Page 1

2008-ko Uztailaren 3-koa 3 juillet 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2964

Maite zinukeena ez balinbaduzu duzun hura maita zazu. Bussy-Rabutin

IGANDEAN, JOANES ARROSAGARAI ZENA AINTZILAN OMENDUA

IKAS ETA MINTZA Euskara zertan den gure herrietan, berriz ere akulatu da beraz ikerketa sakon bat eta lan horren emaitzak ere agertu dira. Duela zonbait urte egin zenaren aldean, ez da baitezpada aldaketa handi-handirik, pondu zonbait aipagarri dira halere, batzu ezkor eta besteak baikor. Ezkorretarik has giten: oro har, euskara gibelerat ari zauku, ez da dudarik. Eta ez da harritzeko. Ez hain aspaldi oraino, Euskal-Herri barne hortan bereziki, jende gehienek bazakiten euskara eta etxen berean ikasia zuten, familian berean… Holakoetarik gero eta gutiago da eta gelditzen direnetan ainitz badira adin batetarat helduak edo hurbilduak. Nola bestalde gero eta kanpotiar gehiago kokatzen den gure eskualdean, ez da harritu behar euskaradunen kopurua ttipituz balinbadoa. Nahiz, hau artetik erraiteko, kanpotiar horietan badiren batzu - ez hainbeste, bainan badira - hobeki hemengotzeko xedetan euskara ikasten dutenak... Denen buru haatik, Iparralde osoa kondutan hartuz, jendetzearen %22 da euskara dakiena. Arras guti... Ondorioz, hau ere ezkor agertzen den gauza: euskaradunak itoak bezala gaude euskara ez dakitenen artean eta dakigun euskara hori gero eta gutiago baliatzen dugu, gutien ustean euskara ez dakien norbait gertaturik gurekin... Baikor agertzen dena da aldiz, gaztetan beherakadak hartu duela arrasta kolpe bat. Jendea gazteago eta euskara gutiago jakinki, hori zen orai artino ikusten. Aldi huntan, 15 eta 24 urte arte hortakoetan, euskaradun gehixago bada. Hor agertzen da bixtan da erakaskuntza mailean traba guzien gainetik egiten den lan baliosa, dela ikastoletan, dela gela elebidunetan, bai eta, pondu premiatsua da hau ere, gau-eskoletan AEK erakundeari esker. Baikor ere gehiengo batek, izan euskaradun edo ez, euskararen alderat agertzen duen atxikimendua. Horiek hola, beste arrangura-bide bat badugu, hegoaldean ere azkar sendi dutena funtsean: euskara dakitenen kopurua emendaturik ere, euskararen erabilpenak ez duela araberan goiti egiten... Hori ere untsa gogoetagarri baita... Euskararen ikastea ongi da, gero behar da mintzatu... J-B D

Joanes Arrosagarai

alaba eta bi semeren aita. Etxalde ttipittoa izanez, urte askotan behartu zitzaion bereziki betarraba sasoinera joaitea, Frantzia behere hortara, Meaux alderat. 16 urtetako bertsutan hasia zen, xapelgoetan ere geroztik ibili, bereziki Nafarroakoetan. Herria astekari huntako Aintzilako berriketaria ere ginuen, lekukoa geroztik Mayik harturik. “Konpainiako gizona zen Joanes, omore onekoa, jendekin maite zuen gurutzatzera” dauku erran Gilbert Oçafrain Aintzilako auzapez gazteak (36 urte). Iragan martxoan da laborari hau kargu hortan sartua, 43 urtez herriko giderrak atxiki dituen Jean Franchisteguyren segida harturik. 109 biztanleren herri horren kudeatzeko, talde gaztea du inguruan, 9 hautetsiek bana beste 30 urte dutela, zaharrenak 42 urte, gazteenak 25, hau Peio Arrosagarai izanki, Joanes zenaren seme zaharrena, eta denbora berean herriko besta komiteko burua. Mayi Arrosagarai, Joanes zenaren andrea

Gazterik zendu zen Joanes Arrosagarai aintzildar bertsularia, 1998an, 49 urtetan. Duela zenbait ilabete, haren bertsuz osaturiko Bihotz barneko solasak liburua plazaratu zuen Auspoa argitaletxeak, Mayi bere andreak eginik aitzinsolas mamitsua. Joanes zenaren heriotzearen 10. urtemugakari, aintzildarrek omenaldi kartsu bat eskainiko diote uztailaren 6an, igandez, berdenboran iraganen diren herriko besteri ospe berezi bat emanez. Konpainia oneko gizona Laboraria zen Aintzila Bentaberriko Joanes Arrosagarai, bi

Omenaldiaren antolatzailetarik diren Gilbert Oçafrain auzapeza eta Estebe Ouret, Aintzileko Herriko Etxean

Herriko bestak berpiztu Kar handiz lotua da herriko kudeantza lanari hautetsi talde berria, auzapezak berak eta Estebe Ouret kontseilariak erran daukutenez. Aintzila herri ttipia balinbada ere, bada zer egin : pilota plaza ber-apailatu, haurren jostalekua eraiki (12 urtez peko 30 bat haur baita Aintzilan, eskolarik ez haatik), herriko bastimenduak antolatu gazteentzat apartamendu batzu moldatzeko, bideak hobetu... eta herriko bestak berpiztu, jaz eta aitzineko urte batzutan ere baraturik egonik. Uztailaren 4etik 6era iraunen dute herriko bestek. Ostiralean (20:30) “Tipul eta putil” antzerkia Beñat Bidegain eta Jean Marie Irigoinek emanik. Larunbatean (20:00) baserriko afaria Uztaritzeko txarangak airosturik, ondotik dantzaldia Adartzarekin. Eta igandean, Joanes Arrosagarai zenaren omenaldi egun handia, besta komiteak antolaturik, Herriko Etxea, Bertsularien Lagunak, Euskal kultur erakundea eta Gipuzkoako Foru Aldundia (Koldo Mitxelena kulturunea) partxuer. Oroit-harri eta bertsu saio Meza nagusiarekin hasiko da eguna, 10.30etan, Emile Larre apez bertsuzaleak emanik, eta Mixel Xalbador eta Lakak bertsuz onturik. Ondotik, oroitharriaren agertzea, pilota plaza sahetsean. Sarako Urbistondo aita-seme zizelkarien obra pollita, bere sort-herriaren omenez Joanesek berak moldatutako bertsu batzuz apaindua : “Aintzila herri maitea / goxotasunez betea / zu gurea ukaitea / atsegin hori handi dela maite dugu erraitea / badugula suertea / zure seme izaitea / dago zinezko bakea”. Maiana Irigoyen eta Bixente Falxa bertsulari gazteek kantatuko dituzten bertsuak, ondoan ukanen dituztela ere Ernest Alkhat, Jan Pier Mendiburu eta Txomin Ezponda. Gilbert Oçafrain auzapezak eta Peio Arrosagaraiek hartuko dute ere hitza, Emile Larrek oroitharria benedikatu aitzin. Ondotik, zintzur bustitze eta bazkari, Gamarteko Kantuz taldeak alaiturik. Eta aratsaldeko 5ak irian, bertsu saioa 6 bertsularirekin : Mixel Xalbador, Jean Louis Laka, Fermin Mihura, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Ekhi Erremundegi, gai emaile Pantzo Hirigaray. Pentsatzekoa da aintzildar guziek eta auzo-herritar frangok nahiko dutela omenaldi-egun hori barnetik bizi !

HIRU KASKO, LAU TXAPEL Ederki iragan da joanden larunbatean Hirukasko ibilaldi-lasterkaldia. Hemeretzigarrena zen ibiakoitzeko hori, Ibaialde eta Goxoki elkarteek antolaturik. Goizean goiz, autoak lerrokatu dira Bidarrain, errepide bazterrean, Nobliaeneko inguruetan. Hortik autobusetan zoatzila 650 partehartzaileak Itsasura, Latseko atekara. Goizeko 8.30ak irian dira denak handik abiatu binaka edo hirunaka, heren bat lasterka, besteak goxokiago urratsean. Lau lasterkarik xapela Aurten, aitzin hortako urtetan ez bezala, Itsasutik Bidarrairat da ibilaldia bete, aro onarekin, tokika aire freskoa sendi, bidexkak ez sobera lerrakor. Ibilbidea bizpahiru kilometroz luzeagoa zen aitzineko urtetan baino. Erditsuek dituzte hiru kaskoak igo, merezimendu handiz, frangok aitorturik zein zaila den Artzamendi, Irubelakaskoa eta Iparla bat bertzearen ondotik irestea. Eta lehen aldikotz bi pare dira elgarrekin helmugarat heldu, bi pareak Baztandarrak

elkartekoak : Xemartin Auchoberry bidarritar-makearra - Peio Noble larresoroarra, eta Mitiriñako Xan eta Beñat Laxague anaiak, ibilbidea 4 oren eta 31 minutuz beterik. Lauak eskuz esku dira Bidarraiko plazarat heldu, bithirindar anaiek beste parea gibeletik harrapaturik Iparlako gainetan. Heltze ederra izan da, jendeen txaloen erdian. Laugarren xapela Xemartinentzat, lauak lagun desberdin batekin irabaziak (aitzinekoak, Jean Paul Oronos, Xiril Alvarez eta jaz Xan Laxague-kin) eta bigarrena Xanentzat. Hirugarren sailkatu dira Hervé Bros eta Beñat Saint-Jean uztariztarrak, laugarren Stephane Legras eta Eric Ciaurriz, hau ere lehenago irabazletarik izana. Horietarik hurbil, Jean Paul Oronos bidarritarra Errotaberea aldudarrarekin eta Pierre Sallaberry bidarritarra Frederic Saint-Esteben itsasuarrarekin... Bidarritarrak indarrean ziren, frango partehartzailerekin. Lehen emazte parea, Estelle eta Sandrine, 5.58’ (deiturak ez ditugu bildu). Azken ibiltariak aratseko 8ak

Lau irabazleak eskuz esku, Bidarraiko plazarat heltzean : Peio Noble, Xemartin Auchoberry eta Laxague anaiak

irian dira helmugaratu, zangoak pisu bainan pozik beren desafioa beterik. Iluna arte bazen oraino giro Bidarriko plaza bixkarrean, antolatzaileek, tokiko elkarteek eta Itsasu aldeko AEKk segurtaturik jateko, edateko eta animazione. Alabainan, Hirukasko ez da bakarrik ibilaldiari mugatzen, ondotik ere denek atsegin

handia hartzen dute denboraldi goxo bat elgarrekin iraganez… Helduden urtean, hogoigarren Hirukasko, urtemuga pollitaren mentura ! Laster haatik, bertze hitzordu garrantzitsu bat dauku eskainiko Baztandarrak elkarteak Bidarrain : Ipar Euskal Herriko lehen mendi-maratoia, uztailaren 27an…


2

• Afrika-Zinbabue nazio ttipia kenka txarrenean da bere president eta deputatu eta zenaturren bozak eta orohar herri horren guziaren podorea ezin finkatuz. Joan den martxoan 5,9 miliun bozemaile deitu ziren kargudun horien guzientzat bozkatzerat. Hor Mugabe presidenta, 1980 urteaz geroz kargutan dena, 84 urtetan zen presentatzen seigarren aldikotz. Bazuen kontrarioa, Morgan Tswangirai iduriz lehen itzulian, nausitu zitzaiona, nahiz ezin jakin zen xuxenik, president zaharrak ez onartuz bozen erabakirik bere armadaren eta aldekoen gainean fidatuz estadu kolpe batean. Denbora berean badira hilak eta preso sartuak oposiziokoetan, aldiz ONU nazioartekoak eta Afrikar Batasunak bozen errespetua galdatzen dutelarik. Azkenean Tswangirai oposatzaileak, ustezko gaina izanagatik lehen bozaldian uko egin du presentatzeari, sobera jenderen bizia dagolakotz irriskutan holako giroan. Nelson Mandela hegoafrikar nobelsariduna ere hor da auzoan, egoera hori deitoratzen duela. Eta anartean herri gaixo hori arrunt egoera txarrean, errana dugun bezala, bozkarazi du Mugabek, nahi ala ez kandidata bakarra baitzen eta aise irabazi du mundu guziaren protesten erdian. • Elizek ere, ala katolikoak, herri hori giristinoa baita parte haundi batean, ala protestantak, gain-gainetik kritikatzen dute Mugaberen indarkeria eta zapalketa, bederatzi apezpikuk egin dute protesta bat, erranez ez dela arrastatzez, presondegiz eta herritik kasatzez ez eta torturaz gobernatzen herria. • Kolunbia Hegoamerikar herri hori begitan du ONU nazioarteko batasunak, bai-eta munduak ere, herri hori delarik koka landarearen egiteko eta artatzeko munduan lehena, kokaina drogakia egiteko bixtan dena. Bat da hango aroa alde izaitea, bainan gaur ezin onartua dena da ehuneko 27ren emendatzea egin duela han ekei horrek 2006 urtetik 2007ra. Larderiak eta xede onek ederki ilusitzen dute jendea, bainan erranak erran, eginak egin, oro baino gehiagokoak dira pozoinkeria horiek emaiten duten errabia eta kalteak. •Alemaniak baditu bere langile imigratuak auzo horietarik etoriak bere lurrean bainan bere auziketak ere heien onartzeko edo haizatzeko. Preseski, irakiar errefusiatu batzu onartzea ere erabaki du kasu partikular batean. Hauetarik lau ziren, kanpo ezarri beharrak paperik ez zutelakotz. Bainan aldeko erabakia hartu du Konstituzio batzordeak, ohartu baita tribunala 1996 eta 2004 artean etorri langile horiek onartu behar zirela, kondutan hartuz demokrazia berriz sartzen ari dela Irakian, beste kalte guzien artetik balinbada ere. • Errusian Dmitri Medvedev president berriak errezebitu du Kremlin jauregian Serguei

