Page 1

2008-ko Uztailaren 24-ekoa 24 juillet 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2967

Gizonek uste dute bide laburrena xuxen xuxena dela emaztek badakite norapait heltzeko itzuli ainitz behar (Dayana Mendoza) dela egin.

NORAT JO ?

Ohartuak zintaizkete astekari hunen zortzigarren orrialdeko Asteburuko hiztorduen zerrenda zein luzea den azken aste hauetan. Alabainan, xoko moko guzietan bada zerbait, herriko bestak, euskal dantzak, behi lasterrak, indar jokoak, kontzertuak, kantaldiak, kermezak, mendi ibilaldiak, lasterkaldiak, artzain xakur lehiaketak, merkatuak, erakusketak... Horietarik frango kanpotiarrentzat muntatuak balinbadira ere, asko hemen bereko jendeari doaz, folklorismoan arima galdu gabe. Eta asteburu huntan, zenbat nahi ginukeen gure izaitea biderkatu, memento berean toki desberdinetan aurkitzeko gisan ! Eta futxo, holakorik ezin gerta ! Larunbat aratsean, Pier-Paul Berzaitzen Orreaga ikusgarriak liluratuko ditu Baionako Zezenplazan igurikatuak diren hiru mila ikusleak. Hamabi menderen buruan, etzaiku itsusi Karlos Handiaren armadak Orreagako erroitzetan jasan zuen hondamendia goraipatzea, orduko odol ixurtze eta oihu saminak musika, kantu eta dantza bilakaturik. Denbora berean haatik, Uztaritzeko oihanak txalapartaren doinuz du jendea beretu nahiko, gaueko ikuskizun alai bat eskaintzeko xedetan. “Gau hortan, Uztaritzeko oihana lau lorietan izango da, argiz, musikaz eta dantzaz pizturik, mila kolorez jantzirik, laminak irrintzi ta firrindan” gaituzte abisatzen antolatzaileek, haritz zaharrek ere beren begi eta beharriak zabalik atxikiko dituztela, oihanaren ohoretan. Eta zoramen horrek biharamunean jarraituko du, igandean beraz, oihanaren bihotzari eginen zaion bisita alegerarekin... Bainan igandean baita ere bertzerik ! Zegamakoaren ildotik, Iparraldeko lehen mendi maratoia kurrituko da Bidarraiko inguruetan, Artzamenditik Buztanzelaira izerdia dario. Eta Xuberoak urtero eskaintzen daukun trajeria ere hor, Jean Louis Davanten Xiberoko Jauna pastorala. Oier III-a Xiberoko azken bizkondearen balentriek harrotuko dituzte Ezpeizeko bazterrak, mila urte huntan dirauen antzerki mota horren xarma ez dagolarik histekotan. Bai, asteburu huntan ere badugu norat jo, eta deneP.J. tarat ezin joan !

ITSAS-BESTA GAITZAK

BRETAINIAN

EUSKAL-HERRIA ERE PARTZUER

Hamar egunez segidan, alimaleko itsasbestak iragan dira Bretainian, lehenik Brest portu handian eta azken lau egunetan Douarnenez-en. Horrat bildu dira bazter guzietarik ehunka eta ehunka lehengo untzietarik, oraino ere arraulariek dabiltzatenak edo beladunak diren horietarik, batzu aspaldikoak eta beti untsa atxikiak, beste frango arras berriak bainan lehengo moldean eginak ohidura xaharrek ez dutela galdu behar, itsas-ondarearen altxor bat dela holako saila eta ez segur nola nahikoa! Euskal-Herria ere partzuer ospakizun horietan, aldi huntan handizki partzuer ”Brokoa” Douarnenez-eko uretan gainerat, Douarnenez-eko besta horien antolatzaileek euskalduneri baitzuten luzatua gomita berezi bat. Karia hortarat bere biltokia Donibane-Ziburun daukan Itsas-Begia elkarteak lan ederra egin du, parte hartze hori suharki segurtatuz, Dominique Duguet elkarteburua sustatzaile kartsu. Gainerat, besta horien “aitatxi” bezala gomitatua zuten arrantzale mundu horri hoin atxikia den Mikel Epalza Zokoako apeza eta haren lekukotasuna guziz baliosa izan da. Gure ondarearen lekuko, han ginuen “Brokoa” txalupa handia, jadanik Bretainian izana eta berriz harat agertu dena beraz, ukan baitu segur txalor ederrik. Han ere “Zuhigaraitxipi” Hendaiako trainerua eta “Xubero” Donibane-Ziburukoa, han Angeluko Ibaialde elkartea bai eta batteliku batzu, batto han estreinatua izan dena hain xuxen... Airostasun handia lau egun horietan, dena kantu eta dena musika, bainan ere bilkurak, arrantzaleen arrangurak agertuz, erakutsiz ere itsasoan dabiltzan horiek nahi dutela gero eta gehiago bermatu ingurumenaren alde, ikusten baitute nornahik baino hobeki itsasoa ere ari duela kotsadurak itsuski andeatzen... Itzuli ederra Hendaiako traineruarentzat... Lehen egunean, mundu bat ikusteko beladunen arribada, gehienak Brest-etik heldu-eta! Ikusgarri xoragarria, denak egoki begiak xurituak noiz agertuko ziren fama handiko beladun arraroak, hala nola “Kruzenshtern” delakoa, lau masta dauzkan untzi harrigarria, 114 metro luzekoa, Alemanian eraikia 1926-an, orai Errusiaren kondu ibilki dena. Mundu guziko handienetarik da eta ainitzen gostuko denetako ederren-ederrena... Handien aldean, ttipiago frango, orotarat milaz goiti, eta horiekin denekin zernahi itsasturi trebe bixtan da, loriatuak ikusiz jendeak maite dituela holako hitzorduak! (ikus ere 8.)

Xiberoko Jauna Pastorala Aurtenko pastoral hau Ezpeizen emaiten dügü, Maulerik 7 kilometretan, Donapaleurako bide bazterrean. Jokülariak : Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, ÜrrüstoiLarrabile, Sarrikotapeko ehün bat gehitü eta 26 haur. Idazlea : züen zerbütxari hau. Errejenta : Jean Fabien Lechardoy barkoxtar ezagüna. Kantore gidaria : Lüxi Etchecopar-Camus « Ximena », Onizepea herri aüzotik. Beste gidarien izenak libreteko lehen ostoaldean daude, eta jokülari güzienak ondokoetan. Orotara 23 jelkaldi dütügü, eta 12 kantore : bi jelkalditarik kantore bat. Lau herrietarik bakoitxak bere kantorea badü. Bestalde lau güdüka, türk andereen hiru agerraldi, lau jelkalditan koblakari bertsetak : apentziala ez da debeiatzerik. (Ikus 5.)

Jean Louis Davant pastoralaren idazlea, eta ere aktore

Pastoraleko taldea osorik


2

• Irakian, Najaf herrian badute usaia xahar bat, urte guziz egun berean egiten dira han ezkontzak. Aurten ere, eskualde hartako mila bikote bildu dira denak betan ezkontzeko hango musulmano legez…

• Barack Obama amerikar demokrataren izena ikasia du ontsa munduak. Clinton anderea demokratetan garaiturik, hori izanen da Mc Cain errepublikanoarekin azken burukada eginen duena helduden azaroaren 4 eko president bozetan. Aitamak amerikarrak ditu, aita keniar beltzetarik, aldakuntza oso baten mentura beraz Bush baten ondotik. Mentura onak hor eta ez bakarrik mundu beltxarentzat bainan jende behardun eta xehearentzat ere eta presondegi gogorregien (Guantanamo lehenik) eta kondenatuen hiltzeko gaztigua eta holakoak eztitzen ikusi nahiak dituztenendako ; 40 urte du alabaina justizia gehiagoren alde (eta ez beltzen alde) bermatzen zen Luther King hil zuela zuri batek. Horien guzien aitzinean ez dute denek onesten bere burua zuzenaren eta nolazbait munduaren jandarma edo Jainkoaren justizia daukan Amerika urgulutsu mota bat, batean Vietnam herrian, duela urte alde bat, bestean Irakian eta Afganistan aldean legea egin beharrez dabilana. Bada besterik ere : Afrikar arrazako aita duen Obama horrek eta ama holakoa, ezin erran zer emanen duen biharko mundu berrituan, ez-eta zer emanen duen aurtengo uda eta gehiago iraunen duen kanpañan, demokrata alde batetik eta errepublikanoa bestetik. Gu eta mundu osoa beha egonen girela, eta ondorioak gisa bat edo beste jakinen bai, hori segura. • Beljikan Yves Leterme, lehen ministro flandriar giristino demokratak bere demisionea emana zuen flandriar eta walon frantses mintzairekoek dituzten eztabada txarren artean, baina Albert II erregeak berriz ere elgarretaratu ditu batzu eta besteak, ororenak entzuteko baina nehor ez aurkiturik kargu bera aurkitzeko bero zenik, irriskatzen du Leterme berak segitu-

ko duen denaden : hor baitzuten ere, gainean Beljikaren besta nazionala, uztail hunen 21 ean zena eta deputatu ta parlamentarioen bakantza oporraldiak segidan. • Liban eta Israelgo bi herri auzoek hautsimautsi on bat bederen egin dute beren gatasken artean, elgarri ebatsi batzu bederen itzuliz batek besteari. Holaxet dituzte 199 soldado hilen gorputzak, Hezbola alderdikoak erakarri azken hauk Libanerat eta presuner batzu ere bai halaber, besteek berdin berdina eginez beren aldetik. • Polonian hil izan da, autoko ixtripu batean, Bronislaw Geremek komunisten eta sobietar podore izanaren kontrario amorratua izana, eta Solidarnosk herri horren libertaterat berriz erakartzearen ezagutuenetarik izana zena. Merezi zituen ohore bereziekin ezarri beharra dute ehortzeta nazionalak eginez egun hautan, bere laguna izana zuen Jacek Kuron beste abertzale ezagutua izan zenaren ondoan, hau 2004an hila. • Europaren aldeko baieztatze horiek huna zertan diren : espainiol senaduak baieztatu du 232 bozekin 264 etarik. Hogei estadu badira orai baieztatua dutenak : Austria, Beljika, Bulgaria, Xipre, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Holanda, Britania Haundia, Portugal, Errumania, Eslobakia, Eslobenia. Irlanda da erreferendumez jokatu dena hortako, bai-eta % 53,4 kontra atera ere. Sarkozy bat ari da herritar horiek itzularazi beharrez bainan zer arrakestarekin ote ? • Australian, munduko gazteriaren egunak bururatu ditu Aita Sainduak haundizki. Han negua baitute orain, 200.000 gaztek gaua iragana zuten hotz haundiak lotsatu gabe eta gero egunarekin ukan dute azken meza nausia 400.000 jende bildu dituena. Erran behar da herria harrotu dutela han ere 165 kontzertu kondatu direnaz geroz Sydney kapitalean eta inguruetan. Aita Sainduak beretik mintzaldi bipilak ere egin ditu oraiko mundu materialista eta balore izpiritualez hain hutsari buruz, bai-eta etsenplu eskandalagarriak izan dituzten apez batzueri buruz ere. Bururatzean, alaitasun berezia erakutsi dute espainiol gazteek, jakitean Espainian izanen direla hurrengo gazteriaren Egunak. • Amerika Kolunbiako FARC-eko jazarleen eskuetatik Ingrid Betancourt anderea libratu bazuten ere beste 14 lagunekin, ehun milaka kolunbiar ibili da igandean manifestatzen Hegoamerikako ainitz hiritan, bai-eta Europan eta Parisen gaindi ere, baitira oraino milaka bahituak Kolunbian.

Kantabriako hondartzetan ETAren atentatuak

Laredon, manifestaldi bat muntatu da igandeko atentatuak salatzea gatik

Lehergailu bat zartatu da igandean Laredoko itsas bazterrean. Bigarren leherketa ere izan da Laredon, lehena gertatu den tokitik 300 bat metrora. Beste lehergailu bat Nojako hondartzan zartatu da 12:50ak aldera. Laugarren eta azken lehergailua 14:55 ak aldera lehertu da Nojako golfe-zelaian. ETAren izenean Trapagarango suhiltzaileei deitu dien pertsona batek ohartarazi du lau bonba lehertuko zirela. Abisua entzun ondoan hondartzak eta horien inguruak hustuarazi ditu Guardia Zibilak segurtasun neurriak hartuz. Denbora hitsarekin beharrik ez zen jende haundirik Kantabriako hondartzetan. Pertsona bat zauritua izan da leherketen ondorioz. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak salatu du ETAren bonbek ez dutela euskal gizartea ordezkatzen. Lehergailuak hiru-bost kilo amonalez osatuak ziren.

ETAren Bizkaia komandoa desegina ? Astearte goizean egin operazioan, Guardia Zibilak desegintzat eman du ETAren Bizkaia komandoa. Gutienez hiru herritan egin du polizak operazioa. Garzon epailea bera Bilbora etorria zen hurbiletik operazioaren segitzeko. Bilbon, Getxon eta Elorrion egin duten operazioan 8 pertsona arrastatu dituzte. Hoietan Arkaitz Goikoetxea 27 urteko ETAko liberatua eta polizaren ustez Bizkaia komandoaren burua. Beste arrastatuak legalak dira, bizi normala zeramatenak, polizaren paperetan fitxatuak izan gabe. Iduriz, Noja eta Laredon egin atentatuen ondotik hartu du polizak operazioaren egiteko erabakia. Poliza iturrien arabera Legutioko atentatuaren ondotik, komandoko kideen arrastoak bilduak zituzten, operazioaren egiteko autoan eta parte hartzaileak identifikatuak. Legutioko polizaren egoitzaren kontrako atentatuan, Juan Manuel Piñuel polizak bizia galdu zuen. Operazio hortaz gain, beste atentatuak ere leporatuak zaizkie arrastatuei. Besteak beste Getxo eta Sestaoko auzitegien kontra, Bilbo eta Balmasedako sozializten egoitzaren kontra, Durangoko eta Kalahorrako polizaltegiak eta Zarauzko ertzaintzaren egoitza.

