi du aipu den Zalutasun Handiko Treinbide berriaren gainetik. Bere aldetik Auroy jaunak Urtatseko desira hoberenak erakutsirik erran dauku orai arte bezala bere ahal guzien arabera gure herriaren laguntzerat lehiatuko dela. Mintzaldi horien ondotik denek egin dugu zintzur bustitzea pastiza puska on batzuekin.

ZURAIDE “ Urtarril hotza Neguaren bihotza ” dio erran zaharrak. Zinez neguan sartuak gira egun horietan. Haurren loria ! “Nahiz eta elurra eskasian den Zuraiden” asko herrien aldean “ezin lerrarekin josta oraindino !”. Herrian gaindi ibiliz, paisaiak ederrak dira, iduri karta postala batean bizi girela. Paradaz baliatuz, URTE ON bat opa dezagun Zuraidar eta irakurle guziei. Joan den igandean eskainiak izan dira Herriko Etxeko agiantzak : GENIN jaunak, hainbeste denbora huntan herriko auzapez denak, hautetsieri eta elkarteburueri eskainirik. Roger IDIART gure herriko apezaren berri jakin dugu : beti Kanboko sendaetxe batetan dago gertatu zakon AVCaren ondotik. Pittaka-pittaka aitzina doa bere osagarriaren aldetik, bainan elea ez zako oraindik heldu, han dago mintzatu nahiz eta ezin egin. Agian bihotz berotuko da, bere pertsua entzun dezagun oraino. IRAGAN URTEKO GORA BEHERAK - 2oo8an Zuraiden izan ditugu 8 ezkontza, 17 sortze eta 20 heriotze, jakinez horietan kondatzen direla ETXETOA erretira etxera kanpoko herrietatik etorriak zirenak. Ezkontzak : AGUERRE Frederic eta ETCHEPARE Marilyne, BABUSIAUX Christophe eta LEPINE Vanessa, BARBIER François eta DE PABLOS ALVAREZ Berta Maria, DAGUERRE Dominique eta DARGUY Maider, ETCHEVERS Joël eta AMBUGA Maurine Nanjala, GODARD Denis eta LARRARTE Isabelle, INSAUSTI Olivier eta OGER Laetitia, VIDALINC Claude et PIROCHE Christine. Sortzeak : AGUERRE Paul, ANOCIBAR Naia, BARBUSIAUX Ninon Léa Cindy, CULICCHI Elaia, D’UHALT-IBARBOURE Ana, D’UHALT –IBARBOURE Jokin, ERRECART Leire, GONIAMESTOY Julen, JEFFRAY Soan Gérard Camille, LARRE Elorri, MASSONDE Thomas, OURQUIA Elea, SALLABERRY Laura, SANZBERRO Clara Lore, SEGUIN Xana Danielle Ghislaine, SEIN Tatiana, SOUDRE Pierre. Heriotzeak : ITURRIA Tomasa, BOISSEL Jean Bernard, DE SAINT VIANCE Denis, ZALDAIN Marianne, ECHEVERRIA Laurent, ELICECHE-ECHEBELTZ Raimundo, ERVITI Jean, ERVITI Jean Pierre, ETCHETO Bertrand, ETCHEVERRY Jean Baptiste, ITURRIA Maria Santos, GENIN Manon, JAUREGUY Robert, ABOUT Rebecca Marcelle, MASSONDE Bernard Dominique, MASSONDE Jacques, SALLABERRY Martin, LUENGO Feliciana, EZKURRA Anita, ZUBIETA Marie Jeanne.

DUCASSOU eta MONCE xapeldun ! - Gure herritar pilotari gazteak Euskal Herriko xapeldun atera dira iragan asteburuan Senpereko Gantxiki trinketean 40 eta 26 bestaldeko pilotarieri nagusituz. Laborantza Ganbara - EHLG-ren aldeko kanpaina bizi bizian dugu eta azken egunak dira sustengu txostena izenpetzeko. Nehor sinatu ez duelako arranguran geldi ez dadin, Krakadan zerrenda bat zabalik dago eta handik pasa daiteke sinadura emaiteko.

HAZPARNE Totte Lafitte kantaria - Hazparnen ongi ezagutzen dugu Ttotte Lafitte, erakasle gazte zenetik, kantua maitez, asko kantatu du haurrentzat. 1988 an grabatu zuen beren lehen CD kantu bilduma. Ordutik arrakasta gaitza bildu zuen eta Frantziako lau haizetarat jo du bere ikusgarriarekin. 1994 ko urtean CD bat egin zuen euskaraz ororentzat. CD hortan barne zagon “ Xoria ta haurra ”, kantu eder horri esker bere omena zabaldu zitzaion oraino eta hobeki ezagutarazi bere herrian berean. 1999 ko urtean erakaslegoa utzi du, kantutik bizitzeko. Baionako “ Luna Negra ” antzokian grabatu du berrikitan bere lehen DVDa, “ A Travers Chants”, bere ikusgarri berriarekin. Grabaketa hau haurren aitzinean egin du eta hauek xoratuak izan dira. Ttotte Lafitte kantariaren mezuak bihotz haundikoak dira, goxoak eta baitezpadakoak edo dorpeak, bizia bera izaten den araberakoak. Erraiten du ororentzat kantu egiten duela eta bereziki musikak eta hitzek gauzak hein bat aldatzen ahal dutela sinesten dutenentzat. Philippe Albor bere lagunarekin osatzen du ikusgarri hori eta aurten 20 urte betetzen ditu kantuz abiatuak direla lurralde batetik bertzerat eta urrunago oraino urrutiko itsas haindiko ugarte batzuetan ere. Euskal Herriko Laborantza Ganbaraz - Hazparnen ere bertze herrietan bezala EHLG-ren alde izenpetze bat antolatua da. Sustengu talde bat dabila, laborari, ofiziale, enpresaburu, artixtak eta artagintzan lanetan ari direnen izenpetzearazten. Ilabete hunen 29 an Baionan izanen da EHLG-ren auzia, prefetaren nahikariz. 2005eko urtarrilaren 15 ean sortu zen Laborantxa Ganbara eta geroztik 10 langile baditu eta 1300 diruemaile. Sustengu komiteak dei egiten du Baionarat juaitea auzi egunean 13.30tan. Jakinarazten du ere sustengu janaldi bat eta pesta egun bat antolatua dela urtarrilaren 17 an EHLG-ren 4 garren urteburuaren karietarat Ainhize Monjolosen. Urte berriko agiantzak - Iragan larunbatean herriko hautetsiek eskaini dituzte beren agiantzak urte berriari buruz. Karia hortarat, herriko elkarteen 100 bat ordezkari bilduak ziren “ Elgar ” zentroko g e l a Hazparnen urte haundian. berriari buruz 2008an agiantzak zehar, zerbeit balentria gatik ohoretan izan diren 53 kirolarik ukan dute sari berezi bat, Hazparneko herriaren ganik. Beñat Inchauspe auzapezak urte on bat desiratu du herritar guzieri, jakinez urte dorpe bati buruz goatzila : “ Elgarrekin baizik ez gira zerbeitetarat helduko, itxaropena atxiki behar dugu, nola ere elkartasuna, elkartetan atxemaiten diren balore horietan bermatuz ”. Aratsaldea zintzur bustitze batekin bukatu da giro ederrean.

Otsailaren 7an - Azkaine-Bollendorf elkarteak antolatzen du arrats bat deneri idekia, otruntza bat, alegiazko jauntziz beztiturik edo ez, tonbola ere bai, bi lagunentzat bidaia bat irabazten ahal dena. Hortarako deitu Bernard Boucon 0559544829rat. Selauru huste - Helduden otsailaren 14ean plazan izanen da. Parte hartzeko izenak eman turismo bulegora deituz 0559540084ean. Ihauteriak - Bollendorf elkarteak antolatzen du bidaia bat ihauterikari otsailaren 20etik 28 arte. Xehetasunak : 0559544829 Appel Detresse - Elkarte horrek antolatzen du merke saltzea ortzegun huntan 15a, 10 orenetarik 5 orenak arte. Balioko du itzuli baten egitea. M.L.

