Page 1

Encart Championnat Bertsu 2008

Bertsulari Xapelketa 08 ageria

2008-ko Urriaren 9-koa 9 Octobre 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2976

Akerra zaharrago eta haren adarra gogorrago ( Beljikako erran zaharra)

UNTUTSIK Untutsik, untuntsik, oinutsik, urtutsik, ortutsik, zankutsik, ez dugu segur hitz eskasik oinetakorik gabe girela erraiteko! Untutsik eta bidean joan behar halere aitzina, hortan ditugu nolazpait hazpandarrak ere, hori erakusterat emaiten dute hain xuxen “Untutsik bidean “ sail horrekin. Aste berezi bat lehengo zapeta lantegiak gogoan muntatua, oroitzapen asko eta asko harrotuz, on eta txar berdin, karia hortarat. Denbora batez, etzen lan eskasik Hazparnen, hainbeste eta hainbeste jende, gizon ala emazte, zapeta lantegietan ari, “atelerietan” orduan frangok erraiten zuten bezala... Frangok lantokirat heltzeko bide ederra oinez egiten zutelarik egun guziz, euri ala ateri, hotz ala bero... Gero, lanean karraskan ari behar, burua biziki altxatu gabe... Irabaziak etziren hain handiak bainan lana segurtatua zen. Eta frangok bazuten bestalde edo baratze mutur bat, edo behi pare baten atxikitzeko doia pentze berdin... Ainitz langile kurutzatzen ere laborariekin, heien laguntzerat joanez larunbatetan bereziki, belarretako, arto-jorrako, mahats biltzeko, iratze pikatzetako, azkenean zernahitako... Denborak kanbiatu dira, azkarki kanbiatu, hori denek garbi ikusten dugu. Ez du ere balio iraganaren ondotik joaitea bixtan da bainan on da haatik artetan gogoratzea nundik heldu giren, gisa hortan hobeki baizik ez baita ikusten norat ari giren... Jaz, Hazparnen muntatu 6. kulturaldian, ohoratu ziren herritar bertsulariak, aski ederki gainerat, baitzen nun zer erran. Aldi huntan beraz zapetainak, denetan langile trebe eta xintxo batzuen fama zuten zapetainak, arta handirekin ari zirenak beren lanari. Gaia ez da bera, bainan hazpandarrek untutsik joaite hori aipatzearekin, batbatean gogorat heldu zaut batzuk hor gaindi ez ote gintuzketen ezarri nahi ez bakarrik oinetakorik gabe bainan kasik biluz gorri, soinean dugun jauntzia, euskaldun egiten gituen gure nortasun bereziaren jauntzia kendurik... Holakoentzat Euskal-herria oraino ederrago bailitake naski... euskaldunik batere gabe! Ikusiz zer axola duten zonbaitek gure kulturaz, gure mintzairaz, gure etorkizunaz... J-B D

GARROAN

BIO PRODUKZIOARI BURUZ MERKATU IKERKETAK

Hazparneko lurraldeko biltzar batean erabakia izan da Lekorneko hautetsien ganik etorri den galde bati ihardestea. Hauen nahikaria da Garro-ko funtsetan, 5 ha lur berextea, bio baratzeki produkzioa egiteko eta huni buruz egin beharrezkoak diren merkatu ikerketa batzuen eremaitea. Hazparneko lurraldea litaike ikerketa horietaz berme eta ere ordaintzale. Garroa jauregia doan ekintza bide bat dago hau, ohargarri baita bio produkzioak eskas direla hemen gaindi, nahiz galdea azkar izan. Garroan, orotarat, 30 ha dira eta beraz 25 gelditzen dira oraino. Etorkizun hurbil batean, ikus lezakete nola balia gainerateko eremu horiek. Adibidez: lehen proiektu hortako produkzioaren tokia emendatuz, berdin ere

lekuan berean mozkinen aldatzeko tokiak eraikiz, edo oraino, laborantxa ikerlan batzuentzat beiratuz. Hazparneko lurraldearen gain den merkatu ikertze horrek ez dio deus kentzen Lekornek Garroan daukan eskubideari. Horren gatik eta ikerlan horren ondorioz, erabakiak izanen dira xuxen proiektuaren mugak, zertarako, norekin eta zer hainetakoak izanen diren. Bio baratzeki mozkinek arrakasta gaitza ari dute hartzen orotan; gero eta gehiago, eroslek galdatzen dute produkzio lekuan berean erostea ere. Lekorneko herriak asmatu proiektu hori, gaurko ikusmoldean bururatzen balitz, helburua litaike, ikastegietako, xahar etxetako, haur zaindegi edo bertze edozein kantina molde guzietan, astean

Hazparneko lurraldearen bilkuran Lekorneko hautetsien mahaina

Garroko historiko labur bat Garro-ko ontasunak ez ziren, usu errana den bezala, J.H. Lesca jaunarenak, bainan bai Garroko Bikontearen ondokoenak. 1930 eko urtean, Lesca jaunak ainitz diru utzi zuen Baionako herriari ontasun horren erosteko, hau laborantxa ikastegi bezala baliatzekotan. Bera Azkaindarra zen, Hego Ameriketan diru asko irabazirik, berriz

Euskal Herrirat etorria. 80 urte hurbil zituen jadanik dirua eman zuelarik jauregi hortan laborari ikastegi baten eraikitzeko. Lan hori nahi zuen norbaitek segi zezan, euskal laborariak bere lurra berak lantzezan eta hunen gainean bizi zadin. Geroztik, laborantxa formakuntza ikastegia izan da 1970-eko urteak arte. Berantago, gastu bide bilakatu zen. Lesca jaunak, bere emaitzan, azpimarratua zuen urteko diru zenbakiak ez zirela karga bat behar bilakatu herriarentzat eta beraz, irabazte baino gastu gehiago gertatu denean, 1997ko abendoaren 22 an, Baionak utzi zuen ontasun hori, 30 ha lur eta jauregia Lekorneko herriari.

Jean Arotcarena

ARRANTZALEAK TALDEAREN 40 URTEAK BESTA BAT GUZIZ ALEGERA

Oraiko eta lehengo Arrantzaleak

Iragan asteburu hortan ditu beraz Arrantzaleak kantari taldeak ospatu bere 40 urteak. Lehenik, Donibane Lohizuneko jaialai ezkerparetan, gaitzeko kantaldi ederra eskainiz! Giroa ere araberakoa segur, zernahi jende bildurik, denak omore onean, denek erakutsi nahi zoin atxikiak dauden Arrantzaleak multxo alegera horri! Ez baita harritzeko ere karia hortarat agertu oroitzapen-liburuak eta taldearen kantu guziekin ateratu CD-ak ukan baitute arrakasta handia! Peiuco Duhart auzapezak ere kartsuki agurtu ditu kantariak, konplimendu beroenak

behin edo bietan eskaintzea Garro-ko ontasunetan egin baratzeki bio horiek. Proiektu hau bururatzen denean, erabaki beharko da ere zein izanen diren tokiaren erabiltzale partaideak eta zer mugetan neurtuak izanen diren.

Garroa Jauregia

eginez. Kontzertuak iraun du lau oren ezbaian eta denbora hori joan da ohartu gabean bezala, denak loriatuak baitzauden, hoinbeste kantu eta hoinbeste kantari entzutearekin! BETIKO ADIXKIDEAK Hasteko Gérard Luc akordeonixta eta Arrantzaleak taldea bera, aspaldian elgarrekin artzen direnak. Ondotik, adixkide minak dituzten talde batzu, A Contre Choeur, Saiberri, Diabolo eta holakoak, azkarki txalotuak izan direnak, Paquito Diaz, hau ere betiko laguna, Nekez Ari, hau

ere kasik 40 urtetarat heldua, Bazkal ondoan denak Arrantzaleak kostatar taldeak Euskal-Herri lorietan entzule barne hortan bere anaia bezala duena... Batzuk eta bestek zernahi kantu xaramelatu dute, gehienak euskal-kantuak. Entzun beharra ginuen ere Aritzak taldea, ezinbestean ezin arizan dena kantuz, bera ere aski penatua baitzen ezinbeste horren gatik, bihotzez bere atxikimendu nasaia erakusten zuela... Ahantzi gabe Estudiantina bere berrogoita-zonbait musikari airosekin... Ondarrerat, zoin hunkigarri taulen gainean elgarretaratuak ikustea kantari guziak eta hoien artean Arrantzaleak taldean urteak jin eta urteak Biharamunean, Ziburuko kirolzelai bazterrejoan arizanak diren gehien-gehienak, batzu an, Léo-Lagrange elkartearen biltokitik han urrunetik espresuki jinak. Denek gogoan berean, hiru ehun bat lagun bildu dira zutela mundu huntarik joana den bakarra, adixkideen arteko bazkariarentzat. Jo Sarasola, bideko errekontru batean zen- Arrantzaleak taldea lagundu eta laguntzen dua; gogoan ere Estitxu zena, Arrantzaleak duten ainitz han ziren. Beñat Elizondo ere taldearen adixkide handia... han bere txarangarekin bazterren oraino gehiago airosteko! “BOGA BOGA MARIÑELAK”... Bazkari hauta, Jojo Aramburu eta hunen Azkenean, “Boga boga “ eta holako kantu lagunek xarmanki prestatua. Ondotik, berriz xahar batzu eman direlarik, bai eta “Zato ere kantu andana bat, jende guziak lorietan, Gurekin” eta Arrantzaleak taldearen fama ondarrerat Michel Telletchea kantari famaegina duten batzu, gero egundainokotan tuak ere parte hartzen zuela bere boz xora“Zorionak zuri” errepikatu denean, kantu garriarekin... horren lehen pikorra entzuleen artetik nolaz- Zinez besta guziz kartsua eta besta biziki pait jalgia, txaloak ezin geldituak ziren, jende hunkigarria! Biba zuek Arrantzaleak eta guziak xutik eta tirahala esku-zartaka! agian luzaz!


2

• Zinbabue herrian, Mugabe zaharrak (84 urte) ez amor emanik neholaz ere, hautsi-mautsi batean geldituak dira denaden, Mugabe president eta Morgan Tsangirai haren kontrarioa lehen ministro, bainan gero dira nekeak, gobernuaren eremaiteko ministroak ezin hauta, baten eta bestearen aldekoak nola erreparti. Bereziki ministerio haundienak nori eman, hortan dira ezin konponduak orain arte. • Amerikako bozen kanpaña aitzinatua delarik, azken asteetan alabaina, Obama demokrata aitzinean da, nahiz ez aski abantailekin, zeren errepublikano alderdia segurago agertuz ainitzi, Obamaren abantaila hor urtzea ez bailitake ezinezkoa ondar oldarrean. Bizkitartean dudak badaude ere beste alde batetik, Mc Cain president gaiaren gainean baino gehiago Sarah Palin anderearen aldetik. Andere hau, ez hain ezagutua izana gatik, gustatua zitzaien ainitz bozemaileeri, berritze baten menturan eta erlisionez ere ainitz amerikanoren harikoa. Bainan huna : beste alde batetik, dudak piztu ditu Sarah Palin andereak eta hutsak ere egin ditu, agertzerat utziz ahula duela maila herriarteko eta munduko politikan. Gainerat 72 urtekoa izanen du Mc Cain lehendakaria eta ez osasunez hain segura. Preseski, hau ezintzerat heldu balitz, ba ote luke andere horrek president on baten gaia ? Bainan eleak dira hoik oro, eta zer ez da erraiten boz denboran ? • Pakistan herrialdean lanak ditu armadak Afganistango Kunar probintzia alderat joanak diren Al Qaidatiar militanteen izurritearekin. Berak dio badituela islamista gudari andanak hilak, eta begitan du hor nunbait Al Qaidako bigarrena ditakeena. Denbora berean herriko jendea ihesi doa gudu txarren beldurrez hots 260.000 jende bederen berriki beren ezagunetarat joanak edo galduak dabiltzanak nunbait. Tabilan horiek ere hor dituzte beren terrorista lagunak eta bada beldurra horietakoek zutela Benazir Butto anderea hil joan den abendoaren 27 an. Holako jazarle gogorren kontrako gudua zaio Pakistango podoreari baitezpadakoena. Ez dea ote horietan ere Baitullah Mahsud gudariburu beldurgarria ? • Somaliako uretan, Afrika eta Asiaren josturan, Ethiopia ere hor berean, itsaslapurren zain dabiltzala ezagun dute amerikanoek. Al-Qaidatiar islamistak dituzte hor aiher, erruso armaketari eta ukrainarrak begistatzen dituztela beren ustez eta hauk bestelako solasak izanki, Sudan auzoa eta Kenyarekilako tratuak bai estakuru. Horiek hola, ez da beraz batere harritzeko amerikar Estadu batuek baitute hor gaindika ere beren plana lur eta itsasalde horien bakezkatzeko. Bakotxak bere gisako bakea, bixtan dena.

