Issuu on Google+

2008-ko Maiatzaren 29-koa 29 mai 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

Mundu osoa da denen aberria. Atzerririk ez da. (Stanislaw Balinski)

ANAKRONIKOA ? Bi ortzegunez segidan oihu eta salaketa frango entzun dira Baionako karriketan, frantses estaduko bertze hiri askotan bezala. Lanpostu heste, erosahalmen murrizte, eskubide sozial ukatze, zerbitzu publiko txartze, erretreta erreformatze... ez da arrangura eskasik gaurko egunean. Erakasleak kexu, arrantzaleak kexu, garraiolariak, osasungintzakoak eta bertze ofizio askotakoak halaber. Egoera oso larria dela salatu dute sindikatek. Hemen gaindiko egoerak ez badu ere herenmunduak gure gatik bizi duenarekin, gosete eta bertze, deusik ikustekorik. Badira gutartean haatik diotenak ez girela hain gaizki bizi, eta sozial mugimendu horiek trabagarri eta nardagarri baizik ez direla. Aiserian bizi diren jendeen oihartzunak horiek, gutitaz bizitzera eta baldintza txarretan lan egitera behartuak direnetaz axola handirik ez dutenenak. Iragan igandean haatik bertze musika mota bat entzun da, goibeldura giro hortan doi bat anakronikoa zirudiena : Bestaberriko doinuak, Otabako igande huntan ere errepikatuko direnak. Egoera soziala minduago eta ohidurak beharrezkoago ! Iparralde huntan, herri batzu harro dira beren Bestaberri dantzatuaz. Aurten, Donamartiri ere hor dugu, ohidura xahar hori berpiztu duena. Bainan “ohidura xaharra” diogularik, hain xaharra dea gaurko Bestaberri modua ? Ez ! Militar kutsu handiegia daukan Bestaberri hunek, bere agindu oihukatu, armadako pertsonai, Estadu bandera eta gaineratekoekin, bi menderik ere ez dauzka. Erdi-Aroan bertzelakorik zen, zigante, buruhandi, herensuge, kantari, bertsulari, dantzari, musikari eta pertsonai askorekin, gaur ikusten ez diren emazteak barne, armadun gizonak aldiz sahetsean baizik etzirelarik, zaingoan, kanpotik nahaskeriarik ez dadin gerta. Eta eguzkiaren sinbolo kosmikoak indar handia zaukan, gaur frangotto ahantzia dena, herriaren itzulia egiten zela, herriko lau hegaletan zeuden lau aldareen aitzinean ospetsuki dantzatuz, Eguzki sainduaren, hots Jainkoaren ohoretan. Kanpotik eder eta barnetik ere eder, Bestaberri zelarik ikusgarri bat baino gehiago. Ohidurak bizirik behar dira atxiki, eta hortarako gaurkotu, segur, bainan hastapen hartako funtsaren errespetuan, ahalaz ! P.J.

N° 2959

SOROGAINERATEKO PASAPORTEA Marie José Igoa urepeldar hautetsia, Mixel Bidart Baigorriko Baleako lehendakaria eta Mixel Ernaga Urepeleko auzapeza

Ibiakoitzean ginuen urte oroko Marka eguna, Urepelen. Goizeko 5ak irian abiatuak ziren lehen behi tropak Baigorriko Balean gaindi, Urepelera buruz. Azkaratetik Urepelerainoko bide nagusian gaindi, behi tropak joare ederrenez apaindurik urrats onean zoatzin, autoak ahal bezala sahetsetik iraganez, goizeko 11k irian 300 bat behi buru eta ikusliar kurios andana ederra zirela Urepeleko elizaren pekaldean aurkitzen, kabalek Valle de Erro -ko VE marka famatua, hots Sorogainerateko pasaportea, ardiets dezaten, uda guzian irail ondar arte Kintoko alhapide nasaietan hase diten. Eta ateria hor, bezperako eta goizean goizeko euri erauntsiak mirakuiluz bezala agorturik, zerua hodei beltzez kargaturik gelditzen bazen ere !

Mendialdea biziarazi Goiz erditarako jendalde gaitza zen jadanik bildua Urepeleko xokoño hortan. Han zeuden ere Urepeleko hautetsiak. Alabainan, marka tokitik hurbil hurbila dago Herriko Etxea, elizari josia bezala. Han aurkitu ditugu, bertzeak bertze, Mixel Ernaga auzapez berria eta Marie José Igoa hautetsia. Han ere Mixel Bidart urepeldar laboraria, lakauna artalde baten jabea, herriko kontseiluko bere kideak bezala martxo hortako hauteskundeen bidez herriaren kudeantza kargutan sartua, eta Baigorriko Baleako lehendakari bilakatua, sei urterentzat. Marie Antoinette Etchebarren-en segida du hartu, hunek 19 urte iraunik Baleako lehendakaritzan (eta 31 urte auzapezgoan). Baleak zortzi herri dauzka bere baitan : Azkarate, Lasa, Anhauze, Irulegi, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepele. 8500 hektara alhapide eta 3500 hektara oihan kudeatu behar ditu, eremu horren %71 nunbaitan Banka-Aldude-Urepele eskualdean aurkitzen delarik. Ez du beraz kargu ttipia Baleako lehendakariak horien guzien kudeatzen, dela prima ardieste, dela mendiko bide entretenitze (bide berririk egin gabe haatik, orain artekoek nasaiki biziaraz baidezazkete hango mendi guneak)... Griña nagusia da, lehendakari berriak erran daukunaz, “menditik bizi direnak orain arte baino gehiago laguntzea”, jakinez maleruski gastuak goiti doatzila, diru sartzeak aldiz beheiti. Eta ere, horien guzien gainetik, mugaz bertzaldeko auzo herriekin harreman sendoak sustatzea, batzu eta Jende ainitzen artean bertzeak elkartasun bidean aitzina iragaiten da diten. Hain xuxen, arrangura gottor Marka eguna bat agertu da aurten Sorogaineko alhapideen gainetik : harat ez da uda huntan Baigorri aldeko ez ardirik ez zaldirik igortzen ahal, jadanik kabala gehiegi badelakotz gain heietan... Kar handiz lanari lotuak Urepeleko hautetsi talde berriak bere lehen Marka eguna bizi izan du joanden larunbatean herriko kargudun gisa. Mixel Ernaga auzapez berriak erran dauku zer kar handiz lotuak diren lanari beren herrian, mementoan kontseilu ohiak abiatu obrak aitzina eremanez, etxetarateko urbide sarea osatuz, purguko bazterrak apainduz, oroituz bereziki duela urtea baino gehixagoko uholdeek zer desmasiak egin zituzten han gaindi ere... Eta, bistan da, Urepeleko Marka eguna aukera paregabea da Baigorriko Baleako eta Erroko Baleako hautetsiekin kurutzatzeko. Ibiakoitz eguerditan, Urepeleko ezkerparetan dira eskualde horietako kargudunak bildu, auzapez, herri elkargo buru eta bertze, bazkari on bat elgarrekin gozatuz, dakigularik mahain on baten inguruan direla gauzak hobekienik aitzinarazten...

Behi bakotxa Valle de Erroko VE hizkiz markatua

71 euro buru bakar Batzuk mahain on baten inguruan balinbaziren, kabalak aldiz Sorogaineko eremuetara ziren hurbilduak, hango bazka onaren usainak gidaturik, Urepeletik bi oren nunbaitan behar dutelarik Sorogainerat heltzeko. 300 buru nunbaitan, 40 bat jaberenak, laborariek 71 euro ordaindu behar izan dutelarik buru bakar. Aspaldiko ohidura da Marka eguna, dauku erran Marie José Igoa hautetsi urepeldarrak. 1856az geroz erreberritzen den eguna, Elizondoko hitzarmen famatuak finkatua, mugaz bi aldeetako jendeen arteko ordurainoko historia korapilatsua doi bat jabaltzen zela hitzarmen horren medioz. Urepele oraindik auzoalde bat baizik etzagon, ofizialki herri delarik bilakatuko 1865ean. Sorogaineko alhapideak Kintoan kokatzen dira, Kinto iparraldean, eta Elizondoko hitzarmenaren ondorioz Baigorri aldeko laborariek daukate alhapide horien gozamen eskubidea, jabetzarik ez badute ere. Gaur harreman onak dira bi eskualdeen artean. Harreman on horien lekuko, ostiral goiz huntan estreinatuko den informazio bulego berria, Sorogaineko Sastriarena aterbe-ostatuan, estreinaldi hortan beharrak direlarik Mixel Bidart Baleako lehendakaria eta Peio Setoain Aldudeko auzapeza...


2

• Hego-Afrikan ere badituzte beren eneguak kanpotik etorri auzoko behartsuekin. Lehenago nahasketa haundienak izan zituzten beren herriko zuri eta beltzen artekoak, Mandelarekin zerbait bake egin artean. Orain aldiz Zinbabue eta Mozanbikatik jin imigratu langileak dituzte partida. Nahasketa eta jazarkundeak dituzte maiatzaren 11 tik hunat eta Mbeki presidenta indarka ihardokitzekotan dago, armadaren igortzea aipu duela. • Birmania gaixoa ere hor dago bere diktatore jeneralen peko, beti tematua berek ihardoki beharrez ukanak dituzten aroaren izigarrikerien ondotik. Oroit gira alabaina han izan zen Nargis orrona haundiaz, eta nola ez duten auzo herri batzuen laguntzarik onhartu hango jeneralek. Alta, zerbait asteren buruan badakigu bi miliun eta erdiko bat direla makur heietaz joak, 133.600 hil edo desagerturen kondua ere bai. Horiek hola, berri hobe bat egun hautan : Bankimoon ONU batasuneko segetario nausia utzi dutela hangoek Birmaniara sartzera bisitari, agian elgarren laguntza hobe batzuen menturan. • Atuna gorriaz ere auziak badira Europan. Arrain horren eskasteko beldurrak debekaraz dezake epe batean mota horren arrantza. Beti bezala, badira hautsi-mautsiak onar-arazi nahi luzketen herriak debeku horren aitzinean, halanola Frantzia. Italia, Grezia, Espainia eta Portugale. Eta balitake zer erran ere gasoilaren prezioekin arrantzale mundu horrek dituen arrangura eta auziez, bai eta hemengo kabala hazleek hauen hazkurrien prezio goititze horiekin dituzten beldur eta ikara gaitzez. Libanoan, gora-behera minbera askoren ondotik, nahasmendu pizkorrak ere izanik, azkenean president berri bat hautetsi dute, Michel Suleiman armadako aintzindaria. Gobernu berri baten muntatzea dauka orai bere lehen lana.

Michel Suleiman president berria, bere aldean dituela Fuad Siniora, orai artinoko gobernu burua, eta Nabi Berri, legebiltzarburua.

• Georgia Errusiaren hegian den herrian bozak izan dira eta Saakachvili presidentak irabazi ditu aise % 63 boz bilduz. Halere ainitz solas badabila han gaindi : batean bozetako paperen kutxa ebatsi dutela, bestean hilak ere bozkarazi

PRESATUAK Sozialixtak ez daude gehiago tokiaren gainean, ulitxekin ditugu, zerbait presa gaixto balute bezala... Bainan norat dute bestenaz holako presa? Alderdiaren biltzar nagusia dute naski berantetsia. Azaroan eginen da, tokia berrikitan hautatua dute, Reims hiria, xanpañari emana den hiria. Xo haatik, ez uste ukan xanpañaren gatik dutela berexia! Arte huntan badira oraino bost hilabete onak, badute beraz denbora frango karkulen egiteko, ikusteko besteak beste nor hautetsiko duten alderdiburu, François Hollande-k aski errana baitu ez duela kargu hortan segituko. Joanden egunean, Ségolène Royal mintzatu da garbiki, hautagai zela eta hautagai zela! Nehor ez da funtsean harritu, aspaldixkoan erakusterat emana baitzuen holako zerbaiti buruz ari zela, den bezala erraiteko bulta huntan etzuela besterik gogoan! Bainan hara, beste hautagai bat ere bada, hura ere frango garbiki mintzatua dena, Bertrand Delanoe Pariseko auzapeza. Eta gero badira barrandan daudenak, bi horien artean sartu nahiak hirugarrentako, gertatzen ahal dela berdin hirugarrena lehen ateratzea. Badute ere beren arteko beste auziño bat. Alderdiburu berria izan behar denetz lau urteren buruan president-bozetan alderdiaren hautagaia. Batzuk baietz, hautu hori ere aski aintzinetik behar dela egin, eta bestek ezetz, hori besterik dela, urte bat aintzinetik ikusi behar dena bainan ez lehenago...