Bagapch Georgia lurraldeko burua. Ez ustegabetarik batere, egun hartan berean baitzen ere Errusiaren eta Europear Batasunaren biltzarra egitekoa. Hor ere patarrak ordokitzen hasiak. • Ethiopiak ere denen beharra izanki beste batzuen gisan. Nazio Batuen UNICEF obrak jakinarazi du 4,6 miliun jende badirelakotz jateko eskasian Ethiopia hortan, baitezpada eta lehen bai-lehen, 49 miliun dolar largatuko zaizkiela behar-beharrak dituzten jateko eta sendagailuentzat. • Xina gogor dago beti Tibet herriaren alderat eta hunen aldeko itzal ederra duen Dalai-Lama gizon zuhur eta errespetu haundikoaren alderat. Uztail horntan egin behar lukete elgarretaratze bat bi alderdiek zerbait hautsimautsi bateratzeko. Jendea segurik ez dago ez ixilik ez geldirik, Xinaren kontrako manifestaldi ederrak eginak baitituzte Tibetean joan den martxo hortan. • Indian berriz maoistak. Hango ainitz estadutan jazarle armatuak erne dabiltza gobernuaren kontra. Azken jazarketa poliziako itsasuntzi baten kontrakoa da egin dutena, nehork ez baitaki zer bilakatu diren han ziren hogei ta hemeretzi gizonak. Herrialde zabal hortako lurjabe haundien kontrakoak dituzte aldi huntako erasoak. • Israel eta Palestinarrak ere hor daude beti berean. Bakea, edo bederen armen ixiltze bat onartua zuten aintzineko egun horietan bainan errespetatzeak ditu lanak, bai Israel eta bai Hamasekoak elgarri ausikika arizanez. Untsalaz, ondoko egunetan, denek borondate on poxi bat erakutsiz presuner trukada batzu beharrak dira halere israeldar eta palestinarren artean.

Irungo bestak Astelehenean, airoski hasi dira Irungo bestak, betiko alardearekin. Hobeki erraiteko, aurten ere bi alarde izan dira karia hortarat, batean gizonak eta emazteak elgarrekin, bestean gizonak bakarrik.

Legebiltzarrak onartu du herri kontsultaren egiteko legea Ez-ustekorik ez da izan. Urriaren 25ean Euskal Autonomia Erkidegoan kontsulta egiteko, Ibarretxe lehendakariak proposatu lege proiektua onartu du gehiengoz legebiltzarrak. Aldekoak 34 bozka izan dira, kontrakoak 33 eta 7 abstenitu dira. PNV, EA, EB eta Aralarrez gain, EHAKren aldeko bozka bakarrak hautsi du berdinketa. Ezker abertzaleko beste hautetsiak abstenitu dira. Kontrako bozkak PP eta PSE -renak izan dira. Eusko Legebiltzarrak onartu duen legeak aurreikusten dituen bi galderak hauek dira: 1. “Ados zaude elkarrizketa bidez indarkeriaren gelditzeko prozesua bultzatzearekin, ETAk aintzinetik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeria behin eta betiko gelditzeko borondatea?” 2. “Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bururatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?” Espainiako Gobernuak berehala Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko dio Eusko Legebiltzarrak onartu legeari, Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak dagoeneko iragarri duenez.

Antxoa harrapatzeko debekua luzatu dute Bruselen

Palestinar emazte batzu beren familiako presoen aldeko manifestaldi batean

Europako Batzordeak urteko bigarren seihilekoan Bizkaiko Golkoan antxoaren arrantzaldiaren debekua luzatzea erabaki du. Zientzialarien lanek Bizkaiko golkoan antxoa ez harrapatzearen aholkua eman dute, espeziearen egoera larria delako. Zientzialarien arabera 2009ko uztaila arte luzatua izan behar luke debekuak. Bi urte badu antxoaren arrantzaldiak gelditua dela.

Euskal Herria Zaragozako nazioarteko erakusketan

SALTSA BAT EDERRA Ez baitzen aski saltsa hor gaindi, horra beraz batto gehiago jadanik ziren beste guzien gainerat! Egia erran, ez da arras uste-gabekoa, aspaldixkoan baitzen holako zerbaiten abiadura... Nicolas Sarkozy presidentak bulta huntan erakusterat emana zuen iragarkiak - edo “publizitatea”, orai ainitzek erraiten duten bezalanahi zituela desagertarazi telebixtako gate publikoetarik. Xede horren gauzatzeari da joanden egunean plantatu, eskutan ukanik hortarako muntatu batzorde berezi baten ikusmoldea bainan lan hortaz bera ez baitezpada hanbat axolatuz. Delako gate horietan, ez da beraz gehiago “erreklamarik” izanen helduden Urtatsetik harat eta hori aratseko 8-etarik goiti, tenore hortan baita jende gehiena telebixta posta horien aintzinean... Aratseko 8-ak aintzin oraino ikusten ahalko dira “erreklama” batzu, bainan hiru urtez bakarrik, 2011-ko abendoaren lehena arte... Ezkerreko askok ere galdetua zuten gisa hortako zerbait, “publizitate” soberakina salatuz, ikus-entzuleen nardagarri zela-eta... Iduriz, denak, edo kasik denak, eskuin ala ezker, ados beharko ziren beraz xede horrekin bainan denen buru ez gira aparantziarik ere hortan! Bazterrak oharturik gatu pollit horrek badukeela beste buztanik!

DIRUA NUNDIK? Erreklama guzien gate publikoetarik kentzea, hori gauza bat da, berenaz gisa hortako erabakiak ez du, erreklama egilez kanpo, jende handirik samur-araziko. Salbu hara, kentze horren estakuruan, bada besterik eta “besterik” hori dute ainitzek ezin iretsia! Alde batetik, gate publikoek gisa hortan galduko duten dirua nunbaitik behar da ateratu, edo gate horiek aise sos gutiagorekin behar lukete itzulikatu eta hori ezin ditake, hor gaindi diotenaren arabera behin... Nundik tapatuko da beraz gisa hortan egin ziloa? Tatsa berri batzueri esker omen, tatsa horiek jasan behar Internet sareko eta telefono

mugikorretako zerbitzu batzuek...Telebixtako gate pribatuek ere diru laguntzaño bat segurtatuz... Hortaz piztu dira preseski gaitzeko eztabada saminak... Bestalde, parada hortaz balia, gate publikoak arrunt arramoldatuko dira eta iduriz gehiago gobernuaren meneko izanen, sare guziaren nagusi handia gobernuak baitu izendatuko... Hortarik ere egundainokotan bada zernahi arrangura! Dena den, bada ixtorio hortan erreklama batzuen kentzeaz besterik segur eta frangoren beldurra da telebixta sanoago bati buruz aintzinerat egiteko partez ez ote giren gibelerat joanen, telebixta arrunt gobernuaren eskumakil bilakatzeraino... Horiek oro helduden urrian eztabadatuko dira deputatuen aintzinean...

UDAN GIRA... Jondonaneko suak ere hilak, zonbait dantza piko itzulian emanak izanik, horra beraz uda! Eta udarekin udatiarrak! Usaian bezenbat ote? Aintzinetik ezin erran, sasoina doi bat mottel hasi bada ere... Gisa guziz, usaia batzu urtetik urterat kanbiatuz doatzi, gero eta gehiago badira naski hor gaindi azken puntan apailatzen direnak, aroa ikusiz eta hola... Aroa bai bixtan da bainan ikusiz ere moltsa zertan duten, eta moltsa bera baino gehiago moltsaren barnekoa... Anartean, politika mailean, Europari buruz segurik doi bat eztitu dira Nicolas Sarkozy ttarrapatta horren espantuak, Frantziak duela Europa batua kudeatuko sei hilabetez, astean mirakuilu bat eginez, zernahi gisaz besteek baino aise hobeki..! Nazioarteko giro mintuak, petrolaren kariotzeak, eta azen ontzeko Irlandesen eza saminak, hoztu dituzte bazterrak... Eta ezkerraldean, zer berri? Sozialixtak ari dena jestu beren artean, batek gauza bat erran eta besteak beste bat, txostenak meta eta zabal, azaroko beren topaketa nagusiak gogoan. Alderdi berean izaiteko partez sei edo zazpitan balire bezala... Bainan xo, ez omen da holakorik erran behar... J-BD

Expo 2008-an Euskal Herriak duen pabiloian izan da Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Euskadiren eguna ospatzeko. Zaragozako Nazioarteko Erakusketak ura du lema nagusia. Egunean zehar estropadak eginak izan dira Ebro ibaian. Lehendakariak hitzaldia eman du uraren premia eta beharra goraipatuz. Arratsaldean emana izan den kontzertuan entzun dira besteak beste Donostiako Orfeoia eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Ainhoa Arteta eta Maite Arruabarrena.

San Ferminak heldu Laister abiatuko dira Nafarroako hiriburuko besta ospetsuak. Segurtasun neurri bereziak hartuak izanen dira aurten. 2000 poliza (guardia zibil, poliza nazional, udaltzain eta beste). 2007ko San Ferminetan Polizia Nazionalak 165 lagun arrastatu zituen, 1.100 salaketa izan ziren, horien artean 900 ohointza.

Gipuzkoarren %70 baino gehiago Pasaiako portu berriaren alde dago Ikerfel institutoak egin ikerketaren arabera, Gipuzkoarren %70-ak baino gehiago Pasaiako portu berriaren eraikitzearen alde daude. Bereziki Pasaia, Lezo eta Errenteria aldean, behar bat bezala hartzen dute, itsaso zabalean eraikia izan behar lukeen portua, hobekuntza ekonomiko eta bizi kalitate hobea ekarri behar lukeelako. %12 laitezke inkestaren arabera, eraikuntzaren onuragarritasunaz dudak dituztenak, bereziki ingurumenari egin kaltea gatik. Portu berriko sarbidea, Jaizkibel mendi azpitik egina laiteke bainan ez da oraino xuxen zehaztua nundik. Iduriz Gaintxurizketa eta Lezoko erdialdean eraikia izan behar luke. 2010. urtean portu berriko kaiaren lehen harria ezarria laiteke.

EAEko erakundeek 20.000 lanpostu sortu nahi dituzte 2012 urtea arte Eusko Jaurlaritzak eta hiru probintzietako arduradunek ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko plana sinatu dute. Orotara 12.806 milioi euro inbertituko dituzte 2012 urtea arte, 20.000 lanpostu sortzeko asmoarekin. Jaurlaritzak 5.800 milioi euro ezarriko ditu, Arabako Aldundiak 1.000, Bizkaikoak 4.500 eta Gipuzkoakoak 1.500. Lehendakariak aurkeztu bi proiektu, langile autonomoen aldekoak izanen dira, maileguen epeak dohainik luzatzeko eta 65 urte baino zaharragoak diren langileak 35 urte baino gazteagoez aldatzeko. Altzairuari buruzko zentro berezia sortuko dute, eta Bahia de Vizcaya enpresak duen lantegia haundituko dute. Bilboko Metroaren hirugarren linea bururatu nahi dute, eta laugarrenaren eta bosgarrenaren proiektuak zehazten hasi. Bestalde lau ospitale eraikiko dituzte, eta 300 hezkuntza zentrotan baino gehiagotan obrak eginen dituzte.

Euskaltel - Euskadi Frantziako Itzulian Euskaltel-Euskadik Frantziako Itzulira eramanen dituen bederatzi txirrindulariak erabaki ditu : Haimar Zubeldia, Samuel Sanchez, Mikel Astarloza, Ruben Perez, Gorka Verdugo, Iñaki Isasi, Egoi Martinez, Amets Txurruka eta Juanjo Oroz izanen dira parte hartuko dutenak. Zortzigarren aldia da hegoaldeko taldeak parte hartuko duela eta Migel Madariaga zuzendariak espero du, aurten ere, lasterketa polita eta emaitza onak lortuko dituela bere taldeak.


