Page 1

2008-ko Maiatzaren 22-koa 22 mai 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2958

Beatriz erakaslea, bigarren urratsa liburuarekin.

Ama guzieri Besta on ! KALOSTRAPE : AMA Euskarak Baionako ondarea berpizten duelarik

Igandean dugu Amen besta. Legeak berak manatzen duen bezala. 1950-ekoa den lege batek. Eguna ere berexiz, maiatzeko azken igandea hautaturik, nun ez den igande hortan Mendekoste eta orduan Amen besta gibelatua izaiten da zortzi egunez... Egia erran, ba ote da zinez lege baten beharrik ama familiakoeri eskerrak bihurtu behar-eta? Ama bati zor zaion errespetua, ikustatea eta amodioa ez ditu bixtan dena legeak izartzen ahal. Bakoitxak bere baitan biziki barna senditzen dituenak dira alabainan, edo bestenaz behar da izan bihotz gabea bai eta zentzugabea ere... Dena den, amen besta iragan mende hortan sartu bada gure eskualdetara, aspaldiko greko eta erromanoek bazuten jadanik holako zerbait eta nun nahi ere beti izan dira ospakizun bereziak ama familiakoak ohoratzea gatik. Hau aspaldiko ixtorioa da. Duela mende erdiño bat nunbait han, Hazparneko kolejioaren buru zen Gastellu kalonjea. Noiztenka biltzen zituen ikasle ttarrotuenak eta bere gisako prediku bat egiten zioten hartaz eta huntaz, biziko gorabehera frango aipatuz. Behin, gaitzeko predikua egin zuen ama familiakoez, ama izaiteaz, ama biziaren emaile eta ama amodio iturri... Hauxe ere erran zuen. Berak bere ama aspaldian galdua zuela eta gazte hartan, apeztu-eta ere, gertatu zitzaiola bakan aire oroitzea bere amaz, bainan hura mundu huntarik joanez geroz egun bihi bat etzuela utzi joaiterat hura gogoan egon gabe, esker onezko kantuño bat eskaintzen ziola... Denboraren buruan, dautzuet beste batzueri ere, frangori hain segur, gertatu eta gertatzen zaiotela hori, urteak jin eta urteak joan, beren amaz beti eta gehiago oroitzea. Xalbador zenaren bertsuak gogoan orobat: “ Ama, gero zerurako deia zitzauzunean etorri, bizirik zirauten izaitetan bilatu nuen sokorri, bainan gure Jainkoak ahalik ez dio eman nehori, estaltzeko amaren galtzeak egiten duen huts hori”. Amen besta hor dugula beraz, bihotz bihotzez esker eta goresmen ama familiako guzieri, ilundura guzien artetik zuek duzue mundu guzia argitzen eta goxatzen... J-B D

Urrats garrantzitsua markatzen du euskarak Baionan, Kalostrape egoitzaren estreinaldiarekin, Marengo karrikako hogeitabian. Lan luzearen ondorioz gertatzen diren mirakuiluak bezala, bi hitzetan errana da gauza : Kalostrape egoitza Baiones historikoa euskarak berpizten du, denbora berean AEKk euskararen bizigune bat irekitzen duelarik Iparraldeko hiri nagusian. Kalostraperi esker erran dezakegu Baionak euskal artea museoarekin, euskal ikerketak (laster euskal artxibategiarekin), eta euskara bera bizirik proposatzen duela Kalostrapen. Visitandines seroretxea Kalostrape izen hori eman dio AEKk lau estaiko egoitzari, historialariek egiaztatzen baitute hor zela Visitandines seroretxearen kalostrapea hamazazpigarren mendeaz geroztik. Nahiz eta horko serorek otoitzean eta jende ezinduaren laguntzen denbora pasatu, begietan hartuak zituzketen ezen, frantses iraultza denboran, presondegitzat baliatu zuten. Orain urteak eta mendeak iragan eta, egoitza horrek hirugarren iraultza bat bizitzen du euskararen bizileku bilakatzearekin. Balio du zenbait lerrotan ikustea nola sortu eta hazi den hirugarren bokazione hori, ez baita autobidearen pareko ibilpide bat izan. Hamabi urteko martxa AEKk aspalditik badu Baionan gaueskola bat indartsua, berrehun ikasle baino gehiagorekin, Salie karrikan. AEKk Baionan du ere iparraldeko gaueskola guzien buruzagitza. Oroituko gara duela zenbait urte Pontrique karrikan zuen bulegoa suak erre zuela. Ordutik haste abiatu zituzten gogoetak leku iraunkor baten hartzeko, aski handia egitura guziak barnean ezartzeko, zazpi euskal herrietako AEK buruzagitza prest zelarik egoitzaren erosteko. Amets horren egiaztatzeko hamabi urte iragan dira, bi milioi euroko inbeztizamenduarekin. Ikerketa lanak Konplikatuak izan dira ikerketa lanak. Segur, Baiona xaharrean egoitza huts tole badela, baina publikoaren errazki hartzeko egokiak askoz gutiago. AEK-k bizitegi bat osorik erostea deliberatzen du, beherean ostatua, estaietan klaseak eta teilatupeko partean AEK buruzagitzaren gelak izaiteko gisan. Traba bat ez ttipiak sudur punta erakusten du zalu : zerbait egokiren jabearekin hitz egiterakoan AEK zerbait susmorekin ikusia dela ohartzen da. Hala nola solasak kasik bururaino joanak direlarik, sudur petik pasatzen zaio AEKri Lafitte karrikako polizetxea, kazketadunek berriki hustua. AEKko ikerle ekipoa ez da horrengatik lotsatzen, eta bi mila urtean, hona non hutsik kausitzen duen Kalostrape egoitza, joan den larunbatean ohorezki estreinatua izan dena. Aurkitze eta lehen haztatze lanetan Mixel Berger arkitektu eta AEKko ikasle jarraikiak, leku handia izan du. Eraikuntzaren gorabeherak Gorabehera hitz egokia dela erran daiteke, Kalostraperen zaharberritze lanak aipatzearekin. Ezen AEKk bi mila urtean erosi eta bost urte pasa dira obrak hasi aitzin. “ Batiments de France ” eta “ Secteur sauvegardé ” erakundetako arkitektu ikerle bipilek dotzenan hamahiru aldiz so egin diote berreraikuntza dozierari.

Ezkerrean Jakes Bortairu(AEK), Max Brisson (EEP), Sylviane Alaux eta Jean Lissar (Akitania), Jean René Etchegaray (Baiona), Monik Larran Lange (Kontseilu Nagusia) eta Paxkal Indo (Seaska).

Jakes Bortairu AEKko zuzendaria eta Maider Hegi Presidentea

Hauxe gorabehera hitzaren gora partea, ezen arkitektuen oharrak jin arau gastua ere araberan goratu baita. Obrak 2005-eko ekainean hasi eta, arkitektu bipilek berek ere aurrikusi ez zutena, hona egoitzaren parte bat erortzen dela, hauxe bada beherakada ! Destorbua igandez gertatzen da, langileak bestela azpian atzemanak izanen baitziren ; harginek ezkalada eta bolegia esperientzia aparta biltzen dute, garaibi luzetatik dilingo erorkinak kentzen eta pareta berria finkatzen. 2007-ko urrian eraikuntza lan larriena bururatua da, Baionako gaueskolaren klaseak Kalostrapen irekitzen dira. Botere publikoen ezagupena Ikastoletako erakasleak estatuak bere gain hartuak ditu 1990 urteaz geroztik. AEKkoentzat ez da deus horrelakorik. Estreinaldian hala ere, Jean René Etchegaray lehen axuantak Baionaren izenean, Sylviane Alaux eta Jean Lissarrek Akitaniarenean, eta Max Brissonek EEP-ren izenean, AEKren laguntzeko xede bizia erakutsi dute. Eta Jakes Bortairu AEKko ordezkariak berehala ihardetsi du bi ildotan pilota punpetik hartzen duela : herriko etxetako langileak euskaldundu eta alfabetatu, eta euskararen ikasmailak finkatu, Europako hizkuntzen ikaseskala gure mintzairari egokituz… Xantiera handizki hedatzen hasia da : badira 150 langile munizipal momentuan euskararen barnatzen ari ; badira ere Lyonnaise des Eaux enpresako hogeitamar langile gure mintzairan trebatzen ari AEKrekin. Baionako herriko etxeko 900 langiletatik erdiak euskararen barnatzeko xede argia erakusten du, iaz burutu aburu ikerketaren arabera. Euskararen bizitzeko gune paregabea Orohar, lau estaiko egoitza historiko berritu horretan euskara da bizigaia. Lehen, bigarren eta hirugarren estaietan banatuak diren ikasgelek erakaspenak aterbetzen dituzte, horretarako beharrezkoak diren tresna eta zerbitzuekin, liburu eta entzun ikus materialarekin. Behereko solairuak ostatua, jantegia eta kafe antzoki gunea biltzen ditu. Azkenean bederen, badugu leku bat, nora jin daitekeen nornahi eta noiznahi, ahamen bat edo hurrupa baten hartzera, gure mintzairan lasaiki komunikatuz, non bakoitzak bere xokoan ezagutzen dituen hitz joko eta erramolde mentsenak ere ongi etorriak baitira. Baionako autobus liranja aitzinetik iragaiten da. Noizean behin Kalostrape ostatuko hirukoteak kultur ekitaldiak proposatuko ditu, Bilboko Kafe antzokian bezalatsu, euskal kultura eta artea zuzenean bizitzeko gisan, elkarrekin.


2

• Xinako herriak zinez urte txarra du, preseski Olinpi Jokoak mundu guziaren aitzinean eta partaliertasunean jokatuko dituen hau, hainbeste makur mota izanik. Izan zituen lehenik hotz haundiak eta elurte izigarriak urtea hastean : 135 hil. Otsailean berriz janari salgai batzu pozoindatuak gertaturik, fama txarrak eta galtze haundiak ekonomian. Azen ontzeko, Tibet eta holako eskualdeen jazarkundeak, bortizki gaztigatu zituztenak eta beren podorea desohoratu baitzioten munduaren aitzinean. Horien gainerat Shandongeko trein ixtripua 72 hilekin. Eta ere virus izurrite hura, 42 haur hilez eta 25.000 eritu. Azken hau denen gainera, Dujiangyango lur ikara hori Sichuango aldean : 50.000 hil edo desagertu hor ere, gehiago ez bada agertzen ondoko egunetan. Hainbeste gaitz eta kontrako, “ Joko ” famatuen besta haundiek ere ahantzaraziko ez dituztenak. Ez da mirakulu Aita Saindurainoko guziek beren dolumin eta kezkak ezin gordeak baitituzte herri haundi dohakabearentzat. • Lurrikarak Xinan, sekulan baino gehiago deitoratuak dira beti aitzinekoen gainera, ezinsinetsizko ondorioekin : 5 miliun hurbil etxegabe, eta osasun izurriteen beldurrak alabainan. Horrekin batean, euriteak, lur-lehertzeak, eta Sichuan probintzian berean 32.000 hil jada kondatuak. Horien aitzinean, Xinako gobernuak hiru eguneko dolua erabaki du erresuma guziarendako. • Birmania auzoa ezin utz ere berri txar horien artean aipatu gabe. Nargiseko orrona aro iziagarri hori gogoan du ere mundu guziak, ikusiz hango diktadura militarrak ez duela ez ahalik ez bihotzik erakutsi holako izurriteari buru egiteko. Egin ditazkeen estimu gehienen arabera, ondorio txar iraunkorreri buruz doa herri hori, beren buru bortitz dituzten jeneral garratz eta ezin helduekin. Gosetea herrian, besteak beste irrisa eskastuko baita, eta prezioen gorakada itsusia denen gainera, eta laguntza eskasa, bereziki ausartenek berentzat eta berekilakoentzat egiten dituzten ohointza eta trafiku tzarrekin. Kurutze Gorriaren estimuen arabera, ez dira urrun izanen omen 130.000 hiletarik ondarrekotz. • Errusiak lanak ditu bere Georgiako herri parte horrekin, Akaziako probintzia eta holakoen gainetik. Hor gertatzen dena gero ta garbiago da, beti Europarat buruz indarka ari direla eskualde horiek, Errusiak aldiz berea zaintzeko kezkak

dituen denboran. Bildu ere dira europear batasuneko bost ministro, Poloniakoa, Lituaniakoa, Letoniakoa, Suediakoa eta Eslobaniakoa Georgia horren sutenguz, Akaziaz hunek zituen kezka batzuen gainetik. Hunek min egina zioten, besteak beste erruso hegazkin batek tiroz eror-arazia zuela georgiar aireko bat berriki. Halakoen ondotik kanpoko nazioneeri dei egiten dute arartekotasun batentzat Balkanetako beste batzuetan egin zen bezala. • Afrikan Nigeria da munduko zortzigarren herria, petrolio arrunta esportatzen duten herrietan eta hortarik du bere arrakestaren parte haundi bat. Eneguak ere araberan. Berriki bahituak izan dituzte herri hortan hameka gizon batean amerikano petrolio talde batekoak, heien artean zirelarik ukrainar bat eta portuges bat ere, itsasuntzi batean engaiatuak. Ez dira segur horiek lehenak, zeren kondatzen baita berrehun bat estranjer badirela zorte hori bera ukana dutenak hor gaindi. • Romano Prodi jaunak, Italian, bere erretira egin du politikatik, alta bi aldiz Italiako kontseiluaren president egona zelarik eta 68 urte adinez. Boloniako auzapeza da, han berean bizi, giristino, elizan ibiltzale jarraikia, politikan ezker erditsukoa, profesorea deitzen dute, partidu demokrataren sortzaile izan zen eta bere nortasunaren zaintzale, ahalaz nehoren meneko jarri gabe. Maiatzaren 8an utzi du bere kargua. • Vietnam herrian giristino anitz bada bainan ez dira osoki libro ere han duten podorearekin. Preseski, beti gauzak hobetzerako xedean, Erromak eta hango gobernuak badituzte beren gisako harremanak. Huna preseski Vatikanoko delegazio bat joaitekoa dela helduden ekain hortan Hanoi kapitalerat, lehenago Mgr Urrutia aldudarra apezpiku egon zen hirirat. Hango apezpiku izendatze batzuez mintzatu beharrak dira, holakoetan egiten den bezala, eta hangoekin are gehiago. Mintzatzera ere hango elizaren libertate eta ontasun batzuez. • Palestinako lur sainduetan mundu musulmana kexu da G. Bush amerikarrak heien sudurrean egin duen mintzaldi baten ondorioz, lehenagoko nazismoa eta guziak nahasi baititu hango maneretan, Israel, Hamas, Hezbola eta guziez bai-eta Al Qaida ari izan delarik, horgotiar guzien lur jabetasunak beti ezin burutuak direlarik.

Hildako bat Legution ETAk egin atentatuan Arabako Legutioko herrian, Guardia Zibilak duen egoitzaren aitzinean, lehergailuz betetako auto bat zartatu da. Ustez ETA-k egin atentatuan Juan manuel Piñuel 41 urteko guardi zibil gazteak bizia galdu du eta beste lau pertsona zaurituak izan dira. Atentatuaren egin moldearen arabera, zinezko sarraskia egiteko asmoa zuela erakunde armatuak deklaratu du barne ministroak zeren 29 pertsona bazauden egoitzan, hoien artean haur andana. Polizaldegia herriaren kanpokaldean izanez, leherketak ez du kalte askorik egin inguruan. Baserri batek eta zenbait etxek baizik ez dituzte izan kalteak. Aldiz polizaldegian kalte materialak haundiak izan dira. Leherketak erditik zatitu du eraikina, solairua erori da eta ondoan zegoen etxola, hildako guardia zibila aterbetzen zuena, porroskatua izan da. Su-etenaz geroztik ETA-ren seigarren biktima izan da Legutiokoa. Beste bonbak ere zapartarazi ditu ETAk ; Hernanin Abiadura Haundiko Trenbidearen lanetan hari den enpresako pala mekanikoen kontra eta beste bat Getxon. EAJ-PNVko zuzendariek uste dute atentatu hoien bidez Zapatero eta lehendakariaren arteko bilkura kaltetu nahi duela ETA-k, politika alorrean berarekin behar duela negoziatu espainiar gobernuak jakinarazteko.