BITXIKERIA Joanden astean ari ginen hemen berean legenagusia doi bat kanbiatzeari buruz abiatu apailuez. Hauxe ginion besteak beste, batzuen xedea litakeela deputatuen hautatzeko bozkalegea arrunt lege-nagusiari lotzea, eta hunenbeste deputatu bozkaguneka hautestea orai arte bezala bainan beste andana bat, ikusi behar zonbat, boz-arauka alderdi guzien artean. Bainan, hauxe da bitxikeria, zer dute xede hori alegia-eta deusez jadanik baztertua?

dituztela, bai-eta bulegozain bat hil ere dutela eta holako. Ezetz dio president berriak, eta orobat ikusi izan omen da makurragorik lehenago Europaren aldeko den lur hortan, funtsean manifestaldiak ere bai, eta bozetara zoan autokar bat tirokatua ere. Eta badute auzo probintzia bat, Akazia, hau Errusoen adiskideagoa. Hots, gerla solasetarainokoak entzun dira. • Italia berriz nuklear zibilaren ametsekin da Berlusconi presidentarekin, lehenago sail horri uko egina ziolarik errusoen Tchernobil nukleartegian gertatu zen ixtripuarekin. Beharrak duke hortaratzen Italia : petrolioa ere arras kariotzen ari, eta gasa halaber, Errusiaren eta Ukrainaren meneko ez nahi beti egon, oroituz ere 2006 an ukan zuten elektrika pana haundi hartaz. • Alemanian ere kezkak badira pobreziarekin. Atera dituzten konduen arabera, herri hortako zortzi jendeetarik bat behartsuen mailerat eroria dela kondatzen dute 781 euro baino gutiago dutelarik ilabetean bizitzeko. Erran behar da horren gainera laguntza onak badituztela behartsuek gobernamenduak emanik eguneroko salda-jaki eta beste. • Argentinan ere grebak eta lanuzteak eginak zituzten laborariek ikusiz hainbertze zereal eta soja herriz kanporat zoatzila, azken horren exportatzaile haundia den herri hortarik. Trabak egin dizkiote aski luzaz beren gobernuari protesta gisa beren zerga emendatzeen gatik. • Japonian jendea biziki zahartzen da banabeste, horrek ekarriko dituen ondorio kezkagarriekin. Erresuma hortako 127 miliun bizitzaleetarik badira jadanik 27,4 miliun 65 urte pasatuak dituztenak ehunetarik 40 izanen 65 urtekoak hemendik eta 2013 urtekotz. Nork pagatu beharko ote dituen orduan xaharren erretretak ? Horiek ikusiz japonesek ez dute dudarik : lanean ari gogo dute, eta jadanik ari doi bat japonesen erdiek beren erretreta denboran, Frantzian ehuneko lau direlarik doi doia erretreta denboran lanean ari. • Kolunbian, bere presidenta Uribe duen herrian, hil omen da Manuel Marulanda Velez FARC jazarleen burua, ez jakin xuxen nola, eta bihotzeko bat-bateko batetarik zenbaiten arabera. Jazarle horiek dituzte bahituak Ingrid Betancourt anderea eta beste asko ; sasipeko gerlan hamazazpi milataraino izanak, orain 9.000 omen dira eta bakarrak badira heien beldurrean daudenak, delako anderea eta beste, azken egun hautan zerbait mentura ikusirik ere ainitzek delako heriotze horrekin. • Espainian Afrika aldetik Europarat buruz indarka ari direnen komedia hitsa beti. Orai berriz, ahal bezalako itsasuntzi zahar batean 67 imigratu bildu dituzte Kanarietan espainiol itsas bazterreko zaintzaleek. Ahal bezalako estatuan ziren dohakabe heietan baziren bizpahiru hil ere eta xuxena nola jakin ?

Hala iduri du ezen solasa hedatu da egun hotan, denbora berean beste apailu batzu ere sustatzen dituela gobernuak, deputatuen bozkaguneen arramoldaketa bat, bozkagune horien mugak ez direla kanbiatuak izan 22 urte huntan eta arte hortan lekuka jendea emendatu dela bai eta tokika ttipitu. Gainerat, orotarat ez litake deputatu gehiago edo gutiago, 577 orai arte bezala, bainan hamabi alki balitazke alde bat estranjerean bizi diren frantsesen ordezkari batzuentzat, heien mintzoa ere behar dela entzun... Hori hola izanez, hamabi alki beharko dira nunbait hartu... Eta denetan konduak berriz egin, jendetzearen gora-beherak aztertuz. Zernahi gisaz, gure departamenduan ez omen litake aldaketarik, sei deputatu baginuzke, orai arteko hein bera. Gerta ditakeen aldaketa bakarra, sei bozkaguneen arteko mugak doi bat kanbiatzea, bainan ez gira hortan...

KEXU Arrantzaleak kexatu dira hor gaindi eta ez guti, gasoila aintzina kariotu delakotz eta hola ez direla hein batean heltzen ahal! Greban ere jarri dira ainitz portutan eta zalaparta zonbait izan da ezantzategi handi batzu nahi ukan dituztelarik zerrarazi. Edo ezantzategi batzuen aintzinean jarri direlarik, nehor ez utziz gehiago harat hurbiltzerat. Sukar hori eztitu da halere Michel Barnier minixtroarekin solasean egonik arrantzale elkarteen buruzagiak. Zerbait laguntza berriz ere ardietsirik, jasan behar duten karga arintzeko gisan emana. Lekuka, bazterrak beti minbera halere, arrantzaleak ez fida, jadanik ere hitzemanak zaizkioten laguntza batzu ez dituztela batere ukan eta komedia hori ez ote den egunainokotan berriz haste... Denen buru, nork daki zeri buruz diren hor gaindi ? Astelehenean, arrantzale askok etzuten barkatu nahi, deia luzatzen zuten Europa mailean manifestaldi batzuen aintzina muntatzeko eta ezantzaki ainitz behar duten ofizio guziek protestak elgarrekin egiteko... J-B D

ETAren zuzendaritzako lau ustezko kide arrastatuak Bordelen ETAren zuzendaritzako lau ustezko kide arrastatu ditu polizak Bordelen, hoietan Francisco Javier Lopez Peña, “Thierry”, poliziaren erranetan erakunde armatuaren buruzagia. Beste arrastatuak Ainhoa Ozaeta, Igor Suberbiola eta Jon Salaberria dira. Bordeleko tren geltoki ondoan kokatu egoitzan gertatu da polizaren operazioa. Poliza iturrien arabera laukoteak biltzar importanta egiten ari zuen. Hamar ilabete hontan okupatzen zuten egoitzan armak eta ordenagailuak aurkituak izan omen dira. Fred Fort uztariztarra ere arrastatua izan da ETAk baliatu etxebizitza alokatua zuelako, bainan libratua egun batzuren buruan. Poliza iturrien arabera, lau arrastatuek ETAren zuzendaritza -osoa edo partea- osatzen zuten, zenbait iturriek dudan ezarri duten baieztapena. Hala balitz, laugarren aldia liteke erakunde armatuari burua moztua zaiola. Lopez Peñak, ETAren ustezko buruzagi politikoak, Espainiako Gobernuarekin egin negoziazioetan parte hartua zuen. Operazio berean, Jose Antonio Barandiaran Andoaingo auzapez ohia arrastatua izan da eta preso sartua, ustez Ainhoa Ozaetarekin bildu izana gatik zenbait egun lehenago.

Ibarretxeren eta Zapateroren arteko bilkura Lehendakariak eta Espainiako Gobernuko presidentak asteartean izan zuten bilkuraren ondotik adierazpen ezberdinak egin dituzte parte hartzale edo alderdi politikoek. Zapatero ala Ibarretxek onartu dute publikoki ezadostasun nagusien gatik ez dutela akordioari buruz joaiteko biderik ireki. Zapaterok behin eta berriz aldarrikatu du konstituzioa errespetatu behar duela lehendakariaren proposamenak eta kontsentsu zabala lortu alderdien ala gizartearen artean. Lehendakariak behin eta berriz errepikatu du ausardia behar duela erakutsi espainiar gobernuak bake bidearen bilatzeko eta Loiolan sozialistek egin zituzten urratsak egin behar dituela.

Euskal gobernuaren kontsulta Lehendakariak proposatu kontsultak bi galdera izanen ditu, Miren Azkarate Euskal gobernuko bozeramaileak erran duenaren arabera. Bat “printzipio etiko”en ingurukoa, indarkeriaren errefusatzeko. Bestea “printzipio demokratiko”en ingurukoa izanen da, euskal gizarteak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen aldekoa. Lehendakariaren proposamenari oinarri juridikoa emaiteko eginen den legea, ez da gordeka edo ixilka proposatua izanen, Eusko Jaurlaritzako buruek ez baitute “deus ere gordetzeko”. Legea “artikulu bakarrekoa” izanen dela adierazi du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. “Alderdi politiko bakoitzak azaldu beharko du oinarri etiko eta politikoak defendatzen dituen, eta gizarteari galdeketa egiteko prest dagoen edo ez”. Helduden hitzordua ekainaren 27an legebiltzarrean izanen dute alderdiek lege horren bozkatzeko eta urriaren 25an euskal gizarteari hitza emana izanen zaioke.

Etorkinak herriaren aberastasuna Ikerketa batek erakustera emaiten du etorkinek ekarpen ederra egiten dutela Euskal Herriko hazkunde ekonomikoari eta gehiegitan erraiten edo uste dena gezurtatuz, beren ekarpena, ukaiten dutena baino haundiagoa dela. Soldata eta kalifikazio apalenak dituzten lanpostuak betetzen dituzte etorkinek : eraikuntzan, laborantzan, ostatu eta etxeko lanetan. Bainan ezustean, Euskal Herrian diren etorkin gehienek hezkuntza maila nabarmena badute. Etorkinek gizarte-laguntzak gehiegi baliatzen dituztela diotenei, gezurra dela erakusten du ikerketak. Nahiz eta etorkinen gastu soziala lekuko langileena baino handiagoa izan, beren ekarpena askoz haundiagoa da. Etorkin bakoitzak lekuko langileak baino 76 euro gehiago ardietsi zituen 2006an. Bainan, ber denboran zerga bitartez euskal herritar bakoitzak baino 1.097 euro gehiago ordaindu zituen.

Iñaki Ochoa de Olza mendizale nafarrak bizia galdu Himalayan Heriotzak maite zuen mendian bereganatu du Iñaki Ochoa de Olza nafartar mendizalea : Anapurnan, gustuko zuen mendian, 41 urte beteko zituelarik.Annapurnako espedizioarekin bere 13. “zortzimilakoa” zuen helburu, eta Kanchenjunga falta zitzaion bakarrik hamalauak ardietsi ahal izateko. Familiak galdeginik bere gorputzak Himalayako mendia izanen du azken egoitza. Omenaldi hunkigarria egina izan zaio Iruñea bere sorterrian.

Maria San GIL-ek PP alderdia eta legebiltzarra utziko ditu Lehendakaritzako hautagai izan zen Maria San Gil PPko zuzendariak alderdiaren uztea erabaki du. Bere kargua ere utziko du. Mariano Rajoy alderdi buruarekin ez adostasuna izan da erabakiaren zergatia. PP alderdiak galdu hauteskundeen ondorioz krisi larria piztu da alderdiaren lerroetan.

Landabengo lantegiak Polo berria ekoiztuko du esklusiban Iruñeko Landaben lantegiak Volkswagen Polo auto berria ekoiztuko du 2009tik aintzina Bernd Osterloh autoa fabrikako presidentak deklaratu duenez. Iruñeko lantegia ekoizpen osoa hartzeko gai ez bada, zati bat beste lantegi batzuetara eramanen dute. Osterloh Nafarroako hiriburuan bisitaz izanez, azken urte terdiko garapenarekin harro dagoela deklaratu du, langile kopuru berarekin gaur egun 40.000 auto gehiago ekoizten direla. Lantegiko etorkizuna “epe luzera” bermatuta dagoela azpimarratu du.

Irizar eta Ampo Mondragoneko kooperatifatik kanpo ? Irizar eta Ampo Gipuzkoako kooperatibek datozen asteetan erabakiko dute Mondragon Cooperacion Cooperativa (MCC) utzi ala ez. Bi horiek gestio eredu desberdin baten aldekoak dira, hain zuzen, antolaketa “horizontalaren” aldeko apustua egiten dute, “piramidalaren” ordez. Irizar MCC taldeko kooperatiba enblematikoenetako bat da. 2007an bere historiako emaitzarik onenak ukan zituen 435 milioi euroko negozio bolumena lortuz eta hirukoiztu egin zuen aurreko urteko hazkundea. Egoitza Ormaiztegin duen kooperatiba honek autobusak egiten ditu eta bere gestio eredua dela-eta ezaguna da. Bestalde, Ampo Idiazabalen kokatzen da eta galdaketa lanak egin eta balbulak ekoizten ditu. 2002an hartu zuen MCCn sartzeko erabakia.

Abiadura haundiko trenaren kontrako manifestaldia “AHTrik ez, herria bizirik” lelo nagusiarekin egin dute manifestaldia Bilbon. Ibilbidean Abiadura Handiko Trenaren kontra ala Eusko Alderdi Jeltzalearen kontrako oihuak entzun dira. Helduden larunbatean Donostian eginen da manifestaldia. Tren lasterraren kontrakoen arabera, ez da lanak hasteko tenorea, gizarteak ez duelako informazio nahikorik.