• Indoxina aldeko Khmer gorriak ez dituzte segur ahantziak alde hetako zenbaitek, bi miliun ta erdi jende hilarazi baitzituzten Pol Pot diktadorearen aldekoek 1975 eta 1979 artean Kanputxea edo Cambodge hortan. Joan den ekainaz geroz hor dabiltza ONU Nazioartekoa eta hangotiar ainitz justizia galdez hango krimez bainan zer egin, beti gerorat emanak direlarik holako gauzak ? Joan den aste hortan berean Transparency International erakundeak etzuena 14 garren lerroan ezartzen, 180 etarik, Kanputxeako gauzen inkesta ? Hori ere, gizonen justizia, hain etsigarria ! • Georgian erruso soldadoak hasiak dira okupatuak zituzten hango lurren uzten joan den urri hunen lehenaz geroz. Bazituzten hor alabaina 800 soldado joan den abuztuaren 7an abiatu auziez geroz eta laxatzen ari dituzte Kvenatkotsa eta Narzaberiko bideetan eginak zituzten pasadebekuak. Erran behar da joan den abuztuaren 26an zituela Errusiak Ozetia eta Akazia probintziak bereber ezagutuak eta bi horietan badauzkala oraino 3.600 soldado bere indarraren lekuko. • Gordon Brown travaillisten gizona eta lehen ministroa apalenean orai herritarren estimuan, ez du jadanik mentura handirik helduden 2010 urteko bozen irabazteko parlamentuan. Kontserbadoreek dute mementokotz gaina biziki aise Ingalaterran. • Angolako arma saltzen auzia idekia dute, duela 18 urte Afrika alde hortan egin ziren trafiku haundiena, frantses eta beste orduko podoredun gizon alde bat inarros ditzazkeena, hola ibiliak diren afera horietan.

Bizkaiko Bertsulari Txapelketa Bizkaiko Bertsulari Txapelketa helduden igandean, urriaren 12an, hasiko da M e n d e x a k o pilotalekuan. Abenduaren 20ra arte, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatuko dira. Orotara 36 bertsularik hartuko dute parte.

Xapelgoan parte hartuko duten bizkaitar bertsulariak

ETA-ren atentatua Tolosan Tolosako epaitegiaren atean ETA-k ezarri lehergailuak kalte haundiak eragin ditu egoitzari eta inguruetako hogei bat auto eta etxebizitzeri. Zauriturik ez da izan zeren bizilagunak etxetik ateraraziak zituen Ertzaintzak. Leherketaren abisua DYA-ri egina izana zen 20 minuta lehenago. Ertzaintzaren arabera, bi pertsonek ezarri dute lehergailua, zartarazi baino ordu bete lehenago. Hamarbat kiloko lehergailuz osatu bonba zaku batean gordea zuten. Zilo haundia eragin du zapartatzeak karrikan eta egoitzan. Hogoi bat auto kaltetuak izan dira eta justizia sailburuaren arabera, kalteak 400 mila euro ingurukoak izan dira eta langileek ezin izanen dute lan egin zenbait ilabetez.

Legezkanporatzeen kontrako manifestaldia Bilbon Milaka eta milaka pertsonek manifestatu dute larunbatean Bilbon ANV eta EHAK alderdien legezkanpo ezartzearen kontra. Salbuespen egoera salatzeko eta ilegalizazioen kontra ezker abertzaleak deitu mobilizazioan parte hartu dute besteak beste Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaileak, Jone Goirizelaia Batasunako Mahai Nazionaleko kideak, Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohiak, Eugenio Etxebeste Arizkuren Antxon ETA-ko agintari historikoak, Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkideak, Kepa Bereziartua ANV-ko presidentak, Arantza Urkaregi ANV-ko ordezkariak, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) auzapezak, Marine Pueyo Iruñeko kontseilariak eta Tasio Erkizia HB-ko agintari historikoak. Hitzaldian, PSOE salatu dute Euskal Herria eraikitzen dutenen kontrako gurutzada egiten duelako, Euskal Herriak askatasunik ez dagoen salbuespen egoera bizi duela azpimarratuz, Euskal Herrian ez dagola demokraziarik eta demokraziaren alde lan egiten duenari terrorista diotela, torturatzaileari demokrata deitzen zaiolarik.

Ibarretxe, Lopez eta Otegiren kontrako auzia urtarrilaren 8an Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSEEE-ko burua urtarrilaren 8-tik harat epaituko dituzte, 2006eko uztailean Batasunarekin egin bilkuraren ondorioz. Arnaldo Otegi, Juan Jose Petrikorena, Pernando Barrena, Rufino Etxeberria eta Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko ordezkariak ere epaituak izanen dira. Lekuko gisa auzian parte hartuko dutenetan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenta, Jose Maria Aznar presidente ohia, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa eta Alec Reid Ipar Irlandako apeza. Zentzurik gabeko epaiketa salatu dute auziperatuek.

Kontxi Bilbao Ezker Batuko deputatuak bere kargua utzi

AUTOEN BESTA? Parisen ideki da bi urtetarik muntatzen duten auto erakusketa nagusi edo “saloina”, hilabete hunen 19-a arte segituko dena. Azken aldian miliun bat eta lau ehun mila ikusliar izan zirela,

Ttipi eta handi auto berrieri so

aurten beste hainbeste segurik igurikatzen omen dituzte. Bizkitartean, giroa ez da hain arraroa. Segur, auto-egile gehienek indar gaitza egiten dute jendearen biltzeko, eta molde berezi batez eroslearen bereganatzeko, bainan autoak ez du oro har denbora batez ukan zuen tira handi hura. Bai, sekulan baino auto gehiago bada bazter guzietan eta jende ainitzek diote autoa baitezpadakoa zaiotela, ezinbestean bada ezinbestean, lanerat joaiteko ala zernahitako. Denbora berean, denek ikusten kasu eginez ari behar dela, ezantza azkarki kariotu delakotz - eta merkatuko dela menturarik ez - gainerat, hirietan segurik, aparkatzea neke dela eta kario heldu, bestalde autoek hedatzen duten kotsadura ere hor, ingurumenaz badelarik naski gero eta axola gehiago... Hots, autoak ez du baitezpada lehengo arrakasta hura. Denik ere, auto ttipiak, sobera “gormantak “ ez direnak, hobekixe ateratzen dira... Halere, 322 auto-egile etxe badira Pariseko erakusketa hortan, denak zoin-gehiagoka ari, 25 herrialde desberdinetakoak... Auto berrien besta beraz gisa guziz, zerua arras goibel izanikan ere...

GOAZEN AITZINA

Pariseko egunkari batek egin-arazi sondaia baten arabera, jende ainitzek, % 79-ek naski, halako beldur bat ba omen dute banko ixtorio ilun eta nahasi horiekin, geroari buruz ez batere fida, nehork ez jakin-eta zer gertatzen ahal den! Eta banko batzuek Ameriketan ala nun nahi gaitzeko afera txarrak eginik, denen buru ez dituenetz Europa zahar huntan ere gutarteko jendeak pekatu beharko ondorio latz batzu! Denek ikusten badela tratu eta jestu zernahi bankoen artean, berexte eta elgarretaratze, handienak eta azkarrenak direnek tiipiago eta ahulago direnak beretzen, beste “ezkontza” batzu ere egiten nehork usteko etzituenak berdin... Anartean, deus ez balitz bezala, dena espantu bazterretan loto delako jokoa berritu dutelakotz, zernahi afera ere bat-batean departamendu eta lurraldeak ez ote litazkeenetz arramoldatu eta nolazpait batetaratu behar, iduri-eta deus presatuagorik ez den egiteko!

LEHEN BOZALDIAN BEREAN...

Pentsatzeko zen bezala, eta joanden astean hemen berean ginion bezala funtsean, Gérard Larcher hautetsia izan da zenaturren biltzarburu. Lehen bozaldian berean 173 boz ukan ditu, Jean-Pierre Bel sozialixtak 134. Halere, eskuinaldeko hogoi bat boz eskastu zaizkio, hautagai etziren batzueri joan direnak, eta bestalde hameka boz izan dira xuri edo baliogabe... Hainbestenarekin, eztabada pizkorrak sortu dira zenaturrak sosaren aldetik aise ari direla beren alde, keinka huntan denek diotelarik sosari kasu egin behar dela... Hala nola ados ziren Christian Poncelet biltzarburu ohiak Pariseren erdian atxikitzeko, president ohi gisa, gaitzeko bizitegi ederraren gozamen osoa, errextasun frango bestalde, eta hori bizi zeno. Ikusiz bazterrak ari zirela kexatzen, berak uko egin diote izariz kanpoko abantail handi horieri, erasiaka haatik norbaitek gaixtakeriaz larrutzen ari balu bezala! Ez ohartzen ere gisa hortako fagoreak zinez ezin onetsiak direla! J-B D

Kontxi Bilbao legebiltzarreko kideak bere kargua utzi behar izan du auzitegien aginduz. Ezker Batuko deputatua, Juan Mari Atutxa (PNV) legebiltzar burua eta Knörr (EA), auzitegi gorenak gaitasun gabetu zituen, Sozializta Abertzaleak, ezker abertzalearen legebiltzarreko taldea ez desegitea gatik. Ezker Batuko bere lagun eta hautetsiek agur hunkigarria egin diote Kontxi Bilbaori. Juan Mari Atutxak ere parte hartu du agurrean erranez bidegabekeria izan dela gaitasun gabetzea. Bere kargua Jose Miguel Fernandez Ezker Batuko arabarrak hartuko du.

De Juana Ipar Irlanda osoan bilatua Donostian egina izan zitzaion omenaldian, bere izenean irakurri gutunean terrorismoa goresteaz akusatzen dute. Auzitegi Nazionaleko epaileak galdea egin dio Interpoli, Iñaki de Juana Chaos ETA-ko preso ohia Belfasten edo Ipar Irlanda osoan bila dezan. Bere pasaportea erreberritzera joan zen Irlandako enbaxadara irailaren 3an, helbidea eta bi telefono zenbaki emanez.

Lanera joaitea 9 euro eta ordu bete gostatzen zaie euskaldunei Hegoaldean 9,5 euro eta 60 minuta behar ditu norberak laneko joan jinak egiteko. Nafarroan doi bat gutiago : 8,1 euro eta 51 minuta. Espainian aldiz banaz beste 57 minuta eta zortzi euro gostatzen zaie.

Karlos Arguiñano sukaldaria saristatua Iruña 2008 gastronomia saria lortu du Karlos Arguiñano sukaldariak. Zarauztarrak eskertu ditu bere inguruan lan egin eta laguntza ekartzen dioten guziak. Telebistatik 5000 sukaldaritza programa gaindituak ditu. Jadanik saristatua izan zen Juan Mari Arzak zuen aldamenean.

Bridgestone enpresan lan geldialdiak Pneumatikoak egiten dituen enpresak ekoizpena geldituko du 16 egunez Basaurin eta 13 egunez Usansolon. Saltzeen gutitzeak behartu ditu zuzendariak neurri horren hartzerat. Neurri horrek Basauri, Galdakao eta Burgoseko 2.804 langileri eragingo die. Irailaren 26an aurkeztutako neurriaren arabera, enpresak ekoizpena geldituko du 16 egunetan Basaurin eta Burgosen, eta 13 egunez Usansoloko fabrikan, Galdakaon. ELA sindikateko ordezkariak neurria salatu du zeren 2007-an etekinak %200ez emendatu baitzituen enpresak.

Pirineotako hizkuntzak Iruñean bilduak Euskarak, katalanak, okzitanoak eta aragoiarrak parte hartzen dute Euskaltzaindiak antolatu bilkuran. Michael Metzeltinek ireki du biltzarra, “Pirineotako hizkuntzak” mintzaldiarekin. Hizkuntzen oraina eta geroa dituzte aztergai.

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen eguna Milaka eta milaka lagun hurbildu dira Irurara, Gipuzkoako ikastolen eguna ospatzeko. Aurtengo ibilbideak 6,5 kilometro luze zituen, Irura eta Anoeta artean. Helduden urtean Donostiako Zurriola ikastolak antolatuko du.


3

EZTITXU VIVANCO Irailaren 22-an, Eztitxu Vivanco etorri zaigu Miarritzeko Itsas-Argi ikastolara, Pekineko joko paralinpikoetan parte hartu duelako igeriketa sailean. Eztitxuk hamabost urte ditu eta Pekinen aritu diren kirolaririk gazteena zen. Gauza ainitz kondatu dizkigu, gure galderei erantzun du eta argazkiak eta han ukan dituen gauza batzu erakutsi dizkigu. Eztitxuri zango bat falta zaio bainan ongi igeri egiten du. Bost urtetan hasi zen igeri egiten eta lehen medaila 12 urtetan ukan zuen. Astean hemezortzi orenez eta egunean bi edo lau orduz trebatzen da. Joko olinpikoetara joateko, selekzioak pasatu behar izan ditu : minuta bat eta hogei baino gutiago egin behar zuen edozein igeriketa moldetan, minuta bat eta hemezortzi egin zuen. Ez du medailarik irabazi bainan kontent da hala ere. Londreseko jokoetan espero du parte hartuko duela eta medaila bat irabaziko duela. Trenez joan zen Parisera eta han hegazkina hartu zuen Pekineraino. Lasterketarik ez zuenean, Txina bisitatzen ibili da. Txinako harresian bi orduz egon da. Argazki batean harresia gauaz ikusten da. Hiri debekatuaren urrezko lehoiak ere ikusi ditu. Gauza onak jan ditu: suxi, irrisa eta beste gauza ainitz. Han lagun ainitz ukan ditu beste herrietatik. Txinatarrez bi hitz badakizki : milesker : xiexie eta egin on : mirao. Sinadurak ukan ditugu. Biziki kontent ginen. Bukaeran, argazki bat egin dugu. Miarritzeko ikastolako ikasleak

Denak zoin gogotik ari kantu eta kantu!

ZORIONAK ARRANTZALEAK! Aski besta ederra izan da joanden asteburuko hori, larunbatean Donibane Lohizunen eta igandean Ziburun, Arrantzaleak taldearen 40 urteak ospatuz lehen orrialdean kondatzen dugun bezala...

Krisia bai ala ez bizitegien salerospenetan ?

Michel Telletchea kantari famatua ere jina bere aspaldiko lagunen ganat, kantu eder batzu eskaintzen zaizkiotela!