ANGELU Compositadour proiektua bidean “Compositadour” hegazkingintzako proiektua presentatu dute joan den astelehenean Dassault lantegian. Horren obratzeko, ekai konpositoen garatzeko zentro tekniko bat sortuko dute aurten, ikerketa eta formakuntza segurtatuz, enpresa ttipi eta ertainen zerbitzuko. Horrela, jakintza teknologikoa garatuko dute, munduko lehiaketa ekonomikoari buru egiteko, eta tokian berean, lanpostuak sortzeko. Zentro tekniko hori izanen da funtsean, Baionako Ruwel ohiko eremuan, “ Technocité ” lan gunean irekiko den lehen entitatea. Akitaniako Dassault, SOCATA eta Composites d’Aquitaine enpresak, metalgintzako ofizioen batasuna, Peiroradeko lizeo teknikoa, eta eskualde, departamendu eta herri elkargoko arduradunak dira Compositadour proiektu horren partaideak. BAM hiri elkargoaren agiantzak 09 BAM hiri elkargoaren burua aldatu da joan den primaderako bozetatik landa, baina agiantzen kari Jean Grenet buruzagi berriak ez du aldaketa handirik erakutsi Didier Borotrak kargu berean eraman duen bidearekin. Hiri elkargoak ekonomia eta proiektu larriak ditu ildo nagusi, eta sozial sailean segitzen du Miarritzen eraikiko den hotel sozialaren xedearekin. Gorago aipatzen dugun “ Compositadour ” proiektuari hurbiletik kasu egiten dio, erraitea ez baita aski izanen departamendua eta botere publiko desberdinen partaidetza ekonomikoaren segurtatzeko, 21 milioi eurotan estimatua den xede horrentzat. Bigarren treinbide lasterraren (LGV) kasuan baieztatu du hiri elkargoak 25 milioi euro ekarriko dituela Tours-etik Bordelerateko bidearentzat ; baina baieztatu du elementu eskasian dela Bordeletik Hendaiarateko partearen 40 milioi euroak erabaki aitzin ; nondik pasa litekeen bigarren treinbidea eta geltoki bat izanen den zehaztu aitzin.

MAKEA - LEKORNE

HARROBI, ETXEGINTZAKO PUSKA Entreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEA MUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

Sortze - Berri on batekin idazten hasteak emaiten daut segitzeko gutizia eta huna Ihintza Jorajuria deitzen dela gure urteko lehen etorria. Lorietan daude bai aita Peio eta ama Marie Benedicte burraso gazteak, Lekorne Opokan. Bizitze luze eta zoriontsu bat Ihintza sortu berriari eta goresmen herrikoiak etxeko guzieri eta segur naiz euskaldunki eta sanoki altxatua izanen dela neska muñuña ! Ondarea - Claude Labaten mintzaldi aberatsa gorestekoa izan da gure Mindegian eta entzulea alegera etorri. Bai, Lauburuko kideak ez dira lo egoki eta guk ere har ditzagun xede onak, lekuko ondarea esku onetan uzteko ! Beti Aitzina - Nola huts egin hirugarren adinekoen bazkaria, Makea Ogibarnean iragan duguna ? Alegeraki eta anaiki eta urririk urteko agiantza beroen eskaintzeko, hor ginuen gutartean Alain Dubois auzapez berria, aldean zuela Algueiru apeza Makeartua ! Bazkaria arradoa zen eta ukanen du aipamen eta agian hor ziren guziek hartuko dute xedea Herria astekari balios hunen irakurtzeko. Milesker etorri zirezten guzier eta helduden urte arte. Ez adiorik. P.I.

Egon agian luzaz gazte !


5

DONIBANE GARAZI Aro berri bat saihesbide proiektuarentzat ? - Aurtengo agiantzen kari, iaz egin obrak orroitarazi ditu Alfontxo Idiart auzapezak, horietan herriko etxearen kanpoko obrak, eta errubiko gelen handitzea. Aurtengo egitasmoetan aipatu du, geltoki ondoan, jendentzat xerbitxu gune baten bideratzea ; jenden errezibitzeko errextasun guziak ukanen dituena. Hamar urte hauetan egin beharra den Donibane Garaziko saihesbideari doakionez aldiz, auzapezak aitortu du, Kontseilu Nagusiak bultzaturik, Uharte Garazi, Izpura, Donazaharre eta Donibane Garaziko auzapezak bildu direla mahai baten inguruan, gogoeta eta aterabide batzuen atxemaiteko. Alfontxo Idiart franko baikor atera da bilkura horretatik. Dantza : berriz heldu zaizkigu !! - Gutartean dituzkegu laster Dantzaz (lehengo Balet Biarritz Junior) Konpainiako dantzari gazteak. Eta plazer handiz errezebituko ditugu “ Lur Sagar ” deitu duten heien lan berriaren aurkezteko heldu den ostiral aratsean, urtarrilaren 16an, aratseko 9etan, Vauban gelan. Dantzaz Konpainiarekin Baxe Nafarroako Herri Antzokiak daraman partaidetzari esker, ikusgarriak antolatzeaz gain beste ekintza batzuk antolatzen ditu urtean zehar : ikastetxetako ikasle eta erakasleekin kultur hezkuntz ekintzak, dantzari talde egonaldiak, tokiko dantza talde amaturrentzat ikastaldiak... Orroit gira Dantzaz Konpainia errezebitu ginuela Garazin egonaldi batentzat joan den urrian (garai hortan osatzen baita talde berria, herri eta dantza eskola desberdinetatik datozen dantzari gazteekin). Geroztik egin dute bide, elgarren ezagutzaz gain ikusgarria osatu eta landu baitute, urratsez urrats, Gaël Domenger, Christophe Garcia et Itzik Galili koreografia egileekin. Eta pentsatzekoa da gustagarria izanen dela aurkeztuko diguten dantza emanaldia ! Azken aste hauetan zeharkatu dituzten herri desberdinetako publikoak lilluratu dituzte, zatozte zuek ere ! Ez ahantz aitzinetik deitzea zuen izenen emateko !

NOLAKO LABORANTXA ?

Zonbaitek nahi ala ez, Euskal Herriko Laborantza Ganbarari egiten zaion auzi horren kariala ene hitza erranen düt, eta hona zeren. Laborantxako ekoizkinen erosle niz ene familiarekin, eta jaki sanoa nahi dügü prefosta, ez pozuz beterik eta min biziaren pizle. Botzemaile izanez, legelaria haütatzen düt nik ere, arren laborantxaz bozkatzen diren legeen sortzean ene parte txipia hartzen düt. Legar eta zergak pakatzen dütüt, handiena TVA, beste güziek bezala, eta ene müsatik elkitzen da. Laborantxako erakunte püblikoak biltzen düan sosetik parteñi bat. Gaineala laborari seme, anai, aita niz, eta ofizioko bide güzia eraman düt laborantxako irakaskuntzan. Arrez ez düt isiltzeko arrazurik. Iparraldeko Eüskal Herriak laborantxa berezia düala, düdarik ez. Haatik pe hortako jaunek beren zelai eta ordoki zabaletako norma zorrotzetan sartü nahi lükeie, “formatatü”, eta laborantxa industrialeko bidetik ibilarazi akülüz. Bena ildo güzien gainetik, mendia patar dago eta ez plain : hau da hebenko egoeraren sinbolo ikusgarriena, sotilago elibaten artetik. Bestalde nornahik ikus diro mündü zabalean ere laster bazterra joko düala laborantxa indüstrial horrek, bereziki ezin iraünezko kalteak egiten dütüalakoz : lürrak higatzen, kanpoa eta jentea pozuatzen, prezioak zapatzen, kanpaina-baserriak hüsten, Afrikako laborantza ehorzten, erregeiak eta urak agortzen… Hots laborantxa berri baten beharra agertzen da bazter güzietan, eta bereziki heben : laborantxa autonomo, ekonomo eta biologikoago baten behar gorria. “Autonomo” diodalarik, ene geia ez da Eüskal Herriko autonomia (nahiz ez düdan deüs ere horren aitzi), Etxaltearen beregaintarzünaz ari niz : kabalen janaria ahal oroz hor berean eraiki dadin, eta bereziki belharra ontsa balia, abereen bazkarik hoberena beita, ber denboran merkeena. Laborantxa berri horren hastapen baikorrak ikusten dütüt Ipar Eüskal Herrian, parte handi bat Euskal Herriko Laborantza Ganbaran eta horren üngürüan egiten den lanari esker. Arren egiten zaion auziari bürüz, ene süstengü txipi bezain osoa ekarri nahi deiot. Ber denboran ez düt ahazten demokraziatik zerbait ere joküan dela hor, bereziki iniziatibalako eskübidea. Iniziatibak eta potereak beti gainetik jin behar ote düe, euriak eta ekiak bezala, Estatü-Jinko baten ganik ? Ala petik ere sor ditake ? Üdüri lüke baietz, demokrazia popülüaren poterea omen delakoz. Azken püntü bat, horren üdürikoa eta horri lotürik : Eüskaldünek eta Eüskal Herriak ez ote dügu behar gure potere partea heben ? Beti besteen peko egon behar dügüa osoki, majoria zabalago batetan itorik ? Hori ere auzitan ikusten düt, leküko demokraziari lotürik. Epaile-jüjeen eskü dago deliberoa, bena ez gure kontzientzia, ez eta mintzatzeko eskübidea. Ene ustez hau maratoi baten hastapena da, edo segida. Arren jo aitzina pazentzia lüze batekin, eta lanealako gogo biziarekin ! J.L. Davant