3

ORTZEGUN MUGIMENDUTSUAK BAIONAN

ELKARTASUNEZ Odolaren emaitea gauza ederra da, norbera osagarri onean delarik. Donibane Lohizunen badago elkarte berezi bat gisa hortako elkartasun urratsak sustatzen eta laguntzen dituena. Bere biltzar nagusia zuen joanden egunean eta karia hortarat saristatuak izan dira, auzapezaren konplimenduekin, 83 lagun, Donibanekoak segur bainan andana bat auzo herrietakoak, denak odol emaile jarraikiak direnak aspaldixkoan. Azpimarratua izan da jaz agertu dela odol emaile berri andana bat, horrek ainitz munta du geroari buruz, bainan behar-orduak ere ez direla ttipituz ari, bestenaz ere udari buruz... ASPALDIKOAK Getarian, duela 24 urte akulatu ikertze batzueri esker lurpez kausitu zituzten Erromanoen denborako muntadura batzu. Geroztik finkatua izan da arrain gazitegi batzu zirela. Joanden egunean, herriko erakustegia sustatzaile eta Itsas-Begia elkartea partzuer, bilkura bat egin da muntadura horien inguruan. Han zirenen arrangura, noiz berriz hasten ahalko diren beste ikerketa batzu, oraino baditakeela Getarian duela bi mila urteko gauza asko lurpean gorderik daudenak... HOTEL BERRIAK Ziburun, Zubiburu auzoalde berrian ideki dira udaberri huntan idekitzekoak ziren bi hotel berriak: Ibis eta Etap Ho-

HIRIBURU

tel, batean 72 logela, bestean 54, eta zuzendari bera bientzat. ATEAK ZABALIK Donibane Lohizunen, egun berezia zuten joanden larunbatean, “ateak zabalik” eguna, Luis-XIV erregearen izena daukan etxe ederrean. Obra asko eginik berriz ideki baita eta bisitak ere, 36 urte huntan egiten direnak, berriz hasi baitira. HIRU “BATAIO” ETA HIRU OMENALDI Ziburun, joanden larunbatean, bazen mugimendu Zubiburu auzoalde berrian, Marinela elkarteko atabalariek airosten zituztela bazterrak. Kargudun asko bildurik “bataiatu” dira alabainan auzoalde hortako plaza nagusia eta ondo hartako bi karrika. Plazari eman zaio Chancerelle anaien izena. Anaia horiek bretoinak ziren eta Ziburuko lehen arrain kontserbutegia muntatu zuten iragan mende hastetsuan. Karrika bati haren izena emanez ohoratua izan da Koxe Basurco, duela sei urte zendua, luzaz izana arrantzale elkarteen buruzagi ezagutuenetarik, biziki atxikia Zibururi eta Euskal-Herriari, Mikel Epalza apezak, arrantzaleen omonierak, kartsuki oroitarazi duen bezala. Gisa berean ohoratua ere Georges Olascuaga, hau ere elkarte asko eta askotan suharki bermatua arrantzaleen onetan, dela Itsasokoa kooperatiban, dela Hegokoan....

MIARRITZE

Heriotze

UHABIA Ikastola proiektua bidean

Arrosan sortua, Argentinan eta Ipar Ameriketan gaindi baratzezain lanetan ibili ondoan, Euskal herrira itzuli zen. Hiriburun lagundu dugu Manex Trounday azken egoitzara, 84 urtetan. Hiltze hunek hunkitzen dituen guziei, eta Maixan bere andreari, doluminezko gure agurrak. Kanta zaharrak gogoko zituenari, hara azken agurra bertsu berrietan Sarako Luixa Guilzuk emana.

Ikastola berri bat eraiki nahi lukete Bidarten, horrat biltzeko ere Arbona, Getaria eta Ahetze herrietako haurrak. Elkarte bat ere osatua dute xede horren aitzinatzeko. UHABIA izena eman diote, eta ikastola izanen den lekua ere atzemana dute, Bidarten. Seaskarekin harremanetan sartuak dira ikastolaren xedea aitzinatzeko. Bastiza bat beharko da baina lehen lehenik haurrak segurtatu behar dira, horretarako burrasoen inguruaren egiten hasiak dira proiektuaren bultzatzaileak, Bidarte, Arbona, Getaria eta Ahetzen gaindi. Esperantza dute hemendik bi urtetara idekiko dela Uhabia ikastola berria. Biarritzek euskararen alde beste pauso bat eman du.

MANEZEN AGURRA Gogoan ditut zure kapelu, Ta zure esku azkarrak, Nere etxea maiz alaitu du Zure botzaren dardarak, Iraganeko bazkari luze Arno zaharren sukarrak, Gogoan denak atxiki ditu Orduan ixila zen haurrak, Oroimenean betiko dauzkat Zuk eman kanta zaharrak.

Maiatz epelak eraman dauku Pasa du neguaren hotza, Utzi baratzean justu ideki da Berak artatu arrosa, Kantuz sartu da bizi berrian Kantua baitzuen goza, Arimek ere senditu dute Dardara ta inarrosa, Jaunak zerura helarazi du Baratzezainaren boza.

Jaun Goiko onak eskuetan baitu Biziaren oparia, Eta halaber berak mozten du Nahi duelarik haria, Aingeru guziek orai diote Gloria eta gloria, Hemendik aitzin alaituko da Izpirituen bazkaria, Hiriburutik heldu baitzauku Manez Trounday kantaria. Luixa Guilzu

Erakaskuntza elebidunaren plaketa banatua familietan Plaketa bat banatuko dute Miarritzeko familia guztietara, euskara erakasten duten eskola desberdinen zerrendarekin. Urrats hori burutzen du Miarritzeko herriko etxeak, Euskararen Erakunde Publikoarekin eskuz esku. Gaur egun miarriztar haurren ehuneko hamazazpik ukaiten du euskararen ikasteko parada eskoletan, plaketa horren helburua da zenbaki horren emendatzea. Serge Betsen Ingalaterrara abian Serge Betsen BOPBko errugbilaria sasoia bururatu bezain laster Ingalaterrara abian da. Hamazazpi urte atorra xuri/gorriarekin pasatu eta, Frantziako hiru titulu Miarriztarrekin kausitu eta, estatuko ekipoan 65 aldiz aritu eta, hona

Baionako karriketan gaindi, ikasle gazteak ere arranguratsu

2000 manifestari maiatzaren 15ean, erakasleen inguruan, gobernuak kendu nahi dizkioten 11.200 lanpostuen kontra bai eta beren lan baldintza gero-eta txarragoak salatzeko, 6000 manifestari maiatzaren 22an, bereziki erretreta erreformak sortarazten dituen griñak oihukatzeko, Baionako karrikek gaitzeko mugimendua ezagutu dute bi ortzegunez segidan. Zer ondoriorentzat ? Jean Grenet Baionako auzapezak errezebitu du sindikaten ordezkaritza bat, erraiteko erretretaren erreforma edozein maneraz aitzina eramana izanen dela. Ez dio bertzerik gobernuak. Greba eta manifestaldi guzien gainetik aitzina joko duela. Langileria haatik gero eta gehiago kexu, garraiolariak ere mugitzen has litaizkeela, mugimendua gogortuz

1968ko Maiatza Ipar euskal Herrian Gisèle Lougarot-en liburu berria Badu aipamen 1968ko maiatzak, 40. urtemuga kari. Artikulu, emankizun, argazki erakusketa, mintzaldi... eta orain liburu bat, Pays Basque Nord : Mai 68 en mémoires, Gisèle Lougarot xiberotarrak plazaratu duena (Elkar, 322 orrialde, 25,50 euro). Frangotan entzuten da Euskal Herrian etzela deusik gertatu 1968ko nahasmendu garai hartan. Barrikadarik etzen izan, segur, bainan Ipar Euskal Herri hau uste baino gehiago inarrosia izan zen, barnetik inarrosia, luzarako fruituekin, liburuaren egileak elkarrizketatu dituen 31 lekukok adierazten duten bezala. Jan Battitt Arreguy, Agustin Errotabehere, Lucien Etxezaharreta, Maite Achiary, Jean Marie Garat, Peio Iralur, Victor Pachon eta bertzek kondatzen daukute nolako haizeek ufatu zuten orduan eta zer ondorio ukan zuten. Ber denboran, idazleak 1960ko urteetan barna sarrarazten gaitu, zehaztuz urte horietan zer egoeratan bizi zen gure herria : kostaldearen “modernizatzea”, barnealdea aldiz nekezia handienean, turismoari emana zitzaion lehentasuna, poltikan eskuinaren nagusitasun puxanta, Elizak oraindik eskuhartze handia... Eta 1968ko maiatz eta ekaineko gertakariek hemengo jendeeri ohartarazi zieten gauzen ordena estokatua etzela behin betikotz finkatua... asaldura haize batek zituela gazteak bereziki bide berri batzutara bultzatu... Liburu guziz interesgarria, ezinbestekoa gaur egun bizi duguna hobeki konprenitzeko. Aitzinsolasa : Jean Pierre Duteuil. Argazkiak : Daniel Velez, Bob Edme.

1.340.000 EURO EUSKARARENTZAT Astelehen goizean eman dute Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak 2008 huntan Iparraldeko egitura askori banatuko duten diru-laguntzaren berri. EEP-k 880.000 euro eta Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro dituzte eskaini, azken hunek Euskaltzaindiari zuzenean eman dizkion 140.000 euroak bestalde. Urte hastapenean aurkeztuak izan zitzaizkioten 78 egitasmotarik 62k dute laguntza bat ardietsi. Zortzi alor desberdinetan sailkatuak izan dira. Max Brisson, Miren Azkarate eta Patxi Baztarrika Lehen haurtzaroaren alorrean 12.182 euro, Ohakoa eta Luma haurtzaindegieri. Euskarazko irakaskuntzarentzat 270.235 euro (Euskal Haziak, Biga Bai, Ikas Bi, Seaska). Euskarazko hedabideentzat 442.219 euro, tartean Herria kaseta hunek 35.000 euro. Aisialdien alorrean, 242.432 euro (Uda Leku, bertsu eskolak…). Argitalpenentzat 41.452 euro (Elkar, Gatuzain, Euskaltzaleen Biltzarra…). Bizi sozial alorrean 61.985 euro (Lurrama, EHZ…) Helduen euskalduntzearentzat 260.015 euro, zati handiena AEK-ri. Eta ikerkuntza sailan 9480 euro. Azpimarratzekoa da lau egiturek dutela diru zama horren %62a eskuratzen : Euskal Irratiek 250.000 euro, AEK-k 248.165 euro, Seaskak 205.235 euro eta Uda Lekuk 121.814 euro. Miren Azkarate kultura sailburuak goretsi du mugazgaineko lankidetza sendo eta aberasgarria.

35 orenak berpizten direlarik jokalari ibilbidea Londresen bururatuko duela, WASPS ekipo famatuan. Kamerunen sortu den Serge Betsen-ek 34 urte ditu. Usu tentatua izanik orain arte beti ezetz erran baldin bazuen, aldi honetan bi urterentzat badoa Londresera.

Sarako Trein ttipiko hamar langilek CFDT sindikatuaren laguntzarekin negoziatu dute luzaz beren lan denboraren apaltzea, VEOLIA multzoarekin, hori izanki trein ttipiaren kudeatzailea. Hitzarmen horren ondorioz hiru langilek lan kontratu finkoa izanen dute, ez orain arte bezala zenbait oren han hemenka. Hitzarmena ostegun honetan izenpetzen dute San Inazioko lepoan. Aroak laguntzen baditu izenpedura Larrun kaskoan burutuko dute, handik, jakina denez, gauzak goradanik ikusten baitira. Hain zuzen, izenpedura hori gertatzen da lan gehiagoren egitea aipu eta aipu den aldi honetan, hogeitamabost orenak goraki gaitzetsiak direlarik.


4

SENPERE Heriotze Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Jean Pierre Benac. 68 urte zituen. Ofizioz zurgina zen. Bere gostuz Etxebertzeko auzogunean etxe berria eginik bizi zen bere familarekin. Adinerat heltzean hartu izan duen erretreta ez du luzaz gozatu. Urte bakar batzu barne barkatzen ez duen gaitzarekin arizan da borrokan. Azken denboretan pairamen saminak jasan behar izan ditu. Penetan gelditu diren Andree bere emaztea, Viviane alaba, arreba eta anaia eta horien famileri eskaintzen ditugu gure doluminak. Amen Besta Egun horren ospatzeko Herriko Etxeak moldatu du bezperan, larunbat goizean 11 orenetan elgarretaratze bat biziki airosa eliza ondoko plaza ttipittoan. Hor aurkitzen zen herriko eskola guzietarik haur multxo pollita beren burasoekin. Horietarik gehienak bixtan dena da familiako amak zirela. Erakasle zonbeit ere

haurren inguruan. Behin egunari zoan kantu pollitak denek elgarrekin kantatu dituzte. Eta gero haur bakotxak eskuan zuen balona igorria izan da zeruetan goiti. Lacabe akordeonarekin eta EMAK HOR eko soinulariek beren musika aire ederrekin osoki alaitua izan da biltzar hori. Ondotik hurrupaldi bat bazen denentzat. Lehen komunionea Trinitate igandearekin 32 nexka eta muttiko ttipi herritarrek egin dute beren lehen komunionea. Igande hortako mezan irakurtze guziak eta kantika ainitz eman dauzkute biziki ederki bai erdaraz eta bai euskaraz. Gorputz sainduaren alderat egin duten lehen urratsak ondorio onak izanen ahal ditu haur horien bizi guzian.Goresmenak hartze dituzte urte guzian haur horien erakasle izan diren katexiztek bai eta ere igande hortako zeremonia eder horren moldatzaileek.