Galdeketarako paperak etxetara bidaliak

DOI-DOIETARIK! Astelehenean bazen mugimendu Versailles hiriko jauregi famatuan, kasik lehengo errege puxant batzuen denboretan bezenbat hain segur, bainan ez batere gisa berekoa bixtan da! Deputatu eta zenaturrak bilduak ziren legenagusiari hunkialdi baten emaiteko, ados baziren segurik, eta denen buru ez hain entraalekoa! Nicolas Sarkozy presidentak atsulutuki nahi zuen gisako aldaketa, nahiz proposamenetan ez diren joan berak nahiko zuen bezen urrun, UMP-tiar frango sobera uzkur agerturik. Partida atakatua izan da. Biziki atakatua. Baietz edo ezetz behar zuten bozkatu eta hori ez begistatu aldaketaren pondu guziak aldizka aztertuz bainan proposamen guziak batean hartuz. Bozaldi bakar bat beraz, kanbiamendu guziak onartuz edo denak baztertuz. Eta denen buru boz bakar batek egin du harathunata! Deputatu eta zenaturrak 906 dira orotarat. Denek; batek salbu, parte hartu dute bozkatzean. Bainan bederatzi boz joan dira zerbait gisaz edo xuri edo ez bali. Holakoetan, gehiengoa ez da aski izaiten, bali eman bozen %60-a behar da ardietsi, legenagusia ez dela gehiengo murritxegi batekin kanbiatzen ahal... Astelehenean beraz, 896 boz bali emanak izanik, 538 “bai” behar ziren kanbiamenduak onartuak izaiteko eta izan dira 539, bat gehiago beraz, eta bat bakarrik!

DENA LAUSENGU Eztabadabide handiena hauxe izan da: Sarkozy presidentaren arabera, aldaketa horiek botere gehiago emaiten diote deputatueri eta hori demokraziaren onetan. Ezkerralde aldiz hori engenio bat daukate, denen buru presidentaren ahalak direla izaitekotz emendatuak eta hori demokraziaren kaltetan... Ezkertiarreri etzaiote ere gustatzen presidentak ukaitea, Ipar-Ameriketakoak bezala, urtean aldi bat deputatu eta zenaturreri mintzatzeko eskua, denak bere aintzinerat bildurik....

Eskuinaldean, baziren batzu arras uzkur. Presidenta bera, bai eta François Fillon gobernuburua, aski lausenguka arizanaren bortxaz batzuen arabera lausengu batzu mehatxu zerbaiten idurikoak izanki haatik- kasik denak bildu dituzte baiaren alde. Zazpi dira naski kontra agertu. Artetik erraiteko, ikusi dugu eta entzun, aspaldiko partez, Charles Pasqua barne-minixtro ohia, duela zonbait denbora arrunt kontra zena, gero arras eztitua, iduri dudakor, eta azkenean arras alde! Arrunt konbertitua gure gizona! Sozialixten artean ere izan dira tirabirak. Hor ere kasik denek bat egin dute azkenean, eta ezaren alde, bainan Jack Lang minixtro ohia deplauki baiaren alde agertuz...

EZAGUPEN BAT... Kanbiamendu batek beste bat ekartzen-eta, lege-nagusiaren artikulu ainitz, erdiak nunbait han, kanbiatuak izan dira, gutti bada gutti. Gaixo lege-nagusia, ukana du zonbait kanbiatze duela 50 urte bozkatua izanez geroz! Bi bide desberdin badira lege-nagusiaren kanbiatzeko. Edo jendea bozkaraziz, edo deputatu eta zenaturrak bilduz. Bi aldiz zerbait kanbiatu da jendea bozkaraziz, presidenta populuak hautatzeko eta gero berriz presidenta bost urterentzat hautetsia izaiteko, eta ez gehiago zazpientzat. Deputatu eta zenaturrak bilduz hogoita-bi kanbiatze izan dira. Ageriko astelehenean bozkatu aldaketa horiek zer ondorio ukanen duten. Batzu gisa guziz, luzarat baizik ez dira agertzen ahalko, hala nola president berak hamar urte baino gehiago ez duela kargu hori atxikitzen ahalko. Horrek erran nahi baitu Nicolas Sarkozy ez dela berriz hautagai izaiten ahalko ...2017-an. Bainan beste aldaketa batzuk lasterrago behar lukete zerbait ekarri. Konparazione, euskara bezalako lurrralde mintzaireri segurtatua izan zaioten ezagupen horrek, xuhurra bada xuhurra. Nun ez diren gutaz trufatzen hor gaindi, aldi bat baino gehiago jadanik gertatu den bezala... Bainan xo, gauden baikor eta itxaropentsu! J-B D

Galdeketarako paperak etxez etxe banatzen hasi da Eusko Jaurlaritza. Gai beraz, Auzitegi Konstituzionalak galdeketa geldiarazi egin duela gogoarazi dute Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak. Ondorioz, paperak banatzea legez kanpo dagoela salatuz. 800.000 bat paper helaraziko ditu Jaurlaritzak etxetara. Auzitegi Konstituzionala berehala hasiko da aztertzen galdeketaren kontra Espainiako Gobernuak ezarri deia.

Arrasateko leizean duela 150 mila urteko aztarnak Arrasateko Garagarza auzoan, Leizetiki izeneko leizean hartz baten hezurrak aurkitu ditu Alvaro Arrizabalagak zuzentzen duen Arantzadi zientzia elkarteak. Duela 150 bat mila urte bizi izan zena. Beste animalen hezurdurrak ere aurkitu dituzte eta garai haietan baliatu harrizko tresnak. 1956 urtetan, aita Barandiaran arkeologo famatuak abiatu miaketetan emazte baten hezurdurrak aurkitu zituzten leize hortan.

Spanairrek hegaldiak ezabatuko ditu Hondarribi eta Madril artean Larrazkenean, irailan eta urrian, Spanair aire garraio konpainiak Hondarribiko hegaldiak ezabatuko ditu bidaiari eskas izanez. Air Nostrum - Iberia izanen da Hondarribin geldituko den konpainia bakarra. Pentsatzekoa da beraz, monopolioa izanez konpainia honek Madrilera buruzko hegaldien prezioak kariotuko dituela. Jadanik Bartzelonarako hegaldiak 600 bat euro gostatzen dira monopolioaren ondorioz. Berri txarra Hondarribiko aireportuaren etorkizunarentzat. Honen geroa ez da oraino segurtatua.

De Juana berriz gose greban Iñaki de Juana Chaos ETAko presoak gose greba berria abiatu du. 21 urteko presoaldia burutu eta agorrilaren 2an libratua izan behar luke. Bainan auzitegiak Donostiako Amara auzoan duen etxebizitza sesitu nahi du, bere biktimen indemnizazioaren ordaintzeko. Egoitza berean bizi da María Teresa Embid, ETAk 1979 erahil militarraren alarguna. Karrika berean bizi Pilar Ruiz, ETAk erahil Joseba Pagazaurtundua sozializtaren ama eta Estíbaliz Garmendia bere alarguna eta Julio Iglesias Zamora, 1993an ETAk bahitu enpresaburua.

Etorkin asko Euskal Herrian Iaz Euskal Herrira jin diren etorkinen nonbrea, historian izan den gehiena izan da. Orotara 18 126 etorkin. Gaur egun, orotara 116 650 etorkin bizi dira hegoaldean (% 5,4). Etorkin gehienak Errumaniarrak dira (12.837), gero Kolonbiarrak (12.055), Bolibiarrak (11.857), Marrokiarrak (10.156), Portugaldarrak (8.775), Ekuadorrarak (7.489) eta Brasildarrak (5.089). Gutiago aldiz Txinatarrak (3.258) ala Paraguaytarrak (2.988). Roberto Marro inmigrazio administrazioaren buruaren arabera, ondoko urtetan etorkinen nonbrea bikoiztuko eginen da %10 era hurbiltzeko : Espainian %11 direlarik. 200 bat mila izan litezke 2013 urteko.


3

AURELIA ARKOTXA IPARRALDEKO LEHEN EMAZTE EUSKALTZAINA JIN ETA JOAN Donibane Lohizunen, giro mintua zen zonbait egunez Xantako aldean, batbatean han plantaturik ehun bat familia, ibiltari horietarik, edo gitoak jende ainitzek deitzen dituzten bezala. Herriak etzituen onartu nahi, toki hori bestalde hartua dela sasoin huntan. Horko aparkalekuan uzten da alabainan zernahi auto, hiri erdirat joan-jinka dabilan autobusñoa hor hartzeko. Bestalde, ondo hortan badira ere futbolari gazteen ikastaldi bereziak, parte hartzen dutenek autoak hor uzten. Auzapezak deitu ditu gitoak lekuen lehen bai lehen husterat, kasik aste osoa egon dira halere eta igandean partitu dira Angelurat... Eta beste batzu baitziren Baionako bazter hortan Lehuntzarat joan dira.

baten pare, herritar eta kanpotiar denak elgarrekin goxatuz... . BAZTAN ALDERAT... Xabi Soubelet biziki ezagutua da Donibane Lohizunen segur bainan Euskal-Herri osoan ere. Kultura munduan bereziki, Begiraleak elkartearen buru bezala, bainan ere artixta gisa, margolari fina baita Hain xuxen, Donibanetik airatu zauku uda huntan Baztan alderat, Arizkunen muntaturik bere obren erakusketa zabal bat, Xubiltz elkartearen biltokian. Orotarat, 150 bat margo, 50 aurtengoak, 50 azken urte horietakoak eta beste 50 nunbait han lehenagokoak. Margo horien bidez agertuz ere kartsuki euskal bazterraz eta euskal ondareaz duen MERKATZERIK EZ... axola... Erakusketa hori egun guziz idekia Etxe berrien prezioak, eta xaharrenak ere da salbu astelehen eta asteartetan. ba funtsean, azkarki karioturik azken bizpahiru urte hotan, lekuka iduri du doi bat GERTAKARI LATZA merkatzen ari direla orai, merkatua mottel- Gauak gau, bideko errekontru izigarria du segurik da. Gure Kostaldean haatik, gertatu da Donibane Lohizune eta oraintxe akulatu ikerketa batzu beme, ez Getaria arte hortan. Moto batek eta da holakorik sendi. Azken hilabete hotan, “scooter” delako batek, biak eskualde prezio horiek ez dira batere apaldu, hein bererat ari, elgar jo dute gaitzeko oldaberean daude. Ez baitira gehiago kari- rrean. Motoduna, 26 urteko baiones bat, otzen, hori bera ere gauza ona dela, eta Sebastien Goya sortzez senpertarra, kasik han berean gorputz gelditu da. Beste ibilseinale ona, hara zer dioten batzuek... tresnan bi lagun baziren, biak gazteXARDINA DENEK MAITE! gazteak, 17 eta 19 urte, bat Angelukoa eta Hogoita-bost urte Xardina-bestak egiten bestea Miarritzekoa, biak handizki kolpadirela, urtean bi aldiz, uztail-agorriletan, tuak ereman dituzte Baionako ospitalerat. Arin elkartea laguntzea gatik, Donibane Lohizunen. Urte betetze hori airoski joan RUGBILARI HAUTA da iragan larunbatean. Bazen jende segur, Hendaian, 69 urtetan pausatu da Henri aroa ere alde. Michel Etcheverry kantariak Artola, gazte zelarik biziki rugbilari trebea harrotu ditu bazterrak eta omenaldi bat es- izana. Geroztik ere, luzaz eta luzaz ardukaini zaio Albert Mourguiart zenari. Hau ratua herriko rugbilari gazteen molizana besta horren sortzailetarik, geroztik datzeaz, biziki sail baliosa eremaiten zuela ere ainitz bermatua besta horrek beti gisa hortan, beti atxikimendu gaitza erakumolde berean segitzeko, kermeza alegera tsiz herriko Stade elkartearen alderat.

