Page 1

2008-ko Irailaren 18-koa 18 Septembre 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2973

Zoriontsuak dira dutenarekin aski badutenak. (Aristoteles)

ESKUAK MOZTU Kongo herrialdeko xoko batean, oihan erdian, bazagon herri ttipi bat. Hango jendea xumeki bizi zen, lurrak eta oihanak emanitakotik, manioka, koko eta bertze. Bainan uztaren zati bat beren erregettoari utzi behar zioten, aspaldiko ohiduraren arabera. Eta ibiliaren bortxaz beren lurra pobretuz baitzoan, uzta etzuten nahikoa familiak behar den bezala hazteko. Erregettoak aldiz bai, nasaiki, bizitzekoa ! Noizbait, herri hartako gizonek erabaki zuten, emazteek sustaturik, oihanean barnago joaitea lurberritzera, beren mozkinak emendatzeko xedez. Hautatu lurra haatik arrokatsu gertatu zitzaioten eta gorriak ikusi zituzten haren lantzen, egunak etzirelarik aski luzeak zerbaitetara heltzeko. Heldu ziren halere, gostaiak gosta, eremu planttako baten ateratzera, eta ondoko urtetan uzta emankorra izan zen, familia guziek behar den bezalako bizipidea zutela segurtatzen. Zoritxarrez, erregettoak ezin jasana zuen hori, jelosiak josia. Eta erran zioten lurberri hura oihaneko zati sakratu batean zagola. Eta sakratua, ezin hunkia ! Hobendun handi ekarri zituen bere herriko gizonak eta horietarik bat, azkarrena eta deliberatuena, etsenplutzat kondenatu bi eskuak moztera... Esku mozte ohidura hori, bortitz eta itsusia, frango hedatua zen denboran, munduan gaindi. Eta gaur tokika ba omen da oraindik holakorik ! Euskal Herri huntan ere ez ote da gisa bereko zerbait gertatzen ari ? Badu kasik lau urte ELBko laborariek Euskal Herriko Laborantza Ganbara muntatua dutela, Ipar Euskal Herrian laborantza indartsuago bat eraikitzeko xedez, ingurumenaren errespetuan eta elikadura sano baten berme, kalitateari lehentasuna emanez. Eta egitura hortakoak ari dira gogoz eta izerdiz alor hori jorratzen, biharko haurrak ere amalurretik bizi diten. Bainan hor ere, Kongoko erregettoaren gisa, frantses administrazioneak begi txarrez du ildo berri hori ikusten. Hainbesteraino nun auzitara deitu duen Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteko lehendakaria, elkarte horri behin betikotz eskuak mozteko nahian... P.J.

Erdian, Maryse Cachenaut

Euskal Herriko Laborantza Ganbara

erlea bezala lanean 2005-eko urtarrilaren hamabostean sortua, xutik joaiten hastekotzat trabak ezarri dizkiote, aitzinetik eta bazterretarik ere. Grégoire prefetak pleinta bat ezarri zion lehenbiziko urtean berean ; ondoko prefetak herriko etxeei debekatu zien euskal laborantza ganbararen diruz laguntzea ; iaz hirugarren tiroa : administrazio fizkalak legez kanpotu nahi izan ditu 1200 partikularrek euskal ganbarari ekartzen dizkioten laguntza ekonomiko jarraikiak. Hona lehenbiziko pleinta hura agertzen duela Baionako prokuradore berriak, hiru urtez lo utzi ondoan. Hiru urte eta erdiko bizi laburrean hainbeste poxolu, nor nahik denak antzara ferratzera igorriko zituen lotsaturik, Euskal Herriko Laborantza Ganbara

beti hor dago xutik abiatua, eta lan jarraikia badarama. Zer da bada lan hori ? Hara aste honetako HERRIAk aztertzen duen puntua Maryse Cachenaut Laborantza Ganbarako presidente ordearekin. Herria : Esku artean dituzuen lanetatik bat deitzen da “ Errobi erreka bazterretako uraren kalitatearen ikerketa ”, xantier hori noiz eta nola abiatu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ? Maryse Cachenaut : Iaz proposatu zuen lan hori, Errobi erreka hunkitzen duten herri guziek elgarren artean muntatu sindikatak. Baginen bat baino gehiago eskaintzari ihardetsi ginionak baina gu hautatu gintuzten. Lana bera iaz abiatu dugu eta orai kasik gehiena egina da. Ikerketa horren helburua da xeheki ikustea laborantzak zer kutsadura ekar diezaiokeen Errobiko urari, baziren diagnostiko zenbaitzu egiteko ; hiru ehunta hirurogei etxalde bisitatuak izan dira Errobi errekaren eremu guzian. H : Eta, laborariek nola hartu zaituztete ? M.C. : Gure teknikalariak biziki ontsa errezibituak izan dira etxaldetan ; egia da Euskal Laborantza Ganbaran uraren arrangura badaramagula, eta hastapenetik. Eta guretzat inportanta da biziki holako lana beste partaide batzuekin eskuz esku eramaitea. H : Iduri luke Prefeta entseiatu dela ikerketa horren lana zueri kentzera, egia da hori ? M.C. : Dudarik gabe. Prefeta bera bai eta beste eragile zenbaitzu ere. Hor kontradikzioneak handi handia agertzen dira. Ber denboran ikusten da, Euskal Laborantza Ganbarak lan egiten duelarik etxaldeak gaurko araudietan emaiteko, diagnostiko bat bada egiteko hor ere, gu ezagutuak gira, “agrément” edo baimen bat badugu diagnostiko horren egiteko, eta Estatua behartua da gure lan horren ezagutzera, hortarik abiatuz laborariek betetzen dituzten dozieretan bermatzen dira diru laguntza publikoak eskuratzeko. Alde batetik ezagutuak gira eta gure lanak fruituak ekartzen ditu, bertzaldetik onartzen ez duguna da lan hori geldiarazi nahi duela Estatuak gaur egun. H : PAC Europako dozierak betetzen ere laguntzen dituzue laborariak, zer laguntza mota ekartzen diezue ? M.C. : Alde batetik Euskal Laborantza Ganbarak hurbiletik segitzen ditu laborantxa politikak, horrela xeheki badakigu zer pasatzen den eta zer aldatu behar luketen etxaldetan. Ezagupen horretaz gain, laguntzen ditugu laborariak PAC dozierak betetzen, urte guziez berritu behar dira, dozier aski pisuak izanki eta. Lan hori urte guziez egiten dugu laborariekin.

H : Eta Eusko Jaurlaritzarekin ere elkarlan bat abiatua duzuea ? M.C. : Gu sortu bezain laster nahi izan ditugu Jaurlaritzarekin harremanak garatu, sail desberdinetan gainera ; aurten ere harremanak baditugu Gipuzkoako Diputazioarekin ; guk eramaiten ditugun ekintzak sustengatzen dituzte, zeren hegoaldean laborantzaren egoera ez da baitezpada baikorra. Eta guk proposatzen ditugun alternatibak interesgarriak dira haientzat ere. H : Zuek egiten dituzuen analiza horien kontu atxikitzen dutea ? M.C. : Dudarik gabe. Hor ere seinale argia guk egiten ditugun lanek arrakasta handia biltzen dutela, hegoaldeko laborantzak ez du aparantziarik ere geroa segurtatua eta gure egiturak ez du parerik alternatiba errespontsableak pentsatzeko eta bideratzeko. H : Diote batzuek Iparralde honetan gazte aise gehiago plantatzen dela laborantzan beste lekuetan baino. Hori hala dea eta zerbaitetarako zaretea horretan ? M.C. : Egia aspaldidanik ba Euskal Herrian gehiago gazte lotzen dela laborantzari. Guk badugu gure partea horretan, ez gira bakarrak. Baina guk bultzatzen dugun laborantza iraunkorrak badu hor ainitz ikustekorik : laborantza mota hori laborari nonbreari lotua dago. Uste dugu etxalde batek hein bat goiti pasatzen baldin badu ez direla hor kalitatezko gauzak ekarrarazten ahal. Gure ustez, eta hori gure filosofia nagusia da : nahi badugu janari ona eta sanoa egin, behar dugu laborari kopuru hori atxiki. Eta ez da beti hori laborantzako erakunde ofizialek defenditzen duten gauza. H : Konkretuki nola bultzatzen duzue bada filosofia hori, zer laguntza mota ekartzen du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ? M.C. : Gazte batek baduelarik laborantzan hasteko proiektua jiten ahal da gure bulegoetara, errezibituko dugu. Badugu teknikalari bat sail hortan berezitua dena. Eta proiektuaren barnean sartzen hasten delarik, sartzen gara errexki harremanetan hemengo garapen sailean ari diren hainbat erakunderekin ; hala nola Arrapitz federazioaren barneko AFOG, laborariak kontuak egiten laguntzen dituena ; edo BLE (Biharko Laborantza Eraiki), laborantza biologikoari idekia den egitura. Laborarigai gaztea formatzen dugu, hemengo bereko egiturekin eskuz esku, ez bakarrik laborantzak eskatzen dituen puntu teorikoetan, baizik eta bereziki puntu pratikoetan.


2

• Aita Saindua Parisen eta Lurden iraila hunen 12tik 15 era, horra gertakari haundi bat arras igurikatua eta gaingainetik prestatua Frantziako buruzagiek eta Elizak hutsegitekoa ez zutena. Hamargarren ateraldia zuen hori jadanik, Erromatik eta mundura hiru urtez : Alemania (Kolonia), Polonia, Espainia (Valentzia), Alemania (Munich eta beste), Turkia, Brasil, Austria, Amerika eta ONU izan zituelarik besteak. 1.400 kasetalari ere hor ditu ondotik, denak berri gose eta Erromako apezpikuburuaren oraino ezagutzeaz kurios. Orozgainetik fede arrazoinez etorri den Elizako artzainak Lurdeko otoitzaz eta hor eta Pariseko bi mezen gainera ez zaukan gorderik apez eta apezpikuen aurkitzea ez-eta kultura munduarena ere, bestalde gazteriaren mundu hortan bere aitzinekoaren talendu berekoa ez bada ere, bere kartsutasunean, eta herriko arduradunen errespetuan orohar. Hunek ere, Jesusen leloa errepikatu du gaurkoeri. “ Ez izan beldurrik zuen fedea agertzeko munduari. ” • Japonian emazte bat dute bide haundiz doana goreneko karguetarat. Yuriko Koike du izena, 56 urte, defentsaren ministeritza jadanik jastatua, demokrata erradikalen presidengoa du begiztatzen, bestalde, telebixtako presentatzaile ere izana delarik lehenago. Presidengo hori bat da baina lehen ministro kargua ere ikusten du bere bidearen buruan. Haatik ez da bakarra andere deliberatu hori. Kontrario bat bederen badu, Taro Aso kanpoko zeren ministroa eta aldeko asko badaukana hunek ere. • Indiak tratu baikorrak baditu, prestatzen ari dituenak, Amerikarekin, Frantziarekin eta Errusiarekin sinatzekotan epe laburrik barne nuklear zibilaz. Amerika bereziki zerbait presarekin agertzen da tratu horiekin, Bush jauna bera preseski, hunek helduden urtarrilean bere kargua utzi baino lehen nahi bailuke hori bururatu. • Angolan deputatuen bozak egin dituzte betiko irriskuekin ainitz herri ttipitan gertatzen den bezala. Irrisku hori hauteskunde horien zuzentasunean izaiten da herri batzuetan. Halere, aldi huntan ONUko nazioneen batasunak erran du garbiki iragan direla bai. Beraz huna nola joan diren hautuak. Orain arte podorearekin zirenak irabazi dute bozen ehuneko 66,74 bildu dutelarik, eta beraz, irabazlea hau da : Eduardo Dos

Santosen zerrenda. • Tchad herrian ez dira batere hitzak obratu ONUko nazioneen batasunak hor egin duen Oxfam inkestaren arabera, urte baten buruan eman konduetan aitortu dute hori. Hots, badira horgo herritarretarik 250.000 ihes joanak Darfur herritik. Horietarik badituzte milaka, hamabi zerrandeietan sakatuak eta bestalde 180.000 Tchaden berean herrestaka dabiltzanak. Heietarik, doi doia gizon batzu izan dira beren lurretan ebaska bezala hazi zenbaiten eraiten eurien sasoian. Bitartean soldado basakiak badabiltza ebasketak eta hiltzeak eginez, heietan badirelarik tokiko semeak indarka altxatuak eta armatuak. Armada zuzenak eta Tchadeko jandarmeak badira bai baina ez aski bakearen eta zuzenaren zaintzeko. Izan zen bai uztailean Ban Ki Moon ONU ko nausia bainan hunek ikusi du herria ez dela egiazki zaindua ez-eta gobernatua. • Ukraina ainitz aipatua izan da berriz ere Europaren biltzar nagusian Parisen. Berak sartze hori du bilatzen eta Sarkozy presidentak ere bai Europaren buruzagitza postua daukan urte huntan, Manuel Barroso europear kontseiluaren buruak ere ez diolarik besterik. Bainan Mosku ere hor baita betiko eztabada horietan. • Korean Kim Jong presidenta ez da ikusten zenbait egun huntan : 66 urtetan, fama du burumuinetako atakada gaixto bat izan bide duela erakusketa militar haundi batean komunisten nausitzaren hirur hogeigarren urteburua zutelarik ospatzen egun hartan. • Zaragozako erakusketa haundiak bururatu dira igandean Espainiako errege erreginen buruzagitzan, hasiak ziren bezala. Igurikatuak ziren 6 miliun bisitariak arras hurbildurik, ez dute oroitzapen txarrik utziko, salbu jendeketa haundiskoak ikusi direla bero haundipean aldiaka. Erabaki balios batzu hartu dira bestalde uraz egin den gogoetaldian, hor zelarik ere Ban Ki Moon ONU ko presidenta bera, uraren erabilpena negurtzeak beharko dituen neurri batzuekin. • Errusoak zertan ote dabiltza Hegoamerikako Venezuela alde horietan ? Holako galdeak eta idaia txar batzu dituzte erakutsi Ipar Amerikar eta beste herritar batzuek, jakitean bi aireko haundi ibili direla Caracaseko aireportuan itsumandoka bezala. Xede batzu segurik, entsegu zerbaitetarakoak, ez dituzte arras gorde.