Terrorismoaren biktimen aldeko omenaldia Kursaalean Terrorismoaren biktimei omenaldi instituzionala egina izan zaie Eusko Jaurlaritzak antolatu ekitaldian Donostiako Kursaalean. Ordezkari politiko ainitz eta 500 bat biktima baino gehiago bildu ditu ekitaldiak. Ahanzteraren kontra egin behar dela gogoratu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, bizikidetza ez dela amnesia errepikatuz. Biktimen ordezkariei (zazpi pertsonei) oroigarri bat eman die. Zazpi lagun horien artean, Isaias Carrasco ETAk Arrasaten hil PSE-EEko zinegotzi ohiaren alarguna. Alderdi popularra eta Covite, biktimak biltzen dituen elkarteak ez dute parte hartu ekitaldian. ETA-k hildako Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibilaren omenez, Burnikurutzetako oihanean ezarri oroitarria suntsitu dute ezezagunek. Behar den aldi guziz, berriz ezarria izanen dela deklaratu du Maixabel Lasa bere alargunak eta Eusko Jaurlaritzako biktimen zuzendaritzako buruak, “nor nekatzen den lehenik “ ikusi arte.

Zapatero eta Ibarretxe “ETA bere lekuan jartzeko joanen da Ibarretxe Moncloara” adierazi du Miren Azkarate euskal gobernuko bozeramaileak eta “akordioak posible” direla erakusteko batzartuko dela Rodriguez Zapaterorekin. ETA-k ezin duela elkarrizketa politikoa “baldintzatu” adierazi du eta “nehorat ez daraman bide eroan” dagoela salatuz. Jaurlaritzako eledunaren hitzetan, “argi daukagu ETA-ren indarkeriak ezin duela erakundeen eta alderdien arteko eztabaida politikoa baldintzatu ezta ere ezabatu.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren manifestaldia

LEGE-NAGUSI HORI...

Aurtengo ospakizun berezietan, Frantzian, dugun lege-nagusiaren 50 urteak. 1958-an sortu zen alabainan bosgarren Errepublika deitzen duguna, lege-nagusi berri batekin, aintzinekoak doi-doia dotzena bat urte iraunik... Aldaketa hori egin zen De Gaulle jenerala Frantziaren buru jartzearekin, Aljeriako gerlarekin bazter guziak biziki minbera zauden keinka hartan... Lege-nagusi berria ordu artinoko hura baino aise hobea zela aski errepikatu zen eta oraino ere aditzen da beti kantu bera. Egia erran, legenagusi horrek aiseago segurtatzen du edozoin gisaz gobernuaren iraupena, gerla ondoko lehen urte heietan gobernuak ahul eta erorkor zirelarik. Frangotan erran ere da haatik 1958-ko lege-nagusi hori guziz asurtia izan behar zela De Gaulle bezalako batentzat, ez baitezpada luzarat irauteko. Bizkitartean, badu orai mende erdia hor dugula... Egia erran haatik, frangotan doi bat kanbiatua izana da. Lau urteren buruko, 1962-an, izan zen aldaketa handienetarik batto, ondoriotsuena gisa guziz, presidenta populuak berak hautetsi behar, eta ez bakarrik deputatu, zenatur eta beste hautetsi batzuek. Beste kanbiatze handixko bat, berrikitan finkatua, presidenta ez zazpi urterentzat izaitea kargutan bainan bostentzat...

HUNKIALDI BAT ONA

Eta horra nun berriz ere aipu den lege-nagusiari hunkialdi bat onaren emaitea. Nicolas Sarkozy bera arras berotua, eskuin eta ezker ainitzek begi onez ikusten xede hori. Batzorde berezi bat arizan da hortaz karkulan, Edouard Balladur gobernu-buru ohia zuela buru. Egun hotan oraino, gogoeta asko plazaratu da gai horri buruz. Gobernuak nahi luke naski auzi hori laster trenkatu, uztailean hortarako bilduz deputatu eta zenaturrak. Ez dira haatik denak hortarik ari, bereziki ezkerraldean, behar den denbora hartuz hobe dela jokatzea, hautua udazkenean edo hola trenkatzeko, presa gaixtorik ez dela... Balitake kanbiamendu parrasta bat. Kon-

parazione, deputatuek ez baitute beren laneko segida beren baitarik finkatzen bainan gobernuaren erranetik, nihun ez bezala funtsean, pondu horri buruz halako hautsi-mautsi bat balitake deputatuen eta gobernuaren artean. Bestalde, gobernuak noiz nahi baliatzen ahal baitu 49-3 artikulu famatua, ez luke erabiltzen ahal kasu berezi batzuetan baizik. Zer dio bada artikulu horrek eta zendako da preseski famatua? Holako edo halako xedea gogoan, emaiten baitio gobernuari hordago-ka artzeko eskua, galdetzen duena onartu behar gehiagoko eztabadarik gabe edo bestenaz hanbat gaixto!

BI BOST URTEKO

Beste xede bat ainitz aipu dena, Nicolas Sarkozy-k berak pusatuz afera: presidentak bi aldiz bost urte atxikitzen ahal bere kargua, hauteskundeetan nagusituz geroz bixtan da, bainan ez gehiago. Bestalde, presidenta bera batzuetan mintzatzen ahal litake deputatu eta zenaturren aitzinean, orai arte ez duelarik holako eskurik. Hori pondu minbera naski, hala iduri du. Beste pondu bat, hau ere arras minbera: deputatuentzat, bozka-legea aldatzea eta bozka-lege berria jostea xuxenean lege-nagusiari. Deputatu gehienak hautetsiak litazke bozkaguneka, orai arte bezala, bainan alki parrasta bat partikatua boz-arauka alderdi guzien artean, bozen % 5 edo hola segurtatuz geroz, “ttipien” mintzoa ere entzuna izaiteko legebiltzarrean.

ETA EUSKARA?

Bainan paradaz baliatzen balire bestalde euskarari eta beste lurralde-mintzaireri ezagupen baten segurtatzeko lege-nagusian berean, berrikitan batzuk eskatu duten bezala, eta joanden astean aipu ginuen bezala, hori ez litake batere astokeria! Ikusi behar gauzak nola itzulikatuko diren ondoko astetan... Zerbaitetarat moldez heltzeko mentura guti haatik eskualde hortarik, gobernua bera uzkur baino uzkurrago baitago nunbaitik ere... J-B D

Errepresioa salatzeko eta preso ala iheslari politikoei elkartasuna adierazteko manifestaldia egin dute Bilbon milaka lagunek. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu ibilaldian : “Aski da - Euskal Herriak askatasuna behar du” lelopean, euskal presoak omendu eta Auzitegi Nazionalean Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren 27 kideren kontra egiten ari den epaiketa salatu dute, Euskal Herriak askatasuna behar duela aldarrikatuz.

LAB sindikataren kongresua Maiatzaren 22an eta 23an, Barakaldon LAB sindikatak eginen duen 7.garren biltzar nagusian zuzendaritza berrituko dute. Ainhoa Etxaidek, Rafa Diezen tokia hartuko du idazkaritza nagusian. Kongresuaren oinarriak “aldaketa, eraginkortasuna eta borroka” izanen direla jakinarazi du zuzendaritzak.

Imanol Murua zendu da Gipuzkoako deputatu nagusi, Zarautzeko auzapez eta hainbat ardura publiko izan zituen zarauztarra, 72 urtetan zendu da. 1935ean sortua, luzaz erakasle bezala lan eginik, politikan sartu zen. Kargu askotarako izendatua, EAJ-PNV-tik, EA-ra pasatua zen alderdiaren zatiketa gertatu zenean.

Guggenheimeko arte lanen prezioa bikoiztua Lau urtetarik, Sothebys enkante-etxe ospetsuak museoko artelanen ebaluaketa egiten du. Gaur arte, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 96 milioi euro gastatu dituzte Guggenheim Museorako artelanak erosteko. Egun, 180.311.000 eurokoa dute balioa. Balio gehien hartu duten obretan Mark Rothko margolari estatu batuarraren margoa eta Chillidaren lau eskultura.

Ibilaldia igandean Zornotzan Helduden igandean Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldiak 30 urte beteko ditu Zornotzan. Sei kilometro luzeko ibilaldian, musika, gastronomia eta kultura, izanen da nun zer ikus, entzun eta jasta. Zornotzako Andra Mari ikastolaren ade bildua izanen da dirua. Goizeko 9:00 tatik 21:00ak arte, trena ala autobusak, garraio publikoak baliatzen ahalko dira Zornotzara heltzeko.

Nafarroako euskal eskola publikoaren besta Nafarroako euskal eskola publikoaren bestaren 13.garren edizioa ospatu dute igandean Iruñean. “Bultza Euskal Hezkuntza” izan da aurtengo bestaren leloa. Lan handia egina izan da euskal eskola publikoaren alde azken urteetan bainan asko bada egiteko. Antolatzaileek salatu dute Nafarroako Gobernuak ez duela euskara behar bezala laguntzen, eta legearen aldatzearen beharra badagoela.

Joaquin Achucarro pianistak urrezko medaila Joaquin Achucarro piano-jole bilbotarrak irabazi du Valentziako Palau de la Musicak emaiten duen 2008ko urrezko medaila. Sari banaketa ekitaldian Manuel de Falla, Claude Debussy, Enrique Granados, Isaac Albeneniz eta Fryderyk Chopin konpositoreen lanak jo ditu.

ETAren azpiegitura sendoa Javier Balza Herrizaingo sailburuak nabarmendu du ETAk azpiegitura “kezkagarria” duela Euskadin, desegiteko “zaila” izango dena, Poliziak fitxatu gabeko “talde sendo” batek osatzen duelako. Balzak erran duenez, lehendabiziko ikerketak aintzat hartuta, Legutioko erasoaren atzean Durangoko eta Kalagorriko kuartelen kontrako atentatuak burutu zituzten pertsona berdinak egon daitezke.


3

SENPEREKO KANTU ZAHARRAREN EGUNA BI DISKA POLLIT ALBERT MOURGUIART

Donibane Lohizune/Ixaka auzoko lau faDonibane Lohizunen zendu da Albert miliek bi dantzaldi bederen antolatzen Mourguiart denek ezagutzen eta esti- dituzte hilabete honetan Sagardian zenmatzen zuten herritar bat, luzaz eta lu- troaren laguntzarekin. Helburua ekonozaz elkarte askotan bermatua zena bizi- mikoa da, diru piska bat atzeman lau faki kartsuki… 75 urte zituen. Donibanen milia horiek bakantza duinak izan ditzasortua, erroak Haltsun dituen familia ba- ten aurten. Lehen gaualdia disko estitean, ainitz urtez atxikia zuen Grand Vi- loari dedikatua zaio ostiral arrats honezir saltegia. Komertsanteen elkargoaz tan. Ondokoan aldiz “Slam” espresabiarduratua zen suharki, Kostalde hortan dea lantuko dute. Aldi oroz ahamen eta tabako bulegoak atxikitzen dituztenen hurrupa bat proposatuko dute hurbildubatasunaz ere ba. Bestalde, herriko ko diren guziei. kontseiluan barne izana 18 urtez, 1983tik 2001-erat. Arin elkartean ere par- PAUSU BESTA KOMITERIK GABE tzuer eta elkarte horren laguntzaileen artean karraskan arizana lan eta lan, Pantxoa Zabala eta Denise Mutuverriak udako besta batzu, Xardinaren gauak utzi dute orobat Pausuko besta komitea, eta holakoak, muntatzen zituela adixki- taldeko beste hamasei kidek bezalaxe. de multxo batekin, beti arrunt berea Ez dute ontzat emaiten nola Pausun Dazuen Arin horrek azkar segi zezan do- niel Iratzokiren zerrendak ehuneko hanibandar gazteen onetan. Arin hortako mahiru boz gehiago egin eta, elementu kantari taldea sortu zelarik ere, duela matematiko hori ez den kontutan atxikia kasik 30 urte, lehenetarik izan zen sail izan bigarren itzulirako zerrendak batehorri plantatu zirenetan. Bestalde orai- ratzeko momentuan. Konfiantza eskas no, korsario itsas-gizonen kofradian larria sentitu dute bi hautagaiak eskuinebarne zen, hor ere langile jarraikia. Oroz ko zerrenda bateratutik baztertuak izaigainetik azpimarratu behar dena da bizi- tearekin. ki jendekina zela eta zerbitzu egilea, HENDAIAKO KONTSEILUA PLU denekin harreman onak zituen gizon ALDATZEAREN ALDE. erne eta baliosa. Ehorzketa guziz jendetsuak ukan ditu Donibaneko elizan. Familia guziari, gure dolumin bizienak. Hendaiako “ITURIRITIK ITSASORAT” Piarres-Larzabal kolegioak aurten ospatzen ditu bere hamar urteak. Karia hortarat, berrogoi bat ikasle ari dira ikusgarri berezi baten prestatzen. Ikusgarri hori da “Iturritik itsasorat” baleta. Moldatzailetan Pantxika Telleria eta Jose Casaubon dantzaren aldetik, Joxelu Berasategi antzerki mundutik eta Ortzi Maroteau musikarentzat. Ikusgarri hori emanen da ekainaren 27-an, Zokoan aroa alde izanez, bestenaz Ziburuko portuan, horko aterbean. LAU SARI EDER Bestalde ez pentsa Piarres-Larzabal ikastegi hortan dantza eta besta dituztela bakarrik gogoan. Badira joanden otsailean Frantzia guzian gaindi muntatu lehiaketa batean parte hartu dutenak españolaren ikaskuntzan. Eta orai jakiten da lau sari eder ardietsi dituztela: lehen urteko mailean, lehen saria Jon Pena-k, bigarrena Perrine Feriol-ek, bigarren urtekoen sailean bigarren saria Kattin Lopez-ek, hirugarren urtekoen sailean lehen saria Lain de Madariagak. Emaitza ezin hobeak beraz PiarresLarzabal kolegioarentzat ! KONTZERTU EDERRA

Fiori Musicali bikotea

AITOR MENDIZABALEN ERAKUSKETA GETARIAN Benezuelan sortua da Aitor Mendizabal. Ekomia ikasten hasi ondoan, 27 urtetan zizel arteari buruz itzultzen da. Ofizioa Gipuzkoan ikasi ondoan, hamar urtez Italian biziko da Mikel Angeloren estilotik edanez. Badu orain hemezortzi urte Euskal Herrian finkatua dela. Aitor Mendizabalen guziz atsegin duen estilo abstraktotik hainbat obra, kobre ala brontzezkoak ezarriak ditu Getariako erakustokian ikusgai. Erakusketa zabalik dago arratsaldez, astearte eta igandez salbu. Maiatzaren hogeitamaikan artista bera hor izanen da, arratsaldeko lauak eterditan. Bere ibilbide artistikoa esplikatuko du, Christine Bordryk itsasoa eta olerkia darioten kantuak emanen dituelarik. IXAKA AUZOAN DANTZATU NAHIAN Behar zen asmatu eta hala egin dute ;

Audrey Lacroix, Sebastien Zamora, Mathieu Mendizabal, Eneko Bessonart, Brave semeak... Hauek 25/30 gaztetako taldea dutela orain osatzen, hamabostero biltzen dira kantuen ikasteko, Senpereko bestetan antolatugo

kontseilu berria Gostura kantuz !

duten kantu bazkari handi baten helburuarekin. Aurtengo Kantu zaharraren eguna aldiz irailaren 21ean iraganen da, Amotz Larraldean. Kantu bazkari horien emaitza konkretuak ere obra pollit batzutan biribildu dituzte Oxtikenekoek. Lehen batean, Dvd bat zuten agertu. Geroxago, bi liburuxka aberats : lehena Senpere Olandeiko Fifinen eskuizkribuetan oinarritua, bigarrena Sara Zuhailgaraiko Frantxa eta Janbattitt Arruferiarenekoetan. Altxor paregabea ! Eta hara oraikoan bi diska pollit zaizkigula eskainiak, jazko Kantu zaharraren egunean grabatutako 46 kanturekin (batean 21, bertzean 25), kantuaren maitaleek bihotzez gozatuko dituztela, segur, kantu horiek guziak. “Lur ustela emendatu eta aberastu, landare ederrak atera diten”, hara Oxtikenekoen desafio estimagarria. Bi konpakto-disko horiek bai eta bigarren liburuxka (“Sara, Senpere, Azkaingo atzoko kantuak”, 52 kantu, 150 orrialde) salgai dira 15 eurotan hiru obrak, Senpereko Lekuona liburudendan.