MIARRITZE Aireportua zenbaki onekin 930 880 bidaiari pasatu dira Miarritzeko aireportutik iaz, horietatik ehuneko hogeitazazpiak prezio merkeko bidaiak baliatu dituelarik. Miarritze Akitaniako bigarren aireportua da zenbakietan, aise Pauek baino hobeki egiten duelarik. Aireportuan kontatzen dituzte 399 lanpostu, horietan 166 administrazioko lanetan. Eztatiztiketan ez dira agertzen langile horien arteko desberdintasunak, biziki gutiago baitira zerbitzu publiko estatutua dutenak. Didier Riché zuzendariak dioenaz, hiru egun hemen gaindi aferez iragaiten dituen bidaiariak 331 euro xahutzen ditu, eta astebeteko bakantzak iragaiten dituenak 501 euro. Zenbaki ihurzuri hori ateratzen da merkatal ganbarak egin berri duen ikerketa batetatik. Arrisku handia da hala ere xifreak zertxobait apalduko direla ondoko hilabetetan, petrolioaren prezio hupadak aire bidaiak kariotu arau, eta jendeak bidaiak izartuz araberan. Dassault lantegia ere zenbaki arraroekin Segur euro batentzat dolar bat eta hirurogei zentimo pagatzen dela gaur egun. Dassault enpresaren ekoizkinak dolarretan erosten dituztenek araberan kariago pagatu behar dituzte. Horrek frantses holdinaren merkatua mugatzen du, baina urte ona du hala ere Miarritze/Angeluko lantegiak. Hilabetean hamar Falcon 7 X hegazkinen kusku (fuselajeak) fabrikatzen dituzte 1100 langilek. Denbora berean ekoizpen maxina automatizatuagoak lanean ezartzen dituzte, horretarako langileak arramoldatuz. Alegia deus ez maxinak hartzen du beti leku gehiago, eta hogeitamabost langile erretretara pasa

baldin badira aurten, enboxatu dituzte 24 horien ordezkatzeko. Filosofikoki ez da gaizkiago ikustea hemengo Dassault lantegiak hegazkin zibilak fabrikatzen dituela eta “Rafale” hegazkin militarrean kasik lanik ez duela. Auzi berri bat Casino sozietatea eta Noelle Mini-ren artean Iaz apirilean Noelle Mini Miarritze merkatu guneko Petit Casino epizeriatik kanporatu zuen Casino sozietateak. Hamalau hilabete pasa ondoan, lan deigorteak emazte horren berrintegrapena baieztatu du, Petit Casino epizeriazain karguan ezarria ez den egun bakoitzeko 200 euroko aztrinta ezarriz Casino sozietateari. Ekaineko azken ostegunean Noelle Minik 54 000 eurotara metatua den aztrintaren pagamendua galdatu du Baionako auzitegian. Casino prest agertu da arazoinezko aztrinta ekonomikoen pagatzeko, baina, beste auzi bat ideki du Noelle Miniren kontra, aldi honetan auzitegi penalaren aitzinean. Kanporatu duen epizeriazainari leporatzen dio internet sarean ireki den foro batean Casinoren fama zikindu duela. Autobusak urririk hiri barnean Joan den ostiralean abiatuak dira autobusak Miarritze hiri barnea trebeskatuz. Bi linea zabalik dira. Lehena “Kosta” izenarekin, badabila Bellevue eta merkatuaren artean ; bigarrenak “Erdia” izenarekin, hiri barneko karrika nagusia kurritzen du, Midi geltokitik, Clemenceau plaza, Jaures eta Foch etorbideak, mediateka eta Floquet aparkalekuraino. Bi autobusak badabiltza goizeko hamarretatik arratseko zortziak arte, hamar minuta oroz. Xehetasun garrantzitsua, urririk dira.

Erretentzio zentroa

Zer ospea joanden larunbatean Hendaiako Herriko Etxean ! Goizeko 11etako, euskalgintzako buru ezagun asko hurbilduak ziren harat, hautetsi andana bat ere bai, Aurelia Arkotxa baigorriar hendaiartuari ohore egiteko. 2003ko urtarrilean izendatua izan zen euskaltzain urgazle eta 2007ko martxoan euskaltzain oso, euskal akademia ospetsu horren 25. alkia zitzaiola eskaintzen hendaiar erakasle, ikerlari eta olerkari jeinutsuari. Larunbatean, euskaltzain sarrera ofiziala du ospatu. Andres Urrutia eusLau dantzarik Herriko Etxe aitzinean aukaltzainburua eta rresku bat eskaini ondoan, han zagon Aurelia Arkotxa, jendalde guziak bete du Herriko Etxeko medaila papoan gela nagusia, ohoratuaren familiakoak eta diploma eskuetan eta euskaltzain osoak aitzinean jarririk, horien gibelean euskaltzain urgazleak, fama handiko obraraino, artetik eta ondotik hautetsiak eta bertze euskaltzale adiskide poema eta ikerlan ugari agertuz, Joanes guziak. Jan Battitt Salaberry Hendaiako Etxeberri, Martin Goyhetxe, Oihenart, auzapezak orori ongi-etorri beroa eginik Bernat Etxepare, Gabriel Aresti eta bertze eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren idazle handi frangoren obrak ikerturik. agurrak entzunik, Sagrario Aleman eta Euskaltzain berriaren jeinu hori nabari zen Jean Louis Davant euskaltzainak gelatik larunbatean eskaini duen hitzaldian, ateratu dira, Aurelia Arkotxaren bila, eta Hendaiaren goraipagarri den Bazterrez hunek txalo zaparradaren erdian egin du hitzaldi sarkor eta hunkigarrian, akuarela bere sartzea, aurpegia lorios. baten gisa apaindua, bere kolore argi eta Ez dugu nornahi 55 urteko euskaltzain itzalekin. Ondotik, gozaitatzat hautatua berria. Bordeleko Michel de Montaigne zuen Beñat Oiharzabal euskaltzainburuUnibertsitatean literatura erakasle, ordeak dio ihardetsi. Molde berezi batean Baionako Fakultatean ere euskal literatura hunek ere, duela hiru mendeko Johanes erakasle, Baionako Iker-CNRSeko ikerlari, Etcheberri ziburutar teologo-olerkariari Lapurdum agerkari zientifikoaren zuzen- idatzitako gutunean ziola Euskaltzaindian dari, eta horien guzien gainetik idazle sartu berria den Ipar Euskal Herriko lehen emankor, olerkigintzan berezitua, 1993an emaztea aurkezten, ziburutarraren garaian Atari ahantziak agertu zuenetik Septentrio ez baitzitaikeen holakorik posible zela asmatu ere. Funtsean, gaurko egunean ere, Euskaltzaindian emazteek duten tokiaz ez da baitezpada espantu egiterik : 1919an sortutako egitura ospetsu hortan, Aurelia Arkotxarekin bost emazte baizik ez daude, Miren Azkarate, Ana Toledo, Sagrario Aleman eta Lurdes Oñederra Hendaiako Herriko Etxe direla bertzeak, Eusaitzinean kaltzaindiaren historia aurreskua luzeko bost emazte bakarrak...

UZTARITZEN

OIHANA LAU LORIETAN Titulu pollit eta airos bezain mixteriozkoa. Ez du halere deus agert ez daitekenik. Osoki ondarea zaintzen eta kultur sailari atxikia den Heraitzeko Ur Begi elkarteak dauku proposatzen bi urtetarik behin antolatzen duen argi-soinu ikusgarria. Beraz aurtengoa iraganen da larunbat huntan, uztailaren 26an, aratseko 9etatik goiti Haitzekoborda deitu tokian. Izen hau ezezaguna zaiotenentzat, hau da lehenago ball-trap kirola egiten zen tokia Etxehasia bidean. Besta horren antolaketak nahi du elkartearen arabera oihana hobeki ezagutarazi eta zuhaitza partikulazki. Juanden ortzegunean egin prentsaurrekoan antolatzaileek azpimarratzen zaukuten oihanak bere ilunpeko ixtorioan duen mixterioa eta miresgarritasuna. Egitarauari behako bat emanez, agertu behar zaizkigu zuhaitz zangotan edo berdin kaskoetan zaldizko, soinulari ezberdin, dantzari, ipuin kondalari eta zuhaitz argaitzaile bat edo beste. Azken hok ez dira arbol argaltzera etorriko bainan horier gora joaiteko duten trebetasunarekin ez da dudarik beren soinu berezian zerbait laket eskainiko digutela. Organoak eta oihan xokoko adarraren turrutak higiaraziko dizkigute laminak. Xori kantu musikatuak iratzarraraziko du zuhaitz zangotan loak hartua eta oso xuriz bezti dagon dama , txalapartak bere aldian hunen ingururat

“Oihana lau lorietan” ikusgarrian txalotzen ahalko diren batzu, MarieTellechea dantzaria, Fred Fort olerkaria, Xan Errotabehere kondalaria...

bilduko dituela Maiak beren dantza berezietan. Argi-soinu ikusgarri hunen zatiño bat baizik ez dauzuet aipatu hemen bainan hitzemana da etorriko denari ezin ahantzizko ikuskizuna. Berritasunak eta kreazioak beti jendea interesatzen du, ez da dudarik oste handian etorriko dela. Sartzearen ordain saria 5 eurotan da doi-doia, ez baita kario. Behar beharrezkoa izanen dena gau horrentzat aro ederra, euria gerta baledi ezer ez baita egiten ahalko seguritatearen gatik bainan hori ez dugu manatzen. Oihanaren bihotzean Larunbateko ikusgarri horrek segida bat izanen du biharamunean goizeko 11etarik goiti, oihanean ze-

har eginen den ibilaldiarekin. Han ibiliko denak miresten ahalko ditu hesi naturalak, uso ihiziko postak, erle kofoinak, ikaztegi baten muntaketa eta abar. Bainan ez bakarrik horiek, bidean zehar erakusketa ezberdinak izanen dira, argazki, egur zizelkatu eta margolan. Bezpera aratseko soinulari zenbait ere izanen dira giroa alaitzeko. Jakin behar da egun hori heldu dela Hegalaldia elkartearen sustenguz, hunek lan gaitza baiterama aspaldian hegazti edo ihizi kolpatuen artatzen eta ondotik naturari berriz itzultzen. Oihana maite duten guziak gomit dira ibilaldi hortara. Ongietorri deneri ! B.S.


4

MAKEA-LEKORNE

LARRESORO

“ Iturri zaharretik ur berria”

Uztailaren 27an, Harrizko Zubiko Bazkaria Urtero bezala, Ote Lore elkarteak HarriZubiko pesta antolatzen du. Gure euskal kultura eta hizkuntza laguntzeko parada ezin hobea dugu bazkari goxo eta umoretsuan parte hartuz. Aurten gainera, Maiana IRIGOIEN, Ximun CAZAUBON, Mizel MATEO eta Patxi IRIART bertsulari gazteak gomitatu ditugu. Egunean barna kantu eta dantza Arrosako Herlauz’Band txarangarekin. Zatozte gostuan egun goxo baten pasatzera, leku eta giro xoragarri batean. Sekulan euria balitz, bazkaria trinketaren sahetsean iraganen da . Izenen emaiteko, telefono zenbaki huntara dei egizue : 05 59 93 06 22 (Prezioa 20 eurotan)

LUHUSO Dolu - Joan den astean segitu dugu bere azken egoitzarat Beñat BONSON, Haltzartekoa. Bazuen zonbeit urte osagarria kraskatua zuela eta ez zen gehiago biziki ateratzen. Azkenean ospitalean zonbait egun pasaturik zendu da 80 urtetan. Doluminak familia guziari.

BAIONA Kanporaketak Gutiz gehienek uste zuten Baionako gehiengoaren barnean luza gabe sortuko zirela dirguinak betikoen eta berriki sartu ezkerrekoen artean. Ordea, ezkerreko oposizioaren barnetik atera dira kanporaketa erabakiak. Oposizioko zazpi hautetsiek beren multzotik kanpo ezarri dute Eliane Pibouleau-Blain, komunisten izenean talde horretan sartua zena. Arte erakasle den emazte horrek, ezkerreko zerrendan laugarren izanki eta, arrangurak plazaratu ditu, ez dituela aitzinetik adostuak zituzten ardurak hartu ahal izan Herriko Etxeko egituretan, hala nola besten komitean. Beste gisako kanporaketa batzuk gertatu dira ere zezen lasterretako antolatzaileen multzoaren baitan. Herriko Etxeak dioenaz, hogei bat nahiantek orain arte segurtatzen zituzten eginbide teknikoak ofiziokoen esku ezarriak izan dira ; gertatzen da nahiant horietatik gehienek Yves Ugalden inguruko BPC zerrenda sustengatu zutela joan den martxoan. Bayonne Par Coeur zerrendak mendeku politiko garbia sumatzen du afera horretan. Tarnoseko laminatzaileak kezkak sortzen Beltrame Italiako enpresak jadanik ekarrarazia du honat Tarnosen idekiko duen altzairu laminatzaile edo mehatzailearen motorra. Hori ikustearekin ingurutarren defentsa elkarteak alde guzietara hasi dira mugitzen zerbait kanoretsu jakin nahian laminatzaile lantegi horretaz. Dozier horretan hunkiak dira, Tarnose bera, Landesetako departamendua laminatzailea kokatuko den gunearen jabea, Akitania Baionako portuaren jabea, Euskal Herriko merkatal ganbara, ez izanik ere legez portuaren kudeatzailea Baionako portuko dozier tekniko guziak eskutan dituena, eta ez da bururatua zerrenda, DRIRE estatuko ingurumen administrazioa, portuko industrien elkartea laminatzailearen alde dena, eta proiektua kritikoki dakusatzen ingurutarren elkarte guziak, dotzena erdi bat bederen. Hainbeste partaide instituzional desberdinekin pentsa zerbait xuxen jakitea ez daitekeela errex. Ingurutarren elkarteek, hainbat gutun eta urratsen medioz, jakin dute Adolfo Bottene deitzen dela Beltrame lantegiko zuzendari beharra ; maiatzaren 23an izan da Angeluko Herriko Etxean, uztailaren 4ean DRIRE zerbitzukoekin zen, eta ingurumen elkarteekin solastatu da Angelun joan den asteazkenean. Adolfo Bottene engaiatu da Socadour lantegia aterbetzen zuen guneko 600 tona amianta arratratatzera behar den tokian, hemendik urria artean ; 2009 an zehar ideki nahi duen laminatzaileak 65 dezibeleko arrabotsa aterako duela, eta baliatua den ura lantegian berean arratratatuko duela dio ; lantegiko teilatuetan lauki fotovoltaikoak hitzemaiten ditu, beti garbirik atxikiz inguruko 250 familien elektrika indarra ekarriko dutenak. Lantegi berriaren bi xifre nagusiak hauek lirateke : 250 000 tona altzairu mehatuak urtean, ehun bat langilerekin, hori oro 2010 urtetik aitzina.