AITA SAINDUAREN BISITA Aski ederki iragan da lau egunez Benedikto XVI. Aita Sainduaren egonaldia, lehenik Parisen eta gero Lurden. Mundu bat bildu da karia hortarat eta besteak beste gaitzeko gazteria! Parisen, meza nagusiko baziren nunbait han 250.000 parte hartzaile, Lurdekoan igande goizean 150.000 edo gehiago. Frangotan erraiten da Aita Saindu hori ez dela aitzinekoa bezen maitatua eta baditake hori ere, bainan ezin uka haatik holakoetan bazterrak azkarki harrotzen dituela. Hau ere entzun dugu, Joani Paulo II. gehiago mintzo zela jendearen bihotzari, oraikoa ari dela izaitekoz izpirituen argitzeari. Zernahi gisaz ez dute jite bera bainan bixtan da mezu bera dutela zabaltzen, Ebanjelioarena. Dena den Aita Sainduak dei suhar bat zabaldu du Frantzian gaindi fedea berriz azkar dadien eta Elizak indarberriturik segi dezan bere lana. Ainitzek eta ainitzek goraki erakutsi badute Aita Sainduaren alderat duten atxikimendua, batzu arranguratu dira haatik baizik-eta lehengo usaia batzu berriz sustatuz bezala Benedikto XVI-ak ez ote duen gibelerat egiten aitzinerat egiteko partez... Diote ere Eliza ez dela aski “idekia”, ez segurik hola mintzo direnek nahi luketen gisan idekia!

GOGOETAGARRI Renault etxe handi famatuak auto gutiago saltzen du azken denbora hotan eta bestalde auto ainitz Frantziatik kanpo egin-arazten... Ondorioz, erabaki pisu bat hartu du: Frantzian berean dituen lantegietan, urte pare bat barne, lau mila langile gutiagorekin itzulikatzea. Untsalaz, nehor ez omen dute haatik kanpo ezarriko. Bere baitarik joanen denari despeidako “prima” bezala gisa hartako diru eskaintza eginen, bi urtez irabaziko zuenaren heinekoa edo holako zerbait. Erretretaren hartzeko adinetik hurbilduak direnek bereziki frango aise onargarritzat hartzen ahal duketen eskaintza. Bizkitartean, denbora berean gobernua ari da erran eta erran ez duela biziki maite nagusiek gisa hortan joaiterat uztea 60 urtetarat heltzekoak direnak. Gisa guziz, ixtorio gogoetagarria hau ere ...

ETSI BAT HARTUA? Uda huntan, ez da hanbat aditu Jean-Marie Le Pen eskuindar alderdiburua. Egia erran, adina ere hor du, 80 urte ekainean beteak. Joanden egunean mintzatu da haatik erraiteko bere alderdiaren buru nahi duela segitu hemendik bi

urteren buruan beharra den biltzar nagusia arte. Gero nahi lioke segida utzi bere alabari. Hasian hasi, hau ere erran du, etsi bat hartua balu bezala: bost aldiz izana dela hautagai president-bozetan bainan bestaldian ez dela hala izanen, “errekontruz kanpo segurik”.

GIBELERAT Ikusiz bazterretan bazela ainitz arrangura, Nicolas Sarkozy presidenta bera ere frango kezkatua, gobernuak doi bat gibelerat egin du Edvige delako izentegiaren auzi minbera hortan. Behin aipatu baino xehetasun gutiago sar litake denen buru eta eztabadabide diren pondu batzu argiago ezarriak litazke. Bainan gauden beha, deus ez da oraino eginik..

ZENATUR-BOZAK Ez dira hanbat aipu bainan igandean dira zenatur-bozak. Ez haatik gure eskualdean, zenaturren berritzea ez baita denetan betan egiten. Aldi huntan, herena berrituko da, 114 alki beraz. Eta lehen aldikotz, zenatur berriak ez dira hautetsiko bederatzi urterentzat bainan seientzat... J-B D

Kontsulta Legeari Auzitegi Konstituzionalaren ezezkoa Auzitegi Konstituzionalak aho batez ezetz erantzun dio euskal gobernuaren kontsulta legeari. Eusko Legebiltzarrak bozka bakarraren gehiengoarekin, ekainaren 27an onartu legea baliogabetu du. Arrazoina : Euskal Herriak duen estatutuaren eskumenak gainditzen dituela. Kontsulta, erreferenduma izanen zela diote epaileek eta beraz Espainiar Estatuak bakarrik baimendu dezakeela. Bestalde kontsultaren ondorioz, Espainiar Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harreman berria bideratzen dela uste dute epaileek, eta beraz Espainiar Estatuko herritar guzientzat eta ez euskal herritarrentzat bakarrik ondorioak izanen zituela. Ibarretxe lehendakariak deklaratu du Eusko Jaurlaritzak epaia onartzen duela bainan “ez dugula etsituko”, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren aitzinean Espainiako Gobernuaren kontrako salaketa jarriko duela iragarri du. Helduden asteartean, irailaren 23an, Jaurlaritzak, herritar bezala, pertsonalki Estrasburgon aurkeztuko dituzte salaketak. Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteordeak adierazi du ezinezkoa dela prozedura demokratikoak errespetatzen dituen norbaitek “legearen kontrako desafioa onartzea”, Ibarretxe lehendakaria tematuta dagoela bere plana bideratu nahiz eta euskal gizartea zatitu eta konstituzioaren aurkakoa izan.

Europako justizia gorteak euskal autonomia fiskala onartu du Europako Justizia gorteak onartu du euskal erkidegoko hiru lurraldek eta Nafarroak egokia iduritzen zaien zerga enpresei ordainarazteko eskubidea badutela, estatu espainiarrekoarekin ez berdina. Espainain %35 ordaindu behar dute ; aldiz euskal erkidegoan gehienaz %32,5. Europar justiziak onartu die zergak finkatzeko konpetentzia lurralde hoiei. Aspaldiko ezadostasunaren bururatzea beraz eta “egun historikoa” Euskal Herriko agintarien arabera.

Bermeoko itsasuntzi baten bahitzeko saioa Somalian Playa de Anzoras izeneko Bermeotar atunontziaren bahitzen saiatu dira itsas lapurrak Indiako Ozeanoan. Hiru txalupa azkar ziren erasoa egiten saiatu direnak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakitera eman duenez. Gertakaria, Somaliako kostatik 325 miliara, nazioarteko uretan eta gauez gertatu da. Bainan arrantzaleen erantzunak behartu ditu alde egitera eta atunontziak bere bidea jarraitu ahal izan du. Ez da lehen aldia horrelako erasoak gertatzen direla itsas horretan. Bretaniar untzi batek ere eraso berdintsua jasan du egun gutira, hau ere ondoriorik gabe. Arrantzaleek eta euskal gobernuak, zaintze neurri gogorragoak eskatu dituzte Madrilgo gobernuari.

Lizarrako akordioak hamar urte Duela hamar urte - alderdi, sindikatu eta kolektibo- 23 euskal egiturek sinatu zuten Lizarra Garazi izena hartu zuen ituna. Egun zenbait berantago ETAk su-etena iragarri zuen. Indarkeria behin betiko baztertu eta aterabide politikoari atearen irekitzeko sekulako esperantza piztu zuen akordioak gizartean. Bainan esperantzak urtu ziren : kale borroka berpiztu eta ETAk su-etena 2000ko urtarrilean apurtu zuelako : 2000ko urtarrilean militar bat hil zuen Madrilen eta egun batzuk geroago Fernando Buesa (PSEko legebiltzarkidea) eta bere bizkarzaina, Jorge Diez. Bakearen aldeko eta gatazka politikoarekin finitzeko parioa eta saio zintzoa izan zela azpimarratu du Joseba Egibarrek (PNV). Lizarra-Garaziko akordioak ETAren desagerpena bere muinean zaukala, bainan egoera kontrolatzen ez zuela ikusi zuenean ETAk hondatu egin zuela ekintza armatuak berriz hasiz. Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidearen ustez akordioak herri batek existitzen zuela agerian utzi zuen, erabakitzeko gaitasuna duen herria. Bere ustez Lizarra-Garaziko izpiritua bizirik da eta etorkizunean errealitatea izan dadin ahaleginak egin behar dira. Hortarako indarrak batzeko deia egin du subirotasunaren aldeko alderdi ala sindikatei gatazka gainditzeko bidea bilatzeko.

Donostiako manifestaldian kalapitak Igandeko estropadak kari, herrizaingo sailak debekatu presoen aldeko manifestaldian, kalapitak, enfrentamentuak gertatu dira. Hirugarren urtea horrelakoak gertatzen direla. 5 pertsona arrastatuak izan dira eta andana bat kolpatu eta zaurituak. Epailearen aitzinean deklaratu eta aske utziak izan dira bainan auzitegietara hurbildu beharko dute ondoko egunetan.

Kastro garaile Donostiako estropadan Laugarren aldikotz, kantabriarrek irabazi dute Kontxako bandera. Lehen igandean, olatu haundiko itsasoan sekulako abantaila hartua zuten. I g a n d e h u n t a n O r i o k o Kastro-ko arraulariak nagusi !

arraunlariek dute irabazi estropada bainan oro har Kastro garaile eta Bermeoko Urdaibai hirugarren.

Martxelo Otamendik torturak salatu ditu Estrasburgon Egunkaria-ko zuzendaria, 2003ko otsailean arrastatu zuten Egunkaria hetsi zutenean, eta torturak jasan zituela salatu zuen aske utzia izan eta. Estrasburgoko giza eskubideen auzitegiaren aitzinean torturak jasan zituela berriz ere salatu du.

Ekaingo harpearen kopia irekia Zestoan Ekainberri izeneko harpearen kopia irekia da Zestoan. Lezearen paretetan aurkituak izan dira duela 13 mila bat urte egin margoak, ikusten ahal direnak zentroan. Hoien zaintzeko erabakia izan zen publikoari harpearen bisita debekatzea. Aita Barandiaran eta Altuna izan ziren harpeko altxorraren deskubritzaleak 1969 urtean. Harpearen kopia 8,5 milioi euro gostaia da bainan bisitarientzat ez da aparkalekurik. Autoa Zestoako hirian utzi behar da gero oinez 5 minutaz zentrora heltzeko. 80 mila bat bisitari espero dituzte urtean.


3

EUSKAL PASTIZAREN PESTA Kanbon buruilaren 28an

URTE ILUN BATZU GOGOAN Gerla denboran, asko izan ziren alemaneri iheska zabiltzan jendeak lagundu zituztenak gordeka mugaz haindirat pasatzen. Horien artean, besteak beste, Comète sarekoak. Heien lagunak eta heien familiak elgarri atxikiak geldituak dira eta beste orduz ja erran dugun bezala oroitzapen-egun bereziak muntatzen dituzte urte guziz irail erditsutan. Aurtengoak joanden asteburu hortan. Angelun hasiz, Ziburun segituz, euriak euri, eta gero joanez muga hegiraino bai eta haratxago ere, Oiartzuneraino, lehengo pasarazle heiek hartzen zituzten bidexka batzuetarik. Luzaz, denek oinez egiten zuten bidea, orai ainitzek

Ziburuko hilerrietan, Kattalin Aguirre zenari eskaini omenaldia.

gehiena autobusez, adin batetarat helduak baitira. Aurten ere beraz 80 bat bildu dira anaitasun goxo batean. Batzu inglesak, beste batzu Beljikatik etorriak, hala nola Nadine Antoine-Dumond, aspaldian ibiltzen dena elgarretaratze horietan. Usaian bezala, oroz gainetik ohoratu dira bi jende pasarazle handi, Florentino Goikoetxea eta Kattalin Aguirre. Biak Ziburun ehortziak. Esker onez, oroitzapen batzu pausatuak izan dira bi hobien gainean. Bat eta bestearen familiak hor ziren, batzu Hernani-tik eta Donostiatik jinak, hala nola Florentino beraren anaia gaztena, Antonio, arras pixkor oraino nahiz 90 urtetarat heldua. “ENBORRAK ETA AIHENAK” Donibane Lohizunen, gaitzeko argazki erakusketa ederra estreinatu dute parke botanikoan, “Enborrak eta aihenak” deitu dutena. Argazkilaria, Jean-Christophe Moudens, Baionako erakasle gazte bat, sortzez Gers eskualdekoa, ainitz ibilia Pirinio mendietan, zinez artixta eta argazki arraroak egiten dituena. Hor, hogoi bat ditu agertzen, dena arbola eta landare, kolore miresgarriz beztituak, batzu Frantzian gaindi hartuak, besteak Ipar-Ameriketan barna.