Hitzaditza maiatzaren 31n Jakina denez, ekipa berria da Hendaiako hiriaren kudeatzeko joan den bozez geroztik. Battitt Salaberry auzapez berriak kanpainan hitz emana bete nahian bozkara proposatu du Hendaiako PLU eremu antolaketa planaren aldatzea. Ezkerreko oposizioarekin hitz egin ondoan apur bat, PLU aldatzearen erabakia bozetara pasa duelarik, hain segur doi bat harritu daiteke ikustearekin bere proposamena aho batez onartua izan dela. AIREPORTUAREN HANDITZEA BERRIZ MAHAIAN Hondarribiko aireportuaren handitzearen aldekoek zapatzen dute indartsu beren ideiaren alde. Orain segur da debatea alderdi Jeltzalea eta sozialistaren barnean dela bizi bizia. PNB-ko gipuzkoar buruak Hondarribiko aireportuaren handitzearen alde dira, berdin berdina Donostiako auzapez sozialista, alde diren bezala Gipuzkoako enpresa buruak eta Donostiako komertsa ganbararen bulegoa. Irungo auzapez sozialista aldiz biziki kritiko dago, Hendaiako auzapez berria berdin. Ikuspuntu horiek indartsu ezagutaraziak izana gatik, Madrilgo eta Parisko gobernuek hitzik ez diote, berak zuzenean hunkiak direlarik . ANTZERKIAREN MAIATZA OSTEGUN HONETAN HASTEN

Igande aratsaldean (16:00), Fiori Musicali bikoteak kontzertu eder bat eskainiko du Donibane Lohizuneko elizan, Mozart, Mendelssohn, Merkel eta Jehan Alain-en obrak jastaraziz. Loreto Aramendi eta Alize Mendizabal donostiar organista gazteek dute osatzen bikote hori.

Hamar urte hontan ari dira Senpere Oxtikenekoak, Mixel Mendiboure eta Auxtin Zamora bultzatzaile, kantu zaharren biltzen eta biziarazten, betirako ahanzgunetik salbatu nahian. Sei aldiz, bi urtetarik behin, antolatu dute beren herrian Kantu zaharraren eguna, tokiko eta auzo herrietako kantazaleak saldoan bilduz bazkari herrikoi baten inguruan, aldi oroz arrakasta pollita zutela ardiesten, jendeak apuñatik emaiten zuela kantu zahar uzta ederra. Jende adinekoari gazteria ere da gogotik juntatu. Hala nola, izen batzuk baizik ez aipatzeko, J.M. Bereau, Maider Cigarroa,

Chimères antzerki taldea lehen lerroan da Hendaiako festibal horrentzat. “Loaldi ondoa” obra eskaintzen dute ostiral honetan Irandatz auzoan, eta “Singes 3“ obra merkatuko aterbean. Larunbat arratsaldeko seiak eterditan Kilikolo Zirko ekipoak “K-Barre” izeneko obra eskainiko du. Igandean Kaneta portua mutxikoek alegeratuko dute eguerdiri buruz. Aratsalde lantsua Chimères taldearen ateleriekin hasiko da, eta orotara bost obra lerrokatuko dira, gau beltza jin arte. HENDAIAKO IRANDATZ ETA ALEMANIAKO WOLFENBÜTEL BIRAZKATUAK Joan den apirilaren hamabostean heldu ziren Ipar Alemaniara Hendaia/Irandatz kolegioan alemana ikasten duten ikasleak, hara bezain sarri Theodor-Heuss kolegioko bizian sartu dira, goizez ikasketak eta arratsaldez hainbat ibilaldi, ahantzi gabe Brunswick hiri erdiko saltegiak. Irandatzekoek ordaina laster eskaini diete Alemaneei. Aste honetan guzian hor daude funtsean, ez dute enoatzerik proposatuak zaizkien ateraldi guziekin, dela Baxenabarrera dela Gipuzkoa aldera.

Hirugarren aldikotz, Euskararen Erakunde Publikoak eta AEKk “Hitzaditza” izeneko euskarazko diktaketa antolatzen dute. Maiatzaren 31n iraganen da, Baionako AEKren egoitza berrian, Marengo karrikan. Aurten hiru maila proposatuak dira: gaztetxoak (13-16 urte), euskara ikasten ari direnak eta euskaldun zaharrak. Euskararen erabilera bultzatzeko xedearekin, ariketa honek bereziki irakurmena eta idazmena sustatu nahi ditu, kari hortarat idatzi testuen idazleen ezagutza egiteko parada izanen Maialen Errecart (AEK) eta Pantxika Maitia (EKE) baita ere besteak beste. Hitzordua 09:30tan emana da AEKren egoitzan, diktaketak 09:45tan hasiko direlarik. Ondotik, irakurketak eta zuzenketak egin eta, sariak banatuko dira maila bakoitzeko 4 hoberenentzat, hala nola harpidetzak, entziklopediak, EHZ eta Errobiko festibaletako sartzeak, hiztegiak, DVDak… Eguerditan, tokian berean bazkaltzen egon daiteke, “Kalostrape” jatetxean, izenak aintzinetik emanez. Diktaketan aintzinetik trebatzeko ariketa berri batzu atxeman daitezke www.eke.org webgunean, baita ere parte hartzeko formularioa. Izen emaiteak maiatzaren 24eko egin behar dira, internetez edo telefonoz EKE (05 59 93 25 25) / AEK (05 59 49 11 81). Giro euskaldun eta goxo baten bizitzeko aukera on bat izanen da aurten ere, dudarik gabe, “Hitzaditza” diktaketa.

BERTSULARI GAZTEEN XAPELKETAK Iparralde huntako eskolarteko bertsulari gazteen xapelketak iraganen dira hemendik bi aste barne. Irakurleak hau eskuratzean, 14-18 urtekoen xapelketako lehen kanporaketa iragana izanen da Azkainen. Mail bereko bigarrena izanen da maiatzaren 24ean, larunbatez, aratsaldeko 7etan Ainhizan, Laborantza Ganbarako gelan. Finala aldiz Itsasuko gelan maiatzaren 31n tenore berean. Gazteagoentzat (14 urtez azpitik) bi xapelketa ezberdinak. Bakarkakoa maiatzaren 23an, ortziralez, 7etan Hazparneko Ttattolan. Hemendik jakinen da Iparraldeko hiru lurraldeak nork ordezkatuko dituen Euskal Herriko finalean Altsasun, ekainaren 21ean. Taldekako xapelketa mail berean eginen da hiru kanporaketekin Hazparnen, Urruñan eta Donapaleun. Hunen finala Miarritzeko Jai Alaian ekainaren 6an, Bertsulari Ttiki egunean. Suerte on bertsulari gazte guzieri. Berri gehiago ondoko egunetan. B.S.

XUBEROKO

BERTSU SAIOA Aspaldiko partez iragan da joanden igandean entzulego ederraren aintzinean Urdiñarben musika egunakari bat bateko bertsu saio bat edo Xuberoko ohiduran erraiteko koblakarien saio bat. Berezitasuna da behingotz hor ari izan diren 6 gizonak, denak ere gazteak oraindik, xiberotar direla orain. Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Erik Etchart, Joanes Etcheberria, Mixel Etchecopar eta Beñat Etchebeste ari izan dira zoin hobeki Dominika Aguergaray Urdiñarbekoa gidari. Oraindik goi mailara heltzeko lana badela ez da dudarik bainan talde hori bide onean jarria da eta azpimarratzekoa da Xuberoko bertsu eskola horrek deraman lana. Zer ote diote zerutik Liguex eta Etxahun-Iruri zenak ? Saio hastapenean entzun ditugu ere bertsutan Sarraillet eta Neguelouart gaztetxoak. Funtsezko koblakaritzaren abiapuntu bat ote zen Xuberoarentzat. Agian bai. Dena den B.S. goresmenak deneri !


4

ITSASU Besta Berri Besta Berri ospatua izanen da gure herrian : 10.30tan meza nagusia eta ondotik proosionea. Aratsaldeko bostetan, gaineko plazan, izanen da ibilaldia edo karrikaldia Besta Berriko jauntzitan.

DONIBANE LOHIZUNE

ZIENTZIAK DONA MARIA KOLEGIOAN :

IGUZKIARIEN INDARRA Maiatzaren 30-ean, Dona Maria kolegioan diren laugarrenekoek parte hartuko dute «Erronka (desafio) ekitaldian». Hau da Tolosako «Gunean» muntatzen den iguzkiaren indarra baliatzen duten tresna beribilen lehiaketa bat. Helburua da gazteak ohartzea kutsatzen ez duten indar iturrien baliatze «iraunkorra» gogoan. Ikasle gazteeri da beraz asma eta osoki gauzatzea aurkeztuko duten beribila. Asmatu, miatu, muntatu, entseatu, Zientzietako xuxendu… denak beren gutizia gain izanen dituzte bultzatzeko lehiaketa hortan parte bide on bat hartzeko. Ekitaldi horren bertze xedea da ere asmaketako gutizia eta elgarrekin lan egiteko gogoa emaitea. Aintzinetik goresmenak gazte horieri.

AZKAINE Heriotze François Alliez jaunak mundu hau utzi du 56 urtetan. Mutxiko-Errea etxean zen bizi. Ehorzketak Zokoan egin dira. Armand Pascau-Baylere-k ere 80 urtetan mundu hau utzi du. Notario izana, St Jean Baptiste Garlin-eko elizan egin dire ehorzketak. Lucie Carmouze, sortzez Soulé, 104 urtetan Adina xahar etxean da itzali. Familia guzieri gure dolumin bizienak. Pilota Iragan asteburuan, plaza libroan, lehen mailako lehen partida irabazi dute Jon Laduche eta Marc Berasategi-k Uztaritzeko bikotearen kontra. Partida guzian gibeletik ziren gure pilotariak eta Jon-en

beso biziari esker 27tan lehen berdinketa egin dute. Gero 29–tan berriz berdindu dute, hortan nagusituz 30 eta 29. Partidak ordu bat eta hiru laurden iraun du Bidarrain. Bigarren mailan aldiz Iñaki Etcheverry eta Michel Ondarts-ek galdu dute. Gaztetan, Daubas Thomas eta Murua Ortzi-k galdu dute Urruñaren kontra. Errugbia Igandean gure talde nagusia nagusitu da bere Frantziako txapelketaren lehen partidan 21 eta 13 Lège taldearen kontra. Bi entsegu markatu dituzte gure gazteek. Lehenbizikoa Camjuzan-ek eta bigarrena Garat-ek. Pierre Lavigne-k botez 11 puntu egin ditu. Zorionak gazteak ! M.L.

SENPERE Heriotze Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Auguste Borthaire Ibarrun Audeteneko semea. Bai laborantza bai eta ere pilotako munduan ongi ezagutua izan den Audeteneko famila handian hameka haurridetarik gazteena zen. Bere laneko denbora iragan du Jandarmerian. Gazterik aintzindari egiteko eskolak segiturik mail handi guziak iragan ditu. Azken gradoa Komandant egin du Parisko inguruan. Bere bizian ezagutu dugu gizon xehea, osoki lagunkina eta errotik euskalduna. Erretretara heldu zelarik betikotz bere etxera eta Ibarrun maiterat itzuli zen. Sortetxean egoitza berri bat eginik arras gure artekoa ginuen Auguste. Kirol elkarteeri eta ere parropiari buruz jenerostasun handia agertu du. Bainan duela zonbeit denbora osagarria kraskatu zaio, ondorioz zango bat moztu, geroxago bigarrena berdin. Azken denbora hautan pairamen garratzak jasan ditu. Pausatu da 76 urtetan. Bera baino lehenago zerurat helduak diren familako sail ederraren inguruan Jaungoikoak saristatu bide du ongi merexitua zuen bezala. Penetan gelditzen diren anaia-arreba

eta etxe hortako famila guziari eskaintzen ditugu gure doluminak. Pilota Urte guziz bezala neguaren bururatze gisa pilotan esku huska ikasten ari diren haur eta gaztetxoek beren artean egin duten lehiaketaren finalak izan dire Gantxikiko gela handian. Sei urtetarik eta aurten xapelgotan hasi diren plekarien arteko partiden emaitzak ttipienetarik hasirik. - Fordin eta Goyenetchek irabazi bertze anaia Goyenetche eta Achoteguyri. - Jordan – Luberriagak irabazi Denis eta Lahetjuzani. - Idiart – Jaureguyk irabazi Davant anaieri. - Laxalt – Haroçarenek irabazi Levy eta Abeberryri. - Bernatz eta hirugarren anaia Goyenetchek irabazi Lamothe eta Fordin bigarren anaiari. - Lacarra – Jorajuriak irabazi Denis bigarren anaia eta Fournieri. - Ondotik denek ukan dituzte opariak eta azkenik jokolari guziek, horietaz arduratzen direnek eta egun hortan ikusi ditugun buraso eta adixkide guziek hurrupaldi bat egin dugu.

Plekarien zerrenda beren erakasleekin. Arg Studio de la Nivelle

SARA Dantza Gaua Olhain ikastolak antolaturik, maiatzaren 24an iraganen da polikiroldegian “Dantza Gaua”, larunbat aratseko 8etatik harat. Egitarauan : salsa dantza Kikorekin, mutxikoak Amadeorekin (hor ere Sebastien Zamora eta Kristian Amorena musikariak), flamenkoa Fabianarekin, Afrikako dantzak Modourekin… Jende guziarentzat, beraz, dantzatzeko parada paregabea ! Ondotik dantzaldia (paso doble, rock…). Sartzea 8 eurotan (edari bat eskainia). Integrazio Batzordearen alde.

KANBO Mus txapelketa San Mixel kolegioan Aurten ere, San Mixel Kolegioko mus txapelketak arrakasta gorria lortu du, 28 talde bilduz. Kantinatik landa, neska ta mutiko 6.etik 3.erat beren publikoaren aitzinean ari izan dira omore onean, bakotxak partidua irabazi nahiz. Azkenean, finala haundian Peio Ustarroz eta Ximun Garat-ek irabazi dute Vincent Verdun eta Mathieu Pierrestegui-ren kontra. Finala ttipian aldiz, Denis Urruty eta Arnaud Pecastaings-ek Mathieu Etcheverry eta Rémy Laco gainditu dituzte. Ikasle hauek untsa saristatuak izan dira, bakotxak “rafting” itzuli baten egiteko parada ukanen baitu eta txapeldunek kopa bana errezebitu baitute. Goresmenak parte hartu duten guziei eta esker bero bat Bidarraiko Arteka elkarteari beren laguntzarengatik.