SENPERE Larraldeko erakusketa “Ur taldea” elkarteak antolaturik, hamar artista desberdinen obrak, margolan eta argazki, ikusgai dira Amotze Larraldean, abuztuaren 30a arte. Eskualde ezberdinetatik heldu zaizkigu artistak : Irun, Baztan, Iruñea, Beljika eta Senperetik beretik (Auxtin Zamora eta Rafaelle). Astelehenetik larunbatera idekia (18:00-21:00). Artista horietarik batzu

> > >

garaiturik. Orai Frantziako xapelgoan ere aintzina doatzi, finalerditan ditugu. Bainan lehenik egin beharra dute beren mailean Luzeko jokoaren finala. Hor dauzkate Jerome Aniotz marran eta Maxime Lucu botari. - Esku Huska – Frantziako xapelgoaren finalerditan ditugu. Gaxtetxoetan bi pare Mathieu Estaynou - Jon Tellechea eta Xabi Bereterbide - Amaiur Jaureguy eta kadet gaztetan Filipe Otheguy - Damien Aguerre. Union Basque xapelgoa ere aintzina doa. Bertzalde herritar haur eta gaztetxoek elgarrekin egina zuten lehiaketaren finalak eginak izan dire herriko bestetan. Huna emaitzak. • Ttipienetan – Unai Idiart - Ellande Jaureguyk irabazi Eñaut Davant eta Valentin Abeberryri. • Bigarren – Bixente Bernatz - Xavier Goyenetchek irabazi Eneko Fordin Mikel Lamotheri. • Hirugarren, Titouan eta Ronan Mendy anaiek irabazi Andoni Etchenique eta Andoni Jorajuriari. • Laugarren – Benjamin Pery - Peio Fournier-k irabazi Ximun Denis eta Xabi Seineri. • Handienak – Xabi Bereterbide - Amaiur Jaureguyk irabazi Mathieu Estaynou Maxime Lucuri.

Biltzarrea Ganden asteazkenean Herriko Etxean izan dugu biltzarre bat osoki interesgarria. Gure andere auzapezak eta Vincent Bru Kanboko auzapez eta Euskal Kulturaren aldeko zindikataren lehendakari denak errezebitu dituzte Euskadiko gobernuaren kultura minixtro den Miren Azkarate anderea eta hunen lagun arduratzen den Iñaki Aguirre jauna. Eusko Jaurlaritzaren izenean jaun andere horiek eskaini dute Herriarte Zindikatari euskara mintzairaren sustatzeko liburu mamitsu sail ederra. Jadanik zonbeit urte hautan badute milaka liburu eskainiak Iparraldeko ikastola, eskola, ospitale eta liburutegietan. Erran ere daukute ez dela aski euskaraz mintzatzen ikastea edo ttikitan edo handitu eta. Behar dugula gure aberastasun hori landu eta azkar atxiki elgarrekin mintzatuz egun guzietako harat hunatetan. Dei berezi bat gazteeri. Zeren horiek baitute gehienik bazterrerat uzten. Bilkura hortan aurkitu dire auzo herrietako auzapez zonbeit, gure herriko hautetsiak eta ere euskaltzale asko. Gazteak Pilotan - Xixteraz – Joko Garbian, kadet gazteen mailean Euskal Herriko xapeldun ditugu Laurent Tapia, Andoni Iciaga eta Dominique Jaureguiberry Baigorriarrak

Arg. Studio de la Nivelle

Gure plekari gazteak beren erakasleekin

Sortze Huna lehenbiziko haurñoa sortu dela Makea Iparla egoitza berrian. Bai, lorietan daude ama Evelyne Ondarts eta aita Paskal Amestoy. Julien gure makear ttipia handi dadila osasun eta zorionean, eta laster joan dadila amatxiren besoetarat ere ! Bixtan da, hoin hurbil izanki-eta, esku onetan ibiliko dela ! Goresmen herrikoiak etxeko guzieri. Herriko bestak Denbora ona lagun eta jendeketa handia etorririk, ospe handitan iragan dira gure lau egunak. Mindegiko biltokiak bazuen kokahala ikusle eta gure jostakin antzerkilariak ezin hobeki arizan dira, eta ere gure Urtsuko xori dantzariak. Halaber pintxo gaua Bidegarai ostatuan alegeraki eta sanoki iragan da. Zikiroa arradoa zen, eta 800 afaltiarrak gostuan egon dira, goxatuz dantzan eta kantuz, ttorttoilek berena errepikatzen zutela. Haurren jokoak ederki iragan dira Oreka talde gazteari esker. Ikustekoa zen ! Talo eta xingar, gustu onekoak eta beroak. Larunbat aratsak segida hartzen zuela airoski, Betagarri eta Kospeiak taldeekin. Giroa sanoa zen eta gazteria irri karkailetan ari. Bai, geroak segi dezala beretik, nik eskertzen ditut guziak hemendik ! Igande eguna nihungo trabarik gabe iragan da : meza, zintzur bustitze eta ostatuetan bazkari, Kanboko Sorginak taldea alaitzaile. Bi pilota partida borrokatuen ikusteko parada ukan dugu, batzuk Aste handian ariko direnak. Olçomendy-Olhagaray 30, Mouesca-Sabarots 28 ; Inchauspe-Sallaberry 30, Monce-Ducassou 27. Airetik Gure xitoak eta arinak irabazle aldi huntan ere, Eñaut Etxeberria-Peio Hiriart, Olivier eta Jérôme Duhart kusiak. Kantaldia Niko Etxart eta Hapa Hapa hor ginituen, horiek ere ederki ! Bainan zertako holako burrunba ? Ezti eztia, ttinko ttinko, gazteak ezin egon solasean, erantzun on baten goaitian ! Kasu ! Hola segituz, hor zirenen beharriek ez dute deus entzunen zonbait urteren buruan. Gaixo haurrak ! Zeren baitakit zer den ez aditzea, doi bat, asko ezagutu baititut eritegi batean. Zuen onetan ! Kasu huni Oroit larunbatean, 26an, talo eta xingar Atizainen eta Cin’Etoile Lekornen, agorrilaren 1ean, ortziralez, “L’âge de glace 2”. Eta Makea Mindegian ? Ospe handitan iraganen den besta, Airetik-en 20 urteak. Aipatuko dugu bestaldian. P.I.

ITSASU Herriko aldizkaria banatua izan da postabidez. Xeheki ekartzen ditu bi hizkuntzetan herriaren biziari doazkion berriak arlo guzietan: laborantza, gizartegintza, hirigintza, kulturgintza, ingurumen eta garapen iraunkorra, elkarte bizitza... Errekontruz herritar batzuek hartu ez badute, jakin dezatela Herriko Etxean eskura dezaketela noiz nahi. peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

Udako ausaldiak Aitzineko urtetako arrakasta ikusirik, aurten ere Herriko Etxeak udako ausaldiak antolatzen ditu 8 – 15 urte arteko gaztetxoentzat. Ausaldi hauek lehen lehenik herriko bereko haurreri eskainiak dira, goizeko 9etarik aratsaldeko 17ak arte, jakinik aratsalde partean iragaiten dela ekitaldi nagusiena. Ekitaldi nagusia izanen helduden astean eskalada: - ostegunean (uztailaren 31n) CE2, CM1 eta CM2 ikasturteko haurrentzat - ostiralean (agorrilaren 1ean) 6garrenetik 3garren ikasturte arteko gaztetxoentzat.

MARTIN IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE Tel. 05 59 41 99 02 ANGELU Angelu-Ansbach birazketaren 40 urteak Hain segur ere Angelun baino arrakasta gehiago ezagutu du Angelu-Ansbach birazketak Alemaniako Frankonian, lurralde horretan kokatua izanki-eta hiri hori. RAS eta Estudiantina musika elkarteak, bai eta hautetsiak ere astebete egon dira han gaindi, arno xuria eta nola ez, garagardoa preziatu dute, inguru hurbiletan puntako ikastegi bat bisitatu dute, energia ekonomizatzeko molde biziki aitzinatuak dituena ; oraindik gehiago denbora iragan dute Ansbach-eko zientzietako goi eskola ezagutzen, bere 1800 ikasleek inguruko 300 enpresekin duten harreman tinkoak ideia ainitz sortu du Angeluarren gogoetan ; hala nola Cantau-ko lizeoarekin badela hor zerbait loturarik sortzeko. Au coeur d’Anglet elkartea zutik Claudine Getten-Porché, “Anglet au coeur de l’homme” zerrendaburuak ezkerreko zerrendarekin bat egin zuelarik, bi itzulien artean, deklaratu zuen bere taldeak aho batez bozkatu zuela elkar-

tze horren alde. Geroztik urak bide egin duke, ezen, zerrenda horretako hamazazpi kidek sortu baitute berriki “Au coeur d’Anglet” izeneko elkarte bat. Diote Angeluko biziak dituela bultzatzen eta ez dutela 2014ko bozei pentsatzen. Segur da Claudine Getten-Porché ez dela batasun horretan barne. Becasse eta Larochefoucault auzoak berritzea xede Joan den osteguneko bilkuran kontseiluak aho batez onartu du Blancpignon auzoko “Becasse” plazaren berritzea, printzipioz hiru milioi eurotan estimatuak dira obrak. Antolaketa lan biziki konplikatuagoa onartu du ere kontseiluak aho batez, La Rochefoucault/Chassin eremuarentzat. Bi auzo horien arteko biziaren berreskuratzeko hauxe da gogoan darabilaten ideia : bien artean iragaiten den BAB errepidearen peko aldetik pasagune bat ideki. Lanak zortzi milioi eurotan estimatuak dira. Bi auzoetako obrentzat Angeluk BAM elkargoaren sustengua galdatuko du luza gabe. Eraikuntza pribatuentzat exigentzia

sozial handiagoak Orain arte hogei bizitegi baino gehiagoren eraikitzeko xede pribatuak agertzearekin, Herriko Etxeak egoitzen ehuneko hogei sozialak izan zitezen galdatzen zuen. Joan den osteguneko bilkuran kontseiluak xifre hori hogeitamarrera hupatu du. Errexki konprenitzen da Angelun egoitza sozialen galdea biziki handia dela, eta herriko etxeak, eskuinak Frantzian bozkatu legeak bururaino nahi dituela beteak izan daitezen. Lazareteko egoitza sozialak sasoilariak aterbetzen Negu partean aterbe gabeak gauaz hartzen dituen Lazareteko egoitza hutsik izanki eta uda partean, BAM hiri elkargo jabeari egoki iduritu zaio egoitza horretan sasoilariak errezibitzea udan. Heldu baita ekainaren hamabostaz geroztik eta irailaren hogeitamarra arte, sasoia BAM aldean egiten dutenek gela bat aurki dezaketela egoitza horretan. 150 euro gostatzen zaie hilabetearentzat. Baionako langile gazteen biltegiak kudeatzen du gauza.


5

ALDUDE “Izarrak” taldea

Biziari so

Kontzertua izarren artean... “Biziari so”, horra nola izendatu duten beren zinta berria “Izarrak” taldekoek, hamahiru kantuen bilduma bikainak gozatzen dituztelarik bakotxaren beharriak. “Izarrak” laukotea sortu zen 2003 urtean eta ondoko urtean irabazten zuen bigarren saria Garaziko kantu txapelketan. Ondorioz lehen zinta bat grabatu zuen lau kantuekin eta ibili zen kontzertu batzu eskainiz Euskal Herrian, Biarnoan eta Frantzian gaindi. Geroztik erran behar da bide egin

duela eta arrakasta gaitza bildu duela, bere presentzia erakutsiz errugbiko besta horietan, hots Aviron Bayonnais-ko partida aintzin edo estranjerian Frantziako taldearen ondoan. Beraz ez duzie aments egiten ez, “Izarrak “ taldeko Emmanuelle Luro, Sophie Oteiza, Celine Bidart eta Kattin Inchauspe hor izanen dituzie Aldudeko Sanoki gelan, hori igande huntan 27-arekin arratsaldeko bost orenetan. Beren xedea da herritarreri aurkeztea beren hamahiru kantuak, horien artean sei sorkuntza. Ez da gaizki batere! Hitzordua emana zaizie deneri igande huntako, memento on baten pasatzeko. Zelaiko bestak Zelaiko bestak hor ditugu ere larunbat huntan. Arratsean zikiroa ogitartean eta ondotik dantzaldia “Elgorriaga” taldeareG.S kin.

AIHERRA Sortze Etxebesteko Pantxika Mendivil eta Jerome Beloscar andere jaunak zorionean ditugu ongi etorria eginik beren bigarren haurrari. Peio izendatu dute sortu berria, Joan bere anaia zaharrenaren plazerra egiten duelarik. Urostasunean eta zorionean bizi dadila sortu berria. Goresmenak aitama gazteeri, eta goraintziak Etxebesteko aitatxi amatxier. Pilota plaza betea Joan den igande arratsaldean, bazela mugimendu gure herriko plazan ! Frantziako xapelketaren kondu, 2 finala laurden iragan dira, aro ezin hobe batekin, goizean euri aski egina baldin bazuen ere. Lehen partidak kasik 2 oren iraun du, eta Lucu eta Antton Amulet dira nagusitu 2 ttantto xoilez, Airetik batasuneko Gérard Etchebarne eta J- Michel Mougi-

ca-ri. Ondoko partidan, Itsasuarrak fleite gaitzean ziren. Peio St Esteben eta JClaude Aguerre joan den urteko Frantziako xapeldunak ez zirela galtzera etorriak ! Nagusitu dira Irisarriko Roger Etchevers eta Julien Arbeletche-ri. Joko ederrik ikusi dugu 2 partida hauetan. Eta holako partidekin, amaturrek bilduko dute oraino jende, plaza laxoan ! Erketa auzogunea pestan, larunbatean Aurten, Erketa auzoko zikiroa iraganen da uztailaren 26an, ihiztarien kaiolan eguerditik goiti. Izenak eman behar dira berantenaz uztailaren 24eko zenbaki huntarat : 05 59 29 47 62 ra, Jamattitt Duhalde-ri arratseko 8etarik goiti. Etorri gostian zuen omore onarekin Erketako zikirorat.

