Page 1

2008-ko Ekainaren 19-koa 19 juin 2008 1,10 €

ISSN 0767-7643

N° 2962

Arrosa batek ez du deus balio ez balinbaduzu norbaiti eskaintzen (Jose Angel Valente)

TXISTU ETA TTUNTTUN Larunbatean ospatzen da Musikaren besta. Uda gisa hortan agurtuz. Udako lehen eguna izanen baita alabainan. Udaberririk gabeko urte huntan ere uda berdin hasten Jondonane irian! Musikaren besta beraz, Jack Lang minixtroak asmatu zuena eta arraskata ederra bildua duena. Ez baditugu ere denek maite musika mota guziak, bakoitxak kausi dezake eta hauta bere gostukoa... Ez da musika mota eskasik egia erran, musika tresnak ere araberan! Txistu eta ttunttun, aspaldikoak ditugu gure herrietan, akordeoia eta organoa sartuak bazaizkigu ere beste ainitzen artean! Ahantzi gabe txalaparta, denetako lehena, aurrehistoriako denboretan jadanik ezagutua zitakeena gure mendi eta baserrietan... Bazterrak alegera ditela beraz musika jo eta jo, gogoan dugula Nietzche zaharraren gain ezartzen den ahopaldi hau: " musikarik gabeko munduak deus ez luke balio"... Beste musikarik ere hitzemaiten daukute haatik uda haste huntan. Ipar-Euskal-Herriari johan zaio "lurralde-kontratua", zonbait urtez gozatu "hitzarmen bereziaren" ildo beretik finkatua. Kontratu hori pikoan ezarria izana jende frangoren ikusmoldeak kondutan hartuz naski, mila lagunenak omen. Denek gure lurraldearen garapena zutela (eta dutela) beti gogoan. Hitzarmen bereziarentzat baino sos gutiago izanen omen da haatik. Bainan diru-alde pollita halere. 77 proiektu desberdin gauzatzeko xedetan. François Fillon gobernuburua bera jin beharra da gure ganat kontratu horren izenpetzerat. Eta erraiterat zoin maite gituzten Parisen eta hor gaindi. Ez giten izan sobera minkor. Sail baliosa izan ditake. Aintzinamendu on zerbaiten menturarekin. Bainan zendako ar ere aintzinetik dena espantu eta espantu? Musikaren besta goxoan ospatu ondoan ere, ukanen dugu irrintzinaka bozkariatzeko denbora frango! Gisa hartako aroa heldu balinbada... J-B D

PIERRE HAIÇAGUERRE ELKARGOBURUA MINTZO:

"Hazparne aldeko lurraldearen onetan beti bada segur nun zer egin"

Herriko bozen ondotik, izana da aldaketa asko herri-elkargo edo herri-erkidego horietan ere. Hazparne aldekoan, Pierre Haiçaguerre, Donamartiriko auzapeza dena hamahiru urte huntan, hautetsia dute joanden apirilean elkargoburu, Jean Falagan beskoiztarraren segida hartzen zuela. Bainan lehenik erran behar da herrielkargo horiek gero eta eragin handiagoa dutela, herrien arteko elkarlanean gero eta toki gehiago hartzen dutela. Gobernuak ere funtsean, eta aspaldixkoan jadanik, bera izan eskuineko edo ezkerreko, pusatzen ditu herriak holako elgarretaratze batzuetarat, denentzat hola hobe dela, bakoitxa arrunt berez-bere jokatzeko partez... HAMAR HERRI ELGARREKIN Hazparne aldeko herri-elkargoa sortua da duela hamahiru urte, gogoeta askoren ondotik. Gisa hortako sailari ez baita hola eta hola plantatzen. Behar da untsa ikusi zeri buruz ariko den elkargo berria. Eta hasteko, nor izanen den barne, elkargoak nun ukanen dituen bere mugak. Denboran, kantonamenduak nola nahika muntatu baziren, gehienak arras molde potretean, elkargoentzat bide egokiago bat hartu da. Eta beharrik... Hazparne alde hortako kasuan beraz, hamar herri dira elgarretaratu: alde batetik, Hazparneko kantonamenduan diren guziak, salbu Mehaine, hau Donapaleu alderat itzuliagoa dena. Heldu baita Hazparne bera, Lekuine, Lekorne, Makea, Donoztiri eta Donamartiri. Bestetik, Heleta, Aiherra, Izturitze eta Beskoitze, hau denbora batez doi bat zalantzan egonik egia erran. Pierre Moulian elkargoko zerbitzuen zuzendaria

Gilles Garay, Laguntza-Etxerat kudeatzen duena

Pierre Haiçaguerre elkargoburu berria

Orotarat, 24.209 hektarako eremua eta azkenik egin jende kondaketaren arabera 12.465 biztanle. Jendetzearen kasik erdia Hazparnen berean (5.913), Beskoitze delarik bigarren (2445), azkarki goraturik azken urtetan. Herri ttipiena, Lekuine (289), Donamartiri ez hein hortarik biziki urrun (318) ARRAMOLDAKETA BAT Lurraldearen kudeatzeko bada herrietako 31 ordezkarik osatzen duten kontseilu edo batzarra. Herri bakoitxak badu hunenbeste ordezkari, ez arras jende-arau haatik. Arrunt jende-arau ari behar, Hazparne eta Beskoitzek, bien artean baluzkete hogoi bat, gauza guti geldi litake beste zortzientzat... Finkatua izan den moldean, herri ttipiak hobeki entzunak dira eta denen buru denek arras untsa kausitzen dute hori... Hastean, Pierre Haiçaguerre ez bide zen hain bero elkargoburu jartzeko. Kargua onartu du laneko segida gisa hartarat arramoldatua izanik. Bere aldean baditu bederatzi elkarteburuordezko, horiek dira beste herri guzietako auzapezak, salbu Aiherrakoak bere tokia utzia diola bere axudantetarik bati...Hola, lana partikatua da denen artean, ez baita batere gaizkiago... "Lurraldearen garapena gogoan, bada segur denek elgarrekin nun zer egin", dauka elkargoburu berrriak. Lur-antolaketa eta ekonomia, turismoa barne, horiek ditu elkargoak bere gain, legeak hori hola manatuz. Bere gain ere, hautuak gisa hartarat eginak izanik, zikin eta ondarkinak, etxebizitza-saila, ondarea, kultura ere berdin. Besteak beste. GEROARI BURUZ Herri-elkargoak badu sei urte huntan bere egoitza berezia, Hazparneren erdian, lehengo Ary zapeta-lante-

gian. Etxe hori xaharberritua izanik. Hor ditu bere bulegoak, hor egiten bere biltzarrak. Hor aterbetua da ere Garbiki herrisindikata, ondarkinez arduratzen dena. Garbiki hortan partzuer erkidegoan barne diren guziak, bestalde Bastida, auzo hurbila alabainan, eta Iholdiko kantonamenduan diren bost herri, Iholdi bera, Irisarri, Suhuskune, Landibarre eta Armendaritze. Herrisindikat horren buru da Beñat Inchauspe Hazparneko auzapeza. Egoitza berean aterbetua da ere Laguntza-Etxerat, familia asko eta askori laguntza baliosa segurtatzen duen zerbitzua. Aterbetuak ere Eihartzea kultur-etxea, biltokirik gabe gelditua zena, Soinu-Bila musika-eskolaren bulegoa eta, sail munta handikoa hau ere, Aldatu enpresa-mintegiarekin sortu lantegi berri batzu, beren lehen urratsak aiseago egin ditzaten, bi urte hor egoiten ahal, beharrez beste bi gehiago ere... Herri-Elkargoa jarria da bere lanari geroa gogoan. "Hazparneko lurralde guziaren garapena ahal bezen moldez sustatzea gatik", dio Pierre Haiçaguerre elkargoburuak. Hasi lanetan, mapa berezi baten moldatzea denek errexki jakiteko nun diren bideak, nun ere uraren, argiaren eta telefonaren sareak. Laneko tresna baliosa izanen den mapa edo karta. Elkargoak nahi luke ere muntatu lanzelai bat, jende gehiagok tokian berean ukaiteko laneko segida bat. Pierre Haiçaguerre-k garbiki diona: " Jendea joaiteko partez lana baden tokirat, lana ekarri nahi ginuke langilea baden lekurat". Xede hauta, bestenaz ere ezantza itsuski kariotzen ari zaukun keinka huntan, holako xedea ez bada ere gauzatzeko erretxa, toki egoki baten kausitzeak berak ere buruhauste frango ekartzen...


2

• Irlandan erreferendum hura egin da iragan aste ondarrean bainan eza bozkatuz %53 baino gehiagok Europa batasunari. Alta eginahalak eginak zituzten Alemaniak eta Frantziak bereziki salbatzen ahal zena salbatzeko. Alabaina ukaldi txarra hartua zuen europear konstituzioak 2005ean Holandak eta Frantziak eza nausi bozkatu zutelarik. Oraikoan herritarren eza izan da nunbaiteko bulegozainek azken orduko hautsimautsieri eman diotena eta beraz Europako 27 herrietan irabazlerik ez da ikusten nehor ere bainan galtzale frango bai, Bayrou eta holako batzuek erran duten bezala. Denbora berean berri txarra ere hori Sarkozyrentzat, Frantziak sei ilabeteren kudeantza hartzen duen ordu huntan, hunen aldia izanen baita urte erdi batez kargu hortan, bainan eskuak hutsik bete beharko den eginbidea nolazbait. • Zaragozan Esposizio edo erakusketa haundiak hasi dira, herriartekoak, erran nahi baita mundu zabalekoak beren gisan, Aragoiko hiri nagusi hortara zernahi jende ekarriko dutenak Ebro ibaiaren sorgia hoietan. Ura dute beren gaia eta hunen bidezko lurraren garapen iraunkorra, hiru ilabete osoz bilduko dituelarik munduko ekoizle arduradunak, enpresalari, politikari, filosofo eta jakintsunak, hots, Japoniako Kyoton inguramenaz erabili ziren gogoeta heien segida zerbait bezala, bainan aldi huntan uraren inguruan, kultura eta arte mota guziak hunkituz. Horiek oro erakutsiko dira 3.400 ikusgarri edo agerraldi motaren bidez, hortako beharko diren artista guziekin. Ba ahal dira gure aldeetarik ere Piriniotan gaindi harako direnak. • George Bush amerikano presidentak bere George Bush presidenta Londresen Gordon Brown ingeles gobernuburuarekin

AISE GEHIAGO Egun hotan agertu txosten baten arabera, Pariseko Eliseo jauregiaren despendioak azkarki emendatu dira joanden urtean. Aintzineko urtekoen aldean goratzea izan da % 8,40-ekoa. Hots, despendioek 35 miliun euroren heina gainditu dute, 2006-an 32 miliunetan zirelarik nunbait han. Ez dute hori garbiki salatzen, bainan emendatze handiena gertatu da Nicolas Sarkozy jartzearekin president alkian ( alkian behar dea erran, ala tronuan egokiago litake? Bakoitxak ikus..;). Kasu huni ere haatik: gastu batzu ttipitu dira, eta ez guti gainerat! Jatekoarentzat ez da hurbiltzekorik ere aintzineko urtean bezenbat xahutu, eta edatekoentzat aintzineko urtean baino % 43 gutiago, ainitz gutiago zinez! Aldiz, despendioak doblatu dira Frantziatik kanpo egin bidaientzat, eta doblatu baino gehiago Frantzian berean eginentzat. Batzuk diote ez dela hori batere harrigarri! Nicolas Sarkozy usu etxetik kanpo dela, batean han eta bestean hemen, denak ikusi nahi, denak berak egin behar balitu bezala! Hots, Eliseo jauregian gehiago xahutzen dela segur bainan lan gehiago ere egiten! Aise eta aise gehiago!