EZ ASKI USU BILTZEN Ziburun, Ziburu Aintzina zerrendako hautetsiek, ezkerreko eta abertzale direnek, gutun ideki bat igorri diote auzapezari, baizik-eta huts batzu badirela herriaren kudeatzeko moldean. Untsalaz herriko kontseilua bildu behar dela gutienez hiru hilabetetarik eta ez dela bilkurarik izan ekainaren 24-az geroztik. Batzorde batzu, legez xutik ezarri behar direnak herriko bozak iragan-eta sei hilabete barne, ez direla oraino muntatuak... Hots, arrangura frango badutela eta prefetari ere parte emana dute beren arrangura horien berri jakin dezan... UNTZIA HONDATU Donibane Lohizuneko untzi ttipitto bat, “Maniu” izenekoa, gauak gau hondatu da Landesetako itsas-alde hortan, zerbait azkarki jorik, xuxen ez dakite zer... Untzia laster joan da uraren zolarat bainan bi arrantzaleak salbatu dira barku ttipi batean plantaturik eta hartan egonik laguntzaile batzu heien ganatu arte. TIRABIRA ZONBAIT URRUÑAN Urruñako hautetsi abertzaleek jakinarazi dute errekurtso bat badutela helarazia Kexiloa auzoaldean egitekoak litazkeen bizitegi batzuen gainetik. 31 bizitegi eraikitzekoak bainan 6 bakarrik sozial-mailekoak. Hautetsi horien gostuko, herriko kontseiluan berean finkatu neurrien arabera, 6-en partez 8 segurik behar litazkeelarik (gutienez laurdena). Hautetsien beste arrangura bat, Kamieta etxaldeko lur batzu salgai izanki-eta zendako ez dituen herriak erosi behar, etxebizitzaz Kostalde guzian arduratzen den erakundea partzuer, herritarrentzat egiteko bizitegiak, lur horiek uzteko partez joaiterat kanpoko nornahiren esku eta bereziki aztapar handi zorrotzak dituzten etxe batzuen gomendio...

KANTU ETA KANTU Kantari koroen nazioarteko festibala, aurtengoa 22. ez idurika, Kostaldean gaindi eginen da aurten ere. Egunak aspaldian berexiak dituzte. Saila abiatuko da hilabete hunen 25-ean eta Omiasaindu bezpera arte segituko. Beti bezala, urruneko kantari talde batzu partzuer et hemengo bereko asko ere ba. Kontzertuak Donibane Lohizunen, Ziburun, Azkainen, Bidarten eta Urruñan. Topaketa berezi batzu bestalde Donibane Lohizunen. Egitarau nasaia gisa guziz. Xehetasun gehiago ondoko egunetan. BAZTERRAK MINBERA Hendaian, azken egun hotan muntatu bilkura batzuen argitarat, erraiten ahal da bazterrak frango minbera daudela hirierdi hortan akulatzen ari duten “Zubien Artean” sail horren gainetik. Gaitzeko lauza egina da burdin-bidearen gainezgain, lauza hortan zazpi egoitza handi beharrak dira, biga eraikitzen hasiak. Alde batetik, arrangura dira horko bizitegiak aise saltzen ahalko direnetz, merkatua biziki eztitu dela-eta. Bestetik, auzoko jende asko griñatsu, obra horien denen gatik makurrak badituztela beren etxetan, arraildura eta gaineratiko. Batzuk diote segur asurantza-etxeek kalteak ordainduko dituztela, beste batzu ez fida, kalte handiak balinbadira asurantzak ez dituela orobat denak estaliko eta saltsa ederra izanen dela ... OBRA PIZKORRAK Donibane Lohizunen, obran hasi dira Karrika-Handian eta ondoko karrika batzuetan. Lurpez argia, gasa eta urarentzat diren sare guziak behar dituzte berritu eta azkartu, gero behingo eta behingo untsa izaiteko gisan. Sei hilabete iraunen dute obra horiek, geldialdi batzu eginez eskoletako oporrak izaitearekin, Omiasaindu-kari eta Eguberri irian bereziki...

MIMORIA TRAMANDATA Lehen aldikotz EUSKAL HERRIAN / Pour la premère fois en EUSKAL HERRIA

AMAREN ALABAK / NAT & WATSON / INAHALA Taldea

URRIAREN 25 OCTOBRE - URRUÑA 9tan / 21h PILOTA PLAZAN Txapelarri berotu pean / AU FRONTON sous Chapiteau chauffé Herritarrak eta Lagundu Elkarteek antolaturik

Century 21 sarearen azterketa Frantses estatuan gertatzen den bezala, kostalde honetan ere bizitegien salmenten apaltze bat sendi da aurten, baina ezin dela krisi imobiliarioaz mintzatu dio agentzia honek, orekatze batetaz baizik. Duela bi urteri konparatuz prezioak ehuneko 15ean apaldu badira ere, duela 10 urteri konparatuz oraino biziki gora gelditzen baitira. Ondoko hilabeteetako tendentzia ere apalketa izanen dela pentsatzen dute Century 21 agentziako arduradunek, bainan beheititze hori 2009ko geldituko dela. Mentura guti beraz bizitegia erosi nahi duten klase mediako jendeentzat : prezioak oraino gora direla, erosmen ahala gero eta apalagoa delarik. Mikroklima berezia hemen FNAIM federazioaren arabera. Iparraldeko FNAIM, ontasun higiezinen sektoreko federazioaren arabera, bizitegi xahar ala berrien prezioak azkarki apaldu baldin ba dira frantses estatuan, iparralde honetan ez da horrelakorik sendi. FNAIM ordezkariek segurtatzen dute prezioak iazko heintsu berean daudela hemen, eta izaitekotz, bankoen joera zorrotzagoak duela galdea mugatzen. Euskal Herriko FNAIMen iduriko heldu den urtean probatuko da ea, oraingo ontasun salerospen apalketak egiazko krisia bat erran nahi duen. Dela Centuryk, ala FNAIM, biek aitortzen dute prezioak apaldu direla Hendaian bereziki azkarki, hegoaldeko jendeak ez baitu aparantziarik ere lehen bezainbat erosten orain, beraz bizi dute hor “mikroklima” bat iparrraldekotik desberdina.

ELB-ren BESTA L’Arcusgi korsikar taldea

Euskal Laborarien Batasuna sindikatak bere urteko besta beharra du urri huntan. Bi hitzordu berezi apailatu ditu. Urriaren 18an, larunbata (21:00), kontzertu handi bat Makeako ezkerparetan : lehen partean, MMX hirukotea (Mixu Mixelena, Maialen Errotabehere, Xabaltx) ; bigarren partean, L’Arcusgi korsikar taldea, 9 kantari eta 5 musikari, Euskal Herri huntan frango ezagutua hogoi urte huntan : “A voce ribella” beren diska berria aurkeztuko dute (bezperan Gernikan beharrak dira, biharamunean aldiz Iruinean, Nafarroa Oinez-en kari). Artetik Beñat Elizondo ere hor izanen da, ezagutzen diogun talenduz bazterren airosteko. Talo eta xingar, kontzertua aitzin eta ondotik. Urriaren 19an, igandez, Izturitzen, herriko gelan, ELB-ren bazkari herrikoia, ahatxekiarekin (axoa). Aratsaldean (16:30), gela ondoan den trinketean, bi pilota partida, bat sarez bertzea esku huska ; musika animazionea : Kiki Bordatxo. Aratsean (20:00) talo ta xingar.

Lan auzitegiko bozen apailuak LAB Aurten LAB sindikatuak Xiberoako eremua ere estaliko du lehen aldikotz. Lau sekziotan aurkeztuko ditu zerrendak Paueko bozka eremuan, Paueko auzitegi sozialera lotuak izan baitira Xuberotarrak. Bestalde, hautesle karta etxean eskuratu ez dutenek orain dute epea errekurtsoa egiteko, errexena sindikatu batengana joanez. LAB sindikatuak lan berezi bat egin du langabetuek ere hautesle zerrendetan beren izena emaiteko, 8000 langabetuetarik 800ek besterik ez baitu izena emana. Permanentziak egin ditu joan den aste osoan Baiona, Biarritze eta Donibane Lohitzuneko ANPEko egoitza eta Biarritze eta Bokaleko ASSEDICetako egoitzen aitzinean. CGT Joan den asteazkenean presentatu du bere zerrenda CGT sindikatuak, lema honen pean “gehiago irabazteko gehiago eskatu”, denen gogoan den “ gehiago irabazteko gehiago lan egin ” lemari ihardesten diona. “Prudom” auzitegi sozialeko bozak heldu den abendoaren hiruan iraganen dira, asteazkenez, lan lekuetatik hurbil idekiko dituzte bozka lekuak. Lanaren uzteko zailtasunak dituztenek gutun bidez bozka dezakete. CGTek azpimarratzen du langile frankok ez dakiela boz horiez deus ere, beren enpresek ez dituztelako tenorez deklaratu hautesle zerrendetan. Zuzenketen lanean ari dira CGT-koak.


4

MAKEA - LEKORNE

HAZPARNE

ITSASU

Lehengo Hazparne Laurent TWARDAK Lehengo Hazparne elkartearen lehendakariak utzi du bere alkia. Joanden asteko biltzar nagusian eman dituzte bi urte huntako gorabeherak eta bereziki 2006 eko “Lehengo Hazparne” pestaren diru zenbakiak eta gorabeherak xeheki aipatu ere. Biltzarre hortan kausitzen ziren bertze partaideak, beren karguetan finkatuak izan dira eta berriz bilduko dira bulego Lehengo Hazparne elkarteko bulego ohia : Vincent berri eta lendakari baten hautatzeko. Etchemendy, Laurent Twardak eta Karine Leon 2009-ko agorrilaren 8an izanen da berriz Lehengo Hazparne, oraindanik pesta horri buruz lanean hasiak dira. Zuzentze Nork nori eta zertako, jakin nahi dutenentzat ! Duela 15 egun, Herria kasetan agertu ditugu kontseilu nagusiko laguntzak, partikulazki kolegio ikastegieri eman diru laguntzak. Hala nola idatzi dugun Ursuia kolegioak altxatu dituela 167 987,25 € Kontseilu Nagusitik eta Elhuyar ikastetxeak, 95 262,17 €. Zenbaki hauek xuxenak dira bainan, ikastetxeak altxatu 167 987,25 €-etarik, 95 262,17 € gelditzen dira eta beraz, idatzi bezala 65 870,33 € Elhuyar kolegioarentzat. Ursuya ikastegiak altxatu duen diru gehiagoa, (72 725,08 €), haur arau emana izan zaion zenbakia da. Elhuyar ikastegiak aldiz, haur arau altxatzen duen dirua ez da jakina ; kolegio hau, Kontseilu Nagusiaren gain baita, orok dakiten bezala. Dong ikusgarria Iragan igande goizean, Jauregiko tontorre gainean eskaini dute ikusgarri miresgarri bat. Goizeko 7tan hasi da hau ilun beltza zagolarik oraino. 200 bat ikusliar etorri dira, ipuin amentsgarri aste kulturaleko egitarauaren lehen gertakari hortarat. Ezkila baten itxuran eraikia zaukaten beren aterbea eta hunen gaina mundu borobilaren irudian moldatua zen. Hau behin apalik bazen gau beltzaren hazta azpian lehertua iduri, goiz alba sortzen ari zen arauka altxatu da eta barnean ezkilaren joa andere batek itxuratzen zuen kulunka batetik zalantzan ibiliz. Ezkilak, biziaren orduak zenbakitzen ditu eta gertakarien latza doinuaren bidez eremaiten jakiterat. Ezkila, abereak ere dauka lepotik estekan, gizonak jakin dezan hor dagoela. Gizona joaldun bilakatzen balitz ere ? Eta gizona joaldun bilakatu da. Goiz albari deika, kantuz edo soinuz, iduzkiaz jabetu nahian. Azkenean argitu du, ezkila jo eta jo arizan da, iduzkia zabaldu da Hazparneko lurralde guzirat. Ikusliarrak itzuli dira beren egoitzetarat itxaropenez beterik, igande goiz hortako goiz albaren sorraraztean zerbait ikusteko balu bezala. Lagunarte taldeak eskaintzen zuen ikusgarri hori. Ipar Euskal Herrian lehen aldikotz izan da hau, kulturaldi ordu haundi bat, goiz jeikitzalentzat asmatua izan dena. Aste kulturalak segitzen du Urriaren 9an aratseko 9etan, Hazparneko Ttattolan : antzerki bat “Le petit théatre de pain” taldeak emanik : “Juglarea, Puta ta Eroa”. Urriaren 10ean aratseko 8ak eta erdietan : “Volem rien foutre al pais” Pierre Carles-en filma. Urriaren 11n 11etan Herriko Etxean : Pierre Duhour herritarraz hitzaldi bat Jamattit Dirrasar-ek eginik. Aratseko 9 tan, Ttattolan soinu sorkuntza eta bideoa : Anosoñosi eta Fabien Mogabure taldearekin. Urriaren 12an igandearekin, 11etan Joaldunak karriketan eta ondotik bazkaria Jondonaneko plazan. Janaldi denboran Beñat Elizondo hor izanen da bazterren alaitzeko. Euria balitz ezker paretan izanen da hau, Xehetasun gehiagorentzat, deitu, Eihartzea Kultur Etxea: 05 59 29 43 36 Julie Bercetche Jean Arotcarena

Heriotze Iragan irailaren 29an zendu da Baionan Pierre ARRATE, 88 urtetan. Luzaz egon da Itsasuko Maritxuenia etxean, karrika nagusian. Azken urte hauetan, bere egoitza zuen “Bon air“ xahar-etxean. Gure doluminak Fagolako familia osoari. Dantza ikastaldiak Ataitze dantza taldeak jakinarazten du kurtsoak hasiko direla 7 urtetik goragoko haurrentzat. Hortarako, izen emaiteak iraganen dira helduden larunbatean, urriaren 11n, arratsaldeko 3etatik 5ak arte, Atharri ezker pareta ondoan, usaiako dantza errepika gelan.