BIDARRAI Mendi maratoia Igande huntan beharra da Baztandarrak elkarteak antolatzen duen Ipar Euskal Herriko lehen mendi maratoia (42,195 km). Lasterkariak goizeko 7etan abiatuko dira herriko plazatik. Pinonea eta Ehusketan gaindi Artzamendiri buruz joanen dira, Astolepon barna. Gero Sumusera jautsiko, handik Irubelakaskoa, Goramendi, Goramakil, Meaka, Arrietako lepoa, Iparla... berriz herriko plazara itzultzeko. Ez da nornahiren meneko lasterkaldia. Aitzineko egun horietan, 130 lasterkarik zuten beren izena emana, eskualde huntakoek, Hegoaldeko zenbaitzuk, Bordele, Tolosa eta Parise aldeko batzuek ere... Antolatzaileek pentsatzen dute lasterkari zaluenak 11.30etatik laster helduko direla plazarat.

Maratoi hori segitu nahi luketenak joan ditaizke Astolepora (7:30), Meatzeko lepora (8:00), Sumusera (8:30), Goramendira (10:00), Meakara (10:30), Arrietako lepora (11:00) edo Iparlara (11:15). Gisa hortako lasterkaldi batek lan handia eskatzen du, 60 bat lagunek emanik eskukaldia. Mendian gaindi izanen dira 5 kontrola gune eta 7 janedate gune. Eta plazan berean, edari tokia, bazkaltzeko manera ere trinketean berean, nornahiri idekia, 15 eurotan, izenak aitzinetik emanez (J. Pierre Marisco 05.59.37.77.82 edo Pierre Salaberry 05.59.37.72.85). Trinketeko sala aldiz kineen esku utziko da, maratoilariak artatzeko. Sarien emaitea eginen da aratsaldeko 5etan. Egun eder baten mentura, aro ona lagun agian !

HELETA Kermeza ondo Ezin hobeki iragan da gure kermeza, jendalde ederra biltzen zela, klika hoberenean, Henri eta Josep trenpuan kantari, dantzarien laguntzeko. Zerbitzari eta laguntzaile orok merezi dute beren esker partea, ororen indarrak egiten baitu erreusitzea. Zozketako bi paketa gelditu dira, huna zenbakiak : 3345 - 2944. Beste guziak hartuak dira. Biba irabazler eta ez etsi beste guzier ! Pilota Palantxazko finalak iragan dira Erregelun. Emaztetan, Urruty-Sallaberry

50, Carré-Leglise 26. Gizonetan, hirugarren mailan, Hubert-Etchemendy 50, Istillart-Apezteguy 27. Bigarren mailan, Fabas-Castet 50, Parachou-Mousques 42. Lehen mailan, Iraztorza-Oçafrain 50, Bibens-Lacosta 43. Esku huska, lehiaketa hasiko da agorril hastapenean. Mezak Irassart apeza tratamenduz dagola, gure goraintziekin laster senda dadila. Mezetako tenoreak kanbiatuak dira. Ibiakoitz aratsean 9etan Mehainen, igandean 9etan Armendaritzen, 11etan Heletan. Herritarra

ARMENDARITZE Eri Zonbait egun hautan etxetik kanpo dugu Gabriel Lartigou Alegerainekoa ebakuntza bat eginik. Berri onak badira ere, laster etxera dadila, plaza xoko hori zure eskasaren senditzen hasia baita. Laster arte ! Ezkontza Duela zonbait egun ezkondu zauku Peio Indart herriko tindatzailea, espos laguntzat hartuz Cécile ANCHARTECHAR “ HERAIZTARRA ”, bai berriz diot Heraiztarra, herri ttipiek ere on dute beren nortasunaren agertzea noizean behin, handiagoko batzuen itzalpean egoiteko ordez. Dena den goresmen beroenak espos berri horieri eta beren familieri eta bizi ditela urostasunean Egoitza deitu etxe berri ederrean.

Heriotze Aitzineko igandean jakin ginuen pausatu zela Donapetiriko Jana Mari Etchepareborde. Aspaldian herritik urrundua, osagarri eskasez. Jainkoak atera dezala ahantzien erreinutik bere erreinuan hartzeko eta familiako guziek onhart ditzaztela gure dolumin bizienak. Jaun Ertora Gure jaun ertorak baditu zonbait egun hauietan gora behera batzu osagarriarekin. Guk ere baditugu gureak bainan etxekoen laguntza hor dugu hurbil hurbila. Zu ere Jainkoak eta parropiako guziek lagunt zaitzatela berriz “ pixkolatzen ” eta boz batez diogu guziek “ Badugu zure beharra ”. Senda zaitela ongi bezain laster, Irassart jauna, gure otoitza lagun.

ARROSA Etsaminak - Huna hemen bakotxak beren mailean iragan dituztenen izenak: Charlotte IPOUTCHA, Maider ARRABIT, Jean Marc RODRIGUES, Pantxo ETCHEGARAY, Mikael PALOMES, David SALAGOITY, Beñat

INDABURU. Goresmenak guzieri. Ezkontza - Herriko elizan beren baia eman dute elgarri Myriam ARRABIT eta Philippe OXANDABATZ-ek. Iholdin dute beren egoitza. Zorionak bikoteari. Goresmenak familieri.

Xiberoko Jauna Pastorala Xiberoko jauna, anderea eta haurrak

Istoria txipia eta Historia handia Zer kontatzen dügün : Oier (Auger) III Maulekoaren bizia. Xiberoko azken jaun bizkontea izan zen « Errege maladikatüen » denboran, 1300 urte üngürüan. Üsü gerlan erauntsi züan, batetik Zuberoaren alde, bestetik Nafarroako erresumaren zerbütxüko. Xiberoaren autonomia zaintü nahi züan Akitaniako dük ingelesaren aitzi (kontre) eta Nafarroaren axolbean jarri. Aldiz düka Mauleko gaztelü zaharraz osoki jabetü nahi zen, Akitaniako gotorlekü hoberena beitzen hau. Azkenean Oierrek plegatü behar üken züan indar handiago baten aitzinean, eta Xiberoa orozbakoz ützi. Nafarroako errege-erregiñek beren zerbütxuko hartü züen, Arradako hirixkagotorlekü gora emanez, Bardeetako sargian. Gaineala Nafarroako armadaren aitzindari gehien izentatü züen. Xiberoa eta Nafarroa Haatik builta hartan Nafarroako hamabi « ricombre » jaunetarik zen Oier. Gobernüko deliberoak (erabakiak) sinatzen zütüan eta bere zigilüaz (sceau delakoaz) bermatzen : horrez Xiberoko lehua (lehoina, lehoia) lehentze agertzen da izkiribü ofizial batetan, 1274an. Atharratzeko hiri berria eraikarazi züan 1299an eta Nafarroa Garaian Etxarri-Aranatzekoa sortzen lagüntü 1314an. Nafarroan hilen da 1318an, 81 urte altean : adin handia zen ordüan. Oierri esker, Xiberoko historian üngürü bat egiten dügü. Nafarroako historiak ere lekü handia dü pastoral hontan : horko himnoa emanen dügü sonüz eta kantüz. Segür balio dü, hanitx eder beita. Erdi Aro (Moyen Age) güzian Xiberoak harreman bereziak üken zütüan Nafarroako erresumarekin. Horren etsenplü hona dügü Oierren istoria berezia, Historia handiaren beitan. Lagüntzale hanitx Jokülariez gain, herritar hanitx biltzen dü

(1.hasia)

pastoralak, izigarriko lana emaiten beitü : tauladan jente franko, eta üngürüan haboro, denen zerbütxüko. Lehenik behar dira planak egin, oro prestatü, antolatü, kudeatü, harremanak lotü, lehen sosak bildü, desmartxa güziak egin, delibero xorrotxak hartü eta bete… Gero dendariak zinez ari dira Erramun Garciak moztü arropen josten : beharriek bezala begiek ere gozatü behar düe pastoralean. Tauladaren montatzea ez da lan txipia. Pastoral egünean berriz, zonbat trahola sargian, parkinean, edarietan… Eta ahazten dütüdanak … Oroer eskerrik beroenak, bai eta pastoral honen atitxazale izan diren bi gazteer : aipamen haboro hartze düe gure ganik, eta pentsü düt laster ükenen düela… Miresgarria zait pastoralak gure lau herrietan piztü düan sügarra. Fida niz ondorio honak ekarriko deizküla, pastorala beste zerbaiten hastapena beita, ez ürrentzea. Aspaldiko partez Heben gainti azken pastoralak noiz eman ziren : Ezpeizen 1849an, Ainharben 1818an, Ürrüstoin 1796an, Sarrikotapean 1770ean. Builta hontan amesten nüan Maulerik behera ekartea. Azkenean herritarren artean emaiten düt, nihauk idatzi düdan istoria batetarik : etxen agitüz, lehentze jokülari niz. Ber denboran ama zenaren Basabürüa begiez besarkatzen düt, hebentik amiragarriki ageri beita Xiberoko bortü gora, bereziki Otxogorri Handiaren piramida perfeita. Xiberotar güzien jauna zen Oier. Basabürüan Atharratzeko hiria eraikarazi züala badakigü jadanik. Ezin hezizko gizona izan zen, etsaien arabera « ñapürra » , berantago Matalaz datean bezala. Xiberoaren izate berezia erakusten dü ederki. Oierren arartez Xiberoa kantatzen dügü, amarik eijerrena, hoberena. « Eüskal Herria berriz güzia, maite dügün etxaltea ». Egitaraua Trajeria hau bi igantez emaiten dügü segidan, egünaz : üztailaren 27an eta agorrilaren 3an. 10 – Meza Ündüreineko elizan. 11 – Karrika üngürüa teatre-antzokialano. 12.30 – Bazkaria hor : leküak etxek aitzinetik, Mauleko turismo bülegoan, edo Herri Ekoizpen salgian. 15.30 – Pastoral antzerkia (trajeria). Aski goizik hel, autoen üzteko eta jargien hartzeko. Besta hon oroer, denbora goxo batekin ! J.-L. Davant

LASA Sortze Pantxika Berterretche eta Patxi Bidegain Unaiainean bizi direnak zorionean ditugu beren lehen haurra ukanik. Uztailaren 7an sortu den nekatto pollita June izenarekin biziko da. Goresmenak zueri Pantxika eta Patxi, ahantzi gabe plazerrez gainditurik ditaizken aitatxi amatxieri, horietan hirugarren belaunaldia ikusten duen amatxiari. Goraintzi beroenak. M.G.

BAIGORRI Abisu Ortzegun goizean, Mimiague arrain saltzalea Oronos Spar saltegiaren aintzinean izanen da, bere salgaiak eskaintzeko 7.30etarik 13.00ak arte. Sortze Bastida Berroko Antton eta Xilvi Errotabehere zorionean ditugu, ongi etorria eginik Martta bigarren alaba ttipiari. Osagarrian eta urostasunean haundi dadila sortu berria eta goresmenak aitameri. Heriotze Okoze auzoan, Iguzkialdeko Marie-Jeanne Bidart pausatu da 86 utetan. Igandean, jendalde ederrak segitu du bere azken egoitzara. Gure doluminak nahigabetan den familia guziari. Erakusketa Bakotxak molde berezian daramaten Euskal Herriko zortzi emazteren bizia, argazkitan hartu eta “ Femmes du Pays Basque Esquisse ” liburuan eman ditu Marie Etchegoyen amikuztar argazkilari kasetalariak. Hauek dira : Véronique Aniarte, M. Alliot Marie, Benedicte Delmas, Emma Pinson, Marie Larthet, Laurence Ostolaza, Anne Etchegoyen eta gure herritar Agnès Dorré Gorostiague mahastizaina. Bere lana ikusgai eta salgai da “ Irouleguy ” sotoan, uztailaren 12tik agorrilaren 10a arte. Indar jokoak Igande arratsalde huntan, plaza nagusian, indar jokoen Baxe Nafarroako trofeoa jokatuko da lau herrien artean. Donamartiri, Jutsi, Baigorri eta Banka joanden urteko irabazlea. Trofeoa eskuratzeko, bi urtez segidan taldeak behar du irabazi. Bortz probetan neurtuko dira : lasterka, bidun eremaitea, lasto altxatzea, orga jokoa eta soka-tira. Artetik, Agite 6 metro goratasunean trunko mozten eta

Saralegi harri altxan ikusiko dira. Kontzertu “ Les petits chanteurs de Sainte Croix de Neuilly ” koroak kantaldia emanen du elizan, igande aratsean 21.00tan, sartzea urririk. François Polgar zuzendari eta Jean-François Motton organoan, gregorianotik eta gaur egunetako musika eta kantu pidaia eginen dute. Xakur txapelketa Aroa zinez egokia zen igandean, bai feria eta bai artzain xakur txapelketarentzat. Bi ekitaldiek arrakasta bildu dute. Txapelketan, goizeko kanporaketan, hamabi artzain lehiatu dira eta bortz hoberenak sailkatu arratsaldeko : B. Parachu “ Pinttorekin ”. M. Hualde “ Xiko ”rekin. D. Parachu “ Argi ”rekin. B. Mendiboure “ Babi ”rekin eta J.P. Iriquin “ Xintxo ”rekin. Juntaturik joanden urteko leheneri, zortzi xakurrek erakustaldi ederra egin dute, Fermin Mihurak dena, hain ongi kudeatzen zuela. Ororen buru, “ Xiko ” M. Hualde aldudarrarena da lehen atera, bigarren “ Umil ” J. Acheritogaray-ena, hirugarren “ Alai ” Michèle Achéritogaray-ena eta laugarren “Argi” D. Parachu-rena. Bi lehenek eskuratu dute Oñatin Euskal Herriko txapelketarako txartela eta Aspe Bizkaian eginen dena ere ba. Pilota Joanden aste buruan, Frantziako txapelgoaren kondu, zonbait finalerdi jokatu dira. Huna emaitzak : Esku huska plaza libroan, artekoetan M. Olçomendy eta M. Olhagaray-ek irabazi 30 – 28 Larresororen kontra. Joko garbian, artekoetan, Riouspeyrous, Bidart eta Ospital-ek irabazi 45 – 27 Hiribururen kontra. Aldiz, Dutey, Dumont eta Monlong-ek galdu 32 – 45 Ogeu-ren kontra.