HAZPARNE EZKIA OINEZ Hazparneko Ezkia ikastolak ekimen berri bat eskaintzen du heldu den ekainaren 1ean, igandearekin :

Zer da EZKIA OINEZ ? Mendi ibilaldi bat Hazparneko Urtsu mendiaren inguruan. Bi ibilbide proposatzen dira, lehena, 6 km-koa, eta bestea gehiago kirolariei zuzendua, 16 km-koa. Ibilaldi horiek goizez iraganen dira, eta ibilbidean zehar jan-edanak eskainiak izanen dira. Ondotik, Kurutxetakobordan bazkari alaitua iraganen da, pesta giroan. Zergatik horrelako ekitaldi bat antolatu ? Oroz gainetik, egun horren bidez Euskarari bidea zabaldu nahi diogu. Nahi genu-

ke egun hori izan dadin Euskararen aldeko egun bat, Euskara erabiltzeko parada ematen duen egun bat. Nola iraganen da EZKIA OINEZ ? Bi hitzordu finkatuak dira goizean, Hazparneko ZELAI auzoko plazan, ibilaldiaren hasteko, hautatzen den ibilbidearen arabera : 9:30etan 6 km-ko ibilbidearentzat (Zelaitik Sohanoruntz, Aran errekaraino jautsi, eta Kurutxetakobordarat igan, Idiartetik pasatuz). 8:30etan 16 km-ko ibilbidearentzat (hastapena lehen ibilaldia, gero Urtsu mendiari ingurua egiten zaio Garatekoborda eta Pilotaxilotik pasatuz, Urtsu kaskoa igaiten da, eta Kurutxetakobordan finitzen). Kafe bero bat hartu ondoan, ibiltari bakotxa abiatzen da, bere erritmoan, taldean edo bakarrik, markatua den ibilbidean zehar. Ibilbidean jan-edanak eskainiak izanen dira, hiru lekutan (fruituak, edari hotzak, hamaiketakoa...). Ez da lehiaketa bat, denak gara irabazle ! Eguerditan : zikiroa ogitartekoan izanen da bazkaltzeko, Kurutxetakobordan (3 €). Bixkotxa eta gasna ere 1 €-tan erosten ahalko dira. Egun osoan ostatua idekia izanen da. Animazioa Hazparneko trikitilariek eta ikastolako Ezkia Kanta buraso taldeak (koroa) segurtatuko dute. Behar bada jendearen gehiengoak ezagutzen ez dituen tokietan ibiliko gara, eta gainera ibilbidean zehar ikusitako hainbat tokiri buruzko galdeketa bati erantzutea proposatzen dugu, ibiltzeko plazerari ikastea gehituz (toponimia, landaredia, aberedia, orografia, ondarea...). Ibilaldiaren bukaeran, galdera horien erantzunak taula batean atzematen ahalko dira. Harri batez bi xori : ibili eta ikasi. Prezioa : 6 €-ko parte hartzea eskatua izanen da.

AZKAINE

Komunioneko haur zerrenda pollita, Jaun Erretora, andere Michele serora eta katexiztekin

1609ko GERTAKIZUNEN OROITZAPENA Heldu den urtean, 400 urte dira, nun gertakizun izigarriak, biziki larriak pasatu baitziren Lapurdiko probintzian, eta partikulazki, Senpereko jauregi zaharrean. Gizonak Ternoan ziren bitartean bakalau arrantzan, beren emazteak eta haurrak erretuak izan ziren, dorretik botaiak, Bordele alderat desterratuak sorginak zirelakoan. Hortik heldu da “Sorginen jauregia” izena. Bainan sorginak deitzen zituzten horiek, gure arbasoak ziren, jende xumea, xehea, gerla zela-eta miseria gorrian bizi zirenak, defentsarik gabe. Iduritzen zauku gureganik, Senpertar herritarrenganik, gure arbaso horiek merezi dutela, lehen lehenik, egia aitortzea, eta gero, omenaldiak antolatzea. Bertzalde, zonbat negargarri zaukun jauregi-gaztelu zaharra lurrerat erortzen ikustea, Senpertarren ontasun izaten ahal zen gaztelua. Gai horietaz mintzatzeko solas-bilkura batetarat gomitatzen zaitugu EKAINAREN 3an ARRATSEKO 8.30etan ELKARTETXEAN

ITSASU Gereziaren kofradia Gereziaren kofradiaren besta iragan zen Mendekosteko asteburuan (argazki hau lekuko). Karia hortara, marrazki lehiaketa bat ere iragan zen. Huna emaitzak : 1 Lucas Dokhelar, 2 Melisa Boilevin, 3 Elisa Orlitova, 4 Amaia Darguy, 5 Rosalie Lewis, 6 Julien Istilarte.

Bataio Lea Etxegaray haurra eta EndikaEmmanuel Jimenez-Moro izan dira sakramendu hortaz aberastuak. Zorionak haurreri eta bi familieri. Adin goxoa Elkarte hortarik izan dira Lurden autobus bat beterik. Denbora ere alde, otoitzeko egun ona pasaturik ontsa itzuli dira gibelerat. Pilota Igande huntan Jon Laduche-k eta Marc Berasategi-k irabazi dute 30 eta 22 Urruñako Urkia eta Aramendi bikotearen kontra. Hori zen lehen mailako bigarren partida gure gazteentzat.

Helduden larunbatean ariko dira Amikuzeko Lucu eta Jaureguy-ren kontra Bidarrain 17.00 ordutan. Bigarren mailan berriz Ondarts Michel eta Etcheverry Iñaki-k galdu dute Hardoytarrak-eko bikotearen kontra. Horiek ziren Cosse eta Pabet mutiko indartsua. Helduden asteburuan Eskulari-ren kontra ariko dira. Errugbia Igandean gure talde nagusiak galdu du Frantziako txapelketan 17 eta 6 Bassoues taldearen kontra. Txapelketa hortan bukatu dute beraz gure gazteek. Sasoi ederra. Biba zuek gazteak eta helduden sasoi arte. M.L.

SARA Sarako Itzulia Gazteak beti ados kirolekin, ernerik dagotzi, nun zer jokabide zaioten agertuko. Bi urtetarik gure herrian apailatzen da ibilaldi egoki bat, gune ospetsuetan gaindi, begien loriagarri. 1982an sortu zen gure eskualdean elkarte bat, zoinek mendietako itzuliak dituen primatzen. Deitu zen “Axuria”. Ekainaren lehenean, igandez, eginen da beraz Sarako Itzulia. Ibilaldi horrek ainitz jende biltzen du. Lehen aldian, 1989an, 300 partalier ziren. Azkenaldian 800eko kopururat igan da. Itzuli osoak 45 km luzetasun ditu eta 2.200 m. gora bide bainan bakoitzak egiten du komeni zaion zatia. Osoki eginez geroz gutienez behar dire 9 ordu. Badire jan-edan tokiak eta laguntzak, geldituko direnentzat. Txartela 12 euro eta abiatzea 7.30etan. Pasalekuak : Zualmendi, Korralehandi, Iturri Eder, Larrunkasko, Lizuniaga, Ibanteli, Lizarrieta, Usotegiak, Hirumugak, Atxurikasko, Zugarramurditik Sarako plazarat. Itzulia osatzen dutenek izanen dute oroitzapen bat. Aupa kementsuak ! Pilota, plaza laxoan B. Vidal-B. Sarri-k irabazi 30-10 ; J. Agesta-R. Garbiso-k galdu 30-20 ; P. Etxeberrigarai-P. Mendiondo-k galdu 30-18 ; M. Gachen-D. Calvet-ek irabazi 30-22 ; D. Indaburu - P. Mariluzek irabazi 30-24. P.D.

MAKEA - LEKORNE Besta Berri Amen bestarekin batean, Besta Berri ederki iragan da gure elizetan, eta jendea etorri da ederki. Bai, Kristo Erregeri euskaldunek agur, errepika bederen gehienek ikasia zuten eta apuñatik kantatzen ! Gazteria xarmanta dugula, zinez goraki erranen dut, eta molde bertsuan beztiturik, dantzan ere ariko dira helduden igandean, Makean eta Lekornen. Beraz, ez huts egin 10.30etan meza eta ahalaz bezperetan aurki ! Airetik Huna iragan asteko bikote irabazdunen zerrenda : Duhart anaiak ; Bonetbeltxe J. Idiart T. ; Etxegoin X. - Karrikarte J. ; Duhart kusiak. Eta euria dela medio, hortan geldi ? Gaineratekoek ere irabazi dukete ! P.I.

KANBO

Gerezi besta Helduden igandean, ekainaren 1ean, izanen da (ohi bihurtu den bezala ekainaren lehen igandean) Gerezi Besta, Itsasuko kermeza. Badu 50 urte baino gehiago, Itsasun ospatzen dela Gerezi Besta. Hastapenean, 1949an, Lurraren Pesta deitzen bazen, laster hartuko du “Gerezi Pesta” izena, lau eskualdetan ezagutaraziz hemengo gerezi motak : xapata, peloa edo beltxa. Itsasuarrak elkarteak antolatzen du egun alaitsu hau eta herriko elkartearentzat diru-iturri handi bat da. Besta horri esker, egoitzak xutik atxikitzen dira (Gaztetxeko gelak eta antzokia, Atharri ezker-pareta eta beste) ; pilota, dantza eta arlo desberdinetako kirolak praktikatzen ahalko dira urte osoan. Egun horrek laguntzen du ere bai San Josep eskola. Huna xeheki egun hortako egitaraua: 10.00etan meza, bi hizkuntzetan ; 10.30tan pleka partida Atharri ezker paretean ; 11.30tan mutxikoak ; 12.30 bazkaria (20 euro), Alaiak kantari taldeak animaturik (hobe lekua aitzinetik beiratzea telefono huntara deituz : 05 59 29 32 79) ; 16.00tan Ataitze dantza taldeak emanen du bere ikuskizuna (dantzari ta makilari), indar jokoak ; 17.30tan mutxikoak eta dantzak. Egun osoan, gereziak jaten ahalko dira, bai eta ere herritarrek egin bixkotxak. Izanen dira ere gisa guzietako ausaguneak bai ttipientzat eta bai helduentzat.

Hitzordua Arnagako baratzeetan Maitzaren 31n eta ekainaren 1ean, larunbatean eta igandean, ARNAGA erakustokian iraganen da “Hitzordua baratzeetan“ deitu ekitaldia. Bi egun horietan Arnagako baratze ederrak urririk bisitatzen ahalko dira, etxearen sartzea prezio erditan izanen delarik. Landare merkatu bat izanen da arbolapean, goizeko 10etatik aratseko 9ak arte. 30 bat erakusle etorriko dira landare mota desberdinetako andana haundi batekin : arrosa lore, fruitu arbola, lehengo barazki, lore eta landare mota guzietakoak... Landareak erosten ahalko dira bixtan dena. Animazio desberdinak proposatuak dira aste buruan zehar : baratzeen bisita gidatua Pantxo Azareterekin, argazki eta tinbre erakusketak Liranjategian, erdi aroko baratze bat senda landareekin. Gainera tokian berean jateko parada eskainiko du AHSM elkarteak. Antzerki AIEC gelan Larunbat arats honetan, 21.00-etan, IL EST MOINS CINQ antzerkia emana izanen da AIEC gelan. MECANICA antzerki taldeko jokolariek emanen dute.

LUHUSO Sortze Plazerrekin jakin dugu hirugarren haurra, bi nexkaren ondotik, muttiko bat ederra sortu dela Maylis Césat-en familian. Goresmenak aitameri, eta ainitz zorion Arthur ttipiari. Otaba Joanden igandean ezin eginez, helduden igandeko ari dira gazteak karraskan Besta berriko jantzi eta muntadura guzien prestatzen. Meza izanen da 10 orenetan prosesionearekin. Aratsaldean bezperak, 4 orenetan. Ondotik, dantza ikusgarria “Polliki” taldeak emanik.


5

AIHERRA Herriko bestak hurbiltzen ari Eta bai, aurtengo herriko bestak hor ditugu, hurbilduak. Lau egunez, (ekainaren 27, 28, 29 eta 30ean) iraganen zauzkigu, ortzirale arratsarekin hasirik, astelehen arratsarekin bururatzeko. Aurten, ez dira Hazparnekoekin betan gertatuko, nahiz eta Euskal Herria Zuzenean festibala memento berean iraganen den Xuberoan. Usaian bezala, izanen da denetarik : mus, birla, zikiro besta, kantaldi, dantzaldi, ta pilota partida. Funtsean ondoko egunetan salatuko daukute egitaraua. Eskea, asteondar huntan hasten Herriko pestak aintzin, gazteak pasatuko zauzkigu laguntza galdez. Jakinarazten daukute larunbatetik goiti pasatuko direla, eta bixtan da ongi etorri onaren egitea galdatua zauku. Pestaberriren ondotik, otaba Joan den igandean Pestaberri ospatu dugu Aiherrako elizan. Denbora edo

aroa dudazkoa baldin bazen ere, proosionea egin da usaian bezala elizatik apezetxe aintzineko kurutzera arte. Isturitzeko musika taldeak parte hartu du, aire ederrak emaiten zituelarik zeremonia denboran. Meza ondarrean, mehexi zituzten esku zartak ukan dituzte. Igande goizean, Isturitzen eginen da Otaba, 10.30tan. Aiherra eta Isturitzeko haurreri galdatua da nonbre haundian parte hartzea, arrosa azalen botatzeko. Larunbatean, pilotako finalak Herritarren arteko palantxa zoingehiagoka bururatzera doa. Larunbatean iraganen dira finalak. Lehen mailean, Mañu Biscay eta Miñotei, Benoit Biscay eta Frederic Martinonen kontra arizan behar dira. Beste partiden berririk ez dugu, zonbeitzuek azken egun hauetan jokatzen baitituzte finalerdiak. Ondotik afaria segurtatzen dute Pesta komiteko gazteek. Joan beraz Aiherrako trinketera, eta parioa libro !

BAIGORRI Ikastolan ate idekitze : Baigorriko Ama ikastolaren (BAI) ate idekitzeak antolatuak dira helduden ekainaren 8an, goizeko 9.00tatik 12.00ak arte. Gelen bisita, erakasle eta burrasoekin trukaketak. Deneri idekia da. Informazio guzientzat telefono zenbaki huntara deitzen ahal da : 05.59.37.48.92.