BAIGORRI Inkesta publikoa - Baigorriko karrikaren desbideratzeak galdegiten duen inkesta publikoa eginen da urtarrilaren 28tik otsailaren 27ra. Inkesta hau hiru pondutan eginen da : onura publikoa (utilité publique) eskuratzea, P.O.S.-arekin adostea eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren eremuen mugatzea. Desbideratzeak hunkitzen dituenak, xehetasun eta argitasunak eskuratzen ahal ditu, epe hortan, herriko etxean laneko orduetan. Christian Lecaillon komisario ikertzaileak errezebituko ditu eginen diren oharrak. Hortarako, herriko etxean izanen da lau egunez : urtarrilaren 28an, asteazken goizarekin 9.00etarik 12.00ak arte. Otsailaren 12an ostegun arratsaldearekin 14.00etatik 17.00ak arte, 18an asteazken goizarekin 9.00etatik 12.00ak arte eta 27an ortzirale arratsaldearekin 14.00etatik 17.00ak arte. Musa - Mus-eko txapelgo nagusia laster hasiko da Baigorrin ere. Hortarako Manexenea ostatuan parte hartu nahi dutenek, behar dute izena eman hor berean, urtarrilaren 28-a barne. Lehen partidak otsailaren 8an jokatuko dira.

Bertzalde, gazteen maileko lehen itzulia ere Manexenean eginen da urtarrilaren 24ean, larunbatarekin arratseko 19.00etarik goiti. Izenen emaiteko azken epea, oren erdia aitzinetik. Huna Manexeneko telefono zenbakia : 05.59.37.41.68. Pilota - Egun, nexkatoak ditugu aipagai. Palantxan, Frantziako txapelgoaren kondu, finalerdietan benjaminen mailean : Amaia Hirigaray eta Laetitia Latasak galdu 13 – 40 Senpereren kontra. Mail berean, Izaskun Arrosagaray eta Anais Elgart-ek galdu ere 14 – 40 Urruñarren kontra. Minimetan, Maitena eta Martta Hirigaray-ek galdu 22 – 40 Senpereren kontra. Kadet mailean, Amaia Etchemendy eta Mirentxu Hirigaray finalean ditugu igandean Bardozen. Junior mailean Kristina Aguerre eta Mirentxu Hirigaray-ek galdu 34 – 40 Goizeko-ren kontra. Helduetan Argia Olçomendy eta Hélène Ansolabeherek galdu 34 – 40 Goizeko-ren kontra. Errugbia - US Nafarroak Tournefeuille errezebitu du Garaziko zelaian eta galdu 17 – 21.

HELETA Urteko gora beherak - Gure herrian joanden urtean izan dira zazpi sortze : Benac Leire, Goyti Heidi, Vaugoyeau Louis, Lebocuf Alyssa, Perez Ainhoa, Pezoinboure Antton, Istillarte Iestebe. Lau ezkontza : Ascarain Roger - Maitia Marie Pierre, Alkhat Aguxtin - Denis Lydia, Curutchet Xavier - Handia Solange, Sorhondo Pascal Mongabure Christelle. Sei heriotze : Etchegoinberry Aña Mañaldea, Arbelbide Estebe Biscaya, Etcheverry Marie Agerrea, Urgorry Gabrielle Garreta gaztelua, Arbelbide Mayi Eiheraldea, Etcheverry Helene Konzolua. Igandeko mezak - Larunbat aratsean 7 orenetan, Armendaritzen. Igandean 9.30etan Mehaine eta Iholdin, 11 orenetan Heleta eta Landibarren, azken huntarik zabaldua Herritarra irratietan.

AIHERRA Mus xapelketa, 32 parerekin hasi ! - Attatean hasi dira lehen haitadak joanden larunbatean. Union Basque batasunak antolatzen duen mus xapelketan, aurten 32 parek parte hartzen dute. Hemendik goiti, larunbat arrats guziz 8.30etan elgarretaratuko dira. Multxoetako partidak bururatu bezain laster, jakinen dugu zoin diren kantonamenduko finaletan parte hartuko duten pareak… Anartean, parioa libro ! ! Goiti Aire elkarteak, 25 urte - “Goiti Aire” 3.adinekoen batasunak bere 25 urteak ospatu ditu joanden abendoaren 19an. Meza sainduarekin hasi da eguna. Gero, Denen Etxean iragan da Biltzar Nagusia. Urteko gora beheren eta konduen berri eman ondoan partaide berri bat izendatu edo hautatu dute, bulegoan sartzeko. Hau da Mayi Minjou Etxebazterrekoa, Maitexa Iribarne zenaren tokia hartu duena. Ondotik, Jean Pierre Sainte Marie lehendakariak elkartearen ixtorioa egin du, orroitaraziz hastapenean 41 zirela, eta orain 68 direla. Elkarte hunen arduradunen izenak ere eman ditu, aipamen berezi bat eginez Piarres Laclau betiko kideaz. Egia erran, hau duela 25 urte hor zen, eta orain ere beti hor da ! Egun berezi hau mahain on baten inguruan bururatu da, Auxotea ostatuan. Xarlo musikariak bere akordeoiarekin animazionea segurtatzen bazuen, Andre Martinon herritarrak kantatu ere ditu berak egin bertsu batzu. Bazkal ondoan, zonbeit musean arizan dira, beste batzu dantzan, eta ohartu gabe ilhuna eta harekin betan etxera sartzeko tenorea etorri da… Biba zuek, eta segi horrela, luzaz ! Xuxentze - Joanden astean zendu den Marie Jeanne Saffores Lukugaineko etxekandere xaharrak, Kaieten amaginarreba edo emaztearen amak 85 urte zituen. Sortzez bastidarra baitzen, hunen ehorzketetak Bastidako elizan iragan dira. Jendea polliki bildu da. Gure doluminak Lukugaineko familiari.

AZKARATE Dolu - 2009-eko urte berri hau hasten dugu heriotze batek hunkiturik, jakitearekin nola Jean Baptiste Dupuy gaztea, gure Jainko maiteak bereganatu duen nehork uste ez zuen mementoan, 45 urte zituelarik. Ehorzketak iragan dira urtarrilaren 7an jendaki eta adixikidez lagundurik. Jainkoak bereganat deitu baitu eman diezaiola merezitu betiereko pausua. Gure doluminak familia guziari. C.M.

ALDUDE Heriotze - Azken egun hauetan Mixel Aleman Sabinainekoak utzi gaitu 83 urtetan. Azken urteak pasatu ditu Garaziko zahar etxean. Doluminak familia guziari. 2009 - Urte berri on bat desiratzen dut irakurle guzieri. Aurtengoa izan dadila zoriontsua eta bakeak leku garrantzitsua izan dezala bakotxaren baitan. G.S.