6

ERAKUSKETA, ERREZITALA ETA MINTZALDIA IZURAN Joanden ekainetik idekia, abuztuaren 24raino ikusgai dago Haize Berri kulturetxeak apailatu uda erakusketa. Aitor Ruiz de Eguino eskultore gonbidatuak proposatu “Hibridoa” gaia du aurtengoak. Nane margolariarenekin elkartu dira haren obrak erakusketa handian, eta ageri ere beste toki batzutan, datorren aldian aipatuko diren plastikalarienen artean… Nane - Bere margolanak gorpuzten ditu, esku arin eta erneaz, marrazki biziz, xehekeriarik gabe eta bere baitako ilun-argiez koloreztatzen arima bihozberaren miraila den sormena. Nanen eskuek bazte-

rrak girotzen eta pizten dituzte; bizia bere ñabardurekin arnasten dute, abstrakzioraino hurbilduz. Ematasunez maitagarriak eginak ditu neskato eta emazte portret guziz zoragarriak… Orohar gehiengoarentzat gustagarria da emazte pintore hau. Aitor Ruiz de Eguino - Hernaniar honen eskultura agerienak aluminiozkoak dira ; altxatzen edo etzaten dira konkor eta zelarten arteko itzuli-mitzuli lirainetan ; oldartzen eta ere jazartzen zizta zorrotzetan metal kamuts hortan… Hibridoak direla ezin uka : gauza, abere, landare edo jendearenetik daukate

umore klixkez alaiturik han hor, gainera hermafroditoak dira Aitorrek moldatu izaki mitiko harrigarriak. Erakusketa idekia da aratsaldero 15etatik 19etara, astelehenez salbu, guzientzat eta urririk. Abiatuko baitira asteartetako mintzaldiak, agorrilaren 5ean eginen da lehena : Nane margolariak eta Aitor Ruiz de Eguino eskultoreak beren arteaz hitzeginen dutenean. Arastiri berean izanen da Itxaro Borda eta Pantxix Bidarten errezitala, Itxaro Bordaren olerkiekin, musikaz lagundurik. Hitzordua gogoan atxik oraindik eta ongi etorri deneri. P. Errekarte

CTPB BERRIA IRAILEAN Hitzarmen bereziaren ondotik (2000-2007), hona urte baten berantarekin irail hastapenean sortuko dela, Estatua, Akitania, departamendua eta iparraldearen artean kontzebitu bigarren haurra, CTPB deituko dena : Contrat Territorial du Pays Basque, Eric Morvan suprefetak baieztatu du Garapen Kontseiluko biltzar nagusian. Balioko du 2008-2013 urtealdiarentzat, 212 milioi eurotan estimatua da, hots “hitzarmen berezia” baino 168 gutiago. Kontratu berriaren kanorea ongi hartzeko, hiru lan ildo hartzen ditu : zerbait sortzen duen ekonomia sustatu, barneko aldea eta kostaldearen arteko oreka zaindu eta euskal ondarea indartu. Filosofia hirukoitz hori 77 proiektutan lerrokatua da. Lerroka so eginez ohargarri dira, barneko aldea zuzenean hunkitzen duten hamar proiektuak ; besteak beste hiru milioi euro berexiak dira sormarkako salgaien bultzatzeko eta beste hainbeste ardi sailaren zaintzeko. Izpurako klinikaren berritzeko bi milioi eta erdi beharrak dira. iparraldean, ohizko botere publikoei gehitzen zaiena. Barneko aldeko proiektu guziek administrazione horren aitzinean behar dute pasatu, departamenduaren, Akitaniaren eta Europaren baheetan iragan ondoan. Hor ere bista lausotzen da, ez dakigu garbiki ea proiektuak hunkitzen duen dirua CTPB-ren ganik den ala hura gabe berdin etorriko zen.

Kontratuaren elementu lausoak Baionako Technocité (9 milioi euro), Departamenduko ADSL sare numerikoa (9 milioi euro), garraiotza intermodala (puskak eta jendeak garraiatu errepidetik treinbidera pasatuz, 33 milioi euro), Hendaiako Txingudi itsas hegiaren antolaketa (7,5 milioi euro). Jada bidean dira ekintza horiek. Herriek eta departamenduak ez dituztea bururaino eramanen CTPB izan ala ez izan ? Pariatzen dut proiektuak estreinatuko dituztenean ez dutela hitz bat ere erranen CTPB kontratuaz. Zergatik ezarri beraz horiek oro CTPB barnean, diru gehiagoren ukaiteko mentura idekitzen dutelako ? Itsumandoka gabiltza. CTPBek administrazione berri bat sortzen du

Amets hutsen erreferentziak Aldiz egitura batzuk ikusten ditugu CTPBen sartzen susmo indartsuak sortuz. Hala nola RFF (Réseau Ferré de France), zorrez itoa den erakunde publikoa. Orotara 72 milioi euro pisu duten proiektuak bultzatuko ditu, CTPB gabe zentimorik ez baitzuen ardietsiko. Gainera RFFak bere azpiegitura guzia baliatuz CTPB-ko gidaritzari nahi duena nahi duen bezala onarraraziko dio. Nola hori ? Adibideak jada hor ditugu. Baionatik Garazirateko treinbidearen kasuan ahalgegarri ere da nola RFFak ez duen zentimo bat ezarri treinbide horren antolatzeko hogeitamar urtez. 18 milioi euro ardietsiak ditu Akitania eta departamendutik, ez treinbidearen antolatzeko, ikerketak egiteko baizik. Ikerketa amenskoi eta dirujale horien parean hor dago aldiz euskal jendarteak biziko duen egoera Baiona aldetan, heldu den irailetik goiti. San Andres auzoko unibertsitate berrian sartuko dira 2500 ikasle, ez da haientzat aparkaleku bihirik izanen.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 U z t a i l a r e n 2 7 t i k g o i t i Asteko emankizunak; urteko ber zabalkuntzak : Uztailaren 26an Larunbata 20.15 : Manex Pagola : “ Zazpiribai ” ikusgarritik. Uztailaren 27an Igandea 20.30 : “Pauloren urratsetan bida-

ri“ Petto Olhagaray, 09. partea. Uztailaren 28tik goiti, ez da lekuko emankizunik izanen. COFRAC sareko emankizunak segitzen ahalko dituzue. Irailaren 8an berriz hasiko ditugu gure lekuko emankizunak. Uda on guzieri.

EUSKAL IRRATIAK Xiberoko Jauna pastorala Igande huntan Euskal Irratietan - 09.00 : Airesta emanaldia, pastoraleko partaidekin. - 10.00 : Pastoraleko meza Ezpeizetik. - 11.00 : Pastoralan partaide diren lau herrien ixtorioa Léonie Agergaray-ek eginik. - Ondotik xuxenean pastoraleko sorotik.

KULTURA SAILA

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

7000 LIBURU Eusko Jaurlaritzak 7000 liburu (150.000 euroren baliokoak, orotara) eskaini ditu Iparralde huntan euskal kulturaz arduratzen den herriarteko sindikatari. Hamabigarren aldia da gisa hortako oparia heldu zaikula Hegoaldetik. Miren Azkarate kultura-sailburuak egin du, Jaurlaritzaren izenean, eskaintza hori Senpereko Herriko Etxean, joanden astean, Christine Bessonart senpertar auzapeza eta Vincent Bru herriarteko sindikataburuaren aitzinean. Uztaritzeko Ikas pedagogia zentroa arduratuko da liburu horien banaketaz, eskoletan, herri liburutegietan, mediateketan, kultur-etxetan... Liburu horiek guziak, ez dira, Miren Azkaratek oroitarazi duen bezala, liburutegi zokoetan lotan egoiteko eskainiak bainan eginahala irakurtuak izaiteko, euskararen irakurketak oldar berri bat har dezan.

Euskal kulturaren sindikatak ekimen sari deia plazaratzen

Euskal kultura sustengatzen duten Herrien Sindikatuak ekimen sari bat sortu baitzuen iaz, erreberritzen du aurten hamar mila euroko dirutzarekin, espiritu sortzailea erakusten duten proiektuak bultzatzeko. Euskal kultura eta euskarari lotu xedeak izan behar dira eta mota guzietako espresabideak hunki ditzakete. Saria 10 000 eurokoa izanen da, proiektuak urriaren hamabosterako behar dira igorri Kanboko Herriko Etxera. Epaimahaiak treinkatuko du dirutza hori sari bakarra izanen den, ala gehiagoren artean banatuko duen. Abendo ondarrerat plazaratuko dira sariaren irabaztunen erreferentziak.

EGA - 2008ko udaberriko emaitzak

AGUERRE Kristina.......................................bikain AIZPIOLEA-NARRASPE Maria Carmen ........ongi ALASTUEY Bruno ..........................................ongi ALCHOURROUN-PETRISSANS Iban .........bikain ALGALARRONDO Elorri ...............................ongi ARIN-ELIZAGOIEN Elorri ..............................ongi ARIN-LARRAÑAGA Inge ...............................ongi ARMENDARIZ-LASSALLETTE Julen.............ongi BARBIER-ERDOZAINTZI Xabina ............... bikain BERASATEGI Elai .........................................ongi BERHOUET Patxi .......................................bikain BILBAO-TAPIA Bixintxo ..................................ongi CASTEIGTS-HARAN Txomin .....................nahiko CHARRITTON Naiara ....................................ongi CHASSEVENT Maina ....................................ongi CHENAL Sylvie ........................................... bikain DARRITCHON Txomin Auxtin .....................bikain DELIART Maite .......................................... bikain DUHALDE Jon .............................................. ongi ELIZEGI ERBITI Iñigo ................................nahiko ELIZONDO Txomin.........................................ongi FRANCHESSENA-ETCHEMENDY Maider .. ongi GARCIA-CALVO Garai ................................. ongi

GOÑI Dominika ..............................................ongi GOYHENECHE Itxaro ...................................ongi GUERIN Elena ............................................nahiko GUICHANDUT Antton.....................................ongi IGLESIAS-DUNATE Mikela ...........................ongi IRUNGARAY Ihintza ......................................ongi ITURRIRIA-MATXINANDIARENA Andoni ......ongi JAUREGI-MIKELARENA Eñaut .....................ongi KINTANA ZORROZUA Asier.......................... ongi LABEGUERIE Naroa....................................bikain LACROIX Maia ............................................bikain LACROIX-ETXEBERRIA Naia .......................ongi LANTARON-ARANTZABAL Txomin ............bikain LAPEYRADE Pierre ................................... bikain LARRABURU Iban......................................... ongi LARRE Maider ...............................................ongi LASCOR Eztitxu ............................................ongi MANTEROLA-EIZMENDI Mikel .....................ongi NEGELUA Maritxu .........................................ongi ORONOZ Arantxa ..................................... nahiko OTHONDO-ETCHEGOIN Elena.....................ongi SAGARDUY Maialen .....................................ongi SAINT-PIERRE Isabelle ................................ongi THICOIPE Maika ............................................ongi UHALDE Elorri ...............................................ongi URCUN-MARCO Coline ................................ongi ZELESTINO-SANTAMARIA Maite ..................ongi

Bahituak : Ingrid Betancourt-ek galdegin bezala segi dezagun oroituz badirela Kolonbian ez dakit zenbat bahitu F.A.R.C.-en eskuetan daudenak eta mundu guzian halaber. Frantziako Itzulia : Helduden igandean bururatuko da Frantziako itzulia Parisen. Lehen Parisen hasten zen eta Parisen akabatzen. Orain badakite pixka bat bederen zer den deszentralizazioa edo hobeki erran, eskualdekatzea Brest-etik joan baita eta, aspaldi honetan, ahantzia dukete Parise hastapenerako. Joanden astean denetarik ukan dugu. Pirineotan Italiarrak nagusi, xikanatuz dirudianez, Ricardo Ricco txirrindulariak bazuela indar gehiagoren ukaiteko behar den laguntza eta orduan Saunier-Duval talde osoak utzi du lasterkada. Gero Cavendish ingelesak ereman ditu jadanik lau etapa, ordokitsuak direnak. Lau etapa ez da guti. Lasterketa utzi du haatik Alpetako lepoak igan gabe. Ingrid Betancourt : Egin du Lurdeko itzulia eta uztailaren 14ean lehendakariak eman dio “Légion d’honneur” delakoa. Ez naiz batere xingolaren kontra, pentsatzen baitut sei urte baino gehiago bahitua izana delarik baduela edozein kantari, kirolari edo bertze nornahik baino merezimendu gehiago. Halere xingola eskaintza bospasei mila jenderen aitzinean ez ote da soberaxko ? Bezperan bildu ziren UPM-eko lehendakariak, kasik guziak eta hor ere meza nagusia entzun dugu. Agian biziko naiz zenbat urte gehiago ikusteko delako meza nagusiak ukanen dituen ondorioak. Kongresua : Hala deitzen da biltzen direlarik Versailles-en Senatua eta Legebiltzarra Lege Nagusiaren aldatzeko. Hain zuzen astelehenean onartu dira aldaketak eta Frantzian diren bertze hizkuntzak Lege Nagusian sartu dira 75. Artikuluan. Alta, Frantses Akademiak adierazi zuen eta goraki - ez zela holakorik behar eta, orduan, senadoreek obeditu. Aldatu dira haiek ere. Hea zer dioten Frantses Akademiakideek ? J.H.