SENPERE Herriko Etxetik Egun hautan kazeta zonbeiten berriketariak gonbidatu ditu andere auzapezak. Hor zabalean ezarri ditu Herriko Etxean derabilzkan harat hunatak eta xedeak. Azkeneko jende kondaketaren ondotik herritarren kopurua 5000tara pasatzen da. Huna eginak edo egiten ari diren lanak eta xedeak. -Haurzaindegia handitua izan da eta nahi lukete bertze 15 haurren leku berria egin. -Gantxikiri lotua eskoletako haurren jateko gela berri nasaia egiten ari dute. -Amozko eskolan emendazione gotorra egiten ari da haur kopurua handituz joanez. -Eliza gibelean den “Zalika” pentzean herritarrek edo oporretako jendeek beren ibilaldi ederra egiten ahal dute oinez. Leku horren hobetzeko xedea badute. -Erreboteari lotua den etxea erosirik badituzte zonbeit xede. -Plaza gibelean diren Dourisboure eta Dokhelar jabeen lurrak bereganatu dituzte parte erosiz eta bertze partea trukadan. Lur horietan badituzte xede gaitzak. Bigarren karrika bat egin gogo dute. Merkatu leku bat. Komertzio zonbeit. Bizitegi zonbeit. Eta herrian eskas den biltzar handien egiteko gela handi bat. -Han hemenka kartieretan egiten ari diren etxe berrietan sozial bizitegi zonbeit eginarazten ditu. -Turismo bulegoari lotua, pilotaren etxea edo museo bat. -Herriaren itzulikatzeko bide berriari buruz helduden urtean eginen da lehen zubia. -Herriko lotizamendu bat herritarrentzat egin gogo dute Lakuan Oihamun mendiari hurbil. Horiek guziekin beren diru politika arras molde onean dute. Zerga emendio arras ttipia da. Herriko zorrak ere hor dire. 2001 urtean 600.000 euroz goiti zen eta orain 150.000 itzulixeak dituzte. Beraz erakutsi daukun zerrenda osoaren arabera herria bide onean da. Heriotze Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Robert Sallenave gure herrian ongi ezagutua zena. Bizi zen plazan « Leku Ona » komertzial etxean. Robert kanpoan arizan da lanean. Denbora gehiena iragan du « Lyonnaise » ur zerbitzuan. Bereziki gure herri zabaleko ur zerbitzuan arduratzen zen. Zonbeit urte hautan ongi merexitu erretreta gozatzen zuen bere famila ederraren erdian. Hor asko lan eginez. Oraino gizon azkarra zelarik duela bortz ilabete burumuinetan min bortitz bat lotu zaio eta denbora guti barne gaitzak bereganatu du. 71 urte laster egin behar zituelarik. Penetan gelditzen diren Mayi bere emaztea, Dany eta Katti alabak beren familekin, Veronique amaginarreba xaharra eta hurbileko jendaki handi guziari eskaintzen ditugu gure doluminak. Obra berri Gure Herriko Etxeak eta Turismo Bulegoak eskaintza bat izan dute beren ofizioz marmolaren gainean itxura ederrenen egiten arduratzen den multxo baten ganik. Multxo hortan dire emazte bat eta hiru gizon. Emaztea, Christiane Giraud Uztariztarra. Gizonak, bat Jean Jacques Abdallah Tarbe aldekoa, bigarrena Yann Liebard Bretoina, hirugarrena Jean Escaffre Amotz Xerrendako Martitxenean bizi dena aspaldian. Herriaren, Turismo bulegoaren eta multxo horren bitarteko izanen da Jean Sauvaire urte andana huntan herritar duguna Arroxainean bizi dena. Marmola zizelkari horiek lantegia izanen dute Gantxikiren bazterrean. Denek ikusten ahal ditugu. Eskoletako haurrak ere aldizka hor iraganen dire. Lau aste iraunen duten lan horiek bururatzean hor egin edergailuak ezarriak izanen dire eliza gibeleko Zalika pentzean gu guzien begien atsegingarri. Harri eta marmola lan horietan arduratzen direnek argitasun zonbeit emaiteko biltzarre bat eginen dute urriaren 15ean Ibarrun Inharrean. Denak gomit gira, aratseko 8ak eta erditan

AZKAINE Pastore Lore Urriaren 11n eta 12an beharra dugu urteko hitzordu handienetarik bat, Pastore Lore. Larunbat aratsean (19:00) meza Bollendorfeko adiskide eta Pastore Lore partaideekin. Igandean, 7:00 abere hazle eta laguntzaileentzat hitzordua harrobiko aparkalekuan. 9:30 Larrungo mazeletan pottoken elgarretaratzea, ondotik herrirat etorriko dira, Sagarraren erregina eta Sagarno Kofradiakoekin batera. Euskal dantzak soroan, pottoken herriratze ikusgarria, zaldunen inguruan, abere sariketa. 11:00 Cow Boys zaldizkoen “Bronco Mosca” ikuskizuna, Wanekia elkarteak eskainirik. 12:30 Pastore Lore bazkaria herriko ostatuetan. 15:00 Western ikuskizuna : “Mustang-a eta indiano zaldia”. 15:30 Harri altxatze (Sebastien Marticorena) eta aizkolari (Joseba Otaegi) ; sagar tinkatzea. 16:30 Primaderan taldearen kontzertua.

Loto Iragan igande aratsaldez jendea etorri da saldoan gure Mindegirat. Eta egina izan den loto delakoak arrakasta ezin hobea ukan du. Haurren eskola elkarteak helarazten ditu esker bero-beroenak parte hartzaile guzier. Kantaldia eta Makea Oinez Huna bi egun ahantzi behar ez direnak, eta jada aipatzea merexi dutenak ! Lehena iraganen da urriaren 18an Makea Mindegian. Kantaldia ELB-k antolatzen du, eta badakit gure laborariak ez direla ttonttoak. Korsikar kantariek badute talendu, eta heien ongi entzuteko parada ukanen dugu gure ezkerpareta berrituan ! Bai, bai eta bai, Makea Oinez urriaren 19an eta orduan ere izanen da mugimendu gure bi mendi xoragarrietan, hain dira gure herriko bazterrak ederrak urriko hilabete huntan. Airetik Beha pilotako berrietan, Jon Karrikarte xapeldun Guichandut Irisarrikoarekin 40, Alexis Inchauspe eta G. Tambourin 39. Balio zuen ! Hitza hitz, bestela gizona duk hits

Hitza hitz !

Bai, hitza atxiki dute Oxobi jaun andere gaztek. Etxea erran tenoreko altxatua izan da. Harginak, zurginak, argizain, igeltsero, uremaile eta tindatzailea segitu dira aski planttan !! Beraz huna zikiroa erretzen ari, eta Txomin eta Bernadeta goaitian langile jarraikien ongi artatzeko ! Milesker guzien P.I. partez eta atxik !

SARA Larrungo oihartzunak Buruilaren azken asteazkenak ikusi du orai erretiratuak diren 75 lehengo langileren ateraldi loriagarria. Euskal Herriak baditu gune xoragarri ainitz, bisitatzea merexi dutenak. Aldi huntan Xiberoaren aldia zen. Aroa hauta ; larrazkenaren hats goxoa, laguntza osoki omoretsua, bai egun hauta iragan da, denen plazer osoan. Ikusi dire herri pollitak, laborantza mota asko. Gure Lapurdiko etxeen aldean, Xiberoko horiek badute bertze itxura bat, nolazpeit serios, ilun, Biarnoko hek iduri. Erran behar da teilatu ilun horiek ez dutela bista argitzen. Gehienak dire arbelaz estaliak, Arudy-ko harrobiak hurbil izanez. Ospitale Pia deitzen den herria zen helburua. Herri ttiki polita : haren erdian ikustekoa da eliza, 12garren mendekoa. Bere itxurak agertzen du, naski, eraiki zelarik, parte ihes leku bat zela, denbora hetako nahaskerien aterbea. Eskertzen dugu beroki gure zinegotzia zeren egun ederra dauku eskaini. P.D.

MIARRITZE Didier Borotraren proiektu larriak bidean Ez du gibelera egiteko xederik Miarritzeko Didier Borotrak. “Biarritz Océan” xede faraonikoa xutitzeko obrak egun hauetan abiatzen dira. Denbora berean, bidean emaiten du ere Kléber auzoaldearen eraikuntza, 350 bizitegi hiriak altxatuko dituenak, erdia baino gehiago bizipide apaleko jendearentzat. Zenaturra kasik minutaz minuta jakinean da bere oposizioaren baitan izaiten diren mugimenduez, Saint Cricq taldea, zerrenda burutik jada berexirik, honen barnetik atera dira Arosteguy eta Servy hautetsiak, dirudienez “ Biarritz Océan ” proiektuaren alde liratekeelako.

Borotra bere axuantez inguratua

BAIONA Ondarearen seinaletika bost hizkuntzetan Baionako hogeitamasei ondare lekuren seinale ezarriak dituzte hiriko zerbitzuek, bost hizkuntzetan : frantsesa, ingelesa, espainola, gaskoinera eta euskara. Balio dute segur bisitarientzat, baina ere hurbileko hizkuntzak lekuko, tokiko jendearentzat, hura delako ainitzetan hurbileneko ondareaz arras guti dakiena. Izpiritu kuriosentzat, hiriko gune garrantzitsuenetan, geltokia edo herriko etxeko plazan bezala, taula baten gainean ekarriak dira, hiriko plan xehean markaturik. Ondare interesa duen gunean aurkitzen da pano bat argitasun guziekin. Turismo bulegoan har daiteke zirkuito guziaren plana inprimitua. Baiona Festibala Atalante zinegelan Joan den ostiralean hasia da Baiona Festibalaren 6garren edizioa Atalante zinegelan.Antzerki emanaldi batekin hasi da; Albert Camus kolegioko 10 ikaslek “Ma famille” antzeslana eman dutelarik. Eta ondotik, “Entre les murs” filma ere ikusi ahal izan da, zinema zirkuitoetan pasatzen hasi aitzin. Beste bi data gogoan atxikitzeko : heldu den larunbata, ibilaldia eginen baita autobusez, Baiona eskuin aldearen ezagutzeko. Eta azkenik egun nagusia igandean zortzi, hizkuntzen merkatuarekin eta sukaldari txapelketarekin


5

HELETA Sortze : Ibarnaian, bi gazten amodio fruitu sortu da Extebe, Akabotean bigarrena aldiz Antton. Zorionak aitameri eta bizi luze uros bat bi putiko azkarreri. Pilota : Erregeluko joko berri pilota esku huska lehiaketa aitzina doa eta orain finala laurdenetan da. Horra lehen maileko bi partida ortzegunean aratseko 8etan. Iriberhonde-Lamure // UrutigarayMarilus. Ortziralean 8.30etan Benesse-

Lavielle // Etchegaray-Palomes. Astelehen 13an, 7.30etan, Heguy-St Esteben // Cachenaut-Etchebarne, 8.30etan Etchecopar-Lambert // Lafitte anaiak. Balioko du ikustea. Mezetako tenoreak : Larunbat aratsean, 9 orenetan, Mehainen. Igandean 9 orenetan Iholdi eta Armendaritzen. 11 orenetan Landibarre Martine eta Heletan. Herritarra

BANKA Dolu : Bere emaztea Ursularen ondotik bi hilabete egunez egun, Mielhuerry Robertek utzi du mundu hau 84 urtetan. Gure doluminak familia guziari. Ezkontza : Joanden ilabetean esposatu da Paxkal Sorhondo Barberaineko semea, espos laguntzat hartuz Heletako lore bat, Christelle Mongabure. Elizkizunak egin dira bere herrian bai eta apairua Etcheverry ostatuan. Entzun dutana da biziki zeremonia ederra izan omen dela eta gaua biziki alaitsua, ez da dudarik, hoinbertze kantariekin. Bikoteak onart ditzala goresmen beroenak.

Baleako feria : Aste ondar huntan izanen da mugimendu Banka, Aldude eta Urepeleko herrietan. Igandean gure herrian eguna hasiko da mezarekin, 10.30etan, koralek eta klikek alaiturik, ondotik lekuko ekoizpenen saltzea eta momentu berean pilota partida bat esku huska, ezkerparetako finalerdia. Aratsaldean 5etan berriz pilota, gazteen finalerdiak. Pilota maite duenak ukanen du parada gazte horien ikusteko, zintzur goxatzea izanen delarik Arambel ostatuan, herriko kantariek alaiturik. F.J.

BAIGORRI Sortze Izpegiko bidean, Iguzki Alde etxean bizi diren Fabienne Badiola eta Jean-Marie Leiza-ren ohantzea emendatu da hirugarren haurraz, Eneko deitu dutena. Peio eta Anais lorietan daude anaia ttipiaren ondoan. Zorion eta osagarri izan dezala sortu berriak eta goresmenak aitama uroseri, ahantzi gabe aitatxi amatxiak. Heriotze Jakin dugu Marie-Jeanne Othax-Urrutia zendu dela 95 urtetan. Atxoanean sortua, bere senarrarekin Puyoon ereman du bizia, lau seme altxatzen zituztela. Ehorzketak joanden asteartean iragan dira Uharte-Garazin. Hor, hobiratua izan da bere senar zenaren ondoan. Doluminak nahigabetan den familia guziari.