3

ESTROPADAK Sasoin betean sartzen ari gira, edo sartuak bezala... Mugimendu handiena Errepublika egunetik harat izaiten bada ere... Donibane Lohizunen, Jondonane bestetan egina dute beren lehen xinkakoa, bainan kanpotiar frango biltzen bada ere karia hortarat, egun horiek herritarrenak dira oroz gainetik, eta inguruko herrietan bizi direnenak. Asteburu huntan, udako lehen hitzordu nagusietarik batto Donibanen beraz, Ziburu ere partzuer, hamazazpigarren aldikotz muntatzen diren estropadak. Arraulari talde asko ariko dira aurten ere zoin-gehiagoka eta ikustekoa izaiten da zinez. Euskal giro sano batean iragaiten den lehiaketa, igandean izanen dena, goizeko 11-k eta erdietan hasiz. Ondoko asteburuan, larunbatarekin, AtunBesta, hura ere ez nola nahikoa segur! Horiek hola, lekuka segurik, arrangura dira ez dela hainbeste jende, uztail huntako behin, beren oporraldiko tokia aintzinetik arrastatua dutenik. Jaz eta horietan baino udatiar gutiago beraz? Aise goizegi da horren hola erraiteko... Bainan ezin uka badela halako beldur bat bezala hor gaindi...

SAN FERMINETAN OINEZ TXOKOA “JANTZI ZAPIA ETA ATERA MIHIA” galkadura gaitzak, autoek ezin nehorat abantza, aparkalekuak ere eskas... Ageriko jendeak zonbat estimatuko duen gisa hortako errextasuna... HERNANDO VIÑES Uda guziz, Donibane Lohizunen, herriko etxeak erakusketa berezi bat muntatzen du Dukontenea egoitzan. Aurtengoa iragan asteburu hortan ideki da eta iraunen du agorrilaren 28-a arte. Gisa hortan ohoratzen da fama handiko margolari bat, Hernando Viñes, motaz española eta luzaz Parisen egona.

KOMENTU XAHARRA Ziburun, aspaldian bazen gisa hortako solasa eta orai horra xede hori gauzatua; herriko kontseiuak erabaki du erostea portu hegi hortako egoitza xahar ezagutuenetarik batto, Recollets delakoen komentua, luzaz aduanak baliatu bulego eta bizitegi gisa. Prezioa, legezko estimutik finkatua izana, 1.129.000 euro. Freskaldi bat emanen zaio etxeari eta gero baliatzen ahalko da bilkura, erakusketa eta ikusgarri askorentzat. Oraiko ustez eskualde batean ezarriko dira arrantza mundu hortako elkarteak, joanden udako sutearen ondorioz tokirik gabe geldituak eta geroztik ahal bezala aterbetuak ondo hortan.

APARKALEKUAK LURPEZ Donibane Lohizunen, badu bulta bat karraskan obran ari direla merkatu plazaren ondo hortan lurpez muntatzen aparkaleku handi bat, aldi bat baino gehiago ja aipatua dugu hori. Orai, obrak kasik bururatuak dira. Egia erran, nahiko zituzten bururatuak uztail hasteko bainan aroa ere ez beti alde ukanik hilabete baten beranta bildua dute eta aparkaleku berria idekiko da denen buru agorrilaren 4-ean. Aste huntan, ortzegun ortziraletan, desmuntatuko dute obra horientzat ezarria zuten garabi handia, segurtasun neurri bereziak hartuz karia hortarat. Eta helduden astean, gauaz ariz, ortzegun ortziraletan, dena berrituko Victor-Hugo etorbidearen zola, lekuka andeatua obra horien ondorioz. Orduan ere neurri berezi batzu hartuak izanen dira. Aparlakeku berrian izanen da orotarat 370 autoren tokia. Horiek hola, hiri erdi hortan, uda huntan, irailaren 15-a arte, karioxago beharko da pagatu autoaren karrikan uztea. Oreneko euro bat eta erdi, orai arte baino 30 zentimo gehiago beraz. Herriko kontseiluan, ezkerreko eta abertzale arranguratu ere dira hortaz... Kariotze handixkoa dela ez idurika…

JOAN-JINKA Ziburutik hau ere: uztailaren 4-etik goiti, agorrilaren 31 arte, egun guziz, salbu igandetan, aratsaldeko oren batetik 7-ak arte, autobus berezi bat ibiliko da joan-jinka, Untxin aldetik hiri erdirat, Zokoan gaindi. Autoentzat aparkalekua segurtatua izanen da itsas-ikastegiaren ondoan. Autoa han utzirik, errextasun handiena izanen da ondartzarat heltzeko, hiri barnerat ere ba. Herriak du hori hola erabaki, ikusiz udan bazirela noiz nahi, eta artsaldetan bereziki,

JO GARAT Ziburun pausatu da 81 urtetan Joseph Garat, denek Jo deitzen zutena, gizon bat guziz baliosa, biziki ezagutua eta maitatua zena, dela arrantzaren mundu hortan, dela bestalde. Bihotz ona zuen eta deneri zerbitzu egiterat ekarria zen, badu zonbait eta zonbait jende lagundurik. Ikertzaile jarraikia ere zen, asko lan akulatuak ere sail hortan, gehienik historiari buruz, gisa hortan erakutsiz zoin atxikia zen bere herriari bai eta herri horrek daukan ondareari...

EUSKAL KULTURA LANEAN

ikastaldi bat Miarritzen agorrilean. Ikastaldi tematiko hauentzat lekuak mugatuak baitira, izen emaiteak egiten dira oraindik Baionako AEKren Kalostrape egoitzan edo deituz 05 59 25 76 09 zenbakira. Lapurdum XI aldizkaria plazaratua Iker zentroak, Lapurdum euskal ikerketen aldizkariaren hamaikagarren alea argitaratu du. Berrikuntza gainera, ale hau interneten irakurgarri baita in extenso. Lau testu luze biltzen ditu, hala nola Pierre Darlu eta Beñat Oiharzabalena Ipar Euskal Herriko izen-deituretaz, J. Cazenavena Dominique-Joseph Garat-ez, Jean Claude Iribarrenen lana J.B. Etcheberry zenaren obraz eta Xabier Itçainak agertzen duen 1860 urte inguruko idazkia, Itsasuko orduko Berrouet auzapezarena, eta horien ondoan beste hainbat artikulu, laburragoak. hamaikagarren zenbakiaz gain, hamargarrena ere interneten da irakurgarri eta aitzinekoak ere sartzen ari dira. Hala ere, zuen artxiboetan atxiki nahi duzuenek, usaiako liburutegietan atxemanen duzue 25 eurotan.

EKEk hamabost elkarte lagundu uebguneak ontzen “Eduki” deitu programaren barnean sartu dira 15 elkarte horiek joan den urritik maiatza arte. Euskal Kultur Erakundeko teknikari bat lanean ari izan da elkarte horiekin beren uebguneen lantzeko. Hara zein diren elkarte horiek : Ikerzaleak, Dariola, Tokia eta Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak, Itzal aktiboa, Euskal Herria Zuzenean, Bardozeko gaztetxea, Itoiz kantatuz, Xiberoko Aitzindariak, Baigorriko Arrola dantza taldea, Jean Bordaxar laukotea, Zirrimarra, Arraga abesbatza, Elaudi taldea eta Haize Berri kultur zentroa. AEKren udako ikastaldiak prest Udan honetan euskara ikasteko eta baliatzeko ikastaldiak proposatzen ditu AEK-k. Aurtengo berrikuntzak, ikastaldi arruntetarik aparte bereziki gazteei zuzendu aste tematikoak izanen direla : mendi ikastaldi ibiltaria uztailean, eta dantza/urkiroletako

San Ferminak gainean ditugu eta Nafarroa Oinez 2008 antolatzen dutenek urtero Takonera parkean izaten den Oinez Txokoaren programazioa antolatu dute. Jaso Ikastola Iruñeko ikastola izanik, aurten programazio berezia egin nahi izan dute San Ferminetara etorriko diren euskaltzale guzien gozamenerako. Horrela, betiko bokata eta edari zoragarrietaz aparte, aurten berritasun ugari aurkituko dituzte Oinez Txokoan. Egunero (uztailaren 6tik 14ra) eguerditan musika taldeak izanen dira (trikitilariak, txistulariak, bertsulariak). Beraz, badakizue, San Ferminetako eguerdi beroetan “vermouth” goxo bat itzalpean hartu nahi baduzue, zoazte Oinez Txokora eta jarri lasai hango terrazan. Hau guzia Oinez DJ-ek prestatzen ari duten musikarekin eta Oinez Sukaldariek prestatuko dituzten frito eta pintxoen usainarekin. Baina aurtengo berritasunak ez dira hortan bukatzen, gauez ere aparteko giroa izanen da Oinez Txokoan. Izan ere, su artifizialak ikusten bokata gozo-gozo jan

ondoren, kontzertuak izanen dira. Gauero musika dantzagarriarekin gozatzeko aukera izanen da, beraz, bikote edo koadrilarekin “dultze meneoa” praktikatu nahi dutenek, doatzila Oinez Txokora. Mashara, Trikidantz, Makuluken, Tapia eta Leturia eta beste batzuk han izanen dira, hala nola Anestesia, Arima sutan, Zenzerock, Hautsi, Azken Hatsa, Akatu eta abar. Hauxe da, beraz, Nafarroa Oinez-ek San Ferminetara Euskal Herriko puntu ezberdinetatik etorriko diren lagunentzat eta Iruindarrentzat prestatu duen egitaraua. San Ferminetan euskal giroa aurkitu nahi duenak badaki nora joan. Alde Zaharrean aurkituko duzue Oinez Txokoa (Takonera parkeko Vista Bellan). Baina San Ferminetan alde zaharreko karriketan ez galtzeko, hortxe duzue harat heltzeko mapa. Egitaraua eta informazio gehiago : www.nafarroaoinez.net.

EUSKARAREN OFIZIALTASUNA BEHAR-BEHARREZKOA

Euskararen egoeraz mintzatu dira, Jojo Bidart irratilariaren inguruan, Jakes Bortairu Euskal Konfederaziokoa, Paxkal Indo Seaskakoa eta J. Claude Iriart EEPkoa.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak ezagutarazi dauzkigute IV. Inkesta Soziolinguistikaren emaitzak. 2000 presuna galdezkatuak izan dira hemen gaindi 2006an, hiru eremu berezitakoak : Baiona-Angelu-Miarritze / Lapurdi gaineratekoa / Baxenabarre-Xiberua. Iparralde huntan euskara egoera oso larrian dela agertu da, buruz beheitirako bidean : %68,9 erdaldun, %22,5 elebidun, %8,6 euskararen ulertzaile (bainan ez mintzatzaile). Elebidun horietan, %64a 50 urtetik gorakoa da. Esperantza emaile den pundu bakarra : 16-24 urte bitarteko gazteetan, elebidunen kopurua doi bat emendatu da. Bertze argitasun frango agerian uzten ditu inkesta horrek, hemen agert ez ditzazkegunak osotasunean toki eskasez. Hitz batzuz laburbiltzeko, hauxe erran

ginezake : gure hizkuntza galbidean da, 15 urtez 18.000 hiztun galdurik, epe berean hemengo jendetza 30.000z emendatu delarik ! Euskal Konfederazioak eta Euskararen Kontseiluak galdegiten dute, ondorioz, hizkuntza politika ausarta eta eraginkorra gaurdanik bideratua izan dadien, babes juridiko batekin. Hots, euskarak ofizialtasuna baitezpadakoa du, bizirik iraun nahi balinbadu : “euskarari ofizialtasunik ez emaitea, jan gabe bizitzea bezala da”, diote bi egitura horietako arduradunek. Gehituz, Euskararen Erakunde Publikoak euskararen ofizialtasun horren eskuratzeari behar duela berehala lotu, Frantses Estatuari hori eskatuz, eta gure hautetsiek halaber, beren ele eder guziek hori gabe deusik ez bailukete balio !


4

KANBO

MAKEA - LEKORNE

SENPERE

Bernadeta eta Dominique-n ezteiak Lagunek egin bertsuak eta kantatu dituztenak. Atxik kantua, kirolarekin batean ! Gora Bernadeta eta Dominik !

Fedearen aitormena Ekainaren 15eko igandean gure herriko 20 gaztetxok ospatu dute fedearen aitormena, lehen komunione handia deitzen zen eguna. Igande hortan izan dugu meza nagusi bat osoki ederra. Bai nexkatoek eta bai mutilek irakurtze guziak erdaraz eta euskaraz eta kantika gehienak euskaraz zoin polliki ikasiak gazte horiek eman dauzkute. Biba zuek gazteak. Nunbeitan urte batez izan ditutzuen erakaspenek eta igandeko egun hortan hartu xede onek izanen ahal dituzte behar litazken ondorio onak. Goresmenak hartze dituzte urte guzian gazte horietaz arduratu diren katexiztek bai eta ere zinez ederra zen igandeko zeremonia moldatzeko arduratu direnek.