HARROBI, ETXEGINTZAKO PUSKA

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Entreprise

Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL HERRIKO ETXEA MUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13


7

JUTSI

LEGEZKO ABISU

Pilota xapelketaz Larunbatean bururatu da gure arrabotean muntatua izan den esku huskako turnada. Lau mailetako azken haitada horiek loriagarriak agertu zauzkigu eta behatzaleak zinez gustatu dira. Huna beraz zer ondorio ekartzen daukuten finala horiek.

SCP BOULOUS & CHEVALLIER Bâtiment 22 – le Forum 15 rue Raoul Perpère 64100 BAYONNE Tél 05 59 31 21 21 / Fax 05 59 31 21 29 « REMIGIL DISTRIBUTION » Société à responsabilité limitée au capital de 30.000 €uros. Siège Social : Zone Artisanale de Maignon – Bâtiment Les Dômes 64600 ANGLET RCS : BAYONNE 445 140 551 Aux termes d’une décision de la gérance en date du 24 juin 2008, il a été décidé de transférer à compter du 1 er juillet 2008, le siège social de la société d’ANGLET (64600), Zone Artisanale de Maignon – Bâtiment Les Dômes, à ANGLET (64600), 27 bis route de Pitoys – Bâtiment Les Arcs et de modifier corrélativement l’article 4 des statuts. Pour avis La gérance

ASTE HAUNDIA AITZIN, AMIKUZEKOAK Sorhuet-Ezcurra . . . . . . . . . . 40 Gonzalez-Jeannots . . . . . . . 31

Guichandut-Idiart . . . . . . . . . 30 Olaizola-Laborde . . . . . . . . . 18

Larrechea-Waltari . . . . . . . . . 40 Ibarrola-Oçafrain . . . . . . . . . 20 Donapaleuk, bere bestetan, ez du ahantzi pilota eta bi partida eder hauk xutik ezarriak zituen bere trinket zahar berrituan. Jendeak ere estimatu du eta bere amodioa erakutsi. Lehen partida hori arraroa gisa guzitara. Lehenik aurtengo pare berri horrek bere ahal harrigarriak erakutsiz. Gonzalez baginakien nor zen, hegoaldean bezala trinketean bere ahalekin eta jokoa gainerat. Bainan Jeannots, berezkoen artean ? Landestar amatur horren besoa, bi aldiz bi-paret ere eginez gibelean ! Partidaren hiruetarik biak beren alde zituzten, eta 3128 aitzinean. Haatik, noren aitzinean : bi urruñarek, Sorhuet ere handik jalia baita, azken 12 tantoak lerroan egin baitituzte, eta partida irabazi, funts hortan. Beste partidaz, larunbatekoa, hau bakarrik : Ibarrola, bidarritar biziari eskukomina arrapiztu zaiola eta beraz zer egin, Oçafrain-ekin ere ? Finala pasatua izanen da HERRIA kaseta agertu orduko.

Estaynou-Telechea. . . . . . . . 30 Lopez-Lucu . . . . . . . . . . . . . . 26

ETA NOR AURTENGO FINALISTAK ? J.C. Aguerre-P. St Esteben . 30 Etchevers-Arbeletche . . . . . 22 Aurtengo xapelgo nagusiaren (Frantziakoa) finala laurdena zen hau, Aiherran jokatua, jende ainitz ikusle, itsasuarrak baitira irisarterri nausitu, hauk ondarrerat denak eman arteraino, adinekoen lehen mailean. Jaureguy-Lucu . . . . . . . . . . . 30 J.M. Mugica-Etchebarne . . . 28 Alta amikuztarrek ere, bi kintze gehiago eginik Lekorneko hain trebatuek baino, finalerdiko txartela irabazi dute, Aiherrako plaza ederrean. Olçomendy-Olhagaray . . . . 30 Mouesca-Sabarots . . . . . . . . 28 Junior (erran Junior Jauna bezala eta ez Junior “Jus de fruit” bezala, euskaraz !) gazteetan, baigorriarrek ere bi kintzez irabazi dutela, Makean, Larresoroko pareari. Inchauspe-Salaberry . . . . . . 30 Monce Ondars-Ducassou . . 27 Eta beste partida, gazte junior horietan, hazpandarrek irabazi dute garaztar pareari, hauk gazteak haatik oraino. Etcheverria-Hiriart . . . . . . . . 30 Michelena anaiak . . . . . . . . . 18 Duhart anaiak . . . . . . . . . . . . 30 Alcacena-Bascans . . . . . . . . 26

Ipuy-Larralde. . . . . . . . . . . . . 30 Etcheverry-Ste Marie . . . . . . 23 Fourneau-Laborde . . . . . . . . 30 Olhats-Negueloua . . . . . . . . 24

1. multxoa : Dominique Artaberro, Antton Etcheverry - Jean Léon Bereterbide-Jaureguy . . . . . 30 Oçafrain 18, Ttotte Curutchet, Patrick Etcheverry - Jean Pierre Urruty Berçaits-Eyheramounho . . . 16 30 Eta horra gaztetxo eta xitoen finala laurdenak, irabazleak Lekorneko (2), Senpereko (2), Irisarriko, Hazparneko, Lehuntzeko, galtzaleak beste aldi bateko. Maita pilota, gazteak ! GARATENEAN Ezcurra I-Lazcano . . . . . . . . 50 Lambert I-Mayte . . . . . . . . . . 30 Asteleheneko partida zen hau, hats beroan. EZPELETAN, UDAKO PARTIDAK Etcheverry-J.C. Dermit . . . . 30 2. multxoa : Jean Noël Ourthiague, Patrick Irigoin - Jean Pierre Amulet Aranburu-R. Dermit . . . . . . . 28 17 Mattin Garateix - Frederic Ibañez 30, Roger Gachen Asteazken oroz jokatzen dira uda huntan partidak Ezpeletako plazan, joanden astean hasirik. Ttarro batzuen arteko partidak lehenik. Ondotik partida nagusia, ttantto xoragarriekin, gazteenen nausitasuna agerian, Etcheverryren beso bipilak min handia eginik. HEGOALDEAN Bengoetxea VI-Mendizabal II22 Olaizola I-Patxi Ruiz. . . . . . . 18 Berasaluze VIII-Apraiz . . . . . 22 J.Retegui-Eskudero . . . . . . . . 8 Gernikan jokatuak bi partida horiek. Uriarte-Galarza VI . . . . . . . . . 22 Larralde-Harizmendi . . . . . . 16 Irujo-Lasa . . . . . . . . . . . . . . . 22 Xala-Laskurain . . . . . . . . . . . 19 Otxandianon jokatu bi partidak. Lasa-Garmendia . . . . . . . . . . 22 Antxia-Gorriti . . . . . . . . . . . . 20 Camarero VI-Mixelena . . . . . 22 Mikel-Altuna . . . . . . . . . . . . . 19 Barakaldon ziren horiek biak. Olazabal-Arruti . . . . . . . . . . . 22 Berasaluze IX-Merino I . . . . 16 Titin-Laskurain . . . . . . . . . . . 22 Irujo-Lasa . . . . . . . . . . . . . . . 12 Ongay-Urberuaga. . . . . . . . . 18 Apezetxea-Apeztegia . . . . . . 17 Zarautzen, Gipuzkoan, ikusi diren bi partidak. Bego

DONOZTIRI Sortze Duela zenbait egun plazer handitan Urkeneko Dominixe Damestoy familian egin diote lehen haur Pauline nexka erneari ongi etorri ona. Goresmenak aitameri, zorion eta handitze urus bat Pauline ttipiari. Bestak Aurten ere besta eder batzuen mentura ona dugu. Ostiral 25an hasirik lau egunez. Ortziralean (21:00) kantaldia Izarrak. Larunbatean, zangobaloi lehiaketa

seinazka, 20:00 zikiroa, ondotik dantzaldia Egan. Igandean, 10:00 meza, 11:00 pilota (AranburuR.Dermit/Istilart-St Esteben), 16:00 indar joko (Donamartiri, Urdiñarbe, Donapaleu), 20:00 paella. Astelehena, herritarren eguna, Larrondoan bazkari, mus eta birla, goizean mendi ibilaldi. Deneri ongi etorri eta besta goxoen segurtamena. A.A.

AZKARATE SORTZE - Plazer handiarekin jakin dugu nola duela zonbait egun Lasan bizi diren gure herritar Patxi Bidegain et Pantxika Berterretche, familian ongi etorri beroena egin dioten beren lehen haurrari, nekatto bat deitu dutena June. Bestalde, Ezterenzubin bizi

diren Eric Sagardoy eta Julie familian ere argia ikusi du beren lehen haurrak, hau ere nekatto bat eta deitu dutena Morgane. Goresmenak bi familieri. Sortu berriek izan dezatela osagarri eta C.M. zorion beren bizian.

IHOLDI Eri - Paue aldean omen dago Lukubehereko Jean Bidart tratamendutan, senda dadila ahal bezain ongi eta laster. Ezkontza - Aitzineko larunbatean esposatu da Ibarnegaraiko Philippe Oxandabarats herritar kirolari ezaguna. Biziko laguntzat hartu du Myriam Arrabit Arrosakoa. Bikote berri hau herrian biziko da, apaindua duten Xokoa etxean.

Goresmenak espos berrieri eta beren familieri eta bizi ditela urostasunean. Heriotze - Baionatik zabaldu da berria, Berrondako Geneviève Elicetche zendu zela 60 urtetan, barkatzen ez duen gaitz batek eramanik. Maite zituen sortetxea eta sort herria. Jainkoak har dezala bere aldean eta Antton lagunari eta seme alaberi gure dolumin bizienak.

Fabienne BARNECHE Avocat à la Cour 3 Rue Faget de Baure 64000 PAU AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé AUX ALDUDES du 20 juin 2008 enregistré à la recette des impôts de BAYONNE le 10 juillet 2008 bordereau n°2008/823 case n°13, il a été constitué une société coopérative agricole à capital variable dénommée “ BELAUN ”. Le siège social est établi à HERRIKO ETXEA – 64430 LES ALDUDES. Ladite société sera immatriculée au greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE. Pour Avis