igandean (11.00). Urruñan, bi egun horietan zortzi bisitaldi, lau larunbatean eta beste lau igandean, goizez eta aratsaldez, Urtubiako jauregian. Donibane Lohizunen, ibilaldiak hiribarnean gaindi, larunbatean eta igandean, eta elizaren bisitaldiak, batto bereziki, igandean, aratsaldeko 3-etan, han berean eginen den hitzaldi batekin, eliza hortako erretaula ederraz lehenik Gaxuxa Elhorga mintzatuz eliza hortaz. Beste egoitza eder batzuen bisitak bestalde. Ziburun, bi bisitaldi oinez, larunbatean (14.00) eta igandean (tenore berean), lehenik Recollets komentu xaharrerat eta gero Zubiburu auzoalde berrian gaindi. Bainan bestalde bi ibilaldi itsas-untziz, egun horietan beretan, bainan goizeko 11-etan. Bestalde, Ondarearen Egunak ospatzea gatik, bada Ziburun erakusketa bat turismo-bulegoan idekia eta aste huntan guzian ikus ditakeena. Argazki erakusketa bat, gaia “lehengo hotelak Ziburun”. Hor ikusten da 40-eko gerla aitzin, eta nahiz udako mugimendua etzen oraino hurbiltzekorik ere geroztik ezagutu dugunaren heinekoa, Ziburun bazela... orai baino hotel gehiago! Eta bestalde oraino, Donibaneko portuan, larunbatean, goizeko 10-etarik goiti, Itsas-Begia elkartearekin ikusten ahalko da zertan den gure itsas-ondarea. Bai eta zer lan egiten duten Zokoan Altxa Muttilak aldizkaria artetan plazaratuz, aldi bakoitx irakurgai aberatsa izaiten dena. Ildo beretik, ondarea gogoan beraz, Bidarten, bisitaldi batzu eginen dira Basilurrreko eiheran. Gauza bera Miarritzen, Françon izeneko egoitza ederrean eta Jondoni Martine elizan. ZIBURUKO KERMEZA Beti sasoin huntan izaiten da eta horra beraz Ziburuko kermeza. Igandean, meza aratseko 7-etan, ondotik afaria Arin elkarteko kantariekin. Igandean, meza nagusia eta bazkaria, Etienne Arburua-k airostuko duena. Ausagailu frango bi egunez eta betiko xoxketa sari eder batzuen irabazteko moldearekin. BERANTXAGO EGINEN? Donibane Lohizunen, duela zonbait hilabete errana zutenaren arabera, irail huntan obran hastekoak ziren mediateka berri eder baten eraikitzeko Ravel ikastegitik bi urratsetan. Hautetsi abertzaleen ganik jakin da sail hori bazterrerat utzia bezala dela, geroxago ikusi behar zer eginen den. Egia erran, aipatua zuten bezala apailatuz, balitake 12 miliunen enplegua. Batzuen ikusmoldea, besteak beste abertzale horiena, mediateka bat aski egokia egin ditakeela aise merkeago, Miarritzen hala egin dutela. Horiek hola, herriko etxetik ikasi dugu ez dutela uko egiten proiektu horri, mediateka baten beharra badela segur, bainan epeño baten buruan gauzak argiago agertuko direla noiz nun zer nola egiten ahalko den, arte huntan gisa hartako azterketak akulaturik...

Euskal pastizaren besta aurkeztu daukute Xan Minhondo (Eguzkia), Didier Irastorza (Kanboko hautetsia) eta Joelle Garat-ek (Turismo bulegoa)

Seigarren aldikotz antolatuko du Eguzkia elkarteak euskal pastizaren pesta, Kanbon, irailaren 28an, igandez, Kanboko herria, Turismo bulegoa eta Ofizialeen Ganbara partzuer. Besta guziz ederra bilakatua da, 7000ko bat bisitari badabilala ehun bat salmahainen artetik, zernahi animazione badagolarik ere bestalde, eta, oroz gainetik, euskal pastizaren lehiaketa, amaturrena (50 bat bixkotx egile) eta 20 urtez peko profesionalena (dotzena bat). 3000ko bat euskal pastiza saltzen omen da egun hortan, Eguzkia elkarteko bi pastiza egile egun osoan ari direlarik publikoaren aitzinean pastiza egiten.

mendeaz geroz Mariana Hirigoyen heletar kanbotartuak eta haren ondotik Elixabet eta Aña Dibar “bixkotx-ahizpek” euskal pastiza saltzen zutenetik, lehen denboretan “Kanboko pastiza” izendapenarekin, geroxago “euskal pastiza” bilakatua. Sustrai horietaz harro da Kanboko herria. Eta hara nun sortu duten Euskal Pastizaren Kofradia, lehen aldikotz aurten agertuko dena, besta hortan, Jean Sallaberry kofradiako lehendakari-ordeak erran daukunaz. Irailaren 28ko egitaraua Egun osoan beraz, ehun bat erakusmahain izango da, euskal pastiza eta kalitateko bertze ekoizpen askorekin. Goizean, trinketa izanen da bestaren bihotza, euskal pastiza hoberenaren lehiaketarekin. Bi sailetan iraganen da : amaturren artean eta 20 urtez peko profesionalen artean. Sari ederrekin : amaturrentzat Urrezko Eguzkia (150 euro), Kanboko trofeoa (75 euro) eta Turismo bulegoaren trofeoa (75 euro) ; profesionalentzat Ofizialeen Ganbarako trofeoa (100 euro) eta Euskal Pastizaren Kofradiarena (75 euro). Sari emaiteak 12.30etan. Bertze hitzordu bereziak : 15:00 Semeac taldearen kontzertua Herriko Etxeko plazan, urririk (35 eskusoinulari), 17:00 Adixkideak koroa elizan (sartzea 11 euro), 18:30 pilota trinketean esku huska... Eta orotan, musika, talo, edari...

<

Kalitateari lehentasuna Eguzkia elkartea 1994ean sortu zuten eskualde huntako pastiza egile batzuek. Gaur hogoi bat kidez osatua da, bakotxari baldintza zorrotzak eskaturik euskal pastiza egiterakoan. “Label gorri baten desmartxan sartua da elkartea, bainan mementoko frantses administrazioneak urrats hori blokatua du, gehiagoko arrazoinik gabe” dauku erran Xan Minhondo irisartarrak, elkarteko lehendakari-ordeak. Bainan helbururat heltzeko esperantza bizirik daukate beti. Euskal pastizaren kofradia Kanbo hautatua izana da besta horrentzat, herri hori baidaukate euskal pastizaren sehaska, 19.

Elbarrituen Olinpi jokoak… Zoe Bray-ren begi kliska bakearen urtxoa gogoan

MILA ETA GEHIXAGO ERE!

Argazkilaria mintzo bere lanaz, aldean dituela Jeannette Breton, parkeko zuzendaria, eta Evelyne Renoux, herriko etxean kulturaz arduratzen den axudanta

OINEZ ETA UNTZIZ... Ondarearen Egunak direla-eta, ekitaldi asko izanen da Kostalde guzian. Besteak beste, bisitaldi berezi batzu. Hendaian, batto itsasoaren hegiz-hegi, larunbatean (11.00), eta hiru hiribarnean, larunbatean (16.30 eta 17.30) eta

Mugimendu gaitza bazen igandean Donibane Lohizunen eta itzuliko herrrietan, bi triatloi lehiaketa muntatuak izanki-eta. Batean, laburrenean, bost ehun bat parte hartzaile. Bestean sei ehun bat! Aroa arras txarra bainan giro ona halere. Aratsaldeko zoin-lehenkan, biarnes bat plantatua zen denen aitzinean, abantzu pollita hartua ere, bainan Senpereko alde hortan, bideseinale bat zerbait gisaz makur ezarria izanez, kontrako bidea hartu du eta horri ohartu denean, frango hasarre, nahiago ukan du ez aitzina segitu. Denen buru, irabazlea izan da sortzez Berakoa den nafartar bat, Patxi VilaErrandonea, zonbait urtez txirrindulari hauta izana bainan txirrindularien mundu hortarik baztertua zutena “dopatzen” zelakotz. Igandean hain xuxen, lehen alkietan sailkatu direnentzat ikerketa bat egin da ikusteko zerbait behar ez den hartua zuten ala ez bainan emaitzen berri zonbait asteren buruan baizik ez omen da jakinen...

NORMANDIAN GAINDI Buruilaren 29tik urriaren 3a arte, Donibane Lohizuneko 55 ikasle eta 5 erakasle leku historiko batzuetarat joanen dira gertakari hitsak bizi ukan dituzten tokiko jendeak entzuteko baieta-ere orroitaldien bizitzeko. Hala, hautatu ditugu hiru leku famatu nun iragan diren bigarren mundu gerlako memento orroitgarriak : Oradour/Glane herri suntsitua, Normandia-ko eskualdea eta Parisen Shoah-ko orroit-lekua edo herriko biltzarra. Bidaia hortan ikasle elebidunek parte hartuko dute, Dona Maria kolegio-ko 3.ak, St Thomas d’Aquin lizeo-ko 2.ak eta 1ak, orotarat 55 gazte. Proiektu hori ez da bidaiari mugatzen, alabainan, ikasle elebidunek bidaia denborako orroitzapen, argazki eta dokumentuak bildurik, ikasturte berean ikerketak egin beharko dituzte eta 2009-ko maiatz edo ekaineko C.D.-rom pedagogiko bat programatu beharko dute (euskaraz-frantsesez eta españolez). Erran gabe doa, bidaia hortako gai guziak gazte horien egitarauetan garrantzi handikoak direla. Halako lan bat “ orhoitmenaren lana ” deitua da. Lan hori eskuratzen ahalko dute nahi duten ikastegiek eta CD-rom batzu CRDP-ri eta IKAS-i emanak izanen zaizkiote.

peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

MARTIN

IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE Tel. 05 59 41 99 02


4

ANGELU

UZTARITZE Sormenaren eresiak Arrakasta oso pollita ukan du egun hortan tintatzailen zoingehiagokak Heraitzeko gazteluan 30 lehiakidez gora bilduz. Behar bada ikusliar gehixago mereziko zuen. Sari asko baziren eta irabazleak hauek dira : Gunnar Wiegand, Danielle Etcheveste, Jacques Baby, Michel Bergeron eta Solange Verichon, azken hau dela ere herriko etxeko hautetsi. Goresmenak deneri. Aldatze Zonbait egun hotan izendatua, uztariztar

BAIONA

seme Philippe Haristoy apezak kostaldea utzirik hartu du aitzineko igandean Mauleko parropiaren erretorgoa. Hire toki berrian otoitzaren bidez izanen duk ere, Philippe, uztariztarren sustengua. Beraz misione on hiri oraidanik Xuberoan. Kermeza Irailaren 28an eginen du Errobiko Salbatore parropiak bere “sartzea”. Egun hortan eginen da Bilgunen urteko kermeza. Atxik eguna orduko. Xehetasun gehiago huntaz datorren astean.

SENPERE St Christophe Lizeoa Beñat Anchordoqui zuzendaria eta hunen inguruan diren erakasleekin ikastetxe hortan biltzen dire Frantziaren lau hegaletarik 190 ikasle. Horietarik andana bat aterbetzen dire herritarren etxetan. Bertze andana bat berriki arte autobusetan joaiten zen zonbeit Baionarat eta bertzeak Zibururat. Ikastetxe hortako buruzagiek deliberaturik, Lizeoaren aldean eginak izan dire hiru etxe eta bastiza. Berrogoi bat ganbara 120 lagunentzat eginak dire. Bertzalde hor berean egin dire bertze gela zonbeit beren behar guzientzat. Beraz ez da gehiago autobusik. Obra eder horren idekitze ofiziala egin da ganden larunbatean hautetsi askorekin. Lehenik lizeoaren lehendakari den Dominique Hirigoyenek egin du deneri bere agurra eta lizeoaren ixtorioa zabaldu du. Borotra gure jaun erretor zenak asmatu eta sustatu zuen herriko eta auzo herritako gaztetxoentzat laborantzako kolegioa. Behar ziren maileguentzat hogoi herritar agertu ziren “Fidador”. Denborarekin etxe hori handituz joan da. Aldeko pentze bat erosirik lehen etxeari lotua egina izan da orai dugun lizeo ederra. Laborantza mendea bertzelakaturik heldu diren gazteek orai ikasten dute uraren eta arraintegiaz bai eta oihana eta ihiziaz behar direnak. Ibarrunen den INRA arraintegiak emaiten diote esku ukaldi bat ona. Urteko beren

etsaminetan gazte horiek arras ongi dabiltza. Goresmenak erakasle eta ikasleeri. Obra guzientzat ukan dituzte laguntza gotorrak : Estatutik, Akitaniatik eta Kontseilu Orokorretik. Dominiquen ondotik mintzatu dire andere auzapeza, erakaskuntza pribatuaren izenean Tambourin jauna, Akitaniako ordezkari Allaux anderea eta gure deputatu Poulou jauna. Denek goretsi dute Borotra erretorak eta Fidador herritarrek izan zuten kuraia bai eta gaurko egunean lizeoak deraman sail ederra. Hor aurkitzen ziren ere Bernard Auroy gure kontseilari orokorra, Duboscq jauna diosesaren ordezkaria, Albert Zubillaga zuzendari ohia zoinek goresmenak hartze dituelarik lehenik kolegioan eta kolegiotik lizeorat kanbiatzean hartu duen parte haundiarentzat. Beren denboran ikastegi horiek lagundu izan dituzten Germain Ezponda eta Pierre Hirigoyen auzapez ohiak. Hor ziren ere Couteau getariar arkitekta eta etxe horien egiten arduratu diren ofiziale guziak. Gehienak herritarrak. Ondotik etxe berri horien aitzinean ausrreskua eman daukute Zirikolatz taldeko Paxkal Duhau xixtulariak eta Iciaga eta Dunoguez dantzari gazteek. Gero jaun erretorak eman du benedizionea etxe berrieri. Ondotik obra berri eder horiek eta lizeo guzia bisitatu dugu eta azkenik hor berean den jangela haundian izan dugu zintzur bustitze bat nasaia.

MIARRITZE Atabalen sartzea Miarritzeko Atabal kontzertu sala famatuaren sartzeko programazioan entzuten ahalko dira 10 urte ta gero berriz formatu den PIGALLE taldea, baita SUICIDAL TENDENCIES punk metal talde famatua, edo ASIAN DUB FOUNDATION ere. Kontzertuetaz gain, ateleria klaseek ere sartzea dute, baita multimediaren inguruko formakuntzek ere. Atabal, erakusketa leku bat da ere, tindu edo argazki artistei lekua utziz.