ERRAN ETA EGIN Nicolas Hulot bazter guzietan ezagutua da ingurumenaren aldeko sail indartsu bat sustatu beharrez ari delakotz tirahala. Joanden egunean izan da Nicolas Sarkozy-ren ikusten eta ahoan bilorik gabe erran omen daizkio bere arrangurak. Iduritzen zaio Sarkozy presidenta bera errotik alde duela bainan deputatu ainitz, minixtro asko eta presidentaren hurbileko aholkulari zonbait ere batzuetan, uzkur direla, eta uzkur baino uzkurrago ere berdin. Hots, berriz

kargua bururatu baino lehen, Europan gaindi ibiliz, hautatu du ikusarte bat bezala erraitea gure kontinenteari, zernahi ele on eta adiskidetasunezko hitzekin, gu guziekin ere zaindu nahi dituen elgartasunak goretsiz, dena biltzar, mintzaldi eta bazkari, Erromarainoko bisita barne. Bistan da ez dituela denak aldekoak hatxemanen halere, bereziki zenbaiten manifestaldi txarrekin beren kexuaren erakusteko, bereziki ezkerretik. • Arabiar herriek biltzar egin dute Libian beren batasunaren hobeki finkatzeko. Kadhafi libiar presidenta zuten hor arras minbera europear batasuna Mediterraneo hortan barnegi sartzerat ez utzi nahia. Kadhafik erakutsi nahi izan du fermuki afrikar herriek badutela beren Liga eta ez dutela onartzen europear traturik beren arteko bat edo birekin, besteetarik berex. • Xinak, aski urrun eta hotz aire egona gatik Eliza katolikoarekin, huna jestu on bat egin duela Hong Kongeko apezpiku laguntzailea den Mgr John Tong Hon jaunari buruz : apezpiku lagun horri komita egin dio ondoko egunetan Olinpi Jokoetan egin beharra den estrena edo inauguratze zeremoniarako. Oraino ez baitira halere patar guziak ordoki, komitatze hori egina zaio apezpiku laguntzaileari soilki eta ez apezpikuari berari, hau ez baitu osoki gogokoa Pekingo gobernuak. Dena ere on halere eta jestu batek ere balio du. • Vietnamen ere, gobernuaren eta Elizaren arteko berriak hobeak dira, pasatuak pasatu. Hango bereko seminario bat, aspaldi diosesari ebatsia izan zitzaiona, Thai Binheko herrialdean, berriz itzuli dio Elizari Vietnam-eko gobernuak. Denbora berean, handik hurbileko lur bat, hau ere eskola baten egiteko ebatsia izana, itzulia izanen bide zaio lehengo jabe zuzenari. • Atun gorria eskastera doala itsasoetan oharturik, arrantza horren debeku garratza erabaki du Europa batasunak epe batentzat. Beti bezala, aldekoak eta kontrakoak hor ere, frantses arrantzalek eta beste batzuek diotelarik ez dela hortan oraino xuhurreria, holako neurrietaratzeko. • Egiptoko Kairo kapitalerat bildu dira nolazbait Hamas islamistekoak eta Isralego buruzagi batzu Gazako lur zerrenda hortaz konponbide bat bilatu nahiz, Siriako batzu ere barne. Batekik hor dute Omar Suleiman egiptoarra ararteko bezala, bai-eta ere, Israelgo aldetik, Amos Gilad israeldar jenerala bere herriko kargudun haundia. • Afrika-Zinbabuen, ekainaren 27an presidentaren bozkatzeko bigarren itzulia aitzin, urrun dira gauzak argitzetik. Hor dute beti alabainan Mugabe, 28 urte huntan presidenta eta galtzale dutena, eta boz edo ez boz, 84 urtetan nehondik bere kargua utzi nahi ez duena « bizi deno », berak dionaz. Hunek, bere kontrario politiko guziak preso sartzen ditu epe batentzat bederen eta deus guti egiten berak gose miserian duen herri gaixoarekin, gauzak hortaratuak baititu bere nazionean. • Xina-Sichuan aldean, duela ilabetea ukan lurrikararen ondotik, 55.000 hil edo gehiago izan baitzuten, euriteak dituzte orai berriz eta urak ainitz tokitan gaindituak edo nausituak.

ere dei bat luzatu du indar bat funtsez egin dadien ingurumenaren alde, denen onetan, bestenaz xahu girela! Erraitea ez dela aski, erranaren arabera behar direla gero gauzak egin! Nahi luke sail hortan Frantzia denen aintzineko agertzea, bestenaz ere Europa batuaren kudeantza bere gain ukanen duen sei hilabete horietan!

Euskadi 3. lerroan, giza garapenaren kondu Nazio Batuen Erakundeak ikertu du munduko 180 herrialderen giza garapen neurria, 1999tik gaur artekoa. Erran nahi baita herrialde horietako jendeek daukaten bizi esperantza, hezkuntza heina, osagarria eta bizi duin bat segurtatzen dioten irabazia. Ikerketa horren emaitzak agertarazi ditu joanden astean : Euskadi (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa) hirugarren sailkatzen da, Islanda eta Norvegiaren ondotik, bere bizi kalitatearentzat. Gero, Australia, Kanada, Suedia eta Irlanda dauzkagu. Eta azkenik, maleruski betikoak, Sierra Leone, Burkina Faso eta Ginea.

Garraiolarien mugimendua eztitu da bainan brasak beti bizirik dirau Bide nagusietan eta Biriatuko muga hortan egoera “normaldu” da, garraiolariek beren mugimendua eztitu ondoan. Hiru egunez muga blokatu ondoan, kamioi gidariek lekuak hustu behar izan zituzten bi aldetako poliza indarrek hortara beharturik. Greba aitzina segitu zuten ondoko egunetan, bainan gobernuaren ganik deusik ez dute ardietsi. Orain gehienek lana berriz hartua badute ere, erregaien prezio goratzearen mailan deusik ez da aldatu, eta den gutieneko pindar batek bazterrak berriz inarrosi ditzazke, aldi hortan taxi gidariak ere junta litaizkeelarik protesta mugimendueri.

Prentsa askatasuna aldarrikatua Bilbon eta Zamudion ETAk Zamudion “El Correo” egunkariaren kontra eginikako atentatua fermuki salatu dute alderdi eta hautetsi gehienek bai eta kazetarien elkarteek. Bi elgarretaratze bereziki antolatu dira, bata Bilbon, bertzea Zamudion berean. “Ez gara xantaiaren eta lehergailuen indarrez kikilduko” du adierazi Euskal Kazetarien Elkarteak. “Mugarik gabeko kazetariak” elkarteak bere aldetik “ETAk komunikabideen ahotsa isilarazteko erabiltzen duen indarkeria” gaitzetsi du. Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak ez dio bertzerik, “gure herrian nahiko jipoitua dagoen adierazpen askatasunari egindako eraso larria da, oso larria”, bere egunkarian idazten duenaz.

Orioko bi enpresaburu arrastatuak, iraultza zerga pagatzea gatik Orioko bi ahizpa, biak enpresaburu, arrastatu ditu guardia zibilak, Baltazar Garzon jujearen manuz, ETA erakundeari iraultza zerga ordaintzea gatik. Bordelen berrikitan arrastatutako lau iheslarien dokumentuetan da aurkitua izan ordainketa horren ageria. Maria Isabel eta Blanca Rosa Guño Azpiroz dira bi emazte horiek. Beren Usurbilko eta Aginagako enpresak ondorioz miatuak izan dira ere eta bi ahizpak preso sartuak.

Araba euskaraz bestan milaka euskaltzale Hamabortzgarren aldikotz iragan da igandean Arabako ikastolen Araba euskaraz besta, aldi huntan Arabako Errioxan, Bastidan. Bigarren aldia da herri hortan ospatzen dela besta hori eta milaka euskaltzale dira bildu, aroa dudakoa izanikan ere. Bost kilometroko ibilbidean jende lerro luzeak ikusi dira egun osoan, eta jai giro ederra animazio toki guzietan. Bastidako elkarteak omenduak izan dira, batzuk eta bertzek herriko ikastolaren eta euskararen alde eginiko urratsentzat. Alabainan, merezimendu handiz eremaki du bere ildoa Bastidako ikastolak 26 urte hontan, euskara kasik desagertua zen herri hortan.

Europear eta latinoamerikar kristau demokratak Bilbon “Think Gaur Euskadi 2020” etorkizuneko egitasmoaren barne, jardunaldi berezi batzu antolatuak ziren Bilbon, Europako eta Latinoamerikako buruzagi kristau demokrata nagusiak bildu dituenak, munduko ordena berriaren erronkak aztertzeko. Hor zeuden Mexiko, Txile, Paraguay, Uruguay, Frantzia, Italia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Lituania, Txipre, Katalunia eta Euskadiko ordezkariak. Globalizazioak denak iresten ari dituen huntan, “gure bidea lehiakortasunarena, berrikuntzarena, kultur identitatearena, garapen jasangarriarena eta elkartasunarena besterik ezin daiteke izan” diote erran Iñigo Urkullu EAJko buruak.

Juan Maria Uriarte apezpikua erretirako adinean Pierre Moleres Baionako apezpikuaren gisa, Juan Maria Uriarte Donostiako apezpikua erretirako adinera heldua da. 75 urte bete ditu aitzin hortan eta, ondorioz, karguari uko egitearen ageria igorri du Vatikanora. Ondoko astetan hasiko dira, beraz, apezpiku berri baten izendatze urratsak. Baionakoari doakionez, errana izana zitzaikun 2008ko urte erditsuan berantenez zerbait jakinen ginuela, bainan orainokoan ez dugu deus berririk. Zoe Bray-ren begi kliska

LAGUNTZA BAT Jendea arrangura dela ezantza azkarki kariotu delakotz, eta ainitzek autoa behar lanerat joaiteko, Franççois Fillon gobernuburuak hitzeman du langilek ukaiten ahalko dutela laguntza berezi bat etxetik laneko tokirat egiten dituzten joan-jinentzat. Laguntza hori altxa lezakete beren soldatarekin batean, nagusiaren eskutik beraz, nagusiari sos hori gobernuak nolazpait ordainduz bestalde, zergak arinduz edo hola... Ez da haatik garbitasun handirik orainokoan, nork nola hunkitzen ahalko duen laguntza gisa hori ez eta zonbatekoa izanen den. Nagusiak beren aldetik frango uzkur, hala iduri du behin....

AISE SOBERA ! Frantzia guzian, presondegiak galkatuak dira! Orotarat, presondegi horietan bada 50.746 lagunen tokia. Aspaldian, bada ere haatik presuner gehiago ! Aise gehiago! Eta ekainaren lehenean, egun hotan jakin denaren arabera, marka guziak hautsi dira, presunerak baitziren orotarat 63.838! Sekulan baino gehiago beraz! Presondegi askotan bizpahiru lagun barne ttipittipi batean egon behar, untsalaz jende bakar batentzat egina den toki batean! Nahi duenak nahi duena erran dezala, bada hor ere bi gogoetaren egitekoa! J-B D

Po l i t i ka ri e n b i l ku ra


3

LABORARIEN MANIFESTALDIA

BAIONAN UZTAILAREN 3 a n ITSAS-BEGIA BRETAINIAN Itsas-untzi beladun asko eta askoren elgarretaratze erraldoi bat beharra da heduden hilabete hortan, uztailaren 17-tik 20-rat, Bretainiako Douarnenez portuan. Lehengo eta oraiko, denetarat mila untzi igurikatzen dituzte. Toki berezi bat eginen zaio Euskal-Herriari eta karia hortarat han muntatuko ere da “‘euskal-herrixka” bat, gure eskualdearen hobeki ezagutarazteko nolazpait. Sail horren akulatzaile dago gure kostaldean Itsas-Begia elkartea, karraskan ari dena apailueri hitzordu premiatsu horri buruz... Brokoa txalupa handiak ere parte hartzekoa du itsas-besta handi hortan. Euskal-Herri guzitik orotarat balitake dotzena bat untzi. Eta gutienetik ehun bat lagun, oraiko ustez segurik... JAPONIATIK... GETARIARAT Bisita arraro bat ukan dute Getarian, Tokyo japones hiri-nagusiko artxapezpikuarena. Takeo Okada artxapezpikua jina zen goresterat duela ehun bat urte Tokyo hiriko artxapezpiku izan zen getariar misionest bat, Pierre Mugabure, 1910-ean zendua, Getarian ehortzia. Esker onezko meza bat eman du Getariako elizan, bere aldean zituela Baionako apezpikua, Pierre Molères, Josep Camino eta beste zonbait apez. Girixtino guti da Japonian, orotarat lau ehun mila edo holako zerbait, erdiak kanpotik jinikako jendeak. Bainan Eliza bizi da han ere eta Takeo Okada artxapezpikua itxaropentsu dago... DONIBANEKO BESTAK Jondonane hor berean dugu eta helduden asteburu hortan beraz Donibane Lohizune airostuko da, herriko bestak izanen baitira. Hasteko, eta besta giroan untsa jartzeko, ortzegun aratsean Oskorri talde famatua entzuten ahalko da Dukonteneko parkean (edo jai-alai ezkerparetan, sekulan euria balitz, artetan gertatzen den bezala).Ortziralean, aratsalde apalean, bestak idekiko dira herriko etxe aintzinean eta aratsean herriko kantari eta musikariek kontzertu bat gaitza eskainiko dute elizan. Larunbatean eta igandean, usaiako egitarau nasaia eta alegera. Larunbat aratsean, Jondonane suak elizako atean eta herriko etxearen aintzineko plazan. Igande goizean, meza nagusia eta aurresku. Beste hitzordu asko eta asko: larunbatean, arroltze moleta egileak zoingehiagoka, batteleku lehiaketa, haurren “zezen-lasterraldia”, indar-jokoak, kantu eta dantza frango. Igandean, herritarren bazkaria, Panpi Laduche-kin, mus eta fandango lehiaketak, pilota partida bat arraroa Ravel ezkerparetan, ikastolen alde, eta

Gomita deneri zabaldua Donibaneko bestetarat jin diten... zernahi ausagailu eskuin eta ezker. Astelehenean adiz, haurren eguna. Besten karietarat, deneri galdetua zaiote gorri ta beltzez jaunztea, horiek direla herriaren koloreak! HENDAIAKO SAGARNO-EGUNA Hendaian, Sagarno-Eguna beharra zuten joanden larunbatean. Sagarnoa hegoaldetik ekarri behar, aintzineko egunetan galkadura handiak izanki muga bazter hortan, puska karreulariak greban, eta nehork ez jakin gauzak nola itzulikatuko ziren, bestaren antolatzaileek erabaki dute Sagarno-Eguna helduden hilabeterat luzatzea. Uztailaren 5-ean eginen da. OTOITZA GOGOAN Donibane Lohizunek urte huntan guzian ohoratzen du Pierre Baldi artixta ezagutua, 36 urte hiri hortan egona, orai Angelun bizi dena. Hemen berean erran ginuen Pazko irian haren margo batzu denen bixtan ezarriak izan zirela Donibaneko elizan, margolari horrek obra frango eginik erlisioneari eta fedeari lotuak. Egun hotan, margo horiek kendu dituzte eta beste batzu ezarri, orotarat zortzi, gai nagusia dutela “otoitza eta gure mundua”. Elizan ikusten ahal dira beraz, hor egonen baitira uztailaren 27-a arte.