MAKEA - LEKORNE Bestaberri Guziek badakite Besta Berri dugula igandean ! Apaindura berezietan Makean

Bestaberri Makean egonen da bizirik, beti berrituz !

eta Lekornen. Meza 10.30etan izanen da bi parropietan. Galdegina da aski goiz etortzea. Ganixtarrak Aldi huntan ere gure soinulariak fleitean ginituen, “Maine et Loire” aldean iragan

den finala nagusian lehen atera dira, eta gainerat Korona ere ardietsi. Beraz, mail bat gorago jokatzea ardietsi dute. Goresmen herrikoiak guzieri eta arduradun leialeri ! Airetik Hemen ere berri onak. Batzu soinulariak, pilotan ere trebe ditugu gaurko irabazleak : J.M Mugika-G. Etxebarne, Duhart M eta D anaiak, T. Idiart-B. Bidegarai makilaria, X. Etxegoin-Karrikart J. gaztea. Eta arinetan ere irabazle Duhart Olier eta Jérome kusiak. Borrokak 1.30 iraun du eta 30-28 bururatu da. Susta dezagun pilota Herriko kirola baita ! Borrokan seme eta aita Zuentzat da nere kanta ! Kasu Puska trabagarrien bilketa egina izanen da ekainaren 2an. Hortako eman izena Herriko Etxean ortzegun huntan, laster ! Milesker ! P.I.

UZTARITZE Musika eta dantza Herri Soinulariak elkarteak, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak eta Euskal Kultur Erakundeak partxuergoan antolaturik, mintzaldi-eztabaida bat iraganen da maiatzaren 24ean, larunbat goizarekin (9:30-12:00), Latsa gelan, gai huntaz : “Musika eta ohiko dantza : transmisioa, formakuntza, irakaskuntza”. Hizlariak : Myriam Soula, Kontseilu Orokorreko ordezkaria ; Mario Gachis musikaria ; Lionel Dubertrand biarnesa, dantza erakaslea ; Juan Mari Beltran musikari ezaguna. Hor beharra delarik ere Maud Nicolas, Frantziako Kultura Ministeritzako ordezkaria. Eguerditan, hurrupaldi-janaldi, “Oiherkoren trajeria” bideoa ikusiz. Heraitzeko bestak Urte oroz bezela maiatzeko azken egunetan izanen dira Heraitze auzoko pestak 30etik ekainaren 1era. Ortzirale aratsean hasiko dira plazan mus lehiaketa batekin (izen emaitea tokian berean). Larunbat aratsaldean haurrentzat ausagailuak, birla xapelketako finalak, kontzertu eta aratsean dantzaldia Patxa Mama taldearekin. Igandean 10.30etan

Santa Katalina kaperan meza nagusia. Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria. Aratsaldeko 6etarik goiti Eneko Labeguerie-ren kantaldia. Bazkariarentzat (15 eurotan finkatua) ahalaz izenak emaitea galdatua da telefono huntara : 0625471745. Besta on guzieri. Trinket berriaz Otsail hastapenean hasia, Kiroleta ezker paretari datxikola izanen den trinket berriaren lanak zalu zalua aitzinatzen ari dira, paretak denak eginik bai trinketarenak eta bai ondoan biltzar gela batzuenak. Orai laster hasiko dira teilatu edo aterbearen lanak. Orai artinoko lanak zor ditugu Alain Toffolo enpresari, gidari zutela Eliane Mendiboure andere arkitektoa. Lehen pilotak noiz joiten ahalko diren oraino goizegi da erraiteko. Eskerrak Nihauren ez ontsa aldi baten ondorioz, eskerrak nahi ditut bihurtu Errotabehere jaun andereri Lur Xurietako gisu labearen estreinaz egin argazki eta artikulu ederrarentzat. Bihotzetik milesker oraino. Ohizko berriketaria

BAIONA Baionan Kantuz : Maiatzekoa Hamekagarren urteburua bikainki pasatu ondoan, Tuntuna hunen obratzeari gogoz lotzen da. Apirilean liburutto berri bat plazaratua izan da 67 kanturen hitzekin, hots zinezko altxor bat. Hortan, bixtan dena, metatzen dira urte horietako guzietako kantu hoberenak eta ere zonbait kantu berri, zolarik gabeko untzi betea iduri duen euskal kantutegitik hartuak. Oraikoan “ Bale ihizi ” Otxalderen kantuari lotuko da larunbateko Baionan Kantuz. Bestalde, ekitaldi hunek du hasiko Sagarno Egunaren larunbateko pesta haundia. Etor kantatzerat Baionarat helduden larunbatean, itzulia ez baita debaldetakoa izanen. Baionako Sagarno Egunak 10 urte! Maiatzaren 24ean, larunbatean, eguerditik goiti eta arrats arte, sekulako pestaren parada, Españako aparkalekuan! Eguerditik goiti: Sartzea 6 euro (sagarno basoa eta sagarnoa barne). Taloak ikastolak prestaturik, Sagarnoa urririk denentzat. Sargarnotegi bazkaria Antton Amilibiak prestaturik, 28 euro (sagarno basoa eta sagarnoa barne), tokiak aitzinetik atxiki behar dira, Baionako Turismo bulegoan. Arratseko 6etatik goiti: 25 sagarnotegiren idekitze ofiziala, sagarnoa dohainik xerbitxatuko dute

Baionako 25 elkartek, berek prestatu pintxoak lagun. Txotxiki: haurren gunean sagar jusarekiko txotx bat idekia izanen da. Txotxofer: auto gidarientzat sagar jusa. Arratseko 8etatik goiti : NAIZENA EZ NAIZ dantza ikusgarria. Arratseko 9etatik goiti: Patxi Perez eta Konpainia. Arratseko 11etan: Larrain dantza. Arratseko 11ak eta erdietatik goiti: CEL3 taldearekin dantzaldia. Egun osoan zehar: jateko aukera, jokoak haurrentzat eta pausa guneak. Animazioak: Iruñeko Muthiko Alaiak, Baionako Dultzaineroak, Trikititxak, Orai Bateko txistulariak, Baionan Kantuzeko kantariak...

HAZPARNE Elizaberriko pestak Hiru egunez pestak ziren Elizaberriko auzoan. Bi Janaldi, ortzirale aratsean eta igande eguerditan, 150 bat bakotxean eta giro ederra buruan buru. Korrikleta lehiaketan, Labiste-Mehax parea atera da xapeldun. Lehen Elizaberritarrak, Panpili Dainciart auzo huntakoak 3garren egin du Patrick Larreteguy-rekin. Trinitateko igandean mezaren ondotik birla zoingehiagokan Robert Lahirigoyen Arbaldei atera da hoberena multxo eder baten aurrean. Aratsaldean kantaldi eder bat izan da ere “ Klixka ” taldearekin. Lau nexka dira talde hortan : Leire, Bittorin, Maialen eta Katti, soinularia Mattin Dainciart. Aurtengoa iragan da goxoki auzo huntan ohi den moldean. Goresmenak antolatzaileeri eta xapeldun atera direneri.

Birletako xapelduna: Robert Lahirigoyen azken “ tiran ”

Kantu poteoa Ezkia Kanta eta Idiak peñako kantu taldeak larunbat goiz huntan (10:45) bilduko dira Postako aparkalekuan, kantu batzuk emaiteko xedez merkatu aitzinean. Ondotik poteoa ostatuetan, kantuz. Nornahi junta ditaike bi talde horieri. Herriko bestetan ere errepikatuko den animazioa.


5

IZTURITZE Sortze Frédéric Durruty eta bere espos lagunak beren lehen haurrari ongi etorria egin diote, gazte hauek berriki eraikia duten etxean Izturitzen. Zorionak Joan mutiko sortu berriari eta goresmenak burasoeri. Lehen komunionea Joanden igandean Izturitzeko elizan egin dute lehen komunionea Emmanuel Fili Salaberrikoak, Maritxu Haramboure Sarrikoak, Hegiko Amaia Mimiaguek, Mendixolako Marie Houareauk, Lekuordokiko Matias Duhartek eta auzoko Bryan Etchegoyenek, berekin zituztela 2 aihertar, Etxarteko Sébastien Garra eta Etxeberriko Xavier Barbier. Biltzar nagusi Maiatzaren 23an, ortzirale aratseko 8:30tan, iraganen da A.E.P.aren urteko

biltzarra, parropiako gelan usaian bezala, eta aurtengo kermeza ere aipagai izanen da. Kide guziak gomit dira bereziki bainan ere beste edozoin herritar elkarteaz axola duten ber.

DONAMARTIRI PESTA BERRI ARRAPIZTUA ARBERUAN Helduden igandean Pesta Berri berriz eginen da Donamartirin. 12 urte bazuen ohidura hori bazterrerat utzia zela nahiz eta orok damugarri kausitu, nehor ez zen oraino pesta horren berriz antolatzerat menturatua. Aurten gazte andana bat lotu da lanari eta, beren artean elgar sustaturik, etxetan gaindi ibili dira proiektu berriaz xehetasunak emanez. Galdatuz ere jendeari zer ikusmolde zuen arrapizte horri buruz eta ikusiz nork nahi zuen parte hartu. Lehen hortan ari izan diren zanpurrek beren baimena laster eman diote, gaineratekoa gazteekin

Nicolas Elissalde Pesta Berriren antolaitzailetarik bat

osatuko dute. Gainerat pesta horren arrapizteak herritarrak itxaropenez bete ditu, jakitearekin eskas zaukaten ohizko Pesta Berri beren herrian berriz biziko zutela. Lehen helburuaren gainditzea zen prosesioneko jauntzi eta tresneriak berriz eskuratzea, hauek etxetan ziren, zenbait galduak edo fundituak. Denak zerrendatu ondoan, falta zirenak ordaindu eta histuak berritu, bigarren oskarat heldu dira, gastuen ordaintzea. Sail huntan, diru laguntzak eskuratu dituzte: gaztetxetik 500€, pesta antolatzaile elkartetik 500€ eta herritik ukanen dute laguntza berezi bat. 38 gazte eta ez hain gazte badira Pesta Berriko talde huntan (gazteenak 7 urte eta zaharrenak 57). Entseguak ere egin behar izan dituzte beren 6 soinulariekin eta orai prest daude helduden igandeko ateraldiarentzat. Hau aratsaldeko 4 etan hasiko da mezarekin eta ondotik prosesionea karrikan. Donamartiriko gaztek ohidura bat beiratu nahi izan dute herriaren izaiteari lotua dena eta kultur ondare bat bilakatua dena. Ainitz lan bazen parioa eremaiteko bainan gaztetasunari lotua den ausartziak pagatu du eta hobe denentzat. Eman beretik! Pesta Berrik oraino urte ederrik badauka bizitzeko Donamartirin eta gure Euskal Herri huntan. J.A

DONOZTIRI Besta-berri : Aspaldiko urtetan Besta Berri eguna handizki ohoratzen da gure herrian. Gazteak zonbeit egun hauetan ari dira manamendu, jantzi eta beztimen ederrenen prestakuntzan. Igandean beraz meza nagusia 10 orenetan. Ondotik proosionea “Bil Toki” aterberat. Bezperak arratsaldeko 4 orenetan, Iduzki Sainduaren benedizionearekin. Gazteria xarmantaren laguntzaile, ez da dudarik herritarrak nonbre handian bilduko direla. Ama guzien elgarretaratzea : Bezperak ondoan, ama guziak, partikulazki gazteak, gomit dira arratsaldekoaren hartzerat “Bil Toki” salarat, gomita hau jaun mera eta herriak eginik. Besta on ama guzieri, zorion beroenekin. A.A.

BAIGORRI Eskola libroaren besta San Josepe eta Bil Etxea ikastetxeek besta ederra eta herrikoia antolatzen dute ekainaren 14ean, larunbatarekin. Mende erdia pasa huntan, hor ibiliak diren ikasleak gomit dira elgarretaratze hortara, iraganari behakoa emaiteko eta geroari buruz ere. Eguna, goizik hasiko da : 8.30tan korrikleta lasterkaldiarekin, binaka, bat bizikletean eta bertzea oinez. Baigorriko karrikak kurrituko dira bai eta zonbait auzo hurbil ere. Parte hartu nahi duenak beharko du haatik mediku baimena. Meza nagusia, 11.00tan, ikasleen parte hartzearekin. 12.30tan Plaza Xokon, adixkidantzako basoa eta tapas. Ondotik, bazkari alaitua. Bazkal ondoan, kantatzen ahalko da Iguzki Lorerekin. Haurrentzat izanen da ausagailu, gisa ainitzetako jokoetan. 17.30tan, plaza haundian, pilota partidak, esku huska. Lehen partidan, ikastetxeko torneoaren finala jokatuko da, ondotik, hor ikasle izanak diren eta orain txapeldun eta berezkoetan ari diren pilotariekin. Ilunabarrean, berriz ere zintzur bustitzea, talo ta xingar, dantza jauziak, gaiteroak, Perruketak, Kantiruki eta bertze... Ikasle ohietaz bertzalde ere zabaldua da gomita. Parte hartu nahi duenak deitu behar du maiatzaren 30a barne, zenbaki huntara 05.59.37.44.32. Bakotxarentzat izanen da egun goxoaren pasatzeko para-

da. Ate idekitze Oronos etxeak , Juantorena gibelean, Belexiko bide bazterrean egina duen Fiul deposito berriaren estreina eginen du maiatzaren 31n larunbatarekin. Egun guzian ikusten ahalko dira azken sorrerako galdara (“ chaudière ”) eta traktur berriak, fiularen atxikitzeko dupak, teknikalariak ere han izanen dira, erregailu hunen kalitate desberdinez xehetasunak emaiteko. Karia hortara, erretreta hartua duen Xan Indaburu langile ohiak agurtu eta eskertu nahiko ditu zerbitzatu dituen guziak. Eguerditan hurrupaldia eginen da eta ondotik zikiroa ogitartean. Bezero guziak gomit dira parte hartzera. Komunionea Joanden igandean, elizkizun ederra izan da Baigorrin. Artzain Ona parropiako 17 haurrek egin dute lehen komunionea. Kristoren gorputza hartu dutenak dira : Adrien Antchagno, Mattin Apesteguy, Maiana Arangoits, Eric Arretche, Lea Campistron, Lea Choury, Paola Cordova, Mathilde Damestoy, Marina Esain, Naia Etchegoin, Iban Goñi, Peio Goyenetche, Mikaela Indart, Elena Ithurburua, Antton Lerissa, Nadia Sanchotena, Sandrine Tambourin. Jainkoaren graziak lagun ditzala beren biziko bidean. Mezak. Igandean Irulegin 9.00tan, Baigorrin 10.30tan.

LASA Heriotze Duela 80 urte Erramuntoinean sortua zen M. Jeanne Adansa lagundu dugu bere azken egoitzarat iragan astean. Miarritzen bizi zen eta bere biziko denborarik gehiena urruntxago iragana gatik, bere nahia zen bataiatua izan zen elizan egin zitezen azken elizkizunak. Alargundua, senarra ezarria izan zen hilobian ehortzia izan da Lasako hilarrietan. Erramuntoinea Luzaideko dago mugaren arabera eta elizaz Lasako. Biziki ezagutua, jende multxo ederra ikusi dugu Luzaidetik eta Arnegitik familiakoez eta Lasarrez bestalde asko harreman baitu alde guzietarat. Penetan utzi dituen haurride eta familiako guzieri gure doluminak eskaintzen dizkiegu. M.G.