AZKAINE Bataio : Noa Aguirre Lopez, Damien Billon, Mathias Chyanto, zorionean handi zaitezte familiaren amodioan. Ezkontza : Helene Urdampilleta eta Sebastien Ubiria ezkontzaz elgarretaratu dira. Zorionak guzieri ! Eriotze : Marthe Suspereguy, 59 urterekin, Jainkoak bereganatu du.

Ainitz lan eta otoitz egile izanik mundu huntan, izan dezala zeruan merezi duen saria. Eriak : Gure herrian badugu eri ainitz adin guzietakoak. Otoitz edo bisita, ez ditzagun bazterrerat utz, jakin ezazue gure gogoan zireztela. M.L.

MAKEA - LEKORNE

HAZPARNE Aste kulturalari buruz Helduden ilabete hastapen hortan izanen dugu aste kulturala Hazparnen. Karia hortarat, Eihartzea kultur etxea, Mediateka liburutegia eta Hazparneko Ixtorio elkarteak obratzen dute zapetain lantegien ixtorioari buruzko lan bat. Lotuak garen izanari behako balios bat nahi laiteken ekintza bat da hau, izan hurbila oraino, minbera bainan baitezpadakoa herritarren izaiteari hurbiltzeko. Karia hortarat eta gai hortaz eginen den erakusketaren osatzeko, argazki, esku tresna eta lekukotasun guzien eske dabiltza. Ikastegiek beren aldetik orroitzapen lan bat abiatua dute aste kultural hortan agertuko dutena. Zerbeit, nunbeit, selauru xokoetan edo bertze, gai huni doatzin paper eta tresnak kausitzen badituzue, otoi ereman Hazparneko liburutegirat. Asunak eguna Biharko Lurraldearen Elkartea, Emaztek Diote, CFAA eta Eihartzea kultur etxeak antolatzen zuten, igande huntan, zortzigarren aldikotz, bio merkatua “Asunak” deitzen dutena. Etxe mozkinak salgai ziren eta erakus-

Louis de Foix lizeoko langile teknikoek oren bateko greba Baionako Louis de Foix lanbide lizeoko langile teknikoek oren bat lan gutiago egin dute joan den asteartean. Garbiketa lanetan ari diren langileek salatzen dute ez dela kontuan harturik izan lizeoa handitu dela langileen antolaketan, eta ondorioz, ez dela behar bezainbat langile garbiketa lanen egiteko. 3 milioi tona eterdi puska treinez garraiatuak iaz Xifre hori emaiten du hilabete honetako “Ortzadar” aldizkari ekologikoan, Victor Pachon, CADE komiteko presidenteak. Xifre hori parekatu behar da kamioiek garraiatzen dutenarekin : hamabi egun aski dituzte kamioiek, treinek urte osoan bezenbat puska garraiatzeko. Victor Pachonek gehitzen du 2012an SNCFak iragartzen duela hiru aldiz gehiago puska garraiatuko duela. Hain zuzen puska trafiku horrek ezagutu behar lukeen garapen erraldoian bermatzen da SNCF sozietatea, Lapurdi guzia trebeska lezakeen bigarren treinbide baten irekitzearen beharra justifikatzeko. CADEko kideak gehitzen du oraino SNCF-eko buruzagiak kartoinetan prest ezartzen ari direla errepide baten proiektua, Beskoitzeko autobidetik eta Mugerreko garraiolekuraino.

Zone 10 saltegiko jabeak ezezkoa langileei Urri ondarrean hetsiko den saltegi horretan, 27 langile lanik gabe utziz, beste aterabiderik aurkitu ez duten hamabost langilek CFDT-rekin, eta gutun bidez galdatua zioten jabeari itzul ditzan salgaiak hornitzaileei, horrela hornitzaileak pagatu gabe berex dezakeen dirua baliatzeko gisan, beste lan baten bila hasi behar duten langilen laguntzeko. Joan den asteazken arratsaldean bekoan beko egin diote langileek jabeari galdea, eta honek ihardetsi du ez duela holakorik eginen. Hautetsi sozialistak Zone 10 saltegiko langileen alde Annie Jaraud Vergnolle senadorea, Jean Espilondo Angeluko auzapeza eta Sylviane Alaux Akitaniako kontseilariak salatzen dute nola, Zone 10 saltegiko jabeak ukatzen duen lana galduko duten langilen arrasailkatzeko programaren laguntzea ; ikusirik gainera, Estatua prest dela programaren gastuaren erdia bere gain hartzeko. 2092 lagun sokorrituak ondartzetan udan Gauza kuriosa behar bada, iaz baino berrehun eta berrogeitamar lagun gehiago sokorritu dituzte ondartzako gerizatzailek aurtengo udan. Alta uztailean jende gutiago ibili da mainatzen, baina agorrilean behar bada jende gehiago. Eta gisa guziz, itsasoa indar gehiagorekin zen uda honetan, sagaio goragoak izan dira agorril guzian. Angeluko bederatzi ondartzetan aritu diren 72 gerizatzaile gazte, lerden eta eguzki/itsas aireak eragin larru azal leunekin errezibitu dituzte hautetsiek irail honen hamabian. Denak mutikoak salbu bat.

keta asko antolatuak ziren bio osagarriaren eta ingurumenaren inguruan. Orotara 50 bat saltegi eta argibide-gune izan dira lerrokatuak “Elizaldia” ezker paretan. Eguerditan bio bazkaria eskainia zen eta 250 bazkaltiar izan dira, giro hoberenean elgarretaratu direnak. 45 urte Aurten 45 urte dituzten herritar guziak gomit dira Berria ostatuan antolatua izanen den elgarretaratzerat. Egun hau urriaren 4ean izanen da eta huntan parte hartzeko izenak eman behar dira irailaren 26a aitzin. Deitu beraz telefona zenbaki hauetarat : Bellecave Charles 05.59.29.65.18 edo Londaitsbehere Alain 05.59.70.21.41 edo 06.77.90.10.08 Kontzertuak Eihartzea Kultur Etxeak eta Tttattola gaztetxeak, kontzertuak antolatzen dituzte, ERTZ festibalaren karietarat : KOURGANE, GORA JAPON, OIER ETXEBERRIA. Gertakari hau iraganen da irailaren 20an, larunbatarekin, aratseko 8etarik goiti, Hazparneko Ttattolan. Bio bazkarian 250 jende

Ezkontza Jada gutartean ginuen Stephanie Negueloua gamartiarra eta larunbatean ezkondu zauku, hartzen zuela biziko laguntzat Xabi Oxarango Makea Ondikolako laborari zintzoa. Zoriontsu izan dadila gaurko bikotearen biziaren segida eta goresmen herrikoiak bien etxeko guzieri. Eta zer atsegina herriko laborari lerden guziak ezkontzen balira !!! Kermeza Bai, iragan dela serioski, alegeraki eta zintzoki eta egun goxo bat iragan dutela etorri direnek, zioten guziek. Beraz hobe eta segi dezagun bide beretik eta eginen ditugun bazkari guziak giro onean iragan ditela. Eta esker bero-beroenak ukan ditugun eskaintza guzientzat, eta suerte onen opariak oro emanak izan dira. Milesker etorri zirezten guzieri eta helduden urte arte, Jainkoak nahi badu. Pilota Oxarango Ximun - Mugika J.M. 40 eta Etxegoin Xabi - Idiart Ttotte 29. Partida pollit bat eskaini daukute. Mendiondo osoa pestan Lekornen Irailaren 19tik 27rat beharrak dira besta

horiek. 19an, ostiralez, 18.00etan Esku huska Lekornek lehiaketaren finalerdiak : IdiartEzcurra // Ibarrola-Oçafrain eta Etcheverry-Etcheto // Sorhuet-Kurutcharry. Sartzea urririk. 20.00etan zikiroa (14 euro) Kantuz-ek alaiturik eta ondotik dantzaldia Mikel Hats-ekin. 20an larunbatez, 22.00etan kontzertua Les Gars Dans L’Coin eta EH Sukarra-rekin, ondotik dantzaldia Koxpeiak taldearekin. 21ean, igandez, 10.00etan meza, 11.30etan zintzur bustitzea Makeako klikarekin eta eguerditan angira jatea herriko ostatuetan. 16.00etan kantaldia Kantiruki-rekin eta 19.00etan mutxikoak. 22an astelehenez, 11.30etan birla txapelketa, 12.00tan zintzur bustitzea, 16.00etan haurren jokoak, 17.30etan esku huska lehen partida Airetik-eko gazteekin eta 18.00etan Lekorneko lehiaketaren finala (sartzea urririk). 19.30etan angira jatea herriko ostatuetan. Azkenik, 27an, larunbatez, Gaztetxean gau pasa. Ongi etorri guzieri. P.I.

ITSASU Sortze Joanden asteartean, irailaren 9an, sortu da Amelia OSPITAL OYHAMBURU, Iban OSPITAL eta Xantal OYHAMBURU-ren hirugarren nexka: zaharrenak (Laida) 4 urte eginen ditu urte ondar huntan, bigarrenak (Aines) 18 hilabete ditu, eta huna beraz hirugarren nexka, Amelia. Familia hau bizi da Irigointtipi etxeauzoan, Urtzumurako bidean. Zorionak gurasoeri, eta osagarri on sortuberriari opa diogu. Arte martzialen urte-hastapena Ikasturtearekin batera (eta huni nolabait loturik) hasten dira ere elkarte zonbaiten aktibitateak, hala nola Taichi chuan eta Kung fu txinatar arte martzialen klaseak. Gure herrian DONG XI EST OUEST deitu elkarteak babesten ditu aktibitate hauek, Frank NODEN jaunaren ardurapean. Hunen telefonoa: 06 86 96 19 66. Gau eskola Informazio bilkurak : -irailaren 23an : Kanboko Errobi ikastolan, gaueko 8etan -irailaren 25an : Itsasuko gau eskolan, gaueko 8etan

Itsasuko gau eskolak erakasleak behar ditu urritik goiti klaseen emaiteko gauez. Interesatua denak dei dezala lehenbailehen gau eskolara (05.59.93.40.83) xehetasunetaz mintzatzeko eta erakaskuntzaren inguruan formakuntza baten antolatzeko. LURDErat beila Helduden igandean (irailaren 21ean) eginen da diosesa osoaren beila LURDErat. Orroitarazi behar da aurten ospatzen dela Mariaren Agerpenen 150. urteburua. Karia hortarat autobus bat abiatuko da Kanbotik goizeko 7etan, aratsean itzultzeko, aratsaldeko 6etan Lurdetik abiaturik. Izenak eman behar dira Cathy loredendan, telefonoa: 05 59 29 71 52. Ondarearen eguna Lau animatzailek oinezko ibilaldi gidatua proposatzen dute Itsasuko etxeen historia deskubritzeko, larunbat huntan (irailaren 20an). Ibilaldia ATEKA aitzinetik abiatuko da 21 orenetan, eta itzulia egin ondoan krakada bat oparitua izanen da Herriko Etxe zaharrean. Sakelako argia eta oinetako egokiak aholkatuak dira.


5

HELETA Ezkontza Joanden ibiakoitzean esposatu da gure elizan Christelle Mongabure Goizargikoa Paxkal Sorhondo bankar mutiko gaztearekin. Elizkizun eder batzuen erdian beren baia eman dute Barnetche erretorari, aldean zuela Erramouspe apeza, alegeraki kantu eta musikaren erdian. Gure goresmenak espos gazteeri herrian egoiteko xedea baitute eta goraintzi Christellen ama-amatxieri, pentsamendu batekin bien senarrentzat. Musa Adin ederrak urte guziz antolatzen du

Iholdiko elkartearekin mus lehiaketa bat, bi ibiakoitzez. Aurten Iholdin izanen da Hoxari barnean, ez da erretretatua izate beharrik parte hartzeko, beraz jin gostuan artzeko enbeia den ber. Sari ederrak badira irabazteko, lehen haitada ibiakoitz 27an, bigarrena urriaren 4ean, aratsaldeko 2 orenetako jitea aski da. Mezetako tenoreak Ibiakoitz aratsean 9 orenetan Armendaritzen, igandean 9 orenetan Iholdin eta Mehainen, 10.30etan Landibarre Behaunen eta 11 orenetan Heletan. Herritarra

AINTZILE Sortze Herrian izan ditugu bi sortze duela zonbait egun. Lehena Joël Kurutxarry eta Françoise Uhalden hirugarren haurra, oraikoan ere neska dute. Orai ukanen dute Arantxak eta Milenak jostatzeko laguna. Sortu berria deitu dute Haize. Goresmenak aitameri eta bi aldetako aitatxi amatxieri. Sortu den aingerutxoa haundi dadila osagarri onean eta etxeko

maitasunean. Huna bertze sortu berria. David Urrutia eta Sabrina Etcheverry-ren bigarren alaba deitu dutena Prescillia. Orai ukanen du ahizpa Morganek jostatzeko laguna. Goresmenak aitameri eta bi aldetako aitatxi amatxieri. Sortu den aingerutxoa haundi dadila osagarri onean eta etxeko maitasunean. Herri guziaren partez zorionak bi aintzildar sortu berrieri. M.A.