Elkartasunez, Integrazio Batzordea laguntzea gatik, Iraunkross lasterraldiak muntatu dituzte Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioan. Ederki iragan dira, berrehun bat lagunek parte hartzen zutela !

AKTUALITATE SOZIALA

Euro ekialdeko langileak Frantziako lan merkatuan sar daitezke Uztailaren lehenetik haste sar daitezke, Polonia, Txekia, Eslobakia, Hongria, Estonia, Letonia, Lituania eta Eslobeniako langileak. Frantses estatuko lan merkatua osoki zabalik izanen dute. Orain arte estatu horiek euro batasunean

U.E.U.-ren UDAKO IKASTAROAK

BORDAGAINEKO DORREAN Ziburun, obra batzu egitekoak dituzte Bordagaineko dorrean, beti azkar egon dadien. Herriko etxearen partzuer jarriak dira hortarako hiru elkarte, horietarik batto Jakintza. Hau parada hortaz baliatuko da ikertze batzu aintzina segitzeko dorre horren historioari buruz. Dorrearen xaharberritzea gostako da 663.880 euro. Herriak ukanen ditu diru laguntza batzu. Bainan jendeari ere galdetua zaio parte hartzea. Obra horrentzat utzi sosa kentzen ahalko da gero zergetarik...

PIARRESLARZABAL KOLEGIOAN

Langilen interesamendua bultzatu nahi frantses gobernuak Enpresa batek irabaziak emendatzen dituelarik, horien parte bat bana diezaieke langileei primen bidez, horixe deitzen da interesamendua (prime d’intéressement). Enpresek horrela sei miliar euro banatzen dituzte urtean lau milioi eta erdi langileren artean, frantses estatuan. Gobernuak nahi du prima hori hunkitzen dutenen kopurua bikoiztu bost urte barne. Enpresa buruek zerga kreditua ehuneko hogeian apaldua izanen dute interesamendu primak langileei banatzea gatik. Haatik kasu ! Dirua irabazten eta interesamendu banaketarik egiten ez duten enpreseri 35 orenentzat eskuratzen duten zerga kenketa kenduko die gobernuak.

Egoera oso kezkagarria bizi dute laborariek garai huntan. Erosgaien prezioak goiti doatzi : fuel erregaia + %67, onkailuak + %65, abereen elikagaiak + %50... Salgaiak haatik beheiti, hala nola ahatxe eta axuriak, - %40eraino. Urtarriletik maiatzera, ardi esne ekoizpena %15ez apaldu Manifestaldi deialdiaren aurkezpenean, ELBko Daniel Barberarena, Christian Harluxet, Alain Oçafrain eta Grazi Beyrie da, apaltze hori ondoko astetan %25eraino hel litaikeelarik. Eritasunek sortzen dituzten gasoilaren zerga partea osoki kentzea trabak ere hor : gero eta gehiago he- (3000 pintaraino) ; krisia talde bat datzen ari den agalaxia, eta mihi ur- muntatzea, laborarieri behar-behadinkeria bere xerto garestiegiekin. Eta rrezkoak diren laguntzak ekartzeko. aroa arrunt kaxkarra, belarrak usteltzen Estaduak hobeki partikatuz laguntzak, ari, artoa ezin erein edo jadanik ereina dakigularik primen %80a laborarien suntsitua, berriz erein behar... Hemen- %20ari doala, hots zereala egile hango laborari ttipiak banabeste 4000 eu- dieneri, laborari ttipienak estokan roren galtzetan daude. Ondorioz, atxikiz. bankuetan maileguak egin behar, Eta manifestaldi handi baten deialdia beren konduak “gorrian” ezarriz. Hots, du zabaltzen ELB sindikatak, Baionan egoera murritzenean dabiltza laborari- eginen dena uztailaren 3an, hiru aldaak, etorkizunari so aski ezkor, ez bada rrikapen hauen inguruan : mihi urdeusik aldatzen laborantza kudeatzen dinaren kontrako xertoak ez pagatzea (laborariek manifestaldirat eremanen duen politikan. Hara zergatik ELB sindikatak bazterrak dituzte beren fakturak) ; krisia talde bainarrosi nahi dituen. Baionako suprefe- ten muntatzea gaurko egoerari atetari hitzordu bat galdeginik, gai horiek rabideak aurkitzeko ; PAC sistema guziak aipatu dituzte sindikata hortako erreformatzea, laborantza intentsiboa ordezkariek, suprefetak urgentziazko baztertuz eta laborantza iraunkorra, bi neurri berehala har ditzan : ekonomoa eta autonomoa sustatuz.

barne izanagatik, frantses gobernuak lan merkatuan sartzea debekatzen zieten. Bulgaria eta Errumaniako langileak etxegintza eta ostalaritzan baizik ez dira onartuak momentuko. Oloroneko Arc en Ciel poliklinika mehatxatua Oloroneko Oltzomendi, Arc en Ciel Poliklinika hetsiko ote da? Klinikako langileak horretaz arranguratuak dira. Nahiz eta enpresa komiteak eta zuzendariak berak, ez duten prentsan agertu baino xehetasun gehiago, langileek jakin dute ,SMAM Mutuela, Poliklinikaren akziodun nagusiak, arrahartzaile bat xekatzen duela. Ekainaren 30eko ez bada inor aurkezten klinikako egoera ekonomiko txarraren hobetzeko, bilana pausatuko dutela. 103 lan postu mehatxatuak dira eta Olorone eskualdeko osagarri zerbitxuak eta amategia hestekotan dira. Poliklinikako akziodun nagusiaren ixiltasuna salatu dute joan den ostegunean eritegiko langileek, Oloroneko suprefetarekin egin duten bilkuran. Karia horretara, Olorone eta Xiberutik 500 bat jende bildu dira poliklinikako langileen sostenguz.

UEUko arduradunak, Irati Iciar, Lore Erriondo eta Eneko Gorri

Urte guziz egiten duenaren gisa, aurten ere Udako Euskal Unibertsitateak eskainiko ditu bere udako ikastaroak uztailan. Hiru herritan iraganen dira : Eibarren, ekainaren 30etik uztailaren 11raino ; Baionan, uztailaren 14etik 18ra ; eta Iruñen, uztailaren 21etik 25era. Baionako ikastaroa Diosesa Etxean iraganen da, I.U.T.aren parrean. 12 sail eskainiko dira. Antzerkilaritza, Jon Iñaki Lasa buru. Gorputz-adierazpena : Izaro Gorostidi eta Naiara Gorroñorekin. Kazetaritza : bideo ikastaroa, Aldudarrak Bideo elkarteak emanik. Nazioarte mailan, estatu gabeko naziotik nazio-estatura, Txente Rekondorekin. Pedagogia, Urtza

Garaiekin. Sexologia, Kotte Susperregi eta Elizabeth Olaskoagarekin. Soziolinguistikan, euskararen legeak, bertzeak bertze Battittu Coyosekin, Asier Basurto antolatzaile nagusi. Soziologian bi sail, hezkuntzaren soziologia Frantzian eta prentsa Ipar Euskal Herrian, Eguzki Urteagarekin. Sendabelarrak, Itziar Salegi naturopatarekin, eta euskal ikuskera koloreen aitzinean, Txema Preciado Saez-ekin. Matrikulazioa edo izen-emaitea egin behar da lehen bai lehen www.ueu.org webgunearen bidez. Gune hortan aurkituko dituzue argitasun guziak, ikastaroaren prezioa, egitaraua eta gaineratikoak.


4

MAKEA - LEKORNE

SENPERE Gazteak pilotan Neskatoak : Behar dugu aipatu nola bi larunbatez gure nexkato plekari gazteak zoin lorioski ibili zauzkigun. Aitzineko larunbatean gure Gantxiki trinketean iragan dire palantxaz goma arinarekin muntatu den zoingehiagokaren finalak. Gure herritik baziren bi pare eta biak xapeldun jarri dire bakotxa bere mailean. Junior gaztetan Elorri Borda eta Maider Garatek Goizeko Izarrakoeri irabazi dute. Gaztetxoetan Lea Ozcoidi eta Marion Daguerrek irabazi Airetik elkarteko pareari. Larunbat huntan, beti palantxaz, egin dire Union Basque xapelgoko finalak. 12 urtekoen “xoriak” mailean gure bi pare gertatu dire finalean elgarren kontra : Joana Tellechea eta Armelle Etchenique xapeldun jarri dire beren lagun Amaia Sein eta Christelle Maquiriain garaiturik. Beraz ohore gure nexkato gazte horieri eta goresmenak horien moldatzeko arduratzen diren Mattin Sanchez eta Maritxu Bereauri.

Esku huska : Euskal Herriko xapelgoan final-laurdenetarat heldurik, gero segidan izanen duten xapelgoaren barne izanen dire : kadet gaztetan bi pare, gaztetxoetan hiru pare, xitoetan bi pare. Pentsatzekoa da orai aintzinean dituzten partidetan denek eginahala eginen dutela ahalaz finalerat hurbiltzeko. Adineko eta junior gazteak gibelaxago dire beren xapelgoan. Xixteraz : Hor ere baditugu guziz gazteak arras molde pollitean dabiltzanak. Zerrenda eder horiek ikusiz, pilotarien hazia ez daukagu galtzekotan. Segi beretik eta agian luzaz. Jondoni Joane gaua Oxtikeneko baratzean, ekainaren 23an (22:00) astelehen eta astearte arteko gauan, ura, sua, airea eta belarren besta. Gure arbasoetaz oroituz, suaren inguruan, Jondoni Joaneko belarren eskaintze, iturburuetako ur jastatze…

AZKAINE Heriotze Marie Jeanne Meharu, sortzez Ourdanabia, joan zauku oraino gazterik, 66 urtetan. Bere denboran ainitz ongi eginik, Jainkoak deitu du. Eman diezola merezi duen saria. Eliza mukurru bete da ehorzketetan. Doluminak familia guziari. Bataio Sakramendu hori errezebitu du Ximun Ubiria haurrak. Goresmen eta zorion guzieri. Ezkontza Serreseko kaperan ezkondu dira Frederic Camjuzan eta Sabrina Vieille, agian luzarako bizitze uros batentzat. Bataioko aginduen berritzea Aitzineko igandean 21 gaztetxok berritu dituzte beren bataioko agintzak. Gazteak, zuen buraso eta laguntzaileekin segi zazue bide xuxenean ! Ikastolaren zikiro jatea Azkaingo ikastolak bere 35. urtemuga betetzen duen honetan momentu inportanta bizi du. Lehen maila idekia izan da 2007-2008 ikasurtean eta helduden

sartzean kokaleku berria izanen du Haurren Etxean. Kari hortara urteko zikiro jatea antolatuko du ekainaren 22an, igande eguerdiz, Serreseko kaperan, Zpeiz Mukaki taldeak alaiturik. Tokiak aitzinetik atxik : Xoko Ona 05 59 85 94 23, Plazan 05 59 54 00 80, Etorri 05 59 54 02 78, Turismo bulegoa 05 59 54 00 84. Kermeza Egun hori hurbiltzen ari zauku. Ekainaren 29an beharra da, eskolako haurren besta egunean, agian denbora ere alde izanik. Jendea ibiliko da moldean. Pilota Jon Laduche eta Marc Berasategui nagusitu dira Itsasuko Saint Esteben eta Aguerre famatueri. 30 eta 19 irabaziz kanporaketetako beren azken partida, finalerdietako tokia irabazi dute laugarren garaipen horrekin. Orain Hazparnen ariko dira finalerdietan Maitia eta Etchemendyren kontra. Partida zaila bainan gure gazteek finalerat joaiteko gutizia badute. Segi hola, gazteak ! M.L.