BIDARRAI Pilotako finalak Pilotaren besta ginuen joanden larunbat aratsaldean gure herrian. Alabainan, baziren partidak errebotean, Euskal Herriko xapelgoaren kondukoak, lehen maileko pilotari on batzuen artean : Azkaingo Jon Laduche-Marc Berasategui 30 – Kapito Harriko Lionel LambertAllande Etchecopar 29 ; Airetik-eko J.Michel Mougica-Gerard Etchebarne 30 – Amikuzeko Mattin Daguerre-Antton Amulet 15. Larunbat aratsalde guziz (17:00) iraganen dira gure herriko plazan xapelgo hortako partidak. Eta baziren ere partidak trinketean, gure herriko lehiaketako finalak, pilotazale multxo pollita bildurik kari hortarat. Eta ikusi dira partdia ederrak. Huna emaitzak. Laugarren mailan, R.OrhategarayJ.L.Olhagaray 40 – Celhay-Darraidou 30. Hirugarren mailan, D.Ibarrola-Ch.Orhategaray 40 – P.Trounday-S.Bachacou 26. Bigarren mailan, B.Minondo-Urrutia 40 – J.L.Oçafrain-J.M.Semerena 28. Lehen mailan, M.Olhagaray-Ph.Carricart 40 – P.Goicoetchea-M.Palomes 33. Orotara 41 ekipa dira lehiaketan arizan, martxoaren 8an hasirik. Plaza gizon saria eskuratu du

Beñat Minondok, plaza neskatil saria aldiz Melanie Castanchoak. Finalen ondotik, hor ziren pilotari eta pilotazale guzieri hurrupaldi gozo bat da eskainia izan, sari eder batzu ere banatu direlarik, xortean, lehiaketan parte hartu duten pilotari askori. Pilotaren besta hori Noblianean dute ainitzek bururatu, afari on batekin. Eskerrak Jo Pilota elkarteari, berezikiago J. Marie Castanchoa, Guy Pierre Etcheverry eta Francis Lefbvre-ri. Bidarraiko lasterkaldia Igande huntan iraganen da Baztandarrak elkarteak antolatzen duen lasterkaldi eguna. Ikus xehetasunak bertzalde (7. orrialdean). Bestaberri Aurten ere gazteria beztituko da Bestaberriko jantzitan. Haatik, ez igandeko Bestaberri egun huntan bainan Otabaz, ekainaren 1ean (10:30). Euskal bixkotxa Bertrand Naut-ek hartua du Menttaberriko Gabi Dufau-ren segida. Egiten ditu euskal bixkotxak bai eta bertze bixkotxa mota batzu. Erosten ahal dira tokian berean, eta aitzinetik manatzen ahal ere otordu berezi batzuentzat (komunione eta bertze).

J.M. Anchordoqui, P. Goicoetchea, M. Palomes, M. Castanchoa, J.M. Castanchoa, M. Olhagaray, Ph. Carricart, B. Minondo, G. Eliceche

ORTZAIZE “Balitzane” liburuaren aurkezpena Aitzin hortan, Ortzaizeko herriko etxean, Piarres Trounday herritar semeak bere liburu berria aurkeztu du. BALITZANE izenburuarekin, Maiatz argitaletxeak du atera Piarresen lan ederra. Martin Elguek egin du ongietorria aitortuz 20 urte hauetan auzapez izana gatik bigarren aldia zela bakarrik herritar seme baten idazlanaren aurkezpenarentzat herriko etxeko ateak zabaltzen zirela. Ondotik, Lucien Etxezaharreta, Maiatz argitaletxeko arduradunak Piarres eta hunen obra goraipatu ditu. Nahiz ainitz urtez Piarres Euskal Herritik kanpo bizi izan den, ez du bere amahizkuntza sekulan ahantzi eta gainerat bere liburua idatzi du euskara garbi eta eder batean; bere herriaren eta hizkuntzaren amodioa sendi da idazlan hortan. Gero Piarresek berak bere liburua aipatu du: Balitzane da asmatuzko herri

Piarres Trounday, bere liburuarekin

baten izena eta herri hortako bizia eta horgo gertakari batzu ditu kondatzen alegiazko ixtorio hortan, ederki nahasten dituela gazte denborako orroitzapenak eta osoki asmatuzko gorabeherak, Balitzane Euskal Herriko herri bat balitz bezala. Bere ixtorio eder hortan ez ditu Piarresek bertsulariak ahanzten, bera bertsozale suharra izanez, bertsu eder batzuren sartzeko baliatu da. Eta herriko etxean zonbaitzu kantatu ere. Ondotik, Jean Louis Laka Baigorriarrak zonbait bertsutan goraipatu ditu Piarres eta hunen lana, eta han ziren guziek kantuz eman dute “Agur Jauna”. Hurrupaldi batekin bururatu da memento xoragarri hori. Zinez eskuratu behar den liburu bat dago hor. Euskal liburu saltegi guzietan aurki ditaike 15 eurotan. San Mixel eskolak 70 urte San Mixel eskolak ohidura du bere urteko besta antolatzea Besta Berri egunarekin. Aurtengoa, helduden igandean, berezia izanen da zeren eskola horrek bere 70-garren urtemuga ospatuko baitu. Eguerditan, Besta Berriko meza eta prosesionetik landa hasiko da jan aintzineko hurrupaldiarekin. Ondotik bazkari herrikoia izanen da amarrain eta axurkiarekin (16 eurotan). Bazkari denboran zozketa bat antolatua izanen da. Aratsaldean, 4-ak eterditarik goiti, herri kirolak izanen dira haurrentzat eta helduentzat. Egun guzian, argazki erakusketa baten bidez San Mixel eskolaren bizia eta herriko gorabeheren berri emana izanen da. Ongi etorri Ortzaizerat igandean.

AIHERRA Mentaxiloan suia lotu ! : Joan den ortzegunean sute bat izan da Mentaxiloa etxean. Etxe huntan 2 bizitegi badira eta batetan sua lotu da, xuriket garbitzeko tresnerian “court circuit” bat gertaturik. Hazparne eta Kanboko su hiltzaileek itzali dute azkenean. Beharrik goizeko 8.30tan gertatu dela eta ez gauean… edo egunaz nehor ez zelarik. Jandarmeria eta auzapeza lekurat etorri dira. Ondorioz, obrak egin arte, horgo bizitzaleak lagun batzuen etxen aterbetuak izan dira, beste aterabide bat atxeman artean. Igandean Bestaberri : Igandean, meza nagusia 10.30tan dugu. Proosionea eginen da, Izturitzeko Irrintzina musika taldearen parte-hartzearekin. Usaian bezala, 2 herrietako haurrak gomitatuak dira etortzera arrosa lilien botatzeko.

MENDI IBILALDI AEK / Garazi-Baigorriko Gau Eskolak mendi ibilaldiak antolatzen ditu ekainaren 8an, igandearekin, Baigorriko inguruetan (Buztanzelai). 2 ibilaldi izanen dira: - Errexa, familia eta ibiltzaile ttipientzat, abiatzea 09:00etan Herriko Etxetik - Mendizaleena, abiatzea 08:00etan Herriko Etxetik. Ondotik bazkari herrikoia Baigorriko Bixentainian (helduak 10€ / haurrak 5€). Izenak eman behar dira ekainaren 2a aintzin, deituz 05 59 49 11 81 zenbakirat edo mailez: aek.garazi@gmail.com. Mendian ere euskaraz AEKrekin!


6

FLORIAN-EN ALEGIAK

Jesüs dizipülüez osoki ützirik hil ote zena ? Ez düt uste. Jondane Petiri haren zaintzera iseatü zen arrestatzeko mementoan, ezpata esküan. Gero apez nausiaren bortala joan zen berrikara, inprüdenki. Han ezagütürik izan zen, eta gaizki elki, bai eziz eta Jesüs ez züala ezagützen… Beste dizipülüen egitateez, hona Ebanjelioko erran elibat. Joanesek 19ko 25-27etan dio : “Jesüsen kürütxearen ondoan zauden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria”. Hor zen ere Jesüsek “maite züan dizipülüa”, Joanes bera. Lükek gaineala 23(49)an : “Jesüsen lagün güziak, baita Galilearik jarraiki zeitzon emazteak, hürrüntxeago ziren so”. Gorago, 23(27)an aipü zütüan Jerüsalemeko “emazte hanitx ere bular joz eta harengatik auhenez”, Kalbarioko bidean.

GÜZIEZ ÜTZIRIK ? Artzaina galdürik, dizipülüak ez ziren distirant agertü. Haatik Ebanjeliotik ikus dezakegü ahal züena egin züela hari jarraikitzeko. Geroztik franko ikasirik, gük hobeki egin giniroa ? TENPLOAREN INDARRA Erramüz Jesüs ohoratü züen jente horiek berek haren kondena galtatü züena Ostirale Saintüz ? Ebanjelioak ez dio holakorik. Joanesen arabera, 12(12, 17 eta 18) zatietan, Erramüz Jesüsen alde agertü zen “jeietako Jerüsalemera jiniko jentetze handia”, hots pelegri saldoa… bai eta Lazaro arrapiztü züalako berria jakin züenak ere, lehen-lehenik egitate horren jakileak. Bere aldetik Lükek, 19(37)an :

“… dizipülü güziak, boztarioz beterik, Jinkoaren goresten ozenki hasi ziren, ikusi zütüen ikusgarri güziengatik”. Ostirale Saintüz aldiz, nor zütüan etsaiak ? Joanesek erakusten deizgü klarki 19(6)an : “apezbürüak eta zaintzaleak”. Zaintzale horik apentziala tenploko soldaduak ziren, apezbürüen manaspenean armada txipi bat egiten züenak. Bestalde apezak zonbait mila ziren, haatik ez oro Jerüsalemen bizi : zerbütxüa tandaka egiten züen, bereziki kabaleen sakrifikatzea, hots ehaitea eta buxeriatzea : gizon azkar eta trebeak… Tenploak orotara hogei mila enplegatü bazütüan, Flavius Josephe historiazalearen arabera. Zer indarra ! Jean-Louis Davant

JATSU GARAZIN ANTZERKI “ Loreak San Frantsesen herria deitzen duten hunek badu besterik ere. Herriko bestak ziren hor joanden astean eta herriko plaza aterbe batez estalia zagon hortako aurten : besterik ere ikusi izan da, pilotari ederrak eman zituen herri hortan. Mendea aldatu dela erran daukute bainan ikasiko ahal dute biharko haurrek zertako ziren egin atzo herri huntako euskal arrabote ederrak. Ez da haatik euskara ahantzia izan besta hautan Jatsun, jendea loriatu duen antzerki bizi eta irritsu harekin. Biba Mattin Irigoyen, familiako hirugarrena, berdin dohatsua, eta herriko gazteria. Euskara bai, sano eta bolanta erakutsi daukutela Jatsuko gazteek, hor, zinezko arrakasta ukan duen zikiro jate haren gisan : lehen duda batzu airatuz geroz, ze sanfreta ! Ez, ez ! Holako xixtuan baderabilate bihar gazte horiek Garaziko euskara, plazan, etxeetan eta biharko familietan, ez du beldurtzekorik izanen Garazik. Funtsean, lehengo Frantses haren haurrak dauden ber hor, Laskorraldetik San Juliara. Helduden urte arte agian beste hainbesteren menturan, eta gehiago ere.

EUSKAL IRRATIAK Maiatzaren 22a: Osteguna • 19.00: Mintza leku: Sozial mugimenduaz eta eskolen arranguraz. Maiatzaren 23a: Ostiralea • 21.00: Pilota: Angeluko finala Larretxea Etxeto / Etxeverri Kurrutxarri. Maiatzaren 24a: Ibiakoitza • 15.00: Errubia,BO/Montpellier • 18.00: Zango baloina,Aviron / Bordele • 20.45: Esku baloina,Irisarri/Trebe Badens. Maiatzaren 25a: Igandea • 09.30: Gure Bazterrak Mendibetik. • 10.30: Besta berriko meza D.Garazitik. Maiatzaren 26a: Astelehena • 10.15: Gure arbasoak, Baigorri Indako Mixel Dorré kontrabandaz mintzo.

mendian…” antzerkia Kasu, kasu, Amikuzeko Kitzikazank antzerki taldeak bi emanaldi antolatzen ditu, han eta hemengo publikoaren eskaera satisfatzeko. Oraingoan azken-azkenak orduan ! - Maiatzaren 31n, Urdiñarben, larunbat arratseko 9etan, Xiberoko bertso eskolakoekin - Ekainaren 7an, larunbat arratsaldeko 7etan, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsulariekin. Ez hutsegin antzerki eta bertsuz muntatu plazer eta purga memento paregabe eta bakar hau…

MITHIRINAN

MUS LEHIAKETA Bithindar-Goiztiria elkarteak antolaturik, mus lehiaketa bat iraganen da maiatzaren 31n, larunbat aratsaldeko 5etatik goiti. Izen emaiteak tokian berean (16:30etarik harat). 3000 euroren heineko sariak, orotara. Lehen saria 500 euroko “saski gormanta”, bigarrena 300 eurokoa… Tokian berean ogitarteko eta edari.

IDAZTOKI-SEGETARITZA

Maiatzaren 24an, 14.00 : Manex Pagola : etnologiaz. Berriz zabaldua : Maiatzaren 26an (23.00) ; 27an eta 29an, 14.00 eta 20.15 Maiatzaren 25an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 12. partea. Berriz zabaldua : Maiatzaren 28an eta 30an, 14.00 eta 20.15 Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 27 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 28 : Liburuen alorra – Elkar Megadendatik. Osteguna 29 : Irunea-ko elizbarrutiaren berriak. Ostirala 30 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

KULTURA SAILA

Sail berean, beste liburu bat ere aurki ditaike Atlanticaren eskutik : La vie enchantée de l’Adour, hau haatik frantses hutsezkoa. Theo haurraren abentura fantastikoak, Aturri ibai bazterrean iragaiten direnak, Baiona alde hortan... Cathy Boulanger bokales erakaslearen idazlana, Christine Noble marrazkilariak apaindurik (36 orrialde, 12 euro).