Pilota Larrazkenetan jokatzen den Herriarena trinketeko trofeoa, laster abiatuko da. Lehen partida urriaren 19an jokatuko da eta finala azaroaren 2an. Bortz parek parte hartuko dute : Bielle – Etcheto, Larrechea – Waltari, Etcheverry – Oçafrain, Sorhuet – Kurutcharry eta Ibarrola – Ezkurra II. Bertzaldian emanen dugu partidak nola jokatuko diren. Errugbia Joanden igandean, US Nafarroa Tolosan izan da, hango TOEC – TOAC-en kontra jokatzeko eta galtzaile atera 13 – 36. Mezak Asteburu huntako mezen tenoreak : larunbat aratsean 19.30tan Baigorrin. Igandean 9.00tan Baigorrin.

IHOLDI Ezkontza Berrikitan ezkondu zauku Poxoluberriko Marielle Pochelu, bizi laguntzat hartuz Jean Baptiste Duhalde Uztaritzekoa. Goresmen beroenak bikote berriari eta beren familieri. Ezkondu berria ere dugu Iturbideko Yves Cornu, espos laguntzat harturik Evelyne Recalde Oragarre Mendiko alaba. Goresmen beroenak hauieri ere, eta doblean, herrian kokatzen baitira laborantza segituz. Goresmenak familiako guzieri. Bertze bikote batzu ere bide berean omen dira. Ondoko egunetan aipatuko ditugu. Bizi ditela guziak urostasunean.

TRIKITIXA EGUNA DONAPALEUN Urriaren 12an iraganen da Trikitixa eguna Donapaleun, merkatu gunean, Trik’Amik elkarteak antolaturik. Egitarauan : 11:00 karriketan trikitilarien ibilaldia, 13:00 zintzur bustitze eta bazkaria merkatu estalian : tomate, xingar, axoa lursagarrarekin, gasna, bixkotxa, kafea, arnoa (10 euro helduek, 7 euro 12 urtez pekoek), 15:00 animazioa Kokin taldearekin, dantza eta kantu. Bazkaria aitzinetik segurta, Donapaleuko turismo bulegoa deituz : 0559657178.

Kokin taldea

ALDUDE Baleako ate idekitzeak Aurten ere, bi urtetarik egiten den Baleako feria handia iraganen da urriaren 10, 11 eta 12-an ACVA elkarteak antolaturik, Aldude, Banka eta Urepeleko merkatari eta laborarieri esker. Aurtengo gai nagusia uraren inguruan ukanen dugu “Ura, Baleako mozkinen iturria”. Huna egitaraua. Ortziralean, 9 orenetan, gustuaren ikastea Baleako hiru eskoletan Coutanceau jaunarekin, 15.00etan ofizialeen xokoan, André Arambel harginaren tokian lehengo tresnak eta lehengo maneran egin obrak, 18.00etatik 19.30etara mahain ingurua, gaia izanen delarik ura, Aldudeko Sanoki zinema gelan. 18.00etatik 19.30etara Oteizaren enpresan memento berean uraren eta Baleako mozkinen jastatzea, hori profesionalentzat bakarrik. Larunbatean 9.00etatik 12.00etara feria eta abereen lehiaketa Aldudeko plazan. 10.00etatik 19.00etara tokiko mozkinen merkatua Alfaro ostatuaren ondoan. 12.00etan bazkaria Urepeleko ezker paretean eta Baleako ostatuetan. 16.00etan pilota partidak Alfaro ezker paretean lehenik gazteekin eta ondotik Philippe Bielle-Agusti Waltari/Patrick Ibarrola-Patrick Ocafrain. 19.00etan kantaldia Urepeleko elizan Baleako kantariekin eta ondotik Gogotik taldearekin. 21.00etan afaria Urepeleko ezker paretean eta Baleako ostatuetan. Ondotik dantzaldia Eztiki taldearekin. Ez ahantz egun guzian erakusketa frango izanen direla Ofizialeen xokoan, André Arambel jaunaren tokian. Igandean, 9.30 Korrikleta, banazkako kurtsa, Bankatik Urepelerat. Izenak eman behar dira zenbaki huntarat deituz : 0673003316. 9.00etatik 13.00etara tokiko mozkinen merkatua Bankako plazan. 10.30etan, Bankako elizan, meza Baleako bi klikek alaiturik. 11.30etan pilota partida Bankako ezker paretean. 12.00etan bazkaria Urepeleko ezker paretean eta Baleako ostatuetan. 14.00etatik 19.00etara tokiko mozkinen merkatua Alfaro ostatuaren ondoan. 15.00etan Artzain xakur lehiaketa Esnasun, 17.30etan pilota partida Bankako ezker paretean. 18.00etan antzerkia, Piarres Larzabal-en “Hila espos” Aldudeko Sanoki gelan eta 20.30etan azken afaria Urepeleko ezker paretean. Ofizialeen xokoan egun guzian lehengo maneran egin obrak zura, harri… eta pilotako argazki frango, taloak lehengo modan eta edariak. Segur denen gustuko aurkituko dela aurtengo feria huntan eta hiru egun horiek ongi beteak izanen direla antolaketa zehatz bati esker. Feria on deneri !! G.S.

AIZIRITZE Txilika taldea

IRISARRI Eskubaloia Joanden asteburuan lehen taldeak etzuen xapelgoko partidarik. Helduden ibiakoitzean aldiz bai (20:45) Airoski gelan, Billereko biarnesen kontra, hauek multxoko azkenak izanki. Bigarren taldeak irabazi du Assonen kontra, hangoen zelaian. Hirugarren garaipena segidan ! Nesketan, 18 urtez pekoak etxean nagusi Escoubes-en kontra, 22-19. Heriotze Irail huntan segitu dugu bere azken egoitzarat Xalbador Goyhenetche Etxeparekoa 87 urtetan itzali dena. Lau haurren aita, zonbait urte hotan seme bat eta

espos lagunaren galtzeko nahigabea ukana zuen. Ainitzek ezagutu dute bere oihal saltzearen bidez. Jakiten dugu ere Donapaleuko Gabrielle Arroues Irisarri Uharteko alaba pausatu dela 91 urtetan. Gure otoitzak lagun goza ditzatela orai betiko zoriona. Dolumin beroenak horien familiako guzieri. Sortze Ongi etorria egin du Zedarrian Xavier Vincent Latapy eta Maialen Torre familiak bere bigarren semeari Ibai izendatu dutena. Ainitz zorion haur sortu berriari eta goresmenak etxeko guzieri. A.I.

Ondars eta Oltzomendi landibartarrak

JUTSI Herritarren eguna Pesta komitekoek gomita igorririk, usaian bezala ainitz herritar elgarretaratu gira joanden ibiakoitz eguerditan apairu on baten egiteko eta arratsean berriz eskaini daukute talo ta xingar. Gazte horiek eskertuak izan diztela. Berezitasuna izan da aurten aterbe ederrean ginela, usaian oihal estalgi baten pean egiten zelarik, zeren orain ezkerpareta plaza berri bat badugu eta okasione hortan herritarrek ikusi ahal izan dute obra eder hori. Duela urte bat nunbait han lanak abiatu ziren ; geroztik enpresak segitu dira serioski eta gisa hortan bururatu egin behar zen tenoreko. Jadanik baliatzen da zeren asteazkenetan ikusten ditugu Oztibarreko pilota eskolako gazteak hor jokatzen. Leku hori baliosa izanen da herriarentzat, izan dadin pilotako edo edozoin elgarretaratze egiteko. Hortarako okupatu diren herriko arduradunek merezi dituzte goresmenak. P.L.

BIDARRAI Arrastatze Tipinanean bizi zen zenbait urte huntan Esteban Murillo nafartarra. Iruñekoa da eta eskualde huntara jina zen euskal iheslari gisa. Joanden astean, Madrilgo auzitegi gorenaren manuz, Europa guziko bali den lege baten bitartez, polizak arrastatu du, 1982ko gertakari baten aitzakian, duela 26 urtekoa beraz, eta Tolosa aldeko Seysses-eko presondegian sartu. Aste huntan iragan beharra da Paueko auzitegitik, Espainiaratua izaiteko irriskuarekin. Aritzakuneko ibilaldi goxoa 45 lagun, handi eta ttipi, dira igandeko aro ederraz baliatu Aritzakunerat ibilaldi atsegingarria egiteko, zenbaitzu Itsusiko peñetan gaindi deliberatuki haraino joanik. Aritzakungo eskola ondoan, mahain batzu kanpoan muntaturik, giro goxoenean iragan da bazkaria, kantuz eta ere zenbaitzu Ibilaldiaren ondotik, txakoli xorta on bat ! pilotan hango errebote ttipian.

Valerie Uhalde urkoitarra

Kantaldia iragan da Igandeko kantaldia biziki ongi joan da. Txilika talde gaztea, Aña Carrère, Marina Sallato, Laura Bide, Ugo Carrère-k osatzen dutena, Landibartar Benoît Ondars eta Thomas Oltzomendi Pagolarrak, Laurent Casenave, Arnaud Uhalde eta Frantxua Casetekin, horiek guziak lehen aldiz ikusi ditugu. Zenbat dohain eta talendu ! Valérie Uhalde urkoitarra, Gaelle Larroude eta Henri Miremont Gamuarrak, Eneko Labéguerie Totof eta Nat-ekin, hauek denak jada izanak ziren eta merezi zuten berriz gonbidatzea ! Jendalde ederra jin da eta denak xoratuak ziren eta hala izaiten dira holako kantaldi ederrekin. Plazer egiteko kaseta hunen buruzagier, jakinarazi behar diegu mahai batean ezarriak genituela hedaturik Herria kaseta eta igandeko Berria kaseta, jendeek ikuska zitzaten eta eros. Hori hastapen bat izan da guretzat. Kontalariak beharrak ditugu urriaren 25ean.

AIHERRA Sortze Miñoteiko Jerôme Durruty eta Laure Casenave jaun andereek beren lehen haurñoari ongi etorria egin diote. Matis deitu dute beren semea. Ongi etorri sortu berriari, eta goresmenak aitama uroseri. Goraintziak Miñoteiko aitatxi amatxieri ! Otxalde taldearen arrakasta Joanden larunbatean haundizki ospatu dute Beskoitzen Otxalde taldearen 20. urtebetetzea. “Otxalde ameslari” diska berria aurkeztu dute karia hortarat, eta arrakasta gaitza bildu dute, Beskoitzeko biltokia tanpez bete baita. Betiko kantariak aurkitzen dira talde hortan : Beskoitzeko Eyherabide anaiak, Maite eta Maitexa aihertarrak. Berritasunetan, Miren Duhart donoztiritarrak kantatzen du, musikarietan, Miren Eyherabide beskoiztarra gitarra baxuan, Destribats beskoiztarra akordeoian eta Azkarrain baigorriarra gitarran aurkitzen dugu. Otxalde taldeari gure goresmenak, eta segi aitzina ! Antzuolarreri ongi etorri ! Egun goxo baten pasatzeko parada izanen dugu igandean Aiherran, Antzuolaren eguna ospatzen baitute Belzuntze batasunak eta Aiherrako Herriko Etxeak. Bazkaldu nahi dutenek, izenak aitzinetik eman behar dituzte Herriko Etxera deituz (05 59 29 64 02), ahalaz ortzirale arratsa aitzin. Huna egun horren programa edo egitaraua : 11:00 Antzuolarren heltzea - 12:00 Uhauneko eiheraren bisitaldi gidatua - 13:00 Herriko Etxeak eskaini aperitifa trinketean - 14:00 Bazkari herrikoia Aiherrako Denen Etxean, 12 eurotan helduentzat eta 6 eurotan 10 urtez petikako haurrentzat. Animazione aldetik ez dugu deusen eskasik izanen, eguerditik goiti KIKI BORDATXO hor izanen baitugu bere lagunekin, bai eta Antzuolako trikitilari, kantari ta dantzariak. Horra beraz egun eder baten pasatzeko parada, kantua eta dantza maite duten guzientzat. Zatozte saldo haundian eta ongi etorri deneri !