(Airea : Egun da Santi Mamina) ERREPIKA Bernadette zure senarra Da segur gizon azkarra Eguntik goiti da Makearra Hemen argitu beharra Hizketan elegantzia Emanez beti grazia Usu Otsoren hitz ederretik Urrunago da egia Futbola du gustukoa Maila Messi-n heinekoa Eskuen bidez ta gorputz osoz Gelditzen du kontrakoa Dio dela laborari Ardi deizten ere ari Panpi(re)n hitzetan entzuna dugu Bordan ez dela ageri

BAIONA

Egur (eg)iten badu joko Gorputza hortako trunko Bainan adarra altxatzekoan Pizua da soberaxko Maite du ere hargintza Dio dela peon gaitza Ai ! ze domaia pala(re)n giderrak Emaiten baitio pintza Ez da ere gaitzikorra Ez noski galtzale txarra Alta galduta, beti marmarka Egiten digu mutturra Ez da ez dena hoin gaizki Diru kondan zoin poliki Sosa pezetez emaiten zigun Hiru aldiz gehiegi Hauk dira hauk alde onak ! Orain aldiz zorionak Bernadette Otso, elgar maitatzen Goxa ondoko egunak. Ezkontza Maritxu Iramuno eta Jean Carn-en ezteiak iragan dira alegeraki Makean, eta hemendik landa Arrosan ! Gaurko bikotea bizi da jada Maritxuren sortetxean, Airoski egoitzan eta espos laguna Orthevielle herrikoa du. Jada Jean laketua da gutartean eta egoitza berri baten egiteko xedetan dira ! Beraz, zoriontsu izan dadila gutartean egonen den bikotearen biziaren segida, eta gutiz ez hutz gu guzien goresmen herrikoiak, zuek aitama maiteek, eta gaurko urtso alaiek ! Lasterketa Lasterka, goi mailean erraiten ahal da kirola gogorra dela, eta gainerat boneta handi hori ardiesten delarik ! Bai, lehen egin du Auxoberri Xemartinek Larresoroko Peio Noblerekin, Hirukasko titulua ardietsirik, berekin ere heldurik Bitiriñako Laxague anaiak. Erranen dut ere Xemartinek asko titulu badituela irabaziak, gainerat, eta ohartu naiz sukaldea jada polliki betetzen ari duela ! Eta bere espos laguna, eta Andre eta Xan semettoak, ez direla ttonttoak, eta lorietan direla aitak irabazirik ! Bai, etxe batean, auzoen artean eta herrian, guziak batean jokatzen direlarik, helburua goresgarria da ! Gora Xemartin ! Mezen tenoreak Larunbatean Lekornen 20.00etan eta igandean Makean 10.30etan. P.I.

Kermeza Igande honetan dugu herriko kermeza. Usaiako egitaraua proposatzen daukute antolatzaileek. Besta eguna hasiko da elizan, 10.30etan emana izanen den mezarekin. Mezatik landa KANBOKO IZARRAKO musikariek eremanen gaituzte Etxehandirat eta hor jarraikiko da besta. Lehenik, 11.45etan aperitifa, kolegioko BOST ITURRI korala eta GaraziBaigorriko GAZTEAK taldeak alegeraturik. Gero bazkaria, 12.30etan, menu hunekin : meloina, patea, xingarra, bildoskia ilarrekin, entsalada, gasna, sagar bixkotxa, 18 eurotan arnoa eta kafea barne. Menu berezi bat izanen da ere, 8 eurotan, haurrentzat : patea, xingar xuria, xipzak, sagar bixkotxa. Bazkaritik landa,15.00etan, JEIKADI dantza taldearen ikusgarria eta HEGALKANTA kantari taldearen kontzertua eskainiak izanen dira urririk. Aratsaldearen bururatzeko, fortunaren errota eta bertze joko frango haur eta helduentzat proposatuak izanen dira, mus lehiaketa ahantzi gabe. Besta eguna bururatuko da afariarekin, 19.00etan, eguerdiko menu berekin. Kanboko talde batek alegeratuko du afaria. 23.00etan, zozketaren tiratzea eginen da. Denak gonbidatuak gira parropiako besta egun hortara.

Jaun erretora - andere Michèle serora eta katexiztekin gure gaztetxoen zerrenda pollita (arg. Studio de la Nivelle)

AZKAINE Bataio Kepa Dufau haurra eta Eneko BerhoClaude Jainkoaren haur eginak izan dira sakramendu hortaz. Osasun eta zorion haurreri. Goresmenak etxekoeri. Ezkontza Ortzirale huntan elgarretaratuko dira Elorri Darretche eta Jean Galbague. Bizitze zoriontsu eta luze bat zueri. Familia guziari goresmenak. Adin goxoa Elkarte horrek lehengo astean izan du gure elizan meza urteko hilen fagoretan. Gero otruntza deusen eskasik gabe Bil Toki gelan. Guziak osoki ontsa joan dira. Kermeza Meza bat izan dugu xoragarria, haurrek dute egin animazionea ederki lagunduak

zirelarik. Denbora ere alde jendea ibili da eta arratsaldean haurren eskolen besta zen Xurion. Appel detresse Elkarte horrek iraganazi du kamiona Nantes hirirat 1400 kilo gauzarekin, maluros direnen fagoretan. Astearte huntan joaiki dira berriz. Mereximenduak lan hortan ari diren guzieri. Pilota Jon Laduche eta Marc Berasategi-k, Ligako finalerditan galdu-eta, beren bidea segituko dute asteburu huntan Frantziako txapelketan. Jakin behar da ere bigarren mailan Iñaki Etcheverry-k eta Michel Ondarts-ek beren tokia atxiki dutela helduden urterako. M.L.

Besten batzorde extramunizipala berregituraturik Henri Lauqué baldin bada beti batzordearen buru, hogei dira kideak orain arteko berrogeien ordez. Sei gehiengoko hautetsiak : Martine Bisauta, J.R Etxegarai, Aitor Arandia, Isabelle Doucet-Joyé eta Thomas Jaussaud. Ezkerreko oposiziotik Jérome Ager eta Mathieu Bergè, azkenik BPCeko Yves Ugalde. Groupement des Associations Bayonnaises federazioaren izenean Laurent Roux presidentea, Orkonponeko Andde Lascoumes eta Jeanjo Marmouyet Erronda Peñakoa. Jano Fourcadek Patxokia ordezkatuko du ; Pierre Barat eta Mikel Otxandianok ostatuak ordezkatuko dituzte ; Maider Etxoan mintzatuko da bi emazte kolektiboen izenean, eta Maite Axiari alkologiako elkartearen ordez ; Gerard Iribarrenek zentrotik urruneko auzoak ordezkatuko ditu ; azkenik, Kriztian Paillaugue Baiona/Bandaren izenean, Frank Ethéve Basoko Lagunentzat eta Roger Goienetxe karrikaldi euskal arratsaldetako programa herrikoia ordezkatzeko.

SARA Larrungo oihartzunak -Kermeza : Gure eliza, Santa Katalina kapera, Apezetxea, Seroreta, horiek denak dire parropiako ontasunak, gure arbasoek beren izerdiz xutik emanak. Itxura pollita dutela denek plazer osoz ikusten dugu. Kermezaren mozkinari esker egin ditake hori. Horri buruz, gogo oneko laguntzaileak dohainik dabiltza gure etxetan. Itxura guzien arabera, bai herria, bai parropia, esku honetan ditugu. Lagun ditzagun. -Pilota joko garbin : Xitoen mailean H. Etcheberri, E. Vidal, S. Mestelan Urruñari nausitu dira 40-21. Gazteen mailean T. Peyresalas, M. Arrieta, A. Azcarragak Hazparne garaitu dute 40-26. Finala jokatuko dute uztailaren 9an, arratsaldeko 3etan Kanbon, bertze finalerdiko irabazlearen kontra, ala Angelu ala Garazi. Aupa mutikoak, aintzina ! Ez lotsa, xapela hor duzue esku menean. -Ehorzketa : Eritasun luze baten ondotik pausatu da gure herritar Kattin Bublavy, 81 urterekin, sortzez Perurena. Familia guziari eskaintzen ditugu gure doluminak. Pentsamendu samur batez oroit gaiten arta etxetan diren eriez. Laster agian ikusiko ditugu beren familietan, pizkorturik. P.D.

ITSASU Sortze : Ekainaren 18an sortu da Baionan Lélia BELLOCQ, Mikaël BELLOCQ eta Amélie RONDOT-ren alabatxoa. Lavaud-Olhagaray auzoan biziko da familia hau. Ongi etorri Itsasurat ! Ezkontza : Joanden larunbatean, ekainaren 28an, ezkondu dira Herriko Etxean Christian BORDA eta Sara VALENSUELA LASA (Iruñarra – familia ere badu Elizondon). Iriberri Zaharrean kokatuko da bikote berri hau. Zorionak ezkont berrieri eta bide on !

HARPIDE ZAITEZ HERRIA A S T E K A R I A R I - urtesaria, I PA R R A L D E A N HEGOALDEAN

HAZPARNE Gertakari latza Iragan astezkenean, ekainaren 25ean, berria zabaldu da Ezkia Ikastolako burrasoetan, pidaiaz Zarautz Gipuzkoako herrirat juanak ziren haurretarik bat zendua zela. Estebe Arbelbide, 8 urtekoa, Heletan, Hazparnen eta auzo herrietan ezagutua den familia batetako haurra zen. Laugarren estaiko logela leiho batetarik erori da gauaz, nehork ezin baidezake erran zer gertatu zaion. Gertakaria jakinez geroz, bertze haurrak herrirat itzultzen ari ziren denboran, burraso guziak, Ikastola ingururat bildu dira, elgarren sustenguz. Etorriak ziren ere Hazparneko auzapeza eta hautetsi batzu. Ondotik, suprefetaren galdez, SAMU-ko psikologo artatzaile bereziekin eta Seaskako arduradunekin, antolatu dute psikologia talde bat, elgarrekin erabakitzeko zer izanen ziren haurreri buruz ibili behar ziren ele eta urratsak. Haurraren burrasoak eta ere Ikastolako familia guzia gogorki hunkiak izan dira, ezin neurtuzko izigarrikeria hortaz. Estebe-ren ikastegiko lagun gehienak izan dira, beren burrasoekin, azken agur baten egiterat bere etxerat. Denek lagun mina zaukaten, hain zen haur goxoa. Ikastolako erakaslek eta burraso elkarteak biziki barnaki bizi izan dute zorigaitz hori, bainan hunek gehiago lotu ditu elgarri eta guzien egitate lehena izan da beren sustenguaren ekartzea dolutan den familiari. Nahiz badakigun etxekoek eta hurbilekoek ezin ahantzizko orduak jasaiten dituztela, agiantza dugu bihotz minak eztituko direla, biziak gaina har dezan ezin onetsiari. Euskal Herriko pilotako finalak Badu jadanik zenbait urte Euskal Herriko pilotako finalak Hazparnen hasten direla. Uztailaren 6an hasiko dira lehiaketak 10.30etako luzeko partidarekin. Aratsaldean esku huska 2 finala izanen dira, 4.30etan gazteak eta 5.30tan helduak. Goizean astearen hastapenaren ohoretan, 10 orenetan izanen dira 4 sariztatze : urteko bi buruzagi hoberenak (gizon bat eta emazte bat) ohoratuak izanen dira eta urteko bi plekari itxaropentsuenak berdin, neska bat eta mutil bat. Peio eta Pantxoa kantariak hor izanen dira kari huntarat. Aste hortako egitaraua agertua dute ere eta aipagarri da hau elebiduna dela “Euskarari Bai” elkartearekin izenpetu ageriaren ondorioz. Asteazken aratsean ere izanen dira finalak Hazparnen, larruzko paleta tresnarekilakoak. Adrien Camino Ligako lehendakariak dei bat agertzen du pilotaz arduratu nahi duten guzieri. Helduden urrian dira arduradunetan aldaketak eta karia hortarat pilotazaleek berenaz gehiago eman beharko dutela iduritzen zaio.

Adrien Camino Ligako bulegoan

50 € 60 €


5

BIDARRAI Oroitharria Pagalepon pausatua izan da joanden ortzegunean, ekainaren 26an, Jeannot Ustaritzen oroitzapenez zizelkatua izan den oroitharria, haren heriotzaren urtemugakari. Bere hautsak barreatuak izan ziren eskualdean aurkitzen da oroitharria, gain hartarik Bidarraiko herriari so bezala, hitz hauekin : “Hemen datza Jeannot, 2007-06-26”. Handik iragaitean Iparlara buruz, ezagutu dutenek egin bezate oroitharriaren aitzinean geldialdiño bat.

“XIBEROKO JAUNA”

PASTORALA

Araztegiaren estreina Joanden ostiralean estreinatu da herriko araztegia, ur zikinen tratatze gunea. Kari hortara, araztegia eraikia izan den Xipaxilo aldean bildu dira “Lyonnaise des eaux” eta Hastoy enpresetako arduradunak, obrak kudeatu dituzten Safege-ko Beñat Oiharçabal eta Patrick Hirigoyen, gure herritik Beñat Berhouet auzapeza, Jean Michel Anchordoqui eta Beñat Minondo hautetsiak, herriko langileak eta auzo herri batzutako auzapezak, Eihalarreko Erramun Minondo, Donazaharreko Pierre Eyherabide, Jatsuko Jean Michel Bidondo, Lakarrako Claude Ibargaray, Ortzaizeko Martin Elgue, Jean Baptiste Lambert Baigorriko auzapez eta kontseilari orokorra... Patrick Hirigoyenek deneri xeheki esplikatu diote araztegiaren ibilmoldea. Araztegia bera ingurumen egokian eraikia da, begien bistatik bazter eta naturaren errespetuan, molde sanoenean, 265.000 euro gostairik. Joanden udaz geroz martxan da araztegia, gaur herriko 85 etxe junta litaizkeelarik ur zikinen biltzeko sareari : mementoko 30 bat etxe baizik ez da haatik sistema horri lotua, gaineratekoek urte bat barne beharko dutelarik lotura egin. Urbide sare hortako obrak Irisarriko Sobatp eta Hiriart enpresen esku ziren (855.000 euro). Goresmenak herriko hautetsi taldeari, 3 urte barne beharbeharrezko obra horiek eginarazirik, dena ez bada ere Erdian Beñat Berhouet auzapeza, haren sahetsean oraindik arras bururatua ! ezker aldean Patrick Hirigoyen Safegekoa

LASA Ezkontza : Ekainaren 21ean espos ginituen Sandra Lalle eta Sebastien Iribarne Aldakurria Sagarnotegiko bikote gaztea. Herriko etxeko eta elizako urratsak bete ondoren Arrosako bidea hartu dute ezteilierrekin Kattina ostatuan besta egiteko. Biharamunean aldiz ospatu dute Elaia beren bigarren alabaren bataioa. Goresmenak zueri eta familia guziari. Abiatua duzuen sail eder hortan desiratzen dautzuegu bizi luze eta uros bat elgarrekin. M.G.