XORI MIGRAZIOAZ LEHEN JARDUNALDIAK BIDARRAIN Ekainaren 13tik 15era beharrak dira, hiru egunez, xori migrazioaren jardunaldiak, Bidarrain, Auñamendi elkartearen Menditarrena egoitzan. Lehen aldikotz antolatzen den nazio maileko elgarretaratzea, Frantzia guzitik bilduko diren adituekin. Ekainaren 13an, ostiral goizean, goizetik etorriko direnentzat, Bidarrain gaindi ibilaldia migrazio eremu ikuska ; aratsaldean, migrazioari buruzko material eta metodoen ikertzea (radar, argos seinale, xori erraztuntze...) ; aratsean, mintzaldi eta ibilaldi, Organbidexka Col Libre elkarteko Jean Paul Urcun gidari, gau iñarak hobeki ezagutzeko. Ekainaren 14an, larunbat goizean, Frantziako migrazio gune nagusien aurkezpen zehatza ; aratsaldean, xori migratzaile berezi batzuen ezagutza : apalatz, tortoil eta bertze. Ekainaren 15ean, igande goizean, mahain inguru eta eztabaida Europan gaindiko xori migrazioaz ; aratsaldean, gelditzen direnentzat, natura ateraldia. Jardunaldi horietaz interesatuak litaizkeenentzat, xehetasun eta izen emaite : Mission Migration, 62 rue Bargue, 75015 Paris (tel. 01.53.58.58.37, fax 01.53.58.58.39) edo Lukuze-Altzumartan dagon Organbidexka Col Libre elkartearen bidez (tel.05.59.65.97.13, ocl.jeanpaulurcun@neuf.fr). Partehartze gastua : 40 euro (aterbe eta janari segurtatuak). Kasu, tokiak 80tara mugatuak ! Bertzalde, Organbidexka Col Libre elkarteak jakinarazten dauku bere biltzar nagusia beharra dela maiatzaren 30ean, ostiralez (19:00) Saran, gazteen gelan.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Maiatzaren 24-etik 30-erat

Gutik ezagutzen dukete, gutartean, Jean-Pierre Claris de Florian alegilea (1755-1794), sortzez Nimes eskualdekoa. Jean de La Fontaine alegile handiaren dizipulu izanaren obrak ez dio alta bere maisuari zorrik, obra horrek ez badu ere maisuarenaren arrakasta bildu. Jeinu handiko idazle goiztiarra zen Florian hori. Haren erranaldi frango famatuak geldituak dira : “Pour vivre heureux, vivons cachés”, “Rira bien qui rira le dernier”, “Chacun son métier, les vaches seront bien gardées” eta bertze. 33 urterekin sartu zen Frantses Akademian, 1788an, Voltaire-k sustengaturik. Bainan Iraultzak bere ibilbideari eman zion betirako arrasta. Preso egon ondoan, 1794an zendu zen, 39 urtetan, obra asko bururaturik gabe utziz. Atlantica argitaletxeak plazaratu berri du Florian-en Alegiak – Fables liburua : zazpi alegi elebidun, frantsesez eta euskaraz, Jan Battitt Orpustan ortzaiztarrak euskaraturik eta Véronique Ducreux marrazkilariak arras polliki apaindurik. 36 orrialdeko liburu goxoa, koloretsua, behin eta berriz atseginez irakurtzen dena : Zaldia eta pottoa ; Bi lehoinak ; Lapina eta basahatea ; Gatua eta garratoinak ; Hegazterrena, bi antzarumeak eta pirta ; Erbia, haren adixkideak eta bi basahuntzak ; Urtxintxa, zakurra eta azeria. Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin argitaratua. 12 eurotan salgai.

64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Berrikitan Ekuador-eko presidenta Parisen egona da eta egin du bere bisita Eliseoko jauregian. Pentsa daitake Ingrid Bétancourt andereaz mintzatu direla Nicolas Sarkozy-rekin. Noiz adostuko dira Uribe, Chavez eta hiruak. Alta F.A.R.C.-ekoekin mintzatzeko beharrezkoa da adostasun hori. *** Renaud d’Elissagaray : Baionako FR3 emankizunean aipatua izan da joanden astean hil den jauna. Nik ere, hemen, aipatu nahi dut, zinez euskaldun zintzoa izan baita bere bizi guzian. Estudio sakonak eginik, Eskola Politeknikan iraganik, banku haundietan kargu haundiak ukan zituen. Frantses politikan Giscard-tiarra izan zen eta nahi ukan zuen Iparraldeak ukan zezan Bretainiak lortu zuen “Xarta”-ren araberakoa. Ez zen gauzatu, nahiz borrokatu zen haren alde. Erretretara sarturik etorri zen Baionara eta euskararen eta Euskal Herriaren alde jokatu zen, bai Baionako udaletxean zinegotzi gisa, bai kanpoan, hala nola euskal departamenduaren alde, bai Batera-ko lau xedeak onartuz eta aldarrikatuz, Batera-ren bozeramaile izanik. Zendu da 76 urtetan. Gogoan daukat eta gogoan ere hil iragarkian euskaraz idatzia zena : “Jainko jauna, bere familia eta Euskal Herria maitatu ditu.” *** Ridicule : Filma hori FR3 gateak zabaldu du maiatzaren 13an. XVIII. mendean gaude Louis XVI.garren gortean. Hara heltzen da “Dombes” eskualdeko noble bat erregeari fagore baten galdegiteko. Sartzen da gortearen itzuli-mitzulietan. Filmak hartzen du orduan alegia zorrotz baten itxura. Umore eta hitz-joko lazgarriekin jostatzen da jendea eta, azkenean, irringarria bilakatzen. Mundu bat berezia erregearen gortekoa. Asma daiteke gauza bera gerta daitekela Errepublikako Erregearen inguruan. *** Gogoratze garaia : Bada zer gogoratu aurten. Duela 60 urte giza eskubideen adierazpena, Israelgo Estaduaren sortzea, duela 50 urte V. Errepublikaren sortzea, duela 40 urte Frantziako maiatza famatuaren gogoratzea. Horietan zer hauta ? Nik, dudarik gabe giza eskubideen adierazpena. *** Lurrikara Txinan : 50.000 hil izan daitezkeela diote. Hau ikaragarrikeria ! Txinak erakusten du gai dela holako baten jasaiteko eta ahal duen laguntzaren eskaintzeko. *** Errugbia : Baionak irabazi du Castres-en kontra (27 eta 16) hiru entsegu markatuz. Miarritze, aldiz, jokatu da Akizen eta galdu (17 eta 12). Trixtezia Miarriztarrentzat, ez baitute aspaldian holakorik ikusi. J.H.


7

Brisson/Lasserre/Labazée hirukotea departamenduko egiazko nagusia

HAITZ-PEAN LARRECHEA - ETCHETO BAI ETCHEVERRY - KURUTCHARRY BAI ERE Larrechea - Etcheto . . . . . . . 40 Ibarrola - J.C. Dermit . . . . . . 15 Behar beharrak ziren bai Angeluko lantegi-saltegien aldean pilotazale suhar batzuek hor nahi ukan zituzten trinket berriko partida horiek. Lehengo Miarritze San Martingo trinketak ukan zuen bere denbora Harambillet zena eta holakoen egunetan, hortik ez urrun. Orain horra Angelu-Carrefour guneetako aldiak, horrara ere kosta hortako pilotazalea heldu gogotik beroan bero. Lehen partida huntan Armendaritzeko afruntu hura xuritu nahia zutela irabazle hauk erakutsia ginuen jadanik. Huna beraz gauzak haxean orai, ortzirale huntako zafraldiarekin. Burutik buru ereman dute berea irabaztunek, launatik 21-7rako jauzia eginez geroz eta xantza mikorik ez utziz bi galtzaleeri. Etcheverry - Kurutcharry. . . 40 Waltari - Harismendy . . . . . . 27 Xala beharra beste finalerdi huntan Waltarirekin, suerte txarra berriz ere, lekuindarrak ezin zaindu baitu bere lekua, alta telebixtako partida hartan hain lorios ikusia ginuelarik aitzineko astean. Donamartiriko putiko azkarrari dei egin da ordainez, hegoaldeko enpresen baiarekin, haatik hau gibelean eta Waltari aitzinean. Waltarik 8 bote hor baina Etcheverryk gehiago (15) Kurutcharry aldiz jaunen jauna zelarik gibelean. Harismendyk ere ez ditu ahantziak lehenago trinketean ikasiak bainan behar baitzuen kubatarrarekin konpondu ere. Finala ortzirale aratsean jokatuko da Angelun bi lapurtar eta bi baxenabartar horien artean. Ainitz balioko du gure ustez, ikustea bi lehen horien esperientzia zanpakorra batetik, bainan ere nola ibiliko diren gazteak holako xantza berrian. Baitira parada batzu, noizbait heldu direlarik, hutsegitekoak ez direnak. Ez gal holakoak, gazteak ! Alfaro - Lazcano . . . . . . . . . . 50 Sorhuet - Mayte. . . . . . . . . . . 39 Hau Garatenean zen, asteleheneko partida. Jendeak bakan du etsitzen merkatu aratsaldeko partida horietan, mus partida bat ere egiten dutela ostatuan erretreta hartu batzuek. Partida huntan ere iduri zuten nekatuak pilotari batzuek, 23 kintzeren gibela zutelarik galtzaleek hasi ta fite. Beharrik urgulu doi batek hartu baitu orduan Sorhuet, eta hor hasi da partida : 38-44etan lanjerak hurbildua iduria zuen bainan ez da deus gertatu gero gehiagorik. Aste hortan Alfarok egina zuen bere partida burutik buru, ainitz sake ere sartuz eta, erran dena, Sorhueten iratzartze hura, Maytek jo on batzu bainan segitu ere beharko baitzen. BAIONATTIPIAN Aguirre - Bessonart . . . . . . . 50 P. Goicoetchea - Mayte . . . . 26

Maiatzeko oporraldiak iraganik, eta Serge Maytek ere bereak pasaturik, partida hau muntatu dute Sant Andresen, trebatze baten doia, ondoko egunetan hobeki egitekotan. Plaza laxoan 12 pare dituela Ligak engaiatuak jakin dugu, lehen mailean, bi puletan. Horietan Airetikek Amikuze garaitu duela 30-24, Azkainek ere Uztaritze, 30-29, Irisarrik Urruña, 3025, Denek Batek Maule, 30-29, Itsasuk Amikuze, 30-23, Sarak Hazparne, 30-24. Izenak ez ditugu jakin bainan jakin dezatela berek euskaldun kaseta bat badela Euskal Herrian eta hura dela HERRIA denen zerbitzari. Errebote-luzean ere xapelgoa badoa beretik. Huntan Azkaine zafratu dute Uztariztarrek 13 joko eta 1. Donapaleu ere bentzutu dute Hendaiarrek 13 eta 8. Eta Goizeko Izarrari irabazi diote Luzaz Gazte donibandarrek, 13 eta 4. Azkenik, horra Pauekoak eta paristarrak, lehenak irabazle 13 joko eta 6. Ezker-paretan horra ere Plazaberrin jokatzen den buruz buruka, Gabriel Urrutia buru. Hemen Lemonneau irabazle Huiziri 2210. Esnalek Alberdi garaitu 22-11. Horiek dira joko hortaz jakin ditugun berriak. HEGOALDEAN OINATZ BENGOETXEA Oinatz Bengoetxea . . . . . . . . 22 Asier Olaizola . . . . . . . . . . . . 16 Leitzako pilotari arinak gaixtoena egina zuen Aimar Olaizola garaitu zuelarik. Halere, jo behar zen gero Asier, eta hunen besoa badakigu nolakoa den. Kasetek erran dute lau kanoiekin ari zela eta Oinatz ezpata xoil batekin. Eta, ustegabekoa, ezpatak garaitu kanoia, oren batez xuxen : 10 sake irabazleak eta 4 goizuetarrak. Berasaluze VIII - Otxandorena22 Leiza - Zearra. . . . . . . . . . . . . . 7 Diaz - Apraiz . . . . . . . . . . . . . 18 Beloki III - Eskudero . . . . . . . 16 Hiru partidak Iruñeko Labriten jokatu dira. Goñi II - Galarza VI . . . . . . . . 22 Uriarte - Ureberuaga. . . . . . . . 5 Irujo - Laskurain . . . . . . . . . . 22 Titin - Eulate . . . . . . . . . . . . . 14 Bi partida horiek Derion jokatu dira bainan ikus hor Mikel Goñi berriz irabazten hasi zaukula, hoberenen kontra ez bazen ere. Eta, Irujoren kontra, Titin galtzale, galtzea maite ez duen gizona, futxo ! Irujo - Goñi III. . . . . . . . . . . . . 22 Titin - Pascual . . . . . . . . . . . . 17 Larralde . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Urrizelki . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8 Eibarren jokatuak dira horiek oro ere. Beha hor ere Irujo irabazle, Titin eta Pascual meneraturik. Bego

IGANDEAN, BIDARRAIKO LASTERKALDIA Urte oroz bezala, aurten ere hor dugu Bidarraiko lasterkaldi eguna, Baztandarrak elkarteak antolaturik, Bidarraiko bertze elkarteak partxuer. Igande huntan, maiatzak 25, da iraganen. 8:00 oinezko ibilaldia, mendi mazeletan zehar (16 km). Izen emaitea 7etatik harat (8 euro). 9:00 mendi lasterkaldia (16 km – desmaila 1050 m). Izen emaitea 7etatik goiti (12 euro). 9:15 zaldi ibilaldia, Nobliaeneko zubitik abiatuz. 9:30 haurren lasterkaldia (3 km), plazatik abiatuz. 11:00 pilota partidak herriko plazan, Jo Pilota elkarteak antolaturik. 12:00 aperitifa alaitua eta euskal dantzak, Dantza Bietan taldekoek emanik. Artetik lasterkarieri sari emaitea.

Fernando Etxegarai beratarra, jazko irabazduna (oren bat eta 26 minutu), 175 lasterkaritarik hoberena

13:30 bazkari herrikoia trinketean (200 toki) : eltzekari, amuarrain, bildoxki, ilar, lursagar, entsalada, ardi gasna, euskal bixkotx, arno, kafe, patxaran (20 euro). Egun osoan, talo ta xingar eta edari.

Joan den martxoko bozetaz geroztik eskuina eta ezkerra parekatuak dira Kontseilu orokorrean, hogeitaseina kontseilarirekin. Sistema paralesiaturik ez uzteko gisan, bi multzoek elkarren arteko negoziaketa batzorde iraunkor bat sortua dute. Hiru kontseilarik osatzen dute negoziaketa batzorde hori : Georges Labazee sozialisten izenean, Max Brisson UMP-rentzat eta JJ Lasserre UDFaren izenean. Hirukote hau da departamenduko egiazko nagusia. Ez da dudarik bilduko dela berriro Kontseilu Orokorraren hurrengo biltzar nagusia aitzin, ekainaren hogeitaseian, aurtengo buxet gehigarriaren bozkatzeko. Joan den ostiral goizeko saioan kontseilari guztiak Pauen ziren. Ezkerretik eskuinera : Atharratzeko Mixel Arhantcet, Hendaiako Kotte Ecenarro, Mauleko Pepela Mirande, Kanboko Vincent Bru, Baigorriko Jean Baptiste Lambert eta Hiriburuko Alain Hiriart.

Lan ixtripu larria Lekuineko boncolac lantegian Ez da alabaina ttipia Boncolac lantegiko langile bati gertatu zaiona, astelehen goiz honetan goizik. Goizeko bostak eterditan gertatu da ezbeharra, ekoizpen ekipak lanean hasi aitzin, ari zelarik langile hori itzalia zen ekoizpen tresna baten garbitzen, arrazoin ezezagunen gatik tresna bat batean abiatu zaio besoa barnean zuelarik. Besoaren parte bat moztu dio tresnak. Segidan Baionako ospitalera eraman dute, operazio lanek biziki luze iraun dute. Tresna horren ekoizpen sarea gelditu dute bederen bi egunentzat. Axurantzetako adituak eta jandarmeak goizean berean hurbildu dira lantegira. Ezbeharra jasan duen langile horrek 48 urte ditu, Lekuindarra da, hogeitamar urte badu Boncolac-en ari dela lanean.