BAIONA Sakelako telefono antenen kontra Donibane Lohizun/Akotzeko Orange antenak, SFRenak Bidarten eta Hiriburuko ikastolaren ondoko bi hagak gaitzetsiz manifestaldi bateratua egin dute Baionan joan den larunbat goizean. Akoztarrak dira sutsuenak, Herriko Etxea auzitan emanez ez diolako Orangeri haga ezartzea deplauki debekatzen. Sakelako telefono enpresek berriz diote bideoak sakelakoan ikusteko gisan dituztela hagak ezartzen. Kriztof Arotcharen PAJ-ko president 56 urte dituen Kkriztof Arotcharen da Point Accueil Jour erakundearen presidente, Kriztian Murat-en ondotik. PAJ horren lau lan ildoak hauek dira : publiko prekarioaren ongi etorria, GAF (Groupement d’Achat Familial), familia prekarioen epizeria, neguko kanpaina eta REAGIR jendarteratze enpresa, etxeko antolaketa presatuenak egiten dituena. Lau sektore horien betan kudeatzeko, PAJ elkarteak galdatzen duen zuzendari lanpostuaren eskakizunak baiezko ihardespena izan du botere publikoetatik, ez da haatik engaiamendu finkorik kargu horren 60 000 euroen segurtatzeko. Kriztof Arotxarenek nahiant gisa hartzen du president kargua. Baionako jendartean barneraino sarturik dago, haurrak ikastoletan eskolatzearekin betan, OR KONPON elkartearen bizian parte hartzen du, ofizioz Erien Axurantza Kutxako langile delarik, hamar urtez lan auzitegian juje aritua, CFDT sindikatuaren izenean. Mosoeleta berpiztekotan osasunaren inguruan Berregituraketa bizkorra abian da Baionako klinika pribatuen artean. CAPIO sozietateak erosiak ditu jada, Lafourcade, Lafargue, Paulmy eta Saint Etienne klinikak. Lauak batera ezarriko ditu bastiza berri batean Mosoeleta auzoan, Le Prissé eta Cantegrit aldetan. CAPIOk hitz emaiten du 82 milioi euro sartuko dituela eraikuntza berrian, lau ehun ohe erientzat, 23 ebakuntza edo operazione gela, hori oro sei estaiko bastiza erraldoiaren barnean. CAPIO sozietateak ez du dudatzen eraikitzeko baimena emanen diotela botere publikoek, menturaz lauak berex baino ohe gutiago izanen delako unitate berrian. Ikusteko dago ARH osasun saileko lurralde administrazioak parte hartuko duen inbeztizamendu horretan, CAPIOk gogoko lukeen bezala. Pentsa daiteke lau klinika horien gaurko bastizak salduko dituela CAPIOk, eta menturaz ez hain merke. Delay klinika ez da berregituraketa horretan sartzen, nahiz CAPIOk parteak badituen haren kapitalean. Delay klinika bere lekuan berritzeko obra erraldoiak hasiak dituzte jadanik. Diruaren ugartea Nahitara eman ote diote “ilot de la Monnaie” izena Caisse d’Epargne banketxeak salgai emana duen bastizaldeari Baiona erdian ? Gune hori kokatua dago gaztelu zaharra eta katedralaren artean, heldu baita gure hiru botere nagusiak bilduak direla hor, militarra, elizarena eta diruarena. Urtxintxaren bankoak bastiza salgai emana du aspaldi, bere egoitza nagusia Akizen finkatu duenetik. Horrelako lekuan zer egin orain ? Eraikuntza lurrera bota, pareta bat atxikiz plaza laxotako pilotarentzat, ikusiz Avirongo plaza kendua dela ? Herriko Etxea ez da batere horretatik ari : sektore pribatua uzten du lekua beretzen, eta izanen dira hor : 50 gelako hotel bat, beste 50 egoitza partikular kategoriakoak, eta behereko solairutan komertsek 2300 metro karratu hartuko dituzte, lurpean bi estaiko aparkaleku bat irekiko dutelarik. Hori jakitearekin APROSIM auzoko ingurumen geriza elkarteak auzi baten irekitzea erabaki du proiektua daraman sozietatearen kontra.

KANBO Errobi ikastolako ganer-hustea : Ekainaren 22an, igande honetan, Kanboko ezker paretan, Errobi ikastolako burrasoek antolatzen dute ganer-huste bat.Goizeko 8etatik aratsaldeko 6ak artio idekia izanen da. Andra Mari eskolaren besta : Larunbat honetan iraganen da urte undarreko besta Andra Mari eskolan. Eguerditan zikiro bazkari bat zerbitzatua izanen da eta egun osoan izanen dira jokoak haurrentzat. Airez Aire korala : Haltsuko korala hau

entzuten ahalko da Kanboko elizan, ortzirale aratsean, 21etan, Kanboko elizan. Musikaren besta : Kanbon ospatuko da larunbatean, ekainaren 21ean. Mediatekaren plazan kontzertu bat emanen dute musika eskolako gazteek goizeko 11etan. Aratsean, 6ak eta erdietan, Harmoniako musikariek eskainiko dute kontzertu bat, toki berean. Dantza ikusgarri : JEIKADI dantza taldeak ikusgarri bat emanen du Behereko Plazan, igande aratsaldean, 16etan.

SARA Larrungo oihartzunak Harri nigar, harri orratz : Telebistak eta irratiek, aski laudatuz gure eskualdea, berotu dute jende arrotza hunat etortzera, udaberriaren ezagutzerat. Bainan dakigun bezala, ez dute beti egia zabaltzen gure berriketariek. Hain pollit eta gustagarri diren gune famatuak ez dire beti halakoak agertzen aroaren aldetik. Orduan, bada beti, izanik ere aro txarra, Sara, Ikaburu eta Zugarramurdiko harpe-lezetan miresteko ahala. Inguruak, bai, dire ikustekoak, barneak aldiz harrigarriak, beren eremu zabalekin. Menderen mendetan zehar, mendi barne ilun beldurgarrietan ezkutu ondoan, milaka eta berdin miliunka dire urxortak ixurtzen, moldatuz gure begien aitzinean diren harri nigar eta harri orratz xoragarriak. Heriotze : Mayi Daguerre Xuritegikoa, 79 urte, hiru haurren ama, sortzez Lamothe, pausatu da. Familiari gure doluminezko agurrak. Pilota : Plaza laxoan esku huska, nagusitu dire, xitoetan Batiste Vidal eta Bastien Sarri, gaztetxoetan Ramuntxo Garbiso eta Joan Agesta, artekoetan Mattin Gachen eta Daniel Calvet. Aldiz haundietan, Denis Endara - Patrik Mariluz eta Xabier Joanena - Iñaki Jaureguiri haizeak gan diote xapela. Ikasle garraio : Helduden buruilan hasiko dire berriz eskolak ; haurren garraioa segurtatzea gatik, otoiztuak dire burasoak Herriko Etxerat agertzea. Ber denboran balia ditake Amozko zabortegirat hurbiltzeko baimena ukaiteko. Beti gazte : Gure herritarrak beti zain dagotzi hea badenez biltzar zerbait, guziz gainetik mahain on baten inguruan. Oroit beraz Beti Gazte batasunak ekainaren 25ean krakada bat eskaintzen duela Mayiren jatetxean. Axolatzen denak eman beza izena 22a aitzin, Yvonne, Anita edo Yaiberriri. Haurren besta : Ekainaren 28an, larunbatarekin, behereko eskolak haurren besta ospatzen du Jostaleku kiroldegian, aratseko 8etarik goiti. Ausarkian izanen da janari eta edari. Izenak eman haurren burasoeri edo eskolan berean. P.D.

Ezkontza Bernadeta Idiart eta Domingo Oxobiren ezteiak iragan dira ospe handitan, Makean. Alabainan, kirolarien munduan badabiltza bata eta bestea. Bernadeta pilotan eta Domingo zangobaloian eta pilotan. Bistan zen helbururat joanen zirela biak ! Gaur erraiten dut ! Dena den, Alain Dubois auzapez berriak entzun du hauen baia Herriko Etxean, eta Estebe elizan Algueiru apez jarraikiak finkatu gaurko urtxo parearen nahia, dena otoitz, soinu, kantu, tronpeta eta gaita. Bazen kirolari, hor ere etxeko eta urruneko lagun leial minak, ba elizan, ba Kattina ostatuan, Arrosan. Goresmen herrikoiak Makea Urtsupea etxera laster sartuko den ezkont berri pareari eta bien etxeko eta lagun guzieri. Dominik eta Bernadeta prest biziaren borrokan segitzeko

Heriotze Adin ederra bildurik utzi gaitu 96 urtetan Gaxuxa Lembeye Atizane Etxeberrikoak. Ama eta amatxi baliosak hartze du zeruko alor berezi hartara sartzea. Gure dolumin herrikoiak Gaxuxaren segida guziari. Konfirmazionea Lekornen, joanden igandean jautsi da alegeraki gure haurñoen gainerat Izpiritu Sainduaren indar berezia ! Agian sinestean azkar egonen dira, biziaren borrokan. Bada denen beharra ! Kari hortara hor ginituen gure haurñoekin batean François Dardan parropia guziko haurño lerdenak. Dominique Cornu bikario nagusiak aldean zuen Cartateguy Michel hazpandar apezpikua, Niamey aldean dagona. Eskola elebiduna Larunbatean ginuen ere Makea eta Lekorneko haurñoen besta handia, Makea Mindegian iragan dena. Hor ziren, haurren inguruan, buraso eta erakasleak. Ageri zen urteko lanaren fruitua. Zenbat eskukaldi behar den, oraiko denboran, hein hortarat heltzeko ! Segur, lan handia da ! Bai, gu guzien eskerrik beroenak hartze dituzte gure haurñoen erakasleek. Segi eta ez adiorik ! P.I.

HAZPARNE Herriko bestak Jondonaneko pestak ditugu Hazparnen ekainaren 20etik 25a arte. Huna ospakizun horien egitaraua: Ortziralea 20a 19 etan EHPK xare lehiaketako finalerdiak Darmendrail trinketean. 19.30tan ostatuetan eta karriketan aperitifa musika taldeek alaiturik. 20.00 tan Kantaldia (urririk) elizako plazan : Jojo Bordagarai. 21.30 tan herriko gakoen eskaintza. 22etan Jondonaneko sua elizako plazan eta 23etan Elizako plazan dantzaldia Koloka taldearekin. Larunbatean 21a Goizean merkealdia, birla txapelketa, saski baloin zoingehiagoka. Elizako plazan haur jokoak, apainketak, eskulanak. Txistulariak eta gaiteroak karriketan.13.30tan Beteranoen Rugbi zoingehiagoka. 15.00tan Plazan haurren jokoak Xiba taldearekin. 18.00 tan Plazan joko garbiaren lehen mailako finalerdia. 19.00 Mutxikoak aperitifa pesta komiteak eskainirik. 20.30tan Behi lasterketa karriketan. 23.00 tan kontzertua Las Landas-ekin eta ondotik dantzaldia HEPTAGONE taldearekin Igandea 22a 10.00tan meza nagusia. 10.30tan Luzean junior maileko finalerdia. 11.00 tan Elizako plazan euskal dantzak Elgar Oinka taldearekin. 12.00 tan Hazparneko Danborrada. 13.00 tan Hazparne Kantuz. bazkari herrikoia karriketan. 17.00 tan Plazan esku huskako pilota partidak.

18.00 tan Xoko kantuz, kantarien elgarretaratzea elizaren aintzinean, ondotik mutxikoak. 20.30tan kantaldia urririk plazan, Dirty Ninen. Astelehena 23a Zelaiko pestak. 9.00tan birla zoingehiagoka. 12:00 tan angira jatea Barhenne anaiek alaiturik. 17:00tan esku huskako pilota partida. 20:00tan angira jatea eta ondotik dantzaldia HAITZ AIRE-rekin. Asteartea 24a MERKATU NAGUSIA 12 . 00tan adinekoen bazkaria Bil Toki ostatuan. l8.00tan Xirrindulari zoingehiagoka. 19:30tan EHPK xare lehiaketako finala. 20.00tan talo ta xingar Elizako plazan, ondotik dantzaldia HOLAKO taldearekin. Asteazkena 25a 16.00 tan ezkerparetean haurrendako jokoak.17.00tan Plaza nagusian pilota partida esku huska. 20.00tan entzierro txiki. 20.30tan behi lasterketak karriketan. 23.00tan suzko zezena plazan, ondotik dantzaldia Gau Bele taldearekin. Presoen alde Igande huntan, Hazparneko pesten karietarat, presoen aldeko bazkaria eginen da Ttattolan urte guziz bezala. Eguerditan aperitifa, ondotik bazkaria 12 eurotan. Bazkal ondotik BUUZBU taldearen kontzertua izanen da.

ARTEAN (Hazparne aldeko presoen sustengu komitea)

ITSASU Sortze Laura LAVIGNE, Patrick Lavigne eta Sandrine Capdeville-n haurra, Baionan ekainaren 6an sortu da. Familia hau Panekau auzoan bizi da. Jakin dugu ere sortu dela apirilaren 21ean Lola Naia GAMOY, François-Xavier Gamoy-en lehen haurra, neska. Zorionak desiratzen ditugu burrasoeri eta ongi etorria bi neska ttipi haueri ! Ezkontza Ekainaren 14an, Bruno AUDEVARD eta Amélie STERLING ezkondu dira gure herriko etxean. Bordeletik jin eta Itsasun egonik bizpahiru hilabetez, adixkide batzuen etxean (Le verger - Noden

jaunaren etxean), Bidarraiko herrian dute orain beren egoitza. Zorionak ezkont berrieri ! Jondoni Joaniko Besta Helduden ekainaren 23an, ospatuko dugu besta hori, suaren aintzinean. Huna egitaraua : aratseko 8.30etan pilota partida plazan, aratseko 9.30etan desfilea (karrikaldia) tortxekin. Karrikaldi hortarat, Itsasuko haur guziak gomit dira trinketaren aintzinean : tortxa bat ukaiten ahalko dute, abiatzeko musikari eta helduekin, plazarat buruz. Izanen dugu hemen memento goxo baten pasatzeko parada herritarren artean. Bertsuak eta dantzak izanen dira bai eta ere edari eta talo.