IRISARRI Eskubaloia Xapelgoko azken partidaren karietara, irisartar talde nagusia jokatu da Airoski gelan Trebes Badens-en kontra eta airez aire irabazi, 41-31, bi taldeen arteko giro ezinago hobean. Eskubaloiaren besta zen, joanden ibiakoitzean, Irisarrin. Irisartarrek bosgarren tokian bururatzen dute xapelgoa. Bigarren taldeak ere irabazi, baraderako lehen partida, Talenceko taldearen kontra, 42-36. Itzulerako partida ere beharko du haatik irabazi, mail berean egoitekotan. 11 urtez pekoek departamenduko finala jokatuko dute ostiral huntan, Baionan. Herriko bestak Maiatzaren 30etik ekainaren 2raino iraunen dute herriko bestek. Ostiralean (20:00) zikiroa, Holako-k alaiturik. Larunbatean (22:00) kontzertua (Hurmurao eta MAK) eta dantzaldi (Entzun). Igandean (16:30) “Les incos sur scène” ikusgarria. Astelehenean, herritarren eguna Zelai auzoaldean. Arrapestak aldiz buruilaren 27an. Ezkontza Hilabete hunen hastapenean Claire Larramendy Karrikaburukoak hartu du biziko laguntzat Sebastien Callado, hau ere herrikoa. Kausi dezatela anitz zorion beren bizian. Goresmenak bikote horri eta horien familieri. A.I.

ARROSA Heriotze Jakin dugu Marguerite Etchegaray gure herritar serora zendu dela Gaillac herrian 92 urtetan. Gazterik joana, bere denbora haundiena Albi eskualdean ereman du. Joanden igandean emana izan da meza harentzat. Heldu daukute ere berria zendu dela Hiriburun Jean Trounday, Pikasarenbordako semea, 84 urtetan. Doluminak familieri.

DONAMARTIRI Heriotze Badu zonbeit aste zendu zaikula Emile Larteguy Eltzurrunekoa, 95 urtetan. Gizon alegera, irri egitea maite zuena, bai eta lagun arteko elgarretaratzeak atsegin zituena. Doluminak familiari eta barkamenak berri hau ez lehenago igorririk.

IZTURITZE

ARMENDARITZE Eri : Ebakuntza baten ondotik, Kanbo aldean dugu edo egona bederen Jean Edouard Escutary Xoko Onainekoa. Senda dadila ongi eta laster. Heriotze : Barkatzen ez duen gaitz dorpe batek ereman du Terexa Indart Indartenekoa 68 urte zituela doi doia. Kuraia handiz eta umiltasunez jasan ditu

guziak ixil ixila. Jainkoak ere har dezala bere erreinu ixilean eta senarrak, alabak eta familiako guziek onhart ditzaztela gure dolumin beroenak. Otaba : Bestaberri ontsa iraganik, igande huntan Otabako elizkizunaren aldi, 10.30etan. Bezperarik ez da aipu, Iholdirat joan beharko !

BIDARRAI Xemartin Auchoberry, Patxi Irazoki eta Serge Bros

Amen besta Maiatzaren 31n, larunbat aratsaldez, ospatuko da amen besta herriko gelan. Ama eta ere aita guziak gomit dira eskoletako haurrek emanen duten ikusgarrirat eta ondotik eskainia izanen zaien usaiako atsalaskarirat. Ongi etorri deneri! Bestaberri Bestaberri egunarekin, Aiherran bezala heldu den igandean, Izturitzen bilduko da bi herrietako jendea Sakramendu Sainduaren ohoratzeko : meza 10:30tan eta ibilaldia zaharretxeko aldarerat, arrosa botatzaile eta Irrintzina musika taldearekin, agian aro ederrarekin !

IHOLDI Iraganak Maiatzeko harat hunat guziekin eta herriko “postaren” bitxikeriekin, berri zonbait utzi behar izan ditut aipatu gabe. Salbatore eta kermeza, Mendekoste eta haur ttipien San Bladi beila Otsartiko kaperan, mendekoste astelehenez, gerlari ohien elgarretaratze eta bertze. Irakurleak, barkatu, harat hunaten sail hortan gibelerat ari gira gero eta gehiago. Sortze Landagaraiko Barberarena familia emendatu zauku laugarren haur batez. Mutiko baten ondotik hirugarren neska. Goresmen beroenak aita ama uroseri, amatxieri, Kaiet, Ama eta Kattinari eta osagarrizko handitze uros bat Ermiñe ttipiari.

DONIBANE GARAZI

HELETA

JonBEGIAtchoarena LAGUN EGILE

p ti q

O

Bestaberri ondo Igandean jende handia bildu da mezako zanpez eliza betetzen zutela, ondotik zagon prosionean oro bildutasun handian ibili dira. Zer plazerra ikustea hoinbeste jende kartsuki otoitz egiten. Bai kantuek, bai jaun erretoraren deiek bazuten ihardespen. Aratsaldean, bezperak erraiten den bezala “apuñatik”, jende aldearen laguntzarekin gazteak serios eta ordrean, soinulariak trenpu gaitzean. Bai, Bestaberri igandeak merezi zuen eguna izan du, aratsaldeko euriarengatik ere. Igandea Otaba, meza 10.30etan gazte beztituekin, bezperak 4 orenetan ondotik prosionearekin. Igandeko mezak Larunbat aratsean 9 orenetan Mehainen. Igandean 9etan Landibarre Behaunen, 10.30etan Armendaritzen, Iholdin eta Heletan. Herritarra

a gu n L e k L i eg

ua

“Garazique” pesta Larunbatean, maiatzak 31, musika ibilalia karriketan gaindi, ainitz talderekin (16:00 - 20:30).Igandean, ekainak 1, eguerditik gauerdiraino, Luzia parkean, Maiorga eskualdeko harresietan, musikaldi luzea : Disco Ball, Alma flamenca, Monty Piton, Leinua, The Wackies, Les Pellos, Kokoro Ibaialde, Goizueta, Pastors of Muppets, Bandilak… Sartzea urririk.

Lasterkaldi eguna : nafartarrak nagusi Bezperako euriteek hegalak doi bat moztu dizkiote Baztandarrak elkarteak antolatutako lasterkaldi egunari. Erran behar da ere Zegamako mendi maratoia jokatu dela egun berean eta Baztandarrak elkarteko kide batzu harat joanak zirela lasterka aritzera. Orokorki beraz, jaz baino jende gutixagok dute Bidarraiko egun hortan parte hartu. Hala ere, eguna kausitua izan da, giro hoberenean iraganik. Lehenik ibiltari multxo batek du mendiko bidea hartu. Ondotik 133 lasterkarik, 16 kilometro kurritzeko, xendra lohitsu eta lerrakorretan barna. Zaluena, Patxi Irazoki nafartarra, Igantzikoa (1.28’48’’). Bigarren, Hervé Bros kanboarra (1.31’06’’). Hirugarren, Xemartin Auchoberry bidarritarra (1.31’39’’). Nesketan, lehen Kristina Arbues igantziarra (2.04’25’’), bigarren Marie Carty, Ondres-ekoa (2.06’17’’), hirugarren Virginie Arotçarena, Gazelec-ekoa (2.07’38’’). Bidarritarretan seinala ditzagun Jean Pierre Marisco 56garren (1.59.12), Peio Domecq 71garren (2.05.53), Paxkal Haran 75garren (2.07.16), Jean Paul Aguerre 87garren (2.11.50), Kristina Aguerre 115garren (2.38.32), Elena Aguerre 116garren (2.38.32). Haurren lasterkaldian (3km), 22 lasterkari gazte : mutikoetan lehen Hervé Castanchoa eta nesketan Elorri Laxague. Ondotik egin den bazkarian, 160 apairu zerbitzatu dira, hor ginituela bazterren alegeratzeko Iruretako Frantsixko bai eta Baigorriko Oihan eta Ibai Indart trikitilari gazteak. Otaba Igande huntan (10.30) Bestaberriko jantzitan agertuko da herriko gazteria, aitzineko urtetan bezala Uztaritzeko txarangaren doinuek lagundurik. Herritarrak gomit dira elizkizun hortan parte hartzera kartsutasunean.

e

Kantu xaharrez xoratu Urepelen gertatu naiz Marka egunean Laffiten ostatuan bazkari on baten egiten. Inguruan naukan konpainia zinez berezia nuen eta ezin da ahantzi hor bizitu dugun arratsaldea, zeren bakan gertatzen baita holako kanta xahar emaile talde bat elgarrekin eta zalu konprenituko duzue jakitean nor ziren. Pierre Barhenne Donoztirikoa, Pierre Erramouspe aldudarra, Angel Aintziburu luzaidarra, Alexandre Bordagarai gabadiarra eta Jean Louis Laka Baigorrikoa ginituen arratsalde guzian kantari. Hoinbertze kantu xahar -berdin hamar bat gehiagoko bertsutakoak- eman dituzte eta denak gogoz jakinki, batzutan nagusiak laguntzen zituela akordeonarekin. Ostatuan zauden bertze jendeak ere loriaturik zauden horien beha. Bururatzeko denek kantatu dugu “Xalbadorren heriotzea” eta etxerat itzuli gogoa airos eta berriz elgarrekin gertatzeko esperantzan. Beraz laudorioak zueri eta entzulea xarmatu balin baduzue ikusi dugu zuek ere plazer handia senditzen zinutela. Zer etsenplu ederra ondotik heldu den belaunaldiarentzat ! Han zen bat

B

UREPELE

z u u e A m ik

8, Herriko Etxearen plaza - 64120 Donapaleu 05 59 65 97 10


6

60 URTEZ ASKO HERRITAKO ARTZAIN

Gizona gaztea, zintzoa eta argia zen. Gaztarotik errabia batek hartu zuen. “Egia” non zen, zer zen jakin nahi zuen. Lehenik eskola handietako liburuetan bilatu zuen. Filosofiazko, erlisiozko, zientziazko liburuak irakurri zituen. Bakoitzak zion hura bera zela egiaren jabe, proba eta arrazoin guziak emanez ; beste guziak gezurretan zabiltzala. Erlisioak berak dotzenaka baziren denak elgarren aurka. Maisu handiek liburuetan ikasiak errepikatzen zituzten. Halako moldez, merkatu izkin batetik pasatzean, itsu zahar batek erran zion : Oh ! Zure delako “ Egia ” emazte eder bat besterik ez duzu. Zoragarria : goizargia bezain distiratsua, gaztea, eta gozoa, gozoetan gozoena. Hots : izaiten ahal den emazte gutiziagarriena. Emazte hura ezagutuz geroz ez duzu beste bat ez hurbildu, ez maitatu nahiko ere. Perla arraro hura hatxeman behar gorriak, gizon gazteari bihotza erre zion. Ez zuen nehoiz bakerik ardietsiko emazte hura ezagutu gabe. Goiz batez, makila eskuan, xapela buruan, jalgi zen herritik, munduko bideetan zehar, egiaren gibeletik… Herri batetara heltzean galdatzen zuen : “Egia” zuen herrira etorri omen da. Ikusi ote duzue ? Eta aldi oro entzuten zuen kasik erantzun bera : Bai, bai ! Hemen egon da zen-

ibar zolan sartu zen, harpe ilun bat besterik ez zen. Polliki sartu zen. Begiak ilunbeari jarri zibait denbora bainan gero, bere tzaizkionean, ikusi zuen emazte egiatik zerbait utzirik, auzoko zahar bat konkortua, ileak zuri, herrira lekutu da. Zoaz, zoaz larrua arrunt zimurdikatua. Bereurrunago, kausituko duzu !! hala bazakien delako “Egia” zela. Makila pausatu eta xapela Ainitz ibilirik, nahiko solas eta pentsaketa entzunik, erranik eta kendu zuen. Goibel zen, emaztea hain itsusia ikusirik… eztabaidaturik; bizitzaren erdia herriz herri iraganik; deliberatu - “Zu ote zira “Egia” ? Nire bizi zuen, jendeak utziko zituela eta luze guzian bilatu zaitut ! Zergainaturari buruz itzuliko zela. Setik ihes egiten daukuzu ? gur, ama naturak erakutsiko zio- “ Egiak ” ez zion erantzunik la “Egia”-ren bidea. Eta sekulaeman. Ixil une luze bat izan zen. ko jakintza, edertasuna kausitu Orain joan behar naiz! Badakit zuen den mendren mamutx ba“Egia” zirela eta ez zirela hetean. Iturri bizien alaitasunak mendik aterako. Herritarreri zer egitik zerbait salatzen zion. Zuhaitzek, itsasoak, landareek, xo- erran behar diotet ? Arrazoin duzu “Egia” norbait riek bakoitzak bere maneran, dela. Ni naizela ez da arras mezu bera erraten zion : “Bai, “ Egia ” hemendik pasatu da eta hala! Bainan bilatzen duzun debere hartarik zerbait utzi dauku. lako Norbait horrek egun batez Bila ezazu oraino urrunago.” erran zuen “Ni naiz, bidea, egia Zahartu ondoan ere gizonak ez eta bizia” . Haren bidetik joaten zuen amor eman. Basamortu bazira aurkituko duzu. Aurkitzea eta ibaiak kasik denak zeharka- ez da beharrezkoa, haren bideturik, bapatean gelditu zen, hor, tik joatea baizik... mendi gorenen oinetan. Oihu Makila eskuan eta xapela buegin zion mendiari : Zu ederretan ederrena! Zuk ba- ruan, bidaiari zaharra, harpetik ateratzekotan zen : dakikezu non dagon “Egia ”! Bai, hemen nire baitan daukazu! Eup! Zu! Zaude. Ez dautzut Ni nauzu “Egia” ! Bainan bierantzun. Erraiezu, zure herridaiariaren ezagun-begiak aspal- tarreri : “Ni “Egia” emazte eder ditik ikasia zuen gezurra egiaren bat naizela : goizargia bezain soinekoz jantzirik ibiltzen zela. distiratsua, gaztea, eta goxoeGezurra zion. Jo zuen aintzina. tan goxoena.” Ez zen urrun joan. Munduaren puntaren puntara heldua zen, Johanes Bordazahar