BIDARRAI Heriotze – Ateteneko Maria Felixi Ormaechea zendu zaiku 88 urtetan. Erratzuarra zen sortzez. Bulta bat huntan etzen batere untsa osagarriz. Ehorzketak joanden larunbatean iragan dira. Gure dolumin bizienak Ateteneko familia osoari.

IZTURITZE Sortze - Bi sortzerekin hasi dugu urtea : Bettirian, Gabi, Etchart Jon eta Fanny-ren bigarren semea eta Gaztelubegian, Gexan, Arotçarena Philippe eta Sandrine-n bigarren semea ere. Zorionak eta bereziki osagarri on sortu berrieri eta beren ohantze berrietan duela guti sartuak diren burrasoeri goresmenak ! Mus xapelketa - Arberoako ikastolaren alde antolatua den mus lehiaketa urtarrilaren 18an dugu igande aratsaldez, beharrez berotua izanen den Izturitzeko Denen Etxeko gelan. Sari ederrak eskainiko dira : 400 euro irabazleentzat, bazkariak jatetxetan, janari saskiak, edari eta beste. Bestalde izanen da jateko eta edateko lekuan berean. Hitzordua 2 orenetan muslarientzat. Beste nornahi ere hurbil daiteke haatik, eta aro ederra beharra baita, haurrak jostatzen ahalko dira gelaren ondoan den leku eder berezian. Beraz ongi etorri deneri! Jende kondaketa - Herriko Etxeak jakinarazten du jende kondaketa eginen dela Izturitzen urtarril hunen 15etik otsailaren 14erat. Hortarako izendatua den Isabelle Haramboure Sarrikoa da etxez etxe ibiliko. Erran gabe doa ongi etorria hartze duela eta hunen galdeeri gogo onez eta xuxen ihardetsi behar dela.

ORTZAIZE Mus xapelketa - Museko xapelketa nagusia laster hasiko da eta aitzineko urtetan bezala Ortzaizeko eta Arrosako muslariek kanporaketak Zubiondoa ostatuan jokatuko dituzte. Izenak egin ahala laster, eta berantenaz urtarrilaren 18-an, eman behar dira ostaturat deituz (tel.: 05.59.37.73.81). Partidak ondoko asteburuan hasiko dira.

BANKA Heriotze - Bere azken egoitzarat lagundu dugu Alfaro Marcel Pegasaineko nausi xaharra 82 urte zituela. Elizkizun bat osoa eman izan da herriko elizan, funtsean merezi zuen bezala. Bere denboran bazuen zenbait eskualdi emanik, bai herriko etxean, laborari etxetan, Lurdeko aldean eta herriko elektrika usinan. Gure doluminak igortzen ditugu familia guziari. Musa - Ilabete hunen ondarrean hasiko da xapelketa. Izenak eman behar dira Baititainean lehen bai lehen. Pilota - Ezker paretako lehiaketa aitzina doa multxoko partidak direlarik. Frantziako ezkerparetako xapelgoan esku huska galdu du Iribarren Beñatek bere lagunarekin. Finalean Landesetan orain izanen dutelarik trinketako lehiaketa jokatzeko eta agian txapeldun izaiteko. Nahiz urtarrilaren erditan giren, nere agiantza hoberenak eskaintzen ditut herritar guzieri, irakurle guzieri, desiratuz urte berri on bat bai osagarriz, zorionez eta bakez.

IRISARRI Eskubaloia - Joanden larunbatean, Irisarriko talde nagusiak, adiskidantzako partida baten kondu, irabazi du, nekez bada nekez, Olorueko taldearen kontra 29-25. Asteburu huntan, Limoges-erat doa, xapelgoaren konduko partidaren jokatzera.


6

IRAKURLEAK MINTZO

Euskal laborantza ganbarari, Bai ! Esnearen gutitzeari (kuota), Ez ! Esnearen prezio apaltzeari, Ez ! Etxeko norbeit hiltzen delarik maiz gertatzen dira gauza bereziak ; zendu berriaren kondu ematen ditugu, guk, fededunek. Gure aita “ piztu ” zelarik telefono dei bat izan genuen, arraroa. 30 urte hartan berririk ez genuen urrungo presuna batena. Zuzenbidea ere galdua genuen. Eta preseski, azken hilabeteetan, harekin harremanetan sartzeko gutizia azaldua zuen aitak. Gain hortan tratu zerbeit gertatu zitakeen... Berrikitan bizi bizirik sentitu dugu duela 94 urte zendu norbeit. Omiasainduz Parisen ginen, hil zorian zen ttantta xahar bati bisita egiten. Handik lekora izan ginen koñadoaren etxean; Amerikar hil-herri zaintzailea da; bere lagun batek bisitarazi zigun publikoari idekia ez den harrobi bat, “creute” deitzen dutena; zurubi zut batetik jautsi ginen, esku-argi eta guzi, 15m barna diren galeria luze batzuetara. 14-eko gerlan alemanak han egon ziren luzaz, gero frantsesek hartu zuten eta azkenik amerikanoek zaindu. Harritzekoa da nola hor diren oraino, ba alemanek ba frantsesek ba amerikanoek idatzi eta zizelkatu gauza ederrak, iduri baitute egin berriak. Otoitz egiteko aldareak... girixtino, judu, musulmano edo indiano ikurrak... Mezuak; “Gaur 20 urte ditut”.... “Orroit gure arimaz” .... eta zuzenbideak... bakotxak ez ahantzia izatea nahi izan balu bezala. Zinez hunkigarria.

Hilik ere bizi. Gainera, gure lagunak “lumignon” deitu argi bana pitzarazi zigun, aldaretxo batean, erranez: “Zure bi osaben orroimenez!”. Banakien bi osabetarik bat han hila zela, “Chemin des dames” famatu hartan, bainan nun xuxen ez nuen gogoan. Etxera etorri ta interneten (Mémoires des hommes) atxeman nuen Oulches herrian hil zela. Lastima! Han ginen, ondo ondoan! Bertze “creute” baten behereko aldean da herrixka hori. Hango harrobia bixitatzen da, “La caverne du dragon” deitzen dute.

Har zazue lehen bidea eskuin eta aurkituko duzue.” Iturri hartan gure “filma” muntatu genuen arrebarekin: han edan zuela bere azken hurrupakoa osabak eta holako... Geroztik bere konpainiaren “Journal des marches et opérations” aurkitu dut interneten eta ez dute holako aipamenik egiten Jean Andiazabalen heriotzeaz , soilik “la compagnie a subi de grosses pertes” . Bere hil-harria ere ez da aurkitzen. Oulches-etik hurbil den soldadu hilherri bateko 1000 ta zenbeit gurutze begiratu genituen: Sallaberry, Errandonea eta holako ainitz. Andiazabalik ez. Osabaren gorputza “ossuaire” edo hezurtegi batean sartu zuketen. Gelditzen zaigun arrasto bakarra 6,7 urtetako argazki hondatu bat. Pipiñ zenak ekarri dituzke, bizi bizian, guen gogo bihotzetara, bere bi otto horiek. Azkaingo Serres Etxerriko hogoi bat urteko gazte horiek, euskaran eta laborantzan jakintsun zitazkenak: Jean Andiazabal, niveau d’instruction: 2. “Mort à l’ennemi”. Jean-Baptiste Andiazabal, niveau d’instruction: 0. Mort pour la France (Typhoïde).

Nani eta Jamattitt

Handik bizpahiru asteren buruko zendu zen gure ttantta. Elizkizun hunkigarrien ondotik, familiarekin goxatu ginen eta biharamunean “Dragoiaren harpean” ginen. Han jakindu genuen Oulches herria arras suntsitua izan zela. “Gelditzen den gauza bakarra da iturria.

Mandio PS. Zenbat holako euskal eta frantses etxeetan, etxe pobrenetan gehienik, Chemin des Dames-eko kantu batek dion bezala. http://chemindesdames.blogspot.com/2007 10 01 archive.html.