BIDARRAI Amarrain besta Iragan igandeko hori arras egun ederra izan da Amarrain besta kari. Mezatik landa, Jo Pilota elkarteko haur pilotariek hiru partida jokatu dituzte, herritar frangoren aitzinean, holakoetan aitamak eta aitatxi-amatxiak loriatzen direla pilotari hazien ikustea. Huna emaitzak : Patxi Casamajor-Antton Oronos 30, Joan Orhategaray-Xan Cedarry 25 ; Pierre Cedarry-Nohan Papé 30, Stephanie Castanchoa-Paxkal Elissetche 25 ; Xan Oronos-Iban Urriza 20, Battitt BidondoHervé Castanchoa 17. Beñat Berhouet auzapezak eta Patrick Ibarrolak eskaini

diote kopa bana. Ondotik egin den bazkaria arrakastatsua izan da, trinketa koka ahala jendez beterik, 200 bazkaltiarrez goiti. Oroz gainetik plazer egiten zuen gazteria saldoan etorririk ikustea eta aitama gazte frango beren haurrekin. Janaria beti bezala hauta zen, gure sukaldari talendutsuek hain amultsuki prestaturik. Eta zozketa hori zoin emankorra, zingar-azpi horiek guziekin, denek irabazi nahi, Jean Marie Castanchoa animatzaile suharrak sustaturik ! Eta zoin den preziagarria ere molde batez edo bertzez lanean umilki ari diren guzien ekarpena ! Gazteen afaria Besta komiteak gazteen afarirat gomitzaten ditu herritar guziak larunbat arats huntan. Trinketeko salan iraganen da paella jate hori. Aperitifa 7.30etan, afaria 8.30etan ttanko ! Aitzineko urtetan, afari horren arrakasta ttipituz joan da, afaria berantegi hasten zelakotz, eta adineko jende frango lotsatu zen. Aurten hitzemana zaiku beraz tenorean zerbitzatzea afaria. Denek bihotzez estimatzen dugun urratsa !

IZTURITZE Kermeza ondo Ederki iragan da gure aurtengo kermeza iraileko lehen igandez, berrehun bat jende bildurik hurbil, duela bi urte baino gutixago. Aiherra-Izturitzeko kantariek goratu duten meza ederrarekin hasi da eguna, jendalde pollita elgarretaratuz. Gero Denen Etxeko gelan, herriko sukaldariek lekuan berean prestatu janariak gain gainetik preziatu dituzte bazkaltiarrek, Xipri apeza eta Jean Michel Donapétry auzapeza hor zirela ongi etorriarentzat eta ipuin pollit batzuen kondatzeko, ahantzi gabe Aiherra Betirisasteko bi ahizpa musikari kantariak atseginekin entzun ditugunak! Aratsaldean, esku huskako pilota partida ikusgarria eskaini daukute LahirigoyenNoblia/Etcheverry-Biscay lau aihertar gazteek. Eguna kausitu bada parte hartzaile guzieri esker da : beraz pestalier, langile eta laguntzaileak eskertuak izan ditela!

zaxokon izanez, parte hartu nahi duenak deitu behar du 05.59.37.47.06 edo 05.59.49.10.04. Beila ondo : Buruilaren 11ko Herrian, aipatua izan da Orriako beila -Baxenabartarrentzat Orria eta ez Orreaga, kantua ez dea “Orriako Ama” ? Iduriz, beilara oinez, Garazi-tik baizik ez dira etorri ! Ez Donibanetik, goizeko 2 ak eta erditan bezala, bainan 6 orenetan abiatzen dira Baigorritik. Aurten 18 lagun ziren, horietan 5 apez, Afrikano bat, Ttotte Ardohain meza emailea, Baigorriko erretora, Ttotte Saldubehere eta Emile Harignordoquy. Ez batere aipatuak izaitea, bihotzean halako ximiko bat egiten du. Baigorritik, diskretuki bainan beti hor. Batek erraiten zaukun, 51 urtez jin dela, lehen aldikotz 1955ean. Huts egin dituen bi urteak : aldi bat eri zelakoan eta bertzea, urte hartan beilarik ez zelakoan. Baigorritik ere, jin nahi dutenak gomitatzen ditugu. Helduden urte arte. Baigorriko beilari bat

AIHERRA Heriotze : Maddi Lokoteikoa Joanden asteondarrean hedatu da berria, Maddi Cornu Lokoteikoa zendu zela. Alta ba hiltzeko bezperan, auzoek ikusia zuten belar mozten ari etxe inguruan. 84 urte zituen. Ez du arrabots haundirik egin Maddik bere bizian. Emazte apala eta ixilaren orroitzapena uzten dauku. Hunen ehorzketetan, joanden igandean, jendalde ederra aurkitu da Aiherrako elizan, Maddi zenari azken agur baten egiteko. Gure doluminak gelditzen diren 3 semeeri eta hauien haur ta familiakoeri. Goraintziak eta xantza on Ttomari Auxoteiko Ttoma Ospital Parise aldera joana zauku, hango kontserbatorioan sartu baita, orginaren joiteko. 12 urtetan musika ikasten hasirik, geroztik egin du bide, zinez musikari bakarrik eman baitu lehentasuna, Baionako kontserbatorioan sartu ondoan, han pianoa, orgina ala beste musika askoren jotzen ikasi duelarik. Eskolarekin betan entseatu dituen azterketa edo konkurtso guziak airez aire pasatu ditu, eta horra orain Pariseko musika kontserbatorio ezagutuan sartu zaukula, bakarra delarik orgina sailean

sartu ahal izan dena aurten. Tokiak kario dira, eta halere sartu da, hori baitzen Ttomaren betiko amentsa. Eskuin eta ezker, han eta hemen eman ditu konzertuak uda huntan, eta ez da geldituko. Anartean, Aiherra-Izturitzeko kantore edo koralaren gidatzea ez du segurtatzen ahalko. Gure goraintziak eta xantza on Ttoma Ospitali !

Mixel Duhart, sukaldarietarik bat, loriatua VTTa irabazirik, ondoan duela herriko auzapeza

IRISARRI Ondarearen egunak Ospitalean, larunbat 20an, 14:30 “Ospitalea enkomienda denboran barna” bisita gidatua, Manu Iñarrarekin ; 16:00 “Paretaartea historiaurrean”, Jean Broten hitzaldia. Igande 21ean, 11:00 Irisarriko herribarnearen ezagutza, Manu Iñarrarekin ; 15:00 eta 17:00, “Ospitalea enkomienda denboran barna” bisita gidatua Manu Iñarrarekin ; 14:00etatik 17:00etara “Historiaurreko altxorrak” tailerrak, Jean Brot eta Sandrine Bonnardinekin ; 16:00etatik 18:00etara, ipuinaldia Aude Labarge eta Sandrine Bonnardinekin. Eta denbora

guzian, “Aurignatarren aztarnen bidetik” erakusketa. Urririk. Eskubaloia Lehen taldeak galdu du Limogen joanden ibiakoitzean Pana Loisirs taldearen kontra 28-18. Ibiakoitz huntan (20:45), xapelgoko bigarren partida Airoski gelan, Bordeleko Girondins taldearen kontra. Beste taldeek asteburu huntan hasiko dute beren xapelgoa. Karia hortara, dei bat luzatzen du Irisartarrak elkarteak : 11 urtez peko neskek trebatzaile bat behar dute baitezpada, xapelgoa nahi badute jokatu. Balitz nor edo nor laguntzeko prest…

LASA Bestak Ortziralean, buruilaren 19an, hasiko dira herriko bestak gazteek antolatzen duten afariarekin, Holakok alaiturik. Ibiakoitza 20an, “Lasar Xoriak” kabalkada ibiliko da dantzan Donibane Garaziko karriketan, igande aratsaldeko ikusgarriari aitzin-gostu bat emanez. Aratsean aldiz dantzaldia EGAN-ekin. Igandea 21an, besten karietarat meza bat badugu 11 orenetan. Aratsaldeko 5etan hasiko dira kabalkada eta “Primadera” deitu Arbonako dantzarien ikusgarria. Bururatzean talo ta xingar Adartza taldeak alaiturik adin guzietako jendea dantzarazten duen errabotea mukurru betetzerainokoan, ikustea bera xoragarri baita. Astelehena 22an, Aldakurrian mus zoin gehiagoka, ez baita bestarik pasatzen ahal mus partida zonbeit egin gabe. Asteartea 23an, pilota partida : Barnetche-Saldubehere, Luro-Vigneau-ren kontra. Ondotik herritarren atsalaskaria Mari Bisos eta Beñat Bidegain konpainiarekin. Aratsean afaria Etxoinian : oilo saltsa famatua jateko eta Menditarrak soinulariak guzien alegeratzeko. Nonbre haundian etorri, gehiago izanago eta besta ederrago, segur ez zauzuela dolutuko. Guzieri besta on. M.G.

BAIGORRI Klasako bazkaria : 1943ko urtean sortuak eta 65 urte dituzten Baigorrira etorriak, elgarretaratuko dira urriaren 4ean 12.00tan Manexenea ostatuan egun goxo bat pasatzeko. Gomitak igorriak dira baina baldin bada nor edo nor hutsegina izan denik deit dezala : 05.59.37.41.68 Goxoki : Buruilaren 25ean ortzegunarekin Goxoki elkarteko hirugarren adinekoek eguna pasatuko dute Aspe ibarrean. Elizako plazatik goizeko 8.00tan abiaturik, goitikoan Borce herrian basa animaleen parkea bisitatuko dute, eguerditan Huesca-ko Canfranc herrian bazkaltzeko. Aratsaldean, hango bereko geltoki zaharra ikusi ondoan Candanchu-ko lerratokiak eta Somport-eko mendien ikusmen ederra gozatuko dute, aroak laguntzen badu segurik. Abisu : Joanden astean aipatua, orroitarazten dugu Amerikanoak urtean behin elgarretaratzen dituen eguna Baigorrin iraganen dela urriaren 5ean. Bazkaria, Pla-

Gazteak ere baziren bazkarian

ALDUDE Ameriketako artzainak gogoan Gipuzkoako Legazpi herrian urte guziz egiten dute artzain besta eta okasione berean denboran Ameriketan artzain egonak diren presuna zonbait omentzen dituzte. Aurten Iparralderaino egin dute behako bat, irailaren zazpian egin da besta hori eta harat gonbidaduak izan dira Aldudeko Leon Arambel Iputxainekoa eta Pierrot Erramouspe Ezpondainekoa. Omenaldi xoragarri bat eskaini diete, beraz Legazpiko Udal Etxea eta artzain munduko elkartea eskertzeko pertsu xume hauek kantatu ditu Pierrot Erramouspe-k.

Arantzazutik Aldudera Hauxe da uste gabea zaukun gure gainera erori Holakorikan ene gogora etzaut sekulan jin neri Andere Miren zure mezuak ezarri gaitu urduri Nungo xoriak ote zaituzte gure aldera igorri Omenaldirik merexitzea ez baitzizaukun iduri Arantzazuko ama birjina ainitz duzue otoiztu Bai eta ere haren mezua mundu osorat zabaldu Gogoan daukat Arantzazura zonbat artzain ginen bildu Kolorez gorri zuri ta beltzak nola zinuzten omendu Nun nahikoak izana gatik sari bera merexi du. Arantzazutik Iparraldera begira zaizte jarriak Egia erran ainitz bagira Amerikan ibiliak Hango desertu ta sierretan zaindu ditugu ardiak Basa piztiak ere baziren : hartzak eta koioteak Artaldearen gibeletikan goseak amorratuak

Pierrot Erramouspe saristatua

Arantzazutik Lesakaraino, Lesakatik Aldudera Nola ez pentsa zuen aldera zorrez beterik gaudela Orroit harri bat ere badugu Herriari so dagola Iparraldeak ohore hori hartzea zuen bezala Zuen lanaren fruituak dira ez dugu ahantziko sekula “Artzain mundua” sortu dutenak ohoratzen tut haundizki Bai eta ere segitzaileak ari direnak artoski Zueri esker norbait bagira hori erraiten dut argi Gure aldetik estimu ainitz hartze duzue segurki Eskerrik asko bihotz bihotzez besarkadak amultsuki. Legazpi, Piarre Erramuzpe 2008.09.7 a …Léon Arambel ere ba. (Arg.P.E.)

GARAZI - BAIGORRIKO GAU ESKOLAK

AEK / Garazi eta Baigorriko Gau Eskolak euskara kurtsoak berriz eskainiko ditu urriaren 6etik goiti. Maila guzieri idekiak, kurtsoak egunaz ala gauaz iraganen dira, euskaldun berri bilakatzeko edo euskara hobetzeko. Izen emaite egunak DonibaneGarazin (Jai Alaian) eginen dira buruilaren 22tik 26ra (14.00-20.00) eta buruilaren 27an, ebiakoitzez, Baigorrin (10.00-13.00) eta Ortzaizen (14.00-17.00). Xehetasun guziak 05 59 49 11 81 deituz, edo aek.garazi@gmail.com helbiderat idatziz.