JUTSI Herriko pestak Asteburu huntan ditugu herriko pestak. Larunbatean 20 orenetan zikiroa izanen da eta denak etorri arau segidan zerbitxatuak izanen dira. Ondotik dantzaldiaren aldi “Entzun” taldearekin. Igandean 15 orenetan Mus xapelgoa orori idekia eta arastirian afaria : bakalaua, lukinkak, gasna, bixkotxa eta kafea. Asteartean 20 orenetan, talo ta xingar alaitua. Ongi etorria segurtatua da. P.L.

LARZABALE ZIBITZE 40 urte - Joanden igandean Jondoni Petriz ospatu dugu Zibitzeko elizan gure Oztibarreko apeza den Michel Arrossa-ren ordinatzearen 40 urteak. Bere predikuan orhoit arazi dauku nola 1968ko urte hortan bazuen apeztu zen gazte lagun bat Oztibartarra, hau zelarik Jutsi Otsaraneko Frantxua Salla 9 hilabeteren buruko Mugerren bikario zelarik ixtripuz zendu zena ; horren aipatzeak gogoratu dauku orduan senditu ginuen pena izigarria eta ezin ahantzizkoa egonen dena. Meza ondoan denak gomitatuak izan gira apezetxerat nun Herriko Etxeak eskaintzen baitzuen bixkotx eta edari hoberenetarik. Goresmenak beraz gure jaun erretorari eskertzen dugula ber denboran zortzi herrietan egiten duen zerbitxuarentzat eta hamar urteren buruan berriz hitzordua Jainkoak nahi badu… P.L.

HELETA Dolu Denek jakina dugu Estebe Arbelbide Bizkaiko 8 urteko mutiko ttipiaren heriotze ixtripua, harriturik, boz gabean ezarri gaituen berria. Esteberen ehorzketak iragan dira ibiakoitz aratsaldean elizan ezin kokatuzko jende ostearen aintzinean, Barnetche erretor eta Xipri osabaren inguruan beste sei apezekin, Hazparneko ikastolako bere lagunek eskaini kantua, erakaslearen lekukotasuna, amaren amodiozko hitzetaraino, guziek ezartzen zutela jendea begiak bustirik sendimenduzko otoitz giro batean, berextearen, betiko berextearen tenore artean. Milesker Mixel eta Fabienne Esteberen aitamak, zuen ezin izartuzko lekukotasunaz. Jakin ezazue zuek, Juhane eta Lali haurridek, Bizkaiko familia guziak, heriotze hortaz hunkiak diren guziek, juntatzen girela zuen nahigabe handian esperantzaren argiari. Kermeza Doi doia oroitarazteko igande 13an dugula kermeza, goizeko askari, 10.30tako meza, ondotik bazkaria. Helduden astean xehetasun osoen beha egoitean, jada har ezazue gogoan igande hori. Meza tenoreak Larunbat aratsean, 9 orenetan Landibarre Martinen. Igandean 9 orenetan Mehainen, Armendaritzen. 11.00etan Iholdin, Heletan, irratietan. Pilotako finalak Erregelun Palantxa zoingehiagoka bururatua da. Ibiakoitz huntan emazteen finalak jokatuko dira aratsaldeko 3 orenetan. Gero, lau, bost eta sei orenetan gizonenak. Ondotik zintzur bustitzea, gero afaldu nahi duenak izena eman Ttotte Larre deituz (0559376281). Herritarra

ARROSA Bestak Gazteen komiteak jakinarazten du herriko bestak iraganen direla uztail hunen 4etik 7 artean. Besta on guzieri !

AZKARATE Herriko bestak Asteburu huntan ditugu herriko bestak. Ortziralean hasiko dira, aratseko 8etan, zintzur bustitze alaitu batekin. Ibiakoitzean, aingira jatea eta afari herrikoia, Askaiak eta Sorgintxu taldeek alaiturik. Igandean, 10.30etan, meza nagusia. Ondotik, herritarren aperitifa. Aratsaldeko 5etan, bertsu saioa eta mutxikoak. Ondotik, talo ta xingar Holako taldearekin.

Aurtenko pastorala Ezpeizen emanen da, Maule-Donapaleu bide bazterrean, üztailaren 27an eta agorrilaren 3an, igantekari, egünaz. Xiberoko azken jauna Oier (Auger) III-a izan zen 1300 ürte üngürüan, “Errege maradikatüen” denboran. Bizi güzian güdükan erauntsi züan, batean Xiberoaren alde, bestean Nafarroako erresumaren zerbütxüko. Bere “probintziaren” autonomia zaintü nahi züan Akitaniako dük ingelesaren aitzi eta kontre. Azkenean indarraren aitzinean amore eman behar üken züan eta Xiberoa ützi. Nafarroako errege-erregiñek beren zerbütxüko hartü züen, “Picombre”, arradako jaun eta armadaren bürü izentatüz. Gobernüko deliberoak sinatzen zütüan eta bere zigiluaz bermatzen, horrez Xiberoko lekua (lehoina) lehen aldikotz agertüz. Atharratzeko hiri berria eraikarazi züan 1299an eta Etxarri-Aranatzekoa 1314ean. Xahartürik hil zen 1318an, Nafarroan. Nafarroako historiak lekü handia dü beraz antzerki hortan. Nafarroako himnoa hitzünen da bai sonüz, bai kantüz, balio dü, hanitx eder beita. Pastoralak 23 jelkaldi dütü, 12 kantore, hiru güdüka, gehi bürüalano heltzen ez den bat, türk andereen hiru jelkaldi : ez date debeiatzerik. Gaiheala, haurren jelkaldi bat, Xiberoaren kontalari, eta Nafarroako erregiña Joana I.-aren mintzaldi bat, Parisen “College de Navarre” famatüaren estrenan, hori “Ecole polytehnique” ospetsüaren arbasoa baitate. Ez arren gütiz ütz !

BAIGORRI San Josepe eskola Ikusgarria : Ekainaren 6an, aratsaldeko 18.30tan San Josepe eskolako ikasle gazteek aurkeztu dute Bil Etxeko salan komedia musikal bat : “ Xan oihan misteriotsuan ”, urte guzian landua izana dena. Lehenik 2 eta 3garren zikloko haurrek pentsatu eta idatzi dute ixtorio bat euskal mitologiako pertsonai bat hautatuz (Basajaun, laminak…). Ondotik Frantxua Cousteau antzerki erakasle eta Stéphanie Gayan musika erakaslearen laguntzarekin antolatu dute ikusgarri eder hori, antzerkia, kantua et dantza elgarrekin nahasiz. Hor zen ere Tolosatik etorria musika talde bat, egun hortako muntatua. Milesker beroenak ikusgarri hortan parte hartu duten guzieri. Bidaia : San Josepe eskolako CP-koek eta haundien mailakoek bi egun eta egun bat pasatu dituzte Irisarriko “Ospitalea”-n. Horra zer egin duten : “Musika egin dugu Pantxix Bidartekin eta musika tresna harrigarriak hunkitu ditugu. Lehengo joko batzu ikasi ditugu : oiloa eta mirua, astoak, harria gorde-gorde… Kondatzaile batek (Maider) ipuin batzu kondatu dizkigu frantsesez eta euskaraz ”. Zinez goxoki ginen han. Milesker haundi bat erraiten dugu Anne, Manu eta deneri !”. Heriotze Angelun zendu da Jean Dubloc, 88 urtetan. Bere emaztea Gaxuxa baigorriarra izanez, ehorzketak hemen iragan dira ortzegun goizean. Hiru haurren aita, armadan eta ondotik Dassault lantegian ereman du bere denbora. Gure doluminak nahigabetan den familiari eta bereziki Bidart “Kuxkurrio” eta Etcheverry, hemen ongi ezagutzen dituguneri. Kermeza Igande huntan dugu kermeza. 9.00tan Irulegin meza eta 10.30tan Baigorrrin. Horien ondotik, bixkotxa saltzea izanen da. Eguerditan, Plaza Xokon, zintzur bustitzea, ondotik, herritarrek bertsuz eta kantuz alaitu bazkari herrikoia. Prezioa : 18 €, haurrentzat 8 €. Arratsaldean, 16.00tan, edan leku, joko eta ausagailuak denentzat. 19.00tan zozketa. Jin gustian, ongi etorria segurra. Suprefeta bisitaz Gaur egun, laborarien egoera frango kezkagarria da, bereziki mendialdean eta hazkuntzan ari direnentzat. Erostekoak gero eta kariago doatzi : zaldareak eta

luzernak % 60-a, onkailuak % 50-a, erregailuak % 70-a. Gainera FCO eta agalaxia eritasunen arazoak. Aldiz, saltzeak, ahatxe eta bildots, gero eta apalago. Horiek denak hurbiletik sendiarazi nahiz, FDSEA eta CDJA sindikatetan diren Euskal Herriko ordezkariek gomitatu dute Eric Morvan suprefet berria hemen gaindi, beraiekin etxalde zonbaiten ikustera. Ortzirale goizean, itzulia Urepele gainean hasi dute Tote Falxaren etxola eta artaldeari behakoa eginez. Ondotik Baigorrira etorri dira, Auzo ttipian, Bercetchea, hemengo laborantza ongi itxuratzen duen etxaldearen bisitatzera. Roger eta Mirentxu Jauretche behi haragitakoak eta ardi esnea egiten dutenek xeheki azaldu diete, egun mendiko etxalde batek dituen arrangurak. Eguerdi aintzin, bi sindikatetako ordezkariek prentsaurrekoa egin dute, eskakizunetan zituztela bertzeak bertze, behi haragitako, ardi, ICHN, pentze eta belardieri lotuak diren primak. Aratsaldean, taldetxoak bertze bi etxalde bisitatu behar zituen, bat Akamarren eta bertzea Bastidan. Aintzineko astean, arrazoin berendako, ELB-ek lan bere egina zuen Bankan, Marc Cabanne Prefetarekin. Orai ikusiko ondoriorik izanen den ! Pilota Joanden aste ondarrean, bertze finalerdi andana jokatu da. Huna gure pilotarien emaitzak. “ Esku huska ” “ Poussins Xitoetan ”, Esain-Iribarren nagusitu 30 – 21 Sarari . “ Benjamin – Ttarroetan ” : Etchemendy – Oronos nagusitu 30 – 24 Itsasu-ri. “ Minimes – Gaztetxoetan ” : Ernautene – Labat nagusitu 30 – 27 Noizbait-eri. “ Kadet – Gaztetan ” : Gorostiague – Haristoy-ek galdu 19 – 30 Mauleren kontra. Finalak Lakarran uztailaren 5ean. “ Helduetan ”, 2garren mailan : Arambel – Palomes nagusitu 30 – 25 Lau-Herri-ri. Finala Milafrangan uztailaren 8an. “ Joko Garbian ”, “ Minimes Gaztetxoetan ” : Rozados – Indart – Falxak galdu 12 – 40 Hendaiaren kontra. “ Kadet – gaztetan ” : Lucu, Riouspeyrous, Goñi-k galdu 23 – 40 Senpereren kontra. Aldiz, Larronde – Haucq – Cadot nagusitu 40 – 30 Aviron-eri. Finala, Hiriburun uztailaren 8an. “ Errebotean ”, “ Junior – Artekoetan ” : Lissar – Ospital – Riouspeyrous - Lucu – Olçomendy-k galdu 9 -13 Amikuze-ren kontra.