6

“MAMIE MEMOIRE” IZPURAN Egun hauetan, munduko diru etxeak zer berri zabalduko duten begira gaude denak. Batek Ipar Ameriketako ixtorioak direla, bertzeak egun ilunak heldu direla, hirugarrenak ez dela kexatzekorik gure eskualdean... Bakotxa bere ikus moldearen edo bere beldurraren arabera mintzo. Zer pentsa eta nork erran lezake nolako hilabeteak ditugun aitzinean? Egiazko hinka gaixto edo krisialdi batean dela mundua edo munduko parte haundi bat erraiteko adostasun bat bezala agertzen da. Txinatarrek, beren idazketan, bi gogo-marrazki (ideogramme) erabiltzen dituzte “ hinka ” hitza idazteko. Batek, lanjer, arrisku emaiten du eta bertzeak mentura, suerte ona. Lanjer haundiak ekartzen ahal ditu munduko burtsen goiti-beheitiak eta gaur egun buruz beheiti doatzin guziak. Diru-jokoetan ari direnek, ekonomia ere inarrosten dute eta oraiko mundua herri bat bezala bilakatua izanez geroz, alde batean gertatzen dena, bertze puntara doa. Finantzari ekaitzak bazterrak dardarikatzen. Lanjera beraz, dirua xuhurtuz bakotxak nahiko duela berea atxiki, etorkizuna ilun izana gatik. Eskugainak galtzeko arriskua, diru etxeak bankarrot egiten badute. Lantegiak uzkur izanen dira, zeri buruz, zer laguntzarekin, noren diruarekin jakingabean. Herabe izanen dira gauza berriak asmatzeko, arriskuak hartzeko, beren produkzioa ezin salduz egoiteko beldurrez. Ondorioz, lana gutitu eta lan saria eskastu jende ainitzentzat... eta gainera zenbat ondorio txar! Horiek hola, nolaz izan daiteke mentura, suerte ona? Gauzak erreberritzeko, egiteko moldeak aldatzeko eta hats on bat emaiteko diru saltsan leporaino itoak direneri, hinka txarra baliatzen ote liteke? Hiru aldaketa nagusi eginak

Hinka : lanjer suerte ona daitezke eta ongi etorri beroena ukan lezakete: Kontsumo gizartetik ateratu, Jendetasuna eta duintasuna zabaldu, Lehentasuna Izaiteari eman ez eta Ukaiteari. Kontsumo gizarteak bizia errextu du eta hobetu du maila ainitzetan. Egun guziz erabiltzen ditugu bai tresna, bai auto, bai ordenagailu eta bertze elektronika tresnak, laguntza haundia ekartzen dutenak, lehen hainbertze indar, denbora eta pazientzia galdetzen zituzten gauzak egiteko. Alabainan, kontsumo gizarte hunek bazkalondoko tutu batentzat hartzen gaitu. Hunen manamenduak dira: erosi, erosi, kanbiatu, bota. Izan ditela beztitzekoak, biribilak, etxe bateko tresnak bai eta muntadurak, eta nik dakita zer, denak aldatu behar direla frangotan, erreberritu, ordaindu, bertzelakatu, ez batere ondatuak direlakotz, bainan kanbiatzeko adina dutelakotz. Hori da helburua: kanbiatu. Hori da hitz nagusia: kanbiatu. Ondorioz, ondarkinen problema haunditzen ari da, hauek hobeki ikusten baititugu bertzen etxean eta bertzen erresumetan, eta ez gure ondoan. Hinka tzar hunek bere laguntza ekar lezake kontsumo gizartetik ateratzeko eta elkartasunezko gizarte bat eraikitzeko? Jendetasuna eta duintasuna zabaltzeko tenorea hurbil balitz! Gizarte baten lehen eginbidea, duintasuna bermatzea. Dirua nagusi den tokietan, jende guzien duintasuna jendea jende delakotz eta ez dirua duelakotz, nola ezarri? Lantegietan, langile ainitz kexu dira eta batzuek beren buruaz beste egiten dute, zapan izana gatik, nagusiak produkzione gehiago eta gehiago

galdetuz, helburuak ardiesteko, diru gehiago ukaiteko edo lantegia atxikitzeko konkurrentziaren parean. Ahulak edo flakoak, eta berdin indartsuak, eskatua den ritmoak lehertzen ditu. Familiak desegitera eremanak dira askotan, eta jende helduak kanporat botatuak. Hiri haundietan, bakotxak bere, jendea badoa jo hunat, jo harat, nehor ikusi gabe, nehori kasu egin gabe, bere burua zaintzeko bakotxak aski lan izanez. Bizkitartean, denek, edozoin leku eta edozoin adinetan izan gaitezen, duintasunaren eta jendetasunaren beharra dugu. Politika eta ekonomia mailan bertze hautuak egin ditzaten, hauxe da gutizia. Mundu berri batean zoin gehiagoka izan liteke ez diruari buruz bainan errespetuaren eta duintasunaren alde. Aski jakina da, errespetatua den langileak bere lana gogo onez eginen duela eta eraginkor agertuko dela. Azkar den gizarteak jendearen balioa du lehen eta jendeak bere gaitasuna estimatzen duelarik, gizarte osoa du indartzen. Lehentasuna Izaiteari emaitea eta ez Ukaiteari, amets bat bakarrik liteke? Telebixtak egiten du lan mundua erakutsiz, gertakariak xeheki presentatuz, interesgarri diren zernahi dokumentu ezagutaraziz. Medailaren infrentzua, lehentasuna itxurak du hartzen. Beha gazteen beztitzeko moldeari. Itxuraren diktadurak manatzen du eta burasoek badute lan hamar-hamabost urtetako haurrekin ez badute “ markako ” soinekoa erosten. Etsenplu hunek ainitz ume baditu edozoin mailetan. Alta, jende bakotxaren aberastasuna, bere baitan da, bere nortasunean, bere izaitean. Ukana ondotik heldu da. Oraiko gertakaria, agian suerte ona bilakatuko da.

Maite Irazoqui

Chimères antzerki taldeak emanik, “Mamie Mémoire” obra eskainia izanen da urriaren 11n, larunbat aratseko 9etan, Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Alzheimer eritasunaz antzerki hunkigarri eta umoretsu bat, 7 jokolarik emanik.

HARITZ OSTO GORRIA (Cuercus Rubra)

Zuzenez, lurra mehe eta idorregi delarik, airea ez aski heze, gure haritz girtaindunaren ordaintzeko, horren Pireneotako lagun bat bada. Hau girtainik gabea ezkurrarentzat, hok loturik daudela ostoen besapetan: quercus petraea du izena. Bainan bi lagunak ez dira haurrindu gure xokoan. Zeren ez idurian, gure aro eztiak baitauzka, arte marteka negu bortitzak. Eta haritz ordainak ez dezazke jasan. Makurrago baizik ez dena, gure aroak baditu primaderan horma berankorrak. Hori gehiago oraino gaitzitzen zaio haritz ordainari, ez baitu ezkurrik ere emaiten aldi heietan. Arte hortan, U.S.A.ko lurretan bada haritz osto gorri bat, hain barreatua non arrunt- tako daukaten hango oihanzainek. . Girtainduna da ostoentzat eta ezkurrentzat. . Osto handia du, barna ozkatua. . Ezkurra ere handia du ; bi urte emaiten dituela ontzeko. . Gure haritzari idorregi zaizkon lurrak onhartzen ditu ; ez ahatik gisu-lurrak. Aro beroari ere hobeki ihardokitzen du. . Gazte delarik, nahi ditu adarrak hedatu, erdiko giderra apal atxikiz. Hortako da behar tinke landatu, lagunen gatik egon dadin azpiz hertsi eta burua joan dadin goiti ; nahiz badiren beti azpiko adarrak kentzeko. . Ez du gure haritzak bezala bizia luze ; ehun urte barne ondoa usteltzen zaio. Ikusi ditugu horren oihanak botatzen 60 urtetan ; ondoek 30 metra gora zutelarik haatik. . Gure alderdian sartu zelarik, haritz horrek ez zuen deus eritasunik. Zorigaitzez, orduz geroztik gaztain min biziak kutsatu du hori ere. . Bertzalde, badu ahulezia bat aberastasun baten gatik : landatzean uzten bada zaintza gabe, murriztua izango da hezurreraino, osto, adar-begi, azal gazte. Basahuntzak bipil dezazke ehunka bere zango eta lepo luzeari esker. Iker baledi zertaz egina den haritz horren izerdia, eztia daike ezik eta kiretsa. Ez du hain aspaldi gure inguruko segeriek ez baitzuten erosi nahi haritz horren egurrik, baizik eta sega erhautsa sarkorregi zelakoan begien eta bularrentzat. Zurak joan ziren hegoalderat, han langileak soraioago izanki-eta ! Haritz osto gorriak badu amerikano lagun bat : quercus palustria. Beraz, lur hezea maite duena. Osto gorri ttipikoa, oraino barnago ozkatua; ezkurra ere xehea. Bakarrik utzirik ere bertzetaz urrun, hau beti goiti doa xuxen, peko adarrak ukurtzen zaizkola lurreraino. Lur berean handiturik ere, egurra gogorra du harria bezala. Bizi luzetasuna berdina ikusten dakogu.

Adrien GACHITEGUY

HARITZ OSTO GORRIA Berrogoita hamar hektarea oihan badaude Beloken Norbaitek arta hartzen ez balu hoin ederra ez zitaiken Aita Gachiteguy-k ongi daki noiz, nun, zer landa eta ken Lur idorretan zoin haritz mota landatuz handi ditaiken Hau leitzen duen funtsen jabea ez da geldituko azken.

LAKA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Urriaren 11n, 14:00 : “Pablo Sarasate : ehun urte hil zela eta haren obra beti bizi…” - Hizlaria : Maite Idirin. Berriz zabaldua : Urriaren 13an (23:00) ; 14an eta 16an, 14:00 eta 20:15 Urriaren 12an, 20:15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 16. partea. Berriz zabaldua : Urria 15an eta 17an, 14:00 eta 20:15 Kronikak egunero, 7:15,

14:45, 20:45 : Igandea 12 : Misionesten Oihartzuna – Jules Lahargou. Asteartea 14: Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 15 : Elkartasunezko geroa eraikitzeko : herri ekintza, CMR elkartearen ekintza. Osteguna 16 : Bilbo-ko elizbarrutiaren berriak – Angel Mari Unzueta Ostirala 17 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

EUSKAL IRRATIAK Urriaren 9-a, osteguna • 19.00: Mintza leku finantzia krisiaz. Urriaren 10-a, ostiralea • 7.00: Goiz berri : Aldudeko ibarreko ate idekitzeak, Mizel Oçafrain Urriaren 11, larunbata • 11.00: Zuzenean Aldudeko ibarreko feriatik • 12.00 : Petzero. • 20.45: Esku balona : Irisarri/Billère Urriaren 12-a, igandea • 09.30: Gure bazterrak Leitzatik. • 10.30: Meza Ahetzetik Urriaren 13-a, astelehena • 10.00: Gure arbasoak : Donaixtiko Ramuntxo Iriart. 19.00: Zer dioxu : Eneko Olasagazti taula zuzendaria.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

KULTURA SAILA

Bahituak : Aspaldian bezala hasten naiz artikulutxo honekin. Lanjerrean dela Ingrid Bétancourt ? Horretan ez da dudarik eta hura bezala asko mundu zabalean. Mehatxuz beteak diren gutunak ukan dituela ? Ez da bakarra, hala nola ainitzek segitzen duten estekaturik edozein zokotan. *** 700.000.000.000. : Orotara hamaika zero, ez baita guti, bereziki zenbakiaren eskuinean daudelarik : 700 miliar milioi. Gorabeherak izan dira, lehenik deputatuek kontra bozkatuz eta gero, aldaketa asko eginik, Senatuan onartua izana da eta ortziralean deputatuek ere baimena eman. Zer eginen dute horrekin ? Sortu den ziloa bete, zorrak pagatu, hots, hitz batez erraiteko, bankuak “nazionalizatu”. Estatu Batuetan, beraz, hain liberal agertu direnak ez dira beldur “nazionalizatzeko”, erran nahi baita komunistak edo sozialistak bezala jokatzeko. Ongi doatzilarik aferak, orduan kapitalistek betetzen dituzte sakelak eta gaizki doatzilarik denen gain ordaintzea. Hauxe da oraiko politika. *** Beti aitzina : Ez dugu bertzerik entzun azken berrogeita hamar urteetan. Bainan diru krisia honekin aldatzen ari da giroa. Egia erran, ez goaz gehiago aitzina, gibelka ordea. Halere hobe da hitz hori ez aipatzea ; gibelatze edo atzerapen hitzak ez dira ahozkatu behar jendeen beldurtzeko ahala dutelakotz. Gure agintarien ahoetan bertzerik entzuten da, hala nola “aitzinatze ahula”, “garapen motela” eta abar… Egia salatzen duen hitzaren orde, ñabarduraz edo eztitasunez betea den esaera botatzen dute. Erraiteko manera hori aspaldian sartua da jendeen artean. Ez aipa, otoi, “zahar”, “heren adinekoa” ordea, eta “itsu”-ren ordez “bista labur”, “elkorren” ordez “beharri ahul” edo zernahi. Mundu horretan bizi gara, alegiazko munduan, ez egiazkoan. *** Françoise Sagan : Astearte eta asteazkenean zabaldu du France 2 gateak idazlearen biziaz eginikako filma. Zer atxik ? Jokolari apartak hala nola Jeanne Balibar eta Arielle Dombasle, bainan bereziki Sylvie Testud berpiztu baitu Françoise Sagan harrigarria. *** Errugbia : Miarritzek etxen jo du Montpellier (46 eta 3), Mont de Marsan jokatu da Brive-n eta galdu (53 eta 11). Akizek irabazi du Baionaren kontra (27 eta 11). Sailkapen orokorrean, Baiona 5. Miarritze 7. Akize 9. eta Mont de Marsan azken. J.H