Euskal laborantza ganbara ofizialki sortzen bada, nahi ginukeen bezala, “kuota” delakoer behar luke jazarri. Ene aldetik ez ditut onartzen : gure lana gutiesten baizik ez dute eta lan mugatzea primatzen, hoinbeste gabezia delarik bazter guzietan. Ezin jasanezko eskandala da, bereziki gure giro huntan : UNICEF-en arabera, 15000 haur hiltzen dira egun guziz, jateko eskasean. Alta nehoiz ukan ez ditugun teknikak baditugu jakiteko nun den beharra, nun stokak eta nola helaraz behar diren tokietarat. Jainkoak eman du gizonari lurra landu zezan. Ez da gizonari izartzea lurraren emaitza : idorte, izurrite eta eritasunek dauzkute bakarrik izartzen lurraren emaitzak. Europa, mundu guziari zorretan dago : hunek ditu hoinbeste gerla piztu, bereziki bi azken horiek, eta bi ideologia basa sortu bere ehun miliun hiltzerekin. Holako zorrak ez ditazke ahantz bainan bederen nolazpait ordaindu : munduan gosetearen eztitzea, horra obra ona eta beharrezkoa. Nahi dut erresuma aberatsek behar dituztela gabezian direnak lagundu, bainan ez dut untsa ikusten gure mozkinak igortzea urririk edo erdi preziotan : 1 - Gozatzen dituztenek ez ote dute irriskatzen diren baino xumeagoak kausitzen beren buruak ? 2 - Guk, emaileek, gure lana preziatuko ote dugu behar lukeen bezala ? 3 - Janari horiek guziak beharduneri emanak balire, ontsa liteke. Bainan badakigu ere, armen erosteko baliatzen dituztela. Orduan… Alta gizonaren lehen dretxoa da, bizia : beraz janaria partekatzen duten arduradun guziek horri buruz lehiatu behar lukete. Zuzen da beren lanetik bizi diren guziek behar dena jan dezaten, nungo nahikoak izan diten. Bainan mundu zabalean bada ainitz presuna gabezia gorrian bizi direnak : heieri zor dioztegu gure soberakinak. Esne kuota horien alde daudenek diote esne eskaintza horiek ez dutela kalterik baizik ekartzen heren-munduari. Hogoi urte hotan, gure laguntzaren gatik, iduri luke gosetea eta gerlak emendatuz doatzila. Zoin-gehiagoka bat munta nezake, ahal banu, oraiko informatikalari horien bidez : nola parteka gure jateko soberakinak, eta denbora berean nola susta hartzaleak beren buruaren jabe izan diten gero-eta gehiago ? Galde egiten dut muntatu nahi duten laborantza ganbarari ordaint nezaten galde hauien egiten, ofizialki, gobernuari. Europako laborari guziek Bake Nobel saria merezi lukete egiten duten lanaren gatik : - Europa guzia asetzen dute nasaiki. - Eta bestalde ausarkian eskaintzen dituzte beren soberakinak gabezian bizi direneri. - Gure kabalak berak ainitz jende xume baino hobeki artatuak dira ! Zinez gure zibilizazioa, zibilizazio eria da : nun nahiko gaxtagin eta ohoinak asetzen ditugu gure presondegietan, eta goseak hiltzerat uzten hobengabeak, milaka, egun guziz ! Eta hori gertatzen da, ez duela mende bat edo hamar mende, bainan 21garren mende huntan. Hemen, Frantzian, haur bat galtzen delarik, ehun Jean Amestoy gizon eta emaztez goiti badoatzi xeka...

TBILISSI-tik GETARIA-ra NEW-YORK-en gaindi

EUSKAL IRRATIAK

Ezagutzen ginuen “De Biarritz à Tbilissi en passant par Bogota (19421994)” liburua, Filipe Oyhamburu-k plazaratu zuena, liburu handi eta gotorra (346 orrialde) bere dantza eta kantu ibilbideaz, Olaeta, Oldarra, Etorki, Etorburu eta gainerateko urrats aberatsak berme. Hara liburu horri segida bat emaiten diola, “De Tbilissi à Getaria en passant par New-York (1995-2008)” publikatuz, ainitz argazkiz apaindurik. Askok eskuratu nahiko duten altxor hori salgai da 32 eurotan, harpidetza bidez, Filipe Oyhambururi zuzenki manatuz eta xeka bat igorriz helbide hontara : Filipe Oyhamburu, 25 Ambroise Paré karrika 64200 Miarritze. Eta hori martxoaren 15a aitzin. Gero, haatik, 39 eurotan da erosten ahalko.

Urtarrilaren 15a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, Jean Michel Bedaxagar maskaradetaz mintzo Urtarrilaren 18a, igandea • 09.30 : Gure Bazterrak Gabaditik • 11.00 : Meza Behaunetik • 15.00 : Errubia, Nafarroa / St Girons eta Maule/Lurde Urtarrilaren 19a, astelehena • 19.00: Zer dioxu: Peio Jorajuria Herria astekarikoa

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Urtarrilaren 17an, 14.00 : Maryse Cachenaut-ren lekukotasuna, 2008 ko Gogoeta astean emana (2/2). Berriz zabaldua : Urtarrilaren-ren 19an (23.00) ; 20an eta 22an, 14.00 eta 20.15 Urtarrilaren 18an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 28. partea. Berriz zabaldua : Urtarrila-ren 21an eta 23an, 14.00 eta 20.15 Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Igandea 18 : Misionesten Oihartzuna – Jules Lahargou. Asteartea 20 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 21 : Lurra keinulari – Jean Urkia. Osteguna 22 : Donostia-ko elizbarrutiaren berriak – Marije Gerra. Ostirala 23 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar. Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan Urtarrilaren 18an Landibarre Behaune-tik Goizeko 11etan

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Jadanik emana dut “bahitu” hitzaren erran nahia : presuna bat (gizon, emazte ala haur) preso eta hiltzeko irriskuan dagoena. Beraz, otoi, ez nolanahika enplega hitz hori, zoritxarrez hala egiten baita prentsa eta irrati-telebistetan. Egun hauetan bertze bahitu mota bat agertzen zaigu. Ez gehiago presuna bat bere bakartasunean, multzo bat ez balinbada populu bat osoa. Erran dezakegu Gaza-ko jendea bahitua dela. Lehenik Gaza da, aspaldi honetan, egiazko presondegia Israeldarrek zaindua ; bigarrenik gerla hasiz geroz, eta badu bi aste hasia dela hiltzeko irriskuan dago hango jendea. Jadanik 800 bat jende hil izan da eta israeldarrek diotenez haien artean 500 bat Hamaseko gudariak. Bertze 300 gelditzen dira eta horiek emazte eta haurrak dira, bahituak lehenik, hilak gero. Zinez tristeak dira diruaren edo politikaren gatik bahituak direnak Kolonbian bezala, tristeagoak gerlan hiltzen direnak, gudari izan gabe, gaixo hobengabeak, kondatu gabe haur zaurituek beren bizi guzian jasanen dituzten zaurien ondorioak. *** Manifestaldiak : Ortziral aratsean hasi dira eta segitu larunbatean. Milaka jende bildu da Parisen eta Frantziako hiri haundietan. Ikusi ditugu telebixtan, oihukatzen zutela : “Israel hiltzaile” eta araberakoak. Entzun dugu ere, denbora berean, polizak kondatu zituela 123.000 zirela Frantzia guzian. Dakigularik zein kondatzale onak diren poliziak erran dezakegu deplauki 250.000 zirela eta hori den gutienetik. *** Hegoaldeko zirka : Egiazko zirka da iragaiten ari dena hegoaldean. J.J. Ibarretxe lehendakaria eta Patxi Lopez sozialista tribunalera deituak dira eta hasi da auzia, harremanetan sartu direkakotz Batasunako jendearekin, haien artean Arnaldo Otegi, alderdi hau debekatua zelarik, su-eten garaian. Gehiago dena, Ibarretxe ala Patxi Lopez izan daitezke biharko lehendakaria Autonomia Erkidegoan. Nolaz justiziak onartu du holako maskarada ? Non da politikarien eta agintarien askatasuna ? Oharra : Astelehenean jakin da auzi hori alde bat baztertua zela, akusapen funts eskasian ! *** Errugbia : Hotza izana gatik jokatu dira partidak. Akizek galdu du etxean Tolosaren kontra (25 eta 9), Mont de Marsan-ek ere Paristarren aurka (13 eta 6). Baiona joan da Montauban-era eta han gutiz galdu (15 eta 13). Miarritze jokatu da Castres-en eta, azkenean, irabazi (10 eta 9). J.H.