Egiaren bila

HAN-HEMENKA Bertsu eta arrabita Miarritzeko Mediatekan, maiatzaren 29an (ortzeguna, 18:00) : Amets Arzallus bertsularia eta Ortzi Oiarzabal arrabitaria. Egan aldizkariaren inguruan jardunaldi batzu antolatuak dira Donostiako Koldo Mitxelena aretoan, “Euskal zinemagintzaz eta antzerkiaz”, ekainaren 4etik 6era. Ekainak 4 (19:00) Patri Urkizu : “Tradiziozko heroiak euskal teatroan”. Ekainak 5 (19:00) Joseba Gabilondo, zinemagintzaz. Ekainak 6 (19:00), bertzeak bertze Daniel Landart : “Piarres Larzabal (1915-1988)”. Ikas zentroak mintzaldi-eztabaida bat antolatzen du ekainaren 6an, ostiralez (20:00) Itsasuko Sanoki gelan, haur literaturaz, Yvonne Chenouf idazlearekin. Deneri idekia : erakasle, buraso, liburuzain... Koroen eguna Urruñan, ekainaren 8an, igande

goizeko 9.30etan hasirik. Goizean kantu tailerrak, Laetitia Casabianca, Enrique Azurza eta Jean Garin koro gidariekin. Eguerditan piknika. 13:30 David Azurza konpositorearen hitzaldia. 15:00 polifonia tailerrak. 18:00 koro kontzertua urririk elizan. Tailerretan parte hartzeko, izenak aitzinetik eman : tel.05.59.48.30.85. Idekia haur, gazte eta heldueri. Piarres Trounday ortzaiztarrak plazaratu berria duen Balitzane liburua aurkeztuko du Bordeleko Euskal Etxean (Palais de l’Ombrière karrikako 7an) ekainaren 11n, asteazken arastiriko 7etan. Ondotik hurrupaldi eta kantu Bestalariak taldearekin. Integrazio Batzordearen kanpaina : gaur egun arte, 1172 jendek, 25 elkartek eta 66 lantegik 61.000 euro ekarri dute. Oraino 30.000 euro eskas dira ahalmen hurriko 17 ikasleren eskolatzea segurtatzeko. Igor laguntzak : Integrazio Batzordea, 16 Larregi Etorbidea 64500 Donibane Lohizune.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Maiatzaren 31-tik Ekainaren 6-erat Maiatzaren 31n, 14.00 : Kanboko Arnaga etxearen baratzearen bisita ; loreak eta landareak. Berriz zabaldua : Ekainaren 2an (23.00) ; 3an eta 5an, 14.00 eta 20.15 Ekainaren 1an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 13. partea. Berriz zabaldua : Ekainaren 4an eta 6an, 14.00 eta 20.15 Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 3: Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 4 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide. Osteguna 5 : ATD 1/4 Monde. Ostirala 6 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar. Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

KULTURA SAILA

Garazin artzain on bat daukagu Domingo Bortuz bortu ibili zena lehenago Gaur adinak emanik peko huntan dago Gazte batzu hor gaindi baitabiltza bapo Xaharrak xixtu batez biltzen ditu oro

Laguna

Sagarno eguna 2008 euskal giroa buruan buru eguerditik haste Urtero gaztetzen den besta dugu sagarno eguna. Aurtengo hamargarren edizioak bi mila lagunez goiti erakarri du Espainiako ateetara. Ez da dudarik zerutik jautsi diren elementek dudatan zirenen etxean egoitea erakarri dutela, baina hurbildu dira badakitenak maiatzeko azken asteburua Baionako sagarno egunak duela markatzen. Programak egonaldi luzeagora gomitatzen zuen, Antton Amilibiaren bazkariarekin hasirik eta gaueko dantzaldiraino. Hegoaldeko sagarno egilek eta iparraldeko seiek edari behar zen bezenbat ekarri dute ; berriz ere, AEK-k, Baionako ikastolek eta Gure irratiak elkarlanean pentsatu eta animatu dute ekitaldia ; Baionako peña guztiak hor ziren, pintxoek kalitatean eta kopuruan irabazi dutelarik. Sagarno eguna osoki sartua dago Baionako euskal animazio herrikoien egutegian, Baionan Kantuz, Olentzero, eta Baionako bestetako euskal arratsaldeekin batera.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA Ekainaren 1an Salbatoreko beila Goizeko 10.30etan

Artzainaren mutilgoaz gira hemen mintzo, Garaziko bortu eta lurretarik. Domingo Eyherabide, Suhuskuneko Salaberriko semeak ainitz salatua ez zuena nola ez aipa guk bederen ! Segeretu haunditan bai, ospatuak zituen, lehenik lagun artean eta gero elizan bere apeztasuneko 60 urteak oraino erne ta bipil dabilan apezak. Otoitz eta kantu, berak errexki kudeatu zituen bere elkar-mezak, predikuan irriño batez berritzen zituela oroitzapen xahar eta berriak, eta guziz bere esker onak holako dei ederra eginik beti lagundu duen Artzain Onari. Euskal Herriko ohiduran hoik oro, bortugain bateko xoramen tokia eta lagunarteko apairu goxo batekin. Holako artzaina eta paradekin, lagunak ere konda baitira eta finalik gabea behar bailuke holako zorionak. Gauza bat bederen badugu segurtatua, itxura guzien arabera : irauteko maneran iduri dutela gaurkoan, eta agian luzazko, Domingoren trakako Domingo Eyherabide artzainek, ardiak berak ere halakoak direlarik gainerat. Zorionak bihotz bihotzetik.

gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Egunak joan egunak jin, berdin asteak, halaber hilabeteak eta ere urteak Ingrid Bétancourt-entzat. Denbora doa eta han dago beti ez dakigularik nola eta noiz libratuko duten F.A.R.C.eko sasi-gudariek. Gogoan atxik dezagun. *** Des racines et des ailes : Zer bidaia ederra egin dugun joanden asteazkenean Louis Laforge gidariarekin. Mediterraneoko bazterrak kurrituz, joan gara Arles hiritik Turkiako Efesoraino eta handik Marrokon dagoen Tanger hiri famatura, luzaz internazionala izanik. Arles hiria Cesar erromatar diktadoreak sortu zuen duela hogei mende den gutienik ; ezagutuak ziren dauzkan erromatar denborako aberastasunak. Bertze batzu agertu dira Rhône ibaiak zauzkanak eta arkeologoek uretik salbatu dituztenak, hain zuzen Cesar-en itxura, Arles-en zizelkatua, jadanik zahartua zelarik eta bertze bat Neptune jainkoarena, aurpegia alde batetik eta gorputza bertzetik. Arkeologoen bozkarioa frogatu dutelarik bi zatiak ezkontzen zirela osoki. Efesoarrak Turkiako hiri erromatar nagusian bizi ziren eta han daude erromatarrek utzi dituzten herexak. Gelditzen dena ikustearekin asma ditaike zer izan den hiria erromatarren garaian. Han predikatu du Jondoni Paulok eta handik kasatua izana hartaz beldur baitziren. Azkenean, Tanger ezagutzera eman digute Gibraltar-en Afrikako atea Europarentzat. Saleroste, kontrabanda, denetarik bazen eta bada oraino Tanger hirian, zinez oraikotzen ari delarik portu berri bat eraikiz. *** Birmania : Iduri luke aurrerapentxo bat eginen dela Birmanian. Azkenean, prest daude hango agintariak kanpotik datorren laguntzaren onartzeko, bainan ez nola nahika. Adibidez, badu aste bat baino gehiago frantses ontzi bat dagoela ehun mila bat jenderen soleitzeko, bainan Birmaniako agintari militarrek ez dute sartzera uzten frantses ontzia militarra delakotz. Uste nuen militarren arteko lokarria bazela. Argi dago ez dela hala. *** Errugbia : Top 14 deritzan xapelgoan, Miarritzek etxen irabazi du Montpellier-en kontra (20 eta 0). Baionak eta Akizek galdu dute kanpoan, lehenak Montauban-en aurka (15 eta 12), bigarrenak Castres-en kontra (38 eta 16). Euro Kopako finalean Tolosak galdu du gutiz Munster-en kontra (16 eta 23). Lot bedi orain Top 14 xapelgoari. J.H.


7

Hautetsien kontseilua berritua

ETCHETO - LARRECHEAK ANGELUKOA BERRIZ ERE Larrechea - Etcheto . . . . . .40 Etcheverry - Kurutcharry .27 Angeluko trinket berinadunak ukan du lehiaketaren finala bere barne ederrean. Baionako Modernak ez bezala, ikusle jende guzia alde beretik du eta beraz denek berdina dute ikusteko manera Baionakoan ez bezala. Zola bizia, taula ere bai, ateratzen dira gain beheiti xixtatu pilotak eta ez da lo egoiterik hor. Pilotariek jada tokia ezagutzen, berehala hartu dute horgo ara, Etcheverry batek ere bai bere aire fite prestarekin, eta Kurutcharryk are gehiago, hunek gainbeheiti lehertu pilotak ez aski eroririk ere maite lukeen bezala. Hori galtzaleena, 15etan eta 18tan berdin baitziren haatik 12-9 aitzinean izanik. Gero jaunen jaunak, hamar bat kintzeko lerroa egin ondoan. Larrechearen eguna zen, 8 bote ere, eta Etchetoren jo samina, salbu pilota galdu batzu. Baigorriarrek ondarrerat sofritu dute, gibelekoak ezin kenduz airea, eta aitzinekoak ez aski min egin botean. Halere oren bat eta laurden partida, eta eskuzartak. Ageriko aste huntan Xuberoan. Lambert I - Jeannots . . . . .40 Bielle - Bessonart . . . . . . .31 Lehen partida hunek ere ikusle gehixago mereziko zuen baina emeki sartu da jendea. Hauk iduri zuten gutixago trebatuak trinket dirdiradun hortan, bereziki Biellek ez aise egiten bere jokoa, ondarrerat doi bat jenatua ikusi dugun Bessonart batekin eta aise gehiago egin dezake. Erran behar da indar gaitzean ari zela Lambert eta hobetua ikusi dugula Angelun Jeannots landestarra. GARATENEAN Bielle - Ducassou . . . . . . . .50 Aguirre - Lazcano . . . . . . .42 Jendea gustatu da astelehenean. Lau pilotariak ari gogotik, besoz ontsa denak. Halere litsaikeria bat : partida guzia aire zeramaten bi azken hauk, bospaseien abantzuan kasik beti eta 42-34. Hor zer gertatu ? Bielle eta Ducassouk (hau beti ederki) segitu, eta beste biek tanto bat ez egin gehiago eta besteek 16, 50tara, Biellen 6 sakerekin. Bururaino arizan behar dela pilotan, horra nolako eskola eman duten astelehenean bi irabazleek. Eta hauxe saria : helduden astelehenean horiek ariko direla berriz,

oraikoan Alfaro eta Bonetbeltxen kontra. Hor izanen dituzte, Garazin, betiko ikusle suharrak. BAIONATTIPIAN Alfaro - Bonetbeltx . . . . . . .? Bielle - Ducassou . . . . . . . . .? Astelehenean 5 orenetan. ELHINAKOA EKAINAREN 8AN, ARMENDARITZE -8an, 4.30etan lehen finala laurdena : Ibarrola - Kurutcharry eta Bielle - Oçafrain. Segidan bigarren laurdena : Alfaro - Ezcurra III eta Sorhuet - Harizmendy. -15ean, 6etan, finalerdi hau : lehen partidako irabazlea eta Etcheverry - Waltari. -22an, 6etan, bigarren finalerdia, bigarren finala laurdeneko irabazlea eta Idiart - Etcheto. Igande 29an finala. ELHINAKO TROFEOA (Société Générale) -15ean finalerdia : Aguirre - M. Saldubehere eta Heguiaphal Bessonart, 4.30tan. -22an bigarrena : Goicoetchea Jeannots eta Elgart - Lambert II. -Igande 29an 4.30tan finala. HEGOALDEAN GONZALEZ SENDATU ARTEAN Beloki II - Rai . . . . . . . . . . .22 Agirre - Urrizelki . . . . . . . . .17 Balmasedan jokatu da partida hau, ondotik ikusteko dugun horren aitzinean. Titin - Goñi III . . . . . . . . . . .22 Olaizola II - Otxandorena . .17 Naturgas lehiaketaren finalerdia zen hau, bainan Aimarren pareak ezin garaitu izan du Titinena aldi huntan ere. Mikel Goñi - Galarza VI . . .22 Galarza V - Apeztegia . . . .18 Ari da berriz Mikel Goñi bainan ez ordea oraino haundienen mailan lehen bezala. Titin - Pascual . . . . . . . . . .22 Martinez de Irujo - Lasa . . . .8 Bermeon jokatua hau ere, goragoko hori bezala. Amarika - Elola . . . . . . . . . .22 Bengoetxea VII - Mixelena .17 Antxia - Zabala . . . . . . . . . .22 Nagore - Arretxe . . . . . . . . .21 Santa Agedan hoiek biak. Olaizola II - Mendizabal II .22 Berasaluze VIII - Beloki . . .17 Mañarian jokatu da partida eder hau. Aritz Lasa - Altuna . . . . . . .22 Mikel - Zabala . . . . . . . . . . .20 Villares de la Reinako partida. Bego

AIZKORRI MENDIALDEKO MARATOIA

Publikoki agertu delarik JJ Lasserrek presidente kargua hartu eta berehala, Alain Lamassouren eskuinetik Jean Baptiste Etcheto, Garapen Kontseiluko presidente berria, eta JJ Lasserren ezkerrean Jakes Abeberry Miarritzeko hautetsia, kontseiluko hautetsirik xaharrena.