LABURZKILABURZKILABURZKI • Maiatza solasaldiak Baionan, maiatzaren 28an (19:00), Kalostrapen, Marengo karrikaren 22an : “Gure literaturaren ezaugarriak” (Lucien Etxezaharreta, Henri Duhau, Itziar Madina, Eider Rodriguez, Marikita Tambourin, Piarres Aintziart, Mixel Thikoipe, Itxaro Borda… • Berria egunkariak 5 urte : urtebetetze ekitaldia Baionako Euskal Museoan (20:00) : bideo, mintzaldi, mokadua. • Kondu blokatze : Batasuna alderdiko militante zenbaiten eta hauen familiakoen banku konduak

LAN ESKAINTZAK GURE IRRATIAK, IRRATI ANIMATZAILE bat bilatzen du: Egin beharrak: Animazioa zuzenean. Emankizunak ekoiztu. Mahain teknikoa erabili. Galdeginik da: - Euskararen menperatzea ahoz eta idatziz. Talde laneko gaitasuna. Irratigintzan interesa. Laneko baldintzak: Kontratu mugatua eskaintzen da. - Hilabete saria Euskal Irratien grillaren arabera finkatuko da. Interesatuek: C.V.bat + motibapen gutun bat igorri behar dute helbide huntara: Gure Irratia Landagoien, Zuraideko bidea 64 480 Uztaritze Hautagaien igortzeko epea : 2008-ko ekainaren 6-a SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, bere ikastoletan lanean aritzeko bilatzen ditu: 1. SOHUTAko ikastolan : • AVS 1 : egunean 2 ordu = 8 ordu astero 2. HENDAIAko ikastolan : • Monitore hezitzaile 1 : 8 ordu astean BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK : • AVSentzat : -Baxoa -Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena -Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) • Monitore hezitzaileentzat : -Monitore Hezitzaile edo Hezitzaile Berezi diploma ukaitea -Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea -Komunikatzeko gaitasuna ukaitea -Euskaraduna (ezinbesteko baldintza) Interesatuak direnak, idatz dezatela 2008ko ekainaren 6a aitzin motibapen gutun bat + CV bat igorriz helbide honetara: (ez ahantz telefono zenbaki baten azaltzea): SEASKA Central Forum, 19 – André Emlinger plaza, 10 - 64100 BAIONA Cidex 1 Fax : 05 59 52 88 87 seaska@ikastola.net

blokatuak direla-eta, biltzar publiko batzu beharrak dira Azkainen eta Donibane Garazin (maiatzak 22, 20:30) eta Maulen (maiatzak 27, 19:30). Bai eta manifestaldi bat Baionan, ekainaren 14ean (16:30).

AUZITEGIETAKO BERRI Filipe Bidart baigorriarraren libertate baldintzak murriztu ditu Pariseko gorteak. Ez du hemendik aitzina presondegi aitzinetan manifestatzeko eskubiderik, Agen-en egin zuen bezala, ez eta ere bera inplikatua izan den aferetaz publikoki mintzatzeko edo idazteko eskubiderik. Filipe Aramendi abokatak dei egin du erabaki horren kontra. Daniel Derguy hiriburutarrak baldintzapeko libertatean aitzina segituko du, Haute-Marne departamenduan. Auzitegiak Estaduko prokuradorearen errekurtsoa baztertu du, hunek galdegiten zuelarik hiriburutar preso ohia berriz presondegira itzul zadien. Josune Arriaga nafartarra, Arrosan bizi dena eta Bidarraiko saltegi ttipia kudeatzen duena, osoki xuritu du Pariseko gorteak, hautsiz Paueko auzitegiak onartua zuen estraditze galdea. Maiana Mendiboure senpertarraren kontra aldiz 5 urteren presondegiratzea du galdegin prokuradoreak, maiatzaren 7ko auzian. Auzitegiak ekainaren 5ean emanen du bere erabakiaren berri. Ibon Fernandez Iradi “Susper” 15 urteren presoaldira kondenatu du Pariseko auzitegiak. ETA erakundearen buru ohitzat dauka Susper. Iban Apaolaza Kanadatik Espainiara estraditu du Montrealgo imigrazio auzitegiak, ustezko ETA-kide izaitea gatik.

LEGEZKO ABISU CHANGEMENT DE REGIME MATRIMONIAL LAZCANO Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 15 Mai 2008, Monsieur François LAZCANO, retraité, et Madame Marie Thérèse GOYCOECHEA, retraitée, son épouse, demeurant ensemble à URRUGNE (64122), Maison Oihan Alde Nés savoir : Monsieur LAZCANO à URRUGNE (64122) le 30 juillet 1946, Madame GOYCOECHEA à URRUGNE (64122) le 8 mars 1946, Mariés sous le régime de la communauté de biens réduite aux acquêts à défaut de contrat de mariage préalable à leur union célébrée à la mairie de URRUGNE (64122), le 30 mai 1969, ont adopté pour l’avenir le régime de la communauté universelle avec clause d’attribution intégrale au conjoint survivant. » « Les oppositions pourront être faites dans un délai de trois mois et devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice à Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en ce cas, les époux pourront demander l’homologation de ce changement au tribunal de grande instance. » Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon Avis de constitution Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, le 16 mai 2008, a été constitué une société civile ayant les caractéristiques suivantes : Forme : Société Civile régie par les articles 1832 à 1870-1 du Code civil et par le décret n°78-704 du 3 Juillet 1978 Dénomination : S.C.I. OTTAREN Capital : 100,00 E Durée : 99 années Siège social : GUETHARY (64210), 52, Rue de l’Eglise Objet : La Société a pour objet : l’acquisition par voie d’achat ou d’apport, la propriété, la mise en valeur, la transformation, la construction, l’aménagement, l’administration et la location de tous biens et droits immobiliers, de tous biens et droits pouvant constituer l’accessoire, l’annexe ou le complément des biens et droits immobiliers en question. Cession des parts : Toutes les cessions sont soumises à l’agrément préalable à l’unanimité des associés. Gérant : Monsieur Jean Pierre OSTARENA, demeurant à GUETHARY (64210), 52, Rue de l’Eglise. Les fonctions de gérant sont d’une durée illimitée. La société sera immaticulée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE. Pour avis, Me FAGOAGA

Alain LARREA Abokatu – Avocat 3 avenue Maréchal Harispe 64100 BAIONA – BAYONNE AVIS DE TRANSFERT DE SIÈGE SOCIAL SARL LAGOURGUE TERRASSEMENTS au capital de 7.822 E Siège social : maison Elgarrekin, quartier Arrauntz 64480 USTARITZ RCS : Bayonne B 397 970 971 Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale mixte du 31 janvier 2008, les associés ont décidé à l’unanimité de transférer le siège social de la société et de modifier en conséquence l’article 4 des statuts de manière suivante : « ARTICLE 4 – SIÈGE SOCIAL, le siège social est fixé 8 allées Didier Daurat, ZA Maignon, 64600 ANGLET » Les formalités seront exécutées auprès du greffe du tribunal de commerce de Bayonne. Pour avis, Alain Larrea INTER DIFFUSION Société Anonyme à Conseil d’Administration au capital de 208.320 euros Siège social : 7, boulevard Jean Jaurès 64100 BAYONNE R.C.S. BAYONNE B 722 721 461 Les actionnaires de la société sont convoqués en Assemblée Générale Extraordinaire le lundi 2 juin 2008, à dix heures, au siège social à l’effet de délibérer sur l’ordre du jour suivant : Ordre du jour - Augmentation du capital social, - Modifications corrélatives des statuts, - Pouvoirs à donner au Conseil d’Administration, - Questions diverses Pour avis, Le Président du Conseil d’Administration Avis de dissolution ORNIBUS Société à responsabilité limitée Au capital de 10 000 euros Siège social : 340, allée d’Herboure 64 122 Urrugne 480 593 920 RCS de Bayonne Aux termes d’une assemblée générale extraordinaire en date du 19 avril 2008 les associés ont décidé la dissolution anticipée de ladite société à compter de ce jour. Mme Aranzueque Regerat Alexia demeurant à 340 allée d’Herboure à Urrugne est nommée liquidateur. Le siège de la liquidation est fixé à 340, allée d’Herboure 64122 Urrugne. C’est à cette adresse que la correspondance devra être adressée et que les actes et documents devront être notifiés. Les actes et pièces relatifs à la liquidation seront déposés au registre du commerce et des sociétés de Bayonne. Pour avis et mention, Mme Alexia Aranzueque Regerat- Liquidateur


8

EVEREST MENDI KASKOARI BEHAKO BAT...

DANIEL LANDARTEN LEKUKOTASUNA 68ko maiatza : aldaketa handien ardatza…

(1)

BAZTER MIRESGARRIAK

Edmond Hillary eta Sherpa Tenzing Norgay, Everest mendiaren lehen garaileak

Zonbait aste barne, sail huntan berean, bi aldiz guti aski aipatua dugu Everest mendia, munduko goren-gorena. Lehenik, apirilaren 3-an, Tibet lurraldeaz ari ginelarik. Eta gero, joanden astean, Nepal herrialdea ginuelarik solasgai. Bien artean da alabainan Everest hori eta egun emanen diogu beste behakoño bat, xehetasunetan gehixago sartuz... Everest izen hori inglesek emana diote hemeretzigarren mendean, Indietan nagusi handi zirelarik. 1865-ean zuen hango ingles aintzindari batek deia luzatu mendi hori hola deitua izan zadin, berak untsa ezagutua zuen George Everest mendigoizalearen omenez. Mendigoizale hori, armadan jeneral gradorat heldua, Indietan barna lur izartzen arizana zen ingles gobernuaren kondu eta ainitz ibilia Himalaya mendialdean, ez bazen ere kasko gorenetaraino izana. Everest horrek badu ere haatik beste

Bixtan da xoragarriak direla hango bazterrak! Hango errekak eta oihanak. Hango landareak eta ur-jauziak. Hango aintzirak ere, orotarat zonbait ehun, ttipi eta handi. Aski gora heltzearekin haatik, bazterrak oro alde bat elurrez estaliak bixtan da, eta elurra lodi, bai eta denak hormatuak! Bainan toki zinez loriagarriak hango mendi mazeletan ibiltzen direnentzat! Horiek hola, eskualde heietako jendeak etzuen usaiarik ez eta gogorik hango mendi kaskoetarat hupatzeko. Etzuten amesten ere holako balentriarik! Inglesek eta ingleseri jarraiki diren batzuk dute mendi kasko horietarat joaiteko sua piztu. Beti azkartuz joan den sua. Dena den, Everest mendiaren punta-puntarat heltzeko bada bide bat baino gehiago. Iparraldetik edo hegoaldetik. Tibet eskualdetik edo Nepaletik. Denen buru, Nepaletik erretxago. Alde batetik, patar xut gutixago eta baimenak ere aiseago ukaiten... IKURRIÑA ERE LANDATU... Bainan nor izan ziren bada kasko-kaskorat lehenik heldu zirenak eta noiz gertatu zen hori? Bi gizon izan ziren, Edmund Hillary, berenaz Zelanda-Berrikoa sortzez (joanden urtarrilean zendua 88 urtetan) eta Tensing Norgay, hau “sherpa “ delakoetarik, hango berekoa beraz, eta hori gertatu zen1953-an, maiatzaren 29an. Ingles jeneral bat zuten buru, bera kaskotik beheraxago gelditu zena. Geroztik, kasik lau mila lagun badira mendiaren gain-gainean izanak. 1975-ean, lehen aldikotz emazte bat. 1978-an, lehen frantsesak. 1980-ean, italiano bat, lehena kaskoratu zena hatsaren hartzeko muntadura berezirik batere gabe... Eta urte berean, maiatzaren 24-ean, euskaldun bat izan zen, Martin Zabaleta, ikurriña Everest kasko-kaskoan kartsuki landatu zuena... BERREHUN BAT HIL...

Everest mendia

izenik. Indietako idazki zahar batzuetan deitzen dute Devgiri, erran nahi baita “mendi saindua”. Nepali mintzairan Sagarmatha, “zeruko kopeta gorena” edo “zeruko teilatua” berdin. Tibetiarrentzat da Chomo Langma, “munduko ama jainkosa” edo holako zerbait (itzulpenak ez dira denetan arras berdinak agertzen).

Espantu ainitz egin bada Edmund Hillary mendigoizalearen balentria goraipatuz, behar da erran aintzinagoko urtetan, bainan geroztik ere funtsean, ez direla Everest mendirateko ibilaldi guziak hoin ederki bururatu. Frangotan izan dira errekontruak eta nahigabeak. Frangotan izan dira ere gibelerat

IKARAGARRIKO MENDIALDEA Ez pentsa haatik Everest hori mendi bakarra dela eskualde hartan. Everest da Himalaya mundu guziko mendialde handienaren kasko gorena, alimaleko hiru mendi lerro badira han gaindi elgarri lotuak, hiruen artean estaltzen dutela Frantzia osoaren heineko eremua baino gehixago! 8000 metroz goragoko hamalau mendiak denak han dira. Everest hori bera heltzen da 8848 metrotarat. Bixtan da ez dela nor nahi nolanahika arribatzen ahal kaskoraino! Trebatuenak ere pausaldi batzu eginez doatzi, goiti joan arau artetan geldituz, zonbait egun edo batzuetan zonbait aste, tokiari hein batean jartzeko, bestenaz gorputzak ez baitu jarraiki nahi, dena burtxuro eta ez-untsa, lanak ba hatsa ezin hartuz. Gune bereziak badira bidean gelditzeko, ezagutuenetarik batto 5350 metrotan... Artetik erraiteko, hortakoak direnek diotenaz, edozoin gisaz neke bada ere Everest horren kaskoraino heltzea, bada eskualde berean beste mendi bat zoinen kaskorat ezin arribatuz gehiago penatzen omen baita, azken patarrak gisa hartakoak izanez, hori da Chogo Gangri deitzen dutena, goratasuna 8611 metro, ardurago deitua K 2.

Sherpa populuko bi emazte

egin dutenak ezinbestean bazen ezinbestean. 1921-ean, sei lagun kasik gaineraino joanak ziren eta bortxatuak izan ziren jausterat, aroa aski txarturik. Ondoko urtean, zazpi lagun goraxko helduak eta elauso baten gatik ezin urrunago joan... 1924-an, beste zazpi lagun kasik kaskorat arribatuak, bostek gibelerat egin, ezin gehiago ihardokiz, beste biek aintzina segitu eta nehork ez ditu gehiago ikusi. 1902-tik hunat Everest aldean hilak edo desagertuak izan dira orotarat 210. Lanjera ere bada beraz, eta ez guti, holako mendietan. Bainan irrisku guzien gainetik, gero eta jende gehiago berotzen da nolazpait gain heietarat heltzeko edo bederen hurbiltzeko xedetan. Muslaria

HEGOALDEA Hegoaldeko gure anaiak zertan diren nork daki Iparraldean ? Hona, beraz, zenbait berri “Herria” astekariaren irakurleak jakinean izan ditezen. 2007. urtean garapen neurria % 3,9koa da, Frantzia % 2,2koan egon delarik eta bertze zenbaki bat emaitekotan Barneko mozkin gordina (frantsesez le P.I.B.) 130,9-ra heltzen da eta hirugarren agertzen da Europan Luxenburgo eta Irlandaren ondotik, Frantzia hamabigarren, pentsatuz ere langabezia % 3,3-koa dela bakarrik. Euskal mirakuluak badu arrakasta bazter guzietan. Nork aipatzen du Frantzian ?