7

Txomin Peillen-ek Agosti Xaho Saria

SENPEREN SORHAITZ-HAROÇARENE EUSKAL LIGAKO XAPELDUN Sorhaitz-Haroçarene . . . . 40 Aguirre-Jeannots . . . . . . . 36 Aurtengo neguak hau ere badu : neguaren saminenean gertatu pilotako xapelgo eta besteak eta halere jendea biltzen. Hori badakite segur igande huntan Gantxiki trinkete berinadunean zirenek : jende ainitz, eta beroa, aroa hotza izana gatik, eta pilotako maila ona trinketetan. Partida hau beste alderat hasi zen, 9-3, urruñar-landestar parearekin bainan ez dute luzatu Zuraideko Atzarritarrek 11etan azken berdintze bat eginez geroz gainaren hartzeko, bururaino. Besoz ongi ziren bai besteak ere baina konpondu dira hobeki irabazleak, behar zen nahikaria eta joko jarraiki batekin. Monce - Ducassou . . . . . . 40 Bizkaitarrak . . . . . . . . . . . . 21 Atseginekin ikusi dira ere bi bizkaitar junior gazteen finala huntan, erakutsiz trinketean ari direla trebatzen horiek ere. Baina partida hau ez dute arras ustegabetarik galdu. Baitute beso bezenbat joko Monce garaztarrak eta Ducassou itsasuarrak. Agian segituko dute. Ibarburu - Berasateguy . . 40 Oyhenart - Heguiabehere 38 Eta huna bai finala eder bat hau ere, bigarren mailakoa, bakan ikusten baitira hein hortako pilotariak mail hortan. Funtsean, izen horiek ez dituguia jadanik ezagutzen ? GARATENEAN Bielle - Ducassou . . . . . . . 50 Ezkurra - Kurutcharry . . . 47 Asteleheneko partida hunentzat ez zuen aski espantu izanen Garateneko jende harek aroa goxoago izan balitz, bainan ez da alde hortarik batere beldurti eta hoxpila Garaziko jendea. Beraz oren bat eta hiru laurden osoz, segitzaleak beti-taberoagoturik segitu da partida hau. Ageri zen bai hastetik bi putiko gazte, osagarriko eta beso ederreko zituztela aldi huntan aitzinean joanden asteko irabaztunek. Halaxet joan dira ere, lehen dudak joanez geroz, 19-9, 15 kintze lerroan egin-eta 8 sakerekin. Hori izan dute partida guziko makurra galtzaleek : 32-20, 3929, 41-31, zer egin orduz geroz ? Alta etorri da orena, bi azerien jukutria eta iraupenekin, eta horra 38-42. Beste hiru sake, ixkin eta sare, Ezcurrak eta Kurutcharryren defentsa misterioa, eta 45-48 txaloen erdian.

Hortan gelditu da komedia. Helduden astean, musika berri bat : Ibarrola - Oçafrain eta Bielle - Ezcurra II. Parioa libro. XAPELGO NAGUSIKO FINALA ZORTZIGARRENAK Cachenaut - Olaizola . . . . 40 Errecart - Bonetbeltx . . . . 22 Lavielle - Benesse . . . . . . 40 Aguirre - Istillarte . . . . . . . 19 Horiek biak lehen mailean. Telier anaiak . . . . . . . . . . . 40 Miremont - Dubarry . . . . . 33 Arambel - Othalepo . . . . . 40 Juanena - Endara . . . . . . . 24 Eta horiek biak bigarren mailean. Anchordoqui - Garat . . . . 40 Olçomendy - Saldubehere 11 Urruty - Chohobigarat . . . 40 Otheguy - Guilçou . . . . . . 23 Eta azken bi partida hauk ditugu junior gazteen mailekoak. HEGOALDEAN, HOLA DOA XAPELGOA ERE Capellan - Zubieta . . . . . . 22 Olazabal - Eulate . . . . . . . 15 Lasa - Arruti . . . . . . . . . . . 22 Belloso - Eskudero. . . . . . 13 Urretxuko partidak izan dira hauk. Titin - Pascual . . . . . . . . . . 22 Olaizola I - Ruiz. . . . . . . . . 18 Koka - Rai . . . . . . . . . . . . . 22 Retegi II - Pena . . . . . . . . . . 8 Irunen jokatu dira hauk, lehen hori xapelgokoa naski. Gonzalez - Barriola. . . . . . 22 Bengoetxea - Beloki . . . . . 16 Koka - Zearra . . . . . . . . . . 18 Leiza - Otxandorena . . . . . 15 Iruñeko Labriten ziren hauk jokatu. Xala - Laskurain . . . . . . . . 22 Olaizola II - Mendizabal . . 10 Eibarren jokatu da xapelgoko hau eta aise nagusi ziren irabazleak. Galarza V - Zubieta. . . . . . 22 Aritz Lasa - Lasa III . . . . . 19 Apezetxea - Merino . . . . . 18 Ongay - Arruti . . . . . . . . . . . 8 Bi partidak Eibarren, hauk ere. Camarero II - Huarte. . . . . 22 Alvaro Gomez - Mixelena. 20 Urdaniz - Altuna . . . . . . . . 22 Bengoetxea VII - Larramendi 13 Larrabetzun jokatuak, biak. Esain - Cecilio. . . . . . . . . . 22 Larrea - Matute . . . . . . . . . 18 Eta hau Logroñoko finala. Bego

GAZA-REKIN ELKARTASUNEZ 450 lagun bildu dira joanden larunbatean Baionan, Gazako palestinarrekin beren elkartasuna adierazteko eta Israelek bere eraso hilkorra geldi dezan eskatzeko. “Gazarekin elkartasuna” elkarteak erabaki du, gerla hori gelditzen ez deno, larunbat goiz guziz Baionako Herriko Etxe aitzinean elgarretaratzea, 11 etan. Beraz urtarrilaren 17 huntan, ahal duten guziak hurbil ditela Herriko Etxe aitzinera !

Hizkuntza gutituen lege bat Frantzian aurten ? Hizkuntza gutietsien inguruko lege proiektu bat aurkeztuko dela aurten iragarri zuen frantses gobernuak iaz. Karia horretara, plataforma bat osatu dute Euskal Konfederazioak eta beste herrialdetan hizkuntza gutituen alde lanean ari diren eragileek, dokumentu bateratu bat lantzeko, hizkuntza proiektu horretan agertu behar lirateken puntu nagusiak zehazteko. Lan dokumentu bat idatzi du Konfederazioak, eta beste herrialdeei aurkeztu die. Dokumentua adostu ondoan interpelazio lan bat abiatu nahi luke Konfederazioak, lege proiektua heldu den maiatzeko aipatzen baita Frantses legebiltzarrean.

Aro ezin pollitagoa lagun euskal kulturak eta euskarak sarjali bat burutu dute Baionako unibertsitatean joan den larunbat goizean. Txomin Peillen Karrikaburu erakasle emeritoak leku hori hautatu baitu “ Agosti Xaho ” sariaren eskuratzeko, izen bereko fundazioaren eskutik. Erreberentzia dantza eta “ Agur jaunak ” txixtuz eskaini zaizkie Xaho sariaren hiru azken eskuratzaileei, Daniel Landart, Jean Louis Davant eta Txomin Peilleni. Lehentxoago unibertsitateko 12 zenbakiko gelak ez ohizko hogeitamar ikasle ikusi ditu Agosti Xaho eta Txomin Peillenen aurkezpenak entzuten bilduki eta eskuzartatzen ozenki. Txomin Peillen, berrikitan euskal- Elixabete Piñol (Agosti Xaho fundazioko presidentzain emerito (75 tea), Andres Urrutia Euskaltzainburua, Daniel urteko adinaren Landart, Txomin Peillen eta Jean Louis Davant. poderioz) izendatua, hogei urteko marra pasatu berria duena Euskaltzaindian, harro zen “ Agosti Xaho ” sariaren hartzeaz, xiberotar izaiteaz gain asko kidetasun sentitzen duela Atharraztar pentsalariarekin azaldu du, heterodoxo izanik ideietan, Baionan bizi aspaldidanik, eta, denbora berean euskal idazle eta pentsalari gisa. Azpimarratzekoa da Txomin Peillen Baionako herriko etxean sartua dela euskaltzain 1988an, eta bere bizia aspaldidanik partekatzen duela Xiberoa eta Baionaren artean.