Alain Lamassourre ez baita kargura berriz presentatu JJ Lasserrek hartu du Hautetsien Kontseiluaren presidente kargua joan den ostiraleko biltzar nagusiaren karietara. Frantxua Maitia sozialista da lehen presidente orde, bigarrena Jean Grenet UMPa, diruzain Alain Iriart abertzalea eta idazkari Daniel Poulou deputatua. Hara hautetsien kontseiluko bulego berria, politikoki ainitza. Hautetsien kontseiluaren ildo nagusia laster izenpetu beharra den eremu kontratuaren kudeatzea da. “Eremu Kontratu” horrek hiru helburu ditu : hemengo ekonomian ekoizpenari lehentasuna ezarri, euskal lurraldearen garapen orekatua segurtatu, eta euskal ondarea zaindu eta garatu. Aurten bururatzen den “hitzarmen bereziaren” segida hartuko duen “eremu kontratua”-ren izenpetzera jitekoa da gobernuko goi kargu bat, menturaz ekain ondarrean. Hautetsien Kontseiluak hartu zuen bere lekua hemengo panorama politikoan 2001ean, “hitzarmen bereziaren” eragile hartua izan zelarik, ordu arte ez baitzuen eragin handirik hemengo bizi politikoan.

GUTUN GALDE BAT LABORANTXAKO MINIXTROARI

Mendian egiten diren maratoietan Euskal Herri guzian famatua da, eta Euskal Herritik kanpo ere, Zegamatik abiatuz muntatzen dena, Aizkorri mendi kaskoan gaindi. Aurten ere arrakasta handia ukan du. 467 lasterkari orotarat, horietarik 390 helmugaraino arribatu ! Aldi huntako berezitasuna, mendiko bidexkak biziki lohitsu zirela, hainbeste euri eginik aintzineko egunetan ! Berriz ere deneri nagusi Kiliak Jornet, bigarren Raul Garcia. Lau oren ezbaian emanik batek eta besteak. Emaztetan, lehen Corinne Favre frantsesa, Saboia eskualdekoa.

AVIS DE CONSTITUTION Par acte sous seing privé en date du 10 mai 2008 avec effet au 15 avril 2008, il a été constitué la Société à Responsabilité Limitée « ERREKA » dont le siège social est fixé à ESPELETTE 64250 maison Erreka chez M. JAUREGUI François. Cette société au capital social de 7 680 E constituée d’apports en numéraire a une durée statutaire de 50 ans. Son objet social est la commercialisation de produits de la ferme issus de la filière ovins lait, ovins viande, porc et plus généralement le commerce de plats cuisinés, salaisons, fromages, piments d’Espelette, confitures et bouteilles de vins et spiritueux. Le gérant nommé pour une durée indéterminée, à compter du 15.04.2008, est M. JAUREGUI François demeurant à ESPELETTE 64250. La société sera immatriculée au tribunal de commerce de BAYONNE. Pour avis et mention - Le gérant AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution d’une Société présentant les caractéristiques suivantes. FORME : Société civile immobilière DENOMINATION : « EREL » SIEGE SOCIAL : Résidence Les Fontaines de Benesse – Apt F31 – 3, Chemin de Fortune, 64100, Bayonne OBJET : L’acquisition, l’administration et la gestion par location ou autrement de tous immeubles et biens immobiliers ; Toutes opérations financières, mobilières ou immobilières se rattachant directement ou indirectement à cet objet et susceptibles d’en favoriser la réalisation, à condition toutefois d’en respecter le caractère civil. DURÉE : 50 années CAPITAL : 500,00 euros APPORTS EN NUMERAIRE : 500,00 euros GERANCE : Monsieur Eric BARROT – Résidence Les Fontaines de Benesse – Apt F31 – 3, Chemin de Fortune – 64100 BAYONNE. CESSION DE PARTS : Les parts sont librement cessibles entre associés et au profit de l’ascendant ou du descendant d’un associé ; toutes les autres cessions sont soumises à l’agrément préalable à l’unanimité des Associés. IMMATRICULATION : au RCS de BAYONNE. Pour avis

Petizione bat bultzatu da konponbide baten atzemaiteko egunez egun larritzen ari den arazo bati eta Minixtroaren ganik aterabide bat ikusiz : artalde edo behi taldeak ezin sendatuzko eritasun batzuez hunkiak direla bortxatuz laborariak heien suntsitzerat. Ahal den bezalako egoera batean sartuz, ez beti prest lan alda batzueri lotzeko, gero kezkati baten aintzinean gertatzen dira eta pentsu da kasu griñatsuetan balitaikela… Halako hautu gaixto batzuetan ez sartzeko, laguntza bat-bateko bat lekuan eman dezan Barnier jaunak ari dira. Bainan presatua ere kausitzen da eta beharrezkoa agertzen hazkuntza horietan baizik ari ez diren erakaskuntzak, aberats eta osatuak izan ditezen programak. Ohartzekoa da Erakats elkartea jada galde hauetan izanki Garazi Frantseseneko (mundu aldeko laborantxa nabari) eta orain artio lan emaiten baitu bide idekiagotan sartzea beste ikastetxetan bezala hor ageri da beharra. Ordu da sentsu onerat lanean abiatzea, diogu Minixtro jaunari, galdatuz heldu den eskola sartzerako bereko aipatuak dituen gehitzeak. Hunkiak diren laborariek edo sustenguz nahi duenak helarazten ahal du bere laguntza eskutitza emanez galdatzen den diru laguntza alde batetik eta bestetik formakuntza, lehen bai lehen 3 urteak aintzin xutik Scop COPELECTRONIC, z.a. du Hillans eman dezan 2008ko buruileko, Erakats elkarterat, Camélias etor- – 64990 – St Pierre d’Irube – Les associés de la scop Copelectronic bidea, 64600 Angelu.

LAN ESKAINTZAK OGM legea onartua izan da Hara, egina da. Zenaturrek baieztatu dute Jitez Aldatu Hazien lege xedea.183 boz alde, 42 kontra. Legearen arabera, OGM-ik gabe kontsumitzeko eta ekoizteko eskubidea ezagutua da. Indarrean sartzeko bidea uste baino konplikatuagoa izan dezake hala ere lege berriak, zeren ezkerreko deputatuek errekurtso bat pausatua dute konstituzio auzitegiaren aitzinean.

LAN ESKAINTZAK EKONOMIA eta ZOZIAL KOORDINAZAILE LAN POSTU DEIALDIA

Ekonomia eta zozial arloak kudeatuko dituen koordinatzaile bat xekatzen dute Euskal irratiek. Egin beharrak : - Diru eskaerak, egitasmo deialdiak, partaidetza eta sponzorrak segurtatu, - Langilen kudeaketa - Biltzarrak prestatu, animatu eta bildumak idatzi, Adminiztrazio Kontseiluarekilan lan eginen du. Konduak oro diruzainak segurtatuak. Gaitasunak : - ekonomia mailako dinamismoa, - elgarrizketarako eta talde animazionerako errextasuna, - idazketa, sintesia eta negoziazio menperaketa, - antolakuntza ona.

Mendiz-mendi, lasterraldi gaitza !

LEGEZKO ABISU

Jakitateak / konpetentziak – goi maileko formakuntza edo esperientzia bidez – adminiztrazio eta finantzia , giza harreman kudeantzan, - Euskara eta frantsesa : mail onekoak. Lan tokia iparraldeko edozoin irratietan izan litaike, batetik bestetarat ibiliz artetan. Hilabete saria Euskal Irratietako koordinatzaile heinekoa, emaitzen araberan emenda litaikena. Motibapen gutuna eta C V igorri, Uztailaren 31-ko Euskal irratiak - Jai Alai etorb. 64 220 – DONIBANE GARAZI

GURE IRRATIAK, IRRATI ANIMATZAILE bat bilatzen du: Egin beharrak: Animazioa zuzenean. Emankizunak ekoiztu. Mahain teknikoa erabili. Galdeginik da: - Euskararen menperatzea ahoz eta idatziz. Talde laneko gaitasuna. Irratigintzan interesa. Laneko baldintzak: Kontratu mugatua eskaintzen da. - Hilabete saria Euskal Irratien grillaren arabera finkatuko da. Interesatuek: C.V.bat + motibapen gutun bat igorri behar dute helbide huntara: Gure Irratia Landagoien, Zuraideko bidea 64 480 Uztaritze Hautagaien igortzeko epea : 2008-ko ekainaren 6-a SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, 2008ko irailetik goiti, bere ikastoletan lanean aritzeko bilatzen ditu : 1. ALOZEko ikastolan (eta ez SOHUTAn): • AVS 1 : egunean 2 ordu = 8 ordu astero 2. HENDAIAko ikastolan : • Monitore hezitzaile 1 : 8 ordu astean BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK : - AVSentzat : • Baxoa • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena • Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) - Monitore hezitzaileentzat : • Monitore Hezitzaile edo Hezitzaile Berezi diploma ukaitea • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea • Komunikatzeko gaitasuna ukaitea • Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) Interesatuak direnek, idatz dezatela 2008ko ekainaren 6a aitzin motibapen gutun bat + CV bat igorriz helbide honetara: (ez ahantz telefono zenbaki baten azaltzea): SEASKA Central Forum, 19 – André Emlinger plaza, 10 64100 BAIONA Cidex 1 Fax : 05 59 52 88 87 seaska@ikastola.net

sont convoqués en : Assemblée Générale Ordinaire Annuelle, le 06 JUIN 2008, à 17 H., au siège social de Copelectronic, à St Pierre d’Irube. à effet de délibérer de l’ordre du jour suivant : - lecture du rapport du Conseil d’Administration, - lecture du rapport du commissaire aux comptes, - présentation et approbation des comptes, - affectation des résultats, - admission de nouveaux sociétaires, - démission-admission de nouveaux administrateurs, - variation de capital. Le Conseil d’Administration AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution de l’EURL AFERCOM au capital de 1000 euros. Siège social : 74 avenue du Général Leclerc 64700 HENDAYE. Objet Exploitation de débit de boissons, saladerie, sandwicherie. Durée : 50 ans à compter de l’immatriculation au registre du commerce et des sociétés de Bayonne. Gérant : M. Roland BIACCHI demeurant Résidence Les Cèdres, avenue du Général Leclerc 64700 HENDAYE nommé pour une durée indéterminée. AVIS DE LOCATION GÉRANCE Suivant acte sous seing privé en date du 19 MAI 2008, M. Jean Claude Barneche domicilié 46 rue Georges Herelle à Bayonne (64100). A donné Bail, à titre de location Gérance à la société EURL AFERCOM au capital de 1000 € représentée par son gérant M. Roland BIACCHI, un fonds de commerce de débit de boissons (Licence IV), sandwicherie, vente à emporter exploité à Hendaye, 74 boulevard du Général Leclerc sous le nom commercial CAFE LE REGINA, à compter du 01 juin 2008 pour une durée de 24 mois renouvelable d’année en année par tacite reconduction sauf à la partie qui entendra s’y opposer à aviser l’autre 6 mois au moins avant la date d’expiration du contrat. En vertu de ce contrat, la société EURL AFERCOM exploitera le fonds à ses risques et périls et sous son entière responsabilité. Monsieur Barneche Jean Claude ne sera tenu d’aucune dette ni engagement contracté par le gérant et le fonds ne pourra en aucun cas être considéré comme le gage des créanciers du locataire. Pour unique insertion Le bailleur : M. Barneche Jean Claude


8

DANIEL LANDARTEN LEKUKOTASUNA (2) 68ko maiatza : aldaketa handien ardatza…

UR-JAUZIZ UR-JAUZI

PIRINIO MENDIETAN Munduan gaindi, badira ikaragarriko urjauzi nasaiak, zinez xoragarriak. Denetako goren-gorena, Venezuela herrialdean kausitzen dena, Salto Angel deitzen da. Hango urek egiten dute xutez 979 metroko jauzia! Frantziako gorena aldiz Gavarnie-koa, Pirinio mendietan, izen bereko herritik hurbil, Espainiako mugan, eta jaz aipatu ginuen Herria-n. Jauziaren goratasuna, 422 metro. Jauzi nasaienak, izigarriko ur-aldea ekartzen dutenak, Afrikan daude, Kongo herrialdean, Inga izeneko tokian, bainan beste askoren aldean ez dira hain gora, ehun bat metro nunbait han! Nasaienetarik ere, zabaldura gaitza hartuz gainerat, eta guziz famatua, Niagara delakoa, Ipar-Ameriketako Estatu Batuen eta Kanadaren juntan. Ikustekoa ere, hau Afrikan, Victoria-koa, izen bereko aintzirarat ixurtzen dena. Urjauzi zabalenak, hiru ehun bat elgarren ondoan eta lau kilometro zabaleko eremuan, Iguazu-koak, Argentina iparraldean, Jean-Pierre Curutchet Heletako berriketariak aipatu zituenak astekari huntan, bera han gaindi ibili ondoan... Gu ez gira egun hain urrun joanen, aise hurbilago diren batzu ditugu beraz solasgai. Euskal-Herritik kanpo halere, nahiz behar den erran ur-jauzi pollitak badirela ere Xuberoan, bereziki Larraineko kasko horietan...

kolorerik ez duena! Bixtan da ez dugula guk trenkatzen ahal auzi hori. Ez dakigu zer den egia eta zer ez den hala. Galdeño bat egin ditake haatik: gatu ixtorio hori gezur hutsa bada, zergatik duen toki horrek holako izena? GEREZIRIK EZ DA! Ceriset ur-jauzia