AMIKUZE ETA OZTIBARREKO GAU ESKOLAK

Duela zonbeit urte, Ttoma Ospital orginan, ta kantariak gibelean

2008-2009 ikasturterako, izen emaiteak : -irailaren 22tik 30era (14:00-20:00) Donapaleun, Auzitegi karrika 17. -irailaren 27an (9:00-12:00) Izuran, Haize Berri kulturetxean. (Xehetasunak 05.59.65.89.21)


6

BANKAKO “LA ROSEE” ETXEAK 40 URTE Buruilaren 27an besta “Etorkizuneko kristaua `mistikoa´ izango da, edota ez da kristau izango”. Karl Rahner teologoaren erran hau izan dugu Loiolan bost egunez iragan berri den Gogoeta Astearen aztergai nagusia. Bainan zer da “mistikoa” izaitea ? “Mistika”k ba ote du tokirik edo zer egiterik bizi dugun gizartean ? Gisa hortako galdereri, herritar eta garaikide ainitzek ezpain xokoan irriño doi bat trufagarri baten bidez ihardetsiko lukete, “mistika” esperientzia arraro batzuekin identifikatzen delako: presuna nigarruntziak, sentimentalak, inoxentak, lainoetan bizi direnak, zernahi errexki sinesten dutenak... Beste batzueri, parapsikologia eta esperientzia bereziak (“fenomeno mistikoak”) jinen zaizkie burura. Gure partetik, erran ginezake “mistikoa” izaitea, esperientzia ukaitea dela, hots Jainkoaren esperientzia. Zer da esperientzia ? Esperientzia da hartu-emanean erdiesten den jakitatea, eta hunek ez du deus ikustekorik liburuen bidez ikasiarekin, edo besteen ganik entzunarekin. Esperientziak ezagutza zuzena, gozoa edo samina, dakarki; zuk zerbait hunkitu, senditu, gozatu edo sofritu egin duzu. Adibidez, hotza zer den jakiteko ez da berdin irakurtzea edo bizitzea, hotza pasatzea; berdin maitasuna... Eta orduan “Jainkoaren esperientzia” ? Jainkoaren esperientzia da, eguneroko bizian

Mistikak zentzurik ba ote gure gizartean ? bizitzerat emana zaigun esperientzia. Eta hau da, azkenean, garrantzitsua. Egia da Jainkoa nehork ez duela ikusi, gure hitz eta pentsamendurik ederrenak baino handiagoa dela, baina gure aitzinetik bizi izan diren kristau ainitzek erraiten daukute Jainkoa ezagut dezakegula ez larre eta laino guztien gainetik ibiliz, bainan biziaren erdi-erdian. Jainkoaren esperientzia bizien muinean, eguneroko gertakarien artean eta bakarrik hortxe bizi daiteke, eta Jainkoari buruz erraiten dugun guzia biziari lotua dago. Guk ezagutzen ditugun gauza eta esperientzia guzietarik desberdina izanik ere, Bera ezagutzeko eta Bereganatzeko bide bakarra eguneroko bizia dugu; Jainkoarekin bat egingo dugu historiaren eta biziaren erdian; jan, edan, irri edo nigar egin, familia bat osatu, haurrak hazi eta hezi, … den dena da Jainkoaren esperientzia iturri; sinismenak argitzen eta laguntzen gaitu gertakari horien barnean gordetzen den zentzua harrapatzen eta gureganatzen. Orduan, Jainkoaren esperientzia giza esperientzia konkretuetan bizi dugu. Adibide bat emaiteko, Xabi Lasa-k analizatzen du Mañex

MUSLARIAK BARTZELONAN EUSKADI BERRIZ ERE XAPELDUN Museko mundu kopa bururatu da Bartzelonan eta jaz bezala Euskadi 2 ateratu da xapeldun 10 garaipenekin. 2° USA (8 garaipen), 3° Euskadi 1 (7 garaipen), 4° Katalunia (7 garaipen), 5° Ipar Euskal Herriko J.M. Girbon eta B. Charritton (6 garaipen), ondotik Mexika, Kanada eta Argentina (5 garaipen bakotxak), gero Australia, Espainia eta Txile (4 garaipen), azkenik Venezuela (garaipen bihirik ez).

Erdozaintzi-ren mistika, “existentzia bizian kokatzeko manera bat bezala, norberak bera aitzinean eta bere inguruan aurkitzen dituen gertakarieri edo fenomenoeri buru egiteko duen moldea, hots biziari ihardesteko joera bat. Bizia, geldi-ezineko mugimendua da, kontrarioen sintesia, oinak lurrean ditudala maitasunez idekitzen naiz kanpoko errelitateei, objektu berriei, eta bi errealitate horien uztartzetik zerbait berri sortzen da, ez osoki berri, baina osoki bestelakoa.” Xabier Zubiri-k bere aldetik dio: “ez daukagu Jainkoaren esperientzia, gizakia Jainkoaren esperientzia da.” Azkenean, esperientzia errebelazio bat da : Jainkoa hor dago gertakari guzien barnean, Bera da denen sortzaile, eta denek dute Jainkoaren esperientzia. “Baina guk, gizakiek, bi modutara bizi dugu: batzuk ohartu, konturatu, deskubritu egiten dute, beste batzuk ohartu gabe bizi dute esperientzia, baina bizi dute” (X. Zubiri). Esperientziak presunaren bizia zenbat eta gehiago aldatu, indarberritu, bultzatu, eta gehiago ohartzen da Jaunaren presentziaz, nahiz eta presentzia hori oso-osorik harrapatu edo ezagutu ezina gelditzen den. Hau da eguneroko mistika, Jauna gauza guzietan biPeio Ospital latzea.

HARPIDE ZAITEZ HERRIA ASTEKARIARI - urtesaria, I PA R R A L D E A N 5 0 € H E G OA L D E A N 6 0 €

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr

EUSKAL IRRATIAK

11, Jacques-Laffitte karrikan

Irailaren 18a : Osteguna • 19:00: Mintza leku, Ibarretxe planaz Irailaren 20a : Larunbata • 11.00: Aitzina ! emanaldi berria. • 12.00 : Petzero. • 14.30: Errubia: Aviron/Mont de Marsan. • 18.30: Zango balona :Aviron/ Sannois St Gratien. • 20.45: Esku balona : Irisarri/ Bordele. Irailaren 21a : Igandea 10.30: Meza Hazparnetik. Irailaren 22a : Astelehena • 10.00: Gure arbasoak : Behorlegiko Mañex Zubiat. •19.00: Zer dioxu : Beñat Eyherabide Otxalde taldekoa.

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Ateak jendeari zabalduko ditu “La Rosée” etxeak irailaren 27an, larunbatarekin, bere 40. urtemuga ospatuz. Nahiz erroak aise urrunago dituen etxe ospetsu horrek. Hogoigarren mende hastapenean, serorek zuten etxe hori atxikitzen, parropiaren kondu. 1910ean, “aerium” bilakatu zen, aire on toki, eta geroxago “preventorium”, arta toki bularretako eritasunaz joak zirenentzat. Beharrak hala manaturik, haur inbaldituen zentro zen bilakatu 1968an eta geroztik bide hortarik jarraitzen du. Gaur, 30 haur eta gazte dira hor artatuak, 5 urtetik 33 urterainokoak, nun nahikoak, hemen berekoak eta Frantzia guzitik etorriak, ugarteetatik ere, beren zerbitzuko dituztela 60 bat langile, ez haatik denak denbora osoz. Beharrak handituz baitoatzi, etxe hortako arduradunek nahi lukete gaur baliatua ez den tokiko kapera “ludoteka” gisa apailatu, erran nahi baita ahusagailu gela bat, gazteek beren atsegina aurki dezaten han berean. Eta hain xuxen besta eguneko irabaziak gela berri horri

johan litaizke. Ospakizun eguneko egitaraua Besta eguna hasiko da mezarekin 10.30etan, ezkerparetan. Ondotik jende guzia gomit da “La Rosée”ko baratzetan eskainiko den aperitifetara. Eta han berean bazkari bat apailatua izanen da, hau haatik ordainduz (17 euro helduek, 10 euro 12 urtez peko haurrek). Bazkariko, izenak behar dira eman irailaren 20a aitzin, deituz 05.59.37.40.15era. Bazkari horren animatzaile : Panpi Portugal eta Gazteak taldea. Izanen delarik ere bertzalde musika, kantu, zozketa... Ongi-etorri beroa egina izanen da orori.

ZABALIK ELKARTEA EUSKAL OBRA IRAKURKETA TALDE BATEN ANTOLATZEA. Euskaraz irakurketa sustatzeko, ZABALIK elkarteak nahi luke antolatu aurten talde bat. Hor, bakotxak aurkeztuko eta aipatuko ditu maite ukan dituen irakurketak. Horri buruz bilkura bat eginen da Amikuzeko MEDIATEKAN (“Manex Liburutegi” gelan ) irailaren 19an, ostiralez, arratsaldeko bostak eterditan. Gomita hau egina da euskaraz irakurtzen duten guzieri, talde bat antolatzeko. Xehetasun gehiagorentzat deitu : Jean-Mixel POUCHULU (05 59 65 83 51) edo Margitta MATHIEU (05 59 65 97 98).

EUSKAL IRRATIEN SARTZEA Sartze berri honetan Euskal Irratiek, irrati euskaldunen sareak, baditu kanbiamen zonbait proposatzeko entzuleeri. Goiz Berri magazin informatiboa, goizeko 7etan hasiko zauku. Pantxika Arranbide izanen da aurkezle eta arduraduna, Jokin Zaldunbide eta Pantzo Hirigarairekin batera. Gomitak, egunko berriak, ihardesgailua, nazioarteko prentsaren itzulia, edo solasaldia izanen ditu osagai nagusi, goizeko 9ak arte. Eguerditan jokoak eta lehiaketak Titika Rekaltekin. Arratsaldeko Bostetan, Jalgi Hadi, kultur emankizuna Maia Muruagak zuzendurik. Euskal kulturaren hitzordu nagusiak aipatzeaz gain, musika kronikak ukanen ditugu laguntzaileeri esker, bai eta Euskal Kultur Erakundearen aipaldia. Arratsaldeko 6etatik goiti, aktualitatearekin hitzordua Mattin Larzabalekin ; eta 7etatik goiti, emankizunak : astelehenetan Zer dioxu elkarrizketa saioa Menane Oxandabaratzekin ; asteartetan, Punttuka, bertsularitzaz saioa Xan Alkatekin ; asteazkenetan, Gure Bazterrak, Luzien Etxezaharreta eta Jakes Cazaubonekin ; ostegunetan, Mintzaleku eztabaida saioa Jojo Bidartekin ; ostiraletan, Aitzur eta Jorra, laborarien emankizuna ; larunbatetan, Punpa Laster saioa, errugbiko aktualitatea, Peio Dospi eta Panpi Olaizolarekin, eta Punpa Xare, pilotaren aktualitatea, Olatz Idoaterekin. Larunbat goizetan, hamaiketatik goiti, emankizun berri bat Kattalin Indaburuk zuzendurik : Aitzina. Eta ondotik Petzero, emankizun umoretsua Pantzo Hirigarairekin. Larunbat arratsalde eta igande arratsaldetan kirola zuzenean, Kriztof Arotzarena eta Xexili Foixekin.

XIBEROKO BOTZAN PROGRAMAZIO BERRIA Xiberoko Botza Irratiak bere sartzea egin dü setemearen 15an, programazio eta ordütegi arraberritüarekin. Egün oroz, goizez 6ak eterdietarik 7ak eterdietarat, 8etarik 8ak eterdietarat, 9etarik 9ak eterdietarat, 11k eterdietarik egüerdialat eta arrestiez 6etarik 7etarat, Xiberoko aktüalitatea, herrietako berriak, egüneko alkarrizketak, abisüak eta sal-erosketak aipatüko dira. Kirol emaitzak eta hitzordüak zabaltüko dira astelehen goizetan, kirol emanaldietan, astelehenez oren bakotxean eta arrestiko 7 orenetan, ostiralez 11k eterditan eta neskenegün goizez 9ak eterditan. Tumatxa emanaldia (müsika, libürü, filma eta beste), Peio Cachenautek aurkezten düan saioa, asteaskenez 8 orenetan hedatüko da. Mauleko CGT sindikataren adarrak hilabeteko

lehen asteartearekin eginen dü bere emanaldia. Xiberri emanaldia, asteko alkarrizketen bildüma neskenegün goizez izanen da berriz ere, 10ak laurden güttitan. Goizean 7ak eterditarik 8etarat, 8ak eterditarik 9etarat eta egüerditik oren bakotxealat Eüskal Herriko aktüalitatea jorraküko dügü, Euskal Irratiak federazioako Irulegiko Irratia, Gure Irratia eta Antxeta irratiarekin eramaiten dügün alkarlanean. Arrestiez, 4etan eta 7etan emankizün tematikoak hedatüko dütügü (Zer dioxu, Punttuka, Gure Bazterrak, Mintzaleku, Aitzur eta Jorra). Arrestiko 5etan, Jalgi Hadi kültür saio berria entzüngai dateke. Orhoitarazten deizüegü Xiberoko Botza entzüten ahal dela 95.5, 88.8 eta 103.7 Mhz frekuentzietan, bai eta Interneten ere, www.xiberokobotza.org helbidean.


7

IHOLDI-OZTIBARREKO

HERRI ELKARGOTIK

IRISARRIK BETI ATERATU NAHI

URRUÑAKOA LAMBERT - WALTARIK Euskaldun herri ederrek bere lehen lekuan daukate pilota herriko bestetan. Urruñakoak pasatu dira hiru partidekin. Jeannots - Mayte . . . . . . . .30 Aguerre - St Esteben . . . . .19 Goiti ari den Jeannots landestarra eta plaza laxoko jokolari ona den Sergek aurtengo amatur xapeldunak hartu dituzte Urruñako abere primetan laborari alde ederraren aitzinean besta biharamunean eta irabazi eskuzarten artean, atxikiz ere plaza laxoko joko zaharra. Ezcurra anaiak . . . . . . . . . .40 Sorhuet - Jeannots . . . . . .31 Dongaitzen trinket zaharrean jokatu da bestetako lehen finalerdia, bi anaiek beren trinketean partida ederrenetarik eginik beste bi pilotari beso oneko horien gostuz, balentria ederra irabazleentzat. Lambert - Waltari . . . . . . . .40 Alfaro - Etcheto . . . . . . . . .34 Gostuko trinketa bide zuen Urruñakoa kubatar pilotari apuñolariak, Laurent Lambert gaztearekin Etcheto eta Alfaro bezalako pare zailaren gisa hortan eskolatzeko. Lambert - Waltari . . . . . . . .40 Ezcurra anaiak . . . . . . . . . .38 Gaitzeko finala egin da denen buru hau Urruñan, bi herritar anaiek ahantziko ez dutena, galdu badute ere. Ohore zinez holako pilotariak ateratzen dituen herriari, Aguirre ere berezkoetarat pasatzen zaien huntan, eta irabazle haueri nundik ez? SARAKO BESTETAN Sorhuet - Jeannots . . . . . .40 Lambert - Oçafrain . . . . . .15 Eta horra Sarako bestetako lehen finalerdia, holako zafraldiarekin. Erran behar da Jeannots landestarrak ere itsuski jotzen duela. Eta hori ez dela berezkoetarat iganen ! Alfaro - Ezcurra . . . . . . . . .40 Etcheverry - Kurutcharry .34 Eta horra bigarrena, Larrechearen ordez ari zelarik Etcheverry. GARATENEAN Aguirre - Ducassou . . . . . .50 Ezcurra I - Saint Esteben .37 Garaziko trinketean ikusle saldo ederra astelehen huntan ere, eta gehiena hemengo berekoa, kanpotiar zenbaitekin. Partida hau oren bat eterdiz joan da ezbaian, irabazleak beti aitzinean, ondarrerat aiseago ere gazte horiek. Hor Ezcurra lehenak ez du Urruñako bestetako balentria bera egin bere nahikaria guziarekin eta talendua bestalde. Adina alde gazte horiek orai.