“SOLAS ETA JOLAS” BAIGORRIN Basaizea elkarteak “Solas eta jolas” udako animazioa plantan ezarriko du Baigorri aldean. Uztailaren 8tik harat, egunaldi tematiko desberdin batzu proposatuko ditu euskaraz, kantonamenduko 6 urtetik 15 urterainoko haur eta gazteeri, bi taldetan zatikaturik, 6/11 urte eta 12/15 urte. Uztailaren 8an, joko eguna (zirko eta zur joko) Baionako Oreka zirko-eskolarekin (10:00-16:30 - 8 euro) Baigorriko plazan. Uztailaren 15ean, dantza/gorputz adierazpen eguna (Afrika eta Brasilgo dantzak, yoga eta beste) Biletxea ikastegian (10:00-16:00 - 10 euro). Uztailaren 22an, hip hop eguna Biletxean (10:00-16:00 - 10 euro). Uztailaren 29an eta 30ean, mendi ibilaldia Mendi Gaiak elkartearekin, Aldudeko elizaitzinetik abiatuz (12 euro). Agorrilaren 12an, arrantza eta ur ingurumenaren ezagutza, AAPPMA-ko kideekin, tokia ez oraindik finkatua (6 euro). Agorrilaren 19an, eskalada eta rafting, Bidarraiko Artekarekin, Bidarrain (9:1516:30 - 38 euro). Horietarik batean parte hartzeko, behar da lehen bai lehen Basaizearekin harremanetan jarri (0559374677 edo 0610404130) eta fitxa bat haurka bete, tokiak mugatuak izanki-eta.


6

LABORANTZA, ARRAINTZA ETA NATURA Prefeta Bankako baserri batean Aitzineko astean suprefetaren ikusten izan ondoan, hona non joan den astean ELB sindikatuak gomitatu duen Marc Cabanne prefeta Bankako Kolomia etxaldera. Etxalde honetako xifreak hartuz, laborariak jasaiten duen diru galtzea erakutsi dio. Krisia honi buru egiteko, sindikatuak neurri bereziak hartuak izan daitezen galdegin dio prefetari, hala nola gogoeta talde bat muntatua izan dadin laborantzako egitura desberdinek osaturik, 3000 euroko diru laguntza bat emana izan dakion laborari bakoitxari, gasolioaren tatsaren kentzea 3000 pintaz petik, eta mihi urdinaren xertoa osoki kitorik. Eta epe luzeagoan, laborantza politika arra ikusia izan dadin, eta diru laguntzak hobeki partekatuak izan daitezen, gaurko laguntza gehienak zerealari handienek ardiesten dituztelako. ELB sindikatuak atxikitzen du manifestaldi bat egiteko xedea ortzegun huntan, Baionan. Hegalaburraren arraintza debekatua Mixel Barnier frantses ministroaren proposamena baztertua izan da Luxenburgon, 27 euro estatuetako laborantza ministroen bilkuran. Eta hegalaburra edo atun gorriaren arraintza ez da berriz zabalduko aurten Mediterraneoko uretan. Europako adituak zatelita bidez burutzen dituzten kontroletan finkatzen dira erraiteko aurtengo atun gorri kotak jada beteak direla, eta frantses arrantzalek gezurra

erraiten dutela, diotelarik ez direla beren kotara helduak. Iduri luke Espainiako ordezkariak ez duela atun gorriaren arraintza debekua kentzearen alde bozkatu, alta hori hitzemana zuelarik. Santagraziko oihanetan Camille hartza ote ? Camille hartzak bi ardi atakatu ote ditu Santa Grazin? Hala uste dute bi artzainek, aitzineko larunbat gauarekin eta igande gauarekin ardien ikustera joan direlarik, hauetarik bi tripak airean atzeman dituzte. Ikerketa bat bidean eman dute segidan. Adituen arabera, Camille hartz arra Nafarroan sartua da, Xiberutik arras hurbil. Ikerketek frogatzen baldin badute hartzak hil dituela bi ardiak, lehen aldia litzateke Xiberuan holakoa gertatzen dela hirugarren milurte honetan. PBM aldizkariak herrietako bestak presentatzen. Pays Basque Magazine agerkariak euskal lurralde bakoitzean herri bat hautatu du, Nafarroarentzat San Fermin ospatzen duten Iruinea eta Lesaka bi herriak presentatuz. Maulek ordezkatzen du Xiberoa eta Baxenabarre aldiz, Bankako Oihansoro auzoak. Bestak izan mundialak Iruinean edo Baionan bezala edo auzotarren artekoak, argazki aldetik edertasun berarekin tratatuak dira. Pays basque magazine hiru hilabetekaria sei euro terditan bil daiteke liburu denda guzietan, loturik duen besta musika konpaktoarekin.

“ BAIONAKO KONSTITUZIOAK BI MENDE ” Eusko Ikaskuntzaren kolokioa asteburu huntan Eusko Ikaskuntzako Maite Lafourcade erakasleak nagusiki antolaturik, uztailaren 4an eta 5an bere azken kolokioa biziko du Baionako Fakultateak gaur dagon lekuan, uda huntan aldaira Baiona Ttipira egin aitzin. “Konstituzionalismoaren iturriak eta 1808ko Baionako Konstituzioa” lema pean, bi egunez jakintsun askok hitza hartuko dute. Uztailaren 4an, ostiral goizean (9:00), Jean René Etchegaray Baionako kultur axuantak, Eusko Ikaskuntzako Jon Etxabe abokatak bai eta Paueko Unibertsitateko lehendakari-ordeak kolokioa idekiko dute. Ondotik (10:00), Paueko Unibertsitateko Henri Labayle erakaslea gidari, Albert Rigaudière, Miguel Artola Gallego, Arnaud Vergne eta Jean Baptiste Busaall erakasleak

dira mintzatuko ; aratsaldean (14:30), Vincent Bru-ren gidaritzapean, Maite Lafourcade, Jean Pierre Massias, Txomin Peillen, Jose Luis Orella eta Gregorio Monreal. Uztailaren 5an, goizean (10:00), Franck Moderne (Pariseko Unibertsitatea I) gidari, Rogelio Perez, Jose Antonio Escudero, Coro Cillan Apalategui eta Jean Du bois de Gaudusson ; aratsaldean (14:30), Philippe Zavoli fakultateko zuzendariaren itzulian, Arnaud Martin, Juan Carlos Dominguez, Loïc Grand eta Rafaël Dezcallar Espainiako enbaxadorea. Bi egun horiek nornahiri idekiak dira, Baionako Fakultatean, Henri Grenet anfiteatroan. Bapateko itzulpenak segurtatuko dira erdarazko hitzaldientzat.

URDAZUBIKO ERAKUSKETA Urdazubiko plaza hegian dagon San Salvador monasterio ohian antolaturik da erakusketa eder bat, uda osoan egun guziez idekia dena (11:00-20:00). Marc Etcheverry-k errezebituko zaituzte barne hartan, sartzea euro batean ordainduz. Erakusketan 14 artista handiren obrak, 10 margolari eta 4 zizelkarirenak, orotara 400 bat obra. Christine Etchevers baionesa, Gonzalo Etxebarria xiberotartua den bilbotarra, Patxi Aranoa iruindarra (Buenos-Airesen sortua), Jose Mari Apezetxea erratzuarra, Roger Bravard ezpeletarra, Pier miarriztarra, Irkus Robles beskoiztarra, Xabi Soubelet Baztango donibandarra, Aitor Mendizabal gipuzkoarra, Annie Camacho “errorik gabeko bohamia” berak bere buruaz daukan bezala, Thomas Fischer sortzez Zurich-ekoa, Gilles Pantade Bolikostan sortua, François Marty mediku ohia, 75 urteko artista gaztea eta Jose Luis Zumeta usurbildar artista famatuaren obrak dira monasterio barneko belardi eta arkupetan erakutsiak, koloretsu, indartsu, bitxi ere zenbaitzu, dena den begi-bihotzentzat gozagarri. Euskal Herriaren gaurko margo eta zizel artearen erakusleiho arraroa ! Urdazubi hor berean dugu, Dantxarienetik 3 minututan, herri ttipi

Zumeta margolaria, bere obra baten aitzinean

pollit, herribarne berrituarekin, monasterio ohiko erakusketaz bertzalde bisita ditzazkegula ere Martine Galeria (Esteban de Lasen, Begoña Durruty eta beste batzuren margolan ederren erakustoki), herriko eihera zaharra eta ere herritik bi urratsetan den Ikaburuko lezea.

Marty zizelkariaren obretarik bat

IZTURITZEKO HARPEEN BISITA… MUSIKAN ! Uztailaren 6tik 13ra, Izturitzeko harpeak modu arras atsegingarri batean bisita ditaizke, Pierre Esteve musikariak asmatutako soinu eta doinuek lagundurik. Bisita musikal horiek egun

guziz egiten ahalko dira, aste bete batez, arastiriko 6etan. Igande huntan bisita urririk, astelehenetik harat 6,80 eurotan, izenak aitzinetik emanez (0559296472).

Enpresek eta giza erakundeek bai euskarari

EUSKAL IRRATIAK Uda da Euskal Irratietan ! Egitarau berria buruila arte. 7.00 - 9.00 : Goiz berri 10.00 - 11.00 : Airez aire 11.00 - 12.00 : Itzalean 17.00 : Zer dioxu : Astelehenetan, Punttuka : Asteartetan Gure arbasoak : Astezkenetan Mintza leku : Ostegunetan

Adi : Ostiraletan Larunbatetan : - 9.00tan : Asteko aktualitatearen bilduma - 11.00etan : Airesta. Igandetan : - 8.00tan : Gure Bazterrak - 10.30tan : Meza. - 12.15tan : Klasikoa/alboka.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 2 0 0 8 e k o U z t a i l a 0 5 - t i k 11 - r a t Berriro bi egunez : osteguna 3 eta ostirala 4an ez da lekuko emankizunik izanen, gure egoitzetan obrak izanik. Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan Uztailaren 6-an Heleta-tik Goizeko 11 etan

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

Donostiako Kursaal jauregian, Euskal Herri osoko enpresa eta giza erakunde askotako ordezkariek Bai Euskarari Ziurtagiriaren aldeko apustua berretsi dute joanden astean. Badu zortzi urte euskararen aldeko urrats hori bidean dela, euskarak lan munduan eta aisialdi denboretan aitzina egin dezan. Orain arte, 20.000 lagun baino gehiago biltzen duten 1516 egiturek dute Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratua, beren urratsen berme. Sektoreka : enpresa industrialak %13, merkataritza eta ostalaritza %37, kultura, kirol eta gizarte mugimendua %19, hezkuntza %7, zerbitzu eta finantza %20, administrazio eta alderdi politiko %1, laborantzaren alorra %2.

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Aste bat gehiago eta Kolonbiako oihan zabaletan dauden bahituek, Ingrid Betancourt barne, segitzen dute preso izanez eta, dirudienez, ez da nehor harremanetan sartu FARC-ekoekin. Aste bat gehiago beraz. *** Ondarea : Ondarea zer den badakigu. Mota guzietakoak dira : alde batetik gazteluak, Erdi Arokoak hain zuzen, jauregiak ere XVI. mendean hasi direlarik eraikitzen, leizetan diren marrazkiak, edozein mendeko margoak, eskulturak eta bertze, katedralak, elizak, tenploak, ahantzi gabe muble guziak ; bertze aldetik ondarean sartzen dira hizkuntzak eta hizkuntzek sortzen dituzten fruituak, eleberri, olerki, antzerki, kantu herrikoiak ere. Frantzian onartzen da erabiltzen diren hizkuntzak frantses ondarean sartzen direla, bainan frantses Akademiak ez du nahi sar diten Lege Nagusian. Ondaretik baztertuak beraz, nahi ala ez. Hala erabaki dute senadoreek, haien artean Cazalet (UMP), Borotrak zuri bozkatzen zuela alderdikideek hala eginik bera Madrilen zela, eta senadore sozialistak Lege Nagusia atxikitzearen alde. *** Telebixta publikoa : Sortu zen batzordeak bere iritziak eman ditu. Kontuan hartu ditu Frantziako lehendakariak eta urrunago joan ere. Halere ez naiz segur telebixta publikoaren alde jokatzen dela. Aldiz, irabazle dira TF1, “Canal +” eta M6, telebixta pribatuak sei minututarik bederatzira igaiten baita publizitatea eta, beraz, diru sartze gehiago bereganatzen dute, euroak miliunka. Eskerrak Sarkozy-ri. Erabaki zuen presidentak ez zela gehitu behar telebixta zerga eta gelditzen da 116 eurotan, egunero 30 zentima bospasei emankizun ikus ditzazkeela telebixtazale errabiatuak, hots 2 libera pagatzen duela egunean ezantza pinta 10 liberetan delarik nahiz, nik bederen eta pentsatzen dut ez naizela bakarrik, erosten ditudala ezantza, alkoola eta zigarro zigarretak bertzaldean, han merkeago baitira. Anartean, telebixtazerga apalena da mundu guzian. *** Errugbia : Bederatzigarren aldikotz heltzen ziren finalera Clermont-eko jokolariak eta bederatzigarren aldikotz galdu dute. Larunbat aratsean Tolosarrek garaitu dituzte : 26 eta 20. Partida ederra, partida atakatua. Tolosarrak dira xapeldun aurten. Jokolari guziek merezi dituzte esku zartak. J.H.