Gehexan PONTTO

Daniel Landart, linotipoaren aitzinean

Berrogei urte… 1968tik eta gaur arte, berrogei urte iragan direla, ezin sinetsia… eta bizkitartean, egia ! Frantzia inarrosia, gelditua, paralesiatua : unibertsitatetako ikasleak karrikaren “ jabe ”, langileak lantegietan “ nagusi ”… Frantzia guztia iraultzaren haize zirimolak joa eta mundu osoa hari so… Ez dut 2008ko maiatz hau pasatzera utzi nahi orduan bizi izan nituen gertakariak izkirioz ezarri gabe, egun luze eta latzak ezagutu bainituen… LAN ESKAINTZA Martxo erditsutan, Jacques Ithurriague Angeluko Imprimerie Photogravure du Sud-Ouest IPSOko zuzendariak deitu ninduen lanpostu bat proposatuz, eta erantzuna, laster emaiteko… Ni, orduan, Baionako Darracq inprimerian ari nintzen. Tipografia bost urtez ikasirik, “ linotype ” makina alimale batean jotzen nuen, orain desagertuak direnak, ordenagailuek ordezkaturik. Garai hartan egunkariak tole ziren Baionan eta Biarritzen. Gure inprimerian berean, bi : “ Côte Basque Soir ” eta “ Biarritz Soir ”. Bakoitzak lau orrialde handi zeuzkan. Egunero seietan hasten ginen eta goiz osoa pasatzen genuen haiek egiten, oren bata irian agertzen zirela. Lankide batek eramaten zituen berehala prentsa saltegietara, eta geroxago, harpidedunentzat, posta nagusira. Postariek bi “ itzuli ” egiten baitzituzten, bata goizez, bestea arratsaldez, bigarrenean beraz banatzen zituzten kazetak. Horra zergatik, kazeta bakoitzaren izenburuak “ soir ” edo “ arrats ” hitza zuhurki zekarren. Lanpostu berria, onartu behar ote nuen, ala ez ? Hauxe duda-mudak eta kezkak ! Baina egia erran, ez nintzen hanbat harritu, jadanik urtetxo bat lehenago bisita bat ukana bainuen… Eguerdi batez, jaun bat etorri zitzaidan etxera. Ez nuen egundaino ikusia. Nor zen erran zidalarik, pixka bat aztoratu nintzen. Jean de l’Epée. Izenez ezagutzen nuen. Pentsa… Le Baron de l’Epée ez zen nornahi gero ! Aberats okitua omen zen, eta besteak beste, inprimeria baten jabea. Hiru egunkari kudeatzen zituen : “ Le Courrier ”, “ Le Républicain du Sud-Ouest ” eta “ Journal de Biarritz et de la Côte Basque ”. Laburrak izan ziren haren hitzak : bere kazetan euskara pixka bat sartzeko xedeetan zela, Jean-Louis Davantek eman ziola ene izena, astero euskarazko artikulu bat nahi zuela eta luzetasunaren arabera ordainduko ninduela. “ Ordainketa ” aipatzeko maneran, sentitu nuen halako “ manu ” bat bezala… Erantzun nion, begiak apalduz, gogoetak egin behar nituela… Bere auto eder bezain bereziari buruz abiatzean, galdegin zidan : - “ Zer ofizio duzu ? ”. Nik : - “ Linotipista ”. Hark berehala : - “ Ene inprimerian lanpostu bat Daniel Landart (gero beretik) libratzen deneko, zuretzat atxikiko dut ”.

-Asteburu guzian, Hendaian, Maiatzeko antzerkaldia, bai eta Maulen -Asteburu guzian, herriko bestak Arbotin -Ortzegunean (20.00), Angelun, Barojako zalditegietan, eta ortziralean (20.00), Baionako antzokian, “Le Frichti de Fatou” ikusgarria, Maimorables sailaren kondu. -Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Miette kantari. Ortziralean eta larunbatean, toki berean eta tenore berean, “Barber Shop Quartet” musika taldea. -Ortzegunetik larunbaterat, Baionan, Glain auzoaldeko elkartetxean, Bonnat erakustegian, Euskal-Erakustegian eta herriko liburutegian, hitzaldi-sail berezia, duela berrehun urte Napoleon-ek Baionan egin zuen egonaldia gogoan. -Ortziralean (18.00), Donibane Lohizunen, Dukontenea gelan, Jean Escaffre artixta mintzo xixelkarien lanaz. -Ortziralean (19.00), Maulen, gaineko plazan, Flakutt, Nafarroako txalaparta taldea. -Ortziralean (19.00), Hazparne Ttattolan, bertsulari gazteen xapelgoko saioa (14 urtez pekoak). -Ortziralean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, “Une nuit au Cotton Club “, dantza, musika eta kantu ikusgarria. Tenore berean, Koliseo gelan, Jacek Frydrych xirribikaria. -Ortzirale aratsean, Donibane Garazin, Kalaka ostatuan, Joseba Iratzokiren kontzertua -Ortziralean (21.00), Heletan, Buuzbu, rock-folk kontzertua. -Larunbatean, Baionan, Sagarno eguna. -Larunbatean, Urepelen, Marka eguna -Larunbatean, Angelun, kukuso-feria Quintaou plazan. -Larunbatean (9.30), Uztaritzen, Latsa gelan, “Musika eta dantza” : mintzaldi-

eztabaida. -Larunbatean (18.00), Baionan, Habas-la Plaine auzoaldean, “Battle hip hop” dantza ikusgarria, Maimorables sailaren kondu. - Larunbatean (19.00) Ainhizan, Laborantza Ganbararen egoitzan, bertsulari gazteen xapelgoko saioa (14-18 urte) -Larunbatean (19.30), Azkainen, Bil-Toki gelan, Martintxo kantari elkartearen besta - Larunbatean (20.00) Sarako polikiroldegain, Danza gaua, Olhain ikastolak antolaturik - Larunbatean (20.30), Bokalen, VaillantCouturier gelan, jazz dantza Jazz Esmeralda taldearekin eta Ekialdeko dantzak Basma elkartearekin -Larunbatean (22.30), Hazparnen, Ttattola gaztetxean, Willis Drummond eta Lisaboren kontzertua. -Larunbatean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, AQME eta PJM taldeak. -Larunbatean (20.30), eta igandean (15.00 eta 17.00), Miarritzen, Koliseo gelan, “Histoires de femmes” dantza eta musika ikusgarria, “ Transe en Danses” taldearekin. - Larunbatean eta igandean, Pariseko Herri Urrats - Igandean (10.30) Donapaleun, merkatu estalian, Amikuze kantuz -Igandean (11.00), Arbonan, “Graines d’écoute” ikusgarrria Athénor taldearen eskutik (haurrentzat). -Igandean, bazter guzietan, Besta-Berri eta Amen besta. - Igandean, Bidarrain, Baztandarrak elkartearen lasterkaldi eguna -Igandean (16.00), Donibane Lohizuneko elizan, organo kontzertua, Loreto Arizmendi eta Alize Mendizabal -Igandean, kermeza Senperen.


2008-ko Maiatzaren 22-koa 22 mai 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2958

Beatriz erakaslea, bigarren urratsa liburuarekin.

Ama guzieri Besta on ! KALOSTRAPE : AMA Euskarak Baionako ondarea berpizten duelarik

Igandean dugu Amen besta. Legeak berak manatzen duen bezala. 1950-ekoa den lege batek. Eguna ere berexiz, maiatzeko azken igandea hautaturik, nun ez den igande hortan Mendekoste eta orduan Amen besta gibelatua izaiten da zortzi egunez... Egia erran, ba ote da zinez lege baten beharrik ama familiakoeri eskerrak bihurtu behar-eta? Ama bati zor zaion errespetua, ikustatea eta amodioa ez ditu bixtan dena legeak izartzen ahal. Bakoitxak bere baitan biziki barna senditzen dituenak dira alabainan, edo bestenaz behar da izan bihotz gabea bai eta zentzugabea ere... Dena den, amen besta iragan mende hortan sartu bada gure eskualdetara, aspaldiko greko eta erromanoek bazuten jadanik holako zerbait eta nun nahi ere beti izan dira ospakizun bereziak ama familiakoak ohoratzea gatik. Hau aspaldiko ixtorioa da. Duela mende erdiño bat nunbait han, Hazparneko kolejioaren buru zen Gastellu kalonjea. Noiztenka biltzen zituen ikasle ttarrotuenak eta bere gisako prediku bat egiten zioten hartaz eta huntaz, biziko gorabehera frango aipatuz. Behin, gaitzeko predikua egin zuen ama familiakoez, ama izaiteaz, ama biziaren emaile eta ama amodio iturri... Hauxe ere erran zuen. Berak bere ama aspaldian galdua zuela eta gazte hartan, apeztu-eta ere, gertatu zitzaiola bakan aire oroitzea bere amaz, bainan hura mundu huntarik joanez geroz egun bihi bat etzuela utzi joaiterat hura gogoan egon gabe, esker onezko kantuño bat eskaintzen ziola... Denboraren buruan, dautzuet beste batzueri ere, frangori hain segur, gertatu eta gertatzen zaiotela hori, urteak jin eta urteak joan, beren amaz beti eta gehiago oroitzea. Xalbador zenaren bertsuak gogoan orobat: “ Ama, gero zerurako deia zitzauzunean etorri, bizirik zirauten izaitetan bilatu nuen sokorri, bainan gure Jainkoak ahalik ez dio eman nehori, estaltzeko amaren galtzeak egiten duen huts hori”. Amen besta hor dugula beraz, bihotz bihotzez esker eta goresmen ama familiako guzieri, ilundura guzien artetik zuek duzue mundu guzia argitzen eta goxatzen... J-B D

Urrats garrantzitsua markatzen du euskarak Baionan, Kalostrape egoitzaren estreinaldiarekin, Marengo karrikako hogeitabian. Lan luzearen ondorioz gertatzen diren mirakuiluak bezala, bi hitzetan errana da gauza : Kalostrape egoitza Baiones historikoa euskarak berpizten du, denbora berean AEKk euskararen bizigune bat irekitzen duelarik Iparraldeko hiri nagusian. Kalostraperi esker erran dezakegu Baionak euskal artea museoarekin, euskal ikerketak (laster euskal artxibategiarekin), eta euskara bera bizirik proposatzen duela Kalostrapen. Visitandines seroretxea Kalostrape izen hori eman dio AEKk lau estaiko egoitzari, historialariek egiaztatzen baitute hor zela Visitandines seroretxearen kalostrapea hamazazpigarren mendeaz geroztik. Nahiz eta horko serorek otoitzean eta jende ezinduaren laguntzen denbora pasatu, begietan hartuak zituzketen ezen, frantses iraultza denboran, presondegitzat baliatu zuten. Orain urteak eta mendeak iragan eta, egoitza horrek hirugarren iraultza bat bizitzen du euskararen bizileku bilakatzearekin. Balio du zenbait lerrotan ikustea nola sortu eta hazi den hirugarren bokazione hori, ez baita autobidearen pareko ibilpide bat izan. Hamabi urteko martxa AEKk aspalditik badu Baionan gaueskola bat indartsua, berrehun ikasle baino gehiagorekin, Salie karrikan. AEKk Baionan du ere iparraldeko gaueskola guzien buruzagitza. Oroituko gara duela zenbait urte Pontrique karrikan zuen bulegoa suak erre zuela. Ordutik haste abiatu zituzten gogoetak leku iraunkor baten hartzeko, aski handia egitura guziak barnean ezartzeko, zazpi euskal herrietako AEK buruzagitza prest zelarik egoitzaren erosteko. Amets horren egiaztatzeko hamabi urte iragan dira, bi milioi euroko inbeztizamenduarekin. Ikerketa lanak Konplikatuak izan dira ikerketa lanak. Segur, Baiona xaharrean egoitza huts tole badela, baina publikoaren errazki hartzeko egokiak askoz gutiago. AEK-k bizitegi bat osorik erostea deliberatzen du, beherean ostatua, estaietan klaseak eta teilatupeko partean AEK buruzagitzaren gelak izaiteko gisan. Traba bat ez ttipiak sudur punta erakusten du zalu : zerbait egokiren jabearekin hitz egiterakoan AEK zerbait susmorekin ikusia dela ohartzen da. Hala nola solasak kasik bururaino joanak direlarik, sudur petik pasatzen zaio AEKri Lafitte karrikako polizetxea, kazketadunek berriki hustua. AEKko ikerle ekipoa ez da horrengatik lotsatzen, eta bi mila urtean, hona non hutsik kausitzen duen Kalostrape egoitza, joan den larunbatean ohorezki estreinatua izan dena. Aurkitze eta lehen haztatze lanetan Mixel Berger arkitektu eta AEKko ikasle jarraikiak, leku handia izan du. Eraikuntzaren gorabeherak Gorabehera hitz egokia dela erran daiteke, Kalostraperen zaharberritze lanak aipatzearekin. Ezen AEKk bi mila urtean erosi eta bost urte pasa dira obrak hasi aitzin. “ Batiments de France ” eta “ Secteur sauvegardé ” erakundetako arkitektu ikerle bipilek dotzenan hamahiru aldiz so egin diote berreraikuntza dozierari.

Ezkerrean Jakes Bortairu(AEK), Max Brisson (EEP), Sylviane Alaux eta Jean Lissar (Akitania), Jean René Etchegaray (Baiona), Monik Larran Lange (Kontseilu Nagusia) eta Paxkal Indo (Seaska).

Jakes Bortairu AEKko zuzendaria eta Maider Hegi Presidentea

Hauxe gorabehera hitzaren gora partea, ezen arkitektuen oharrak jin arau gastua ere araberan goratu baita. Obrak 2005-eko ekainean hasi eta, arkitektu bipilek berek ere aurrikusi ez zutena, hona egoitzaren parte bat erortzen dela, hauxe bada beherakada ! Destorbua igandez gertatzen da, langileak bestela azpian atzemanak izanen baitziren ; harginek ezkalada eta bolegia esperientzia aparta biltzen dute, garaibi luzetatik dilingo erorkinak kentzen eta pareta berria finkatzen. 2007-ko urrian eraikuntza lan larriena bururatua da, Baionako gaueskolaren klaseak Kalostrapen irekitzen dira. Botere publikoen ezagupena Ikastoletako erakasleak estatuak bere gain hartuak ditu 1990 urteaz geroztik. AEKkoentzat ez da deus horrelakorik. Estreinaldian hala ere, Jean René Etchegaray lehen axuantak Baionaren izenean, Sylviane Alaux eta Jean Lissarrek Akitaniarenean, eta Max Brissonek EEP-ren izenean, AEKren laguntzeko xede bizia erakutsi dute. Eta Jakes Bortairu AEKko ordezkariak berehala ihardetsi du bi ildotan pilota punpetik hartzen duela : herriko etxetako langileak euskaldundu eta alfabetatu, eta euskararen ikasmailak finkatu, Europako hizkuntzen ikaseskala gure mintzairari egokituz… Xantiera handizki hedatzen hasia da : badira 150 langile munizipal momentuan euskararen barnatzen ari ; badira ere Lyonnaise des Eaux enpresako hogeitamar langile gure mintzairan trebatzen ari AEKrekin. Baionako herriko etxeko 900 langiletatik erdiak euskararen barnatzeko xede argia erakusten du, iaz burutu aburu ikerketaren arabera. Euskararen bizitzeko gune paregabea Orohar, lau estaiko egoitza historiko berritu horretan euskara da bizigaia. Lehen, bigarren eta hirugarren estaietan banatuak diren ikasgelek erakaspenak aterbetzen dituzte, horretarako beharrezkoak diren tresna eta zerbitzuekin, liburu eta entzun ikus materialarekin. Behereko solairuak ostatua, jantegia eta kafe antzoki gunea biltzen ditu. Azkenean bederen, badugu leku bat, nora jin daitekeen nornahi eta noiznahi, ahamen bat edo hurrupa baten hartzera, gure mintzairan lasaiki komunikatuz, non bakoitzak bere xokoan ezagutzen dituen hitz joko eta erramolde mentsenak ere ongi etorriak baitira. Baionako autobus liranja aitzinetik iragaiten da. Noizean behin Kalostrape ostatuko hirukoteak kultur ekitaldiak proposatuko ditu, Bilboko Kafe antzokian bezalatsu, euskal kultura eta artea zuzenean bizitzeko gisan, elkarrekin.

Herria 2958  

Herria astekaria 2958

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you