IHIZTARIEN KOPA Aurten hamabosgarrena, iraila hunen 22an hasiko da, astetik astera, partida guziak bost orenetan. Urriaren 27an finala, eguerditan Jai Alaian eskainia izanen den bazkariarekin. Helduden astelehen huntako partidan ariko dira : Lambert-Jeannots eta Ezcurra I-Lazcano. Parioa libro ! ARBONAN ERE BILTOKIAN HASTE Bi partidarekin hasiko da beti hainbeste arrakasta biltzen duen Jokoberriko lehiaketa, 19 orenetan, Saldumbide-Sahasquet, Sorhaits-Itoiz, Hiriberhonde-Lamure, LavielleBenessekin, gerokoak geroko. GAZTEEN TROFEOA Liga eta EPB-ren gidaritzan Arrangoitzen eta Garazin ikusi dira partida hauk : Kadetetan Dibar-Laborde, BernardMendiburu 40-24. OtheguyAzcona, Tellechea-Lucu 40-14. Olaizola-Cubiat, MainhaguietIdiart 40-26. Junior gazteetan : Inchauspe-Tambourin, LazcanoGarat 40-18/ Guichandut-Carricart, Monce-Salaberry 40-22. Anchordoquy-Ducassou, Elissalde-Duhalde 40-19. Horra hor gure biharko pilotarien geroa. HEGOALDEAN Olaizola II - Peña . . . . . . . .22 Berasaluze VIII - Patxi Ruiz13 Berriz hasi da Patxi Ruiz xapelgoko zauritze hura sendaturik eta ez du bere mina senditu, galdurik ere. Saralegi - Apraiz . . . . . . . .22 Leiza - Urrizelki . . . . . . . . .17 Han berean zen hau ere Bianan. Galarza V - Merino . . . . . . .22 Del Rey - Apeztegia . . . . . .14 Titin - Goñi III . . . . . . . . . . .22 Gonzalez - Zubieta . . . . . . . .7 Urdulizen horiek biak. Galarza V - Galarza VI . . . .22 Apezetxea - Nalda . . . . . . . .7 Xala - Laskurain . . . . . . . . .22 Irujo - Goñi III . . . . . . . . . . .16 Legution horiek biak. Capellan - Apeztegia . . . . .22 Del Rey - Arruti . . . . . . . . .19 Titin - Lasa . . . . . . . . . . . . .22 Xala - Pascual . . . . . . . . . .17 Altsasun, Nafarroan, jokatu bi partidak. Xala - Barriola . . . . . . . . . .22 Irujo - Eulate . . . . . . . . . . . .17 Berasaluze IX - Urberuaga 22 Larralde - Galarza VI . . . . .17 Galdakaon jokatu bi partidak, Zearraren herrian. Bego

PILOTARIEN BILTZARRA LARZABALEN URRIAREN 5-ean

Urte guziz bezala pilotariak eta pilotazaleak biltzen dira egun goxo baten pasatzeko elgarrekin. Jaz, Baigorrin ospatu zituzten urrezko ezteiak, 50 urtez segidan biltzen zirela. Aurten Larzabalen bilduko dira urriaren 5-ean, urriko lehen igandean. Ohidurari jarraikiz izanen da meza, biltzar nagusia, pilota partida eta bazkaria Olharan trinketean. Bainan aurten bozkatu beharko da zuzendaritzaren herenarentzat. Nahi duenak sartu zuzendaritzan beharko du jakinarazi irailaren 25-a baino lehen, gutun bat helaraziz Robert Poulou idazkariari. Hona haren helbidea : Robert Poulou - Moulin d’Arnaga - 64240 Kanbo

MAITE LAFOURCADE MINTZO Eusko Ikaskuntza antolatzaile, Maite Lafourcade erakasle jakintsunak hasiko du kurtso-sail bat Baionako dretxo-fakultatean irail hunen 22an. Kurtsoak astelehen guziz, aratsaldeko 6etarik goiti, hamahiru astez. Gaia, nork zertan zer dretxo lehengo euskal jendartean. Izenak hartzen dituzte Eusko Ikaskuntzan, tel. 0559598290.

Irisarrik Iholdi-Oztibarreko herri elkargotik ateratu nahi duela-eta, berriz ere bazterrak piztu dira. Joanden astean, Garazi-Baigorri herri elkargoko hautetsien gehiengoak, 47 hautetsietatik 31 k, Irisarri beren elkargoan sartzearen alde bozkatu du, sekula prefetak urrats hori baimentzen balu (12 hautetsik haatik kontra bozkatu dute eta 4 ek xuri). Iholdi-Oztibarreko herri elkargoko hautetsiak, beren aldetik, astelehen aratsean dira bildu eta gehiengoak mozione bat izenpetu du Irisarri berekin egon dadin, orain arte bezala, nahiz zenbait denbora huntan ez den Irisarriko hautetsirik Iholdi-Oztibarreko herri elkargoaren biltzarretan agertzen.

KALAKA OSTATUKO GAZTEEN ALDEKO MANIFESTALDIA Garazi-Baigorriko herri elkargoko gehiengoak mozione bat izenpetu du eta igorri Laurence Le Vert eta Marie Antoinette Houyvet jujeeri, Kalaka ostatuari loturik diren 5 gazteak libro utziak izan diten. Badu urtea bost horietarik lau preso direla, Joan Bidart ortzaiztarra delarik bakarrik libratua izana, inkulpaturik geldituz haatik, nahiz akusapen doziera bost horientzat arras hutsa den. Cedric Garay eta Joan Bidart deituak dira jujearen aitzinean agertzera irailaren 29an, Mizel Barnetxe irailaren 30 ean, Pantxo Flores eta Xabier Susperegui haatik ez dira oraindik deituak izan. Bost gazte horien sustenguz, manifestaldi bat beharra da Donibane Garazin irailaren 20an, larunbat aratsaldeko 5etan.

ESKOLA SARTZEA Laborarien erretretari puntuak 2008 Murgilpenaren ahalak ukatuak gehituak Donibane Garaziko ama eskolaBretainian ireki den hazkuntzaren egunean, François Fillon lehen ministroak erran du laborariek erretreta hartzen ahalko dutela hamazazpi urte eterdi urtesari sozial pagatu bezain laster, oraingoan 22 urte eterdi bete behar dituztelarik. Oinarriko erretreta 633 eurotara hupatuko da, eta laborarien emaztek sei ehun euroko parte bat hunkiko dute senarrarenaz gain. Neurri horiek indarrean emanen dituzte 2010-ean.

PABLO SARASATE Egunez egun, larunbat huntan ehun urte Miarritzen hil zela Pablo Sarasate nafartar musikagile handia. Larunbatean hain xuxen, aratsaldeko 4etan, Maite Idirin Miarritzeko mediatekan mintzatuko da haren biziaz eta haren obraz, Euskal Kultur Erakundea partaide.

LAN ESKAINTZA SEASKAk, 2008ko irailetik goiti, Bigarren mailako ikastetxeentzat, irakasle ordezko eta hezkuntza arloko langileak bilatzen ditu : • Lartzabaleko Manex ERDOZAINTZI ETXART kolegioan : - Dokumentalista : denbora erdiz urte osorako - Gaztelera : 9 ordu astero urte guzirako BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK - Irakasgaiari loturiko lizentzia (irakaslearentzat) - Lizentzia bat (dokumentalistarentzat) - Euskaraduna - Esperientzia irakaskuntzan - Frantsesaren ezagutza on bat Interesatuak direnek, idatz dezatela 2008ko irailaren 19ko Seaskara - motibapen gutun bat + CV bat igorriz SEASKA - Central Forum, 19 -10 André Emlinger plaza - 64100 BAIONA Fax : 05 59 52 88 87 email : seaska@ikastola.net SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, bilatzen du : 2008ko irailetik goiti, Baiona OIHANA ikastolan lanean aritzeko : Monitore hezitzaile 1 : 4 ordu astean (3 egunetan banatua) BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK : - Monitore Hezitzaile edo Hezitzaile Berezi diploma ukaitea - Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea - Komunikatzeko gaitasuna ukaitea - Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) Interesatuak direnek, idatz dezatela 2008ko irailaren 23a aitzin motibapen gutun bat + CV bat igorriz helbide honetara: (ez ahantz telefono zenbaki baten azaltzea): SEASKA Central Forum, 19 – André Emlinger plaza, 10 - 64100 BAIONA Cidex 1 Fax : 05 59 52 88 87 seaska@ikastola.net

LEGEZKO ABISU COMMUNE DE JAXU Avis d’enquête publique du zonage d’assainissement En application des dispositions de l’arrêté de Monsieur le Maire de JAXU, en date du 14 août 2008 le zonage d’assainissement sera soumis à l’enquête publique, durant un mois, du 11 septembre 2008 au 11 octobre 2008. A cet effet, Mme Anita LACARRA, a été désigné par le tribunal administratif de Pau comme commissaire-enquêteur. Pendant le délai susvisé, un dossier sera déposé en Mairie, aux jours et heures habituels d’ouverture (le Jeudi de 16h00 à 18h00 et le Samedi de 10h00 à 12h00) afin que chacun puisse en prendre connaissance et consigner éventuellement ses observations sur le registre d’enquête ou les adresser par écrit au commissaire-enquêteur qui les annexera au registre. Le commissaire-enquêteur recevra en Mairie le samedi 13 septembre 2008 de 10 h à 12 h, et le samedi 11 octobre 2008 de 10h à 12 h. Son rapport et ses conclusions seront tenus à la disposition du public à la Mairie. Le Maire : Jean-Michel BIDONDO SCI FILIPPA Siège Social : 76 rue Castagnary 75015 PARIS Capital : 3.050,00 Euros RCS PARIS – SIREN 440 619 351 AVIS D’une assemblée générale extraordinaire en date du 10 juillet 2008, il résulte : Ancienne mention : Le siège de la Société est sis : 76 rue Castagnary 75015 PARIS Nouvelle Mention : Le siège de la Société est à BIDART (64210) 485 avenue d’Espagne, Et ce à compter de ce jour. Inscription modificative au RCS de PARIS. Pour avis, -La gérance

rentzat. Donibane Garaziko ama eskola publikoan pentsatua zuten eskola denboraren hiru laurdenak euskaraz segurtatzea gela elebidunean, esperientzia horri onespena ekarria zion Euskararen Erakunde Publikoak. Ordea Akademiako ikuskariak erakasle postu erdi bat baizik ez du onartu, Christophe CAUSSADE beraz inmertsioari buruzko esperi- Avocat Conseil en droit des sociétés & entzia hori ezingo da iragan droit commercial Donibane Garaziko ama eskola « Central Forum » - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) publikoan. INSERTION LEGALE Aux termes d’un acte reçu par Maître Christine SANCHETTE-LANNETTE Notaire à SAINT-PÉE-SUR-NIVELLE (Pyrénées-Atlantiques), Maison Ayago Enea le 12 septembre 2008 une déclaration d’insaisissabilité de l’habitation principale a été effectuée par : Monsieur Régis Jean Joseph POCHELU, sculpteur, demeurant à HASPARREN (64240) Maison Zure Ondoan Quartier Labiry. Célibataire. DESIGNATION A HASPARREN (PYRÉNÉES-ATLANTIQUES) 64240 Lieudit Bas Labiry, Un ancien garage aménagé en appartement et terrain autour en nature de cour et jardin. Figurant au cadastre savoir : Section H - N° 1448 - Lieudit Bas Labiry - Surface 0ha 07a 47ca Cette déclaration n’a d’effet qu’à l’égard des créanciers professionnels du déclarant dont la créance est née après la publication de l’acte au bureau des hypothèques. Pour insertion - Le Notaire AVIS DE CHANGEMENT DE DENOMINATION LA SARL Mister Snappy, SIREN 487816985, sise au 7, avenue Delgue, 64500 St Jean de Luz, annonce qu’en conformité avec la décision de l’Assemblée Générale du 11 septembre 2008, elle changera de dénomination à compter du 1er octobre 2008. Sa nouvelle dénomination à compter de cette date sera : SARL The Green Man. Pour Avis, Le Gérant

EURL PIZZA GORRI Société à responsabilité limitée au capital de 4 500 euros Place Pierre Loti - Maison Oroitzapena (64310) ASCAIN 504 910 894 RCS BAYONNE Aux termes d’une décision en date du 10 septembre 2008, l’associé unique a nommé M. Ange Marie GOGORZA demeurant 6, rue d’Anglade, lotissement Andenia (64500) ST JEAN DE LUZ, en qualité de gérant pour une durée indéterminée, en remplacement de M. Jean-Michel GOGORZA, démissionnaire à compter de la même date. RCS BAYONNE. La Gérance

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN& BONNECAZE-DEBAT Société d’Avocats inscrite au Barreau de Bayonne Résidence Adour – 4 Rue de Gramont – 64100 BAYONNE 21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT Tel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62 E.mail : aurnague-bonnecaze@orange.fr