5

HELETA Udako ateraldia : Adin ederrekoek eginen dute beren udako ateraldia helduden ekainaren 26an. Partitzea plazatik 7ak eterditan, bisitatuz Samadet herrian faiantza museo bat, bazkaria St Sever herrian, gibelatekoan ostruka hazkuntza bati bisita, aratsalde apaleko etxeratzeko gisan. Izenak eman helduden asteleheneko, Marie Claire saltegian edo Mentaberrian.

Saristatua : “Fondation de France” delakoak saristatu du Traboules elkartearen “Poteo atipikoa 2007”, ekitaldi horren bidez jende desberdinen artean eremanikako ildo ederrarentzat. Sari hori Bordelen eskainia izan zaiote Traboules elkarteko arduraduneri ekainaren 11n. Igandeko mezak : Larunbat aratsean 9etan Armendaritzen, igandean 9etan Mehainen, 11etan Heletan Herritarra

BAIGORRI Sortze : Lezparz Iribarreneko alaba Maia eta Paxkal Iturbide bere espos laguna, zorionean ditugu ongi etorria eginik beren lehen haurrari. Ellande ttipia izanen da Bidarrain eraikitzen ari duten etxearen lehen lorea. Urostasunean eta luzaz bizi dadila sortu berria. Goresmenak aitama gazteeri eta goraintziak Baigorri eta Bidarraiko aitatxi amatxieri. Goxoki : Ortzirale arratsalde huntan 15.00etarik goiti, elkarteko kideak elgarretaratuko dira Plaza xokon, ohiduraz, artetan egiten duten arratsaldeko askariaren egiteko. Ainitzek huts egin nahi ez duten mementoa. Pilota : Joanden aste ondarreko emaitza nagusiak : trinketean, Frantziako txapelgoaren finalean, palantxa pilota barne hutsarekin, nexkatoetan lehen mailean Claire Bordagaray eta Amaia Serre-k galdu Arbonaren kontra 30 – 25 partida on bat eginik. Galdurik ere biba horiek. Plaza Laxoan. Joko Garbi, Junior edo artekoetan, Euskal Herriko finalerdia irabazi Lissar – Bidart eta Ospitalek beren batasuneko Dutey, Dumont eta Monlongen kontra 45 – 33. Finala, uztailaren 9an. Errebotean, beti Euskal Herriko txapelgoaren kondu, bigarren mailean, helduek : Elgorriague, G. Ospital, Gaicoetchea, Dutaret eta Othalepo-k galdu Amikuze-ren kontra 13 – 5. Mezak : Asteburu huntan : larunbat arratsean Baigorrin 19.30tan – Igandean Irulegin 9.00tan. 100 urte : Adin eder hortara heldu da Marie Harignordoquy Indianonean sortua, 1908ko maiatzaren 26an. Ainitz jende eta familia lagundu ditu bere bizian, laguntzaile sozial izanik, Donapaleu eta Baigorriko inguruetan eta oraino ere, emazte erne eta pixkorra dago 100 urterekin. Herriko etxeak nahi izan du

ospatu urtebetetze hori, elgarretaratze goxo bat antolatuz Plaza Xoko gelan. Bere inguruan zituela, familia, adixkideak, apeza, kontseiluko zonbait bertzeak bertze… Jean-Bapstiste Lambert auzapez eta kontseilari orokorraren hitzen ondotik, lore sorta eta opari eskainiak izan zaizkio. Adixkidantzako basoa altxatu aintzin, bere familiako Jean-Louis Lakak ere kantatu dizkio zonbait bertsu. Nola bera Donazaharreko Lutxiborda zaharretxean dagon, hango herriko etxeak ere ospakizun bera eskainia zion zonbait egun lehenago. Hemendik ere zorionak zuri Marie, ukan dezazula ainitz urtez oraino goxoki bizitzeko grazia. Maddi Harignordoquyren 100 urte betetzekari (Jean-Louis Laka) Soinua : Mitxelengo zubia

Harignordoquy bezain Maddi Indiano Baigorriarrek deitzen zaituzte oraino Jende sustengatzaile, lanean zineno Jaunak lagundu zaitu adin hortaraino. Hau dena erraitera jinak gira parte Nor nahik ezin ditu bete ehun urte Xintxoki bizitzeko hainbeste bertute Maddi, zuk hortan ere baduzu suerte. Sozial alorrean zure ezagutza Baigorrin zerbitzatu gituzu hain untsa Erretreta denboran otoitza ta musa Zure bizi luzean hartu duzu funtsa. Auzo, adixkideak eta familia Maitatzalez betea dauka itzulia Maddi zoriontzera gaitezen abia Geldi dakion egun hau orroitgarria. Omore ona dugu etxetik ekarri Besta hastera gatza, goizetik kantari Izanen da ausarki janari, edari Desiratuz Maddi-ren osagarriari.

AIHERRA Sortze Zelaiko Chantal eta J- Pierre Etchevers-andere jaunek beren 3.haurñoari ongi etorri egin diote. Horra 2 semeen ondotik, alaba batekin direla orain, Eloïse izendatu dutena. Gure goresmenak aita ameri eta zorionak sortu berriari. Komunione haundia Joan den igandean zortzi, 11 haurrek bataioko agintzak ereberritu dituzte Isturitzeko elizan. Horietan 4 Aihertar aurkitzen ziren, Maider Loyatho, Sabine Barbier, Kattin Barbier eta Joana Barbier. Morgan Oger gaztearen ustegabeko joaitea 27 urte zituen Lukuko Morgan Oger gazteak. Mutiko alegera, lagunkina, zerbitzu egilea, langilea errotik. Lur huntako bidaiaren bururatzea deliberatu du Morganek, denak penetan utziz, familia, herriko gazteria, adixkideak, herria. Mutiko alai eta lagunkinaren orroitzapena uzten dauku. Hunen ezagun guziek preziatu dute Morganen arralleria, nor nahiren eskernioen egiteko zuen ahala eta gaitasuna. Beti giro onaren hedatzeko prest, bainan utzi gaitu. Huts haundi bat egiten dauku orain.

Morgan Ogeren itxura alaia

Bortükariak Azken urte horietan egin ohi düan bezala, Bortükariak alkarteak apairüxkot bat plantatüren dü¸ dagün neskenegün egüerditan, arramaiatzaren 21ean, Pista peko olaren üngürüan. Faizurik gabeko bazkari honeki, Pistako olaltesak nahi dütügu eskertü, turrusta ederraren kantüko olaren baliatzen üzten gütüelakoz. Gurekilan axurki saiheskiak jatera jinen direla esperantxa dügü, arren. Jei hortara jin nahi denak aski düke hüillantzea Pista peko olatik, egüerdi altexeko. Hogeita hamar bat jenterentako jatekoa manatü dügü eta zuretako badateala segür izateko, deit ezazü telefona zonbaki hoietara: 05.59.28.38.32 (Jacques) edo 05.59.28.15.56 (Allande). Bestela, jitekotan, zure anhoa ekarri beharko düzü… Pistara algarreki joaiteko, jin zite neskenegün goizanko 09:00etarako Mauleko zerbütxügüneko botüra baztergiala edo bestela 09:20etarako Atarratzeko plazala. Jakitekoa da ere, arogaixtoa izatearen kasüan, apairü hori Ardane gaineko mendi aterbüan eginen dügüla, artzain olatik berrehün bat metretara. Oharra: Biharamenean, arramaiatzaren 22ª - iganteareki – Bortükariak ebilte bat plantatzen dü Sardekagaineko tinietara (1881 m eta 1893 m) Ardaneko olalako partigia kantütik abiatzez, hiruzpalau orenetako ebiltea badate hara-honakaz eta 600 metrako petigora baten goitzera behartzen dü. Behilogiako ordokitik abiatzez, gütiago da: bi oren eta erdi hara-honaka eta 400 metrako petigora. Hala nahi izanez geroz, bezperan Pista peko jeiala jinen direnak peko olan egoiten ahal dirateke, biharamenean hantik abiatzeko gisan. Bestela, igante goizanko 07:30etan, Mauleko Zerbütxügünetik abiatze bat badate, Atarratzeko plazala, aldiz, 07:50etarako agertü behar datekealarik.

BIDARRAI Eskolako haurren ikusgarria Eskolako haurrek beren urteburuko ikusgarria eskainiko dute ekainaren 21ean, larunbat aratsaldeko 6etan, trinketeko gelan. Ikusgarritik landa aperitifa eta afaria, helduentzat 12 eurotan, haurrentzat 5 eurotan (izenak behar ziren haatik aiztinetik eman). Bistan da, interesatuak diren guziak joan ditaizke ikusgarrirat. Pilota Senpereko Gantxiki trinketean, Marie Amestoy eta Kattalin Marisco pareak (Goizeko Izarra) galdu du bigarren maileko finala Olorueko Carole Biec eta Maddalen Lephaille pare azkarraren kontra, 30-26. Goresmenak halere finalerat heldurik !

UDA ERAKUSKETA IZURAN Ekainaren 20etik agorrilaren 24a arte iraunen du aurtengo “Hibridoa” uda erakusketak, Haize Berri kulturetxeak antolaturik. Beti bezala, artista andana baten obrak dira aurkituko, Aitor Ruiz de Eguino hernaniarra, Zoe Bray oztibartarra, Nane bordelesa (Izuran ahaidegoa daukana), Aitziber Akerreta, Maia Curutchet, Jacques Bosquet, Josette Dacosta, Celine Mirailh, Guanes Etchegaray, Pette Etchebarria, Christian Saint Marc eta Andoni Guiresse-nak. Ekainaren 20an, ostiral aratseko 8etarik goiti estreinatuko da erakusketa hau (afaria 9 edo 14 eurotan) eta handik harat egun guziz, salbu astelehenetan, bisita ditaike (15:00-19:00).

IRISARRI OSPITALEKO ERAKUSKETAK Historiaurrea begipean bi erakusketa ederren bidez Otsailaz geroz, eta agorrilaren 30a arte, zabalik da “Hets begiak historiaurrea ikusteko” erakusketa, urririk bisitatzen dena, orain arteko bisitari guziak loriaturik utzi dituen erakusketa berezia bezain gozagarria.

Jende oste gaitza aurkitu da joan den igande arratsaldean Aiherrako elizan, Aiherratik, eta auzo herrietarik etorria, Morgani azken agur baten egitera. Gure doluminak Lukuko eta Berretako familia guziari. Ikus arte Morgan ! Herriko bestak, ezeztatuak ! ! Herri guzia harrotu duen gazte hunen joaitearen ondorioz, pesta komiteko bere lagunek deliberatu dute aurtengo herriko pesten ezeztatzea. Hauiek 2 asteren buruan iragan behar ziren. Berantago egun berezi bat antolatuko dute Morgan-en ohoretan. Xehetasun gehiago ukanen dugularik, jakinaraziko dugu.

Bigarren erakusketa bat ere zabalduko da laster, uztailaren 11n, urte ondarra arte bisitatzen ahalko dena, hori ere urririk : “Les Aurignaciens suivis… à la trace”. Idekidura tenoreak : 10:00-12:30 / 13:3017:30 astelehenetik larunbatera, hetsia igande eta opor egunetan.

Jondonane suak


6

« BAKEAREN ARTEA » DVD-a

Azken hilabete hauetan gosea azkarki emendatu da munduan zehar. Laborantzako ekoizpen behartsuenen prezioen emendatze pizkorrak jadanik kenka txarrean ziren populu gaixoen egoera oraino bortizkiago jo du. Alabainan ainitz eta ainitz tokitan ogia, irrisa eta artoa dituzte hazkurri nagusiak, ez direlarik bakarrak. Ikus dezagun beraz zer pasatzen den. Jadanik prezio goititze horiek gertatu aitzin, 10 urtez azpiko haur bat hiltzen zen 5 segundu guziz eta jendeen 6-etarik bat gosez zagon gure lur huntan. Gaur egun, egoera oraino beltzago bilakatzen ari da : artoaren prezioa doblatu da bi urtez, ogi bihiarena %181ez goititu da hiru urte barne eta irrisa zenbait astez %30ez kariotu. Ondorioz Mexikatik Filipinetaraino, Afrikan gaindi, 40 eskualdez goiti badira lanjer handienean, ezinbiziarekin borrokan ari. Jazarraldi eta nahasmendu gogorrak ezagutzen dituzte Haiti, Egipto, Mauritania, Yemen eta Senegal herrialdeek. Bertzalde, herri fagoratu batzuk, beldurrez, berentzat atxikitzen dituzte beren ekoizpen gehienak. Adibidez, Ukrainak ogia eta Vietnamek irrisa bertzeri saltzen zutenek gelditu edo azkarki gutitu dituzte beren kanporaketak.