7

LURRAMA FERIA BAIONAN BORDELERAINO ERE PILOTA MINTZO Bordelesek aurten ere onddoekin batean beren ongi-etorria egin diote pilotari, oroituz lehen ere horgo lurrean hasi zirela hein batean Harriet Apeza, Ledesma, Bergerot, Apessetche eta beste ainitz pilotari ezagun. Aurten ere gomita bazen hemengo askorendako Pessac herrian urte multxo bat huntan hain gogotik, batzu esku huska, besteak tresnekin beren gisako arrakasta duten trinketerat. Bainan udako sasoina frango luzea zen esku mendre batzuendako eta larrazkenak luzatzen du. Horien ondorioz eskuko minak jo dituen pilotariak baditugu, Bielle, Sorhuet eta beste batzu. Orduan ordain batzueri dei egin behar izan da eta beraz betiko segeretua : gelditzen eta libro den hura da hoberena. Huna beraz partida batzu jada Pessac hirirat joan ahal izan direnek ikusi dituztenak. Etcheverry - Ezcurra II . . .40 Alfaro - Etcheto . . . . . . . . .35 Herve Etcheverry trenpuan dugu eta besoa zalu. Haren kontra jokatzea ez da batere josteta, bereziki BaigorriArrosatarrak Ezcurra gaztea duelarik laguna gibelean. Alta bi gizon deliberatu zituzten aitzinean Ellande Alfaro eta Etcheto uztariztarra. Gisa guziz publikoarendako balio zuen partida bete-bete bat izaitea eta bururaino elgar atxiki dute. Waltari - Lazcano . . . . . . . .40 Ezcurra I - Kurutcharry . . .25 Eta horra Waltari aitzinean, denetako on dena alabaina bere jo zirimolatuekin, eta bereziki hemen sakea, alde guzietarat zirriztatzen duena, orok dakigun bezala. Hortan du bere larderia Agusti kubatarrak, aitzinean ari delarik. Aurten bi urruñarrak zituen Pessac-erat joanak, bat alde eta bestea kontra. Eta badakigu gure beltxaranarekin alde goxoago dela kontra baino. Hola joan dira beraz Pessac hortako bi finalerdiak. Eta orai, finalen aldi, bi irabazle bikote horiekin esku huska eta beste finala paletaz. Ortzegun aratsean izanen da hori han berean urriaren 16an. Damurik haradino joaiten ahal ez denarentzat. GAZTEEN FINALAK Olaizola - Cubiat . . . . . . . .40 Dibar - Laborde . . . . . . . . .39 Kadeten maileko lau pilotari pollit ginituen hauk, D. Garaziko Garateneko finalean, loria baita orai landare berri horien larritzen ari ikustea. Bi gibelekoez gustatu bagira, hor zituzten aitzinekoak ere berdin ausart eta berdin trebeak. Batzuetan lehenak zonbait tantoren gaina hartu orduko, hor zituzten berehala besteak ados eta azken kintzean hala-hala. Irabazle bat

behar halere, tanto xoil batek egin du hautua. Guichandut - Carricart . . .40 Inchauspe - Tambourin . . .39 Eta hemen musika bera, batez irabazi junior mailean (haatik ez erran junior, “jus d’orange” bezala, hor entzun duguna, baina latinez bezala, euskaraz “ju, juje, jauna, Jainkoa” bezala. Horiek hola, berriz ere partida hau, bigarren aldikotz batez nausitu. Ze berri ona hori ? Baditugula lau pilotari on, eta gehiago ere geroko, denak berdin onak ! Ez hortan geldi, putikoak ! Publikoa ere berriz jinen da trinketerat, gero eta gehiago, zuen ikusterat. Onak ona deitzen du alabaina ! GARATENEAN Etcheverry - Ducassou . . .50 Waltari - Mayte . . . . . . . . . .30 Sorhuet eta Bielle kolpatuak izanez Ihiztarien kopa hortako, bat zangoan eta bigarrena eskuan, horra Etcheverry eta Waltari galdatu direla heien ordain. Espantu guti halere partida huntaz oren bat eta bostez despeiturik. Salburik haatik loriagarriki arizan dela Ducassou eta Etcheverryk ere 17 sake sartu, Waltarik 10. Helduden asteleheneko partida, finalerdia, Ezcurra I-Lazcano eta Ibarrola-Bessonart. Aurtengo ihiztariek zer sasoin ukanen duten gain horietan, ezin erran. Pilotariena segurik beretik doa Garatenean, finalaren eta zikiroaren menturan. HEGOALDEAN GAINDI Berasaluze VIII - Peña . . . .22 Mendizabal I - Begino . . . .21 Zabala . . . . . . . . . . . . . . . . .22 Eskudero . . . . . . . . . . . . . .13 Zaldibin jokatuak, Gipuzkoan. Bengoetxea VI - Otxando .22 Arretxe II - Patxi Ruiz . . . .12 Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . .22 Saralegi . . . . . . . . . . . . . . .19 Murgian ziren hauk biak. Titin - Eulate . . . . . . . . . . . .22 Irujo - Goñi III . . . . . . . . . . .16 Uriarte - Urberuaga . . . . . .22 Berasaluze IX - Apeztegia .20 Horiek Ereñon ikusi dira. Mikel Goñi - Berroiz . . . . .22 Del Rey - Galarza VI . . . . . .9 Irujo - Laskurain . . . . . . . .22 Gonzalez - Pascual . . . . . .15 Zierbenan jokatuak. Irujo - Zubieta . . . . . . . . . .22 Xala - Eulate . . . . . . . . . . . .11 Etxarrin jokatua. Titin - Laskurain . . . . . . . .22 Gonzalez - Pascual . . . . . .18 Eta hau Oñatin. Bego

MEDIKUNTZAKO NOBEL SARIAK Beti sasoin huntan banatzen dira Nobel sari famatuak. Medikuntza sailekoak aurten saristatzen ditu hiru jakintsun, Françoise Barre-Sinoussi eta Luc Montagnier frantsesak, hiesaren birusa aurkitu zutenak, eta Harald Zur Hausen alemana, min-biziaren kontrako ikerketa balios batzuen akulatzailea.

Hirugarren aldikotz idekiko ditu ateak Lurrama feriak, Baionan. Hiru egun iraunen du, Omiasaindu garaian : urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta 2an. 2006an 31.000 bisitari, 2007an 35.000, aurtengoak ere arrakastatsuki joan behar luke, hiru egun horientzat, bai aitzinetik, bai feria denboran eta ondotik ere, 720 laguntzaile bolondres ariko direlarik xinaurri lanetan. Gunea, jaz bezala, Xaho belardian kokatuko da, Baiona Ttipian. Feria horren helburua da Euskal Herriko laborantzaren promozioa egitea, laborantzaren garapen iraunkorrean lan egiten duteneri laguntza ekartzea eta laborantza ildo hortatik datozen kalitatezko ekoizpenak ezagutaraztea. Aurten Lurramaren gozaita Albert Jacquard zientzialari famatua izanen da : feriarat pertsonalki ez bada ere agertzen ahalko, bideo baten bidez hitza hartuko du, laborantza iraunkor eta herrikoiaren alde. Lurramaren sustengatzailetan, bertzalde, aurkitzen ditugu Eusko Jaurlaritza, Akitaniako lurraldea, Departamendua, Baionako Komertzialdegia, Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Kultur Erakundea, Itsasmendiko elkartea, Udalbide, Erien Axurantza Kutxa, MSA kutxa bertzeak beste. Egitaraua xeheki aurkeztuko dauzuegu ondoko astetan.

Lurramaren aurkezpenean, Francis Poineau, Maryse Cachenaut eta Pantxoa Bimboire Lurramaren lehendakaria

ARTO BILTZE BESTA Bi urte huntan Buzunaritzen ospatu ahal izan bada Arto biltze besta, aurten Dordoña alderat egiten du aldaira. Urriaren 25ean beharra da hango Saint Martial d’Artenset herrian. Ble elkarteak karia hortara autobus bat antolatzen du : joaitea larunbat goizeko 6etan Donapaleutik (Airetik aparkalekutik), itzultzea igande aratsaldeko 4etako, Donapaleura. Gastua : 25 euro, autobusa + egoitza + janaria. Izenak eman berantenez urriaren 20eko (0627133231 edo 0559656699 edo ble-arrapitz@wanadoo.fr).

MUGERRE ELIZABERRI IBAR TRINKETEA PALA-ANTXA TXAPELKETA Ohizko paleta txapelketa 2008-2009 sasoi hontan azaroaren 22tik apirilaren 18ra iraganen da. 3 maila izanen dira. Jakin behar da partida guziak asteburuetan bakarrik jokatuko direla (larunbatetan eta igandetan). Izenak emateko eta zuen datuak uzteko deitu 0559318365era, zuen egun eta ordu libreak zehaztuz, urriaren 31 arte.

LAPURTARREN BILTZARRA BER-INDARTURIK Aitzineko urtetan halako flakoaldian zagon Lapurtarren Biltzarra, herrietako karro gutirekin. Joan den igandean, Uztaritzen, 13 karro dira lerrokatu karriketan gaindi, giro umoretsuenean, Zuraidekoak bereziki arrakasta ederra zuela biltzen OGM horietaz egin apaindurarekin. 500 lagunek dute igandeko besta hori manera ederrenez gozatu.

DOMINTXAINE : GAZTIGU INDIBIDUALAK, BESTA KOMITEA HOBENGABE Joanden buruilaren 10ean iragan zen auzia, duela 4 urte, Domintxaineko besten ondotik gertatu zen ixtripu larriaren aferaren auzia. Afera gogoratzeko : 2004-eko ekainaren 12an gertatu zen ezbeharra. Domintxaineko bestetarik landa, Donapaleurat buruz ari ziren bi gazteen autoa bidetik atera zen eta pano seinale bat jo zuen. Gidaria arinki kolpatua izan bazen, ondokoa aldiz serioski hunkia izan zen. Gidaria edana zen eta gibeletik heldu ziren bertze bi gazte lagunek beren autoan hartu eta ereman zuten ; gaizki zena han berean utziz, ustez eta hila zela. Sokorriek hil-zorian atzeman zuten, eta elbarritu handi gelditua da ixtripu horretatik landa. Auzian gazteen arduragabekeria aitzinean eman zen. Presondegia sursiarekin eta isunak pagatzerat kondenatu ditu Baionako auzitegiko jujeak. Domintxaineko besta komitea aldiz deus kondenurik gabe utzia izan da.

MARIASUN LANDA EUSKAL IDAZLEA BIARRITZEKO MEDIATEKAN Biarritzeko mediatekak “Gazte literatura ” ohoretan ezartzen du urri guzian. Karia hortara, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, Mariasun Landa idazlearen mintzaldi bat antolatzen du urriaren 15ean, asteazkenez, 15:00etan, entzundegian. Mariasun Landa sortzez Donostiarra da eta literatura irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean. Hogei liburu baino gehiago idatzirik badu gaztetxoentzat, horietarik bat Iholdi eta beste hainbat historiatxo. Haren liburuak beste hizkuntzetara itzuliak izan dira. Euskal Herriko idazle hoberenetarik da.

GANIBETA BESTA SAMATZEN Urriaren 11n, larunbat aratsaldez (14:00-19:00), iraganen da “Ganibetaren adiskideen besta”, Lames de Sames lantegiaren lehen urteburu kari. Egitarauan : ganibet erakusketa, ganibetegileen erakusmahain, ganibet botatze ikusgarria, bertzeak bertze Michel Dujay Europako xapeldunarekin… Bai eta makila eta bertze ekoizpen frangoren erakusgunea. Aratsean afaria ganibetegileekin, tokiak aitzinetik segurtatuz (0608285083).

BI MILIOI EUROKO LAGUNTZAK KONTSEILU OROKORRETIK

Harald Zur Hausen, Françoise Barre-Sinoussi eta Luc Montagnier

2008-ko irailaren azken ostiraleko batzorde iraunkorraren bilkuran, departamenduak 684 000 euro ezarri ditu hegazkingintza sailarentzat, parte bat Aiherrako “Eskulanak” enpresaren garapen planaren laguntzeko, berrogeitamar lanposturen idekitzeko programarekin hiru urteko epean. Beste 156 000 euro ezartzen ditu departamenduak Euskal Herriko merkatal ganbararekin eskuz esku enpresa bilaketan segitzeko, iazko lehen elkarlanak 165 lanpostu erakarri baititu alde hauetara. Sozial kapituluan departamenduak 200 000 euro bereizten ditu Baionako Marie Caudron eta Atharratzeko zahar etxeen berritzeko. Kultur sailean 615 000 euro bereizi ditu departamenduak, EKE eta Miarritzeko Atabal, Biarritz Culture eta Zentro koregrafikoaren laguntzeko. Iparraldeko bost antzerki talde ere lagunduak dira : Chiméres, Versant, Théatre du Rivage, Lézards qui bougent eta Lasako Petit Théatre de Pain.

BERTSU AFARIA BAIONAKO KALOSTRAPEAN Urriaren 11n, larunbat aratseko 8.30etan, bertsu afari bat beharra da Baionan, AEK-k daukan Kalostrape ostatuan (Marengo karrikan). Bertsulariak : Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Gillen Hiribarren eta Mixel Aire. Gai emaile : Patxi Iriart. Afaria 15 eurotan, aitzinetik izenak emanez : 0559529470. LEGEZKO ABISU AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution de la EURL : “ THE GOURMET NOSE WINES AND MORE ” sous le sigle “ TGN ” en date du 29 Septembre 2008 au capital de 100 euros. Siège social : 15, lotissement Apessenia n2 64122 Urrugne. Objet : L’achat, vente, distribution et commercialisation des vins, boissons alcoolisées, produits alimentaires. Durée : 99 ans. Gérant : Alfonso Javier Morrondo Abad demeurant au 15, lotissement Apessenia n2 64122 Urrugne, nommé pour une durée indéterminée. La société sera immatriculée à la CCI de Bayonne. Pour Avis La Gérance GREEN INVEST Société à responsabilité limitée, à capital variable Capital de 20 000€ Objet social : production d’électricité “ verte ”, à partir d’énergies ou de ressources renouvelables. Conception et commercialisation de produits financiers adossés à des investissements produisant de l’électricité “ verte ”. Siège social : 5, allée Sapiéha 64200 BIARRITZ L’Assemblée Générale Extraordinaire, tenue le 6 Octobre 2008 a accepté la démission du gérant, monsieur Jean Louis Estéves et nommé à ce poste monsieur Didier Dubois. Agréé comme nouveaux associés Messieurs Dominique Dubois et Didier Dubois. Décidé de porter le capital variable à 20 000€ et le nominal de la part sociale à 10 000€. Modifié la durée du premier exercice social et la date de clôture des comptes, fixant le premier arrêté au 31/12/2009. Décidé de modifier les statuts en conséquence. Pour GREEN INVEST, Didier DUBOIS SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN & BONNECAZE-DEBAT Avocats Résidence Adour - 4 Rue de Gramont 64100 BAYONNE 21 place Charles de Gaulle - 64220 ST JEAN PIED DE PORT Tel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62 E.mail : aurnague-bonnecaze@orange.fr HARRIAGA EARL en liquidation au Capital de 7.622,45 Euros Siège Social : Maison Sindika 64120 SAINT-PALAIS RCS BAYONNE D 399.188.549 AVIS DE CLOTURE DE LIQUIDATION Suivant décisions en date du 8 juillet 2008, l’Associé Unique Liquidateur a approuvé le compte définitif de liquidation, déchargé Monsieur Jean-Antoine AYCAGUER de son mandat de liquidateur, donné à ce dernier quitus de sa gestion et constaté la clôture de la liquidation à compter de pareille date. Les comptes définitifs établis par le liquidateur sont déposés au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE, en annexe au Registre du Commerce et des Sociétés. Pour avis, Le Liquidateur