FIPA 2009 Urtarrilaren 20etik 25era, Miarritzen Urteroko FIPA-k (Festival International de Programmes Audiovisuels) helduden asteartean emanen ditu lehen urratsak Miarritzen, herrialde frangotako 150 programa baino gehiago ikusgai izanen FIPA-n ikusten ahalko den irudietarik bat direlarik, sail (Blood of Kouan Kouan) desberdinetakoak (erreportai handi, jendarteko gaiak, sorkuntzak, saioak, fikzioak, hostokadak, musika eta ikusgarriak…). Tokiak : Bellevue, herriko kasinoa, Midi geltoki xaharra, Royal zinegela, Mediateka, Koliseoa. Idekidura urtarrilaren 20an (19:45) Midi geltoki xaharrean, bertze egunetan 9.30etatik 23.30ak arte. Sartzea : 20 euro presuna bakar 6 egunentzat (25 euro bi presuna) edo 5 euro aldi bakotx (3 euro langabeek eta ikasleek). Programa osoa : www.fipa.tm.fr

LARZABALEN BERTSU SAIOA Urtarrilaren 20an, astearte aratsaldez (14:15), Piarres Larzabal kolegioak antolaturik, beharra da bertsu saio bat Larzabaleko herriko gelan, 4 bertsulari gazterekin : Bixente Hirigarai, Gillen Negueloua, Mattin Luku eta Bixente Luku.

LAU URTE ! Ainhizan dagon Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 4 urte beteko ditu eta ospatuko urtarrilaren 17an, larunbat huntan. Garai berezi bat bizi du elkarte horrek, ilabete undarrean beharra duen auziarekin, frantses estaduak eta Paueko Laborantza Ganbarak nahi bailukete egitura langiletsu hori behin betikotz hetsi. Ez doaz hortarik, bistan da, elkarte hortako arduradunak eta sustengu ikaragarri bat ari da muntatzen bere inguruan. Anartean, urtarrilaren 17ko egun hori nahi lukete besta egun eder bat izan dadin. Huna egitaraua : 10:00-12:00 Biltzar Nagusia, 12:30-14:00 aperitifa Herlauz’Band txarangak alaiturik, 14:00 oihal-aterpeko bazkaria musikariek eta kantariek alaiturik, 17:00 kontzertu : Begiz Begi, Kantuz, DJ High Pod.

MUS XAPELGO NAGUSIA BIDEAN Asteburu huntan hasiko dira herri frangotan mus xapelgo nagusiko lehen partidak. Herrietako haitaden ondotik, kantonamendukoak jokatuko dira martxoaren 21ean eta 29an. Finala aldiz Baionan, Moderne trinketean, beti bezala Bazko astelehenez, apirilaren 13an. Gazteen xapelgoko lehen itzulia jokatuko da urtarrilaren 24ean, larunbatez (19:00) toki hauetan : Larzabaleko Espellet ostatuan, Garindaineko trinketean, Baigorriko Manexenea ostatuan, Urkoiko Kosta Paota ostatuan, Urruñako Dongaitz trinketean. Emazte xapelgoa hasiko da urtarrilaren 25ean, igandez (14:30), bi tokitan : Urdiñarben, Xixtera ostatuan, eta Zuraideko trinketean.

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA Museko frantses federazioak antolatzen duen mus xapelgo nagusiaren garai berean iraganen da ere Euskal Herri osoko mus txapelketa, Ipar eta Hegoaldean gaindi beraz, hunen antolatzaileek helburutzat daukatela egun batez Euskal Herriko mus federazio bakar bat osatzea. Euskal Herriko aurtengo mus txapelketa hasiko da urtarril erditan eta kanporaketek iraunen dute otsail erditaraino, lurraldeka. Lurraldetako finalak otsailaren 28an beharrak litaizke, finala handia aldiz martxoaren 14ean Seguran, 64 bikoterekin. Bikote irabazlearentzat : txapela, 3000 euro, astebeteko bidaia eta sariak. Bigarren bikotearentzat : 1500 euro eta aste osoa Kanarietan. Hirugarren eta laugarren bikoteek : 500 euro bakotxak eta sariak. Finalerat heldu diren pare guzientzat opariak.

DONIBANE GARAZIN, ZINE-MINTZALDIA “NORAT GOAZ ?” Urtarrilaren 20an, astearte aratsez (21:00), zine-mintzaldia Donibane Garaziko Vauban zinegelan : lehen partean, “Nos enfants nous accuseront” filma, Jean Paul Jaudena, gure jateko moldeetaz eta ingurumenaren errespetu eskasaz ; ondotik solasaldia Jon Harlouchet bio-ekoizlea eta Biharko Lurraren Elkarteko kide batzuekin. LEGEZKO ABISU Françoise LARRALDE Avocat au Barreau de BAYONNE Spécialiste en Droit commercial et Droit des sociétés 21 rue Chauvin Dragon 64500 Saint-Jean-de-Luz CONSTITUTION Suivant acte sous seing privé en date à SAINT-JEAN-DE-LUZ (P.A.) du 2 janvier 2009, il a été institué une Entreprise Unipersonnelle à Responsabilité Limitée présentant les caractéristiques suivantes : DÉNOMINATION : LA FALAISE D’ERROMARDIE CAPITAL : 10 000 euros, composé exclusivement d’apports en numéraire SIEGE SOCIAL : Centre Commercial BAB 2, ZI des Pontots, 6 rue Jean Léon Laporte ANGLET (P.A.) DURÉE : 99 années à compter de l’immatriculation au RCS de BAYONNE (P.A.) OBJET : la création, la détention, l’exploitation de tous fonds de commerce de vêtements et accessoires de mode, la commercialisation en demi-gros ou au détail de tous biens meubles corporels, et tout ce qui peut se rapporter directement ou indirectement à l’objet ci-avant énoncé. GERANTE : Madame Laurence NEUHAUS, demeurant à CIBOURE (P.A.), 52 avenue Jean Poulou, nommée pour une durée non limitée à compter du 2 janvier 2009. La Gérante « ATLANTIC FINANCE » Entreprise Unipersonnelle à Responsabilité Limitée Au capital de 72.240 euros Siège social : Rue des Artisans Z.I. de Jalday 64500 – SAINT-JEAN-DE-LUZ RCS : BAYONNE B 449 059 864 AVIS DE PUBLICITE L’associé unique en date du 27 juin 2008 a décidé la transformation de la Société en Société à responsabilité limitée à compter du même jour. Cette transformation entraîne la publication des mentions suivantes : Forme : • Ancienne mention : Société par Actions Simplifiée • Nouvelle mention : Société à Responsabilité Limitée Administration et gérance • Ancienne mention Président - Monsieur Didier LABALETTE • Nouvelle mention Gérance : - Monsieur Didier LABALETTE demeurant : Chemin Larrondoa – 64210 – ARBONNE Commissaires aux comptes : • Ancienne mention - Monsieur Jean-Michel LABROUSSE, Commissaire aux comptes titulaire, - CABINET FIAC, Commissaire aux comptes suppléant. • Nouvelle mention Néant Les mentions antérieures relatives aux sociétés par actions sont frappées de caducité. RCS : BAYONNE Pour avis. DISA Société à responsbilité limitée au capital de 7622,45 € siège social : 2 rue d’Astour-chez SARL INNODEV 83000 TOULON 384 883 906 RCS TOULON Aux termes d’une délibération en date du 2 janvier 2009, l’assemblée générale extraordinaire a décidé de transférer le siège social du 2 rue d’Astour, chez sarl innodev, 83000 Toulon, à la Maison Atherbea, Le Bourg, 64310 Sare, à compter du 2 janvier 2009, et de modifier par conséquent l’article 4 des statuts. La société fera donc l’objet d’une nouvelle immatriculation auprès du registre du commerce et des sociétés de Bayonne. La société dont l’objet social est l’étude, le conseil et l’assistance en matière d’aménagement lié à l’urbanisme et à l’habitat, a été constituée pour 99 ans à compter du 24 mars 1992.