Gosea egun eta bihar Toki horietan, adibidez, esneki guti jaten zuten eta orai gero eta gehiago. Behiesnea jadanik eskas Europan berean eta nola erantzun Txina eta Indiako galdeari ? Ez da beraz harritzeko esnekien prezioa goititurik ere. Alta, berriki oraino, mintzo ziren gure agintariak Europan mendia bezalako burra metak baginituela eta bertze hainbeste esneerrauts ontzi. Erran behar da politika itsu bat ereman dutela delako “quota” famatuak ezarriz, esne aise sobera egiten zela-eta. Esnea, ainitz urtez, prezio apal batean atxiki dute, laborarien gastuak goiti ari zirelarik. Ainitz gaztek kuraia galdu dute eta aitzinekoen segida ez hartu. Eta burramendiak iduzkitan bezala urtu eta esne-errauts ontziak hustu ! Bigarrenekorik, petrolaren izariz kanpoko goititzeak egin du laborantzako lur ainitz bioerregai horien egiteko enpleatu direla. 100 miliun zitu tona biltzen dira urtean ethanol eta biodiesel horien egiteko. Eremu horiek eskas beraz jendeen eta kabalen hazteko. Gainerat, biziki aro txarrak egin ditu bi urtez segurik Ukrainan, Estatu Batuetan eta Australian, eskualde horiek direlarik munduko ogi selauru handienak.

Nolaz hortaratu gira ? Lehenik ikusi behar da hazkurri beharrak ainitz emendatzen ari direla asko tokitan, Txinan eta Indian bereziki. Herrialde horiek garapen handia ezagutzen dute eta beren bizimoldea hobetzen ari zaiote emeki bada emeki. Eta galdea Badea erremediorik ? handiago eta prezioak gorago. Lehenik agian aro hobeak egi-

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Ekainaren 21-tik 28-rat Ekaina 21an, 14.00 : 2008ko Antzerki astea, Euskal Haziak antolaturik, Urruñako soinu eta elkarrizketak. Berriz zabaldua ekainaren 23an (23.00) eta 24an (14.00 eta 20.15) Ekainaren 22an, 14.00 : “Pauloren urratsetan gidari“ Petto Olhagaray, 16. partea. Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Igandea 22 : Misionesten oihartzuna – Jules Lahargou Asteartea 24 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Ekainaren 25tik 27rat, gure egoitzetan obrak izanen dira, horren gatik, ez da batere emankizunik izanen (salbu gauaz). Ekainaren 28tik 30rat, COFRAC saretik segitzen ahalko dira emankizunak frantsezez. Uztailaren lehenetik goiti, berriz zabalduko ditugu lekuko emankizunak. Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

nen ditu datozen urtetan, bainan hori ez da gure eskuetan. Gero, uste dut, bio-erregai horiek egitea arrastatu gabe, beharko direla gogoetak egin oreka egoki bat atxemaiteko horientzat eta hazkurrientzat begiratu behar diren lurren artean. Bertzalde, ez da dudarik asko tokitan hala nola Hego Ameriketan eta Errusian badirela eremu handiak lantzen ahal litazkenak, oihan handiak begiratuz haatik. Frantzian berean ez dituguia laguntzak eman lur ainitz larre uzteko ? Bainan sail handiena da segur eskualde pobre eta gibelatuen laborantza laguntzea, Afrikatik haste hein oneko garapena lortu dezaten. Hori herrialde aberatsen erkidegoaren eginbidea da. Behar dira egin ahal guziak : lekuko laborarien formakuntza zabaldu, heieri gaurko lurgintza teknikoak ekarri, laneko modaberriko tresnak eta ere hazi eta onkailuak fornitu, ureztatzeak ahal diren tokietan antolatu eta abar... Indar funtsezko bat eginez, laster emenda litazke eskualde horietako ekoizpenak, jendea bere lanetik biziaraziz. Garbi da hortarako behar dela politika nahikunde egiazko bat. Gaur oraino falta dena ele ederrez kanpo. Mendebaldeko eta Europako herrialdeek orai dute egin behar indar handi hori ez balinbadute jende horien hasarrea eta jazartzea handitzerat utzi nahi. Indar baitezpadako horren ez egitea gizadiaren kontrako krima baten pareko huts izigarria litake. Ez ditugu, etengabe, gure mugen ateak hesten ahalko goseak eta ezinbiziak beren sorlekutik ihes igortzen dituzteneri ! Laurent Darraidou

KULTURA SAILA

MARIE JOSE BASURCO-REN « L’Exilée » eleberria ber-argitaratua 1997an idatzi zuen Marie José Basurco donibandarrak “L’Exilée” eleberria. Emazte militante baten ibilbide mugimendutsua, independentzia aldarrikatzen duen euskal populu borrokalariaren urratsetan dabilana. Arrakasta handia ukan zuen eleberri horrek, bainan lehen argitalpen hori agortua zen. Gatuzain argitaletxeak gaur plazaratzen dauku obra horren argitalpen berritua. Aitzinsolasa : Gilles Perrault. Euskal Herriko historiaren zati bat, eleberri moduan errexki eta gozatuz irakurtzen dena. Salgai 16 eurotan.

EUSKAL HAZIAK FEDERAKUNTZAREN BILTZAR NAGUSIA UZTARITZEN Erakaskuntza girixtinoko Euskal Haziak sare elebidunak 1800 ikasleren eskolatzea kudeatzen du. Aurtengo bilana egiteko eta helduden urteko norabideak finkatzeko, bere biltzar nagusia iraganen da ekainaren 24ean, asteartez (19:00), Uztaritzeko San Frantses kolegioan. Egitarauan : Leslie Barraquet eta Paxkal Bourgoin elkarteburuen ongi-etorria ; iragan urteko ekimenen eta finantza atalaren bilduma, eztabaida eta bozka ; EEPko ordezkarien hitzaldia ; aurtengo egitasmo eta norabideak ; familien urtesariaren finkatzea ; bulegoko kideen izendatzea.

Primadera huntako “Euskal Haziak - 25 urte” aldizkari mamitsua

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA Ekainaren 22an Donazaharre-tik Goizeko 10.30etan

Denek oraindik gogoan dugu Abertzaleen Batasuna alderdiak 2007ko otsailaren 9an Donibane Lohizunen antolatu zuen mintzaldieztabaida aberatsa, Euskal Herriaren baketze urratsak gogoan. Fama handiko hiru hizlarik parte hartu zuten gaualdi hortan : Michel Rocard lehen ministro izanak eta Kanakiako bake akordioen sustatzaileak ; Gerard Onesta eurodeputatuak, Euskal Herriaren baketze bidearen gaia europear parlamentuan eztabaidarazi zuenak ; eta gaur Baigorrin bizi den Jean Pierre Massias unibertsitari eta Konstituzio Kontseiluko kide ohiak, bake prozesu tekniketan adituak. Batzu eta bertzeen hitzaldiek eta publikoarekin ukan solasek hiru oren izaun zuten. Gaualdi hori osoki filmatu zuen Pantxo Arretzek, gaur Parise aldean bizi denak (bi bideo-dokumentu baditu jadanik ekoiztuak : “Legatza” euskal arraintza ohikoaz, eta “Korrika 8”). Fruitu berria : “Bakearen artea” Dvd ederra, 3 orenekoa, izigarri ongi muntatua “Entzunikus Egileak” elkartearen laguntzarekin (elkarte hunek Heletan dauka egoitza eta Marie-Rose Hays bretoina du buru). Dvd-a hiru hizkuntzatan da : frantsesa, euskara eta gaztelera, euskarazko itzulpenak Gexan Alfaro eta Maialen Torre-k eginik. Dvd hau buruan buru beha daiteke edo atalka, bakotxaren gostuaren arabera. Dvd interaktibo hau altxor bat da. Salgai aurkituko duzue Elkar megadendan eta bertze saltegi askotan, 19 eurotan.

gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Bada mugimendu Hego-Ameriketan. Berrikitan mintzatu da Chavez eta galdegin dio F.A.R.C.-eko buruzagi berriari libra ditzan dauzkan bahituak deus galdegin gabe. Entzuna izanen dea ? Agian bai ? P.P.D.A. : Jakin da joanden astean TF1eko kasetari famatuak beharko zituela lekuak hustu datorren irailean. Hala jakinarazi dio Nonce Paolini, telebixtako nagusi berriak. Dena aldatzen ari da delako telebixta pribatu horretan. Iduri zuen eskandala zela P.P.D.A.ren joaite hori, gauza sakratua balitz bezala. Egia da baduela mende laurden bat baino gehiago emaiten dituela berriak aratsetan eta hortik hartu duela daukan fama. Mihi gaixtoek diote « Jauregitik » etorri dela baztertzeko ideia. Nik ez dakit eta ez ditut zurrumurruak maite. Aldiz erran dezaket ez dudala kasik sekulan ikusten P.P.D.A. telebixtan, aratseko berriak ikusten baititut telebixta publikoetan, izan dadien bigarren edo hirugarren gatea, baitakit telebixta pribatuak ez direla hain « libreak » eta bereziki TF1 gatea. Lau eta bat : Matematiketan horrek emaiten du bost, bainan futbolean gertatu da joanden ortziralean Frantzia jokatu delarik Holandaren kontra Euro xapelgoan. Lau eta bat, lau Holandak, bat Frantziak. Hau, bai, egiazko zafraldia. Egia da, gehienen arabera gaizki hasia zela frantses taldea Errumania ezin bentzutuz, bainan gauza bera gertatu zaio Italiari. Multzo hortako azken partidak dira Holanda Errumaniaren kontra eta Frantzia Italiaren kontra. Lerro hauk idaztean ez jakin zer gertatuko den bainan gerta daiteke Italia, munduko xapelduna, eta Frantzia, finalista, etxeratuak izaitea. Jauregiko berriak : Joanden urtean %8 gehiago gastatu da «Jauregian». Egia da Chirac baino ardurago badoala Nikolas Ia bai Frantzian, bai atzerrietan eta hori hegazkinak baliatuz, gasolina xahutuz. Aldiz, egiari zor zaiona, arnoak %44eko beherakada ukan du. Errugbia : Azken partidetan hiruek galdu dute : Miarritzek jokatzen zelarik etxen Castres-en kontra (34 eta 30), Baionak Tolosan (35 eta 28) eta sekulako zafraldia hartu du Akizek Clermont-en aurka (95 eta 7). Finalerdietan Clermont Perpiñanen kontra eta Tolosa Pariseren kontra. J.H.


7

KANTU XAPELKETA

BILBOTIK HIRU SARI IPARRALDERAT

OINATZ BENGOETXEA VI USTEGABEKOA, ZINEZ XAPELDUN Oinatz Bengoetxea . . . . . . . .22 Abel Barriola . . . . . . . . . . . . .11 Bi nafartar finalean, Oinatzek 23 urte eta Abelek 30, pario guziak azken hunen alde eta doidoia erdiak egin, 2002 urtean xapeldun izana zelarik eta azken bost finaletan izana baina galtzale beti, finalerdia Gonzalezen kontra irabazirik. Finalean 5-1 hasi da Oinatz, bainan 5etan ados eta gero 10-6 eta 20-11 joan irabazduna. Beti erne eta bizi jokatu du, 53 pilota airetik xuxen bi eskuz, Abelek gora bortxatzen zuelarik. Harritu ditu oro hunek, eta lehenik Eugi, Gallastegi, Garcia Ariño eta Atano X xapeldunak, gehiago ezinean ezarriz Barriola pilotari haundia, aitzinean Olaizola anaiak ere ezarriak zituen bezala. Harrigarria ! ARMENDARITZEKO BI PARTIDAK Aguirre-Saldubehere . . . . . .40 Heguiaphal-Bessonart . . . . .36 Hau ezartzen dugu hemen lehen, hau izan baita partida osoa, oren bat eta erdiz ezbaian, jendalde eder hura gustatua atxiki duena denbora gehienean. Galtzaleak nausi lehen hartan : 18-8, 21-10, 31-21, xuxen eta ausart ari biak ere… iraun balu ! 32tan berdindurik haatik nekatu dira biak ere, denbora berean trebatuz osoki Aguirre urruñarra, bai eta finitze on bat eginez Saldubehere garaztarrak gibelean. Oro har, erran behar dugu bi gibelekoek zerbait erakutsi dutela, oraingo berezkoek ere ordain batzuen beharra sendi duten huntan. Segi dezatela beraz funski berea, bainan zainduz berea aitzineko bi horiek ere. Etcheverry-Waltari . . . . . . . .40 Sorhuet-Harizmendy . . . . . .25 Partida nagusian Waltarik zer eginen zuen zagon jende hori guzia eta ukan du berea. Alta 9-1, 10-4 eta 13-9tan, dudarazi dute Sorhuet eta Harizmendyk jendea. Bainan hor zagon Hervé Etcheverry, erdian plantatua, bere aire segur harekin jokoa segurtatuz eta beharrez zirtako on batzu airez. Eta trinketari neurriak hartu ere Waltarik, apuño bizi eta xuxen harekin, batean sare, bestean eskuin eta taula luze batzu nundik ez ? Holaxet dute 16etan berdindurik gaina hartu, 22-16 eta 31-24, kontrarioek ere jo batzu galtzen zituztelarik tenore txarrean. Hamarna bote eginik bi sakariek, halako motx aire batean bururatu da partida hori. Helduden igandean, 22an, bigarren finalerdiak : 4.30etan ElgartX.Lambert eta Aguirre-Saldubehere amaturrak. Gero segidan Bielle-Oçafrain eta L.LambertEtcheto berezkoetan : Idiarten partez, eskuko mina gatik, Laurent Lambert ariko delarik. GARATENEAN Loquillo-Etcheto . . . . . . . . . .50 Larrechea-Mayte . . . . . . . . . .45