8

Euskal bestak Argentinan eta Kalifornian DEPARTAMENDU BAT GEHIAGO ? MAYOTTE UGARTEA NASKI… Zerbait gisaz, ez da hainbeste aipatzen den gauza bat bainan baditake Frantziak departamendu bat gehiago ukanen duen helduden urtean... Ja, ez otoi pentsa Pariseko manatari handiek azkenean onartu dutela euskal-departamendu baten eraikitzea! Ez gira aparantziarik ere hortan! Ez, sortzekotan departamendu berria agertuko zauku hemendik biziki urrun, 8.000 kilometrotan nunbait han, Indietako itsasoaren erdian, Mayotte izeneko ugarteak osatuko baitu. Ugarte hori aspaldian Frantziaren kondu dago eta jadanik ere kasik departamendu bezala ekarria da. Kasik, bainan ez arras. Hango hautetsiek dute galdetua azken urrats hori egin dadien eta Mayotte bilaka dadien beraz departamendu... Haatik, hasian hasi, departamendu litake eta denbora berean lurralde, Akitania edo Bretainia lurralde diren bezala. Hots, baluke osoki askok Ipar-Euskal-Herriarentzat ere eskatzen duten hura... Alta, hemen gaindi usu aditzen duguna da departamendu berririk ez dela egiten ahal, nahiz badakigun biziki untsa 1964ean Pariseko alde hortan bi departamendu arramoldatu zirela zazpi berriren egiteko. Bai eta 1975-ean Korsika, departamendu bakar bat zena, bi pusketan ezarria izan zela, bi departamendu gisa hortan moldatuz... ASPALDIKO IXTORIOA Mayotte ugartea Frantziak bere kolonia gisa menperatu zuen 1841-ean. Geroxago nolazpait beretu ere ondo hetako beste ugarte batzu, denen artean Komoreak ugarte multxoa osatzen zutela. Jende guti zen orduan han gaindi, ziren guziak musulmanoak, erlisione horri lotzen zituztela haatik Afrika barneko sineste zahar batzu. Iragan mendean, Frantziak hein bat autonomia eman zioten ugarte horieri eta azkenean onetsi, Nazioarteko erakunde nagusiak berak ere aski galdeturik, hango jendek berek behar zutela hautatu edo beren gain jartzea edo Frantziari lotuak segitzea. 1974-ean egin zen bozkatze bat. Hiru ugartetan, gehiengo nasaia agertu zen beren gain jartzearen alde. Bainan frantses gelditu nahi zutenek gehiengo pollita segurtatu zuten Mayotte ugartean, % 66 pasaturik. Eztabada askoren ondotik, 1976-an berriz bozak izan ziren Mayotte ugarte hortan eta orduan kasik boz guziak joan ziren frantses gelditzearen alde, % 99-ez goiti! Geroztik, beste ugartetako aitzindariek azkar jorrratu dute Frantziaren jokabidea, Mayotte arrunt azpitik atxikitzen duela eta holako, bainan badu orai dotzena bat urte Nazioarteko erakunde nagusian segurik auzi hori arrunt eztitua dela, ikusiz hango bereko jendeak duela bere hautua gisa hortarat egina, nehork hortarat batere bortxatu gabe... LEGE BEREZIAK Mayotte ugartean berean, urteak jin eta urteak joan, izan da aldaketa frango eta bulta huntan Frantziaren konduko erkidego berezi bezala ekarria da, departamendu baten itxurarekin nolazpait, denbora berean hein bat autonomiaren ezagupen zerbaitekin. Eremuz, Mayotte ez da handia. 374 kilometro karratu. Xuberoaren erdia baino gutiago! Jendetzez haatik, Lapurdiren heina edo holako zerbait. 186.000 biztanle jaz egin kondaketaren arabera. Doi-doia hiru milako bat zirelarik 19. mendean! Eta 23.000 baizik ez oraino duela mende erdiño bat! Jendetzea azkarki emandatuz doa aspaldixkoan, ainitz familia baitira lau edo bost haurrekin, eta jendea, haurretarik haste, aise gehiago - eta aise hobeki- artatzen baita. Jendetzearen laurdena nunbait

Mamoudzou hiri nagusia

han Mamoudzou hiri-nagusian bizi da. Erlisionez % 98 musulmanoak dira. Frantsesaz bestalde, badira bi mintzaira, hango berekoa, mahorearra deitzen dutena, eta bestea Madagaskar ugartetik sartua. Bestalde, arabear mintzaira polliki hedatua da, hitz asko segurik ba, erlisionearen gatik beharrezkoak dauzkatenak. Mayotte ugartean, Pariseko gobernuaren onespen osoarekin, badira lege berezi batzu. Familia hunkitzen duten gauza askotan konparazione, bakoitxak berak ikus hori, artzen ahal zira frantses usaiako legetarik nola berdin hango musulmano ohidurak manatzen dituenetarik. Orai bada haatik hor ere aldaketa frango. Hala nola, berriki arte legez-lege, hango usaia zela-eta, gizon batek ukaiten ahal zuen emazte bat baino gehiago. Hori ez da gehiago onesten 2005-etik hunat ezkontzeko adinerat helduak direnentzat.

Banga etxe ttiki bat. Bada holako frango ugarte guzian

Ondarreko hamar urteotan bezala, prest dira aurten ere Euskal Argentina elkartekoak beren itzuliaren egiteko Rio de la Plata aldera, lagun eta ahaide euskal-argentinarren bisitatzeko. Urte guziz bezala, Argentinako FEVA Euskal Etxeen batasunak ‘Semana Nacional Vasca’ edo Euskal Aste Nazionalaren deia egina du, aurten La Plata Buenos Aires probintziako hiriburura, aste eta partikularzki asteburu batez hiria Argentina osoko euskal etxe eta euskaldunen biltoki bilakaturik. Hitzordua hiru asteren buruan da, urriaren 31n (ortziralea) eta azaroaren 1 eta 2an (larunbat eta igandea). Egun horietan, liburu eta margolan erakusketak, zinema, hitzaldiak, pilota eta kirol partidak, dantza eta kantu emanaldiak, bilkurak, balak... eta beste hameka ekitaldi dituen programa obratuko da. Musikan, besteak beste, Oskorri taldea eta Anne Etchegoyen. Maialen Errotabehere, Mixu eta Xabaltx ere La Platan izanen dira euskal-argentinar besta edertzen partzuer. La Platako euskal besta hori ezagutu eta ArgentinaUruguaiko bazterrak bisitatu nahi dituenak egiten ahal du oraino, zonbait leku gelditzen baitira Euskal Argentina elkarteak antolatu bidaian. Pierra Lako buru duen batasun huntako 24 lagun urriaren 29an, asteazkena, abiatuko dira Hondarribiako (Gipuzkoa) aireporturik eta La Platan izanen dira asteburu hortan. Lehenengo egunetan, euskaldun besta eta Buenos Aires eta La Plata poxi bat ezagutzea dute programan markatua. Lehenengo asteko turismo itzuliaren ondotik, Uruguaiko dantzariak Argentinako Euskal Astean azaroaren 4tik 17ra libro Argazkiak: EuskalKultura.com dute bakotxak bere ahaideak bisitatu eta nahi duen plana egin dezan, 17an berriz elkarretaratu, tango show batean afaldu eta 18an gibelera partitzeko. Prezioa, presuna bakotxeko 1650 eurokoa da, biko ganberan; bateko ganberan, 270 euroko gehigarria. Xehetasunak, Donapaleuko Hb Evasion bidaia agentzian, tel: 05 59 654748 (Bernadette), e-maila: h.b.evasion@vianeo.com. Euskal Asteari buruzko informazionea, La Platako Euskal Etxearen webgunean: www.centrovasco.com <http://www.centrovasco.com> . Eta Hego Ameriketatik, Ipar Ameriketara goaz, heldu den asteburuan eginen baitu Kaliforniako ‘Iparreko Ibarra’ Euskal Etxeak bere urteko euskaldun besta. Larunbatean, urriaren 11n, izanen da eta aurten, ohiko bestarekin batera, NABOko ‘Kantari Eguna’ antolatuko dute, Martin Etchamendy Bakersfield-eko ezterenzubiar ezagutua aurkezle, Euskal Herritik arribatu berria. Eguna goizik hasiko da, mus txapelgoa goizeko 8 orenetan hasiko baita, bi orenak artio. Bazkalondotik, Kantari Eguna izanen da. Klubeko dantzariak, Rosemary Caballero zuzendari, arizanen dira eta baita San Franciscokoak ere. Bostetarik landa, afaria (bildoskia). Ondoren, dantzaldia, Utahko Jean Flesher musikariarekin. Lehenengo aldiz Cordobako Euskal Asteko igandeko bazkari herrikoia eginen da Kantari Eguna Rockingo ‘Iparreko Ibarra’ klubak antolaturik, beraz espektazionea bada. Xehetasun gehiago nahi duenak telefonatzen ahal du 916-253-3328ra edo e-maila igorri basqueclub@sbcglobal.net helbidera. Joseba Etxarri

TXERNOBIL-eko HODEIA

“Carangue” arraina

Diote ere Mayotte arrunt departamendu gisa ekarria izaitearekin lege berezi horiek oro, edo gehienak bederen, goitxago edo berantxago kendu beharko direla. Dena den, ugarteko hautetsiak arrunt berotuak dira halere, hala iduri du segurik, departamenduaren alde. Bestenaz ere Mayotte departamendu izaitearekin jendeak ukanen dituela orai arte ez dituen diru laguntza batzu, besteak beste RMI delakoa, RSA bilkakatuko dena, orai arte ez duena ukaiten... Hots, solasa da helduden Pazko irian izaiten ahal litakeela bozkatze bat, erreferendoma gisakoa, denen buru hango jendeak nahi duen ala ez Mayotte ugartea egiazki departamendu bat izaitea. Muslaria

Oroit zara, irakurle maitea, nola zartatu zelarik Txernobil-eko nuklear zentrala, erran zigutela gure orduko buruzagiek ez zela lanjerrik, ez baitzituen sortu zen hodeiak Frantziako mugak pasatuko. Kantu bertsua entzun daiteke egun hauetan. Diru krisia sortu da Estatu Batuetan, bainan ez du ondoriorik ukanen Frantzian, gure bankuak sendoak eta finkoak baitira eta prest baigira haien salbatzeko. Halere aitortzen dute gogorra dela krisia. Hori da Frantziak aldarrikatzen duen salbuespen berezia. Gehexan Pontto

-Larunbat arte, Donibane Lohizuneko zinemaldia, filma egile gazteen festibala. -Igande arte, Hazparnen, euskal aste kulturala, “Untutsik bidean”. - Asteburu guzian, herriko bestak Oihergin -Ortziralean (20.30), Kanboko elizan, Arraga abesbatza. - Ortziralean (21.00) Heletan, Itsasoa Ostatuan, “Le dénicheur” antzerkia -Ortziraletik iganderat, ateak zabalzabalik Aldudeko ibarraldean. -Larunbatean, selauru-hustea Azkainen -Larunbatean, Senperen, Hatsa elkartearen eskutik, Itziar Gomez-Sarasolaren eguna, “Maite ditugun olerkariak” sailaren kondu. -Larunbatean (10.30), Baionan, ibilaldia Santespieta eta ondo hartako auzoaldeak hobeki ezagutu beharrez, lehengo ixtorio xaharrak gogoan, Baiona festibalaren kondu. - Larunbatean (14.00) Samatzen, Ganibetaren adiskideen besta - Larunbatean (20.30) Baionan, AEKren kalostrapean, bertsu afaria : Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Gillen Hiribarren, Mixel Aire, gai emaile Patxi Iriart - Larunbatean (20.30) Miarritzen,

Koliseo gelan, “A Chœur joie” koroa -Larunbatean (21.00 ), Miarritzen, Atabal musikategian, Pigalle taldea - Larunbatean (21.00) Izpuran, Faustin Bentaberri gelan, “Mamie mémoire” antzerkia, Chimères taldeak emanik -Larunbatean eta igandean, Miarritzen, “Brouillarta” ederlan erakusketa hondartza handian. -Igandean, Arrangoitzen, Mutxikoaren eguna. -Igandean, Donapaleun, triki-tixa eguna -Igandean, Aiherran, Antzuolatarrekin elkartasun eguna. -Igandean, Azkainen, Pastore Lore eguna. -Igandean, Angelun, zaharki-merkatua Bost-Kantoineko plazan. - Igandean, Lehuntzen, selauru-hustea -Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, Arrantzaleak taldea kantuz herriko etxe aitzinean. -Igandean (11.30), Bidarten, mutxikoak herriko etxe aitzinean. -Igandean (17.00), Hendaian, Zokoburuko biltokian, kontzertua herriarteko Harmonia orkestrarekin. - Igandean (18.00) Baigorriko elizan, organo kontzertua.

Herria 2976  

Herria astekaria 2976