Fabienne BARNECHE - Avocat à la Cour 3 Rue Faget de Baure - 64000 PAU GAEC URSUMU Groupement Agricole d’Exploitation en Commun reconnu au capital de 121959,21 € Siège social : Plaza Etxeberria – ITXASSOU 64250 CAMBO LES BAINS RCS BAYONNE : D 399 813 369 AVIS DE TRANSFORMATION Aux termes d’une assemblée générale mixte du 1er juin 2008 enregistrée à la recette des impôts de BAYONNE le 10 juillet 2008 sous le bordereau n°2008/823 case n°2, la collectivité des associés du GAEC URSUMU a décidé de la transformation de la société en exploitation agricole à responsabilité 3. multxoa : J. Noël Ourthiague, Ttotte Curutchet - Cédric Lucu 30, limitée (dite “ EARL ”), à compter du même jour, sans création d’un être Bastien Lascor - Guillaume Barbaste 18, Pilla Arhets moral nouveau et a adopté les statuts de la société sous sa forme nouvelle. La dénomination de la société “ URSUMU ”, son siège, sa durée et les dates d’ouverture de clôture de l’exercice demeurent inchangés. La société a pour objet l’exercice d’activités réputées agricoles au sens de l’article L 311-1 du Code Rural. Le capital social reste fixé à la somme de 121959,21 € divisé en 8000 parts de 15,245 €. Transmission des parts sociales : La cession de parts sociales est libre entre associés, ascendants, descendants ou conjoints d’associés. Toute autre cession de parts sociales ne peut avoir lieu qu’avec l’agrément de tous les asso4. multxoa : Pilla Arhets, Jean Catalogne - Joanes Laco 30, Aguxtin ciés. Gérance : sous sa forme de GAEC, la Erdozaintzi - Paxkal Erdozaintzi 18, Evariste Laco société était dirigée par M. Stéphane Beraz goresmenak eta milesker jokolarieri eta xapelketaren muntatzai- LEGRAS Mme Maryse CACHENAUT leeri zeren herri ttipi batean holako animazione batek emaiten baitu épouse LEGRAS et Mme Gracieuse P.L. CACHENAUT, co-gérants. L’assemblée bizitasun poxi bat. des associés a pris acte, à effet du 31 mai 2008, de la démission des fonctions SEASKA, Iparraldeko Ikastolen de co-gérante de Mme Gracieuse Elkarteak, 2008ko irailetik goiti, CACHENAUT. La gérance est désorbere ikastoletan lanean mais exercée par M. Stéphane LEGRAS aritzeko bilatzen ditu: et Mme Maryse CACHENAUT épouse Alozeko BASABURU ikastolan: SEASKA, Euskal Pour Avis • AVS – laguntzaile 1: 6 ordu egunean: LEGRAS. Irakaskuntzarako Batasunak, 8ak -> 14ak. 2008ko irailaren 1etik goiti SARL EUSKAL CONCEPT BATIMENT - AVS gisa : 2 ordu bilatzen du : Société à Responsabilité Limitée - Laguntzaile gisa (haurtzaindegia, Ortofonista (Logopeda) edo Au capital de 2 000 € kantina eta pausa): Psikologo bat, Siège social : SAINT JEAN PIED DE 4 ordu denbora erdiz aritzeko, PORT 64220, 1 avenue Renaud BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: Psikopedagogia Aholkularitzan RCS BAYONNE 492 675 921 Baxoa Misioak: AVIS DE MODIFICATIONS Bere burua behar bereziak dituen Ikastoletako ikasleen zailtasunei Aux termes d’une délibération en date ikasleak laguntzeko prest sentitzen er buruz prebentzioa eta laguntza du 1 juillet 2008, l’Assemblée Génédena ekartzea : rale Extraordinaire des associés a Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) Irakasleekin batera zailtasunen décidé : Interesatuak direnak, idatz dezatela detekzioan parte hartuz - d’étendre l’objet social aux activités 2008ko agorrilaren 20a aitzin Zailtasunei aurre egiteko de : ingéniérie du bâtiment, conseil en motibapen gutun bat + CV bat igorriz irakasleei aholku eta estrategiak ingéniérie du bâtiment, montage d’ohelbide honetara: emanez pérations en ingéniérie du bâtiment, et ( ez ahantz telefono zenbaki baten Bete behar diren baldintzak: de modifier en conséquence l’article 2 azaltzea ): 1) Ortofonista gaitasun agiria des statuts de la société ; BASABURU IKASTOLA (Certificat de capacité Ortopho- de transférer le siège social de 64470 LIXANTZU (Lichans) niste) SAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1 edo avenue Renaud à AHAXE 64220, route ARC ELEC DESS garapenako psikologia d’IRATY, Maison IRATZEAN à compter Société à Responsabilité Limitée (DESS psychologie du du 1 er juillet 2008 et de modifier en au capital de 5000 Euros développement) conséquence l’article 4 des statuts de Siège social : Chemin BERETERRENBORDA 2) Hezkuntza arloko esperientzia la société ; 64480 USTARITZ 3) Euskaraduna - de désigner sans limitation de durée RCS BAYONNE 493 410 815 Interesatuak diren pertsonek, et à compter du 1er juillet 2008, en Aux termes d’une décision de l’assemSeaskara igor dezatela, blée générale ordinaire, présidée par qualité de co-gérants au côté de Mon2008ko agorrilaren 25a aitzin: Mr François JAVOURET, gérant, en sieur Frédéric HAJDUK, actuellement - Kandidatura gutun bat C.V. date à Ustaritz du 27 juin 2008, il a été seul gérant déjà en fonction : batekin (telefono zenbaki batekin décidé de transférer le siège social de • Madame Michelle AROTCARENA deitua izaiteko gisan) la SARL ARC ELEC, à compter du 1er épouse HAJDUK, née le 19 novembre - Diplomen kopiak 1976 à BAYONNE (64) et demeurant à juillet 2008. SEASKA - Central Forum, AHAXE 64220, route d’IRATY, Maison Ancien siège social : Chemin BereterAndré Emlinger plaza, 10 IRATZEAN, renborda, 64480 USTARITZ. 64100 BAIONA Cidex • Monsieur Paul Emile NEGUELOUA, Nouveau siège social : 105 Chemin Tel: 05.59.52.49.24 né le 19 septembre 1972 à UHARTUhaldekoborda, Quartier des Bois, Fax : 05.59.52.88.87 CIZE (64) et demeurant à SAINT 64480 USTARITZ. seaska@ikastola.net Les statuts ont été modifiés en consé- MICHEL 64220, Maison GORRIA. Pour avis et mention. La gérance quence. Pour avis, la gérance.

LAN ESKAINTZA


8

“ ORREAGA ” EUSKAL “HERRIXKA” BAT DOUARNENEZ-EN Lehen orrialdean aipatzen ditugu Douarnenez bretoin portuko itsas-besta handiak, azpimarratuz Euskal-Herriak ere bazuela han bere tokia eta ez entraalekoa! Portuan berean bazen gune zabal bat dena Euskal-Herriarena, euskal” herrixka” deitua zutena. Han plantatuak zauden, aski toki egokian, gure herrietako gauza on askoren ezagutarazterat joanak ziren batzu. Bazen ere jatetxe bat, arraina nola prestatzen dugun erakustea gatik muntatua, hiru sukaldari arraro elgarretaraturik, Charly Montet, Rafael Indo eta Luis Mocorroa. Bestalde, erakusketa bat biziki interesgarria, elebiduna, euskarari ere bere tokia emanez, gure portuetako biziaz, handik bi urratsetan Hendaiak ezin pollikiago kondatzen zuela nundik heldu zaukun traineruen ohidura. Gure kulturaren lekuko, Euskal Kultur Erakundearen mezulari, Terexa Lekunberri, zernahi argitasun goxoan emaiten zituela... Donibane Lohizune aldeko turismo bulegoen elkartea ere ernatua, gure bazterrak zoin diren eder eta aberats behar zuela erakutsi... Giro hauta eta jende ainitz, denen atsegingarri! Muslaria

IKUSKIZUNA BAIONAKO ZEZENPLAZAN Baionako Or Konpon elkartearen 30. urtemugakari, Pier-Paul Berzaitz muskildiarrak asmatutako obra eder bat, opera baten gisakoa, Orreaga musika ikuskizuna, eskainia izanen da uztailaren 26an, larunbat aratseko 9.30etan, Baionako Zezenplazan. 778ko Orreagako gudaldia dauku oroitaraziko ikuskizun horrek, Karlos Handiaren armadaren zati batek euskaldunen ganik jasan zuen zafraldi hura... garaipen hori bilakatuko zelarik Nafarroako erresumaren zimendura. Lau zatitan emanen den obra, Gaël Rabas Versant antzerki taldeburuak zuzendurik, 200 aktorerekin : musikariak, Jean Marie Guezala eta Juana Etchegoin gidari ; kantariak, bereziki Aizkoa koroa ; dantzariak, xiberotar eta lapurtar,

Baigorritik joanak, euskal ardi gasna ezagutarazteko xedetan, Tambourin anai-arrebak, Michel eta Laure.

Pier Paul Berzaitz xiberotar kreatzailea

Celia Thomas-en koreografia batean ; pertsonai harrigarriak, Annie Onchalo miarriztarrak asmatuak, St-Pe-deLerengo zangaluzeek antzezturik ; zaldunak beren zaldiekin, artzainak ardiekin... Jokolari guziak jantzi ederretan, Erramun Garcia errenteriarrak moldatuak. Lau hizkuntzetako ikuskizuna (euskara, okzitanera, frantsesa eta gaztelera, liburuxka bat izanen delarik lagungarri). Sartzeak 15 eta 20 eurotan.

BOKATA

Lehen, etxen egiten zen eta gero bokataren bururatzeko joaiten zen urhaundira, behar den bezala latsatzeko eta hori bizpahiru aldiz urtean. Egun bereziak horiek, xerri hiltzea eta belar sartzearen idurikoak. Orain, publizitatearen arabera zuriago garbitzen da ez bakarrik edozein etxetan bainan ere Frantziako itzulian. Jadanik hasia da bokata, hiru txirrindulari hatzemanak izan direnak auzitan emanak ere”. Nola ez txalotu zikanatzaileen kontrako gerla ? Gehexan Pontto

Jakiteko Donibane-Ziburuko portuaren berri...

Ibaialdeko lagunak gogotik arizan dira kantu eta kantu!

Dominique Lagadec, motaz bretoina, aspaldian Euskal-Herrian kokatua, Txopinondo sagardoa jastarazi duena zonbait eta zonbait jenderi!

Brokoa-ko mariñelak, beti erne eta alegera!

Itsas-Begia elkarte baliosaren xokoa, Dominique Duguet ekarteburuarekin.

-Igande arte, Azkainen, zaharkiferia Kiroletan. -Ortzegunean, feria eguna Donibane Garazin, jateko, edateko, ederlan eta beste. Ondotik (21.30) zazpi probintzietako dantzak herriko pilota plazan -Ortzegunean (18.00) Miarritzeko mediatekan, “Zer etorkizun etxearentzat?”, Teresa Lekunberri-ren hitzaldia -Ortzegunean (20.00-24.00) Hendaian, gaualdeko merkatua ondartza bazterrean -Ortzegunean (20.30) gitarra kontzertua Donapaleun, Merienda taldearekin, herriko merkatugune estalian -Ortzegunean (21.00) Baigorriko elizan, kantaldia Bidarteko koroarekin -Ortzegunean (21.00) Baionan, hiriko Harmoniaren kontzertua De Gaulle plazan -Ortzegunean (21.00) Ezpeletan, euskal dantzak herriko pilota plazan, Ezpela taldearekin -Ortzegunean (21.00) Getarian, euskal dantzak herriko plazan Getaria taldearekin -Ortzegunean (21.30) Angelun, Amodio-Gelako harpe aintzinean, euskal dantza eta kantuak Angeluarrrak taldearekin -Ortzegunean (21.00), Miarrritzen, Errusiako kantariak Santa Eugenia elizan, eta (21.30) euskal kantu eta indar-jokoak Plaza-Berrin. -Ortzegunean (21.15) Bidarten, behi lasterrak Uhabiako ondartzan eta Alaiak kantuz herriko etxe aintzinean -Ortzegunean (21.15) Donibane Lohizuneko elizan, Arin elkarteko kantariak eta Coro Easo abesbatza -Ortzegunean (21.00) Urruñan, indar-jokoak herriko pilota plazan -Ortzegunean (21.30) Senperen, indar-jokoak herriko pilota plazan -Asteburu guzian, herriko bestak Zuraiden, Arbonan, Bastidan, Donazaharren, Donoztirin, Ozerainen, Elizondon, Gotainen eta Bildozen. Bestak ere Azkaingo Serres auzoaldean -Ortziralean (18.00) Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, Maritxu Etcheverry mintzo Euskal Herriko elizate erromanikoen sinbolikaz -Ortziralean (19.00) Kanbon, ezkerpareta ondoko gelan, Erramun Bachoc-en mintzaldia: “Euskara atzo, gaur eta gero” -Ortziralean (19.00) Angelun, udako merkatua Amodio-Gela auzoaldean -Ortziralean (20.00) Hendaian, xardina-jatea Kanetako portuan eta (21.00), Otsailan koroa Santa Ana elizan

-Ortziralean (20.30) Kanboko elizan, Oldarrra abesbatza -Ortziralean (20.30) Donapaleun, euskal dantzak merkatugune estalian, Burgaintzi taldearekin -Ortziralean (20.30) Uztaritzen, Xardina-besta Bilgune biltokian -Ortziralean (21.00) Ainhoako elizan, Goraki abesbatza -Ortziralean (21.00) Atharratzen, kantaldia Ozenki taldearekin -Ortziralean (21.30) Azkainen, euskal dantzak herriko pilota plazan, Ikasleak taldearekin -Ortziralean eta larunbatean, musika festibala Haltsuko elizan -Larunbatean, Pottokaren eguna Ainhoan -Larunbatean, Angelun, kukusoferia Quintaou plazan -Larunbatean (09.00-13.00) Getarian, zaharki-merkatua herriko pilota plazan, eta (20.00) marmitako-jatea -Larunbatean (20.00) Urruñan, Ahate-besta -Larunbatean (21.15) Bidarteko elizan, Itsasoa abesbatza -Larunbatean (21.00) Altzürükün, “Gaü Izartsü “ ikusgarria herriko elizan -Larunbatean (21.00) Biriatun, artzain xakur lehiaketa -Larunbatean (21.30) Baionako zezen-plazan, “Orreaga “, Pier-Pol Berzaitz-ek moldatu ikusgarria -Larunbatean (21.30) Uztaritzeko oihanean, “Oihana lau lorietan” ikusgarri harrigarria, laminak ere partzuer, Ur Begi elkartearen eskutik -Larunbatean (23.00) Miarritzen, suzko-ziri gaua ondartza handian -Igandean, Hendaian, zaharkimerkatua Zokoburu auzoaldean eta (11.30) mutxikoak Gaztelu-Zahar plazan -Igandean, kermeza Saran -Igandean, Larresoron, harrizko zubiko besta -Igandean (15.30) Ezpeizen, “Xiberoko Jauna” pastorala -Igandean (16.30) Baigorrin, indarjokoak pilota plazan, Baxe-Nabarreko trofeoa - Igandean (17.00) Alduden, Sanoki gelan, Izarrak taldea kantari -Igandean (19.00) Ziburun, mutxikoak herriko pilota plazan -Igandean (19.15) Miarritzen, hiriko Harmoniaren kontzertua Santa Eugenia plazan -Igandean (21.30) Bidarten, euskal dantzak herriko plazan, Xinkako taldearekin -Igandean (21.30) behi lasterrak Senperen, jauregi zaharreko ondoan, eta Donibane Lohizunen, Erromardi auzoaldean

Herria 2967  

Herria astekaria 2967

Advertisement