Betiko jendearekin astelehenean, horra Loquillo mexikarra hemen ginuela laugarrenetako. Alde hartako guziak bezala, lantsu eta balios, horra nola irabazi duten partida hau Etcheto jotzaile batek eta biek, beti elagrri hurbiltsu ibilirik eta gehien gehienean aitzinean. Hamar bote Larrecheak eta zortzi Loquillok. Helduden astelehenean berriz ariko dira Larrechea eta Mayte, bi anaia deliberatu izanen dituztelarik aitzinean, Urruñako Ezcurratarrak. BAIONATTIPIAN Larrechea-Ezcurra II . . . . . . .50 Alfaro-Etcheto . . . . . . . . . . . .33 Ortzeguneko parttida zuten hau Baiona zaharrean. Helduden ortzegunean berriz beste hau beharra dute : Larrechea-Loquillo (hau gibeletik) eta Sorhuet-Ezcurra II. EUSKAL LIGA PLAZA LAXOAN Errabotean edo luzean Uztaritzeko Kapito Harri taldeak Angeluko Hardoitarrak garaitu ditu 13 eta 8 jokoz. Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte taldeak ere irabazi du, 13 joko eta 8, Hazparneko Noizbait taldeari. Uztaritzeko Kapito Harriren bigarren taldea ere irabazle izan da Senpereko taldearen aitzinean, 13 eta 2 joko. Amikuztarrek irabazi dute, 13 eta 5, Baigorriko Zaharrer Segi taldekoeri. Finalerdiak ziren horiek oro, lehen biak lehen mailean, eta beste bi azkenak bigarren mailean. Plazalaxoko partidetan, Hazparneko Etchemendy-Maitiak garaitu dituzte Lekorne-Airetikeko J.M.Mugica-Etchebarne. Armendaritze Denek Bateko ArrueV.Etchebarnek Amikuzeko Daguerre-Amulet jo, 30-22. Sarako Endara-Mariluz irabazle atera dira, Mauleko Latchere-Iturralden aitzinean. Urruñako Ourquia-Aramendyk ere irabazi Uztaritzeko Lambert-Etchecopar pareari. Amikuzeko JaureguyLucuk halaber irabazi, 30-22, Irisarriko Etchevers-Arbeletche pareari. Azkaingo LaducheBerasateguik irabazi Itsasuko Aguerre-Saint-Esteben pareari. HEGOALDEAN, ASTEKOAK Olaizola II-Zearra . . . . . . . . . .22 Irujo-Pascual . . . . . . . . . . . . .20 Saralegi-Rai . . . . . . . . . . . . . .18 Berasaluze IX-Galarza . . . . .12 Donostiako Atano IIIan ikusi partidak, finala egunean. Xala-Goñi III . . . . . . . . . . . . . .22 Irujo-Eulate . . . . . . . . . . . . . .19 Zarautzen jokatu partida. Capellan-Nalda III . . . . . . . . .22 Mikel Goñi-Arruti . . . . . . . . . .21 Maeztun ikusia. Mikel Goñik bazuen hemen ere bere jendeketa bildua, haatik ez irabazle, lehenago bezala. Bego

PARTIDA ARRARO BAT DONIBANE LOHIZUNEN Helduden igandean, ekainak 22, Donibane Lohizunen, Jondonane bestak direla-eta, pilota maite duten ainitzek eta ainitzek nahiko dute itzuli bat egin Ravel ikastegiaren ondoko ezkerpareta eder hortarat. Hiru pilota partida ikusten ahako dituzte aratsaldeko 5-etarik goiti, eta ez nola nahikoak, denbora berean sail balios bat lagunduz, partida horiek muntatuak baitira sustatzea gatik Donibane-Ziburuko ikastola, Urruññako ikastola, Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioa eta Integrazio Batzordea. Lehen partidan, gazten aldi! Ariko dira elgarren kontra Bixintxo Bilbao ziburutarra eta Unai Ugarte donibandarra, Martinez de laguntzat bi andoaindar, batek Ulan- Irujo berriz ga, besteak Esnaola. ere heldu Ondotik, palaz, bi elbarritu beren ka- Donibanerat rroan, Pierrot Mihura eta Christophe Cochand, kontrarioak, karroan horiek ere, Sorhuet eta Alfaro. Partida nagusian, “handiak” bixtan da eta ez nor nahi! Martinez de Irujo eta Martinez de Eulate alde batetik, Xala eta Goni III bestetik! Hitzordu arraroa ez dena beraz hutsegin beharko!

Igandean jokatu da Euskal Herriko Kantu Xapelketako finala Bilbon, Arriaga antzokian. Iparraldeko bi kantari itzuli zaizkigu hiru Valerie sarirekin. Uhalde lapurtarrak bakarkako bigarren saria eskuratu du bai eta sorkuntzarena “Amodio galdua” kantuarekin. Eta Alain Larrañegi xiberotarrari moldaketa hoberenaren saria zaio eskaini, Deiane Elajos arabarra bakarka nagusitu Kantu “Nere heriko nexkatxa Xapelketan gazte” kantuarentzat. Oro har Hegoaldeko kantariak nagusi halere, eta bereziki Arabakoak, bakarkako sari nagusia Deiane Abajos arabarrak bereturik.

LABURZKILABURZKILABURZKI • Angeluko Ikasleak elkarteak euskarazko kurtsoak segurtatzen ditu heldueri. 2008ko ikasturte sartzerako, izen emaiteak eginen dira ekainaren 19an (18:00) Angeluko “Maison pour tous” egoitzan (tel 05.59.63.57.07). • Zabalik elkartearen biltzar nagusia iraganen da ekainaren 20an, ostiral aratseko 9etan Donapaleuko Xerbitxuguneko gelan. • Integrazio Batzordeak bere biltzar nagusia eginen du ekainaren 21ean, larunbat aratsaldeko 2.30etan, Kanboko Xalbador ikastegian. • Biarritz Bestelakoa taldearen urteroko ateraldia eta biltzar nagusia iraganen dira ekainaren 21ean : Orreagaren bisita, Eugiko aintziraren hegian bazkaria Etxeberri jatetxean, 17tan biltzar nagusia Aldudeko Herriko Etxean, Aldude, Banka eta Urepeleko auzapez abertzaleek ongi-etorria eginez. Autobusa goizeko 8.30etan abiatuko da Euskal Jaietik. Egun osoaren prezioa : 30 euro presuna bakar. Izenak eman 05 59 23 26 38ra. • Bilketaren artea : Guanes Etchegaray zizelkariaren eta Josette Dacosta margolariaren erakusketa berria zabalik da uztailaren 15a arte Donibane Garazin, Zitadela karrikako 22an. • Oihana ikastolak “Sehaska hustea” antolatzen du Baionako Elkartetxean (Glain auzoaldean) ekainaren 28an, larunbatarekin. Haurren puskak baizik ez dira aurkituko ganer huste gisako egun hortan (sehaska, karro, ohe, jostailu, jantzi, liburu...). Salmenta mahaia 10 eurotan. Izen emaitea : 06.16.97.61.99. Irabaziak Integrazio Batzordearen alde.

BAIONAKO MANIFESTALDIA Iragan larunbatean, Askatasuna antolatzaile, manifestaldi bat izan da Baionako karriketan, euskal presoen alde eta salatzeko asko gisetarat jasaiten den errepresioa, hala nola jende askoren konduak “blokatuak” izaitea bankoetan, gauza beharrenentzat ere sosik ezin ateratu, jakin gabe xuxen zergatik hartu diren holako erabakiak ! Mila lagunez goiti bildu da manifestaldi hortarat, beren arrangura pisuak agertuz ibilaldiaren denbora guzian.

LAN ESKAINTZAK LAN ESKAINTZAK Seaskak eskatzen dizue ondoko lan eskaintza, 2008ko ekainaren 25a arte zabal dezazuen. Aitzinetik eskertzen zaituztegu. SEASKA, Euskal erakaskuntzarako Batasunak, LEHEN MAILAKO ORDEZKOAK bilatzen ditu 2008/2009 ikasturterako: Bete behar diren baldintzak: II. heineko diploma (Baxoa + 3 urte) Euskaraduna Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan Frantsesaren ezagutza (ulertzeko eta komunikatzeko) Interesatuak diren pertsonek, Seaskara igor dezatela, 2008ko ekainaren 25a aitzin : - Kandidatura gutun bat C.V. batekin - Diplomen kopiak - Telefono zenbaki bat, deitua izaiteko gisan. SEASKA - Central Forum, André Emlinger plaza, 10 - 64100 BAIONA Cidex-Fax : 05.59.52.88.87 seaska@ikastola.net Bere taldearen azkartzeko,Euskal Irratiak federakuntzak bilatzen ditu Kazetari eta animazaileak. Garazi edota Uztaritzen lan egiteko. Eginbidea : - Antenan animazioa - Emankizunak osatzea - Erreportaiak egitea. Gaitasunak : - Euskarazko irratigintzaz gustatua, - Ausarta izan mikro baten aintzinean - Euskara eta kultur orokorra mail onekoa. Baldintzak : - Bigarren maileko ikasketak edo esperientzia. - Informatikan ezagutzak - Barne formakuntza eskainia izanen da. Buruilean lanean hasteko da. Motibapen gutuna eta CV a bidali Uztailaren 15 ko : Euskal Irratiak Jai alai-eko bidea 15 64220 St Jean Pied de Port Xehetasunak : 05 59 37 14 11.

SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, 2008ko irailetik goiti, bere ikastoletan lanean aritzeko bilatzen ditu: 1. ALOZEko ikastolan (eta ez SOHUTAn): • AVS 1 : egunean 2 ordu = 8 ordu astero 2. HENDAIAko ikastolan : • Monitore hezitzaile 1 : 8 ordu astean BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: - AVSentzat : • Baxoa • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena • Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) - Monitore hezitzaileentzat : • Monitore Hezitzaile edo Hezitzaile Berezi diploma ukaitea • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea • Komunikatzeko gaitasuna ukaitea • Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) Interesatuak direnak, idatz dezatela 2008ko ekainaren 6a aitzin motibapen gutun bat + CV bat igorriz helbide honetara (ez ahantz telefono zenbaki baten azaltzea): SEASKA Central Forum, 19 – André Emlinger plaza, 10 - 64100 BAIONA Cidex 1 Fax : 05 59 52 88 87 - seaska@ikastola.net

ERROBI IKASTOLA Kanboko Errobi ikastolak 2 langile bilatzen ditu helduden irailetik goiti, 2008-09 ikasturtearentzat, denbora ez osoz. Eskatua da euskara ongi menperatzea eta ahalaz « CAP Petite Enfance » ukaitea. Eginbideak : ama ikastolan erakasleen laguntzarekin aktibitate desberdinen egitea, haurrak jantegira laguntzea eta ikasgelen garbiketa segurtatzea. Igor zure kandidatura helduden ekainaren 30eko berantenaz : Errobi ikastola, Marronniers bidea, Kurutxaga auzoa, 64250 Kanbo.

LEGEZKO ABISU Scop COPELECTRONIC z.a. du Hillans 64990 St Pierre d’Irube Réunis en A.G.O.A. le 06 juin 2008 tous les associés présents ou porteurs de parts, après avoir écouté la lecture du rapport du Conseil d’Administration et du commissaire aux comptes, ont approuvé les comptes ainsi que la gestion de la coopérative telle qu’elle a été présentée. L’A.G.O.A. a constaté : la fin du mandat d’administrateurs de : Mme M.Hélène Acedo, Mr J.Vincent Colin et Mr Thierry Pastor, et l’élection en tant que nouvel administrateur de : Mr J.Vincent Colin. les excédents nets et a approuvé leur affectation conformément à la clé de répartition proposée par le CA du 12 décembre 2007. la variation du capital de : 310.992 € au 31.12.2006 à 367.360 € au 31.12.2007. Tous pouvoirs sont donnés au Président pour effectuer toutes formalités afférentes aux résolutions ci-dessus. Le conseil d’Administration Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial “Central Forum” - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) R.MERLE PEINTURE Société à responsabilité limitée Au capital de 7.700 E porté à 22.700 € Siège social : 33 rue Noirot - (64600) ANGLET 440503852 RCS Bayonne Par décision du 03/06/2008 l’associé unique de la société R.MERLE PEINTURE a décidé, à effet du même jour d’augmenter le capital d’une somme de 15.000 E pour le porter de 7.700 € à 22.700 E et de modifier les statuts en conséquence ; RCS de BAYONNE AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution de l’EURL OLATUA au capital de 1000 euros Siège social : 15 rue Belle Marion 64600 ANGLET Objet : enseignement de la pratique du surf et autres sports liés à l’activité touristique et sportive. Gérant : Monsieur Iban ITHURBIDE 15 rue Belle Marion 64600 ANGLET Durée : 99 ans sauf dissolution anticipée. L’EURL sera immatriculée au RCS de Bayonne. Pour avis Le Gérant AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution de l’EURL : “AEROGATES” sous le sigle “AG” au capital de 5000 euros. Siège social : 9, rue THIERS - 64 100 – BAYONNE. Objet : Ingénierie pédagogique et aéronautique. Durée : 99 ans à compter de l’immatriculation au registre du commerce et des sociétés. Gérant : M. Roger LALANNE demeurant 9, rue THIERS 64 100 – BAYONNE nommé pour une durée indéterminée. Pour avis Le Gérant