S.E. SARRAILTEGI SARL à Forme Unipersonnelle en Liquidation Au Capital de 15.244,90 € Siège Social : Maison « Mozolotenia » 64210 AHETZE RCS BAYONNE B 399.960.319 AVIS DE CLOTURE DE LIQUIDATION L’Associé Unique, suivant décisions en date du 3 Juillet 2008, a approuvé le compte définitif de liquidation, déchargé Monsieur Martin Claude MARTICORENA de son mandat de liquidateur, donné à ce dernier quitus de sa gestion et consChristophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & taté la clôture de la liquidation à compter rétroactivement du 30 avril 2007. droit commercial « Central Forum » - Bayonne (64100) Les comptes définitifs établis par le liquidateur sont déposés au Greffe du (05 59 52 93 32) Tribunal de Commerce de Bayonne, en ALEGRIA Société à responsabilité limitée au capi- annexe au Registre du Commerce et des Sociétés. tal de 20 000 euros en liquidation Pour avis- Le Liquidateur Siège social : Galerie des Arènes – Avenue de la Légion Tchèque – (64100) BAYONNE Transports ARRECHEA Siège de liquidation : 94, Avenue Société à responsabilité limitée Pioche – (64200) BIARRITZ Au capital de 7622.45 euros 494534845 RCS Bayonne Siège social : Maison Joanes Gazte Aux termes d’une décision en date du 64220 Irouleguy 31/08/2008, l’Associé Unique a : 430.377.416 RCS BAYONNE - décidé la dissolution anticipée de la AVIS DE PUBLICITE Société à compter du 31/08/2008, et sa liquidation amiable sous le régime Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 4 conventionnel ; - fixé le siège de la liquidation au 94 Septembre 2008, il résulte que : le capital a été augmenté en numéraire Avenue Pioche – (64200) BIARRITZ ; - nommé Melle Armelle GOORMACH- de 15244.90 euros pour être porté à TIGH, demeurant 94, Avenue Pioche – 22867.35 euros (64200) BIARRITZ, en qualité de liquida- L’article 7 des statuts a été modifié en teur pour toute la durée de la liquidation conséquence. avec les pouvoirs les plus étendus tels • Ancienne mention que déterminés par la loi et les statuts Capital : 7622.45 euros pour procéder aux opérations de liquida- • Nouvelle mention Capital : 22867.35 euros tion. Dépôt : RCS BAYONNE. Mention sera faite au RCS : BAYONNE. Pour avis, Pour avis : Le Liquidateur.


8

Euskal musikariak Los Angeleseko Katedralean, Kalifornian

ONDAREA GOGOAN... Asteburu huntan ditugu Ondarearen Egunak. Aurtengoak hogoita-bosgarrenak. Sail hori abiatu zen alabainan 1984-ean, frantses gobernuan kulturaren minixtro zelarik Jack Lang. Ainitzek etzutela ondarea aski ezagutzen ez eta beraz aski preziatzen, nahi ukan zuen zerbait sustatu jendea gehiago eta hobeki ohartzeko gisan

bada arrangura handia ondarearen untsa begiratzeaz. Nazioarteko UNESCO erakundeak arta handirekin geriza berezi bat eskaintzen diote zinez paregabeak kausitzen dituen toki batzueri. Gisa hortan gerizatu guneak 878 badira orotarat, 145 herrialdetan banatuak. Joanden uztaileko biltzar nagusian zerrenda aitzina emendatua izana, gisa hartako ikerketak akulatu ondoan bixtan dena eta ez nola nahika. 679 gune

Jauregi frango ere gure ondarearen lore! Hau Ezpeletakoa, dena ederki xaharberritua izana berrikitan, herriko etxea ere aterbetzen duena... Euskal dantzari eta musikariak meza hondarrean, Solis apezpikuarekin (Argazkiak EuskalKultura.com)

Los Angeles, Kalifornia. Euskal dantzari eta musikariak lehenengo aldiz arizan ziren joan den larunbatean Kalifornian, Los Angeleseko Katedralean, tokiko artzapezpiku-barrutiak urte guziz antolatzen duen ‘Immigrazio Mezan’. Roger Mahony Kardinala buru, iragan larunbat goizean, Los Angeles aldean diren talde etniko frango izan ziren partzuer, bakotxa bere kantu eta kultur usadio eta jantziekin, urtean behin antolatzen den meza eta bilkura huntan. Chinoko ‘Gauden Bat’ dantza taldeko dantzariak izan ziren euskaldunen ordezkari, euskal organojole eta txistulari baten musika lagun.

Katedraleak eta elizak ondarean ditugu bixtan da. Bainan beste kapera eta otoiztegi ainitz ere ba. Hau Serreseko kapera, Azkainen, arbolape pollit batean kokatzen dena...

sail hortako altxorreri. Egia erran, lehen aldi hartan gauzak hein bat xuhurki joan ziren, geroztik ikusi denaren aldean segurik. Hauxe izan zen orduko berrikuntza handiena: iraileko hirugarren asteburuan, ateak zabalik erakustegi gehienetan eta sartzea urririk... Bi egunek ukan zuten arrakasta pollita eta ikusi zuten hor gaindi etzela hortan gelditu behar. Ondoko urtetan, aise mugimendu gehiago izan zen bazter guzietan. Eta ez bakarrik erakustegieri lotua. 1991-n, zazpi urteren buruan, ondarearen aldeko su hori hedatu zen Europan barna. Geroztik uda eta udazkenaren juntako asteburuak ekartzen daizkigu Europa-maileko Ondare egunak... Aurten sekulan baino kar gehiagorekin ospatuko direnak. Frantzian berean, zerbait eginen baita gutienez 15.000 gune desberdinetan! EREMU GUZIZ ZABALA... Egia erran, ondare hitz horrek ikaragarriko eremu zabalak hunkitzen ditu. Zer ez da sartzen ahal alabainan ondarearen kondu? Ondarea egiten baitute ditugun ontasun baliagarri eta balios guziek. Zerbait on baduten guziek. Ondarean dira gure mintzairak, gure liburuak, gure musika mota guziak, gure dantzak, gure antzerkiak, gure ohidura bereziak... Ondarean gure jauregiak, elizak, komentuak eta beste zernahi eraikuntza, zubi, eihera, harresi zahar eta gaineratiko, orotarat Frantzian gaindi 42967 toki ofizialki sailkatuak ondarearen aberastasun berezi bezala… Ondarean gisa berean hoinbeste eta hoinbeste ederlan, margo ala xixelkadura, hoinbeste apaindura, gure erakustegietako zonbat eta zonbat gauza beraz! Ondarean ere gure bazter ederrak, izan itsas hegi horietan, mendian ala nun nahi, nahiz sail horri Ondarearen Egunetan baino toki gehiago egiten zaion ardura ingurumenaren egunak muntatzen direlarik, udaberri betean. Dena den, ondareak hain ditu eremu zabalak nun ondarea aipatu behar-eta ez baitakizu zoin puntetarik hasi behar duzun... MUNDU GUZIAN GAINDI Europa-maileko egunak ditugu asteburu huntan bainan mundu guzian gaindi ere

badira jendeak bere gostuz noizbait moldatu eraikuntzak, 174 toki naturalak bainan ederrak baino ederragoak, 25 aldiz bi sail horietan sartzen ahal direnak, doblezka ba beraz arrazoinak sailkapen hortan izaiteko... Zonbait bakar izendatu behar, horra Xinako Harresi Handia, kasik 5000 kilometro luzekoa; Peru herrialdean, mendi kasko batzueri lotuak, Pichu Macchu-ko eraikuntza harrigarriak, lehengo inka populuaren hiri saindua; Hego-Ameriketan hauk ere, Iguazu urjauzi alimaleak beren inguruko bazter miresgarriarekin; Vietnam eskualdean Along-eko badia xoragarria... Espainian, Konpostelako katedralea eta hiri zahar osoa; Italian, Venezia hiria bere inguruko eremu guziarekin; Ejiptoan, duela berrogoita-zonbait mende eraiki Piramideak. Frantzian, besteak beste, Carcassonne-ko harresi zaharrak ; Arles eta Orange hirietan begiratuak izan diren Erromanoen denborako eraikuntzak; Reims, Amiens, Chartres eta Bourges hirietako katedraleak; Avignon hirian, Aita Sainduen jauregia eta kasik han berean den zubi xaharra, oraino xutik gelditzen den partea behin; bai eta Versailles hiriko jauregia, erregearen egoitza zena... Hoin urrun joan gabe, Euskal-Herrian berean, Bilbo eta Portugalete-ren arteko zubi zaharra bai eta haratxago, Kantabrian, Altamirako harpe famatuak... Ondareaz hasiz geroz, handienez handi arizanik ere, bada segur nun zer erran! Muslaria Ejiptoko Piramidea famatuak!

Ekitaldia zinez ederra izan zen, eta Chinoko dantzariek protagonismo polita hartu zuten, hasteko heien arkuen azpitik iragan baitziren beste nazio eta kulturetako partaide guziak, Katedraleko organoak euskal aireak jotzen zituen bitartean. Ederra izan zen baita ere Christian Indaburu gazteak agurra dantzatu zuen mementua aldare aitzinean, Martin Almirantearena txistulariaren eta organoaren musika lagun. ‘Gauden Bat’eko gazteek San Organojolea eta txistularia euskal aireak jotzen, koral Juan dantza dantzatu zuten multietnikoa gibelean baita ere, aipatu bi instrumentuen laguntzaz. Meza hondarrean, organoak zenbait aire euskaldun jo zituen, tartean ‘Agur Jesusen Ama’ kantua eta Pastoraleko Martxa. Euskaldunekin batera, Indio Amerikanoak, Afrikar Amerikanoak, Japoniarrak, Italiarrak, Vietnam eta Lituaniakoak, Samoakoak, Arabiarrak, Filipinakoak, Alemaniar eta Filipinarrak, Kroaziarrak, Kanbodiakoak, Igboak, Hispanoak, Txina eta Tailandiakoak eta beste zenbait naziotako kideak arizan ziren gisa batez edo bestez mezan partaide. Goizeko hamarretan hasi eta bi ordu iraun zuen mezak eta gero, janari eta dantza jaialdi bat antolatua zen Katedraletik ez urrun, Los Angeleseko ‘Kennedy Town Hall of Administration’-en aitzineko plazan. Han berean, hainbat elkarte eta batasun etniko katolikoek ezarriak zituzten heien stand-ak. Plazan bazkaldu ondoren, bi orenak irian hasi ziren dantza emanaldiak eta hor ere euskaldunak gogor arizan ziren, besteak beste, Bizkaiko ‘Katxarranka’ dantza ikusgarria eginez. Egun ederra, kolorez betea, eta munduko hainbat lurralde eta lekuetako jendek elkarren musika, dantza eta kultur moldeak ikusteko eta dastatzeko baliatu zutena. Euskaldunak lehen aldiz izan ziren gomitatuak eta Oscar Solis apezpikuak han berean aipatu zuenez, ez da batere azkena izanen. Joseba Etxarri

-Ortzegunean (21.00), Azkainen, euskal dantzak Xurio plazan Airoski taldearekin. -Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Oldarra abesbatza. - Ortzegunean (21.00) Baionan, Luna Negran, Gilles Llerena komikoaren “Cyrano de Meknes” ikusgarria -Ortzegunean (21.00), Bidarteko plazan, Maialen, Mixu eta Xabaltx. -Ortziralean eta larunbatean (21.00), Heletan, Itsasoa ostatuan, Arrabit hirukotea. -Igande arte, Miarritzeko Maitaldia bere dantza ikusgarri arraroekin. -Asteburu guzian, Bidarten, Udazkeneko bestak. -Asteburu guzian, herriko bestak Lekornen, Lasan eta Urdiñarben. Bestak ere Kanboko Paxkaleku auzoaldean. - Ortziralean (20.00) Ainhizan, Laborantza Ganbaran, bertsu afari : M. Artetxe, X. Alkhat, P. Iriart -Ortziralean eta larunbatean, Donibane Lohizunen, Errepublikaren karrikako besta. -Larunbatean (15.30), Donibane Lohizune eta Ziburuko badian, “Patrouille de France” delakoaren hegazkinak eta heien balentriak. -Larunbatean (15.00), Baionako Euskal-Erakustegian, “Kiski ta Kaska” -Larunbatean (16.00), Miarritzeko mediatekan, Maite Idirin mintzo

Pablo Sarasate musikagile handiaren biziaz eta obraz. -Larunbatean (19.00), Azkainen, indar-jokoak Xurio plazan. - Larunbatean (20.00) Hazparnen, Ttattolan, Ertz Festibala kontzertu askorekin -Larunbatean (21.00), Kanboko elizan, Arraga, Etxekoak eta Eguzki Lore taldeak kantari. -Larunbatean eta igandean, ainitz herritan, Ondarearen Egunak eta karia hortarat muntatu ospakizun bereziak. -Larunbatean eta igandean, Ziburuko kermeza. - Igandean, Angelun, Amodio Ganbaran, Glisseguna, Seaskak antolaturik -Igandean, Bardozen, selauru hustea herriko plazan. - Igandean, Senperen, Amotz Larraldean, Kantu zaharraren eguna -Igandean, Baionako diosesaren beila Lurderat. -Igandean(11.30), Azkainen, Txopinondo sagarnotegian, sagartinkatzea. Bestalde, besta AxaflaBaita auzoaldean. -Igandean (11.30), Angelun, mutxikoak Bost-Kantoineko plazan. Eguerditik goiti, aratsalde guzian, jazzaldi berezia Baroja-ko parkean. - Igandean (17.30) Gamereko elizan, Gaelle eta Ozenki-ren kontzertua. - Igandean, Hendaian, Endaika arraulari elkarteak bere 20 urteak ospatzen.

Herria 2973  

Herria astekaria 2973

Advertisement