8

Biziak bizi-bizi zortzigarren probintzian Bizia da bizia, fite ari duzu, baita Diasporan ere. Egun guziz da jendea hiltzen, ume berriak sortzen dira, ekimen eta aktibitate berriak azkartzen eta beste batzu akitzen eta bukatzen. Buffalo Wyomingetik aipatzen daukute 90 urte bete --eta ospatu-- berri dituela Pete Caminok. Orroit, Pete Buffalon sortu arnegitarra dela, hala baitziren bere burrasoak. Duela urte guti bisitatu zuen Petek lehen aldikoz Euskal Herria, eta euskaraz mintzatu ahal izan zen Arnegin sortu bere ahaide eta lagunekin. Bisita hori film batera ere bildu zuten amerikano Pete Caminok 90 urte bete batzuk, “The Last Link” (Azken lokarria) ditu Wyoming-eko Buffalon, izena emanez. zorionak, Pete! (Arg. EuskalKultura.com)

Urte berria hasirik, urtarrilaren 2an gertatu eta jakin genuen Mixu Mixelena kantariaren heriotza, tupustean, Baionan Aviron Bayonnais eta Castres taldeen arteko errubi partida denboran, bihotzekoak jo ondoren. 38 urte zituen eta itzuli berria zen Mixu Argentinatik, Maialen Errotabehere eta Xabaltx-ekin (MMX proiektuarekin) emanaldi batzu emanik euskal etxeetan. Anitz lagun utzi zituen han eta bere heriotzaren berriak oihartzun berezia izan du Buenos Aires hiriburuan eta probintzian. Loturak azkartzen doaz Euskal Herriaren eta Diasporaren artean eta egun, berriak instantean jakiten direlarik, ohargarria da bizia, berriak eta geroa ere elgarrekin dugula hango eta hemengo euskaldunok, partikulazki euskaltzaleok. Mundu tipiarena eta loturak azkartzearena ez dira hitzak bakarrik. Iragan asteburuan bilduak dira Argentinako Mar del Platan Estatu Batuetako (AEB) eta Argentinako euskal etxeetako buruzagiak. Bidaia egina dute horrendako, heien partaide argentinarren ikusteko, Estatu Batuetako NABO erakundeko hiru ordezkarik, Mary Gaztambide, John Ysursa eta Izaskun Kortazarrek. Mary Gaztambide NABOko lehendakaria da, sortzez estatubatuarra eta Utah-ko Salt Lake Cityn bizi dena, Jean Gaztambide arnegitarrarekin esposaturik. John Ysursa estatubatuarra da baita ere, Kaliforniako Chinon bizi dena, Ortzaize eta Donoztiriko alaba den Jenny (Petrissans) Ysursarekin esposaturik. NABOko permanenta da bera, koordinatzailea. Izaskun Kortazar, azkenik, Euskal Herrian sortua da, Bizkaian, eta Idahon bizi den neska gaztea da. Bera okupatzen da Estatu Batuetako euskara eskolez. Elgarren berri hobea ukan, elgarrengandik ikasi eta Argentina eta AEBetako euskal ekimenen hobeki koordinatzea da bilkura hauen helburu, Euskal Gobernamendua tarteko. Aste huntako berriak bukatzeko, zer hobe lagun baten alaba sortu dela eta Nevadako Elkon euskaldun tipiño bat gehiago badela erraitea baizik. Alaba ukan berria du, urtarrilaren 5ean, Amaya Ormaza euskaldun amerikanoak. Sofia ezarri dakote tipiari izena eta ama eta alaba ontsa dira. Uros legoke AmayaAmaya Ormaza-Winer, ren aita, Pete Ormaza, 2006 urte hastaSofia alaba tipiarekin, penean zendua, bere alabatxi berriaren zorionak eta ongi ikusten. Zorionak Sofia berari, bi urte etorri! t’erdiko bere ahizpa Katharine Isabel-eri, eta Ormaza eta Winer familieri. Agian 18 urteren buruan Sofia tipia bere ama bezala Euskal Herrira jinen da urtebetez eta atxikiko du Ameriketan nahiz Euskal Herrian euskaldun egiten gaituen kultura eta sentimendua ! Joseba Etxarri

-Ortzegunean (21.OO), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Ring d’Impros» antzerki ikusgarria. -Ortzegunean (21.00), Hendaian, Variétés gelan, «Le ventre des philosophes « antzerkia. -Ortzegunean eta ortziralean (20.00), Angelun, Barojako zalditegietan, «Cosmétique de l’ennemi» antzerki ikusgarria. -Asteburu guzian, Ziburun eta Beskoitzen, herriko bestak Jondoni Bixintxoren ohoretan. -Ortziralean (20.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, musika, olerki, antzerki eta pintxo. -Ortziralean (21.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, «Lur Sagar» dantza ikusgarria. -Larunbatean, Ainhizen, Euskal-Herriko Laborantza Ganbarak ospatzen bere lau urteak. -Larunbatean (10.30), Miarritzeko mediatekan, «Patxibusa», euskarazko irakurketa haurrentzat. -Larunbatean (19.00), Hazparnen, Mendeala bilgunean, Danborrada elkartearen besta, talo ta xingar janez, Féminin Pluriel taldearekin. Ondotik, kelto musikaldia, Acoustiques Anonymes eta Briganthya taldeekin. -Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «Le mariage de Figaro» antzerkia. -Larunbatean (21.00), Maulen, Maule Baitha gelan, Brothers Anaiak. -Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Salsa Verde taldea. -Larunbatean (21.00) eta igandean (17.00), Baionako antzokian, «Urraska» dantza ikusgarria. -Igandean, Eskiulan, Xuberoko maskarada Barkoxeko gazteriaren eskutik. -Igandean, Ahetzen, kukuso-merkatua. -Igande aratsaldean, Izturitzen, Denen Etxea biltokian, mus lehiaketa Arberoako ikastolaren alde.

ZOHRA Duela hamabost urte sortu zen Flora eta telebixtek erakutsi zuten bere amaren ondoan, ama ari zelarik lanean, altzoa paperrez hornitua adieraziz, haurra ukana gatik, segitzen zuela bere ministro lana. Delako ama hura Segolene Royal. Urtarrilaren 2an Frantzia guziak jakin du Zohra, Rachida Dati-ren alaba sortu zela mail haundiko Pariseko klinika batean. Ez da telebixta sartu klinikan, bainan bost egunen buruan ikusi dugu haurra amaren besoetan jalgitzen zela klinikatik. Ama berriz lanean, bost egunen buruan ! Hau bai, balentria ! Pentsa daiteke haurra ez dela haurtzaindegian, bainan, behar bada, aita ezezagutuak hartu dituzke amak merezi zituen oporrak.

Gehexan Pontto

ZER DAKIZUE EUSKAL HERRIKO LABORANTZAZ GAUR ?

10.000

ENPLEGU BAINO GEHIAGO ERAGITEN DITU LABORANTZA ALORRAK EUSKAL HERRIAN

5000 ETXALDEREKIN

Ez baiditaike laborantzarik izan laboraririk gabe, eta laboraririk lurrarik gabe, Pririnio-Atlantikoetako Laborantza Ganbarak aholkatzen eta laguntzen ditu departamenduko herriak beren hirigintza proiektuetan, laborantzako lurrak begiratuak izan diten, bihar ere laborantza indar bat izan dadin Euskal Herrian.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT

agriculturedupaysbasque.com euskalherrikolaborantza.com

Jendeak, lurraldeak, gaur eta bihar


Herria 2990