LAN ESKAINTZAK Garazi/Baigorriko, Amikuzeko eta Iholdi/Oztibarreko Herri Elkargoek Hizkuntza kargudun bat bilatzen dute Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin 1) Galdegin gaitasunak • Ardurazko postu bat izateko nahia eta berez iniziatibak hartzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna erakutsi • Proiektu kudeaketan esperientzia ukan, eremu pribatuan ala publikoan • Euskara ongi menperatu idatzian zein ahozkoan • Euskararen aldeko politika publiko baten obratze lanetan sartzeko gogoa ukan 2) Hautatze jardunbidea • Hautagaitza txostenak (barne motibapen gutuna eta CV zehatz bat) euskaraz eta frantsesez igorriak izan behar dira ondoko helbidera : Garazi/Baigorri-ko Herri Elkargoa – Herriko Etxea – 64 220 Donibane Garazi, 2008ko uztailaren 10a aitzin. • Hizkuntza gaitasuna neurtzeko probak uztailaren 11an, goizarekin, iraganen dira hautagai guzientzat. 3) Postuaren xehetasunak Eramanen diren jarduerak eta antolaketa zehazten duen postu fitxa eskura dezakezu, deituz : • Baigorri – Garaziko herri elkargo tel : 05 59 37 32 03 edo • EEP tel : 05 59 31 18 34 Email : eep-oplb@mintzaira.fr


8

B u f f a l o , W y o m i n g. Hamar-hamabost urte arteko 42 neska-mutiko Wyoming-eko Buffalon dira bi astez, NABOko euskal Udalekuan

LIBURU BAT

ABERATSA ETA HERRIKOIA Donibane Lohizunen sortua da Jakes O sp i t al . Beti euskaldun eta euskalzale agertu familia batean. Aita zena, Felix Ospital, luzaz izana HERRIA-ren berriketari. Bera ainitz urtez herritik kanpo egona, lanaren gatik, Pauen eta hor gaindi. Duela sei urte, erretretan jarririk, berriz jina sortherrirat.

EHUN IXTORIO

Ikerle jarraikia izanki, hoin maite duen Donibane horren arima nahi du begiratua izan dadien, bere gisako saila akulatzen du xede hortarat. Liburu bat badu plazaratua Garat karrikaz, bera karrika hortan sortua-eta, beste bat lehengo Kaxkarotez. Artikulu batzu ager-araziak ere Jakintza aldizkarian. Duela zonbait urte, lotu zen beste lan bati, Donibaneko elizaz bazela nun zer konda. Karraskan ari zelarik gai horren lantzen, duela bi urte agertu zen gaitzeko liburu ederra, eta preseski Donibaneko elizaz. Jakes Ospital karkulan jarri, berak hasi lana ez ote zen beraz debaldetan izanen? Bainan ez, laster ikusi du, delako liburua eskuratu ondoan, ainitz gauza erraiten zela Donibaneko elizaz, bainan bestalde ere bazela oraino erraiteko frango. Bere ikerketak segitu ditu beraz eta horra nun plazaratu duen bere liburua, “Donibaneko Eliza”.

“Ixtorio mixterio, dakienak konda dio”, holako zerbait gogoan ibilia ditake Jakes Ospital. Arras molde berezi batean kondatzen daizku ehun bat ixtorio desberdin, denak bere bataioko elizari lotuak, batzu aspaldikoak, beste batzu arras berrikitako gertakari batzueri johan direnak... Arta handiz, Jakes Ospital-ek miatu ditu zernahi artxibo, parropiakoak, herriarenak eta departamendukoak, asko lekukotasun bildu bestalde. Ainitz gauza ikasi du eta irakur erretxa den frantses argi batean ezarrri ditu gure hazkurri. Ez gira bixtan dena xehetasunetan sobera sartuko, dugun erran haatik badela hor gaitzeko pazka. Hala nola gauza batzu behinere ez aipatuak edo biziki guti. Nork daki Iraultza handiaren keinka hartan, zonbait urtez, bataio eta ezkontzendako bi zerrenda badirela artxiboetan, bat iraultzaren alde jarria zen apezarena, bestea kontrakoarena... Nork daki Santa Barbarako aldean bazirela denboran hilerriak, juduentzat naski eta kanpotik jin jende batzuentzat... Nork daki frangotan harreman bihurriak izan direla erretora eta auzapezaren artean, eta ez bakarrik “gorriak” zirelarik nagusi herriko etxean, hori gauza jakina, bainan batzuetan “xuriek “ zituztelarik ere giderrak beren esku... GORA-BEHERA FRANGO.

Jakes Ospital elizako atean...

Denen buru, eliza bera baino gehiago aipu da liburu hortan elizaren bizia, horko harat-hunatak eta horko gorabeherak. Lehengoak eta oraikoak. Bada konparazione kapitulu eder luze bat hilerrietaz. Oroitaraziz lehen jendeak elizan berean ehorzten zirela, familia bakoitxak zuen jarlekuaren pean, eta zernahi denbora joan zela usaia hori ezin utziz ( edo ezin utz-araziz). Ohidura xaharrez, lehengo predikariez ala zernahitaz, bada nun zer irakur! Ikasten da hemeretzigarren mendean urte askoz etzela gehiago egin errege Magoen proosionea, Trufania-kari, zaldizkoekin egiten baitzen eta behin ixtripu handi bat gertatu baitzen zaldizko horien gatik... Ikasten ere 1922-an, apezpiku batek “Zazpiak Bat” oihukatu zuela Donibaneko eliza hortan. Eta zonbat holako!

Teresa (Escoz) Fieldgrove haurrer eta familier mintzatzen Buffaloko NABO Udalekuan

Astelehenean hasia da Estatu Batuetan, Wyoming-eko Buffalo-n, urte guziz NABOk (Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioneak) antolatzen duen arbaso euskalduneko haurrendako Udalekua. Aurtengoan 42 dira Estatu Batuetako sei estatutarik (Idaho, Kalifornia, Nevada, Oregon, Utah eta Wyoming), Kanadatik (British Columbiatik, 2), Euskal Herritik (Donostia, 1) eta Espainiatik (Madril, 1) bildu diren haurrak. Jakina denez, Udaleku Estatu Batuetako euskal etxe diferente batek antolatzen du urtero eta aurten, bigarrenez, Buffaloko “Big Horn Basque Club” delakoa da antolatzaile. Udalekuko zuzendaria, Kate Camino da, arnegitar baten alaba, eta Teresa (Escoz) Fieldgrove, luzaidar baten alaba. Buffaloko Euskal Etxeko lehendakaria, berriz, Kirsten Auzqui da, eta Udalekuko NABO arduraduna, Valerie Arrechea. 2008ko Udalekuko lehenengo hitzordua, iragan igandeak izan zen, haur partzuer guziak, nonahitik jinak, Buffaloko parkera bildu zirelarik, gehientsuenak hegazkinez arribatuak eta Buffaloko Euskal Etxeko menbru edo bazkideak heien xeka Buffaloko inguruko aireportuetara joanak. Behar da erran Udaleku, egiten den euskal komunitatearen engaiamendu handia galdegiten duen ekimena dela, haurrek familietan egiten baitute lo. Ber denboran, haurrak mugitzeko autoez eta eguneroko gosari-bazkari-afariak

egin eta zerbitzatzeaz ere klub edo euskal etxeko bazkideak okupatzen dira. Aurtengoan gisa berezian euskal artzainak ohoratu nahi izan dira eta Udalekuko zenbait ekimen artzainek —neska-mutiko hauen arbasoek, alegia— eremaiten zuten bizitzeko manera eta usadioak ezagutu eta biziarazteko baliatuko dira. Haurrek, beraz, mendian, ardiak ibiltzen ziren lekuan emanen dute heldu den asteburua eta, zenbait artzain ohi gidari, ogia nola egiten den ikasiko dute, adibidez. Ibiakoitzeko gaua ere karrokanpoan lo eginez pasatuko dute, benetan sendi ahal izateko Ameriketako mendietan artzain izan ziren euskaldunen esperientzia. Bestenaz, euskara, euskal dantzak, kultura eta txistu izanen dira haur guziek Udalekuan ikasiko dituzten gaiak. Kantuz eta musean ere arizanen dira. Horiekin batera, igerilekuan ibiliko dira, rodeoan, boloetan, Buffaloko museoan eta mendian. Partzuer diren haurren artean, gehientsuenak neskak dira, 32, eta mutikoak, berriz, hamar besterik ez, guztiak 10 eta 15 urte bitartekoak. Hondarreko Udaleku Buffalon, 2000. urtean egin zen, eta orduan ere Kattalin Camino, Arnegi-Argaraiko Caminotarren alaba izan zen zuzendari. Hitzak eta argazkia: Joseba Etxarri (EuskalKultura.com)

Liburu interesgarria zinez, altxor balios bat!

Muslaria

UR-JAUZI ETA GEREZI Maiatzaren 29-ko HERRIA-n, ari ginen Pirinio mendietako ur-jauzi batzuez. Erraiten ginuen, hori han berean aditurik, Cauterets aldean badela ur-jauzi bat Ceriset edo Cerisey deitzen dena, bainan gereziekin deus ikustekorik ez duena. Hitz hori hango “jer” eta “jerezet” izenetarik heldu izaitekotz, lehen hizkia nolazpait kanbiatua izanik. Bainan irakurle batek egin dauku hortaz oharpen bat. Dio duela hamar urte agertu liburu batean, idazlea Marcellin Berot, hauxe erraiten dutela: batzuetan, nahiz arraro gertatu omen den, gerezi-ondo basa batzu kausitu direla mendian frango gora, eta preseski delako ur-jauziaren ondo hortan... 1232 metroko goratasunean beraz. Horiek hola, guk ez dugu bixtan da trenkatzen ahal ur-jauzi horren izena nundik heldu den. Dakiguna da Euskal-Herrian ere toki-izen batzu zertarik heldu diren badirela batzuetan bi ikusmolde. Holakoetan, arras zail izaiten ahal da finkatzea zoin den xuxena eta zoin den makurra.

EUROPARI EZ Nora goaz Europan ? Lege nagusirik gabe edo hitzarmen berri bat gabe ez da deus urrats onik emanen. Duela hiru urte Frantziak eta Holandak bota zuten beren eza. Joanden astean Irlandak Lisboako hitzarmenari eza eman dio. « Poloniar iturgina » duela hiru urte, ez dakit zein « mamu ikaragarri » orain, noiz aterako gara ateka hortarik ? Nazionalkerietan sartuak dira gehienetan eta hola jokatuz ez da aterabiderik izanen Europa batuari buruz. Noiz, egun berean bozkatuko dute europarrek beren Lege Nagusiaren alde edo kontra bainan boz guziak elgarretaratuz eta ez herrialdez herrialde kondatuz ? Gehexan Pontto

-Asteburu guzian, Jondonane-kari, herriko bestak Donibane Lohizunen eta Hazparnen, herriko bestak ere Larrainen eta Behaskainen… -Asteburu guzian, Baionan, Croisés San Andreseko gazte elkarteak bere 95 urteak ospatzen. Ortziralean (20.30), kontzertua elizan, Adixkideak, Xaramela, Andropause eta Baiona Banda taldeekin. Larunbatean, kirol lehiaketak. Igandean, esker onezko meza nagusia eta bazkaria -Ortzegunean (18.00) Miarritzeko mediatekan, Thierry Lalo musikariaren hitzaldia jazz musikaz -Ortzegunean (21.30), Azkainen, euskal dantzak Xurio plazan Getaria taldearekin -Ortziralean (19.30), Uztaritzen, Bilgune gelan, Jondonaneko suak, aperitifa, musika Kiki Bordatxorekin, Ikastola antolatzaile -Ortziralean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Hip Hip Hop dantza eskolaren ikusgarrria -Ortziralean (21.00), Kanboko elizan, euskal kantuak Airez-Aire taldearekin -Larunbatean (15.00) Miarritzeko mediatekan, Christiane Marie

Becher-Derex-en latino-amerikar kontzertua -Larunbatean (19.00), Baionan, “Baionan Kantuz” Chaho kaian -Larunbatean, Ipar Euskal Herri guzian gaindi, Musikaren besta -Larunbatean eta igandean, ondoko astean ere segitzeko, Miarritzeko Itsasaldia. Larunbatean (19.00), Santa Eugenia plazan, Argileak kantari. Igandean (09.00), Igerika lehiaketa, Portu-Xaharretik abiatuz -Igandean (11.30), Hendaian, mutxikoak Gaztelu-Zahar plazan -Igandean (12.00) Azkainen, Serreseko kaperan, ikastolaren zikiroa, Zpeiz Mukakik alaiturik -Igandean, Hendaian, zaharkimerkatua Sokoburu auzoaldean -Igandean, Kanboko ezkerparetan, selauru hustea Ikastolak antolaturik -Igandean (16.00), Kanbon, behereko plazan, euskal-dantzak Jeikadi taldearekin -Igandean (17.00), Angelun, herriko etxean, Patrick Defossez gidari asmatu musikaldia -Igandean (21.00), Miarritzen, Mazon parkean, euskal indarjokoak Napurrak taldearekin

Herria 2962  

Herria astekaria 2962

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you