7

ETCHEVERRY - WALTARI-RENA DA ELHINA 2008 Etcheverry - Waltari . . . . . 40 Lambert I - Etcheto . . . . . . 33 Jendea mukurru bazen Armendaritzen finala huntako egunean, funtsean urte ona izan da aurtengo hau ere, dena ere. J.P. Idiart kanpo ginuen eskuko minez bainan ederki ordaindu du Laurent Lambertek, botean eta aitzineko eta jokoan ere bere aire onarekin. Halere Herve eta kubatarra berehala aitzinean zituzten laster, 14-7 (7 sake) eta 28-13 (11 sake) eta bixta kentzeko airea Etcheverryk. Handik goiti prestutu da partida Lamberten boteak ere agertuz eta Etchetoren beso gogorra. 29-34 eta 30-35etan aroa kanbia zitakeen, bainan ez, oraino sake bat Etcheverryk eta zer erran Waltariren taula luze eta punpasare karanbolatu hortaz eta bi irabazleek igandean egiten zuten pareaz. Bainan Etcheverryk hautsi du partida, eta ez bakarrik botean : 14 bote hunek eta 11 Lambertek. Sari ederrak holako sustengatzaile enpresarekin. Eskerrak. Aguirre - Saldubehere . . . 40 Goicoetchea - Jeannots . . 13 Gazteen finalak ez du usaiakoa eman, hauk denak dohainez aberats badira ere. Biziki hobeki ziren Aguirre eta Saldubehere, pare ederra ! Bainan holako pilotariak ez dituguia gehiago ikusiko plaza laxoan ? Nun dira lehengo Saint Martin, Sein, Audet, Erramouspe, Etchegorry eta besteen denborak ?

bereko bestakari, uztailaren 11n eta 13an, 6.30etan, finalerdiak : Alfaro - Ducassou eta Idiart Bessonart, eta Bielle Kurutcharry, eta Ezcurra I Mayte. -Donapaleuko bestak ere hor ditugu, uztailaren 18, 19 eta 24ean. -Zuraideko bestak ere 25 eta 27an, ondoko egunetan jakinen diren asko partidarekin. Eta izanen ahal da ere pilota beste herri askotan.

GARATENEKO PARTIDA Sorhuet - Kurutcharry. . . . 50 Larrechea - Mayte . . . . . . . 31 Astelehenean usaiako jendea partidan, eta kanpotiarrak, bakantza-oporrak ere hor baitira. Partida prestu bat egin dute pilotariek, gure ahusamenduarena. Erneago ziren biek irabazi dute, 11 bote ere bai Sorhuetek, eta 4 bakarrik Larrecheak. Pilotariek, lehen hamarrak berdintsu eremanik, 25-15 zituzten laster eta urrako hori holaxet egin da luzaz, azkenean handitzeko tarrata. Helduden astelehenean ikusiko bide ditugu : Bielle - Jeannots amaturrak batetik, Ezcurra I Ducassou bestetik. Kasu xaharrari !

Uriarte - Galarza VI . . . . . . 22 Berasaluze IX - Urberuaga 19 Sopelan jokatuak horiek biak. Berasaluze IX - Lasa . . . . . 22 Del Rey - Nalda . . . . . . . . . 19

BAIONATTIPIAN Aguirre - Jeanots . . . . . . . 50 Ezcurra - Bessonart . . . . . 40 Baionazaharreko partidak hunekin geldi, sasoina bururatzen baita aurtengoa. Ez uste izan hortan geldituko dela pilota halere, uda huntan izanen baita zer egin. Huna larri larria aipamenaren doia bederen. -Arrangoitzen Hoberenak : Larrechea - Waltari eta Ibarrola - Etcheto ikusiko ditugu larunbat huntan Arrangoitzen, 7 orenetan, lehen finalerdian, Ibarrola - Etchetoren kontra. Biharamunean, 6 orenetan, Sorhuet - Ezcurra II eta Etcheverry - Oçafrain. Finala uztailaren 14an jokatuko da 11 orenetan. -Kanbon uztailaren 3an, osteguna, aratseko 9 orenetan, Kanboko lehiaketaren lehen finala laurdena : Alfaro - Jeannots eta Lambert - Mayte. Uztailaren 10ean 21 orenetan, partida horren irabazleak eta Ezcurra I - Lazcano, lehen finalerdia. Bigarren partida, Bielle - Ducassou eta Idiart Bessonart. Horren irabazlea finalean Kanboko trinketean uztailaren 24ean, 21 orenetan. -Amotzeko trinketean, hango

HEGOALDEAN ASIER OLAIZOLAK BENGOETXEA JO! Asier Olaizola . . . . . . . . . . 22 Oinatz Bengoetxea . . . . . . 20 Xapelgo haundian bi anaiak garaituak zituen Oinatzek bat bestearen ondotik baina Etxabarriko San Fermin lehiaketa huntan, Bizkaian, lauterdian, goizuetarrak garaitu du nunbaitik aurtengo xapeldun haundia. Saralegi - Begino. . . . . . . . 20 Arretxe - Zearra . . . . . . . . . 18 Sondikan hau ere, bestea bezala. Olaizola II - Mendizabal II . 22 Berasaluze VIII - Beloki. . . 18 Diaz - Apraiz . . . . . . . . . . . 22 Beloki II - Rai . . . . . . . . . . . 17 Burgosen ere jokatzen pilota. Hauk biak han ziren. Olaizola II - Mendizabal II . 22 Koka - Begino . . . . . . . . . . 20 Andoainen ikusi da hau, Gipuzkoan. Titin - Eulate . . . . . . . . . . . 22 Goñi II - Pascual . . . . . . . . 20

Capellan - Zubieta . . . . . . . 22 Goñi II - Goñi III . . . . . . . . . 17 Mungian jokatu bi partidak, bainan galtzen Mikelek. Bego LIGAKO FINALAK Uztailaren 6an, igandez, hasiko dira Ligako finalak, Hazparnen : 10.30 luzeko partida 1. mailan, 16.30 esku huska kadetak, 17.30 esku huska 1. maila. Uztailaren 7an, astelehenez, Urruñan esku huska hiru partida, 16.00 xitoak, 16.45 ttarroak, 17.30 gaztetxoak eta Donibane Lohizunen, xixteraz, 20.30 xitoak, 21.30 lehen maila. Uztailaren 8an, asteartez, Hiriburun 10.30 juniorrak luzean, eta joko garbian 16.00 kadetak, 17.00 bigarren maila ; Milafrangan esku huska, 20.00 juniorrak, 21.00 bigarren maila. Uztailaren 9an asteazkenez, Kanbon joko garbian 15.00 ttarroak, 16.00 juniorrak, eta palaz 17.00 seniorrak ; Hazparnen, paletaz, 20.30 bigarren maila, 21.30 lehen maila. Uztailaren 10ean, ortzegunez, Bardozen esku huska 16.00 junior B, 17.00 hirugarren maila ; Mugerren emazteak frontenisean, 18.00 kadetak, 19.00 lehen maila. Uztailaren 11n, ostiralez, Angelun, Hardoiko plazan, paletaz pilota betearekin, 17.00 bigarren maila, 18.00 lehen maila. Uztailaren 12an, larunbatez, Donibane Garazin xixteraz, 9.30 ttarroak, 10.30 gaztetxoak, 11.30 juniorrak, 16.00 kadetak, 17.00 bigarren maila. Uztailaren 13an, igandez, Donapaleun, 10.30 luzean bigarren maila, jokogarbian 16.30 gaztetxoak, 17.30 lehen maila.

MIARRITZEN, UDAKO ERAKUSKETA

LEGEZKO ABISU

Uda guziz, Miarritzen, erakusketa ospetsu bat muntatzen da Bellevue aretoan. Camille Claudel, César, Oteiza eta beste artixta famatu askoren obrak agertu izan dituzte. Aurten, omenaldi nasai bat eskainiko zaio Hego Ameriketan eta Estatu Batuetan gaindi fama handia duen Julio Larraz artixtari. Erakusketa larunbat huntan idekiko da eta iraunen du helduden urriko lehen egunak arte. Julio Larraz Kuban sortua da. Badu orai 44 urte hasi zela ederlanetan, gehienik marrazkilari bezala. Geroztik, azkarki kurritua da mundu zabalean. Margolari eta zizelkari, denetan arrakasta gaitza bildua du. Sari ederrak ere baditu ardietsiak. Miarritzen agertzekoak dira Julio Larraz-en hiruetan-hogoi bat obra, gehienak arras berriki lantuak…

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔME GOUFFRANT NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 30 juin 2008, enregistré à BAYONNE le 1 er juillet 2008, bordereau n° 2008/787, Case n°2, il a été constitué une société civile ayant les caractéristiques suivantes : Dénomination : « SCI ADGARO ». Siège : ANGLET (64600), 8 rue de l’Union. Durée : 99 ans. Objet : Propriété et gestion, à titre civil, de tous biens mobiliers et immobiliers. L’administration, la mise en valeur et l’exploitation par bail ou autrement des biens sociaux. La construction, la réfection, la rénovation des biens sociaux. L’obtention de tous prêts, de toutes ouvertures de crédits et facilités de caisse avec ou sans garantie hypothécaire. Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société. Capital social : 1.000 euros d’apports en numéraire. Gérant : Madame Yvette Thérèse PUIGSERVER née DUHALDE, demeurant à ANGLET (64600), 8 rue de l’Union, pour une durée indéterminée. La Société sera immatriculée au R.C.S. de BAYONNE. POUR AVIS ET MENTION Me Jérôme GOUFFRANT

IDAUZE-MENDIRI AGUR !

Azken aldikotz iragan da EHZ festibala Idauze-Mendin. Giro bikaina, kontzertu gozagarriekin, han gaindi ibili diren askok ziotenaz. Bainan jendea eskas aire, antolatzaileek igurikatzen zutena baino gutiago : 12.000ko bat lagun, jaz baino 3000-ko bat gutiago, hiru egunez, 20.000-ko bat nahiko zutelarik arduradunek. Dena den, festibalak agur erran dio Idauze-Mendiri. Helduden urtean nun ? Hiri batean nahi lukete kokatu festibala, bertze modu batean antolaturik, dotzena bat herrik beren proposamenak eginik. Larrazken hortan behar litaike gehixago jakin…

XIBA JOKOAK IDAUZE-MENDIN Umore ona garaile !

EHZ festibala kari iragan da Xiba jokoetako Euskal Herriko finala, Idauze-Mendin, finaleratuak ziren hogoi taldeen artean : Lapurditik hiru (Angelu, Urruña eta Miarritze), Bizkaiatik hiru (Galdakao, Areatza, Etxemaritxu), Gipuzkoatik lau (Asteazu, Zizurkil, Idiazabal eta Ibarra), Nafarroatik bost (Baigorri, Amikuze, Leitza, Irañeta eta Hiruherri), Xiberoatik bat (Xiberoa taldea) eta Arabatik lau (Aiaratarrak, Eskua, Zizkiñolariak, Tutxurri). 270 partehartzaile eta 30 antolatzaile, Ellande Alfaroren inguruan. Garaile Areatzako bizkaitarrak, ondotik Ibarra eta Asteasu. Ipar Euskal herriko lehenak xiberotarrak. Bainan garaileen garaile, umore ona ! Bi omenaldi ere eskaini dira, bata duela guti presondegiratua izan den Mikel Egibar zizurkildarrari, bestea zendu berri den Idiazabaleko Xiba taldekide ohi bati.

LAN ESKAINTZA SEASKAk, 2008ko irailetik goiti, Bigarren mailako ikastetxeentzat, irakasleak eta hezkuntza arloko langileak bilatzen ditu ORDEZKETAK segurtatzeko : - Baionako Etxepare Lizeoan • Matematika : denbora erdiz eta urte osorako • Monitore Hezitzaile : denbora erdiz eta urte osorako (Kanboko barnategian) • Frantsesa : urte osorako Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan Inglesa : denbora osoz : 2008/09/18tik -> 2009/01/15a arte - Bi ikastetxeen artean aritzeko • Baionako Lizeoa eta Larzabaleko Kolegioan Fisika : denbora erdiz eta urte osorako • Ziburu eta Larzabaleko Kolegioetan Frantsesa : denbora osoz : BIARRITZ BODY FITNESS 2008ko irailetik -> 2008ko abenEURL au capital de 25 000,00 Euros dura Siège social : 35 avenue de la Reine BETE BEHAR DIREN BALVictoria DINTZAK IRAKASLEENtzat 64200 BIARRITZ • Irakasgaiari loturiko lizentzia R.C.S : BAYONNE B 490 365 780 • Euskaraduna AVIS DE DISSOLUTION • Esperientzia irakaskuntzan Aux termes d’une Assemblée Générale • Frantsesaren ezagutza on bat Extraordinaire en date du 30 juin 2008, BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK HEZITZAILEARENTZAT • Hezitzaile diploma ukaitea eta euskaraduna Interesatuak direnek - motibapen gutun bat + CV bat igor dezatela Seaskara 2008ko uztailaren 11 aitzin SEASKA - Central Forum, 19 - 10 André Emlinger plaza 64100 BAIONA Fax : 05 59 52 88 87 email : seaska@ikastola.net

l’Associé Unique a décidé la dissolution anticipée de la Société à compter du même jour. Monsieur Bruno BERTHEBAUD, demeurant à BIARRITZ (64200), 2 avenue François Mauriac, assure les fonctions de liquidateur. Le siège de liquidation a été fixé à LA BAULE (44500), 2 Allée Jean-Baptiste Carpeaux, où devront être adressés et notifiés tous actes, documents et correspondances relatifs à la liquidation. Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE. Pour avis, Le liquidateur.