IKASLEEN OLDARTZEA Goraxago, bada ur-jauzi bat arraroa, Ceriset deitzen dutena, batzuetan Cerisey idatziz. Beti frantsesetik ari direneri, izen hori ikustearekin edo aditzearekin gereziak heldu zaizkiote berahala gogorat. Bainan gereziak ez du hor deus ikustekorik! Ez gira Itasun eta ez da eskualde horietan gerezi ondorik batere! Pagoak ba aldiz, eta izaiak, eta oihanetako beste zuhaitz frango, ehunka eta ehunka, erraiten ahal dugu ere milaka eta milaka! Ceriset izen hori norbaitek hola ezarri duke noizbait, uste-gabetarik hain segur, lehen hizkia kanbiatuz batere funtsik gabe, eta gero hola egin hutsa alde bat errepikatu da. Lehen, ez bide zen Ceriset bainan Geriset edo Jeriset. Bestenaz ere “ger” edo “jer” kausitzen da ainitz toki izenetan. Lurdeko ondoan bada Jer mendia eta sei ur-jauziak lerroan dauzkan erreka horrek hain xuxen Jeret du izena. Biarnoan ere bada mendi konkor bat Ger deitzen dutena. Iduriz jer edo ger agertzen da hor gaindi pentze eta alha-leku batzuentzat, mendian direlarik... LEHOINTXO AZTAPARKARIA

Lutour ur-jauzia, hau ere Cauterets herritik goraxago…

GAIXO GATUAK! Lehen ur-jauzia, abiatzean berean, aski ederra da. Izena du bitxia. Escane-Gat deitzen baita. Eta zendako da izen hori bitxia? Bigorra aldeko mintzaira xaharrean izen horrek erakusterat emaiten baitu hori zela “gatuen urkatzeko tokia”. Diote denbora batez zernahi gatu bazela Cauterets herrian, aise sobera naski. Orduan, jendek harrapatzen zituztela gatuak eta ur-jauzi hortarat ekartzen. Hor, buztanetik harturik, harrokari joka mututzen eta gero urerat botatzen, ito ziten! Batzuen ustez haatik, hori ez da batere hola. Norbaitek noizbait pensatu ixtorioa omen da,

Inprimeriaz aldatzeko arrazoin seriosik ba ote neukan ? Ez baitezpada. Zazpi urte bazuen han nengoela. Ordukoz “ etxekotua ” nintzen. Lankide guztiekin harreman onak nituen, nahiz kontramaisu ttipitto itsusi batek beti ikaratzen ninduen bere oihu eta zalapartekin… Baina banekien beste lantegietan ere ez zirela patar guztiak ordoki… Dena dela, ohore bat bezala hartu nuen lanpostu bat proposa ziezadaten eta gainera euskaraz idazteko ahala eskainiz. Erabakia ez nuen aise hartu, bainuen orduan beste buruhausterik ere. Inprimeriako lanetik kanpo, antzerki amateur munduan errotik sartua nintzen eta “ Antzerkilarien Biltzarra ” elkarteburu izendatua ninduten. Hamazazpi lagun ari ginen Piarres Larzabalek idatzi “Matalas” antzerkiaren aipalatzen, Roger Idiart apeza eta Telesforo de Monzon, Eusko Jaurlaritzako Barne ministro ohia eta teatro gizon famatua zuzendari genituela. Ez zen gauza erraza hainbeste lagunen astero biltzea. Entsaioetan beti bat edo beste eskas eta… batzutan bospasei ! Gainera, azken egunetan, gripe epidemia bortitz batek jo gintuen kasik denak ! Kostarik kosta halere, Baionako Herri Antzokian eman genuen 1968ko apirilaren 5ean. Sekulakoa izan zen ! Ehun jende bederen kanpoan gelditu ziren jartokirik ez ukanez… Teatro arrakasta hark, nahitez, berotu eta indartu ninduen. Biharamunean berean telefonatu nion Ithurriague IPSOko zuzendariari : baietz bai, nitan kontatzen ahal zuela… Hari erratea bat zen, baina gure inprimeriako kontramaisuari nola aitor ? Hura zen hura, herstura ! Langile munduan, lanpostu baten uztea gaizki ikusia zen : edo gogo aldakorra zinen, edo alferra, edo nik dakita zer oraino, eta batzutan “traidorea” ! Eta hara lankide gehienek “mutur” egiten zidatela, doi-doia “Agur, agur ” eta kitto… Luzea izan zen apirila. Zinez luzea. Baina ezagutu beharra nuen maiatz mugimendutsuaren aldean, fitsik ez zen ! Ez eiki…

SEI BAT BESTEAREN ONDOTIK... Egun aipagai ditugun horien berezitasuna, sei badirela biziki ederrak erreka berean, Cauterets herritik goraxago, seiak ikusgai lau kilometro luzeko bidexka batean goiti joanez, Espainiako zubirat, zubi guziz famaturat, heldu aintzin, 450 metro gorago. Espainiako zubia, hola deitua handik goiti badelakotz bidexka bat mugaraino heltzen dena, bainan muga oraino lau orenen bidean izanki, lau oren oinezkari onentzat, bost edo sei arraposkixago ibiliz. Sei ur-jauzien bazterretik doan bidexka kasik nornahik har dezake. Bi patar frango zailak badauzka bainan gaineratikoan beti ezti eztia ari zira goiti. Lanjer bakarra, lekuka lurra bada ere ainitz tokitan harria dela eta harri hori lerrakor izaiten dela euri egin berria duelarik... Udaberri huntan usu gertatu den bezala. Kasu egin behar beraz...

“ MATALAS ” BAIONAKO TEATROAN

Oraino gorago, bada beste ur-jauzi bat gaitza. Urak oldarrean joiten du alimaleko harroka bat. Han berean, urak bi eskualde badoatzi, eskuin eta ezker. Gaitzeko burrunba eginez. Beheraxago elgarretaratzen dira; artean, bada beraz ugarte gisako lur xirrixta bat. Emana diote Sarah Bernhardt artixta famatuaren izena. Bitxikeria bat hau ere? Duela ehun bat urteko ixtorioa da. Sarah Bernhardt paristar kantalaria, mundu guzian ezagutua zena (1923an zendua), Cauterets herrirat heldu zen horko ur-onetarat. Horko mainuek eta horko aireak on egiten ziotela. Bainan etzen bakarrik heldu. Gau eta egun berekin zuen, ez xakur bat beste artixta askok bezala, bainan lehoin-nabar edo leopardo bat, “gatu basa handi bat “ zioten jendek, ttipi-ttipitik jendekin usatua omen eta etzena nehori oldartzen. Hotelean, leopardo horrek lan tzarrak egiten zituen haatik, erridauak aztaparka funditzen eta hola. Bainan Sarah Bernhardt-ek erridau berriak pagatzen eta kito! Behin haatik, bazterrak kexatu ziren. Hotelean denak izituak lehointxo aztaparkari horren gatik! Nagusiak gure andere handia kanpo ezarri zuen! Bere autoa harturik ( denbora hetan, aberats bakar batzu ziren bakarrik autodun) Cauterets herrian egon zen, mainuak bazituela oraino hartzeko, bainan mendialde joan eta zonbait gau nolazpait pasatu, beti bere lehointxoarekin, goraxago aipatu dugun ugartearen ondo-ondoan. Eta gero jendek ugarte horri eman artixtaren izena! Muslaria

EZ DA EGIA ! Nork asmatuko zuen holakorik ? Izpiritu Saindua hedatu da gure diputatuen gainean eta erabaki dute Frantzian erabiltzen diren hizkuntzak kontutan hartuko zirela Lege Nagusian. Hala ere, ez bigarren artikuluan, frantses hizkuntzarekilan, bainan bai lehen artikuluan, onartuz ondare parte bat zirela. Hea, zer dioten senadoreek, hea, bozkatua izanen den, gero Lege Nagusian sartzekotan ? Ikusi behar nola eginen duten lehenbiziko urrats hori ! Gehexan Pontto

Maiatza. Delako 1968ko maiatza. Historikoa, eta niretzat, segur ezin ahantzizkoa… Guk, hastapenean, telebista zuri eta beltzaren bidez ikusten genituen Parisen gertatzen ari zirenak : ikasleak haserre gorrian, arrunt oldartuak. Nanterre eta La Sorbonne unibertsitateak okupatuak. Karriketan gazteak tira ahala zagor eta harri botaka CRSen kontra, eta hauek ere ez geldirik egonki, beren gasekin, bazter guztiak ketan ezarriz. Hots, egunero kolpatuak baziren, bi eskualdetarik. Batzutan, irudi beldurgarriak agertzen zitzaizkigun leiho ttikian : gerla mota bat zen ! Sentitzen genuen zerbait handi, zerbait arraro iragaiten ari zela. Daniel Cohn-Bendit eta Alain Geismar entzuten genituen langileen sindikatak greba orokorrera deitzen, baina hauek ez mugitu nahi ! Gobernuak ixtudianteen gain ezartzen zituen nahasmenduak, denak haien bizkar, eta telebistak, irratiak eta prentsa idatziak hori sinetsarazten ziguten. Jendeen aho-mihitan entzuten genuen : “ De Gaulle jeneralak, denboran, Alemanei irabazia eta, ez ahal zuen ixtudiante buru-bero batzuen aitzinean amor emanen ! ”. Fede onez, uste genuen, borrokak laster geldituko zirela, eta jo, fitxik izan ez balitz bezala… Nire orduko kezka handiena : inprimeriaz aldatzea ! Hemen gaindi, zer ? Preseski, Baionan gertatu zen Frantziako lehen lantegi okupatzea. Manufacture d’Armes Bayonnaise lantegia maiatzaren 22an hetsiko zela eta, hango 138 langileek eskuratua zuten beren kanporatze gutuna. Ez zezaketen horrelakorik onets ! Eta beren nagusia – Maurice Dangou – bere bulegoan hetsirik atxikitzen zuten, lantegia gau eta egun okupatuz. Oroitzen naiz, Paul Etchemendy Enbatako beste militante batekin izan ginela, iluntze batez, grebalarien agurtzen. Kanpoan ziren biekin mintzatu ginen baina ez luzaz. Ez genekien zer erran, eta gainera, uste dut “poliza-gizon” batzuentzat hartu gintuztela. Pentsatzen dut haien bisitak ere ukaiten zituztela. Pentsa : nagusi bat “preso” atxikia, ez zen sekula horrelakorik gertatu Euskal Herrian ! Nazional mailan, lehen lantegia greban jarri zena : Renault. Ondotik, beste franko. Daniel Landart (gero beretik)

-Ortzegunean (20.30), Baionako antzokian, “Le cirque invisible” ikusgarria, Jean-Baptiste Thierrée eta Victoria Chaplin bi artixtekin, Maimorables sailaren kondu. -Asteburu guzian, Uztaritzen, Heraitzeko bestak. Herriko bestak ere Irisarrin eta Bunuzen - Ortzegunean (18.00) Miarritzeko mediatekan, bertsu eta musika : Amets Arzallus eta Ortzi Oiharzabal -Ortzegunean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, “Pirandello” antzerkia. -Ortzegunean eta ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, “On n’est pas venu là pour en prendre “ antzerkia. - Ortzegunean, Ortziralean eta larunbatean (21.00) Donapaleun, Airetik gelan, “Oscar” antzerkia donapaleutar talde batek emanik -Ortziralean (19.00), Bokalen, Huréous auzoaldean, “Tango Sumo” taldea, Maimorables sailaren kondu. - Ortziralean (20.00) Uztaritzen, Ttirritta ostatuan, bertsu afaria : Mixel Xalbador, Karlos Aizpurua, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua - Ortziralean (21.00) Hazparnen, Xuriatea ostatuan, Henri Shunatao eta Stephan Krieger-en musikaldia -Ortziralean (21.00), Miarritzen, Kasinoan, Euskadiko orkestra nagusia. -Ortziralean (21.15), Donibane Lohizuneko elizan, Arin elkarteko kantariak eta Kantiruki hirukotea. -Larunbatean (09.30), Baionan, Hitzaditza AEK-ren egoitza berrian. -Larunbatean (15.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, “Vagabondages” ikusgarria. -Larunbatean (15.00), Baionan, Gurutze-Saindu auzoaldean, “Musiques à l’appel” musikaldia. Toki berean

(21.00), Nubians bi ahizpak, bi ikusgarriak Maimorables sailaren kondu. -Larunbatean (17.00), Mithirinan, mus lehiaketa -Larunbatean (19.00), Itsasun, Sanoki gelan, 14-18 urteko bertsulari gazteen finala - Larunbatean (21.00) Heletan, Idioinzaharretan Soma bikotearen kantaldia -Larunbatean (21.00), Urdiñarben, “Loreak mendian...” antzerkia -Larunbatean (21.00), Kanbon, AIEC gelan, “Il est moins cinq” antzerkia - Larunbatean (23.00) Maulen, Zinka ostatuan, Monty Picon-en kontzertua - Larunbatean eta igandean, Donibane Garazin, Garazique musikaldia - Larunbatean eta igandean, Kanbon, Arnagako baratzetan landare merkatua - Larunbatean eta igandean, Angelun, Cavaliers hondartzan zirko, antzerki, musika eta dantza -Igandean, Iparralde guzian gaindi, Otaba. - Igandean, Sarako itzulia oinez (45 km) -Igande goizean, Hazparnen, “Ezkia Oinez “ibilaldiak, Urtsu aldean, Zelaiko plazatik abiatuz. Ondotik, zikiro jatea Kurutxetako-Bordan. - Igandean, Itsasun, gerezi besta - Igandean, Arrangoitzen, Ikas Bi-ren besta -Igandean (16.00 eta 19.00), Miarritzen, Koliseo gelan, “Trajectoires” ikusgarria, dantza eta antzerki, Spiral’Danse taldearekin. -Igandean (17.00), Urruñan, Itsas-Mendi gelan, “Gari beltza” dantza ikusgaria, Miarritzeko baleta gaztearen eskutik. - Igandean, Hendaian, Hondartzako lasterraldiak.


Herria 2959