AVIS DE CONSTITUTION Dénomination Sociale : ZANGO BALOIA Objet social : gestion des terrains sportifs, vente de boissons et petite restauration, vente de produits dérivés sport, toutes activités annexes pouvant faciliter, améliorer ou aider au fonctionnement et ou au développement de la société. Société à responsabilité limitée au capital de 12 000euros Siège social : Jorkyball, Parc d’activité ZI Jalday, 298 rue de l’industrie, 64500 Saint Jean de Luz Durée de la société : 99ans Gérants : Monsieur Jokin GARAT, demeurant à l’allée des crêtes, 64210 BIDART, Monsieur Sauveur GARAT, demeurant au 14, chemin de Muskoa, 64500 CIBOURE, Monsieur Philippe HAIRA, demeurant Etxetoa, Harginaenea 64480 USTARITZ Registre du Commerce et des Sociétés auprès duquel la société sera immatriculée : BAYONNE. Pour Avis - Le Gérant L’ŒIL URTOIS SARL Société à responsabilité limitée au capital de 7 622,00 Euros Siège social : CENTRE COMMERCIAL CHAMPION AVENUE DE GENEVOIS 64240 URT R.C.S : 49286347700013 Suivant délibération de l’Assemblée Générale Extraordinaire du 03/06/2008, les associés de la SARL L’ŒIL URTOIS. Centre Commercial Champion, avenue de Genevois, 64240 URT, statuant dans le cadre des dispositions de l’article L. 223-42 du Code de Commerce, ont décidé de ne pas dissoudre la Société. Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAPour avis YONNE. EURL ARKUPE Entreprise unipersonnelle à responsabilité limitée Siége social: 64100 BAYONNE 22 rue Marengo Capital social: 21.000 € R.C.S. BAYONNE 503 357 295 Aux termes d’une décision de l’associé unique en date du 25 juin 2008, il a été pris acte de la renonciation de Madame Mirentxu GUIMON épouse ESNAL demeurant à ANGLET 64600, 1 allée Iraty, de ses fonctions de cogérante statutaire de ladite société, à compter rétroactivement du 21 février 2008. Les statuts ont été modifiés en conséquence. Pour avis. Le gérant. LEGI CONSEILS SUD OUEST 3, Boulevard du Collège 40100 DAX BOULANGERIE PATISSERIE MINHONDO Société à Responsabilité Limitée au capital de 7622,45 E Siège social à IRISSARRY “Indartenia” RCS BAYONNE N° 383 527 017 L’assemblée générale Extraordinaire en date du 20 Juin 2008, décide de nommer Madame Marie Eliane MINHONDO, née CARACOTCHE, gérante en remplacement de Monsieur Jean MINHONDO, démissionnaire. L’article 14 des statuts a été mis à jour en conséquence. Le dépôt visé par la Loi sera effectué au R.C.S de BAYONNE. Pour avis - La gérance


8

Ipar Ameriketako Urrizaga familia Nevadan bilduko “ITURRITIK ITSASORA” Ziburun kokatua den PiaKantu eta soinu rres-Larzabal Untxin bazterrean kolegioak gaitzeko besta pollita eskaini du iragan asteburu hortan, Zokoako portuan iragan dena. Aroa ere errotik alde, ez baitzen guti, ikusgarri hori ibiltaria izanez, ez beraz toki bakar batean emaiten direnetarik, bainan harat eta hunat ibiliz hortako ezin asurtiagoa den auzoalde batean. Pilota plazatik Untxin ibaixkaren bazterrerat itzulian joanik, burdin-bide xaharra zeiharkatuz, azken dantzak airoski emaiteko arbolpe nasai batean... Ikusgarri berezia zinez, elgarri josiz dantza, musika, kantua, bertsuak eta antzerkia... ZORTZI HILABETEZ Holako zerbaiten abiadura bazen joanden udazkenekotzat. Ikastegiak laster bere hamar urteak bete behar-eta, zerbait berezi behar zela pikoan ezarri. Helduden irailean alabainan, Piarres-Larzabal kolegioak bere hamargarren eskola sartzea opstatuko da. Jazko azaroan beraz, hasi ziren lehen apailueri. Dantza ikusgarri bat emanen zutela gai nagusi bezala nolazpait hautaturik ura. Geroxago, dantzari aintzina bere tokia atxikiz, eta toki handia segur, musika, kantu Bertsu batzu Piarres eta gaineratikoeri zabaldu Larzabal zena omenduz zuten beren xedea, Maritxu Duperou-Larzabal sustatzaile bere lagun batzuekin, Hezkuntz taldearen kondu. Dantzari, kantari eta musikari, berrogoi bat ikasle berexi zituzten, xede horri buruz “berotuenetarik” eta geroztik, kasik zortzi hilabetez arizan dira lan eta lan. Moldatzaile kartsu zituztela Joxelu Berasategi (antzerki), Jose Cazaubon (dantza), Ortzi Hegoas-Maroteaux (musika) eta Pantxika Telleria (koregrafia). Gazte horiek oro artixta jeinutsuak agertu dira eta xarmanki agertu dute beren lan ederra. Ari beharrak zirenetan batto falta zuten joanden egunean, Bixente Moyano, berrikitan kolpatua izana. Bere lagunek hari diote eskaini joanden aratseko emanaldia, hola erakutsiz denek gogoan zutela beren laguna.

Reno, Estatu Batuak. Ipar Ameriketako Urrizaga (edo, beste batzuek idazten dutenez, Urizaga) familia arnegitarrak bilkura antolatu du heldu den uztailaren 17, 18 eta 19an Nevadako Reno aldean, XX. mende hastapenean Arnegiko Ondarrola auzoko Zeztaua etxetik Estatu Batuetara pasatu ziren Pierre Urrizaga eta bere anaia-arreben ondorengo euskalamerikarren biltzeko.

Arnegi-Ondarrolako Zeztaua-tik (biribilean) partitu ziren Ameriketara Urrizagatarrak (arg. EuskalKultura.com)

Komita, Pierre Urrizagaren lehenengo alaba amerikanoa izan zen Florance (Urizaga) Camino zenaren alabek luzatu dute eta bederen Kalifornia, Nevada, Wyoming, Montana eta Idahotik espero dira jendeak. Urrizagatarren adar ipar-amerikarra biltzen den lehenengo aldia izanen da hau eta ekitaldiak Lake Tahoe-n, eta Reno eta Gardnerville herrietan eginen dira. Lo egiteko erreserNevadako Gardnerville-n Jean Lekumberry ortzaiztarra nagusi izan bazioneak Renoko El zuen. JT ostatu euskaldunean bilduko dira Urrizagatarrak Dorado kasinoan egin (arg. EuskalKultura.com) dira. Bildutakoeri familiaren arbola genealogikoa banatuko zaie eta T-shirt bat ere prestatu da, Zeztaua etxearen irudiarekin eta elkarretaratzearen datarekin. Bilduko direnek elkar ezagutzeko xantza ukanen dute eta, besteak beste, Renoko euskaldun pikinikean parte hartu eta Gardnervilleko JT jatetxe euskaldunean afalduko dute. Bertaratu nahi duten Ameriketako edo Europako Urrizaga (Urizaga) deituradunek egiten ahal dute oraino, honako helbidera idatziz: kcamino@unr.edu. Joseba Etxarri

HOR KONPON Bitxikeriaren bitxikeria ! Lege Biltzarrean UMP-ko diputatu batek proposatzen du Lege Nagusiaren lehen artikuluan Frantziako bertze hizkuntzak frantses ondarean sartzen direla. Aho batez onartzen da. Senatuan UMP-ko senadoreek kontra bozkatzen dute, “Nouveau Centre”koek ere, Komunistek halaber, eta sozialista batzuk, haien artean Badinter, Charasse eta Melanchon. Beraz alderdi bakoitzean bi ikus-molde diputatuen eta senadoreen artean. Hor konpon, Mari Anton ! Gehexan Pontto

URA DELA ALTXOR BAT Ikusgarri ederra segur bainan ere ez idurika erakaspenez betea. Han ziren buraso, erakasle eta adixkidentzat mezu aipagarria denen buru: ura dela altxor bat, biziaren iturri nasai eta baitezpadakoa. Urik gabe, edateko eta garbitzeko urik gabe, nun gintazke alabainan? Ura, hoinbeste gisetarat zikindua eta kotsatua izaiten den ura, zoin den baliosa, eta zonbat jendek zer ikusten duten uraren eskasean, hori oroitarazia eta azpimarrarua izan da, musikaz lagundu antzerkitxo batzuen bitartez... PIARRES LARZABAL OMENDUZ Hunkigarria izan da ere Untxin bazterrerat hurbiltzearekin aspaldian zokoratua den Jende ainitz eta denak loriatuak

barku zaharkitu baten ondoan eman den aurreskua. Omenaldi bat bezala lehengo eta oraiko arrantzale guzieri. Gisa berean hunkigarri, Piarres Larzabal zenaren ohoretan kantatu bertsuak. Goraipatuz euskaldun xintxo eta leiala, bere herriari bihotz bihotzez atxikia, antzerki idazle famatua, euskal antzerki sailari hats berri bat eman ziona, euskaltzaina, mugaren bi aldetako euskalzale ainitzekin kurutzatzen zena, luzaz Zokoako erretor izan apez kartsua, jende behartsuaz griña handia beti bazuena, iheslarien adixkide, sustengatzaile eta laguntzaile guziz suharra... Duela hogoi urte hil zen Piarres Larzabal. Haren izena daukan ikastegiko gaztetxoek eskaini dioten omenaldi hori bihotz-altxagarri izan da denentzat. Muslaria

- Ortzegunean, (10.00) Baionan, Paulmy hiribidean, laborarien manifestaldia, ELB-k antolaturik -Ortzegunean (20.00-24.00), Hendaian, gaualdeko merkatua. -Ortzegunean (21.00), Miarrritzen, Elhea koroa Santa Eugenia elizan. -Ortzegunean (21.00), Baionan, hiriko Harmoniaren kontzertua De Gaulle plazan. -Ortzegunean (21.30), Azkainen, euskal-dantzak Xurio plazan, Airoski taldearekin. -Ortzegunean (21.30), Donibane Garaziko pilota plazan, zazpi probintzietako dantzak -Asteburu guzian, Angelun, bestak Blancpignon auzoaldean. -Asteburu guzian, herriko bestak Gabadin, Bastidan, Zalgizen, Azkaraten, Arrutan, Amenduzen, Jutsin, Aintzilan, Arrosan, Lehuntzen eta Lesakan - Ortziralean (19.30) Baionan, Atalante zinegelan, “Ahotsaren atabalak” kontzertua, Beñat Achiary-ren inguruan -Ortziralean (20.00), Miarritzen, kasinoan, kontzertua Tango Querido taldearekin. -Ortziralean (20.00), Hendaian, Abbadiako jauregiaren bisita musikaz lagundua. -Ortziralean (21.00), Ezpeletan, Ezpeletarrak gelan, Arraga koroa. -Ortziralean (21.30), Azkainen, herriko plazan, euskal-dantzak Ikasleak taldearekin - Ortziralean eta larunbatean, Baionako Fakultatean, “1808ko Baionako konstituzioa” kolokioa, Eusko Ikaskuntzak antolaturik -Larunbat goizean, Getarian, herriko plazan, zaharki-merkatua. -Larunbatean, Ezpeletan, kaskozkasko lasterraldi famatuak. Aratsean,

afaria. -Larunbatean (13.30), Senperen, mus lehiaketa Amotz auzoaldeko BichtaEder jatetxean. -Larunbatean (17.00-22.00), Uztaritzen, merkatu plazan, selauruhustea. -Larunbatean (21.00), Kanboko elizan, Kantuz Ari taldea. -Larunbatean (21.00), Altzain “Euskamerikan artzain” pastorala, Sohütako ikasleek emanik. -Larunbatean (21.00), Larrainen, kantaldia, Jean Bordachar, Robert Larrandaburu, Jean-Noel Pinque eta Jean-Pierre Luro, bai eta Kaliforniatik etorri Noka taldea. -Larunbatean (21.30), Bidarten, herriko etxe aintzinean, Soul Jackets musika taldea -Larunbat aratsean, Hendaian, Sagarno-Gaua. -Igandean, Ziburun, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean. -Igandean, San Ferminak haste, Iruñeko besta guziz famatuak! -Igandean, kermeza Kanbon, Arruntzan eta Baigorrin -Igandean (11.30) Donibane Lohizune eta Ziburuko estropadak. - Igandean (12.00) Donibane Garazin, Herriko Etxeko plazan, Orteseko Harmoniaren musikaldia, bere diska berria aurkeztuz -Igandean (15.00), Ezpeletan, indarjokoak herriko pilota plazan, Napurrak taldearekin. -Igandean (21.30), Donibane Lohizunen, herriko etxe aintzinean, Aistrika soinu-taldea. Ondotik, suzko zezena. Tenore berean, Erromardi auzoaldean, behi-lasterrak. -Igandean (21.30), Bidarten, pilota plazan, euskal-dantzak Xinkako taldearekin.

Herria 2964  

Herria astekaria 2964